Tutoretza Plana 10-11

Page 1

[2010-11] KURTZEBARRI BHI Amaia Ezenarro

[ORIENTAZIO ETA TUTORETZA PLANA ]


Tutoritza Plana DBHn Tutoretzaren bitartez gure ikasleak bizitza-proiektua eraikitzeko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen lagundu nahi dugu. DBHko tutoreek ikasleak bide horretan laguntzeko egin beharreko zereginak jaso dira plan honetan. Zeregin horiek hiru eremutan garatzen dira: 

Zuzenean ikasleekin, bai taldean bai banaka ere.

Irakasleekin

Ikasleen familiekin edo legezko arduradunekin, eta beste gizarte eragileekin.

HELBURUAK DBHko tutoretza antolatzea da Plan honen helburua, tutoreak ikasleekin, irakasleekin eta familiekin egin beharrekoak zehaztuz. Horretarako lana egin behar dugu… Ikasleekin

- Taldean eta ikastetxean integratzeko, lankidetza, elkarren arteko laguntza eta besteekiko errespetua sustatuz. - Ikasketa prozesua jarraitzeko eta, behar izanez gero, laguntza bideratzeko. - Une erabakigarrietan aholku emateko. - Taldeko ordezkariarekin lankidetzan ikasleen eskaerak, kezkak eta iradokizunak bideratzeko.

Irakasleekin

- Ikasleei buruzko informazioa partekatzeko, zailtasunak aurreikusiz. - Ikasleen beharrak aztertu eta erantzunak proposatzeko. - Ikasleen jarraipena egin eta ebaluazioa koordinatzeko

Familiekin

- Ikastetxearen eta etaparen informazioa emateko. - Haiengandik informazioa jasotzeko. - Ikaslearen hezkuntza prozesuan berri emateko, eta elkarrekin lan egiteko. - Une erabakigarrietan aholku emateko.


PLANGINTZA

Ikasleekin

Tutoretza saioen oinarrizko programazioa orientazio mintegiak proposatzen du, aurreko ikasturteko memorian jasotako proposamenak kontutan izanda. Hala ere, beti suertatzen dira aurreikusi gabeko gaiak eta asteroko maila bileretan zehaztuko ditugu. Taldearekin lana egiteaz gain, banakako elkarrizketak eta jarraipena oso garrantzitsuak dira zenbait unetan.

Irakasleekin

Ikasturtean zehar, astero, mailako irakasleen koordinazio bilerak izango ditugu, bai taldearen eta bai ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko.

Orientatzailearekin

Maila bereko irakasleekin batera bilduko da asteroko koordinazio bileretan , bai taldearen bai ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko eta tutoretza lana koordinatzeko

Familiartekoekin

Tutoreek gurasoekin kurtsoan zehar zenbait bilera izango dituzte (bi gutxienez), elkarrekin lana egiteko.

Beste gizarte eragileekin

Orientatzailearen laguntzarekin koordinazio bilerak izango dituzte tutoreek zenbait gizarte eragileekin kasu berezietan eta beharren arabera: udaleko eta Foru aldundiko gizarte zerbitzuak, osasun mentala, hezitzaileak, aholkulariak,‌

TUTORETZAN IKASLEEKIN LANDUKO DIREN EDUKI MULTZOAK

Oinarrizko Hezkuntzako beste arlo guztiekin batera, ikasleen gaitasunen garapena bultzatuko dugu, ikasleak konpetenteak izan daitezen norbera izateko, komunikatzeko, gainerakoekin bizitzeko, ikasteko, pentsatzeko eta ekiteko. Tutoretzako gaitasunak lortu ahal izateko landuko ditugun edukiak lau multzotan banatu ditugu: Garapen pertsonala

Besteekiko Harremanak

Hazkuntza pertsonalarekin, arazoei aurre egiteko ahalmena hobetzearekin, erabakiak hartzearekin eta bizitzan zehar proiektu pertsonal egitearekin lotutako edukiak sartzen dira multzo honetan. Giza taldeen funtzionamenduarekin, elkarbizitza-arauekin eta gatazken azterketa eta konponketarekin lotutako kontzeptuak,


prozedurak eta jarrerak daude jasota multzo honetan Ikaste Prozesuak

Lanbide Orientazioa

Oro har, eskola errendimendua, agendaren erabilera, lan taldeak, ikastekniken aplikazioa eta metakognizio estrategiak optimizatzen dituzten gaitasunekin lotutako edukiak dira Eskolatze-prozesuak aurrera egiten duen heinean, ikasleak bere ikaskuntza ibilbidearekiko eta lanbide etorkizunarekiko hartutako erabakiek gero eta garrantzi handiagoa izango dute; erabaki horiek hartzeko, hain zuzen, nork bere buruaz eta lan munduaz duen ezagutza hartuko du oinarri.


