2018ko udazkena/ TURISMOA Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean/ HITZAko gehigarria

Page 1

q001_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 18:15 Pรกgina 1

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren gehigarria. 2018ko urria.

Turismoa

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean

Agerikoarekin gozatu; ezkutukoa ezagutu


q002_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 10:03 Pรกgina 1


q003_turismo_Maquetación 1 2018/10/23 17:12 Página 1

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

M

Agerikoagaz gozatu eta ezkutuan dagoena ezagutzeko geldialdiak

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu HITZAko zuzendaria

endien edertasuna, berdea, lasaitasuna, handitasuna... Itsasoaren zabala, urdina, kulunka, zurrunbiloa... Hori eta askoz gehiago aurkituko ditu bisitariak LeaArtibai, Mutriku eta Busturialdera etorriz gero. Naturaz betebetean gozatzeko aukera, udazkenak bere-bereak dituen kolore aniztasunean murgildu-

ta. Ordura arte agerian egon ez diren ñabarduretan galtzekoa, gorri, hori eta more... Agerikoa asko da, eta ezkutuan dagoena eta ezagutzea merezi duena ez da gutxiago. Ondare natural zein kultural anitza bezain aberatsa gordetzen duten leku asko daude gurean, paraje ikusgarri eta pribilegiatuetan barrena. Mendeetako altxorrak, gure izate eta izaeraren oinarri. Ibilbideak, bisita gidatuak, ostatu hartu eta gastronomiaz gozatzeko lekuak, ikastaroak, museoak... Aisialdirako beharrezko guztia esku-eskura daukazu Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean. Eskuzabalik hartuko zaitugu!!!

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAren

TURISMO GIDA • 2018ko udazkena:

Argitaratzailea: Lea-Artibaialdeko Hedabideak, S.L. Lege Gordailua: BI-2906-03. ISSN: 2173-7118. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta Ibaibarriaga. Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Zuzendariordeak: Asier Alkorta Bengoetxea eta Izaro Mendieta Ibarguengoitia. Testuak: Asier Alkorta, Nerea Bedialauneta, Lore Bengoetxea, Larraitz Ibaibarriaga, Ane Maruri, Izaro Mendieta, Aintzina Monasterio, Eider Mugartegi eta Lander Unzueta. Publizitatea: Idurre Arrazola Astoreka eta Maribi Fernandez Zabala. publibusturia@hitza.eus • 647 31 97 77 publilea@hitza.eus • 600 57 14 26 EGOITZAK: Bermeo. Atalde 17, atzealdea, 48370. Tel.: 94-618 72 99. Gernika-Lumo. Bekoibarra. San Miguel eraikina, 35. 1. solairua. 48300. Tel. 94-627 10 85. Markina-Xemein. Arretxinaga, 1 (behea), 48270. Tel. 94-684 44 36. Mutriku. Barrenkale, 12 (behea), 20830. Tel. 943-60 34 68.

HITZAk Bai Euskarari

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

www.busturialdea.hitza.eus www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Aurkibidea AULESTI

4

ALTZOA BASERRI-OSTATUA (Amoroto)

5

LEA IBARRA

6

GARAVAN FURGOKITS (Gizaburuaga)

7

MUNITIBAR

8

TRINKETE TABERNA+HOST. (Lekeitio)

9

ZIORTZA-BOLIBAR

10

MARKINA-XEMEIN

11

ETXEBARRIA

12

ANTSOTEGI HOTELA-JATET. (Etxebarria)

13

ONDARROA 14-15 BERRIATUA

16

MUTRIKU

17

BAKEAREN MUSEOA (Gernika-Lumo)

18

NUEVA EUROPA (Urdaibai) 11BARRI (Markina-Xemein)

19

AJANGIZ

20

ARTEAGA GAZTELUA (Gautegiz Arteaga)

21

GAUTEGIZ ARTEAGA 22-23 EA

24

ANDUTZA LANDETXEA (Ea) EUSKAL SOUVENIRS (Gernika-Lumo)

25

MUXIKA

26

BERROJA UPELATEGIA (Muxika)

27

NABARNIZ

28

ANDRA MARI APARTAMEN. (Bermeo) GUDARI CARIBE SURF (Mundaka)

29

ARRATZU

30

ARRIZURIETA LANDETXEA (Bermeo)

31

LEAR GARAPEN AGENTZIA (Lea-Artibai)

32


q004_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 17:46 Pรกgina 1

4 AULESTI

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Aulesti, izaera handiko herria

L

Udazken koloreak mirestu eta ondo pasatzeko geltoki izan daitezke Aulesti eta bere inguru zoragarriak. ea-Artibai eskualdeko bihotzean eta Illunzar eta Bedartzandi mendien babesean, hortxe dago Aulestiko udalerria. Bertara datorrenak izaera handiko herria aurkituko du, euskaraz bizi eta ongietorria ematen dutena. Ondo pasatzeko geltoki bat izan daiteke. Bertoko paraje zoragarriek inguruak ezagutzeko gonbitea luzatzen diete bisitariei; bertaratzen direnek naturaz bete-betean gozatzeko aukera ezin hobea izango dute Aulesti eta inguruetan. Egun pasa zoragarria edo asteburuko plana egiteko aukerak eskaintzen ditu. Hain zuzen ere, aisialdirako hainbat proposamen gordetzen ditu herriak, hainbat arrazoi tarteko. Horietako batzuk ezagu-

tzeko txango entretenigarriak egin daitezke, bakarrik, familian zein lagunartean. Inguru naturala ezagutu, mendi ibilaldiak egiteko, BTTa praktikatzeko, bidegorrietan paseatzeko edo paisaiaz gozatzeko soilik, abiapuntu ezin hobea da Aulesti. Eta mendiz inguratuta egonik, ibilbide bat baino gehiago egin daitezke; denek ere erakargarritasun zalantzaezinezko tarteak dituzte.

Edertasun handiko paisaiak

Illunzar, Bedartzandi, Motrollo eta Urregarai dira herria inguratzen duten mendirik esanguratsuenak. Udazkeneko tonalitate ezberdineko basoak miresteko aukera ederra dago, eta pausoz pauso ibiliaz, edertasun handiko paisaiak ezagu-

AULESTIKO UDALA

tzeko aukera izango du bertara datorren mendizaleak. Lasaiago egon nahi duenak baditu alternatibak. Errekondo parkea paseatzeko zein atseden hartzeko gune lasaia da ezbairik gabe. Berdegune zabala kirola praktikatzeko edo jolasteko aproposa da. Aisureta parkera hurbiltzea beste aukera bat litzateke. 20 bat minutuko paseotxoa eginda, Mikel Lertxundi berriaturrak egindako artelanak aurkituko ditu bertara datorrenak; Haizea, Sua eta Urari eginiko omenaldian. Herriko tabernek eta jatetxeek udazken eta neguko egunetan herriari bizitasuna ematen laguntzen dute. Bertan jan-edanean aritzeko aukera zabala dago Zarrabenta, Ubilla edo Mariano jatetxeetan.

Helbidea: Donibane enparantza, 1 Telefonoa: 94-627 90 06 Faxa: 94-627 91 17 E-maila: idazkaritza.aulesti@bizkaia.org Webgunea: www.aulesti.eus


q005_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 17:47 Pรกgina 1

H

ondartzak, hamar minutura. Lea ibaia eta bere ibilbidea, kilometro batera. Oilo, poni, txakur eta katu, etxe inguruan. Txantxangorri, zapelatz, katagorri, sugandila, marigorringo, azkonar, azeri, orkatz, mozolo... horiek ere inguruan bizi dira. Eta urtaro bakoitzean jantziak mudatzen dituen ortuan ere saltseatu ahal duzu gurekin, nahi baduzu. Lehen pinudia zen lurrean, apurka, berezko basoa ari da barriro jaiotzen...

Zure euskara ahobizitzeko aukera

Bosna lekuko bi logela dituzu eskura, ganbara (goian) eta gela urdina (behean), atsedenerako zein jolaserako.

Altzoa edonongo bisitarientzako dugu zabalik, noski. Baina euskalduntze prozesuan ari zaretenok bereziki zarete ongietorriak! Deskontu berezia dugu Belarriprest izatetik Ahobizi izatera igaro nahian ari zaretenontzat, familiarekin edo lagunekin etortzeko, euskaraz disfrutatzera. Eta banakako egonaldietarako ere aukera zabalik dugu, diru premia barik. Baserriko lanetan euskaraz dzanga egin nahi baduzu, zatoz!

