Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
KULTURA ETA AISIA
Ortzadar \\ 01
Goizalde
Landabaso ‘Bränskint’ izenburuko mikronarrazioen liburua kaleratu du idazleak [4-5. orrialdeak]
Matxura rock taldea Anestesiako Mikel Kazalisen azken egitasmoa [7. orrialdea] www.deia.com
218. zenbakia
KULTURA ETA AISIA
02 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K
aitortu
Ez zidaten eman
IronMan
UNAI ELORRIAGA
I R AT I J I M E N E Z
E
Z DA INDAR handirik behar, hori da pertsona nahasten duena hasieran, ez dela uste bezala, indar handirik behar. Hamar edo hamabi kiloko zaku bat altxatu duen edonork egin dezake, ume batek ere bai. Hori da harri handi bat hartu eta lurrean dagoen beste harri baten kontra botatzen duzunean bezala, apurtu egiten da bietako bat, goikoa ala behekoa, ez da indar berezirik behar, modu naturalean apurtzen dira harriak. Zuhaitzetako adarrekin ere antzera, nahikoa da oina erdiko partean jarri eta esku batez gora tiratzea puntatik; erdibitu egiten da erraz adarra, sua egiteko edo makulua egiteko behar denean. Horretarako ere ez da indar berezirik behar, harritu egin ninduen, erraza da, edonork egin dezake, baita ume batek ere. Esango nuke ume batek errazago egin dezakeela, ez duelako ulertzen. –Baina zuk ezin duzu esan ez daukazula indarrik. Ez daukat, ez egin kasu itxurari, egunak jan gabe, badakizue, edo behar den bezala jan gabe. Orduan ere halaxe egon nintzen, behar nuena jan gabe. Baina besteek bezala egin nuen, ez delako indar berezirik behar. –Buruan beharko da indarra. Bekatuaz ari gara… Ez, ez gara bekatuaz ari. Zu kristaua zara, neu ere bai, baina ez gara bekatuaz ari, kontrakoa badirudi ere. Kristauak ohituta gaude, denok gara kristauak, denok gara erlijioaren baitakoak eta denok egiten ditugu halakoak. Ez gara bekatuaz ari. Ari gara ohituraz. Ni ez naiz etorri nahi dudalako, ama eta arrebak han dauzkat, han beharko nuke, ez dute behar bezala jaten amak eta arrebek, han beharko nuke eta hona ekarri nauzue. –Baina ulertzen duzu etorri behar zenuela… Bada kantu bat gure herrian, ingurukoetan ere bai, guztiok dakigu, baita haurrek ere. Ez da oso luzea, ez dut kantatuko, ez da leku egokia hau, baina errezitatu egingo dut. Hala dio: Haizeak txoria dakar, txoriak haizea lokatze0tan / bizi gara, etxeak jausten dira / gure burezurrak jausten diren bezala. –Ez dut gurearekin duen harremana ulertzen… Jakina, jauna, zuek berehala ulertu nahi duzue. Kantuek denbora behar dute. Ez duzue pazientziarik kantuekin; urte batzuk barru ulertzeko dira kantu batzuk. Ez guztiak. Eramango nauzue orain, jauna. Han dauzkat ama eta arrebak. Ordu asko dira hegazkinean, bi edo hiru hegazkin beharbada. –Oraindik ez. Noiz, jauna? Ama eta arrebak dauzkat han. Hiru anaiak hil zizkidaten. Gogoratu, jauna: “… etxeak jausten dira / gure burezurrak jausten diren bezala.” Ez dakit kantuaren itzulpena ondo egin dudan, baina uste dut ulertzen dela. Noiz eramango nauzue, jauna? –Beste saio bat dago bihar. Gaurko azken galdera: pistola ibili zenuen? Ez, jauna, ez neukan. Ez zidaten eman.
Denok gara kristauak eta denok egiten ditugu halakoak
E
LIZAREN HOTZAK ematen zion abadearen ahotsari oraindik ere ahaztu ezin duen hotsa. Kosta egiten zaio sinestea oihartzun hura ez zetorrela beste lekuren batetik. Zerutik, edo infernutik edo gizonak bularrean sartuta zuen bozgorailuren batetik. IronMan Abadea. Horra hor jarraituko ez lukeen superheroi batentzat izen egokia. Aitak ez zuen nahi eta amak ez zuen gustuko baina amonak eramaten zuen mezatara larunbatero eta inork ez zuen inoiz kontrakorik esan. Edo esango zuten, beharbada. Baina esanetik eginera amonaren berunezko borondatea zegoen, umea abadearen bozgorailu mistikoaren otoietara hurbildu nahi zuena. Aitormenaren ingurukoak. Horiek dira oroimenaren zirkuitoan itsatsita geratu zaizkionak, IronMan albadunak, opiltxo magikodunak, urre-gorrizko ardodunak aitormenari buruz esaten zituenak. Norberak damutu behar zuela, norberak egindako okerra aitortu behar zuela, norberak Jainkoaren barkamena nahi bazuen, jakina. Amonaren arreta itxia, hori ere gogoratzen du. Harrizko arreta hark. Horrek adierazten zuen ze garrantzitsua zen abadeak esaten zuena. Ez da harritzekoa orain ere harri arteko otoi haiek gogoratzea. Nola ahaztuko ditu, amonaren begietara seriotasunaren itzal hura ekartzen zutenean. Grabaturik geratu zaizkio, betiereko disko gogorrean, hitz haiek, larunbat halako baten abadearen barrutik atera zirenak.
