TTIPI-TTAPA HAUR ESKOLA: IBAIALDE IKASTETXEKO INFORMAZIO DOKUMENTUA

Page 1

TTIPI-TTAPA: UDALEKO HAUR ESKOLA IBAIALDE PASEALEKUA, 1 - MUTILOA

IKASTETXEKO INFORMAZIO DOKUMENTUA

Edukia: Esparruak eta antolaketa. Eskola eredua. Egunerokotasuna eta pedagogia. Familiekiko harremanak. Proiektu teknologikoa eta prestakuntza iraunkorrerako Plana.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

1


AURKIBIDEA ETA EDUKIAK

ORRIALDEA

Sarrera Eskola eta hezkuntza-komunitatea. Familiekiko harremanak: Lehen harremana. Bigarren harremana. Hirugarren harremana. Eguneroko harremana. Haur bakoitzaren egunerokoa. Eskola Eredua. Hizkuntza Eredua: Hizkuntza hartzeko faseak. Hizkuntzaren garapena: 0-1 urteko haurrak. 1-2 urteko haurrak. 2-3 urteko haurrak. Eskolako hizkuntza-giroa. Eskola: Esparruak eta antolaketa: Eskola Ibaialde Pasealekuan dago. Kanpoaldeko esparrua: Eraikina. Patioa edo Jolastokia. Barneko esparrua: Sarrera. Komunak. Atseden eremua. Erabilera anitzeko aretoa-jantokia. Beste gela batzuk. Tailerra. Gelak: 0-1 urteko haurrak. 1-2 urteko haurrak. 2-3 urteko haurrak. Baliabide materialak: antolaketa: Altzariak. Material didaktikoa: Materialak barneko eta kanpoko esparru handietarako. Dokumentazio panelak eta erakustokiak. Gelako materialak: Materialak 0-1 urteko haurrentzat. Materialak 1-2 urteko haurrentzat. Materialak 2-3 urteko haurrentzat. Material berreskuratua. Ikus-entzunezko materialak. Hezkuntza taldea: antolaketa. Ikasleen antolaketa. Eskola jardunaldia: antolaketa: 0-1 urteko haurrak. 1-3 urteko haurrak. 1-2 urteko haurrak. 2-3 urteko haurrak.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

04 06 07 08 08 09 09 11 13 14 15 15 16

17 18 18 19 19 20 20 21 22 24 25 28 29 29 30 30 32 33 34 35 36 37 37 38 39

2


Haur guztientzako une berdinak jardunaldian. Proposamen pedagogikoa: metodologia. Jardunaldiaren uneak: Sarrera. Korrua. Txokoak. Garbitasuna: Esfinterrak kontrolatzea. Aurkikuntza jolasak: Altxorren saskia. Jolas heuristikoa. Album pertsonala. Musika tailerra. Plastika tailerra. Ur jolasak. Argi eta itzal jolasak. Zaporeen eta ehunduren jolasak. Jolas prelogikoak. Masaje tailerra. Ikus-entzunezko saioak. Psikomotrizitatea. Kalea. Bazkalordua. Lo-kuluxka. Irteera. Eskolan izaten diren beste une batzuk: Egokitzapen aldia. Haurren urtebetetzeak. Eguberrietako jaia. Inauterietako jaia. Egunbete eskolan. Ikasturte amaierako txangoak. Album bidaiaria. Familiaren txokoa. Abestiak. Proiektu teknologikoa: komunikazioak familiekin eta komunitatearekin: Hasierako fasea. Fase sortzailea. Bukaerako fasea. Sare sozialak. Irakasleak prestatu eta birziklatzeko plana.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

39 40 41 41 42 43 44 45 48 49 50 50 50 51 51 52 52 52 52 53 53 53 54 54 56 56 57 57 57 57 57 58 59 60 60 62 64

3


ZERGATIK EKIN DIOGU IKASTETXEKO DOKUMENTU HAU EGITEARI? Urte asko joan dira gure proiektu txikiarekin hasi ginenetik; hura Idoi plazan kokaturiko zentroa izan zen eta KULUXKA deitu genion, eta nahiz eta gaur egun horrela ere deitzen zaion, urte batzuetatik hona, Aranguren Ibarreko Ttipi-Ttapa Udal Haur Eskolako zentroetako bat da. Orain dela 16 urte lehen aldiz ireki eta gure ttikiak hartu genituen; gaur egun, nerabeak dira, noizean behin ikusten ditugu, eta oroitzapen asko eta ederrak ekartzen dizkigute gogora. Bizipozez eta indarrez beterik hasi ginen, eta gaur egun biei eutsi diegu, oso argi genuelako haurrekin lan egin nahi genuela eta gaur egun ere lan egin nahi dugula (nik beti esaten dut lan hau bokaziozkoa dela); umeak maite, behatu, errespetatu, irakatsi, haiekin batera ikasi, entzun, haien adierazpide ezberdinetan ulertu, zaindu, hezi. Azken finean, haurren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea izan dugu xede, betiere maitasunean nahiz konfiantzan oinarrituta, eta haien erritmoak errespetatuta, eta egunero zoriontsu izan daitezen saiatuta, eta hementxe darraigu. Urteotan, zentro kopuruan hazi gara, bik osatzen baitute Aranguren Ibarreko Udal Haur Eskola. Halaber, jende kopuruan hazi gara, hau da, jende gehiago ari gara Aranguren Ibarrean horren lan garrantzitsua egiten, umeen bizitzan funtsezkoa den adin horretan. Zer bizitzen duten eta nola bizitzen duten, horrek guztiak haien etorkizuna markatuko du; horregatik, Eskolan egunez egun ari gara gure lana xehetasun handiz zaintzen. Talde bat gara, eta gehienok elkarrekin lan egin dugu Aranguren Ibarreko 0-3 urteko haurrekin, duela 11 urte Ibaialde Pasealekuko zentroa ireki zenetik, eta batzuk lehenago ere bageunden Kuluxka zentroan. Taldekideok hazi egin gara maila pertsonalean nahiz maila profesionalean, eta orain, hainbeste urte igaro ondoren eta gure bizitzetan hainbeste aldaketa gertatu ondoren, gure lana aditzera eman beharra ikusten dugu, gure lanbidea erakutsi beharra, jendeak jakin dezan zer egiten dugun egunero eskolan. Urte sail luze honetan, gure ondoan izan dugu beti Aranguren Ibarreko Udala, gure lana ongi egiteko. Udalaren laguntza izan dugu beti, eta udaleko kide eta langile guztiek ere bai, gaur egun ari direnek eta hartan lan egindakoek. Eskerrik asko bene-benetan guztiei, beti gure ondoan izan zaretelako zuen beharra izan dugun bakoitzean. Eta jakina, mila esker aunitz Aranguren guztiari eta auzokide guztiei, gugan konfiantza izaten jarraitzeagatik, eta egunero beren “altxor ttikiak� gure eskuetan uzten segitzeagatik. Gure lana, uneoro, jakin bezain ongi eta ahal bezain ongi egiten dugula bermatzen diegu. Eskerrik asko, halaber, Eskolako langile guztiei eta dokumentu honek argia ikustea ahalbidetu duen jende guztiari ere bai. Eta ezer gehiago ez; espero dugu dokumentu hau gustatzea, atseginez irakurtzea eta, hemendik aurrera, gure lana sakonago ezagutzea. Eta badakizue, beti beso zabalik hartzen ditugu zuen iradokizunak, gure lanaren edozein arlotan; guri helarazi, eta guk baloratu eta landuko ditugu.

SARRERA Asmo eta xede hezigarri argia duen Haur Eskolaren alde egiten dugu, proposamen bakoitza eta Eskolako bizitzaren une bakoitza zergati batekin eta xede batekin lotuko dituena. Forma eman nahi diogu haurrak berez duen ikasi-nahiari, ikuspegi globalizatzailea eta irekia oinarri harturik, haurren interesak, esperientziak eta aldez aurreko ezagutzak kontuan hartuta, horrek ikaskuntza esanguratsuak eragin ditzan. Horretarako, haurraren irudi konplexua dugu abiaburu. Haur indartsua eta aukerez betea; eraikitzeko gauza den haurra; balioak dauzkan haurra; halako pedagogia baten beharra daukan haurra, hartan oinarriturik bere jakintzak eraiki ditzan eta hartzaile pasibo hutsa izan ez dadin.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

4


Haurraren bizi-nahi eta ezagutu-nahi hori maitasunetik baizik ez daiteke abiatu. Haurra maitatua eta segurua sentitzen denean bakarrik sortzen ahalko da ikaskuntza. Horrexegatik izango gara haurraren konplizeak eta erantzungo diogu haren maitasun beharrari. Gainera, entzuten eta itxaroten jakingo dugu, denbora ematen gauzak gerta daitezen, denborarik gabe ez baitago sorkuntzarik. Heltzearen eta garapenaren denborak errespetatuko ditugu, errespetatu ere egitearen nahiz ulertzearen tresnen denborak, eta era berean, haur gaitasunen agerpen geldoaren, buruargiaren eta aldakorraren denborak. Gure familia-kontzeptua Eskolan txertatua dagoen familia da; hau da, eskolatik bereizita ez dagoena, eta seme-alaben garapenean nahiz prestakuntzan buru-belarri parte hartzeko eta laguntzeko eskubidea duena. Haurrak jolasen bidez haztea eta ikastea dugu xede, eta horretarako, jolasa gure oinarrizko metodologia baliabidea izango da, jolasak gure Eskolan garatzen den dinamika guztia blaitu dezan. Guk programak baino estrategia gehiago deskubritzen dituen lanean sinesten dugu; ziurtasuna eta ziurtasunik eza konbinatuko dituena, eta harremana, trukaketa, komunikazioa eta entzutea sustatuko dituena. Ikuspegi global horretatik, familiak eta Eskolako gainerako langileak txertatuko ditugu. Izan ere, haurrekin zuzeneko harremana duen jende orok gure lanaren ildoekin bat etorri beharko du. Guk proposatzen dugun Eskola motak aniztasuna onartzen du esanahietan, edukietan, harremanetan, erritmoetan‌ Eskola irekia da, eta bertako proposamen pedagogikoak bide asko sustatuko dituena; era berean, jolas nahiz ikaskuntza testuinguru eta egoera desberdinak eskainiko dituena, bai eta era bateko zein besteko materialak eta tresnak ere. Haurrekin egoteko modua zaintzen duen Eskola interesatzen zaigu, giro seguru eta atsegina sortuz, eta halako testuinguru jakin batzuk diseinatuz, ezagutza, harremanak eta arlo afektiboa guztiz elkarri lotuta egon daitezen. Eraikiko dugun ingurunean, antolaketaren alderdi bakoitza eta egingo den jarduera bakoitza lagungarri izango dira haurren garapen integralean. Dibertsitaterako eta aukera-berdintasunerako eskubidea bermatuko dugu; hezkuntza pertsonalizatu bat eskainiko dugu, haur bakoitzaren berezitasunei erantzunez, eta haur bakoitzaren erritmoa, heltzea, garapena eta ikaskuntza errespetatuz. Estu-estuki arituko gara lankidetzan gurasoekin edo tutoreekin, batzuek eta besteek haurren hezkuntza etapa horretan duten erantzukizuna kontuan hartzeko. Konfiantza, gardentasuna eta familiekiko parte-hartzea landuko ditugu, eta familiek sarbide irekia eta antolatua izango dute Eskolaren bizitzan.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

5


ESKOLA ETA HEZKUNTZA KOMUNITATEA

Haur Eskola sistema bat bezalakoa da, eta bertan elkarren arteko harremanak gertatzen dira zuzenean edo zeharka haurren, familien, langileen eta administrazioaren artean. Eskola honetan, protagonista ez da bakarrik haurra, baizik eta harremanetan diharduen haurra. Hau da, haurren, familien eta Eskolako langileen artean, bizikidetzaz, elkarrizketaz, topaketa ugariz, lankidetzaz eta harremanezko trukaketaz beteriko unibertso txiki baten antzera osatua dagoen Eskola. Beraz, eta teoria ekologikoak dioen bezala, inguruko munduko ezer ere ez dago hezkuntza zereginetik kanpo. Horrek guztiak eta gure esperientziak berak eraginda, esan dezakegu hezkuntza guztion zeregina dela. Horregatik, printzipio, balio eta helburu berberekin bat lan egingo dugu. Eguneroko lana Eskola barruan jaio behar da, eta egokiro erantzun behar die pertsonen (haurrak, gurasoak, familiak, langileak) eta gizartearen kezkei, beharrei, ezaugarriei eta helburuei, bai eta pertsonen testuinguruari ere. Horretarako ezinbestekoa izango da Eskola osatzen duten alde guztiek gure balioak, gure printzipioak, gure jarduketa onartzea; hitz batez, gure pedagogia. Eskolan, parte-hartze kontzeptuaren garapena eraikitzen lagundu nahi dugu, hau da, partehartzea ez da soilik langileen kontua, baizik eta gurasoen eta, oro har, gizartearen ardura eta eskubidea ere bada. Zentroa toki irekia izango da, eta guraso bakoitzak gainerako gurasoekiko eta zentroko langileekiko harmonian eta errespetuan aurkitu ahal izango du bere espazioa. Horren haritik, inertzia jakin bat lortzeko lan egingo da, denek esparru pertsonal bat erreserbatu eta mantendu dezaten ahalbidetzeko, elkarren arteko komunikazioari eta elkarrizketari bidea emateko. Horrez gain, gure iritziz, Haur Eskola gizarte eta hezkuntza egitasmo irekia da, eta koordinatua inguruneko beste gizarte eta hezkuntza eragile batzuekin.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

6


FAMILIEKIKO HARREMANAK

Egokitzapen aldi bateratua

Eguneroko harremana

Bilerak

Jarduerak eta jai ekitaldiak

Familiak, Eskolarekin batera, haurraren hezkuntzaren zutabe nagusiak dira. Hori dela eta, funtsezkoa da familiek Eskolaren eguneroko bizitzan parte hartzea eta laguntzea, eta aldi berean, Eskolak horretarako aukerak eskaintzea. Eskolan ari garenok, parte-hartzea funtsezkoa iruditzen zaigu, eta hainbat bitartekoren bidez gauzatzen saiatuko gara. Honatx: • • • •

Egokitzapen aldi bateratua. Harremana egunero familia bakoitzarekin. Bilerak ikasturtean barrena. Hainbat jarduera edo jai ekitaldi.

Eskolak aukeraz beteriko mundua irekitzen dio haurrari, eta ikusi beharko da nola egokitzen den haurra hartara eta nola dagoen bertan. Horregatik, hezitzaileek emango diote informazioa aldian behin familiari seme-alabaren hezkuntzaprozesuaz. Gure Eskola – familia komunikazioan, bi aldeek haurren eskubideak zainduko dituzte. Horretarako, familiarekiko harremanak guztiz arinak izatea da gure asmoa. Familiak Eskolara eskaria hartzera (martxoa) etortzen diren une berean hasten da Zuzendaritza haiekin harremanean, eta gero ere, matrikula egitean (maiatza), eta Zentroko informazio dokumentuak ematen dizkiegu. Baina irailean hasten da familien, eta seme-alabaren gelan egongo den hezitzailearen arteko harremana. Lehen harremana: Lehen bilera ikasturte hasieran egiten dugu; familia bakoitzari egun bat eta ordu bat finkatzen zaizkizue, lehen topaketa hori egiteko, garaiz abisatuta; hain zuzen, seme-alaba Zentroan matrikulatu ondoren egiten dugu abisua. Lehen harremanean, zuek ematen diguzue ttikiaren berri, informazio zabala izaten da (semealabaren datuak, oinarrizko beharrak, nortasunaren ezaugarriak…); azken finean, nolakoa den eta nola jokatzen duen zuen seme-alabak etxean. Bilera horretan, halaber, zentroan sartzeko betebehar guztiak ekarri behar dizkiguzue (dokumentazioa, argazkiak, batak, haur-oihalak…). Betebeharrak, lehenago zuei emandako dokumentuan daude zehaztuta. Guk zentroaren funtzionamendua kontatuko dizuegu;

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

7


• Egokitzapen aldiaz, haren garrantziaz eta derrigorrez bete beharraz mintzatuko gara, eta nola antolatuko garen denon artean. • Azpimarratuko dugu puntualtasuna ezinbestekoa dela zentroak ongi funtzionatu dezan. • Gaixotasun kontuak, eta haurrak beti osasuntsu eta sendatuak ekartzearen garrantzia. • EGUNEROKOAk nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Ondotik xehetasun handiagoz azalduko dizuegu. • Zer egiten den arropa aldatu behar denean. • Ostiraletan, bata etxera eraman behar da. • Motxila berrikusi behar da. • Argazki-album bidaiaria. • Nolakoa den egunerokotasuna Eskolan (jarduna, antolaketa…) Horretaz guztiaz mintzatuko gatzaizkizue, eta sortzen zaizkizuen zalantzez ere bai; hau da, ez utzi deus aipatu gabe. Izan ere, zenbat eta gehiago ezagutu gu, eta zenbat eta gehiago ezagutu gure lana, hainbat eta lasaiago utziko duzue zuen seme-alaba gure eskuetan. Bilera bukatzean, zentroa erakutsiko dizuegu, gela guztiak ezagut ditzazuen. Gela guztietan sartzeko aukera izango duzue, aldez aurretik guri jakinarazita. Bigarren harremana: Bigarren bilera azaroko astelehen arratsaldean egingo dugu; bertan, haurrari buruzko lehen balorazioa egin eta honakoa zehaztuko dizuegu: • Nolakoa izan den egokitzapen aldia, nola bizi izan dugun gutariko bakoitzak (haurrahezitzailea-familia), eta arrakastaz gainditu den edo zer unetan gauden, betiere bakoitzaren erritmoak errespetatuta. • Gure lehen irudipenak azalduko dizkizuegu, nolako portaera duen Eskolan eta jardunaldiaren une ezberdinetan. Sortzen den guztiaz mintzatuko gara eta, batez ere, portaeraren bat kezkagarri bazaigu, eta huraxe landu nahi badugu, jarraibideak bateratuko ditugu. Gogoratu ikasturte osoan funtsezkoa dela haurraren bizitzan gertatzen den aldaketa edota egoera berezi guztien berri guri ematea (dibortzioa, hurbileko senitarteko baten heriotza, kide berri bat familian, etxe aldaketa…), une horietan bereziki erne egon beharko baitugu haurraren portaerez, kezkagarri zaion egoera hori ongi gainditzen laguntzeko. Hirugarren harremana: Gure azken harreman antolatua maiatzeko astelehen arratsaldea izango da; oraingo honetan, zuei hobekien dihoazkizuen eguna eta ordua apuntatzeko aukera ematen dizuegu. Azken bilera horretan, haurrari buruzko txosten zabalagoa egingo dugu, honako arlo hauekin loturiko alderdi guztiak biltzeko: • Jolasa. • Patioa • Garbitasuna • Janaria • Atsedena • Gainerako haurrekiko eta hezitzaileekiko harremana. • Sarrera eta irteera. • Izaera; kanporakoia, barnerakoia, bakartia, gizartekoia, behatzailea, alaia, gogoetatsua, oldartsua, lasaia… • Ahozko hizkuntza; ulerkorra eta adierazkorra.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

