HITZA Urtekaria 2016

Page 1

URTEKARIA 2016Lore_Maquetaciร n 1 09/12/16 21:36 Pรกgina 1


URTEKARIA 2016Lore_Maquetaciร n 1 09/12/16 21:36 Pรกgina 2


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 3

, Aurkezpena

//

Begiratu eta ikusi

A

LARRAITZ IBAIBARRIAGA ETXABURU LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAREN ZUZENDARIA

zaroaren 16a, 11:30, Bilbo. Aurrean daugakun pantaila itzali dute. Hari begira egon gara ariketak iraun duen bitartean. Emakunderen publizitate eta komunikazio ez sexistaren kode deontologikoa sinatu dugun publizitate agentziak eta komunikabideak gaude bilduta Euskadiko Artxibo Historikoan. Otsailaren 26an Begira aholku batzordeak sustaturiko dokumentua sinatu genuenon hirugarren bilera da gaurkoa. Talde bitan banatu gaituzte, publizitatekoak aldameneko gelara joan dira, komunikabideetan argitaratu/emititu ditugunak aztertzera; komunikabideok iragarkiak ditugu aztergai. Hel-

Lege Gordailua: BI-2906-03 Egoitza nagusia: Arretxinaga etorbidea, 1 - Markina-Xemein Telefonoa: 94-684 44 36 Mutriku. Barrenkale, 19- behea. 943-60 34 68 E-posta: lea-artibai@hitza.eus Webgunea: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus Zuzendaria: Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu. Kudeatzailea: Ama Lur Bedialauneta Ibaibarriaga. Publizitatea: Maribi Fernandez Zabala 600 57 14 26. mfernandez@hitza.eus Testuak: 11barri / Lore Bengoetxea Ibazeta Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA | Berriatuko Udala | Amaia Egia | Lide Ferreira [Irutxuloko Hitza] | McOnak | Ahaztuen Oroimena Elkartea | Eguzki talde ekologista | Alejandra Goikoetxea | Ibai Muñiz | Juan Mari Onaindia | Araitz Bedialauneta Ikazuriagagoitia | Bizkaiko Foru Aldundia | Markina-Xemeingo Herri Biblioteka | Geoparkea | Zeresana | Aurrera Mendi Taldea | Lekeitioko ikasleak | Jon Bernardez | Jon Andoni Arrizabalaga | Euskadiko Automobilismo Elkartea [EAF] | Euskaltzaindia. Diseinua eta maketazioa: 11BARRI-Eli Azpiazu Armaolea. ERREDAKZIOA Mutriku-Ondarroa-Gizaburuaga Nerea Bedialauneta Alkorta 607 49 01 63 ondarroa@hitza.eus; mutriku@hitza.eus Etxebarria - Lekeitio - Markina - Xemein Eider Mugartegi Urizarbarrena 607 49 01 60 markina-xemein@hitza.eus; lekeitio@hitza.eus Aulesti - Berriatua - Ziortza Bolibar Asier Alkorta Bengoetxea 607 49 01 67 / lea-artibai@hitza.eus Munitibar - Amoroto - Ispaster - Mendexa Aintzina Monasterio Maguregi 647 35 53 32 /ea@hitza.eus

Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ko kideak eta Lea-Artibai eta Mutrikuko beste 65 eragile

burua: indarkeria sexistari loturiko galdetegia osatzea. Ikusi dugun lehen iragarkia telebistarako egindakoa da; laktosarik gabeko esne batena. Emakume pila bat daude pantailan, gazteak eta adin ertainekoak; irribartsu daude; umeen zainketan, lanpostuetan, erosketetan, kirola egiten..., guztia irribarrea galdu barik. Superwomanak. Ohiko esterotipoetatik ihes egitea izango zen, beharbada, egileen nahia, baina betiko kontuetan jausi dira. Hurrengoak ernegatu egin nau. Argazki/koadroak era erraz batean eskegitzeko balio duen itsasteko zinta batena da. Pantailaren ezkerreko aldean, 30 urte inguruko emakume bat, ultze bat paretean sartu ezinik; eskuman, beste emakume bat, 6

2016 URTEKARIA

3 ›››

bat urteko semea ondoan duela; bien artean ari dira zinta «magikoa» ipintzen. No comment. Lehen ariketa amaitu dugu. Atsedenaldi labur bat egin eta gero, gela bakarrean bildu gara guztiok. Pausoak emateaz hitz egin dugu, eta datorren urtera begirako konpromisoak zehazteko premia azaleratu dugu. Izan ere, asko daukagu egiteko. Komunikabideok asko egin dezakegu. Asko, pausoak banan-banan, baina irmo emanez. Eta zuk ere asko egin dezakezu. Publizitate edota komunikazio sexista bat ikusten baduzu emakunde.begira@euskadi.eus helbidera bidal dezakezu zure kexa. Hori bideratzea izan daiteke lehen pausoa, Berdintasun eza, izan ere, ez da berez sortzen, egin egiten dugu.

. Aurkibidea Euskara.

04

Ekonomia.

05

Kirola.

06

Kultura.

07

Politika.

08

2016 Zenbakietan.

09

2016, hilez hil. Urtarrila. Otsaila. Martxoa. Apirila. Maiatza. Ekaina. Uztaila. Abuztua. Iraila. Urria. Azaroa. Abendua.

12 16 20 24 28 32 36 40 42 46 50 54

2016AN HITZA DIRUZ LAGUNDU DUTEN UDALAK:

Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Mutriku, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar.

JARRAI GAITZAZU SAREAN ERE:

Hitza-k Bai Euskarari

www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (orrialdea)

@leakohitza

Hitza app

Argazki galeriak


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 4

// 4

Andres Urrutia, beste lau urtez euskaltzainburu ONDARROA //Hizkuntza Aka-

demiaren osoko bilkurak Euskaltzaindiaren Zuzendaritzan jarritako konfiantza berreitsu zuen Bilbon egindako batzarrean, eta, horrenbestez, euskaltzainek Andres Urrutia berretsi zuten euskaltzainburu. Urrutia 2004tik dago karguan.

Euskara

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ziortza-Bolibar Uemako kide egin zen ZIORTZA-BOLIBAR //Ziortza-Bolibarko Uda-

lak Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki zuen apirilaren 18ko osoko bilkuran. Ziortza-Bolibarrek 426 bizilagun dauzka, eta %90 da euskalduna. Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman

Hiru udalek .eus domeinua aktibatu dute

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Otsailean hartutako erabakiari jarraiki, Markina-Xemeingo Udalak .eus domeinua aktibatu zuen, “domeinu horrek euskararen aldeko apustuan duen garrantziaz ohartuta”. Markina-Xemeinekin batera, beste udalerri birek ere emana dute pausoa: Aulestik eta Mutrikuk.

AKARREGI HAGIN KLINIKA

sartzearen aldeko bozka eman zuten, eta EAJren hiru zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren. Maiatzaren 28an Uemako udalerrietako ordezkariek Leitzan (Nafarroan) egin zuten batzar Nagusian erabaki zuten Ziortza-Bolibar Ueman sartzea.

Enpresak, euskara planetan murgilduta LEA-ARTIBAI //Elhuyrrek aipamen berezia egin zion Berria-

tuko Cikautxo enpresari, lantegian euskara plana ezartzen egiten duen lanarengatik -argazkian-. Bestalde, Etxebarriko Eikak euskara biziberritzen egindako lana aurkeztu zuen Hitzargiak ekitaldian, Donostia 2016 ekimenaren baitan.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 5

Ekonomia Ekonomia

Goi-prestakuntza duten profesionalak, lanerako bidean LEA-ARTIBAI // Mexiko, India

Bi lagun hil ziren portuko izotz fabrikaren leherketan

eta Turkiatik etorritako ikasleak elkarregaz bizi izan dira Lea Artibai ikastetxearen egoitzan, TEP proiektuaren baitan. Bederatzi urtean gutxienez 180 unibertsitate-tituludunen enplegatzeko aukerak hobetzea da helburua.

ONDARROA //Bi ondarrutar (J.E. eta A.B.) hil ziren martxoaren 14an Egidazu Kaian dagoen Santa Klara izotz fabrikan gertatutako leherketan, amoniako isuriagatik. Gehiengo sindikalak deituta, lan istripua salatu zuten martxoaren 16an, Ondarroako kaleetan. Sin-

TMA-ko langileen kontrako epaiketa salatu zuten

Cikautxok lantegi berria ireki zuen Errumanian

ETXEBARRIA //Talleres Meca-

BERRIATUA // Lantegi

nicos Arakistain enpresako langileek 2013an egindako mobilizazioen harira, enpresako arduradunak salaketa penalak jarri zituen, eta mobilizazioak deitu zituzten.

// 5

berrirako inbertsioa 8 milioi eurokoa izan zen, eta jariakinak eroateko produktuak fabrikatuko dira, automobilgintzaren sektorerako.

Roal CBkoek hitzarmena ezartzea lortu zuten

BERRIATUA //Berriatuko Gardotza Industrigunean dagoen Roal CB enpresako langileek Kimiketako hitzarmena ezartzea lortu zuten, eta, horrenbestez, 800 euroko soldata edukitzetik, 1.300 euroko soldata gordina kobratzera pasa ziren. “Borrokatuz” lortutako hitzarmena zela esan zuten.

dikatuetako ordezkariekin eta izotz fabrikan hildako bi herritarren senideekin batera, ehunka herritar batu zituen deialdiak. Era berean, jarraipen zabala eduki zuen sindikatuek deitutako bi orduko lanuzteak, eta herriko saltokiek bat egin zuten lanuzteagaz.

Diruaren banaketa justuagoa exijitu zuten LEA-ARTIBAI //LAB sindikatua Gernika-Lumoko Ogasunaren

aurrean batu zen. “Ogasuna ere gaur egungo pobreziaren erantzule da”, adierazi zuen. Indarrean dagoen legeak gizarte eredu injustua bultzatzen duela adierazi zuen, eta diruaren banaketa sozialagoa eta orekatuagoa exijitu zuen.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 6

// 6

Eskualdeak taldea eduki zuen Basque Expedition Race-n // Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroako lau kirolarik Getxon lehiatutako Basque Expedition Race iraupen luzeko abenturazko proban parte hartu zuten, taldean. Mendi bizikleta, trekking-a, kayak eta orientazioa izan ziren diziplina nagusiak.

LEA-ARTIBAI

Kirola

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ondarroa Arraun Elkartea TKE ligara igo zen ONDARROA // Antiguako Ama traineruko arraunlariek inoizko emaitzarik onenak lortu zituzten. KAE liga irabazi eta igoera fasean TKE ligan lehiatzeko txartela lortu zuten, Ares talde galiziarragaz batera. “Gorengo mailara bueltatzea lortu dugu azkenean.

Aurten erakutsi dugun maila ez sinisteko modukoa izan da. Gazteekin eta herriko harrobiagaz gogor ibili gara beharrean, eta momentu txarrak egon badira ere, hobetzen joan dira”, adierazi zuen Gorka Elordi Ondarroa Arraun Elkarteko presidenteak.

Eskualdeko triatleten lana saritu zuten

Xistera proiektua aurkeztu zuten

boraldian triatloi eta duatloi zirkuituetan garaipena lortu zutenak saritu zituzten. Beste sari batzuen artean, Euskal Herriko Triatloi Zirkuituari zegokionez, Koaxiko Nagore Elu eta Arantza Burgoa eta Garraitzeko Paul Goitia saritu zituzten.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Euskal Herriko Xistera Kluben Kirol Kluba aurkeztu zuten urtarrilaren 9an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, erakunde, klub eta zaleen aurrean. Klubak indartu, berriak sortu eta txapelketa indartsuak antolatzeko asmoa erakutsi zuen proiektu berriak.

LEA-ARTIBAI //Euskal Herriko Triatloiaren V. Galan, 2015 den-


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 7

Literaturaren amuari haginka egiteko gonbitea ONDARROA // Euskal sorkun-

tza protagonista izan zen, Ondarroan, urriaren 27tik azaroaren 1era, Literatur Amuak jaialdian. Literatura ardatza hartuta egiten den jaialdiak bosgarren urtea bete zuen, eta hainbat diziplinari egin zitzaion leku.

Kultura

// 7

Kulturgileak Durangoko plazara atera ziren LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Lea-Artibai eta Mutrikuko idazle eta musikagileen lan oparoak lekua izan zuen Durangoko azokan. Bertoko idazleek idatzitako hamazazpi liburu plazaratu zituzten argitaletxeek, nobela, ipuin, saiakera, historia eta komiki artean.

Augustin Zubikarai nobela beka, Katixa Agirreren lanarentzat

Lizardi Saria, Nerea Arrien lekeitiarrarentzat

ONDARROA // Katixa Agirre gasteiztarraren Amek ez dute idazten nobela proiektuak irabazi zuen Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria.

LEKEITIO //Nerea Arrienek irabazi zuen Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Saria. Aurkeztutako hamalau lanetatik Arrienen Pentsatzeko Txokoa nagusitu zen.

Herri arrantzaleen abestiak, disko bakarrean

Batzuk, gainera, liburu bat baino gehiagorekin azaldu ziren, Miren Agur Meabe lekeitiarra, adibidez. Diskoei dagokienez, Keu Agirretxea (Ondarroa), Solte (Munitibar) eta Txuma Murugarrenen (Mutriku) azken lanak eskuratzeko era egon zen.

Peru Abarka lehiaketako lana aurkeztu zuten

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Mutriku, Ondarroa, Lekeitio eta

MARKINA-XEMEIN //Peru Abarka lehiaketaren album berria

Debako 420 ahotsak batuta, diskoa plazaratu zuten. Ramon Perez Laspeñas musikariak proiekturako propio sortutako orkestazioarekin, filmeetako soinu banda antzerakoa osatu zuen Axular Arizmendi musikari eta ekoizle mutrikuarrak.

aurkeztu zuten Markina-Xemeingo udaletxean. Beroki gorria izeneko lana Patxi Zubizarretak idatzi eta Yolanda Mosquerak ilustratu zuen. Zubizarretaren lanak 36ko gerran Southamptonera bidali zituzten umeak ditu protagonista.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 8

// 8

Bertokoen kontrako epaiketak albiste izan ziren LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Akordiora helduta, kartzela saihestu zuten 04/08 auziko ezker abertzaleko 35 inputatuek, tartean, Mikel Etxaburu ondarrutarrak. Urtarrilaren 13an jakin zen albistea, eta epaitegietatik Lea-Artibai eta Mutrikuko bizilagunekin lotuta 2016an etorriko ziren albisteetatik lehenengoa izan zen. Apirilean, Auztegi Gorenak Iñaki Goioaga (Munitibar) senataria auzipetu zuen, «ETAren aginduetara aritzen zen abokatu taldekoa» zela iritzita. Kartzela saihesteko, 6.000 euroko bermea ezarri zion, pasaportea kendu, eta hil bakoitzeko 1ean eta 15ean, etxetik hurreren duen auzitegira deklaratzera joan behar zela ebatzi zuen. Beste alde batetik, Auzitegi Nazionalak Tetxu Meabe Derteano lekeitiarra epaitu eta absolbitu zuen, azaroan. Jabi Goitia Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldia antolatzea egozten zion.