Aitortu nahi ez direnak, horiek dira Jainkoa gehien iraintzen dutenak
Egin dugun okerrena aitortzeko dugun zailtasunak, horrek ematen du gure okerraren neurria. Izerditan hasi zen, berba haiek eragindako ondoezak larrituta. Aitortu nahi ez direnak, beraz, horiek esan behar dira, horiek dira Jainkoa gehien iraintzen dutenak. Ordura arte ez zekien atzamarren arteko tarteetatik ere bota lezakeela norberak izerdia, baina hantxe ikasi zuen, harrizko jarleku hartan, amonari eskutik heltzeko indarrak ere galtzen sentitu zituenean. Zenbat denbora pasa zen gero, mezatik atera ostean, itotasun hura libratu artean? Ordu bete? Gutxiago? Milurteak egin zitzaizkion, aitormenari eusten. Bere okerrari bueltak ematen. Amonari “neuk jan nuen txokolatea!” aitortu zionerako urdaileko mina egina zuen, estuasunaren grinaz. Amonak barre egin zuen eta besarkatu ere bai, baina ez zen horrela eta horrela lasaitu. Nola lasaituko zen, ba? Etxean zegoen azken txokolate zatia, arrebarentzat gordeta zegoena, berak jan zuen, eta hilabete zeraman ezer aitortu gabe. Larria behar zuen okerrak. Zotinka egin zuen negar, baina ez du horregatik oroitzen arratsalde hura, ezta ere abadearen ahotsa edo aitormenari buruz esan zuenagatik. Amonaren eskuak leunak zirelako oroitzen du, eta eman zion eskuzapiari bere perfumearen maitasun sarkorra zeriolako. Amonak besoetan hartu zuelako oroitzen du eta “tira, tira” esan ziolako eta hitz horiek esan gabe ere maite zaitut aitortu ziolako. Neurri gabe, betiko. -Zuk pentsa beti aitormena entzuten duenak ze erraz barkatuko dizun. Horrek ematen du dizun maitasunaren neurria. Askotan oroitzen du amona. Batzuetan superheroien komikietan irudikatzen du. IronMan abadearen kontra, SuperAmona maitea.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: David de Haro Lege Gordailua: BI 1720-06
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
KULTURA ETA AISIA
Ortzadar \\ 03
Kritika ‘ Z A M A O N T Z I A ’, I Ñ I G O A R A N B A R R I ( S U S A )
Abandonuaren ispiluak
IBON EGAÑA
N
EREA Vallejo narratzailearen ahotsak josten ditu Iñigo Aranbarriren hirugarren eleberria osatzen duten argumentu-hari askotarikoak: neskaren aitona Mateo Vallejoren egiazko identitatearen bilaketak eta frankismo garaiko memoriaren berreskurapenak osatzen du ardatz nagusienetakoa; bigarrena, aldiz, Nerea nerabe zela Abra itsasadarrean abandonatuta geratu zen zamaontziko marinelen nora ezak, herritarrek haienganako zituzten mesfidantzek eta Edwin marinel filipinarrarekiko harremanak. Horiez gain, Nereak amarekiko zein aitarekiko izan dituen harremanek ere badute lekurik eleberrian. Hari horiei guztiei narratzailearen ahotsak ematen die batasuna, baita Abra itsasadarrak berak ere, Nerearen oroitzapenek birsortzen duten gaztaroko portuko geografiak, zeinak, aldeak alde, Koldo Izagirreren Sua nahi Mr. Churchill? ekarri baitit gogora. Nobelak aurrera egin ahala ohartzen da ira-
Pertsonaia guztiek bizi izan dute abandonua forma batean edo bestean Ahots sinesgarria eta jakin-mina sortzen duen trama ondo josia
kurlea argumentu eta pertsonaia solteek lotura estuagorik ere badutela eta fikzio-hari hainbatek elkarren ispilu funtzioa betetzen dutela kontakizunean: Edwin, Mateo aitona eta Nerea elkarren ispilu direla hein batean, guztiek bizi izan dutelako abandonua forma batean edo bestean, eta baita boterearen larderia ere (jatorri, arraza edo generoagatik). Zenbaitetan, dena den, zalantza sortu zait aski ote den paralelismo hori eta batasun tematikoa bilatu nahia elkarrekin zerikusi gutxi duten argumentu-hari batzuk nobela bakarrean batzeko. Alde horretatik, Edwinek eta zamaontziak Nerea eta aitonaren bizitzetan hartzen duten protagonismoa ez dakit narratiboki justifikatuta dagoen, nahiz amaieran halako justifikazio bat ematen den. Narratzailearen ahotsa eta hark pertsonaiekiko zein istorioekiko ezartzen dituen distantzia-maila desberdinak dira, bestalde, Aranbarriren konta-oldearen lorpen aipagarrietakoa. Batetik, hiru denboraren artean dabil narratzailea: oraina, bere nerabezaroa eta gerraosteko aitonaren haurtzaroa ederki lotuz. Orobat, pertsonaiekiko urruntasun/hurbiltasunarekin jokatzen du: narrazio nagusia aitari zuzentzen dio, bigarren pertsonan (Kafkaren Aitari gutuna gogoraraziz); hurbileneko izan zuen pertsonaia, aitona, aldioro izen-abizenez izendatuz halako distantzia markatzen du eta ama aitatzean “ama” edo “Lu” gertukoak darabiltza
Erakusleihoa
Salduenak Fikzioa
Ez Fikzioa
1. Etxeko hautsa
1. Biodiskografiak
Anjel Lertxundi. Alberdania.
