Portugaleteko Sareren mozioa dispertsioaren aurka

Page 1

PORTUGALETEKO LAU AUZOKIDERI ETA EUREN SENIDEEI EZARRITAKO DISPERTSIO POLITIKA BERTAN BEHERA UZTEKO MOZIOA


Portugaleteko Udala osatzen duten taldeek, sarri askotan, bertako bizilagunei eragiten dieten arazoen aurrean eta, jakina, herriko kolektibo askoren eskaerei erantzuteko asmoz, euren jarrera agertu dute mozio zein adierazpen instituzionalen bidez. Portugaleteko SAREk -preso, iheslari eta erbesteratuen eskubideen aldeko sare herritarrak- udalerri honetako udalbatzari eskatzen dio sakabanaketa-politikaren ondorioz presoek, senideek eta lagunek -bereziki Portugaleteko lau auzokidek (1. eranskina)pairatzen duten sufrimendua aintzat hartzea, eta horren aurrean jarrera bat agertzea. Izan ere, kolektibo horrek giza-eskubideen gaineko hitzarmena urratzen duen espetxe politikaren ondorioak jasaten ditu, eta bidegabeko sufrimendua eragiten die kide orori. Amnistia International moduko erakunde errespetagarriak, urtero plazaratzen duen txostenen bidez adierazi du presoen sakabanaketak arauak urratzen dituela. Hain zuzen ere, nazioarteko arauetan jasota dauden oinarrizko eskubideekin talka egiten duelako. Horrela baieztatu zuen Europako Giza Eskubidean Auzitegiak “Khodorkovskiy and Lebedev vs Russia" izeneko epaiarekin: "Presoak senideengandik urruntzeak Europako Giza eskubideen hitzarmeneko 8. Artikulua urratzen du". Hortaz, Espainia eta Frantziako gobernuek aplikatzen duten sakabanaketa-politikak honako guztia dakar: -Presoen bakartzea eta inkomunikazioa; baita senitarteko zein inguru sozial eta kulturaletik deserrotzea. -Senide eta adiskideek urtero milaka eta milaka kilometro egitera behartuta egotea, dela autoz dela bestelako garraiobidez. Portugaleteko presoen kasuan, senideak derrigor 280.000 km inguru egiten dituzte, eta eite guztietako istripuak izateko arriskupean egoten dira. Era berean, horrek guztiak gastu ekonomiko izugarria dakar, eta familia guztiek ez dute horri aurre egiteko aukerarik. Presoei bisitak egiteak urtean familia bakoitzeko 15.000 euro inguruko gastua eragiten du (2. eranskina), eta, sarri, senide, lagun eta auzokideen elkartasunari esker egin behar diote aurre.


-Harremanik gabeko denboraldi luzeak. Mugikortasun-arazoak dituzten senideek,adineko pertsonak edota adingabeek, elkarrengandik banantzen dituen distantziaren ondorioz, denbora luze zenbait kasutan betiko- igarotzen dute euren lagun maitea ikusi gabe. Bada, Portugaleteko senideen artean lautik hiruk bizi dute aipatu egoera; hots, adinak eta horren ondorioz agertzen diren gaixotasunek galarazten diete bidaia luze horiek egin ahal izatea. -Jakinarazi gabeko lekualdatze etengabeak. Senideak egun ugari batzuetan astebete baino gehiago- egoten dira senitartekoa ezta non dagoen ere jakin gabe. Gisa horretan, vis a visak eta bisitak galtzen dira, bidaiak alfer-alferrik egiten dituzte, baita aurretik erositako txartelak galdu ere. -Osasun-arreta eskasa. Hainbatetan, atzera bueltarik ez duten kasu larriak egon dira, eta, ondorioz, preso batzuen bizitza arriskupean egon da. Adibide gisa, Roberto Sainz Olmos, Portugaleteko auzokidea, dugu; 2006. urtean zendu zen osasun-arreta faltagatik. Horrelako heriotza gehiagorik gerta ez dadin, aipamen berezia egin behar diegu gaixotasun larriak izanik ere, espetxe-legearen arabera -zigor-kodearen 92. artikulua- tratamendu egokia jaso ahal izateko aske egon beharko luketen presoei. Aurretik azaldutako guztiak, eta bestelako bidegabekeria batzuk, kasurako ikasketak egiteko zailtasunak, presoen sufrimendua areagotzen du, baita senideena eta hurbilekoena ere, dispertsio-politikaren zigorra bidegabeki eta zeharka sufritu behar dute eta. Horregatik guztiagatik, mozio honen bidez, Portugaleteko Sarek herritarrak kontzientziatu nahi ditu pertsona guztiei zor zaizkien oinarrizko eskubideei buruz, espetxeetan dauden Portugaleteko auzokideenak barne. Azkenik, presoei eta euren senideei ezarritako aparteko zigorrarekin amaitzeko sakabanaketa bertan behera uztea exijitzen dugu, eta, nola ez, preso ororen Euskal Herriratzea. Era horretan, izugarrizko sufrimendua eta hainbat zauritu nahiz hildako (4. eranskina) eragin duen politika bukatutzat emango genuke. Legez dagokie euskal presoei bere jaioterrian egotea. Halaber, gizalegez dagokie euren senide eta lagunen ondoan bizitzea, eta bake legez ere euskal herritar guztiengandik hurren egotea. Sakabanatzepolitika erabaki politikoa izan zen, eta, zoritxarrez, oraindik ere bada. Alabaina, garai berri baten atarian, bestelako erabaki batek hainbesteko sufrimenduarekin amaitu behar du.


