sastarrain_programazioa

Page 1

SASTARRAIN BASERRI ESKOLA DBH1 2013ko URTARRILAren 30, 31 eta OTSAILAren 1ean


SASTARRAIN BASERRI ESKOLA EGONALDIAREN PROGRAMAZIOA Egonaldiaren datak: Ikastetxea: Herria: Ikasketa maila: Ikasle kopurua: Egun kopurua:

2013ko urtarrilak 30, 31 eta otsailak 1 Kurtzebarri Ikastetxea Aretxabaleta 1. DBH 48 3

HELBURU OROKORRAK -

Ikaslegoaren hezkuntza maila, ingurunearen ezagumenaz eta posibilitateen bidez hobetzea. Natura errespetatzea; horretarako ikaslea naturala denaren aurrean sentiberatuko da bere ekintza ingurugiroaren alde zuzentzeko. Lankidetasun izpiritua piztea: partaidetza eskatzen duen heziketa aktiboa indartzea, ez sexista, ez autoritarioa. Ezagumen enpirikoa indartzea, behaketa, esperimentaketa eta ikerketaren bidez. Iharduera, bapatekotasuna eta begirunearen bidez nortasuna garatu eta sendotzea.

HELBURU ZEHATZAK -

Euskal giroa lortzea. Ingurunearen arazoen artean konponbideak aurkitzea: berziklaia adibidez. Baserri lanak ezagutu eta praktikatzea. Artisau lanak egitea, sormena bideratuz. Etxeko lanetan ardurak hartzea. Elkar bizitza lortzea, logikazko arauen bidez.

EKINTZAK ETA BALIABIDEAK Orientazioa: Orientazioaren oinarrizko funtsak ezagutuko ditugu eta baserri inguruko mendixketatik ibilbide bat burutuko dugu, non partehartzaile bakoitzak mapa topografikoak interpretatu beharko dituen orientatzeko eta ibilbidearen puntu ezberdinetara iristeko. Honetarako mapa, iparrorratza.. erabilera ezagutuko dugu, eta baita orientatzeko beste elementu batzuk ere, hala nola eguzkia, zuhaitzak, goroldioa, izarrak, e.a‌ Ikasleak bi taldetan banatuta egongo dira, eta bakoitzak bere begiralearekin batera burutuko du ibilbidea, bertan kokaturik dauden baliza ezberdinetatik pasa beharko dutelarik. Baliabideak: Ekintza hau baserria inguratzen duten mendi eta mendixketan burutuko da, eta bertan elementu ezberdinak erabiliko ditugu, hala nola mapak, iparrorratzak, GPSa‌


