jarduerak
2022ko NEGUA
Azaleko irudia Reina Sánchezena da, “Un sinfín de posibilidades” du izena, eta XI. Imagina CIVICAN Diseinu Lehiaketako finalista izan zen.
CIVICAN - Nafarroako Kutxa Fundazioaren Zentro Soziokulturala Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK Iruñea - T 948 222 444 www.fundacioncajanavarra.es informacioncivican@fundacioncajanavarra.es Facebook - Instagram: civican_fcn - @civicanFCN - @FundCajaNavarra - #ParaPersonas DL: NA-2062-2009
CIVICAN, NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN ZENTRO KULTURALA
ZER DA CIVICAN? Nafarroako Kutxa Fundazioaren zentro kulturala da, pentsamenduaren eta kulturaren gune partekatu bat, eta helburu du kultura eta hezkuntza ekosistema bultzatzea eta aktibatzea, eta elkartasuna eta gizarte ekintza sustatzea, iraunkortasun kontzientzia indartsuarekin eta herritarren parte hartze aktiboa bermatzeko asmoarekin. Hainbat belaunalditako jendea elkartzeko eta haien arteko lankidetzarako gune ireki bat da, non askotariko pertsonak elkartzen diren egungo egoera sozialen eta kulturalen aurrean erantzun espezifikoak emateko proposamenak garatzeko. CIVICAN Iruñean dago, eta hainbat gela eta areto ditu: auditoriuma, liburutegi bat bi irakurketa gelarekin, erakusketetarako gune bat, erabilera anitzeko lau gela, sukaldea, dantza aretoa, igerileku girotua eta kafetegia kanpoko terrazarekin. Nafarroako Kutxa Fundazioak ikasteko, pentsatzeko eta hausnartzeko gune bat proposatzen du; ikuspegiak partekatzeko eta errealitatea eta haren erronkak zalantzan jartzeko gune bat; oraina hobeto ulertzeko, iragana ezagutzeko eta hartatik ikasteko eta etorkizuna amesteko gune bat; erabiltzaileez gain, sortzaileek ere funtsezko zeregina izanen duten gune bat, hausnarketa kritikoa eragiteko. 3
CIVICAN PROGRAMA 2022KO NEGUA CIVICANen, negu honetako eta 2022 osoko programazioa errealitatearen etengabeko behaketan oinarrituta erabaki dugu, eta helburu du herritarren parte hartzearen eta lankidetzaren bidez pentsamendua sortzeko espazio bat eratzea. Proposatu diren programen bidez, pentsamendu garaikideko laborategiak ezarri nahi ditugu, egungo gaiei buruzko dokumentazio fondo bat osatu nahi dugu, eta CIVICAN herritarren ezagutzaren artxiboa eta askotariko ikuspegiak dituzten pertsonen arteko berdintasunezko elkargunea izatea lortu nahi dugu. Bereziki azpimarratzen ditugu Fundazioarekin lotura handiena duten gaiak, hala nola pentsamendu garaikidea, liburua eta hirugarren kultura. Gainera, egungo modernitatearen testuinguruan, ikusten da diziplinak eta kanalak hibridatuta daudela, eta kultura gizartearekin harremanetan jarri beharra dagoela, sorkuntza bateratuaren, hausnarketaren eta esperimentazioaren ikuspuntutik. Bestalde, proposamena 2030 Agendarekin lerrokatuta dago, pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta mundu osoko pertsonen bizimodua eta etorkizuneko aukerak hobetzeko ekintzarako dei unibertsalari erantzunez, arreta berezia jarrita Nafarroan bizi diren eta lan egiten duten pertsonengan. Proposamenak publiko guztientzat dira, ikuspegi sozialetik (adinaren eta parte hartzearen araberako segmentazioa) eta kulturaletik (interesak eta kezkak), eta bitartekaritza programak sendotu eta lankidetza zein sareko lana indartzen dituzte, eta gero eta digitalizatuagoa dagoen agertoki bati erantzuten diote, kulturaren kontsumoan gertatzen ari diren paradigma aldaketak ere aintzat hartuta. 4
12
INFORMAZIOA
- Encontrar la danza - Enclave Fortissimo - CIVICAN en Punto de Vista - Tertulias literarias - De viva voz
24
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
- Nola iritsi - Ordutegiak - Jardueretan parte hartzea - CIVICAN sare sozialetan - Kafetegia - Aretoak uztea eta alokatzea
14
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
- Diálogos de medianoche - Escuela de humanidades. Leonardo da Vinci - Conversatorios en la biblioteca - Perspectivas - Aula del pensamiento - Mapas - Paisaje sonoro - HuEllas en femenino - CIVICAN Noir
44
- Jakin Mina 20212022 Nafarroan - Elkarrizketa taldeak
ez huts egin!
HEZKUNTZA
- Espacio cocina
48
OSASUNA ETA ONGIZATEA
52
ELKARTASUNA
60
GAZTEAK ETA FAMILIAK
- Fundación Caja Navarra en abierto - Sostenibles - Tránsitos
- Jugar, pensar - ArtLab Espacio de creación - Mi primera vez - La hora del cuento - Territorio joven
- Pentsamendu partekatuko liburutegia - Liburutegiko zerbitzuak - Adinekoentzako arreta zerbitzua - Erabiltzaileen prestakuntza
72
LIBURUTEGIA
5
urtarrila
ASTELEHENA
6
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
3
4
5
10
11
12
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
ENCUENTRO 15. or.
LA HORA DEL CUENTO 69. or.
IRAKURKETA KLUBA 20. or.
KONTZERTUA 16. or.
18:00 Café con libros. Madres e hijos
19:30 3. ganbera kontz. La viola d’amore, un instrumento mágico
18
19
TERTULIA LITERARIA 42. or.
HITZALDIA 26. or.
17 DE VIVA VOZ 22. or. 18:00 TOPAKETA 29. or.
19:00 Escribir y pedalear
19:30 Con la danza
11:30 Vais a decir que estoy loco
18:00 Cuentos eternos
19:00 Introducción a Leonardo da Vinci, con entrada y salida
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
18:00 Liburuz liburu. Memoria azalean
24
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IKASTAROA 64. or.
18:00 - 19:00 Laboratorio de arte y creatividad Astelehenak, martxoak 28 arte
HITZALDIA 58. or.
19:00 Migraciones y DD.HH.: disfunciones de gobernanza que crean falsas amenazas
25 IRAKURKETA KLUBA 21. or.
18:00 Mirador de cuentos
IKASTAROA 43. or.
18:00 - 19:30 Claves de la novela negra Astearteak, martxoak 22 arte
26
CURSO 63. or.
17:30 - 19:00 Creación de videojuegos con Roblox Asteazkenak, martxoak 23 arte
LA HORA DEL CUENTO 69. or. 18:00 Sorgin txikia TOPAKETA 32. or.
19:00 Inteligencia Artificial, Robótica y Big Data en el cuidado de los mayores
EGUTEGIA 2022ko URTARRILA_MARTXOA OSTEGUNA
OSTIRALA
LARUNBATA
IGANDEA
1
2
6
7
8
9
13
14
15
16
22
23
30
IRAKURKETA KLUBA 71. or.
18:00 El viernes... TBO
20
21
ENCUENTRO 15. or.
HITZALDIA 45. or.
IKASTAROA 35. or.
ESPERIENTZIA 66. or.
19:30 Con la danza
19:30 - 21:00 Introducción a la filosofía
17:30 Música: ¿oír o escuchar?
Ostegunak, martxoak 17 arte
17:30 eta 18:30 Baby Sferic, un conmovedor viaje a ritmo de bebé
27
28
29
IRAKURKETA KLUBA 71. or.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO 61. or.
JORNADA DE RETORNO 53. or.
09:30 Navarra Solidaria 2020
CIVICAN NOIR 42. or.
18:00 El viernes... TBO
18:00 - 19:30 La cápsula del tiempo
19:00 Combate literario
7
ASTELEHENA
31 DE VIVA VOZ 22. or. 18:00 IKASTAROA 19. or.
ASTEARTEA
1
2
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
IKASTAROA 59. or.
18:00 Ítaca. Nuevas voces latinoamericanas
19:00 - 20:30 Cine documental contemporáneo
ESCAPARATE DE LECTURAS 51. or.
Astelehenak, martxoak 21 arte
Otsaiak 28 arte
Lecturas sabrosas
8
9
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 20. or.
LA HORA DEL CUENTO 69. or.
18:00 Café con libros. Madres e hijos
Tecnología libre de conflicto
18:00 Cuentos maduros
HITZALDIA 27. or.
Martxoak 11 arte
19:00 Leonardo: dibujo del Hombre vitruviano
14
15
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
16 TAILERRA 59. or.
18:30 Mentoría social
ERAKUSKETA 56. or.
18:00 Liburuz liburu. Memoria azalean
HITZALDIA 36. or.
21
22
23
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
18:00 BISITA GIDATUA. Tecnología libre de conflicto
otsaila
17:00 a 20:00 Desmontando bulos
7
ERAKUSKETA 56. or.
8
ASTEAZKENA
ENCUENTRO 57. or.
19:00 Escasos en la naturaleza
28 DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
18:00 Mirador de cuentos
19:00 Ex Ponto. Breve panorámica del espacio lírico yugoslavo
LA HORA DEL CUENTO 69. or.
18:00 Superpowers
KONTZERTUA 17. or.
19:30 4. ganbera kontzertua Música de cámara en el Romanticismo
EGUTEGIA 2022ko URTARRILA_MARTXOA OSTEGUNA
3 MINTEGIA 18. or.
16:30 Jóvenes programadores
OSTIRALA
LARUNBATA
4
5
TOPAKETA 30 or.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO 62. or.
19:00 Alicia más allá del espejo
IKASTAROA 59. or.
IGANDEA
6
11:00 - 12:30 Atravesar el espejo
KLUBA 70. or.
17:00 - 20:00 Desmontando bulos
17:30 - 19:00 El club de ADA Larunbatak, martxoak 26 arte
10
11
MINTEGIA 18. or.
16:30 Jóvenes programadores
HITZALDIA 34. or.
19:00 Diálogo
TAILERRA 50. or.
19:00 - 20:30 La receta de nuestras vidas
17
MINTEGIA p.18
16:30 Jóvenes programadores
HITZALDIA 45. or.
17:30 Nafarroako konkista bere bosgarren mendeurrenean (1512/1522-2022)
IRAKURKETA KLUBA 71. or.
12
13
TAILERRA 37. or.
09:00 - 13:30 eta 16:00 - 18:00 Sampling creativo
LABORATEGIA 64. or.
18:00 - 19:30 Crafternoons: music painting
18:00 El viernes... TBO
18
IKASTAROA p.67
19
20
LIVE+TOPAKETA p.38
17:30 - 18:30 Vibrando juntos
TAILERRA p.71
19:00 - 21:00 Promising Youngster
17:30 - 19:00 Échale cuento TOPAKETA p.31
DJ SET p.38
19:00 Los ojos cerrados
18:30 - 21:00 Pablo Cotton
TAILERRA p.50
19:00 - 20:30 La receta de nuestras vidas
24 MINTEGIA 18. or.
16:30 Jóvenes programadores
TAILERRA 50. or.
19:00 - 20:30 La receta de nuestras vidas
25 IRAKURKETA KLUBA 71. or.
18:00 El viernes... TBO
26
DJ SET 39. or.
17:00 - 18:00 Gela
27
TOPAKETA 39. or.
18:00 - 18:45 Como nació el sello más importante de Europa
LABORATEGIA 65. or.
18:00 - 19:30 Dash&Dot
DJ SET 39. or.
19:00 - 20:00 Renaat Vandepapeliere
9
ASTELEHENA
ASTEARTEA
1
ESCAPARATE DE LECTURAS 65. or.