8


Ikusten duzuen bezala, gure azken harremanean haurrak Eskolan egin duen ibilbidea ebaluatuko dugu, arreta pausatuta bai haren bilakaera pertsonalean, bai haren ikaskuntza-prozesu guztietan; halaber, haurraren garapen ebolutiborako funtsezko alderdi guztiak aztertuko ditugu. Azken bi bileretara EZIN izango da haurrarekin joan (ezta senideekin ere), beharrezkotzat jotzen baitugu denbora tarte bat zuekin bakarrik egotea, lasai eta etenik gabe. Gure ustez, gainera, ez dute kezkagarri zaizkigun portaerei edo jarrerei buruzko informazio jakin bat entzun behar, eta azaldu nahi dizuegu hori nola zuzendu edo landu. Une horietan pausatuago mintzatuko gara zuekin zuen seme-alabez, baina harremana eta informazioa eguneroko kontua izaten da ttikiak Eskolara hartzera edota biltzera etortzen zaretenean. Eguneroko harremana: Egunero egoten gara gurasoekin harremanetan, Eskolan sartzen direnetik gelara iristen diren arte, seme-alaba goizetan laguntzeko, betiere Zentroak erabakitako sarrera-ordutegiaren barruan. Haurra Eskolan sartzea, edo jardunaldia bukatzean Eskolatik ateratzea, tarte bereziki garrantzitsua da gurasoen eta hezitzaileen artean hitz egiteko, eta egunerokoa aztertzen da; are gehiago, zalantzarik gabe, haurra Zentrora egokitzeko aldian. Horrela, haur bakoitza hartzen dugu, eta familia bakoitzak gorabehera guztien berri emango digu: hau da, haurrak nola lo egin duen, nola jan, jolastu, nolako aldartea duen, eta haren ongizatearen berri emango digun xehetasun oro, edota nola dagoen ulertzeko baliogarria den edozein gauza, ezberdin ikusten badugu. Ez dezagun ahaztu haurrak hartzeko izango dugun denbora funtsezkoa eta beharrezkoa dela, eta askotan horrek eragina izaten duela ttikiak egun atsegina eta lasaia izan dezan. Jakina, haurra ateratzean, sartzeko unearen antzeko egoera sortzen da, baina informazioa alderantzizkoa da, guk hezitzaileok emango dizkiegu behar diren datu guztiak familiei eguneko egonaldiaz, egunerokotasunaz eta seme-alaben jarduerez, Eskolan egindako jardunaldian. Gure ustez, zuontzat, gurasoak baitzarete, oso garrantzitsua da zuen seme-alaben hezitzaileekin egunero eta zuzenean harremana izatea: begiratzeko, ikusteko, egoteko eta egunaren unea partekatzeko aukera emango dizue, hala sarreran nola irteeran. Azken finean, konfiantza zuen seme-alabak hezi eta artatzen ditugunongan jarri ahal izatea. Ondoren, zenbait jarduera zehatz-mehatz azalduko dizkizuegu, eta guztietan ere gurekin lankidetzan aritzera gonbidatzen zaituztegu, eta dedikazio bereziagoa izatea eskatzen dizuegu: Haur bakoitzaren Egunerokoa: Jarduera hau aukerazkoa da familientzat. Iraileko bileran, hezitzaileek zehatz-mehatz azalduko dizuete zertan datzan eta haiekin batera erabakiko da jarduera egin edo ez. Eskolak gauza bat eskatzen die gurasoei: egunerokoa egin behar bada, egiazko konpromisoa izatea, guretzat lan handia baita. Emaitzak oso onak eta politak dira, baina ordu asko behar dira behar bezala lantzeko. Jardueraren helburua da egunerokoa tresna baliogarria izan dadila, haurrari buruzko informazioa zuekin trukatzeko; lagungarria izan dadila haurra nolakoa den ulertzeko, ezagutzeko eta behar duen guztietan haren ondoan egoteko, haurraren bidelagunak izango baikara bere hazkuntzan eta garapenean, maila guztietan.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

9


Horregatik, berriz ere azpimarratuko dugu, lan honek ahalegin nabarmena eskatzen digu, tresnak egiazki bere helburua lortuko badu, oso garrantzitsua baita eguneroko bakoitzari eskaintzen diogun denbora; eta zuek ere ahalegin handia egin beharko duzue, eta denbora asko eskainik, guk adina. Hortaz, ez baduzue zuen burua gauza ikusten edo ez baduzue gogorik edo interesik, onena da egiten ez hastea. Irailean, edo nahi baduzue udan, zeuek hasiko zarete zuen ttikiaren egunerokoa idazten, hartan daturik nabarmenenak eta esanguratsuenak idazten, eta argazkiz apaintzen. Urriaren bukaeran hezitzaileei eman beharko diezue, eta haiek emanen diote jarraipena, zuen seme-alabak Eskolan daraman ibilbideari buruzko kontu oro azaltzeko. Gure iritziz, helburua beteko bada, egunerokoari jarraipena eman beharko zaio; horregatik, honako egutegi hau finkatu dizuegu. Beraz, egutegia betetzen baduzue, egunerokoa egin egingo duzue. Une bakoitzean kartelak paratuko ditugu, hori guztia gogorarazteko. FAMILIEK ESKOLARI EMATEA

ESKOLAK FAMILIEI EMATEA

Urriaren bukaera

Abenduaren bukaera

Urtarrilaren bukaera

Martxoaren bukaera

Apirilaren bukaera

Ekainaren bukaera (hurrengo ikasturtea, berriz ere zuek hasiko duzue, oporren berri emateko)

Zuen esku dago egunerokoari jarraipena ematea, Eskolan horretaz arduratuko baikara zuek guri ematen diguzuenean, eta irteera datak errespetatuko dira. Ttikiak zuekin etxean dauden bitartean, zeuek idatzi behar duzue, zeuek ere argazkiak jarri, eta guri kontatu seme-alabek familiartean egiten duten egonaldiari lotutako kontu oro. Kontuan hartu behar duzue hezitzaileak motibatuagoak egongo direla egunerokoa lantzeko, familiak egunerokoa gogoz lantzen badu eta jarraipena ematen diola erakusten badu. Beraz, egunerokoa egitea erabakitzen baduzue, egizue gogo biziz, oroitzapen polita izango baita zuen seme-alabentzat nahiz zuentzat aro zoragarri horretaz eta Eskolan egindako ibilbideaz.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

10


ESKOLA EREDUA

Guk proposatu dugun Haur Hezkuntzak ezaugarri hauek ditu:  Hezkuntza Aktiboa. Hau da, haren bidez, haurra bere garapenaren ardatza da eta bere burua eraikitzen du, bere gaitasunen gaineko kontzientziaren bitartez.  Haurraren Hezkuntza Integrala. Hau da, bere ingurunea ezagutzen lagunduko zaio, haustura eragotziz eta bere nortasuna sendotuz; hitz batez, gizabanako bat da, eta horixe IZATEN lagunduko zaio.  Hezkuntza Elebiduna. Haurrek adin horretan hartzen dute hizkuntza garapenaren oinarria; horregatik, adin egokia da beste hizkuntza bat ikasteko. Gure zentroan, euskara da.  Haurrak bere hezkuntza-prozesuan aurkitu ditzakeen desberdintasunen eta gabezien inguruko Hezkuntza Prebentiboa eta Kopentsatorioa. Horretarako, berariazko jarraipena eta sostengua antolatuko dira haur bakoitzarentzat, haurrek garapen ebolutibo orekatua izaten laguntzeko.  Hezkuntza Globala. Hau da, gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, bestea, nia, eta harremanak hezkuntza-proposamenetan txertatuak daude, eta hezkuntza-proposamen horiek garatu egiten dituzte haurrak arlo ugarietan erabiliko dituen potentzialtasunak.  Hezkuntza Sortzailea, behar adina baldintza sortzeko, bakoitzak bere beharrak onartu, baieztato eta asetzeko prozesua onartze aldera, eta dauzkan gauza desberdinak eta originalak garatze aldera.  Elkarrizketarako Hezkuntza Irekia. Zehazki, haurrek egin, esan eta sentitzen dutenaren entzuketa eta behaketa erabiltzen ditu, haurren gaitasunak eta inguratzen dituen munduaren gaineko interpretazioak ezagutzeko, betiere errespetuaren bidez eta balorazioetan nahiz iritzietan sartu gabe.  Hezkuntza Paraleloa. Gurasoentzat, koherentziaz jokatu nahian Eskolako eta familiarteko ikaskuntza, jarrera eta ohituretan. Guk proposatu dugun ereduan haurra profesional guztien jarduketen erdigunea da; hau da, haurra eskubideduna da, eta aukeraz betea dago. Haurra gizabanakoa da, izaki soziala, sortzailea, intuitiboa eta espirituala; nork gidatua behar du, eta sostengua ere, bere potentzialtasunak eta gaitasunak gara ditzan. Haurra potentzial izugarriz hornitua dago, hazi nahi duenaren indarretik sortzen zaiona, eta aldi berean, jakin-minaren aberastasunetik sortzen zaio, bai eta harritzen dakienetik ere. Haurraren potentzialtasun ugariez mintzo garenean, honakoaz ari gara:  Hitzak eraginkortasunez erabiltzeko hizkuntza gaitasuna (mintzamena), hizkuntzaren egitura edo sintaxia, fonetika, semantika eta haren dimentsio praktikoak erabiliz.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

11


 Gaitasun espaziala, edo irudi bisuala nahiz espaziala hautemateko trebezia, eta kolorea, lerroa, forma, figura, espazioa eta haien arteko erlazioak sentsibilizatzeko trebezia.  Gaitasun logiko-matematikoa, zenbakiak, erlazioak eta arau logikoak eraginkortasunez erabiltzeko, bai eta bestelako funtzio eta abstrakzioak ere.  Mugimendu eta gorputz gaitasuna, norberaren gorputza ideiak eta sentimenduak adierazteko, eta era berean, koordinazioa, oreka, trebetasuna, indarra, malgutasuna eta abiadura erabiltzeko.  Erritmoa, tinbrea eta musika-soinuen doinua atzeman, bereizi, eraldatu eta adierazteko gaitasuna.  Pertsonen arteko gaitasuna edo besteen aldarte emozionalak eta pertsonen arteko zeinuak bereizi eta atzemateko aukera, eta ekintza horiei era praktikoan eraginkortasunez erantzuteko aukera.  Gaitasuna, norbere buruaren barne alderdiak ezagutzeko, bakoitza bere bizitza emozionalarekin harremanean egoteko, emozioen artean bereizketa egiteko, eta emozioetara jotzeko, norberaren jokaera ezagutze aldera eta bideratze aldera, nork bere buruaren gaineko irudi doitu bat eskura izateko, eta balio positibo sorta bat izateko bere gizarte taldearentzat. Hezkuntza-asmo argia duen haur Eskolaren aldekoak gara, Eskolako bizitzaren proposamen bakoitza eta une bakoitza aintzat hartuko duena (komuna, ipuina, elikadura, jolasak, higienea, tailerrak…), hau da, zergati bat dauka, eta xede bat ere bai. Kalitate legeak ezartzen duen bezala, behar fisiologikoei ematen zaizkien erantzunak ez dira bizirik irauteko beharrari ematen zaion erantzun hutsa, baizik eta behar adinako gaitasuna dute haurraren garapena bermatzeko eta sustatzeko. Ingurune jakin bat osatu behar da, eta horren baitan, antolaketaren alderdi bakoitzak eta jarduera bakoitzak lagungarriak izan behar dute haurraren garapen integralerako. Hezkuntza Komunitate guztiaren lankidetzaren bidez bakarrik lortuko dugu eredu hori Eskolan.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

12


HIZKUNTZA EREDUA Ttipi-ttapa Haur Eskolan euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza ereduak eskaintzen dira eskolahasieratik, 16 astera. Gure iritziz, garrantzitsua da haurra elebiduna izateko aukera ematea, adin horretatik hasita, eta aldi berean, euskara seme-alaben heziketan sartzearen aldeko hautua egin duten Ibarreko auzokideen hizkuntza-eskubideak errespetatzea. Aipatu behar da elebiduna izateak aberastasun handiagoa ematen duela hizkuntza-gaitasun egituretan, eta horrek beste hizkuntza batzuk ikastea erraztu eta oso eragin onuragarria sortzen du haurraren adimen garapenean. Haur Hezkuntzaren helbururik garrantzitsuena da haurraren garapena alde guztietatik bultzatzea. Jaio ondoko lehen urteak oinarrizkoak dira pertsona bere osoan alde guztietatik garatu eta sendotzeko; hau da, gizartean, ezagutza-hikuntzazkoan, eragilean, norberaren orekan‌. Haur Hezkuntza funtsezkoa da haurraren garapen pertsonala eta eskola-historial orekatuagoa sustatuko duten oinarriak sendotzeko. Adin horretan oso garrantzitsua da hainbat maneratan adierazten ikastea, fase honetako hizkuntza-prozesuek garrantzi handia baitute. Etapa honetan, haurrak era globalean edo orokorrean adierazten ditu bere gauzak, gauza horiek lotzen ditu, eta horrela ere ikasten ditu. Inguruko munduarekin dituen harreman guztietan, haurrak bere osotasunean adierazten eta garatzen du bere izaera. Elkarri estu-estuki lotuta eta zatiezin agertzen dira haren dimentsio guztiak, hau da, afektibo-emozionala, sentsorial-mugimenduzkoa eta ezagutza-hizkuntzazkoa, eta ezin dira elkarrengandik bereiz garatu. Adin honetako haurrek potentzial garrantzitsua daukate hizkuntzak ikasteko, eta urte horietan lortzen dena errazago barneratzen da. 0-3 urteko haurren ezaugarri psikologikoez egindako azterlanen arabera, adin horietan hizkuntzak ikasi baino hartu egiten dira, eta horregatik, errazago eskuratzen dituzte. Adin horretatik aitzina, bestelako mekanismo eta faktore psikologikoek esku hartzen dute; bereziki, hizkuntza irakastearen bidez, ikaskuntzaren bitartez lortutakoak. Euskarari dagokionez, baita hizkuntza hori etxeko hizkuntza ez den kasuetan ere, edota ingurune soziolinguistikoa oso aldekoa ez izanik ere, Haur Eskolaren bidez bere osoan finkatu eta sendotzen dira euskara ikasteko oinarriak. Horrez gain, zenbat eta lehenago hasi ikasten, haurrak lehenago eta errazago hartuko du. Horregatik, 0-3 urteko zikloa euskarara eta gure kulturara egiten den hurbilketa garrantzitsu eta ederra da. Euskara hartzea hizkuntza murgilketaren bidez lantzen da; horrek esan nahi du haurrak Eskolarekin lehen harremana duenetik, ttikiarekin hitz egiteko erabiliko den hizkuntza euskara dela. Horren bidez lortzen dugu hizkuntza hartzeko fasean (guk fase horretan dihardugu) haurra bi hizkuntzetan gai izatea. HIZKUNTZA HARTZEKO FASEAK: Hizkuntza haurrengan garatzeko orduan, lau fase daude: 1. Fasea: hizkuntzaren lehen tresnak hartzea Lehen fase hau bideratua dago hizkuntzaren lehen tresnak eskuratzera. 0 eta 3 urte artean garatzen da. Etapa honetan, haurrak entzuten ikasten du, komunikazioaren zergatia ulertzen, eta hitz eta esaldien esanahia ere bai. Etaparen bukaeran, haurrak hitz kopuru mugatua erabiltzen du, haren esaldiak oso soilak dira, gramatika-egitura urrikoa (IKUSI HIZKUNTZAREN GARAPENA)

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

13


Fase honetako helburua bigarren hizkuntzaren doinua eta lehen hitzak ikastea denez, gurasoei honakoa gomendatzen diegu: • • • • •

Haurrarekin zuzeneko komunikazioa izatea, gauza asko kontatu gauza askori buruz Inguruan dituzten eguneroko objektuen izenak erakustea Galdera labur alternatiboak egitea: zer nahi duzu, pilota ala panpina? Ez nahastu hizkuntzak haurrari hitz egitean Seme-alabei arretaz entzutea, eta laudorioen bidez estimulatzea, hizkuntzaren garapenean aurrera jo dezaten • Heldu bati bezala hitz egitea, eta ez ninien hizkuntzan • Ikusi irudi eta sekuentzia errazen liburuak • Kantuak abestea • Bertsoak eta errimak entzun ditzatela Etapa honen bukaeran, haurrak ez badu aurrera jo hizkuntzaren garapenean, garrantzitsua da pediatrarengana jotzea, hark kontrolatu dezan, eta entzumen gabeziak edota bestelako arazoak garaiz atzeman ditzan. Pediatrak, batzuetan, haurra otorrinolaringologo edo hizkuntzaren terapeuta batengana eramatea gomendatu dezake. 2. Fasea: Hizkuntza, kontatzeko eta komunikatzeko Bigarren fasea “Hizkuntza, kontatzeko eta komunikatzeko” da, eta 3 eta 6 urtekoen artean garatzen da, eta bat heldu da Haur Hezkuntzako 2. zikloarekin. Hemen haurrak kontatzeko eta ulertzeko gaitasuna garatzen du. 3. Fasea: Irakurketa eta idazketa Hirugarren fasea “Irakurketa eta Idazketa” da, eta 6 eta 9 urtekoen artean garatzen da. Haurrak ahozko hizkuntza menderatzen du, bai eta egitura gramatikalak ere. 4. Fasea: Hizkuntza, ikaskuntzarako tresna Azken fasea “Hizkuntza, ikaskuntzarako tresna” da, eta 9 urtetik aurrera hasten da. Haurrak egitura gramatikalak menderazten ditu, eta testuak ulertzen, kontatzen eta entzuten ikasi du. HIZKUNTZAREN GARAPENA: 0-1 URTE ARTEKO HAURRA Jaio nintzenean, ez nuen ezer ere esaten, baina poliki-poliki hitz egiten hasi nintzen. Hori nola izan zen kontatuko dizuet. Jaio nintzenean, bokalizatzen nuen. Lehen hilean, zezelka aritzen nintzen. 6 hiletik aurrera, oso erne entzuten nituen nire inguruan zeuden soinuak eta haiek imitatzen saiatzen nintzen; soinuak imitatzea oso gustuko nuen. Amak esaten dit 9 hilabete nituenean, /a/ eta /e/ bokalak esaten nituela, eta lehen urtea bete nuenean, nire lehen hitzak esaten hasi nintzela. Hitz horiek bokalez eta /p/, /t/ eta /m/ kontsonanteez osatuta zeuden. Poliki-poliki nire hizkuntza garatzen joan zen. Hori gertatzeko, ezinbestekoa zen lotura afektiboak ezartzea nire inguruko helduekin. Horrela, afektibitatea hizkuntza garatzeko eragilea izan zen.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

14


1 - 2 URTE ARTEKO HAURRA

Hitzak nire bizitzaren bigarren urtean esaten hasi nintzen. Hasieran, 12 hilabete inguru nuenean, hitz bakar bateko esaldiak esaten nituen. 18 hilabetetan, 2 hitzeko esaldiak esaten nituen; hala ere, gurasoek inolako arazorik gabe ulertzen zuten zer esan nahi nien. Nire bizitzako 2. urtearen bukaeran, nahiko hitz egiten nuen, nire modura, jakina! Erabiltzen nuen jargoia ulergarria zen, doinu, erritmo, pausaldi‌ egokiak erabiltzen bainituen. 2 urtetan, bokalak ongi ahoskatzen nituen, eta kontsonante asko eta diptongo batzuk ere bai. Aitari edo amari entzuten nizkien esamolde batzuk errepikatzen nituen. Hasieran, haiek erabiltzen zituzten testuinguru berean, era erritualizatuan, eta gero jada beste egoera eta testuinguru batzuetan erabiltzen hasi nintzen.

