TFG, David Julià Etxabe

Page 1



ARGAZKITIK OLIORA, OLIOTIK ARGAZKIRA DAVID JULIÀ ETXABE ZUZENDARIA JOSEBA ANDONI ESKUBI MUNITIS

EHU/UPV



AURKIBIDEA 1 SARRERA -Koadernoko notak -Hasierako proposamena 2 PROIEKTUA -Abiapuntua -Proiektuaren nondik norakoak -Teoriatik praktikara -Aldizkarietako lanak -Nire argazkiak I- Argazki dokumentala II- Erretratuak -Proiektuaren harira, erakusketa I- ANTHOLOGICAL PHOTOGRAPY: REPAINTED II- Erakusketaren inguruan, hausnarketa 3 MARKU TEORIKOA -Abiapuntua eta ikerketarako nahia -ikuspuntu ezberedinetatik hausnarketak. Lan ezberdinak. -Gerhard Richter -Leo & Pipo -Alexander Tinei -Philippe Jusforgues -Kimama -Joseba Eskubi -Aliza Razell -Metodologia. Elementu klabeak. 4 HAUSNARKETA 5 ERREFERENTZIAK; bibliografia, web...


Errealitatea dela kontatzen digute, aldizkarietako albistea errealitatea dela diote. Baina argazki bat argazkilariaren errealitatearen ispilu bada, zein errealitate iristen zaigu guri irakurtzen dugun goizeko aldizkarian? Nire kuaderno notak, 2014

DAVID JULIĂ€ Adinaren zama

2015 Olioa argazkian, 29,7 x 42 zm



1. SARRERA Hasierako Proposamena BI TEKNIKA DEZBERDINEN ARTEAN

Argazkigintza tradizionalki objetibotzat hartu dugun artea da, baina arte plastikoekin lotzea zaila egiten zaigu. Argazkilaritzak lan objetiboago, funtzionalago bat izan da, nahiz eta beti izan duen argazkilariaren ikuspuntu subjetiboa. Nahiz eta beti izan diren salbuespenak. Geroago argazkilaritza dokumentalak ere ikuspegi informatibo bat hartzen du. Gertatzen dena ikusleari, hartzaileari erakustea, argazkilariaren errealitatea erakusten du. Pintura plastikoagoa da, kontrolaezina, argazki bat kontrolatzeak zailasuna badu, pintzelkada bat kontrolatzeko moduak, oraindik eta subjetiboagoa egiten du lana. Argazkian aukeratzen denak eta nola aukeratzen den, subjetibotasunean uzten du lana. Baina pintura guztiz subjetiboa bihurtzen da zer eta nola margotu eta zein teknika eta kolore erabili aukeratzerakoan. Proiektu honen hasieran, bi plastika hauen arteko oreka aurkitu nahi nuen, argazkia eta pinturaren plastikotasuna batu, argazkiaren errealismoan eta pinturaren abstrakzioan murgilduz. Baina proiektu honek erantzun baino galdera gehiago sortu dizkit. Zaila egiten zait teknika hau arte mugimenduetan kokatzea, ez baita Braques edo Picassok hasi zuten collagea baina intentzioa antzerakoa da, bi elementu ezberdin elkartzea eragin estetiko baten bila.

DAVID JULIĂ€ Negu gosea 2012

Olioa argazkian, 15,2 x 11,7 zm



”...Pero para todas las formas en las que, desde la década de 1840 en, pintores y fotógrafos han influido mutuamente y saqueado entre sí, sus procedimientos se oponen fundamentalmente. El pintor construye, el fotógrafo revela. Es decir, la identificación del sujeto de una fotografía siempre domina nuestra percepción de ella, como no lo hace, necesariamente, en una pintura.” * On Photography. Susan Sontag - The heroism of VIsion; P.71


Antonio Lopezek esaten duen bezala, abastrakzioa figurazioan dago, inoiz ez da egia. Jarri gaitezen pentsatzen, argazkilariak makina baten bidez ateratzen duen argazkia aukeratu egiten badu, subjetiboa bada, pentsa margolariak bere eskuekin egiten duen irudi hori, burura momentu konkretu batean etorritako mugimendu, indar eta koloreekin egina bada. Artista beti presente dago, figuratiboan, abstrakzioan, pinturan edo argazkigintzan.

