Memoria 11-12 Elikadura

Page 1

ARETXABALETAKO ESKOLAKO AGENDA 21

ELIKADURA GURE ELIKADURA ZAINTZEN AL DUGU?


Garai bateko baserrietan...

abere mota ugari izaten ziren eta...

...barazki eta fruta espezie asko.


Baserrian ekoiztutakoa...

etxean jateko izaten zen eta...

...azokan saltzeko.





Baina gure barazkiak: euskaldun peto-petoak al dira? Beraien jatorria


Gaur egungo egoera: - Hemen ekoiztutako elikagaiak urrutian saldu eta urrutiko elikagaiak hemen saldu. Mundua alderantziz? -Bost enpresek elikagai gehienak (%70) kontrolatu.

-Enpresa hauek beraien produktuak sortzeko prozesuak ez dira egokiak: -Produktu toxiko asko erabili. -Biodibertsitate galera ekarri. -Energia asko kontsumitu. -Baldintza sozialak ez bete(esplotazioa).


Gaur egungo egoera:

Espainian erosketak egiteko azaleraren %82-a supermerkatu eta hiperrak dira.


Kanpotik ekarritako elikagaiak Elikaduraren urrats ekologikoaren zatirik handiena garraioarengatik da. Elikagai horiek guregana iristeko beharrezkoa da: - Bidairako prestatzea (hainbat tratamendu eta bilduki egokia). - Garraioa (CO2 isurpenak).

Espainian jaten diren sagarren % 36-a Chiletik dator !!!!!

Petrolioaren igoerak janarien prezioaren igoera dakar, normalean. Baina, petrolioa jaten al dugu?


Ondorioz: Bertako produktuak nekez saltzen dira kanpokoak baino garestiagoak direlako eta nekazariei ez die konpentsatzen egiten duten lana irabazten dutenarekin.

Eta baserriak utzi eta desagertzen doaz edo...


...espezializaziora jotzen dute.

Abereak: - Haragitarako - Esnetarako - Gaztagintzarako


...espezializazioa

Barazkigintza negutegiei esker


...espezializazioa

Nekazal turismoa

Mitarte garai (Aretxabaleta)


Gure aldetik, zer egin dezakegu? Gure eguneroko elikaduran kontuan izan beharreko 2 aholku:

Garaian garaikoak

Tokian tokikoak

“Gertu duguna jatea, ekologikoa jatea bezain edo garrantzitsuagoa da� Jorge Riechman


Merkatuan ditugun produktu aukeretako batzuk Produktu ekologikoak

Slow Food mugimendua: “Janari motela”

Elikagai transgenikoak

Fast Food: “Janari azkarra”


Elikagai ekologikoak kontsumitzeko 10 arrazoi 1. Osasungarriak dira. 2. Ez dute gehigarri sintetikorik. 3. Ez dute pestizidarik. 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik. 5. Ez dituzte antibiotikorik. 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira. 7. Kalitate maila gorena dute. 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute. 9. Naturarekiko ere errespetua dute. 10. Zaporetsuagoak dira.

Autonomikoa (hautazkoa)

Europearra (derrigorrezkoa)

(Berria)


Elikagai transgenikoak Ingenieritza genetikoaren bidez lortutako organismoak dira: beste espezie baten genea txertatuta daramate. Zertarako? -Gehiago irauteko. -Herbizidak jasateko. -Intsektuen izurriteak jasateko. - Gehiago ekoizteko.


Fast Food

Slow Food

-Kalitatea -Mahai ingurua -Osasuna -Zaborra


Milurteko helburuak

Nazio Batuen Erakundea (2000. Urtea)

Guztiontzat bizitzeko baldintza duinak eskatu 15 urte barru betetzeko jarriak Muturreko pobrezia eta gosea errotik desagerraraztea. Lehen hezkuntza unibertsala erdiestea. Generoaren arteko berdintasuna sustatzea. Haurren heriotza-tasa murriztea.

l a o k e t e B

Amen osasuna hobetzea. GIB/HIESari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea. Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea. Garapenerako munduko itun bat sustatzea.

? u g u di t


Elikadura arduratsua - Beharrezkoa dena bakarrik kontsumitu. - Saltokiaren garrantzia -Produktuak: tokikoak, garaikoak eta ekologikoak. -Jatorri deiturako produktuak kalitatea ziurtatu. -Produktu freskoak erosi, ontziratuak edo industrialak erosi beharrean. -Heldu gabeko produktuak baztertu (txikiak) -Adi transgenikoekin!! -Bidezko merkataritza. -Elikadura hezkuntza.


Arazoei aurre egiteko: Elikadura subiranotasuna Elikagaien ekoizpenaren inguruko herrialdeen eskubideak merkatuaren interesen gainetik jartzea da eta kontsumitzaileek erabakitzeko gaitasuna izatea. Nekazariek behar duten lurra, ura, haziak eta maileguak lortzea; elikagaiak produzitzeko eskubidea eta bertako nekazal ekoizpena lehenestea.