TUTORETZA SAIOEN Programazioa 1. ARLOAREN HELBURUAK(GAITASUNAK), EDUKIEKIN ETA JARDUEREKIN DITUZTEN LOTURA EDUKI MULTZOA HELBURUAK (GAITASUNAK) OINARRIZKO KONPETENTZIAK

DBH JARDUERAK 1 2 3 4 X X X X HARRERA eta ELKARREZAGUTZA X X X X

PARTE-HARTZEAREN SUSTAPENA

X X X X

TALDEA ETA GATAZKEN EBAZPENA

X X

GIZARTE HABILEZIAK KOMUNIKAZIOA:  ENPATIA  ENTZUTE AKTIBOA  ASERTIBITATEA

ETA

BESTEEKIKO HARREMANAK

3. Bizitzako esperientziak eta bere, nahiz gizarteko, gatazka egoerak irizpidez aztertzea aukera ezberdinak baloratzen, elkarrizketa oinarri hartuta, erabaki arduratsuak hartzeko, besteekin eraikitzeko eta bere balioekin eta pentsaerarekin koherentea izateko. 4. Ikasgelako eta ikastetxeko bizitzan gogo biziz parte hartzea, elkarbizitza arauak errespetatzen eta funtzionamenduarekin lotutako ekintzetan eta erabakietan inplikatzen, herritar arduratsu, adeitsu eta kritiko gisa jokatu ahal izateko. 6. Inguruko pertsonekin elkarlanean ikuspegi sortzailez aritzea, beste pertsonekin bere pentsamendua eraikitzeko, ideiak eta esperientziak partekatzeko, taldean lan egiteko eta komunikazio sareak ezartzeko duen beharra balora dezan.

6. Gizarte eta Hiritar gaitasuna 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna


X X X X

X X

X X

ARRISKUEN PREBENTZIOA: GARAPEN PERTSONALA  OSASUNA ETA OINARRIZKO ZAINKETA  OSASUNA ETA SEXUALITATEA  OSASUNA ETA DROGEN KONTSUMOAK

BALOREEN GARAPENA ZINEAREN BITARTEZ

X X

IKASTEKO OHITURAK

X X X X

IKASTE PROZESUAREN AUTORREGULAZIOA

X X

ORIENTAZIO AKADEMIKO PROFESIONALA

6. Gizarte eta Hiritar gaitasuna 8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

7. Bidegabekeria edo indarkeria egoerekiko kritiko agertzea aniztasuna onartzen eta errespetatzen, bere portaera kultur-arteko gizarte honetan justizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin bat etortzeko.

AUTOESTIMUAREN GARAPENA X X

2. Norberaren esperientziak aztertzea, bere inguruko pertsona garrantzitsuak egiten duten balorapenarekin egiaztatuz, bere buruaren irudi positiboa, bere buruarekiko konfiantza eta eraginkortasuna lortzeko.

IKASTE PROZESUAK

LANBIDE ORIENTAZIOA

5. Jarrera irekia mantenduz eta ondo egindako lana baloratuz, eskola jarduerak gauzatzeko moduari eta egindako ahaleginari buruz hausnartzea, bere eskola errendimendua ebaluatzeko eta beharrezko dituen hobekuntzak sartzeko. 1. Nork bere buruaren ezagutza aztertzea eta errealitate sozio-laboralari buruz autonomiaz hausnartzea, bere etorkizuneko proiektu pertsonala bere ahalmen eta balioen arabera zehazteko.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasunak


2. EDUKIEN DENBORALIZAZIOA JARDUERAK

MAILA

1. EBALUAZIOA

1

2

OHARRAK

3

4

HARRERA ETA ELKARREZAGUTZA

X

X

X

X

PARTE-HARTZEAREN SUSTAPENA: o ORDEZKARIEN HAUTAKETAK o GELAKO ARAUAK

X

X

X

X

IKASTE PROZESUAREN AUTORREGULAZIOA

X

X

X

X

EDUKI MULTZOA: Ikaste Prozesuak

OSASUNA ETA PREBENTZIOA: IHESA

X

TALDEA ETA GATAZKEN EBAZPENA: o BERDINEN ARTEKO TRATU TXARRA o ELKARBIZITZAREN JARRAIPENA

EDUKI MULTZOA: Garapen Pertsonala. TIC eta HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO gaitasunekin ere lotuta EDUKI MULTZOA: Besteekiko Harremanak

