PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
GEURE HARREMANAK HOBETZEN (Familiak) Egunero hainbat pertsonarekin egiten dugu topo, etxean, kalean edota ikastetxean, eta harremanetan jartzen gara haiekin. Harreman horiek era askotakoak izaten dira, eta horietan eraginkorrak dira honako hauek: ¾ Pentsatzen duguna, hau da , norberak dituen sinismenak. ¾ Harremanetan jartzen diren pertsonak nortzuk diren. ¾ Bakoitzak adierazten dituen jarrerak. Pentsaerak markatu egiten du egiten duguna. Horregatik garrantzi handikoa da jakitea nolako pentsamenduak ditugun buruan, eta horiek nola bultzatzen gaituzten modu batera edo bestera jokatzera. Horretaz pentsatzen laguntzeko asmoz, zerrenda bat daukazu ondoren. Geure burua egunerokotasunean aztertzen badugu, ikusiko dugu zein zutabetan kokatzen garen gehiagotan. Egia da jaio garen gizartean nagusi diren balioek ezkerreko zutaberantz bultzatzen gaituztela, argi eta garbi; baina egia da, halaber, gero eta pertsona gehiago saiatzen ari garela hori gainditzen, eta ahalik eta denborarik gehien bizitzen eskuineko zutabean azaltzen diren ideia eta jarreretan, gure harremanetan asetasun eta lasaitasun handiagoa lortzeko asmotan. Gatazkak bizitzaren zati bat dira, beste pertsonekin ditugun harremanen zati bat: alde batetik, aberastu egiten gaituzte, eta, bestetik, aurrez aurre jartzen gaituzte hainbat ikuspegi, ideia eta planekin, munduan izateko eta egoteko zenbait modurekin. Desadostasunak sortzen dira hortik. Baina gatazka bakoitza hausnarketa egiteko aukera bihurtzen badugu, gertatzen ari dena lasai aztertu, eta bideak bilatu guztiok irabazle atera gaitezen, aberastuta, gatazkek hazten lagunduko digute, pertsona hobeak izaten. Erasoak, tratu txarrak, xantaiak... gerta daitezke, elkarbizitzaren oinarrizko sinismenak edo ideiak ezkerreko zutabean azaldutakoak badira. Beraz, mundu eta gizarte solidarioagoak eta hobeak bat nahi baditugu, norberaren eginkizuna da ondoko konpromisoak hartzea: • •
Errespetuan oinarritutako bizikidetza baten aldeko apustua egin, pertsona bakoitzari bide emateko den modukoa izan dadin, hau da, berezitasun psikiko eta físikoekin, bere desberdintasun ideologikoekin, bizitzarako planteamendu bereziekin... Ikasitako jarraibide edo ereduak, eta jasotako rolak (erasotzailearena, pasiboarena, inhibituarena) apurtu, harremanetarako erreferente eta kode berriak sortzeko.
Prozesu hori luzea da; saria, ordea, oso handia. Bitartean, egoera tamalgarriak daude, eta aurpegi eman behar zaizkie. Tratu txarrak eta erasoak egoera larriak dira, eta ezin diegu lekurik utzi gure harremanetan. Elkarrekin bizitzeko modu berri baten aldeko apustua egiten badugu, gatazka eraldatzeko eredu berri baten aldeko ere bagara; alegia, zigorra gainditzearen alde, indar-tresna onargarri bakartzat gainditzearen****. Zuzeneko esku-hartze baterako proposamena egiten dugu: alde batetik, behar duenari berehalako laguntza eskaintzeko; eta, bestetik, lagungarri izan dadin hausnarketa egiteko, eragindako kalteak konpontzeko estrategiak bilatzeko eta kalteok berriz gerta ez daitezen lortzeko.