Beraz, eskatzen dugu testu honetan aipatu diren eskubideak betetzea, eta udalbatza osatzen duten erakundeek borondatea ager dezatela gizartea kontzientziatzeko. Gisa horretan, aurretik aipatutakoarekin bat eginez, Portugaleteko udalbatzak hurrengo erabakiak har ditzan nahi dugu:

1/ Osoko bilkura dispertsio-politikaren aurka agertzea, presoek euren bizilekuetatik zein inguru sozialetik gertu diren kartzeletan egon behar dutelako. 2/ Eska diezaietela Espainiako sakabanaketa-politikarekin amaitzea.

eta

Frantziako

gobernuei

3/ Eska diezaietela Bi Estatu horien espetxe-instituzioei eta Audientzia Nazionaleko kartzela-zaintzako epaileari euskal presoak, eta, bereziki, Portugaleteko lau presoak euren bizilekuetatik hurbil izateko bitartekoak martxan jartzea.

Portugalete, 2015eko urria


1.ERANSKINA


AIRTOR FRESNEDO GERRIKABEIRIA Ezagututako kartzelak: C.P Carabanchel (Madril): 1996-1996 (2-3 hilabete) C.P Ocaña (Toledo): 1996-2002 C.P Valdemoro gutxirako,

(Madril):

1996-2002

(hainbat

alditan,

denbora

epaiketetara joateko) C.P. Villena (Alicante): 2002-2003 C.P Herrera de la Mancha (Ciudad Real): 2003-2008 C.P Albocasser (Castelló): 2008-gaurdaino C.P Jaen (Jaen): 2013 (hilabete 1); 2014 (4 hilabete) 2015 Bisita baten zenbatekoa: Castellóra Kotxez joan eta etorri eginda zuzenean: 150 € kotxeko Kotxez joan eta bertan lo eginda: 200 € kotxe eta logelako. Jaenera Kotxez joan eta bertan lo eginda: 220 € kotxe eta logelako Joan-etorria egunean bertan egitea: 130€ auto bakoitzeko Joan-etorria eta gau bateko ostatua: 200€ auto bakoitzeko - Bisitak hilabetero: Astero 40 minutuko bisita bat lokutorioan Hilabetean, 2 ordutako aurrez aurreko bi bisita: familiarra eta bikotearekin egindakoa. Bere emaztea ere preso dago, eta, soilik espetxe berean daudenean izan dezakete euren aurrez aurreko bisita - Bidaietan izandako istripuak: Orain dela urte batzuk Aitorren lehengusina eta senarrak istripua izan zuten. Haiek onik atera ziren, baina, kotxea erabat hondatuta geratu zen. Horretaz gain, susto edo arazo asko egoten dira: Gurpilak zulatzea


1.Sakabanaketak bisitetan eta senide zein lagun-arteko harremanetan eraginak sortzen ditu. ---Bidailuzeak senide eta lagun-arteko harremanak oztopatzen ditu Dispertsioak presoaren eta familiaren artean kilometro asko ezartzen ditu, bisitak egin eta harremana mantentzeko aukeren gainean ondorio latzak izanik. Askotan, zailtasun horiek bisitariaren adinari edota osasun arazoei lotuta daude. Aitorren kasuan, 2008tik aita ikusi gabe darama, 6 urte, hain zuzen ere. Ama, oraindik ere, aurrez aurreko bisitetara joaten da hilabetean behin, baina, geroz eta nekagarriago eta gogorragoa egiten zaio. Umeak ere joan zaizkio bisitan Aitorri eta bidai horiek luzeagoak egiten dira. Geldialdi gehiago egin behar, asko nekatzen dira … Haiekin bidaiatzen dutenek gutxiagotan joan daitezke bisitan - Asteburu oso bat minutu gutxi batzuk partekatzeko Aurrez aurreko bisitetara edo lokutoriotako bisiten ordutegia desberdina den heinean, bidaia ere aldatzen da. Ama hilabetero doa aurrez aurreko bisitara eta neba-arrebak turnatu egiten dira: batzuetan aurrez aurrekoak beste batzuetan lokutorioko bisitak. Albocasserrera doazenean, kotxez joan behar dute nahi eta nahi ez, eta kasu gehienetan han lotan geratu, behintzat, Aitorren senide eta lagun gehienek horrela egiten dute. Beraz, ostiralean lanetik atera, etxera azkeneko gauzak prestatzera joan eta kotxean sartzen dira 6 ordutako bidaia egitera. Hara heltzean hartutako hotelean gaua pasatzen dute:afaldu eta lotara, hurrengo egunean goizean goiz altxatu behar direla espetxera joateko. Larunbatean, goizeko 7:30ak inguru altxatu, gosaldu eta berriro kotxera kartzelara bisita baino ia ordu bat lehenago heltzeko. 9:15etan bisita hasten da, 40 minutuz Aitor kristalaren atzealdean ikusi eta atera bezain pronto, autora, Euskal Herrira. Joan eta etorria zuzenean eginez gero, larunbatean goizaldean, “ordu bietan gehienez”, sei orduz gidatu, bisita egin eta beste sei ordu gidatzera. - Distantziak gastu ekonomiko saihestezinak eragiten ditu -Kotxez joan eta etorri eginda zuzenean: 150 € kotxeko -Kotxez joan eta bertan lo eginda: 200 € kotxe eta logelako. Distantziak bidai luzeak egitera behartzeaz gain, bisitetako gastu ekonomikoak handitu egiten ditu, eta horrek eragina du jendeak bisitak egiteko duen aukerekin. - Salbuespen neurriek senideekiko eta lagunekiko harremanak zailtzen dituzte Aitorren kasua berezia da oso. Bere bikotea ere espetxean dago, eta honekia ezinezkoa bihurtzen du haien arteko harremana normala izatea.


