HIZKUNTZA ERREFORTZUA REFUERZO LINGÜÍSTICO
ARLOAREN GUTXIENGO HELBURUAK: ZER, NOLA ETA ZERTARAKO Eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren esapideak ulertzeko eta erabiltzeko gai izan behar du, baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere. Bere buruaren zein ikaskideen aurkezpena egiteko gai izan behar du, orobat helbideei, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala emateko zein eskatzeko gai izanik. Nornahirekin oinarrizko harremanak ezarri ahal izango ditu, bigarren horrek mantso eta argi hitz egiten badio. Bereziki esanguratsuak dituen bizipenesparruei atxikitako esaldiak eta esapideak baliatu ahal izango ditu. Ataza soil eta arruntak egiteko orduan, komunikazio bideak ezartzeko gai izan bide da. Bere inguruneaz eta iraganaz deskribapenak osatzeko gai izango da, halaber berehalako beharrei erantzuna emanez. CURRICULUMEKO EDUKIEN DENBORALIZAZIOA 1. EBALUAZIOA
2. EBALUAZIOA
3. EBALUAZIOA
1. Eguneroko agurrak eta ohiko esaldiak
1. Objektuak izendatzea
1. Eskolako lanen inguruko galderak (1)
2. Norberaren nortasuna izena eta abizena(k)
3. Pertsonen deskribapena fisikoa / psikologikoa
2. Eskolako lanen inguruko galderak (2)
3. Adina
4. Lagunak
3. Jaiak
4. Jatorria eta bizilekua familiari buruzko datuak famili arazoez hitz egin
5. Zaletasunak
4. Bizitza kontatzea: oporraldi eta asteburuetako egun bat
5. Egoera fisikoa eta gogoaldarteak adieraztea
2. Objektuen ezaugarriak
6. Janariak 7. Norberaren nahiak adieraztea: gauzak edota ekintzak
5. Urtebetetzea 6. Etorkizuna aurreratzen
8. Eskolako lanen inguruko adierazpenak
6. Gorputz atalak 7. Jantzierantzi 8. Animalien izenak Orr. 1/2
METODOLOGIA Asmoa ikasleak hizkuntzaren jabe egin daitezen lortzea izanik, lehen hiruhilabetekoan oinarrizko hastapenak eskainiko zaizkio ikasleari, eskainitako edukien taulan zehaztu hizkuntza funtzioei jarraiki. Handik aurrera, erreferentzia gelako ikasgaiak moldatzeari ekingo diogu, bertako edukiak bereganatzearekin batera hizkuntzan ere jantzi daitezen. BALIABIDEAK • Aipatutako metodoek eskainitako baliabideak erabiliko ditugu, CD euskarriko ahots lagin eta ariketak. • Unean uneko edukiak lantzeko sareko baliabideak ere profitatuko ditugu. Internet sareak eskainitako aukera oro baliatuko dugu, informazioa atzitzeko eta beraien herrialde eta zaletasunen berri jakin, nahiz gure herrialdea eta ohiturak ezagutzeko. TESTU LIBURUA K : Zarauzko Berritzeguneak prestatutako koadernoa erabiliko dugu, batez ere lehen hiruhilabetean. Durangoko Berritzeguneko koadernoa ere erabilgarri izango dugu. “Baietz ba”, “Bakarka” eta beste metodoak ere erabiliko ditugu. EBALUAZIOA: TRESNAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ebaluaketa jarraitua izango den arren, tartean azterketak egingo ditugu, idatzizko azterketa ohikoak, finean, lortutako emaitzak beraientzako ere, aurrerapenaren adierazgarri eta pizgarri izan daitezen. Nolanahi ere, eskolatan erakutsitako jarrera eta lanerako gogoa aintzat hartu bide zaie. Aurrerapenak gure ikasgelan beste nabarituko dira besteetan ere, halaber ingurune hauetan moldatzeko erakutsiko duten erraztasunean. Ebaluaketa beraz partekatua ere izan daiteke. BERRESKURAPEN SISTEMA Aipatu azterketak gainditu ezean, berriak egingo zaizkie eta behar izanez gero, behar duten edukietan laguntza osagarria zein emandako edukiak berriz eskainiko zaizkie. Hizkuntzak ikastea prozesu metagarria denez, biharkoa beti izan ohi da gaurkoaren osagarria edo gaurkoaren gainean finkatutako jakintza beraz ikasturteak aurrera egin eta jakintzok barneratu ahala berreskura ditzakete lehen utzitakoak.
Orr. 2/2