1
ARAUDIEN ARTEKO PROGRESIOA 3x3
ARAUDI
MINIBASKETA PASARELA SASKIBALOIA
Aurreminibasketa
Infantil
Kadete-Junior
4 zati 10 minutu
4 zati 10 minutu
Joko denbora
4 zati 15 minutu
6 zati 8 minutu
Baloia
Guztiek Baden 410
Guztiek Baden 410
8� eta 24�
EZ
EZ
BAI
BAI
zati bakoitzeko
4 Falta
2 jaurtiketa libre
2 jaurtiketa libre
2 jaurtiketa libre
2 jaurtiketa libre
Hirukoa
BAI
BAI
BAI
BAI
Defentsa
Banakoa zelai erdi edo osokoa
Banakoa zelai erdi edo osokoa
Banakoa zelai erdi edo osokoa
Defentsa mota guztiak
Guztiek jokatzen dute
Guztiek jokatzen dute
Guztiek ez dute jokatzen
Aktan insGuztiek kribaturiko jokatzen dute jokalariak
2
Masc. Baden 400 Masc. Baden 400 Fem. eta Mixtoa Fem. eta Mixtoa Baden 415 Baden 415
AURKIBIDEA *SARRERA * MINIBASKETEKO ARAUDI OFIZIALA 1. araua. Jokoa 2. araua. Instalazioak eta ekipoa 3. araua. Eskola Laguntzailea eta beraren araudia 4. araua. Jokalariak, ordezkoak eta entrenatzaileak 5. araua. Denborari buruzko arauak 6. araua. Jokoaren araudia 7. araua. Arau hausteak 8. araua. Falta pertsonalak 9. araua. Falta teknikoak 10. araua. Xedapen orokorrak * NEURRIAK ETA EKIPAMNEDUAK * PASARELAKO ARAUDI OFIZIALA * JOKO ZELAIAREN NEURRIAK ETA EKIPAMENDUAK * 3X3-ko ARAUDIA * ERANSKINA * ESKOLA LAGUNTZAILEEN SEINALEAK * PARTIDAREN AKTA Hona hemen ezarritako araudiak (Minibasketa eta Pasarela) denboraldi guztietan berrikusi eta beharrezko aldarazpenak egingo dira. “2015/2016 denboraldiko berrikuspena” 3
* SARRERA Eskola kirola esperientzia aparta eta aberasgarria da eta oso baliagarria, umeak saskibaloian has daitezen; modu horretara, kirol honekin harreman luzeak izateko prestatuko ditugu. Minibasketa hezkuntza-printzipio sendoetan oinarrituta dago; ondorioz, aukera ezin hobeak ematen ditu umeek fisikoa, adimena eta arlo emozionala zein soziala gara dezaten. Kirol honen bitartez, umeek jardun ahal izango dute norbanakoaren beharrizanak jagoten dituen esperientzia lehiakorretan. Norgehiagoka erakargarritasunetariko bat da edozein jokotan jarduteko orduan, baina irabaztea ez litzateke helburu nagusia izan beharko. Aitzitik, agerian jarri beharko litzateke jokalari bakoitzak bere joko maila eta trebetasunak hobetzeko duen aukera. Adiskidetasuna, dibertimendua eta kiroltasuna bultzatzen ditu, bai eta gainerako parte-hartzaileenganako errespetua ere (beste jokalariak, Eskola Laguntzailea, mahaiko partaideak eta gurasoak). “Minibasketeko, Pasarelako eta 3x3 Araudi Ofiziala�ren, testu osoan barrena, genero maskulinoan egindako aipamen guztiak ez dira bereizkeriatzat hartuko, horiek ere genero femeninoari zuzendutakoak direlako. Sinplifikatzeko kontu bat besterik ez da. 4
ENTRENATZAILE ETA IRAKASLEAK Eskola kiroleko irakasle eta entrenatzaile guztiek joko honen abiaburuak eta espiritua ezagutu, ulertu eta errespetatu behar dituzte. Umeekin egin beharreko lanean, beraien gaitasuna garatzeko konpromisoa hartu behar dute. Honek ardura handia dakar, baina norbera dibertitu eta gogobetetzeko iturria ere bada. “Umeen garapen aldi bakoitzeko aldaketa mentalak eta fisikoak kontuan hartuta, haur hauei lagun dakieke euren gaitasuna eta trebetasunak ahalik eta ondoen lantzen. Jarrera ona izanik eta umeei protagonismo nagusia emanik, gogobetetzeko eta arrakastak emateko bidea jorratuko da. Beste pertsona heldu batzuekin modu aktiboan lan egiten denez gero, disfrutatzen jarraitzeko giro egokia sor daiteke. Gainera, garaipenaren ideia baino gehiago, ahaleginak, aurrera egiteko sentimendua eta talde espiritua bultzatzen badira, diziplina, justiziaren zentzua eta kirolezko jokabidea sustatzea lortuko da. Azkenik, arauak eta materiala beraien beharrizanetara moldatuta, umeak aukera bizigarrien mundu batean sartu ahal izango dira�. Federazioei eta gainerako antolatzaileei zinez gomendatu nahi diegu entrenatzaileen jarrera eta portaera on eta egokiak bultzatzeko eginahalak egin ditzaten. Pertsona hauek euren taldeentzako eredu ona izan beharko lukete eta Eskola Laguntzaileari zein beraren laguntzaileei zuzendutako kritikak saihestu beharko lirateke, bai eta tokiz kanpoko aipamenak ere. 5
ESKOLA LAGUNTZAILEA Eskola Laguntzaile guztiek lagun modura eta ez epaile zorrotz modura jarduteko erantzukizuna dute. Ia ondoriorik ez dakartzaten arau urratzeen kasuan, tolerantziaz jokatu beharko dute, araua urratu duen jokalariari aparteko abantailarik ez badakarkio. Hasberriekin lan egiten denean, tolerantzia handiagorekin jokatu beharra dago. Umeek aurrerapauso handiak eman ditzakete, baldin eta oinarri sendoak eskuratu eta jokoaren arauak ondo ulertzen badituzte euren garapenaren lehenengo etapetan. Garrantzi handikoa da ahalik eta azkarren arbitratzea faltak eta jaurtiketa libreak adieraztean, denbora-tarte handirik alferrik gal ez dadin.
6
7
* MINIBASKETEKO ARAUDI OFIZIALA 1. ARAUA: JOKOA 1. artikulua. MINI-BASKETBALL Mini-Basketball-a saskibaloian oinarritutako joko bat da, 2004/2005. urteetan (Minibasket kategoria - 2015/2016 denboraldia) eta 2005/2006. urteetan jaiotako umeei zuzendutakoa. Haur kategoriaren aurrekoetan (2002-2003an jaiotakoak 2015/2016 denboraldia), minibasketeko araudia erabiliko da, baina zelaia saskibaloikoa izango da (zelaia eta saski handiak). 2. artikulua. DEFINIZIOA Talde bakoitzaren helburua da baloia aurkariaren saskian sartzea, bai eta saihestea ere beste taldeak baloiaren kontrola izatea edota saskiratzeak lortzea; hori erdiesteko, jokoaren arauak errespetatu beharko dira betiere. 2. ARAUA: INSTALAZIOAK ETA TALDEA 3. artikulua. JOKO ZELAIAREN NEURRIAK Joko zelaiak azalera errektangeluarra, laua eta oztoporik gabea izan behar du. Joko zelaiaren neurriak ondoko hauek izango dira: 26 metro luze eta 14 metro zabal. Bestelako neurriak ere baimenduko dira, proportzionalak badira, esate baterako: 26x 14 m, 24 x 13 m, 22 x 12 m, eta 20 x 11 m.
9
10
4. artikulua. ZELAIA MUGATZEKO MARRAK Minibasket-eko zelaia mugatzeko marrak egingo dira liburu honetan ezarritako ilustrazioekin bat etorriz. Saskibaloiko zelai arrunt batean erabilitako berdinak izango dira, honako kasuetan izan ezik: Jaurtiketa libreetako marratik 4 metrora egongo da. 3 puntuko marra eta eremua margoztu beharko da, azpiko irudia zehaztutakoarekin bat etorriz
4 metro
Marra guztiek 5 zentimetroko zabalera izan behar dute eta ondo ere ondo ikusi behar dira. 11
5. artikulua. TAULAK Taulak azalera laua izango du, egurrezkoa izango da edo material garden eta egokiaz egindakoa eta 1.20 metro luze izango da eta 0.90 metro zabal. Irudian zehazten den moduan jarri behar izango da.
0,45 m.
Aroko goialdeko nibela
0,15 m. 0,45 m.
0,90 m.
0,59 m. 0,90 m.
0,40 m.
0,30 m.
1,20 m.
0,80 m.
Fondoaren marra 0,05,m.
2,30 m.
Marra guztiek 0,05 m. zabaleraz izan behar dute
Gutxienez 1,00 m.
6. artikulua. SASKIAK Saskietan uztaiak eta sareak ere izango dira. Bi saskiak lurretik 2.60 metrora kokatuko dira, irudiek zehaztutakoarekin bat etorriz. 12
7. artikulua. BALOIA Baloia biribila izango da eta kanpoko azalera larru, goma edo material sintetikoaz egindakoa; 68tik 73 zentimetrora bitarteko zirkunferentzia izango du eta pisua 450-500 gramo artekoa izango da. 2015/2016 denboraldirako baloi ofiziala Baden 410. zenbakikoa deritzona izango da. 8. artikulua. EKIPO TEKNIKOA Etxeko taldeak ondorengoaz hornitu behar du: a) Jokorako kronometroa. b) Jokoaren akta ofiziala. c) Jokalari bakoitzak egindako falta kopurua adierazteko taulatxoak, 1etik 5era bitartekoak. d) Abisuak emateko soinu tresna bat (txilibitua). e) Alternantzia gailua (gezia) 3. ARAUA: ESKOLA LAGUNTZAILEA ETA BERAREN ARAUDIA 9. artikulua. ESKOLA LAGUNTZAILEA Eskola Laguntzaile batek edo bik zuzenduko dute partida, arauekin bat etorriz. Faltak eta arau-urratzeak adierazteko ardura dute, bai eta jokoan zein jaurtiketa libreetan lortzen diren saskiratzeak eman edo ezeztatzeko erantzukizuna eta zigorrak administratzekoa ere, arau hauek ezarritakoarekin bat. Partiduko epaile bezala talde bakoitzeko arduradun batek egin ahal izango du, partidu osoan. Talde batek beste talde bateko eskola laguntzaile bakarra onartzen badu, horrek hartutako erabakiak errespetatu beharko dira, eta horrek ez du suposatuko itzuliko partiduan beste taldeko eskoa laguntzaile batek bakarrik egun beharko duela epaile lana. 13
10. artikulua. OHAR HARTZAILEA Ohar hartzailea partidako aktaren arduraduna da. Lortutako puntuen erregistro kronologikoaren erantzulea izango da eta jokoan lortutako saskiratzeak idatzi behar izango ditu, bai eta saskiraturiko jaurtiketa libreak ere.Era berean, Eskola Laguntzaileak adierazitako faltak idatziko ditu eta taulatxoak altxatuko ditu jokalari bakoitzak egindako falta kopurua adierazteko. Txandakako jabetza adierazteko gezia mugitzeko ardura ere izango du. 11. artikulua. KRONOMETRATZAILEA Kronometratzailea joko denbora kontrolatzeko arduraduna izango da eta partidaren zati bakoitzaren amaiera ere adierazi behar izango du. 4. ARAUA: JOKALARIAK, ORDEZKOAK ETA ENTRENATZAILEAK 12. artikulua. TALDEAK Talde bakoitzak 8tik 17era arteko jokalari kopurua eduki ahal izango du; horiek guzti horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Eskola Kiroleko zerrendetan inskribatuta egon beharko dute. Partidetan, aktetan izena eman behar duen gutxieneko jokalari kopurua 8koa izango eta gehienekoa 15ekoa. PARTIDUA JOKATU BEHAR DA BETI. Talde bat (Haur edo Haur kategoriaren aurrekoa, minibasket edo aurre- minibasket) partidu batean 8 jokalarirekin baino gutxiagorekin aurkezten denean (araudian legeztatuta ez dagoen egoera), baina entrenatzaileek ematen den amaitza baiะตzkotzat ematen badute, aktaren atzeko aldean talde bietako entranatzaileek bertan sinatuz islatu behar izango dute, kasu horietan PARTIDUATEN HASIERA BAINO LEHEN BETI, emaitza apeleazina bihurtzen delarik. 14
Ados ez egotearen kasuan, a) Araua urratzen duen taldeak partida irabaziko balu, emaitza 2 eta 0ekoa izango da araua betetzen duen taldearen alde. b) Araua urratzen duen taldeak partida galtzen badu, emaitza ontzat emango da. Araua bi taldeek urratzen badute, partidaren emaitza ontzat emango da, baina irregulartasun hori aktan jaso behar izango da. Taldeko kide bat jokalaritzat hartuko da zelaian dagoenean eta jokatzeko baimena duenean. Horrela ez bada, ordezkotzat hartuko da. 13. artikulua. ENTRENATZAILEAK Entrenatzailea taldeko zuzendaria da. Jokalariei aholkuak emango dizkie hegaletik modu lasai eta atseginean eta jokalariak aldatzeko erantzunkizuna izango du. Zeregin horretan taldeko kapitainak lagunduko dio; kapitaina jokalarietariko bat izango da. 14. artikulua. UNIFORMEAK Talde bateko jokalari guztiek kolore bereko uniformea izan beharko dute; gainera, jokalari bakoitzaren zenbakia kamisetaren aurreko eta atzeko aldean agertuko da. Soil-soilik erabili ahal izango dira 4tik 18ra arteko zenbakiak. Talde bateko jokalari guztiek eraman behar dute partiduaren joko denboran kamiseta prakaren azpitik. Ala ere ezin izango da beste kamiteta erabili kamiseta jokuaren azpian Koloreak berdinak izan ezkero, bisitariek kolorez aldatuko dute. 15
