XVII Edizioa. Bilboko Opil Solidarioa. Prentsa Oharra

Page 1

1

PRENTSA OHARRA

Gaur, abenduak 28, 11:00etan, Bilboko XVII. Errege-opil solidarioa aurkezteko prentsaurrekoa egin da. Honakoek hartu dute parte: Caritas Bizkaiako Carlos Bargos eta Ana Sofi Telletxea; Zazpi Kaleetako Dendari, Ostalari eta Enpresen Elkarteko Eider Txarroalde; Bizkaiko Okindegien Elkarteko Miguel Ángel Usubiaga; Lapiko Catering enpresako Nekane Narbaiza; Labora Kutxako José Ramón Taranco; Café Iruña Catering-eko Alicia Garmendia; Engranaje Publicidad enpresako Amagoia Ormaetxe, eta Euskal Museoko Sorkunde Aiarza.

XVII. Edizioa. Helburu berdina, proposamen berria. “BILBOKO XVII. ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK” MILAKA ERRAZIO BANATUKO DITU 2021KO URTARRILAREN 5EAN, ASTEARTEA, BILBOKO EUSKAL MUSEOAN. ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA WEBGUNEAREN BIDEZ: www.opilsolidarioabilbo.org

Osasun-neurri zorrotzekin, edizio hau Euskal Museoaren instalazioetan antolatu da, edukiera hobeto kontrolatu ahal izateko. Erakunde horren lankidetza izan dugu, beraz, eta sarrerak saltzeko beren aplikazioa ere utzi digute. Era berean, txokolate eta opil errazioak eramateko formatuan jarriko dira, birziklatu daitezkeen ontzietan. Horrela, kanpoan edo etxean kontsumitu ahal izango da, eta jende-pilaketak saihestuko ditugu. XVII. edizioa antolatzeko, kontuan izan da pandemia egoera, baina azken hilabeteetako bizipen solidarioak gogoan hartu nahi izan ditugu, eta balioa eman herritarren konpromisoari eta justizia sozialaren alde eragileek burutzen duten sare-lanari. Pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta errege-opilaren xede nagusia horren aurka lan egitea da, gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteei aukerak errazteko. Aurten, haur asko pairatzen ari diren arrakala digitala gainditzeko lanean zentratzen ari gara bereziki, izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik beren ikasketa-prozesuak behar den moduan jarraitzeko. Caritas Bizkaiak, Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearekin eta Euskal Museoarekin lankidetzan, Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. Edizioa antolatu du. Aurten ere Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du, Lapiko Catering eta LogiFrío Bilbao enpresekin koordinatuta. Bestalde, Café Iruña Catering erakundeak txokolatea emango du, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) enpresek doan emandako osagaiekin egina. LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntario arduratuko dira antolaketaz. Oraingoan, Engranaje Publicidad enpresaren laguntzari esker, www.opilsolidarioabilbo.org webgunean egin da, errazioak aldez aurretik erosi ahal izateko.

komunika@caritasbi.org

665 72 38 96


2

Opil solidarioak 500 kilotik gorako pisua izango du. Prestatzeko, errezeta tradizionala jarraituko da. Horretarako, honako osagaiak behar izango dira: 250 kg-tik gora irin, 50 kg-tik gora azukre, 75 kg gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lore ur, 25 kg legamia, 30 kg fruta azukreztatu apaintzeko eta 5 kg gatz.