Haiek 2009an ezkondu ziren. Horretarako espetxe berean elkartu behar izan zituzten, eta, orduan aukera izan zuten momentu batean elkarrekin egoteko. Hala ere, segituan, banatu egin zituzten. Ikusita ez zituztela elkartzen, abokatuek egoera epaitegian salatu zuten, eta 2013an epailearen ebazpena atera zen: autoak esaten du bikote guztiek bezala, honek ere hilabetero elkarrekin komunikatzeko aukera izan behar duela. Epaileak onartu egiten du horretarako kartzela berean egon behar dutela. Ezinezkoa dela eskubide hori berma dadila espetxe desberdinetan badaude. Honen ondorioz, Aitor, Oihane dagoen espetxera, Jaenera, eraman zuten 2013an, eta 4 urteren ostean elkar ikusteko aukera izan zuten berriro. Baina, egoera hau hilabete bat baino ez zuen iraun. Aitor Jaenetik atera eta Albocasserrera itzuli zuten. Errekurtsoa aurkeztu, eta, urte bat pasatu ostean, 2014an, berriro Jaenera eraman zuten, lau hilabete eman zuen han eta berriro, Albocasserrera. 2. Sakabanaketak ikasteko eskubideetan eraginak sortzen ditu Gaur egun, euskarako 4.mailako ikastaroa egin nahiko luke Aitorrek, baina, horretarako bai traba handiak aurkitzen ari dituela. Kontutan izanda, berez, ofizialak ez diren euskarazko gauzak itzulita entregatu behar direla ‌ 3. Sakabanaketak mediku-arreta izateko eskubidean eraginak sortzen ditu Aitorrek iztarteko hernia bat, eta honi lotutako barize bat izan zuen orain dela urte batzu eta 3 urte behar izan zituen.


ASIER URIBARRI BENITO Ezagututako kartzelak: C.P Carabanchel (Madril) C.P Aranjuez (Madril) C.P. Villabona (Asturias): 2001-2008 C.P Albolote (Granada): 2008-2010 C.P. Zuera (Zaragoza): 2010-gaurdaino Bisita baten zenbatekoa: Kotxez: 186 â‚Ź Autobusez Zaragozaraino eta kartzelaraino alokatutako kotxez: 80 â‚Ź Bisitak hilabetero: Astero 40 minutuko bisita bat lokutorioan Hilabetean, 2 ordutako bikotearekin egitekoa

aurrez

aurreko

bi

bisita:

familiarra

eta

Hiru hilabetero behin 2 ordutako aurrez aurreko bisita bat (ikasketak direla eta eskuratutakoa). Hau ezin daiteke asteburutan egin, beraz, batzuetan, galdu egiten ditu, lana dela eta, ezin baita inor joan. - Bidaietan izandako istripuak: Lagunek birritan izan dituzte istripuak. Batean, kotxea matxuratuta geratu zen eta lagunak zauri arinak izan zituen. 1. Dispertsioaren eragina lagunekiko harremanetan

bisiten

gainean,

eta

nahiko

senide

eta

- Bidai luzeak senide eta lagun-arteko harremanak oztopatzen ditu Dispertsioak presoaren eta familiaren artean kilometro asko ezartzen ditu, bisitak egin eta harremana mantentzeko aukeren gainean ondorio latzak izanik. Askotan, zailtasun horiek bisitariaren adinari edota osasun arazoei lotuta daude. Asier eta bere senideen kasuan, hau argi eta garbi eta ikusten da. Alde batetik, ama oso gaixo dago eta, orotara, 8 urte eta erdi eman dituzte elkar ikusi gabe: -2005 eta 2008 artean, 3 urtez, amak ezin izan zuen bisitarik egin. -2008an Asier Granadara eraman zutenean, ama behin joan zitzaion bisitan. Bidai honek argi utzi zuen amak ezin zuela horrelako bidaiarik egin. -2008 eta 2012 artean, 4 urtez, amak ezin izan zuen bisitarik egin -2012an Asier etxera ekarri zuten ama ikustera. -2012ko gabonetatik gaurdaino, ez dute berriro elkar ikusi.