Con mucho arte
Martxoak 31 arte IRAKURKETA KLUBA 21. or.
18:00 Ítaca. Nuevas voces latinoamericanas ESCAPARATE DE LECTURAS 25. or.
Diálogos de medianoche Martxoak 31 arte
ASTEAZKENA
2 HITZALDIA 28. or.
19:00 Leonardo arquitecto, 1482-1499 LABORATORIO DE PENSAMIENTO 54. or.
16:30 - 20:00 El recorrido de la noticia
7
8
9
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 20. or.
LA HORA DEL CUENTO 69. or.
18:00 Café con libros. Madres e hijos
18:00 Pontxaren ipuin anitzak
TOPAKETA 33. or.
martxoa
19:00 ¿Por qué enfermamos? ¿Por qué morimos?
10
14
15
16
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
ENTZUNALDI GIDATUA 17. or.
21
22
23
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
LA HORA DEL CUENTO 69. or.
18:00 Liburuz liburu. Memoria azalean
18:00 Mirador de cuentos
19:30 7. kontzertua Un virtuoso en cada atril
18:00 Cuentos en vela
HITZALDIA 36. or.
19:00 Poesía checa
28
29
30
DE VIVA VOZ 22. or. 18:00
IRAKURKETA KLUBA 21. or.
KONTZERTUA 17. or.
18:00 Ítaca. Nuevas voces latinoamericanas
19:30 5. ganbera kontzertua Canto de los graves - América norte y sur
EGUTEGIA 2022ko URTARRILA_MARTXOA OSTEGUNA
3
MINTEGIA 18. or.
16:30 Jóvenes programadores
TAILERRA 71. or.
17:30 - 19:00 Échale cuento MAHAI INGURUA 55. or.
OSTIRALA
4
LARUNBATA
IGANDEA
5
6
11
12
13
HITZALDIA 46. or.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO 62. or.
TOPAKETA 40. or.
19:00 Una vida por y para el cine
18:30 Crisis humanitarias olvidadas
TAILERRA 50. or.
19:00 a 20:30 La receta de nuestras vidas
10 MINTEGIA 18. or.
16:30 Jóvenes programadores
PROIEKZIOA ETA TOPAKETA 41. or.
19:00 Enero
TOPAKETA 50. or.
17:30 ¿Se puede mejorar la calidad del aire de las ciudades? Lecciones aprendidas de la COVID-19
18:00 - 19:30 El sombrero mágico
19:00 El recuerdo y la evocación
IRAKURKETA KLUBA 71. or.
17
18
19
MINTEGIA 28. or.
LABORATEGIA 65. or.
25
26
18:00 El viernes... TBO
20
TAILERRA 71. or.
17:30 - 19:00 Échale cuento
TERTULIA LITERARIA 49. or.
19:00 Leonardo da Vinci y la música
18:00 - 19:30 Reciclaje creativo
18:00 - 19:30 Cocinando historias MINTEGIA 28. or.
19:00 Leonardo da Vinci y la música
24
27
IRAKURKETA KLUBA 71. or.
18:00 El viernes... TBO TOPAKETA 25. or.
19:00 Juan José Millás y Juan Luis Arsuaga
31
11
INFORMAZIOA NOLA IRITSI CIVICAN - Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK Iruñea - 948 222 444 Autobusez. Geltokia gertu duten lineak: 1, 4, 8, 9, 10, 12, 15 eta 18. Bizikletaz. Aparkalekua sarreran. Autoz. Aparkaleku publiko bat hurbil.
ORDUTEGIAK Informazio puntua - Astelehenetik larunbatera, 09:00-21:00. Liburutegia (12 urtetik gora) - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 16:0021:00. Larunbatetan, 09:00-14:00. Haur liburutegia (3-12 urte) - Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Larunbatetan, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Oporraldian, astelehenetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Kafetegia - Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 eta 16:00-21:00. Larunbatetan, 10:30-14:00 eta 16:00-21:00.
JARDUERETAN PARTE HARTZEA Auditoriumeko jarduera guztiak streaming bidez ematen dira, Nafarroako Kutxa Fundazioak YouTuben duen kanalaren bidez. CIVICAN gune irisgarria da. Auditoriumeko jarduera guztiak irisgarriak dira entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, begizta magnetikoaren bitartez. Pertsona gorrentzat irisgarriak izan daitezen zeinu hizkuntzako interpreteekin eta/edo azpitituluekin egiten diren jarduerak dagozkion sinboloekin adierazita daude. Libreki eta doan sar daiteke eraikinera eta erakusketetara. Besterik adierazi ezean, jardueretara* sartzeko plaza erreserbatu behar da posta elektronikoz (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren Linean (948 222 444), urtarrilaren 10eko 09:00etatik aurrera, edukiera bete arte. Pertsona bakoitzak 2 erreserba egin ditzake gehienez. *Jarduerak arautzen ditu 2/1989 Foru Legeak, martxoaren 13koak, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzkoak. 12
KAFETEGIA CIVICANen barruan, kafe onaz eta askotariko eskaintza gastronomikoaz gozatzeko topagune atsegin bat, erabiltzaile guztiek Nafarroako Kutxa Fundazioaren zentro kulturalean goza dezaten, ingurune seguru eta atsegin batean.
CIVICAN SARE SOZIALETAN Zentroaren jarduera sare sozialetan azaldu eta partekatzen da. CIVICANek profil aktiboa du Youtube, Twitter, Facebook eta Instagramen. Gainera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean ikus daitezke programa, zerbitzu eta jarduerak, baita Nafarroako Kutxa Fundazioaren jarduerari buruzko berri garrantzitsuenak ere.
ARETOAK UZTEA ETA ALOKATZEA CIVICANek gelak eta aretoak eskaintzen ditu era guztietako erabileretarako: hitzaldiak, aurkezpenak, ikastaroak, bilerak, kontzertuak, jardunaldiak eta biltzarrak. CIVICANek aretoak doan utzi edo alokatzen dizkie helbide soziala Nafarroako Foru Erkidegoan duten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio edo fundazioei. Aretoak uzteko eta alokatzeko araudia, bai eta eskaera fitxak ere, Nafarroako Kutxa Fundazioaren webgunean eskuratu daitezke: www.fundacioncajanavarra.es/es/educacion-y-cultura/civican#cesionalquiler 13
> Encontrar la danza > Enclave Fortissimo > CIVICAN en Punto de Vista > Tertulias literarias > De viva voz
BITARTEKARITZA
PROGRAMAK 14
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
ENCONTRAR LA DANZA La Faktoria Choreographic Center zentroarekin lankidetzan eginen den bitartekaritza proiektua, nafar guztiak dantza garaikidera hurbiltzeko.
TOPAKETA
Con la danza
Urtarrilak 11, asteartea, eta 20, osteguna, 19:30. 3. gela > Dantzan interesa duten guztientzat > Programaren gidariak: Diego Pazó eta Lucía Burguete, LUR Egoitzak Nola begiratzen diogu dantzari? Non bilatu behar da (edo bilatzeari utzi) edertasuna, emozioa edo harridura? Topaketa hauetan, dantza lan laburrak aztertuko dira, eta publikoak bere zalantzak, desadostasunak edo lilura adierazi ahal izanen ditu. Performance laburren bideoak proiektatuko dira, eta horiei buruz hitz eginen da publikoarekin. Lan hori guztia osatzeko, “zuzeneko entsegu” batzuk eginen dira.
15
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK ENCLAVE FORTISSIMO Bitartekaritza proiektua Baluarte Fundazioarekin lankidetzan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren musika publiko guztiei hurbiltzeko eta, horrela, adierazpen artistikoen potentzialtasunari buruzko gogoeta eta eztabaida guneak sortzeko.
KONTZERTUA
Ganbera musika, 3. kontzertua La viola d’amore, un instrumento mágico Urtarrilak 12, asteazkena, 19:30. Auditoriuma
> Musikan interesa duten gazteentzat eta helduentzat J.L.T. Milandre, K. Stamitz, M.L. Goldis, G. Toeschi eta H. Casadesusen lanak. Interpretatzaileak: Robert Pajewski, viola d’amore; Dorota Pukownik, biolontxeloa; Francesca Croccolino, klabea
16
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK KONTZERTUA
Ganbera musika, 4. kontzertua Música de cámara en el Romanticismo Otsailak 23, asteazkena, 19:30. Auditoriuma
> Musikan interesa duten gazteentzat eta helduentzat H. Eslava eta J. Brahmsren lanak. Interpretatzaileak: Yorrick Troman eta Liesbeth Baelus, biolinak; Javier Gómez, biola; Lara Vidal, biolontxeloa; Elisa López, klarinetea; Juan Manuel Crespo, oboea.
ENTZUNALDI GIDATUA
7 kontzertua. Un virtuoso en cada atril Martxoak 16, asteazkena, 19:30. Auditoriuma
> Musikan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > María Setuáin Belzuneguirekin, bitartekaritza musikaleko irakasle espezialista Bartoken Kontzertua eta Txaikovskiren Beltxargen aintzira suitea, opari bikaina eta erronka handia dira musikari ororentzat Xarmaz eta misterioz beteriko partitura biziak dira, hainbat emozio eta mezu transmititzen dituztenak, une bakoitzean eta orkestrako kide bakoitzarentzat.
KONTZERTUA
Ganbera musika, 5. kontzertua. Canto de los graves - América norte y sur Martxoak 30, asteazkena, 19:30. Auditoriuma
> Musikan interesa duten gazteentzat eta helduentzat Johnstone, Villa-Lobos, Cage, Xavier Foley, Gershwin eta Armitageren lanak. Interpretatzaileak: David Johnstone eta Iván Casado, biolontxeloak; Piotr Piotrowsky, kontrabaxua.
17
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK CIVICAN PUNTO DE VISTAN Nafarroako Kutxa Fundazioak Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiarekin kolaboratzen du, zinema dokumentala publiko guztiei hurbiltzen laguntzen duten jarduerak programatuz.
MINTEGIA
Jóvenes programadores
Ostegunetan, otsailaren 3tik martxoaren 10era, 16:30-19:30 1. gela > Zinean eta ikus-entzunezko programazioan interesa duten 15-19 urteko gazteentzat > Dinamizatzaileak: Mercedes Álvarez, zine zuzendaria eta LENS Arte Bisualen Eskolako irakaslea, eta Arturo Redín, zine irakaslea eta gidoilaria. > Izen emateak urtarrilaren 19ra arte, Punto de Vistaren webgunean: www.puntodevistafestival.com Punto de Vista Zinema Jaialdiak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, gazteentzako programa hau antolatu du. Bertan, gazte talde bat bilduko da, eta hainbat film ikusi, haiei buruz hitz egin, eta bat aukeratuko dute, Jaialdian proiektatzeko. Mercedes Álvarez zinemagileak eta Arturo Redín gidoilari eta irakasleak Punto de Vista bezalako jaialdi batean zinea programatzeko lana zertan datzan azalduko dute, sei saiotan. Gainera, aukeratutako filma aurkeztuko dute ikusleen aurrean, eta, proiekzioaren ondoren, ikusleekin eginen den topaketan parte hartuko dute, Iruñean martxoaren 14tik 19ra eginen den Jaialdiaren barruan.
18
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
IKASTAROA
Cine documental contemporáneo
Astelehenetan, urtarrilaren 31tik martxoaren 21era, 19:00-20:30. 1. gela > Zinean eta ikus-entzunezko narratibetan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Juan Arteaga, kultur kazetaria > IZEN EMATEA: 50€ Ikastaro honetan, bost kontinenteetako hainbat dokumentalistaren lana emanen da ezagutzera. Horrez gain, beste saio bat eginen da, azken urteetan hainbat gairi buruzko lanak egin dituzten espainiar dokumentalista garaikideen lanari buruzkoa.