Amorotoko Goiogane baserrian bizi gara eta zure etxea ere senti dezazun nahi dugu. Atsedena, lurraren usaina eta etxeko zein Lea-Artibaiko jakiak dituzu zain. Hau ez da kabitzen turismo hitzean.


q006_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 12:11 Pรกgina 1

6 LEA IBARRA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Bengola Interpretazio Zentrora bisitan

Lehena, oraina eta geroa batzen dituen ibilbidea Lea Ibilbidea aproposa da bakarrik zein familian egiteko.

L

Lea Ibilbideak 22 kilometroko esperientzia ahaztezina eskaintzen dio bisitariari; Mendexatik Munitibarrerako bideak altxor asko ditu gordeta. aburra bezain bizia da Lea ibaia. Oiz mendiaren ipar isurialdean jaiotzen da bere emaria, gizakien lehen bizileku egonkorrak aurkitu ziren leku berean. Ordutik igaro diren 1.000 urte baino gehiagotan, urte luzeotako aztarnak gorde eta azaleratzen dira. Beste muturrean, Learen bokalean, erromatarren garaitik honainoko jardueraren aztarna arkeologikoak, aurkitzeko zain...

Ibilbidea kostaldetik hasiz gero, Mendexa izango da abiapuntua eta Munitibar helmuga.

22 kilometroko esperientzia ahaztezinean, Isuntzako Zubia, Marie-

rrota, Zubieta Jauregia, Ospitale Zaharra, Errege Bidea, Lariz Oleta okindegia, Bengolea burdinola, basoa, Angiz burdinola-errota, Antzior Zubia, Gaztainadia eta presak, ubidea, Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea (GR-38), Zubigarriaga, Kubo errota, Bengola parkea eta Done Jakue bidea biltzen ditu Lea Ibilbideak; lehena, oraina eta etorkizuna. Ibilbidearen lehenengo kilometroetan, Mendexan, Marierrota aurkituko dugu; 1555. urtean eraikitako marea errota, errekako errotak ordezkatzeko lehorte sasoietan. Bidean, Zubieta jauregiagaz egingo dugu topo; Barroko zibile-

Helbidea: Elexalde 1, Gizaburuaga Telefonoa: 94-684 29 82 Faxa: 94-684 44 21 Posta elektronikoa: leaibarra@bizkaia.org Webgunea: www.leaibarra.com

Ibilbidearen azken txanpara helduta, Munitibarko Bengola Interpretazio Zentroa aurkituko dugu. Bizkaian dokumentatu den burdinola zaharrenetakoa egon zen hemen, XIV. mendetik. Iragana etorkizunarekin lotuz, Energia Berriztagarrien Parkea dago. Bizkai, Araba eta Gipuzkoan egindako lehen bi haize errotak, Leako altxorren interpretazio gela, eguzki ordularia, Zhen lorategia, agertokia eta baratze-lorategia biltzen ditu.

an, Bizkaia osoko eraikinik ederrenagaz. Eta aurrera eginda, Munitibarrera heldu aurretik, Kubo. XVI. mendeko errota bitxia da, inguruko errotekiko desberdina delako eraikuntzan, seguruenik, errota baino lehen burdinola hidraulikoa izango zelako.

Naturaz blai

Eraikinetatik kanpo, basoak. Benetako faktoriak ziren: arteak, burdinolak ikatzez hornitzeko; haritzak, merkantziak Ameriketaraino eroango zituzten itsasontziak eraikitzeko; eta lizar zuzen-zuzenak, pikak egiteko; kirten luzeokin eta burdina landuzko puntekin eraikiko zituzten infanteriak erabiliko zituen lantza luzeak. Oraindik orain, inguruko basozain baten lanari esker, Bengoleako zubia inguruan, bide ondoan ikus daiteke horrela antolatutako lizarditxo bat. Eta Angiz burdinola-errota igarota, gaztainadian sartuko zara, hainbat xomorro eta animaliaren gordelekuan. Lea ibaiaren ur gardenak, berriz, bisoi europar talde batzuen babesleku dira.


q007_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 17:49 Pรกgina 1


q008_turismo_MaquetaciĂłn 1 2018/10/23 11:19 PĂĄgina 1

8 MUNITIBAR

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Oiz mendiaren magalean

harkatzen ditu: Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa. Eta tarte luzeagoa egin nahi izanez gero, Oion (Araba), Bermeo, Lekeitio eta Ondarroagaz lotzen dituen GR-38 edo Ardoa eta Arrainaren ibilbidea dago aukeran. Ibilian ibilian, zortzi ermita, parrokia bi eta errota bi gordeten ditu Munitibarrek. Eta eraikin elizkoiek eskaintzen duten balio kultural eta historikoaz gain, bestelako altxorrak ere baditu herriak.

Aztarnak ezagutzen

N

Paisaia ederrez gozatzeko aukera eskaintzen du Oizeraino doan mendi bideak.

Nortasun handiko herri txikia da MunitibarArbatzegi-Gerrikaitz; herrigunea inguratuz, hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen du.

aturaren handitasunak inguraturiko herria da MunitibarArbatzegi-Gerrikaitz. Oiz mendiaren (1029 m) magalean dago, Lea-Artibai eta Busturialdearen arteko mugan. Paisaia ikusgarrietan barrena, oinez zein bizikletaz egitea merezi duen mendi

bidea aurkituko du bisitariak; egoera onean dagoen ibilbidea. Izan ere, irailaren hasieran konpondu dituzte gaizki zeuden tarteak, mendizaleen gozamenerako. Munitibarren bertan dago baita ere Lea ibilbidearen abiapuntua. Lea ibaiaren bazterretik Mendexaraino doan 23 kilometroko ibilbideak Lea Ibarreko bost herriak ze-

Izan ere, Munitibarko ondare kulturala oso aberatsa da; hainbat baserri eder eta urtegi txiki daude udalerrian. Eta ondare guztien artean, XVI. mendeko Bengola da aipagarriena, Bizkaian dokumentatuta dagoen ola zaharrenetakoa . Natur Energia Interpretazio zentroa dago Bengolan gaur egun (Gerrikaitz Auzoa, 14). Indusketetan aurkitutako XVI. mendeko burdinolaren aztarna baliotsuak ikus daitezke bertan. Bisita gidatua eginez ezagutu daiteke zentroa, aurrez 649 79 54 84ra deituta. Eta Ekialdetik Mendebaldera, Done Jakue bidea; gaur egun, erromes ugari igarotzen dira herritik. Haientzat ez da falta izaten eskaintza gastronomikorik. Herrigunean dauden lau tabernek geldialdia egitera gonbidatzen dute bisitaria.

Telefonoa:

94-616 40 07 Webgunea:

www.munitibar.org

Non jan eta edan?

Lea taberna-aterpetxea. Herriko plazan dago, frontoiaren ondoan. Terraza bat dauka kanpoaldean, eta leku egokia da umeekin egoteko. Ogitartekoak eta plater konbinatuak eskaintzen dituzte.

Txori taberna. Mahaiak ditu kanpoan. Pintxoez gain, urdaiazpiko, txorizo, kazola, entsalada eta plater konbinatuak eskaintzen ditu. Enkarguz txerrikumea erreta jateko aukera dago.

Ondamendi taberna-denda. Plaza parean, elizaren eta Txori tabernaren ondoan dago. Eguneko menua, ogitartekoak, plater konbinatuak... eskaintzen ditu. Denda ere bada. Sindikatu jatetxea. Eguneroko menuaz gain, kartara ere jan daiteke, astegunetan nahiz asteburuetan. Eskaintza zabala.

Garraio publikoa

BIZKAIBUS A3523 kodea. Lekeitio-Aulesti-Galdakaoko ospitalea-Bilbo ibilbidea.

Geralekuak: Uribei, Munitibar, Zuzaeta, Astorkigane, BerreĂąo, Agarre eta Matxinena.

-Irteerak Bilbotik. - Lanegun eta zapatuetan: 06:05etik 20:05era, ordu bitik behin. - Domeka eta jaiegunetan: 08:05etik 20:05era, ordu bitik behin. -Irteerak Lekeitiotik. - Lanegun eta zapatuetan: 05:50etik 19:50era, ordu bitik behin. - Domeka eta jaiegunetan: 07:50etik 19:50era, ordu 2tik behin.

BIZKAIBUS A3922 kodea. Munitibar-Etxebarria ibilbidea egiten du.

-Irteerak Markina-Xemeindik Munitibarrera. Astelehenetik barikura bitartean, lanegunetan, 12:20ean, 14:35ean eta 19:20ean. -Irteerak Munitibartik. Astelehenetik barikura, lanegunetan: 07:40ean, 09:40ean, 12:40ean eta 19:40ean .-Irteerak Etxebarritik. Astelehenetik barikura, lanegunetan, 07:10ean, 09:10ean, 12:10ean eta 19:10ean.


q009_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 16:05 Pรกgina 1


q010_turismo_Maquetación 1 2018/10/23 13:50 Página 1

10 ZIORTZA-BOLIBAR

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Zearregiko andabidea, Ziortzara bidean. SIMON BOLIVAR MUSEOA

Andabideen bidezidorretatik Infernuko aldatzetik Bolibarrera doan andabidea, Artan. S.B.M. MUSE

Z

Munioztik datorren andabidea, Bolibarren. S.B.M.

