EmptyBee magazine

Page 1

special issue

EmptyBeemag

R.E.M.


aurkibidea

Taldekideak Michael Stipe

06

Peter Buck

08

Mike Mills

10

Bill Berry eta Rieflin

12

Scott McCaughey eta Ken Stringfellow

14

Historia

18

EMPtyBEE InC. Erredakzioa, itzulpena eta maketazioa: Xabier Requejo | Ale honetan argitaratutako historia ataleko testua ingelesezko wikipediatik egindako itzulpen librea da; biografiak EMPtyBEE blogean aldez aurretik publikatutako testuak jasotzen ditu | 2010eko abendua | twitter.com/emptybeetv

02


programa

1982/10/10 – the Pier, Raleigh, AEB

abenduak 05 | 21.30h 45 minutu. Hau ezagutzen den R.E.M. taldearen lehen filmaketa profesionala. Ez da kontzertu osoa, baina merezi du ikusteak, oso kontzertu berezia baita. Peter Holsapple-ek ere parte hartu zuen. Kontzertuaren masterra japoniar batek erosi zuen ebay-n 2004an eta hori zen ikuskizun osoaren kopia bakarra. Wolves Lower, Laughing, 1,000,000, Moral Kiosk, Catapult, West Of The Fields, Radio Free Europe, Ages of You, We Walk, Box Car, Ezezaguna

1985/10/07 – Alabamahalle, München, Alemania

abenduak 07 | 21.30h 40 minutu. Kontzertuaren zati bat baino ez da. Feeling Gravity's Pull, Harborcoat, Maps And Legends, Sitting Still, Auctioneer (Another Engine), Old Man Kensey, Pretty Persuasion, Life And How To Live It, Toys In The Attic, (Don't Go Back To) Rockville, See No Evil

1998/11/02 – Grünspan, Hamborg, Alemania

abenduak 09 | 21.30h 80 minutu. Rockpalast Alemaniako musika saio garrantzitsuenetarikoarentzat grabatutako kontzertua. Alemaniako eta Herbeheretako irratietan ere emititu izan da. Losing My Religion, Electrolite, Lotus, Parakeet, New Test Leper, Daysleeper, Sad Professor, Country Feedback, The Apologist, So. Central Rain, I'm Not Over You, Walk Unafraid, Man On The Moon, At My Most Beautiful, Spooky, Perfect Circle 2008/03/21 – Canal+, Paris, Frantzia

abenduak 11 | 21.30h 80 minutu. Living Well Is The Best Revenge, Accelerate, Drive, What's The Frequency, Kenneth?, Man-Sized Wreath, Hollow Man, Electrolite, Houston, Supernatural Superserious, Final Straw, Losing My Religion, I'm Gonna DJ, Walk Unfraid, Horse To Water, Until The Day Is Done, Man On The Moon

03


biografiak

K E D L TA

04


K A E D KI Michael Stipe Peter Buck Mike Mills Bill Berry 05


Michael Stipe kantaria

06

R.E.M. taldeko kantaria, Intermon Oxfam-eko kanpaina batentzat | Greg Williams.


biografiak

S

tipe 1960ko urtarrilaren 4an jaio zen, Atlantako auzo pobre batean, Decatur izenekoa. Ez zen hegoaldeko beste mutil bat izan. Izan ere, Georgian jaio arren, ez zen berriro bertara itzuliko 1978. urtera arte.

Bere aita militarra zen eta Vietnam-eko gerran parte hartu zuen, helikopteroak pilotatzen. Horrek familia osoa mugitu zuen etxez etxe eta Georgiaz gain, Alemanian eta Illinoiz-en ere bizi izan zen Georgiara itzuli baino lehen. Michael Stipe ez zen gainontzekoak bezala hazi. Hezkuntza maila txarra zeukan, base militarren eskoletan jasotakoa. Garai hartako lagun bakarrak bere arrebak ziren, ez baitzuen harreman pertsonalik sendotzeko denborarik gainontzekoekin. Oso mutil lotsatia, isila, zalantzati eta itxia bilakatu zen. 1975an, Collinsville, Illinoisen, 15 urte zituelarik eta bere ikaskideen dibertitzeko moduak gustatzen ez zaizkionez, VillageVoice izeneko aldizkariaren harpidedun egin zen, "New York-eko biblia kulturala". Peter Buck harrapatu zuen "underground" leherketak, Michael Stipe beraren egiturak ere lehertarazi zituen. Iraultza izan zen. Gershwin eta Henry Mancini entzuten zuten bere gurasoentzat, semearen gustu horiek arrotz zitzaizkien. VillageVoice aldizkariak "Horses" diska erostera bultzatzen zuen. Patti Smith-en estraineko diskoa zen. Geroago New Musical Express-i azaldu zion: "nirekin bukatu zuen, guztiz askatzailea izan zen. Nik entzungailu horiek nituen, nire gurasoen entzungailu nazkagarri horiek eta gau osoa eserita igarotzen nuen gerezi poltsa izugarri batekin, Patti Smith entzuten, gerezi