X X

X X

X

X

EDUKI MULTZOA: Besteekiko harremanak. Ikasleak-irakasleak-familiak. Elkarbizitza Planarekin lotuta EDUKI MULTZOA: Besteekiko harremanak. Elkarbizitza Planarekin, Agenda 21 eta HNPrekin lotuta


JARDUERAK

MAILA 1

3

4

EDUKI MULTZOA: Garapen Pertsonala

ARRISKUEN PREBENTZIOA: o OSASUNA ETA SEXUALITATEA: Lilima/Gehitu o OSASUNA ETA DROGAK: Sasoia o OSASUNA ETA OINARRIZKO ZAINKETA: Aesleme

2. EBALUAZIOA

2

OHARRAK

X X

ORIENTAZIOA

IKASTEKO OHITURAK

X

X

IKASTE PROZESUAREN AUTORREGULAZIOA

X

X

AUTOESTIMAREN GARAPENA

X

X

ELKARBIZITZAREN JARRAIPENA

X

X

X X X

X

X

X

EDUKI MULTZOA: Orientazioa EDUKI MULTZOA: Ikaste Prozesuak

X

X

EDUKI MULTZOA: Ikaste Prozesuak EDUKI MULTZOA: Garapen Pertsonala

X

X

EDUKI MULTZOA: Besteekiko Harremanak. Elkarbizitza Planarekin lotura.


JARDUERAK 1

3. EBALUAZIOA

OHARRAK

MAILA 2

ORIENTAZIOA

BALOREAK ZINEAREN BITARTEZ

X

X

GIZARTE HABILEZIAK ETA KOMUNIKAZIOA:

X

X

3

4

X

X

EDUKI MULTZOA: Lanbide Orientazioa

X

X

EDUKI MULTZOA: Garapen Pertsonala EDUKI MULTZOA: Besteekiko Harremanak

o ENPATIA o ENTZUTE AKTIBOA o ASERTIBITATEA 

ELKARBIZITZAREN JARRAIPENA

X

X

X

X

TUTORITZA PLANAREN EBALUAZIO FINALA

X

X

X

X

EDUKI MULTZOA: Besteekiko Harremanak


333.. METODOLOGIA Jarduerak, gehien bat, taldeka burutzeko dira. Hala ere, egokiena (kasu gehienetan)zera izango litzateke: lehendabizi banakako lana egitea, ondoren talde txikietan eta amaitzeko talde handian ondorioak ateratzea. Jarduera bakoitzak bere garapenerako prozedura zehaztuta dauka. Orokorrean, lan saioak egitura komuna jarraitzen dute: 1. Hasierako Fasea: Jarduera aurkezten da justifikatuz, helburua zehaztu egiten da, eta jarduera burutzeko jarraituko den prozedura eta erabiliko diren baliabideak argitzen dira. 2. Garapen Fasea: Jarduera praktikara eramaten, parte hartze aktiboa bultzatzen dituzten estrategiak erabiliz. 3. Hausnarketa Fasea: Irakaslegoak baieztatuko du ea taldeak barneratu dituen jardueraren hasieran aipatutako helburuak. Jarduerak gidatzen duenak ondorioak identifikatu eta azpimarratu behar ditu bide desberdinak erabiliz, hala nola: Helburuei buruzko galdera zuzenak, sortutako produktuaren azterketa, egindakoaren sintesia eginez: ikasleen ikuspegi ezberdinak jasotzen, ikaslegoaren pentsamendu kritikoa bultzatzen. 4. Ebaluazio Fasea: Beharrezkoa da helburuak bete diren jakiteko. Baliabide desberdinak erabili daitezke: Jardueraren diarioa, galdeketak, auto-ebaluazioa, ko-ebaluazioa.

4. BALIABIDEAK  TIC: Hardware (ordenagailua, pantaila, kanoia, inprimagailua, eskanerra, CD, DVD, Pendrive) , Software (Word, Power Point, internet – google, you tube- web quest)  Iturri bibliografiko desberdinetatik sortutako Fitxak.  Eskola materiala: rotulagailuak, folioak, kartulinak, guraizeak, kola, …


5. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1.1.