Politika

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kartzeletako egoera kezkaz jarraitu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Euskal presoen

egoerak kezka eragin du 2016an, eta mobilizazioak bata bestearen atzetik etorri dira. Hartu Trena izan da esanguratsuenetakoa. Ekimena Lea-Artibai eta Mutrikura etorri zen urtearen lehen zatian, atxikimenduen bila. Horrez gain, euskal preso politikoak preso dituzten Espainiako eta Portugalgo espetxeeetara martxak ere egin zituzten otsailean, besteak beste. Larriki gaixorik dauden hamar lagun daude espetxean, euretako bat, Ibon Iparragirre ondarrutarra. «Osasun eskubidea berez zapalduta badago, larriki gaixorik dauden presoen kasuan zapalketa hori areagotu egiten da, eta euren gaixotasunak aurrera egiten du», adierazi zuen Urtza Alkorta Sarekideak. Ibon Iparragirre ondarrutarrak HIESA du, C3 estadioan. Haren ama Angelita Burgoak salatu zuenez, kartzelak eragin negatiboa du Iparragirreren kasuan. Arantza Zulueta, isolamenduan Ekainean, EH Bilduk Arantza Zuluetaren eta Alfonso Zenon abokatuaren agerraldia eska-

tu zuen Legegbiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordean. Zulueta Puerto III-ko kartzelan dago, jaioterritik 1.000 kilometrora, eta, hortaz, EH Bilduk agerraldia bideokonferentziaz egin zezala eskatu zuen. EH Bilduk «Zulueta pairatzen ari den tratu krudel eta gizagabea» saltu nahi izan zuen. Zuluetak hiru urte daramatza isolamendu egoeran, kartzelaratu zutenetik, eta egoera hori aurten ere behin eta berriz salatu dute haren lagunek eta senideek. 2016an, Aingeru Cardañok (Munitibar), Eneko Etxaburuk (Ondarroa), Andoni Larizek (Ziortza-Bolibar) eta Andoni Gabiola Toñua-k (Lekeitio) kartzelatik irten zuten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 9

31.751

2016 zenbakitan

2 Biztanleak

] Lea-Artibai eta Mutrikun. Horretxenbeste biztanle daude berton erroldatuta. Gehiago dira hil direnak jaio direnak baino: 226 lagun jaio dira, eta 256 hil.

1.312

2 Langabetuak

] Lea-Artibai eta Mutriku. 2016ko azarora arte, Lea-Artibai eta Mutrikuko langabetu kopurua. 2015ean baino 211 gutxiago. ] Herri handienetan. Ondarroan, 438 langabe; Lekeition, 300; Markina-Xemeinen, 185 eta Mutrikun, 231. ] Langabezia beheruntz. 2009an, 1.214 langabetu zeuden; 2010ean, 1.364; 2011n, 1.447; 2012an, 1.710; 2013an, 1.836; 2014an, 1.742; eta 2015ean, 1.523. Ehunekotan, Ondarroan daude langabetu gehien, %10,88, eta Gizaburuagan gutxien, %0,98. ] Inflexio puntua 2007tik 2008ra. 2008an, langabeziak goranzko joera hartu zuen; eta 2013an, beheranzkoa. Beheranzko joerari eusten dio.

]

HERRIZ HERRI. AZAROAREN 30ERA ARTE

HERRIAK Jaiotzak Amoroto 3 Aulesti 7 Berriatua 11 Etxebarria 5 Gizaburuaga 1 Ispaster 3 Lekeitio 36 Markina-Xemein 45 Mendexa 2 Munitibar 4 Mutriku 45 Ondarroa 62 Ziortza-Bolibar 2 GUZTIRA 226

Heriotzak 2 6 9 8 4 3 51 41 2 5 33 85 7 256

Errolda 425 659 1.257 751 215 725 7.321 4.986 454 474 5.379 8.679 426 31.751

// 9


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 10

Hitzak berrikuntza etengabean jarraitzen du Asteburuetako lana

//Astegunean modura, asteburuan ere, informazioa, argazki galeriak eta bideoak jasotzeaz gain, Interneteko jarioa ere bermatzen da.

Berrikuntzak

//2016an HITZA APP sortu genuen. Orain, 2017an, APPa goitik behera berrituko dugu. Horrela, albisteak, publizitatea, unean uneko jakinarazpenak, agenda eta beste hainbat aukera eskainiko ditugu. // Argazki galerien biltegi berria sortu da (Flickr). Webgunetik sarrera zuzena jarri da erraz ikusi ahal izateko.

%42

Webguneetako datuak

• Lea-Artibai eta Mutriku: Iazko datuekin alderatuz, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren webguneak (www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus) %42-ko gorakada eduki du. • 2017an webguneetan ere atal berriak estreinatu, webguneen itxura aldatu eta beste hainbat hobekuntza egingo ditugu.

Harpidedunak ezinbestekoak zarete gure, denon proiektu honek aurrera egin dezan; Lea-Artibaik eta Mutrikuk egunero eta euskaraz informazioa jasotzen jarrai dezaten. Eskerrak eman nahi dizkizuegu harpidedunoi, eta harpidedun egitera animatu oraindik harpidedun ez zaretenoi.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 11

Eragileen konpromisoa 2016an, eskualdeko eragileek HITZAri bultzada ematen jarraitu dute. Gainera, Cikautxo, Danobat eta Kide enpresek, Okamika industrialdeak, Uhagon kulturguneak, Ipargorri elkarteak eta EA alderdi politikoak Hitza diruz laguntzeko konpromisoa hartu dute.

Ipargorri Elkartea


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 12

12

> URTARRILA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Mikel Urdangarinek Ikusgarriko saioagaz hasi zuen bira

LEKEITIO // Lekeitioko Zinemazale Elkarteak 2016an pelikulak eman eta kultur ekimenak antolatzeko konpromisoa hartu zuen, eta horren haritik, Mikel Urdangarinen kontzertua prestatu zuen, Ikusgarri aretoan. Zornotzako abeslariak era horretara ekin zion 2016ko birari.

345 mendizale batu ziren ermiten ibilbidean BERRIATUA //Urtero legez, urte berriko lehe-

nengo domekan, mendizaleek hitzordu berezia eduki zuten Berriatuan. Ume, gazte zein heldu, ermiten ibilaldia egiteko batu ziren. Erantzun zabala lortu zuen deialdiak, 345 lagun batu ziren-eta; haietatik 100 baino

gehiago, berriatuarrak. Haizea bidelagun izan bazuten ere, ateri joan zen eguna. Gero eta jende gehiago batzen du Berriatuko ermiten ibilaldiak. 2015eko deialdian lortu zen parte hartzerik altuena. 400 lagun elkartu ziren orduko deialdi hartan.

Hamar mendi igotzeko erronka

Bertsozaleen galdu ezinezko hitzordua

arrakastasuaren ostean, Udaleko Kirol Batzordeak 100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo ekimena jarri zuten martxan. 2016an zailtasun desberdineko 25 mendiko zerrenda egin zuten, eta haien artean hamar aukeratzeko gonbitea egin.

ONDARROA //Bertso eskolak eta udalak antolatutako ekitaldian, bertsozaleek Beikozini aretoa bete zuten, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Eneko Abasolo Abarkas eta Jone Uriaren saioa ikusteko. Bide batez, Ahuakemonala lehiaketako saria eman zuten: Beñat Goya lezotarra izan zen irabazlea.

ONDARROA //2015ean Kalamendira egunero baietz kanpaina


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 13

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Urtarrila

// 13

Eguzkik Gabonetan hondakin gehiegi sortu izana salatu zuen

36ko gerrako babesleku bat agertu zen Urberuagan

Aurkitu zuten 36ko gerrako babeslekua, barrutik.

MARKINA-XEMEIN //

Errepidea hobetzeko lanak egitean azaldu zen, baina berriro estali zuten Urberuaga auzoan, BI-633 errepideko lanetan, La Francesa ondoko zuloaren estaldura kendu eta 36ko gerrako babesleku bat azaldu zen. ADES espeleologia taldekoek aurkitu zuten, eta Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteari jakitera eman. Elkartea hasita zegoen

memoriaren espazioen zerrendan sartzeko proposamena aztertzen, baina zuloa berriz estali zutela konturatu ziren. “Aldundiarena den lan publiko horrek memoriaren ondarea izendatu beharko litzatekeen toki hau berriro estali eta bat-batean desagerrarazi egin du”, salatu zuten. 1936ko urrian egindakoa Babeslekua 1936ko urriaren 20tik azaroaren 14ra egin zuten. Izan ere, 1936ko urriaren 4an, inguruan frentea egonkortu zenean, gudari eta milizianoz bete ziren Urberuaga-

ko bainuetxea eta inguruko hotelak. Kuartel nagusia bihurtu zen gunea, eta agintaritza zein funtzionamendua bermatuko zuen pertsonalaz gain, aldioro, hiru batailoi kokatu ziren. La Francesa deituriko eraikinaren alboan, bainuetxearen aurrealdean, erreka eta bidearen bestaldean, harkaitzean landatutako tunel erako babeslekua egin zuten. Bainuetxearen atzealdean, beste babesleku bat ere egin zuten, eta II. Mundu Gerran, bainuetxea eta ingurua Frantziatik ihes egindakoen kontzentrazio esparru izan zen.

2016 20 16

URTE

on bat opa

dautsuegu!

LEA-ARTIBAI//Azken urteetan Gabonak “neurririk gabe kontsumitzeko” ospakizunak direla esateaz gain, kontsumo ez arduratsu horrek hondakin asko eragiten dituela salatu zuen Lea-Artibaiko Eguzkik. Herritar batzuk hondakinak sailkatzen eta birziklatzen ahalegintzen direla esan zuen, baina beste askok zabor guztia nahastuta botatzen dutela. Horrela ba, Eguzkikoek kaleetan ikusten den irudia “negargarria” dela adierazi zuten. Errealitate horren aurrean, gogoeta egiteko eskatu zieten herritarrei. Gutxiago kontsumitzeko eta ondorioz hondakin gutxiago eragiteko gomendioa egin zuten. “Sortzen ditugun hondakinak berrerabili eta birziklatu egin behar dira. Bestela, jai daukagu”, nabarmendu zuten.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 14

››› //

14

Urtarrila

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kanposantuaren ordutegia mugatu zuten

Ondarea ezagutzera emateko panelak

MUTRIKU //Kanposantuko zenbait hilobitan kalteak eragin zituztela eta, udalak hilerria ireki eta ixteko ordutegia mugatzea erabaki zuen. “Hilerria herritik urrun geratzen da, eta kalteak ergin nahi dituztenek horretarako aukera edukitzen dute, jendearengandik ezkutuan”, adierazi zuen Jose Angel Lizardi alkateak. Horrenbestez, hilerria 11:00etatik 18:00etara zabaltzea erabaki zuten; udan, 19:00ak arte.

MUTRIKU //Euskal Kostaldeko Geoparkearen Interpretazio planaren baitan, udalak panel informatiboak jarri zituen, herritarrei zein bisitariei herriaren historia, monumentuen garrantzia eta bertoko kultura eta ohituren berri emateko helburuarekin. Mutriku, euskal itsasoaren talaia izenburupean, hamairu panel jarri zituzten eraikin, kale eta gune garrantzitsuenetan, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Iñigo Andonegi, bertsopaperetan onena

Perkusio ikastaro arrakastatsua

MUTRIKU // Urtarrilaren 16an, Mutrikuko Bertso Eskolak 27. Okelar anaiak bertsopaper sariak banatu zituen. Helduen kategorian, Iñigo Andonegik irabazi zuen, eta gazteenean, Aner Peritzek. Hamazazpi lan aurkeztu zituzten, kalitate onekoak, antolatzaileek adierazi zutenez.

MARKINA-XEMEIN //Urtarrilaren 23an, dozena bat lagun batu

ziren Uhagon kulturgunean Esti Arriola berriatuarraren eta Miren Urresti ondarrutarraren azalpenak entzun eta perkusioaz gehiago jakiteko. Hiru ordutan, Ondarroako Andrabandak utzitako danborrei ematen ibili ziren.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 15

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Esku pilota taldeak Serafin Ibarra omendu zuen 17an, Serafin Ibarra Markina-Xemeingo Esku Pilotako Taldeko kide eta urte askoan pilota irakasle izan dena omendu zuten Uni frontoian. Besarkada eta esker onak jaso zituen, eta berari egokitu zitzaion Binakako Txapel-

ketako partida nagusiko txanpona jaurtitzea. Unian, Bengoetxea VI-Untoria eta Altuna III-Merino II.aren arteko lehia estua ikusteko aukera egon zen. Altuna III. eta Merino II. izan ziren irabazle, 20-22ko markagailuagaz.

Andoni Garciaren lana, dFerian

Lekeitiarren musika, kanpora

ONDARROA //Andoni Garcia Alkorta diseinatzaile ondarrutarrak egindako diseinua aukeratu zuten Donostiako dFeria 22. Arte eszenikoen azoka irudikatzeko. Garciak 1.100 euro eskuratu zituen.

LEKEITIO // Urtarrilean, McOnak talde lekei-

MARKINA-XEMEIN //Urtarrilaren

tiarrak kontzertuak eskaini zituen Oviedon (Asturias) eta Vigon (Galizia), Galarrena lana aurkezteko. Beste bi emanaldi ere prestatu zituzten, Euskal Herrian.

›

Urtarrila

// 15

Ondarroa-Lekeitio itsasabazterra, itsas haztegietarako egoki LEA-ARTIBAI // Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterra itsas haztegietarako interes eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, hiru espezieren hazkuntza estentsiborako poligonoa ezartzeko helburuagaz. Lekeitio eta Ondarroa arteko itsasbazterraren barrualdeko uretan kokatutako eremuak 556,5 hektarea ditu, eta intereseko eremuan, muskuilua, ostra eta itsas trikua hazi ahalko dira, merkataritzaren ikuspuntutik interes handiena duten espezieak direla eta. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailaburuak egindako izendapena 2014-2020 aldirako Euskadiko akuikulturaren garapenerako plan estrategikoaren baitan sartzen da.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 16

16

> OTSAILA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Turismo Mahaiak herriko planoa kaleratu zuen

MARKINA-XEMEIN //Turismo Mahaiak lehen proiektua kaleratu zuen, herriko planoa, turistei zein bisitariei begira. Herritik mugitzeko informazioa falta zelako erabaki zen planoa ateratzea. Ibilbide proposamenak eta zerbitzuei buruzko informazioa ere jaso zuten planoan.

