boletin3

Page 1

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Krisiei Erantzunak Nekazal mugimendu eta mugimendu Ekologistetatik

1


dirulaguntza


GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Krisiei erantzunak nekazal mugimendu eta mugimendu ekologistetatik

aurkibidea Nekazal erresistentziak

04 Giselda Coelho Pereira 08 Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MST Brasil

MAB Movimiento de Afectadas/os por Represas Brasil

16

Mari García SOC Sindicato de Obreros del Campo Andalucía

Rio +20 Herrien Goi Bilera

18 Amaierako Adierazpena Herrien Goi Bilera 22 Ekonomia Berdea: kapitalismoaren Mozorroa. La Vía Campesina 24 Sarah de Roure

(editoriala )

Sempreviva Organizaciao Feminista (SOF) elkarrizketa Rio +20 Herrien Goi Bilera 3


elkarrizketa Giselda Coelho Pereira MST Brasil

Nola antolatzen da MST-a? Zeintzuk dira bere borroka-ardatzak?

M

ST-a 1985. urtean hasten da erakunde bezala, lurrik gabeko nekazarien eskakizunaren ondorioz. Hisorikoki langileak euren lurretatik kanporatuta izan dira, eta egoera hurak MST-aren sorkuntzaraino eraman gintuen. Erakundea Brasilgo hegoaldean eratu zen. Nekazarien eskubideen alde egiteaz gain, MST-ak gizarte eraldaketaren alde ere egiten du antolakuntza eta formakuntza politikorako prozesu baten bidez.

Zein da zuen antolakuntza era? Zer nolako ekintzak eramaten dituzue aurrera?

K

asu askotan, antolakuntza eta ekintzak aurrera eramateko modua tokian-tokiko baldintzen araberakoa da. Ildo nazionalak dauden arren, estatu bakoitzak ekintzak eta mobilizazioak aurrera eramaten dituen erakunde propioa dauka. MST-ak erabiltzen duen prozedura nagusia familien antolakuntzan datza, kanpamentu deritzogunetan. Kanpamentu hauek lurjabeek dituzten lurren barruan zein kanpoan osatu daitezke. Lur hauen okupazioa saihestea bilatuz, legeak aldatzen joan izan dira mugimendu osoa kriminalizatzeko helburuarekin, berau osatzen duten pertsona bakoitza baino.

Zeintzuk dira mugimendu barruko emakumeen eskaerak? MST-aren barne, emakumeen ahalduntzearen aldeko prozesurik ematen al da?

G

MST-ak gizarte eraldaketaren alde ere egiten du antolakuntza eta formakuntza politikorako prozesu baten bidez

4

arrantzitsutzat ematen dugu emakumeen formakuntza eta partehartzea arlo guztietan. Aspalditik gabiltza lanean genero-talde espezifikoak edukitzeko aukerarekin, emakumeek landan pairatzen duten errepresioa hirian sufritzen dutena baino handiagoa baita, oso herrialde matxista baten barnean. Errepresio hau isilekoa da eta ez dauka ohiartzun handirik pertsonak ez baitira horren kontra manifestatzen. Honetaz gain, emakumeen eskubideekiko eskakizun politikoetaz eztabaidatzea ere garrantzitsutzat jotzen dugu, historikiki Brasilen aintzat hartuak izan ez direnak. MST-aren arabera, berebiziko garratzia dauka emakumeek erakunde beraren barne espazio guztietan parte hartu ahal izateak, edonolako zereginak eurenganatuz eta, era honetan, ahaldunduz.


Zein da gaur egun, Nekazaritza Erreformaren egoera Brasilen? Dilma lehendakariak, jadanik egonkortuta dagoena egituratzeko aukera hartu zuen. Asendamenduen %30a legeztatuta dago eta ingurugiro-legeekin bat dator. Hala era, Amazonia aldeko asendamenduetan, gehiengoa direnak, ia %100ak ez du eskualde hartako legedia betetzen. Gobernuak lurra desjabetzeko eta kalte-ordainak emateko beharra onartu zuen, lur publiko ugari baitago, baina lur hau errepideetatik urrun aurkitzen da, bertarako sarrera zailduz. Amazoniako asendamendu kopurua handitu den arren, hauen azpiegitura egoera erdi-hegoalde eskualdekoena baino askoz ere okerragoa da.

Nekazarien aldetik lurrerako sarbidea oztopatzen duen beste elementu bat “lurren araupetzeaâ€? deritzona da. Brasilen bada hutsik dagoen lur hektaria mordo bat. Hauen jabeak TDA (TĂ­tulo de Deuda Agraria-Nekazal Zorrerako Titulua) deitutako elementua erabiliz eurenganatu zituzten transnazionalak dira. Lurrak eskuratzean, transnazional hauek erositako lurrei lur gehiago gehitzen zizkieten. Legez kontrako lur-pilatze hau momento honetan ari da legeztatzen, nekazal erreforma nekezago bihurtuz.

emakumeek landan pairatzen duten errepresioa hirian sufritzen dutena baino handiagoa da, oso herrialde matxista baten barnean

elkarrizketa Giselda Coelho Pereira MST Brasil


Nola sortzen da okupazioa borroka arma gisa MST-an?

L

urren okupazioa ez da MST-arekin batera jaio den zerbait. Lehen ere egiten zen bakarkako eran. Pertsonak, gizonak batez ere, lurretan sartzen ziren eta parte bat eurenganatzen zuten. MST-ak Eliza katolikoarekin oso lotura estua zuen (batez ere Askapenaren Teologiaren alde askatzailearekin) eta beraz, lurraren jabetzaren aldeko borroka era antolatuan aurrera eramatea adostu zuen, familiak, eta ez bakarrik gizonak, borrokatuko zutenak izango zirelarik. Sortutako borroka esparru hau ez da lurraren jabetzaren aldeko borroka esparru bat soilik, herritarren eskubideen aldeko borrokarako esparru bada ere, hezkuntza kasu. MST-ak udalerriak barneratzea lortu du ere kanpamentuen barruan eskolak elkarrekin sortzeko, eta hauek onartuak eta baimenduak izan zitezen.

MST-ak lurraren jabetzaren aldeko borroka era antolatuan aurrera eramatea adostu zuen, familiak, eta ez bakarrik gizonak, borrokatuko zutenak izango zirelarik

6

MST-tik nola ikusten duzue monolaborantza eta espotaziora bideraturiko brasildar agronegozioa deiturikoa? Zein uste duzue dela honen eragina ingurugiroan?

A

gronegozioa deiturikoa bai pertsonengan zein ingurugiroan eragiten du. Via Campesinak egindako ikerketa batean, Brasil mundu osoko agrotoxiko erabiltzailerik handiena da. Agrotoxiko hauek monolaborantza intentsiboan erabiltzen dira. Agrotoxikoak pertsonako banatuko bagenitu, 5 litro toxiko pertsonako edukiko genituzke. Laborantza guztien artean, soja monolaborantza da toxiko gehien kontsumitzen dituena. Toxiko hauek bertan lan egiten duten langileengan eragiten dute, eta askotan zailtasunak dauzkate euren gaixotasunak toxiko hauek sortarazita izan direla frogatzeko. Bestalde, agrotoxikoen erabilera monolaboratzen ustiapenean, nekazariengan eragin latzak dituzten ingurugiro inpaktoak sortarazten ditu. Brasil hegoaldean lehortea da arazoa, iparraldean euri jasak diren moduan. Erdialdean eta hegoerdialdean euri aldiak aldatu egin dira. Adibidez, iparraldean euri hilabeteak iraganeko 5 edo 6 etatik 4 era gutxitu dira, gaur egun dugun gehiengoa izanik. Urtearen beste partea uda da, laboratzan asko kaltetzen dituena. Honek suposatzen du nekazariek ekoiztutako haziak, jadanik ingurugirora moldatuta zeudenak, gaur egun baliogabeak izatea eta, horrela, multinazionalen menpe daude hazi berriak lortzeko. Hazi berri hauek toxiko eta kimikoen beharra dute, egoera are latzago bihurtzen duena.

elkarrizketa Giselda Coelho Pereira MST Brasil


Zeintzuk dira MST-ak dituen nazioko eta nazioarteko batasunak?

G

uk Via Campesinan partehartzen dugu eta gure nazioko eta nazioarteko batasunetarako giltzadura nagusi bezala erabiltzen dugu. Puntualki, Via Campasinaren barruan ez dauden beste erakundeekin batera egiten ditugu ekintzak eta, zenbait probintziatan, meatzarien aldeko ekintzak egiten ditugu ere. Brasilen brasildar batek ere ez ez dauka zorupeakoaren gaineko jabetzarik. Zorupeko guztia Estatuaren jabetza da. Hala ere, orain hogei urte, zorupeko guztia Brasilgo Armadak mapeatuta izan zen eta lortutako informazioa Nazioko Meatze Produkzio Atalean (Departamento Nacional de Producción Minera – DNPM) kontzentratu zen. Zorupeko honen ustiapenaren kontsezioa atzerriko enpresei eman zitzaien, gaur egun Brasilgo zorupekoaren gehiengoa isilean ustiatzen dutena direlarik. Brasil osora zabaldu beharko litzatekeen ekintza fronte bat dela uste dut. Meatzaritza Iparekialdean, Hegoerdialdean, Hegoekialdean eta Iparraldean dago. Meatzaritza egiten ez den zonalde bakarra Hegoaldea da. Kasu honetan, eta Via Campesinaren ekintza arloaren barne ez dagoen arren, bertan lan egiten duten pertsonen baldintzak hobetu eta bermatzeko borroka potentzial handia dagoea uste dugu. Hiriko langileen borroka sindikalaren arloan, Brasilen oso egoera konplexua ematen dela esan behar dut. Urteen buruan, antolakuntzak indarra galdu du eta zatikatze handia eman da. Zenbait zonaldetan, MST-aren hurbilketa eman da hiri-langileen erakundeetara. Hegoaldean, bederen, Rio Grande do Sul-eko teilape gabekoen mugimenduarekin bat lan egite dugu.