Espeleologia: Sima batetara jeitsiera bat burutuko dugu, espeleologiaren oinarrizko kontzeptu nagusiak ezagutuko ditugularik. Kobazulo barnean formazio geologiko ezberdinak ezagutzeko ibilbide bat burutuko da (estakaltitak, estalagmitak, lur azpiko errekak‌) Baliabideak: Baserritik 200 bat metrotara kokatua dagoen kobazulo batetara sartuko gara. Kobazulora sartzeko 8 metrotako jeitsiera zuzena burutu beharko dugu, eta gero hainbat galeria ezberdin ikusiko. Material ezberdinak erabiliko ditugu ekintza hau burutzeko: eskala eta sokak, arnesak, kaskoak, linternak‌ Ibilbide ekologikoa: Aurretik prestaturiko ibilbide bat burutuko dugu, bertan ingurunean aurkituko dugunaren interpretazioa egingo dugularik. Bisitatutako ikosistema basoa izango da. Basoan, berau osatzen duten egituren azterketa egingo dugu, hau da, zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, animaliak, onddoak... Gure klima sortzen duten ezaugarri bereziak ere aztertuko ditugu (hezetasuna, gerizpeak...) Honekin batera, basoaren egiturak (baso ustiatuak eta ustiatugabeak), funtzioa eta erabilpena ere aztertuko ditugu (higaduratik babestea, biodibertsitatearen babesa, arnasketa, ekoizpena...). Azkenik, Euskal Herriko basoek azken 250 urteetan izan dituzten aldaketak ikusiko ditugu (Pinus radiataren landaketa...) Baliabideak: Bertako baliabideak inguruko ekosistemak izango dira. Ibilbide hau basoaren ekosisteman oinarriturik dagoenez, bertan dauden landaretza eta animaliak aztertuko ditugu. Baserriko laborategian gure baliabideak gidak izango dira. Uraren lantegia: Lantegi honetan gure bailaran urak izan duen garantzia ezagutuko dugu, eta industriarentzat izan duen balioa, XIX. mendeko burdinoletatik gaur egungo industriaraino. Gaur egun ibaiguneek jasaten duten degradazioa ikusiko dugu, eta gure inguruko erreketako uraren analisia burutuko dugu, aldi berean ibaiko ekosistema, uraren zikloa e.a... ezagutuko ditugularik. Urola ibaia izen berdineko haranean ardatz nagusia izan da, eta beronen garapenean garrantzi handia izan du. Toponimia berak antzinako garaietara garamatza, burdinolak bere onenean zeuden garaira. UROLA (ura + ola edo lantegia). Uraren erabilpena energi mota bezala, eta ibaia eta bere ingurunearen esplotazioak (adb. Zuhaitzen mozketa...), gaur egunerarte jarritu du, ibaigune eta haraneko biztanleen bizimodua aldatuz. XIX mendeko burdinolak gaur egungo siderurgira bihurtu dira. Horren adibide gisa hor dugu Aceralia eta Urola ibaiaren inguru osoan dagoen industria, ibaiaren jaio-leku berberetik hasita, Aitzgorritik (Legazpia, Zumarraga). Baina ura “baliabideâ€? agortezin delako kontzeptua, eta beronen esplotazio etengabeak, gaur egungo ibaiguneen egoera osoaren degradaziora eraman gaitu.


Programa hau aurkeztera garamatzan arrazoi nagusiena ikaslegoa, bere urarekiko erlazioari buruz berrezitzearen beharra da. Uraren erabilera “arrazionalaz”, eta beronen kontsumitzaile paperaz kontzientzia hartzea. Interesgarria da ur kontsumoari buruzko datuak jasotzea eta garai eta sektoreen arteko desberdintasunak konparatu ahal izatea. Ibaiko uraren kalitatea eta honek duen kutsadura mota posiblea, bere uren analisi baten ondorioz finkatuko dugu. Hau egin aurretik, ibaiko uren kutsatzaile izan daitezkeen elementuak zein diren kontutan izango dugu. Uraren kalitatearen gaiarekin jarraituz, uretan bizi diren bizidunak ezagutu, eta hauen artean kutsadurak sortzen duen eragina ezagutzeko aukera izango dugu. Lantegian zehar ibaiko ekosistema ezagutzeko aukera ere izango dugu: paisaiaren elementuak aurkitu eta identifikatu, eta ibaiaren biziarekin erlazionatu, gizakiaren ekintzen ondorioak, ibaiko landaretza (nola bizi dira landareak, zein elementu behar dituzte bizitzeko, nola lortzen dituzte...) e.a.... Baliabideak: Lantegi honetako baliabidea ere inguruko ekosistema izango da, kasu honetan erreka edo ibaia. Baserri inguruetan aurkitzen diren antzinako burdinolen aztarnak ere bisitatuko ditugu, eta uraren analisia egiteko material egokia erabiliko dugu, lan hau baserriko laborategian burutuko dugularik. Animazioa eta Gaubelak: Afal aurretik eta ondoren sortzen diren momentuetan talde handian lan egitera pasako gara. Eguneko ordu hauetan sortzen diren magia momentuak aprobetxatuz, taldea sormen eta jolas puntu batetara bideratzen da, gaueko iluntasunean egin daitezkeen jokuak, jaiak, antzerkiak, ikuskizunak, joku mitologikoak e.a... burutuz. Baliabideak: Ekintza hauetariko gehienak baserriko balioanitzeko geletan burutuko dira, eta kanpokaldean kokaturik dagoen zelaian, foko handi batzuez argitua dagoelarik. Lanerako material ezberdinak erabiliko ditugu, hala nola koloretako paperak, margoak, musika...