19
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK TERTULIAS LITERARIAS Irakurketa klubak literaturako gai garaikideetatik abiatuta gogoeta egiteko eta pentsamendua sortzeko bitartekaritza programak dira.
IRAKURKETA KLUBA
Café con libros. Madres e hijos
Urtarrilak 11, otsailak 8 eta martxoak 8 (astearteak), 18:00. 1. gela > Edozein generotako literaturan interesa duten helduentzat > Gidaria: Olga Balbona, liburuzaina Adituen arabera, amak haurraren bizitzako lehen urteetan duen zeregina funtsezkoa da haurraren garapenerako. Eta horrela izanik, urte horietan amaren eta haurraren artean sortutako loturak eragin zuzena izanen du haurrak helduaroan izan dezakeen nortasunean eta jokabidean. Literatura maiz murgildu izan da harreman estu horretan, ñabardura batzuetan eztiak eta besteetan garratzak dituen harreman horretan. Negu honetan, leiho txiki bat irekiko diogu gai garrantzitsu honi. Urtarrilak 11: Una madre, Alejandro Palomas (2019) Otsailak 8: Apegos feroces, Vivian Gornick (1987) Martxoak 8: El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes, Tatiana Tîbuleac (2019)
20
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK IRAKURKETA KLUBA
Liburuz liburu. Memoria azalean
Urtarrilak 18, otsailak 15 eta martxoak 15 (astearteak), 18:00. 1. gela > Euskarazko literaturan interesa duten helduentzat > Gidaria: Ángel Erro, idazlea Este ciclo leeremos tres novelas que tratan la memoria de manera diversa. En Gertakizuna (El acontecimiento) Ernaux rastrea descarnadamente su propia vida. Kirmen Uribe abre las puertas de la memoria histórica y Elena Ferrante nos lleva al Nápoles de su infancia. Hiru liburu hauek memoria lantzen dute, bakoitzak bere modura. Gertakizuna eleberrian autobiografia modu gordinean arakatzeko; Kirmen Uribek bere aldetik memoria historikora jotzen du; Elena Ferrantek bere haurtzaroko Napoli hirira garamatza. Urtarrilak 18 enero: Gertakizuna. Annie Ernaux; itz. Joseba Urteaga (2003) Otsailak 15 febrero: Adiskide paregabea. Elena Ferrante; itz. F. Rey (2014) Martxoak 15 marzo: Elkarrekin esnatzeko ordua. Kirmen Uribe (2016)
IRAKURKETA KLUBA
Ítaca. Nuevas voces latinoamericanas
Otsailak 1, martxoak 1 eta martxoak 29 (astearteak), 18:00. 1. gela > Literatura historikoan eta bidaiei buruzkoan interesa duten helduentzat > Gidaria: Diana Pindado, liburuzaina Urteko bigarren hiruhilekoan, Hego Amerikako paisaietan barrena ibiliko gara autore garaikideenen eskutik. Ikuspegi berriarekin, aldatzen ari den kontinente baten letra freskoak ekarriko dizkigute autore horiek, ñabardura ugari, pertsona desberdinak eta paisaia harrigarriak dituen kontinente baten letrak, mila aurpegiko gizarte anizkun baten irudi. Otsailak 1: Kramp, Mª José Ferrada (2019) Martxoak 1: La uruguaya, Pedro Mairal (2017) Martxoak 29: Cómo maté a mi padre, Sara Jaramillo (2020)
IRAKURKETA KLUBA
Mirador de cuentos
Urtarrilak 25, otsailak 22 eta martxoak 22 (astearteak), 18:00. 1. gela > Haur literaturan interesa duten helduentzat > Gidaria: Sara Machuca, liburuzaina Tiempo hitz misteriotsua da: ez da ikusten, ez da entzuten, ezin da harrapatu, baina badakigu existitzen dela, igarotzen ari dela senti dezakegulako eta hainbat tresnarekin neur daitekeelako. Gaztelaniaz ari garenean, tiempo meteorológico (denbora meteorologikoa edo eguraldia) zein tiempo cronológico (denbora kronologikoa) izan ditzakegu hizpide. Biek baldintzatzen dute gure bizitza: hotz egiten du?, bero egiten du?, goiz da?, berandu da? Hala ere, denok ez dugu kontzeptu horren pertzepzio bera, eta ez dugu berdin kudeatzen. Gai zoragarria, haur literaturaren bidez bertan murgiltzeko. Urtarrilak 25: ¡Cómo está el tiempo! Mercè Escardó i Bas; Gemma Sales (1997) Otsailak 22: Solo un segundo. Silvio Freytes; Flavio Morris (2007) Martxoak 22: Momo. Michael Ende (1973) 21
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
DE VIVA VOZ Irakurketa sustatzeko programa, helburutzat duena CIVICANera datozen haurrek testu onenak ezagutzea heldu baten ahotsean; hurbileko topaketa bat, non hitzak bizirik dauden eta liburu batek sor dezakeen erakargarritasun guztia erakusten duten.
Astelehenetan, urtarrilaren 10etik martxoaren 28ra, 18:00. Haur liburutegia > 4 urtetik gorako haurrentzat > Boluntario talde batek egindako irakurketak, liburutegiko taldearen laguntzarekin > Sarrera librea, edukiera bete arte (ez dago aurrez izena eman beharrik) Boluntario talde batek txandaka eginen ditu irakurketak, liburutegiko taldearen laguntzarekin: ipuinek eta poemek soinua jarriko diete liburutegiko astelehenei.
22
2022ko neguko jarduerak
BITARTEKARITZA PROGRAMAK
23
> Diálogos de > > > > > > > >
medianoche Escuela de humanidades. Leonardo da Vinci Conversatorios en la biblioteca Perspectivas Aula del pensamiento Mapas Paisaje sonoro HuEllas en femenino CIVICAN Noir
KULTURA ETA
PENTSAMENDUA 24
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
DIÁLOGOS DE MEDIANOCHE Diario de Navarrarekin lankidetzan egindako programa hau literaturako bide desberdinetan barneratzen da, mundu urrun eta imajinatuetara bidaiatzera gonbidatzen duten idazleen eskutik.
TOPAKETA
Juan José Millás y Juan Luis Arsuaga Martxoak 25, ostirala, 19:00. Auditoriuma
> Literaturan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Aurkezlea: Fernando Hernández, DN Managementeko Eraldaketa eta Garapen Digitaleko zuzendariordea Juan José Millás idazlearen eta Juan Luis Arsuaga paleoantropologoaren arteko topaketa honetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola heriotza eta betierekotasuna, gaixotasuna, zahartzea, hautespen naturala eta biziraupena. Paleontologoaren jakinduria eta idazlearen adimena eta errealitateari buruzko begirada pertsonal eta harrigarria uztartuko dira jarduera honetan. Umorea, zientzia, bizitzaren historia eta parerik gabeko bi pertsonaia, sapiensa eta neandertala, errealitateari eta geure buruari buruz hitz eginen dutenak. Juan José Millás idazle eta kazetariak (Valentzia, 1946) eta Juan Luis Arsuaga idazle eta Paleontologiako katedradunak (Madril, 1954) liburu bat argitaratu zuten 2020an: La vida contada por un sapiens a un neandertal. Bertan, bizitza eta bizitzaren jatorria eta eboluzioa ulertzen ahalegintzen dira, fikzioa eta dibulgazio zientifikoa, asmakuntza eta errealitatea nahastuz. Arrakasta handia lortu ostean, 2022an, La muerte contada por un sapiens a un neandertal argitaratuko dute.
ESCAPARATE DE LECTURAS
Diálogos de medianoche Martxoaren 1etik 31ra. Liburutegia
> Liburutegiak topaketa magiko hauen aurreko protagonistak ekarriko ditu gogora eta haiek sinatutako lanak ekarriko ditu, ale bakoitza berdingabe eginez.
25
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA ESCUELA DE HUMANIDADES. LEONARDO DA VINCI Nafarroako Kutxa Fundazioaren programa hau Ramón Andresek zuzentzen du, eta helburu hauek ditu: elkarrizketa eta ezagutzaren arloan akordio bat lortzea eragozten duen oztopo oro gainditzea. Leonardo da Vinciren figura oinarri hartuta, ikuspegi berriak ageri dira beti. Espiritu humanistaren ordezkari nagusia izanik, Leonardok gezurtatu egiten du gaur egun antagoniko gisa aurkezten diren Humanismoaren eta Zientziaren arteko polemika, hutsala guztiz.
HITZALDIA
Introducción a Leonardo da Vinci, con entrada y salida Urtarrilak 19, asteazkena, 19:00. Auditoriuma
> Historian eta artean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Juan José Lahuerta, Artearen Historiako irakaslea Bartzelonako Arkitektura Eskolan Leonardo da Vinciren figuraren inguruan, best-seller, biopic eta doku-reality ugari argitaratu izan dira, hainbat telefilm edo teledok filmatu izan dira, eta, jolas parkeetan, haren izena daramaten atalak daude. Eta horien bidez, Leonardoren irudi bat ematen zaigu: Leonardo jakintsua, aztia, mamu bihurria, haraindik eta mundutik bertatik mezuak bidaltzen dizkiguna, planeta honetako edo beste batzuetako hondamendi handienak edo misterio ezkutuenak iragartzen dizkiguna. XIX. mendean, Leonardoren inguruan mito bat sortzen joan zen –asmatzaile handia, etorkizuneko garaietako ingeniaritza guztiaren aitzindari handia, genero guztietako alkimista– eta haren irudiaren ustiapen komertziala egin zen, lantegi magiko gisa erabiltzen zuen dorrean itxita bizi izan zen bizar zuri eta luzeko gizon zaharraren irudia aurkeztu zitzaigun Orduan, zer esan dezakegu benetan garai eta leku jakin batean bizi izan zen artista apartaz? Hitzaldi honetan, Leonardoren obrari sarrera bat eginen zaio. Sarrerako atea izanen da Leonardoren garaia, eta irteerakoa, XX. mendeko abangoardiek haren lanaren inguruan sortu zuten mitoa.
26
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
ESCUELA DE HUMANIDADES. LEONARDO DA VINCI
HITZALDIA
Leonardo: dibujo del Hombre vitruviano
Otsailak 9, asteazkena, 19:00. Auditoriuma > Historian eta artean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Lino Cabezas Gelabert, Arte Ederretan doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko katedradun erretiratua Leonardo da Vinciren Vitruvioko gizona deritzon marrazkia, ospetsuena ez ezik, Arte Unibertsalaren Historian gehien erreproduzitu dena ere bada. 1490 inguruan egindako marrazki hori ikur unibertsal bihurtu da; artearen, kulturaren, humanismoaren eta, bereziki, arte errenazentistaren ikur. Oraintsuago, perfekzioaren ustezko gakoa bilatu eta identifikatu nahi izan dute batzuek marrazki horretan, Leonardok marrazkia egiteko erabili izanen zukeen proportzio sistema batean oinarrituta, eta, antza, arte guztietan aplikatu ahalko litzateke gako hori. Zentzu horretan, Leonardoren marrazkian oinarrituta teoria garaikide ugari formulatu dira, marrazkiaren esanahiak ikertu asmoz, eta ezaugarri eta inplikazio geometrikoen inguruko hipotesiak formulatu dira, ia beti marrazkiari gainjarritako eskemen bidez. Interpretazio horiek guztiak ikusita, agerikoa da azterketa proposamen gehienak arbitrarioak, elkarren kontrakoak eta bateraezinak direla. Eta horietako asko espekulazio erabat zentzugabeak direla.