Simon Bolivar Museoak andabideen gaineko erakusketa antolatu du, hau da, hildakoak etxetik elizara eramateko bideei buruzkoa; ondo zaindutako bideak dira, auzolanean egindakoak; eta bisitariek gozatzeko modukoak iortza-Bolibarren andabide izenarekin ezagutzen dira hildakoa eramateko bideak edo bidezidorrak. Bertoko ohiturei buruz hitz egiten duten bazterrak dira. Bideoi buruzko erakusketa zabalik dago Simon Bolivar Museoan, abenduaren 28ra arte. Difuntuen bidea, mezabidea, herribidea, auzobidea, hilbidea, elizbidea eta aingerubidea. Era horretara ere izendatu izan dira hildakoaren gorpua etxetik elizara eramateko jarraitzen ziren bideak. Ziortza-Bolibarkoak Bolibarko Santo Tomas elizara eta Ziortzako Andra Mariaren elizara zihoazten, eta etxe bakoitzak iblibide berezi bat edukitzen zuen. Ondo zaindutako bideak izaten zi-

ZIORTZABOLIBAR ELIZATEKO UDALA

‘‘

«Gorputza ezin zen beste bide batetik eraman, bidea erosoagoa izanda ere; eta ezin zen andabidearen alboan eraiki» ren, auzolanean egindakoak. ZeinkaZearregiri dagokionez, Zeinkako auzokideak Bolibarko Santo Tomas elizara eramaten zituzten, eta Zearregikoak, Ziortzako Andra Mari elizara. Zearregiko Martitegi eta Aberanga etxekoek, ostera, Bolibarko elizako bidea hartzen zuten. Goierria Ziortza auzokoen gorpuak Ziortzara eramaten zituzten arren, Axpe Goikoa, Axpe Behekoa, Longarte, Munarriaga Goi-

Helbidea: Domingo Ugartetxea, 3 Telefonoa: 94-627 57 27 Faxa: 94-616 40 16 Posta elektronikoa:

udala@ziortza-bolibar.com Webgunea: www.ziortza-bolibar.com

koa eta Munarriaga Behekoak Bolibarko San Tomas elizara zihoazten. Iruzubietakoak, Bolibarko San Tomas elizara; Artakoak San Tomas elizara, infernuko aldatzetik eta Bernabidetik pasatuz, eta Bolibarkoak, Bolibarko San Tomas elizara.

Gorputza, beti bide beretik

Gurutzea eta segizioa jabetza pribatua zen lur eremu batetik pasatzen baziren, lur eremu haren ugazabak eskubide guztiak galtzen zituen, eta, ordutik aurrera, lur eremu hura andabidetzat hartzen zen. Gorputza ezin zen beste bide batetik eroan, bidea erosoagoa eta laburragoa izan arren; eta ezin zen andabidearen ondoan eraiki. Bolivar Museoan antolatutako erakusketan hildakoei egindako erritualaren elementuak daude: ereinotza, ur bedeinkatuan busti ondoren ohea zipriztintzeko; erle ontziak, erleei argizaria egitea eskatzen zitzaien elizan argia edukitzeko; argizaiola, oholean bildutako argizaria elizako hilobian jartzeko; eta argimutilak, argizaiolen ordez jartzeko, elizetako higiene eta espazio faltak hala eskatzen zuenean.


q011_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 13:40 Pรกgina 1

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

MARKINA-XEMEIN 11 Pelotaren Unibertsitatearen historia biltzen

Zesta-punta, esku-eskura

Munduko frontoien mapa, Markina-Xemeingo Pelotaren Unibertsitatean.

M

Bisita gidatuak eskaintzen ditu Pelotaren Unibertsitatea izenez ezagutzen den Markina-Xemeingo frontoi nagusiak.

arkina-Xemeindarren historia eta izatean eragin handia dauka Pelotaren Unibertsitatea bezala ezagutzen den herriko frontoi nagusiak. Munduko bost kontinenteetan zabalik egon diren frontoietara ilusioz beteta abiatu ziren ehunka puntisten eskola izan da Uni, eta beste askorena da gaur egun ere; hortik izena.

MARKINAXEMEINGO UDALA

Historiaz eta istorioz betetako eraikin esanguratsua bertatik bertara ezagutzeko aukera badago bisita gidatuen bidez. Ordu eta laurdeneko bisitan, kirol aitzindari horren arimaraino iritsi daiteke bisitaria, jokoa bera, zesta eta pilota egiteko artisautza prozesua, era guztietako pasarteak bai eta ere mundu osoan zabalik egon diren frontoien bitxikeriak ezagutuz. Hori guztia munduko hainbat frontoitan 29 urtez pilotari profe-

PELOTAREN UNIBERTSITATEA Helbidea: Abesua kalea, 12A Bisita gidatua erreserbatzeko telefonoa: 688 81 37 75 Webgunea: www.mxturismoa.eus

Markina-Xemeingo nortasunean zeresan handia duen frontoia eta zesta-punta balioan jarri eta herriko ondasun modura aitortzeko asmoz lanean ari da puntista ohi eta zestazaleez osatutako ZestaPuntaren Lagunak Taldea. Ondare eta materiala berreskuratu eta hobetzeaz gain, aldian-aldian ekintzak ere antolatzen dituzte zesta-punta sustatu eta bere etorkizuna bermatzeko. Ondare hori guztiori gordetze aldera, webgune bat ere abiarazi dute: www.zesta-puntarenlagunak.eus. Orrialdea, jadanik, datu, informazio eta argazki ugariz hornitu dute. Hala ere, beti berritzen egongo den web orria izango dela azaldu dute, informazioa osatzen joango dira eta.

sional modura aritu zen eta gaur egun zesta-punta irakasle den Santi Olaberen laguntzagaz. Bere esperientziaz baliatuta, munduko joko bizkorrena omen dena ulertu eta sentiarazten laguntzen du Olabek, Pelotaren Unibertsitateko bisita bizipen bakar eta apartekoa bihurtuz. Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta munduko beste herrialde batzuetako turistek bisitatu dute jada, Markina-Xemeingo frontoia. Ume, gazte eta batez ere erretiratuen eskaerak asko gehitu dira azken aldian. Izan ere, bisitagaz, gustura eta pozik atera dira denak. Harmailetan jarrita publiko modura, edo kantxara irten eta zestarekin pilota frontiseraino jaurtitzen ahaleginduz, esperientzia berezia bizi ahal dute bisitariek. Horrelako bisita bategaz gozatzeko frontoira deitu (94-616 91 14) eta txanda adostu besterik ez da egin behar.


q012_turismo_Maquetación 1 2018/10/22 17:56 Página 1

12 ETXEBARRIA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Muino txiki baten gainean egonkor

P

Kolore anitzez janzten ditu udazkenak Etxebarriko paisaiak. Bizitasun horrez blai ospatzen dituzte herritarrek eliz nagusiko sainduaren jaiak. Sanandresak udalerriaz eta jaietako giroaz gozatzeko aukera paregabea dira bisitariarentzat. aisaia eder eta ondare arkitektoniko aberatsa; denetarik dauka Etxebarriak. Asko dira bertaratzen direnek bisitatu eta ezagutu ditzaketen altxorrak –mendi, zelai, ibai, jauregi, eta ibilbideak– zein lasaitasunaz gozatu edo jai giroan murgiltzeko eskaintzen dituen aukerak. Gutxi ezagutzen da Etxebarriko Elizatearen jatorriari buruz. Dirudienez, XIV. mendearen amaieran, Barroetako oinetxeko jaunak San Andres Apostoluari eskainitako parrokia sortu zuen, Kortagoitia izeneko bere lur-sailean, errekaren eskuma aldeko muino txiki baten gainean, eta udalerria haren inguruan joan zen hazten. Hala ere, garai hartako dokumentazioan ez dago horri buruzko ezelako aipamenik, ez eta

ETXEBARRIKO UDALA

Ostalaritza-Merkataritza Antsotegi hotela eta jatetxea. Altzaa auzoa, 15. Tfn: 94-616 91 00. Txomin Ostatua. Erribera, 12. Tfn: 94-616 82 22. Hiru Bide taberna. Erbera k/ 3. Tfn: 94-616 65 50. Olaia jatetxea. Altzibar auzoa, 1. Tfn: 94-616 63 94. Otsolo taberna. Erbera k/ 10. Tfn: 94-616 96 90. Tomasena denda. Erbera k/6. Tfn: 94-616 61 52. fundazioaren data egiaztatu dezakeen bestelako ezer ere. Gaur egun ere, Etxebarriko herrigunearen ardatza da parrokia hori. Denboraren joanean aldaketak jasan baditu ere, muinoaren gorene-

Helbidea: Peñanekua Plaza, 1 Telefonoa: 94-616 64 32 Faxa: 94-616 74 77 Posta elektronikoa:

ghernando.etxebarria@bizkaia.org Webgunea: www.etxebarria.biz

an mantendu da tinko. Presentzia handiko eraikina da; Gipuzkoa partetik herrigunera ailegatu zein Bizkaia partetik sartu, bera da begien bistan gehien nabarmentzen dena. 1570. urtean berritu zuen parrokia Domingo Arostegi hargin maisu etxebarritarrak, eta ordutik ditu 110 oin luzeran eta 41 zabaleran. Bost aldara, erretaulak eta barruko irudi eta apaingarriak balio handiko ondare horren parte dira.