5. ARAUA: DENBORARI BURUZKO ARAUAK 15. JOKO DENBORA Partidak hiru joko denborako bi zati izango ditu eta joko denborak zortzi minutoko izango dira; guztiak jolastuko dira erlojua jarraitzen. Horrela, lehenengo eta bigarren zatiaren arteko atseden tartea eta hirugarren eta laugarrenaren artekoa minutu batekoa izango da, bai eta egon litezkeen aparteko zatien artekoa ere. Bigarren eta hirugarren zatiaren arteko atseden tartea, ordea, hamar minutukoa izango da. Kronometratzaileak edo ohar-hartzaileak hipotesian lehenengoa ez zedila existi, jolasaren denbora kontrolatuko du erlojua geldi barik, hurrengo kasuetan izan ezik: 1) Hutsarteadeba 2) Beti jasan ditzan jaurtiketa libre falta bat 3) Baloiak mugak abandonatzen ditu zelaitik eta bistakoa da gerokoa atera dezan azkartasunarekin ez da egingo 4) Ordezkapen bat egin behar du 5) Jokalari bat lesionatuta egon bedi eta jolasa gelditu Partiduaren erlojua gelditu eta gero, kronometratzaileak edo ohar hartzaileak martxan jarriko du: 1) Biren arteko jauziaren bitartean, jokalarietariko batek baloia jotzen duenean. 2) Albo batetik edo hondotik egindako sakearen ostean edo eta azkenengo jaurtiketa libre bat saskiratzen ez denean, baloiak zelai barruan dagoen lehenengo jokalaria ikutzen duenean. 16
Eskola Laguntzailea-k jokuaren zehar kontrolatuko ditu jolas denboraren ahalezko situazio eznormalak. 16. artikulua. PARTIDAREN HASIERA Lehenengo zatiari, erdiko zirkuluan biren artean egin beharreko jauzi batez ekingo zaio. Gainerako zatiei eta apartekoei, aldiz, txandakako prozesuaren bitartez ekingo zaie, zelai erditik egindako sake batekin. Hirugarren aldia amaitzean taldeek kanpoa aldatu behar dute. Aldi estra bat edo batzuk jokatu behar izatekotan, taldeek seigarren aldian egindako norabidean jarraituko dute erasotzen. 17. artikulua. BIREN ARTEKO JAUZIA Biren arteko jauzia izango da kirol epaileak bi aurkariren artean baloia modu bertikalean jaurtitzen duenean erdiko zirkuluan. Aurkari batek edo biek baloiari zaplada bat eman beharko diote baloiak gehieneko altuerara heldu eta gero. Bien bitartean, gainerako jokalariek zirkulutik kanpo egon beharko dute, harik eta jauzilarietariko batek baloia ukitzen duen arte. Arau-urratzerik egonez gero, baloia aurkariei emango zaie jokoari albotik ekin diezaioten. Araua bi taldeetako jokalariek urratzen badute, jauzia atzera ere egin behar izango da. Eskola Laguntzaileak biren arteko jauzia egin behar dela adieraziko du ondoko kasu hauetan guztietan: 1) Talde desberdinetako jokalari batek edo gehiagok baloiari esku batez edo biez oratzen diotenean. 2) Baloia joko zelaitik ateratzen denean aurkako bi jokalarik aldi berean edo batera ukitu eta gero. 17
3) Eskola Laguntzaileak zalantza egiten duenean ea nork ukitu zuen baloia azkenik. 4) Eskola Laguntzaileak ez dakienean nor izan zen baloia ukitu zuen azken jokalaria. 5) Baloia saskiaren euskarri batean lotuta geratzen denean. Txandakako jabetza prozesu bat adierazten denean, ondoko arauak edo prozedurak hartu behar izango dira kontuan: 1) Txandakako jabetza prozesua baloia mugimenduan egoteko metodo bat da; biren arteko jauzia egin beharrean, alboko sake bat egiten da. 2) Biren arteko jauzi egoera dagoenean, taldeek txandaka jasoko dute baloia, albotik ateratzeko, betiere biren arteko jauzia egin zen tokitik ahalik eta hurbilen. 3) Hasierako jauzian baloiaren kontrola eskuratzen ez duen taldeak txandakako jabetza eskuratuko du; horrela bada, baloia jaso eta albotik atera beharko du, betiere biren arteko hurrengo jauzia egitekoa den lekutik ahaliketa hurbilen. 4) Txandakako jabetza prozesua hasten da Eskola Laguntzaileak baloia jokalari baten esku jartzen duenean alboko sake bat egiteko eta amaitzen da baloiak jokalari bat ukitzen duenean edo jokalari batek joko zelaian legez jotzen duenean edo sakea egin duten taldeak arauren bat urratzen duenean. da baloiak jokalari bat ukitzen duenean edo jokalari batek joko zelaian legez jotzen duenean edo sakea egin duten taldeak arauren bat urratzen duenean. 5) Txandakako prozesuari jarraituz, talde batek alboko sakea eg teko baloiaren jabetza eskubidea duela adierazteko, txandakako jabetzako gezia aurkariaren saskira egongo da begira. Geziaren norabidea aldatuko da baloia txandakako prozesuaren bitartez jokatzen 18
hasten den unetik Gogoratu hirugarren aldia amaitzean zentzuaren gezia aldatu behar dela, taldeek saskiak hirugarren aldian elkar trukatuko baitituzte. 6) Sake bat txandakako jabetzaren bitartez egiteko aukera galduko da, sakea egiten duen taldeak urratzen baditu alboko sakea egiteko ezarpenak. 7) Edozein taldek falta bat egiten badu txandakako jabetzaren ondoriozko alboko sake batean, baloia atera behar zuen taldeak ez du baloiaren jabetzarako eskubidea galduko txandakako hurrengo jabetza egoeran. LABURPENA 6) y 7) - Sake borxaketa Geziari itzulia ematen zaio - Falta (edozein taldearena) sakean EZ zaio itzulia ematen geziari 18. artikulua. SASKIRATZEA, NOIZ LORTZEN DEN ETA ZENBAT BALIO DUEN Saskiratzea lortuko da jokoan dagoen baloia saskiaren goialdetik sartu eta barruan geratzen denean edo saskia zeharkatzen duenean. Joko zelaitik lortutako saskiratze baten balioa 2 puntukoa izango da eta jaurtiketa libreko saskiratzea puntu 1ekoa. Joko zelaitik lortutako edo jaurtiketa libreetan eskuraturiko azken saskiratzearen ondoren, aurkariek jokoari ekingo diote baloia atzeko lerroaren edozein tokitatik atereaz, betiere bost segundoko epean gehienez. Baloia barreneko lerroaren gainean edo atzean dauden talde bereko jokalarien artean pasa daiteke, pasea 5 segundo baino lehenago egiten bada. 19
19. artikulua. BERDINKETA Seigarren aldia amaitutakoan, emaitza berdinketakoa bada, aipatu berdinketa hausteko 5 minutuko behar beste aldi estra jokatu beharko dira, zeinetan hasierako hirurak erloju jarraian eta azken biak erloju geldian jokatuko baitira. 20. artikulua. PARTIDAREN AMAIERA Partida amaituko da kronometratzaileak joko denbora agortu dela adierazten duen soinu seinalea jotzen duenean. Hala ere, taldeetariko batek aurkako taldearen aurretik 50 puntuko aldea lortzea suertatuko balitz, partida jokatzen jarraituko dute, baina talde biek lortutako saskiratzeak ez dira aktetan apuntatuko, bai, ordea, faltak, hutsarteak eta partidan parte hartzen duten jokalariak. Akta ixteko momentuan, azken emaitzatzat 50 puntuko aldea lortutako momentuan seinalatutakoa hartuko da. 6. ARAUA: JOKOAREN ARAUDIA 21. artikulua. ALDAKETAK Partiduko aktan 8 jokalarik eman beharko dute izena gutxienez, eta gehienez 15. A) Lehenengo bost zatietan, jokalari bakoitzak gutxienez bi jokatu beharko ditu osorik, hau da, zatia hasi eta bukatu arteko denbora guztia, 13., 14. Eta 15. Kasuetan izan ezik. Horietan, jokalari guztiek bi zati osorik jokatu beharko dituzte partiduan zehar. B) Aktan izena eman duten jokalariek ezin izango dute bi zati jarraian jokatu lehenengo bosten barruan. C) Lehenengo bost zatietan, jokalari guztiek horietako bi eserita igaro beharko dituzte. (Gehienez, lau zati jokatuko ditu jokalari bakoitzak) 20
Salbuespena 8 jokalari dauden kasuak dira, batek zati bakarrean hartuko baitu atseden. D) EZIN DA aldaketarik egin lehenengo bost zatiak jokatzen diren bitartean, kasu hauetan izan ezik: Min hartutako jokalari bat ordezkatu. Kanporatutako jokalari bat ordezkatu Bost falta egin dituen jokalari bat ordezkatu. E) Seigarren zatian edo zati gehigarrietan, aldaketak egitea posible izango da erlojua geldirik dagoen egoeretan, nahiz eta fase hau erlojua gelditzen ez den fasea izan. Seigarren zatiko edo zati gehigarrietako azkeneko BI minutuetan, saskiratze bat jaso duen taldeak aldaketa egiteko aukera izango du. Eskola laguntzaileak aldaketa bat baimentzen duen momentuan, erlojua gelditu egingo da. Hutsarte batean ere aldaketak egin ahal izango dira, aurretik deskribatutakoaren arabera. Sartutako azkeneko edo jaurtiketa libre bakarraren ostean, edozein taldek aldaketa egiteko aukera izango du, betibaloia jokoan jarriko duen jokalariak baloia hartu baino lehen eskatu baldin bada. Argibideak: Ez da derrigorrezkoa min hartutako jokalari bat ordezkatzea asistentziarik jasoz gero, jokoa bi minutu baino gehiagoz gelditzen ez bada. Zati bat bukatzen ez duen jokalaria kanporatua izan da edo bost falta egin ditu, hura zerrendan sartzea Min hartutako, kanporatutako edo bost falta egin dituen jokalari bat ordezkatzen duen jokalariari, osorik jokatutako zati bezala hartuko zaio jokatutako denbora guztia, nahiz eta denbora gutxi izan. Lehenengo bost zatietan talde batek ezingo balu min hartutako edo kanporatutako jokalari bat ordezkatu jokalari guztien zati bateko gutxieneko atsedena errespetatuz, partiduak aurrera jarraituko luke, eta edozein aldaketa egingo litzateke momentu oro kantxan bost jokalari egon daitezen, kanporatutakoak izan ezik. Eskola LAguntzaileak partiduko egoera hau aktan islatu beharko du. 21
22. artikulua. HUTSARTE ERREGISTRATUA Erregistraturiko hutsartea entrenatzailearen edo entrenatzailearen laguntzailearen eskariz egindako partidaren etenaldia da. Hutsarte bakoitza minutu 1ekoa izango da. Lehenengo erdian (1., 2. eta 3. laurdenak) alde bakoitzari 2 hutsarte eman dakizkioke, biak laurden berean eskatuak izan zein izan ez; eta 3 hutsarte talde bakoitzari bigarren erdian (4., 5. eta 6. laurdenak), berauek 4., 5. edota 6. laurdenean eskatuak izan zein izan ez. Talde bakoitzak hutsarte bana izango du luzapen bakoitzean. 1., 2. edo 3. laurdenean erabili gabeko hutsarteak, ez dira pilatuko 4., 5 eta 6. laurdenetan. Hutsarte bat eman daiteke: a) Eskola Laguntzaileak txistua jotzen duen guztietan (falta, biren arteko jauzia, edozein arrazoirengatik jokoa gelditua bada‌) b) Hutsartea eskatu duen taldearen kontra saski bat egiten denean. c) Sartutako azken jaurtiketa librearen edo sartutako bakarraren ondoren, hutsartea eman dakioke edozein talderi, baldin eta atzeko sakea egingo duen jokalariak baloia eduki baino lehen eskatu bada. Seigarren zatiko edo edozein luzapeneko azken bi minututan, bere defentsa zelaitik (ondotik edo albotik) atera behar duen talde batek hutsartea eskatzen badu, hutsartea eta gero sakea egin beharko da eraso zelaiko albotik, hiruko marratik urrunen dagoen puntutik, mahaiaren kontrako aldean.