Artibai Mendigoizale taldeak 70 urte bete zituen MARKINA-XEMEIN // Artibai Mendigoizale

taldeak 2016an ekintza bereziak egingo zituela aurreratu zuen, 70 urte betetzen zituela eta. Kalamuan orientazio mahaia jartzekotan zirela aurreratu zuten, Alpinoren sorrerako lehen irteera haraxe izan zela

Josu Arrizabalaga alkateak dimititu egin zuen

ONDARROA //Josu Arrizabalaga Ondarroako alkateak dimisioa aurkeztu zuen, “arrazoi pertsonalengatik”. Ostean, alkate berria izendatzeko prozesua zabaldu zen, herri batzarren bidez. Erabakia hartu bitartean, Zunbeltz Bedialaunetak hartu zuen kargua, eta hura aukeratu zuten, azken buruan, alkate.

gogoratuaz, eta udazkenean jardunaldi mikologikoak egingo zituztela. Betiko modura, inguruko mendi taldeekin irteera bateratuak egingo zituztela esan zuten, eta ume eta gaztetxoei zuzendutako irteerak ere bai, mendizaletasuna sustatzeko asmoz.

Arraina herrian bertan erosteko aukera BERRIATUA//Udalaren ekimenez, arraindegi ibiltaria etor-

tzen hasi zen, martitzen eta barikuetan. Arraina benta amaitu eta jarraian eroango dute, 09:00ak aldera, eta 13:00ak arte egongo da erosteko aukera. Jon Arriola alkatea pozik azaldu zen lehen egunetan eduki zuen erantzunagaz.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 17

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Otsaila

// 17

Inauteriak antzar barik egitea erabaki zuen udalak

Duindduzek etxebizitzen %40 hutsik dagoela esan zuen

Letraukuako babes ofizialeko etxeak.

LEKEITIO //

Azterketa egin zuten kalerik kale etxe huts kopuru zehatza jakiteko Lekeitioko Duindduz! talde eragilea etxebizitzen arazoa kaleratzen hasi zen, eta, horren baitan, herrian zenbat etxe dauden hutsik aztertu zuten, kalerik kale eta auzorik auzo. Lekeitioko etxeen %40 hutsik dagoela azpimarratu zuen Duindduzek. Euren esanetan, gainera, kale

eta auzune batzuetan, gehiago dira hutsik dauden etxeak beteta daudenak baino. “Gure ustez, horrek ondorio argi bat erakusten digu: etxebizitza bat edukitzeko eskubidea denok dugula onartzen badugu, ONUk eta Giza Eskubide Kartak aitortzen duten moduan, konponbidea etxe hutsen erabileratik etorriko dela”, adierazi zuten. Espekulazioaren ondorioak Duindduzen ustez, arazoaren muina da etxebizitza bizitzeko tresna bat izan beharrean merkatuaren barruan espekulatzeko tresna

izan dela. “Horren eraginez, gure herrian etxebizitza asko eraiki dira, baina populazioa ez da hazi; eta etxeak ez daude eskuragarriago. Ostera, gure herrian gero eta etxebizitza huts gehiago egotea ekarri du”, nabarmendu zuten. Etxebizitza hutsaren definizioa “Etxebizitza politika eraginkorrak” dituzten estatuetan oinarrituta, Duindduzekoek horrela definitu zuten etxe huts bat: urtean dauden opor (28) + asteburu egunen (52 x 2) erdia baino gutxiago (70) erabiltzen dena.

MARKINA-XEMEIN // 2016ko aratusteetan, antzar jokorik ez egitea erabaki zuten, kultur batzordean lehenengo, eta jai batzordean gero. Hiru arrazoi eman zituzten: antzar jokoa animalienganako tratu txarrak sustatzen dituen jokoa izatea, azken urteetan ikusle kopuruak beheruntz egitea eta azken urteotako antolatzaileek antzar jokoa antolatzeari uzteko erabakia hartuta edukitzea. Antzar jokoa, oilo jokoa eta oilar jokoa Landetatik ekarritako jokoak dira. Markina izan zen antzar jokoa antolatzen hasi zen Bizkaiko lehen herria. Antzar jokoa egiten den beste herri batzuetan modura, azken urteotan eztabaida eragin du aratuste igandean Markina-Xemeinen egin izan den zaldi gaineko jokoak. Mantentzearen aldekoen eta kontrakoen iritziak kalean egon dira.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 18

››› //

18

Otsaila

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Ondarrutarren elkartasuna saritu zuten

Inude eta artzainez betetako bazterrak

ONDARROA //Euskadiko Fibrosi Kistikoaren elkarteko zuzenda-

LEKEITIO//Otsailaren 20an, inude eta artzainek doinuz eta ko-

ritzak Ondarroako herria saritzea erabaki zuen, “fibrosi kistikoa dutenen etorkizun oparoago bat lortzeko borrokan emandako etengabeko babesagatik”. Sariak gaixotasuna dutenen eskubideen defentsan, zabalkundean eta babesean laguntzen duten pertsona edota erakundeen lana ezagutzera ematea aitortzen du. Elkarteak estreinako egiten zuen mota honetako aitortza.

lorez jantzi zuten Lekeitio. Urtero modura, kalejira alaia egin zuten, Aittitta Makurraren doinuek lagunduta. Trinketetik irtenda, Paskual Abaroa, Tala, Arranegi eta Independentzia plazako ibilbidea egin zuten, hasteko. Plazan, saioa eskaini zuten, eta handik, Eskolapera joan ziren. Hantxe amaitu zituzten egun horretarako prestatutako ekimenak.

Gaztetxea bultzatzeko ahaleginean tinko

Radixuk 48 ordutan jarraian emititu zuen

MUTRIKU // Gazte asanbladako kideek Gaztetxea biziberritu

ONDARROA //Urtero modura, Radixu irratiak 48 orduko eten-

nahian hasitako bidetik, otsailean, Santa eskea, film emanaldia, dokumentala, solasaldia eta kontzertua prestatu zituzten. “Ilusioa eta eskura ditugun baliabideak erabilita, geuk eta geuretzat antolatutako egitarau anitza eskaini nahi dugu”, adierazi zuten.

gabeko emisioa antolatu zuen, kasu horretan testuinguru berezi batean, 25. urteurreneko ekitaldien baitan. Era horretara, urte hauetan guztietan irrati librean ibilitakoak programetan parte hartzera gonbidatu zituzten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 19

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Galarrena taberna bat baino gehiago dela esan zuten aurrera, Galarrenan ekimenez betetako egitaraua egongo zela aurreratu zuten. Egitarau zabal horregaz, Galarrena taberna bat baino askoz gehiago dela berretsi nahi izan zuen Galarrena Elkarteak, eta herritarrentzat ateak zabalik

edukitzeaz gain, herriari ekarpen kultural, sozial zein politikoa egiteko helburua duela nabarmendu zuen. “Helburua herritarei gai ezberdinen inguruan harremantzeko espazioak erraztea da”, gogoratu zuten Galarrena Elkartekoek.

Informatzeko bide berriak

Gimnasioko ateak, zabalik

ISPASTER // Udala helbide elektronikoaren eta WhatsApp aplikazioaren bitartez zabaltzen hasi zen iragarki tauletan jartzen zuen informazioa. Horretarako, udaletxean izena eman beharra zegoen.

GIZABURUAGA //Egin berri, udal gimnasioa

LEKEITIO //Otsailetik

doan probatzeko aukera eman zuten. Instalazioetan sartzeko 35 giltza banatu zituzten. Martxotik aurrera erabiltzaileek kuotak ordaindu beharko zituztela aurreratu zuten.

Otsaila

// 19

Udalak ortu publiko gehiago jarri zituen herritarren eskura MARKINA-XEMEIN //Barroeta-

ko ortuetara herritar gehiago hurreratzeko helburuagaz, ortu publikoen hirugarren fasea jarri zuen martxan Markina-Xemeingo Udalak. Izena emateko baldintza bakarra zen Markina-Xemeinen erroldatuta egotea eta beste lursail propio edo publikorik ez edukitzea. Ortua bost urterako eman zuten, eta norberak kontsumitzeko ortuariak ereiteko baino ezin zen erabili. “Horregatik, galarazota dago ortu horietako produktuak saltzea”, azaldu zuen udalak. Barroetako ortu publikoen proiektua 2012. urtean jarri zuten martxan, eta eduki zuen onespena kontuan hartuta etorri ziren beste fase biak.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 20

20 > MARTXOA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gazte Asanbladak X. Kalamura igoera antolatu zuen

ETXEBARRIA //Iban Murua elgoibartarra mutiletan eta Garazi San Pedro atxondoarra nesketan izan ziren garaile Kalamua igoeraren hamargarren urtean. Euriari eta hotzari aurre eginez, hogei lagunek eman zuten izena 5 kilometro eta 600 metroko maldako proba egiteko.

Artedrama topaketa, antzerkigintzaren arnasgune AULESTI //Hamaikagarrenez egin zuten Au-

lestin Artedrama, eta, beste urte batez, jendetza batu zen. Antzerki ikastaroak zein emanaldiak arrakastasuak izan zirela adierazi zuten antolatzaileek, eta edukitako emaitzagaz pozik zeudela gehitu. «Herrita-

Haur liburuak erabiltzen ikasi zuten gurasoek

MARKINA-XEMEIN //Yolanda Arrieta idazleagaz kontu-kontari ibili ziren gurasoak Herri Bibliotekan. Umeekin liburuak irakurtzean zelan jardun eta zer egin azaldu zien Etxebarriko idazleak. Haur literaturaren ahozko baliabideak ezagutu zituzten modu praktikoan, jokoaren eta irudimenaren bitartez.

rrentzat ere esperientzia aberasgarria izaten da. Herriak zuzenean parte hartzen du, eta, oro har, parte hartzaile guztien artean oso saltsa polita sortzen da; aste kultural bat sortzen da Aulestin, eta antzerkigintzarako arnasgune bihurtzen da», esan zuten.

Pertsonaia ezagunetan inspiratuta BERRIATUA //Udalak eta liburutegiak antolatuta, Berriatuko I. ipuin eta marrazki lehiaketa martxan jarri zuten, 8 urtetik gorakoentzat, herriko pertsonai ezagun eta historikoen inguruko ipuinak sortu eta literatur sorkuntzari bidea zabaldu nahian. 2016ko pertsonaia Kaxero Gaupasero izan da.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 21

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Martxoa

// 21

Aldundiak etxeko hondakin txikiak jaso eta berrerabiliko ditu

176 etxebizitza hustu zituzten lur jausien arriskuengatik

Etxetik irten beharra eduki zuten batzuk.

ONDARROA //

Alokabidek bulegoa zabaldu zuen, bizilagunen premiei urgentziaz erantzuteko Kamiñalderako bideko lur jausiak sortutako arriskua zela eta, San Ignazio kaleko 176 etxebizitza hustu egin behar izan zituzten. Fernando Azpiri Euskal Geologoen Elkargo Ofizialeko kideak esan zuenez, Ondarroan gertatutakoa iraulketa bat da. “Hemen zaudenean konturatzen

zara arazoa ze dimentsiotakoa den. Mendigune harritsu bat da hemen daukaguna, eta apurketa bertikal bat gertatu da. Lurra deskonpresioagatik mugitzen hasi da, apurketaren aldera ari da jausten”, adierazi zuen. Ondorioz, goiko partetik pisua kentzeko lanei ekin zieten.

Kalea, zarratuta San Ignazioko bizilagunen segurtasuna bermatzeko, martxoaren 8an hustu zituzten 84 etxebizitzei beste 92 gehitu zitzaizkien handik gutxira. Geologoek lur jausia zabaldu egin zitekeela eta mendia gainera etor-

tzeko aukerak gehitzen zihoazela ikusi zuten, eta, beraz, Zamora taberna paretik Kamiñazpiko biribilgunerainoko atari guztietako bizilagunek utzi behar izan zuten etxea. Merkatariek ere lokalak utzi behar izan zituzten, eta herriko beste leku batzuetara lekualdatu. Krisi mahaia martxan jarri zen, eta Alokabideren bulego bat zabaldu udaletxean, etxebizitza utzi beharrean izan zirenen premiei urgentziaz erantzuteko. Lea-Artibaiko eta Mutrikuko alkateek hutsik zeuden etxebizitzak uztea eskatu zieten herritarrei.

MUNITIBAR // Munitibarren hondakin hauek jasotzeko hitzarmena sinatu zuen aldundiak: arropak, oinetakoak, osagaiak, liburuak , jostailuak, batzarreko produktuak eta aparailu elektriko eta elektroniko txikiak. Konpromisoak 25 urte iraungo ditu, eta bilketak hilabetean behin egingo dira, herriko plazan jarritako edukiontzian. Aldundiak martxoan eman zuen hitzarmenaren berri, eta iraunkortasunaren aldeko apusuta egiten dutela adierazi zuen. Zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko, telefono bat ( 902 540 154 ) eta helbide elektroniko bat (ingurumenabizkaia@koopera.org) ipini zuten eskura. Aldundiak, Muntibarregaz ezeze, Busturigaz eta Eagaz ere sinatu zuen akordioa.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 22

››› // 22 Martxoa

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Bertsolari gazteek ez zuten aurrera egin

Geoparkea, ekimenen epizentroan

LEA-ARTIBAI // XXIV bertsolari gazteen BBK sariketako lauga-

MUTRIKU //Geoparkeen Europako Sarea osatzen duten 69 ge-

rren kanporaketan, Hego Uribe izan zen nagusi, 427 puntugaz, Lea-Artibaiko gazteen kontrako lehian. Eskualdeko taldea sariketatik kanpo geratu zen 410,5 puntu lortuta. Lehenengo, 18 urte artekoak aritu ziren bertsotan, eta ondoren, 19 eta 24 urte artekoak. Kanporaketa Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean jokatu zen, eta ikasle eta irakasleak izan zituen entzule.

oparkeetako ordezkariak batu ziren Europako Geoparkeen sarearen 37. koordinazio batzarrean. Mutrikun, Nautilus ikasgune geologikoa, eliza eta Bentalekua museoa ikusi zituzten. Beste alde batetik, Geoparkeak hitzarmena sinatu zuen Aranzadi Zientzia Elkartearekin -argazkian - , Ornitho.eus zientzia plataforma sustatzeko helburuarekin.