27
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA ESCUELA DE HUMANIDADES. LEONARDO DA VINCI
HITZALDIA
MINTEGIA
Martxoak 2, asteazkena, 19:00. Auditoriuma
Martxoak 17 (osteguna) eta 18 (ostirala), 19:00. Auditoriuma
Leonardo arquitecto, 1482-1499 > Historian eta artean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaira: Carolina B. García-Estévez, arkitektoa eta Arkitekturaren Teorian doktorea Leonardo da Vinci Ludovico Sforzaren (1452-1508) gortearen zerbitzura aritu zen Milanen, eta arkitekturaren historiako pasarte garrantzitsuenetako baten protagonista izan zen. Kondotieroaren inguruan Italiako Quattrocentoko kultura bildu zen, Lombardiako hiriburuaren Erdi Aroko fisionomia aldatu eta abangoardiako manifestu moderno bihurtzeko asmoz; bertan, Francesco de Giorgio (1439-1502) eta Donato Bramante (14451514) arkitektoak eta Luca Pacioli (1447-1517) matematikaria jardun ziren Leonardorekin batera, zeregin horretan. Hitzaldi honetan, historiako funtsezko atal hori berreraikiko da, bere kontraesanak eta guzti. Leonardok, artea zientzia gisa jorratu zuen, naturari imitattio printzipio gisa behatuz, eta, horrez gain, erromatar arkitekturaren plastika ere aztertu zuen, besteak beste Milango San Lorentzo basilikari (IV. mendea) erreparatuz. Eredu horiek iruditeria bat osatzen dute, eta, hortik abiatuta, iraganak biziraun dezake formei bizi berri bat emanez.
28
Leonardo da Vinci y la música > Historian eta artean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Carlos Velilla, doktorea eta irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean Mintegi honetan, Leonardo da Vinci musikaria ezagutuko dugu, abeslari inprobisatzailea, musika tresnen sortzailea eta konpontzailea. Leonardoren margolanak aztertuko ditugu, eta, bereziki, haren asmakizun musikalen marrazkiak. Sortu zituen musika tresnak ezagutuko ditugu, bai eta Pizkundeko tailer artistikoetan lortu zituen ikaskuntzak ere, eta bereziki Leonardoren lehen maisua izan zen Andrea Verrochio eskultore, margolari, musikari eta urregilearen tailerrean lortu zituenak.
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
CONVERSATORIOS EN LA BIBLIOTECA Nafarroako Kutxa Fundazioaren Pentsamendu Partekatuko Liburutegia osatzeko proiektua herritarren pentsamendua ekoizteko espazioetan oinarrituta garatuko da, parte hartzearen eta lankidetzaren bidez. Programa honen bidez, pentsamendu garaikideko lekuak sortu nahi dira, kultura partekatuaren ordezkari garrantzitsuekin elkartuz.
TOPAKETA
Escribir y pedalear
Urtarrilak 17, astelehena, 19:00. Liburutegia > Literaturan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Ander Izagirre, idazlea Izagirrek pedalei eragiten die idazteko, bestela ezin du idatzi. Ezinbestekoa du liburuen pedalei eragitea, liburuetan barrena ibiltzea, edo gutxienez, pasilloan zehar salto egitea ideiak pixka bat astintzeko. Literatura eta bidaiak, kazetaritzako kronikak, kirola eta pedalkadak eskutik helduta datoz literatur topaketa honetan. Kronikak argitaratu ditu (Kolonbiako indarkeriaren biktimei buruz, Txernobylen bizirik atera zirenei buruz, Boliviako meatzeetan lan egiten duten neskatoei buruz, Espainiari vespan emandako itzuliei buruz), erreportajeak egin ditu National Geographic edo Argia aldizkarietan, eta Cansasuelos (2015), Pirenaica (2018), Los sótanos del mundo (2020), Plomo en los bolsillos (2020) eta Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey (2021) liburuak idatzi ditu, besteak beste. 29
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA CONVERSATORIOS EN LA BIBLIOTECA
TOPAKETA
Alicia más allá del espejo
Otsailak 4, ostirala, 19:00. Liburutegia > Literaturan eta kultura garaikidean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Elisa MacCausland, idazlea eta zine kritikaria Lewis Carroll, Alizia herrialde miresgarrian eleberri ospetsuaren egilearen 190. urteurrenean, ikus-entzunezkoetan Aliziaren figurak izan duen bilakaera ikertuko dugu. Erreferentzia eredu bat, eboluzionatu eta jatorrizko orrialdeak gainditu dituena, erreferentziazko irudikapen eredu batean oinarrituta sortua izan ondoren. Elisa MacCausland: kazetaria, kritikaria eta ikertzailea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Herri kultura aztertzen jarduten da. Emakumezko Komiki Egileen Kolektiboaren sustatzailea izan zen. Wonder Woman: El feminismo como super-poder (2017) eta, Diego Salgado kritikariarekin batera, Supernovas: Una historia feminista de la ciencia ficción audiovisual (2019) saiakera kritikoak idatzi ditu. Efecto Doppler kultur programan kolaboratzen du (Radio 3, RTVE), bai eta aldizkari espezializatuetan ere (Caimán: Cuadernos de cine, Dirigido por edo Comicmanía), non komikiaz, zineaz eta literaturaz mintzatzen den.
30
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
CONVERSATORIOS EN LA BIBLIOTECA
TOPAKETA
Los ojos cerrados
Otsailak 17, osteguna, 19:00. Liburutegia > Literaturan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Edurne Portela, idazlea Euskal idazlearen obra aztertuz, indarkeria mota ezberdinei eta horien irudikapenari buruz hausnartuko dugu, bai eta gaur egungo panorama literarioari buruz ere. Edurne Portela (Santurtzi, 1974). Historian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta, ondoren, Ipar Carolinako eta Pennsylvaniako Unibertsitatean Literatura Hispanikoko doktoregoa egin zuen. 2016an, Espainiara itzuli eta idazten hasi zen. 2017an Mejor la ausencia argitaratu zuen, Madrilgo Liburu Denden Gremioak Fikziozko Liburu Onena izendatutakoa, eta 2019an Formas de estar lejos eta 2021ean Los ojos cerrados (Galaxia Gutemberg). Galaxia Gutenberg argitaletxean narratiba garaikideko bilduma bat du, editore gisa, eta hainbat komunikabidetan kolaboratzen du (La Ser, Vocento taldeko egunkariak eta La Marea, besteak beste).
31
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA PERSPECTIVAS Pentsamendurako eta eztabaidarako espazio bat, non arlo zientifiko, sozial eta kulturaleko hainbat protagonistak publikoarekin partekatuko dituzten etorkizuneko gizarteak izanen dituen erronka nagusiak. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiarekin elkarlanean egindako programa. Moderatzailea: Nora Alonso, Biologian doktorea, DNA AdvisoryServices.
TOPAKETA
Inteligencia Artificial, Robótica y Big Data en el cuidado de los mayores Urtarrilak 26, asteazkena, 19:00. Auditoriuma
> Zientzian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatuak: Humberto Bustince, Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna NUPen, eta Helena Matute, Psikologiako katedraduna eta Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendaria Deustuko Unibertsitatean Zaintzak behar dituen gizarte zahartu batean bizi gara, eta, zentzu horretan, datuen eta adimen artifizialaren erabilerak eragin handia izan dezake. Teknologia horiek oso positiboak izan daitezke, baina, arrisku handiak ere egon daitezke, behar bezala aztertzen eta arautzen ez badira. Topaketa honetan, Humberto Bustincek eta Helena Matutek gure etorkizuneko bizimoduaren alderdi hori aztertuko dute. Egungo joeren arabera, datuek, robotikak eta adimen artifizialak zer eragin izan lezakete gizarte zahartu baten kudeaketan? Zer ondorio psikologiko eta sozial izan litzakete? Zer arrisku saihestu beharko lirateke?
32
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
PERSPECTIVAS
TOPAKETA
¿Por qué enfermamos? ¿Por qué morimos?
Martxoak 9, asteazkena, 19:00. Auditoriuma > Zientzian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatuak: María Martinon, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta José Félix Massó, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea Nafarroako Unibertsitatean Zergatik gaixotzen gara? Zergatik hiltzen gara? Gure garunaren ezaugarri baten ondorioz egiten ditugun galderak dira; izan ere, gauzei zentzua aurkitzen saiatzen gara, eta, horretarako, erantzun argirik ez duten galderak egiten dizkiogu geure buruari. Adibidez, zein den bizitzaren zentzua.Izaki bizidun guztiek dute hasiera eta amaiera, eta hilezkortasuna heresia biologiko bat da. Gure gorputzak funtzionamendu konplexua du, eta aztoratzeko aukera ugari daude. Asaldura horietako batzuek gaixotasunak eragiten dituzte. Topaketa honetan, gaixotasunen arrazoi posibleen zerrenda eztabaidatu eta gaixotzeko mekanismoak aztertuko ditugu.
33
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA AULA DEL PENSAMIENTO Filosofiari eskainitako espazio honetan, pentsalariek zenbait kontzeptu klasiko definitzen dituzte pentsamenduaren historiaren bitartez, gaur egungo mundua azaltzeko.
HITZALDIA
Diálogo
Otsailak 10, osteguna, 19:00. Auditoriuma > Filosofian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Sira Abenoza, Institute for Socratic Dialogue fundazioaren sortzailea eta zuzendaria Beste hainbat kontzeptu bezala, erabilera politiko txarragatik edo erabilera interesatuagatik, “elkarrizketa” kontzeptua indarra galtzen joan da, eta, gaur egun, badirudi jada ez dugula baloratzen zer garrantzi eta zentralitate duen gizakion bizitzan. Gadamerrek proposatu zuen bezala, elkarrizketa pentsatzearen jatorrizko egitura da. Pentsatzea norberarekin hitz egitea da. Nolanahi ere, nor bere baitan biltzeaz eta bakarrizketaz harago, animalia sozialak garen aldetik, gainerakoekin hitz egiteko gaitasuna izatea ere garrantzitsua da. Elkarrizketa arrazoiaren bidez bidaiatzea bada, gaur egun hori bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da gainerakoen arrazoien bidez bidaiatzen jakitea. Hitzaldi honetan, filosofia sokratikoko eta platonikoko elkarrizketaren jatorrizko noziotik gaur egungo eskola dialogikoetara bitarteko ibilbidea eginen dugu.
34
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA IKASTAROA
Introducción a la filosofía
Ostegunetan, urtarrilaren 20tik martxoaren 17ra, 19:30-21:00. 2. gela
> Filosofian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Egoitz de la Iglesia, Filosofian doktorea > IZEN EMATEA: 48€ Ikastaro honetan filosofiarako lehen hurbilketa eginen dugu, etorkizunean gehiago sakondu ahal izateko. Filosofiak historian izan duen bilakaera aztertuko dugu, eta, horretarako, autore bakoitzaren funtsezko kontzeptuak eta haien garapena aztertuko ditugu. Modu atseginean, eta, aldi berean, sistematikoan, pentsamendu filosofikoaren gakoak azalduko ditugu, historian izan duen bilakaera ulertzeko. Ikastaro honetan parte hartzen dutenek ulertu ahal izanen dute zer den filosofia eta zer helburu izan dituen historiako une bakoitzean.