22
Eskolak talde bat zelaira bueltatzeko txistua jotzen badu eta taldeak kasurik ez badu egiten, Eskolak taldea beste hutsarte batekin zigor dezake. Hutsarte gehiagorik eduki ezean, entrenatzailea falta teknika batekin zigor daiteke. Gehienez, bi hutsarte egongo dira bigarren zatiko azkeneko bi minutuetan. Taldeak bere lehenengo hutsartea bi minutu gelditu baino lehen erabiltzen ez duenean, ohar-hartzaileak bi marra egingo ditu bigarren zatiko lehenengo laukitxoan. 23. artikulua. BALOIA ERABILTZEKO ERA Mini-Basketballean baloia eskuekin erabiltzen da. Baloia eman eta jaurti edo harekin edozein norabidetan bote egin ahal izango da, betiere joko honen arauen mugak kontuan hartuta. Ondoko hauek arau haustetzat hartuko dira: baloiarekin arineketan egitea, oinez nahita jotzea edo ukabilez kolpatzea. Baloia nahi izan gabe oinez edo hankaz jotzea ez da arau haustetzat hartuko.
23
7. ARAUA: ARAU HAUSTEAK 24. artikulua. ARAU HAUSTEAK Arau haustea joko arauak urratzea da; ondorioz, Eskola Laguntzaileak berehalakoan etengo du jokoa eta aurkariei emango die baloia, alboko sake bat egin dezaten. 25. artikulua. ALBOKO SAKEA Jokalariak alboko sakea egin behar izango du Eskola Laguntzaileak adierazitako lekutik; arau-urratzea (falta edo arau-haustea) egin den tokitik hurbilen egingo da hori. Baloia bere esku duen momentutik, jokalariak bost segundo izango ditu baloia joko zelaian dagoen jokalari bati emateko. Sakea egitean, jokalari bakar batek ere ezin izango du gorputz atalik izan alboko edo atzeko lerroaren gainean edo handik harantzago; horrela ez bada, baloia berriro ere atera beharko da albotik. Ateratzen duen jokalariak, guztira metro bateko distantzia batean albo batetik bestera mugitu daiteke, eta atzerantz nahi duen beste mugitu daiteke. Baloia erasoko kantxako atzeko lerroan jokoan jartzen denean, epaileak jokalariari baloia eman baino lehen txistua joko du.
24
26. artikulua. JOKALARIAREN KOKAPENA Jokalariaren kokapena zehazten da lurra ukitzen duen tokiaren arabera. Airean dagoenean, ulertu behar izango da jauzia egin dueneko lekuan dagoela, betiere lerroei dagokienez. Geldi dagoen baloi baten lortzeko lehian jokalari bi elkarrekin baloia estu heltzen badute, bietako bat kanpora irteten bada edo bere atzeko zelaia zapaltzen badu, jauzi baten egoera emongo da eta ez alboko kanpo edo atzeko kanpo batekoa. 27. artikulua. JOKALARIA JOKO ZELAITIK KANPO Jokalari bat joko zelaitik kanpo egongo da zelaitik kanpoko eremua edo zelaia mugatzen duten lerroak zapaltzen dituenean. Baloia joko zelaitik at egongo da zelaiko mugetatik kanpo dagoen jokalari bat, lurra edo objektu bat jotzen duenean. Baloia zelaitik kanpo jaurtitzea arauak haustea da eta zigortzen da aurkariei baloia emanez, jokoari ekin diezaioten. Eskola Laguntzaileak zalantza egiten badu nor den zelaitik kanpo bota duen jokalaria, biren arteko jauzia egiteko adieraziko du, txandakako jabetza prozesuaren arabera. 28. artikulua. PIBOTA Jokalariak baloia jasotzen badu geldirik egonda edo legez gelditzen bada baloia edukita, PIBOTATZEKO BAIMENA DAUKA. Pibota sortzen da baloia duen jokalari batek oin bat lekualdatzen duenean norabide batean edo batzuetan, baina betiere beste oina mugitu gabe lurreko punturen baten gainetik. 25
29. artikulua. BALOIAREKIN AURRERA EGITEKO MODU Baloia duen jokalari batek edozein norabidetan egin ahal izango du aurrera, ondoko muga hauek aintzat hartuta: Baloia jasotzen duen jokalari batek edo botea agortzen duenak: a) oin biak lurrean dituenean, pibote edo biratzeko oina aukeratu dezake. b) oin bat besterik lurrean badu, oin hori pibote oina izango da. c) Airean dago (oin bat ere ez lurra ikutzen), ondorengo eratan gelditu ahal izango da I. Oin bat lurrean jarriz eta gero bestea. Lurra ikutzen duen lehena pibote oina izango da. II. Oin bat bermatzen, oin horretan jauzia egiten eta bi oinak aldi berean lurrean jarriz. Ezin izango du pibotatu. III. Oin biekin aldi berberan lurrean erori. Edozein oina pibotea izan daiteke. Geldi egonik jokalari batek baloia jasotzen badu edo, baloia eskuan edukita, legez gelditzen bada, ondokoa egin dezake: - Piboteko oina altxatu, saskira jaurtitzean salto egin edo pase bat egin dezake, baina baloiak bere eskuetatik irten behar du oinetariko batek lurra ukitu baino lehenago. - Ezin izango du piboteko oina altxatu, baloiarekin bote egiten irteteko, baloia bere eskuetatik atera baino lehenago. Baloiarekin aurrera egiten bada muga hauetatik kanpo, joko arauak urratuko dira; beraz, baloia talde aurkariari eman behar izango zaio, azken honek jokoari ekin diezaion. Jokalari bat baloiarekin jausi ahal izango da, baina ezin izango da bere inguruan biratu, ez baloia eskuetan daukala laban egin, ezta baloiari eusten diola altxatzen saiatu ere. 26
30. artikulua. ERREGATEA Jokalari batek baloia edukita aurrera egin gura badu, Izkin egin dezake, hau da, lur gainean dagoen esku batekin bote eragingo dio balioari. Botea, jokalariak esku batekin edo bi eskuekin, baloia eskuratzen duenean bukatzen da. Jokalariak ez dauka ondokoetarako baimenik: - Ezin dio baloiari bote eragin bi eskuekin aldi berean. - Ezin du baloia esku batean edo bietan pausatu eta gero bote berri bat hasi. -Tantarez kontra baloia berriro hartu eta erregatea amaitu (autopasea) 31. artikulua. BALOIAREN KONTROLA Ondoko kasuetan, jokalari batek baloiaren kontrola izango du: - Baloia eskuetan badauka. - Bote egiten badihardu. - Baloia sostentzen badu esku batekin edo birekin Talde batek baloiaren kontrola izango du, baldin eta talde horretako jokalari batek baloiaren kontrola badu edo talde horretako bi jokalarik pasatzen badiote baloia elkarri. 32. artikulua. HIRU SEGUNDOKO ARAUA Jokalari bat ezin da hiru segundotik gora geratu aurkariaren eremu mugatuan, bere taldeak erasoko pistan baloiaren kontrola duen bitartean. Arau hau hausten bada, baloia aurkariari eman behar izango zaio, jokoari ekin diezaion. Eskola Laguntzaileak ezin izango du zigortu eremu mugatuan ohartu gabe geratu ostean jokoan zuzeneko moduan parte hartzen ez duen jokalaria. 27
33. artikulua. BOST SEGUNDOKO ARAUA Modu estuan (urrats bateko neurria) markaturiko jokalari batek arauak hautsiko ditu, baldin eta baloiari bost segundotik gora eusten badio, beste bati pasatu, saskira jaurti, lapurtu edo bote eragin barik. Baloia aurkariei eman behar izango zaie, jokoari ekin diezaioten. 34. artikulua. 8 SEGUNDO ETA 24 SEGUNDOETAKO ARAUAK Ez dira aplikagarriak Aurreminibasketeko eta Minibasketeko Araudian. Edozein kasutan ere, Eskola Laguntzaileak ikusten badu baloiaren jabetza eskuratu eta lehenengo hogei segundoetan ez dela ezer egiten saskiratzea lortzeko, 10 segundo boz gora zenbatzeari ekingo dio, bi besoak gorantz altxatuz eta eskuak zabalduz; 10 segundoko epe horretan jaurtiketa bat egin behar izango da nahitaez. Defendatzen duen taldeak falta bat egiten badu, arau hau etengo da eta berriro hasiko dute. Haatik, baloia joko zelaitik kanporatzen bada eta erasotzen zuen talde berak atera behar badu, aurreko araua jarraituko du eta ez dute berriz zerotik hasiko. Saskira jaurtitzen ez bada, arauak urratuko dira eta baloia aurkariei eman behar izango zaie, jokoari alboko lerrotik ekin diezaioten 35. art. LEGEAREN AURKAKO DEFENTSAK AURRE, MINIBASKETA KATEGORIAREN-rako Ertain edo zona defentsa edozein eremu osoa hartzen dira legez kanpoko defentsa eta entrenatzaile miru teknikoa falta bat zigortzen. Hala ere, arau-hauste seinaleztapen aurretik, Eskolako laguntzailea, 28
egoera hau behar ohartarazi behar konpondu entrenatzaileak. Egoeran jarraitzen badu, dagokion teknikoak falta markatzen ditu. (BAI metatua tekniko falta) 36. artikulua. ATZEKO PISTARA ITZULITAKO BALOIA Baloia eraso pistan kontrolatzen duen taldeko jokalariak ezin izango du atzeko pistara itzuli. Hori gertatzen bada, baloia aurkariei emango zaie, jokoari euren eraso pistatik ekin diezaioten. Erdiko marra atzeko pistaren zatia da. Jokalari batek baloiaz bote egiten duenean, jokalari hori atake pistara pasatu dela kontsideratzeko baloia eta bere oin biak aurreko pistan pausatu behar ditu. Bere eskuetan baloia daukanjokalari bat zutik badago oin bakoitza zelai erdiko alde bietan edukita, suposatzen da eraso zelaira paso egin dela bi oinek eraso zelaian lurra ikutzen dutenean. Egoera honetan zortziko konta ez da bukatuko jokalariaren bi oinak eraso zelaia ikutu arte. Hau ez da aplikatzen jokalari batek bere aurreko pistatik jauzi egin, bere taldearentzat airean baloiaren kontrol berri bat ezarri eta gero bere atzeko pistan erortzen denean. 37. artikulua. SASKIRA JAURTITZEN ARI DEN JOKALARIA Jokalari bat saskira jaurtitzen ari dela ulertuko da, Eskola Laguntzailearen ustetan, jaurtitzeko ekintzari ekin eta baloia saskirantz botatzen duen unean. Ekintza horrek jarraituko du, harik eta jokalariaren bi oinak lurrera itzultzen diren arte. 29
8. ARAUA: FALTA PERTSONALAK 38. artikulua. FALTAK Falta bat arauak haustea da; faltak aurkariarekin zuzeneko kontaktua izaten denean egiten dira edo kiroltasunaren kontrako jokabidea dagoenean. 39. artikulua. JAURTIKETA LIBREAK Jaurtiketa librea jokalari bati ematen zaion pribilegioa da; jaurtiketa mota honen helburua da jaurtiketa libreen lerro atzetik eta zirkuluerdiaren barrutik lortzen den saskiratze bakoitzeko puntu bat lortzea. Halako kasuetan, falta egin zaion jokalariak jaurti behar izaten du. Jokalari bat kiroltasunaren aurkako jokabideagatik kanporatua bada, edozein aurkarik egin ahal izango ditu jaurtiketa libreak. 40. artikulua. FALTA PERTSONALA Falta pertsonala aurkariarekin kontaktu fisikoa dakarrena da. Defendatzaileak hasierako legezko kokapen bat ezartzen du aurkariari aurpegi eman eta bi oinak lurrean dituela. Behin kokapen hori hartuta, defendatzeko eskubidea dauka aurrera edo albo batera eginez zein gora salto eginez (besoak bere zilindroaren barruan direla) baina ezin ditu besoak, sorbaldak, besagainak edo hankak zabaldu, hori egitean aurkariak bera gainditzea eragozten badu. Defendatzaileak kontaktuaren lekua lehenago hartu duen ala ez erabakitzeko orduan, hurrengo printzipioak hartu behar dira kontuan: 30