Sanandresak

Azaroaren 30ean ospatzen dituzte etxebarritarrek parrokiaren sainduaren omenezko jaiak. Sanandresak estimu handiko jaiak dira etxebarritarrentzat. Egun nagusian afari-merienda egiten dute adin guztietako herritarrek udalerriko frontoian. Jatun onen hitzordua da; herritarrek eurak prestatutako txorizo, odoloste, talo, gazta, irasagar eta gaztainak ere dastatu ahal dira lagunartean. Udazkenak esku-eskura jartzen dio bisitariari San Andres parrokia ezagutu eta jaiagaz gozatzeko aukera paregabea.


q013_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 12:30 Pรกgina 1

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

ANTSOTEGI (ETXEBARRIA) 13

Hotel eta jatetxe bat baino gehiago Antsotegi hotel-jatetxeak eskaintza gastronomiko zabala, naturaz gozatzeko esperientzia bereziak eta bestelako ekintzak egiteko aukera gordetzen ditu. Lea-Artibaiko arnasgune berde eta lasaian dago kokatuta.

B

izkaiko txoko liluragarrienetariko baten kokatuta, goxotasuna, aparteko xarma eta naturagaz harremanetan, askotariko esperientziak bizitzeko toki aproposa da Antsotegi hotel-jatetxea. XIX. Mendeko burdinola baten eraikita dago hotela, eta kanpotik ere hori atzematen bada ere, barrutik, txoko guztiek burdinolaren aztarnak mantentzen dituzte. Epeltasuna da Antsotegira sartu orduko bisitariak sumatuko duena. Eta horren erantzule dira hasierahasieratik hotelaren ardura daramaten Julen, Gontzal eta Pello Hernando anaiak; hamabost urte daramatzate euren etxeko ateak zabaldu eta kanpotik datorrena eskuak zabal-zabalik hartzen.

Gastronomia eta esperientziak

Lea-Artibai eskualdearen arnasgune berdean kokatuta, egonaldi luzeak zein motzak egiteko aproposa da Antsotegi, zeinetan paisaia ederraz gain, eskaintza gastronomiko zabalaz gozatzeko aukera dagoen: jate-

Sustraiak Naturaren ekintza bat.

txe eta pizzeria (ostiral, larunbat eta igandeetan) berezia ditu Antsotegik. Lea-Artibaiko sasoian sasoiko produktuak baratzetik sukaldera eskaintzen dituzte: degustazio menuak, eguneko menua, tenperatura baxuko sukaldea eta errazioak. Horri guztiorri esperientzia bereziak bizitzeko aukera gehitzen zaio. Izan ere, urte osoan, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, kontzertuak, eta abar eskaintzen dituzte.

Baina Antsotegiren eskaintza haratago doa. Hala, Sustraiak Natura egitasmoari esker, kobetan barrena espeleologia egiteko aukera, tirolina eta puenting praktikatzeko eskaintzak ere badituzte. Jardunaldiak, ezkontzak eta bestelakoak ospatzeko toki apropoposa ere bada. Lasaitasunaren bila doazenek ere gune zoragarria aurkituko dute. Izan ere, hotelak Etxebarria eta MarkinaXemein lotzen dituen bidegorria ere esku-eskura dauka. Izateko eta gauzak egiteko modu berezia daukate Hernando anaiek. Eta horren guztiaren isla dira Antsotegi hotela eta jatetxea. Edonola ere, ikustekoa, bizitzekoa eta sentitzekoa da Antsotegi.

Helbidea: Altzaa auzoa,

Antsotegi errota, 15 (Etxebarria)

Telefonoa: 94-616 91 00 Posta elektronikoa:

antsotegi@antsotegi.com Webguneak:

www.antsotegi.com www.sustraiaknatura.com


14 ONDARROA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Aisialdirako eta lasai egoteko hamaika aukera Ondarroako Alde Zaharrak xarma berezia dauka.

A

Benetako euskal kostako herri bat ezagutu eta esperientziak ikusgarriak bizi nahi dituztenentzat herri aproposa da Ondarroa. Bertaratzen direnek geldituezinezko giro ederra aurkituko dute. rtibai ibaiak Bizkaiko itsasoarekin bat egiten duen gunean dago Ondarroa, mendi berde ederren altzoan. Herri bizia, jatorra eta euskalduna da, eta bertara datorrenak herriko ateak parez pare zabalik topako ditu. Urteko edozein sasoitan giro ezin hobean murgiltzeko leku paregabea da Ondarroa, benetako euskal kostako herri bat ezagutu

eta esperientzia ikusgarriak bizi nahi dituztenentzat oso aproposa. Arrantza ondarrutarren bizimodurako atal garrantzitsua da, eta antzinatik herriko ekonomia iturria nagusia izan da. Ezbairik gabe, euskal kostaldean zehar dauden arrantzale herri garrantzitsuenetariko bat da. Turrunarekin batera esnatzen da herria, eta kutsu berezia duen giro aparta egoten da Egidazu Kaian. Portuko martxa bere horre-

tan ikustea sekulako ikuskizuna da, eta jarduera horren eguneroko protagonista nagusiak, hain zuzen, marinelak dira. Baxurako zein alturako arrantzaleek porturatzen dituzten arrainak portuan bertan zelan deskargatzen dituzten ikusi daiteke zuzenean, eta bentalekura hurbilduz gero, hango jarduna zelakoa den ezagutzeko aukera dago. Eguna argitu orduko hainbat itsasontzi joan-etorrian ikus daitezke, eta Egidazu kaian bertan, kolore biziak dituzten arrantzontzien ondoan paseatu dezakete ibiltariek.

Itsasotik ahora zuzenean

Ordu batzuk lehenago porturatutako arrain fresko-freskoa, berriz, Egidazu kaian edota herrigunean dauden hainbat arrandegietan eskuratu daiteke, modu onean. Herriko kontserbagileek egindako arrain kontserbak ere oso ospetsuak eta preziatuak dira mundu osoan zehar. Herriko hainbat sal-


q014-015_turismo_Maquetación 1 2018/10/23 14:15 Página 2

ONDARROA 15

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Nola heldu? Ondarroara egunpasa etortzen diren bisitariek herrira ailegatzeko aukera ezberdinak izan ditzakete. Gipuzkoatik zein Bizkaitik datozenek, esaterako, autobusez etortzeko aukera dute, era oso erosoan. Bizkaibus zerbitzuari esker ordu erdiro daude autobusak Bilbotik irtenda, eta Lurraldebusari esker, berriz, ordubeteko maiztasunarekin, Eibartik. Ibilgailu pribatuan hurbildu nahi duenak, berriz, Zaldupe atzean utz dezake ibilgailua, herri gunetik bost bat minutura oinez. tokitan eros daitezke, baita ere kontserba enpresetan. Ezbairik gabe, Ondarroako portuan bertan lehorreratutako arraina da Alde Zaharrean dauden jatetxeetako sukaldeetako protagonista nagusia. Maila handiko eskaintza oparoa egiten dio herriak aho sabaia gozatu nahi duenari.

noaren kaperak, Zubi Zaharrak, Likona dorreak, Andre Mariaren eliza gotikoak eta Kofradia Zaharrak, esaterako. Kofradia Zaharraren ondoan, berriz, Berdura Plaza dago, eta oraindik ere, inguruetako baserritar asko hurreratzen da goizetan eguneko produktuak saltzera.