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
PENTSATZEN DUGUNAZ PENTSATZEN: BARNE SINISMENAK AZTERTZEN HAU SINISTEN BADUT ¾ Pertsona batzuk beste batzuk baino gehiago balio dute. ¾ Gehiengoek eskubidea dute gutxiengoen gainetik egoteko. ¾ Emakumezkoak gizonezkoak baino gutxiago dira. ¾ Kultura batzuk beste batzuk baino hobeak dira. ¾ Helburuak, nola edo hala, lortu egin behar dira. ¾ Indarra erakutsiz lortzen da besteon errespetua eta mirespena. ¾ Boterea daukanak besteen gainetik erabaki dezake. ¾ Kalte egiten badizute, mendekua da ordain bakarra. ¾ Sentimenduak tontakeriak dira, garrantzirik gabeko gauzak. ¾ Edozer egin daiteke, besteen onespena lortu nahi badugu. ¾ Gorputz eta aho-hizkuntza erasotzailea erabiltzeak (hala bultzakadak, ukituak, keinuak nola irainak, irribarre maltzurrak, mesprezuak…) ez du inolako garrantzirik, eta gainera nortasuna markatzen du. ¾ Pertsona bat gaizki dagoenean, isiltzea du onena inor kontura ez dadin. Zer gertatzen zaion esaten badu, ahulezia erakusten du, eta eraso egin diezaiokete. ¾ Laguntza bilatzea eta eskatzea balio ez duen jendearen ezaugarria da. ¾ Norberak bakarrik egin behar dio aurre bizitzari. ¾ Arazoek eta gatazkek hondamendia ekar dezakete. ¾ Egia bakarra dago, garbi dago zer den ona eta zer den txarra...
HONELAKO HARREMANAK IZANGO DITUT ¾ Saiatzen naiz nire iritziak eta jokabideak besteei inposatzen, eta, ezin badut, indartsuenaren mende jartzen naiz. ¾ Gutxitan hitz egiten dut neure barne-barneko gauzei buruz. ¾ Jendeak mesfidantza sortarazten dit, eta inoiz ez dut benetan neure burua naizen moduan azaltzen. ¾ Ez ditut sentimendu ezkorrak identifikatzen. Eta sentitzen ditudanean, ezeztatu egiten ditut, eta disimulatzen saiatzen naiz. Azaltzen baditut, era ezkor batean egiten dut: erasoka, neure burua baztertuta, antsietatean edo depresioan erorita, erabat inhibituta… ¾ Neure boterea indarrez adierazten dut, ahoz, keinuz edo eraso físikoen bitartez. Edo bestela, inoren mendean jarri, eta isildu egiten naiz. ¾ Gauza guztien gainetik garaipena bilatzen dut, besteak aintzat hartu gabe. Menderatuta daudenen artean banago, ordea, ez ditut neure eskubideak defendatzen, eta uko egiten diet, azken batean ez du merezi eta. ¾ Batzuetan, gaizki iruditu arren, egin egiten ditut gauzak. ¾ Xantaia emozionalak, errudun sentimenduak, mendekotasuna, botere borrokak, atsekabea, beldurra, mesfidantza…hauexek dira nire eguneroko bizipenak.
BESTE HAU SINISTEN BADUT • Pertsona bakoitza bakarra da, beraz, altxor bat. • Pertsona bakoitzak baditu bere ahalmenak. • Pertsona guztiok eskubide berberak ditugu, edozein izanda ere bakoitzaren sexua, kultura, sinismenak, aukera afektibo-sexuala, adina... • Zaren bezalakoa onartzen zaituztenean, oso pozgarria da. • Norberarekiko errespetua eta besteekikoa elkarrekin doaz. • Taldean hobeto hartzen dira erabakiak. • Pertsona bakoitzak badu bere boterea eta autoritatea. • Norbait gaizki badago, irtenbide bat bilatu behar da, eta, behar izatekotan, laguntza eskatu. • Beste pertsonekiko harreman positiboek zoriontsu egiten gaituzte. • Erasorik, irainik eta konparaziorik gabeko hizkuntza erabiltzeak, komunikazioa errazten du. • Sentimenduak eta emozioak funtsezkoak ditugu bizitzan, eta modu egokian azaltzeak hobeto bizitzen erakusten digu. • Pertsona bakoitzak “BAIETZ” edo “EZETZ” esateko eskubidea du, egokia iruditzen zaionean. • Arazoei