MST-ak egiten dituen beste mugimendu guztiak, Via Campesinaren barne egiten direnak dira. MAB (Errepresek Erasandakoen Mugimendua), ACPT (Lurraren Batzorde Pastorala), FEAB (Brasilgo Agronomia Ikasleen Federakuntza) eta ABEEF (Brasilgo Baso Ingeniaritza Ikasleen Elkartea) bezalako erakundeekin baterako mugimenduak dira. ACPTak, adibidez, egindako okupazioei laguntza juridikoa ematen die. Bestalde, Bizipen Praktikak deritzogun ekintza daukagu ere. Honen bitartez, ikasle taldeek MST-ko kanpamentu eta asentamenduetan praktikak egiten dituzte. Ikasketa, formakuntza eta sentsibilizazio espazioak dira. Ikasle hauetako batzuek ardura politikoak hartu ditzakete euren graduazioa eta gero.

Nola baloratzen dutzu Via Campesina eta Mundu Mailako Emakumeen Martxaren artean eman zen elkarren arteko ikasketa prozesua azkeneko kontaktu honetan?

E

lkarren arteko ikasketa prozesu honetaz gain, MST-a estatu ezberdinetako emakume erakundeekin batera partehartu eta antolatzen da. Borroka hau batik bat martxoan ematen da, nazio mailako mobilizazio aroa baita. Kolaborazio hau erakunde sindikaletatik edota ACPT beratik datozen emakumeekin ematen da, azken honek landako emakumeekin ekintza bereziak baititu. Hiri mailako erakunde batzu ere badira, zeintzukin MST-a momentu puntualetan batzen den emakumeen eskubideen aldeko ekintzak aurrera eramateko orduan.

elkarrizketa Giselda Coelho Pereira MST Brasil


elkarrizketa MAB Brasil Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas Movimiento de Afectadas/os por Represas

Zer da MAB eta nola antolatzen da?

M

AB Brasilgo mugimendu sozial nazionala da, 17 estatutan dauka ordezkaritza eta 20 urte bete zituen iaz.

Erakundeak oinarrizko taldearekin lan egiten du, pertsonak ditu helburu nagusi eta presek kaltetutako eskualdeetan lan egiten du. Familiak antolatu egiten dira, eta, 10 familiako, oinarrizko talde bat sortzen da. Oinarrizko talde bakoitzean, koordinakundea dago. Oinarrizko talde bakoitzak 3 koordinatzaile ditu: emakume bat, gizon bat eta neska edo mutil gazte bat. Izan ere, bi lerro estrategiko indartu nahi ditu mu-

Brasil energia hidroelektriko gehien eta ekoizpen handiena daukaten herrialdeetakoa da munduan, baina milaka bizilagunek ez dute energia hori eskuratzerik 8

gimenduak: emakumeek eta gazteek antolaeran daukaten partaidetza areagotzea. Estatu bakoitzean, gainera, eskualdeka antolatzen dira. Oinarrizko lerroetan, kezkak zehaztu eta tokian tokiko premiei ematen zaie erantzuna. Eskualdeen berehalako premien arabera, koordinaziora jotzen da. Dena dela, lerro estrategikoak zehazteko orduan, topaketa nazionala egiten da 3 urtean behin; eta eskualdeko topaketak, urtean behin. Hezkuntza eta genero arloko taldeak daude, eta jendeak gai zehatzak lantzen ditu oinarrizko taldearen barruan. Mugimenduak Brasilgo eredu energetikoaren arazoa jartzen du kolokan, gehienetan atzerritarrak diren gutxi batzuen onurarako delako eta Brasilgo herritarrak ezer gabe uzten dituelako. Euren ustez, Brasilerako eredu energetiko berria eratu beharra dago. Eredu energetiko horren helburua herritarrak izan behar direnez, erabakitzeko gaitasuna izango lukete bertan eta onuradun nagusiak izango lirateke. Brasil energia hidroelektriko gehien eta ekoizpen handiena daukaten herrialdeetakoa da munduan, baina milaka bizilagunek ez dute energia hori eskuratzerik. Nola egiten du lan? Presak daudeneko herrietan, jendea antolatuta dago, eta informazioa jasotzen jarraitzen dute. Mugimenduak finkatuta dagoen jendearekin, lurrak dituen jendearekin lan egiten du. Urteak eta urteak borrokan daramatzaten bizilagunak beste herri batzuetara joaten dira, eta benetan zer gertatzen den eta eurei zer gertatu zitzaien azaltzen diete. Enpresek dirutzaren truke erosten dituzte lurrak. Honako hauxe da helburua: eraiki baino lehen halakorik ez egitea, lurralde horietako bizilagunak lurretara eta ibaira lotuta daudelako, euren janlekua, arrantza-lekua eta bizilekua izatean.


Beraz, mugimenduak modu isolatuan sortu dira presek zuzenean kaltetutakoen artean?

1

979an amaitutako Brasilgo diktadura militarraren ostean, Brasilgo mugimendu sozialak agertu ziren berriro. Diktaduran, mugimendua sakabanatzen zuten, eta erakunde ezkertiarretako kideak hiltzen zituzten. Diktadura amaitu zenean, ordea, mugimendu sozialak antolatzen hasi ziren: Lurrik Gabekoen Mugimendua, Langileen Hiri Mugimendua eta Langileen Zentral Bakarra. Azken hori, gainera, Brasil langileen erakunde nagusia da. Era berean, kaltetuen eskualde-erakundeak ere eratu ziren. Orduan, presen proiektu handiak garatzen zirenean, jendea tokian-tokian antolatzen hasten zen.

Erakundea bera Uruguai ibaiko eskualde honetan sortu zen, hogeita bost presa eraikitzeko proiektua jarri zutelako abian. Presak RĂ­o do Sur, Santa Catarina eta Paraguai arteko mugan egin zituzten, Itaipuko eskualdean. Eskualde horretako kaltetuak indar handiz antolatu ziren presa horien eraikuntzaren aurka. Harrezkero, mugimendua nazio-mailan antolatzeko proposamena ere egin zen, indar handiagoa eduki zezan, jendeak esperientziak partekatu zitzan, elkarri lagundu ziezaioten... Presengatiko lehenengo mugimendu nazionala 1991. urtean eratu zen, eta, orduz geroztik, Presek Kaltetutakoen Mugimenduaren oinarriak ezarri ziren nazio-mailan. Bertan parte hartzeko, ez zara alderdi, ideologia edo erlijioren bateko kidea izan behar, jende guztiarentzat dagoelako zabalik. Oinarrizko mugimendua da, kaltetuak bertan elkartzen dira eta eskubideen alde hasten dira borrokan, nonahi eta nornahirekin.

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


1991. urteaz geroztik, gauza asko gertatu dira. Mugimendua hazi egin da, eta zikloak eduki ditu. Lurralde honetan guztian, Brasilgo estatuak sare elektrikoak egin zituen, eta sistema nazional elektrikoa sortu zuen. Brasilen eraikitako linea elektrikoa Europaren gainean jartzen bada, ezer ikusiko ez litzatekeela diote. Gaur egun, eskualde honetan bizi naiz (Sao Paulo), eta, berton, esaterako, penintsula iberikoak beste neurtzen du Porto Alegreraino. Eskualde honetan, presa handiak ere egin zituen estatuak. Gobernu eskuindarrak eta, batez ere, zortzi urtez gobernatu zuen Fernando Cardosoren gobernua Brasilgo sektore estrategiko publikoak pribatizatzen hasi ziren: komunikazioa, telefonia eta meatzaritza. Horrez gain, ia-ia energia elektrikoaren zerbitzu osoa ere pribatizatu zuten (%70), eta enpresa pribatuen esku utzi zuten. Harrezkero, enpresa horiek kudeatzen dituzte zerbitzuak. Gauza asko aldatu dira, eta pribatizazio horren ondorioak jasaten ditugu gaur egun. Orduz geroztik, energia salgaia da, prezioa dauka eta guk dirutza ordaindu behar dugu horren truke. Pribatizazio-prozesua garatu zenetik gaur arte, energia elektrikoa %400 igo da, energiaren prezioa petrolioaren prezioarekin parekatzean, nahiz eta merkeena izan. Gorakada handi-handia izan da 1994. urteaz geroztik. Petrolioaren ekoizpenaren prezioa 100 inguru errealekoa da kupeleko, eta irabazia %10ekoa da gutxi gorabehera. Energia elektrikoaren ekoizpen-kostu baliokidea 40 inguru errealekoa da, ordea. Irabazia ikaragarria da, beraz. Balioa parekatzean, energia elektrikoaren prezioa %400 igo da. Lehen, estatuak dena sortu eta administratu egiten zuen. Pribatizazioaren ondoren, enpresek eurek sortu eta igorri egiten dute dena. Esate baterako, enpresek jendearen etxeetarako igorpenlineak ere egiten dituzte. Ilumina izeneko azterlan brasildarrean adierazi zutenez, Brasilgo jendeak, herriak bosgarren tasa garestiena ordaintzen du; eta enpresek, hamabost aldiz gutxiago ere. Gainera, enpresa horiek dira energia elektriko gehien kontsumitzen dutenak. Gure esanetan, intentsiboak dira. Aluminioa, mineralak eta zelulosa egiten duten enpresek energiaren erabilera intentsiboa egiten dute. Gobernuko presek diruz lagundutako

