2014 urria OSAKIDETZAK EZ DU NEGOZIAZIORIK NAHI, MOBILIZAZIOA BAIZIK. Osakidetzak iraileko mahai sektoriala deitu zuen adarra jotzeko asmo hutsarekin; mahai gainean jarri zuen eskaintza iraingarria izateaz gain, ezin argiago uzten du batasun sindikalean aldarrikatzen ditugun gakoak negoziatzeko borondaterik eza, enplegua egonkortu eta sortu eta garapen profesionala hain zuzen. Osakidetzaren desioz, mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu.
ERTZAINTZAK ITXIALDIAK ERAGOTZI ZITUEN. Irailaren 18an ospitale nagusietan itxialdiak burutu genituen, udazkenerako LAB, ELA, SATSE, SME, ESK, CCOO eta UGT sindikatuok adosturiko agendaren lehen urrats moduan. Berriz ere, zuzendaritzek gure aldarrikapenen aurrean entzungor jokatu zuten, eta protesta isilarazteaz Ertzaintzako brigada mugikorra arduratu zen.
EPEren TRIKIMAILUAK. Osakidetzak ezin du kaskarrago jokatu. Lehenik, azken momentuan Adm. Laguntzaileen formakuntzaren puntuazioa aldatu egiten dute eta gero, dozenaka “berariazko zerbitzu eginkizun” sukaldatzen dute, arautegia eta berdintasun eskubide urratuz. LABek EPEko epaimahaien irizpideak publiko egiteko eskatu du eta, zerbitzu eginkizun deialdi berria burutzeko kategoria bakoitzeko plaza-hartze guztiak behin amaiturik.
DISPERTSIOAREN KONTRA. “Sakabanaketa hiltzailea. Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean LAB sindikatuak Basurtoko Ospitalean kontzentratzera deitu zuen irailaren 19an, Sare-k antolaturiko Miribillako ekitaldiaren bezperan eta Jone Artola ospitalean ingresaturik zegoen bitartean, bisita batetik bueltan izandako kotxe istripu larriaren ondorioz.
ABORTATZEKO ESKUBIDEA. LAB, ELA, ESK, CCOO y UGT sindikatuok eta Abortatzeko Eskubidearen aldeko EHko Plataformak deituta mobilizazioak burutu dira hainbat ospitaletan. Honetaz gain, irailaren 28an (abortatzeko eskubidea nazioarteko eguna) bi manifestaziok Bilbo zein Gasteizko kaleak hartu zituzten. Informazio gehiago www.lab.eus