Iratiko basoa, Nafarroako naturgune babestu bat da. Hosto erorkorreko basoa da. Basoa, oso babestuta dago. Iratiko Basoko pistetan ibiltzea debekatuta dago, laneko jardueretarako ez bada. Basoa ez hondatzeko nahiko arauak ezarrita daude.
SERGIO SANCHEZ. BibliografĂa: www.Wikipedia.com, www.IratĂ.org.
KOKAPENA: Iratiko oihana, Nafarroa Beherako, zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa da. Iratiko Basoko zatirik handiena Nafarroako iparraldean dago, Pirinioetan, Aezkoa eta Zaraitzu ibarretan, hain zuzen ere. Iratiko Oihana izen bereko ibaiaren arroko goialdean zehar zabaltzen da. Bertan ere Iratiren ibaiadarrak daude: Egurgio, Arratzariena, Kakolla, Txangoa‌ Hona hemen Iratà non kokatzen den ikusteko mapa:
EKOSISTEMA: IratĂko basoa, lehorreko ekosistema da. EZAUGARRIAK: Iratiko basoa, Europako bigarren baso handiena da, Europako pagadi handiena delarik, 17.195 ha ditu. Mitologiari dagokionez, basoa elezahar eta mitoen gunea da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat. Antzina-antzinatik probestu izan da abereek bazkatzeko, egurra ateratzeko eta ehiza egiteko. Mendiz inguratutako eremua da, eta haren zatirik handiena Aezkoa eta Zaraitzu Ibarretakoa da. BIOTOPOA:
Basoko lurzorua, oso aberatsa da, eta orokorrean, lautadak dira. Bertan eurite asko daude urte osoan zehar.. Tenperaturari dagokionez, urtaroak oso nabarmenak izaten dira, negu hotzak eta uda beroak izaten dira.
BIOZENOSIA: 
ANIMALIAK: Basoan, bizi- bizirik daude animalia iheskor eta isikak.Izan ere, Nafarroako animalia ugarik, handiak naiz txikiak Iratin bizi dira. Hona hemen basoan aurkitzen diren animalia batzuk: OREINA- (cervus elephus) BASURDEA-(sus strofa) OKATZA-(capreolus capreolus) AZERI ARRUNTA-(vulpes vulpes) URTXINTXA-(sciurus vulgaris) SAI ARREA-(gys fulvus) OKIL BELTZA- (driocopus martius)

LANDAREAK: Basoan, pagadia eta izeidia nagusi dira. Lehen, haritza omen zen zuhaitz mota nagusia, baina egun ale bakan batzuk baino ez dira ikusten. Azken mendeetako mendi ustiapenaren eraginez, izeidiak gutxitu egin dira, eta egun pagoa da zuhaitz mota nagusia. Hona hemen basoan aurkitzen diren landare batzuk:
PAGOA- (Fagus sylvatica) HURRITZA-(Abies alba)
HARITZ KANDUGABEA-(Quercus petraea) EZPELA-(Buxus sempervirens) IRATZEA- (Pteridium aquilinium): GOROSTIA-(Ilex aquifolium): KATE TROFIKOA Deskonposatzaileak ↑ Azeria ↑ Erbinudea ↑ Gorostia ONDORIOA: Iratiko basoa oso ondo zaindua dago eta jarduera askotarako erabiltzen da: ibilbideak egiteko, abeltzaintzarako, ustiapenak egiteko eta ehiza eta arrantza egiteko.