TAUPADAK BOLETINA Euskeraz CÁRITAS BIZKAIA 20200417

Page 1

2020ko apirilaren 17a

TAUPADAK Lagun estimatua, Caritasi emandako laguntza eta hartutako konpromisoa eskertu nahi dizkizugu berriz ere. Horretarako, betetzen ari garen egitekoa erakutsi nahi dizugu, eta itxaropena eta lasaitasuna jasotzen ari diren familia eta pertsonen izenean eskerrak eman. Lan arlo eta talde guztiek itzelezko hausnarketa prozesua eta ahalegina egin dute egoera honetara egokitzeko, eta indar guztia zentratu dute pertsona babesgabeenei bide-laguntza emateko lanean. Egoera, profil eta baldintza anitzei erantzuna ematen saiatzen ari gara, ahalik eta ondoen eta arinen. Etorkizunak kezkatzen gaitu, eta krisi honek ahulenengan utziko dituen ondorioak arintzeko ekintza plan anbiziotsu bat prestatzen ari gara. Zure elkartasuna jasotzen jarraitzea espero dugu. Eskerrik asko. Agur bat, Carlos Bargos. Cáritas Bizkaiko Zuzendaria AUDIORAKO LOTURA

WWW.ALKARTASUNABETIZABALIK.EUS - KANPAINA ‘La solidaridad no cierra – Alkartasuna beti zabalik’ kanpainarekin jarraitzen dugu, herritarren sentsibilizazio eta mobilizaziorako esparru gisa. Duela aste batzuk blog bat egiten hasi ginen, eguneroko edo bitakora koaderno gisa erabiltzeko asmoz. Ekintzak, hausnarketak, esperientziak eta bizipenak jasotzen ari gara. Mila esker horretan laguntzen ari diren pertsona guztien inplikazio eta konpromisoagatik.

WWW.CARITASBI.ORG

WWW.ALKARTASUNABETIZABALIK.EUS


LOTURAK PROIEKTUA COVID-19 BIRUSAREN OSASUN KRISIA BABESGABETASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA ARRISKUAN DAUDEN HERRITARREN ARTEAN IZATEN ARI DEN ERAGIN SOZIO-EKONOMIKOEN AURKAKO ESTRATEGIA BIKOITZA ”. Caritasek osasun-krisiaren aurretik eta ostean izandako egitekoa. Sarrera

Osasun krisi larri baten aurrean gaude, eta krisi sozial bati lotuta dago. Gai garrantzitsuak kokatu ditu eztabaida publikoaren erdigunean, eta gizarte gisa heldu behar diegu. Esperientzia honen ezaugarriak: Pertsonen bizitza eta zaintza erdigunean kokatu ditu, orain norbanakoaren ongizate materialean oinarritutako gizarte batean.

arte

hazkunde

ekonomikoan

eta

Lotura pertsonal, komunitario eta transzendentalen balioa aurkiarazi digu, gizarte indibidualista eta loturarik gabekoa bihurtzeko joera izan dugunean. Gure hauskortasun soziala ikusarazi digu, eta konturatu gara zerbitzu sozialak eta hirugarren sektore sendoa eraiki behar ditugula, etorkizunean ere honen moduko egoerei aurre egiteko prest egoteko, eta arreta egokia emateko. Eremuen izaera publikoa eta denon ongizatea sendotzeko beharra agerian utzi du. Botere publikoek giza eskubideen garapenean erantzukizunez eraiki beharreko eremua izango da, gizarte zibilak modu antolatuan parte hartuta..

Krisi sozialen ondorio sozioekonomikoak herritarren artean banatzeko modua gizarte desberdintasunen logikaren bidez azaltzen da. Hori dela eta, ondorioek sakonago eragiten digute, denboran irauten dute eta babesgabetasun egoeran dauden pertsona, familia eta talde batzuengan egonkortu egiten dira. Zentzu horretan, egungo krisia ez da salbuespena izango. Egoera honen eragin sozialak epe erdi eta luzera hedatuko dira, baina oraindik ez gara erabat nabaritzen hasi. BLOGERAKO LOTURA

Faseak

Egoera honen aurrean, Caritasek “Loturak” ekimena jarri du martxan, COVID-19 OSASUN KRISIAK PERTSONA BABESGABEEN ETA GIZARTE-BAZTERKERIAN DAUDEN PERTSONEN ARTEAN DITUEN ERAGIN SOZIOEKONOMIKOEN AURKAKO PLANA. Ekimen hau bi fasetan banatuta dago: 1. FASEA ·Alarma egoeraren ondoriozko konfinamenduan zehar laguntza soziala eta arreta ematea. 2. FASEA Behin konfinamendu aldia bukatuta hasiko da, eta gutxienez 2020ko abendura arte luzatuko da.