Bestalde, aita hiru hilabetero behin baino ez da joaten aurrez aurreko bisita familiarrera. Zaragozara heldu zenean, aitak arazoak izaten zituela aurrez aurreko bisitetara joateko. Espetxe honetan, mota horretako bisitak astelehenetik ostiralera izaten dira, eta, asteburutan izan ahal izateko lan kontratuaren bidez justifikatu beharra dago. Asierren aitak erretiroa hartuta daukan heinean, ezin zuen horrelakorik erakutsi, baina, astegun horietan ezin zituen bisitak egin: berak ez du gidatzen, beraz, astean zehar Zaragozara eramango zuen norbait topatu behar zuen, astean zehar emaztea zainduko duen norbait topatu behar‌ Asierrek behin eta berriz eskatu zion espetxeari aurrez aurreko bisita horiek asteburutara pasatzea, baina, erantzuna beti ezezkoa zen. Beraz, akordio batetara heldu ziren: espetxeak hiru hilabetero behin baimenduko zituen aurrez aurreko bisita familiarrak asteburuetan, eta aita horietara joango zen, eta horietara baino ez, beste edozein momentutan bisitarik egiteko aukera galduz. - Asteburu oso bat minutu gutxi batzuk partekatzeko Aurrez aurreko bisitetara edo lokutoriotako bisiten ordutegia desberdina den heinean, bidaia ere aldatzen da. Aurrez aurreko bisitak larunbat eguerdian dira. Beraz, kotxea goizeko 7etan hartzen dute bisitara doazenak. Beste senideren batekin partekatuko badute bidaia, Tuteraraino gidatzen dute, hango supermerkatu baten aparkalekuraino, hain zuzen ere. Bertan senide guztiak kotxe bakar batean elkartu eta Zuerarainoko bidaia jarraitzen dute, agian gosaltzeko geldialditxo batekin. Espetxean bisitara sartu baino ordu bat lehenago aurkeztu eta Asier ikusi eta ukitu arte itxaron behar, ahal duten modurik onenean. 2 orduri azkenengo tanta ere atera eta berriro kotxera, etxerako bidea hartzeko. Espetxetik pixka bat urrundu, etxean aurreko egunean prestatutakoa bazkaltzeko geldialdia egin eta, bi orduz gela batean bizitakoa gogoan dutela, gidatzera. Tuterako supermerkatuko aparkalekura heldu, eta, hurrengora arte agurtuta, azkenengo txanpari ekiten diote bakoitza bere aldetik. Larunbat arratsaldean etxera heltzen dira, beste behin ere, 650 kilometro egin ostean. Lokutorioko bisitak larunbat arratsaldean izaten dira: altxatzeko momentutik bisitan pentsatzen: eramango den bazkaria prestatu, goizeko 11ak inguru etxetik atera, bidean geldialditxoa bazkaltzeko, eta espetxeraino jarraitu behar. 40 minutuko bisita egiteko 60 minutu itxoin, eta, azkenik, kristal lodiaren beste aldean Asier ikusten dute. Arratsaldeko azken orduetan etxera itzultzeko bidea egiten hasten dira, noski, udazken eta neguan,gaua izanik jada. Goizean eginiko bidea desegin eta gauean heltzen dira etxean


- Distantziak gastu ekonomiko saihestezinak eragiten ditu Zuerara heltzeko aukeratutako bidearen arabera, gastuak desberdinak dira, baina, garrantzitsuak edozein kasutan ere: -Garraio publikoan: Bilbotik Zaragozarainoko autobusa hartu behar da eta Zaragozan bertan Zuerako espetxeraino hurbiltzeko kotxea alokatu. Guztira 80 € inguru pertsona eta kotxeko. Jaiegun edo opor garaian hau garestiago izaten da, kotxearen prezioa nahikotxo igotzen baita. -Kotxean: 120 € erregai eta 66 € autopistaren bidaisarian. 186 € guztira. Orokorrean, kotxez joan ohi dira familia eta Lagunak. - Salbuespen neurriek senideekiko eta lagunekiko harremanak zailtzen dituzte Bisitan joan daitezkeen lagunak mugatuta daude,hamar baino ez daude zerrendan. Aurrez aurreko bisita bukatu eta lokutorioko bisitaren artean denbora tarte handia dago. Hainbat espetxetan jarraian ipini izan diete, modu horretan, bidai bakar batez bisita minutu gehiago aprobetxatu ahal ditu bisitariak. Zuerako espetxean eskatzen badute ere ez diete aukera hori ematen. Beraz, aurrez aurrekoak dituenean, Asierrek ez ditu lokutorioko bisitak izaten. 2. Sakabanaketak ikasteko eskubideetan eraginak sortzen ditu Espetxean egonik Asierrek unibertsitateko sarbide froga prestatu eta azterketa egin zuen. Gero, zer ikasi bilatzen zegoela, ezin izan zuen guztiz modu askean egin. Arazoak sortzen dira, ezin direlako fotokopiak sartu, liburu ofizial eta zigilatuak izan behar dutelako etab. Gainera, gaur egun ikasketak egiteko ordenagailua nahiko tresna beharrezkoa da, eta hori erabiltzeko zailtasunak daude. 3. Sakabanaketak mediku-arreta izateko eskubidean eraginak sortzen ditu Arruntatzat jo ahal diren osasun arazoez gain (bista arazoak, hortzeria konpontzea … ), Asierrek beste gertakari aipagarri bizi behar izan du bere espetxealdian: barize baten inguruko ebakuntza. Kalean nahiko arin konpontzen den arazoa konpontzeko, Asierrek 10 urte inguru behar izan ditu. Kartzelan bertan egoteak suposatzen duen moteltasunari, dispertsio politika gehitu behar zaio, alde batetik besterako trasladoek eta Euskal Herritik kanpo, konfiantzazko medikuetatik urrun egoteak, asko atzeratu dute prozesua.