Iban Zaldua. Erein
2. Nemesis
2. Haserretu zaitezte!
Philip Roth. Meetook.
Stephane Hessel. Denonartean
3. Igelak benetan hiltzen dira
3. Lazkaoko beneditarren dokumentazio-gunea
Iñaki Irasizabal. Elkar.
4. Zamaontzia Iñigo Aranbarri. Susa.
Itsaso kontra bat
Xirto eta errege hitzontzia
pertsonaia hurbilagotuz… Hala, plano batetik bestera egiten du trebeziaz idazleak. Orobat, interesgarriak begitantzen dira narratzaileak etengabe memoriaz, hura berreskuratzeaz eta hark dakartzan faltsutzeez egiten dituen gogoetek, mitifikazioari ihes eginaz eta zenbaitetan bere buruaren eta prosaren gaineko distantzia ironikoa ere iradokiz eta ahotsari sinesgarritasuna erantsiz. Maisua da Aranbarri elipsiaren erabileran eta halaxe katigatzen du irakurlea nobela honetan ere lehen orrialdeetatik, arretaz ibili beharko baitu nor zein den ebazten, hari desberdinen arteko loturak sumatzen. Elipsiak, baina, badu arriskurik eta iruditu zait liburuaren erdiraino intriga mantentzen badu ere, behin ezkutaturikoa azaleratu eta irakurleak puzzlea osatzea lortzen duenean, eleberriaren erdi-parean-edo, hein batean ahuldu egiten dela hasieran sortzen duen jakin-gosea, eta halako desoreka bat dagoela hasierako iradokitze soilaren eta aurreragoko esplizitazioaren artean. Edonola ere, erdialdera arte bikaina iritzi eta bigarren partean ahulxeago egin zaidan arren, liburu gogoangarria idatzi du Aranbarrik, pertsonaia sendoak, ahots sinesgarria, jakinmina sortzen duen trama ondo josia eta sentimentalismoari izkin eginda (ertzean ibili arren, amaiera aldera) hunkitzeko gaitasuna duena, ohikoa duen prosa berdin gabekoaz idatzi ere.
Ottoline itsasoan
5. Maitasunezko oihua, munduaren erdian Kyoichi Katayama. Denonartean.
Bizitzaren indarra erakusteko poemak
Entzuten bazekien kamaleoi baten istorioa
Itsaspean gertatzen diren abenturak eta bidaiak
Karmele Igartua Bengoa Aretxabaletan jaio zen 1959an eta bertan hil zen iazko udan. Honek bere hirugarren liburua izan behar zuen eta halaxe da. Bizitza babestuz eta maitatuz eta ederretsiz idatzia, senez eta intentzio osoz. Sen berberaz erakusten ditu bizitzaren eta amodioaren indarra, eta herio-minak sortutako egonezina. Eta bizitzaren eta herioaren orbainak gozatzeko ahaleginean, bilatzen du sosegua, alegia, edertasunean oreka, liburuan babesa, edo finean Itsaso kontra bat.
Xirtoren historia da hau, Ozeano Bareko uharte batean bizi zen kamaleoi batena. Ez zen beste kamaleoiak bezalakoa, ezen kolorea aldatzeaz aparte, entzuten ere bazekien. Beste inork entzuten ez zituen gauzak kontatzen zizkioten. Xirtoren ospea errege baten belarrietara iritsi zen, eta... Begoña Ibarrola ipuin honen egilea bilbotarra da jaiotzez, baina Madrilen bizi da. Psikologian lizentziatua da. Lan handia egindakoa da haur eta nerabeekin eta haurrentzako liburu ugari idatzi ditu.
Ottoline bakarrik bizi den neskato dibertigarri eta azkar bat da. Bere gurasoak bildumagileak dira eta beti daude bidaiatzen. Ipuin honetan, Ottolinek bidaia bat egingo du haren lagunik onena den Munroe jaunaren bila joateko. Itsaspean itaspekoz ibiliko da, eta ur-hegazkinez, eta baltsaz ere ibili beharko du, lagunari Oinhandi iratxoari aurre ematen laguntzeko. Idazteaz gain, Chris Ridellek berak egin ditu 8 urtetik gorakoei zuzenduta dagoen ipuin honen marrazki koloretsuak.