EGOERAREN AZTERKETA: Pobreziaren belaunaldi arteko transmisioa etetea Pobrezia eta bazterkeria-egoera belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Pobrezia egoeran bizi diren etxeetan hazteak asko konplikatzen du prestakuntza-prozesuak behar bezala burutzea; ziurgabetasuna izaten da nagusi, eta estres handia sortzen duten gertakariak jazotzen dira, hala nola senideren batek lana galtzea, familia barruko gatazkak, etxebizitza galtzea, eta abar. Egoera horietan, litekeena da adingabe eta haurrek etorkizunean ere babesgabetasun eta bazterkeria egoerak sufritzea. Pandemiaren aurretik, pobrezia eta gizarte-bazterkeria neurri handiagoan hedatzen zen haurrak zituzten familietan, bereziki guraso bakarreko familietan, orokorrean, ama buru dutenak: 2018an, Euskadin, horien % 17,3a pobrezia egoeran zegoen, eta % 20,1 gizartebazterkeria egoeran. Pandemiaren ondorio sozioekonomikoak prekarietate sozialaren testuinguru honetan hedatzen dira, gai “klasikoen� bidez: Enplegua, etxebizitza edota diru-sarrerak, eta beste fenomeno sozial batzuk azaleratu dira: Arrakala digitala, eta isolamendu sozialaren eta ziurgabetasunaren eragin psikoemozionala. Haurrak errealitate horren biktima dira, egoera ezkutuan geratzen bada ere. Caritasek lagundutako familiak egoera horien eraginak sufritzen ari dira. Lana galtzea (bereziki lan prekario eta informala) Caritasek artatutako pertsonen % 70era ere hedatu zen konfinamenduak iraun zuen hilabeteetan. Pobrezia larria artatutako pertsonen % 68ra hedatu zen. Ia % 9 etxez aldatu behar izan dira ordainketari aurre egin ezin izateagatik, eta beste % 20k uste dute lehenago edo beranduago hori egin beharko dutela. % 45ek uste dute beren egoera emozionala apirilean baino are okerragoa dela. Etxeen % 61 baliabide teknologikorik gabe daudela esan daiteke (mugarik gabeko konexiorik, gailurik, edota horiek erabiltzeko gaitasunik gabe). Arrakala digitalak hezkuntza-prozesuak burutzen ari diren haur eta gazteei eragiten die, eta horrek aukera sozialak, hezkuntza eta lan arloko aukerak mugatzen dizkie. Beraz, beste elementu bat gehitzen zaio oraingo edo etorkizuneko bazterkeriaren motxilari. Egoera horretan, Caritas Bizkaiak familia horietan arrakala digitala murriztearen aldeko apustua egin du, belaunaldi arteko pobrezia transmisioa geldiarazteko.

Opilaren jatorria Bilboko Errege-opil solidarioaren ekimena Caritas Bizkaiak jarri zuen martxan 2005ean. Krisigaraia zen, eta gizartea haur eta gazteen pobreziaren aurkako borrokan inplikatu nahi izan zen. Helburua horixe da oraindik ere, egoera horiek sortzen dituzten kausen inguruan sentsibilizatzea eta Caritas Bizkaiak adingabeen bizimodua hobetzeko garatzen dituen proiektuetarako fondoak biltzea. Hiru ezaugarri klasiko ditu, gizartera zabaltzeko hiru desio: BOROBILA DA. Opil borobila da, hasiera eta amaierarik gabekoa, jarraitua, eta horrelakoa nahi dugu izatea gure elkartasuna, urte osokoa, borobila eta etenik gabekoa. komunika@caritasbi.org

665 72 38 96


3

• •

PARTEKATUA. Partekatua, zatitua, eta berdintasunez banatua. Halakoak izan behar dira pertsonen eskura dauden baliabide eta aukerak, bakoitzak bere bizimodua garatzeko. FRUTAZ BETEA. Frutaz betetako opila. Fruituak, emaitzak lortzen ditugu honen bidez, eta ikusten dugu keinu txiki askoren bidez jende askoren errealitatea alda dezakegula.

Deialdia Urtarrilaren 5ean, asteartea, 10:00etatik 14:00etara, Euskal Museoan (Santos Juanes kaletik sartuta). Informazio orokorra: www.opilsolidarioabilbo.org Aldez aurreko salmenta Digitala Opil-zatiak aldez aurretik salduko dira, sarrera formatuan, museoaren webgunean. Lotura: https://www.euskalmuseoa.eus/es/sarrerak/ Aurrez aurrekoa Errazioak aldez aurretik saltzeko lana aurrez aurre egingo da Caritas Bizkaiaren egoitzan, (Erribera 8, Bilbo) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, 28tik aurrera; eta Euskal Museoan urtarrilaren 2tik aurrera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Osasun neurriak Lotura honetan: https://opilsolidarioabilbo.org/opila/#neurri-sanitarioak

Dokumentazio gehiago Prentsaurrekoaren inguruko dokumentazio osagarria hemen: http://www.caritasbi.org/eus/xvii-bilboko-opil-solidarioa-prentsa-oharraren-dokumentazioa/

komunika@caritasbi.org

665 72 38 96


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.