2 - 3 URTE ARTEKO HAURRA

Tira, poliki-poliki, gero eta gehiago eta hobe hitz egiten ari nintzen. Nire bigarren urtebetetzearen ondotik, erabiltzen nuen hitz kopurua bikoiztu nuen. Plurala, erakusleak, edutezkoak eta pertsona-izenordainak erabiltzen hasi nintzen. Aditzak ere erabiltzen nituen; infinitiboa eta orainaldia, hain zuzen. 2 urte eta erdi nituenean, esaldi osoak esaten nituen. Entzuten zidaten ia guztiek ulertzen zuten zer esaten nuen; horregatik, jada ez nintzen haserretzen. Asko gustatzen zitzaidan hitz egitea, gauza nintzen zer nahi nuen adierazteko, eta horretaz konturatzen nintzen. Gurasoekin, lagunekin eta senitartekoekin hitz egiten nuen, bai eta jostailuekin ere. 3 urtetan, nahiko ongi mintzatzen nintzen. Tira, oraindik ere ez dut ongi ahoskatzen hitzen bat edota fonemen bat, baina, 5 urte bete arte hori normala denez, ez nago batere kezkatuta.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

15


ESKOLAKO HIZKUNTZA-GIROA: Eskolan behar bezalako giroa sortzen saiatzen gara hizkuntza ikastea eta erabiltzea sustatzeko; halaber, bizi garen hizkuntza aniztasunarekiko errespetua bermatzen saiatzen gara. Eskolan partekatzen ditugun esparru komunetan bi hizkuntzak erabiltzen ditugu komunikazioegoera ezberdinetan; horrela, hizkuntzaren funtzionaltasuna ziurtatzen dugu haurraren aurrean. Euskara Zentroan egiten ditugun jarduera guztietan erabiltzen da, eta hainbat testuingurutan, hau da, gelan, jantokian, patioan‌ Eskolako langile gehienek badakite euskaraz mintzatzen, eta horrek ikasleekiko elkarrekintza normala ahalbidetzen du. Baina gelako bikote hezitzaileak aberasten du gehien haurraren hizkuntza gaitasuna, elkarrizketarako estrategiak eta portaera jakin batzuk erabiltzen dituelako. Eskolan gure esku dauden bitarteko guztiak jartzen ditugu, bi hizkuntzak, bi-biak, funtzionalak izan daitezen ziurtatzeko eta biak ere berdin-berdin erabiltzeko. Horregatik, Eskolak bi hizkuntzetan ematen dio informazio guztia interesa duen pertsonari.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

16


eta ESP A RRUA K

ANTOLAKETA

Esparrua edo ingurunea ez da bere zatiaren batura, baizik eta bere antolaketa eta ondoriozko antolaketak. Esparruak mezuak ematen ditu bertan bizi denaren kalitateaz edo norentzat dagoen bideratua. Gure asmoa da esparru-ingurune jakin bat sortzea, egokia Eskolan egoera normalak bermatzeko, bultzatzeko, sustatzeko, animatzeko eta garatzeko. Gure iritziz, esparru-ingurunearen kalitatea “hirugarren hezitzailea” izan daiteke bikote hezitzailearekin batera. Ingurune horrek bertan bizi direnen ideiak, moraltasuna, portaerak eta kulturak erakutsiko ditu.

ZENTROA IBAIALDE PASEALEKUAN DAGO: KANPOALDEKO ESPARRUA • Eraikina eraikuntza independentea da, eta beste zerbitzu batzuetatik hurbil dago (Eskola, Kiroldegia, Udaletxea); beraz, eskaintzen dizkiguten baliabideak erabiltzeko moduan egongo gara. Eraikinaren kanpoaldeko barrutia hesiz itxia eta behar bezala egokitua dago Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrentzat. Esparrua, izan ere, behar bezala antolatua dago jendearen sarbide librea eta zirkulazioa sustatzeko (arrapalak, sarrera zabala…).

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

17


Patioa edo Jolastokia, bertan haurrek mugimendu-jarduerak eta jolasak egin ditzaten, eta naturarekin harremanean egon daitezen (zuhaitzak, txoriak, intsektuak‌); zuzenean dago gelekin lotua. Gainera, badira haurren adinera egokitutako jolas egiturak eta toki zabal bat ere, jolasean aritu daitezen (laster egin, jauzi egin, trizikloz ibiltzea, etab.). Bularreko umeak, nahiz eta ez ibili, aire zabalean egon daitezke, aulkian eserita edo alfonbra gainean, eskura jostailuren bat dutela.

BARNEKO ESPARRUA Sarrera funtsezko eremua da familiekin harremanetan jarduteko, eta toki ona, informazio orokorra ikusgai jartzeko. Haurrak sartzean hautematen duen lehen tokia denez, irudi positiboa eman behar zaio, haurra sartzera gonbidatuko duena. Biltegi bat izango du haur-aulkitxoak gordetzeko. Pasabidea ere oso leku aproposa da informazioa paratzeko. Zabala baita eta bertan daude haur bakoitzaren gauzak gordetzeko armairuak. Armairuetako atean haur bakoitzaren argazkia jarriko da, haiek ezagutu dezaten eta beren berokiak utz ditzaten. Lekua psikomotrizitatea lantzeko erabiltzen dugu, eta euria egiten duenean, jostatzeko ere bai.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

18


Pasabidea, Eskolako ikasgeletara sartzeko. Komunak leku garrantzitsuak dira, haietan higienearekin, txukuntasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako ikaskuntzak egiten direlako. Irisgarriak dira (gela bakoitzean kokatuta daude), eta zabalak, eta badituzte komunontziak eta konketak, tamainaz haurrentzat egokituak. Horrez gain, aldamahai bat dute, eskaileraduna, haurrak beren kasa igo daitezen. Garrantzitsua da komunak ongi aireztatuak egotea.

Atseden eremua leku lasaia eta segurua da, eta haurrak horrelako toki baten beharra du atseden hartzeko. Gela bakoitzetik sartzen da, eta beirate opaku batez bereizia dago gelatik. Baditu oheak eta sehaskak, eta leiho bat ere bai, behar bezala aireberritzeko.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

19


Bi langela ditugu, bata zuzendaritza-lanetarako, eta bestea, talde-bilerak egiteko. Biak guztiz hornituta daude, baita altzariz ere.

Erabilera anitzeko gela-jantokia gela zabala da, eta osagarritako balio du, bertan egingo baitira geletan edota beste toki batzuetan egin ezin diren jarduerak, lekurik ez dagoelako. Jantokia: altzari guztiak behar bezala egokituta daude, haurraren nahiz hezitzailearen behar eta erosotasun guztiak asetzeko. Honako baldintza hauek hartzen ditugu kontuan: -Behin bazkaltzeko eserita, haurrak beste umeen artean izango duen tokiak bere erosotasuna errespetatuko du, eta haurrari laguntzeko aukera ere emango dio hezitzaileari behar den bakoitzean. -Koilara eta sardexka emango dizkiegu, haien autonomia sustatzeko eta bakarrik jateko ohitura eskuratzeko. -Apainketa beroa eta atsegina jartzen dugu, etxeko edo familia giroa ahalik eta gehien sortzeko.

Beste gela batzuk: Sukaldea: ez da berez hezkuntza-eremu bat. Sukaldea ongi hornitua dago eta jantoki lanetarako erabiltzen dugu.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

20


Biltegi didaktiko-multimedia: apalategiz hornituriko gela bat da, telebista, DVDa, material hezigarria eta jolasak gordetzeko. Garbiketa biltegia: apalategiz hornituriko gela bat da, garbigarriak eta garbiketa-tresnak gordetzeko. Lentzeria: apalategiz hornituriko gela bat da, arropa garbia gordetzeko: maindireak, lerde-zapiak, eskuoihalak, zapiak eta abar gordetzeko. Bertan, arropa-garbigailua, lehorgailua, lisaburdina eta mahaia, eta arropa zikina uzteko ontziak daude. Langileentzako komuna eta aldagela: toki bat daukagu, armairuz eta esekitokiz hornitua, eta arropa aldatzeko erabiltzen dugu. Tailerra: Tailerra pasabidearen bukaeran dago, eta bertan badira aulkiak eta mahaiak, guztiak ere garrantzitsuak paper txikiaren gainean lanak egiteko. Gainera, armairu bat ere badago eta apalategiak, jarduerak egiteko behar dugun guztia gordetzeko. Tailerrean haurrek marraztu, modelatu, margotu, estanpatu eta beste egiten dute. Horrez gain, proposamen aberatsak egiten ditugu, ikaskuntza eta aurkikuntza eragiten dutenak. Tailerra funtsezkoa da arteari, sormenari, estetikari eta ikerketa etengabeari behar bezalako arreta ziurtatzeko.

• Gelak. Haur taldeen eguneroko lanerako erabiltzen diren eremuak dira. Eskolak zazpi gela ditu adin talde guztientzat. Guztiek argi natural nahikoa dute, bai eta aireztapena ere. Haurren eta hezitzaileen gustuen arabera daude apainduta. Gelak antolatua daude, haietan sustatzen diren jardueren edo jolasen arabera. Antolaketa, hain zuzen, adin bakoitzaren behar zehatzen araberakoa da. Hona hemen gelen antolaketa, haurren adinaren arabera:

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

21


0 - 1 urteko haurrak:

0 eta 1 urte arteko haurrek toki zabala eta altzaririk gabea behar dute, beren motrizitatea garatzeko, eta era berean, objektuak aurkitu, esploratu, erabili eta haiekiko harremana ezartzeko ilusioa garatze aldera. Ez dago jarraibide zehatzik, gela honetan espazioa banatzeko, baina hona hemen gure proposamena: Lo egiteko tokia, sehaska batzuez hornitua, eta gelatik bereizia. Toki lasaia eta isila da. Sehaska bakoitzari haur baten argazkia paratuko diogu. Musika klasikoak giro lasai eta erlaxagarria sortzen duenez, musika-aparatu bat daukagu apalategian. Arropa aldatzeko eta garbitasunerako eremua. Gelatik ere bereizia dago. Badu halako erlaitz edo azalera kuxin-antzeko bat, aise garbitzen dena, umeak biluztu, aldatu eta janzteko. Sabaian, erlaitzaren gainean, badago ispilu bat, haurrak bere burua ikus dezan, hezitzaileak arropa aldatu, jantzi edo orrazten duen bitartean. Paretan, badira armairutxoak haur-oihalak, belakiak, xaboiak eta niniarendako gainerako tresnak paratzeko. Halaber, badugu konketa bat, eta bertan dutxatxorrota eta ur berokoa ditugu. Horrez gain, badira umeen tamainako komunontziak eta konketak, baina adin horretan ez dira beharrezkoak. Halaber, badago zaborrontzi bat hondakinak botatzeko. Gela. Bularreko umearen ezaugarri berariazkoak kontuan hartuta, eta aintzat hartuta haur batek bere lehen urtean izaten dituen aldaketak eta egiten dituen konkistak, gure ustez garrantzitsua da espazioa, haurra garatzeko esparru gisa antolatzea, bai eta egituratze mental eta emozionalerako esparru gisa ere. Horretarako, honako txoko hauek proposatu eta antolatzen ditugu:  Mugimenduaren txokoa. Koltxonetaz estalia egongo da, niniak etzan eta katamarka ibil daitezen. 

Sukaldearen txokoa. Baditu platerak, edalontziak, sardexkak, koilarak, labanak, katiluak…

Liburutegiaren txokoa. Badira hainbat ehundura eta iruditako ipuinak, haurraren albuma…

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

22


 Eraikuntzen txokoa. Zurezko, plastikozko eta aparrezko piezak, hainbat forma, irudi eta koloretakoak, etab.  Zentzumenen txokoa. Badira hainbat objektu, guztiak ere baliagarriak haurren zentzumenaren heziketa sustatzeko. Desberdinak izango dira kolorez, tamainaz, ehunduraz, soinuz, tenperaturaz, pisuz… Era berean, bestelako materialak ere izango dira haurren mugimendu-gaitasunak sustatzeko (kuxinak, plastikozko jostailuak, herrestarako jostailuak, pilotak, etab.), eta hamakak ere jartzen ditugu niniak esertzeko.

Ezaugarri ebolutiboek eraginda, gelak nahitaez honako altzari hauek izan behar ditu (betiere, kontuan hartuta behar-beharrezkoak direla haurra mugitzeko, atseden hartzeko, higienerako, jateko eta aurkikuntzarako lekuak):  Armairu itxi bat hezitzailearen eskura, biberoiak, esnea eta zerealak gordetzeko, bai eta haren materiala ere (fitxak, boligrafoak, guraizeak, itsasgarria…). 

Apalategi edo apal bat, musika-aparatua, zintak eta CDak paratzeko.

 Kubetetarako altzariak. Materiala gordetzeko balio du, eta horri esker, haurrek beren eskura izango dute material hori ikasturte osoan. Inolako arazorik gabe sar daitezke, haietan zer dagoen ikusteko eta gauzak tokiz aldatzeko. Altzaria egokiro pentsatua dago, haurrek materialak erabiltzea eragiteko eta errazteko, materialak esploratu eta aurkitzeko, eta haur bakoitzak bere gorputzaren aukerak esplora ditzan. 

Kuxinak, koltxonetak, eta ipuin erakustoki bat, liburutegiaren txokorako.

 Ispilu bat. Beharrezkoa baita haurra bere burua eta bere irudia ezagutzen joatea. Horregatik dago ispilu handia, bere burua ikusteko eta keinu-jolas txikiak egiteko. Ispiluaren ondoan jarriko dugun altzaria baliagarri zaio haurrari zutitzeko, zutik mantentzeko eta, oreka hartzeko.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

23


1 - 2 urteko haurrak:

Gela antolatzeko jarraibide finkorik ez dagoenez, honatx gure proposamena: Eremu bat arropa aldatzeko eta garbitasunerako, alda-mahaia eta guzti; halaber, armairuak, konketa dutxaduna, haurrentzako komunontziak eta konketak, eta ispilu bat sabaian, haurrak bere buruz ikus dezan, hezitzaileak arropa aldatzen dion bitartean. Gainera, aldamenean badago atseden hartzeko eremu bat, eta bertan badira hamakak. Gelari dagokionez, txokoz txoko antolatuko dugu. Hona hemen gure proposamena, baina ikasturtean zehar alda daiteke: 

Sukaldearen txokoa. Plater, edalontzi, sardexka, koilara, labana, katilu eta bestez hornitua.

Liburutegiaren txokoa. Ipuin, irudi-liburuz, norberaren albumaz, aldizkariz… hornitua.

 Eraikuntzen txokoa. Bertan, zurezko, plastikozko eta aparrezko piezak jarri behar dira, hainbat forma, irudi eta koloretakoak; kartoizko kutxak eta tutuak, etab.  Autoen txokoa. Garaje edo tailer mekaniko bat izan dezake, eta bide zirkulazioko elementu batzuk ere bai. Ibilgailuak era askotakoak dira: autoak, kamioiak, traktoreak… 

Txotxongiloen txokoa. Hainbat txotxongilo mota (eskularru, hatzetakoak, artikulatuak…).

Ile-apaindegi edo ospitale txokoa. Leku horri berariaz dagozkion hainbat elementuz hornitua.

Horrez gain, gelako alde bat korruari eskaintzen zaio. Haurren argazkiak zedarritua dago, eta bakoitza bere tokian eseriko da.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

24


Hona hemen zer-nolako altzariak izango diren:  Armairu konpartimentuduna, jostailuak haurrek hartzeko moduko mailan jartzeko. Armairuak txokoak mugatzeko balioko du.  Liburutegi-erakustoki bat ipuin eta marrazkietarako.  Besaulkiak eta kuxinak jarduera lasaiak egiteko.  Ku-ku bat. Adin horretan objektuaren iraunkortasunaren kontzeptua barneratzen denez, kuku bat sortu dugu lehendik dauden altzarien erabilera aldatuz; haurra ku-kuan ezkutatu eta jolas daiteke, hezitzaileak ikusi ahal izan gabe.  Mahai bat eta aulkiak haurren eskura, jolasean aritu daitezen.  Armairu itxi bat, etengabe erabiltzen ez diren material guztietarako.  Apalategi edo apal bat, musika-aparatu, zintak eta CDak uzteko. 2- 3 urteko haurrak:

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

25


Beste adinetan bezala, ez dago jarraibide finkorik gela antolatzeko. Honatx gure proposamena: Garbitasun eremua 1-2 urteko gela bezala egongo da antolatua. Atseden eremua, gelaren ondoan. Gela txokoz txoko antolatuko dugu:  Joko sinbolikoaren txokoa. Adin honetan gehienez jolas sinbolikoaren 3 txoko proposatzen ditugu batera. Txoko bakoitzak errealitatea ordezkatzeko tresnak eta dekoratuak ditu, eta ikasturtean zehar aldatuko ditugu, haurren errutina eta motibaziorik eza eragozteko. Txokoen adibideak: sukaldea, denda, autoak (garajea), etab.  Eraikuntzen txokoa. Esparru honetan denetariko manipulazio, behaketa eta esperimentazio materiala dugu eskura, pentsamendu logikoa garatzen laguntzeko. Eremu honetan armairu bat jarriko dugu, material hori guztia gordetzeko eta, era berean, aipatu txokoak zedarritzeko balio digu.  Liburutegiaren txokoa: erakustoki bat du, gelako ipuinak gordetzeko. Haurrek sarbide librea dute, eta besaulki eta koltxoneta bat ditugu eskura, lurrean esertzeko eta, horrela, erosoago egoteko, ipuinen munduan haste aldera. Txoko honetan, haurrek aukera izango dute hitz egiteko, irudiak irakurtzeko, begiratzeko, kontatzeko, eta ipuinak asmatzeko, etab.  Mozorro-jantzien txokoa: hainbat tamaina eta koloretako oihalak izango ditu, musuzapiak, ileordeak, arropa, zapatak… Horrez gain, ispilu bat daukagu, haurrak hartan bere burua ikus dezan. Gure ustez, garrantzitsua da gelan espazio libre bat izatea, haurrek denetariko talde jarduerak egin ditzaten. Hain zuzen, espazio horretan korrua egiteko irudiak jarriko ditugu.

Altzari hauek izango dira:

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

26


Armairu itxi bat, etengabe erabiltzen ez diren material guztiak gordetzeko.

Armairu artxibategi bat, haurren lanak eta hezitzaileen materiala gordetzeko.

Apalategi bat, musika-aparatua, zintak eta CDak gordetzeko.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

27


BALIABIDE MATERIALAK: ANTOLAKETA Haurren eskura jartzen ditugun materialen bidez (altzariak eta material hezigarria) haien garapena eragiteko eta sustatzeko ingurunea sortu nahi dugu. Hain zuzen, materialak pertsona inplikatu guztien jarduera baldintzatzen du; haurrena, eta gurea hezitzaile gisa, bereziki. Eskaintza zenbat eta hobea izan, aukera gehiago izango du haurrak ikertzeko, manipulatzeko eta aurkitzeko.

ALTZARIAK: Altzariak erosoa eta funtzionala izan behar du, ez gehiegi, ezta espezializatuegia ere, hau da, malgutasunerako aukera eman behar du hura erabiltzen denean, talde bakoitzaren beharren arabera. Horren haritik, oinarrizko altzari hauek proposatzen ditugu: ZER

OHARRAK

Mahaiak eta aulkiak

Azalera garbigarria, hankak babestuak, eta haurrek erabiltzeko modukoak. Kolore alaiak, horrek eragin handia baitu gelaren ingurune orokorrean.