Egilea: Karmele Igartua Generoa: Poesia Argitaletxea: Pamiela
Egilea: Begoña Ibarrola Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Elkar
Egilea: Chris Riddell Generoa: Haur Literatura Argitaletxea: Ibaizabal
Joan Mari Torrealdai. Benediktarrak F.
4. Surf Aitor Zuberogoitia. Alberdania.
5. 100 urte iruditan Gotzon Aranburu. Gara egunkaria.
LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).
Zaldi Eroa
KULTURA ETA AISIA
04 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
L I T E R AT U R A > M I K R O I P U I N A K
goizaldelandabaso “Liburu hau idazten konturatu naiz lirikotasuna nigan oso iltzatuta dagoen zerbait dela” ‘Bränskint’, leku magiko eta asmatuen zerrendan tartetxoa izango duen izena. Eta izana ere, esan beharko. Liburu jakin baten titulua izatera iritsi baita ‘Bränskint’. Orrialde hauen ohiko irakurleok ezagun duzuen izenaz sinatua dator: Goizalde Landabaso (Deustua, 1970) EDORTA JIMENEZ Goizalde Landabasorena ez da Bränskint-en azalean ageri zaigun izen bakarra. Izan ere liburua ez baita huts-hutsik testua. Gurean bakanetan baino ikusi ez ditugun irudiez horniturik dator. Horien egilea Aritz Eiguren da. Hitzen sortzailea elkarrizketatu dugu Ortzadar honetarako.
Basurtuko ospitalean izan berria zara eta, Basurtu hitzak iradokitzen dizuna esatea eskatu behar dizut. Iruditzen zait Bränskint erditu zela Basurtun, sentsazio bat da. Erditze luze eta mingarriaren ostean argira etorri da Bränskint ez dagoen hiri batean, ezleku batean. Eta badute biek loturarik. Bazterreko hiriak dira, iraun bizi nahia gori-gori dago bietan, gizakiaren arima mindua eta aldi berean indartsua nabarmen antzeman daiteke bai batean eta bai bestean ere. Basurtuk eman dio azken bultzada Bränskint-i, eta betiko batu ditu niretzat. Inork ez ditu maite hiritzar hauek, inork ez ditu bisitatu nahi, baina ukaezina da euren existentzia. Eta gizakiaren izatasuna inon baino biziago dago bietan.
Zure lehenengo liburua ‘Korte bat mesedez’ izan zen (Alberdania, 2000), euskarazko kazetaritzaren ajeez idatzia. Horren harira edo, zure lanbidea irratiko kazetaria izanik, zera, Irratiari buruzko
ikuspegia aldatu egiten da ospitalean?
tzuetan joan egiten zait, gauza inkontzientea da, konturatu barik poesia irteten zait. Bränskint-en sintetikoago izaten saiatu naiz, lirikotasuna ezabatzen ahalegindu nintzen hasieran. Baina gero konturatu nintzen nigan oso iltzatuta dagoen zerbait dela, eta horrela bada ez dela ezkutatu behar. Eta genero literario zenbaiten arteko mugarriak oso lausoak dira eta zaila izaten da zehazten zer den gauza bat eta zer den bestea. Poema eta abesti baten artean ere pasatzen da. Bien arteko aldea zer da, musika? Eta musika nahikoa al da genero bi bereizteko? Uste dut uztarketak asko ematen direla eta Bränskint-en ere uztarketa eta gurutzaketa asko dago.
Munduaren denbora aldatu egiten da Basurtun. Mundutik at zaude, talaia batean unibertsoa begiratzen baina distantziatik; momentu batez bizitzatik jaitsi naizen sentsazioa izan dut nik. Eta ez dut uste ezeren ikuspegia aldatu didanik, baina hausnartzeko abagunea eman dit. Bizitzaz, existentziaz, heriotzaz, inportanteak diren gauzetaz, horretaz pentsatzeko modua eman dit Basurtuko hiriak. Eta oso irrati gutxi entzun dut. Beharbada niretzat irratia errealitatea delako, eta han, urruntasun horretan, osterantzekoa behar nuelako. Musikari biren diskoak entzun eta entzun egon naiz. Txuma Murugarren eta Tony Zenet-enak. Eta Amélie Nothomb-en eleberriak. Horixe izan da errealitatearekin izan dudan lotura bakarra.
Txuma Murugarren, poesia hutsa hitzetan eta indarra musiketan. Tony Zenet ez dut ezagutzen. Edonola ere, horrelakoak aditu eta aditu, ez duzu olerkirik idatzi? Non geratu da ‘Jat’ hura? Egia esan azken boladotan gutxi idatzi dut. Burua Bränskint-en eta beste kontu batzuetan izan dut eta, gorputzak ez dit idaztea eskatu. Ekarri zidaten idazteko koadernoa baina, nonbait, ez nintzen gai hitzik ateratzeko. Idatzi nuen bakarra esaldi bat izan zen: “Munduko leiho honetatik”. Horixe izan zen idatzi nuen bakarra. Poesia idazten dut, eta baditut asko idatziak. Momentukoak dira, eta multzo horrekin zer egin pentsatu beharko dut. Baina sekula ez dut poesia abandonatu, ez irakurle ezta idazle gisa ere.