• Defendatzaileak defentsako hasierako legezko kokapena hartu du. • Defendatzailea geldirik gera daiteke, gora salto egin edo atzera zein albo batera egin defentsako legezko kokapenari eusteko. • Kontaktua defendatzailearen bularrean ematen bada, kontaktuaren lekura lehenago heldu dela ulertzen da, falta egotekotan, erasotzaileari egotzi behar zaiolarik. Defendatzaileari gorputza bere zilindroaren barruan biratzea ere onartzen zaio, kolpetik babesteko. • Aitzitik, kontaktua defendatzailearen alboan (bularrean ez, sorbaldan, aldakan baizik), erasotzaileak leku hori lehenago hartu duela ulertzen da eta falta, izatekotan, defendatzaileari leporatu behar zaio. Kontaktu pertsonala egonez gero nahiz eta araudi honetan ezarrita egon ez eta egileak abantaila lortzen badu, kontaktu horren ardura duen jokalariari falta pertsonala adierazi behar izango zaio. Falta saskira jaurtitzen ez diharduen jokalari bati egiten bazaio, baloia jokalari horri eman beharko zaio edo taldekideren bati, alboko sakea egin dezan. Jaurtitzen dabilen jokalari bati falta egiten bazaio, ondokoa egingo da: (1) Jokalariak jaurtiketa saskiratzen badu, saskiratzea baliozkotzat hartuko da eta jokalariari jaurtiketa libre bat emango zaio. (2) Jokalariak bi puntuko jaurtiketa saskiratzea lortzen ez badu, bi jaurtiketa libre emango zaizkio. 41. artikulua. KIROLTASUNAREN AURKAKO FALTA Kiroltasunaren kontrako falta bat falta pertsonala da, Eskola Laguntzailearen ustez jokalari batek honakoetan egin duena: 1) Jokalari bat ez doa kiroltasunez baloia borrokatzera 2) Falta oso gogorra egiten da (gehigizko ukipena) 3) Jokalari defendatzaile batek aurkari batekin bizkarretik edo 31
saihetsetik egiten du ukipen bat, kontraeraso bat gerarazteko asmoz, eta erasotzailearen eta saskiaren artean aurkaririk ez dagoenean. 4) Laugarren zatiko edo edozein luzapeneko azken bi minututan, jokalari batek sake bat egingo du eta zelai barruan falta DEFENTSIBA personal bat ematen da. Zigorra: Kiroltasunaren aurkako falta egin dioten jokalariari bi jaurtiketa libre eta balioaren jabetza emango zaizkio; hori horrela izango da, salbu eta falta saskira jaurtitzen dabilen jokalari bati egin eta horrek saskiratzea lortzen badu; azken kasu honetan, saskiratzea ontzat eman ez ezik jaurtiketa libre bat eta baloiaren jabetza ere emango zaizkio. Saskia edo jaurtiketa libreak eta gero, jokoari ekingo zaio baloia talde bereko jokalari bati emanez, alboko sakea egin dezan; sake hori zelaiaren erdiko marraren eremutik egingo da, ohar hartzaileen mahaiaren aurretik. 42. artikulua. FALTA BIKOITZA Falta bikoitza zera da: bi aurkarik aldi berean eta elkarri egiten dioten falta bat. Jokalari bakoitzari falta bat adieraziko zaio eta jokoari alboko sake bat eginda ekingo zaio; sake hori egin behar izango du falta bikoitzaren unean baloiaren jabetzan zuen taldeak. Falta bikoitzarekin batera saski bat burutzen bada, saskia balekoa izango da, falta biak kontuan hartuko dira eta jokoa barreneko sake arrunt batez berrabiaraziko du defendatzen zuen taldeak. Baloiaren jabetza inork ez bazuen, jokoari biren arteko jauzi baten bitartez ekingo zaio, txandakako jabetza prozesua erabiliz, alegia. 32
9. ARAUA: FALTA TEKNIKOA 43. artikulua. KIROLTASUNAREN AURKAKO JOKABIDEA – FALTA TEKNIKOA Mini-Basketball-ean jokalari guzti guztiek kirol eta lankidetzarako espiritua erakutsi behar dute. Falta teknikoaren adibideak dira, besteak beste, baloia nahita lekuz mugitzea saskia lortu zuen taldeak baloia martxan jartzea atzeratuz eta ukondoen gehiegizko balantzeoa ukipena egitera iritsi gabe, bestela kiroltasunaren kontrako falta egingo luke. Jokalariari ohartaraziko zaio Eskola Laguntzailearen abisuak kontuan hartzen ez baditu edo kiroltasunaren aurkako bitartekoak erabiltzen baditu. Behin ohartarazi ostean, jokalariak portaera horri eusten badio, falta teknikoa adieraziko zaio. Behin arreta deitu zaionean, portaera ez badu aldatzen falta teknikoa adierazi ahal izango zaio. Zigorra: falta bat gehituko zaio eta zigorra jaso duen taldeak jaurtiketa libre bat izango du bere kontra, eta baloi-jabetza galduko du. 44. artikulua. ENTRENATZAILE, ORDEZKO ETA LAGUNTZAILEEN FALTA TEKNIKOA Entrenatzaileak, entrenatzailearen laguntzaileak, ordezkoek eta taldeko ordezkariak ezin izango diete errespeturik gabe hitz egin ez Eskola Laguntzaileei, ez mahaiko laguntzaileei ez eta aurkariei ere. Horretaz gainera, ezin izango dira euren taldeko aulkiaren eremutik irten, min hartutako jokalari bati laguntzeko ez bada (betiere Eskola Laguntzailearen baimena jaso eta gero) edo hutsartea eskatzeko ez bada; ordezkoak soil-soilik irten ahal izango dira laguntzaileen mahaiari aldaketa eskatzeko. 33
Eskola Laguntzaileak entrenatzaileari falta teknikoa adierazi ahal izango dio eta halaxe jasoko da, bere betebeharrak betetzen ez baditu. Bost falta egin dituen jokalari baten falta entrenatzaileari adieraziko zaio. Aurkariei jaurtiketa libre bat eta baloiaren jabetza emango zaizkie. Entrenatzaileak jaurtiketa libreak egiteko arduraduna aukeratuko du. Jaurtiketa libreetan gainerako jokalari guztiek gelditu beharko dute jaurtiketa libreen marraren luzapenaren atzean, harik eta horiek egin arte. Jaurtiketa libreen ostean, azkena sartu edo ez, jaurtiketak egin dituen jokalariaren talde bereko edozein kidek baloia atera behar izango du joko zelaiaren erdialdetik, betiere ohar hartzaileen mahaiaren aurrean dagoen aldean. Sakea egingo duen jokalariak oinak izan beharko ditu erdiko marraren luzapenaren alde bakoitzean; era berean, baloia joko zelaiaren edozein alderditan dagoen jokalariari pasatzeko eskubidea izango du. 10. ARAUA: XEDAPEN OROKORRAK 45. artikulua. NOLA EGIN JAURTIKETA LIBREA Jaurtiketa egin behar izango da bost segundoko epe baten barruan. Baloiak uztaia ukitu arte, jaurtitzaileak ezin du jaurtiketa libreen marra zapaldu, ezta marraren aurreko zelaia ere. Jokalari batek jaurtiketa librea egin behar duenean, gehienez bostjokalari egongo dira zona betetzen, betiere ondoko eran: (a) Talde defendatzailearen bi jokalari uztaitik hurbilen dauden bitokietan. (b) Gainerakoek tokiak txandakatu behar izango dituzte. Zonako tokietan dauden jokalariek ondokoa egin behar dute: a) Ezin dute bete ez dagokien lekua. b) Ezin dira sartu zonara, zona neutralera eta ezin dira euren lekutik mugitu, harik eta baloia irten arte jaurtiketa libreak egin behar dituen 34
jokalariaren eskuetatik. c) Ezin dute saskirantz doan baloia jo, uztaia ukitu arte edo ez duela ukituko argi egon arte. Jaurtiketa libreetan zonako euren lekuetan ez dauden jokalari guztiek jaurtiketa libreen marraren atzean egon beharko dute, baloiak uztaia ukitu arte edo jaurtiketa librea amaitu arte. Azken jaurtiketa libreak uztaia ukitzen ez badu, baloia aurkariei emango zaie, alboko marratik jokoari ekin diezaioten. Jokalariek ezin dute baloia jo, harik eta uztaia ukitu arte. 46. artikulua. BOST FALTA JOKALARI BAKOITZEKO Bost falta pertsonal egin dituen jokalariak jokoa utzi behar izango du. Taldekide batek ordeztu ahal izango du. Aurretik bosgarren falta egin duten jokalariek egiten dituzten gainerako faltak entrenatzaileari adieraziko zaizkio, Saskibaloiko Arau Ofizialen 9.5.1 eta 9.5.2. artikuluetan ezarritako salbuespenetan izan ezik. 47. artikulua. TALDEKO FALTAK. ZIGORTZEKO ARAUAK Talde batek lau (4) falta egin dituenean, pertsonalak edo teknikoak, zati batean (8 minutu), ondokoa bete beharko da: (1) Handik aurrera egindako falta pertsonal guztiak bi jaurtiketa libreren bitartez zigortuko dira; beraz, falta egin zaion jokalariak bi jaurtiketa libre egin behar izango ditu. (2) Garrantzi handiagoko zigorrean inplikatuta badago, arautegi honetako beharrezko artikulua aplikatu beharko da. (3) Baloiaren kontrola duen taldeko jokalari batek falta egiten badu, 48. artikuluan ezarritakoa bete behar izango da. (4) Taldeak aparteko zati batean egindako falta guztiak azken zatiko faltatzat hartuko dira. 35
48. artikulua. BALOIAREN KONTROLA DUEN TALDEKO JOKALARI BATEN FALTA Baloia kontrolatzen duen taldeko jokalari batek egindako falta araua hautsi duen jokalari horri egokituko zaio, aurkariei baloia emanez; horrela, beste taldekoek sake bat egin beharko dute falta egin den tokirik hurbilen dagoen joko zelaiaren kanpoko puntu batetik. Jaurtiketa libreak ez dira ematen. 49. artikulua. BESTELAKO ARAUAK Araudi honetan ezarritakoez gain, bestelako egoerak sor daitezke. Kasu hauetan, “Saskibaloiaren Arau Ofizialetan� ezarritako printzipioak aplikatu behar izango dira.
36
37
* PASARELAKO ARAUDI OFIZIALA Funtsean, Pasarelako Araudi Ofiziala Minibasketeko gaur egungo Araudian oinarrituta dago, baina hainbat artikulu aldatu dira Saskibaloiko Araudi Ofizialeko hainbat arau sartu direlako. Pasarelako Araudia Minibasketeko eta Saskibaloiko araudien artekoa dela esan daiteke; helburua zera da: kategoria batzuetako jokoa arautzea, jokalarien adina handiegia denean Minibasketeko Araudia aplikatzeko eta txikiegia Saskibaloiko Araudia aplikatzeko. Hori dela eta, Pasarela saskibaloian oinarritutako joko bat da, 2002-2003ko urteetan jaiotako umeei zuzendutakoa (Haur Kategoria – 2015/2016 denboraldia) Beraz, Pasarelako Araudia ia-ia Minibasketekoaren berdina da, 8 ETA 24 SEGUNDOKO ARAUAK SARTZEA, 3 PUNTUKO SASKIRATZEAREN BALIOZKOTASUNA Baden 400. zenbakia eta emakumezkoen kategorietan 415. zenbakia. Hona hemen aldaturiko artikuluak:
39
1. ARAUA: JOKOA 1. artikulua. PASARELA Pasarela saskibaloian oinarritutako joko bat da, 2002-2003 urteanjaiotako umeei zuzendutakoa (Haur Kategoria – 2015/2016 denboraldia) 2. artikulua. DEFINIZIOA Saskibaloiko partidua bost jokalarik osaturiko bi taldeen artean jokatzen da. Talde bakoitzaren helburua da baloia aurkariaren saskian sartzea eta norberaren saskia defendatzea beste taldeak baloia saskira dezan saihesteko; baloia pasatu, jaurti, tapoia jarri eta lapurtua izan daiteke edo edozein norabidetan Izkin egin ahal izango da; horretarako, hala ere, hona hemen ezarritako arauen mugak kontuan hartu behar izango dira. 2. ARAUA: INSTALAZIOAK ETA TALDEA 3. artikulua. JOKO ZELAIAREN NEURRIAK Joko zelaiak azalera errektangeluarra, laua eta oztoporik gabea izan behar du. Neurriak ondokoak izango dira: 28 metro luze eta 15 metro zabal, muga marren barrualdearen ertzetik neurtuta. Federazioak joko zelaiak ontzat emateko baimena izango dute; horrela bada, joko zelaietako neurriak muga hauen barruan sartu behar izango dira: 4 metro gutxiago luze eta 2 metro gutxiago zabal, betiere aldaketa hauek proportzionalak badira. Aurrerantzean egin beharreko joko zelai guztiak egin beharko dira FIBAko txapelketa ofizialak egiteko eskaturiko betekizun ofizialen 40
arabera, hau da, 28 metro luze eta 15 metro zabal izango dira. Sabaiak gutxienez 7 metroko altuera batera egon beharko du. Joko zelaia uniformea izango da eta modu egokian argiztatua. Argiak jokalarien ikusmenari traba ez egiteko moduan jarri behar izango dira.