Informazio gehiago ematen joango gara

WWW.CARITASBI.ORG

WWW.ALKARTASUNABETIZABALIK.EUS


LURRALDE EKINTZA

Yurimawas lankidetza proiektua Martxoaren 16an, munduko herrialde askotan bezala, Peruk emergentzia egoera ezarri zuen. Mugak itxi zituen eta hasiera-hasieratik mugikortasuna mugatu zuen, kutsatutako pertsona kopurua oso txikia izan arren. Caritas Bizkaiak ez du errealitate horretatik kanpo geratu nahi izan. Perun hainbat proiektu ditugu, eta gure ekintzak egoera berrira egokitzen ari gara (Huaraz eta Trujillo). Caritas Yurimaguasekin (Nazioarteko Lankidetza Arloko boluntarioek parte hartu duten Nazioarteko Boluntariotza programaren bidez sortutako loturari esker) zuzenean lan egitea erabaki dugu, COVID-19 birusak eragindako emergentzia egoeran lagunduz. 6.000 euroko ekarpena egin dugu Amazoniako inguru horretan krisiaren ondorioak arintzeko. Gure lanaren bidez, Caritas Yurimaguasen lana babesten ari gara, eta babesgabetasun egoeran dauden 300 familiengana heldu ahal izango gara, elikagai eta higiene sortak eramanez. Herrialde hauetan are larriagoa da egoera, elikadura eta osasun arreta lortzeko zailtasunengatik. ALBISTERAKO LOTURA

Egoitzetara gutun solidarioak bidaltzeko ekimena Apirilaren hasieratik, Caritasen Edadetuen Arloa eta Karidade eta Zuzentasuna (Osasun Pastoraltza) eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak eginkizun berriarekin hasi gara: “Egoitzetan dauden edadetuengandik gertu”. Bisitak posible ez diren une hauetan, adineko pertsonei gure maitasuna eta oroitzapena helarazten lagundu nahi diegu, bakardadea arintzeko asmoz. Adin guztietako pertsonen 200 ekarpen baino gehiago jaso ditugu dagoeneko. Poztasuna, hurbiltasuna, ulermena, konfiantza, esker ona… adierazten duten gutunak eta marrazkiak dira. Parte hartzen ari diren egoitzak bidalitakoak poza sortzen duela adinekoengan jakinarazi digute. Zure idazkia edo marrazkia helbide honetara bidal dezakezu: gutunak@bizkeliza.org. Erantsitako dokumentuan informazio gehiago duzu. INFORMAZIO-GUTUNAREKIKO LOTURA


Ongi etorri, Alba eta Irati Perun zeuden nazioarteko boluntariotza programako gure bi kooperanteak etxean daude dagoeneko. Alba eta Irati apirilaren 6an heldu ziren Bilbora, Peruko Amazoniatik. Bertan egindako denbora apurrean buru eta bihotz aritu dira, eta Caritas Yurimaguas elkarteak oso positiboki baloratu du haien lana. Ea laster ekin ahal dioten berriz nazioarteko boluntariotza lanari.

ALBISTERAKO LOTURA AUDIORAKO LOTURA

AUZOBIZI Auzobizi proiektua Komunitate Abegitsuen elizbarrutiko estrategiaren barruan dago. Duela 10 aste hasi zen martxan, Otxarkoagako zentroan ikasten duten eta une horretan kalean bizi ziren 18 eta 19 urteko 4 gazterekin. Egunak aurrera joan ahala, etxea betetzen joan zen eta orain 9 gazte dira, denak marokoar jatorrikoak. Proiektuaren helburua da Bilboko hainbat lekutan kokatutako 3 edo 4 pertsonako komunitate-taldeak osatzea, eta kristau komunitateak zubi-lana egitea harrera eta integrazio lana egiteko. Etxetik irten ezin garenez, ezin izan da jende kopuru txikiko etxebizitzetara irteteko prozesuarekin jarraitu, hiru gazte eta etxebizitza bat egon arren proiektuaren bigarren fasea abiatzeko prest. Horrela, harreran hartutako pertsona kopurua handitu ahal izango litzateke. Â Â Gaur egun, Otxarkoagako etxebizitzan egonda, ikasketa zentrora joateko aukerarik gabe, etxean ikasketa prozesuari jarraipena ematen ari dira, eta beren bizi-proiektua garatzeko lekua bihurtu dute etxebizitza. Hori oso garrantzitsua da autonomia pertsonala lortzen joateko, gerora emantzipatzeko gai izateko. Blogerako lotura. BLOGERAKO LOTURA BIDEORAKO LOTURA