UNAI BILBAO SOLAETXE

Ezagututako kartzelak: C. P. Soto del Real (Madril): 2002-2002 C.P Valdemoro (Madril): 202-2002 C.P. Villena (Alicante): 2002-2003 C.P. Puerto de Santa Maria (Cadiz): 2003-2010 C.P Malaga (Malaga): 2010-2010 C.P. Albolote (Granada): 2010-gaurdaino Bisita baten zenbatekoa: Mirentxinen furgonetan: 100â‚Ź pertsonako Joan-etorria eta gau bateko ostatua: 240â‚Ź auto bakoitzeko - Bisitak hilabetero: Astero 40 minutuko bisita bat lokutorioan (normalean lagunek egiten dituztenak). Hilabetean, bi ordutako aurrez aurreko bisita bat (senideak txandakatuz egiten dutena) - Bidaietan izandako istripuak: Ez dute istripu aipagarririk izan. 1. Sakabanaketak bisitetan eta harremanetan eraginak sortzen ditu

senide

zein

lagun-arteko

- Bidai luzeak senide eta lagun-arteko harremanak oztopatzen ditu Sakabanaketaren ondorioz, presoaren eta bere senideen arteko distantziak mugagabeak dira; horrek bai bisitak egiteko, bai harremana mantentzeko aukerak murrizten ditu. Sarritan, zailtasunak ematen dira, batik bat, osasun-arazo, arazo fisiko edota adinarengatik.


Unairen ama gaixo dago, eta orain dela 4 urte ezin daiteke bisitan joan Aitarentzat ere bidaia oso gogorra da, beraz, Unaik ez ditu gurasoen bisitak jasotzen. Bere burua egoera horretan ikusita, etxera ama ikustera ekarria izateko baimena eskatzen hasi zen. Hori lortzeko burokrazia handia jarraitu behar da. Amaren gaixotasunaren paper eta informe guztiak aurkeztu behar izan zituen, hainbat eskaerei erantzun ,denboran luzatzen den tramitea da, eta bitartean, elkar ikusi gabe egoten ziren. Lehen, bisitan joaten baziren ere, gurasoek neurri bereziak hartzen zituzten, bidaien nekeak saihesteko asmoz: “amaren gaixotasunaren hasieran, eta biek neke gutxiago zutenean, egonaldi luzeak egiten zituzten Unai espetxeratua zegoen tokitik gertu. Gurasoez gain, ilobak ere zailtasunak ditu Unai bisitatzen joateko. 11 urte ditu eta txikitatik egiten ditu horrelako bidaiak, baina, ezin da berarekin bidai astun eta luze hauek egin. Oso gogorra da berarentzat eta alaba eramateko oporraldiez baliatzen da, aste santuan edota udan. Guztira behin edo birritan ikusten du Unaik iloba. Asteburu oso bat minutu gutxi batzuk partekatzeko Unai bisitatzera joateko modurik ohikoena kotxea izan da. Orain arte, asteburu bakarrean zegoen Mirentxinen furgonetan joateko aukera eta normalean arrebek erabiltzen zuten asteburu hori. Garraio publikoz joatea ere tokatu zaie inoiz, baina, gutxiagotan. Beraz, furgonetan joaten direnean hau izaten da euren errutina: - Ostiral arratsaldean furgoneta Bilbon hartu. - Gaua errepidean eman - Albolotera heldu baino lehen zer edo zer gosaldu - Espetxean 8:30etarako aurkeztu - Eguerdirako beranduenez bisitatik atera, eta denbora egitera, itxoitera, furgonetan joan diren beste senide guztiak atera arte - Arratsaldean etxerako buelta hasi. Beste 800 km egitera. edo zer - Goizaldean Bilboko miribillara heldu eta Portugaletera itzultzeko trenera jaitsi, edo kotxea hartzen dute. Bidaia kotxez egin eta han ostatua hartzekotan, ostiralean nahikotxo lehenago atera behar dira Unairen lagunak etxetik. Arratsaldeko 15:00etan edo kotxea martxan jarri eta 800 km egitera. Albolote inguruko herriren bateko hostal batean gaua egin eta hurrengo goizean, 7:30ak inguru altxatu, gosaldu eta espetxera, Unai kristal baten atzetik ikusteko beste ordutxo bat itxoitera. Bisita ostean, burua pixka bat freskatu eta aurreko eguneko bide berdinetik etxerako bueltari ekiten diote. Beste 7 edo 8 ordu bidean. Azpimarratzekoa da, pertsona guztiek ezin dutela lanetik lehenago atera, beraz, ostiralean beranduago ateratzera derrigortuta daude, Albolotetik urrunago geratu behar dira lo egitera, larunbatean lehenago altxatuz, oraindik hainbat kilometro geratzen baitzaizkie espetxera heldu aurretik. Azken finean, loari kenduta orduak dira.