Koloneko minbiziaren aurka, sukaldetik

Garraitz irla birsortzeko proiektua martxan

MUTRIKU //Minbiziaren aurkako elkarteak antolatuta, koloneko

LEKEITIO // Foru Aldundiagaz eta Atabaka elkarteagaz harremanetan jarrita, Lekeitioko Udalak Garraitz irla ikuspegi naturaletik birsortzeko proiektuari ekin zion. Horren baitan, martxoaren 21ean, Basoen Nazioarteko Eguna zela eta, herriko ikastetxeekin, zuhaitzak landatu zituzten.

minbiziari aurre egiteko jardunaldi mediko-gastronomikoa egin zen Etxekalte elkarte gastronomikoan. Joxean Elizmendi Donostiako Illarra jatetxeko sukaldaria gonbidatu zuten, eta esan zuen produktu freskoak osasuna zaintzeko gakoak direla.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 23

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Emakumeen Nazioarteko Egunean, aldarria kalera LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU// Emakumeen eskubideen defentsan oraindik ere zeregin ugari daudela aldarrikatu zuten Emakumeen Nazio-arteko Egunaren harira. Andre zein gizon, gazte zein heldu, berdintasuna lortzeko bidean Martxoaren 8a bakarrik ez,

urteko 365 egunetan zeregin horretan guztiek jardun behar zutela nabarmendu zuten. Emakumeen eskubideen defentsan egindako lorpenak eta aurrera begira dauden egitekoak gogoratu zituzten, eta hezkuntzak daukan garrantzia mabarmendu.

Argazkigintzaz jakiteko

Zahar-berriaren plaza

MENDEXA//Mendexa giroan izenburupean,

ONDARROA //Udalak, Ondar-uhin turismo

doako argazkilaritza ikastaroa antolatu zuten, gazte eta nagusiei zuzenduta, teknika klasikoak zein berriak erabilita, hau da, kamera analogiko zein digitalagaz.

elkartearen laguntzagaz, lehenengo Zahar Berri azoka antolatu zuen. Gaur egun oraindik lantzen diren garai bateko ogibideak plazara ekarri nahi izan zituzten.

›

Martxoa

// 23

Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu zituzten ETXEBARRIA // 36ko Gerrako gudari baten hezkurdura berreskuratu zuten Etxebarrian, Zelaietaburuko gainean. Hildakoa, dirudienez, Eusko Gudarostea taldeko kidea zen. Gorpuzkia hobitik ateratzeko lanak Pako Etxeberria antropologo forentseak zuzendutako Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikari talde batek egin zituen, eta laguntzen egon ziren ikerketa bera sustatu zuten Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak ere. Gunea erresistentzia eremua izan zen, eta jasotako testigantzek egin zuten posible aurkikuntza. Euskal Herriko hainbat ordezkari politiko eta Etxebarriko alkate Jesus Iriondo eta hainbat zinegotzi ere hantxe izan ziren.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 24

24 > APIRILA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Leagiko abentura parkea diru laguntza barik geratu zen

MENDEXA // Udalak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasotzea espero zuen Leagiko abentura parkea egin ahal izateko, eta behin diru hori jasota, Bizkaiko Foru Aldundiari ere eskaria egitea, baina diru laguntza ez zen etorri, eta 2016an ezin izan zuten proiektua aurrera eroan.

Berdel Egunean jendez bete ziren moila inguruak MUTRIKU //Urtero modura, jendeak ez zuen hutsik egin, eta eguraldi ona lagun, jende asko batu zen 21. Berdel Egunean. Eguerditik aurrera, batez ere, mugimendu handia nabaritu zen, bai antolatutako ekimenetan, bai tabernetan. Moila inguruan, 18:00etan

Lapurretetako materiala atzeman zuten

hasi zen pintxo dastaketa herrikoia, eta, ordurako, berdel usaina nagusi zen. Hasieran giroa lasaia bazen ere, pixkanaka, berdel pintxoak probatzeko ilara luzeak sortu ziren. Beti-betiko pintxoak zein pintxo berritzaileak gustura jan zituzten moilara joan zirenek.

Gazteek Zeresana Eguna ospatu zuten

MUTRIKU //Ertzaintzak Debabarrenean egindako lapurretako

LEKEITIO//Apirilaren 23an, Lekeitioko 220 bat gaztek Zeresa-

material ugari berreskuratu zuen. Mendaroko txokolate enpresa batean egindako lapurretako bi ustezko egileen atxiloketari esker, Debabarreneko hainbat lapurreta argitu ahal izan zituzten, tartean Mutrikukoak.

na Eguna ospatu zuten. Zeresana Eguna Zeresana proiektu komunikatiboari hego berriak emateko egun modura aukeratu zuten. Tresna erreferente bilakatzeko gogoz sortu zuten, entretenitu, informatu eta hezteko helburuz.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 25

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Apirila

// 25

Aldundiak 54.000 euro eman zizkion museoari

Donostia 2016 Lea-Artibai eta Mutrikura ere heldu zen

Ondarroan, Herrialde Katalanetako Perkusio Taldea eta Big Banda eta Alemaniako banda egon ziren.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

Kultur izendapenak denean eduki zuen eragina

Donostia Europako Kultur Hiriburu izanik, kultur jarduera asko eta asko Euskal Herrira zabaltzea erabaki zuten antolatzaileek, eta, hartara, Lea-Artibai eta Mutrikurako ere eskaintza zabala prestatu zuten. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren 2016 Bidea egitasmoaren baitan, Debatik Markina-Xemein-

era egin zen etapak mendizale ugari batu zituen, eta parte hartzaileek, naturaz ezeze, kulturaz ere gozatzeko aukera eduki zuten bidean zein bide amaieran antolatu ziren ekimenen bidez.

Proiektu gehiago Era berean, Europa bat-batean eta Emusik proiektuarekin bat egin zuen Markina-Xemeinek. Europako inprobisatzailerik onenak egon ziren Markina-Xemeinen. Bestalde, Emusik musika jaladiaren baitan, munduko 200 musikarik asteburu osoa Markina-Xemeinen igaro zuten, eta

kontzertuak eman. Emusik Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatutako jaialdia Donostian izango dela aprobetxatuta, 2016ko maiatzaren 6an eta 7an, 5.000 musikari gazte baino gehiago batu ziren Donostian, Euskal Herriko beste hainbat musikarigaz batera aritzeko. Mutrikuarrek ere partaidetza zuzena izan zuten Donostian egin zen kontzertu erraldoian, bai eta herrian eskaini zuten kontzertuan ere. Beste alde batetik, Herrialde Katalanetako Perkusio Taldea eta Big Banda eta Alemaniako banda egon ziren Ondarroan maiatzaren 6an.

ZIORTZA-BOLIBAR // Bizkaiko Foru Aldundiak 54.000 euro eman zizkion Simon Bolivar museoari, 2016ko ekimenak aurrera ateratzen laguntzeko. Diru laguntza ondorengo ekimenak sustatzeko eman zion: Museoen Nazioarteko Eguna, Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena, Ondarearen Europako Jardunaldia eta aldi baterako erakusketa. Erakusketa hori Ziortza-Bolibarko argazkiekin eta argitaratu gabeko testuekin prestatuko zutela aurreratu zuten, Jon Bilbaoren funtsari esker. Beste lau museori ere eman zion diru laguntza. Ekarpen nagusiena Bilboko Artelan Berreginen museoak eta Bilboko Euskal Museoak jaso zuten: 1.249.000 euro. Bietan %50eko partaidetza dauka Bizkaiko Foru Aldundiak.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 26

››› // 26 Apirila

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Turismo datuak hobetzeko bidean jarri ziren

LOMCEren aurka mobilizatu ziren

LEKEITIO //Aste Santuko turismo datuak 2015. urtean modura

LEKEITIO //LOMCEren aurka egiteko, giza katea, argazki erral-

mantendu arren, hobetzeko ahalegina egin nahi zuela esan zuen udalak. Horretarako, turismoan zeresana daukaten eragileekin jarraipen mahaiak deituko zituela iragarri zuen, hala nola, ostalari, ostatuetako nagusi, merkatari eta ekintza enpresekin. 2016ko Aste Santuan 810 bisitari joan ziren Lekeitioko turismo bulegora. Atzerritar kopurua murriztu egin zen.

doia eta elkarretaratzea egin zituzten Lekeitioko ikasleek, eta “euskal hezkuntza propio eta duin baten alde” egiteko antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egin zieten herriko ikasle, irakasle, guraso eta gainerako herritarrei. “Lekeitioko ikasleok ez gaude prest etengabe inposatutako lege arrotzak jasateko”, adierazi zuten.

700 lagunetik gora batu ziren Boga! martxan

Amangomunazgotik irtetea erabaki zuten

ONDARROA // 742

AMOROTO //Udalak Lea-Artibai Amankomunazgotik irtetea erabaki zuen, arrazoi ekonomikoengatik. “Amorotorentzat Lea ibarreko Mankomunitatean eta Lea-Artibai Amankomunazgoan, bietan, egotea gastu handia da”, zehaztu zuen Ziortza Ikaran alkateak. Hainbat zerbitzuri eutsi zioten.

mendizale batu zituen Aurrera Mendi Taldeak eta Zubi Zahar herri ikastolak elkarlanean antolatutako kirol jarduerak. 24 kilometroko martxa motzean parte hartu zuen gehiengoak (354 lagun), eta 54 kilometroko martxa luzean eta 11 kilometroko txikian, 208 eta 180 lagunek, hurrenez hurren.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 27

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Nekazal eta Kontserbazaleen urteroko hitzordua BERRIATUA //San Gregorio jaietarako motorrak berotzen hasi ziren berriatuarrak nekazal eta kontserbazaleen urteroko hitzorduan. 26 ekoizle batu ziren, Berriatu, Markina-Xemein, Aulesti, Gizaburuaga, Lekeitio, Mendexa eta Ondarroa produk-

tuak eskura jartzeko. Arrain kontserbak, gozoak, ogiak, ahatekiak, gazta, ortuariak, txakolina eta sagardoa eskaini zituzten. Berriatuko Guraso Elkarteak eta Ibilaldiak ere mahaia jarri zuten, eta Tarine udal musika eskolak azoka girotu zuen.

2016 Bizkaia saria jaso zuten

Irakurzaleen topagune

BERRIATUA // Kautenik

LEKEITIO //Maiatzaren 7an, Euskadiko Sola-

enpresak 2016 ON Bizkaia nazioarteratze proiektu saria lortu zuen. Azpikontratzailea izatetik autogintzako enpresa nagusiei zuzenean saltzera eta merkatuan leku bat izatera pasa da.

saldi Dialogikoen V. Topaketa egin zen. Zarautz, Gasteiz, Galdakao, Lekeitio eta Markina-Xemeingo irakurle taldeek irakurketa solasaldien esperientziaz jardun zuten.

Apirila

// 27

Beste gudari biren gorpuzkiak aurkitu zituzten ETXEBARRIA //Ahaztuen Oroimena 1936 eta Aranzadi Zientzia elkarteetako kideek gudari biren goruzkinak hobitik atera zituzten, Etxebarriko Zelaietaburun. Hobiak ateratzeko lanez gain, “haien borrokaren oroimenean, haien duintasuna goraipatuz” omenaldia egin zitzaien inguru haietan burrukatu zuten gudariei eta borrokalari antifrankista guztiei. “80 urte igaro arren, herritarren memoriari esker, egia azaleratu ohi da. Ez errepresioak, ez diktadura luzeak ez zuten lortu mendian hobietan lurperatutako gudariak baztertuta ahazturan galtzea”. Testigantzen bidez izan zuen elkarteak Zelaietaburun gertatutakoaren berri.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Pågina 28

28 > MAIATZA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Hondartzen erabileraren araudia onartu zuten

MENDEXA //Hondartzen era-

bilera arautzeko Udal Ordenantza onartu zuten, Karraspio eta Karraspio Txikiren erabiltzaileek zentzuz erabili, eta bizkidetza eta ingurumena errespetatu dezaten. Araudiak zaintza eta sorospen zerbitzuak, garbiketa eta bainu baldintzak zehazten ditu.

Bizkaiko Dantzari Egunak 75 talde batu zituen LEKEITIO //Maiatzaren 15ean, Bizkaiko Dan-

tzari Eguna izan zen Lekeition. Bizkaiko 75 taldek parte hartu zuten, 3.000 dantzari baino gehiagok. Dantzari guztiak Ateatik Independentzia plazara joan ziren, batzuk Goiko kaletik eta besteak Eskolapetik zehar; ondo-

Mugarriak ezagutzeko ibilaldiak egin ziren

ren, alardea egin zuten plazan, eta arratsaldean, erromeria egon zen Luhartz taldearekin. Aurretik, maiatzaren 7an, Erroak ikuskizuna izan zen. Ondarroa, Markina-Xemein, Mendexa eta Lekeitioko taldeek eskualdeko dantzak dantzatu zituzten.

Mendi ibilaldiak 11 urte egin zituen

ISPASTER //Hiru ibilaldi prestatu zituzten herriko mugarriak

ETXEBARRIA //ETX kultur elkarteak XI. Mendi Ibilaldia anto-

ezagutzeko: maiatzaren 8an eta 22an eta ekainaren 12an. Argazkian, maiatzaren 8ko txangoan parte hartu zutenak ageri dira. 20 bat lagun batu ziren 15 bat kilometroko ibilbidea egiteko, herriko lau mugarrietatik.

latu zuen. Urtero modura, parte hartzaileak Etxebarria inguruan ibili ziren, eta bi ibilbide eduki zituzten aukeran: 6 ordutan egiteko moduko 24 kilometroko luzea eta 3 ordutan egin daitekeen 7 kilometro eta erdiko ibilbide laburra.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 29

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Maiatza

// 29

Amankomunazgoak lau milioi euro gorde zituen 2016rako

Atxurran 14.000 urteko margoak aurkitu zituzten

Espeleologo bat, Atxurrako kobazuloan.

BERRIATUA //

Garai hartako 70 margo baino gehiago aurkitu zituzten kobazuloan Orain dela 14.000 eta 12.000 urte inguruko margoak eta grabatuak topatu zituzten Berriatuko Atxurra kobazuloan, Santimamiñeko kobako pinturen garaikoak, hain zuzen. Besteak beste, 14 paneletan, garai hartako 70 margo baino gehiago aurkitu zituzten, bai eta material

arkeologikoa gordetzen duten ikutu bariko hainbat lur ere. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbaok esan zuenez, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban grabatu gehien gordeatzen dituen koba Atxurra izan ahal da.