Familia harremanen arloa FAMILIEKIN HARREMANA MANTENTZEN DUGU ETA BABES EMOZIONALA EMATEN DUGU Duela hilabete familia harremanen arloa bere jarduera egokitzen hasi zen familia eta haurrekiko harremana bermatu ahal izateko eta konfinamendu sasoi honetan babes emozionala emateko. Horretarako, intentsitate maila desberdinetako hiru neurri ezarri ditugu. Lehena, familiekin telefono bidezko harremana mantentzea, batez ere boluntarioen bidez. Bigarrena, familiei materiala WhatsApp bidez bidaltzea. Konfinamenduan kudeaketa familiarrean laguntzeko materiala da (laguntza emozionala, elkarbizitzaren kudeaketa, komunikazioa, jarduera proposamenak...). Horietako asko geuk egindakoak dira, aurkeztu nahi dugun hau bezala (“Hilabete beranduago” -Un mes después- dokumenturako lotura). Azken neurria urrutiko eskola laguntza da. Interneterako konexiorik ez izateak handitu egin du familia batzuen eta beste batzuen arteko arrakala. Hilabete pasa da eta esan dezakegu 350 familia baino gehiagorengana heltzen ari garela. 150 boluntario baino gehiago ditugu arlo honetan. Eskerrik asko zuen lanagatik. DOKUMENTURAKO LOTURA

ETXEAK ETA EMANTZIPAZIOA Harrera etxeak beren senideekin egon ezin duten haur eta nerabeei zuzendutako baliabideak dira. Egoitza berri hau oinarrizko beharrizanak estali eta beren segurtasun eta babesa bermatzeko aukera bat da. Une honetan, espazio horiek ere konfinamendu egoeran dauden, beste etxe guztiak bezala. Kutsatzea saihesteko segurtasun neurriak denon ongizatea zaintzeko eragile nagusia dira. Eguneroko bizimoduak espazioa mugatu du eta etxebizitza baten trazadurara mugatzen dira. Kontuan izanda elkarbizitza jendetsu eta anitzak ditugula, konfinamendu egoera intolerantzia, asperdura eta zailtasun-egoeretan oinarrituko litzatekeela pentsa daiteke, baina bestelako zerbait gertatu da. Langileek bokazioak eta haurren sormen eta indarrak jokabide eredugarriak ikusarazi dizkigu, eta itxaropena eman digu. BLOGERAKO LOTURA


ETXERIK GABEKO PERTSONAK BEGOÑETXE Apirilaren 1ean Begoñetxe ireki zen, etxerik gabeko 25 pertsonari egoitza zerbitzua emateko. Zentro

hori

Bilboko

Bilboko

Udalarekin

Elizbarrutiko

batera

jarri

Caritasek

du

martxan,

Covid-19 birusaren ondoriozko alarma egoerak iraun

bitartean

bazterkeria

egoera

larruan

dauden pertsonei ostatu emateko. Begoñetxe Begoñako kokatua.

Espiritualtasunaren Bilboko

baterako,

Gotzaingoak

pertsona

Etxean laga

horien

dago

du

aldi

oinarrizko

beharrizanak estali ahal izateko.

Beraz, hamabost egun daramatza funtzionamenduan, eta esan dezakegu bertan dauden pertsonak ederto egokitu direla eguneroko dinamiketara. Atseden hartzen ari dira, gimnasia egiten dute, mahai-jokoetan aritzen dira, elikadura beharrizanak estalita dituzte, jarraipen medikoa egiten zaie, eta heziketa taldearekin batera jantoki, lorategi, garbiketa, eta bestelako lanetan aritzen dira. 9 langilez osatutako lan-taldea dugu eta aste honetan bertan 5 boluntario batu dira gaztelania eta musika eskolak emateko, jantokiko logistikan laguntzeko, errehabilitazio gimnasia egiteko, eta abar. Horietako hiru baziren Caritaseko boluntario beste zentro batzuetan, eta beste biak seminaristak dira, eta Begoñetxe proiektuarekin bat egin nahi izan dute. Eskerrak eman nahi dizkiegu etxe honetako gotzain, abade eta fraideei, proiektuan laguntzeagatik. BLOGERAKO LOTURA

GILTZA APOTÓLICAS Giltza pertsona guztiei telefono bidezko arreta ematen ari da, eta aurrez aurrekoa beharrizan handiena duten horien pisuetan. GeTaldeko kide batzuk pisuetara aldatzen ari

dira,

Lamiako,

Barakaldo.