guztiak jaten eta xuxurlatzen. Niri zegokionez, Beach Boys, Stones, The Beatles eta gainontzekoak amaitu ziren". Punk-ak bereganatu zuen Stipen pentsamendua. Television taldearen Marquee Moon erosi zuen eta art-punk ingeles batzuen Pink Flag. Ondoren The Stooges, New York Dolls eta bestelako diskoak eskuratu zituen, haien artean The Velvet Underground-en "1969" zuzeneko diskoa; 1977an lortu zuen, bigarren eskukoa eta bi dolarren truke. Peter Buck-ek apur bat lehenago sentitutakoa iritsi zitzaion Michaeli. Punk mugimendua garaiko moda bezala zabaltzean, Stipen jakituriak ospea edo onarpena ekarri zion, arraroa egiten bazitzaion ere. Garage-punk talde bat ere osatu zuen hirutan jo zuenak, bere gurasoek etxe-aldaketa berri bat iragarri arte, oraingoan jaioterrita, aiton-amonen etxera, Watkinsville-ra, Athens-etik 10 Km-tara dagoen herrira, Georgian. Statusa eta St. Louis bezalako hiri batetik gertu bizitzearen erosotasuna izatetik, "hippie eta hegoaldeko boogiez" betetako estatu batera mugitzeak munduaren amaiera esan nahi zuen Stipentzat. Baina Athens ez zen gainontzeko Georgia bezalakoa. Lehenengo urtea bakarrik pasa zuen, musika entzuten edo irakurtzen. Jendea gorrotatzen. Hala ere, alde artistikoa inoiz baino gehiago sentitzen hasi zen eta horrela herriko unibertsitatean matrikulatu zen. Pintura eta argazkigintza ziren bere gustukoenak. Aldi berean "Wuxtry" dendara hasi zen joaten eta Peter Buck izeneko arduradunarekin 75-77 arteko denboraldia gogoratzen zuen, britainiako new-wave eta Patti Smith eta Velvet Undergroundenganako mirespena. 07


Peter Buck gitarrista

08

Peter Buck Slim’s-en, San Frantzisko. 2007ko apirilaren 10a | thomas Hawk.


biografiak

P

eter Lawrence Buck 1958ko abenduaren 6an jaio zen, Estatu Batuetako Oakland hirian, Kalifornian. Taldeko gitarra-jotzailea da, teklatua eta mandolina jotzen ere dakielarik.

San Frantziskora mugitu zen. Bertan entzun zituen The Beatles, The Supremes eta The Monkees bezalako taldeak. Garai hartako Beatnik eta geroago Hippy mugimenduetan murgilduta, gurasoek ematen zioten diru guztia auzoko disko dendan gastatzen zuen. 1970ean Indianara mugitu zen, eta beranduago Roswell-era, Georgian. Rock prentsa serioa irakurtzen hasi zen eta diskoen artean The Kinks, The Move, The Stones, Creedence Clearwater Revival eta bestelakoak erosi zituen. "Sixties" pop musikak britainia handiko "glam" taldeetara eraman zuen: TRex, Slade, Gary Glitter, Sweet… ezagutu zituen. 70. hamarkada hasieran bi aurkikuntzek aldatu zuten bere etorkizuna: The Velvet Underground-en disko zahar bat beherapenen kajoi batean aurkitzeak –soinu sinple eta zuzena zeukan, gordina baina limurtzailea– eta The New York Dollsen kontzertu batera ordaindu gabe sartzeak.

lazionatzen, Grateful Dead, Hot Tuna eta Little Feat gustokoak zituten guzti horiekin”. Georgian berriro, punk soinua zuen edozein gauza bildu zuen eta Wuxtry (Atlantako disko denda garrantzitsuena) dendako ohiko erosle zen. Mark Methe, denda-kateko jabekidea, Buckengan fijatu eta lanpostu bat eskaini zion. Peter-ek uste zuen hiri hartan 30 pertsonek bakarrik ulertzen zutela urte horietako punk-a, The Fans-en kontzertuetara joaten ziren 30ak. Horietako bat Danny Beard zen, beste disko denda bateko jabea, eta honi esker proiektu berri bat ezagutu zuen: The B-52's. Athens-en kokatuta, hiri unibertsitarioa, momentuko eragin garratzitsuenetarikoa bilakatuko zen. Horregatik 1977ko bukaeran Mark Methek bere musika dendan lan egiteko eskaintza egin zionean, azken nobedadeen sailean, Buck-ek ez zuen zalantzarik. Atlantako apartamentua alokatu zuen, Fender Stratocaster zaharra alde batera utzi eta jabearen Telecaster-a hartu, eta bere anaia Kennyrekin batera –unibertsitatean zegoena ordurako– Lexington Highway-n hasi zuen urte berria.

1975ean institutua amaitu eta Atlantako Emory univertsitatean izena eman zuen. Aitak aholku batzuk eman zizkion: “Ez zaitez ezkondu 30 urte bete baino lehenago, gertatzen dena gertatzen dela; eta ez zaitez espektakuluaren munduan sartu, bihotza apurtuko dizu.”

