Ikasleen ipuinak

Page 1

CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 2013-14 IKASTURTEA

1


ELIER ETA KANARIOEN IHESA REBECA FERNĂ NDEZ Bazen behin Elier izeneko mutil bat, egun batean bere amonaren etxean zegoen. Amona erostera joan zen eta bera bakarrik geratu zen etxean. Mutila nintendoan jolasten zegoen, baina, aspertzen hasi zenez bere amonaren kanarioekin zirku bat antolatzea erabaki zuen. Elierrek txorien kaiolak ireki zituen eta kanarioei airean bueltak egiteko eskatu zien, baina, kanarioak gose ziren eta indar gutxi zeukaten, beraz, ez zioten kasurik egin. Elier haserretu zen, oihukatzen hasi zen, txoriak izutu egin ziren eta irekita zegoen leiho batetik ihes egin zuten eta zeruan desagertu ziren. Kanarioak joan zirenean, Elier oso kezkatuta geratu zen, amona haserretuko zelako kanarioak ez egoteagatik, orduan, Elierrek konponbide bat pentsatu zuen, dirua hartu zion amonari eta auzoko txori denda txiki batera abiatu zen beste kanario batzuk erosteko asmoz, baina, dendara heldu zenean dendariak ez zeukala kanariorik esan zion, beraz, Elierrek ezin izan zuen kanariorik erosi, orduan, beste konponbide bat pentsatu behar izan zuen eta etxera itzultzean erloju-denda bat ikusi zuenean 2


ideia bat bururatu zitzaion: kuku erloju batzuk erosiko zituen eta erlojuetatik kukuak aterako zituen eta kaioletan sartuko zituen, kanarioak izango baziren moduan. Elierrek zazpi kukuerloju erosi zituen, erlojuak hartuta etxera itzuli zen, heldu zenean bere aitonaren erremintakutxatik bihurkina hartu zuen eta kukuak erlojuetatik atera zituen , eta pintzel baten bidez kukuak horiz margotu zituen. Gero, kaioletan ipini zituen bizirik egongo baziren bezala. Amona erosketak egin eta ondoren etxera bueltatu zen, Elierrek amona ikusi bezain pronto haren kanario maitatuak lotan zeudela esan zion. Amona kanarioak ikustera joan zen, esnatzeko asmoz, eta ukitu zituenean atzamarrak pinturaz zikindu zitzaizkion, bat batean Kanarioak faltsuak zirela konturatu zen eta Elierri errieta egin zion.

3


Amonak non zeuden kanarioak galdetu zioenean, Elier ez zen ausartzen amonari egia esaten, beraz, gezur bat asmatzea bururatu zitzaion, katu batek kanarioak jan zituela esan zion. Amonak hori entzutean sinesgogor begiratu zuen eta tonu serioan esan zion etxean lapurtzera sartu zirenetik zaintze-kamara bat jarri zuela egongelan eta errealitatean gertatu zena ikusiko zuela. Amonak kanarioekin ea zer gertatu zen jakiteko bideoa jarri zuen eta Elierrek egin zuena ikusi ondoren zurbil jarri zen, eta gero Elierrekin haserretu zen eta gurasoei dena kontatuko ziela esan zion. Bideoa ikusi eta gero Elierren gurasoek tinbrea jo zuten, etxean sartu zirenean PS4 zeramaten eskuan Elierri ospatzeko, nota onak ateratzegatik, amonak gurasoei dena kontatu zien, hori entzuterakoan aitak esan zion amonari etxera zihoazenean , gizon bat ikusi zutela zazpi kanario erretratatzen, eta agian izan zitezkeela ihes egin zutenak. Laurok abiatu ziren kanarioak zeuden lekura, han pintore gazte bat zegoen, zazpi kanario ederrak margotzen haritz hostotsu baten adarrean. Amonak kanarioei bere izenez deitu zien eta txistu egin zuenean txoritxoak bere bila joan ziren hegan, beso batean lau kanario jarri ziren eta bestean hiru.

4


Pintoreak amonari kanarioak hain ederrak iruditzen zitzaizkionez marraztu nahi zituela azaldu zion. Amonak esan zion nahi zuenean bere etxera joan ahal zela erretratatzera, eta pintoreak poz-pozik joango zela esan zion. Eta horrela guztiek amaiera zoriontsua izan zuten: amonak bere kanario maitatu eta preziatuak berreskuratu zituen, pintoreak marraztu ahal izan zituen eta Elierrek azkenean bere PS4 baliotsuarekin jolastu ahal izan zuen eta aurrezten hasi zen bere amonari dirua itzultzeko.

5


ZALDI ARRAROA IRAIDE GARCĂ?A Egun batean nire lagunekin planeatu nuen sarrera bat mendira joateko. Denok intusiasmatuta geunden eta astea luzea egin zen . Eguna heldu zenean, denok barrezka eta txantxan egiten irten ginen eta asko ibili ginen. Tontorrera heltzean zaldi polit polita aurkitu genuen, baina ez zen zaldi normala, zeren eta adar bakar bat eta hego zuriak zituen. Bazen adar bat! Oso polita zenez, hurbildu ginen denok laztantzeko. Gero, etzanda jarri zen lurrean denok bere gainean igotzeko eta orduan hegan egiten hazi zen gurekin gainean. Zoragarria zen! Gure herri osoa hegan egiten zeharkatu genuen. Jendea ikusten zen inurri bezalakoak Zirrara zorragarria izan zen! 6


Gero lurrean utzi gintuen g eta bere begietan ikusi genuen beste egun batean batean etorriko dela eta bere promesa bete egin zuen. zuen

7


8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.