10

energia erabiltzen dutenez, gainerako bizilagunok baino hamabost aldiz gutxiago ordaintzen dute. Oso interesgarria da enpresa kontsumitzaile handiak presen jabeak direla ikustea. Beraz, presa baten jabeak diren enpresa askoren arteko partzuergoak egiten dira, eta askok eurentzako energia sortzen dute zuzenean, euren kontsumorako energia, alegia. Batzuetan, kontraturik ere ez dago, sorkuntza bera zuzenean delako enpresentzat. Gaur egun, erdialdeko herrialdeetako sistemetan krisia dagoenez, energia kontsumitzen duten enpresa handiak beste leku batzuetara joaten hasi dira, bertako energia merkeagoa delako, laneskua merkeagoa delako, gobernuek kostuek murrizten dituztelako, zergak kentzen dizkietelako, zergapizgarriak ematen dizkietelako... Gaur egun, horixe gertatzen da Amerika Latinoko herrialdeetan, baina, batez ere, garapen-bideko herrialdeetan; Brasilen, esaterako.

Gobernuko presek diruz lagundutako energia erabiltzen dutenez, gainerako bizilagunok baino hamabost aldiz gutxiago ordaintzen dute

H

ori dela eta, energia norentzat den galdetuko dugu beti. Horixe bera da galdera nagusia, jendeak argi eta garbi ikusi dezan zergatik dagoen hainbesteko interesa energiaren ekoizpenean eta sorkuntzan. Azterlan batean azaldu dutenez, industria astunek, intentsiboek Brasilen sortutako energiaren %32 kontsumitzen dute; eta jendeak, herriak, %25 baino ez. Energiaren ekoizpenak gure herrialdeetan lanpostuak sortuko dituela esaten digute: lehenengo eta behin, eraikuntzan lan egiten dutenentzat; gero, herritarrentzat; eta, ondoren, Brasil osoarentzat. Dena dela, argi eta garbi daukagu hori guztiori egia ez dela. Erkatuz gero, elikagaigintzak lanpostu gehiago sortzen ditu, adibidez.

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


Brasilgo Energia Elektrikorako Planak oso-oso kontuan hartu du Brasilen energia hidroelektrikoa ekoizteko daukagun ahalmenari buruz egindako azterlanean adierazitakoa. Ibaiak, emaria, zenbait energia ekoitzi daitekeen... Horren arabera, lortu dezakegun ahalmenaren %28,2 baino ez dugu ustiatu. Beraz, ageri-agerikoa da presa gehiago egingo dituztela. Brasilen, iparraldekoa da gutxien ustiatu duten eskualdea. Amazonian, hain zuzen ere, bertako ahalmen hidraulikoaren %8 baino ez da ustiatzen. Energia ekoizteko ahalmen handia duten proiektutzarrak ibaiko gune zabalenetan egiten dira. Dena dela, %50 ere ez dute ustiatu hegoaldean eta hego-ekialdean. Egia esan, eskualde guztietan daude proiektuak. Energiaren ehunekoa oso-oso handia da, eta, hogei urtean, mila eta laurehun presa gehiago eraiki nahi ditu gobernuak, Gaur egun dauden bi mila inguru presez gain. Hori dela eta, gure herrialdea presa erraldoia izango da. Proiektu askotan, Tocanchi ibaikoan, esaterako, hainbat presa egiten dituzte bat bestearen atzean. Ibai horretan, hain zuzen ere, bost presa handi daude. Euretako baten eremu lasaiak seiehun kilometro ditu, eta eremu lasai bakoitza beste presaraino iristen da. Gaur egun, ez dago ibairik, elkarren segidako lakuak baizik. Energia hidroelektrikoa ekoizteko orduan, ur berbera, iturri bera erabili daiteke behin eta berriro. Hemendik igarotzen dena handik igarotakoa da. Hori dela eta, merkeena da. Urpean dagoen eremuaren azalera 34 mila kilometro koadrokoa da. Datu horiek nekez ulertu daitezke. Esate baterako, Brasilgo iparraldean eraikitzen ari diren presak 500 kilometro koadro baino gehiago utziko ditu urpean. Batzuen ustez, askoz hobea izango litzateke hain presa handiak egin beharrean txikiagoak egitea. Gure iritziz, presa txiki ugariren eraikuntzak ere ondorio kaltegarriak izango lituzke herritarrentzat.

Proiektutzarrak, proiektutzarrek ingurumenaren gainean dituzten eraginak. Nor dago atzean? Espainiako enpresarik ote dago?

E

ndesa eta Iberdrola finantziazio-emaile handiak dira, baita Banco Santander ere. Irabazia izugarria da, brasildar guztiek eraikuntzarako ordaintzen dutelako eta gobernuak horren kostuak ordaintzen dituelako. Hori dela eta, enpresa horiek ez dute ordaintzen, baina mozkin guztiek eramaten dituzte. Energiaren prezioa petrolioaren prezioarekin parekatzen dute, eta ura ez da inoiz amaitzen. Biztanleek energia gutxi kontsumitzen dute, baina kostu-prezioan ordaintzen duten enpresek baino 8 aldiz garestiago ordaintzen dute. Energia kanporantz doa, eta ez ditu bertan bizi direnen premiak estaltzen. Ingurumenaren gaineko eraginak ere ugariak dira. Bertoko ekosistema, eurien zikloa, klima, baso-soilketa eta ibaiko jalkinen ondorioz sortutako deltak ibai horren eraginpean daude. Gas asko sorrarazten direnez, bikoitza kutsatu eta negutegi-efektua eragiten dute. Biodibertsitate guztia suntsitzean, ondorioak oso kaltegarriak dira bertako biztanleentzat. Izan ere, ez dute arrantzan egiterik, ibaien goraldien zein beheraldien menpe daudelako. Den-dena urratu egiten da, baita elikaduraren segurtasuna bera ere. Hondamendia da nagusi.

Energia kanporantz doa, eta ez ditu bertan bizi direnen premiak estaltzen

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


Zure ustez, nolakoa izango da etorkizuna?

2

010eko datuen arabera, Brasilen ekoitzitako energiaren %76 hidroelektrikoa da. 2014rako aurreikuspenen arabera, Brasilen ekoitzitako energia hidroelektrikoa modu portzentualean murriztu eta balio absolutuetan egingo du gora. Energia gero eta gehiago erabiliko da, eta presa gehiago eraikiko dira, eskariaren gorakada horri aurre egin ahal izateko. Gobernuak berak emandako datuen eta ehunekoen arabera, argi eta garbi dago Brasilgo gobernuak ibaiak energia-iturri nagusi moduan ustiatzen jarraituko duela etorkizunean.

Brasilgo gune batzuetan hainbat eta hainbat presa daude. Bertako biztanleek, ordea, ez dute sortutako energia hori eskuratzerik, inork ez duelako inolako linea elektrikorik eraiki inguru horietako bizilagunentzat

12

Zure ustez, nor dira Brasilgo eredu energetikoko eta, batez ere, zentral hidroelektriko ugarien eraikuntzako kaltetu nagusiak?

G

ure iritziz, Brasilgo biztanle guztiak dira ereduko kaltetuak. Energia-iturri merkea eduki arren, herritarrek oso-oso garesti ordaintzen dute euren etxe edo negozioetako energiaren hornikuntza. Sentsibilizaziorako ekintzak egin ditugu fabeletan nahiz hirietan, jendeari erakutsi nahi geniolako gu geu kaltetu zuzenak garela eta biztanle guztiak zeharkako kaltetuak direla, energiaren prezioa zeinen garestia den kontuan hartuta. Kaltetu zuzenen artean, landa-ingurunean eta, batez ere, ibaitik hurbil bizi direnak eta inguru horretan lurrak dituztenak nabarmendu behar dira, eta, oro har, nekazari txiroenak dira. Lur laurik ez dutenek ibaiertzetako lur maldatsuetan landatzen dituzte euren uztak. Horra hor lehenengo kaltetuak, presa eraikitzeko erabakia hartzen denean. Indigenak ere badira kaltetu nagusietakoak, ibaiarekiko mendetasun handia dutelako euren bizimodua garatzeko orduan. Izan ere, bizibidea kentzen diete, eta, ordainetan, ez dute ezertxo ere jasotzen, ia-ia energia elektrikorik behar ez dutelako bizitzeko. Beste kontraesan bat aipatzearren, Brasilgo gune batzuetan hainbat eta hainbat presa daude. Bertako biztanleek, ordea, ez dute sortutako energia hori eskuratzerik, inork ez duelako inolako linea elektrikorik eraiki inguru horietako bizilagunentzat. Txiroak direnez, zorigaitza hirukoitza da: txiroak dira, bizibidea kendu diete eta energia elektrikorik gabe jarraitzen dute.