*JOKO ZELAIA, ARAUDIA NEURRIAK 28 m. 0,05 m.
ateratzeko marra
ateratzeko marra
6 , 5m . 7
1,8 m.
4,9 m.
15 m.
3,6 m.
Taldearen aulkigunea
3 m.
Taldearen aulkia
2 m.
0,90 m
0,05 m.
Taldearen aulkigunea
OHAR-HARTZEILEEN MAHAIA 5 m.
41
5 m.
Taldearen aulkia
4. artikulua. ZELAIA MUGATZEKO MARRAK Joko zelaia mugatzeko marrak araudi honetan ezarritako irudien arabera trazatu behar izango dira. Saskibaloiko zelai arrunt batean erabilitakoen antzekoak izango dira eta Minibasketaren aldean ondoko aldaketak ikus daitezke: A) Jaurtiketa libreetako marra taulatik 5,80 metrora dago. B) Hiru puntuko marra existitzen da eta uztaitik zenbatuta 6,25 metroko erradio batean kokatuko da. C) Bi lerro egingo dira hondoko marrako 8,325 m-eko altuera baterako ohar-hartzaile mahaikoaren aurkako aldeko aldeengan (pista bakoitzean, erasoan eta atzelariarengan batean). D) Erradio-zirkuluerdiak 1,25 metro marraztuko ditu zirkuluerdiko barruko ertzerainoko kanastaren zehatzeko jokalekuaren gaineko proiekziotik neurtuta. Zirkuluerdiak elkartzen du: - Bi (2) lerro paralelo, arkuko kanpoko ertzerainoko kanastaren zehatzeko jokalekuaren gaineko proiekziotiko 1,25 metrotarako bere barruko ertzarekiko hondoko marraren perpendikular, 0,375 luzera-metroko eta hondoko marrako barruko ertzeko 1,20 metrotara bukatzen dituztenak
42
1,80 m
.
MURRIZTUTAKO AREA: ARAUDIEN NEURRIAK Marra guztiek 5 zentimetroko zabalera izan behar dute
0,05 m.
5,80 m.
4,60 m.
0,85 m. 0,85 m. 0,30 m. 1,25 m.
0,85 m.
1,20 m.
1,75 m.
4,9 m.
43
5. artikulua. TAULAK Taulak 3 zentimetroko lodiera duen egur gogorrez egingo dira edo material garden eta egoki batez (pieza batekoak eta egurrezkoen gogortasun maila berekoak izango dira). Neurriak ondokoak izan beharko dira: alderdi horizontalean 1,80 metro, 1,05 metro alderdi bertikalean eta oinarria lurretik 2,90 metrora egongo da. Federazioak taularen neurriak homologatzeko baimena izango dute; neurriok ondoko hauek izango dira: batetik, alderdi horizontalean 1,80 metro, alderdi bertikalean 1,20 metro eta oinarria lurretik 2,75 metrora; edo, bestetik 1,80 metro alderdi horizontalean, 1,05 metro alderdi bertikalean eta oinarria lurretik 2,90 metrora. Aurrerantzean egingo diren taula guztiek izan beharko dituzte Torneo Olinpiko eta Mundu Txapelketarako ezarritako neurriak, hau da, 1,80 metro x 1,05 metrokoak izango dira. Aurreko azalera osoa laua izango da eta, gardena izan ezean, zuria izango da. Azalera hau modu honetara markatuko da: uztaiaren atzean errektangulu bat trazatuko da 5 zentimetroko marra bat erabiliz. Errektangulu honetako kanpoko neurriak ondokoak izango dira: alderdi horizontalean 59 zentimetro eta alderdi bertikalean 45 zentimetro. Errektangulu horren beheko marraren goiko ertzak uztaiaren maila berean egon beharko du. Taula mugak 5 zentimetroko lodiera duen marra batez zehaztuko dira. Taula gardena bada, zuriz margotuko dira, bestela beltzez. 44
Taulen ertzak eta horien gainean margoturiko errektanguluak kolore berekoak izango dira. Taulak joko zelaiaren ertz bakoitzean muntatuko dira, lurraren plano perpendikular batean, atzeko marren paraleloan. Erdiko puntuak joko zelaiaren puntuetan jasotako perpendikularretan egingo dira, atzeko marra bakoitzeko erdiko puntuaren barruko ertzetik 1,20 metrora. Taularen euskarriek gutxienez atzeko marren kanpoko ertzetik metro batera egon beharko dute eta kolore bizi batekoak izango dira, hondoarekin kontrastea egiteko; modu horretara, jokalariek azarorik gabe ikusi ahal izango dituzte. Taulak modu honetara forratuko dira: taulen beheko alderdi osoa kuxinez estali beharko da eta alboak ere bai, gutxienez 0,35 metroko altuera bateraino. Taularen aurreko eta atzeko alderdietan 0,02 metroko babes bat jarri beharko da taularen oinarritik; horren gutxieneko lodiera 0,02 metrokoa izango da. Taularen beheko alderdiak gutxienez 0,05 metroko lodiera izango duen babes bat edukiko du. Euskarriak modu honetara babestuko dira: taularen atzean lurretik 2,75 metrotik beherako altuera batean dagoen edozein euskarrizati kuxinez estali behar izango da beheko alderdian, taularen 0,60 metroko distantziaraino. Taula mugigarrien euskarri guztiak kuxinez estali edo forratu behar izango dira joko zelaiari begira dagoen alderdian, betiere 2,15 metroko altueraraino. 45
1,05 m.
0,15 m. 0,45 m.
1.20 m.
46
Fondoaren marra 0,05,m.
2,90 m.
0,40 m.
0,15 m.
SAKIETARAKO ARAUDIEN EUSKARRIA
Gutxienez
1.00 m.
6. artikulua. SASKIAK Saskietan uztaiak eta sareak ere izango dira. Uztaiak burdinazkoak izango dira; 45 zentimetroko diametro bat izango dute eta laranjaz margotu beharko dira. Uztaien metala gutxienez 17 milimetrokoa izango da eta gehienez 20 milimetrokoa. Beheko ertzean gako txikiak edo antzeko tresna bat eduki ahal izango ditu, sarea esekitzeko. Uztaiak taulari lotua egon behar du modu gogorrean, lurretik 3,05 metrora, plano horizontalean eta taularen ertz bertikalen distantziakidea izango da. Taulen aurrealdearen eta uztaien barruko ertzaren arteko distantziaren hurbilena 15 zentimetrokoa izango da. Sareak kordel zurikoak izango dira, uztaietatik zintzilikatuko dira eta baloia saskitik pasatzean une batez gelditzeko modukoak izango dira. Era berean, 40 zentimetro luze izango dira. TAULAREN ARAUDIAREN MARKAKETA 1,80 m.
0,59 m. 1,05 m. 0,45 m.
Aroko goialdeko nibela
Marra guztiek 0,05 m. zabaleraz izan behar dute
47
AROAREN ARAUDIAREN NEURRIAK
A A1
0,45 m.
0,15 m.
A-A1 = 0,017 m. minimoa edo 0,020 m. maximoa
7. artikulua. BALOIA. MATERIALA, NEURRIA ETA PISUA Baloia esferikoa izango da eta laranja kolore homologatua izango du; kanpoko azala larruzkoa, gomazkoa edo sintetikoa izango da. Zirkunferentzia ezin da 749 milimetrotik beherakoa izan, ez eta 78 zentimetrotik gorakoa ere. Pisua 567 gramotik 650era bitartekoa izango da. Aldi berean, puzteko erabiliko den aire presioa ondokoa izango da: egurrezko lur trinko edo joko zelaiaren azalaren gainean erortzen uzten denean, betiere baloiaren beheko ertzetik neurturiko 1,80 metroko altuera batetik, bote egin beharko du balioaren goiko ertzera neurtu beharreko 1,20 metroko altueraraino, gutxienez, eta 1,40 metroko altueraraino, gehienez. Baloiaren josturen edo arteken zabalera ezin izango da 0,635 zentimetrotik gorakoa izan. Edozein moduan B.S.R gara duen koloreak erabili ahal izango ditu. Bere zelaian jokatzen duen taldeak aurrerago deskribaturiko baloi erabili bat utzi beharko du gutxienez. Eskola Laguntzailea izango da baloiaren legezkotasuna ezarriko duen epaile bakarra eta 48
jokatzeko erabili ahal izango du talde bisitariak emandako baloi bat. 2015-2016 denboraldirako baloi ofiziala: Gizonezkoen haur-mailan Baden 400 erabiliko da, eta emakumezkoen haur-mailan eta mistoan Baden 415. 8. artikulua. EKIPO TEKNIKOA Etxeko taldeak ondorengoaz hornitu behar du: a) Jokorako kronometroa. b) Jokoaren akta ofiziala. c) Jokalari bakoitzak egindako falta kopurua adierazteko taulatxoak, 1etik 5era bitartekoak, bai eta jauziaren alternantzia adierazteko gailu bat ere. d) Hutsarteak neurtzeko beste kronometroa bat. e) Partidaren emaitza arian-arian adierazteko markagailu bat. f ) Taldeko jabetzako 24 segundoak kontrolatzeko kronometroa. 3. ARAUA: ESKOLA LAGUNTZAILEA ETA BERAREN ARAUDIA 9. artikulua. ESKOLA LAGUNTZAILEA. (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 10. artikulua. OHAR HARTZAILEA. (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 11. artikulua. KRONOMETRATZAILEA. Kronometratzaileak joko denbora eta 24 segundoko araua kontrolatzeko eta zati bakoitzaren amaiera adierazteko ardura izango du. Kronometratzaileak kronometroa gelditu behar izango du ondoko kasuotan: a) Zati edo aparteko zati bakoitzaren amaieran. b) Edozein arrazoi dela eta, epaileak txilibitua jotzen duenean. 49
4. ARAUA: JOKALARIAK, ORDEZKOAK ETA ENTRENATZAILEAK 12. artikulua. TALDEAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 13. artikulua. ENTRENATZAILEAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 14. artikulua. UNIFORMEAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 5. ARAUA: DENBORARI BURUZKO ARAUAK 15. artikulua. JOKO DENBORA Partidak zortzina minutuko 4 aldi izango ditu, lehenengo eta bigarren aldien eta hirugarren eta laugarren aldien arteko minutu bateko atsedenaldi batekin, baita ere izan litekeen edozein aldi estraren artean, 10 minutukoa izanik bigarren eta hirugarren aldien arteko atsedenaldia. Ordutegiaren beharrizanengatik, bigarren eta hirugarren aldien arteko atsedenaldia bi minutura arte laburtu ahal izango da, baldin eta entrenatzaile bien artean adostasunik badago. Ezin izango da inola ere zenbait aldi jarraian jokatu, aurreko ataletan ezarritakoa bete behar delarik. Ezin izango da, inoiz, denbora gelditu barik jokatu, eta aurretik azaldutakoa derrigorrez bete beharko da. 50
1) Falta edo bortxaketa 2) Baloi eutsia (borroka) 3) Aldi baten amaieran 4) Jokalari bat min hartuta dago eta jokoa gelditu denean 5) Eskola Laguntzaileak txistua jo duenean 6) Laugarren aldiko nahiz edozein aldi estratako azken bi minutuetan saskiratze bat lortu denean Behin partidaren erlojua gelditutakoan, kronometratzaileak edo ohar-hartzaileak martxan jarriko du: a) Bi jokalariren arteko jauzian baloia jauzilarietariko batek palmeatu duenean b) Alboko edo atzeko sake baten ondoren edo azken jaurtiketa libre bat lortu ez denean, baloiak jokalekuaren barruan jokalari bat lehenik ukitu duenean 16. artikulua. PARTIDAREN HASIERA Lehenengo zatiari, erdiko zirkuluan biren artean egin beharreko jauzi batez ekingo zaio. Gainerako zatiei eta apartekoei, aldiz, txandakako prozesuaren bitartez ekingo zaie, zelai erditik egindako sake batekin. Hirugarren aldia amaitzean taldeek kanpoa aldatu behar dute. Aldi estra bat edo batzuk jokatu behar izatekotan, taldeek seigarren aldian egindako norabidean jarraituko dute erasotzen. 17. artikulua. BIREN ARTEKO JAUZIA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 51
18. artikulua. SASKIRATZEA, NOIZ LORTZEN DEN ETA ZENBAT BALIO DUEN Saskiratzea lortuko da jokoan dagoen baloia saskiaren goialdetik sartu eta barruan geratzen denean edo saskia zeharkatzen duenean. Joko zelaitik lortutako saskiratze baten balioa 2 puntukoa izango da, hiru puntuko saskiratze eremutik lortzen ez bada, horrelako kasuetan 3 puntuko balioa izango duelako;jaurtiketa libreko saskiratzea puntu 1ekoa izango da. Joko zelaitik lortutako saskiratzea zenbatu beharko zaio baloia sartzen deneko saskiari eraso dion taldeari Joko zelaitik lortutako edo jaurtiketa libreetan eskuraturiko azken saskiratzearen ondoren, aurkariek jokoari ekingo diote baloia atzeko lerroaren edozein tokitatik atereaz, betiere bost segundoko epean gehienez. 19. artikulua. BERDINKETA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 20. artikulua. PARTIDAREN AMAIERA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 6. ARAUA: JOKOAREN ARAUDIA 21. artikulua. ALDAKETAK Lehenengo hiru zatietan, aktan izena eman duen jokalari bakoitzak horietako bat jokatu beharko du gutxienez, eta gehienez bi. Ez da ordezkapenik emango hasierako hiru aldietako batean, min hartutako, deskalifikatutako edo bosgarren falta pertsonala egindako jokalari bat ordezkatzeko ez bada. Derrigorrezkoa da 52