Enkantuz bete

Tabernaz, dendaz eta zerbitzuz josita dago erdigunea, eta bertara hurreratzen denak geldituezinezko giro ederra aurkituko du. Bizi-bizirik dagoen herria da Ondarroa, hori sentitu dezake bisitariak herriko kaleetatik dabilenean. Aisialdirako eta lasai egoteko hamaika aukera eskaintzen ditu Ondarroak. Arrigorri hondartza

gunea itsaso zabalaren leiho irekia da. Hondartza atzean utzita, Arbide pasealekuan osteratxoa egin dezake bisitariak itsasoko olatuen soinu banda lasaigarriarekin. Kostaldeaz ez eze, inguruetatik igarotzen diren bidezidor zein mendiko ibilaldi ugarietan paseatzeko aukera ugari eskaintzen ditu Ondarroak urteko urtaro guztietan. Eta Ondarroako enkantuez egun gehiagoz gozatu nahi dutenek horretarako aukera ere badute Arrigorri ostatuan, Patxi pentsioan edota Harizpe nekazaletxean.

‘‘

«Ezbairik gabe, portuan bertan lehorreratutako arraina da Ondarroako jatetxeetako sukaldeetako protagonista nagusia» Sasoiaren arabera, berdela, antxoa, legatza, txitxarroa, sardina edota hegaluzea dastatu daitezke herriko txakolin ekoizleek egindako txakolinagaz bustita. Beraz, ez galdu itsasoak eskaintzen dituen gutizia horiek guztiak probatzeko aukera. Ospe handiena arrainak baldin badu ere, horiez gain, beste produktu batzuk ere probatu daitezke. Zatoz bertako gastronomia zoragarria dastatzera. Xarma berezia dauka Ondarroako Alde Zaharrak. Garai bateko esentzia gordetzen dute Aita Eter-

‘Ongi etorri’ baxura ontzi ondarrutarreko marinelak, harrapaketak eskuetan.

TURISMO BULEGOA

ONDARROAKO UDALA

Erribera 9 (Kofradia Zaharra) Telefonoa: 94-683 19 51 E-posta:

turismobulegoa@ondarroa.eus Udal webgunea: www.ondarroa.eus


q016_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 14:30 Pรกgina 1

16 BERRIATUA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Mendibarren frontoia, zesta-puntaren kabia Udaletxearen atzeko aldean dago herriko kirol instalaziorik aitzindariena. Mendibarren pilotalekuaren inguruan hazitako herria da Berriatua. Zesta-punta barrubarrutik bizi izan da, eta gaur gaurkoz, berriatuar batek baino gehiagok jokatzen du pilota ikuskizun zirraragarriena. Pilotakada azkarrenaren munduko errekorra, esaterako, Ibon Aldazabal herriko puntistarena da: 305,77 km orduko abiadura eman zion pilotari Floridako Dania Jai Alain, iazko azaroaren 24an.

Iraganari keinu eginez, etorkizunera begira

Bakarrik, lagunartean zein familian egiteko aproposa da Alleri pasealekua.

A

Biziberrituz doan herria da Berriatua; txikia eta anitza. Gero eta eskaintza zabalagoa dauka bisitariarentzat.

sko aldatu da Berriatua azkenengo urteetan, asko hazi da, iraganari keinu egin eta etorkizunari begira. Biziberritu egin da. Bere paisaia eta inguruek eskaintzen dituzten ondareei beste batzuk gehitu zaizkie. Horren adierazgarri da, adibidez, Alleri pasealekua. 2014. urtean inauguratu zuten, San Ignazio egunez. Bete-betean naturan mur-

gildu eta Berriatutik Ondarroaraino errepide nagusitik pasatu barik heltzeko aukera eskaintzen du. Eta ibilian-ibilian, Mutrikuko Saturraran hondartzaraino heldu ahalko gara, ordu eta erdi eskasean. Ibilbideak asko gordetzen du, eta beste horrenbeste uzten du agerian: Ibarra futbol zelaiaren ondotik igarota, landareriaz inguratutako bidezidorra hartu, eta aldapa txiki bat igarota, beherako bidetik abiatuko gara. Eskuman, Ola-

BERRIATUA ELIZATEKO UDALA

etxe, Etxetxu eta Okola baserriak aurkituko ditugu. Metro batzuk aurrerago, Galdos zerrategia. Geldialditxoa egiteko leku aproposa da. Bertan dauden arrain kaxek portu herriekin izandako gertutasuna islatzen dute. Eta zerrategiaren atzeko aldetik itsasoari bizkarra ematen, Obekola errota. Ondarroara heltzeko ordu erdi baino ez da falta. Artibai pasa berritan altxatzen da Orubia Azpikoa, Orubia Gojeaskoa eta Orubia Nagusia (Orubixe) baserriek osatzen duten auzune ederra; loreez apaindurikoa, lurrinez jantzia. Eta segidan, XVI. mendeko Aranzibia Dorretxea; Bizkaiak daukan kultur ondasun garrantzitsuenetakoa. Bide horiari jarraituz, Ondarroako Errenteria auzoak zabal hartuko gaitu, Alleriko hezegunerako bidea erakutsiz.

Helbidea: Herriko plaza, 1 Telefonoa: 94-613 70 30 Faxa: 94-613 70 27 Posta elektronikoa: udala@berriatua.org Webgunea: www.berriatua.org


q017_turismo_Maquetación 1 2018/10/23 13:11 Página 1

MUTRIKU 17

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Bisita gidatuen datak Arrietakua Jauregia. Urriaren 27an; azaroaren 10, 17 eta 24an; abenduaren 1, 15 eta 29an. Mutriku Marinela. Azaroaren 2an eta abenduaren 7an. Karsteko zaporeak. Urriaren 27an, azaroaren 3an eta abenduaren 29an. *Erreserbak: www.geoparkea.eus Olatu Planta. Urriaren 28an, azaroaren 24an eta abenduaren 8an. *Erreserba: turismo bulegoan

bat pertsonaien historia ere, Evaristo Txurruka ingeniariarena, esate baterako.

Geoparkeko altxor txikia

Zabiel jauregia, Monumentu Multzoaren barruan. MUTRIKUKO TURISMO BULEGOA

E

Mutriku Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa izateaz gain, euskal kostaldeko altxor kulturala ere bada. uskal kostaldearen historian murgiltzeko puntu ezin hobea da Mutriku. XIII. mendetik balea harrapatzaileak izandakoak, arrantza munduari eta portuari lotuta egon dira beti mutrikuarrak. Bisita gidatuen bidez, Mutrikuren izaeraz eta izateaz jabetuko da bisitaria. Aurten, orain arte ikusi ezin izan den itsas ondare ikusgarria zabaldu da herrian, Arrietakua Jauregia, Mutrikuko Udalak, Enrike Areilza Txurruka Mutrikuko Kondeak eta

Gipuzkoako Foru Aldundiak sinaturiko hitzarmenari esker.

Arrietakua Jauregia

Arrietakua Jauregiak euskal kostaldeko antzinako bizimodua erakusten du. Izan ere, urte hauetan guztietan ia ez du aldaketarik eduki. Cosme Damian Txurruka eta Antonio de Gaztañeta itsasgizon handiak eta eurek eginiko espedizioen gorabeherak ezagutuko ditu bisitariak, gertutik, baita etxean bizi izan diren beste hain-

TURISMO BULEGOA:

Txurruka Plaza z/g Telefonoa: 943 60 33 78 turismo@mutriku.net www.mutriku.eus

Monumentu Multzoa

Arrietakua ezeze, Mutrikuko hirigune historikoak ere merezi du bisita. Izan ere, Mutrikuko historia luzearen eta garai oparoen adierazlerik onena Hirigune Historikoa da. Monumentu izendatuta, Mutrikuko kale txiki, estu eta malkartsuetan XV, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako jauregi eta dorretxe ikusgarriak ageri dira. Bisitariak bere kabuz ikus dezakeen gunea den arren, gordetzen den historia guztia ezagutzeko ezinbestekoa da Mutriku Marinelak bisita egitea.

‘‘

«Mutrikuko kale txiki, estu eta malkartsuetan, XV eta XVIII. mendeen arteko jauregi eta dorretxe ikusgarriak ageri dira»


q018_turismo_Maquetación 1 2018/10/22 18:15 Página 1

Urria, azaroa eta abenduko ekintzarik garrantzitsuenak • Azaroaren 23an eta abenduaren 14an, 18:30ean, (Plaza mugatuak) MUSIKA MUSEOAN Museoa bisitatu musikaren bitartez. Segundo Olaeta Musika eskolako ikasle eta irakasleen partehartzearekin. • ZINEMA MUSEOAN

Erakusketa iraunkorra

Museoaren erakusketa iraunkorrak hiru galdera hauen inguruko hausnarketa bat egitera bultzatzen du bisitaria:

Ambassade de France en Espagne eta Institut Français en Espagne-ren kolaborazioari esker

Aldi baterako erakusketak

(2018ko irailak 212019ko martxoak 17)

• Bakeraikileak • Arteak bala bat geldi dezake? Zer da bakea?