DAVID JULIĂ€ Maldan gora

2014 Olioa paperean, 27 x 21 zm

But for all the ways in which, from the 1840s on, painters and photographers have mutually influenced and pillaged each other, their procedures are fundamentally opposed. The painter constructs, the photographer discloses. That is, the identification of the subject of a photograph always dominates our perception of it—as it does not, necessarily, in a painting. *On Photogarphy. Susan Sontag -The heroism of Vision; P. 71-


DAVID JULIĂ€ Malaka

2015 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm



2. PROIEKTUA Abiapuntua OTSOAREN ILUSTRAZIOTIK, ERREALITATE ABASTRAKTORA

Argazki paperean pintatzearen proiektua, ilustrazio lan batetik jaiotzen da. Ilustrazio ariketa batean otso baten ilustrazioa modu ezberdin batean egiten pentsatzen jartzen naizenan. Bi argazki aukeratu nituen, bi otso ezberdinenak, eta modu pertsonalago, subjetiboago batean enfokatzeko saiakerarek egin nituen. Markatu egin nituen, marraztu egin nuen gainean, baina kolorea behar nuela konturatu nitzen. Olio pintura hartu eta pintzelkada batzuk eman nizkien, otsoaren orroa handiagotzen, azaleratze saiakera egin nuen. Nolabait, nire sentsazio hori markatuta eta marraztuta baino hobeto erakusten zutela ikusi nuen. Nire ekintzaz kanpoko argazki bati, nire ikuspuntua ematea lortu nuela iurditu zitzaidan. Otsoen bi lan hauek saiakera moduan kokatzen ditut, ilustrazio lan baten zati bezala, ez pintura edo argazkigintzaren parte bezala. Intentzio estetiko edo plastikoa baino, adierazpen saiakera bat dagoela esango nuke. Erabiltzen ditudan kolore eta pintzelkada erasotzaileek otsoaren orroa azaleratzen dute, eta aurrez begiratzen duen otsoaren lanean adibidez, animaliaren begiak estali gabe ustean, begien kolore hori-okreek bat egiten dute inguruan sartzen ditudan gorri eta laranjekin, beldur edo estutasun sentzazio bat emanez.

DAVID JULIĂ€ Gose haserrea

2012 Olioa argazkian, 15,2 x 11,7 zm



Proiektu honen aurkikuntzak, artearen inguruan mundu berri bat irekitzen dit. Galdera ugari ere sortarazi dizkit. Bi teknika ezzberdinen oreka estetikoa; objetibotasun-subjetibotasun maila eta honen isladapena eguneroko bizitzan. Argazkigintza, objetibotzat nuena, foko berri batekin ikusteko aukera izan dut. Argazkigintza dokumentalaren objetibotasuna, pintura figuratiboaren abstrakzioa.... non ezar ditzakegu muga horiek? ezarri beharreko mugak al dira. Plastikoki ere, pinturak gorputzaren inplikazio ezberdin bat eskatzen du, argazkian aparatu batekin lan egiten den bezala, pinturak materian murgiltzea eskatzen du. Proiektu honetan, esparru oso handietan murgiltzen naizenaren sentsazioa dut, ikerketa sakon eta korapilatsua behar duten galderak planteatuz. Ariketa estetiko batetik hasi banintzen ere, galdera horietako batzuk erantzuten dituzten lan batzuk egin ditudala uste dut, baina argi da lan horiek beste galdera batzuk sorrarazten dizkiela.