Ezaugarri pertsonalak errealismoz adierazten ditu.

1.2.

Etorkizuneko ikaskuntza eta lan batzuen zerrenda egiten du (ustez beretzat izan daitezkeenak)

1.3.

Etorkizuneko aukerak kontuan hartuta, horien abantailak eta desabantailak aztertzen ditu.

1.4.

Beretzako eta lortu nahi duenerako garrantzitsua dena ezagutzen du.

1.5.

Hemendik urte batzuetara bere errealitatea izan daitekeenari buruz pentsatzen duena era arrazoituan deskribatzen du.

1.6.

Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzen ditu.

2.1. Gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du. 2.2. Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta lorpenak zehaztasunez identifikatzen ditu. 2.3. Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen. 2.4. Bere ideiak, iritziak eta sentimenduak asertiboki adierazten ditu. 3.1. Eguneroko bizitzako gatazka-egoeretan esku-hartzen duten elementuak identifikatzen ditu. 3.2. Bizitzan sortzen diren dilemen aurrean jarrera pertsonala hartzen du. 3.3. Unean uneko gizarte- gertakariei eta arazoei dagokienez bere iritzia ematen du , modu arrazoituan. 3.4. Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak eta gatazkak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu. 3.5. Bere arazoak konpontzeko oinarrizko konfiantza agertzen du.


3.6. Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du. 4.1.

Bere iritziak asertiboki ematen ditu.

4.2.

Talde-gelan proposatutako jardueretan inplikatu egiten da.

4.3.

Ikastetxean sustatzen diren ekitaldietan parte hartzen du.

4.4.

Jarduera nagusien deialdietan parte hartzen du.

4.5.

Beste ekintza berriak proposatzen ditu irizpide errealista eta praktikoarekin.

4.6.

Talde lanetan kooperatzen du, berari dagokion lana erantzukizunez hartzen.

4.7.

Hartutako konpromisoetatik eratorritako lan guztiak amaiera arte betetzen ditu.

4.8.

Elkarbizitza arauak betetzen ditu.

5.1.

Zailtasunak eta frustrazioa onartzen ditu zeregina bertan behera utzi barik.

5.2.

Eskolako betebeharrei erantzuteko duen modua aztertzen du.

5.3.

Agenda era sistematikoan erabiltzen du.

5.4.

Bere denbora dituen betebeharren arabera antolatzen du.

5.5.

Zereginak betetzen hasi aurretik prestatu egiten ditu.

5.6.

Aldian behin, bere jardueren antolaketa berrikusten du, eta, emaitzak kontuan hartuta, hobekuntzak egiten ditu.

5.7.

Eskola-materialak zaindu eta ordenatuta gordetzen ditu.

5.8.

Informazioa hautatzen eta sailkatzen du gaia eta garrantziaren arabera.


5.9.

Amaitutako eta ondo egindako lanarekin gozatu egiten du.

5.10. Eskolan dituen zereginak arduraz eta era ordenatuan betetzen ditu. 6.1. Entzun egiten du eta, ondoren, entzundakoa berriro errepikatzne du, ulertu duela egiaztatzeko. 6.2. Proposamen desberdinak daudenean bere iritzia arrazoitzen du. 6.3. Bere ikaskideek egindako ekarpenak baloratzen ditu. 6.4. Eztabaida-egoeretan, galderak egin eta datuak biltzen ditu. 6.5. Talde-lanak egitean bere ikaskideekin lankidetzan aritzen da. 6.6. Egiten dituen ekarpenen bidez, zeregin bateratuetan aurrera egiten laguntzen du. 6.7. Talde-lanetan dagokion lan-zatia arduraz betetzen du. 6.8. Besteekin lan egiteari dagokionez poztasuna adierazten du. 7.1. Eguneroko bizitzako gizarte-egoeretan dauden balioak hautematen eta deskribatzen ditu. 7.2. Gizarte egoerak ikuspegi kritikoz aztertzen ditu. 7.3. Bidegabekeria-egoerei nahiz giza eskubideak errespetatzen ez diren egoerei dagokienez bere gaitzespen- jarrera adierazten du. 7.4. Elkartasun-keinuak egiten ditu bere inguru hurbilean dauden premiei dagokienez. 7.5. Gizarte-premiak direla eta, etorkizunean laguntza eta babesa emateko nahia adierazten du. 7.6. Bere inguruan hainbat jarrera, esate baterako, tolerantzia, elkartasuna eta justizia jarrerak identifikatzen ditu. 7.7. Hainbat kulturatan dagoen aberastasuna baloratzen du eta horrekiko interesa agertzen du.