- Azaroaren 25ean, 11:30ean, Numero Une (2017) pelikula - Abenduaren 16an, 11:30ean, Être et avoir (2002) pelikula (Plaza mugatuak)

• Azaroaren 18tik 24ra, FAIR SATURDAY. Ardura soziala dela eta, Fair Saturday eta Munduko Medikuekin elkarlanean honako ekintza hauek antolatu ditu museoak (Museoak sarreretan batzen duen diru guztia Munduko Medikuei emango die):

-Familientzako tailerrak : «Utzi zure hatz marka» Azaroaren 18an (11:30-13:30) eta azaroaren 24an (17:00-18:00)

Zein ondare utzi digu Gernikako Bonbardaketak?

- «Personas que se mueven» aldi baterako erakusketa (Museoaren aurreko soportaleetan).

Neguko ordutegia (urriaren 1etik otsailaren 28ra):

Zer gertatzen da gaur egun munduan bakea eta Giza eskubideekin?

10:00-14:00 / 16:00-18:00 (martitzenetik zapatura); 10:00-14:00 (domeketan); astelehenetan, itxita. Helbidea: Foru Plaza, 1 • 48300 Gernika-Lumo Telefonoa: 94-627 02 13 Posta elektronikoa: museoa@gernika-lumo.net Webgunea: www.museodelapaz.org


q019_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 11:06 Pรกgina 1


q020_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 14:21 Pรกgina 1

20 AJANGIZ

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Non jan eta non lo egin

Ondare arkitektonikoen lekuko den herri txikia Ajangizko erdigunea.

H

Ikuspegi ederrekin gozatzeko aukera eskaintzen du Ajangizek. Baserri giroa nagusitzen da bertan, eta herrian barrena ibiliz gero, ondare arkitektoniko zein paisajistiko ugari aurki daitezke. erri txikia eta lasaia da Ajangiz. Zurrunbilotik urrun, Gernika-Lumotik bi kilometrora dagoena. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren epizentroan dago, kokapen pribilegiatuan. Plazatik paraje ederrekin gozatzeko aukera eskaintzen du, gainera: herriko auzoak, Gernika-Lumo eta urruneko mendiak ikus daitezke. Naturan barrena dago Ajangiz, baserri giroan. Hala, herrian barrena ibiliz gero, ondare arkitektoniko ugari aurki daitezke bertan. Ondare zibilari dagokionez, Erdi Aroko Mentzeta Dorrea dago Kanpantxun. Auzo horretan, gainera, Barroko garaiko Aristieta jauregia ere badago, egun nekazal turismoa

eta nekazaritza ekologikoko zentroa dena. Ondare erlijiosoari erreparatuz, Mendieta auzoko kultur etxeak ere badauka historia. 1822an abade etxea zen, eta ondoan dagoen Jaunaren Igokundearen elizagaz batera, XIX. mendean eraikitako gune urbanistiko neoklasikoa osatzen du. Jaunaren Igokundearen eliza ez ezik, Lemandaroko San Juan ermita du Ajangizek Kanpantxun. Frontoiek ere leku berezia hartzen dute herrian; lau aurki daitez-

AJANGIZKO UDALA

Herriko taberna. Mendieta auzunean, jateko lekua. Telefonoa: 94-625 74 54. Aristieta nekazal turismoa. Kanpantxu auzoan dago, eta ostatu hartzeaz gain, nekazaritza ekologikoaren zentroa ere bada. Telefonoa: 94-625 85 00. Helbide elektronikoa: aristieta@aristieta.com Astobieta landetxea. Kanpantxu auzoan dago ostatua. Telefonoa: 679 05 79 05. Helbide elektronikoa: crastobieta@yahoo.es Lurraska. Eskola baserria, aterpetxea ere bada. Ingurumen eta nekazaritzako interpretazio zentroaren lana du, eskola umeei zuzenduta. Webgunea: www.lurraska.com ke. Asko dira Ajangizko frontoietara jokatzera hurbiltzen diren herritarrak. Itxura modernoa daukan Mendietako frontoian batzen dira asko eta asko, baita Kanpantxuko frontoian ere. Plazan, baina, elizako hormetako batean dago Bizkaiko Foru Aldundiak horma bakarreko frontoi moduan katalogatuta duen frontoi bakarrenetakoa. Laugarrena elizapean aurki daiteke.

Ibilaldiak

Oinez egiteko aukera zabala eskaintzen du Ajangizek. Erromesak urte osoan ibiltzen dira bertatik, Donejakue bidearen bosgarren etapa igarotzen baita herritik. Hala ere, Kanpantxuko buelta legez ezagutzen dena ere ibilbide ederra da; Txaporta inguruan hasi eta Maier enpresan bukatzen da. Ibilaldi horretan, Goikoerrota burdinola ikus daiteke, gainera. Helbidea: Mendieta auzoa, z/g Telefonoa: 94-625 19 13 Faxa: 94-625 64 99 Posta elektronikoa:

idazkaria.ajangiz@bizkaia.org Webgunea: www.ajangiz.net


q021_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 10:08 Pรกgina 1


22 GAUTEGIZ ARTEAGA

Biodibertsitatearen babesleku, hegaztien gotorleku

B

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Urdaibairen bihotzean kokatuta dagoen herria da Gautegiz Arteaga, bilakatzen dena interes handiko oasi txiki. Pertsonentzako ez ezik, hegaztientzako ere bada atsedengune handi. Eta herriak biltzen duen aberastasunak egiten du bisitatzeko leku argi. alio handikoa edo txikikoa den esatea, sarritan, gauza subjektiboa izaten da, baina Urdaibairen kasuan, ez dago zalantzarik; Euskal itsasbazterrean babesturik dagoen espazio baliotsuena da. Euskal Autonomi Erkidegoko Biosferaren Erreserba bakarra da, eta hori ez da ezerezetik sortu den izendapen soil bat; bere ezaugarriek hala bilakatzen dutelako baizik. Bertako ekosistema eta paisaia motak egiten du hain aberasgarri, hain liluragarri. Artadi kantauriarrak, landazabal atlantikoa, kostaldeko itsasbazterra eta padurak. Horiek dira, esaterako, bertan aurki daitezkeen bitxiak. Urdaibaik, gainera, ezkutatzen du altxor bat: Gautegiz Arteaga herria izenekoa. Batzuentzat ezaguna, besteentzat oraindik ezagutu gabea; bata edo bestea izan, bisitatzea merezi duena. Oka ibaiaren eskuinaldean mirestu daiteke Gautegiz Arteaga; Urdaibaiko erreserbaren bihotzean. Herri askok ez bezala, Arteagak badu gaztelu bat, kareharriz eta marmolez egindako dorre neogotiko ikusgarria biltzen duena. Begibistakoa da horren edertasuna, eta baita historia. Baina, gainera, badago bertan lo egiterik, eta baita jaterik ere.

Badauka gaztelu bat, baina badauka baita mendi aldea, hondartza aldamenean, non jan eta non lo egin, paisaiaz gozatzeko ibilbiderik‌ Herriaren kokapena, gainera, berezia da, padurak dira han eta hemen. Euskal Herri Atlantikoko hezegunerik garrantzitsuenak dira padurak, bai hedaduragatik eta baita bertako habitaten kontserbazio-mailagatik. Eta horrek hegaztien atsedengune paregabe bilakatzen du, migrazio-aldietan zein negualdian; urtean 250 hegazti-espezie ikus daitezke bertan.

Bird Center: museo bizia

Horiek ikusteko zein horiei buruz gehiago jakiteko aukera ematen duen zentroa ere biltzen du Gautegiz Arteagak: Urdaibai Bird Center. 360 egunetan lanean diharduen

Urdaibai Bird Center erreserbaren bihotzean k

naturaren museo bizia da Bird Center; jendaurrera irekita dagoena, hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Kontserbazioaren, turismoaren eta ingurumen-hezkuntzaren alde egiten duen zentroa da. Paduraren behatoki aparta da, eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean kokatzen da. Hegaztien gotorlekua da; paradisutzat daukaten gunea. Zentroan, ikerketa eta dibulga-

Padurak hegaztien atsedengune dira: 250 espezie inguru ikus daitezke.


q022-023_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 18:17 Pรกgina 2

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

GAUTEGIZ ARTEAGA 23 kontserbatzeko tresnak sortzea eta neurriak garatzea. Ekosistema bereziak kudeatzeko neurriak sustatzea ere bilatzen du. Era berean, publikoak orokorrean zentroaren jardueretan eta hegaztien ikerketan parte hartzea nahi du, eta, horretarako, ezagutza maila guztiei zuzendutako trebakuntza jarduerak egiten ahalegintzen da. Urdaibai Bird Centerren antzekoak diren beste lantalde batzuekin informazioa trukatzea eta eurekin lankidetzan aritzea ere gustatzen zaie zentrokoei, eta beste esparru batzuetako ikerlariak erakartzea, beraien esperientziei esker Urdaibaiko proiektuen garapenari lagundu diezaioten. Nazioarteko harremanak ere sustatzen dituzte, eta lan egiteko daukaten eremu bakoitzak bere konexio propioak ditu.