eta gatazkei aurpegia eman diezaiekegu, eta eraldatu egin ditzakegu. • Zenbat pertsona, hainbat egia. • Oso garrantzitsua da guztiei entzutea eta hitz egiteko aukera ematea. • Aniztasunak aberastu egiten gaitu. BESTELAKO HARREMANAK IZANGO DITUT • Akordioak lortzen saiatzen naiz, adostasunaren bidetik, guztion nahiak eta iritziak jasotzeko, horrela denok taldekide senti gaitezen. • Sentimendu positiboak azaltzen ditut, barru-barrutik hitz egiten dut. • Jendearengan konfiantza dut eta naizen bezalakoa agertzen naiz besteen aurrean. • Gaizki nagoenean konturatu egiten naiz. Sentimendu horiek era egokian bideratzen ditut, eta neure printzipioei eusten diet. • Neure boterea zuzen jokatzeko erabiltzen dut, eta besteei beste hainbeste egiteko aukera eskaintzen diet. • Onartu egiten dut taldeko pertsona bakoitza funtsezkoa dela, eta hura gabe taldea ez litzatekeela berdina izango. • Pertsona bakoitzari bere protagonismoa ematen diot. • Gatazkarik gertatuz gero, alde guztiak asetzen saiatzen naiz. • Sortzen ditudan harremanak benetako errespetuan oinarriturik daude. • Bizikidetzarekin gozatu egiten dut: eman eta jaso egiten dut. • Besteen aukerak errespetatu egiten ditut, eta neureak defendatu. • Egoera eta pertsona bakoitzaren alde ona bilatzen dut. • Neure buruaz eta neure egitekoaz arduratzen naiz, dena behar bezala ibil dadin. • Besteekin konpromisoa hartzen dut eta ahal badut laguntza ematen dut.
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
Eskolan eta eskolatik kanpo, neska-mutilen arteko harremanetan sortzen diren hainbat eta hainbat kezka, arazo eta gaizki-ulertu nabarmen gutxituko lirateke, baldin eta gizartean, eskolan eta familian suspertu edo bultzatu behar diren balio horiek elkarrekin trukatuko bagenitu, horien inguruko akordioak lortuko bagenitu. Gure haurrek eta gazteek koherentzia ikusten badute etxeko eta eskolako balioen artean, hau da, horien planteamenduan, itxaropenetan, tratamenduan eta onarpenean, errazago bereganatuko dituzte balio horiek, baita horietatik ateratzen diren bizikidetzarako arauak ere. Elkarrekin lan egiteak informazioa eta laguntza jasotzeko aukera ematen die familiei, hezkuntzara gehiago hurbil daitezen. Familien esku hartzeak, halaber, eragin ona du, ikasleak hobeto sentitu daitezen, eta argiago izan ditzaten gizarte justu eta solidario batek eskatzen dizkien jarduerak eta jokaerak. Ikasleen arteko harremanetan gatazkak sortzen dira batzuetan, eta, horiek, nola edo hala, eragina dute neska-mutilen ongizatean. Beraz, gure seme-alabengandik ahalik eta hurbilen egotea komeni da, gertatzen ari zaien hori antzeman eta noraino eragiten dien ikusteko, eta, nola ez, laguntzen saiatzeko. Gatazka edo gorabeheratako bat da berdinen arteko tratu txarra, batzuetan eskolan gertatzen dena. Familiek euren seme-alaben bizipen eta jokaeren berri izan behar dute, eta esku-hartzeko bideak bilatu behar dituzte, seme-alaben jokabidea edozein dela ere (pertsona erasotzailea, ikusle pasiboa, erasoaren biktima…) Gatazka-egoera bati ez diogu inoiz garrantzirik kendu behar, norbait argi eta garbi kaltetuta gertatzen ari bada, batez ere. Baina bere horretan hartu beharko dugu, neurritik atera gabe, tirabirak areagotu ez daitezen. Irtenbideak bilatu behar dira: horra apustua. BEGIRATU ENTZUN HAUSNARTU
IRTEERAK BILATU
NOLA ANTZEMAN DEZAKEZU ZURE SEMEA EDO ALABA HALAKO EGOERA BAT SUFRITZEN ARI BADA?