DAVID JULIĂ€ Haragi gordina 1

2013-2014 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm

DAVID JULIĂ€ Izaera galdua

2013-2014 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm

DAVID JULIĂ€ Haragi gordina 2

2013-2014 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm


PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK Objetiboa, subjetiboa, figurazioa eta abstrazkioaren artean Orokorrean pintura eta argazkigintzaren esparruetan murgiltzen naiz, argazkia ateratzerakoan margolan bat dela imaginatuz, eta alderantziz. Beraz, proiektu honen bidez bi tekniken arteko topagunea aurkitu dut. Argazkia oinarri hartuta, gainean olioz margoturiko irudiek osatzen dute lanaren emaitza. Lehendabiziz argazkia ateratzen dudanean, nire errealitatea proiektatzen dudala konturatzen naiz, nik aukeratutako erakuslehio erreal bat, nire subjetibitateari lotu dezakeguna. Baina behin gainean margotzen dudanean, nire subjetibotasun hori agerian jartzen dut, erretratu ditudan pertsona horien gainean pintatzean subjetibotasun hori pertsonalagoa egiten dut, plastikoagoa bihurtzen dut. Argazkia atera dudan momentuan bertan egon izanak, margotzean momentu hori berriro bizitzera eramaten nau, lekuan ezartzen naiz berriro, sujetuarekin elkarrizketa berdina izanez, ingurugiroa berriro erreproduzituz. Nire errealitatea berriro bizi eta eratu egiten dut. Argazkian dagoen sujetua ezagutzeak, modu batean edo bestean aritzera behartzen nau. Pertsonaren gainean margotzen ariko banitz bezala, nolabait errespetu edo gertutasun bat sentitzen dut ezagun baten argazkiaren gainean margotzean, bere pertsonalitatea agerian jarriz batzutan. Gertukoa denean, begiak oso agerian utziz. Europa eta Ekialde Hurbilan zehar bidaiatzen ibiltzeak pertsona eta kultura dezberdina ezagutzeko aukera eman dit, eta leku ez turistikoetara joateko joerak bertako jendearekin harremana izatea erraztu dit. Esperientzia horiek ere nire lanetan isladatzen direla esango nuke, modu politiko, antropologiko edo kulturalean. Espresionismo alemanean gertatzen den nahi berdina dago, setnimenduak azaleratzeko nahi hori. Barrutik atera paperean plasmatzeko, nire kasuan oinarri hartzen dut argazkia, iadanik subjetibotasun puntua duena.


DAVID JULIÀ Iraganari lotuta

2014 Olioa argazkian, 27 x 21 zm

DAVID JULIÀ Bigote de barro

2014 Olioa argazkian, 27 x 21 zm


TEORIATIK PRAKTIKARA

ALDIZKARIETAKO LANAK Aldizkarietako argazkiak hartuz probak egin izan ditut, eta konturatu naiz, hauetan, modu lasaiago batean jokatzen dudala, argazkiaren osotasunarekin, koloreekin, formekin, pintura eta argazkiarekin esperimentatzen dut. Lan hauetan bi bide nagusi hartzen ditut eta nire argazki propioekin gertatzen ez den fenomeno bat gertatzen da. Argazki batzuetan pertsonaiaren, sujetuaren identitatea ezabatzen dut. Ez dut gertukotasun hori sentitzen, eta beraz, modu experimentalago batean jokatzen dut. Bortitzago jokatzen dut, sujetuaren gainean interbentzioa eginez, begien gainean margotzen dut, argazkiaren eta sujetuaren jatorrizko zentzua kolokan jarriz. Beste lan batzuetan, koloreekin, formekin eta ingurunearekjin jolasten dut, mendian doazen pertsonak bezala, forma bezala ikusten ditut, kasu hauetan ere ez ditut gertuko sujetu moduan ikusten, baina bai forma plastiko bezala. Eta aldizkari batetatik hartu izanak, galdera bat planteatzen dit.

Gazako gerratea, Nepaleko lurrikara, Sudan hegoaldeko gerra edo albiste internazional batean ikusten dugun sujetuak. Zein nolako gertutasuna, mina, sortzen digu? Galdera horren aurrean ere beste galdera bat sortzen zait, albistearen azpian irakurtzeak lurrikararen azpaian geratutako sujetua nor den jakitean, modu dezberdin batean ikusten dugu argazkia? Egunero irakurtzen dugu prentsa internazionala eta egunero ikusten ditugu munduan zehar gertatzen diren gerrate eta ezbeharren biktimak, askotan modu bortitzean erailiak edo hilak. Gutxitan hartzen dugu momentu bat pertsona edo biktima horrengan pentsatu eta hausnartzeko. Baina gertukoa edo herrikoa suertatzen zaigun pertsona baten albisteak, nahiz eta askoz lehunagoa izan, askoz ere sakonago sentitzen dugu eta egun osoa dihardugu horri buruz hitz egiten.