35
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA MAPAS Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Ateneo Navarro / Nafar Ateneoak Europako poesiaren kartografia berezia egin dute. Proiektu hau espazio ireki bat da, ibilbide bat egiten duena mendebaldeko pentsamenduaren tradizio poetiko askotarikoetan barrena eta leiho bat irekitzen duena kultura berrietara. Daniel Rosino liburu saltzailea du koordinatzaile. HITZALDIA
Ex Ponto. Breve panorámica del espacio lírico yugoslavo Otsailak 16, asteazkena, 19:00. Auditoriuma
> Olerkian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Maja Vasiljevic, irrati komunikatzailea eta itzultzailea Serbokroaziera hizkuntza gaztea eta, hala ere, ofizialki jada ez da existitzen; dena den, mende gutxi batzuetan idazle eta poeta handiak eman ditu, hala nola Ivo Andrić (Literaturako Nobel Saria 1961ean), Miroslav Krleža, Meša Selimović eta Miloš Crnjanski, beste askoren artean. Gaztelaniarako itzultzaileek bereziki eleberrian lan egin dute, baina poesia ia umezurtz geratu da gaztelaniazko bertsio “bikiei” dagokienean. Hitzaldi honetan, XIX. eta XX. mendeetan Jugoslaviako lurraldeetan jaio ziren sei poeta aurkeztuko ditugu, hala nola Tin Ujević, Ivo Andrić eta Lidija Dimskovska. Maja Vasiljevic (Belgrad, 1962) ingeles filologian eta literaturan lizentziaduna da Belgradeko Unibertsitatean. 2017tik Rumbo al Este irratsaioko zuzendaria eta aurkezlea da Radio Clásican. Gainera, Osnabrückeko Morgenland Jaialdiko Balkans Beyond Brass edizioko aholkulari artistikoa eta komisarioa da; eta El Este (Radio 3 eta Radio UNAM México) eta Solo canciones: el Este (Radio Clásica) irratsaioen egilea, zuzendaria eta aurkezlea. 36
HITZALDIA
Poesía checa
Martxoak 23, asteazkena, 19:00. Auditoriuma > Olerkian interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Monika Zgustova, idazlea eta txekiera-gaztelania itzultzailea Europako puzzlean txekiera hizkuntza minoritarioa den arren, nazioartean ezagunak eta itzuliak diren idazleak eman ditu. Poeta modernoen eta garaikideen artean, besteak beste Holan, Nezval eta Seifert (Nobel Saria 1984an) nabarmentzen dira, eta gonbidatuta daude txekierazko poesia azken bi mendeetako europar korronteen testuinguruan kokatu nahi duen hitzaldi honetara. Monika Zgustova (Praga, 1957) txekierazko literatura gaztelaniadunen munduan sartzea ahalbidetu duen funtsezko figura da. Txekiar idazleen lan ugari gaztelaniara eta katalanera itzuli ditu. Gainera, zortzi eleberri eta lau saiakera liburu argitaratu ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira Vestidas para un baile en la nieve (2017) eta argitaratu duen azken liburua, La bella extranjera. Praga y el desarraigo (2021). Bere lanak hamar bat hizkuntzatara itzuli dituzte, eta El País egunkariko iritzi atalean, El País Semanalen eta La Vanguardian kolaboratzen du, besteak beste.
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
PAISAJE SONORO Nafarroako Kutxa Fundazioak Musex Industries-ekin lankidetzan egiten duen programa, soinuarekin eta soinu ikerketarekin lotutako beste praktika batzuk arakatzeko helburuarekin. Abangoardiako musikan interesa duten gazteentzat eta helduentzat.
TAILERRA
Sampling creativo
Otsailak 12, larunbata, 09:30-13:30 eta 16:00-18:00. 2. gela > Musika elektronikoan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Jaime Tellado (Skygaze) > IZEN EMATEA: 60€ Collagea beste adierazpen artistiko plastiko batzuei begira zer den, beste horrenbeste da samplinga soinuari dagokionean. Oso teknika arrunta da zinemarako eta telebistarako musika sortzeko, eta publizitatean, telesailetan eta ikusentzunezko multimedia edukietan erabiltzen da. Tailer honetan, Skygaze artistak, metodo teoriko eta bereziki praktikoen bidez, sampling, erritmika eta layering harmonikoko jarraibide batzuk emanen ditu gure nahasketetan baliatu ahal izateko.
37
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA PAISAJE SONORO
LIVE + TOPAKETA
Promising Youngster
Otsailak 12, larunbata, 19:00-21:00. Auditoriuma > Promising/Youngster Diego Cadiernoren izengoitia da, eta pistatik urrunen dauden bere sorkuntzei irteera emateko beharraren ondorioz sortu duen proiektua da. Oinarri kurruskatsuak, baxu gizenak, pad ameslariak eta instrumentazio analogikoa eta digitala bat eginda, nolabait IDM, downtempo, ambient eta shoegaze gurutzatuta sortu litezkeen paisaiak osatu ditu.
38
DJ SET
Pablo Cotton
Otsailak 12, larunbata, 18:30-21:00. Kafetegia > Pablo Cotton, Cintruenigon jaioa, Cotton Club-en (Cintruenigo) musika jarriz hasi zen musika elektronikoa, nahasketa teknikak eta musika estiloen mundua ezagutzen. Bere saioek energia, giro ona eta kolorea dituzte ezaugarri, eta ikusleen konplizitatea eta alaitasuna lortzen ditu horrela.
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
PAISAJE SONORO
DJ SET
Gela
Otsailak 26, larunbata, 17:00-18:00. Auditoriuma > Gelaren musika ibilbidea 2003an hasi zen Murtzian, eta, ordutik, munduko hainbat txokotan bizi eta inspiratu da, bere soinua estiloen amalgama bihurtu arte, disko (Brasilgo eraginekin), acid house, techno, oldskool, space disco edo Letfielden ukituekin.
TOPAKETA
Como nació el sello más importante de Europa
Otsailak 26, larunbata, 18:00-18:45. Auditoriuma > Con Renaat Vandepapeliere & Sabine Maes R&S Records 80ko hamarkadan Renaat Vandepapelierek eta Sabine Maesek sortutako diskoetxea da. Zigilu hori mundu garaikidean iraultza eragin duten generoen Europarako sarrera izan zen, haren bidez iritsi baitziren gurera besteak beste techno eta house generoak. Aitzindariak izan dira gure garaiko musika elektroniko aurreratuena argitaratzen, eta new beat, hardcore techno, Rave Music eta ambient musiketan espezializatu dira. Bikote honek berezko gaitasuna du abangoardia antzemateko, eta, gaur egun, zenbait hamarkadako ibilbidearen ondoren, beren zigilua apustu artistikoei aurrea hartuta kudeatzen jarraitzen dute, abangoardiako artista eta azpigenero berriekin.
DJ SET
Renaat Vandepapeliere
Otsailak 26, larunbata, 19:00-20:00. Auditoriuma
39
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA HUELLAS EN FEMENINO Programa honek helburutzat du emakumeek kulturaren arlo desberdinetan egiten duten lana ezagutzera ematea, arreta berezia eskainita Nafarroan bizi diren eta lan egiten duten emakumeei.
TOPAKETA
Una vida por y para el cine
Martxoak 4, ostirala, 19:00. Auditoriuma > Kulturan eta feminismoan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Julia Juániz, muntatzailea eta bideoartista Julia Juaniz muntatzaile nafarrak hirurogei film baino gehiago egin ditu hogeita hamar urteko ibilbide profesionalean. Besteak beste, Víctor Erice, Carlos Saura eta Daniel Calpasoro zuzendari handiekin lan egin du. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako eta Europako Zinema Akademiako kide da, eta gidoi eta muntaia zinematografikoari buruzko ikastaroak eman izan ditu Espainiako hainbat erakundetan. Bere ibilbide zinematografikoaz gain, Julia Juánizek ibilbide propioa eraiki du bideoartista eta argazkilari gisa, eta banakako eta taldekako erakusketetan parte hartu du. Topaketa honetan bere esperientziaz hitz eginen digu, kontuan hartuta lanbide honetan emakumeak gutxiengoa izan direla eta izaten jarraitzen dutela.
40
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
PROIEKZIOA ETA TOPAKETA
Enero
Martxoak 10, osteguna, 19:00. Auditoriuma > Kulturan eta feminismoan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Ione Atenea, zine zuzendaria Ione Atenea Arte Ederretan lizentziaduna da. Argazkigintzan eta bideo-dokumentalaren arloan egiten du lan. Bere bizipenetatik eta hurbileko ingurunetik abiatuta, alderdi intimoan eta pertsonalean oinarrituta, maila unibertsalera hurbildu eta hausnartu egiten du, memoriaz, denboraren joanaz, heriotzaz edo identitateaz, besteak beste. Enero zahartzaroaren erretratu intimo bat da, laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bidez eraikia. Emakume horiek zinemagilearen amonak dira, eta beren sustraietarako bidaian lagundu die Ione Ateneak. Kamerak zahartzen ari diren gorputzen keinuak eta materialtasuna islatzen dituen bitartean, Ioneren ahotsak, kameraren atzean, beren bizitzei, denboraren joanari eta heriotzari buruz galdetzen die. Europako opera prima onenaren saria jaso du Gijongo Nazioarteko Jaialdian eta 2019ko Feroz Sarietan dokumental onenaren izendapena jaso zuen.
ESCAPARATE DE LECTURAS
HuEllas en el cine
Martxoaren 1etik 31ra. Liburutegia > Kulturan eta feminismoan interesa duten gazteentzat eta helduentzat Liburutegiko erakustokietan hainbat gairi buruzko iradokizunak bildu eta “HuEllas en femenino” programazioarekin lotutako materialak eskainiko dituzte. XX. mendetik, emakumeak benetako IKUSTEKO iraultza izan dira zinemaren munduan. ESPAZIOA Zailtasunak gorabehera, eta prozesua > Liburutegiko pantailan filmak gogorra izan arren, kamerak eta zinema ikusi ahal izanen dira, aldez aparatuak hartu ahal izateko borrokatu aurretik izena emanda. dira, kontakizunak berritu ahal izateko beren ahots propioarekin.
41
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA CIVICAN NOIR CIVICANek, Nafarroako liburutegi publikoen sarearekin elkarlanean, literatura eta zinema beltzari eskainitako Iruñeko eleberri beltzaren jaialdiarekin kolaboratzen du.
TERTULIA LITERARIA
Vais a decir que estoy loco
Urtarrilak 18, asteartea, 11:30. 3. gela > Literatur sorkuntzan eta genero beltzean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatua: Andreu Martín, elaberri idazlea, komiki gidoilaria eta zine gidoilaria, eleberri beltzean espezializatua > Parte hartzeko, beharrezkoa da “Vais a decir que estoy loco” (Andreu Martín, 2021) irakurri izatea. Liburutegian bertan jaso daiteke ale bat, aldez aurretik. Francesc Ascás ahotsak entzun eta gauza arraroak esaten dituen gazte bitxia da, komikiak marrazten dituena eta telebistako azti baten iragarpenen mendean erorita dagoena. Etxean giltzapetuta bizi da, pertsianak beheratuta, eta zirrikituetatik sartzen den argia bakarrik ikusten du. Harik eta egun batean Blanca Benito, bere auzokide eta lagun bakarra, hilda agertzen den arte. Orduan, poliziak hilketa leporatuko dio; izan ere, bera eraikineko zoroa da, eta, jakina, zoro bat edozertarako gauza da.
42
COMBATE LITERARIO
Combate literario
Urtarrilak 27, osteguna, 19:00. Liburutegia > Literatur sorkuntzan eta genero beltzean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Jokin Azketa liburu saltzailearen eta Carlos Bassas idazlearen arteko “borroka” Borroka literario honetan Jokin Azketa mendiko literaturan espezializatutako liburu saltzailea eta Carlos Bassas eleberri beltzaren idazlea izanen ditugu aurrez aurre. Biek beren iritziak defendatuko dituzte bestearen aurrean, bi esparru oso ezberdinetatik.