Aritz Eigurenen irudiek pisu handia dute liburu honetan. Nolakoa izan da elkarlana? Euskal Herriko ilustratzaileen webgunearen bidez aurkitu nuen. Oso marrazkilari berezia da, gai da teknika eta marrazki era ezber-
Nolanahi ere mikronarrazioak dira. Bai, bai, mikronarrazioak dira. Flash antzeko zerbait. Instant batzuk hiri erraldoi baten barna. Esan nezake taupada bat dela mikronarrazio bakoitza.
‘Bränskint’ liburuan agertzen den Aritz Eingurenen irudietako bat. dinean margotzeko. Eta gustatu zitzaidan. Berarekin geratu nintzen, testuak pasatu nizkion eta ideia gustatu zitzaion. Nahierara marrazteko esan nion, berari iruditzen zitzaion erara. Testu denak aztertu genituen, eta hortik gora marrazkiak bidaltzen hasi zen. Emaitza hortxe dago.
Poesia nahiko irakurtzen dut, bai. Gauero poema bat bilatzen dut eta hurrengo goizean lagun batzuei emailez bidaltzen diet. Aspaldi hasi nintzen egiten. Ez dakit zergatik, baina lagunak poesiazale bihurtuko ez baditut ere, egunero nik gau horretan aukeratutako poema irakurtzen dute. Eta bide batez, nik ezagutzen ez ditudan poetak ezagutzen ditut.
“Polita litzateke hiria arimadun izakia izatea, baina ez dut uste hala denik. Gure asmakizuna da”
‘Bränskint’ liburuaren atarian Huidroboren lau lerro sartu dituzu. Huidrobo izena Latinoamerikako poesiaren antologia guztietan ageri da, baina zuri eta Tere Irastorzari irakurri dizuet haren izena.
‘Bränskint’ liburuko testuetako batzuk olerkitzat jo litezkeelakoan nago. Bai, uste dut lirikotasunerako joera nabarmena dagoela nigan. Ba-
Lekuak –‘Bränskint’-ek– ematen die batasuna? Bai, azkenean hiria, Bränskint, hezurdura da. Hezurdura horretan gertatzen da dena, gertatzen da bizitza, gertatzen da hiri bat. Hiria eskenatoki bat da, eta bertatik mugitzen diren pertsonaiak dira bizia eta arima ematen diotenak. Egia da askok esaten dutela hiria bera dela arima duena. Baina nik uste dut hiria dekoratua baino ez dela, gu garela hiri hori egiten duguna, gurea dela arima, gureak dira sentimendu oro, desioak, perbertsioak, maitasuna, desioa, biolentzia... Gurea da hori dena. Polita litzateke hiria arimadun izakia izatea, baina ez dut uste denik. Gure asmakizuna da.
Badauka itsasorik hiri horrek? Ezin dut itsasorik, itsasadarrik, urik gabeko hiririk imajinatu. Urzalea naiz eta itsasozaleago. Se-
Aritz Eigurenen ilustrazioek berebiziko garrantzia dute Goizalde Landabasoren azken liburuan.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
Ortzadar \\ 05
“Euskal literaturak Bilbo erdigunea hartu behar du, harrotasunez egin behar du”
kula ez naiz bizi izan uretik urrun eta bere beharra sentitzen dut. Eta hiri honek behar zuen itsasoa. Munduratzeko eta mundutik etortzeko. Harago begiratzeko. Hiri honek duen itsasoa zakarra da, bortitza, iluna, eta noizean behin baretzen da. Atlantiarra da oso. Ni ere atlantiarra naiz oso.
edo Singapur da Bränskint.
Munduko leku askotan izan liteke hiri ‘Bränskint’. Alabaina, Bilbo bakarra dago eta, Bilbo honetan zein da euskal literaturaren lekua? Euskal literaturak Bilbo erdigunea hartu behar du, harrotasunez egin behar du. Uste dut badela ordua modu aktibo eta sendo batean literaturaren gainekoak antolatzeko eta eskaintzeko. Tarteka egiten dira, han eta hemen, baina uste dut gauza indartsuagoa, anbiziosoagoa, modernoagoa eta erakargarriagoa egin litekeela. Eta egin behar dela. Eta, gainera, uste dut gauza i n t e re s g a r r i a k , ezberdinak eta apurtzaileak egiteko gaitasuna badagoela, egon. Euskal literaturan egiten diren ahaleginak oso interesgarriak dira, mugak hausten dira, berritzaileak diren proposamenak egiten dira. Ikusi egin behar da hori dena.