1978ko urtarrilaren 5ean Atlantara itzuli zen, The Sex Pistols-en estatubatuetako tour-aren hasiera ikustera. Buck, benetako jarraitzale bakarra zen ziurrenik eta aurrez erreserbatu zuen sarrera. Atera iristerakoan, aldiz, ticketa New Yorketik iritsitako kazetariei saldu zietela konturatu zen.

Gitarra jotzeak beti erakarri zuen, bere anaia txikia, Kenny, askoz hobea izan arren, eta diru apur bat gorde zuen gitarra on bat erosteko. Baina bere gustuak oso bitxiak ziren giro horretarako: “70. hamarkadan, toki guztietan, musika taldeetan zegoen eta ezagutzen zenuen jende guztiak aberatsa izan nahi zuen, Rod Stewart bezain diruduna eta ospetsua. Ergelak zirela pentsatzen nuen, beraz ez nintzen kampusekoekin gehiegi er-

Bere musika gustuak Atlantan bitxiak eta xelebreak baziren ere, Athens-en instituzio bilakatu zen. Athensen lehenengo urtea eta gero (Wuxtryk herri horretan zuen dendan lan egiten), gitarrarekin hobetzen zihoala, mostradorera bisitari berri batzuk iritsi zitzaizkion: hitz gutxiko nerabe bat, gusto onekoa, eta bi egundoko ilehori, Lynda eta Cindy izenekoak. 09


Mike Mills baxu-jotzailea

10

Mike Mills baxua jotzen kontzertu batean | David Belisle.


biografiak

M

ichael Edward Mills 1958ko abenduaren 17an jaio zen, Orange Countryn, Kalifornian. R.E.M. taldean baxua eta teklatuak jotzeaz gain, koruak bereak dira.

Mike Mills Kalifornian jaio arren, Macon-era mugitu zen jaio eta berehala, Georgiara, eta benetako hegoaldetar sentitzen zen. Bere ikastun betaurrekoek ikasle jator eta perfektua zela adierazten zuten. Irakasleekin paregabeko harremana zuen eta eskolako musika taldean parte hartzen zuen. Bere familia ere musikaria zen: aita tenore ospetsu bat zen eta ama abeslaria, piano eta gitarra jotzailea. Mikek berak pianoa jotzen ikasi zuen txikitan, eta geroago Fender baxua hasi zen jotzen. Garai hartan Mike eta Bill ez ziren ondo konpontzen. Mike ohiko ikastuna zen eta Bill, berriz, mutil gaiztoa. Billek musika-tresna bat ikastea erabaki zuenean eta klaseak jasotzeko tokira iristean (Mike-en etxea), hau ikustean joateko zorian egon zen. Gelditzeko eta klaseak jasotzeko konbentzitu zuten. Harrez geroztik dena aldatu zen eta hasieran etsaiak izan arren, lagun min egin ziren. 17 urterekin klubetan jotzen zuten eta baita ezkontzetan ere, traje eta gorbatekin, 60 dolarren truke. Hegoaldeko boogiea, Lynyrd Skynyrd eta Doobie Brothers-en betsioak ziren jendeak gehien eskatzen ziena.

R.E.M. eta dinosauroak taldekideek diotenez, beti daramatzate desagertutako narrasti erraldoien plastikozko figurak, animatuago egoteko. Peter Buck gitarrajoleak esan zuenez, beraiekin bidaiatzen dute beti eta “atsegina da lagun batzuk edukitzea”. “Oso lagun gutxi ditugu musika munduan eta dinosaurio txiki horiek eskenatokian izateak hobeto sentiarazten naute. Eta ez naiz lotsatuta sentituko.”

Egun batean, Katleen O'Brian izeneko lagun batek, beste bi mutil aurkeztu zizkien, bata ilehoria, ixila, begi urdinduna eta bestea Athens-eko Wuxtry disko dendan lan egiten zuena.

q 11


Bateria-jotzaileak

Bill Berry bateria-jotzaile ohia

| Sanda-Lee Phipps.

1980an R.E.M. osatzen zuten musikariak lau baziren ere, Bill Berryk alde egin zuen 1996an. Garai hartan New Adventures In Hi-Fi diskoa atera eta gero tourrean ziren eta bateriak enboliak jota kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen. Diskoak grabatzearen eta bidaien estresa jasangaitza zitzaiola argudiatuz, Berryk agur esan zien taldekideei. Beste hirurek musikan jarraitzea erabaki zuten. Horretarako bateria bat behar zuten eta Bill Rieflin izan zen aukeratua. Egia esan 2003 urterarte ez zen Bill Berryren ordezko ofiziala izan. Out Of Time diskotik, 1991tik, kanpoko musikariak erabiltzen zituen taldeak, batez ere orkestrazioak egiteko, eta Rieflin horietako bat zen. 12

1960ko irailaren 30ean jaio zen Seattlen. 1975etik musika munduan sartuta bazegoen ere, Ministry taldera gehitu zen arte ez zen ezagun egin. 1986tik 1995eko otsailera arte egon zen metal talde honetan. Metal/industrial bateria jole ezaguna egin zen orduan, baina ez zegoen gustora taldean. Bestelako proiektuetan ere parte hartzen zuen. Esan dezakegu R.E.M.ekin lanean hasi zenean etorri zitzaiola zoria, izan ere, Peter Buck eta Scott McCaughey gitarra jotzaileekin batera hamaika talde eta lanetan egon izan da, hala nola The Minus 5 eta The Venus 3rekin Egun, gorago aipatutako talde horiez gain, The Humans proiektuan ere parte hartzen du.