Atxurraren balioaz Diego Garate Bizkaiko Arkeologia Museoko arkeologoak aurkikuntzaren garrantzia azaltzeko adibide bat eman zuen: “Beste hainbat altxorren artean, Europa mailan lantzaz eginiko marka gehien dituen bisontea gordetzen du”.

Gainera, aurkikuntzak “orain garena ulertzeko” eta paleolitikoko arte parietala ezagutzeko erabakigarria dela nabarmendu zuen Bilbaok. 2015eko irailean egin zuten aurkikuntza Ades espeleologia taldeko Iñaki Intxaurbek eta Diego Garate arkeologoak, ohiko ikuskatzaile lanak egiten ari zirela. Aurkikuntza gehiago egongo zirela aurreikusten zuten, koba oso luzea delako. Margoetan irudi hauek daude: zaldiak, bisonteak, ahuntzak, oreinak eta uroak, eta grabatuaren teknikaz eginak dira ia guztiak.

LEA-ARTIBAI //Gehiengoaren adostasunarekin, Lea-Artibai Amankomunazgoak ia lau milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2016ko ekitaldirako. Rakel Elu amankomunazgoko lehendakariak esan zuenez, Gizarte Kutxan jaitsiera nabarmena egon da laguntzetan, gizarte zebitzuen atalean, eta udal guztiek dirua bueltatu behar izan dute Udal Kutxara. Sarrera gutxiago edukitzeak eragin zuzena eduki du aurrekontuetan, eta udal batzuek arazoak eduki zituzten, baina gehienetan zerbitzu guztiak berdin mantentzea onartu zuten. Beste alde batetik, lanegileen soldata %1 igotzea erabaki zuten. Eluk gogoratu zuenez, martxan dauden zerbitzuak eta programak aurrera eroatea zen helburua.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 30

››› // 30 Maiatza

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Zientzia, teknologia eta berrikuntza sarekoak

Borrokaren informazio panela jarri zuten

MARKINA-XEMEIN // Leartiker zentro teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide bihurtu zen, Euskadiko I+G+Bko zentro garrantzitsuenak batzen dituen sareko kide. Zentro teknologikoak hogei urte bete ditu. Lea Artibai ikastetxeko hezkuntza planaren euskarri bezala jaio zen, eta erreferentziazko Zentro Teknologikoa bihurtu da Polimeroen eta Elikagaien Teknologian.

ETXEBARRIA // Ahaztuen Oroimena elkarteak panela ipini

Kalatxorien populazioa zaintzeari ekin zioten

Baserria eta kalea batu zituen Okela Egunak

LEKEITIO //Maiatzetik uztailera, kalatxorien populazioa kontro-

MARKINA-XEMEIN //Baserriko lana jendeaurrera atera zuten

latzeko kanpaina egin zuen udalak. Habiak aurkitu eta arrautzak kendu zituzten, kalatxoriek sasoi horretan jartzen dituztelako arrautzak. Udalak enpresa bat hartu zuen lana egiteko, baina herritarren laguntza ere eskatu zuen habiak lokalizatzeko.

beste behin ere Markina-Xemeinen antolatu zuten BaserriOkela Egunaren baitan. Udalak eta Jai Batzordeak Musika eskolaren, tabernarien eta inguruko baserritarren laguntza eduki zuten. 2016an lorezaintza tailerra ere prestatu zuten.

zuen Egixarren, oroimen historikoa gordetzeko beste ahalegin baten. 1936ko urriaren 21eko borrokan miliziano eta gudariek Onuntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka egindako ofentsibaren inguruko informazioa batzen du. Maiatzaren 15ean jarri zuten, eta, aurretik, gudari eta milizianoen bidea egiteko aukera egon zen, bisita gidatuan.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 31

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Antxoa Egunak ehunka lagun batu zituen ONDARROA // Ondarroa antxoazaleen topaleku bihurtu zen beste urte batez, eta badira 16. Hainbat elkarte gastronomikoren eta kuadrillen laguntzarekin prestatutako pintxoak banatu zituzten alde zaharrean batutakoen artean, jai giroan. Antolatzaileek

Radixu Irratiari eman zioten XVI. Antxoa Eguneko Zilarrezko Antxoa, irrati libreak 25 urte bete zituen urtean. “Herriaren alde lan handia egiten dute, eta egokia iruditu zaigu omenaldi txikia egitea”, adierazi zuten antolatzaileek.

Eskolan izena ematea, sarituta

Iparra eta Hegoa, bat eginda

BERRIATUA //Udalak 2016-2017 ikasturtean umeak Berriatuko haurreskolan matrikulatzen zituzten familiei diru laguntza eman zien, herriko zerbitzu publikoa indartu eta familiei kostu ekonomikoa gutxitzearren.

LEKEITIO // Iparraldeko Haizeak jaiak giro ederra ekarri zuen. 30 postu inguru jarri zituzten plazako azokan, gehienak Iparraldetik etorritako ekoizleenak. Beti Gazte kuadrilla izan zen gisatu txapelketako irabazle.

Maiatza

// 31

256 kaxa bete material bidali zituzten Siriara MUTRIKU // Zabiel

Eskulan Taldeak Siriako errefuxiatuei bidaltzeko 256 kaxa bete material jaso zituzten bilketa solidarioan: 71 kaxa garbitasuneko produktuekin, 48 kaxa barruko arropa eta osagarriekin, 40 kaxa haurrentzako jolas eta eskola materialarekin eta 54 kaxa bestelako materialarekin. Eskulan taldeak Eibarren dagoen elkartearen laguntzarekin bidali zuen arropa, eta maiatzean jasotako materiala SOS Refugiados en Red taldearekin bidali zuten. Zabiel Eskulan Taldeak lanean jardun zuten boluntarioei, materiala ekarri zutenei eta diruz lagundu zutenei eskerrak eman zizkieten. Diru laguntza jasotzen jarraituko dutela aurreratu zuten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 32

32 > EKAINA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Josetxo Flores `Kaskas`zena omendu zuten

MUTRIKU // Josetxo Flores Kaskas zena omendu zuten kultur eragileek. Zinema, argazkigintza, antzerkia, pintura, musika, literatura, kazetaritza eta beste hainbat kultur diziplinatan murgilduta ibili zen Flores, eta denak hartu zituzten aintzakotzat omenaldia prestatzean.

Gure Esku Dagok herri galdeketa egin zuen ISPASTER //“Nahi al duzu Euskal Estatu so-

berano bateko herritarra izan?” galderari erantzun zioten ispastertarrek ekainaren 5ean, Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean. Zenbaketa osoa eginda, 351 baiezko (%93,10), 10 ezezko (%2,65), 2 baliogabe

160 ume batu ziren Umeen euskal jaian

MUTRIKU //Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta, 35. Umeen euskal jaia egin zuten. Mutrikuarrekin batera, Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta Añorga dantza taldea atera ziren herriko txokoak dantzaz eta kolorez betetzera. Hasiberriak “urduri baina gogotsu” zeudela esan zuten antolatzaileek.

(%0,53) eta 14 boto zuri (%3,71) jaso zituzten. Pozez hartu zuten emaitza Ispasterko Gure Esku Dagoko kideek; pozez eta emozioz. Eskerrak eman zizkieten burubelarri lanean jardun zutenei eta ispastertar guztiei, parte hartzeagatik eta emandako erantzunagatik.

Barnetegixe erakustera eman zuten ONDARROA //Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34 oku-

patzea erabaki zuten 2011ko irailean, eta geroztik, beste hainbatek bide bera jarraitu zuten. Beheko solairuko areto nagusiak herriaren erabilerarako uztea erabaki zuten, eta ate irekien jardunaldia antolatu zuten erakustera emateko.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 33

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Ekaina

// 33

36ko testigantzak katalogatzen hasi ziren

LEA-ARTIBAI // Badihardugu

Ekintzaileen lana kaleratu zuen Enpresa Berrien IV. Azokak

Enpresa Berrien IV. Azoka Lekeition egin zen. Argazkian, saridunak.

LEA-ARTIBAI //

Hamairu enpresa hasi berrien lana ezagutze aukera egon zen Lea-Artibaiko hamairu enpresa berri ezagutzera eman ziren Lekeitioko Enpresa Berrien IV. Azokan; lehen pausoak ematen hasiak batzuk eta urte gutxi batzuk daramatzatenak besteak. Lea-Artibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatutako Ekintzaileen Egunaren bai-

tan antolatu zen ekimena, Eskolalpean. Han zeuden Markina-Xemeingo Iku argazki estudioa, Gizaburuagako Andiko-Motor, Lekeitioko Garaipen podologia, Oinatzak albaitari kontsulta eta Kalamux haur eta nerabeen psikologia zentroa, guztiak lan merkatuan hasi berri.

Proiektu berriak Aurrera begira dituzten proiektuak aurkeztu zituzten Ispasterko Eze Barrizar energia berriztagarrien enpresak, Gizaburuagako Ixiwoodek eta Munitibarko Lurdes Makailauak, Markina-Xemeingo Dei Ene bar-

ne diseinuak eta Meabe okindegi eta gozotegiak, eta Lekeitioko Kadhim dendak, Campos Optikak eta Traola produkzioak. Miren Agur Meaberen Itsas Labarreko Etxea lanaren filma prestatzen ari zela aurreratu zuen, esate baterako, Traolako Xabier Villalbak, eta 2017an betaurrekoen katalogo berria kaleratuko zuela aitatu zuten Ixiwoodek. Eze Barrizarrek, berriz, Ispasterren gauzatutako proiektua azaldu eta egitasmo berriak kaleratu zituen. Bide batez, enpresa proiektu lehiaketaren sariak banatu zituzten.

Euskara Elkarteak eta Ahaztuen Oroimenak 1936 Markinaldeko frentea kultur elkarteak elkarlanean jarduteko hitzarmena sinatu zuten. 2008-2009tik Ahaztuen Oroimena elkarteak 36ko gerrako testigantzak jasotzeko egin dituen 110 elkarrizketa katalogatu eta webgunean jaso dituzte. Elkarteak hainbaten testigantzak jaso ditu azken urteotan, helburu honekin: frankismoaren biktimek jasandako kalteak ikertu eta errekonozimenduaren bidez justizia egiten ahalegintzeko, ahaztuen memoria eta tokian tokiko historia berreskuratzeko eta zabaltzeko eta 36ko gerrak sortu zuen sufrimenduaren inguruko gogoeta eragiteko asmoz sortu zen Ahaztuen Oroimena elkarteak.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 34

››› // 34 Ekaina

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Gaikako hondakinen bilketa aztertu zuten

14.500 euro batu zituzten jaialdi solidarioan

LEA IBARRA //Mankomunazgoak antolatuta, errefusa zelan sail-

LEKEITIO //Elkartasun uholdea eragin zuen Maialen Aulestia

katzen duten ikusteko saioak egin zituzten Munitibar, Gizaburuaga, Aulesti, Mendexa eta Amoroton. Hondakinak zein neurritan sailkatzen diren ikusteko prestatu zituzten saioak. Herri bakoitzean errefusaren edukiontzietan biltzen diren hondaknak herriko plazara atera eta teknikariek sailkatu egiten zituzten, “benetan zer berziklatzen den jakiteko”.

umearen aldeko egunak Lekeition. 14.500 euro inguru batu zituzten, haurraren bizi kalitatea hobetzen laguntzeko. Elkartasun egunaren antolatzaileek egindako deiari erantzunez, mahonezko zapia lepoan ipinita irten zuten kalera lekeitiarrek, elkartasun keinu gisa. Aringa-aringa solidarioa, eskulan tailerra eta zozketa antolatu zituzten, besteak beste.

Hondartza denontzat programa, aurreratuta

Larruskain berreskuratzeko ekimena

LEKEITIO //Erabiltzaileek egindako eskaerei esker, foru aldun-

ONDARROA //Udalak Larruskainen daukan hamazazpi hekta-

diaren eta Bidaideak elkartearen Hondartza denontzat programa astebete aurreratu zuten Lekeition. Lorpena garrantzitsua izanda ere, uztailetik aurrera ematen diren zerbitzuok ekainaren 1etik hastea eskatu zuten.

reatako baso naturala berreskuratu eta soberan dagoen konposta lur eremu horretan erabiltzeko asmoa agertu zuen. Eskualdeko ordezkari politikoak Larruskainen egon ziren Ondarroako Udalak duen lur saila ikuskatzen.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 35

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Santiago Bidea egiten dutenentzat aterpetxea MUNITIBAR //Munitibarrek dituen zerbitzu aukerak zabaltzeko asmoarekin, Santiago bidea egiten dutenentzako aterpetxea eraiki zuen udalak. Plazan dago, Lea tabernaren ondoan. Hamar erromesentzako lekua dago, eta egonaldia 15 erotan ezarri dute,

gosaria barne. “Tabernaren inguruan plazan izaten den bizitasuna eta mugimendua indartu nahi izan dugu, azken urteotan handituz doan Santiago Bideko erromesen joan-etorria aprobetxatuz”, adierazi zuen Munitibarko Udalak.

Lonja berriaz berbetan

215 animalia batu zituzten

ONDARROA // Ondarroa 2020 hausnarketa prozesuaren baitan, Arrantza foroa udaletxean batu zen. Lan mahaian arrantza sektorearen erronken inguruan zer egin daitekeen berba egiteko batzartu ziren.

ETXEBARRIA//Ekainaren 11n, Etxebarriko 31 ganaduzaleen animaliak jari zituzten ikusgai Ganadu Azokan; zaldiak, behorrak, astoak, poniak, behiak, txahalak, ardiak, ahuntzak, oiloak eta untxiak batu zituzten.

Ekaina

// 35

Agirre lehendakaria ezagutzera eman zuten LEA-ARTIBAI // Jose Antonio

Agirre lehendakaria Berlinen bizi izan zela 75 urte bete direla eta, hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Euskal erbesteak arte eta diziplina desberdinetan izan duten itzala eta garrantzia aztertu zuten argitalpen, hitzaldi eta bestelako ekintzen bidez. Iñaki Goiogana historialariak, Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendariak, biak lekeitarrak, eta Kirmen Uribe ondarrutarrak parte hartu zuten. Unai Lauzirika lekeitiarra Leipzigeko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurle eta Berlingo Euskal Etxeko proiektu zuzendariak zuzentzen du Agirre in Berlin 1941-2016 proiektua.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 36

36 > UZTAILA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Beko Bentak irabazi zuen Berdeguneen VII. Lehiaketa

MARKINA.XEMEIN // Ekozain

taldeak antolatuta, Berdeguneen VII. Lehiaketa egin zen. Beko Bentako lorategiak eroan zuen lehenengo saria, 400 eurokoa; bigarrena Azpikoerrotakoentzat izan zen, 300 eurokoa; eta hirugarrena, Iderraga Etxano auzoarentzat, 200 eurokoa.