ordezkapena zelaian beti talde bakoitzeko 5 jokalari egon daitezen, jokalari ordezko guztiak faltengatik kanporaturik ez badaude Ordezkapenei dagokienez, jokalari batek aldi batean jokatu duela kontsideratuko da, aldi txiki batez bakarrik egin badu ere. Laugarren aldian edo edozein aldi estratan ordezkapenak eman ahal izango dira erloju geldiko egoera ematen bada, berau erloju jarraiko joko fase batean izanda ere. Laugarren aldiko azken bi minutuetan edo edozein aldi estratako azken bi minutuetan, saskiratze baten ondoren saskia hartu duen taldeari ordezkapena eman ahal zaio. Eskola Laguntzaileak aldaketa baimentzen duen unean, erlojua gelditu behar izango da. Era berean, hutsarteetan ere aldaketak egin ahal izango dira. Hasierako bost aldietan talde batek ez badauka min hartutako edo kanporaturiko jokalari bat aldatzeko behar adina jokalari, jokalari guztiek zati oso batean atseden har dezaten, partida jokatzen segitu behar izango da eta edozein aldaketa egin ahal izango da joko zelaian bost jokalari egon daitezen. Eskola Laguntzaileak zirkunstantzia hau jaso beharko du partidaren aktan. Azkenengo edo bakarra den jaurtiketa librea saskiratu eta gero, edozein taldeari aldaketa eman ahal zaio, aldaketa hau hondotik ataratzen duen jokalaria baloia esku artean eduki baino lehen eskatzen bada. 22. artikulua. HUTSARTE ERREGISTRATUA Erregistraturiko hutsartea entrenatzailearen edo entrenatzailearen laguntzailearen eskariz egindako partidaren etenaldia da. Hutsarte bakoitza minutu 1ekoa izango da. Lehenengo erdian (1. eta 2. laurdenak) alde bakoitzari 2 hutsarte 53
eman dakizkioke, biak laurden berean eskatuak izan zein izan ez; eta 3 hutsarte talde bakoitzari bigarren erdian (3. eta 4. laurdenak), berauek 3. edota 4. laurdenean eskatuak izan zein izan ez. Talde bakoitzak hutsarte bana izango du luzapen bakoitzean. 1. edo 2. laurdenean erabili gabeko hutsarteak, ez dira pilatuko 3. eta 4. laurdenetan. Hutsarte bat eman daiteke: a) Eskola Laguntzaileak txistua jotzen duen guztietan (falta, biren arteko jauzia, edozein arrazoirengatik jokoa gelditua bada‌) b) Hutsartea eskatu duen taldearen kontra saski bat egiten denean. Sartutako azken jaurtiketa librearen edo sartutako bakarraren ondoren, hutsartea eman dakioke edozein talderi, baldin eta atzeko sakea egingo duen jokalariak baloia eduki baino lehen eskatu bada. Laugarren zatiko edo edozein luzapeneko azken bi minututan, bere defentsa zelaitik (ondotik edo albotik) atera behar duen talde batek hutsartea eskatzen badu, hutsartea eta gero sakea eraso zelaiko albotik, hiruko marratik urrunen dagoen puntutik, mahaiaren kontrako aldean, egin beharko da. Eskolak talde bat zelaira bueltatzeko txistua jotzen badu eta taldeak kasurik ez badu egiten, Eskolak taldea beste hutsarte batekin zigor dezake. Hutsarte gehiagorik eduki ezean, entrenatzailea falta teknika batekin zigor daiteke. 23. artikulua. BALOIA ERABILTZEKO ERA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 54
7. ARAUA: ARAU HAUSTEAK 24. artikulua. ARAU HAUSTEAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 25. artikulua. ALBOKO SAKEA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 26. artikulua. JOKALARIAREN KOKAPENA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 27. artikulua. JOKALARIA JOKO ZELAITIK KANPO (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 28. artikulua. PIBOTEA. (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 29. artikulua. BALOIAREKIN AURRERA EGITEKO MODUA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 30. artikulua. BOTE EGIN (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 31. artikulua. BALOIAREN KONTROLA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 32. artikulua. HIRU SEGUNDOKO ARAUA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 33. artikulua. BOST SEGUNDOKO ARAUA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 55
34. artikulua. 8 ETA 24 SEGUNDOETAKO ARAUAK Jokalari batek baloia defentsako pistan hartzen duenean, bere taldeak zortzi segundu ditu baloia erasoko kantxara eramateko. Baloia kanpora joanez gero, eta jabetza talde berdinak mantentzen badu, edota jauzi egin beharreko egoera suertatuz gero, 8 segunduko zenbaketarekin jarraituko da (hau da, ez dira beste 8 segundu emango erasoko kantxara igarotzeko). Eskola Laguntzaileak gelditzen den denbora adierazi beharko du esku bat edo biak altxatuz eta atzamarrak erabiliz, baloia defentsako kantxan jokoan jartzen den bakoitzean. Jokalari batek baloia hartzen duenean, bere taldeak 24 segundu izango ditu jaurtiketa bat egiteko. Jaurtiketa 24 segundu horien barruan egin dela esan ahal izateko, baloia denbora horren bukaerako soinua entzun baino lehen jaurtitzailearen eskuetatik atera beharko da, eta saskian sartu edo uztaia ukitu beharko ditu. Denbora bukaerako soinua entzuten bada eta baloia ez bada sartzen edo honek uztaia ukitzen ez badu, defentsan ari zen taldeak alboko marratik aterako du, talde horrek berehala baloia eskuratzen ez badu. Jabetza adierazten duen erlojua berriz hasiko da Eskola Laguntzaileak denbora gelditzen duen bakoitzean, eta baloia aurretik hura zeukan taldeari emango zaio: -Baloia defendatzen ari diren erdian jartzen bada jokoan atera ezkero, 24 segundutan jarriko da. -Baloia erasoko erdian jartzen bada jokoan, horrela egingo da: 56
-Denbora gelditu den momentuan 14 segundu edo gehiago geldtu ezkero, denbora bere horretan, hau da, aurretik zegoen moduan utziko da. -Denbora gelditu den momentuan 13 segundu edo gutxiago egon ezkero, jabetza 14 segundura igoko da. Hala ere, Eskola batek baleko edozein arrazoirengatik denbora gelditzen badu, taldeekin zerikusirik izan gabe, eta honek aurkariarentzat desabantaila suposatuz gero, jaurtitzeko denbora aurretik zegoen bezala mantenduko da. Baloiak aurkariaren uztaia ukitu duenean, jaurtitzeko denbora 14 segundura bueltatu beharko da, baloia hartzen duen taldea, uztaia ukitu baino lehen jabetza zeukan talde bera baldin bada. 35. artikulua. LEGEAREN AURKAKO DEFENTSAK Haur-kategoria aurrekoan kantxa erdiko edo osoko edozein zonako defensa ilegaltzat hartuko da eta entrenatzaileari falta teknikoa adieraziko zaio. Dena den, eta zigor hori adierazi baino lehen, Eskola Laguntzaileak ilegaltasun hori burutzen duen entrenatzailea ohartarazi beharko du. Egoerak berdin jarraituz gero, falta teknikoa adieraziko da. 36. artikulua. ATZEKO PISTARA ITZULITAKO BALOIA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 37. artikulua. SASKIRA JAURTITZEN ARI DEN JOKALARIA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 57
8. ARAUA: FALTA PERTSONALAK 38. artikulua. FALTAK. (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 39. artikulua. JAURTIKETA LIBREAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 40. artikulua. FALTA PERTSONALA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 40. artikulua Đ?. ERASORIK GABEKO ZIRKULUERDIA Erasorik gabeko zirkuluerdiko gunean, edozein barneratze egoeran, ezin izango da airean dagoen erasotzaile baten falta zigortu zirkuluerdia barruan dagoen defentsa baten kontra eragindako kontaktu batengatik, erasotzaileak eskuak, besoak, hankak edo gorputza legez kontrako erabiltzen ez baditu, aipatutako kontaktua hurrengo egoeratan gertatzen bada: - Erasotzaileak airean dagoen bitartean baloiaren kontrola dauka - Pase bat eman edo saskiratzea saiatzen du, eta defendatzaileak bi oinak erasorik gabeko zirkuluerdiko barruko gunean baditu. (marrak zirkuluerdiko barrukaldea dira) 41. artikulua. KIROLTASUNAREN AURKAKO FALTA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 42. artikulua. FALTA BIKOITZA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 58
9. ARAUA: FALTA TEKNIKOA 43. artikulua. KIROLTASUNAREN AURKAKO JOKABIDEA FALTA TEKNIKOA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 44. artikulua. ENTRENATZAILE, ORDEZKO ETA LAGUNTZAILEEN FALTA TEKNIKOA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 10. ARAUA: XEDAPEN OROKORRAK 45. artikulua. NOLA EGIN JAURTIKETA LIBREA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 46. artikulua. BOST FALTA JOKALARI BAKOITZEKO (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 47. artikulua. TALDEKO FALTAK. ZIGORTZEKO ARAUAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 48. artikulua. BALOIAREN KONTROLA DUEN TALDEKO JOKALARI BATEN FALTA (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 49. artikulua. BESTELAKO ARAUAK (Ikus artikulu hau Minibasketeko Araudian) 59
61
3 x 3ren OINARRIZKO ARAUDIAK Partehartzaileak 2006-2007an jaiotakoak izango dira. Taldeek 4 eta 7 jokalari artean izango dituzte, eta gizonezkoak eta emakumezkoak izan daitezke. Kantxan lau talde egongo dira: A1-A2-A3-A4. Lau partidu jokatuko dira, binaka eta kantxa batean. Lehenengo multzoa:A1 B1 eta A2 B2 Bigarren multzoa: A2 B1 eta A1 B2. Garaipen bakoitza bi puntu izangp dira. Partidu bakoitzak hamabost minutuko iraupena izango du, eta berdindu ezkero, puntu bana emango zaio talde bakoitzari. Amaierako emaitza berdinketa izan ezkero, azkeneko partiduak bi minutuko luzapena izango du, irabazle bat lortzeko asmoarekin. Berdinduta jarraitu ezkero, bi minutuko behar bezain beste luzapen jokatuko dira. PARTIDU GUZTIETAN PARTEHARTZAILE GUZTIEK JOKATU BEHAR DUTE Denborak ez du etenaldirik izango, salbuespenak: 1) Hutsartea 2) Falta baten ondoriozko jaurtiketa libreak. 3) Baloia kantxatik atera eta berehala jokoa jarritzea ez bada posible. 4) Aldaketa bat derrigorrez egin behar da. Saskiratze bakoitzaren ostean, baloi-jabetza aldatu eta kantxa erditik aterako da. 63
Aldaketak denbora geldi dagoenean egingo dira, hau da, saskiratze baten ostean, baloia kantxatik ateratzen denean edo arauen bat hausten denean. -Baloia ateratzen denean, atera den tokitik ipini beharko da jokoan. - Jausi kasuan, geziak arautuko du jabetza. Falta eta gero, baloia albo batetik ipiniko da jokoan, falta jaurtiketa egiten den momentuan egin ez bada. -Taldeko laugarren faltatik aurrera, bi jaurtiketa libre jaurtiko dira. -Partiduko, talde bakoitzak hutsarte bat du. -Ez dago zonan 3 segundu egotearen ondoriozko zigorrik. Zonako edozein defentsa arauen kontrakoa izango da, eta hura rgin duen taldeko entrenatzaileak falta teknikoa jasoko du. Hala ere, falta tekniko hori adierazi aurretik, Eskola Laguntzaileak arauen kontrako egoera horretaz entrenatzailea ohartarazi beharko du. Berdin jarraitu ezkero, falta teknikoa adieraziko da. Taldeetako bat partidura aurkezten ez bada, 8-0 izango da emaitza.