NIRE ARGAZKIAK -Argazki dokumentala Proiektu honetarako aukeratu ditudan argazkietan, bi argazki mota agertzen direla ohartu gaitezeke. Plano generala edo argazki dokumentalen kasuan, egoera erreal bat nire nahiaren arabera enfokatzen dut kamararekin eta ondoren pinturaren bidez berriro manipulatzen dut, egoera horren aurrean izan dudan ikuspuntua plasmatzen saiatzen naiz pinturaren bidez, Ateratako argazkiaren gainean manipulazio lan bat egiten dut. Polizia eta manifestazioaren argazkian gertatzen den bezala, erabiltzen ditudan koloreak eta pintzelkadak azaleratzen dute nik gertakizun horrekiko dudan ikuspuntua. Ekintza eta objetuak agertzen diren irudietan, askatasun gehiago ikus daiteke, argazkiari eraso bortitzagoak eta kolore-forma sakonagoak. Irudia oso subjetiboa bihurtzen da, kontakizun bat azaleratzen da, elkarrizketa bat ikuslea eta lanaren hartean. Lanaren aurrean momentu bat hartu beharra dago bertan gertatzen ari dena eta nik irudikatu nahi dudana ulertzeko. Mendian gora doazen jendearen adibidean, olioarekin ezarri dizkiedan forma horiek, zama bat ezartzen dio irudiari, badirudi zerbait karriatzen dabilela mendian gora.


DAVID JULIÀ Muro Policial 2

2013-2014 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm

DAVID JULIÀ Muro Policial 1

2013-2014 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm


-Erretratuak Lan hauetan erabiltzen dudan argazkietako sujetu bakoitzarekin hurbiltasun maila dezberdin bat badut ere, beti hauek duten duintasuna agerian usteko saiakera bat egiten dut begiak pinturaz eztali gabe. Begien bidez asko esaten dela iruditzen zait, enpatia bat sentitzen dut erretratatzen dudan pertsona ororekiko, hurbiltasun unibertsal bat. Errumaniako ijitua, Palestinako gizon beltza, Euskal Herriko laguna, Moldabiako merkatuko andrea, denengan errespetu bat dut, hurbiltasun bat sentitzen dudan aldi berean. Azken finean momentu konkretu eta testuinguru konkretu batean ezagututako izakiak dira. Subjetibotasunari dagokionez, argi da erretratu horiek nire lentearen subjetibotasunarekin harrapatuak izan direla. Ume ijituaren begirada sakon hori harrapatzeko nahi bat egon da, ume berdinaren beste argazki batzuk badaude ere, eta agian kontextuan hobeto ulertuko liratekeenak, hurbileko argazki honek asko adierazten duela iruditzen zait. Ondoren argazkia olioz eztaltzerakoan, kolore eta pintzelkadek intentzio hori azaleratzen dute. Argazki-pintura joko hori badago ere, pinturarekin azaleratuta geratzen da saiakera hori. Ume hau instante batez bakarrik ezagutu banuen ere, kontextua gogoan dut, umea momentu horretan zertan zebilen gogoratzen dut, leku eta momentu konkretu batera eramaten naute, eta pinturaren bidez atmosfera hori plasmatu eta berpizten saiatzen naiz.

DAVID JULIĂ€ Ijituea eta merkatua

2015 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm



PROIEKTUAREN ARIRA, ERAKUSKETA; CHISINAU, MOLDAVIAKO ERREPUBLIKA Proiektu honen harira, eta Moldavian pasa ditudan bederatzi hilabeteren oinarri. Erakusketa bat izan nuen hiriburuan, Chisinaun. Errumania, Moldavia eta Palestinako gendearen erretratuez osatutako lanak dira, denak inprimatu ondoren margotuak, hemen aurkezten dizuedan proiektuan bezala. Erakusketan erabilitako lan gehienek, patroi jarrai bat dute, gertuko erretratuak dira eta ia guztiek, begietako bat edo biak bistan dituzte, aurpegiko beste zati bat eztalita dagoelarik. Jendeari iritzia galdetzerakoan, gehienek obra antzekoak zituzten gogokoen, pintura eta argazkigintza ondoen fusionatzen ziren lanak ziren Hurrengo horrialdeko testua da erakusketan egindako galdera/hausnarketa.