Hiri horretako edukiontzietan begiratzen duenak berdin-berdin topatu ahal ditu hildako ume abandonatuak zein panpinak, panpinak zein ume abandona“Turismo tuak.
gidetan nekez azalduko diren istorioak daude liburu honetan, hiri honetan”
Gizartearen isla ere bada gurditxo hori. Dena botatzen dugu, edozer gauza, eta maiz umeak ere agertu izan dira edukiontzietan. Bitxiena da zer normaltasunekin ametitzen dugun panpinak eta umeak berdin-berdin, maila berean, eduki-ontzi batean egon litezkeela. Albistegietan horrelako albiste bat en-tzuten dugunean harritzen gara, are gehiago, eskandalizatu ere. Baina gero errealitatean albiste hauek denak oso kudeatuta ditugu, beraiekin bizi gara eta segundoko eskandalua da. Uste dut gutxitan pentsatzen dugula horren denaren atzean benetan zein drama ezkutatzen den. Beharbada bizi garaiekin datorren kontua da, agian superbibentzia kontua da.
‘Bränskint’ ez ote da Bilbo? Bränskint hiria da. Edozein hiri. Hiri guztiak. Turismo gidetan nekez azalduko diren istorioak daude liburu honetan, hiri honetan. Izan ere, Bränskint ezer bada atzeko aldea da, erakusten ez dena, sarri garbitzen ez dena, non sentimenduak era guztietakoak gurutzatzen diren. Mina, bakardadea, pasioa, maitasuna, mespretxua, herra... dena dago Bränskint-en. Bilbo, Amsterdam
Zure lehen pausoak literaturan ‘Gutiziak’ (Txalaparta) izenburuko liburuarekin egin zenituen. Emakumeek idatziriko narrazioen bilduma da. Emakumea gure literaturan! Ez da politikoki zuzena esatea ezer emakumeen, zelan esan, “gizarteratzearen” kontra. Aspaldiko kontua da, baina ez da hain aspaldikoa. Egoerari pintatura ederra eman diogu, beraz, nolabaiteko ametitze soziala dago, baina pinturaren azpian gauza asko dago, aspaldiko inertziak, edo ez dakit, agian ideiak ere bai. Eta noski, literaturan ere bai. Ez da zuzena, zeharkakoa da, sibilinoa, baina emakumea batzuetan ez da serio hartzen. Zoritxarrez ez da soilik nire inpresioa; horrela balitz, gaitzerdi. Pintura azpiko herdoila da ezabatu behar dena.
Goizalde Landabaso idazlea, bere azken liburua eskuan duela. ARGAZKIA: DAVID DE HARO
KULTURA ETA AISIA
06 // Ortzadar
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
INTERNET > TELEFONIA
EROSKETA MUGIKORRAK Dozena bat urte daramate gure artean aktiboki, eta dagoeneko ezinbesteko tresna bihurtu dira. Mugikorrek edozertarako balio dute gaur egun, baita elkarri deitzeko ere batzuetan da NFC, distantzia gutxira funtzionatzen duena.
JON MARTIN
O
RAIN, erosketak egiteko ere balio dute. Google Wallet izeneko sistema batek ahalbidetzen die mugikor batzuei erosketak bide-
ratzea. Sistema sinplea da: erosketa sistema hau onartzen duten dendetan hargailu bat egongo da eta erosketa egiteko aski izango da mugikorra hargailura hurbiltzea. Txartelekin egiten den moduan, kode sekretu bat ere sartu beharko du erabiltzaileak segurtasuna bermatzeko. Pin hau mugikorrean bertan sartzen da; egungo sistema baino diskretuagoa da, beraz. Asiako zenbait tokitan ohikoa da saltokietan erosketak mugikor bidez egitea. Japonian, adibidez, ez da beharrezkoa pin kodea sartzerik ere, mugikorra hurbildu eta ordaindu egiten da zuzenean. Ameriketako Estatu Batuetan oraintxe jarri dute martxan sistema hau. Oraingoz ez da erraza baldintzak betetzea: Android sistema operatiboa erabiltzen duten Nexux S mugikorren jabeek soilik goza dezakete eta New York eta San Frantziskon soilik dago erabilgarri. Hala ere, laster zabalduko da beste hirietara ere. Near Field Communications (NFC) teknologiaren bitartez funtzionatzen du. Frekuentzia altuko haririk gabeko sare bat
HEDAPENA Citigroup eta Mastercard-ekin
aliatu da Google ekimen honetarako, baina aurrerago Visa-rekin ere elkartu beharko da. Azken batean, sistemaren arrakastaren gakoetako bat ahalik eta jende gehienarengana iristea izango da, eta bide horretan beharrezkoak dira aliatuak. Sistemak funtzionatu dezan, beharrezkoa da mugikorra eta kreditu txartela lotzea. Txartela MasterCard-en PayPass kontukoa izan liteke, edo Google-n beraren aurreordainketako txartel bat. Ez da, hala ere, Google Wallet produktu solte bat. Ohi bezala, Googlek ikuspegi globala dauka: bezeroak Google Maps erabiliz aurki ditzake dendak eta Google Offers (www.google.com/offers) zerbitzuarekin ere konbinatzen da. Google Offers, edo antzerako webguneren bat, aldez edo moldez ezagutuko du jendeak: bezeroarengandik gertu dauden denda, hotel eta abarretan deskontuak eta eskaintzak biltzen dituen webgunea da. Groupon izan da AEB-etan oferta-sistema hau menderatu izan duena denbora askoan, baina badirudi inor gutxik egin nahi diola uko goxoki horri. Google Offers-ez gain, Amazon-ek eta Facebookek ere beraien proposamena egin dute alor honetan. Bezeroen fidelizazioa hobetu eta