La

Peña,

Peñaskal, Larrondo, Deustu eta Txurdinagan Giltza Apostoliken taldeak bideo bat egin du laguntza jasotzen ari diren pertsonei animo mezu bat bidaltzeko. Lotura honetan ikus dezakezue: BIDEORAKO LOTURA BLOGERAKO LOTURA GILTZA BLOGERAKO JANTOKIA

LOTURA

APOSTÓLICAS


ENPLEGUA ETA EKONOMIA SOLIDARIOA enplegu bultzatzaile Enplegua bizkortzeko prozesuan jarraipen errondak egin ditugu parte-hartzaileekin, emailez zein telefonoz. Gaur egun 48 pertsona daude (32 gizon eta 16 emakume). Gehienek lana galdu dute edo ERTE egoeran daude, edo beren prestakuntza prozesuak eten behar izan dituzte. Sektore jakin batzuetan lan egiten duten pertsonek soilik mantentzen dute beren jarduera, hala nola egoitzetako eta garbiketa zerbitzuetako langileek. Prestakuntza pausatua duten pertsonen kasuan, beren prestakuntza zentroetako online egitekoekin egunean dauden konprobatzen dugu. Lan bila ari diren pertsonei une honetan aktibo dauden eskaintzak bidaltzen dizkiegu (supermerkatuak, zainketak, osasuna), eta eskumen soziolaboralen testa, jarduera osagarria izateko. Egunero koordinatzen gara BFAko, gizarte erakundeetako, prestakuntza zentro eta enpresetako arduradunekin. ALBISTERAKO LOTURA

BIOZAKI Alarma egoera ofizial egin berrogeialdia hasi zenetik, Biozakiko (Gordexola) soroan nabaritu dugu gero eta pertsona gehiagok daukatela gure produktuen eta gure proiektuaren inguruko interesa. Asteroko otzara kopurua 40-45 izatetik 50-55 izatera pasa da, dendetako eskaerez gain. Otzara bakoitzeko zenbatekoa ere handitu dela nabaritu dugu, eta orain lehen baino produktu gehiago sar ditzakegu. Orain arte bezero batzuen atarietan genituen banaketa puntu finko batzuk mantentzen saiatu gara, eta beste entrega puntu bateratu batzuk markatzen, logistika errazteko. Horregatik guztiagatik, produktore txikien eta azken kontsumitzaileen artean sortutako sareak ondo funtzionatzen ari dira, eta tokiko ekoizleen eta tokiko produktu ekologikoen eta izaera sozialaren balioa are presenteago dago. ALBISTERAKO LOTURA


ARLOAK Enpresa solidarioen lankidetza - OINARRI SOZIALA

Garai arraroak dira, baina bereziak. Bidai-lagun berriak egin ditugu, eta EZINBESTEKO bihurtu dira. MILA ESKER, BIHOTZ-BIHOTZEZ IRMA TRADE GRUPO GARAVILLA INOXIBAR SERIGRAFIA IORGI NUEVO MILENIO URIA MENENDEZ DEPURFILTECH BODEGAS ASTOBIZA ERNST&YOUNG ESPAÑA MODA Y HOGAR TELEPIZZA COFRADIA STA. EUCARISTIA FARMACIA TIMPANARO Elkartasuna modu askotan adierazi daiteke: oinetakoak, kamisetak, ekarpen ekonomikoak, asteroko afariak, tupperrak, farmaziako produktuak, maskarak, zapatilak, kontserbak, txankletak... denon artean eusten diogu elkarri. MILA ESKER HOR EGOTEAGATIK!

guztion artean Eusko Jaurlaritzak Caritas eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean antolatutako elkartasun sarea da. Adinagatik edo egoera bereziren batean egoteagatik etxetik irten ezin duten pertsonei oinarrizko beharrizanak estaltzeko programa da. Martxoaren erdialdean martxan jarri zenetik, deiak jasotzeko bi telefono jarri ziren eskura. Egunean 10 orduz, astelehenetik igandera, Caritaseko telefonoak oso aktibo egon dira.

Hilabetez 700 dei inguru jaso dira. Horietatik 524 laguntza emateko prest dauden pertsonenak izan dira (Bizkaiko 343, Arabako 69 eta Gipuzkoako 112). Dei bakoitza energia dosi bat izan da. Denbora, baliabideak, eta abar eskaintzen duten pertsonak. Elkartasunak martxan jarraitzen duela adierazten diguten keinuak. Bestalde, 152 laguntza eskaera ere jaso dira (99 Bizkaikoak, 22 Arabakoak eta 31 Gipuzkoak). Eskaera horietako gehienei boluntarioen bidez erantzuna ematen ari zaie. Oinarrizko hornidurak erostea, zarama botatzea, maskota paseatzera ateratzea, atzeratu ezin diren izapide eta gestioak … eta, gainera, telefono bidezko laguntza. Bide-laguntza ematea, txarto pasatzen ari direnen ondoan egotea, hori da gure ezaugarria. Kanpainarako lotura. AUDIORAKO LOTURA

www.caritasbi.org www.alkartasunabetizabalik.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.