ANTHOLOGICAL PHOTOGRAPY: REPAINTED Artea objetiboa al da? Ala bada, argazkigintza margolana baino objetiboagoa al da? erakusketa honetan, galdera honen erantzunaren aurkikuntza baino gehiago, ikuslearen ikuspuntua bilatzen da. Europa ekialdea bezalako lurralde politizatuenetako batean, eta beraz, mendebaldeko herrialdeen begiz behintzat, objektiboki gutxien ikertuenetako lurralde batean egin dut lan, eta nik, David JuliĂĄ Etxabe, nere ikuspegia ikertzen dut Chisinauen bizi naizen euskaldun bezala. Argazkigintza dokumentala eta margoketaren arteko nahasketa baten bidez, objektibitatea eta subjektibitatearen arteko marra ikertzen dut errealitate soziopolitiko honetan.

Nere obran ikuslea zalantza artistiko honen mugara eramatea bilatzen dut, horretarako oleoz pintatuz euskarri fotografikoa. 19 argazki erabili ditut, denak nik ateratakoak eta modu hortan nere Europa Ekialdeko ikuspuntua erakutsis, zein nire ustetan ez da objetiboagoa edo subjetiboagoa argazkia erabiltzean eta pintura erabiltzean.

Noiz uzten dio argazkigintzak, tradizionalki objektiboagotzat hartu den arteak, euskarri dokumental bat izateari, pinturaren bidez, tradizionalki subjetiboagotzat kontsideratutako euskarri batez ku tsatzeko? Lehen esan dudan bezala, ez dut galdera honen erantzuna bilatzen, egin beharreko galdera dela iruditzen zaidalako, honen erantzun hipotetiko batera heltzekotan.

Nere argazkigintza nere perspektiba subjetiboaren izpilu dela hartuta, pinturaren bidez, argazkigintzak ematen ez dizkidan pintzelkada subjetiboak sartzen ditut, formatu berean bi teknika artistiko erabiliz. Argazkigintzaren informazioa erreala da, momentu eta leku erreal batean ateratako argazkia da, harrapatutako informazioa, baina pintura materiaren bidez eraikitzen da, modu autonomoago batean. Keinu piktoriko hau aplikatzerakoan, modu batean nere kamerarekin momentu eta leku konkretu batean kapturatutako errealitatea berbizitzen dut.

Rumania eta Moldavia (lurralde hau kontsiderazioan hartuz, Moldaviako Errepublika eta Priednestrobiako Errepublika Moldaviarraren osotasunean) ikerkuntza honetarako sujetu perfektuak dira. Izatez, eguneroko bizitza politiko, sozial, etniko eta artistikoan, objetibotasuna eta subjetibotasuna beren errealitatea isladatzerakoan nahastu egiten dira homogeneoak bihurtzen diren arte. Ekintza piktorikoak argazkia aztoratzen du, mugimendua ematen dio, nahastu egiten du eta argazkia bere errotik ateratzen du.

Hau esanda, espero dut norbaitek erakusketa hau ikusi ondoren galdera hauen inguruan hausnartzea. Noiz uzten dio argazkilariak, kazetariak, politikoak edo herritarrak objetibo izateari, hirugarren pertsona bati bere errealitatea isladatzeko? errealitate hori berak ikusi nahiko lukeen moduan? Espero dut erakusketa eta testu honek galderaren erantzunari edo galderaren planteamendura hurbiltzeko balio izatea ikusleari. David JuliĂ Etxabe. Chisinau. 2015eko Apirilan


ERAKUSKETAREN INGURUAN, HAUSNARKETA Izandako erakusketako lanen aurrean jartzen naizenean, lana linea estetiko eta piktoriko batean eginda dagoela ohartzen naiz, argazkian azaltzen diren pertsonaiak lagunak edo pertsona ezagunak dira eta beren aurpegiek ia orri osoa edo osorik hartzen dute, lehen planoko argazkiak dira. Eta hauen gainean pintatzerakoan, momentuan ohartzen gara gehienetan bi begiak edo bat behintzat agerian geratzen dela eta aurpegiko beste atal batzuk eztali egiten ditudala, batzuetan aurpegiko koloreak imitatuz eta beste batzeuetan kolore guztiz dezberdinekin. Argazkiaren 90% inguru olioz betetzen dut, beste 10% agerian utziz, badirudi argazkia dela eztali nahi dudala baina zatitxo horrekin dudan jartzen dut egi hori. Hauetako kasu batzuetan kolore bat baino gehiago erabiltzen ditut lanean, eta kolore dezberdinen eta argazkiaren koloreen arteko oreka bilatzen dut. Batzuetan argazkiak dituen koloreak eramaten nau kolore bat edo bestea aukeratzera. Behin Josebak esan zidan bezala, nire lanetan kollage batean bezala jokatzen dut, baina artaziak erabili beharrean pintura erabiltzen dut lanak osotzeko. Esan nahi dut batzuetan agerian uzten dudan argazkiare zati hori pintura abstraktu baten moduan ikusten dut, baina ikutu ezina den zati bat. Errespetua sortzen dit aurpegia guztiz tapatzeak sujetua ezaguna bada.