2022ko neguko jarduerak
KULTURA ETA PENTSAMENDUA
IKASTAROA
Claves de la novela negra
Asteartetan, urtarrilaren 25etik martxoaren 22ra, 18:00-19:30. 2. gela > Literatur sorkuntzan eta genero beltzean interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Carlos Bassas, idazlea eta Komunikazio Publikoan doktorea > IZEN EMATEA: 60€ Ikastaroaren helburua da eleberri beltzaren eta haren azpigenero nagusien (enigma-misterioa, poliziakoa, hardboiled, crook) gako narratibo, dramatiko, tematiko, sozial eta psikologikoetan murgiltzea, ikuspuntu teoriko-praktikotik. Arketipoak, klixeak, trama, atmosfera, hizkuntza… Ibilbide bat generoan eta haren “arau” eta “ezaugarri” nagusietan barrena. Eleberri beltz bat pentsatzen, planifikatzen, egituratzen eta idazten ikastea.
43
> Jakin Mina
2021-2022 Nafarroan > Elkarrizketa taldeak
HEZKUNTZA 44
2022ko neguko jarduerak
HEZKUNTZA
AKIN MINA 2021-2022 NAFARROAN Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiarekin elkarlanean. Nafarroako ikastetxeetarako hitzaldi zikloa DBH4ko ikasleentzat, Jakiunde – Zientzia, Arte eta Letren Akademiarekin lankidetzan antolatua. Izen ematea Jakiunderen bidez, helbide elektroniko honetara idatzita: akademia@jakiunde.eus
HITZALDIA
Música: ¿oír o escuchar?
Urtarrilak 21, ostirala, 17:30. Auditoriuma > Hizlaria: Teresa Catalán, konpositorea, Konposizioan eta Instrumentazioan katedradun emeritua, 2017ko Musikako Sari Nazionala, JAKIUNDEko akademikoa, eta 2021eko Vianako Printzea Saria Musikara hurbiltzea bidaia zirraragarria eta saihestezina da, musika gurekin baitago gure eguneroko jardueretan. Baina, zer da musika? Entzuten dugu edo aditzen dugu? Zergatik gustatzen zaigu horrenbeste? Musika guztiak berdinak dira? Galdera askori erantzun diezaiekegu, musikak zer proposatzen digun ulertzeko.
HITZALDIA
Nafarroako konkista bere bosgarren mendeurrenean (1512/1522-2022) Otsailak 11, ostirala, 17:30. Auditoriuma
> Hizlaria: Roldán Jimeno, Historia, Filosofia eta Zuzenbidean doktorea, Zuzenbidearen Historiako irakaslea NUPen, eta JAKIUNDEko akademikoa 1512. eta 1522. urteen artean Gaztelak Nafarroa konkistatu eta erresuma bitan banatuta geratu zenean, Pirinioetan hegoaldeko Nafarroako erresumaren estatutu instituzionala aldatu egin zen. Gerraren bilakaera militarra labur-labur azaltzen duen sarrera baten ondoren, konkistaren gako politikoak eta legezkoak aztertuko ditugu. Fernando Katolikoak konkista justifikatzeko erabili zituen arrazoi juridikoak, erresuma Gaztelako Koroari atxikitzea, Karlos I.aren amnistiak, erresumaren gonernu organoak, erresumaren eraketa, eta, azkenik, Nafarroako erresumaren estatutu instituzionalari buruzko doktrinaren eraketa. 45
2022ko neguko jarduerak
HEZKUNTZA
JAKIN MINA 2021-2022 NAFARROAN
HITZALDIA
¿Se puede mejorar la calidad del aire de las ciudades? Lecciones aprendidas de la COVID-19 Martxoak 11, ostirala, 17:30. Auditoriuma
> Hizlaria: Jesús Mari Santamaría, Kimika Analitikoko katedraduna, Ingurumen Kalitateko Laborategi Integratuko (LICA) zuzendari teknikoa, Biodibertsitate eta Ingurumen Institutuko (BIOMA) zuzendaria Koronabirusa agertu eta hedatu izanak lotura estua du gure egungo bizi ereduarekin; izan ere, globalizazioak eta hazkunde demografikoak eraginda, materialak eta pertsonak neurrigabeki ibiltzen dira kontinente batetik bestera, eta, giza jardueren inpaktu handiaren ondorioz, ekosistemak suntsitzen ari dira. Hortaz, aldaketa geopolitiko bat egin eta "globalizazio iraunkor" bat lortzeko premia larriaz hausnartu beharko genuke, ekosistemen eta biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzeko eta berotze globala arintzeko.
46
2022ko neguko jarduerak
HEZKUNTZA
ELKARRIZKETA TALDEAK
> Hizkuntzak dinamizatzeko taldeetan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Urtarrilaren 10etik ekainaren 17ra > Proposamen honen helburua da topaketa eta ikaskuntza foroak sustatzea, ideiak eta ezagutzak trukatzeko. Hainbat hizkuntzatan hitz egin nahi duten pertsonak biltzeko gunea da. FRANTSESA. Asteartetan, 19:00-21:00. Kafetegia INGELESA. Asteazkenetan, 10:00-12:00. 1. gela ALEMANA. Asteazkenetan, 19:00-21:00. Kafetegia EUSKARA. Ostegunetan, 19:00-21:00. Kafetegia
47
> Espacio cocina
OSASUNA ETA ONGIZATEA 48
2022ko neguko jarduerak
OSASUNA ETA ONGIZATEA
ESPACIO COCINA CIVICANeko sukaldeko ateak eta suak irekiko ditugu, taldeko hitzari harrera egiteko, ezagutzak partekatzeko eta ikaskuntza eta zapore berriekin esperimentatzeko topagune bat izateko. Behatzeko, hausnartzeko eta eguneroko ekintzak sortzeko denbora-espazio bat, gure ingurunea eraldatzen lagunduko diguten oinarriak ezartzeko.
TERTULIA LITERARIA
Cocinando historias
Martxoak 17, osteguna, 18:00-19:30. Sukaldaritza gela > Literaturan eta sukaldaritzan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gidaria: Olga Balbona, liburuzaina > Parte hartzeko, beharrezkoa da “Unas gotas de aceite” (Simonetta Agnello Hornby, 2016) irakurri izatea. Liburutegian bertan jaso daiteke ale bat, aldez aurretik Gastronomiari eta gastronomiaren inguruko gaiei buruzko literatur solasaldia, familia ondareak, kontakizunak eta memoria kolektiboa, kulturak eta askotariko paisaiak eta herrikideak ezagutzeko. 49
2022ko neguko jarduerak
OSASUNA ETA ONGIZATEA ESPACIO COCINA
TAILERRA
La receta de nuestras vidas
Otsailak 10, 17 eta 24 eta martxoak 3 (ostegunak), 19:00-20.30. Sukaldaritza gela > Literaturan eta sukaldaritzan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: Katy Leatxe, kultura kudeatzailea eta idazketa sortzailean trebatua. Idazketa sortzailearen bidez, parte hartzaileek beren bizitzaren parte izan den errezeta, plater, sukalde edo pertsona gogora eta orainera ekarriko dute. Errezeta bilduma kolektibo bat osatuko dugu, eta esperientziaren kontakizunak errezetaren osagaiek bezainbesteko garrantzia izanen du.
TOPAKETA
El recuerdo y la evocación
Martxoak 10, osteguna, 19:00. Sukaldaritza gela > Literaturan eta sukaldaritzan interesa duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatuak: Galder Reguera, idazlea, eta Yolanda Sahún, sukaldaria Topaketa honetan, gure sustraietara itzultzeko beharraz hitz eginen dugu, eta sustraiak gure orainera hurbiltzea pizgarri bat izan daitekeela eta gure eguneroko bizitzako alderdi askori zentzua eman diezaiokeela ikusiko dugu. Sukaldari baten eta idazle baten bizitzako ikuspegien eta esperientzien bidez, lau eskutara prestatutako kontakizun bat. Itxuraz ezberdinak diren bideetatik, haien ondarean sakonduko dute eta oraina berrinterpretatu eta orainaldi berri bat idatziko dute. 50
2022ko neguko jarduerak
OSASUNA ETA ONGIZATEA
ESPACIO COCINA
ESCAPARATE DE LECTURAS
Lecturas sabrosas
Otsailaren 1etik 28ra. Liburutegia > Haur, gazte eta helduentzat Janariari eta sukaldean aritzeko arteari buruzko lanen erakusketa zabala, fikzioaren ikuspegitik – sukaldari, gourmet eta zinemako eta literaturako jatunen istorioak– eta informazioaren ikuspegitik –sukaldaritzako eskuliburuak edo dietetika, nutrizio eta elikadura nahasmenduei buruzko liburuak–. Erakusleiho gozo bat adin guztietarako, irakurtzeko eta hatzak zurrupatzeko aukera ematen duena. 51
> Fundación
Caja Navarra en abierto > Sostenibles > Tránsitos
ELKARTASUNA 52
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
FUNDACIÓN CAJA NAVARRA EN ABIERTO Nafarroako Kutxa Fundazioak Foru Erkidegoan sustatzen dituen kultura, gizarte eta hezkuntza arloko esku hartze proiektuak azaltzeko programa. Aurtengo neguan, erakundearentzat oso garrantzitsuak diren bi proiektu partekatuko ditugu: Nafarroa Solidarioa eta Ahaztutako Krisien Fondoa.
NAFARROA SOLIDARIOA gizarte erakundeen proiektuetarako laguntza programa bat da, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak sustatua, eta pandemiak kolektibo ahulenetan dituen ondorioak arintzeko sortu zen.
JORNADA DE RETORNO
Navarra Solidaria 2020
Urtarrilak 27, osteguna, 09:30. Auditoriuma > Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat eta hirugarren sektoreko erakundeentzat Beste entitate, erakunde eta enpresa batzuekin aliantzak sortzeko premisaren pean, babestutako proiektuen garapenaren balantzea egiteko unea da, eta, horretarako, Nafarroa Solidarioaren parte izan direnen testigantzak entzunen ditugu.
53
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
FUNDACIÓN CAJA NAVARRA EN ABIERTO
Nafarroako Kutxa Fundazioak, AHAZTUTAKO KRISIEN FONDOAren bidez, arreta eskasa jasotzen duten krisi humanitarioen arazoa arintzen lagundu nahi du.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO
El recorrido de la noticia
Martxoak 2, asteazkena, 16:30-20:00. 3. gela > Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Gidaria: Javier Espinosa, gizarte aholkularia Fotokazetariek eta komunikabideek krisi humanitarioei buruzko sentsibilizazio sozialean duten eginkizunari buruzko ideiak partekatzeko eta eztabaidatzeko espazioa.
54
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
FUNDACIÓN CAJA NAVARRA EN ABIERTO
MAHAI INGURUA
Crisis humanitarias olvidadas Martxoak 3, osteguna, 18:30. Auditoriuma
> Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Gidaria: Daniel Burgui, fotokazetaria Fotokazetaritzako eta nazioarteko kronikako erreferenteekin topaketa, aldi baterako flashari eta portada izateari uztearen ondorioei buruz.
55
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
SOSTENIBLES Ingurumen eredu iraunkorrak aztertzeko, hausnartzeko eta babesteko programa. Hiruhileko honetan, lehengaien muga naturalen gaia aztertuko da, kontuan hartuta horietako batzuk gero eta beharrezkoagoak direla; koltana, lur arraroak, litioa eta nikela, besteak beste. Mineral estrategikoak dira, naturan urriak direlako edo horien erauzketa gutxi batzuek kontrolatzen dutelako.
