Euskal Herriko Hizkuntza
Ikurrina.
Euskal Herriko mapa.
Euskara Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza da. Senitartekorik ez daukan eta bakarturik dagoen harren, Europako hizkuntzarik zaharrena da. Euskaraz hitz egiten dutenei euskaldun deitzen zaie.
Modu ezberdinak daude euskaraz hitz egiteko eta modu horiek euskalkiak deitzen dira, euskararen dialektoak. Euskalkien sailkapenik garrantzitsuenak Luis Luziano Bonapartek eta Koldo Zuazok egindakoak dira, nahiz eta haien sailkapenak baino lehen, beste zenbait sailkapen egin ziren. Adibidez: Arnaut Oihenartena edo Manuel Larramendirena.
Luis Luziano Bonapartek 1869an egin zuen euskalkien mapa eta zortzi euskalki banatu zituen: bizkaitarra, giputza, lapurtarra, hegoaldeko nafarra, iparraldeko nafarra, ekialdeko behenafarra, mendebaldeko behe-nafarra eta zuberotarra. Koldo Zuazok 1998an egin zuen bere lehenengo mapa baina geroztik, zenbait aldiz eguneratu du. 2014an atera zuen maparen azken bertsioa. Koldok bost euskalki ezberdindu ditu: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtera eta zuberera. Hori da gaur egungo sailkapena.
Marratxoaren eta paragrafoen banaketaren erabilera zuzentzeko komikiak.