biografiak Bill Berry Berry Don eta Annaren bosgarren semea. Duluth-en jaio zen eta hiru urte zituenean Wauwatosa-ra, Wisconsin, mugitu ziren, Milwaukeeko aldiri bat. Bertan zazpi urte eman zituzten. 1968an berriro mugitu ziren, Sanduskyra oraingoan, Ohio, Erie lakuaren ertzean. 1972an Berryren familia azkeneko aldiz mugitu zen Macon-era, Georgia, Mount de Sales Academy institutuan hasteko. Han izan zen Bill-ek Mike Mills ezagutu zuen tokia, eta elkarrekin jo zuten banda askotan. Musikaz bizitzeko egin zuten lehen saiakera berehala amaitu zen; "1976an graduatu nintzen eta bateria saldu nuen", esan zuen Berryk. Mikek eta biek eguneko lanpostuen bidez dirua lortzea erabaki zuten. Macon-eko Arlington kalean hartu zuten apartamentu bat eta Billek Paragon bidai agentzian lortu zuen lana. Berry eta Mills Athens-era mugitu ziren, Georgia, 1978an, Michael Stipe eta Peter Buck ezagutu zituzten herria.

Bateriaz gain, Berryk gitarra, baxua, mandolina, teklatuak eta pianoa jo izan ditu estudio grabaketetan, baita atzeko ahotsak egin ere. Kontzertuetan baxuarekin besterik ez zen ausartu, eta Millsi lagunduz koruak ere egiten zituen. Konposizioan ekarpen garrantzitsuak egin zituen, Everybody Hurts edo Man On The Moon abestietan bereziki, biak Automatic For The People diskokoak. Perfect Circle, Driver 8, Can't Get There From Here edo I Took Your Name kantak ere Berryri egozten dira. 1996ko New Adventures In Hi-Fi diskoko Leave izeneko abestia Duluthekoak idatzi zuen. 1984an Berry bat-batean sortutako Hindu Love Gods taldearen bateria-jotzailea izan zen, Mike Mills, Peter Buck eta Warren Zevon taldekide zituela. 1995ean, Lausanne-ko Patinoire Auditorium-en, Suitza, aneurismak jota eszenatokia utzi behar izan zuen. Berehala osatu eta bandara itzuli zen baina 1997ko urrian behin betiko esan zion agur R.E.M.i.

izena Bill Rieflin

Bill Berry

jaioteguna 1960

1956

jaioterria Seattle, Washington

Duluth, Minnesota

taldeko kide 2003 – oraindik dirau

1980 – 1997

aurreko taldeak Ministry, nine Inch nails, Swans…

13


14


Scott McCaughey eta Ken Stringfellow Scott da denbora gehien egon dena gainontzekoekin: 14 urte. Ez da taldekide ofiziala baina New Adventures In Hi-Fi (1996) albumetik lanean aritu da taldean, eta bira guztietan parte hartu du Monster kaleratu zenetik (1994). Hala ere ezingo da inoz taldekide ofiziala izan, izan ere, R.E.M.ek ez die kanpokoei konposaketarik egiten uzten. Normalean bigarren gitarra jotzen duen arren, koruak egin izan ditu, eta teklatuak eta pianoa jotzen badakizki. Young Fresh Fellows taldean ibili izan da lehenago eta The Minus 5en dago, berak sortutakoa, Peter Buck, Ken Stringfellow eta Jeff Tweedy-rekin. Tuataran ere lan egin zuen. Ken Stringfellow-ri dagokionez, musikari miretsienetarikoa izan da, The Posies taldean aritu baitzen denbora luzez. Up (1998) kaleratu zutenetik 2005erarte egon da Georgiako taldean. Scott McCaughey-ren The Minus 5en egon izan da. Collapse Into Now diskoko abesti batean parte hartuko du The Posies taldeak.


historia

0 8 9 1

16


0 1 0 2 -

17


Ondorengo urtebete eta erdian tour bat egin zuten Estatu Batuetako hegoaldeko estatuetatik. Garai hartan ez zegoen rock alternatiboko bandentzat zirkuiturik. Furgoneta zahar urdin batean ibili ziren, Holtek gidatzen zuena. Egunean 2$ besterik ez zuten jateko.

O fT he s R R ec ic on h D Pa st oc ru ge um ct an en io t n t

1985

1986

1987

1988

O ut O fT im A e ut om at ic Fo rT he M Pe on op st le er

1984

1981eko udan R.E.M.ek lehen singlea grabatu zuen, Radio Free Europe, Drive-In Studios-en, Winston-Salem-en, Iparraldeko Carolina. Hib-Tone en

Li fe

1982

ec

Fa bl es

ur 1983

ur m

R

1981

M

1980

ko ni ng

To w n hr on ic C

18

Taldekideek unibertsitatea utzi zuten bandan konzentratzeko. Jefferson Hold izeneko manager-a aurkitu zuten zeina Athens-era mugitu zen Chapel Hill, Iparraldeko Carolinan laukotearen ikuskizun bat ikusi ostean. Ia berehalakoa izan zen R.E.M.en arrakasta Athens eta inguruan. Garai hartan Athensen mugimendu kultural handia zegoen eta denek parte hartzen zuten musika talderen batean, gutxienez. Gero eta jende gehiago zihoan bandaren kontzertuetara.