Olatu plantak munduko errekorra ezarri du MUTRIKU //2011n jarri zen abian Mutrikuko

olatuen energia planta, eta 2016ra bitartean ekoizpen elektrikoaren munduko errekorra ezarri du: 1,3 milioi kWh ekoitzi ditu, eta lortutako elektrizitate hori banaketa sare orokorrera bideratu du zuzenean. “Beste tekno-

logia batzuekin alderatuta itsas ekoizpen hori txikia bada ere, orain arte ez da lortu horrelako elektrizitate kopuru bat olatuen bidezko elektrizitatea sortzen duten beste planta batzuetan”, azaldu zuten urteurren ekitaldian, uztailaren 18an.

Errefuxatuei laguntzeko taldea sortu zuten

Bigarren horma irudia inauguratu zuten

tuei laguntzeko taldea sortu zuen Ondarroan, egoeraz kezkatuta. Taldea osatzeko hasiera puntua Etxelilan emandako hitzaldi baten ostean sortu zen, Oihana Goikoetxeak emandako hitzaldiaren osteko mahai-inguruan, hain zuzen ere.

MUTRIKU //Mutrikuko Arte Eskolak Plaza Txikiaren ondoko tunelean egindako horma irudia inauguratu zuen Jose Angel Lizardi alkateak. 2017an beste proiektu bat egiteko asmoa erakutsi zuten. “Gogoa badagoenez, beste lan bat egiten ahaleginduko gara, toki egokia aurkituz gero”, esan zuten.

ONDARROA //Herritar talde batek indarrak batu, eta errefuxa-


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 37

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Uztaila

// 37

75 autok parte hartu zuten hamalaugarren rallysprintean

LEA-ARTIBAI //Enrique Barre-

Antzerki jaialdiak parte hartzeko gonbitea egin zuen

Antzerki jaialdiko ikuskizun bat, Eskolapean.

LEKEITIO //

Lekeitioko kaleak eta plazak emozioz eta harriduraz bete ziren Umorez, kolorez, malabarez, akobraziaz eta emozioz bete ziren, beste behin, Lekeitioko kaleak eta plazak. Hainbat herrialdetako artistek ikuskizun ikusgarriekin harritu eta txunditu zituzten ume, gazte eta nagusiak. Basurama kolektiboaren Zaborra puztu proiektuarekin hasi zen Kaleka 27. Lekeitioko

Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Plastikozko eraikuntza bat sortu zutenproiektuan parte hartu nahi zuten adin guztietako laguntzaileekin batera. Izan ere, filosofia horrekin etorri zen jaialdia: kale antzerkiarekin lotura sendoa mantenduz, artisten lanekin harremana sortu eta sorkuntza eremu ezberdinetako kolektiboek espazio publikoetan esku-hartze akzioak proposatzen dituen lanak sustatzea. Parte hartzea bultzatuz Kale ikuskizunekin gozatzeaz gain, artistekin lan egiteko aukera ere eduki

zuten herritarrek, egitasmoetan eta tailerretan parte hartuta. Basuramaren burbuia erraldoia sortzen laguntzeko, esate baterako, plastikozko poltsak eroan behar ziren kultur etxera. Hori izan zen uztailaren 6an eta 7an eraikiko zen burbuila sortzeko materiala. Parte hartzaileek sorkuntza fase guztiak ezagutu ahal izan zituzten. Horrekin batera, antzerkiarekin lotutako tailerrak eta ikuskizunak izan ziren aukeran, bai eta azken lau urteetan saritutako lanen aukeraketaren emanaldia Uribarren parkean ere.

netxea Arandok eta Anartz Onaindiak irabazi zuten Hamaika Eskuderiak antolatutako XIV. San Miguel Rallysprinta. Denboragaz neurtutako lehen eta hirugarren tarteetan 7 minutu baino gutxiago egitea lortu zuten Mitsubishi EVO IX autoagaz. Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak eta Iban Tarsiciok eta Iñigo Peñak osatu zuten podiuma, eta Lea-Artibaiko pilotu eta kopilotuek ere maila ona erakutsi zuten. Horrela, Garikoitz Lopezek eta Urko Pagoagak laugarren egin zuten. Citroen Saxo VTS-agaz sailkapenean gorantz egitea lortu zuten Etxebarriko pilotuak eta Markina-Xemeingo kopilotuak. 75 autok parte hartu zuten San Miguel Rallysprintean.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 38

››› // 38 Uztaila

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Arnasa elkartearen jai solidarioa egin zuten

Zerutxu dantza taldeak 50 urte bete zituen

ONDARROA //Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea-

MARKINA-XEMEIN//Zerutxu dantza taldeak 50 urte bete zitue-

ren jai solidarioa egin zuten, fibrosi kistikoa duten pertsonen eta haien familien alde. Jende asko batu zen Musika Plazan eta frontoian egindako ekimenetan, eta batutako dirua arnas fisioterapiara bideratuko zela adierazi zuen Leire Mitxelena Arnasa elkarteko presidenteak eta Noemi Uribe elkarteko ordezkari ondarrutarrak. Bide batez, jasotako bultzada eskertu zuten.

la eta, ikuskizuna antolatu zuten frontoian. Harmailak jendez beterik, ume, gazte, nagusi, guraso eta erakundeen laguntza eskertu zuten, lehengoena eta oraingoena. Gainera, dantza taldearen sorreran esku hartu zutenak gogoratu zituzten, eta aipamen berezia egin zieten Felipe Amutxastegi, Pili Garitaonaindia, Imanol Aretxabaleta eta Arantza Arrizabalagari.

Euskal ezkontzak 40 urte bete zituen

Materialen aurrerapenei buruz berbetan

LEKEITIO //Gora Buru Kultur Elkartearen Euskal Ezkontzak 40

MARKINA-XEMEIN //Ia 100 profesionalek parte hartu zuten Leartikerrek antolatuta bi egunetan egin zen Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan. Euskara hutsean egin zen jardunaldiaren maila zientifiko handia nabarmendu zuen Batzorde Zientifikoak. Ekimenak 70 ekarpen batu zituen.

urte bete zituen, uztailaren 23an. Horrela, Lekeitioko kaleetan antzinako erako ezkontza plazaratu zuten. Aurretik, Xabier Erkizia soinu artistak Idi-Burdiaren Oihartzuna izenaren pean, hitzaldia antolatu zuen kultur etxeko Azkue aretoan.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 39

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Goiko Portaleko iturria lehengoratu zuten MARKINA-XEMEIN //Udalak Goiko Portaleko iturria lehengoratu zuen. Mikel Lertxundi Berriatuko eskultoreak zuzenduta, iturriaren gaineko Pragako Ume Jesusen irudia kendu eta lekuz aldatu zuten, garabi batek lagunduta, eta, ondoren, hasieran zeukan

itxurako perinola jarri zioten gainean, Lertxundik egindakoa. Pragako Jesusen irudia, ostera, Karmeldarren elizaren ondoan dagoen berdegunera eroan zuten, eta kareharrizko bi metroko altuerako idulki baten gainean ipini zuten, iturrira begira.

Bide zabalagoa eta seguruagoa

Xemein gauaren argitan

MARKINA-XEMEIN //Udalak Barinaga auzoko Asabel eta Oregi Barri baserrietara doan bidea zabaldu eta segurtasun hesiak jarri zituen, hango baserritarren eskariz eta aldundiak auzokoen eskaria atzera bota zuela eta.

MARKINA-XEMEIN //Arrakastatsua izan zen Xemein Abesbatzak zelaian prestatutako Xemeingo Gaua. 1.500 lagun batu ziren urteroko hitzorduan, eta Abarka antzerki taldearen umore puntuaz ere gozatu zuten.

Uztaila

// 39

Azpiegitura obretako diru laguntza hartu zuten LEA-ARTIBAI //7.500 biztanletik beherako 73 udalerrik jaso zituzten azpiegitura obrak egiteko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzak, hain zuzen ere, bi milioi euro. Amoroto, Aulesti, Mendexa, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Munitibar, Lekeitio eta Berriatuak jaso zituzten diru laguntzok. 1.200 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek gehienez 30.000 euro jaso zituzten; 1.200 eta 7.500 biztanle artean dituztenek, ostera, gehienez 100.000 euro jaso zitzaketen. Horrela, Lea-Artibaiko zortzi udalerrik 28.429,82 euroko laguntza jaso zuten; Lekeitiok 33.295,87 euro eta Berriatuak 6.451,95 euro.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 40

40 > ABUZTUA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

‘Saltillo’ren bisitak ikusmin handia eragin zuen

MUTRIKU //EHUko Saltillo eskola ontzia Mutrikun lehorreratu zen. Portugaleteko Nautika eta Makinetako Goi Eskola Teknikoko hamalau ikasle hamazazpi eguneko bidaia egiten ari ziren euskal kostaldearen barrena, eta Mutrikuko portuan azkenetako geldialdia egin zuten.

Hondartzako zubia mugituta dagoela ikusi zuten ONDARROA //Udalak plaiko zubia itxi zuen, egitura mugituta duelako, eta, ondorioz, “herritarren segurtasuna bermatzeko”. Ondarroako Udaleko teknikariek txosten teknikoa prestatu eta Bizkaiko Ondare Zerbitzuari helarazi zioten, hark baitauka konpontze-

ko eskumena, eta, bide batez, bertatik bertara ikuskatzera etortzeko eskatu. Bizkaiko Batzar Nagusiek Ondarroako zubi birakaria birgaitzeko eta etorkizunean zubiaren “artapen egoera bermatzeko” eskaria egin zioten Bizkaiko Foru Aldundiari.

Kirolariek sariak ekarri zituzten herrira

Balkoirik politenak aukeratu zituzten

larrezko domina irabazi zuen Los Corrales de Buelnako (Kantabria, Espainia) Suhiltzaile, polizia eta larrialdi zerbitzuen txapelketan. Esku Pelota taldeko Aimar Ibarlozak Zumaiako 45. Dinastia Eskuz binakako txapelketa irabazi zuen gazte mailan.

LEKEITIO //Alde zaharreko Paskual Abaroa 8ak eta Carlos Solano kaleko laugarren solairuko 4B atariak irabazi zuten VI. Balkoi Lehiaketa. 200 euroko sari bakarra egon arren, epaimahaiak bitan zatitzea erabaki zuen. Dirua herriko komertzioetan gastatu behar zuten.

MARKINA-XEMEIN//Zorion Kareaga suhiltzaileak -argazkian- zi-


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 41

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Abuztua

// 41

Xemeingo plaza eta probalekua konpondu zituzten

MARKINA-XEMEIN //Eraikina-

Portuko dike txikia handiagaz parekatzeko lanak hasi zituzten Ondarroako portuan, lanean.

ONDARROA //

Hormigoizko 600 bloke bota zituzten dike berrituaren atzean Eusko Jaurlaritzak dikea sendotzeko lanak hasi zituen Ondarroako portuan. Hiru zeregin hartu zituzten: alde batetik, dike txikia handiagaz parekatzea; bestetik, sendotu zen dikearen parean hormigoi blokeak jartzea, olatu horman; eta, azkenik, ontzitegi alboko eraikinaren teilatua konpontzea.

“Larrialdi bidea” erabilita, hilabete gutxian lana eginda edukitzea aurreikusten zuten. Izan ere, dikearen lehen zatia konpontzea beharrezkoa zela esan zuen Jaurlaritzak, eta negua hasi aurretik azpiegitura “ahalik eta baldintza onenetan egotea” nahi zutela nabarmendu zuen. 170 metro dike Abuztuan, dike txika handiagaz parekatzeari ekin zioten. Horrela, altuera txikiagoa duen dike zatiari beste 1,5 metroko altuera daukan hormigoizko horma gehitu zioten. Guztira, 170 bat metro dike luzatu zi-

tuzten, olatuek gainez egiten zutenean kalterik egon ez zezan. “Neguan izan genituen azken ekaitzek hainbat kalte eragin zituzten euskal portuetan, eta, hori dela eta, dike guztietan dauden hormen garaia igotzea erabaki dugu”, adierazi zuen Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegitura Zuzendariak. Era berean, 20 tonako 600 hormigoi bloke bota zituzten, hau da, 12.000 tona bloke, sendotu zuten dike zatia babesteko. Bloke horiek Zaldupe kiroldegi atzeko aparkaleku atzean egin zituzten.

ren egoera ikusita, MarkinaXemeingo Udalak Xemeingo udaletxe zaharraren teilatua konpondu, erakinaren barra hustu eta inguruko txabola eta eraikinak bota zituen, San Miguel jaietarako dena prest uzteko. Horrez gain, eraikinaren aurreko plaza eta probalekua ere konpondu zituzten, eta, aldi berean, saneamendu sarea eraberritu. Behar hauek guztiek 107.322 euroko kostua eduki zuten. Beste alde batetik, lanak hasiaz batera, etorkizunera begira jarri ziren. Izan ere, aurreratu zutenez, herriko eragileekin batera erabaki nahi zuten udaletxe zaharraren erabilera. Xemeingo udaletxea izan zenak 100 urte baino gehiago ditu, eta udaletxeaz gain, eskolak ere jaso zituen.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 42

42 > IRAILA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Geoparkeak, EHUko udako ikastaroetako mintzagai

MUTRIKU //Euskal Kostaldeko

Geoparkea presente egon zen EHUren 35. uda ikastaroetan. Mendiak eta geologia: paisaia menditsuen eta alpinismoaren gaineko begirada desberdin bat izenagaz, Geoparkeak ikastaroa eman zuen, eta mendi paisaia ezagunenak sakon ezagutzeko gakoak eman.

‘Antxustegi’ kultur ondare izendatzeko eskatu zuten ONDARROA //SOS Antxustegi plataformako

kideek auzi eskea aurkeztu zuten Euskadiko Administrazio Auzitegian, Antxustegi atunontzia kultur ondare izendatu zezatela eskatuz. Plataformako kideek bide hori hartzera behartuta zeudela esan zuten, “nahitaez”.

Ondarroa-Lekeitio lasterketa estreinatu zuten

LEA-ARTIBAI //Lekeitioko Tximista atletismo taldeak antolatuta, Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa lehiatu zuten irailaren 24an; gutxi gorabehera, 15,5 kilometroko proba. 162 lagunek parte hartu zuten; 72, Lea-Artibaikoak bertokoak; eta Nere Arregi eta Aitor Mimenza izan ziren irabazleak.