- Distantziak gastu ekonomiko saihestezinak eragiten ditu Gaur egun, Unairi bisita egiteak auto bakoitzeko 240€ko gastua suposatzen du: erregaia 170€ eta bidesaria 40€. Gaua ostatu batean igarotzea beharrezkoa bada, aurreko zenbatekoari beste 30€ gehitu behar zaizkio. Furgonetan joatea merkeago bada ere, 100 € ere izan daitezke pertsonako: 85 € furgoneta, gehi Bilbora joan eta etorria 2. Sakabanaketak sortzen ditu

mediku-arreta

izateko

eskubidean

eraginak

Unaik ez ditu osasun arazo larriak izan espetxean dagoenetik, baina, ahoa minan zuela eta, medikura joan eta honek, hainbat hortz aldatu eta hainbat sendaketa egiteko gomendio eman zion. Eta berak egiteko erabakia hartu. Kanpoko ospitalean egin behar izan diote, eta dena oso motela izan da. Denboran asko luzatu da. Hilabetean, bi ordutako aurrez aurreko bisita bat (senideak txandakatuz egiten dutena)


IĂ‘AKI ALONSO Ezagututako kartzelak: C.P Carabanchel (Madril): 1995-1996 (hilabete bakarra) C.P Herrera de la Mancha (Ciudad Real): 1996-2010 C.P. Valdemoro (Madril): 1996-1996 (urria eta azaro artean 9 alditan trasladatua izan zen) C.P Cordoba (Cordoba): 2010-gaurdaino Bisita baten zenbatekoa: Furgonetan: 80 â‚Ź pertsonako Garraio publikoz eta bertan lo eginda: 300 â‚Ź pertsonako (autobusa+trena+gau baterako logela) (Familiak hau egin behar du aurrez aurreko bisitak lanegutan direnean) Kotxez eta bertan lo eginda: 300 â‚Ź kotxe eta logela. Bisitak hilabetero: Astero 40 minutuko bisita bat lokutorioan Hilabetean, ordu eta erdiko aurrez aurreko bisita familiar bat. Hau asteburuan bada, lokutorioko bisita galtzen da. Bidaietan izandako istripuak: 2012ko apirilaren 28an bere arrebak istripua izan zuen Kordobatik bueltan, beste bi presoren senideekin. Hirurek mina hartu zuten lepo eta sorbaldan. Kotxea erabat suntsituta geratu zen. Ostiral arratsaldean lanetik atera eta Gasteizera joan ziren Mirentxinen furgoneta hartzera. Handik Kordobarako bidaia hasi zuten, gau osoa bidaian eman, bisita egin, beste senideek bisita egitera arte itxoin eta arratsaldean Kordobako espetxetik atera ziren Euskal Herrirako bidean. Ostegun gauetik, gehienez, kotxean lokartu ziren pertsona horiek, 1500 km egin ostean, Gasteizera heldu ziren goizaldean, eta euren kotxea hartu behar zuten Bilbo aldera itzultzeko. Azken kilometro horietan izan zuten ezbeharra.


1.Sakabanaketak bisitetan eta senide harremanetan eraginak sortzen ditu

zein

lagun-arteko

- Bidai luzeak senide eta lagun-arteko harremanak oztopatzen ditu Dispertsioak presoaren eta familiaren artean kilometro asko ezartzen ditu, bisitak egin eta harremana mantentzeko aukeren gainean ondorio latzak izanik. Askotan, zailtasun horiek bisitariaren adinari edota osasun arazoei lotuta daude. Iñaki eta bere senideen kasuan, hau argi eta garbi eta ikusten da. Iñakiren gurasoak nagusiak dira, eta amari, gaixotasun baten ondoriozko ezgaitasuna aitortu diote. Gauzak horrela, Kordoban dagoenetik, urtean 2 edo 3 alditan baino ezin daitezke joan visitan eta ama une honetan ezin joan. Noski, ezin dute bidaia joan eta etorrian egin, eta bi gau pasatzen dituzte han bidaia hain gogorra izan ez dadin. Batzuetan, hainbat egunetan luzatu dituzte euren egonaldiak, opor txiki batzuk bezala, bi bisita egiteko. Horretarako, hilabete baten bukaera eta hurrengoaren hasierako egunak aprobetxatu behar dituzte eta Iñakiri egun horietan onartu behar dizkiote bi hilabete horietako aurrez aurreko bisitak. - Asteburu oso bat minutu gutxi batzuk partekatzeko Bisita edo aurrez aurrekora joan, eta kotxez, furgonetan edo garraio publikoan joan, bidaia desberdina da. Furgoneta hartzeko aukera dago hilabeteko bigarren eta laugarren astean, eta ahal izanez gero hau hartzen dute arreba eta lagunek. Era honetan, ostiralean lanetik atera (agian lanean baimena eskatuta), eta arratsaldean Kordobarantz abiatzen da jendea. Gau oso bidaiatzen ematen dute, ahal den heinean, lo hartzen. Goizean goiz Kordobako espetxera heltzen dira, txoferrak lo egitera doaz, eta senideak gosaltzera. Iñaki bisitatzera joan direnak goiz egiten dituzte bisitak, ordu bat beranduago ateratzen dira eta azken senidea atera arte itxaroten dute furgoneta etxerako norabidea jarri arte. Etxera helduko direnean, 1600 kilometro eginak izango dituzte, Iñaki gehienez ordu eta erdiz ikusteko. Iñakiren gurasoek ezin dute furgonetako bidai hori egin. Eta hurrengo deskribapenak azaltzen du euren “periploa”: Bilbotik Madrileraino autobusez doaz Madriletik Kordobaraino trena hartzen dute Hotel batean gaua pasatzen dute Goizean taxi bat hartzen dute espetxeraino Bisita egiten dute Taxiak berriro hotelera eramaten ditu eta beste gau bat egiten dute han Hurrengo egunean trena hartzen dute Madrilera Madrilen Bilbora heltzen dira autobusez