BISITA GIDATUA ERAKUSKETA
Tecnología libre de conflicto
Otsailaren 7tik martxoaren 11ra. Ataria > ALBOAN erakundearen proposamen bat, Iván Benítezen argazkiekin, ezagutzera emateko zer lotura dagoen baliabide naturalen kontrolaren eta ustiapenaren, giza eskubideen urraketaren, ingurumena suntsitzearen eta egunero erabiltzen dugun teknologiaren artean. 56
Otsailak 14, astelehena, 18.00. Ataria
> Gidaria: Iván Benítez, argazkien egilea.
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
SOSTENIBLES
TOPAKETA
Escasos en la naturaleza
Otsailak 21, astelehena, 19.00. Auditoriuma > Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Gonbidatuak: Guiomar Calvo geologoa, Zaragozako Unibertsitatekoa, eta Aitor Urresti, UPV/EHUkoa Trantsizio ekologikoa eta digitala arriskuan egon daiteke energia berriztagarriak ekoizteko ezinbestekoak diren lehengai jakin batzuk falta direlako eta lehengai horiek lehengoratu eta berrerabili ahal izateko diseinatuta ez dagoen kontsumo esponentzialaren eta neurrigabearen ondorioz.
57
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
TRÁNSITOS Gizakia betidanik mugitu izan da, espeziea agertu zenetik. Programa honetan, mugikortasun horrekin zerikusia duten gaiak jorratuko ditugu; ikusiko dugu mugikortasuna krisi humanitarioengatik, ingurumen krisiengatik edo aukera berriak bilatzeko izan daitekeela, eta, ondoren, finkatzea gertatzen dela, harrera gizarte berriarekin kohesioan.
HITZALDIA
Migraciones y DD.HH.: disfunciones de gobernanza que crean falsas amenazas Urtarrilak 24, astelehena, 19:00. Auditoriuma
> Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Hizlaria: Gemma Pinyol Jiménez, Instrategieseko migrazio politiken zuzendaria Azken hamarkadan oso gutxi hitz egin da immigrazio politikei buruz. Migrazioen gobernantzari buruzko eztabaida mugen kontrolera mugatu da, eta migratzen duten pertsonak elementu geoestrategiko desegonkortzaile bihurtu dira nazioartean.
58
2022ko neguko jarduerak
ELKARTASUNA
IKASTAROA
Desmontando bulos
Otsailak 2 eta 3, asteazkena eta osteguna, 17:00-20:00. 3. gela > Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Irakaslea: ‘Zaska’ Zurrumurruen Aurkako Nafarroako Sarea > IZEN EMATEA: 16€ Ikaskuntzarako eta berrikuspen pertsonalerako espazioa, gizartea nola informatzen den ikusteko, eta, batzuetan, kontziente izan gabe, gezurrak betikotzen lagundu dezakegula ohartzeko.
TAILERRA
Mentoría social
Otsailak 16, asteazkena, 18:30. 3. gela > Gizarte eraldaketa sustatu nahi duten gazteentzat eta helduentzat > Familiaren laguntzarik ez duten gazte migratzaileei arreta integrala emateko Nafarroako Gobernuaren KIDEAK programarekin lankidetzan Pentsatu duzu inoiz zure esperientziaren potentzialean, eta zer eragin izan dezakezun beste pertsona batzuengan? Gizarte mentoretza beren borondatez aukera desparekotasuneko egoera batean dauden pertsonei laguntzea erabakitzen duten pertsonen arteko harremanean datza.
59
> Jugar, pensar > ArtLab Espacio de
creación > Mi primera vez > La hora del cuento > Territorio joven
GAZTEAK ETA FAMILIAK 60
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
JUGAR, PENSAR Haurrak pentsalari nekaezinak dira, eta, haien jakin minari esker, etengabe ikasten dute errealitatetik eta inguratzen dituen mundutik. JUGAR, PENSAR jolasaren, musikaren, artearen edo literaturaren bidez gogoeta egin, eztabaidatu eta ezagutza partekatua lortzeko espazioa da.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO
La cápsula del tiempo
Urtarrilak 29, larunbata, 18:00-19:30. Haur liburutegia > 6-8 urteko haurrentzat > Jakinmin Praktika Flosofikoak elkarteko bitartekari profesionalekin Zer da gauzen itxura eta estetika? Edertasuna, artea, plazera kontzeptu subjektiboak dira, gure eguneroko bizimoduan ditugunak. Tailer honetan, pertsonen eta gauzen ezkutuko edertasuna ulertzen eta aurkitzen saiatuko gara, jolasaren bidez. 61
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK JUGAR, PENSAR
LABORATORIO DE PENSAMIENTO
Atravesar el espejo
Otsailak 5, larunbata, 11:00-12:30. Haur liburutegia > 8-12 urteko haurrentzat > Irakaslea: Elisa MacCausland, kazetaria eta zine kritikaria Gaur egun, litekeena da mundua ispiluaren beste aldetik pentsatzea? Marrazkien, idazketa automatikoaren, argazkiaren eta collagearen laguntzaz, gure isla zalantzan jarriko dugu, irudiz elikatzen den gizarte honetan.
LABORATORIO DE PENSAMIENTO
El sombrero mágico
Martxoak 12, larunbata, 18:00-19:30. Haur liburutegia > 6-8 urteko haurrentzat > Jakinmin Praktika Flosofikoak elkarteko bitartekari profesionalekin Demagun pentsamendua irakurtzen duen kapela magiko bat dagoela. Gustatuko litzaizuke bat edukitzea? Zer gertatuko litzateke irakasleek halako bat balute? Ongi legoke norbait zigortzea, bihurrikeria bat imajinatzeagatik? Gune honetan, kapela magikoa jarriko dugu galdera horiei guztiei erantzuteko.
62
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
ARTLAB ESPACIO DE CREACIÓN Nafarroako Kutxa Fundazioak hizkuntza digitalean, ikus-entzunezkoan eta artistikoan oinarritutako sorkuntza eta esperimentazio espazioak sustatzen ditu, ekintza ludikoen eta parte hartzaileen bidez ikasteko eta jolasa eta ezagutza trukatzeko.
IKASTAROA
Creación de videojuegos con Roblox
Asteazkenetan, urtarrilaren 26tik martxoaren 23ra, 17:30-19:00. 2. gela > 10-13 urteko haurrentzat > Irakaslea: Guillermo Arana, programatzaile informatikoa. Parte hartzaile bakoitzak gailu elektroniko bat ekarri beharko du jarduera egiteko: pc/mac ordenagailua edo ChromeBook-a > IZEN EMATEA: 90 € Roblox entretenimendu digitaleko plataforma bat da, bere tresna digitalaren bidez jendearentzako jokoak sortzeko aukera ematen duena. Ikastaro honetan, ikasleek 3 dimentsioko mundu bat diseinatzen ikasiko dute. Gainera, objektu bakoitza edo jokalaria bera kode bidez aldatu daitezke, bideo jokoaren sortzaileak nahi dituen portaerak edo propietateak izateko. "Edizioa" modutik "jolasa" modura igaro daiteke, sortutako jokoaren emaitzak probatzeko. Diseinuaren, programazioaren eta jolasaren arteko nahasketa bat da. 63
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK ARTLAB ESPACIO DE CREACIÓN
IKASTAROA
LABORATEGIA
Astelehenetan, urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra, 18:00-19:00. 2. gela
Otsailak 12, larunbata, 18:00-19:30. 3. gela
Laboratorio de arte y creatividad
> 4-7 urteko haurrentzat > Irakaslea: Elena Eraso, hezitzailea > IZEN EMATEA: 81€ Laborategi honek bi hizkuntza ditu oinarri: esploratzeko artea eta elkarlaneko arte asmoduna. Teknika eta material artistiko desberdinak aztertzeko eta zentzumenak estimulatzeko espazioa da, eta sormena, irudimena eta garapen emozionala bultzatzen ditu. Parte hartzaileek oinarrizko kodeak erabiltzen ikasiko dute hainbat teknika artistikoren bidez, eta artearen hizkuntzekin esperimentatuko dute (kolorea, bolumena, forma...). Era berean, material birziklatuak erabiliko dituzte, trebetasun berrien ikaskuntza hizkuntza sortzaileari gehitzeko.
64
Crafternoons: music painting
> 8-12 urteko haurrentzat; jarduera ingelesez izanen da > Irakaslea: Ece Ozturk, artista Musikaren erritmoan margotuz informazio sentsoriala interpretatu eta prozesatu daiteke, eta musikaz jabetu, nork bere inpresioak sortuz. Arte prozesaleko jarduera honen bidez, entzuten edo esperimentatzen ditugun gauzek sentitzen eta egiten dugunari forma eman diezaioketela ulertu ahal izanen dugu. Musika entzunez margotzean, sorkuntzaren mugimenduak eta emozioak esperimentatzen dituzte pertsonek, eta, aldi berean, alde batera uzten dute adierazgarria den zerbait sortzeko kezka.
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
ARTLAB ESPACIO DE CREACIÓN
LABORATEGIA
Dash&Dot
Otsailak 12, larunbata, 18:00-19:30. 3. gela > 6 urtetik gorako haurrentzat, heldu batek lagunduta > Irakaslea: Susana Aso, artista Dash&Dot hainbat aplikazioren bidez programatu daitekeen robota da, eta programazio bisualean lehen urratsak emateko erabil daiteke. Tailer honetan, ibilbide bat programatzen ikasiko dugu, labirinto baten bidez.
LABORATEGIA
Reciclaje creativo
Martxoak 19, larunbata, 18:00-19:30. 3. gela > 5-7 urteko haurrentzat > Irakaslea: Garazi Valluerca, artista Jarduera honetan, gure burua irekitzeko teknikak eta diseinuak ikasiko ditugu, modu ekologikoagoan sortzeko eta apaintzeko. Gure irudimena sustatzen ikasiko dugu, inguratzen gaituzten materialei eta objektuei etekina ateratzeko.
ESCAPARATE DE LECTURAS
Con mucho Arte
Martxoaren 1etik 31ra. Haur liburutegia > Haurrentzat Haurrentzako liburu sorta bat, artearen mundura hurbiltzeko, artista txikien eta handien historia eta haien sormen prozesuak ezagutzeko, hainbat teknika piktoriko ikasteko eta irudimena desafiatzen eta estimulatzen duten proposamenekin liluratzeko. 65
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK MI PRIMERA VEZ Nafarroako Kutxa Fundazioak haurrentzako proposamen eszenikoak eta murgiltze esperientziak eskaintzen ditu, 6 hilabetetik gorako haurrak dituzten familientzako sormen espazio batean.
ESPERIENTZIA
Baby Sferic, un conmovedor viaje a ritmo de bebé Urtarrilak 21, ostirala, 17:30ean eta 18:30ean (2 saio). 3. gela
> 6 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta > Aboon Teatre-ren proiektu hau Eduardo Telletxeak eta Mei Samarrak antzeztuko dute, Aurora Martínezen eta Mei Samarraren musikarekin Imajinatzen duzu gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izatea? Baby esferic-ek bidaia dibertigarri bat proposatuko digu, haurraren begiradatik gure etxea berraurkitzeko eta harekin hunkitzeko. Biztanle esferiko atseginak izango ditugu lagun abentura honetan: marmoka dotoreek itsasoaren hondoan murgilduko gaituzte, milaka urteko dortokak bizitzaren zikloa erakutsiko digu, basoko erle biltzaileak elkarlanean eta adiskidetasunean biziko dira, eta magiak bizia emanen dio Artikoko gure elurrezko panpinari...