ZER EGIN? NOLA JOKATU?
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
TRATU TXARRAK JASATEN BADITU
NIRE SEME EDO ALABARENGAN IKUSTEN BADUT
o o o o o o o
Jarrera aldaketak: triste samar dabil, ez du hitz gehiegirik egiten... Etxean geratu nahi du, ez du eskolara joan nahi. Ikaskideekin ez du ia harremanik. Ez du hitz egiten eskola edo institutuari buruz. Askotan desagertzen zaizkio eskolako materiala, liburuak... Askotan kexu dabil irain, eraso, iseka… egiten diotelako. Kalean edo eskolako bidean ihes egiten die eskola inguruko pertsona jakin batzuei.
Tratu txarrik badago, zerbait egin behar dugu, ondoko pausoak eman: ZER EGIN
DEZAKET?
Egoera hori ez dela ezkutatu behar esango diogu, eta izan dezakeen edozein arazo konpon daitekeela, maite duten guztien laguntzarekin. Zoriontsua izateko eskubidea du, eta zuk lagundu egingo diozu hori lortzen. Zailena, isiltasuna apurtzea da. Emozio-laguntza funtsezkoa da. Estimatua dela erakutsi behar zaio, ziur sentiarazi eta arazoa bere osoan, zailtasun guztiekin, ikusten lagundu. Egoerari aurre egin behar zaiola erakutsi behar zaio, baina beldurra areagotu dezaketen beste egoera batzuk saihestuz. Berarekin hitz egin, eta arazoari amaiera emateko estrategiak landu elkarrekin. Irakasleekin, tutorearekin edota eskolako zuzendaritzarekin hitz egin beharko lukeela esan. Konfiantza gehien ematen dion pertsona bilatu behar da, eta, era berean, konfidentzialtasun handiena emango diona. Familiak edozein pauso eman aurretik (harremanak tutorearekin, irakasleekin...), neska edo mutilari esan behar zaio, eta harekin adostu. Eman beharreko pauso horiek beldurra areagotu edo handitu badezakete ere, beldur hori uxatu egin behar da, jarduera hori beharrezkoa eta egokia dela sinestaraziz. Bere buruarekiko konfiantza handitzen saiatu behar gara, baloratzen dugula erakutsi behar diogu. Uste badu gauzak bere horretan utzi beharko liratekeela, arazoa txarrera joan ez dadin, ez dugu sentimendu negatibo horrekin bat egin behar. Errudun sentimenduak kendu egin behar dira.
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Direcci贸n de Innovaci贸n Educativa
BIZIKIDETZA
TRATU TXARRAK EMATEN DITUELA USTE BADUT
IKUSTEN BADUT EDO BADAKIT
ZER EGIN
DEZAKET?
o o o o o o o o
Familiakoekin erasokor jokatzen duela (gurasoekin, anaia-arrebekin....) Beste pertsonen eskubideei jaramonik egiten ez diela. Askotan esaten didate eskolan ikaskideei erasoka edo irainka dabilkiela. Maiz agertzen dela haserretuta, pazientzia gutxiko, eta besteei buruz hitz egiterakoan mespretxua erakusten duela. Sarritan ez dagoela gustura, besteekin lan egiteko motibaziorik gabe dabilela. Bere iritziak inposatu nahi dituela hitz erasokorrak edo indar fisikoa erabilita. Ez dituela bere erreakzioak kontrolatzen. Badakit tratu txarrak ematen dizkiela bere eskolakideei.