DAVID JULIĂ€ Iloba

2015 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm



3.

MARKU TEORIKOA

1- Reflect - Aliza Razell 2- Esperientziaren kea - David Julià 3- 11.2.98 - Gerard Richter 4- Izenbururik gabe - Leo & Pipo 5- Zumaia saretzen - David Julià 6- Mendi langilea - David Julià 7- Familian - David Julià 8- Izenbururik gabe - Philippe Jusforgues

3.

1.

Sujetu presentea

2.

4.

5.


7.

Identitate ezabatua

6.

8.


GERHARD RICHTER

Gerhard Ritcher 11.2.98

1998 Oil on colour photograph, 15 cm x 14.7 cm

“Guretzat, ikuslearentzat, familiaren historia momentu honetan sartzen garenak, ikusmira eta detaileekin analizatzen ditugu irudiak, keinu ilunak eta bestearen fundamentuak ikusteko itxaropenarekin; inoiz ez dugu hainbeste harretarekin begiratu argazki bat, beste batena edo gainetik margotua denean baino. “


Gerhard Richterrek beste teknika bat erabiltzen badu ere, familia izenburu duen serieko lan honetan bezala, sujetuaren izaera azalean uzten du. Gertukoa egiten da. Erretratua hurbilekoa izanik, baina olioarekin zatika eztaliz, distantzia bat markatzen du. Pertsona ezaguna izanez gero, zihurrenik ez genuela denbora asko beharko nor den jakiteko. Sujetua nahiko presente dagoela esango genuke.

Adibide hauetan, argazkiarekin jolasteko intentzio bat nabarmentzen dan, pintzelkadaren arrastoa ikus dezakegu eta ezkerreko adibidean aurpegia inguratzeko saiakera bat dagoen bitartean, eskuineko adibidean, identitatearen agerpen-ezabapenaerkin jolasteko gogoa nabari da.

“However for us the viewer, who is intruding on this moment of family history, we examine the images in detail and absorption hoping to peer through the cryptic gestures and see the fundamentals of another; never have we looked so closely at a photograph than when it is someone else’s and covered in paint.� -Gerhard Ritchter


LEO & PIPO

Leo & Pipo No Title mixed media


Artista bikote honen lan honetan adibidez, ezkutatze saiakera hau nahiko partziala dela esango genuke. Egia da aurpegiak eztaltzen ditueala eta zihurrenik zaila egingo litzaigukeela pertsona hauek identifikatzea, baina jantziak, presentziak, eskuek, informazio bat ematen digute.

Leo & Pipo Collage XXX collage


KIMAMA

KIMAMA Collage651


Kimama izenpean sinatzen duen artista honek, gehienetan kollagarekin jolasten du eta askotan jokatzen du aurepegiak aldatuz eta hauen lekuetan beste objektu edo forma bat jarriz, beste argazki baten zati bat, aldizkari bateko testu zatia, arkatz zirriborro bat... Obra honetan adibidez, Kimama izenpeko artista honek, taldeko argazki bat hartu eta aurpegi guztietan gurutze gorri bat egiten du aurpegiak zuriz margotu ondore, baina gorputzak eta ingurua, ez ditu ukitzen. Agerian uzten du identitate ezabapen hori. Ekintza estetiko batez aparte, zentsura ekintza bat bihurtzen da. Badirudi, ezagutzen ez dugun sujetuengan beren identitatea ezabatzeko nahi bat dugula. Again artistikoki jokatzeko erraztasun gehiago ematen digu ezaguna ez den argazki bat erabiltzeak, modu libreago batean murgiltzen gara. Beldurrik gabe esperimetnatatuz. Kollage eta argazki gainean margotutako obra askotan, badago pertsonak eszenatik ezabatzeko joera bat, gobernu autoritarioen jokamolde bat hartzen dugu, gustatzen ez zaigun sujetua bere ingurunetik kenduz, argi ta garbi ikus dezakegu ezabapen hori baina ez dugu ezabatu dugula ezkutatu nahi, ezabapen ikuskorra da.