Apalategiak

Haurren irismenetik kanpo daude; horrela, bertan paratuko dira haurrek beren kasa erabiltzea komeni ez den materialak. Halaber, musikaaparatua, zintak edo CDak.

Armairuak

Itxita gorde beharreko materiala edota ohikoan erabiltzen ez diren objektuak uzteko. Horrez gain, armairu irekiak ditugu, haurrek eskura dituzten zenbait material gordetzeko.

Koltxonetak

Gelako alde batean daude. Iragazgaitzak dira, eta azalera garbigarria dute.

Ispiluak

Gela bakoitzean ispilu handi bat dago, lurretik jarria, haurrak hartan bere burua ikus dezan. Oso garrantzitsua da, haurrak bere gorputza eta adierazpenak ezagutu ditzan.

Kutxatilategiak

Haurren objektu pertsonalak gordetzeko aukera ematen dute. Haur bakoitzaren argazkia eta izena paratzen ditugu, errazagoa izan dadin haurra eta bere gauza pertsonalak identifikatzea; horrela, haurrak bere gauzak bere kabuz erabiliko ditu.

Saskiak, kutxak eta edukiontziak

Haurren jolas materiala gordetzeko erabiltzen dira. Mugikorrak, arinak eta seguruak dira, haurrek bere kasa erabil ditzaten.

MATERIAL HEZIGARRIA: Objektu sorta zabal-zabala jartzen da Haur Hezkuntzako lehen zikloko haurren eskura. Material hezigarria kontuan hartu beharreko gauza garrantzitsua da benetan, haurren jarduera, jolasak eta haien ikaskuntzak baldintzatzen dituelako.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

28


Proposatzen ditugun material hezigarriek haurren gaitasun guztiei eta gaitasun guztiak garatzeari erantzuten diete. Hona hemen: Barneko eta kanpoaldeko espazio handietarako materialak: ELEMENTUAK EDO JARDUERAK

OHARRAK

Jolas modularrak.

Gazteluak eta etxetxoak egiteko, eskalatzeko, babesteko, katuka ibiltzeko, zirriketan ibiltzeko, etab.

Ur eta harea jolasak.

Pertsonen arteko harremanak sustatzeaz gain, bi elementu horiekin esperimentatzeko aukera ematen dute.

Txirristak, kulunkak, sokak, uztaiak‌, segurtasun eta higiene baldintzekin.

Ezin hobeak psikomotrizitate lodia garatzeko.

Pneumatikoak, arrapalak.

Ezin hobeak dira koordinaketa orokorrerako, koordinazio bisual-motrizerako, orekarako, etab. (psikomotrizitate lodia, oro har).

tunelak,

eskailerak

eta

Pieza handi bigunak: erruloak, koltxonetak, bola-igerilekuak...

Funtsezkoak dira garapena lantzeko.

psikomotrizitate

lodiaren

Dokumentazio panelak eta erakustokiak: Asmo komunikatzailea duten materialak dira, hala nola kartelak, horma-irudiak, informazio grafikoa, argazkiak, etab. Edukiaren arabera honela sailkatuko ditugu: ELEMENTUAK EDO EKINTZAK

OHARRAK

Komunikazio-panel zehatzak familiei begira.

Menuak, irteerak antolatzea, bilerak, etab. Atondoan eta pasabidean paratuko ditugu.

Zentroko taldearen eta haur aurkezpena, horma-argazkien bidez.

Pasabidean ditugu...

taldeen

Eskolako bizitzan esanguratsuak diren prozesuen aurkezpena, horma-argazkien eta haurren lanen bitartez.

eta

geletako

ateetan

paratuko

Pasabideko paretetan paratuko ditugu.

Gelako materialak: Haurren adinen eta beharren arabera, baliabide materialak ezberdinak izango dira, baina beti ahalik eta segurtasunik handienaz jolasa garatzen duten espazioetan.

Materialak de 0 - 1 urte arteko haurrentzat: ZENTZUMENAK GARATZEKO ETA MANIPULATZEKO OBJEKTUAK Plastikozko, metalezko eta zurezko ume-txintxarriak. Soinua egiten duten objektu arinak eta hartu errazak. Mugikorrak: soinudunak, distiratsuak, kolore bizikoak.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

29


Objektuak hartzeko, milizkatzeko, jotzeko, zirriketan ibilarazteko, bete eta husteko, ireki eta ixteko, sei edo zazpi hiletik aurrera, eseri daitezkeenean. Trapuzko objektuak: panpinak eta animaliak. Gomazko eta aparrezko objektuak. Panpina musikadunak, zintzilikatzeko edo tokiz mugitzeko. Zinta batean sartutako objektuak, sehaskan zintzilikatzeko. Tente-potentea. Arropazko, larruzko, gomazko‌ objektuak Zurezko puska txikiak (3 x 3 x 3) eta (6 x 6 x 6), koloretakoak. Margo ez toxikoak. Hainbat tamainatako objektu hutsak, batzuk besteetan sartzeko. Hainbat tamainatako kutxak edo poteak. Oihalak, kolore bizietako eta uki biguneko oihal-atalak. Oso marrazki sinpleak, irudi isolatuz eta oso argiz hornituak. Txontxongiloak. Abesteko: sehaska kantutegia, herri kantutegia, pandero bat, txintxarri bat, triangelu bat, irratia, CDa. Kuxin handiak. Pilotak eta zirriketan aritzen diren beste gauza batzuk. Arrasteak giderrarekin eta lokarriarekin. Kulunka zaldiak eta animaliak. Hondartzako baloi handi-handia, lan psikomotorea egiteko. Gurditxoa, bultzatzeko eta elkar bultzatzeko. Arrapala hamabost zentimetro altuerako bizpahiru mailarekin. Zirriketan aritzen diren denetariko objektuak, txirrikak, asotsa egiten duten bolak... Pertikak edo barrak, haietatik objektuak zintzilikatzeko, haurrek jo edo mugitu ditzaten, edo haietatik tira egin dezaten‌

Oharra: Jolastokian, badago haurrentzako txoko seguru eta babestu bat. Materialak 1 eta 2 urte arteko haurrentzat: ZENTZUMENAK GARATZEKO ETA MANIPULATZEKO OBJEKTUA 0-1 urteko haurrentzako adierazitakoen antzekoak.

OBJEKTUAK MUGITZEKO ETA TOKIZ ALDATZEKO Palak eta ontziak. Trizikloak eta pedalik gabeko ibilgailuak. Baloi handiak eta hainbat tamainatako pilotak.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

30


Eskailera bat eta/edo trepatzaile bat; mailak elkarrengandik 25 cm-ra egongo dira. Txirrista txikia, adarrak Sartu eta ateratzeko tiraderak. Tutuak, haurrak barrenetik igarotzeko. Arraste desmuntagarriak. Pneumatikoak. Kulunka-jolasak, zabuak eta barkak.

OBJEKTUAK, MUGIMENDUAK ZEHAZTEKO ETA KOORDINATZEKOA Kortxozko, aparrezko etab plastikozko eraikuntzak pieza handietan. Hainbat tamainatako zurezko puskak. Saskiratze-jolasak: uztaiak, irudi geometrikoak makila batean saskiratzeko. Forma geometrikoak ahokatzea, ontzi batean sartzeko. Plastikozko uztai zurrunak, hainbat tamainatakoak. Ahokatze lauak, pieza handiekin, irudi eta animaliekin.

OBJEKTUAK, IMITAZIOA SUSTATZEKO Telefonoa, panpinak, sehaskak, autoak, soinekoak, trenak, berez mugitzen ez diren ibilgailuak, hainbat tamainatako postontziak, trapuzko animaliak, txotxongiloak, sukaldeko ontzitxoak, dendako gauzatxoak, medikuetakoak, ile-apaindegikoak, etxaldekoak, garajekoak

ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA SUSTATZEN DITUZTEN OBJEKTUAK Materialak, oratzeko eta forma emateko.

ESKULANETARAKO OBJEKTUAK Denetariko paperak, zimurtzeko, urratzeko, tolesteko, margotzeko, mozteko; argizari bigunak, plastilina, buztina, arbelak eta klariona.

TARTE LASAIETARAKO OBJEKTUAK Laminak irudiz, ekintzaz, eszena sinplez eta ezagunez hornituak. Ipuinak, sehaska kantutegiak eta herri kantutegiak. Gorputza ezagutzeko eta ekintzak antzezteko kantutegiak. Panderoak, txintxarriak, triangeluak, danborrak‌ (musika-kaxa).

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

31


2 - 3 urte arteko haurrentzako materialak PLASTIKA Hainbat tamaina eta ehunduratako paperak. Materialak nahasteko eta margotzeko: margoak, plastikozko botilak, margoak nahasteko flasko hutsak, paperezko platerak, pintzelak, belakiak‌ Gauzak lotuta mantentzeko eta bereizteko materialak: elastikoak, guraize puntta borobilak, haurrentzako itsasgarri zuria... Errepresentazio tridimentsionalak egiteko materialak: lohia, buztina, plastilina, kartulinazko tutuak, oihal atalak, feltrozko atalak, kotoizko bolak, kartoizko arrautzontziak, zapata-kaxak, zurezko puskak... Errepresentazio bidimentsionalak egiteko materialak: margoak koloreztatzeko,pastel-koloreak, pintzelak, argizariak, errotulagailuak, markagailu magikoak uretan disolbagarriak, aldizkariak eta katalogoa.

MUSIKA Marakak, triangeluak, kaskabiloak, hiru tamainako panderoak, danbor ezberdinak, xilofonoak, ezkilak‌ Musika-zintak haurrentzat, eta sinfoniak, irrati cd-ak, cd grabatuak eta grabatu gabeak.

LIBURUTEGIA Denetariko irudiak, argazkiak, kromoak, laminak; letra mugikorrak ere izan ditzakegu eskura, haurrak haiekin jolasteko eta letrak ezagutzen hasteko. Ipuin-liburuak, poesia-liburuak, haurrak liburuak ezagutzen has daitezen jostailua balira bezala, irakurtzen ez dituzten arren.

JOLAS SINBOLIKOA

Jolas honetan imitazioa, irudimena sustatzen dira.

antzezpena

eta

Etxeko materialak.

Panpinak, sukalde bat, hozkailua, harraska, tamaina guztietako ontziak, tamaina naturaleko sukalde tresnak.

Material profesionalak.

Lanbide ezagunetako materialaz beteriko kutxak: adibidez, medikua, dendaria, ileapaintzailea...

Jolas dramatikorako materialak.

Ispilu bat eta denetariko mozorro-jantziz beteriko arropa-saski bat.

ZENTZUMENAK-MOTOREA ETA BLOKETAKOA

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

32


Panpinak, bizpahiru piezako puzzle errazak, arrasteak eta zakuak. Eraikuntzarako materialak: bloke handiak, arrapalak eta oholak, kartulinazkoak, alfonbra puskak, ohol puskak, kutxak, saskiak, kubetak...

bloke

unitarioak,

Koloretako jolasak, dimentsio jolasak, uki jolasak, soinua, tenperatura, pisua, urrina, etab. Materialak armatzeko eta desarmatzeko: plastikozko kamioi eta auto desmuntagarriak, mekano handiak... Materialak betetzeko eta husteko: iraulketa-kamioiak, panpina etxea, bloke txikiak, harriak, autoak, panpinak, animaliak, kutxak eta kubetak. Simulatzeko materialak: denetariko eta tamaina guztietako autoak eta kamioiak, hezgazkinak, helikopteroak, itsasontziak, autobusak, panpinak eta haien altzariak; zurezko, plastikozko eta trapuzko animaliak.

PRELOGIKOAK Benetako materialak, ikertzeko eta aurkitzeko, hala nola tresnak, lanabesak, elikagaiak... Erroska jolasak, dominoak, denborazko sekuentziak, joste jolasak, ahokatze jolasak. Material berdin-berdinen eta antzekoen multzoa. Hainbat formatan sailka daitezkeen materialen multzoa. Seriazio materialak, haien bidez gauza berdinak, handiak edo txikiak erraz alderatzeko; hiruzpalau formatuta datozen materialak, akoplatzen diren materialen jolas antolatuak.

Haurrek zenbateko moduko materialez hornituta egon behar dute txokoek:  Material etenik gabeak eta etenak.  Banan-banan korrespondentzia duten materialak.  Objektu zenbagarrien multzoak. Txapa, fitxa, botoi eta egoskari ugari izango dira. Material berreskuratuak: Egunero erabiltzen ditugun materialak lantzetik eta eraldatzetik lorturiko materialak dira. Abantaila asko dituzte: diru aurrezpena, aprobetxamendua, aise egiten dira, egonkortasuna, etab. Hona hemen horrelako materialak erabiltzeko arrazoiak, hezkuntza arloko ideologiari lotuta:  Inguruneko materialak berreskuratzea lagungarria zaigu, Eskola bere munduarekin lotzeko eta, era berean, jende gizarteratzea errazten du, ikaskuntza eta eguneroko bizitza bereizezin egin dituelako.  Etxeko materiala edo familiek egindakoa ekartzea lagungarria zaigu, eskola ingurunea familia ingurunean txertatzeko, eta haurrari segurtasuna eta oreka afektiboa ematen zaizkio.  Eskola barruan materialak bilatu, prestatu eta asmatzeak harreman pertsonalak sustatzen ditu eta talde zentzua sendotzen du, guztioi dagokigun zeregin batean lankidetzan aritzea baita.  Material irekiak dira. Berez badaude erabilera aukera asko, eta haurrek erabilera sortzailea egitea sustatzen da.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

33


 Errealitatea ikuspegi askotariko batetik ikustea sustatzen dute, erabilera arruntetik ustekabeko beste batzuetara eraldatuak agertzen baitira. Hona hemen horrelako materialak lortzeko iturriak:  Etxean erabili eta botatzen den materiala: kutxak, erretiluak, poltsak, paperak, kartoizko tutuak, botilak, elikagaietatik datozen materialak, garbiketa, tresnak, garbitasuna, etab.  Kliniketan erabili eta botatzen den materiala: anpoila, benda, gaza eta abarretako kutxa eta ontziak.  Fruta-dendetan erabili eta botatzen den materiala: zakuak, fruta-kutxak kartoiak, lastoak, etab.  Bulegoetan erabili eta botatzen den materiala: makinetako zinta-txirrikak, kalkulagailuetako bilkariak, paperezko zerrendak, ordenagailuko papera, etab.  Erabili eta botatzen diren oihal-materialak, edo jostunenak eta oihal-dendetakoak: kartoizko tutuak, oihal-atalak eta ebakigarriak, etab.  Dekorazio eta eraikuntza arloan erabili eta botatzen den materiala: moketa-atalak, lauza hondarrak, adreiluak, teilak, zerrautsa, listoiak, etab.  Erabilera arrunteko materiala, botatzen dena: txotxak, pintzak, txapak, makilak, etab. Ikus-entzunezko materiala: Irudiaren eta soinuaren bitartez informazioa guri ematen saiatzen diren materialez ari gara. Honatx ohikoenak:     

Argazki-kamera. Bideo-kamera. Fotokopiagailua. Telebista. DVDA.

Halaber, badira beste batzuk: prentsa-irudiak, familia argazkiak, postalak, liburuak, CDak, irratiak, musika-tresnak, tinbreak, latak, botilak, inbutuak... Eta ikusgailuen artean, ispiluak, lupak, lenteak, koloretako zelofana, betaurrekoak, esku-argiak, prismatikoak, etab.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

34


HEZKUNTZA TALDEA: ANTOLAKETA Hezkuntza taldea hogeita lau profesionalok osatzen dugu; horietatik, hamazazpi hezitzaileak izango dira. Batek zuzendaritza-lanak eta bi zentroen arteko koordinaketa-lanak egingo ditu, eta sei zerbitzu-langileak izango dira. Hezitzaileek lanaldi osoa edo murriztua egingo dute, eskariaren arabera. Zuzendariak bere eginkizunak beteko ditu, baina bere hezitzaile-lana alde batera utzi gabe, gainerako taldekideekin lankidetzan aritzeko eta laguntza emateko. Eta zerbitzuetako langileek garbiketa- eta jantoki-lanak egingo dituzte, betiere hezitzaileekin elkarlanean. Gure hezkuntza taldea hezkuntzako profesionalek osatzen dute, eta guztiek ere behar diren tituluak dituzte, indarrean dagoen araudiarekin bat. Gure lanaren bidez, dibertsitateari nahiz eboluzio eta garapen arazoei (psikikoak eta fisikoak) erantzuten diegu, eta gure ezagutzak eskaintzen ditugu, arazoak gure ahalen neurrian ahalik eta hobekien moldatzeko. Prestakuntza iraunkorrean sinesten dugu. Izan ere Haur Hezkuntza funtsezko etapa baita haurren garapenean, ondotik etorriko diren ikaskuntzen oinarriak finkatzen baitira. Gela bakoitzak bere bikote hezitzailea izango du (eskaria dagoenean), gela gehigarriak izan ezik (modulua), haren gaitasuna unitate bakar baterako da eta jantokirik gabe, hezitzaile baten ardurapean; hezitzaile horrek beste hezitzaile baten laguntza izango du, jarduera batzuk egiteko. Bikote edo hezitzaile bakoitza, lan moldearen arabera, unitate baten edo biren tutorea izango da, eta gelan lan pertsonala egingo du, aurretik egindako talde lanaren emaitza, haur bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. Gure ustez, bikote hezitzaileak garrantzi handia du, rol nahiz harreman konplexuak hartzen baitituzte bere gain, guztiz egokia alderatzeko, negoziatzeko eta hitz egiteko, eta horrek proposamen aberatsagoa dakar. Gure ordutegia planifikatzeko, hainbat gauza hartzen ditugu kontuan, hala nola Eskolako ordutegia, haurren sarrera eta irteera orduak, eta langileen ordutegien antolaketa eta malgutasunerako aukerak. Ikasturte hasieran, hiru egun ditugu, hezkuntza-kontu guztiak planifikatzeko eta koordinatzeko. Astelehenero biltzen gara, 16:30etik 18:30era, programazioak prestatzeko, jarduerak planifikatzeko, materialak eta baliabide hezigarriak zehazteko, haur bakoitzaren egunerokoak idazteko, ebaluazio-tresnak aztertzeko, diseinatutako prozesua eraginkorra den ikusteko; hitz batez, hezkuntzari, Eskolari eta jardunari loturiko kontu oro aztertzeko. Behar den bakoitzean Udalarekin biltzen gara (hezkuntza zinegotzigoarekin), Eskolaren funtzionamenduaren berri emateko. Erabat sinesten dugu talde lanean, hezitzaileen arteko komunikazioak eta trukaketak informazioa ekarri eta bideratzen baitute; horrela, esperientziak esanguratsuagoak dira eta segurtasun profesional handiagoa lortzen da. Hori guztia egin ahal izateko, guztien ahaleginean sinesten dugu, aurreikusitako helburuak polikipoliki lortze aldera; halaber, norberaren ahaleginean sinesten dugu; parte-hartze aktiboan; autodisziplinan, eta entzuketa nahiz errespetu arloko gaitasunean ere bai. Guk nahi dugu Aranguren Ibarreko “Ttipi-ttapa� Haur Hezkuntzako Eskola errealitate integratua izatea, eta Eskolako langile guztiok talde koherentea osatzea, haren funtzionamenduaren eragilea izango dena.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

35


IKASLEEEN ANTOLAKETA Haurrak taldeka antolatzeko irizpideak hizkuntza-eredua, gurasoen eskatutako jardunaldi mota, eta adina izango dira. Adin antzekoak hezkuntza behar berberak ditu; metodologia eta jarduerak gelako haur guztientzat egokituta daude, eta errazagoa da lotura hurrengo zikloarekin. Dena dela, ez dugu ahaztuko zer-nolako indar hezigarri handia duen ttikiek beste adin batzuetako haurrekin harremana izateak, ezta hezkuntza nahiz gizarte esperientzia dibertsifikatuagoak sortzeko interesa ere. Harreman hori txikienei zaie onuragarri, handien ereduak ikasteko aukera baitute, imitatzeko eta laguntzeko aukera ere, eta era berean, berdinen arteko elkarrekintza ahalbidetzen du, eta hori ongi kokatua badago, oso onuragarria izan daiteke. Horrez gain, ttikienei dagokienez, handiek nola edo hala kontuz jokatzen ikasten dute, bestearen lekuan jartzen hasten dira, eta babesten eta beren gaitasun mailaz ohartzen. Harreman horrek, gidatua eta lagundua, Eskolak bultzatzen dituen harreman gaitasun asko ikasteko aukera ematen du. Ez dugu talde itxirik eta bereizirik sortuko. Esparru komunak erabiliko ditugu, talde guztientzako jolas proposamen berberak eskaintzeko. Gure iritziz, antolaketak aukera eman behar du, tailerrean eta beste proposamen batzuetan haur talde txikiekin lan egiteko, hori ezinbestekoa baita; izan ere, haien ezagutza-prozesuak behatzea eta aztertzea ahalbidetzen du; haurren ikaskuntza-prozesuen balorazioa eta interpretazioa; sormenaren aurkikuntza eta sustapena. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei dagokienez, banako arretaren garrantzia nabarmentzen dugu eta, aldi berean, zeinen onuragarria den haurra talde-gelan txertatzea. Hona hemen haurrak lehen zikloan banatzeko ratioak: • • •

Urtebetetik beherako haurrentzako unitateak: 1/8 1-2 urteko haurrentzako unitateak: 1/13 2-3 urteko haurrentzako unitateak: 1/18

Adin ezberdineko haurrak elkartzen badira, honako ratioen arabera izango da: • • •

2 urte arteko haurrentzako unitateak: 1/8 3 urte arteko haurrentzako unitateak: 1/11 1-3 urte arteko haurrentzako unitateak: 1/15

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

36


ESKOLA JARDUNALDIA: ANTOLAKETA Goizero Eskolara iristea, janaria, bainua eta lo-kuluxka denbora eta espazio egituratuak dira, eta gure Eskolako eguneroko jardunaldia egituratzen dute. Denbora horiei erantzute aldera, jardunaldia antolatzeko, kontuan hartzen dugu espazio komunak partekatu behar ditugula. Plangintza malgua da, eta haurren behar eta erritmoetara moldatzen da, eta hainbat eratako jarduerak nahiz proposamenak eskaintzen ditu (laburrak, taldekakoak, mugimendukoak, erlaxatzekoak‌).