Asiako zenbait tokitan ohikoa da saltokietan erosketak mugikor bidez egitea
Kreditu txartelen heriotza iragartzeko goiz da, sistema honen hedapena motela izango baita
Dagoeneko, erosketak egiteko ere baliagarriak dira mugikorrak. DEIA erosketa erabaki dezakeen zerbitzua izan liteke, beraz, diru asko mugitu dezakeen negozioa. Kreditu txartelen heriotza iragartzea azkarregia litzateke, sistema honen hedapena motela izango baita. 2014 ingurura arte ez du mugikorren gehiengoak teknologia hau integratuko. Ziurrenik, bi sistema paralelo izango dira urte askoan. Inga-
laterrako teleoperadore nagusiak batu dira beraien sistema sustatzeko, Paypalek bere proposamena prest du eta baita eBay-k ere. Beraz, Google-n eskutik edo beste eskuren batetik, baina ziurrenik hamar urte baino lehen artikulu honen irakurle guztiek halaxe egingo dituzte beren erosketak. armiarmasarea@gmail.com
WEBGUNEAN Deskontuak, aukeran
Mugikor berrienen azterketa
Bertsolaritzaren datu-basea
www.groupon.es
http://blogmoviles.com
http://bdb.bertsozale.com
Deskontua duten produktuak eta zerbitzuak biltzen ditu webgune honek. Diru asko aurrezteko modua izan liteke, edo deskontuen zenbatekoak itsututa behar ez diren gauzak erosteko amu tentagarria‌
Erosketa mugikorretan ez, mugikorren erosketan interesatuta daudenentzat, blog interesgarria da hau. Telefono mugikor berrienen azterketa txukuna egiten da; gadget eta aplikazio berrienen jakitun izateko.
Bertsolaritzaren datu-basea argitaratu du Xenpelar dokumentazio zentroak. Lan handia egin du Bertsozale Elkarteak ikerkuntza eta bilketaren alorrean. Orain, edozeinentzat eskuragarri dago lan hori.
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a
Ortzadar \\ 07
MUSIKA > ROCKA
Musika egitasmo berria da Matxura, baina taldea eskarmentudun musikari ezagunek osatzen dute, hala nola: Mikel Kazalis, Aitor Abio, Fer Apoa eta Txarly Diaz. IRUDIA: ORTZADAR
MATXURA PROIEKTUA: SORTUZ HONDATZEAREN HAUTUA Sistema aldatzen saiatzeko gizakiak duen eskubidea aldarrikatu nahi du Matxurak bere lehenbiziko diskoarekin, euskal rockeko lau erreferenteren ‘laborategiko lana’ den honekin, alegia; diskoa labetik atera berria da, Bonberenearen eskutik OLATZ PRAT ADATOR sistema hondatuko duen matxura. Hori nahi lukete behintzat Matxura proiektu berriko kideek: “Gure hondar aletxoa jarriko dugu. Askotan, gizartea edo sistema den makina honetan bakoitzak gure funtzioa bete behar dugula dirudi, makina horrek ondo funtziona dezan, baina ez zaizunean makinaren funtzionamendua gustatzen, aldarrikatu nahi genuke eskubidea daukagula pieza bezala, pieza txikia izanda ere, gauzak aldatzen joateko eta makina hori nolabait matxuratzeko”. Hala dio Mikel Kazalisek (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate edo Kuraia), Matxuraren alma mater-ak, eta harekin bat datoz Aitor Abio (PiLT), Fer Apoa (El Corazón de Sapo, Kuraia, Estricalla) eta Txarly Diaz (Censura, Anestesia, Gutural, Why not?) ere, Kazalisekin batera proiektu hau bere egin duten beste hiru musikariek. Duela bi urte hasi zen Kazalis egitasmo honekin. Beste estilo bateko 60 abestiren zirriborroak egin ostean, hura guztiz utzi eta Matxura itxuratzen hasi zen. 40 abesti ingururen ideiak finkatu eta grabatu zituen, eta horiek osatzeko lagunetatik tiraka hasi zen. “Abiori deitu nion proiektuan rocka eta elektronika uztartu nahi nituelako. Alde elektroniko horretan ez naiz
B
aditua, frogatxoak egin izan ditut, baina rockekoa naiz gehiago eta alde elektroniko hori janzteko deitu nion Abiori, makina gizona delako, beti sintetizadore eta sampler-ekin. Fernandori dagokionez, Estricallaren diskoa hemen, nire estudioan, grabatzen ari zirela entzun zituen kantak eta horiek kantatu nahi zituela esan zidan. Probatzen hasi zen, beraz. Txarlik esan zidan elkarrekin zerbait egitea nahiko lukeela eta esan nion ba kantu hauek ditut eginak, eta halaxe hasi zen gitarrak sartzen”. Bateriarik gabeko rock taldea da Matxura; “jendeari kostatzen zaio betiko rock eskematik ateratzen diren gauzak onartzea, baina erritmo kaxa ez da berria, urte asko pasa da asmatu zenetik. Zergatik ez aldatu betiko eskemak? Niretzat, garrantzitsuagoa da zer egiten duzun nola egiten duzun baino”. Eta Matxurak rocka egiten du, rock industriala elektronikarekin nahastuta. TALDE BEREZIA Matxura ohiz kanpo-