G re

1980

ko urtarrilean Michael Stipek Peter Buck ezagutu zuen Athens-en, azken honek lan egiten zuen musika dendan. Konturatu ziren antzeko musika estiloa zutela gogoko, bereziki punk-rocka eta protopunka, Patti Smith, Television eta The Velvet Underground musikariak. Stipek dioenez, “Peter Buckek berarentzat gordetzen ari zen disko guztiak erosi nituen”. Stipe eta Buckek Mike Mills eta Bill Berry ezagutu zituzten Georgiako unibertsitatean, institutuan zeudenetik musika jotzen zutenak. Laukoteak abesti batzuk jotzea erabaki zuen orduan. “Ez zegoen beste asmorik horren atzean”, adierazi du kantariak. Oraindik izenik gabeko bandak hilabeteak eman zituen abestiak prestatzen, eta 1980ko apirilaren 5ean, ikaskide baten urtebetetzean jo zuten lehendabizikoz, utzitako eliza batean. “Twisted Kites”, “Cans of Piss” eta “Negro Wives” izenak aztertu zituzten Stipek hiztegitik arrazoirik gabe R.E.M. aukeratu zuen arte.

1989

1990

1991

1992

1993

1994

199


95

historia

1998

1999

2000

2001

e at el er

A

A

ea ev R

p U 1997

2002

2003

2004

19

cc

ro un d

l

dv e A ew N 1996

Laugarren diskorako John Mellencamp-en produzitzailea lortu zuten, Don Gehman. Emaitza Lifes Rich Pageant izan zen (1986) eta Stipe-en ahotsa gertukoagoa zen Th e

nt ur e

s

In

H

i-F i

Amaitutako albuma, Murmur, goraipatua izan zen 1983an kaleratu zenean. Rolling Stone-k urteko disko izendatuz. Billboard zerrendan 36. postua lortu zuen. Radio Free Europe-en berriz grabatutako bertsioa zen albumaren single garrantzitsuena. 78. postua lortu zuen. Kritika onak jaso arren, Murmurrek 200.000 kopia besterik ez zuen saldu, espero baino gutxiago.

2005

2006

2007

2008

2009

In to

I.R.S.ek hasieran Stephen Hague produktorea ezarri zion R.E.M.i aurreneko diskoa grabatzeko. Baina Hague perfekzio teknikoaren bila zebilen eta hori taldeari ez zitzaion gustatu. Taldekideek diskografikari Easter-ekin graba zezaten eskatu zioten. Diskoetxeak baimena eman zien froga batzuk egin zitzaten eta Pilgrimage grabatu zuten Ipar Carolinan, Don Dixon produkzio laguntzaile zutela. Abestia entzun ondoren, I.R.S.ek diskoa Dixon eta Easter-ekin graba zezatela onartu zuen. Haguerekin izandako esperientzia txarra zela-eta, taldeak rock musikako cliché guztiak, gitarra soloak edo garai hartan hain modan zeuden sintetizadoreak errefusatu zituen, musikari garairik gabeko sentsazioa emateko.

Bandaren 3. diska, Fables Of The Reconstruction (1985), norabidean aldaketa erakutsi zuen. Dixon eta Easter-en ordez, R.E.M.ek Joe Boyd produktorea aukeratu zuen, Fairport Convention eta Nick Drake-ekin lanean ibilia zena. Albuma Erresuma Batuan grabatu zuten. Taldekideei bereziki zaila iruditu zitzaien sesioak eta ez zeuden batere gustura, negu hotza eta janari txarra zela-eta. Banatzear egon ziren. Letrei dagokienez, Hegoaldeko mitologian oinarritutako abestiak dira. Gizon zaharrak suaren inguruan eserita, legenda eta fabulak hilobei kontatzen. Ideia horrek inspiratu zuen kantaria. Momentu hartan, Fables Of The Reconstruction I.R.S.ek kaleratutako bosgarren disko salduena zen AEBetan. Hala ere Europan ez zen hain arrakastatsua izan eta kritikak bietarikoak izan ziren. Aurreneko diskoetako singleei gertatu zitzaien bezala, irrati komertzialek baztertu zituzten. Bitartean I.R.S. haserretzen ari zen bandari berdin zitzaiolako arrakasta komertziala lortzea.

ol la ps e

1981eko urrian Chronic Town EP-a grabatu zuen R.E.M.ek, Mitch Easter-ekin. Dasht Hopes izeneko zigilu independiente berriarekin kaleratzeko asmoa izan arren, I.R.S.rekin sinatu zuen kontratua 1982ko abuztuan, Chronic Town kaleratu zenean. EPak rebisio positiboa jaso zuen NMErengandik (New Musical Express), eta abestien misterio atmosfera azpimarratu zuen, “R.E.M.en benetako soinua, eta pozgarria da hau bezala derrigortu gabeko zerbait entzutea”.