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


Estatuak inolako kalte-ordainik ematen die presatzarren eraikuntzako kaltetuei?

Eraikiko dituzten presak jabetza publikokoak edo pribatukoak izango lirateke?

P

B

resek kaltetutakoen %70ek ez dute inolako kalte-ordainik jaso. Hala ere, ez da datu fidagarria, gaur egun oraindik Brasilen ez dagoelako kalte-ordaina nork jaso behar duen adierazten duen agiririk. Presen eraikitzaileek diote nork jaso behar duen kalte-ordaina eta nork ez. Nolabaiteko kalte-ordaina jasotzen duten kaltetuen %30ek lur-titulua daukatenez, emakume kaltetu gehienak kanpoan geratzen dira (lurraren titularitatea gizonen izenean dagoelako), baita horrelako agiririk ez duten herri indigenak ere.

Gobernuak badu inolako proiekturik, arlo horretako legeren bat garatzeko?

2

010. urtean, Lula presidenteak oso dekretu interesgarria egin zuen, MABk eta beste erakunde sozial batzuek garatutako borrokari erantzuna emateko, neurri handi batean. Horren arabera, presek kaltetutakoak izango dira presatzarren eraikuntzaren ondorioz euren bizimoduan zerbait aldatu behar izan duten guztiak, aldaketa hori presaren goiko aldean edo beheko aldean zegoen kontuan hartu gabe. Dekretu hori arautu egin behar zen, 2011ko urtarriletik aurrera indarrean egon zedin. Presen jabeek, ordea, gobernuari egin zioten presioa, dekretuari boikota egiteko eta indarrean ez sartzeko. Oraindik ere, buru-belarri ari gara borrokan, dekretu hori indarrean sartu dadin, nahiz eta gaur egun lobby hidroelektrikoak eta politikari eskuindarrek Brasilen zeresan handi-handia duten.

erriro ere, gobernuak jabetza pribatuaren aldeko apustua egin du. Dena dela, egia ere bada partaidetza publikoa ere badagoela bertan. Presa berria eraikitzeko erabakia hartzean, kapitalista handiek, enpresari handiek eta gobernuak osatutako partzuergoa sortzen da. Horrez gain, kapitalista eta enpresari horiek eraikuntzaren kostu guztiaren zati txiki-txikia finantzatzen dute, presa berria eraikitzeko beharrezkoa den diruaren %85 ere Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Banku Nazionaletik etorri daitekeelako. Hau da, eraikuntzaren kostuaren zati handiena Brasilgo herriak ordaintzen du eta ez enpresariek edo kapitalistek.

Nolabaiteko kalte-ordaina jasotzen duten kaltetuen %30ek lur-titulua daukatenez, emakume kaltetu gehienak kanpoan geratzen dira

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


Zer esango diguzu testuinguru horretan urratzen diren giza eskubideei buruz?

Zer iritzi du MABk energia berdeari edo energia garbiari buruz?

2

L

006. urtetik, Giza Eskubideen Defentsarako Kontseiluak Brasilgo presei buruzko azterlana egin du, gune horietan zer giza eskubide urratzen diren agerian jartzeko asmoz. 2006tik 2010era, kontseiluak argi eta garbi adierazi zuen 16 giza eskubide behin eta berriro urratzen zituztela Brasilgo presen eraikuntzan. Emakumeak giza eskubideen etengabeko urraketako kaltetu nagusiak dira, zaurgarrienak dira-eta. Beraz, gure ustetan, Brasilgo estatuak zor historikoa dauka kaltetuekin. Urraketa horiek zigortu behar ditu, are gehiago kontrolatu behar ditu presatzar horiek eraikitzen dituzten enpresak eta behar besteko mugak ere ezarri behar ditu energiaren prezioaren arloan.

Brasilek karbonoa hedatzeko dituen eskubideen bitartez negoziatu dezake, nahiz eta herrialde moduan oraindik ere atmosferara negutegi-efektuko gas ugari-ugari igortzen ditu

14

ehenengo eta behin, MABren ustez zentral hidroelektrikoetatik datorren energia ez da energia garbia, inolaz ere ez. Batetik, ez da garbia, azpiegituratzar horiek eraikitzean hainbat eta hainbat hektarea baso edo oihan geratu direlako urpean. Material organiko hori urpean geratzen denean eta usteldu egiten denean, negutegi-efektuko gas ugari sortzen dira. Besteak beste, negutegi-efektuko gas horiek klima-aldaketan bertan eragina dutela egiaztatuta dago. Bestetik, presak eraikitzean, horretarako aukeratutako lekuetako ingurumen-baliabideak suntsitzen dira erabat. Nola izango ote da garbia naturako ingurumen-baliabideak suntsitu eta klima-aldaketa areagotzen duen energia? Era berean, harrigarria da benetan Brasilek karbono-eskubideak saltzea eta, horretarako, energia hidroelektrikoa erabiltzea mineral fosilen errekuntza erabili beharrean. Presen ondorioz hainbat tona materia organiko usteltzen denez, metano ugari igortzen da atmosferara. Hala ere, hori igorpentzat hartzen ez denez, Brasilek karbonoa hedatzeko dituen eskubideen bitartez negoziatu dezake, nahiz eta herrialde moduan oraindik ere atmosferara negutegi-efektuko gas ugari-ugari igortzen dituen.

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


Zer alternatiba eskaintzen du MABk?

Ezer esan nahi zenuke amaitzeko?

A

G

rgi eta garbi adierazi nahi dut MABk beste eredu energetiko batzuk ere kritikatzen dituela mugimendu sozial moduan, oro har mineral fosilak erretzen dituztelako energia sortzeko. Gure iritziz, eredu horiek oso-oso oldarkorrak dira ingurumenarekin, eta eutsiezinak ere badira. MABk herria kontzientziatu nahi du, egunero erabiltzen dugun energia-kopurua murrizteko, ezinbestekoa delako mundu iraunkorra eratu nahi izanez gero. Natura ez da mugagabea, eta ezin ditu eredu kapitalistaren larregikeria guztiak xurgatu.

MABren ustez, zer helburu lortu beharko lirateke Rio+20 goi-bileran?

M

AB oso kezkatuta dago, natura nola tasatu duten ikustean. Naturarako prezioa ezarri da, eta ordaintzen duen edonork badu bertako zati bat eskuratzerik. Oso kontuan hartu behar da sistema bera dagoela krisian eta ez enpresak, oraindik ere dirua irabazten ari direlako. Testuinguru horretan, gero eta hedatuago dago naturako baliabideez jabetzeko prozesua. Kapitalismoaren ohiko irtenbideetakoa da. Gure ustez, Rio+20 goi-bileran, are gehiago ustiatuko dute natura, euren helburu nagusia merkaturatzea delako. Aurkako goi-bileran, ostera, kapitalismoak nolako irtenbideak eskaintzen dituen eta gaur egungo agenda nola aldatu daitekeen izango dugu hizpide. Izan ere, ezin dugu inolaz ere onartu natura bera halaxe merkaturatu dezaten. Kanpaketa handia egingo dugu Nekazarien Bidearekin, SOFekin eta beste erakunde batzuekin. Bertan, hain zuzen ere, 2.000 bat lagun elkartuko garelakoan eta eztabaida emankorrak garatuko ditugulakoan gaude.

uretzat, argi eta garbi dago nor den etsaia: kapitalismoa. Kapitalismoaren barruan, gainera, enpresak eurak daude, eta erkidegoen nahiz MABren etsia handiena dira. Batez ere, enpresak eta bankuak dira landa-inguruneko zapaltzaile handienak. Niretzat, emakume nekazaria naizenez, oso harro egoteko modukoa da bertan, lurrean egotea. Aitzitik, oso-oso txarra da lurra galtzea eta erkidegoko edo erakundeko lotune guztiak galtzea. Zenbait bisitaldi egin ditugu Espainian bertan utzita dauden herrietara, eta argi dago guzti-guztia erosi nahi duten enpresek eragin handia dutela eta jendeari pentsarazten diotela askoz hobea dela hirian bizitzea. Izan ere, bertan ez omen dute lurra landatu beharrik eta askoz azkarrago lortzen dute dena. Hori guztiori dela eta, erkidegoek egoera horri aurre egin behar diote, eta guretzat ere gero eta garrantzitsuagoa da gizonek ez ezik emakumeek ere jardueretan parte hartzea. Emakumeen ordezkaritza sustatu beharra dago. Elikaduraren burujabetzan bertan ere, ageri-agerikoa da ez dagoela elikaduraren burujabetza lortzerik emakumeek bertan parte hartzen ez badute.

MABk herria kontzientziatu nahi du, egunero erabiltzen dugun energia-kopurua murrizteko, ezinbestekoa delako mundu iraunkorra eratu nahi izanez gero

elkarrizketa Esther Vital, Alexania Rosatto eta Flavia Lessa Ribas MAB Brasil


elkarrizketa Mari GarcĂ­a Sindicato de Obreros del Campo (AndalucĂ­a)

Lurren pilatzeari buruz hitzegiten entzuten dugunean, hegoaldeko herrialdeetan pentsatzen dugu batik bat. Nekazal Erreforma konpondu gabeko kontua da Andaluzian?