DAVID JULIĂ€ Aitaren izenan

2014 Olioa paperean, 27 x 21 zm


PHILIPPE JUSFORGUES

“Denak hilda daude� izenburuko serieko obra honetan, erretratua heriotzarekin erlazionatzen du artistak, argazkia zaharra izanik, zihurrenik argazkiko sujetua hilda egongo da, eta marraketa sendo eta beltz hauen bidez informazio hori ematen digu. Philippek sujetua desitxuraketara eramaten du, nahiz eta aurpegiaren zati batzuk ikus daitezken, anonimotasunera eramaten du sujetua. Denak hilda daude izenburua jarriaz gainera, unibertsala egiten du lana. Badirudi argazkian dagoen pertsona hori, edozein edo denok izan gaitezkeela, denok hilda gaude.

PHILIPPE JUSFORGUES Ils sont tous morts 2009

Technique mixte sur photo


ALIZA RAZELL Aliza Razell artista estatu batuarrak, argazkia eta akuarela nahasten ditu kontakizun baten bila, istorio bat kontatu nahi du, pertsona batekin interakzioan dagoen beste irudi abstraktu bat sartuz. Kasu honetan beala, Ik채v채 seriean, bidean galdutako pertsona baten errepresentazio bat egiten du, akuarelaren bidez. Nahiz eta bere pentsamendu subjetiboak isladatzen dituen lan honetan, akuarelaren bidez, bidean galdutako pertsona horren presentzia bilatzen duen, ez dirudi Alizak objetibotasuna eta subjetibotasunaren gaiarekin jolasten duenik. Baina artista presente dagoela argi dago, ez du inor ezkutatzen, elementu bezala erabiltzen du kontakizun bat egiteko.

ALIZA RAZELL reflect 2014 Akuarela argazkian


JOSEBA ESKUBI

JOSEBA ESKUBI 20115 Digitala


Joseba Eskubiren lan honetan, ariketaren intentzio antzekoa ikus dezakegu, aurpegiaren detail batzuk modu “erreal� batean pintatzen ditu, modu figuratibo batean irudikatzen ditu begiak eta ahoa baina sudurra eta azala transformatu egiten ditu, gizakia izate batera eramaten du, gizakiarena ez den sudur eta azala ezartzen dizkio, baina hala ere sudur eta azal bezala identifikatzen ditugu,

DAVID JULIĂ€ Esperientziaren adina

2015 Olioa argazkian, 29,7 x 42 zm


ALEXANDER TINEI

ALEXANDER TINEI 2014. 42 x 29,5 cm. Oil on print


“Arte guztia araoa da. Ametsak eta ikuskizunak ere pintatzen ditut; nire garaiko amets eta ikusikizunak. Margotzea, ordena bat eragiteko saiakera edo esfortzua da; ordena zuregan. Kaos handia dago nigan, kaos handia gure garaian.” -Otto Dix

Alexander Tinei artista Moldabiarrak. Gorputza koadro abstrakto bateko elementu bezela erabiltzen du sarritan, azalaren kolorea eta forma hartzen ditu erreferentetzat, ez du pertsona hartzen erreferentetzat, kollage plastiko baten moduan erabiltzen du. Koadroaren beste kolore paleta bat bezala. Identitatea guztiz galduta, sujetuaren nortasunak garrantzi guztia galdu du, besoak hartu du garrantzia, elementu abstrakto batean bihurtuz eta beso izaera galduz.