Kontsumitzaileek: zer, nongoa, nola produzitutakoa kontsumitu erabakitzeko aukera izan eta elikadurarako-solidaritatea (inork goserik ez!).


Aretxabaletan elikadurari buruz zer?

Bertako tomatea

Basherri kontsumo taldea


Aretxabaletako tomatea -”Aretxabaletako

mozkorra”

-Mamitsua, zapore handia, hazi gutxi, azal fina, oso gorria (ia granatea) -Jatorriz ez bertakoa baina aretxabaldar batek berreskuratu (galtzeko zorian). -Bertako merkatuetan bakarrik (garraiatzeko ez egokia) -“Dastamen kutxa” katalogoan sartua - Azkenengo Slow Food ospakizunean 13 espezien artean puntuazio hoberena lortu. -Orain dela 10 urtetik haziak Zaragozako germoplasma bankuan.


Basherri kontsumo taldea (Aretxabaleta) Helburuak: - Nekazal mundua hirira gerturatu. - Ekoizle(4)-kontsumitzaile(20) harreman zuzena sortu. - Baserritarrentzat irtenbidea aurkitu. - Astero barazkiez osatutako saski bat eskuratu Elikagaien ezaugarriak: - Zuzenean baserritik jasotakoak. - Sasoian sasoiko produktuak. - Modu jasangarrian ekoiztutakoak (produktu ekologikoak) Prozesua: - Baserritarrak produktuak ekoiztu; Herrira jeitsi eta kontsumitzaileekin bildu; saskiak banatu eta produktu berriei buruz hitz egin. Saskiengatik ordaintzen den guztia ekoizleak hartzen du!


Munduan ia 250.000 landare espezie ezagutzen dira.

Baina %3-a baino gutxiago erabiltzen dira soilik.


Munduko elikagaiak 150 landare espezien menpe daude. - Eta elikagai guztien erdia baino gehiago, laborantza handietan erabiltzen diren 3 barietateen menpe dago: ARROZA

GARIA

ARTOA


Nekazari xumeek, beraien laborantzetan, hazi propioak erabili eta hobetzen dituzte.

Oso garrantzitsuak dira laboreen dibertsitate genetikoa mantendu eta aberasteko.


Zeintzuk dira Euskal baratzetako nekazal barietateak? Baserrietan, historian zehar garatuz joan diren tomate, piper, letxu eta baratzeetan dagoen edozein barazki dira. Familiatik jaso dituzten haziak, erein eta gorde izan dituzte urteetan zehar. Haziak, elkartruke bidez edota inguruko azoka batean jaso izan dira ere. Orokorrean, erregistratu gabeko haziak dira eta ez dira katalogo komertzialetan azaltzen, baina inguruan balio handia dute, inguruko egoerara fisikoki moldatuta daudelako.


Euskal Herriko baratzetako haziak arriskuan daude: - Hazien %70 desagertzeko zorian dago, - %27 arrisku larrian dago, - %1 arrisku ertainean.

Zergatik? - Nekazarien adina altua eta haien baratzak ustiatzeko ondorengo belaunaldien falta. - Bertako barietateak erabiltzen dituzten nekazari kopuru baxua. - Erosotasunagatik, landareak eta haziak erosteko joera. - Erregistratuta ez dauden barietateak elkartrukatzeko dagoen debekua. - Erregistratuta ez dauden haziak eta landareak saltzeko debekuak.


Barietate industrialak

Hektarea bakoitzeko kiloen produkzioa emendatzeko moldatuta daude eta ongarri eta produktu kimikoen menpe daude. Hauek katalogo batean sartuta daude, erregistratuta.

Tokiko barietateak

Izurrite eta baldintza klimatiko txarrek eragindako kalteak murrizten dituzte. Lurralde bakoitzeko nekazal-aniztasunaren oinarria dira. Gehienak ez daude inongo erregistrotan.

Euskadiko Hazien Sarea: Tokiko barietateak mantendu, berreskuratu eta zabaltzeko helburua duen elkartea Adb:

Arabako babarrun pintoa

Tolosako babarruna

Gernikako indaba


MUNDUAREN AMAIERAKO BOBEDA

Svalbard irlan (Norvegia), Ipar Polotik kilometro gutxira, mendi barrua zulatuz, planetako hazi-banku seguruena egin da (2008). Planetan, hondamendi naturalei, gerrei edo edozein motako istripuei aurre egiteko moduan dagoen bakarra da. - 130 m-tako sakoneran, 120 m-tako luzera duen tunela. - Zero azpitik 18ยบ C-tara, mundu osoan bildutako 250 milioi hazi. - Edukiera: 2.000 milioi hazi.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.