B

ai noski, Nekazal Erreforma konpondu gabeko kontua da Andaluzian, lurren %50a biztaleen %2aren eskuetan baitago. Oso banaketa desorekatua dago eta gure gobernuek “Espainiako Handiei� baino ez diete dirulaguntzak emate, Albako Dukesa kasu. Gainera, Europako Nekazal Politikak ez du batere laguntzen. PSOE gobernuan egon den bitartean, lurren banaketaren aldeko ezer ez du egin. Francok ondorengo gobernuek baino lur gehiago banatu zituen.

Lurren bidezko banaketa bat lortzea erreza al da?

G

aur egun, legeek lurren jauntxoak asko babesten dituzte eta, beraz, hauen desjabetzea lortzea oso zaila da. Marinaledako kasua, non lurrak Espainiako Haundi baten esku zeuden, jornaltiarrek lurrak okupatu eta gero Gobernuak berreskura zitzala bertan azpiegiturak eraiki behar zituelako eman zen.

16

Zein da andaluziako jornaltiarraren profila?

P

rofila uneoroko bilakaera bat jasan izan du, lurren jabe diren jauntxoek behin eta berriz gero eta merkeagoa eta esplotatzeko errezagoa den eskulana bilatzen baitute. Adreiluaren booma eta gero, gizonak eraikuntza sektorera lan egitera joan ziren eta lurjabeak lurrak ustiatzeko jendea Maroko eta Saharaz hegoaldekoen artean bilatu zuten Baina noski, azkar konturatu ziren pertsona horiek gero herrialdean gera zitezkeela eta jatorriko kontratuak egiten hasi ziren. Jatorriko herrialdean egiten diren kontratuak dira, denboraldi bakarrerako.

Eta zer nolako bilakaera izan zuen gizon/ emakume jornaltiarraren profila?

G

eroago Errumania eta Ekialdeko emakumeak ekartzen joan ziren eta euren betebeharren artean ez zegoen bakarrik lan ahalmena, baizik eta zenbait jauntxoentzat irudi hona izan zezatela ere garrantzitsua zen. Lur jabeen aldetik eman izan dira emakume hauen aurkako zenbait bortxaketa eta gehiegikeri sexualetako kasuak. Baina gertatu zen Errumania eta Polonia bezalako herrialdeak Europar Batasunaren barruan satu zirenean, emakumeak euren eskubideen jakitun bihurtu zirela, eta erreztasun horrekin esplotatuak izateari utzi ziotela. Zetozten emakume gazte asko ikasleak ziren eta aurreztu eta hizkuntza ikasteko aprobetxatzen zuten. Baina edozein gazteri bezala, gauetan irtetea gustatzen zitzaien eta hori jauntxoei ez zitzaien batere ongi iruditzen, lanean gutxiago jardungo zirela uste baitzuten. Beraz, lan gehiago egingo zuen eta esplotatzeko errezagoa izango zen beste profil bat bilatzen hasi ziren. Gaur egun lur jabeek eskatzen duten profila landa emakume batena da, nekazal lan gogorra zein den dakiena eta familia eta umeak dituena. Horrela jauntxoak ziurtatzen dira lana bukatzean ez dela bertan geratuko eta ez dela gauean aterako, bere etekina gutxituz biharamunean.


Emakume jornalti etorkinen errealitateari buruz hitzegin diezagukezu Andaluziako landan?

Eta pertsona hauen soldatari buruz zer esan dezakezu?

B

E

a jadanik emakumea eta jornaltiarra izatea zaila bada Andaluziako landan, are gehiago etorkina bazara. Ahalik eta gehien esplotatzen zaituzte, kontratuak dakarren diruaren parte bat baino ez zaizu ordaintzen... Dena den, nahiz eta erreklamatu, tramite legalak bukatzerako zure jaioterrian bueltan egongo zinateke eta ez zara kendura hori jasotzeko bueltatuko. Askok beldurra dauka eta ez du euren eskubideen urratze hauek salatzen; hedabideek ere muzin egiten diote. Canal Sur bat baino gehiagotan okupatu behar izan dugu gure eskubideak urratzen direla salatzeko, eurek ez baitute ezer esaten, folklorikei buruz baino ez dute hitzegiten. Are gehiego, badaude haziendak kontzentrazio eremuak diruditenak.

Azken hau jada zure txostenean azaldu zenuen. Zeri buruz ari zara zenbait haziendak benetako kontzentrazio eremu diruditela esaten duzunean?

B

a zenbait hazienda, euren emankortasuna handitzeko helburuarekin, jabeak hesituta izan direla eta sarreran segurtasuna jarri dutela zein sartu eta zein irteten den kontrolatzeko. Senegaleko, Marokoko eta Europa Ekialdeko familiak ekartzen dituzte batera bizitzera, euren artean gehiegi komunikatu ez daitezen. Gainera, familiek haziendatik ateratzeko ordutegi zorrotza daukate, herrira janari bilia joateko nahikoa, baina kafe bat hartzeko edota herriko zein beste haziendetako jendearekin erlazionatzeko denborarik gabekoa. Horrela langileak euren artean antolatzea ekiditen dute eta euren esplotazioa are errezagoa da. Itxiera ordutegia, adibidez, gaueko hamarretan da eta norbait beranduago badator kafe bat hartzen gelditu delako, ezingo da lotara sartu eta, beraz, ezingu du hurrengo egunean lan egin.

san beharrik ez dago pertsona hauek ez dutela gutxieneko lansaririk jasotzen. Egunetik egunera kobratzen dute eta miseria bat. Gaur egun ez dago lanarik landan eta ia ezinezkoa da langile batek hilabete osoa segidan kobratzea eta, horrela, emakume etorkinek lan baldintza gogor eta abusuzkoak jasateaz gain, lan gabeko egunak pairatu behar dituzte nahiz eta jatorriko kontratu bat daukaten. Horregatik zenbait herritan elkartzen gara eta aste bat bakoitzak lan egiten dugu, txandakatzen gara behintzat guztiok diru pixka bat irabazteko. Oraintxe bertan SOC-etik lansari minimo bat ezartzeko ari gara lanean, denboraldi horretan lana egon zein ez.

Andaluziako landan emakumezko edo gizonezkoak soilik diren lanak ba al daude?

B

a, nola ez, behintzat egonkorragoak diren lanak gizonezkoak dira. Traktorea bezalako makineriaren erabileraren ingurukoak etab. Emakumeen lanen inguruan, adibidez, oliben ingurukoa datorkit burura. Emakumeak arduratzen dira lurrera erortzen direnak jasotzen eta, noski, euren lana are latzagoa da, egun osoan zehar makurtuta egon behar dutelako eta askoz gutxiago kobratzen dute.

Gaur egun lur jabeek eskatzen duten profila landa emakume batena da, nekazal lan gogorra zein den dakiena

elkarrizketa Mari GarcĂ­a Sindicato de Obreros del Campo AndalucĂ­a


Rio+20 Amaierako Adierazpena Rio +20 Herrien Goi Bilera Gizarte eta Ingurumen Justiziaren alde

Guztien ondasunen defentsan eta bizia salerosgaitzearen aurka

R

io +20 Herrien Goi Bilerara mundu osotik etorri garen gizarte eta herri mugimenduek, sindikatuek, herriek, gizarte zibileko erakundeek eta talde ekologistek elkartasuna eta alternatiben eraikuntza sustatu dituzte kanpalekuetan, mobilizazio jendetsuen eta eztabaiden bitartez, jakinik gizakien elkarren arteko eta gizakien eta naturaren arteko harreman ezberdin batzuen subjektu garela, eta onartuz erronka premiatsua dugula kapitalismoaren berrosatze fase berria geldiarazteko eta geure borroken bitartez gizarte eredu berriak sortzeko. Herrien Goi Bilera une eta gune sinbolikoa da mundu mailako borroken ibilbidean, ziklo berri bat hasten ari delako non elkartasun berriak sortzen ari baitira mundu osoko emakume, indi-

Asanbladak, mobilizazioak eta herrien agerraldi erraldoia izan dira elkartasun honen unerik adierazkorrenak.

18

gena, beltz, gazte, nekazari, familia, baserritar, langile, herri eta komunitate tradizional, quilobamba, hiritartasun eskubideen defendatzaile eta erlijioen artean. Asanbladak, mobilizazioak eta herrien agerraldi erraldoia izan dira elkartasun honen unerik adierazkorrenak. Finantza erakunde multilateralek, finantza sistemaren esanetara ipinita dauden koalizioek hala nola G8 eta G20 deituek, NBE-ren eta gobernu gehienen harrapaketa “korporatiboak� erakutsi dute zein gutxi axola dien gizateriaren eta planetaren etorkizunak, eta nazioarteko korporazioen interesen zaintza besterik ez dute egin bilkura ofizialean. Aldiz, Herrien Goi Bileran eman diren mobilizazio eta eztabaidetan nabarmendu den bizitasun eta indarrak sendotu egiten du gure aburua: herri organizatu eta mobilizatuak bakarrik aska dezake mundua korporazio eta finantza kapitalismoaren kontrolpetik. Duela hogei urte, Aterro do Flamengon bertan egin zen Mundu Foroak pribatizazioarekin eta neoliberalismoarekin gizateriak eta naturak pairatzen zituzten arriskuak salatu zituen. Gaur berresten dugu, orduko gure analisiaren egiaztapenaz gaindi, jada aitortuak ziren hainbat giza eskubideren atzerakada garrantzitsua antzematen dugula. Rio +20k errepikatzen ditu gidoi okerragatik huts egin duten soluzioak, mundu mailako krisia eragin duten aktore berberek antzeztuta. Krisia areagotzen ari den adinean, korporazioek gogorrago erasotzen diete herrien eskubideei, demokraziari eta naturari, gizateria guztiaren ondasunak direnak bahituran hartuz finantza eta ekonomia sistema salbatu ahal izateko. Herrien Goi Bileran elkartu diren ahots eta indar ezberdinek mundu mailako krisi horren benetako zio estrukturala ozenki salatzen dute: sistema kapitalista, patriarkal, arrazista eta homofoboa da kausa.


