Bihotzez nº 75 zbk

Page 37

Sensibilitzazioa eta Eragina | Sensibilización e Incidencia

Abenduak 10, Giza Eskubideen Eguna

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren espiritua berreskuratu beharra daukagu: Adeitasun sozialaren aldeko deia “Kontuan izanik munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen direla; …” Honela hasten da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, Gizateria familia moduan ulertuz eta duintasunaren eskutik sortzen diren eskubideak saihesten direnean eragiten den sufrimendua aitortuz. Bigarren Mundu Gerran gertatutako basakerien esperientzia gordinik zeuden oraindik, eta seguraski zauri mingarri kolektibo horrek bultzatuta lortu zen Parisen, 1948ko Abenduaren 10ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala zinatzea. Hortik aurrera, urtero, data honetan Giza Eskubideen Eguna ospatzen dugu. Giza Eskubideen espirituan pertsona eta herrien arteko jokabideetan adeitasunaren garrantzia iturri aurkitzen dugu. Eskubideak herri, erakunde eta pertsonen arteko erlazioen jomuga legez eraiki ziren eta Nazioak ta erakundeek, babestu, bermatu eta garatzeko agindua ezarri zen. Agindua betetzeko, ezinbestekoa zen eskubideak eta askatasunak berdin ulertzea, ezelako dudarik gertatu ez zedin, eskubide horiek identifikatu, idatzi eta idatzia zinatu beharra zegoela konturatu ziren. Honela sortu zan Giza Eskubideen Aldarrikapena. Akordio batera heltzea ez zen izan gauza erreza. Aniztasun eta desberdintasun sakonak zeuden Nazio Batuen Batzar Nagusian elkartutako herrien eta aginteen Bihotzez • invierno 2021

artean, baita ere interes desberdin asko, seguraski. Baina desberdintasun kultural, historiko, juridikoak eta interes ekonomiko edo politikoen gainetik, akordiora heltzea lortu zuten. Adostasun horren eskutik ideal komun bat erditu zen munduko herri eta nazio guztientzat. Aldarrikapenaren lehen artikuluan jaso zan ideal komun horren zutabea: “Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute”. Hirurogeita hamabi urte igaro dira eta Giza Eskubideak egunero zapaltzen dira. Lorpenak ere ba daude, baina Giza Eskubideen aldarrikapenaren espiritua bera dago arrisku larrian. Egundoko egoera ikusita, galdera da oraindik Gizateria familia bat moduan ulertzea eta adeitasunez jokatzea gure artean asmotzat daukagun edo asmo hori bertan bera utzi dugun. Alboraketaren kultura honetan saila da bat egitea desberdintasunen gainetik, 1948an gertatu zan moduan. Senidetasun kultura eraikitzeko, Aita Santuak proposatutakoarekin bat egiten dugu: Gizarte

Adeitasuna eraikitzea, besteengan zabaltzen gaituen maitasuna iturri izanez. Norberaren inguru gertuen arteko maitasunez gain adeitasun unibertsala eraikitzen duen maitasunez ari da Aita Santua. Pertsona, natura eta herrien arteko erlazioak baita ere politika bera gidatzen duen maitasuna. Elkarrizketara eta topaketara garamatzan maitasuna; karitate soziala eta politikoa posible egin eta “Askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna”-ren aldarrikapena borobiltzen duen maitasuna. Giza Eskubideen eguna: Momentu aproposa Aldarrikapen horren espiritua berreskuratzeko eta Aita Santuaren proposamenari ekiteko. Caritas egiten dugunok deituak gara bide hori zabaltzeko.

“El amor nos pone finalmente en tensión hacia la comunión universal. Nadie madura ni alcanza su plenitud aislándose. Por su propia dinámica, el amor reclama una creciente apertura, mayor capacidad de acoger a otros, en una aventura nunca acabada que integra todas las periferias hacia un pleno sentido de pertenencia mutua. Jesús nos decía: «Todos ustedes son hermanos» (Mt 23,8)”. Papa Francisco “Fratelli tutti” 95

36 37


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.