64
PARTIDUKO AKTA Jarraian, akta eredu bat atxiki dugu. Etxeko taldea A1-A2 da, eta bisitaria B1-B2. Akta egiterakoan, 7 jokalarien lerroa marra batekin markatuko da, jokalari bakoitza zein taldetakoa den jakiteko. Lehendabizi, A1 taldeko jokalarien izena idatziko da, eta marraren azpian etxeko taldea A2; bisitariarekin berdin egingo da (B1 B2) Zati bakoitzean ezin dira etxeko bi taldeak atera, beraz, adibidean adierazten den bezala, lehenengo partiduan (laugarrena aktaren arabera) marra gaineko (etxeko taldea) eta goiko jokalariak (bisitaria) markatu beharko dira. Partidu guztiak jokatu eta gero emaitza berdinketa balitz, bi minutuko luzapenak jokatuko dira, garaile bat egon arte. Faltak 5x5eko irizpideak jarraituko dira. Jokalariak bost faltarekin kanporatuak izango dira, eta partiduen artean faltak pilatzen dira. Bestalde, laugarren faltatik aurrera bi jaurtiketa libre jaurtiko dira.
65
66
ER
NA I K S N A
67
* ERANSKINA SASKIEN ETA TALDEKO AULKIRAREN AUKERAKETA Etxeko taldea ohar hartzaileen mahaiaren ezkerrean (ohar hartzaileen ezkerrean) dagoen aulkian jesarriko da eta hasierako bi laurdenetan zehar ohar hartzaileen mahaiaren eskuinean (ohar hartzaileen eskuinean) dagoen saskian saskiratu beharko du. Mini-Basketean taldeek saskiak elkartrukatuko dituzte hirugarren alditik laugarrenera, laugarren, bosgarren eta seigarren aldiak jokatzeko, eta luzapen bat edo gehiago jokatu behar izatekotan seigarren aldian bezala jarraituko dute saskiratzen. Pasarelan, hirugarren eta laugarren aldian elkartrukatuko dituzte saskiak , eta luzapen bat edo gehiago jokatu behar izatekotan laugarren aldian bezala jarraituko dute saskiratzen. Talde biak ados jartzen badira nahi duten aulkia edo hasierako bi laurdenetan saskiratu nahi duten saskia aldatu ahal izango dute. Hala ere, honi buruz dasadostasuna badago, lehenengo paragrafoan ezarritakoa bete beharko da. TALDEETAKO AULKIAK Partida izan bitartean, aulkian jesartzeko baimena duten pertsonak ondokoak dira: entrenatzailea, entrenatzailearen laguntzailea, ordezkoak eta talde ordezkaria. Gainerako pertsonak ezin izango dira aulkian jesarri; gutxienez taldeko aulkitik bi metroko distantzia batera eseri beharko dira. 69
Egoerak justifikatzen duenean, Eskola Laguntzaileak, entrenatzailearen laguntzaileari edo taldeko laguntzaile bati, ohar hartzaileen mahaian edo inguruan esertzeko baimena eman diezaioke, betiere beraren taldeko ordezkari gisa. Guztiarekin ere, pertsona horren portaerak traba egiten badio mahaiko laguntzaileen lanari, Eskola Laguntzaileak toki hori uzteko agindua eman ahal izango dio. ALDAKETAK EGITEKO JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA Entrenatzaileak jokoan sartzeko prest egon behar den jokalariari aginduko dio aldaketa egiteko beharrezko eserlekuan jar dadin, harik eta ohar hartzaileak seinalea jo arte. Orduan zutunduko da eta hurreneko Eskola Laguntzaileari adieraziko dio joko zelaian sartu gura duela. Beraz, ez da zelaian sartuko, harik eta Eskola Laguntzaileak hori egiteko baimena eman arte. Aldaketa hutsarte bat aprobetxatuz eskatzen bada, ordezkoa ohar hartzailearen eta hurreneko Eskola Laguntzailearen aurrera aurkeztu beharko da, joko zelaian sartu baino lehenago. PROTESTA KASUETAN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA Gerta daiteke talde batek bere interesei kalte egin zaiela pentsatzea, Eskola Laguntzaileek hartutako erabakiengatik edo partidan izandako bestelako zirkunstantziengatik; halako kasuetan, modu honetara jokatu behar izango da: A) Gorabehera izan den une berean, jokoa gelditzen denean edo lehenengo hutsartean, taldeko kapitainak bere iritzia azalduko 70
dio Eskola Laguntzaileari; horretarako baldintza bakarra zera izango da: iritzi horiek modu lasaian eta adeitsuan egitea. Eskola Laguntzaileak bere erabakiaren arrazoia azaldu ahal izango du eta, beharrezkoa izanez gero, partidaren akta ikusi eta tanteoa zein joko denbora egiaztatu ahal izango ditu. Partidaren etenaldi hau 30 segundotik gorakoa bada, erreklamazioa egin duen taldeari hutsarte bat adjudikatuko zaio, Eskola Laguntzaileak kontrakoa erabakitzen ez badu, oharra ontzat emanda. B) Gerta daiteke partida bat amaitzean talde batek pentsatzea gertatukoak kalte egin diola; halako kasuetan, kapitainak ohar hartzaileen mahaira jo beharko du berehala eta ohar hartzaileari (eta beraren bitartez Eskola Laguntzaileari) jakinaraziko dio bere taldeak partidaren emaitzaren aurka protestatzen duela. Beraz, partidaren akta ofizialean sinatuko du ondoko laukian:�Kapitainaren sinadura, protestaren kasuan�. OHARRA. Une horretatik aurrera, aktan protesta sinatu duen taldeko zentroak Bizkaiko Saskibaloiko Federazioko Txapelketa Batzordeari errekurtsoa aurkezteko ezarritako epeak izango ditu; batzorde hori asteartero batzartuko da arratsaldez. * ESKOLA LAGUNTZAILEEN SEINALEAK Eskola Laguntzaileek eta enplegatuek partida guztietarako ondo ere ondo IKASI BEHAR IZANGO DITUZTE ondoren zehaztu eta ikusten diren esku seinaleak. 71
Fase 1. JOKALARI ZENBAKIA 24 4 zkia
25 5 zkia
26 6 zkia
27 7 zkia
28 8 zkia
29 9 zkia
30 10 zkia
31 11 zkia
28 12 zkia
29 13 zkia
30 14 zkia
31 15 zkia
72
3. Fasea EMANDAKO JAURTIKETA LIBREEN KOPURUA 47 Jaurtiketa libre bat
48 Bi jaurtiketa libre
49 Hiru aurtiketa libre
Atzamar bat altxatu
Bi atzamar altxatu
Hiru atzamar altxatu
O JOKOAREN NORABIDEA 50
51 Baloia kontrolatzen duen taldeak falta bat egin ondoren
Hatz erakusleaz muga-lerroen paraleloan seinalatu
73
Ukabil itxia muga-lerro paraleloan
A. PUNTUAZIOA 1 Puntu bat
2 Bi puntu
3 Hiru puntuko saiakera
4 Hiru puntuko saskiratze baliagarria
5 Saskiratze anulatua joko anulatua
eskumutur mugimen- eskumutur mugimenduaren bidez, duaren bidez, eskua igo eta jaitsi eskua igo eta jaitsi Hiru atzamar altzatua Hiru atzamar altzatua
B. DENBORARI BURUZKOAK 6
Ordularia gelditu
(txilibituarekin batera)
edo ordulari martxan ez jartzea
Eskua zabalik
7 Ordularia gelditzea faltagaitik
8 Jokoari berriri ekitea
Ukabil itxia Esku-aurra beherantz eta arau-hauslearen gerria seinalatzen
Eskuz ebakitzeko mugimendua
(txilibituarekin batera)
besoak gurutzatu gorputz aurrean
9 Aparailua 24 segundukotarako programatzea
Arzamarren errotazioa
C. ADMINISTRATIBOAK 10 Ordezkapena
11 Sartzeko baimena
12 Geldialdia ematea
Besoak gurutzatu
Eskua zabalik eta gorputzarantz mugitzen
T bat egin bi eskuko atzamarrez
74
2. Fasea FALTA MOTA 36 Eskuen legez konpoko erabilera
37 Blokeoa
38 Ukalondoen gehiegizko mugimendua
39 Heltzea
Eskumuturra jo
Esku biak aldemenean
Ukalondoa atzerantz mugitu
Eskumuturra heldu
40 Baloirik gabe kargatu edo bultzatzea
41 Baloiarekin kargatzea
42 Baloia kontrolatzen duen taldearen falta
43 Falta bikoitza
Bultzakadaren itxura egin
Esku-ahurra ukabil itxiaz jo
Ukabil itxia talde arau-hauslearen saskirantz zuzenduta
Ukabil itxiak mugitu
44 Falta teknikoa
45 Kiroltasunaren kontrako falta
46 Kanporaketa
T bat egi esku-ahurra erakusten
Eskumuturra heldu
Ukabil itxitak
75
D. ARAU-HAUSTEAK 13 Pausoak
14 Legez konpoko izkin egitea edo izkin egite bikoitza
Ukabilen errotazioa
Besoei txandaka eragin
17 5 segunduen araua haustea
18 8 segunduen araua haustea
5 atzamar erakutsi
15 Baloia eskuz laguntzea
Eslua aurrerantz erdi itzulita errotatu
21 Oinaz nahitaz jotzea
Atzamarraz oina seinalatu
Besoa luzatuta 3 atzamar erakutsi
19 24 segunduen araua haustea
Atzamarrak orbalda ukitzen
8 atzamar erakutsi
22 Albotik kanpora edota ukondoaren norabidea
Atzamar bate muga-lerroen paraleloa apuntatzen
76
16 3 segunduen araua haustea
20 Baloia defentsa eremura itzultzea
Atzamarra luzatuta
23 Bi arteko jauzia
Erpuruak altxatua
F. JAURKETA LIBREEN ADMINISTRAZIOA (2 Fase) 1. Fasea EREMU MUGATUAN 52 Jaurtiketa libre bat
53 Bi jaurtiketa libre
54 Hiru jaurtiketa libre
Atzamar bat horizontalean
2 atzamar horizontalean
3 atzamar horizontalean
2. Fasea EREMU MUGATATIK KANPO 55 Jaurtiketa libre bat
56 Bi jaurtiketa libre
57 Hiru jaurtiketa libre
Atzamar erakuslea
Atzamar bilduta
3 atzamar altxatuak
77
HAUEK DIRA SEINALE OFIZIAL BAKARRAK ETA ESKOLA LAGUNTZAILEEK UNEORO ERABILI BEHARKO DITUZTE Garrantzitsua da ohar hartzaileek eta kronometratzaileek seinale hauek ere ezagutzea. Irudiek eta ohar oinek seinaleen berri ematen dute, baina ondoko ohar hauek sartzea erabakia hartu da hainbat puntu azpimarratzeko: Txilibituaren soinuarekin batera, Eskola Laguntzaileak bere buruaren gainean jarritako eskuak partidaren erlojua gelditzen du. Falta bat adierazi badu, bai faltarako bai partidaren erlojua gelditzeko seinalea buruaren gainean jasotako ukabila izango da, betiere atzamarrak itxita. Falta adierazi ez, baina partidaren erlojua gelditu behar bada, Eskola Laguntzailea gelditu eta eskua buruaren gainetik altxatuko du, zabalik, atzamarrak batuta eta ahurra ere zabalik. * PARTIDAREN AKTA BSFk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolaturiko partiden akta ofizialen kasuan, jatorrizko agiria egongo da eta horren bi kopia. Jatorrizko kopia Bizkaiko Saskibaloi Federazioari emango zaio; horretarako, partida egin eta hurrengo bost eguneko epean akta hori Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren bulegoetara bidali behar izango da, hau da, MartĂn Barua Picaza, 26a helbidera 48013 Bilbo. Lehenengo kopia talde irabazleari emango zaio eta bigarrena partida galdu duen taldeari. Partida amaitutakoan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioari jakinarazi beharko zaio norgehiagokaren emaitza; horretarako, erakunde honetako erantzungailu automatikora deitu beharko da, argi eta garbi adieraziz zeintzuk diren kategoriak, taldeen izenak eta irabazlearen izena. Telefonoa ondokoa da: 944 395 722 78