66
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
MI PRIMERA VEZ
IKASTAROA
Vibrando juntos
Jueves, del 17 de febrero Ostegunetan, otsailaren 17tik martxoaren 10era, 17:30-18:30. 4. gela > 10-24 hilabeteko haurrentzat, heldu batek lagunduta > Irakasleak: Sandra Azcona, musikoterapeuta > IZEN EMATEA: 44€ 10-24 hilabeteko haurrak eta haiekin batera doazen helduak elkartzeko gunea. Tailer honetan, musika proposamenak harreman eta lotura zubi izanen dira, eta jolasa, konplizitatea eta intimitatea sortuko dituzte; horrela, familia lotura sendotuko da. Hainbat proposamenen eta materialen bidez, zentzumenak, sormena, komunikazioa eta mugikortasuna estimulatuko dira, eta haurrei hazten eta garatzen lagunduko diete.
67
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK LA HORA DEL CUENTO 4 urtetik gorako haurrentzat. Astean behingo hitzordua liburuetako istorio eta pertsonaia erakargarrienekin. CIVICANeko haur liburutegiko liburuen artean oso hurbiletik entzuteko istorioak.
> Jarduera hau 4 urtetik gorako haurrentzat da. > Sarrera librea, edukiera bete arte (ez dago aurrez izena eman beharrik). > Haurrekin datozen helduak eta 4 urtetik beherako haurrak liburutegiaren kanpoan geratuko dira saioa amaitu arte.
68
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
Cuentos eternos
Sorgin txikia
> Sergio de Andrés kontalariarekin
> Lur Usubiaga kontalariarekin
Cuentos maduros
Superpowers
> Sergio de Andrés kontalariarekin
> Virginia Moriones kontalariarekin
Urtarrilak 12, asteazkena, 18:00
Otsailak 9, asteazkena, 18:00
Pontxaren ipuin anitzak
Martxoak 9, asteazkena, 18:00
Urtarrilak 26, asteazkena, 18:00
Otsailak 23, asteazkena, 18:00
Cuentos en vela
Martxoak 23, asteazkena, 18:00
> Sergio de Andrés kontalariarekin
> Jaione Urtasun kontalariarekin
69
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK TERRITORIO JOVEN Gazte eta nerabeentzako topaguneak, sorkuntza proiektu partekatuak sustatzeko.
KLUBA
El club de ADA
Larunbatetan, otsailaren 5etik martxoaren 26ra, 17:30-19:00. Liburutegia > 13 urtetik gorako gazteentzat > Koordinatzailea: Guillermo Arana, programatzaile informatikoa Ada kluba gazteentzako coworking eta sorkuntza bateratuko gunea da, programazioaren hizkuntzaren bidez sorkuntzari bide ematen diona. Python programan oinarritutako prestakuntza saioetan, programazioaren oinarrizko nozioak ikasiko ditugu, bai eta beste nozio praktikoago batzuk ere, eta parte hartzaileek banakako zein taldeko proiektuak sortuko dituzte. Python munduan gehien erabiltzen den programazio hizkuntza da, makina bat tartean duen edozein konponbide garatu baitaiteke hura erabiliz. Oso hizkuntza didaktikoa eta erraza da. Espazio honetan, zerotik abiatuko gara eta oso egitura erabilgarriak ikasiko ditugu, matematikan oinarrituz. Python hizkuntzak zer irismen duen ikusiko dugu, eta proiektu interesgarriak eginen ditugu, hala nola "Paint" edo "zenbaki lehenen sortzaile bat". Parte hartzaile bakoitzak gailu elektroniko bat ekarri beharko du jarduera egiteko: pc/mac ordenagailua edo ChromeBook-a. 70
2022ko neguko jarduerak
GAZTEAK ETA FAMILIAK
TERRITORIO JOVEN
TAILERRA
IRAKURKETA KLUBA
Ostegunetan, otsailak 17 eta martxoak 3 eta 17, 17:30-19:00. 2. gela
Ostiraletan, urtarrilak 14 eta 28, otsailak 11 eta 25, eta martxoak 11 eta 25, 18:00. 1. gela
Échale cuento
> 12-16 urteko gazteentzat > Irakaslea: Marisol Artica, idazlea Idaztea gustatuko litzaizuke, baina inoiz ez zara ausartu? Ipuinak eta kontakizunak idazten dituzu, baina beti iruditzen zaizu haietan zerbaitek huts egiten duela? Tailer honetan, funtzionatuko duen eta arreta erakarriko duen istorio bat sortzen ikasiko dugu, gure irakurlea gehiago irakurtzeko gogoz uzteko.
El viernes… TBO
> Komikietan interesa duten 9 urtetik gorako haurrentzat > Gidaria: Sara Machuca, liburuzaina Komikizaleek hainbat pertsonaia ezagutzeko, binetetan murgiltzeko eta beren istorioak sortzeko espazio bat.
71
> Pentsamendu partekatuko
liburutegia > Liburutegiko zerbitzuak > Adinekoentzako arreta zerbitzua > Erabiltzaileen prestakuntza
LIBURUTEGIA 72
2022ko neguko jarduerak
LIBURUTEGIA
PENTSAMENDU PARTEKATUKO LIBURUTEGIA Nafarroako Kutxa Fundazioak CIVICANen duen liburutegia pentsamendu ekoizpenerako artxibo bat da, eta, horretarako, Zentroan egindako jardueren dokumentazioa bildu eta kontakizuna egiten du. Herritarren kultura eta informazio beharrei erantzuten dien baliabidea da, eta adin guztietan irakurzaletasuna sustatu eta informazio eta komunikazio teknologietarako sarbidea ematen du. Liburutegia Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen parte da, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmen baten bidez. Hala, CIVICANen katalogoa liburutegi publikoen sareko katalogoan sartzen da. Liburutegian 40.000 liburuki daude gaur egun, hainbat euskarritan. Fondoak hautatzeko, CIVICANen programa ildoak hartzen dira kontuan, gaur egungo gizarte erronkei erantzunez.
GAZTEEN ETA HELDUEN ARETOAk
(13 urtetik gora) 408 m²-ko azalera, 72 irakurketa postu eta 12 ordenagailu ditu (horietatik 3 katalogoa kontsultatzeko dira). Filmak ikusteko pantaila bat ere badu. > Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 16:00-21:00. Larunbatetan, 09:00-14:00
HAURREN ARETOAk (12 urtera arte)
112 m²-ko azalera, 45 irakurketa postu eta 5 ordenagailu ditu (horietatik 1 katalogoa kontsultatzeko da). Gainera, 0-5 urteko haurrentzako gune bat ere badu (aurreirakurketa gunea). > Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00 Larunbatetan, 10:0014:00 eta 17:00-20:00. Oporraldian, astelehenetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00
73
2022ko neguko jarduerak
LIBURUTEGIA
LIBURUTEGIKO ZERBITZUAK Honako hauek dira liburutegiko zerbitzuak: liburutegiko txartela egitea, mailegua, berritzea, erreserbak, lineako zerbitzuak eta Internet. Irakurtzeko eta kontsultatzeko aukera ere badago, bi irakurketa geletan. Irakurketa postuak erabiltzeko lehentasuna dute liburutegiko fondoak kontsultatu nahi dituzten erabiltzaileek, eta irakurketa gune bakoitzerako ezarritako erabilera bultzatzen da. Liburutegian fotokopiagailu bat eta eskaner bat daude, erabiltzaileen eskura. Dokumentuak inprima daitezke, betiere jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legedia errespetatuz. Ikus-entzunezko fondoa ordenagailuetan edo pantaila handian kontsultatu daiteke.
74
2022ko neguko jarduerak
LIBURUTEGIA
ADINEKOENTZAKO ARRETA ZERBITZUA Donibane auzoko Adinekoen Aldeko Itunaren baitan, CIVICAN Liburutegiak, Yamaguchiko Liburutegi Publikoarekin batera, zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, DYAk eta Cáritas Donibane elkarteak aukeratutako eta prestatutako boluntarioen laguntzaz. > Zerbitzu hau adinekoentzat da. > Zerbitzua erabiltzeko: bibliotecacivican@fundacioncajanavarra.es eta T 948 222 444
Préstamo a domicilio* > Aldez aurretik telefonoz eskatutakoaren arabera, aukeratutako liburuak, aldizkariak edo ikus-entzunezkoak bidaltzen dira.
Lecturas por teléfono*
Colección de textos accesibles > Letra arras handia eta marjina zabalak dituzten liburuak, (XL) etiketarekin identifikatuta.
> Astean behin, boluntarioek telefonoz hots egiten diete izena eman dutenei, eta aldez aurretik adostutako testu mota bat irakurtzen diete (kontakizuna, poema, eleberri baten kapitulu bat, prentsa...). *Bi zerbitzuak mugikortasun arazoengatik edo konfinamenduagatik liburutegira joan ezin diren pertsona guztiei ere ematen zaizkie.
75
2022ko neguko jarduerak
LIBURUTEGIA
ERABILTZAILEEN PRESTAKUNTZA Liburutegiak CIVICANen erabiltzaileei arreta eman eta kulturaren eta prestakuntzaren arloko informazioa ematen die. Horregatik, bi programa daude, Nafarroako Kutxa Fundazioaren liburutegira joaten diren pertsona guztiak bideratzeko, hezteko eta haiei irakasteko. > Zerbitzuak erabiltzeko: bibliotecacivican@fundacioncajanavarra.es eta T 948 222 444
¡CONOCE TU BIBLIOTECA!
Liburutegiak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko eta bertako baliabideak erabiltzen ikasteko programa.
76
Visitas guiadas a la biblioteca
La biblioteca en el bolsillo
Liburutegiko ataletan barrenako ibilbidea, fondoak antolatzeko sistema edo katalogoak kontsultatzeko modua ezagutzeko.
Prestakuntza saio pertsonalizatuak, liburutegiko baliabide digitalak erabiltzen ikasteko.
2022ko neguko jarduerak
LIBURUTEGIA
PROGRAMA BIBLIOTECA-ESCUELA
Nafarroako Kutxa Fundazioaren programa, liburutegiaren baliabideak hezkuntza komunitateari ezagutzera emateko eta haurrengan zein gazteengan irakurtzeko ohitura sustatzeko.
La biblioteca, de cerca > Hezkuntza ziklo guztietako ikasle taldeentzako jarduera > Koordinatzaileak: Lorena Gil eta Sara Machuca, liburuzainak Jarduera honen helburua da liburutegiko baliabideak ezagutzera ematea eta bertako zerbitzuek nola funtzionatzen duten azaltzea.
Visitas guiadas a docentes > Hezkuntza ziklo guztietako irakasle taldeentzako jarduera > Koordinatzailea: Sara Machuca, liburuzaina Talde txikitan eginen den topaketa, liburutegian erabilgarri dauden baliabideak, horiek erabiltzeko modua eta eskaintzen dituzten aukera didaktikoak ezagutzeko.
Lotes y maletas viajeras Liburutegiak zenbait liburu sorta ditu eskola taldeei baldintza berezietan mailegatzeko. Bi sorta mota daude: izenburu baten 15-20 aleko sortak (haur, gazte eta helduentzako lanen bilduma askotarikoa), eta hainbat adinetarako gaikako sortak (genero edo gai jakin bati buruzko 20-30 laneko bildumak).
Servicio de Apoyo a la Biblioteca Escolar (SABE) Behar espezifikoen arabera irakurketa interesgarriak aukeratzeko orientabidea. Irakurzaletasuna sustatzeko edo liburuen mundura hurbiltzeko jarduerak martxan jartzeko aholkularitza.
77
pentsamendua kultura partekatua elkartasuna iraunkortasuna parte hartzea topaketa elkarlana liburutegia ikasi gizartea pentsatu hausnartu etorkizuna hausnarketa sorkuntza espazioa familiak laborategiak garaikidea artxiboa ezagutza herritarra petsonak hibridazioa nafarroa sorkuntza bateratua esperimentazioa agenda 2030 zientzia giza zientziak publikoak kultura literatura hezkuntza dantza musika bitartekaritza