Nazioarteko korporazioek beren krimenak burutzen jarraitzen dute, inpunitate lotsagarrienean herrien eta naturaren eskubideak sistematikoki urratuz. Bidenabar, beren interesak lehenesten ari dira, militarizazioaren bitartez, herrien eta gizarte mugimenduen bizimodua kriminalizatuz eta landa-lurretan nahiz hirietan deslurraldetzea bultzatuz. Era berean, salatzen dugu zor ekologiko historikoa, gehienbat munduko herri zapalduei dagokiena, eta oso industrializaturiko herrialdeek beren gain hartu behar dutena, finean beraiek direlako egun pairatzen ditugun krisi ezberdinak sorrarazi dituztenak. Kapitalismoak, bide batez, baliabide natural eta zerbitzu estrategikoen gaineko gizarte kontrol demokratiko eta komunitarioa galtzea erakartzen du, haiek etengabe pribatizatzen baitira, eskubideak salerosgai bihurtuz eta bizitzeko behar-beharrezkoak diren ondasun eta zerbitzuetara iristeko modua herrientzat hesituz.

Kapitalismoaren egungo finantza fasearen adierazpenetako bat“Ekonomia berdea� deitua da. Aldi honetan, bitarteko zahar zein berriak erabiltzen ditu kapitalak, esaterako, zorpetze publiko eta pribatuaren hazkundea, gain-kontsumoa akuilatzea, teknologia berrien jabetzea eta kontzentratzea, karbono isurketen edo bioaniztasunaren merkatuak sortzea, lurren pribatizazioa eta alienazioa edota elkarkidetza publiko-pribatuak, besteak beste.

zor ekologiko historikoa, gehienbat munduko herri zapalduei dagokiena, eta oso industrializaturiko herrialdeek beren gain hartu behar dutena salatzen dugu

azkenekodeklarazioa Rio +20 Herrien Goi Bilera


Proposamenak eta Laburbildumak

G

eure herrietan, geure historian, geure ohituretan, geure jakituria, bizimodu eta produkzio sistemetan aurkitzen dira alternatibak, eta hauek mantendu eta hobetsi behar ditugu egitasmo kontra-hegemoniko eta eraberritzaileen mailara igarotzeko. Hiriguneetako alor publikoak defendatzea, kudeaketa demokratikoarekin eta herritarren parte hartzearekin; elkarlanean eta solidaritatean oinarritutako ekonomiak; elikagai burujabetasuna; ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredu berria; energia moldearen aldaketaĂ…c egungo nekazaritza-hiri-industria sistemaren aurkako alternatiben adibide zehatzak dira. Guztien ondasunen defentsak nahitaezkoa du bermatzea gizakiaren eta naturaren eskubideen multzoa, herri ezberdinen arteko elkartasuna eta ikuspegi kosmiko eta sinesmenen errespetua, Ă…gOngi IzateaĂ…h-ren defentsa naturarekin harmonian bizitzeko modu legez, eta horrek gizalegezko trantsizio bat eskatzen du, langileekin eta herriekin eraiki beharko dena. Trantsizio zintzoa eskatzen dugu, eta horrek suposatzen du lanaren kontzeptua zabaltzea, emakumeen lana aitortzea eta produkzioa eta erreprodukzioaren arteko oreka bilatu beharra, emakumeen eginkizun hutsa izan ez dadin hura. Bestalde, hau guztia antolatze askatasunarekin eta negoziaketa kolektiborako eskubidearekin lotuta dago, hala nola giza eskubidetzat hartu behar den gizarte segurantza eta babes sistemaren eraikuntzarekin, eta lanbide duina bermatuko duten herri politikekin. Feminismoa aldarrikatzen dugu berdintasuna, emakumeek beren gorputzak bere-bereak izateko askatasuna, sexualitatea eta bortxarik gabeko bizimodua eraiki ahal izateko lanabes legez. Bidenabar, berresten dugu aberastasunen eta mozkinen birbanaketaren, arrazakeria eta etnozidioaren aurkako borrokaren,

20

lurra eta lurraldea, bizilekua, ingurumena, ura, hezkuntza, kultura, adierazpen askatasuna eta hedabideen demokratizazioa erdiesteko eskubideen premia larria. Lekuan lekuko ekonomia dibertsifikatuen indartzeak eta lurralde eskubideek bermatzen dute ekonomia dinamikoagoen eraikuntza kolektiboa. Lekuan lekuko ekonomia hauek zilegitzen dituzte bizimodu berezitu eta iraunkorrak, eta auzo-elkartasuna, ekosistemen erresilientziaren osagai funtsezkoa dena. Naturaren aniztasuna eta hari atxikita dagoen aniztasun kulturala da gizarte eredu berriaren oinarria.

Feminismoa aldarrikatzen dugu berdintasuna, emakumeek beren gorputzak bere-bereak izateko askatasuna, sexualitatea eta bortxarik gabeko bizimodua eraiki ahal izateko lanabes legez Herriek erabaki nahi dute zertarako eta norentzako erabiltzen diren ondasun komunak eta energetikoak, eta gainera haien ekoizpenaren kontrol herrikoia eta demokratikoa eskuratu nahi dute. Energia eredu berria, energia berriztagarri deszentralizatuen gainean eraiki behar da, eta herritarrei bermatu behar die energia izateko eskubidea eta ez enpresei. Gizartearen aldakuntzak ezinbestekoa ditu ekintzen bateratzea, artikulazioa eta agendak, planetaren bazter guztietan sistema kapitalistaren aurka abian diren erresistentzia eta alternatiba kontra-hegemonikoetatik abiatuz.

azkenekodeklarazioa Rio +20 Herrien Goi Bilera


Herrien Goi Bileran elkartu diren erakunde eta gizarte mugimenduen bilakabide sozial bilbatuen prozesuak bat datoz honako borroka ardatz hauek aukeratzerakoan: • Estatuen eta lurraldeen militarizatzearen aurka; • Gizarte mugimenduak eta erakundeak kriminalizatzearen aurka; • Emakumeenganako bortxakeriaren aurka; • Lesbiar, gay, bisexual, transexual eta transgenerokoenganako bortxakeriaren aurka; • Korporazio erraldoien aurka; • Zor ekonomiko bidegabeen ordainketa inposatzearen aurka eta haien ikuskatze herritarraren alde. • Herriek lurra eta hiriguneak eta nekazalguneak edukitzeko duten eskubidea bermatzearen alde; • Kontsulta eta onespen libre, aurretiazko eta jakitunaren alde, fede onaren eta lotesletasunaren printzipioen gainean oinarrituta, NLEaren 169. Hitzarmenaren arabera. • Elikadura subiranotasunaren eta elikagai osasuntsuen alde, ekoizkin agro-pozoitsuen eta transgenikoen aurka. • Eskubideak bermatze eta lortzearen alde; • Herri eta herrialdeekiko elkartasunaren alde, batez ere estatu kolpe militar edota instituzionalen arriskupean daudenean, une honetan Paraguayn gertatzen den legez;

Geure lurralde, eskualde eta herrialdeetara itzultzen gara, borrokarako behar diren elkartasunak eraikitzeko, sistema kapitalistari eta haren erreproduzitze-era zahar eta berriei aurre egin eta haren aurka aurrera egiteko kemenez beteta. Zutik, eta jarrai dezagun borrokan! Rio de Janeiro, 2012ko ekainaren 15etik 22ra. Herrien Goi Bilera Gizarte eta Ingurumen Justiziaren alde, guztien ondarearen defentsan, bizia salerosgaitzearen aurka.

• Guztien ondarearen gaineko kontrolaren burujabetasunaren alde, eta haiek salerosgai bihurtzeko saioen aurka; • Indarrean dugun energia molde eta eredua aldatzearen alde; • Hedabideak demokratizatzearen alde; • Zor historikoa, soziala eta ekologikoa, aitortzearen alde; • Greba orokorraren eguna mundu mailan finkatzearen alde;

azkenekodeklarazioa Rio +20 Herrien Goi Bilera


editoriala Ekonomia Berdea La Vía Campesina

012ko ekainaren 20tik 22ra, Brasilgo Rio de Janeiron bilduko dira mundu osoko gobernuak “Lurraren Goi Bilera” deitua ospatzeko, hots, garapen jasangarrirako agenda lehen aldiz mundu mailan zehaztu zuen Ingurumena eta Garapenaren inguruko Nazio Batuen Goi Bilera gogora ekartzeko. Hogei urte igarota, nork bere konpromisoak eta aurrerapenak aztertzeko elkartu behar lukete gobernuek baina, horren ordez, “ekonomia berdean” oinarritutako garapena izanen da eztabaidagaia. Klimaren hondamena eta beste hainbat ekonomia, gizarte eta ingurumen krisi sorrarazi dituen eredu kapitalista berberak areagotu nahi duena, alegia.