ESKOLA JARDUNALDIA

0-1 URTEKO HAURRAK 0-1 urteko haurrekin, hasieran behintzat, ezin diogu jarraibide finkoko ordutegiari jarraitu, haien atseden nahiz elikadura arloko beharretara moldatu behar baitugu; arian-arian, helduen ordutegira eta Eskolara egokitzen joango dira. Esna dauden bitartean, funtsezkoa da haiekin harremanean egotea, hau da, hitz egin behar zaie, haiekin jolastu, segurtasun giro bat sortu, eta maitasun giro bat ere bai. Ikasgelan, badituzte eskura bai objektuak bai materialak, erabiltzeko, esploratzeko eta esprimentatzeko. Zentzumenak lantzeko jolasak egiten ditugu, agertu_desagertzekoak, musika jolasak... Haien zentzumena eta berezko mugimendu jarduera sustatzen duen gauza oro. Garapenean aurrera jo ahala, hainbat proposamen sartzen ditugu, hala nola altxorren saskia, plastika tailerra, mugimendu jolasak gorputza-eskema ezagutzen hasteko, e.a.. Halaber, patiora ateratzen gara.

1-3 URTEKO HAURRAK

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA

OSTEGUNA

7.308.20

Sarrera eta jarduera bateratuak

8.209.30

Sarrera eta txokoak

9.4510.00

OSTIRALA

Garbitasuna

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

37


10.0010.20

10.2011.15

11.1511.30

Korrua, bateratze saioa eta abestiak Musika tailerra Argi-itzalak Ikus-entzunezko saioak Jolas heuristikoa Zaporeak eta ehundurak Ur jolasak Mozorro jantziak Psikomotrizitateak Jolas prelogikoak Plastika tailerra Jolastokia Garbitasuna eta batak

11.3013.00

Hamaiketakoa/Bazkaria eta garbitasuna

13.0014.00

Txokoak (jolas librea)

13.0014.40

Lo-kuluxka

14.4015.00 15.0015.40 15.4016.30

Agurra

Lo-kuluxkatik jaiki eta garbitasuna Gela,Jolastokia, pasabidea (egunero, material ezberdina eskaintzen zaie) Agurra Gela: denak elkarrekin

1-2 URTEKO HAURRAK

Ikasturte hasieran, haurren adina dela eta, denbora luzea uzte zaie txokoetan aritzeko. Izan ere, txokoak oso aproposak dira, haurrek ingurunea eta inguruan dituzten objektuak nahiz jostailuak aurkitu ditzaten, bai eta beren jarduera eragilea ere. Gure hezkuntza-jardueraren abiaburua afektibotasuna denez, denbora eskaintzen diogu banan-

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

38


banako harremanari, mimoari, kariùoari, eta behar afektiboei oro har, kontaktu-jolasen bidez. Era berean, jolasak egiten ditugu, haurren zentzumenak eta zentzumenen funtzioak sustatzeko. Ikasturtea aurrera joan ahala, eta haurren heldutasuna handitzen den neurrian, jolas prelogikoak sartzen joaten gara, hala nola puzzleak, pintxoak, klipo, etab, bai eta plastilina eta Jolastokira ateratzea ere. Korruan, gainontzeko haurren izenak esateaz gain eta nor falta den galdetzeaz gain, goizean zer egingo dugun kontatzen diegu. Ikasturteak aurrera egin ahala, ezagutzen dituzten beste gauza batzuk izaten ditugun hizketagai, aurreko egunean egindakoaz mintzatzen gara, eta edozer gaiz ere, haiek edo guk interesa badugu. Egunero, une horri kantuan ematen diogu bukaera. Hainbat proposamenez mintzatzean, aurkikuntza jolasez, ur jolasez, zapore eta ehundura jolasez, argi-itzalen jolasez eta abarrez ari gara. Horrelako proposamenak gelan, atseden gelan edo tailerrean egingo ditugu. Aldian behin, gelan mozorro jolasak egiten ditugu, haurrak bertako ispiluan bere burua ikusten baitu. Kutxa bat dugu eta barruan oihalak, zapiak, zapatak, arropa, ileordeak, etab. Komunean, esertzeko arauak ematen ditugu ura edateko eta txandak errespetatzeko. 2-3 URTEKO HAURRAK Sukaldearen, garajearen, eraikuntzen edo liburutegiaren txokoek material berberak dituzte egunero. Eraikuntzen txokoan, materialak astegunetan zehar aldatzen dira (adreiluak, klipo, zurezko gauzak, plastikozkoak, eta beste eraikuntza batzuk). Korruan, hezitzailea haurrekin eseri, eta zer egun den eta zer eguraldi egiten duen kontatzen die, eta panelean dagokion irudia jartzen dute (eguzkia, hodeia, euria‌). Gero, egun horretan zer egin behar duten kontatzen die, eta haurrek zerbait esaten badute edo galderak egiten badituzte, hori proposamenarekin lotzeko erabiltzen dugu. Haurrei berez sortzen zaienaz baliatzen gara, klaseak horrela parte-hartzaileak egiteko. Beste batzuetan, egin dituzten jarduerak gogoratzen ditugu, eguneko gaiarekin zerikusia dutenak. Halaber, loturiko balioak lantzen ditugu, hala nola animaliak eta landareak zaindu eta errespetatzea, portaera arauak eta gelakideak errespetatzea. Era berean, elikadura osasungarria azpimarratzen dugu, eta norberaren higienean duen garrantzia, eta horrela zeharkako gaiak lantzen saiatzen gara. Haurren esanak hezkuntza eremura eramaten ditugu. HAUR GUZTIENTZAKO UNE BERDINAK JARDUNALDIAN Sarrera eta irteera

Egunaren lehen eta azken orduan, gela berean elkartuko ditugu, eta denentzako jarduerak egingo ditugu.

Bertan bazkaltzen ez duten haurrak

Jolastokia

Jantokia

Eskolan bazkaltzen ez duten haurrek goiz erdian hamaiketako hartzen dute, baina programatuta dauden jarduerak eten egin gabe. Gosaltzeko, egunero fruta ezberdin bat emango zaie, hau da, izan dadila gosari osasungarri eta osasuntsua. Haur gutxi badira, gela berean elkartzen ditugu.

Kalera ateratzea era antolatuan egiten da, baina beti adin ezberdineko taldeak batera egoteko moduan.

Jantokia haur guztientzat da, bularreko umeentzat izan ezik.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

39


Haurrak antolatzeko modu horri aberasgarria deritzogu, adin eta hizkuntza-eredu ezberdinetako haurren arteko elkarrekintza eta bizikidetza ahalbidetzen dituelako; horrek eraginda, topaketak aberasgarriagoak dira haurrentzat eta hezitzaileentzat.

PROPOSAMEN PEDAGOGIKOA: METODOLOGIA Gure iritziz, metodoen eraginkortasuna huraxe aplikatzeko moduari lotuta dago, eta haren ondorioak eta erabilgarritasuna ikusi eta ebaluatzeko gaitasunari ere bai. Arestian azaldutako printzipioak kontuan hartuta, era askotako lan moldeak erabiliko ditugu, honakoak oinarri harturik: o o o

o

Teoria ekologikoa: inguruko munduko ezer ere ez zaio arrotz hezkuntza zereginari. Teoria konstruktibista: haurra bere ikaskuntzaren eraikitzailea izango da. Arazoak konpontzeko teoria: haurrari ez zaizkio gauzak moldatuta eman behar, korapilatzen dizkiogu, gatazkak sortzen zaizkio, pentsatzen ikasteko eta bere pentsamendua osatzea lantzeko. Bestelako helburuak: beste etapa pedagogiko batzuetarako oinarria izan nahi dugu, eta, behin Eskola esperimentalak lehen urteetan duen eraginkortasuna frogatuta, beste maila batzuetarantz jo.

Haurrak bere potentzialtasun guztiak garatze aldera, bere behar guztiak eta ikasteko gogoa asetze aldera, esplorazio esparruak eta proposamen interesgarriak nahiz konplexuak eskainiko dizkiogu, eta era berean, ezagutza-prozesuak gehiago baloratuko ditugu ekintzen emaitzak baino. Eskola honetan, protagonista ez da bakarrik haurra, baizik eta harremanetan diharduen haurra. Hau da, haurren, familien eta Eskolako langileen artean, bizikidetzaz, elkarrizketaz, topaketa ugariz, lankidetzaz eta harremanezko trukaketaz beteriko ikaskuntza, gogoeta, banakako zein taldekako ikerketa unibertso txiki baten antzera osatua dagoen Eskola. Hezitzaileak arretaz behatzea, haur bakoitzaren denboren eta erritmoen zain egotea, eta haurren hizkuntza guztiei entzutea. Gure esperientziak bultzaturik, ahal den bakoitzean bikote hezitzaile gisara lan egiten dugu, aukera ematen baitu haurrekiko harremanak zabaltzeko, lan planteamendu bateratuak egiteko, eta bi ikuspuntu ezberdinetik kritika eta berrikuspena egiteko. Dokumentazioak aukera emango digu ikaskuntza-prozesuak baloratzeko eta interpretatzeko, eta gure talde lanaren oinarria izango da. Gurasoak Eskolan txertatuko ditugu, komunikazioaren eta trukaketaren bidez txertatu ere, honako alderdietan: besteak beste, kontaktuak hezitzaileekin sarreran eta irteeran, informazio panelak, informazio idatziak gai administratiboei buruz, abisuak, egutegiak, haurrek Eskolan egindako jardueren uneak jasotzeko argazki-panelak‌ Sarrera irekia eta antolatua izango dute Eskolako bizitzan. Gure esperientziak erakutsi digu gurasoen eta hezitzaileen arteko hezkuntza-jarraibideen koherentziak, elkarrekiko ikuspen onak, eta harreman harmoniatsuek eta afektiboki aberatsek haurren segurtasuna eta ongizatea sustatzen dituztela. Edukiak proposamen jakin batzuen bidez antolatu eta finkatuko ditugu sekuentzia bidez, hots, oinarri harturik aurren interesak, gustuak, aldez aurreko ezagutzak eta motibazioak. Beti haur bakoitzaren esperimentazioak eta ikerketak izango dute lehentasuna, gure helburua baita ikaskuntzaren bidez ikaskuntza, bai eta ikaskuntza esanguratsua ere. Proposamen bakoitza egin ondoren, emaitza dokumentatuek, aztertuek eta erkatuek etorkizunean aldaketak eta aldaerak eraginen dituzte.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

40


Haurren hainbat elkarketa mota egingo ditugu, talde handi gisa, gela talde gisa, eta talde txiki gisa, eta espazioak antolatuko ditugu denetariko elkarrekintzak sustatzeko moduan. Espazioingurunea kalitatez hornitzea baliabidea izango da gure hezkuntza-jardueran. Gure Eskola harreman sistema bat izatea nahi dugu, ikaskuntzarako baldintza ugari sortzen diren leku bat izatea. JARDUNALDIAREN UNEAK:

SARRERA

Haurra banaka hartuko dugu, guk geuk agurtuz eta harekin doan pertsonari erreferentzia eginez. Gelakideei haurraren etorreraren berri emango diegu, guztiek harrera egin diezaioten eta ikasgelan sartzen lagundu diezaioten.

Haurrarekin batera etorri den senitartekoari lagunduko diogu, era aktiboan agur esan diezaion.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

Sarrera, irteera bezalaxe, une garrantzitsua da gurasoekin hitz egiteko. Gurasoak ere seguru sentitu behar dira, semealabak ezezagun batzuen eskuetan uztean. Arreta handiz entzungo diegu eta haiek esandakoak erabat errespetatuko ditugu.

41


KORRUA

Egunero, kide guztien izenak esango ditugu, eta nor falta den galdetuko dugu, zer eguraldi egiten duen, goizean zer jarduera egingo den... eta sortzen diren gaiak ere bai.

Topaketa unea da, eta egunero haurrekin bilduko gara. Horretarako, lurrean zirkulu bat egingo dugu, koloretako zinta bat erabiliz edota bakoitzaren argazkiak jarriz, elkar ongi ikus dezagun eta, horrela, elkarren artean ongi komunikatzeko.

Eguneroko bertaratze kontrola egiteko:  Handien taldeekin, paretan horma-irudi bat paratuko dugu, urtero gai ezberdin bat izango duena, eta haurren argazkiak dagokion tokian jarriko ditugu.  Ertainen taldearekin, gelako leku finko batean “Eskola” marraztu eta jarriko dugu, eta haurrek argazkiak dagozkion tokian paratuko dituzte, kanpoan edo barruan.  Bularreko umeen taldearekin, gelan zerrenda bat jarriko dugu eta, egunero, hezitzaileek gomets bakoitza dagokion kutxatilan jarriko dute eta, halaber, bertaratze kontrola egingo dute. Egunero, kantu bat abestuko dugu une hori bukatzeko.

TXOKOAK Txokoen araberako antolaketa lagungarria da haurra garatzeko. Izan ere, aukera ematen dio bere interesekin bat aukeratzeko, irudimenaz jokatzeko, mundua ulertu eta aurkitzeko beharra eragiteko, pentsamendua antolatzeko, denbora berregituratzeko eta, era berean, haurraren identitate- nahiz gizartekotze-prozesua sustatzen du. Nabarmendu genezake haurraren beharretik beretik sortzen dela txokoa ingurune gisara, eta hezitzailearen egitekoa dela hari entzutea eta laguntzea; horretarako, txokoak behar bezalako materialez eta baldintzaz hornituta proposatuko ditu, bere iradokidunen bitartez, haurraren garapena eta gozamena sustatzen laguntzeko. Espazioa txokoz txoko banatuko dugu: Haurrek era ludikoan ikas dezaten, bertako elementuak erabili eta ikertzearen ondorioz. Eduki berriak aldez aurreko ezagutzekin lotu ditzaten eta ikaskuntza esanguratsuak

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

42


susta ditzaten. Txokoak leku zedarritua, egituratua eta asmoz beterikoa izan daitezen; lekuaren ardatza harreman espontaneoa da. Norberaren autonomia, besteen onarpena eta ordena garatzea susta dezaten, bizikidetza elementu gisara eta haur bakoitzaren lan gisara. Ikasteko nahia gara dezaten, haurren beharrei erantzuten dien bitarteko esanguratsua baita. Egoera bera esperimentatu eta lantzeko aukera eman dezaten, eta pentsamendua egituratzen lagundu diezaieten. Norberaren lan erritmora egokitzea susta dezaten. Egunean zehar, haurrek denboraldi bat izango dute jolas sinbolikoan aritzeko eta txokoetan jarduera librean jarduteko. Txokoan antolatzean, honakoa hartuko dugu kontuan: Txokoek habitagarriak izan behar dute, eta segurtasun, berotasun eta intimitate giroa sortu behar dute. Autonomia sustatzaileak. Aukeretan aberatsak. Identitate berezkoa izan behar dute. Estetikoak eta txukunak. Adin bakoitzak hainbat txoko izango ditu, adin bakoitzak bere bilakaera unea baitu, bai eta bere interesak eta ekintza-aukerak ere. Aldian behin, txokoak ebaluatuko ditugu, beharrezkoa bada aldaketaren bat egiteko. Gure esperientziak aukera eman digu txokoen araberako lanak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, eta honako eskema honetan ageri dira:

TXOKOA Dibertsitatea

Autonomia

Identitatea

Sistema

Aukeraketa

Harremanak

GARBITASUNA Gorputza zaintzeko egintzak une pribilegiatua dira haurraren eta hezitzailearen artean, haurraren eta bere buruaren artean, eta haurraren eta bere gorputzaren artean.. Norberaren higienea (aurpegia eta eskuak garbitzea...):

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

43


 Garbitasuna garrantzitsua da autonomia garatzeko, nork bere erregulazioaren gaitasunerako, eta funtsezko baliabide bat, nork bere gorputzaz irudi ona sortzeko.  Garbitasuna une jakin batzuetan egingo dugu; adibidez, Jolastokiaren sarreran, bazkaldu aurretik eta ondotik, eta behar den bakoitzean. Haur-oihalak aldatzeko unea: Garbitasuna egitean, afektibotasun dosi handiz beteriko kontaktu fisikoa egiten du niniak. Astia badugu, haurrari ferekak, muxuak, kilikak, masajeak… egingo dizkiogu; ttikiak beti irribarrez erantzunen die, halakoek egiazki atsegin egiten badiote. Ahal denean, garbitasuna egitean, hitz egin eta abestuko diogu, eta haurraren gorputzarekin jolasean, eta hezitzailearen eta ttikiaren arteko lotura afektiboa ezarriz eta sendotuz.  Norberaren higienearekin lotutako abesti zerrenda bat izango dugu eskura, une horretan abesteko: Pim-Pom, adibidez  Une hau baliatuko dugu, gorputzean masajeak egiteko, ukimena eta gihar-tonua garatze aldera.  Abdominalak sendotzeko jarduerak garatuko ditugu: haurra etzanda dagoela, hankak goratu eta haren aurpegira nahiz eskuetara hurbilduko ditugu, eta aukera emango diogu bere oinak hartzeko, milizkatzeko, usaintzeko, oinak mugitzeko… Hau da, sentitzeko eta aurkitzeko.  Haurraren irudia sabaiko ispiluan islatuko denez, horrekin jolastuko dugu, ttikiak berak huraxe ikusi eta identifikatu dezan.