Teknologia berritzaileak

n kokatzen da, eta balioan jartzen du inguruak daukan aberastasun ornitologikoa.

zio taldeak bildu eta koordinatzen dira, hartara, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatu bilakatuz. Egunak, gainera, biziak eta ezberdinak dira, hegaztiak eurak izaten baitira zentroaren norabidea zehazten dutenak. Europan, hainbat hegazti basati ikusteko aukera eskaintzen duten zentro gutxi daude. Gautegiz Arteagakoa, gainera, begiratokia, museoa eta ikerkuntza zentroa ere bada.

GAUTEGIZ ARTEAGAKO UDALA

Hegaztiei inolako kalterik egin barik ikus daiteke bertatik padura ere. Azken finean, Bird Centerrek turismo eredu jasangarria bultzatzen du, ingurumenaren pedagogian oinarritzen dena, eta inguruko herritarren zein bisitarien onuran, Urdaibaiko natura balioan jartzen duena. Hegaztien eta euren habitatei buruzko ezagutzan sakontzea da helburuetako bat, eta habitat berezi horiek babesteko eta

Helbidea: Herriko Enparantza, 1 Telefonoa: 94-625 29 53 Posta elektronikoa:

udala.gautegiz@bizkaia.org Webgunea: www.gautegizarteaga.com

Teknologia berriek pisu handia hartzen dute; izan ere, horiei esker, hegaztiei eta haien migrazio harrigarriei buruzko dokumentala herritarren eskura jartzen da. Hegaztien monitorizazioa gauzatzen da: gps satelite gailuaren, geolokalizadoreen, radio-tracking sistemaren... bitartez. Eta, gainera, zentroak jarritako webcam-en bitartez, hegaztien mundua ezagutu daiteke, edozein tokitatik. Zentroak han eta hemengo herritarren artean pizten duen interesaren adibide dira urtean-urtean jasotzen dituen bisitak; iaz,esaterako, 40.000 lagun hartu zituen. Izan ere, hegaztien nazioarteko aireportua bisitatu nahi duenak aise dauka hori egitea. Ez da aurretiaz izenik eman behar, eta autogidei esker, nork bere kabuz burutu dezake bisita. Behatokian, gainera, teknikoen azalpenak jaso daitezke, eta teleskopio eta kameren laguntzagaz hezeguneko espezieak atzematea lan erraza izango da. Zentroak ikastetxeentzako bisitak ere prestatzen ditu, eskualde, lurralde zein nazioarte eremuan. Urdaibai Bird Centerri buruzko informazio gehiago bere webgunean aurki daiteke, ondoko helbidean: www.birdcenter.org.


q024_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 14:26 Pรกgina 1

24 EA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Letanien Bidea, begiekin herriaz gozatzeko aitzakia

T

Xarmaz beteriko hamaika txoko eta hamaika ibilbide eskaintzen ditu Eak. Kostaldeko leiho ederrenetakoa biltzen du Letanien Bideak. xoko ederrez betetako herri txikia da Ea. Handiagoak bezain aberatsa da ondare natural zein kultural aldetik. Landa eremuz betetako kostaldeko herria da; belar zein kresal usaina arnasteko atsedengune lasaia. Errekak banatzen dituen herriguneko etxe multzoak bisitarien arreta erakartzen du, bai eta ere hondartzak eta portu txikiak. Hala ere, badira ezkutuan dauden hamaika txoko. Miresgarriak denak ere, bukolikoak. Xarma berezia duten guneak deskubritzeko aukera eskaintzen dute udalerrian zehar egin daitez-

EAKO UDALA

keen ibilbideek. Letanien Bidea (PR BI 168 ibilbidea) deritzona da horietako bat. Pare bat ordutan erraz egin daitekeen ibilaldi honek Eliza eta baselizen inguruko letaniek eta prozesioek antzina herrian izan zuten garrantzia erakusten dio bisitariari. Andra Mariren Elizatik abiatuta, albo batean dagoen bidea hartu eta Bedaronara doa. Eta Eako kaian dagoen Beletxe etxean bukatzen da. Ia 5 km-ko ibilbideak euskal kostaldeko gunerik politenetakoa biltzen du. Izan ere, Bedaronatik, euskal kostaldeko ikuspegirik ederrenaz gozatzeko aukera dago.

Helbidea: Donibane enparantza, 2 Telefonoa: 94-627 52 27 Faxa: 94-627 51 99 Posta elektronikoa: udala.ea@bizkaia.org Webgunea: www.eakoudala.eus

www.eaturismo.eus

Ekialdera begiratuta, egun argitsuetan, Frantziako kostaldea ikus daiteke. Eta mendebaldean, Lapatza harrizko hondartza eta itsaso zabala. Natxitua eta Barbaikako landek itsaslabar izugarria osatzen dute.

Talako Ama

Ibilbide laburra, baina paisaia aldetik oso aberatsa proposatzen du Letanien Bideak. Begiekin herriko naturagaz gozatzeko gonbita egiten du. Hala, besteren artean, interesgune dira Talako Ama eta San Bartolome baselizak. San Bartolomerena barroko garaian eraiki edo berreraikitakoa da, eta izen bereko baserri bat dauka alboan. Asentzio aurreko martitzenetan, San Pedroko parrokiatik, bertara igotzen ziren, erreguak eginez. Ohitura da santuari kandelak eskaintzea, amesgaiztorik ez izateko. Abenduaren 8an, Talako Amaren edo Sortzez Garbiaren Eguna ospatzen dute, arrantzaleen eta itsasoko gizon-emakumeen zaindariarena, alegia. Kondairak dioenez, arrantzale batzuek amabirginaren irudia aurkitu zuten itsasoan, eta aurkitutako lekuaren aurrean ermita eraiki zuten, haren omenez. Arrantzaleek, portura sartzean, turruna jotzen zuten, eta salbea ere kantatzen zioten, babes zitzan.

Eliza eta baselizen inguruko letaniek, prozesioek, erreguek eta tradizioek zuten garrantzia erakusten du Letanien Bideak.


q025_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 10:09 Pรกgina 1


q026_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 13:41 Pรกgina 1

26 MUXIKA

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

ren begirada harrapatuko duen egundoko arte batek ongietorria emango digu. Urkietako artea bezala ezagutzen den zuhaitz erraldoi honen itzalpean artalde oso bat egon daiteke, alboetara zabaltzen diren adarrek 10 metrotik gorako luzera dute eta.

Edertasun gordelekuak

Muxikako altxorrak aurkitzeko bidea Urkietako artearen adarrek 10 metrotik gorako luzera daukate.

M

Besangizen hainbat baserriz inguratuta egongo gara, eta horietako askok egitura eta edertasuna gorde dute eraiki zirenetik igaro diren urte guztiotan. Ibilbidea jarraitzen badugu, San Romaneko ermita eta dorretxe zaharra ikusiko ditugu. Baseliza XII. mendean eraiki zuten, eta garai hartan tenplua bazen ere, XV. mendean ermita gotiko bezala berreraiki zuten, arte Erromanikoko ukituekin. Dorretxea, beste aldetik, Erdi Aroan sortutakoa da. 1451an, esaterako, Bizkaiko Ermandadeak erre egin zuen Muxikako inguruen barrena ikara eta izua zabaldu zuten bandoen arteko borroketan.

Udalerri zabala izanik, bisitarientzako jarduera sorta erraldoia eskaintzen du Muxikak. PR-BI 182 ibilbideagaz eremuko ondare naturala eta kulturala miretsi eta ezagutzeko aukera ederra edukiko dugu. uxika da Urdaibaiko udalerri berezienetako bat. Busturialdearen hegoaldean kokatuta dago herria, Oiz eta Bizkargi mendiguneen bitartean. 49,89 kilometro koadroko azaleragaz, eskualdeko udalerririk handienetakoa da. Muxika inguratzen duten baso eta mendiak ezagutzeko hainbat ibilbide egiteko aukera dute gune lasai eta ikusgarri horietatik igaro nahi dutenek. Esate baterako, Ariatza herrigunetik Kurtzero auzorainoko bideari esker herriak eskaintzeko dituen ondare naturalaren eta kulturalaren altxor ugari aurkituko ditugu. Esan bezala, paseabidea Ariatzatik hasten da. Ber-

tako baserriak nabarmentzekoak dira, paisaia txakolina egiteko mahastiekin betetzen baitute. Usparitxatik Txakale auzoraino igotzen da bidea. Begien aurrean jartzen zaigun ikuspegiak udalerriko eta eskualdeko beste hainbat toki miresteko aukera ematen dio bertatik igarotzen denari, gune benetan berezia izanik. Aurrera jarraitu eta denboratxo bat igarota, bideak beherantz eramango gaitu, Besangiz aldera. Bertan, bisitaria-

MUXIKAKO UDALA

Barnealdeko bideak.