1992an aurkeztutako Garapen Jasangarriaren ideiak, “garapena” eta “ingurumena” kontzeptuen baitako kezkak lotu zituen, baina ezin izan zituen arazo horiek konponbideratu, sistema kapitalistak irabazien bilaketan gizateriaren eta naturaren ondarearen aurka zerabilen zoramena geldiarazteko gauza izan ez zelako. Horregatik, gure elikadura sistema gero eta kontrolpeagoan dute beren mozkinak gizentzea, eta ez herriak asetzea, helburu duten enpresatzarrek; sektore pribatuak baliabide genetikoak kapital bihurtzea zilegitzen duten mekanismoak sortu dira; eta aldaketa klimatikoaren aurrean, ekoizkin berri bat asmatu zen, txit errentagarria eta espekulagarria, karbono merkatuaren mekanismoen bitartez, kutsatzaileei kutsatzen jarraitzeko era ez ezik horren bitartez irabaziak lortzeko aukera eskainiz, enpresa eta herrialdeei kutsatzea murritzarazi ordez.

Gosea pairatzen duten gizakien kopurua ia mila milioiraino igo da, eta horrek esan nahi du zazpi gizakitatik bat gosez dagoela une honetan, eta emakumeak eta nekazariak direla gose hori gehien nozitzen dutenak

Orain, “ekonomia berde” horren logikari jarraiki, planeta osoko baliabide naturalak lehengaitzat hartu nahi dituzte ekoizpen industrialerako edo energiagintzarako, karbono isurtegi bihurtzeko edo espekulaziogintzarako. Nabarmena da hori esportaziorako edota agroerregaiak egiteko laboreak ekoizteko mundu mailan ematen ari den lur jabetzearen hazkundean. Ildo beretik, gogora dezagun baita ere nola areagotzen ari den energia ekoizteko edonolako biomasa erabiltzeko joera (horretarako zuhaiztiak landatuz, adibidez). Nekazaritzaren “biziagotze iraunkorra” aldarrikatzen duen “nekazaritza klimatiko zuhurra” bezalako ekimen berriak ere, “berdetasunaren” estalkia erabiliz planeta hurrupatzen duten eta nekazariak gero eta hazi eta insumo garestiagoen

Kapitalismoaren Mozorroa

2

22

Argi dago bizimodua zaildu egin dela gizateriaren gehiengoarentzat. Gosea pairatzen duten gizakien kopurua ia mila milioiraino igo da, eta horrek esan nahi du zazpi gizakitatik bat gosez dagoela une honetan, eta emakumeak eta nekazariak direla gose hori gehien nozitzen dutenak. Ingurumena hondatzen ari da azkarki, bioaniztasuna desegiten ari da, ur baliabideak gero eta urriagoak dira eta kutsuago daude, klima krisiaren kalteak eta arriskuak ikaragarriak dira.


morroi bihurtuta ipintzen dituzten korporazio eta agrotratularien beste jomugetako baten adierazleak dira. Gogoan izan behar da ingeniaritza genetikoaren zenbait atalen erabilpen intentsiboa (esate baterako, sintesi teknologiena eta geoingeniaritzarena) nekazaritza industrialaren osagai funtsezkoak direla, “ekonomia berdearen” testuinguru honetan txit goratuak. Eta azkenik, “ekonomia berdearen” sustatze honek barneratzen du Munduko Merkataritza Erakundearen Dohako Errondaren ezarpen osoa eta, bide batez, “soluziobide berdeen” sarrerarako egon litezkeen eragozpen komertzial guztien desagerpena.

Zinez, finantza krisia pairatzen dugun garai hauetan, aberastasuna metatzeko era berriak bilatzen ari da mundu mailako kapitalismoa. Gaur egun, guztionak diren lurraldeak eta ondasunak dira kapitalaren helburu nagusiak. Horregatik, ‘ekonomia berdea’ ez da soilik kapitalismoaren mozorro berdea. Geure baso, ibai, lurzoru geure lurraldeaz oraindik gehiago jabetzeko asmakizun berri bat ere bada, gainera. Mundu osoan, nekazariak, gizon nahiz emakume, prest daude bizia salerosgai bihurtzearen aurka mobilizatzeko; eta bidenabar, Lurrean pertsonen eta naturaren arteko harremana antolatzeko beste era bat proposatzen ari dira. Nekazaritzaren erreforman, agroekologian eta elikagai burujabetasunean oinarritzen da harreman eredu berri hau. Aldizkariaren zenbaki honetan, kapitalismo berdearen bidegabekeriak aztertzen ditugu, eta aldi berean nekazaritzarekin eta elikadurarekin zerikusia duten ildo alternatiboak sakonago aztertzen jarraitzen dugu.

editoriala Ekonomia Berdea · kapitalismoaren mozorroa · La Vía Campesina


elkarrizketa Sara de Roure Sempreviva Organizaciao Feminista (SOF)

Ia-ia orain dela 20 urte, Nazio Batuek Rio do Janeiron egin zuten Ingurumen eta Garapenari buruzko Goi Bilera. Aurtengo ekainean, ordea, Rio+20 Goi Bilera egingo da. Zein da goi-bilera horren helburua?

N

azio Batuetako Ingurumen Agendak badu bere ibilbidea. Nazio Batuek gai horri buruz egindako azken goi-bileretan (Kiotoko Protokoloa, Kopenhage, Cancun eta Hego Afrika), negutegi-efektuko gasen igorpenak murrizteko konpromisoak negoziatzen ari dira estatuak.

Gaur egun, ekonomia berdeak mozkinak ematen ditu: irabaziak lortzen dira baliabide naturalak babestean.

24

Kiotoko goi-bileran, karbono-kredituen ideia sortu zen, eta, gutxi gorabehera, honako hauxe du helburu: kutsatzeko duzun eskubidea baino gutxiago kutsatu baduzu, eskubidea erosiko dizut, eta baimendu didatena baino gehiago kutsatuko dut. Hitzarmen horren xedea, beraz, ez da igorpenak murriztea, igorpenak negoziatzea baizik. Berak asmatu dituen arazoetarako konponbideak sortzen ditu merkatuak. Negozio-aukera handietakoa da. Mugimendu sozialok behin eta berriro salatu dugu arazoei konponbide faltsuak ematen zaizkiela. Klima-aldaketaz eztabaidatzean, justizia klimatikoa hartu behar da kontuan. Munduan bertan, desberdintasun handiak daude. Zenbait herrialdek gas karbonikoa murrizteko mailak onartu behar dituztenez, praktikan ez dute gutxieneko baldintzak sortzerik, bertako biztanleek garatzeko aukera izan dezaten. Munduko beste leku batzuetan, ostera, askoz ere gas karboniko gehiago igortzen dituzte. Desberdintasunak kritikatzean, justizia klimatikoaren gaia jorratu beharra dago ezinbestean. Egoera halakoxea zen Hego Afrikako Goi Bilerara arte. Bertan, argi eta garbi adierazi zuten gaur egungo ekonomia berdea sortzen ari zirela. Horra hor Rio+20 goi-bilerako eztabaidagai nagusia. Orain, hizpide nagusia ez da klimaren aldaketa, arazoaren konponbidea eta planeta mugara iritsi dela ere ez. Izan ere, alarma handiak piztu dira. Gaur egun, enpresa handien agendak dira eztabaidagai nagusia, eta, bertan, estatuak eurak dira enpreson ordezkariak. Gaur egun, ekonomia berdeak mozkinak ematen ditu: irabaziak lortzen dira baliabide naturalak babestean. Eskaintzaren eta eskariaren arabera antolatutako sisteman, irabaziak lortzen dira (baliabide naturalak) babestean. Den-denak balio handiagoa du, urria denean. Urrearen balioa handi-handia da, gutxi dagoelako. Beraz, erreserba natural gutxiago badaude, are balio handiagoa izango dute guk, enpresok, babesten ditugunek. Gainera, enpresen erantzukizun korporatiboa, iraunkorra... omen dira egintza horiek.


Egia esan, ekonomia berdearen iraunkortasuna kapitalismoaren irtenbidea ere bada, merkatu finantzarioetako krisiaren ondorioz merkatu globala geldiago, urriago dagoela kontuan hartuta. Hori dela eta, oso-oso ondo datorkie ekonomia berdearen ideia, iraunkortasunaren diskurtsoa uztartzen duelako merkatu berriak sortzeko premiarekin. Kapitalismoa hedatu egiten da krisialdietan, eta baliabide eskuragarrien, doako baliabideen arabera berrantolatzen saiatzen da.

Zergatik antolatu da aldi berean Herrien Goi Bilera? Nolako jarduerak garatuko dira?