Esfinterren kontrola: •

Zer da esfinterrak kontrolatzea?

Gernua eta eginkariak nork bere borondatez atxikitzeko edota kanporatzeko gaitasuna eskuratzea bakarrik lortuko da, nerbio- eta gihar-sistemak halako heltze maila jakin batera iristen direnean. Heltze maila hori ez dago estuki lotua haurraren adin jakin batekin, baina oro har bi eta hiru urte artean gertatzen da. Halako adin zehatz bat “normal” gisara finkatzen badugu esfinterrak kontrolatzeko, arazo bat sortuko dugu, eta batez ere, arazoa gure ttikiei sortzen ari gara. Ez dago batere estutasunik, esfinterrak kontrolatzen hasteko adinak ez baitu inolako zerikusirik bizitza helduan hori egitearekin. •

Orduan…. Noiz hasiko gara esfinterrak kontrolatzen?

Haurrak erakusten duenean badakiela pixa edo kakak hark berak sortzen dituela, gorputzaren gainean kontrol hori egin dezaketela ohartzen direnean. Bestela, holakoak berak sortzen dituela ohartu baino lehen eta horretarako prestatua egon aurretik hasten bagara kontrolatzen, urduritasun handia eragin diezaioke eta ikaskuntza-prozesu hori geldotu. Prozesua haurraren heltze erritmoa errespetatuz egiten bada, azkar eskuratzen da eta arazorik gabe. Nola atzeman “lagin” horiek?   

Haur-oihala eragozpenak sortzen hasten zaie, ukitzen dute, kentzen dute… Makurtzen dira edo eskua haur-oihalean paratzen dute, pixa edo kaka egiten ari direnean. Kaka egiten dutenean, berehala esaten digute, oihala aldatzeko, deseroso baitaude.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

44


 

Komunean eseri nahi dute eta “ateratzen” den probatu...

Nola hasi?

Gaia egun batzuk lehenago hasiko gara jorratzen haurrarekin etxean eta Eskolan; haur-oihala kenduko dugula esango diogu, pixa eta kaka komunean egin behar duela, guri esan behar digula komunera joateko… Prozesua sustatu bai baina ez dugu inposatuko. Haurra hasteko gauza dela ikusten dugunean, hau da, unea izan daitekeela ikusten dugunean (etxean eta Eskolan), egun zehatz bat ezarriko dugu hasteko, beti denok ados egonik eta aldez aurretik hitz eginez. Egun horretan haur-oihalik gabe etorriko da Eskolara, eta bizkar-zorroan aldatzeko arropa “asko” ekarriko du, zer gerta ere. Hori ohitura bihurtzen joanen gara; hasieran, komunean esertzeko proposatuko diogu egunean une finko batzuetan: jaikitzean, goiz erdian, bazkal aurretik eta ondotik… Baina hori finkatua ez dagoen bitartean, logikoa da gauza horrek “ihes egitea”, eta ez diogu garrantzi handiegia emango (“ihes egin du, beste egun batean abisatuko diguzu eta komunera iritsiko gara, ezta?...”), eta pazientzia handi-handiz jokatuko dugu. Lehenik, kontrola egunez egingo du, eta haurrari azalduko diogu, lo egiteko haur-oihala jarriko diogula, “lo badago, ezin digula abisatu”. Gaueko kontrola hilabete batzuk geroago iritsiko da, eta era atseginean lortuko da (hau da, haurrarekin haserretu gabe, etiketarik gabe..) Kontuan hartuko dugu, haurrak komunean kaka egiten duenean, helduarekiko opari baten gisara bizi duela, eta hori ez egitea aginduaren aurkako oposizioa izan daiteke. Hori ulertu beharra dago, une hori balia ez dezan heldua bere nahierara erabiltzeko (familia, hezitzailea…). •

Etxean jarduteko iradokizunak:      

Haurrek komunean ikusi behar ditu etxekoak, imitazioz ikas dezaten; ikasbiderik eraginkorrenetakoa da. Etxean zaudetenean, eraman dezatela arropa gutxi; horrela, haientzat errazagoa da ohartzea zer unetan egin behar den pixa edo kaka. Pixa edo kaka komunontzian eserita egiten duen lehen aldietan, hauxe esango diogu: “Oso ongi egin duzu, hurrengoa berdin”, baina gehiegi poztu gabe, argi utzi behar baitzaio harentzat ikaskuntza bat dela, haren erosotasun eta autonomiarako. Ez dugu utziko denbora luzeegi komunotzian eserita, ikusten badugu ez duela egiten. Hasieran, ez dute “eskatzen”; beraz, ordu finko batzuk baditugu komunera joateko, lagungarria izaten da errutina hori barneratzeko. Denbora bat emango diegu eta abisatuko diegu, komunera joan baino lehen, egiten ari direna buka dezaten; uneaz jabetzen laguntzen die. Izan ere, adin horretan askoz ere gauza interesgarriagoak dituzte egiteko, egun osoa beren pixez eta kakez kezkatuta ibili baino lehen. Komuneko uneak lasaia izan behar du, eman denbora, ez ditugu nerbiostuko, haiek ere, helduok bezala, beren espazioa behar baitute.

Helduok haurraren erritmoa proposatu, estimulatu, lagundu eta errespetatzen badugu (presarik gabe, eta pazientzia eta maitasun handiz), esfinterra kontrolatzeko saioa haurrari atsegina izango zaio; beraz, “arrakasta” izango da gure ttikiarentzat.

AURKIKUNTZA JOLASAK

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

45


Jolas hauek planteatzeak aukera ematen du, batetik, materialak modu autonomoan edo bere kasa esploratzeko, eta, bestetik, gauzen ezaugarriak eta materialen artean dauden erlazio eta eragiketa ugariak ezagutzea errazteko.

Altxorren saskia

0 eta 2 urte arteko haurrentzako jolas proposamena da, esploratzeko jarduera. Jolasteko, egunero erabiltzen ditugun gauzekin bete behar da zumezko saski bat. Dena den, haurraren bost zentzumenei akuilua eta esperientzia emateko helburuarekin aukeratu behar dira gauzak, ukimena, usaimena, dastamena, entzumena, ikusmena eta gorputza mugitzearen zentzumena ezagutu eta garatzeko. Izan ere, materialen bilketa berezia da –ez dira jostailuak–; etxean izan ditzakegun gauzak dira, guk geuk egin ditzakegunak, saltokietatik berreskuratu edo eros ditzakegunak. Beste material batzuek ez liekete emango haurrei azalari, pisuari, tenperaturari, formari, koloreari, soinuari, trinkotasunari… buruzko erreferentzia hain zehatzak. Altxorren saskiak aukera ematen dio haurrari aurrez aurre dituen gauza askoren gaineko interesa agertzeko. Saskiaren ondoan eserita, begiak, eskua eta ahoa koordinatzeko gaitasuna hobeki gara dezake, gauzak errazago hartu eta ahoan sar ditzake ezagutzeko. Ziur asko, haurrak gauza bat hartu eta aztertzen duenean, miazkatu edo hozkatzen duenean, bere burua galdezka ariko da: “Zer da hau?”. Aski ongi hautatutako gauzen sorta batek haien galdera etengabeei erantzuteko balio du, interes handiena eragiten diena aukeratzea errazten baitie eta gauzen ezaugarriak eta berritasunak ezagutzeko duten berezko jakin-mina laguntzen baitu. Altxorren saskiarekin, txikiek bakarrik eta beren kasa ikasten dute. Hezitzaileak, haiekin egonda eta arreta emanda, segurtasuna eta konfiantza ematen die. Jolasaren bidez, lehen harremanak, komunikazioak eta elkarrenganako interesa sortzen laguntzen diegu, saskiko gauzekin jolasten diren bitartean. Objektu horiek ikasteko benetako tresnak dira, eta, horrenbestez, halako moduan errespetatu behar dira, nahiz eta haietako asko etxean egunero erabiltzen ditugun lanabesak edo naturako materialak diren, inolako helburu jakinik ez dutenak. Garrantzitsua eta beharrezkoa da behatzea zein diren haur bakoitzak gauza jakin batekiko dituen lehentasunak, prozesuak, jarduerak eta jarrerak; hartara, zehaztu ahal izango baitugu zein irizpidetan oinarritu materiala berritzeko. Aldian behin, zenbait gauza baino ez dira berrituko.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

46


Haurrentzat, gauza zaharrak erreferentzia puntuak izango dira, eta, berriak, aldiz, akuilua, aktibo, sortzaile eta entretenituta egotea eragingo diena. •

Objektuak:

Bilduma honen asmoa da ahalik eta gehiena piztea haurraren zentzumenak.     

Ukimena: forma, ukia, pisua eta tenperatura, eskuarekin, hatzekin, ukitzearen bidez. Usaimena: askotariko usainak. Dastamena: saiatu behar da aukera mugagabea izaten. Entzumena: dilin egitea, kolpekatzea, marruskatzea, karraskatzea eta soinurik ez izatea. Ikusmena: kolorea, dimentsio interesgarriak, forma, argitasuna, distira.

Haurra gauzekin jolastea:

Altxorren saskiak haurraren esku jartzen duen gauza mordoak aukera ematen dio lasai jolasteko. Lanpetuta eta arreta bilduta egongo da luzaroan, eta saskiko gauzekin jolastea eta hezitzaileak prestatutako edo proposatutako beste jarduera batzuk egitea txandakatuko du. Hezitzaileak erabakiko du jolasteko gelan zein den toki egokiena, lasaiena eta egonkorrena. Leku horrek, gainera, aukera emango dio beha egoteko –prest egonda, baina esku hartu gabe– jolasaren bilakaerari eta haur bakoitzaren jardunari, bakoitzaren esplorazioarekiko interesa laguntzeko helburuarekin. Hasieran, gauzak hartuko ditu gertu dituelako eta erakargarriak zaizkiolako. Nahastu egingo ditu, ukitzeak plazera sortzen diolako, eta ukitzeak eta eskuztatzeak sorrarazten dizkion sentipenak gozatzeko. Denborarekin, interesak eta handituz doan jakin-minak zenbait gauza jakin aukeratzeko gai egingo dute, ezaugarriren edo materialaren nolakotasunen bat erakargarri baitzaizkio. Gauza horiekin guztiekin, aukeratzen eta zer egin nahi duen erabakitzen ikasten doa. Adin horretan, aukera hori ez da oso sarria. Haurrek materialekin esploratzeko egiten dituzten ekintzek gauzen sendotasuna probatzeko sentitzen duten premia handiari erantzuten diote, eta gauzak eskuekin hartuta, hozkatuta, hurrupatuta eta eskuztatuta egiten dute. Gauzekin jolasten den bitartean, haurrak hauek guztiak egiten ditu: begiratu, ukitu, miazkatu, astindu, kolpekatu, entzun, behatu, aurpegitik eta burutik pasatu, nahastu, biratu, egokitu, pilatu, sartu, atera, irauli, usaindu, egiaztatu, espazioak eta bolumenak begiz jo, bota… Sentipen askotarikoen bila dabil etengabe, eta, gogo beroz ari denean jolasten, gorputz osoak parte hartzen du. Enborra kulunkatzen da, eskuak eta oinak koordinatzen dira, burua, hankak eta besoak mugitzen dira, oihukatzen du, barre egiten du eta hitzen aurretiazko soinuak egiten ditu. Bakarka jolasten badira ere, gauzak eskuztatzeak, haurraren adierazpenek eta jolasteak eragiten dien pozak haien arteko harremanak sortzen dituzte: bakoitzaren jarduerarekiko interesa, irribarreak, garrasiak... •

Hezitzailearen eginkizuna:

Hezitzailea arreta jarrita eta prest egoteak lagundu eta bultzatu egiten du haurrak arreta jartzea saskiko gauzak esploratzean. Begirada edo irribarre bat nahikoa da hezitzailearekin harremanetan egoteko. Eta horrek ekarriko du segurtasuna eta esperimentatzen jarraitzeko plazera sentitzea. Jakin-minak inguruan duen gauza mordoa esploratzera bultzatuko du, eta gauza berri eta erakargarrienak bilatuko ditu. Nahiz eta hezitzaileak ez duen esku hartuko edo oztoporik jarriko haurraren ekintzetan, erreferentzia puntu egonkorra izango da harentzat. Garrantzitsua da haur bakoitzaren bilakaera eta aurrerapenak ikusten joatea, zein gauza lortu nahi dituen eta horretarako zein bitarteko baliatzen duen. Hartara, haur bakoitzaren interesak, lehentasunak eta aurrerapenak ikusiko ditu.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

47


Hezitzailea giroa antolatzeaz eta haurrak eroso eta seguru daudela ikusteaz arduratuko da. Era berean, materialak ongi daudela kontrolatu behar du. Hezitzailearen jarrerak eta interesak ekarriko du haurra estutasunik gabe aritzea, aske, guztiz gozatzeko egiten dituen aurkikuntzekin. •

Emaitzak:

Altxorren saskiko materialekin jolasteak hauetan lagunduko dio: 

Haurrari:

 Arreta biltzeko gaitasuna izatea.  Eskuak erabiltzea eta gorputz osoa inplikatzea.  Gauza askoren artean aukeratzeko gai izatea.  Oso askotarikoa den gauzen aukera batean esploratzen aritzeko eta haien ezaugarriak ezagutzeko gaitasuna izatea.  Haurrak bakarrik eta bere kasa ikastea, hezitzailearen mende egon gabe.  Pentsaera egituratzea.  Haurra bere erritmoaren arabera jardutea.  Ezustekoak eragiten duen plazera sentitzea. 

Taldeari:

 Giro baketsua eta lasaia izatea, eta horrek, era berean, arreta biltzea eta aritzea laguntzen du.  Maila berekoekin lehen komunikazioak garatzea: begiradak, hitzen aurretiazko soinuak, konpartitu eta trukatzeko jarrerak.  Haurraren interesa gainerakoekiko.  Hezitzailea haur guztientzat libre egotea. 

Hezitzaileari:

   

Lasaitasunez behatu ahal izatea haurren ekintzei, haietan esku hartu behar izan gabe. Hobeki ezagutu ahal izatea haur bakoitza eta haren erritmoa. Irudimena eta sormena aberastea, materialak biltzen dituen bitartean. Haurrekin batera ikastea, haien sortze aukerez ohartzean.

Jolas heuristikoa

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

48


2 eta 3 urte arteko neska-mutikoak lau taldetan banatuko dira jarduera hau egiteko. Hartara, aste bakoitzean seiko talde bat arituko da jolas heuristikoan, eta gainerakoek beste gauza batzuk egingo dituzte. Jolas honen izena grezierako “eurisko” hitzetik dator, eta “aurkikuntza” esan nahi du. Adin honetan, hain zuzen, haurrek gogokoen dituztenak ez dira merkaturatutako gauzak edo jostailuak. Izan ere, eskuetan erabilita, beren kasa gauzen ezaugarriak eta espazioarekiko duten erlazioa ikusteko aukera ematen dieten objektuak atsegin dituzte. Haurrak seguru, uste osoarekin, lan egiten du, ez baitu porrot egiten eta bere erritmoa errespetatzen baita. Ez dago bete beharreko helbururik, egiten duena egiten duela, ongi dago. Jolas heuristikoa haurren berezko ekintzak, espontaneoak, baliatzen dituen jarduera da, eta, aldi berean, bultzatu egiten ditu. Gainera, pentsaera, hizkuntza, harreman pertsonala eta haurren ekintzak egituratzen laguntzen du.

Bi fase ditu: lehenbizikoan, haurrek materiala esploratzen dute eta gauza batzuk beste batzuekin konbinatzen dituzte; bigarrengoan, hezitzaileak bideratuta eta modu antolatuan, materiala biltzen dute. Nolanahi ere, komeni da esatea, nahiz eta jolas heuristikoa eskolan egin ohi diren gainerako jardueren osagarri den, ez dituela haiek ordezten. Hezitzaileak jolasaren baldintzak bermatzen ditu eta haurrak motibatzen ditu, libreki jardun daitezen. Horretarako, tamaina, kolore, forma, uki, pisu… desberdineko gauzak hautatzen ditu, aurretik jolas helburu bat ez duten gauzak (kartoizko zilindroak, kortxoak, giltzak, kateak, erruloak, potoak...). Aske jarduten dira gauzekin, beren kasa esploratu eta konbinatzen dituzte, askotariko moduetan. Aurkitu eta ezagutu bitartean, naturako legeez (grabitatea, oreka) eta gauzen ezaugarriez (dimentsioa, bolumena, pisua) ohartzen dira. Haurra bere buruari halako galderak egiten irudikatzen dugu: • • • • • • • •

Zer egin dezaket honekin? Zer da? Zer pisu du? Zein zapore du? Gogorra da? Zimurtsua da? Hotz dago? Eta abar

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

49


Hezitzailearen eginkizuna izango da gauzak eta ontziak hautatu eta kokatzea, saio bakoitzaren hasieran. Saioak iraun bitartean, behatzaile ariko da, aulki batean eserita eta isilik. Bigarren fasean, berriz, materiala biltzea bideratu eta horretan lagunduko du. Horren guztiaren bidez, oso interesgarriak diren gaitasunak sustatzen ari gara, besteak beste: • • • • • • • • • •

Zentzumenen ezagutza Mugimenduen koordinazioa Arreta biltzea Pentsaeraren eboluzioa Hizkuntzaren eta komunikazioaren eboluzioa Elkarlana Buruestimua Sormena Ordena Eduki logiko-matematikoak

ALBUM PERTSONALA Album pertsonala erabiltzean bidea ematen zaio haurrari bizi izandako egoerak gogora ekartzeko, lagunei eta hezitzaileei haien berri emateko, eta, horrenbestez, familia eta eskola uztartu egiten dira. Albumak garrantzi berezia du haur eskolan. Familian eginez, haur bakoitzak parte hartuta eta testu esanguratsuak eta nabarmenak idatzita, balio berezia ematen zaio kontakizun bakoitzari. Haur bakoitza da bere albumeko protagonista, eta berak erabaki dezake nola, noiz eta norekin konpartitu bere historia. Haurrek eskuratzeko moduko eta iristen erraza den toki batean jarri behar da, hala nola liburuen txokoan.

MUSIKA TAILERRA Musika, sentimenak, usteak eta aldartea adierazteko hizkuntza izateaz gain, garapenerako faktore garrantzitsua ere bada. Haur Hezkuntzan, asmoa ez da musika ikuspegi tekniko batetik ikastea, baizik eta progresiboki garatzea hartaz baliatzeko gaitasuna, adierazpidea eta irudikatzeko bitartekoa den neurrian, heziketaren helburuen mende dagoena. Oinarrizkoa da haurrek gozatzea, egitea eta adieraztea, beren gorputza eta eskura dituzten materialak erabilita. Musika tailerra, batez ere, honetan datza: estimulazio jolasak egitea, soinuak bereizteko jolasak, gorputzarekin eta eguneroko gauzekin soinuak egitea, musika tresna desberdinak eskuetan erabiltzen hastea eta dantzatzea. Egoera horietako bakoitza musika mota desberdinak konbinatuta egingo dugu: pieza instrumental klasikoak, herri kantak eta dantzak, eta haurrentzako egungo abestiak.