Giza Baliabideak: Talde pedagokikoa honoko profesional hauek osotzen dute: • Pedagogoak • Biologoak • Geologoak • Teknika ezberdinetako begiraleak • Aisialdiko begiraleak Hauetaz gain, beste profesional batzu ere topa ditzakegu: • Sukaldariak • Mantenimenduko pertsonala • e.a.


PROGRAMAKETA (Kurtzebarri Ikastetxea) ORDUTEGIA 8:00 8:45 9:30

11:00-11:30 13:00 13:15 15:00

16:30-17:00 18:30 18:30-19:00 19:00 20:30 21:30 23:00

ASTEAZKENA

B U H

B U H

(10:30etatik aurrera)

Iritsi. Aurkezpena INGURUA EZAGUTU

OSTEGUNA OSTIRALA ESNATU ESNATU GOSARIA GOSARIA IBILBIDEA URA ESPELEOLOGIA IBILBIDEA ORIENTAZIOA IBILBIDEA ATSEDENALDIA EKINTZEN AMAIERA BAZKARIA (15:30ak baino lehen) ORIENTAZIOA JASOKETA URA AGURRA ESPELEOLOGIA

ESPELEOLOGIA ORIENTAZIOA URA ASKARIA EKINTZEN AMAIERA ATSEDENALDIA Logelak antolatu. ANIMAZIOA AFARIA GAUBELA OHERA

OHARRAK Egonaldiaren zehar burutuko diren ekintzak aurrera eramateko, 48 ikasleak hiru taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzak izen bat du, baserriko animalia baten izena, eta honen lehenengo hizkia bere ezaugarri izango da. Honela hiru talde hauek sortzen zaizkigu: Beltz (Pottoka), Urki (Pottoka), Hulk (Txakurra) Ezarrita dauden sarrera eta irteera ordutegiak honokoak dira: Lehen egunean 10:30etatik 12:30ak bitartean etorri zaitezkete, eta azken egunean bazkal ondoren 15:30ak arte egon zaitezkete. Komenigarria litzateke azken egunean, goizeko ekintzak egiten hasterako maletak prestatuta uztea. Egonaldian zehar baserrian beste ikastetxe bateko taldetxo bat ere egongo da. Jatorduetan talde biak batera egongo zarete, ekintzetan eta logeletan bananduak egongo zareten arren. Zuen taldea bi logeletan banatua egongo da.


ARAUAK -

Baserri eta inguruak zaindu behar ditugu. Etxe barruan eta kanpoan oinetako ezberdinak erabili. Otorduetarako mahai arduradunak ipiniko ditugu. Beraiek mahaia jarri, jana zerbitzatu, guztia jaso eta garbitu egin behar dute. Etxe inguruetan paperik ez bota lurrera, horretarako paperontziak daude.

EBALUAKETA Ikasleak baserri eskolan dauden egunetan ondorengo puntuen ebaluaketa jarraia burutzen da: • • •

Proiektu eta egitarau ezberdinak Ikasleena (indibidualki) Ohitura eta portaeren behaketa

Ebaluaketa jarrai hori HEZIKETA-PROIEKTUAREN JARRAIPEN PSIKOLOGIKOAZ parekaturik doa, zeren horrek, lortu nahi diren helburu pedagogikoak, eta beraz, baserri eskola berarenak, heziketa proiektu bezala bete ote diren aztertzea eta ezagutzea baimentzen du. Horrela, ezinbestekoa da haurrak erakutsiriko interesa eta irakaskuntza aktiboak nahiz ingurune naturalarekiko kontaktuak haurrarengan izandako eraginaren analisia. Egonaldiak bukatzerakoan, bertan parte hartutako alde guztiek (irakasle, ikasle, begirale...) bere ikuspuntua edo ebaluaketa azaltzen du asanblada batetan. Haurrek zein irakasleek, ikastetxera bueltatzerakoan egonaldiaren zehar gertatutakoari buruzko galdeketa orri bat beteko dute eta bertan analisi pertsonala egingo dute, baserri eskolako pedagogi taldekoek horren berri izango dutelarik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.