Antxustegitarrek argi utzi nahi izan zuten ahalegin horien guztien atzean ez dagoela interes ekonomikorik. “Ontzia bizirik mantentzea nahi dugu, besterik barik”, adierazi zuten. Hainbat adituren txostenek ontziaren balio historikoa nabarmendu zuten.

Artelan kultur elkartea omendu zuten ONDARROA //Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Txapela

burun eta ibili Ondarrun jaia egin zuten. Antolatzaileek euskal txapela soinean jaztera gonbidatu zituzten ondarrutarrak. 2016an, Artelan kultur taldea izan zen omendua, “urte askoan herritarrentzako beharrean egon direlako”.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 43

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Iraila

// 43

Eguzkik Mijoan ur zikinen sarea ipintzeko eskatu zuen

MUTRIKU //Eguzki talde eko-

San Ignaziokoek larrialdi egoera mantentzea nahi zuten

Kaltetu bat, etxebizitzako atarian.

ONDARROA //

Larritasun maila jaisteak obra garestitzea ekarriko zukeela ohartu zuten Kamiñaldeko mendi magalaren egoeraren inguruan lanean ari den lan taldeari larrialdi egoera mantentzeko eskatu zioten Ondarroako San Ignazio kaleko 4046 atarietako bizilagunek. Lanak nola ordaindu aztertzen ari ziren politikariek lanak larrialdikoak izendatzetik urgentziazkoak izen-

datzera jauzia emango zutela aurreikusi zuten. Erabaki politiko horren jatorria ekonomikoa dela esan zuten. “Lanak urgentziazkoak izanda, berez, merkeagoak izaten dira”, esan zuten.

Lanak eteteko arriskua Kaltetuen iritziz, egoera aldatuz gero, lanak merketu ordez garestitu egin ahal dira. Erabaki hori hartuz gero, gainera, lanak gelditzeko beldur zirela adierazi zuten. “Lanak gelditzeko arriskua dago, eta ez dakigu berriro noiz hasiko liratekeen. Orain arte mendian lanean ari diren enpresak eta

langileak etxera bidaliko lituzkete, eta lanak eten, urgentziazko lanak egiteko dirua udalaren esku jarri artean”. Argi utzi zutenez, arrisku maila jaisteak euren etxeen gaineko arriskua handitu egingo zukeen, eta, ondorioz, egin beharreko lanak luzatu. “Lanak eteteak edo luzatzeak familion arazoak areagotuko lituzke, gainera. Besteak beste, ordezko etxeetan bizitzeak dakarzkigun gastuak pilatuko lirateke. Izan ere, gure etxebizitzen hipotekez gain, ordezko etxebizitzen alokairu gastuak ordaindu beharko ditugu”.

logistak Mijoan ur zikinen sarea ipintzeko eskatzen duen mozioa sartu zuen Mutrikuko Udalean, Eusko Jaurlaritzari Mijoan ur zikinen sarea egiteko eskatzeko. Eguzkik urte asko daramatza Mijoa errekaren egoera txarra salatzen. “Oso haserre eta nekatuta gaude. Erreka horren egoera gero eta txarragoa dela iruditzen zaigu, eta erakundeek ez dute arazoa konpontzeko ezer egiten. Edozelako isurketak gertatzen dira erreka horretan, batzuk nahi barik eta beste asko nahita”, esan zuten. Isurketa jarraien ondorioz, Mijoako ekosistema ezin dela biziberritu esan zuen. Errekako kiratsak eta usain txarrak San Jeronimo, Pikupe eta Saturrrarango bizilaglunak ere kaltetzen dituela esan zuten.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:36 Página 44

››› // 44 Iraila

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Portu inguruak arrantzale gaztez bete ziren

Eraikinak birgaitzeko ikastaroa gazteentzat

ONDARROA // Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XVIII. Umeen Arrantza Lehiaketa egin zen Ondarroako Artibai ibaiaren bueltan. Eguraldi txarraren ondorioz, beti modura frontoian batu ordez, Kalare Deuna kofradian batzeko deia egin zuten goizean antolatzaileek, eta, txistularien atzetik kalejiran joan ostean, Artibai ibaiaren bueltan aritu ziren arrantzan. 4tik 14 urtera arteko 287 gaztetxo batu ziren.

LEA-ARTIBAI //Leartibai Garapen Agentziak Txertatu Merka-

Kafeatzeko aparkalekua, lau hilabetez itxita

98 lagunek egin zuten Markina-Markina

ONDARROA //Foru Aldundiak eta Ur Partzuergoak egin behar zi-

MARKINA-XEMEIN //Artibai Mendigoizale Taldearen 70. ur-

tuzten lanak zirela eta, Kafeatze pasealekuko aparkalekua itxi egin zuten. Alameda aldeko aparkalekuak hustu zituzten, ez Nasa kaleruntz daudenak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ur Partzuergoak ekaitzetarako andela egokitu zuten.

teurrenaren baitan, iraupen luzeko martxa antolatu zuten. 98 lagunek egin zituzten Arabako Markinatik Markina-Xemeinera arteko 64 kilometroak. Emakume bat izan zen heltzen lehena, 9 ordu eta 9 minutu eginda.

tuan programa jarri zuen abian Lea-Artibai eskualdean, 16tik 30 urtera arteko gazteentzat. Programa horretan parte hartzen zutenek eraikuntzagaz harremana duten gremioen lanak ikasteko aukera eduki zuten, eta ikastaroa amaitzean, batzuei bi hilabeteko lan kontratua sinatzeko aukera eman zitzaien, ikasitakoa praktikan jartzeko.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 45

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Hiribilduaren sorrera gogora ekarri zuten jai giroan ONDARROA //Denboran atzera eginda, bufoiek, zaldunek, eskaleek, fraideek eta beste garai batetako artisau, tabernari eta merkatariek hartu zituzten Ondarroako kaleak, 1327ko irailaren 27an Maria Diaz de Haro Bizkaiko andereak Ondarroaren hiri-

bilduaren sorrerako hiri-gutuna sinatu zuela gogoratzeko. Egun garrantzitsu hura ospatzeko, Ondarroa Erdi Arora itzuli zen. Egun guztian, jaia eta algara izan ziren nagusi Erdi Aroa gogorarazteko eran apaindutako kaleetan.

BI-2224 errepidea, asfaltatuta

Oibarko Amaren Eguna gogoan

LEA-ARTIBAI//Munitibar eta Ziortza-Bolibar

GIZABURUAGA // Herriko jai nagusien barruan, irailaren 9an, gizaburuagatarrek Oibarko Amaren Eguna ospatu zuten. Herritarrez gain, alboko herrietako hainbat herritatik joan ziren erromeriara.

udalerriak lotzen dituen BI-2224 errepidea asfaltatu zuten, eta beharrak seinale bidez adierazi zituzten. Lanek iraun bitartean, beharginak ibili ziren zirkulazioa bideratzen.

Iraila

// 45

Gaztelekua berriro zabaldu zuten, jaialdi eta guzti ONDARROA //Gaztelekuak berriro ateak zabaldu zituen. Iniziatiba berriak lau hilabeteko iraupena izan zuen, eta hausnarketa eta funtzionamendu berria Gaztelekuko erabiltzaileekin batera adostu zuten. “Azken ikasturtean zabaldutako hausnarketaren ostean, Gaztelekuaren funtzionamendua hobetzeko aldaketak adostu zituen Hezkuntza Batzordeak. Hori dela eta, irailetik abendura bitartean, gai zehatz baten inguruko asteburuak antolatuko dira proba modura, Barnetegiko lagunekin batera”, adierazi zuten udal ordezkariek. Abenduan balorazioa egin eta erabilera berria eta aurrera begirako helburuak zehaztekotan geratu ziren.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 46

46 > URRIA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Umedunen familiak diruz laguntzea erabaki zuten

MENDEXA // 16 urtera arteko umedunak diruz laguntzea erabaki zuen udalak. Familia bakoitzari 100 euroko diru laguntza eman zioten, semealabek ikasturtean dituzten gastuetan laguntzeko. Umea zein guraso bat edo biak Mendexan erroldatuta egotea eskatzen zuten.

Herritarren parte hartzean oinarritutako etorkizuna BERRIATUA //Berriatuarren etorkizuna be-

rriatuarrek eurek definitu behar dutela ulerturik, ekintza plana egiteko deia egin zuen udalak. Komunitatean sinisten dutela eta hori lortzeko herritarren sareak finkatzea ezinbestekoa dela esan zuen udalak. “Berria-

Lea ibarreko umeak, elkarrekin jolasten

tua jende eta elkarte askogaz osatutako herria da. Eta, hain zuzen ere, haiek dira jarduera eta ekintza asko eginez herria egiten dutenak”. Horrela, ekintza plana elkarte, talde eta norbanakoekin egin nahi izan zuten, ideia desberdinak elkarrekin trukatuaz.

Ibilaldi inklusiboa arrakastatsua izan zen

LEA IBARRA //Urriaren 30ean, Lea Ibarreko Umeen Eguna ospa-

ONDARROA //Ondarroako Gizarte Ongizate Batzordeak bul-

tu zuten, Aulestin, Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako, Munitibarko eta Aulestiko bertako umeak batuta. Jolasak, lorezaintza tailerra, ginkana, dragoi puzgarria, mural erraldoiaren pintaketa eta txokolate jana antolatu zituzten.

tzatutako sentsibilizazio kanpaina bereziaren barruan eta Karenka Guraso Elkartearen eskutik, mendi irteera inklusibo arrakastatsua egin zuten, “Ondarroan bestelako beharrak dituzten umeak daudela ikusarazteko”.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 47

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Urria

// 47

San Ignazio 48, 50 eta 52 atarietakoak, etxera bueltan

ONDARROA //Ia zazpi hilabete

Kontxu Odriozola aktorea izan zuten gogoan zinemazaleek

39. Euskal zine bilerako saridunak.

LEKEITIO //

Natxo Leuzak eta Koldo Garciak eroan zituzten urrezko antzarrak Emakumezkoak eta zinemagintza gai hartuta, Kontxu Odriozola aktorea omendu eta emakumezkoek ikus-entzunekoetan daukaten lekua landu zuten 39. Euskal Zine Bileran. Natxo Leuzaren N’ Diawaldy Bouly lanak eskuratu zuen profesional mailako film onenaren saria, eta Maite Bidarten

Karta Astralak, amateur sailekoa. Dirua, Mauritaniara Ekoizpen onenaren saria ere eskuratu zuen Leunzak, eta adierazi zuenez, irabazitako diru guztia filmeko protagonistentzat izan zen, “Mauritaniako herri bateko bizilagunentzat”. Amateur mailako Ekoizpenaren saria, berriz, Joxean Coya Ayudanentzat izan zen, Korronteari aurre. Euskal balezaleak Islandian lanarengatik. Bigarren sari bat ere lortu zuen Koldo Garcia eta Maite Bidarten Karta Astralak Amateur mailako Gidoi saria. Profesional

mailakoa, ostera, Begoña Vicariorentzat izan zen, Beti bezperako koplak filmagatik. Zuzendarita onenarentzako saria Jose Luis Ebodinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eroan zuen. Felipe Ugarteren Hasierak irabazi zuen amateur mailako zuzendari onenaren saria, eta profesionaletan Jorge Gil Munarriz nagusitu zen Xinta dantza izeneko lanagaz. Gazte 22 saria Eneko Zuberogoitia lekeitiarrarentzat izan zen, 280º filmagatik, eta Antzar Morea, Beti Bezperako koplak filmarentzat.

etxebizitzetatik kanpora egon ostean, San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak bueltatu ahal izan ziren. Era berean, atariotako saltoki eta garajeak ere erabilgarri jarri zituzten. Mendiaren egoera egonkorra zela kontuan hartuta erabaki zuten udalak eta mendian beharran ari zen talde teknikoak hiru atarietako bizilagunei etxeetara bueltatzeko aukera ematea. Albisteak onak izan arren, beste 84 familia etxebizitzetatik kanpo zeudela gogorarazi zuten. “Bizilagun guztiek etxera bueltatzeko aukera eduki arte, beharrean jarraitu behar dugu”, adierazi zuen Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Era berean, mendian egiten ari diren lanek martxa onean jarraitzen zutela nabarmendu zuen.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 48

››› // 48 Urria

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Kulturarako eta aisialdirako espazio berriak

Gripearen kontrako txertaketari ekin zioten

ZIORTZA-BOLIBAR //Udal gobernuaren erronka nagusietako bat

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Osakidetzak Gripearen kontrako

inauguratu zuten, Kulturgunea. Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan, liburutegi bat edukitzeko eta kultur ekitaldiak egiteko espazio baten beharra zeukaten. Inaugurazio ekitaldian, liburutegiaren funtzionamendua eta erabilera sistema azaldu zuen. Kulturguneagaz batera, Beko Zubiko parkea ere aurkeztu zuten.

txertaketa kanpaina martxan jarri zuen, Gripea ez dezazula lagun izan lelopean. Kanpaina 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat zeukatenei, haurdun zeuden emakumeei eta osasun-arloko beharginei zuzenduta zegoen. 1.200.000 euroko inbertsioa egin zuten, eta 380.00 txerto prestatu zituzten. Txertaketa tasan %65era heltzea zen helburua.

Tokiko jakintza tokiko garapenera bideratuz

Menpekotasuna duten senideak zaintzen

LEA-ARTIBAI //Udalbiltzaren Ikerbiltza proiektua martxan jarri zuten. Egitasmoa garatzeko, bertoko ikasle, irakasle, aditu eta gizarte eragileen arteko elkarlana bultzatu zuten. Era horretara, hezkuntza munduan sortzen den ezagutza herritarren eta jendartearen garapenari begira jartzea hartu zuten helburutzat.

LEA-ARTIBAI //Bizkaiko beste hainbat herritan modura, Zainduz programa martxan jarri zuten Lea-Artibain. Programak hamar urte egin zituen, eta aurreko urteetan modura, menpekotasunen bat duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako eskaintza zabala prestatu zuten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 49

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Urriko azoka, eskualdeko udalen babesagaz Azoka Nagusian, Euskal Herriko III. Biga Txapelketa jokatu zen, estreinako. Hartara, Iparraldeko eta Hegoaldeko 21 baserritik etorritako 70 bigak parte hartu zuten. Aurreko lehiaketa biak Iparraldean jokatu ostean, Markina-

Xemeinera ekarri zuten hirugarrena. Nekazaritza, artisautza eta baserri tresnen aukera zabala ere aurkitu ahal izan zuten Urriko Azokara joandakoek. 2016. urtean, gainera, Lea-Artibaiko 11 udalerrik Urriko Azoka bermatzea hitzartu zuten.