PLASTIKA TAILERRA Tailerra esperientzia, adierazpen eta sormen espazioa da, bakarkakoa eta taldekakoa. Bertan, haurrari aukera ematen zaio libreki lan egiteko eta esperimentatzeko, askotariko materialekin. Material horiek ikusgai eta eskuragarri daude: askotariko margoak, papera, kartoi meheak, buztina, plastilina, pintzelak, arrabola...

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

50


Jarduera hauek talde txikietan egitea komeni da, haurrak giro lasaian aritu daitezen eta aukera izan dezagun bakoitzaren lana eta bilakaera ikusteko, pertzepzioarekin, estetikarekin, marrarekin eta grafiarekin, kolorearekin, orbanarekin eta keinuarekin lotuta. Tailer honek bidea ematen du probatzeko, esploratzeko, asmatzeko, egunerokotasuna alde batera uzteko‌ Haurrak bere formak asmatuko ditu, bere aldetik jarrita, bere ikuspegi artistikoarekin, independentea eta irudimenezkoa. Sormena agerian gelditzen da haurrak lehen zirrimarrak marraztu bezain laster.

URAREKIN EGITEN DIREN JOLASAK Ura, gure bizitzarako elementu ezinbestekoa izateaz gain, jaiotzen den unetik bertatik haurraren bizipenen zati garrantzitsua da. Egarria asetzen du, eta, aldi berean, higienerako eta jolaserako elementua da. Aldatu egiten da koloreztatzean, aparrak estalita dagoenean gauzak ezkutatu eta aldatu egiten ditu, eta, horrenbestez, sentipen eta esperientzia bakanak sentiarazten ditu. Zenbait ontzi handi jarriko ditugu. Ura tenperatura desberdinetan egongo da, gai desberdinak botako dizkiogu (xaboiak, koloregarriak‌) eta hainbat gauza, esperimentatzeko eta sentitzeko.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

51


ARGI ETA ITZAL JOLASAK Argia naturako elementu desberdinekin, askotariko materialekin, pertsonekin, elkartzean sortzen den jolasak haurra magiazko mundu batean sartzen du.

Sentipenez eta pertzepzioz betetako mundu bat da, berriro espazioak, bolumenak eta dimentsioak ulertzera eramango duena.

ZAPOREEN ETA EHUNDUREN JOLASAK Askotariko zaporetako janaria eta jan daitezkeen gelatinak eskainiko dizkiegu, miazkatzen, ukitzen, usaintzen eta nahi duten moduan esperimentatzeko. Gauzak ere eskainiko dizkiegu, esate baterako, lastoak, moldeak, arrabolak, makilatxoak… Horrez gain, ukimena landuko dugu, ehundura desberdinetako materialen bidez: belusa, lumak, ilea duten oihalak, paper-latzak, kotoia… Kaxatan edo poltsatan sartuta eskain ditzakegu, eta, hartara, hasieran ukitu ahal izango dute, baina ez ikusi.

JOLAS PRELOGIKOAK Begi-eskuen arteko koordinazioa, eskuetako mugimenduen kontrola eta motrizitate xehea garatzen duten jolasak dira. Horrez gain, arreta biltzeko eta behatzeko gaitasuna, oroimen bisuala eta espazioa egituratzea laguntzen dute. Halakoak dira, besteak beste, piezak ahokatzeko jolasak, hariztatzekoak, puzzleak, dominoak, pintxoak sartzekoak…

MASAJE TAILERRA Masajeak ahalbidetzen du: • Kontaktu fisikoa izatea, eta hori funtsezkoa da bizitzako lehen urteetan, haurraren garapen fisiologiko, psikologiko eta emozionalerako. • Hitzen bidezkoa ez den komunikazioa, samurra, maitekorra eta atsegina den teknika baten bidez, eta horrek afektibitate loturak sendotzen ditu. • Komunikatzea, begiraden, irribarreen, kontaktuaren, hitzen, jolasaren… bidez, modu bizian, gorputzaren eta emozioen munduarekin. Tailer hauek hainbat modutara egin daitezke: masajeak talde handian ematea, talde txikian, bikoteka, bakarka…

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

52


IKUS-ENTZUNEZKO SAIOAK Barne hartzen dituzte bideo hezigarriak eta estimulaziokoak, haurrentzako ipuinak, herri tradizioen grabazioak (jaiak, erraldoiak…) eta eskolako grabazioak. Azken horietan, haurrak dira protagonistak.

PSIKOMOTRIZITATEA Astean behin psikomotrizitatea egingo dugu, batetik, garapen higiarazlea estimulatzeko, eta, bestetik, besteekin harremanak izateko. Hartara, ekintza sinbolikoaren bidez, beldurrak, nahiak, zailtasunak… berpiztu ahal izango dituzte.  Gorputza hizkuntza sinbolikoa da, hitzen bidez adierazten ez duena. Zenbaitetan, beste modu batera adierazten ez direnak adierazten ditu.  Jolas espontaneoak abiaraziko ditu saio hauek, eta gorputza izango da funtsezko objektua. Ia ez dago araurik, minik ez hartzea izan ezik. Ezinbestekoa izango da hezitzailea erne egotea, behatzen, haurrek azaleratzen dituzten sentimenak ulertzen saiatzen, eta haiek nahi duten harremanean inplikatzea. Gutxi egituratuta dauden gauzak erabiliko ditugu (kaxak, sokak, uztaiak, kuxinak, lastairak, baloiak, oihalak…). Gauza horien forma, egitura edo zehaztasunik ez dela-eta, bakoitzak bere eduki sinbolikoa emango dio. Objektu horiek garrantzitsuak izango dira, bai, objektu diren neurrian, eman dezaketen zerbitzuarengatik, bai iradokitzen dituzten bizipen eta sentimenengatik ere. Haur bakoitzak bere erritmoari jarraitzen dio, bere saltoak ditu, estiloak, jolasak. Azken batean, bakoitzak bere istorioa egin eta biziko du. Jarduera honen zailtasuna gorputzaren bidez transmititzen den hizkuntza analogikoa ulertu eta interpretatzean datza. Garrantzitsua da behatzeko prest egotea, interpretazioak eta ikuspuntuak erkatzea, parte-hartzaile bakoitzarentzako hipotesiak planteatzen lan egitea eta iritziak erkatzen lan egitea.

KALEA Asteko egun batzuetan, hotz handia egiten badu izan ezik, jolastokira edo kalera aterako gara haurrekin. Paseatzen ibiliko gara herrian, jolasteko eremuetan –haietan, txirristak, zabuak, eskailerak, jolasean ibiltzeko etxetxoak, kulunkak, katuka igotzeko sareak… daude–, berdeguneetan edo porlanezko eremuetan –haietan zuhaitzak, bankuak… daude–. Une horretan haurrak naturarekin eta aire zabalarekin izango du harremana, eta, gelarekin alderatuta, toki handiagoa eta desberdina, material desberdinekin. Arreta berezia jarrita, beldurra eta/edo estutasuna nolabait adierazten duten haurrei behatuko diegu, nolabaiteko oreka dakarten elementuekin lotuta. Kasu horretan, haurrarekin eta familiarekin lan egingo dugu, arriskuaren gehiegizko zentzutik lotutasuna kentzeko, baina alde batera utzi gabe istripuei aurrea hartzearen gainean kontzientzia harrarazteko lana. Horrenbestez, gure eginkizuna izango da babesa eta segurtasuna ematea eta borrokak saihestea. Batzuetan, argibideak eta ideiak emango ditugu, baina ez dugu inoiz behartuko.

BAZKALORDUA

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

53


Gure iritziz, bazkalordua premia biologiko bati erantzuteko unea baino gehiago da. Egintza soziala eta hezigarria da. Egunero, jantokira joan aurretik, eskuak garbitu eta mantalak jantziko ditugu. Bazkalordua tarte lasaia eta atsegina izatea zainduko dugu, hartara, haur bakoitzak jan-edanen zaporeak, egiturak eta usainak sentitzeko aukera izan dezan. Haurrek eskuekin eta mahai tresnekin esperimentatzeko modua izango dute, eta elikagaiak hartzeko estrategiak probatu ahal izango dituzte, gauzak koilarekin edo sardexkekin hartzeko. Bukatzen dutenean, jantokian bertan, eskuak eta aurpegia garbituko dizkiegu, gelara joan baino lehen. Egunero erregistratuko dugu zer eta zenbat jaten duen bakoitzak. Zehazki, dena, nahikoa edo oso gutxi jan duen edo zerbait berriz hartu duen idatziko dugu. Horrez gain, komenigarri iruditzen zaizkigun oharrak egingo ditugu.

LO-KULUXKA Lo egiteko ordua oso kontuzko unea da, afektibitate handia eskatzen baitu. 12:45 aldera, behin garbituta daudenean, lo-kuluxka egiteko gelara eramango ditugu, eta han prest egongo dira oheak. Haur bakoitzak berea identifikatzeko, beren argazkiak jarriko ditugu. Haien ondoan egongo gara lo egiteko orduan eta musika lasaia jarriko diegu, erlaxatzea errazteko. Hartara, utzita dagoela senti dezan, afektibitate segurtasunik gabe, saihestuko dugu. Kontuan izango dugu haurrek gogoko duten gauzaren bat nahi izatea. Haurtxoak direnean txupetea eskatzen dute, eta hura uzten dutenean haren ordezkoa nahi izaten dute (hartz txikiren bat, txintxirrina, maindire txiki bat‌). Izan ere, gogoz eskatu ohi dute lo egiteko.

ESKOLATIK ATERATZEA Eskolatik ateratzeko unea goizean eskolara iristekoa bezain garrantzitsua da; izan ere, une horren arabera, pozik eta itzultzeko gogoz joango baita edo ez. Haurraren bila etortzen direnean, familiari eguneroko txostena emango diogu, eguneko datu adierazgarrienak dituena, eta hartaz hitz egingo dugu. Zehazki, txosten horrek atal hauek izango ditu: atseden hartzen edo lo egiten emandako denbora, janari kantitatea, kaka egin duen eta ohar nagusiak (azken horretan, ikusitako edozein alderdi edo ekintza idatziko da). Maitekiro agurtuko ditugu haurra eta heldua.

ESKOLAN IZATEN DIREN BESTE EGOERA EDO UNE BATZUK Egunero egin ohi ditugun jarduerez gain, beste egoera edo une batzuk nabarmendu nahi ditugu, adierazgarriak baitira: EGOKITZAPEN ALDIA: Ikasturte bakoitzaren hasieran, haurrak eskolara egokitzeko aldia egingo da.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

54


Haur eskolan hasteak aldaketa handia dakar, haurra familiaren mundutik ateratzea baitakar. Etxean eginkizun jakina du, kode jakin batzuetan oinarrituta ditu harremanak gainerakoekin eta espazio seguru, ezagun eta babestu batean ibiltzen da. Eskolan hastean, ordea, funtsean aldatuko da hori dena, giroa aldatu egingo baita, harremana ere bai, txikia edo handia izateari utziko dio, ez da arretagunea izango… Beste ikuspegi batetik begiratuko zaio. Harremango arloa zabalduko du, familiartetik ateratzean. Haurraren eta familiaren arteko lehen banantze honek eta hori gauzatzeko moduak garrantzi handia izango du sozializazio-prozesuan, eskolatzearekiko jarreran eta, oro har, ikasketarakoan. Hori dela-eta, hil edo biziko garrantzikotzat jotzen dugu aldi hau arretaz zaintzea. Egokitzapen aldi esaten diogu eskolak eskaintzen dizkion askotariko aukerak ezagutu eta haietaz gozatzeko haurrak behar duen denbora edo aldiari. Haurrentzat aztertuta dagoen giroa izango du bertan, maitasunez, segurtasunez, jolasez eta arreta pertsonalizatuz inguratuta egongo da, eta horrek aberastu eta zabaldu egingo ditu bere esperientziak. Aldi hau garrantzi handikoa da haurrentzat, familia girotik bereiztean sortzen den hausturarengatik. Hartara, zenbat eta handiagoa izan familia giroaren eta eskolaren arteko eragin-trukea edo interakzioa, orduan eta aukera handiagoa izango da haurra ongi egokitzeko eskolara. Gerta liteke haurrak larritasuna eta segurtasunik eza sentitzea, eta horrek jokaera arazotsuak ekartzea. Guk prozesuaren zati den neurrian ulertu eta eman behar diegu arreta haiei. Prozesu hau erronka eta garaipen bat da, haur bakoitzak bere kabuz egin beharrekoa. Helduok ez dugu hori ekidin behar, baizik eta lagun egin behar diogu haurrari. Maitasun, segurtasun eta arreta aukera guztiak eman behar zaizkio, bizi izandako gatazka egoerari aurre egiteko, ulertzen lagunduta, baina inoiz ez engainatuta (“ez baduzu negarrik egiten, erosiko dizut...”). Kasketak izaten utzi behar diogu eta haiek ulertu behar ditugu, negar eginez, aldenduz, adieraztea; hartara, gatazka emozionalari irtenbidea ongi eta lehenago emango zaio. Ez dugu inorekin alderatuko, bakoitzak bere erritmoa baitu. Aintzat hartu behar da haur bakoitzak gaitasun desberdina izan dezakeela egoera berrietara moldatzeko eta horretan faktore askok eragiten dutela (aiurria, izaera...). Konfiantza eta segurtasuna hartzen joango da, heldu “ezezagunak” eta gainerako haurrak ezagutzen doan neurrian. Ez egokitzea adierazteko haurrek duten moduari dagokionez, lehenbizi egin beharrekoa “negar egitea-ez egokitzea” eta “negar ez egitea-egokitzea” usteak zabaltzea da. Izan ere, hala pentsatzen badugu, gerta liteke oker egotea, egokitutzat jotzea etsi onekoak diren haurrak, inibizio emozional handiak dituzten haurrak. Aldi honetan, haurrak ez ezik, hezitzaileak ere egokitzen dira. Haurrak erabiltzen duen adierazpideari beha egoteak hobeki ezagutzen lagunduko digu, bere izaerari buruzko argibideak emango dizkigu eta, zenbait kasutan, zailtasunak goiz hautemateko daturen bat emango digu (horren balorazioa haurraren balorazio osoarekin bat egingo da). Hezitzaileok haurrarengandik gertu egon behar dugu, haur eskolatik ateratzen denean zer gertatzen den jakin behar dugu eta, aurrera edo atzera ematen dituen pausoei edo dauzkan premiei dagokienez, adi egon behar dugu. Era berean, gurasoek ere moldatu behar dute egoera berri honetara, seme-alabengandik banantzera. Batzuetan, estutasuna edo larritasuna sentituko dute eskolan uztean, baina oso garrantzitsua da haurra ez ohartzea horretaz, baizik eta lasai eta uste oneko ikustea. Horrek segurtasuna eman eta prozesua arrakastaz gainditzen lagunduko die. Egokitzeko prozesua haurrak egiten duen zerbait da, berea da, berak gainditu beharrekoa. Prozesu pertsonala da, eta, beraz, gurasoek eta hezitzaileok lagundu egin behar diogu, baina ez

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

55


dugu gatazka saihestu behar. Gatazka saihesten badugu, garaitzeko aukera eta autoafirmazioa ere saihesten ari gara. Gurasoentzako aholkuak, haurrak haur eskolara egokitzea errazteko:  Egokitzeko denbora edo aldia ez neurtzea laneko edo familiaren antolaketako irizpideen arabera, baizik eta haurraren ongizate emozionala lehenetsita.  Psikologikoki prestatzea haurra, egoera ez izateko guztiz ezezaguna. Hezitzaileek zein izena duten, beste haurrek, zein jolas egingo dituzten… kontatuko diogu, betiere positiboki hitz eginda.  Beste senitarteko batzuek haurraren aurrean zenbait gauza esatea ekiditea, besteak beste, “gaixoa eta hain txikia, han ikasiko duzu, bai, jaten”. Jeneralean, halako tokietan nola egiten den lan ez dakien jendeak esaten ditu halakoak.  Erritmoak eta otorduak eskolako ordutegietara moldatzen saiatzea, bat-bateko aldaketarik ez eragiteko haurrari.  Aldi honetan eskolara joatea jarraia izan dadin saiatzea. Hala ez bada egiten, ulertu behar da gerta litekeela prozesua luzatzea.  Ez alderatzea egokitzeko prozesuak. Kontuan izatea haur bakoitzak gaitasun desberdina izan dezakeela egoera berrietara moldatzeko eta horretan faktore askok eragiten dutela (aiurria, familia egoera, aurreko esperientziak).  Zalantzarik ez izatea haurrak hartz txikia, txupetea, panpina edo bere-berea duen beste edozein gauza ekartzeko, horrek segurtasuna ematen baitio.  Gogoan izatea prozesu honetan gorabeherak izan daitezkeela.  Egokitzeko zailtasuna azaleratzeko moduari dagokionez, haur bakoitzak desberdin jokatzen du, baina ohikoa da negar egitea, atzera egitea, oldarkor egotea (oso ohikoa da adin honetan, haurrak bere espazioa mugatzeko duen grinarengatik), urduri lo egitea, jateko gogorik ez izatea. Jeneralean, jokaera normalak izaten dira, haur gehienek hala jokatzen baitute. Natural jokatu behar da, garrantzi gehiegirik eman gabe.  Erregresioak zaintzea, bai sentimenen mailan (triste egotea, bakarrik egon nahi izatea, gorputzaren jarrera…), bai maila fisiologikoan (gorakoak, beherakoak, jangalerik eza, lo nahasmenduak, esfinterrak kontrolatzeko nahasmenduak). HORRI GUZTIARI BURUZ HITZ EGIN BEHAR DA HEZITZAILEEKIN. *Egokitzapen aldiaren iraupena eta antolatzeko modua haurren taldeak antolatzeko moduaren araberakoa izango da. HAURREN URTEBETETZEAK: Oso egun garrantzitsua izaten da haurrarentzat, eta, hortaz, ilusioz ospatuko dugu, berezi senti dadila saiatuta. Horretarako, ospakizuna egin bitartean (10:30etik 11:30era), haurraren familiak parte hartzeko aukera izango du. Ipuin bat kontatuko da, abesti bat kantatu, antzerkitxo bat egin… Denek tarte atsegina igarotzeko aitzakia izango da, baina, batez ere, haurrak.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

56


Ospakizuna hasteko, urtebetetzeko abestia kantatuko dugu, kandelak itzaliko ditu eta eskolara ekarritako bizkotxoa laguntxoei banatuko die. Tarte horretan, koroa bat jarriko diogu, eta, hartara, protagonista sentituko da guztiz. Argazkiak egingo ditugu eta haiekin horma irudi bat. Horma irudia, lehenbizi, eskolan jarriko dugu, eta, gero, haurrari emango diogu. EGUBERRIETAKO JAIA: Eguberrietako oporraldia hasi aurretik, azken egunean jai bat egin eta familiak gonbidatuko ditugu. Haurrak egun honen zain egoten dira, ilusioz, baina, aldi berean, urduri, opariz beteta etorriko den Olentzero ikazkinak ere bisita egiten baitu eskolara. Egun batzuk lehenago, dena lantzen hasiko gara. Olentzero nor den azalduko diegu eta jaia antolatzen hasiko gara: apaintzeko erabiliko ditugun materialak edo fitxak margotu, gabon kantak eta Olentzerorenak abestu eta ikasi, Olentzeroren irudia jarri sarreran, pinua apaindu eta jaiotza bat jarri. Haurrak baserritarrez jantzita ekartzeko esango diegu familiei. Jaia egingo den egunean, familiak 09:00etan etortzera gonbidatuko ditugu, Olentzero eta haren laguntzaileen bila ateratzeko, menditik etorriko baita kiroldegira. Han, harrera egingo diegu eta abesten ariko gara, haiek gozokiak banatzen dituzten bitartean. Gero, taldeka, haurrak haiengana joango dira, oparia eta muxu potoloa hartzeko. Ondoren, hamaiketakoa egingo da kiroldegiko tabernan, denontzat. Oso egun berezia izaten da, eta haurrek eta familiek gozatzen dute.