C

I.R.S. Records: 1982-1986

R.E.M. telebistan agertu zen 1983ko urrian lehenengoz, Late Night David Letterman-en saion. Bertan oraindik ezagutzen ez zen abestia jo zuten. So. Central Rain izeneko abestia Reckoning (1984) bigarren albumeko single bilakatu zen, Easter eta Dixon-ekin grabatua. Adituek berriro goraipatu zuten Athens-eko laukotearen lana; Mat Snowek, NMEkoak esan zuen Reckoning-ek R.E.M. planetako talderik atsegin eta kitzikagarrienetarikoa izendatzen zuela. Reckoningek AEBetako diskoen 27. postuan sartzea lortu zuen –oso arraroa unibertsitateko rock banda batentzat–, irratien emisio eskasak eta itsasoaz beste aldera distribuzio pobreak izan arren. Britainian 91a lortu zuen.

Su n

diskoetxe independienteak kaleratu zuen eta The New York Times-ek urteko hamar single onenen artean izendatu zuen.

2010


historia

musika baino. Urte horretan Peter Buck-ek honako hau esan zion Chicago Tribune-ri: “Michael gero eta hobea da egiten duen horretan, eta konfidantza lortzen ari da. Bere ahotsaren proiekzioan nabaritzen dela uste dut”. Albumak Fables Of The Reconstruction gainditu zuen eta Billboard taulan 21. postua eskuratu zuen. “Fall On Me” singleak irrati komertzialen babesa jaso zuen. Bandaren lehen albuma zen urrezko ziurtagiria jasotzen, 500.000 kopia saltzeagatik. Ameriketako unibertsitateetako irratiek R.E.M.en alboan segitzen zuten bitartean, rock komertzialaren formatuan postuak irabaziz zihoan taldea, Top40ra iristen ez bazen ere. I.R.S.k Dead Letter Office kaleratu zuen, grabaketa sesioetako abestien multzoa, R.E.M.en bideo katalogoa ere atera zuen diskoetxeak, Succumbs izenekoa (1987ko urria).

sekin sinatu zuten. 1988an I.R.S.k Eponymous kaleratu zuen single gehienak eta abesti ezezagun pare bat bilduz. Urte horretan Warner Bros. en debut albuma grabatu zuen R.E.M.ek Nashvill-en, Tennessee. Taldeak bere soinuarekin esperimentatu zuen. Abestiak Stand bezain animosoak izan zitezkeen, edo politikoagoak, Orange Crush edo World Leader Pretend bezalakoak, Vietnam-eko gerra eta Gerra Hotza uztartzen dituztenak, hurrenez hurren. Mundu osoan zehar 4.000.000 kopia saldu zituzten eta ordurarte egindako tour handiena eta bisualenarekin babestu zuten, eszenatoki hondoan irudiak eta filme artistikoak proiektatuz. “Bira Berdearen” ondoren, taldekideek hurrengo urtea libre hartzea erabaki zuten, taldearen ibilbidean geldialdi luzeen lehena.

Arrakasta: 1987-1993

1990eko erdialdean R.E.M. berriro batu zen 7. diskoa grabatzeko. Aurreko diskoetan ez bezala, taldeak rock instrumentuak ez ziren musika-tresnak erabili zituen, mandolina, organoa eta gitarra akustikoa besteak beste. 1991ko martxoan kaleratu zen Out Of Time. 12 milloi kopia saldu ziren mundu osoan; Losing My Religion single nagusienak arrakasta handia lortu zuen eta irratietan maiz entzuten zen. R.E.M.en singlerik ospetsuena zen AEBetan eta 4. postuan kokatu zen Billboard zerrendan. “Bizitza aldatzen duten oso gertaera gutxi izan ditugu guk, gure karrera graduala izan delako –esan zuen Mills-ek– baina bizitza aldatzen duten gauzei buruz hitz egin nahi baduzu, Losing My Religion izan da horretatik gertuen dagoena”. Shiny Happy People, albumeko bigarren singlea ere arrakastatsua izan zen. Hamar eta seigarren postua lortu zuen AEBetan eta Erresuma Batuan hurrenez-hurren. 1992ko Grammy sari banaketan 7 izendapen izan zituen R.E.M.ek. Horietatik hiru eskuratu zituen: bat musika alternatiboko album onenagatik eta bi Losing My Religion abestiagatik, bideoagatik eta talde baten pop saio onenagatik. Out Of