“All art is exorcism. I paint dreams and visions too; the dreams and visions of my time. Painting is the effort to produce order; order in yourself. There is much chaos in me, much chaos in our time.” -Otto Dix


4. Hausnarketa Proiektuak hasierako planteamendutik hona hartu duen bidea oso ezberdina da. Ariketa plastiko eta estetiko batetik hasi nintzen eta subjetibotasuna eta objetibotasunaren mugetan murgildu naiz. Egia da hasiera batean argazkietan agertzen den “errealismoa” eta pintura abstraktuaren koloreak eta pintzelkaden nahasketaren bila ibili naizela, baina derrigortuta sentitu nahiz, ariketa hauek egin ditudan einean, beharrezko galdera horiek etorri zaizkidala burura. Argazki bat noiz da objetiboa eta noiz subjetiboa? ez al da beti subjetiboa? ez al da beti abstraktoa? eta honek beste galderara ere planteatzera eramaten gaitu, pintura hipererrealista ez al da abstraktoa? Antonio Lopezek elkarrizketa batean erantzuten zuen bezala, berak egiten dituen obrak, jende askok hiperrealistatzat jotzen dituzte, objetibotzat. Baina Gran Viako obra goizetan margotzeak, trafikorik gabe margotzeak, hurreratzen garenean ikusten diren pintzelkadek eta obraren tamaina, dena subjetiboki aukeratuak dago. Figurazio abstrakto baten aurrean aurkitzen al gara? Nire lanetan, kamarerekin ateratzen ditudan argazkiak subjetiboak dira, baina errealak dira. Agian ez dira benetako egia baina errealak dira, aukeratutako egia dela esango nuke. Eta ondoren olioz gainean margotzen dudanean, egi hori azaleratu edo manipulatzeko nahi bat dago. Batzuetan sujetua manipulatuz argazki erreal hori gezur bihurtzen dut eta beste batzuetan pertsonaren gainean margotuz bere duhinatsuna, izaera, gizatasuna azaleratzen saiatzen naiz.

RAEk, abstrakziorako erabiltzen duen definizioa. abstracto, ta. (Del lat. abstractus). 1. adj. Que significa alguna cualidad con exclusión del sujeto. 2. adj. Dicho del arte o de un artista: Que no pretende representar seres o cosas concretos y atiende solo a elementos de forma, color, estructura, proporción, etc. en abstracto. 1. loc. adv. Con separación o exclusión del sujeto en quien se halla cualquier cualidad.

DAVID JULIÀ Fayiz Gasim

2015 Olioa argazkian, 45 x 30,5 zm



5-

ERREFERENTZIAK; BIBLIOGRAFIA, WEB

• CASTIBLANCO RAMIREZ, Iván; Lo Documental en Fotografía: un campo entre lo subjetivo y lo objetivo, lo público y lo privado • BUSHCH Dennis, KLANTEN Robert, HELLIGE Hendrik; The Age of Collage: Contemporary Collage in Modern Art; Ed. DIE GESTALTEN VERLAG GMBH, 2013 • E. H. GOMBRICH , LA HISTORIA DEL ARTE (16 ed.) ; PHAIDON PRESS LIMITED, 2008 • ESKUBI, JOSEBA; https://www.flickr.com/photos/josebaeskubi/ • ESKUBI, JOSEBA; INSOMNIA; ED. Belleza Infinita, 2014 • HEINZELMANN, Marikus: Gerhard Richter - Overpainted Photographs (2008); https://www.youtube.com/watch?v=xj68szfMpUM • JUSFORGUES, PHILIPPE; http://www.philippejusforgues.com http://www.henrichartier.com/artiste/jusforgues-philippe-15 • KIMAMA; https://www.flickr.com/photos/20209265@N00


• LEO & PIPO; https://www.flickr.com/photos/leoandpipo/ • LOPEZ, Antonio; Entrevista a Antonio Lopez, Jot Down magazine N*8, septiembre 2014, • RICHTER, Gerhard; Family, overpainted photography; https://www.gerhard-richter.com http://jmcolberg.com/weblog/2011/10/a_letter_from_london_gerhard_richter_and_his_overpainted_photographs/ • RICHTER, Gerhard; http://www.theartstory.org/artist-richter-gerhard.htm • SONTAG, Susan; On Photography, ed. 1973 editorial Rosetta Books. • TINEI, ALEXANDER; http://tinei.tumblr.com http://www.galeriedukan.com/artist-home/alexander-tinei

• TATARU, Eugenia; http://diez.md/2015/04/30/foto-revopsire-realitatea-subiectiva-in-pictura-si-fotografie-despre-moldova-si-palestina/


PROIEKTUAREN ZUZENDARIA: JOSEBA ANDONI ESKUBI MUNITIS

Eskerrak proiektu honetan bide-lagun izan diren guztiei

David Julià Etxabe




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.