INAUTERIETAKO JAIA: Inauterietakoa denok parte hartzea eskatzen duen jaia da, eta ilusioz antolatu eta egingo dugu. Urtero aukeratuko dugu mozorroa eta haurrek lagunduta egingo dugu. Ahal duten neurrian lagunduta, jaia antolatzean parte hartuko dute. Hartara, motibazioa piztuko da haurrengan eta, gainera, mozorroa janztean sor daitezkeen erreakzio txarrak ahal den neurrian baztertuko ditugu. Horrez gain, familiei eskatuko diegu laguntza, eskolako jardueretan parte har dezaten. Egun horretan, mozorroa jantziko dugu, aurpegia margotuko dugu, dantzatu egingo gara, goxokiak jango ditugu, argazkiak egingo ditugu‌ EGUNBETE ESKOLAN: Ikasturte hasieran, behin denok egokituta gaudenean, aukera ematen diegu familiei, era antolatuan, egun bat igarotzeko eskolan seme-alabekin. Funtsezkoa iruditzen zaigu familiei eskola barnetik ezagutzeko aukera ematea, eguneroko jarduna ikusi, antolamendua, jarduerak, eta, era berean, seme-alaben laguntxoekin eta hezitzaileekin egun zoragarria igarotzeko. IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOAK:

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

57


Ikasturtearen amaiera aldera, hainbat txango egingo dugu. Handiekin (bi urtekoak) Alkotzera joaten gara. Han, adibidez, animalia ugari ikusteko eta natura bertatik bertara sentitzeko aukera izango dute. Egun batzuk lehenago txangoa prestatuko dugu haurrekin: nora joango garen, zer ikusiko dugun, nola antolatuko garen‌ azalduko diegu. Hartara, animaliak eta natur ingurunea errespetatu eta zaindu behar direla landuko dugu, eta, horrenbestez, ingurumen heziketa. Txangoa egin beharreko egunean, haurrak arropa erosoa eta bisera ekarriko du jantzita, eta motxila batean, janaria eta ura. Ertainekin, berriz, haurren parkeren batera joango gara, goiz batean, pare bat ordu. Bertan, aukera izango dute tokiaz eta bertako elementuez bakarrik gozatzeko. ALBUM BIDAIARIA: Ikasturte hasieran, gela bakoitzean, album bat egiten dugu: haurren argazki guztiak jartzen ditugu, izenak eta gurasoenak. Gutxi gorabehera astero, album hori neska-mutikoen etxeetara joaten da. Egun batzuk ematen ditu haurraren etxean, eta, hartara, familiak laguntxo guztiak, haien izenak eta gurasoenak ezagutu eta ikasteko aukera du, beren arteko harremanak sortu eta sendotzeko. Album, horretan, gainera, familia bakoitzak nahi duena idatz dezake, albumak iradokitzen dionaren eta eragin dizkion bizipenen gainean. FAMILIAREN TXOKOA: Ikasturte hasieran, familia bakoitzari eskatzen zaio argazki bat ekartzeko. Argazki horretan, hain zuzen, haurraren familiako kide guztiak agertuko dira. Haur guztien argazkiak jarrita horma irudi bat egiten da, plastifikatua, eta gelako txoko batean kokatzen. Horrenbestez, haurra noiznahi joan daiteke ikustera. Txoko horrek balio du, batetik, haurra une alai eta tristeetan elkartzeko senitartekoekin, eta, bestetik, laguntxoei erakusteko familia. ABESTIAK: Zuzendaritzako kideek eskolan egindako DVD bat eros dezakezue (3 euro balio du). Gehien abesten ditugun kantak biltzen ditu, hartara, etxean entzun eta abestu ahal izateko denok.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

58


PROIEKTU TEKNOLOGIKOA: KOMUNIKAZIOAK FAMILIEKIN ETA KOMUNITATEAREKIN Ttipi-Ttapa Haur Eskolan teknologien garrantzia ulertzen dugu eta, horregatik, haien erabilera ere bai; bereziki, erabilera hori praktikan jartzen badugu familiekin eta komunitatearekin, Haur Eskolaren atal funtsezkoa baita. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) gu guztion eskura daude, hau da, Eskolaren beraren eta familien eskura. Horrenbestez, teknologiak erabiltzeko plan estrategiko bat garatu beharra dago. Gogoeta horrekin bat, gure Eskolan Ikastetxeko Proiektu Teknologikoa esaten dioguna jarri dugu abian: Proiektua familiekiko (eta horren ondorioz, komunitatearekiko) informazioak eta komunikazioak areagotu eta hobetzeko bide bat da eta lau fasetan banatu dugu:

HASIERAKOA: Datu-baseak ezarri eta sortzea: familien datuak.

SORTZAILEA Eskolak zabaldu nahi dituen informazioen barne prestaketa.

BUKAERAKOA Familiekiko komunikazioak ezartzea.

SARE SOZIALAK Sareak Internet bidez eraginkortasunez abian jartzea.

Lehen fasea: HASIERAKOA Familiek seme-alaben matrikula egin behar dute, hau da, halakoetan eskatzen zaizkien datuak eman beharko dituzte, eta horien artean, datu bat funtsezkoa izango da; helbide elektronikoa, alegia. Eta zergatik edo zertarako eskatzen diegu posta elektronikoa? Helbide elektronikoa funtsezko bitartekoa izango baita familiekiko komunikazioak bideratzeko. Ohiko informatika-programak (Word, PDF...) erabiliko ditugu dokumentuak eta edukiak lantzeko; beraz, familiek nekez ezarri beharko dituzte ordenagailuetan bestelako aplikaziorik. Baina, halakorik behar izanez gero, Eskolak aholkularitza emango dizue, hau da, funtsean zalantzak argituko dizkizuegu, gure Komunikazio Proiektu Teknologikoa bururaino ongi eramateko. Jakina, ordenagailurik edo helbide elektronikorik ez duten familiekin, ez dugu gure Proiektua garatuko, baina haiek ere ez lirateke helburu eta estrategietatik bazter geldituko; haiekin ohiko bitartekoak erabiliko ditugu, hau da, inoiz ez lirateke geldituko informazioa jaso gabe. Bigarren fasea: SORTZAILEA

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

59


Aurreneko fasea, zalantzarik gabe, funtsezkoa da gure Proiektua garatzeko; behin datuak eskuratuta (sakelako telefono zenbakia eta posta elektronikoa, batez ere), behar adinako informazioa izango dugu eskura, familiekiko komunikazio-estrategiak abian jartzeko, teknologiak erabiliz. Sortzaileak izateko tenorea iritsi da; hau da, eduki interesgarriak lantzeko ordua: FAMILIEI BIDALIKO DIZKIEGUN EDUKI OROKORRAK:  Eskolari buruzko hiru informazio agiri prestatzea, zehatz-mehatz azaltzeko hari buruzko informazioa: hau da, antolaketak, taldea, ohiturak eta pedagogia; gure Eskolaren kalitateari dagokion kontu oro, ahalik eta azalpen gehienak emateko. Informazio agiriak izango dira, familiei luze eta zabal emateko Eskolaren kalitatearen berri; familiek eta komunitateak oro har sakon ezagut dezaten. Azken buruan, 0-3 zikloak haurraren garapenean duen garrantzia azaltzeko balio dezatela. Hiru agiri izango dira:  Aurkezpenerako hiru-orrikoa.  Arau eta erregelen agiria.  Ikastetxeko agiria. FAMILIEI BIDALIKO DIZKIEGUN EDUKI PERTSONALIZATUAK: Familia guztientzako edo familia bakoitzarentzako edukiak, eta bi aukera daude: 

Ohiko argibideak: deialdiak, bilerak, ohiturak, programazioak, jarraibideak, gomendioak...

 Informazio pertsonalizatuak: familia bakoitzarentzako eduki berariazkoak: jolas proposamenak, edo seme-alabak egindako jardueren irudiak, tailerretan edo egoera zehatzetan garaturiko argazkiekin edo bideoekin, haurraren jarraipen pertsonalizatua egiten dutenak. Fase horri sortzaile deritzogu, eta helburu du familiei ahalik eta informaziorik handiena ematea, hala Eskolari buruzkoa, nola seme-alabek gure Eskolan egiten duten jarduera pedagogikoari buruzkoa. Hirugarren fasea: BUKAERAKOA Komunikazioak ezartzea eta Eskolan sortutako informazioak familiei edota komunitateko beste kide batzuei igortzea. Nola egin? Arestian adierazi dugun bezala, bitarteko hau funtsezkoa izango da komunikazioak sortzeko, hau da, mezuak, testuak eta artxiboak bidaltzeko.

1.Posta elektronikoa

Funtsean, posta elektronikoa erabiliko dugu, gure ohiko bitartekoa izango da, haren bidez komunikaziorik gehienak sortzen baitira. Baina ez, familiari bidali beharreko edukiak edukiera handia duenean, ezta beste tresna teknologiko batzuk behar direnean ere.

Zerbitzari hauek erabiliko dira artxiboaren edukiak edukiera handiegia duenean, lehenago esan dugun bezala.

2.Zerbitzari birtualak

Erabiliko ditugun zerbitzari birtualak (Google Drive, Youtube...) beti doakoak izango dira familientzat eta erabil errazak; nolanahi ere, inork aholkularitza behar badu, Eskolak erabilerari buruzko eskuliburu bat emango dio, zerbitzaria erabiltze aldera. Jakina, gure zerbitzariak erabat seguruak izango dira; horregatik, era pribatuan erabiliko dira; inoiz ez, era publikoan.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

60


3. Online zerbitzariak

Beste aldi batzuetan, dokumentua nola aurkeztu nahi dugun kontuan harturik, geure online zerbitzaria erabiliko dugu: toki horretan gure dokumentu digitalizatuak zintzilikatuko ditugu, familia bakoitzak bere ordenagailuaren bidez erraz eta eroso ikus ditzan.

Noiz erabiliko duzu bitarteko bat edo bestea? Hainbat faktoreren mendean dago: dokumentuaren tamaina, zer diseinutan prestatu dugun, dokumentuaren pribatutasuna edo segurtasuna. Dokumentu bakoitzak tratamendu pertsonalizatua izango du. Gure komunikazio bitarteko ohikoa posta elektronikoa izango da; azkarra eta eraginkorra baita, eta hartzailearekiko elkar-jarduera ahalbidetzen du. Baina eduki bakoitzaren analisiaren arabera, komunikabiderik aktiboena erabiliko da, erabiltzaileari (familiei) ahalik eta erraztasunik handienak emateko asmoz. Dokumentuek, adibidez, hiru banaketa bide izan litzakete:

Posta elektronikoa. Postari atxikitako artxiboa, familia bakoitzari bidalitakoa. Argitalpen zerbitzaria. Bertan zintzilikatuko da, erabiltzailea zuzenean edukian edo dokumentuan sar dadin, bere ordenagailuko pantailan irekiz eta irakurriz. Beste batzuk. CDak, Pen Driveak eta, zalantzarik gabe, papera; helbide elektronikorik eta ordenagailurik ere ez duten familientzat.

Informazio orokor bat bidaltzen dugunean, posta elektronikoa izango da bitarteko nagusia, zalantzarik gabe, arestian esan dizuegun bezala. Horrenbestez, horri guztiorri buruzko azken oharrak: 1. Familiek inola ere ez dute kostu gehigarririk izango, tresna teknologiko berriak aplikatzeko edo erabiltzeko, haien eskura jarriko ditugun edukiak behera kargatzeko edo ikusteko. Beti doako aplikazioak erabiliko ditugu. 2. Eskolak familiei aholkularitza emango die, halakorik eskatzen badute, teknologiei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, delako teknologiak familiekiko ezarriko ditugun komunikazioei aplikatzerakoan. Aldi berean, informaziorik handiena emango diegu Ikastetxeko Proiektu Teknologikoaz, hala informazio eskuliburuetan nola familiekin arlo honi buruz mintzatzeko egingo diren berariazko bileretan.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

61


3. Eskolan sortuko ditugun informazio guztiak ohiko formatuetan landuko ditugu (Word edo PDF, konbentzionalak baitira) eta erabateko segurtasunez bermatuta egongo dira, hala artxiboan bertan nola haren pribatutasunean, zerbitzari batera igotzen bada. Laugarren fasea: SARE SOZIALAK: Haur Eskolan dihardugunok familien engaiamendurik handiena lortu nahi dugu, Ikastetxearen jarduera aberaste aldera. Horretarako, sare sozialak erabiliko ditugu, Internet bidez garatuak. Zertarako? Funtsean, iritzi eta eztabaida foroak sortzeko eta sendotzeko. Hau da, interesa duen erabiltzaileak aukera izan dezala bitarteko guztietan sartzeko, bere iritzia emate aldera.

Zeintzuk? Familien eskura (eta parte hartu nahi duen ororen eskura), honako sare hauek jarriko ditugu:

Facebook

Blogak

•Zentroaren informazioak sortu eta, berariaz, bitarteko hau erabiliko dugu foroak kokatzeko: eztabaida, iritzia, ideiak, esperientziak, hobekuntzak...

•Ez dugu foro gisa erabiliko, Eskolari buruzko informazioak kokatzeko baizik, jende guztiak jakite aldera.

Noiz erabiliko dugu sare bat edo bestea? Bata ala bestea komeni den aztertzen dugunean, tresna teknologikoekin egin duzun bezala. Baina, oro har, Eskolan, sare sozialak iritzia emateko et eztabaida eragiteko gune gisa erabiliko ditugu; foro gisa, alegia. Familiek ahalik eta gehien parte-hartzea lortu nahi dugu; proiektuak ez baitira deus ere, iritziak trukatzen ez badira eta tartean lankidetzarik ez badago. ONDORIOA:  Teknologiak haurren familiekiko komunikazioa sendotzeko erabiliko ditugu.  Informazioak eta edukiak erraz eta arin igortzeko, eta inolako kosturik gabe, jakina.  Eduki horiekin, familia guztiz gogobeteta egongo da: berehalakoan jakingo du seme-alabak Eskolan egiten duenari buruzko kontu oro. Horixe baita gakoa: ahalik eta informaziorik handiena ematea.  Izan ere, seme-alabak Eskolan jasotzen duen hezkuntzaz ahalik eta informaziorik handiena ematen badiogu, familia pozik egotea lortuko dugu, eta gainera, guztiz baloratuko du 0-3 zikloaren garrantzia.  Zalantzarik gabe, familiek gure jardueran parte-hartze handiagoa izan dezatela indartu nahi dugu; familiek beren iritziak eta ideiak emango dizkigute, Eskolan kalitate arloan izaniko hazkundea markatuta.  Familiek Eskola aberasten badute, Eskolak bere jarduera hobetzeaz ez ezik, proposamen berriak ere izango ditu eskura bestelako familientzat. Kiribila ez da itxiko; teknologien erabilerari esker segituko baitu.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

62


Hauxe jarria dugu abian Ttipi-Ttapa Haur Eskolan: familiekiko komunikazio esparru berria sortzeko proiektu teknologikoa, guk sortzen ditugun informazioak abiaburu hartuta.

IRAKASLEAK PRESTATU ETA BIRZIKLATZEKO PLANA Gure irakasleen prestakuntza iraunkorra garrantzitsua eta funtsezkoa da Ttipi-Ttapa Haur Eskolan; prestakuntza lagungarria izango da aurrera jotzeko, berritzeko, ikasteko, eta azken finean, egunean egoteko, hezitzaileen kalitate pedagogikoa aberastuko baitu eta, horren ondorioz, Zentroaren kalitate pedagogikoa ere bai. Hezkuntza taldea prestatzea ona izango da Eskolan egiten den hezkuntza lanerako, bai eta haurrei eskaintzen zaizkien jolas proposamenetarako ere. Irakasleak prestatzea haurren hezkuntza onaren gakoa da. Horregatik, lan egutegiaren barruan, urtean ordu kopuru jakin bat gordetzen dugu prestakuntzari eskaintzeko. Horrela, prestakuntza eskurago dago:

Gure prestakuntza plana garatze aldera, bai ikasturte hasieran bai aurrekoa bukatzean, ikastaroproposamen bat finkatzen dugu, eta beste proposamen batzuk ere bai, aurreko taulan adierazi dugun bezala. Gure prestakuntza plana lantzeko bileran, ikasturtean barna garatuko ditugun ekintza guztiak aztertzea izango dugu helburu, komenigarritzat jotzen ditugun behar guztiekin bat, hori guztia ezagutza berriak eskuratze aldera, betiere aurreko taulari jarraiki: ďƒ˜ Prestakuntza Zentroan bertan: prestakuntza enpresa espezializatuek ikastaroak eta mintegiak emango dizkigute 0-3 ziklorako gure Eskolan, interesekotzat jotzen ditugun gaien inguruan, guk finkatuko dugun programazioarekin bat. ďƒ˜ Kanpoko ikastaro edo mintegietara joatea, hizlariek gure interesekoak diren hezkuntza-gaien inguruan hitz egin diezaguten eta presta gaitzaten. Gaiak ikasturte hasieran sortuko dugun prestakuntza-programan jasoko ditugu, ikasturtean zehar garatzeko. ďƒ˜ Esperientziak trukatzea eta beste Eskola batzuk eta bertako hezitzaileak bisitatzea; horrek gure jarduera eta Eskola aztertzeko parada emango digu.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

63


ďƒ˜ Prestakuntza argitalpenen eta dokumentazioen bidez, eta era berean, foroetan edo beste komunikabideetan egindako ekintzak, Internet bidez.

Prestakuntza nahitaezko bitartekoa da ikasteko, gure hezkuntza-zeregina hobetzeko eta, bereziki, Eskolaren kalitatea aberasteko; Eskolara doazen haurren prestakuntza hobetze aldera. Agiriaren bukaerara iritsi gara. Gure Ttipi-Ttapa Haur Eskolan egunero egiten dugun lana azaldu dizuegu, bai eta gure pedagogia ere, Zentroan egiten dugun lanari buruzko argibiderik handiena izan dezazuen, eta zuen seme-alabekin darabilgun zereginean ahalik eta konfiantzarik handiena izan dezazuen. Honatx gure helburua: seme-alaben garapenik onena sustatzea eta haien lehen hezkuntza etapa erabat onuragarria izan dadila lortzea. Eskerrik asko agiri hau irakurtzeagatik, eta gure Zentroan konfiantza handia jartzeagatik. Pozpozik ari gara ahalegina egiten haurren (zuen seme-alaben) hezkuntzan, zuek egiten duzuen ahaleginarekin batera. Eskerrik asko.

DEBEKU DA AGIRI HAU OSORIK EDO HAREN ZATI BAT ERREPRODUZITZEA, TTIPI-TTAPA HAUR ESKOLAK BAIMENA EMAN GABE

TTIPI-TTAPA HAUR ESKOLA. IBAIALDE. MUTILOA (NAFARROA): IKASTETXEKO DOKUMENTUA is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License.

TTIPI-TTAPA UDALEKO HAUR ESKOLA - MUTILOA (NAFARROA)

64


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.