Angelman sindromea gogoan

Hirigintza arauak, eztabaidagai

MUTRIKU //150 lagun batu ziren, Mutrikun, Angelman sindromearen Elkartearen aldeko “zumba” jaialdi solidarioan. Ekimenarekin batu zuten diru guztia, 1.300 euro, gaixotasuna ikertzera bideratu zuten.

MENDEXA //Hirigintza arauak berritu aurretik, Mendexako udal ordezkariak herritarrekin batzartu ziren, urriaren 20an. Batzarrean, mendexarren iritziak eta proposamenak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten.

LEA-ARTIBAI //Urriko

Urria

// 49

Ekimenak antolatu zituzten bertoko ondarea balioetsiz LEA-ARTIBAI //Etxetik kanpo:

migrazioak eta kultur ondarea izenpean aurkeztu zituzten XVI. Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak. 300 ekintza baino gehiago antolatu zituzten, Bizkaiko 63 udaletan, Aulesti, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibar, tartean. Aulestin hitzaldi bi (Lau indiano eta jesuita bat eta Ameriketan pelotari) eta ikus-entzunezko bat (Kridxedak) prestatu zituzten. Lekeition portua bisitatu zuten, Zita enperatrizaren garaiko Lekeitiogaz gogoratu eta Victor San Miguel misiolariaren gainean berba egin. MarkinaXemeinen zesta-punta hartu zuten berbagai, eta ZiortzaBolibarren bisita gidatuak prestatzeaz gain, zesta punta erakustaldia egin zuten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 50

50 > AZAROA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Mediku eta pediatra erdaldunak daudela salatu zuten

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar, Ondarroa eta Mutrikuko osasun zentroetan mediku eta pediatra erdaldunak daudela salatu zuen Uemak. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak euskaraz ez dakiten mediku eta pediatren zerrenda osatu zuen.

Kresala, 50 urte euskal kultura zabaltzen ONDARROA //Kresala Kultur Elkarteak egitarau zabala prestatu zuten abenduaren 20an 50 urte bete behar zituela eta. Besteak beste, erakusketa, hitzaldia, bertso saioa eta jaialdia antolatu zituzten, 50 urteotako ibilbidearen inguruko ospakizunak ondarrutarrekin

Denda solidarioa zabaldu zuten berriro

partekatzeko. Era berean, kultur elkartearen historia jasotzen duen liburua eta DVDa aurkeztu zuten. “Kresalaren izatea eta bilakaera jaso ditugu. Horregaz batera, azken 50 urteotako Ondarroaren izatea ere jasotzen du dokumentalak”, azaldu zuten.

Katu Baltza euritan busti-busti egin zen

MARKINA-XEMEIN //Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakunde-

LEKEITIO//Ume, gazte zein nagusiak Eskolapeko Limoneroe-

ak denda solidarioa zabaldu zuen Markina-Xemeingo komentuko erakustaretoan. Produktu berriak zein bigarren eskukoak egon ziren abendu amaiera arte. Arropak, zapatak eta etxerako gauzak jarri zituzten aukeran, besteak beste.

tan batu ziren azaroaren 5ean. Euskal Mitologiari keinu egiten dion jaiegunean ez zen katu beltzik eta sorginik falta izan. Goizean ez modura, arratsaldean etenaldia eskaini zuen euriak, eta antolatutako ekimenak egin ahal izan ziren.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 51

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Azaroa

// 51

Musika Bandak bazkide kanpaina hasi zuen

Organiko osoa birziklatzeko bidea hartu zuen Lea-Artibaik

Miren Urresti, Maria Dolores Etxano, Rakel Elu, Zunbeltz Bedialauneta eta Ibai Muñiz, Ondarroako bileran.

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU//

Mutrikun zabor organikoa eta errefusa jasotzeko sistema, martxan Organiko osoa birziklatzeko “apustu sendoa” egin nahi dutela adierazi zuten Lea-Artibai Amankomunazgoan. Mutrikun, birziklatu ezin diren hondakinetako edukiontzi grisa ipiniko zutela iragarri zuten. Ondarroan, txipa duen 5. edukiontzia bideragarritzat jo zuten, Arrasaten esperentzia horretatik lortutako emaitzak aintzako-

tzat hartuta. Izan ere, gipuzkoarrek txipa duen 5. edukiontzi organiko marroiagaz %80 jasotzera ailegatu direla ikusi dute. Markina-Xemeinen, Ondarroan, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren auzo eta auto konpostagaz jarraitu eta 5. kontenedorea ontzat hartu dute udalek. Ispasterren eta Etxebarrian, auzo eta auto konpostagaz jarraitzea erabaki zuen, eta Lekeitiok ere konpostagaz jarraitzea onartu zuen. Lea Ibarran auzo eta auto konposta daukate martxan, eta herri guztietan 5. edukiontzi marroia jartzeko asmoa

agertu zuten. Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Bizkaiko Foru Aldundiagaz egindako batzarrean, Berriatuko Milloi auzoan konpost planta egokitzea proposatu zuten. Mutrikuko erabakia Mutrikun, Debarekin batera, materia organikoaren gaikako bilketa egitea erabaki zuten. Horrenbestez, birziklatu ezin diren hondakinetarako edukiontzi grisa edukiko duten Debabarreneko Mankomunitateko lehen udalerriak izango dira.

MUTRIKU //Mutrikuko Musika Bandaren bazkide izateko aukera zabaldu zuten. “Herritarren artean musika zaletasuna bultzatzeko asmoarekin abiatu dugu bazkide kanpaina”, adierazi zuten. Beste urte batez, musikarekin gozatzeko proposamena egin zieten herritarrei, eta banda diruz laguntzen zutenek hainbat abantaila izango zituztela azpimarratu zuten. Besteak beste, udaberriko eta Santa Zeziliako kontzertu berezietan grabatutako hiru cd-z osatutako sorta jaso zuten opari bazkide egiten zirenek. Horrez gain, Donostiako Kursaal Jauregian edo Bilboko Euskalduna jauregian egitekoa zen goi mailako kontzertu baterako zein beste ekitaldi batzuetarako sarreren zozketan parte hartu ahal izan zuten.

›››


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 52

››› // 52 Azaroa

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Erromesen dirua, Gizarte Zerbitzuetara

Boga Boga berriro martxan jarri zuten

MARKINA-XEMEIN //Done Jakue Bideko erromesek Markina-Xe-

ONDARROA //Boga Boga Emakumion Elkartea martxan jarri

meingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuetara bideratu zuen Markina-Xemeingo Udalak, “beharrizan handiena dutenei laguntzeko helburuagaz”. 2016an, apiriletik urrira arte egon zen zabalik. Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako datuen arabera, 6.572 erromes igaro ziren, eta 10.000 euro utzi zituzten.

zen berriro. Taldeko kideek nabarmendu zutenez, Ondarroako emakumeek “emakume izateko era berriak ezagutzeko aukera” izan dute elkarteen bidez. Naroa Argoitiak hartu zuen taldea dinamizatzeko ardura. “Askok diotenez, emakume izatea era zabalago batean ulertzeko aukera izan dute, eta pertsona modura askeago izateko ikuspegia ireki die”.

Omenaldia egin zieten Barinagako gudariei

Premia dutenentzako elikagaiak batzen

MARKINA-XEMEIN //Timoteo Arrastoa eta Bitor Urretabizkaia gudarien senideek Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian parte hartu eta herritarren berotasuna jaso zuten Barinagako elizpean. 1936ko azaroaren 21ean, Maxen zehar errekonozimendua egiten ari zirela zauritu eta hil ziren.

ISPASTER //Premiadunen pertsonentzat elikagaiak eta arropak bildu zituzten. 2015ean egindako deialdian lortutako erantzuna kontuan hartuta, 2016an ere eskaera egitea pentsatu zuten. Aurreko urteagaz alderatuta, ez zuten jostailurik batu, jatekoa baizik, eta Lekeitioko Dominikei eroan zieten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 53

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Beharra daukat proiektuari atxikipena eman zioten MUTRIKU //Crohn gaitza edo hesteetako hantura dutenek sarri komun baten behar larria izaten dutela eta, Mutrikuko Udalak Beharra daukat egitasmoarekin bat egitea erabaki zuen, eta udal hornikuntzetako komunak beharra dutenen eskura ipini.

Udalak aurreratu zuenez, herriko elkarteekin batzekoa zen, egitasmoa ahalik eta gehien ezagutzera eman eta atxikimenduak biltzeko. Proiektua maiatzean abiatu zen Donostia mailan, eta Mutrikukoa bat egiten duen hirugarren udala izan zen.

Sexualitateaz jardun zuten

Argazki zaharrak batzen

MENDEXA //Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Goi alde 3. Adina Elkarteak elkarlanean antolatuta, 50 urte eta gero ere gure gorputza maitatuz izeneko tailerra egin zuten, udaletxean.

MUNITIBAR //Ondare Batzordeak udalerriko

argazki zaharrak batzeari ekin zion, gerora argitaratzeko asmoagaz, eta herritarren laguntzagaz. Udaberrian egin zuten lehen deialdia eta udazkenean bigarrena.

Azaroa

// 53

Mendieta ontziola egonkortzeko lanekin hasi ziren LEKEITIO //Lekeitioko Udaleko Bulego teknikoak Mendieta ontziola jausteko arriskuan zegoela esan zuen, eta egonkortzeko lanak egin behar zirela hainbat arinen monumentua ez galtzeko. “Ontziolaren egoera txar-txarra da; edozein unetan erortzeko arriskuan dago”, nabarmendu zuten. Egoerari aurre egiteko, Lekeitioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, lanak egiteko zerbitzua kontratatu zuen, bai eta egurrezko egituretan aditua zen arkitekto bat ere, proiektua eta lanak jarraitzeko. Hasierako fasean 35.000 euro inbertitu zituzten, eta 2017ko aurrekontuetan berreskuratzeko proiektua jasotzea proposatu zuten.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 54

54 > ABENDUA

2016 URTEKARIA - LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Elikagai bankuak Gabon aurreko kanpaina abiatu zuen

MUTRIKU //Elikagai bankuak

Gabon aurreko bilketa kanpaina egin zuen, “gutxien dutenek Gabon duinak eta zoriontsuak igarotzeko” helburuarekin. Jatekoak herriko hemeretzi saltokitan jarri zituzten otarretan utzi behar ziren, eta itsulapikoetan dirua uzteko aukera ere eman zen.

Euskararen Eguna herriz herri ospatu zuten LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //Ospakizun eta aldarri eguna izan zen abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Bertso saio, magia ikuskizun, ipuin, kalejira, kantu da dantza artean etorri zen egun berezia. Markina-Xemeinen bertso paper lehiaketa-

Lea Ibarreko briska txapelketak, 21 urte

ren sari banaketa egin zuten; Munitibarren Probatu eta gozatu! Jolastu euskaraz! ikuskizunean murgildu ahal izan ziren gaztetxoak, eta Ondarroan danborradak hartu zituen kaleak, Hondar Ahua guraso elkartearen eskutik.

‘Munitibar’ liburua aurkeztu zuten

LEA IBARRA //19 bikotek parte hartu zuten Lea ibarreko 21. briska

AULESTI //Jose Luis Muñoyerro Munitibar liburua aurkeztu

txapelketan, Gizaburuagan; 32 andrazkok eta 26 gizonezkok. Argazkian, Agurtzane Gojenola Gizaburuagako zinegotzia, Gregorio Okamika, Paulo Okamika eta Jabier Goikoetxea irabazleak eta Juan Miguel Arostegi Gizaburuagako alkatea.

zuen Jabier Aranguena Artako-k, Aulestiko liburutegian. Muñoyerrok 1966tik 1976ra El Correo Español egunkarian argitaratutako 160 bat kroniken bilduma egin zuen Aranguenak, “garai hartako bizimoduaren erradiografia”.


URTEKARIA 2016Lore_MaquetaciÑn 1 09/12/16 21:37 Página 55

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA - 2016 URTEKARIA

Abendua

Luis Baraizarra karmeldarra omendu zuten

// 55

MARKINA-XEMEIN // Luis Ba-

Hurrengo urteetan antxoa asko egongo dela aurreikusi zuten Arrantzaleak, Ondarroako portuan, antxoa deskargatzen.

Antxoa gaztearen biomasa 370.000 tonatakoa dela dio Aztik

urteetarako bilketa handia edo ertain-handia aurreikusten zuten eta. Antxoa gazteen bataz besteko neurria ze-haztu zuten: zazpi bat zentimetro.

Bizkaiko Golkoan antxoa gaztearen biomasa 370.000 tonatan zenbatetsi zuen AZTIk. Juvena 2016 kanpaina zientifikoaren barruan egin zuten azterketa, iraileko datuekin. Neurketa 2003an hasitako denbora-serieko laugarren handiena izan zen. 2017ko antxoaren arrantzaldiari zegokionez, baikor agertu ziren, hurrengo

Gomendioak Lortutako datuekin batera, arrantzatu daitekeen antxoa kopuruaren inguruko arriskuen gaineko gomendioak helarazi zizkieten arrantza alorreko agintariei. Kanpainaren helburua zera izan zen: antxoa gazteen ugaritasuna eta banaketa zehaztea, haien egoera ikertzeta eta biziraupenari eragiten dioten inguru-

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU //

men-faktoreak aztertzea. Aztik zehaztu zuenez, kudeaketa jasangarri baten bidez bakarrik berma daiteke antxoaren biziraupena eta arrantza mota horrek arrantza sektorean zein kontserben eta elikagaien sektorean sortzen duen jarduera ekonomikoaren etorkizuna. Aztiko ikerlariek itsas ekosistemaren datu orokorrak batu zituzten, eragiten dioten prozesuak ulertzeko helburuagaz. Azken urteotan, Bizkaiko Golkoko itsas harrapari handiek espazioan duten banaketa ebaluatu zuten.

raizarra Markina-Xemeingo karmeldarra omendu zuten Meñakan, haren jaioterrian. Meñakako Udalbatzak onartuta, Baraizarraren izena eroango du Meñakako Udal liburutegiak. Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman eta ordu batzuk geroago kendu zioten Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak liburua aurkeztu zuen udaletxean. Julen Urkiza idazle karmeldarrak Baraizarrek egindako beharra goraipatu zuen, Karmel aldizkarian eta beste hainbat lanetan egindako ahalegina gogora ekarrita. Andres Urrutia euskaltzainburuak hiztegigintzan Baraizarrak egindako lan isila aitortu eta Santa Teresa Jesusena idazlan guztiak liburuko olerki bat irakurri zuen.

›››


URTEKARIA 2016Lore_Maquetaciร n 1 09/12/16 21:37 Pรกgina 56


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.