Helbidea: Ugarte auzoa, 1 Telefonoa: 94-625 27 01 Posta elektronikoa:

alkatea.muxika@bizkaia.org zubietaerrota.muxika@bizkaia.org Webgunea: www.muxikakoudala.eus


q027_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 18:22 Pรกgina 1


q028_turismo_Maquetación 1 2018/10/23 14:36 Página 1

28 NABARNIZ

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

Ibilbidea kilometroka 0,000. Eleixalden hasiera. Uribarrirantz abiatu behar da. 0,420. Uribarri. San Migel baseliza igarota, Zabaletarantz hartu. 0,690. Zabaleta. Kurtziaganera doan pista asfaltatutik joan. 1,585. Kurtziagane. Galarregirantz abiatu behar da. 2,255. Burdin zuloa. Mehatzea. 3,100. Galarregirantz jarraitu. 4,490. Munjozuri trikuharria. 5,015. Pisten gurutzabidea. Kanadiar pasabidea. 6,150. Kurtziagane. Bide zaharra hartu, Uruburura jaisteko. 6,875. Ibarguengo garairantz joan. 7,265. Ikazurieta. Bide zaharretik Uribarrirantz. 7,350. Errepidea utzita eskumara eginda bide zaharra hartu, San Migelerantz. 8,090. Uribarri. Eleixalderantz hartu. 8,510. Eleixalde. Amaiera.

Galarregi, harri eta burdin

N

Galarregi mendirako ibilbidean antzinako burdin mehatze baten aztarnak eta Munjozuri trikuharria ikus daitezke. atura da Nabarnizko protagonista nagusia. Berdez janzten den eta tontorrez inguratuta dagoen lur eremu esanguratsua hartzen du Nabarnizek. Iluntzar (728 m) da tontorrik altuena, baiana badaude beste bi tontor ezagun: Galarregi (602) eta Arrola (532). Herri inguruek historia ezagutzeko aukera ere ematen dute. Galarregin, esaterako, harriak eta burdinak bat egin zuten garai batean, eta egun, iraganeko aztarnak horiek ikus daitezke 8,5 kilometroko ibilbidea eginez gero. Elexalden hasi eta bukatzen da ibilbide hau. Eliza ondotik Uribarri auzorantz joan behar da, San Migel baselizaren ondotik pasatzen den bidea jarraituz. Zabaleta

auzora iritsi eta aldats gora egin behar da Kurtziaganera heltzeko.

Mineral mehatzea

Galarregirako bidea hartuta, ibilbidearen 2,2 kilometro inguruan leize zabala dago; bertan izkutatzen da mendian batzen den ura. ADES espeleologia taldearen arabera, 160 metroko sakonera du leizeak. Aurrerantz joanda, antzinako mineral mehatzeak daude, burdina ateratzen baitzuten inguru horretatik. Gaur egun, baina, zulo bakarra ikus daiteke. Bidean aurrera eginda, ezkerreko pista utzi eta eskuinerantz joan behar da, aldapa labur, baina gogorrari aurre eginez. Bigarren bidegurutzean ezkerretara eginda iristen da ibilbidea Galarregi tontorrera. Itzultzeko bide berbera hartuta,

NABARNIZKO UDALA

Nabarniz eta Ereño arteko mugan ikus daiteke Munjozuri triukuharria. 12 metroko diametroa eta 1,10 metroko altuera dauzka. Trikuharriak hilobi monumentuak dira, eta Munjozuri 1990. urtean aurkitu zuen Agiri arkeologia taldeak. Baso lan batzuen ondorioz harri batzuk mugitu zituzten, eta hilobi ganbara izan zitekeena aztertu asmoz arkeologi lanak egin zituzten. Lan horiei esker jakin zuten finkatutako lauza bat zegoela, trikuharri baten ganbarari zegokiona. Bidetik jarraituta, Ereñorantz egiten du ibilbideak, geroago, Kurtziaganera iristeko. Hortik, bi aukera daude: hasierako pistatik bueltatzekoa edota Ibarguengo garai zaharretik bueltatzekoa. Azkenengo aukeran Ikazurietatik igarota iristen da ibilbidea Eleixaldera.

Helbidea: Elexalde auzoa, 14 Telefonoa: 94-625 50 77 Faxa: 94-625 65 12 Posta elektronikoa:

udala.nabarniz@bizkaia.org Webgunea: www.nabarniz.eus


q029_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 10:11 Pรกgina 1


q030_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/23 14:19 Pรกgina 1

30 ARRATZU

LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO TURISMO GIDA 2018ko urria

renek. Izan ere, herriko guneak zeharkatzen dituen oinezkoentzako paseatzeko bidearen bitartez Urdaibaiko landazabal Atlantikoak duen paisaia ederrenetarikoa ezagutzera eramango ditu bisitariak.

Arrolako Oppiduma

Natura eta kultura Herriko ondare kulturalak aukera zabala eskaintzen du Arratzun.

N

Iraganari garrantzi handia ematen diote Arratzun, inguruneagaz batera herriaren historia ezagutzeko aukera paregabea emanez.

aturak eta ondareak bat egiten duten herria dugu Arratzu. Landa paisaia ederragaz batera, baselizek, errotek, burdinolek edota dorretxeek apaintzen dituzte udalerriko inguruak. Aberastasun kultural handiko gunea da Arratzu, eta kulturari so egiten dio herriak, kultura bizi egiten du. Iraganaren lekukotasuna ondare baliotsua bilakatzen da Arratzun.

ARRATZUKO UDALA

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean aurkitzen da udalerria, eta turismo kulturala egiteko gune aproposa da benetan. Haran estuz osatutako eremu menditsuak inguratzen du herria, eta Loiola, Elexalde, Zabala, Belendiz, Barrutia, Olesko eta Uarka auzoek osatzen dute. Herriko ondare historiko baliotsua ezagutzeko ibilbide ederra egiteko aukera ezin hobea daukate Arratzu bisitatzera hurreratzen di-

Helbidea: Loiola auzoa, 2 Telefonoa: 94-625 68 84 Faxa: 94-625 54 04 Posta elektronikoa:

udala.arratzu@bizkaia.org Webgunea: www.arratzu.com

Hasteko, Kantauri ekialdeko herrixka gotorturik garrantzitsuenetarikoa dugu Arrolako Oppiduma. Izen bereko mendiaren tontorrean dago kokatuta, eta K.a. IV. eta K.o. I. mendeen bitartean okupatuta egon zen. Urdaibaiko bizimodua eratu zen herrixka honetan. Bere harresiak eta eslaian eraikitako ateak bisitariaren arreta bereganatuko dute. Aztarnategia udako bisita gidatuetan edota aurretiaz erreserba bat eginda bisitatu daiteke, 634 24 37 62 telefono zenbakira deituta.

Artzubi basoa

15. Mendeko zubi erromanikoa dugu Artzubin, edertasun handikoa. Bere inguruagaz batera paisaia ederra sortzen du, ingurumen balio handiko eremuan. Golako ibaiaren gainetik igarotzeko eraiki zen, eta Arratzu eta Mendata arteko mugan dago. Artzubiko basoa erriberako aroztegiko ondare bizia da, eta bertako zura itsasontziak modu tradizionalean eraikitzeko erabiltzen zen garai batean. Arotz, Egurraren Ibilbide Turistikoaren bitartez egurrak eskualdean utzitako ondarearen berezitasunak ondo baino hobeto ezagutzeko aukera daukate bisitariek. Erreserbak egiteko, 634 24 37 62 telefono zenbakira deitu daiteke. Landa bizitza nagusi da herriko auzo lasaietan. Belendizen, adibidez, garai ezberdinetako baserriak daude. Besteak beste, Dolaretxe izeneko baserria. XVI. mendean eraikitako landetxea da, Belendizko antzinako dorre bandokideren gainean eraikitakoa. Herrira hurreratzen direnek badituzte bertan geratzeko arrazoiak, kultura, historia eta natura baitira Arratzu bisitatzeko eta gozatu ahal izateko osagairik nagusienak.


q031_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 18:27 Pรกgina 1


q032_turismo_Maquetaciรณn 1 2018/10/22 18:28 Pรกgina 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.