Azpimarratu behar da aurrez aurreko bisitak astean zehar badira, arrebak bidai hau egiten duela, baina, hotelean gau bakarra eginez edo zuzenean joan eta itzuliz, gaua inon pasatu gabe. Lagunek ere ahal duten guztietan Mirentxinen furgonetan joaten dira. Baina, hainbat asteburutan ez dagoenez, eta zazpi toki izanik, batzuetan bete egiten denez, kotxez joan behar dute. Bidai hau furgonetaz egiten denaren antzekoa da, baina, lehenago aterata, denbora izan behar baita hotelen batera heldu eta zer edo zer lo egiteko. Hurrengo egunean goiz esnatu eta, bisita egin eta gero, beste 800 km egiteko beharrezkoa dute deskantsua hartzea. Noski, kontutan izan, modu batean edo bestean joanda ere, bisitara abiatu baino lehenagoko egunak ere, bisitara bideratuta daudela. Familiaren kasuan adibidez Iñakiri eman beharreko paketea prestatzea, ezer ere ez ahaztea, beti ere, espetxeko arauak kontutan izanik. Bisitan joango den pertsonari helaraztea. Bestalde, guztiek euren motxilatxoa prestatu behar dute: arropa desberdinak, oinarrizko nezeserra, janaria oraindik bidaia garestiago atera ez dadin … - Distantziak gastu ekonomiko saihestezinak eragiten ditu Kordobara heltzeko aukeratutako bidearen arabera, gastuak desberdinak dira, baina, garrantzitsuak edozein kasutan ere: Mirentxinen furgonetan: 80 € pertsonako Garraio publikoan: Bilbotik Madrilerainoko autobusa hartu behar da. Han AVE trena Kordobaraino eta bertan gaua igarotzea izaten da ohikoena. Guztira 300 € izaten dira pertsonako gutxi gora behera, baina, ez da erraza zehaztea, garaiak garai, topa daitezkeen eskaintzen arabera garestiago edo merkeago atera baitaiteke. Kotxean: 200 € erregai, 40 € autopistaren bidaisarian eta 30 € hoteleko logela. Guztira, 270 € ingurukoa. 2. Sakabanaketak ikasteko eskubideetan eraginak sortzen ditu Iñakik psikologiako 3.maila ikasten du UNEDen bitartez, apirilaren bukaeran hurrengo urtean izango dituen ikasgaien irakasleekin hitz egiten du arrebak ea materiala berdina izango den, eta ea ekaina baino lehenago jaso ahal dituen. Gero, espetxeko kontrolak pasatu behar dute, eta horrek bere denbora darama, horregatik hainbesteko aurrerapena. Beste ikasleek matrikulatze hutsagatik lortzen dutena lortzeko, arrebak irakasleen atzetik ibili behar du. Hala ere, materialak berandu heltzen dira, edo zuzenean ez dira heltzen. Gaur egun, ikasketen zati bat online egiten da, hau da, ordenagailua eta internet izatea guztiz beharrezkoa da. Hau posible izatea lortu dute, eta horretarako Iñakik ordenagailu eta inpresora erosi behar izan zituen. Noski, familiak ezin ditu horrelakoak kalean erosi eta espetxera sartu, Iñakik erosi behar ditu ”demandaderoz”. Beraz, familiak dirua sartu behar izan zion