Jakinarazpen hori partida amaitu eta berehala ezin bada egin, partida amaitu eta hurrengo asteleheneko arratsaldeko 19:30etarako epea egongo da; azken epe hori ezin izango da gainditu. Sistema hau bera aurreminibasketa eta Mini-Basketaren aktarako ere aplikatuko da (sei partidu) Partida hasi baino hogei minutu lehenago, gutxi gorabehera, ohar hartzaileak akta modu honetara prestatu beharko da: A) Aktaren goiburuko laukietan bi taldeetako izenak idatziko ditu. Lehenengo taldea beti izango da etxean jokatzen duena. Zelai neutraletan egiten diren txapelketa edo partiden kasuan, lehenengo taldea izango da programan lehengo lekuan aipatzen dena. Lehenengo taldea “A” taldea izango da eta bigarrena “B” taldea. B) Partida txapelketa baten barrukoa bada, ohar hartzaileak partidaren zenbakia adieraziko du, bai eta partidaren tokia, eguna eta ordua ere. Halaber, Eskola Laguntzaileen izenak ere idatziko ditu. C) Ohar hartzaileak bi taldeetako jokalarien izenak ere inskribatuko ditu. “A” taldeak aktaren goialdean jarriko da eta “B” taldea behealdean. Lehenengo zutabean, ohar hartzaileak jokalariaren lizentziaren zenbakia (azken hiru zenbakiak) idatzi behar ditu; bigarren zutabean, jokalariaren izenaren inizialak eta abizenak letra larriz; hirugarren zutabean, jokalariaren zenbakia. Taldeko kapitaina ere adieraziko da izenaren osteko KAP inskripzioaren bitartez. D) Talde bakoitzaren laukiaren oinean, ohar hartzaileak taldeko entrenatzailearen izena idatziko du, bai eta entrenatzailearen laguntzailearena eta taldeko delegatuarena ere. E) Partidari hasiera eman baino hamar minutu lehenago, gutxi 79
gorabehera, entrenatzaileek euren adostasuna azalduko dute inskribaturiko jokalarien izen eta zenbakien kasuan, bai eta entrenatzaileen kasuan ere; horretarako, aktan sinatuko dute eta aldi berean adieraziko dute nortzuk izan diren partidari ekingo dioten bost jokalariak. “A” taldeko entrenatzailea informazio hori emateko lehenengoa izango da. Ohar hartzaileak, orduan, “X” txiki bat idatziko du zati horretan jokatuko duten jokalarien izenetan. F) Jokalari bat arauen arabera aldatua denean, berori erregistratu behar izango da aldatutako jokalariaren “X”-ari zirkulu bat jarriz; aldi berean, jokatzera sartuko den jokalariari “X” bat jarriko zaio. G) Etxeko taldeak lehen erdian mahaiaren eskuinean kokaturiko saskian saskiratu beharko du, talde biak hauek aldatzeko ados jartzen ez badira behintzat. Ohar hartzaileak “A” eta “B” taldeetako hizkiak inskribatuko ditu lehenengo eta bigarren zatietarako tanteoko zutabeetako goiburuetan; halaber, lehenengo zutabean (“M”aren ezkerraldean) bere ezkerrean (ohar hartzaileen mahaiaren arabera) dagoen saskira jaurtitzen duen taldearen hizkia inskribatuko du, eta bigarren zutabean (“M”aren eskuinean) bere eskuinean dagoen saskira jaurtitzen duen taldearen hizkia. Hirugarren eta laugarren laurdenetan letrak aldatuko dira. Tanteoa laugarren laudenaren amaieran berdinketarekin amaitzen bada, jokatu beharreko aparteko zati guztiak norabide berean jokatzen jarraituko dira, beraz letrak ordena berean apuntatuko dira. Ohar hartzaileak gertaera baten minutu bat erregistratu behar duen guztietan, esate baterako, falta, saskiratze edo jaurtiketa libre batena, hori gertatu deneko minutua zehaztuko du. Horrela, 0,15’’ean izandako gertaera bat 1’ minutuan izan dela adieraziko da, 3,47’’an geratutakoa 4’ minutuan izan dela adieraziko da; 19,25’’ean jazotako gertaera bat 20’ minutuan gertatuko dela adieraziko da. 80
HUTSARTE ERREGISTRATUA Hutsarte erregistratuak modu honetara idatziko dira: A) 1 eta 2. zatian izandako hutsarteak ezkerreko lehenengo bi laukitxoetan adieraziko dira; 3 eta 4. zatietan izandako hutsarteak ondoko hiru laukitxoetan adierazi behar izango dira; aparteko zatietan izandako hutsarteak ere zehaztu beharko dira beraiei dagokien lekuan. Zati bakoitzaren edo aparteko zati bakoitzaren amaieran, erabili ez diren laukitxoetan bi lerro gurutzatu idatziko dira. B) Erregistraturiko hutsarte bakoitza idatzi behar izango da eman zeneko minutua beharrezko laukitxoan zehaztuz. FALTAK Faltak pertsonalak, kiroltasunaren aurkakoak edo teknikoak izan daitezke; horiek zehaztuko dira falta egiten duten jokalarien kontra. Entrenatzaileen faltak, entrenatzailearen laguntzaileenak, ordezkoenak eta taldeko jarraitzaileenak falta teknikoak izango dira eta entrenatzaileari ezarriko zaizkio. Falten erregistroa modu honetara izango da: A) Jaurtiketa librearen zigorra ez dakarren falta pertsonala inskribatuko da falta egin deneko minutua zehaztuz. B) Zigortutako falta pertsonala jaurtiketa libre batez edo gehiagoz seinalatuko da, falta egin den minutuari jaurtiketa kopuru hori azpiindize batez erantsiko zaio. C) Bi taldeen aurkako falta guztiak, larritasun bereko zigorrak badakartzate, zehaztu beharko dira faltak egin direneko minutuaren ostean “c� bat jarriz. 81
D) Kiroltasunaren aurkako falta “U” batez adieraziko da. E) Kanporatzeko faltari “D” bat jarriko zaio, falta egin deneko minutuaren ostean. F) Falta teknikoa zehaztuko da falta egin deneko minutuaren ostean “T” bat jarriz. G) Jokalari bat edo gehiagoa kanporatuak badira eta taldeko aulkiko eremua utzi behar badute, E idatz-zatiaren araberako falta zehaztu ostean, jokalari hauen faltetarako gordetako gainerako laukitxoen ostean, “D” bat jarri behar izango da; ikusi ondoko adibide hau: 7 10’ 12D D D Gainera, kanporatze faltak ez dira idatziko taldeko falta modura. Zati bakoitzaren amaieran, ohar hartzaileak trazu handiko marra bat idatziko du erabili diren laukitxoen eta erabili ez diren laukitxoen artean. Partidaren amaieran, hutsik geratu diren laukitxoak ezeztatuko ditu trazu lodiko marra horizontal bat marraztuz. TALDEKO FALTAK Jokalari batek falta bat egiten duen bakoitzean, falta hori pertsonala, kiroltasunaren aurkakoa edo teknikoa izanda ere, ohar hartzaileak erregistratu behar izango dio jokalariaren taldeari, aktan horretarako ezarritako hutsuneak erabiliz, betiere taldearen izenaren azpian eta jokalarien izenaren gainean. Lau hutsuneko taldeak eginda daude, zati desberdinen arabera. Ohar hartzaileak hutsune bakoitzari gurutze bat jarriko dio, 1. zenbakitik 4.enera, taldeko jokalariek faltak egin ahala. Laugarren falta egiten denean, ohar hartzaileak azken hutsunea erabiliko du, bertan minutua zehaztuz. Bosgarren faltatik aurrera, arau hauen 47. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharko da. 82
TANTEOA Ohar hartzaileak bi taldeek arian-arian lotutako tanteoen laburpen kronologikoa idatziko du. Partidaren aktak bost zutabe ditu tanteoa apuntatzeko. Lehenengo bi zutabeak lehenengo eta bigarren laurdenetarako erabiltzen dira eta hurrengo bi zutabeak hirugarren eta laugarren laurdenetarako; azken zutabea erabiltzen da egon litezkeen aparteko zatietarako. Zutabe bakoitzak 5 hutsune bertikal izango ditu. Itzalez estali eta “M� batez zehaztutako erdiko hutsunea minuturako gordeta dago. Ezker eta eskuinean dauden hutsune berdinak taldeentzat dira. Lehenengo hutsunea joko zelaitik saskiratzea edo jaurtiketa libre bat asmatu (edo huts egin) duen jokalariaren zenbakia jartzeko da. Bigarren hutsunean, tanteoa jartzeko da, hau da, taldeak lortutako puntu guztien zenbatekoa adierazteko, aurrekoari lortutako puntu berriak erantsiz. Zigor berari dagozkion jaurtiketa libreak parentesi baten bitartez lotuko dira jokalariaren zenbakiaren eta tanteoaren arteko hutsunean; halako kasuetan, ez da beharrezkoa jokalariaren zenbakia berriro ere jartzea. Lortu ez den jaurtiketa librea trazu labur eta horizontal batez adieraziko da behar den laukitxoan. Hutsune horizontal bakoitzean ohar bat baino ez da jasoko. Ohar hartzaileak ondoko jarraibide hauek ere kontuan hartu behar izango ditu: A) 3 puntuko balioa duen tanto batek aktan erregistratu behar izango da tanteoaren zutabean ezarritako puntuazioa zirkulu batez inguratuz. B) Talde batek baloia bere saskian sartzen duenean, aurkarien kapitainak sartu izan balu bezala erregistratu behar izango da. 83
C) Baloia saskian sartzen ez denean lortutako puntuak saskiratzea lortzen ahalegindu zen jokalariari emango zaizkio. D) Zati bakoitzaren amaieran, ohar hartzaileak marra horizontal eta lodi bat idatziko du azken oharraren azpian. E) Hirugarren laurdena hasten denean (edo aparteko zati bat) ohar hartzaileak zutabearen goiburuan (lehenengo hutsune horizontala) inskribatuko du lehenengo eta bigarren laurdenak amaitutakoan lortutako tanteoa, baina bi taldeen kokapena trukatuz. F) Ahal den guztietan, ohar hartzaileak bere tanteoa egiaztatu behar izango du joko zelaian erakutsitako markagailuarekin (betiere horrelakorik egonez gero). Bat ez badatoz eta bere tanteoa zuzena bada, beharrezko neurriak hartuko ditu markagailua zuzendua izan dadin. Zalantzarik egonez gero edo talderen batek zuzenketaren kontrako arrazoiak ematen baditu, Eskola Laguntzaileari adieraziko dio baloia gelditzen den unean partidaren erlojua eten dadin. EMAITZA Zati bakoitzaren amaieran, ohar hartzaileak bi taldeek lortutako tanteoa inskribatuko du aktaren beheko eta ezkerreko aldean dagoen atalean. Era berean, hala badagokio, aparteko zatien tanteoa ere idatzi behar izango du. Partidaren amaieran, azken tanteoa erregistratuko du, talde irabazlearen izena aktaren beheko eta eskuineko aldean ezarriz. Azkenik, ohar hartzaileak partidaren akta sinatuko du eta ondoren kronometratzaileak eta 24 segundoko arauaren kontrolatzaileak sinatuko dute, horrelakorik egonez gero. Eskola Laguntzailea izango da akta sinatuko duen azkena eta horrelaxe emango da amaitutzat. 84
85