EBALUAZIOA Plan bakoitza bere ebaluazioa dauka; hala ere, Orientazio mintegitik Orientazio eta Tutoretza Plana bere osotasunean baloratuko da. Ebaluazioa jarraitua izango da, eta iturri desberdinetik jasotako informazioa Kurtso amaierako Memorian jasoko da. Ebaluazioaren momentuei dagokionez , abiapuntua beharren hasierako ebaluazioa izango da non helburuak eta garatuko diren jarduerak zehaztuko dira. Ikasturtean zehar, prozesuaren ebaluazioa egiten da, mailako bilerak eta ebaluazio bilerak aprobetxatuz. Bertan planaren garapena eta beharretara egokitze maila baloratzen dira, eta hirugarren hiruhilabetekoaren bukaeran ebaluazio finala egiten da, helburuen betetze maila eta esku-hartzeen, baliabideen, jardueren, denboralizazioaren,… egokitze maila baloratzeko. Helburuak: 

Planean proposatutako helburuak zenbateraino lortu diren ezagutzea.

Ikastetxearen esku-hartze orientatzaile eta psikopedagogikoaren diseinua hobetzea.

Ikastetxearen heziketa-kalitatea hobetzea

Ebaluazio irizpideak: 

Ea esku-hartze orientatzailea eta psikopedagogikoa ikastetxearen testuingurura egokitzen den, ikasleriaren aniztasunari eta beharrei erantzuna emanez.

Ea orientazio prozesuan esku-hartzen duten agente guztien parte-hartzea bultzatu den (diseinu, garapen eta jarraipen faseetan)

Ea lortu diren (noraino lortu diren) arloko helburu minimoak.

Esku-hartze orientatzailearen eraginkortasun maila.

Parte-hartzaileen inplikazio eta satisfazio maila.

Plana praktikan jartzeko erabilitako baliabideen egokitze maila.


Ebaluazio tresnak eta aktibitateak:  Ebaluazio prozesuan erabiliko diren eskalak eta galdeketak egitea.  Agente desberdinetatik informazioa jasotzea (familiak, ikasleak, irakasleak) Tutoretza plana eta Orientazio Mintegitik jasotako aholkularitza eta laguntza baloratzen.  Maila bileretan izandako esku-hartzea aztertzea, bertan orientazio mintegiak egindako lanaren balorazioa egitea.  Zuzendaritza Batzordera eta Mintegietara zuzendutako galdetegia orientazio Mintegiak egindako esku-hartzearen balorazioa eta iradokizunak jasotzeko.  Ikasturte amaierako Memoria egitea



Ikaslea: ___________________________________Maila:____ Tutorea______________Ikasturtea:__________ Gaitasunak

Ikasleak ebaluatzeko irizpideak Ezaugarri pertsonalak errealismoz adierazten ditu. Etorkizuneko ikaskuntza eta lan batzuen zerrenda egiten du (ustez beretzat izan daitezkeenak)

1. Nork bere buruaren ezagutza aztertzea eta errealitate sozio-laboralari buruz autonomiaz hausnartzea, bere etorkizuneko proiektu pertsonala bere ahalmen eta balioen arabera zehazteko

Etorkizuneko aukerak kontuan hartuta, horien abantailak eta desabantailak aztertzen ditu. Beretzako eta lortu nahi duenerako garrantzitsua dena ezagutzen du.

Hemendik urte batzuetara bere errealitatea izan daitekeenari buruz pentsatzen duena era arrazoituan deskribatzen du. Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzen ditu. Gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du.

2. Norberaren esperientziak aztertzea, bere inguruko pertsona garrantzitsuak egiten duten balorapenarekin egiaztatuz, bere buruaren irudi positiboa, bere buruarekiko konfiantza eta eraginkortasuna lortzeko.

Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta lorpenak zehaztasunez identifikatzen ditu. Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen. Bere ideiak, iritziak eta sentimenduak asertiboki adierazten ditu. Eguneroko bizitzako gatazka-egoeretan esku-hartzen duten elementuak identifikatzen ditu.

3. Bizitzako esperientziak eta bere, nahiz gizarteko, gatazka egoerak irizpidez aztertzea aukera ezberdinak baloratzen, elkarrizketa oinarri hartuta, erabaki arduratsuak hartzeko, besteekin eraikitzeko eta bere balioekin eta pentsaerarekin koherentea izateko.