E

konomia berdearen ideiaren inguruko kritika antolatuko dugu. Aldi bereko eremua barik, kanpoko gunea antolatzen ari gara. Antolatutako herriok eztabaidatu behar dugu zer egin nahi dugun, eta geure alternatibak ere sortu behar ditugu. Herrien Goi Bilerak agenda bateragarriak eratu nahi ditu. Hori dela eta, bateratzeko batzarrak egingo dira. Metodologia osoa

ezarri dugu, beste mugimendu batzuon esperientzietan oinarrituta. Beste era bateko metodologia proposatzen dugu, zenbait mugimenduk aldi berean egindako jarduerak baino gehiago izan daitezen: gu, gure artean; eta eurak, euren artean. Jarduera bateratuak garatzea da helburua. Beraz, baterakuntzarako batzarrak egingo dira mugimendu sozialen artean, agenda bateratu alternatiboa sinatzeko asmoz. Batera jardun behar dugu, mundua bakarrik aldatzea oso-oso zaila da-eta. Horregatik, oso-oso garrantzitsua da aliantzarako alternatiba eratzea. Hurrengo urratsa, ostera, gizartearekin partekatzea da. Zenbait mobilizazio antolatuko dira kalean, eta erkidegoen erresistentzia-prozesuekin dute zerikusia. Horrez gain, emakumeen mobilizaziorako eguna ere egongo da. Emakumeen erakundeak eta mugimendu mistoetan antolatutako emakumeak kalera irtengo gara, proposatutako ekonomia-eredua emakumeentzat egokia ez dela ikusi dezaten.

elkarrizketa Sara de Roure Sempreviva Organizaciao Feminista (SOF)


Zure ustez, emakumeen eskubideak hartu dituzte Rio+20 goi-bilerako berrikuspenprozesuan?

P

lan formal horretako lan-talde batean, emakumeen eskubideei buruz eztabaidatuko dute, emakumeak proposatutako lanetan nola txertatzen diren ikusteko. Dena dela, nabarmendu egin behar dugu emakumeontzat hori ez dela emakumeontzako berdintasuna eratzea. Ezinezkoa da jendeari eskubideak nahiz bizi-aukerak kentzen dizkion ereduak emakumeen eskubideak bermatzea. Emakumeontzat, ez dira batere erabilgarriak Monsantoren partaidetzapean egiten diren negoziaketak, haziak pribatizatzen dituelako. Izan ere, transgenitatearen ondorioz, mundu zabaleko nekazari guztiek derrigorrean erosi behar dizkiote haziak. Horrez gain, herriaren jakituria eta antzinako jakintzak ere patentatzen ditu. Horra hor Monsantok emakumeen lanean egindako ekarpena. Monsantok ekonomia berdearen inguruan eratzen ari diren negoziaketetan parte hartzen du. Bayer enpresa pozez txoratzen dago, presioa egiten digutelako. Badirudi emakumeok zoragarriak bezain ederrak, negozioemakumeak eta etxeko andreak garela eta gauetan sentsualitate handia dugula ohean. Hala ere, deprimitu egiten garenez, Bayer enpresak pilula bat diseinatzen du guretzat, baita argaldu nahi dugunean ere. Bestela, hormonen bonbak ere proposatzen dizkigu, menopausiak jota gaudenean. Bayer enpresak generoari buruzko negoziaketetan parte hartzen du Rio+20 goi-bileran. Baliteke emakumeen eskubideak kontuan hartzea, baina guretzat ez da batere erabilgarria negozio horiek egitea edo generoa bera hitzarmenetan zeharkakotzea. Emakumeontzat, ez da batere ideia egokia, praktikan emakumeen txirotasuna eta gizartebazterketa areagotzen dituelako. Beraz, zer eskubideri buruz ari gara hitz egiten?

26

Zein da Emakumeen Mundu Martxaren helburu nagusia Herrien Goi Bileran?

G

oi-bileran parte hartu baino lehen, zenbait urte daramatzagu konpromisoak eta aliantzak eratzen. MMMn, arlo estrategikoa dugu, beste mugimendu batzuekin aliantzak lortzeko; Nekazarien Bidearekin, esaterako. Herrien Goi Bileran parte hartzean, beste mugimendu batzuekin aliantzak ezartzeko garatutako prozesua gauzatzen dugu. Era berean, oso garrantzitsua ere bada, diskurtso feminista ekonomiari buruzko eztabaidan lekuratzeko orduan. Oraindik ere, bere horretan dago generoa negoziaketetan zeharkakotzeko ideia, eta badirudi feministok ere bertan inplikatuta gaudela. Guk, ordea, kaletik bertatik esan nahi dugu hori horrela ez dela, eredu hori emakumeontzat egokia ez dela, alegia. Gure ustez, munduko aberastasunak banatzea da emakumeen arteko ahizpatasuna, ura pribatizatuta ez egotea, guztiok landatzeko lurra edukitzea, lan-eskubideak bermatuta edukitzea... Testuinguru horretan, diskurtso feminista birkokatu nahi dugu diskurtso kapitalistan. Beste gai garrantzitsu bat ere badago Brasilgo MMMko emakumeontzat. Gai horrek ez du adostasunik mundu zabaleko MMMn, ordea. Prostituzioaz ari gara. Gure iritziz, Herrien Goi Bilera oso leku aproposa da, prostituzioaren gai hori eztabaida globalagoan birkokatzeko eta proposatzen diguten eredua kolokan jartzeko. Eredu hori jartzen dugu kolokan: eredu merkantilizatua. Emakumeen garapenerako eredu horren lekua zein den eztabaidatu nahi dugu. Praktikan, obra handiak eta proiektutzarrak areagotzen direnean, beti-beti prostituzioa daramate agendan. Ereduak, beraz, prostituzioaren bidea proposatzen die emakumeei.

elkarrizketa Sara de Roure Sempreviva Organizaciao Feminista (SOF)


Gure ustez, emakumeek behar besteko askatasuna eduki behar dute, euren sexualitateaz gozatzeko, euren gorputzak kontrolatu eta askatzeko, nahi dutenekin harremanetan jartzeko eta euren biziraupena horren menpe ez egoteko. Gure iritziz, emakumeek behar besteko aukera eduki behar dute, euren bizitzarekin eta gorputzarekin zer egingo duten erabakitzeko. Prostituzioa oso gai garrantzitsua da, obra zein ekitaldi handien eskutik dator-eta. Rio+20 ekitaldi handiaren ondorioz, esaterako, prostituzioaren merkatua berotzen da Rio do Janeiron bertan. Brasilera doanean, herrialde polita bezain tropikala dela uste du jendeak eta bertako hondartzak nahiz emakumeak ezin ederragoak direla. Hori guztiori jarri nahi dugu kolokan, gure herrialdearen ikuspegi koloniala eta ikuspegi patriarkala delako.

Zer kritika feminista egin duzue ekonomia berdearen ereduaren inguruan? Alde horretatik, ondasun bateratuen gaia da MMMren ekintzaarloetakoa. Ezer azalduko diguzu horri buruz?

2

006. urteaz geroztik, ondasun bateratuen ekintza-arloa lantzen dugu MMMn. Bertan, hain zuzen ere, honako hauxe dugu eztabaidagai: elikaduraren burujabetza, transgenikoen ereduaren desegokitasuna, natura bera oro har eta beste era bateko gaiak. Ekonomia berdeari buruz eztabaidatzen hasi ginenean, horrelako gai batzuk agenda feministan zeuden artean: igorpenak, baliabide naturalen kontrola, hazien patenteak eta baliabide naturalen patenteak. Izan ere, praktikan, horren ondorioz, betidanik doakoak izan ziren baliabideei jartzen diete prezioa.

Horrez gain, jendearen bizi-baldintzak gero eta txarragoak dira, eta txiroak are txiroagoak dira. Lehen, landa-gunean bazegoen eragiketa komertzialik gabe aurrera egiterik. Hau da, baratzean bildutakoa, abeltzainak emandakoa, lorategian hartutakoa... kontuan hartuta, gauza horiek guztiak kontuan hartuta, beharbada ez nuen dolar edo euro bakar bat ere behar egunean. Edonola ere, baliabide naturalak merkantilizatzean, ez da nahikoa baratzea edukitzea. Haziak erosi behar ditut, eta, hurrengo urtean, ezin ditut erabili, beste hazi batzuk erosi behar ditudalako. Gaur egun, ez da nahikoa hurbil duzun iturrira ur bila joatea, errepidea dagoelako eta beste aldeko lurraldera joateko kontrolaren erdi-erdia zeharkatzen duelako. Merkatuak gauzei prezioa jartzen dienean, badago horri esker diru gehiago irabazten duenik eta horren ondorioz txiroagoa denik. Horrez gain, munduko biztanle txiroenen %80 emakumeak gara, eta, gure artean, gehienak beltzak dira. Kapitalismoak pentsarazi egiten digu ondasun naturalak ondasun bateratuak ez direla, guztionak ez direla eta gutxi batzuenak baino ez direla. Natura bera pribatizatzen denean, emakumeok eta emakume beltzok are txiroagoak gara praktikan. Beraz, jokabide hori kolokan jarri eta baliabide naturalak ondasun bateratuak direla, gizakion ondasunak direla aldarrikatu behar dugu. Agenda feministak gizartea eta harreman guztiak desmerkantilizatu behar direla uste du. Guk geuk eratu nahi dugun munduan, gauzek ez dute preziorik eduki behar, eta jendeak behar besteko eskubidea izan behar du, kalitatez zein askatasunez bizitzeko, bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko, berdintasunezko harremanak ezartzeko eta bakean, duintasunez, justiziaz nahiz berdintasunez bizitzeko.

elkarrizketa Sara de Roure Sempreviva Organizaciao Feminista (SOF)


GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

KRISIEI ERANTZUNAK NEKAZAL MUGIMENDU ETA MUGIMENDU EKOLOGISTETATIK



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.