Don Gehman-ek ezin zuen R.E.M.en 5. lana produzitu eta Scott Litt proposatu zien taldekideei. Hurrengo 5 albumak produzitu zituen honek. Document-ek (1987) Stipek idatzitako letra politikoenak jaso zituen, bereziki Welcome To The Occupation eta Exhuming McCarthy, Ronald Reagan presidentearen politika atzerakoiari erantzunez. Jon Pareles-ek, The New York Times-eko kazetariak, hau idatzi zuen albumari buruz: “Document konfidentea eta desafiantea da; R.E.M. kultuzko banda izatetik masara pasa behar bada, bere baldintzapean izango da”. Document izan zen R.E.M.en apurketa diskoa, eta lehenengo singlea, The One I Love, AEBetako, Erresuma Batuko eta Kanadako Top20an kokatu zen. 1988ko urtarrilerako, milloi bat kopia saldu zituen lehen diska izan zen. Musika estilo hori zela-eta, 1987ko abenduko Rolling Stone aldizkariaren azalak R.E.M. Ameriketako Rock&Roll banda onena izendatu zuen. Itsasoaz haratago diskoek banaketa txarra zutela ikusita, I.R.S.ren kontratua amaitu zenean Warner Bros. Record20


historia

Timek ez zuen tour-ik izan baina taldeak kontzertu batzuk eman zituen eta MTV Unplugged-en agerraldia egin zuen, lehena. Hilabete batzuk oporretan egon ondoren, 1991an estudiora itzuli ziren hurrengo diskoa grabatzeko. 1992ko bukaeran R.E.M.ek Automatic For The People kaleratu zuen. Out Of Time albumeko soinu leunak alde batera utzi nahian, 1992koan rock gogorrago bat egiteko asmoa zuten baina abesti “are motelagoak” lortu zituztela zirudien, Melody Maker-en ustez behintzat. Albumaren abestiek heriotza, galera, eta lutoari buruzkoak ziren “30 urte betetzean sentitzen denak iradokiz” Bucken hitzetan. John Paul Jones, Led Zeppelin taldeko baxuak egindako hari-moldaketa asko ditu diskoak. Kritika askok, Mike Mills eta Peter Buck-ek barne, bandaren album onena izendatu zuten. Lehenengo eta bigarren postuak lortu zituen UK eta AEBetan hurrenez hurren, eta Drive, Man On The Moon eta Everybody Hurts singleak Top40an sartu ziren. Out Of Time-ekin bezala, ez zen tour-ik egon eta Stipe-ren itxurari lotuta, abeslaria hilzoria zegoela esan izan zen.

lortutako azken Top40 arrakasta ziren. Monster diskoko single guztiek Top30-a lortu zuten Erresuma Batuko zerrendetan.

Monster eta New Adventures In Hi-Fi: 1994-1996

1995eko urtarrilean R.E.M.ek azken sei urteetako tourari ekin zion. Birak izugarrizko arrakasta komertziala izan zuen baina garai zaila izan zen taldearentzat. Martxoaren 1ean Bill Berryk tronbosia jasan zuen eszenatokian zegoela, Lausanne-n, Suitza. Berehala operatu zuten eta osorik errekuperatu zen hilabete baino denbora gutxian. Berryren aneurisma hasiera baino ez zen izan. Millsi apendizea kendu behar izan zioten uztailean eta hilabete beranduago Stipe hernia bat zela-eta operatu behar izan zuten. Arazoez gain, taldeak disko berri baterako abesti mordoa grabatu zituen errepidean.

Taldeak bi disko motel jarraian kaleratu zituen. Monster, 1994an, “rock” album bat zen, baina komatxoen artean, Buck-ek zioenez. Aurreko soinuaren oso desberdina, Monster-en musika gitarra distortsionatuak, overdub txikiak eta 1970eko glam rockaren ikutuak zituen. Out Of Time-ek bezala, Monster zerrenden lehenengo postuetan zegoen AEBetan eta Erresuma Batuan. 9 milloi kopia baino gehiago saldu ziren. What’s The Frequency, Kenneth? eta Bang And Blame taldeak

1996an R.E.M.ek Warner Bros. Records-ekin sinatu zuen berriro, 80 milloi $en truke, momenturarte historian sinatutako kontraturik garestiena. New Adventures In Hi-Fik lehen eta bigarren postuak lortu zituen Erresuma Batuan eta AEBetan. Espero baino gutxiago saldu zuten, 5 milloi kopia. Time aldizkariko Christopher John Farley-ren ustez, rock alternatiboaren botere komertziala gutxitzen ari zen. 21


historia

Berry-ren agurra eta Up: 1997-2000 1997ko apirilean taldea Buck-en etxean bildu zen hurrengo diskorako demoak grabatzeko. Taldekideak soinu berri baten bila zebiltzan eta baterian loopak sartu eta perkusioarekin jolastu nahi zuten. Saioak urrian hastera zihoazenean Berryk R.E.M. uztea erabaki zuen hilabeteetan horri buruz pentsatzen egon ostean. Bateriak taldekideei adierazi zien ez zuela alde egingo horrek R.E.M.en apurketa ekarriko balu. Stipe, Mills eta Buckek hiruko bezala jarraitzea adostu zuten Berryren onesperarekin. Kantariak aitortu zuen taldea desberdina izango zela sortzaileetariko baten irteerarekin: “Niretzat, Mike-entzat eta Peter-entzat, R.E.M. bezala, oraindik R.E.M. gara? Suposatzen dut hiru hankako txakurra 22