Bizitzan sortzen diren dilemen aurrean jarrera pertsonala hartzen du.

Unean uneko gizarte- gertakariei eta arazoei dagokienez bere iritzia ematen du , modu arrazoituan. Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak eta gatazkak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu. Bere arazoak konpontzeko oinarrizko konfiantza agertzen du Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du Bere iritziak asertiboki ematen ditu.

4. Ikasgelako eta ikastetxeko bizitzan gogo biziz parte hartzea, elkarbizitza arauak errespetatzen eta funtzionamenduarekin lotutako ekintzetan eta erabakietan inplikatzen, herritar arduratsu, adeitsu eta kritiko gisa jokatu ahal izateko

Talde-gelan proposatutako jardueretan inplikatu egiten da. Ikastetxean sustatzen diren ekitaldietan parte hartzen du. Jarduera nagusien deialdietan parte hartzen du. Beste ekintza berriak proposatzen ditu irizpide errealista eta praktikoarekin. Talde lanetan kooperatzen du, berari dagokion lana erantzukizunez hartzen Hartutako konpromisoetatik eratorritako lan guztiak amaiera arte betetzen ditu Elkarbizitza arauak betetzen ditu

OO

O

N

G


Zailtasunak eta frustrazioa onartzen ditu zeregina bertan behera utzi barik Eskolako betebeharrei erantzuteko duen modua aztertzen du Agenda era sistematikoan erabiltzen du. 5. Jarrera irekia mantenduz eta ondo egindako lana baloratuz, eskola jarduerak gauzatzeko moduari eta egindako ahaleginari buruz hausnartzea, bere eskola errendimendua ebaluatzeko eta beharrezko dituen hobekuntzak sartzeko.

Bere denbora dituen betebeharren arabera antolatzen du Zereginak betetzen hasi aurretik prestatu egiten ditu Aldian behin, bere jardueren antolaketa berrikusten du, eta, emaitzak kontuan hartuta, hobekuntzak egiten ditu Eskola- materialak zaindu eta ordenatuta gordetzen ditu Informazioa hautatzen eta sailkatzen du gaia eta garrantziaren arabera Amaitutako eta ondo egindako lanarekin gozatu/disfrutatu egiten du Eskolan dituen zereginak arduraz eta era ordenatuan betetzen ditu

Entzun egiten du eta, ondoren, entzundakoa berriro errepikatzen du, ulertu duela egiaztatzeko. Proposamen desberdinak daudenean bere iritzia arrazoitzen du. 6. Inguruko pertsonekin elkarlanean ikuspegi sortzailez aritzea, beste pertsonekin bere pentsamendua eraikitzeko, ideiak eta esperientziak partekatzeko, taldean lan egiteko eta komunikazio sareak ezartzeko duen beharra balora dezan.

Bere ikaskideek egindako ekarpenak baloratzen ditu. Eztabaida-egoeretan, galderak egin eta datuak biltzen ditu. Talde-lanak egitean bere ikaskideekin lankidetzan aritzen da. Egiten dituen ekarpenen bidez, zeregin bateratuetan aurrera egiten laguntzen du. Talde-lanetan dagokion lan-zatia arduraz betetzen du. Besteekin lan egiteari dagokionez poztasuna adierazten du. Eguneroko bizitzako gizarte-egoeren azpitik dauden balioak hautematen eta deskribatzen ditu.

7. Bidegabekeria edo indarkeria egoerekiko kritiko agertzea aniztasuna onartzen eta errespetatzen, bere portaera kultur-arteko gizarte honetan justizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin bat etortzeko.

Gizarte egoerak ikuspegi kritikoz aztertzen ditu. Bidegabekeria-egoerei nahiz giza eskubideak errespetatzen ez diren egoerei dagokienez bere gaitzespen- jarrera adierazten du. Elkartasun-keinuak egiten ditu bere inguru hurbilean dauden premiei dagokienez. Gizarte-premiak direla eta, etorkizunean laguntza eta babesa emateko nahia adierazten du. Bere inguruan hainbat jarrera, esate baterako, tolerantzia, elkartasuna eta justizia jarrerak identifikatzen ditu. Hainbat kulturatan dagoen aberastasuna baloratzen du eta horrekiko interesa agertzen du.

Datorren ikasturterako kontuan hartu beharrekoak:

Data:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.