o Buruz buru hitz egin gertatzen ari denaz, informazioa edo susmoak ezkutatu gabe, eta aurre egin egoerari. o Argi eta garbi esan, eta inolako kontzesiorik gabe, horrelako egoerari amaiera eman behar zaiola, eta bere eginkizuna eta ardura dela kalteak ordaindu eta jarrera aldatzea. o Jar zaitez harremanetan ikastetxearekin, zehatz-mehatz jakiteko zer jarrera duen ikaskideekiko harremanetan. o Enteratu zaitez tratu txarrak ematen ari den talderen batean ote dabilen, eta harreman horiek apurtu behar dituela esan, eta behar izanez gero, taldetik atera. o Zure laguntza eskaini, dagoen egoera sozial horretatik atera ahal izan dadin. o Erakutsi egin behar zaio jokaera horiek kaltegarriak direla bai biktimarentzat baina berarentzat ere, eta arazo horrek errendimendu akademikoa baino gehiago kezkatzen gaituela, eta jokabide horri amaiera emateko beharrean gaudela. o Jarrera tinkoa erakutsi behar dugu portaera horien kontra, baina mehatxua eta indarkeria erabili gabe. o Argi eta garbi erakutsi behar diogu egiten ari garena egiten badugu, bere arduraz egiten dugula, bere onerako, bere pertsona-garapena hobetzeko asmotan, gure eginkizuna ere badelako. o Oso garrantzizkoa da jokatzeko eredu positiboak ematea. Geu garena eta egiten duguna adibiderik onena da beste portaera eta jarrera batzuk beregana ditzan. o Kalteak ordainarazi behar zaizkio. o Neurriak jarri eta gero, adi-adi egon ager daitezkeen aldaketei.
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
IKUSLE PASIBOA IZAN DAITEKE
BADAKI BADU HORREN BERRI ISILDU EGITEN DA ONARTU EGITEN DU EZ ZAIO GUSTATZEN
ZER EGIN DEZAKET?
o Askotan, zure seme-alabek edo besteen familiek diotenaren bitartez, berria iristen zaizu eskolan, noizbait edo sarri, erasoak, irainak, tratu txarrak izan direla... Alegia, zure semea edo alaba jakinaren gainean dago. o Batzuetan, tratu txarren edo portaera erasokorren aurrean, zure semea edo alaba ikusle hutsa da, eta jokaera horiek gustatzen ez bazaizkio ere, horiekin bat egiten ez badu ere, gauzak bere horretan uzten ditu, ez da sartzen, berarekin ez doazela pentsatzen duelako. o Hala ere, eragin egiten diote, eta gerta dakioke jarrera hartu edo agertu beharra, baina ez daki nahi lukeen moduan egiten, edo ezin du. Ikusle hutsa izanik ere, gustatzen ez zaizkion gauzak onartu beharrean aurkitzen da, askotan. o Beste batzuetan ez du zuzenean parte hartzen, baina zeharka laguntzen die ekintza bortitz horiei, zerbait kontatu edo esanez gero kaltegarri izango zaiolakoan. o Erosoago gerta dakioke jarduera jakin batzuen alde agertzea, talde bateko kide dela sentitzeko, edo aintzat har dezaten nahi duelako.
o Berarekin hitz egin, eta burutik kendu ikaskide edo berdinkideen arteko tratu txarrei buruz hitz egitea “salatariarena egitea dela”. o Jabetu egin behar du inguruan dugun guztiak axola digula, eta, batez ere, pertsonekin ditugun harremanak. o Komunikaziorako bideak eraiki, aukera eman, horrelakoetan nola sentitzen den azal dezan, nolakoak diren bere erreakzioak eta zergatia. o Gure jokabidearekin erakutsi nola jokatu eta nola inplikatzen garen bidegabekerien aurrean. o Jarrera pasiboak lagundu egiten du bidegabekeriak handitzen. Inguruan dituenen laguntza bila dezake, gauza bera sentitzen dutenena, eta egoerari aurre egin.
PROGRAMAS DE CONVIVENCIA Y HABILIDADES PARA LA VIDA BIZIKIDETZA ETA BIZITZARAKO TREBETASUNEN PROGRAMAK
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza Dirección de Innovación Educativa
BIZIKIDETZA
o Bere burua ondo baloratzen lagundu, eta “EZETZ” esaten erakutsi pertsonen duintasunari kalte egiten dioten ekintzen aurrean.
FAMILIEN ETA IRAKASLEEN ARTEKO ELKARLANA FUNTSEZKOA DA. AFRIKAR ATSOTITZAK DIOEN MODUAN: “HERRI OSOA BEHAR DA UMEA HEZTEKO”