oraindik txakurra dela. Beste modu batera korrika egiten ikasi beharko du.” Taldeak bertan behera utzi zituen grabaketa saioak Berryren agurraren eraginez. “Bill-ik gave desberdina zen, nahasia”, esan zuen Mills-ek geroago. “Guk ez genekien zehazki zer egin. Ezin genuen entseatu bateriarik gabe”. R.E.M. lanera itzuli zen 1998ko otsailean San Frantziskoko Toast Studios-en. Hamar urteko kolaborazioa amaitu zen Scott Litt-ekin eta Pat McCarthyk produzitu zuen albuma. Joey Waronker Beck taldeko bateria eta Screaming Trees ohiko Barret Martin-ekin lan egin zuten. Tentsio handia zegoen grabaketa saioetan eta taldea desegitear egon zen. Daysleeper singleak gidatuta, Up (1998) AEBetan eta Erresuma Batuan


historia

Top10ean sartu zen. Hala ere, AEBetan milloi bat kopia baino gutxiago saldu ziren 1999ko erdialdera arte, eta bi milloi munduan zehar. AEBetan R.E.M.en salmentek behera egiten zuten bitartean, Erresuma Batuan gora egiten zuten eta taldearen singleak Top20an sartzen ziren maiz. Up kaleratu eta urtebete beranduago, Andy Kaufman-i buruzko pelikula batentzat idatzi zuen R.E.M.ek musika. Reveal eta Around The Sun: 2001-2005

zela, aireratuz R.E.M. inoiz egonda izan ez zen eremu batean sartzeko prest. Albuma kaleratu eta gero, espero baino disko motelagoa zela adierazi zuen Mills-ek. Around The Sun-ek kritika nahasiak jaso zituen, Billboard zerrendan 13. kokatu bazen ere. Diskoa gehiegi produzitutako bilduma zeritzen batzuei eta zuzenean estudioko lanean baino iritzi hobeak lortu zituen. Grabaketarako eta ondorengo tour-erako Bill Rieflin kontratatu zuten, Ministry rock industrialeko talde ospetsuaren bateria. 2004an R.E.M.ek hasiera eman zion azken hamar urteetako birari, Vote For Change tour-aren barruan hasieran eta 2005etik aurrera bakarka mundu guztian zehar.

R.E.M.ek Kanada eta Irlandan grabatu zituen hamabigarren diskorako abesti gehienak, Reveal (2001), 2000ko maiatza eta urriaren artean. Upen “erritmo goibela” zeukan Reveal-ek eta Joey Accelerate eta zuzeneko grabaketak: 2006-2010 Waronker ere komunean zuten bi albumek. The 2006an R.E.M. Georgiako Music Hall of Fame-en sartu Minus 5 taldeko sortzaileetako bat ere gehitu zen eta 2007an Rock And Roll Hall Of Fame-en. 2007ko zitzaion R.E.M.i, Scott McCaughey, Posies hasieran taldea 14. diskoan lanean ari zen Jacknife Lee taldeko Ken Stringfellow-ez gain. Munduan lau produzitzailearekin Vancouver eta Dublinen. Azken milloi kopia saldu arren, AEBetan salmentak Up- honetan bost entsegu publiko egin zituzten Olympia areenen pare ibili ziren. Imitation Of Life singlea toan. R.E.M. Live, taldearen lehenengo zuzenekoa seigarren posturaino iritsi zen Errekaleratu zen eta baita suma Batuan. 2003an Warner Bros-ek In Dublin-eko saioak ere. Informazio gehiago Time diskoa kaleratu zuen, The Best of 2008an Accelerate jarri zen http://www.remhq.com R.E.M. 1988-2003, bi abesti berri salgai. Rolling Stone http://www.murmurs.com http://www.remtimeline.com zekartzana: Bad Day eta Animal. Urte aldizkariko kazetariak, berean Berryk ustekabeko agerraldia egin David Fricke-ek, Accelerzuen R.E.M.en kontzertu batean Raleigh-en, Ipar Car- ate Berry joan zenetik egindako onena zela aitortu zuen, olinan. Radio Free Europe abestiko atzeko ahotsa egit- eta “R.E.M.ek inoiz egindako disko onenetariko bat” eaz gain baterian eseri eta taldearen abesti izendatu zuen. 2010ean Live From Austin, TX kaleratu zaharrenetariko bat jo zuen, Permanent Vacation zuen Stipek gidatutako taldeak. izenekoa. Alde egin zuenetik lehenengo aldia zen banHurrengo diskoko grabaketa saioak amaitu direla adierdarekin jotzen zuela. azi du abeslariak duela gutxi, Collapse Into Now 2004an Around The Sun kaleratu zuen Athens-eko izenekoa. 2011ko udaberrian kaleratzeko asmoa dute eta taldeak. 2002an produzitzen ari zirela Stipek esan zuen kolaborazioak ikusita (Patti Smith bera artean), amaiera azkenengo bi diskoak atzean uzten ari zen hegazkin bat dela esaten da. 23


th e m e lo d y a lw a y s fi n d s m e whenever the thought reminds me y head m e d i s n a chain i g n i k a e r b

the melo dy chor d unw inds me th e r h y th m o f li fe u n ti e s m e bru shi ng the han ds of tim e aw ay

if you look in your mind do you know what you will find .. . o p e n y o u r m in d The La’s Live at St .James Parsons Hal l|N

emptybee tv

ov 17 th | 09.30Pm


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.