2.ERANSKINA



3.ERANSKINA


PRESO LARRI GAIXOAK Jesús María MARTIN HERNANDO. 52 urte. Eskizofrenia paranoidea eta Antsietate Desoreka orokortua ditu. Paranoia eta zentzurik gabeko solasaldiak ditu. Aorta gutxiegitasun moderatua ere badu. Ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Basauri (Bizkaia) Jose Ramón LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO. 66 urte. Bradikardia sintomatikoa Fibrilazio aurikularra eta Prostatako adenoma. Zerbikoartrosia. Villabona (Asturias) = 367 KM – 4h 20´ Ibón IPARRAGIRRE BURGOA. 42 urte. HIESA du C fasean eta orbana burmuineko ezker lobuloan. Azken honek ikusmen galera eta funtzio kognitibo batzuen hondatzea dakar. HIESA gaixotasun larri eta sendaezina da, eta gainera, neurologikoki eragiten dio. Eragin horren ondorioz, jarrera erasokorra eta nahasia nagusitzen da batzuetan. espetxean errekurtso urriak ditu gaixotasunari aurre egiteko eta gisa honetako gaixotasun infekziosoak behar duen ingurua ez dago inolaz ere bermatua egun dagoen lekuan Alcalá Meco = 458 km – 5h 23´ Aitzol GOGORZA OTAEGI. 40 urte. Obsesio Konpultsio Desoreka Ezgaitasuneko eta kronikoa, Desoreka Depresiboa autolisi arriskuarekin. inguru afektiboaren bermea funtsezkoa da gisa honetako gaixotasunetan.aske egon beharko luke bere osasun egoerari era eraginkorrean aurre egin ahal izateko, bere inguru afektiboan txertatua eta bere osasunaren zainketa eta arreta zorrotz baten pean. Basauri (Bizkaia) (Duela gutxi udal ordezkaritza duten Errenteriako alderdi guztiek Aitzol Gogorzaren askatasuna eskatu dute.) Ibón FERNANDEZ IRADI. 44 urte. Esklerosi anizkoitza. Gaixotasun larri, sendaezin eta hondamen fisiko zein psikologiko larria sortzen duen gaitz baten aurrean gaude. Pazientearen autonomia modu garrantzitsuan mugatzen du, bai gaitzaren areagotze progresiboarengatik eta baita bere tratamenduak eskatzen duen jarraipen estuagatik. Agerian da ze garrantzia duen inguru lasai batek gisa honetako eritasunaren kasuan, estres egoeretatik urrun eta pazientearen bizi kalitatearen ez makurtzea eta agerraldi berriak ez agertzea ahalbidetuko duen elikadura egokia jasoaz. Behar duen tratamendu medikua osasun zentro espezializatu batean jaso beharko du. Lannemezan = 229 km- 2h 28´


Iñaki ETXEBERRIA MARTIN. 51 urte. Miopia Magnoa koriorretinitis miopikoarekin diagnostikatu zioten. bi aldeko Glaukoma bat diagnostikatu zioten; honek tratamendua doitzea eskatzen zuen, oinarrizko erretinako patologiaren larritasuna ez eragiteko. Azkeneko txosten medikuek ikusmen galera etengabe eta itzuliezina nabarmentzen dute. Topas (Salamanca) = 450 KM – 5H07 José Miguel ETXEANDIA MEABE. 55 urte. Nahasmen Obsesio Konpultsio Desoreka diagnostikatu zioten, antsietate koadro akutu batekin. gaixotasunak toki lasai eta egoki bat eskatzen du non bere obsesio eta antsietateak baretzen joango diren. Topas (Salamanca) = 450 KM – 5H07’ Garikoitz ARRUARTE SANTA CRUZ. 35 urte. Aldebiko Uveitis Akutua eta Espondilitis Ankilopoietikoa ditu diagnostikatuta. Ezin du endekapenezko gaixotasunari dagokion tratamendu espezifikoa jaso. endekapena areagotzen joango da, nahi baino maila bizkorragoan. Almeria = 993´km – 11h 26’ Josetxo ARIZKUREN RUIZ. 57 urte. Kardiopatia iskemiko larria du. Kardiopatia arazoek jarraipen oso estua eta zorrotza behar dute eta baita egoera egokiena ere gaixotasunaren larritzea eragozteko. A Lama (Pontevedra) = 697 km – 8h 18 Jagoba CODO CALLEJO. Amara (Donostia), espondilitis ankilosante du. Castellon II - 482 kilometroak


4.ERANSKINA


BISITA BATETIK EDO BATETARA JOAN-ETORRIETAN ERREPIDEETAN ISTRIPUZ HILDAKO SENIDEAK ETA LAGUNAK 1982ko irailaren 29an: Rosa y Arantza Amezaga (Tolosa). 1990ko uztailaren 1an: Pilar Arsuaga y Alfonso Isasi (Laudio). 1997ko martzoaren 14an: Antxoni Fernandez (Getxo). 1998ko ekainaren 22an: José Mari Maruri (Zierbena). 1999ko apirilaren 3an: Mari Karmen Salbide (Ugao). 2000ko otsailaren 12an: Rubén Garate (Otxandio). 2001ko irailaren 8an: Iñaki Saez y Asier Heriz (Soraluze). 2003ko otsailaren 28an: Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi (Lasarte). 2003ko azaroaren 29an: Sara Fernandez (Iruñea). 2004ko ekainaren 3an: Leo Esteban (Tolosa). 2004ko abenduaren 6an: Karmele Solaguren (Barañain). 2007ko abenduaren 25an: Natividad Junko (Oñati). Hildakoaz gain,estatu bietako errepideetan gertatutako ia 300 istripuetan hamaika zauritu izan dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.