ko taldea da, ibilbidetik hasita. Ez dute “elkartu-entseatu-abestiak egin-grabatu” ibilbidea jarraitu; “jolas moduan hartu dugu proiektua, binaka-edo elkartzen joaten ginen hemen, ahal genuenean, eta gauzak probatzen joan gara. Laborategiko lana izan da”, dio Kazalisek. Berak hasieran zituen zirriborro haien gainean bakoitzak
bere ekarpena egin duela dio: “Inoiz ez dira hasieran pentsatu bezala gelditzen, beti egoten dira desbideratzeak eta hala behar du, gainera”. Ekarpenak batzuetan harrigarriak izan direla dio, baina beti positiboak, “banekien talentu handikoak zirela hirurak”. Nola aukeratu 40 kantu posibleetatik diskoan joango diren hamaika piezak? “Egunero abestiak entzuten joaten nintzen, eta horietatik gehien harrapatzen nindutenak, gehien transmititzen zidatenak joan dira gelditzen, zeren egun batean idatzi eta ona iruditzen zaizuna txarra iruditzen baitzaizu hurrengo egunean. Gelditu diren hauek ondo jasan dute eguneroko filtro hori pasatzea eta horregatik izan dira aukeratuak”, azaltzen du. Arratsalde pasa horietan, lasai-lasai grabatzen joan dira abestiak, bakoitzak berea sartuz, “grabatzeko ez gara laurok elkartu”. Matxuraren lehen lan honetan bada bertsio bat, PiLTren Hil da Jainkoa abestiarena. “Abiok behin komentatu zidan gure lehengo talderen baten bertsioren bat egiteko ideia. Hala, estudioan nengoen batean bururatu zitzaidan kantu hori bertsionatzea, diskoan herio-
tza edo erlijioa agertzen joan diren kontzeptuak izan dira eta kanta hori oso egokia zela iruditu zitzaidan. Nahiko bertsio librea egin dugu gainera, jendea harritu egingo da ziurrenik. Abio bera ere harritu egin zen, baina asko gustatu zitzaion”. Kazalisek berak idatzi ditu kantuetako hitzak, Zer uste zenuten? kantakoak izan ezik, Imanol Epelderen Komuneko paperean poesia bildumatik ateratakoa baita hura. Gainerakoetan islatu den mezua “nahiko misantropoa” dela dio zarauztarrak: “Gizakiari espezie bezala nahiko kritika gogorra egiten dio; nire kantuetan beti egon da jarrera hori, baina oraingoan nabarmena da”. Misantropia, askatasuna, heriotza edo erlijioa dira sarrien agertzen diren gaiak, “ez kontzienteki sartu ditudalako. Bukaeran letrak irakurtzen hasi nintzenean konturatu nintzen horiek agertzen zirela batez ere. Jaso dugun heziketaren ondorioak izango dira ziurrenik; nik ere fraideekin ikasi nuen txikitan eta atera egiten da”. Hitzak, oro har, “nahiko eszeptikoak eta ironikoak” direla dio Kazalisek. Kolaborazioak ere izan dituzte.
“Proiektua jolas moduan hartu dugu, eta gauzak probatzen joan gara; laborategiko lana izan da”
Oreka TX-eko Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugartek txalaparta sartu dute Beranduegi abestian; Ander Lipusek mitin-a egin du M.B.Z. kantuan; Ibon Anestesiak ahotsak sartu ditu Planeta terrorista kantuan eta Zer uste zenuten? abestiaren musika Joseba Poncerena da (DUT, Kuraia). Bonberenearekin atera dute diskoa. “Izan ere, guretzat beti izan da Gaztetxe eredugarria, gaztetxea izateaz aparte eta kontzertuak antolatzeaz aparte, etxe horren inguruan mila gauza egin dituztelako, diskoetxea, txaranga, haurrentzako jolasak, estudioa… beti iruditu zait oso jende aktiboa eta eredugarria, batez ere egiten dutena maite dutelako”. Matxura bezalako proiektu bat ateratzeak “ilusioa egiten diela ere badakit –aipatu du–, eta hori oso garrantzitsua da niretzat, ez bakarrik mahai gainean zenbakiak egitea, konplizitate eta ilusio hori edukitzea funtsezkoa da eta”. Diskoa joan den ostegunetik esku artean duten arren, “orain hasiko gara taldea egiten”, dio. Fernandok Estricallarekin duen bira amaitu zain egongo dira oholtzara igotzeko. Baina bitartean zuzenekoak prestatzen joango dira: “Zerbait berezia egin nahi genuke, irudiak sartuta, beharbada, eta, beraz, ondo etorriko dira hilabete hauek hori prestatzen joateko”. Udazken aldera egingo du makinak eztanda.
08 // Ortzadar
KULTURA ETA AISIA
Larunbata, 2011ko ekainaren 25a