PRENTSA TXOSTENA
Elgarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun, desafio klimatikoa altxatuz!
Prentsa Txostena
Harremanak : barnekalde@bizimugi.eu / 06 84 52 74 35 www.alternatiba.eu/garazi www.bizimugi.eu
1
PRENTSA TXOSTENA
Alternatiba, larrialdi klimatikoari buruz jankinarazteko eta mobilizatzeko
Bizi! Barnekalde, Bizi ! mugimenduaren tokiko taldeak bultzaturik, beste hainbat tokiko akotreekin elkarlanean, urriaren 10 eta 11ko asteburuan Alternatiba Garazi, Donibane Garaziko alternatiben herrixka iraganen da. Larunbata, urriaren 10an, ezohizko hitzaldiena izanen da «Larrialdi klimatikotik, sistema aldaketara» gaiarekin. Igandea, urriaren 11n, ber maneran besta eta unibertsitate herrikoi bat izanen da, deneri idekia, eta nahasmendu klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko norbanakoen eta molde kolektibo mailan, bai eta lurralde mailan martxan diren alternatiben herrixka izanen da. Alternatiba Garazi-k badu Susan George (militante altermundialista eta ATTAC mugimenduaren ohorezko lendakaria)-ren babesa.
«Herritarrek aterabideak asmatzeko ahala eta beharra badute!»
«Alternatibak gogorazten digu, aldaketa klimatikoa fenomeno izigarri larria dela, denentzat, eta oraindanik. Eta hori molde alaian egiten du. Kontraerrana? Batere ez. Alternatibak jada mobilizatzen ditu milaka jende zeren erraiten digu, gobernuak ez badirahor, herritarrek aterabideak asmatzeko ahala eta beharra dutela. Alternatibak elkartasuna bizitzeko eta sormena garatzeko parada eskaintzen dizkigu eta gomitatzen gaitu urrunago joaiteko engaiatzerat, elgarrekin, kaos-a sortzeaz axolatu gabe probetxuer bakarrik pentsatzen ari direnak borrokatzeko. Gora Alternatiba!» Susan George (militante altermundialista eta ATTAC mugimenduaren ohorezko lendakaria) Alternatiba Garaziren babeslea. AURKIBIDEA : 2- Sar Hitza – Babeslearen Hitza – 3- Alternatiba zer da ?4- Hitza Hitz goizaldia (10/10) – 5 & 6 - Alternatibe Herrixkako Guneak & Planoa (11/10) 7 - Alternatiben Herrixkako Igandean, urriaren 11ko egitaraua ! 8- Larunabata, urriaren 10eko egitaraua !
2
PRENTSA TXOSTENA
Alternatiba, zer da ?
150 bat inguru laguntzailek antolaturik, Alternatiba Garazi Baionan, 2013ko urrian hasi zen sentsibilizazio eta mobilizazio lanaren etapa berri bat da, gaur egun Europan zehar jadanik 110 pasa iraganak diren edo antolatuak izaiten ari diren Alternatiben herrixketan deklinatzen dena. Alternatiba Garazi ekitaldia, Parisen, 2015eko abenduan iraganen den eta ezohizko garrantzia hartuko duen COP21 (Nazio Batuen Klimari buruzko 21. Gailurra)-ren perspektiban kokatzen da. Alternatiba Garazi, nahasmendu klimatikoari eta energiaren krisiari aurre egiteko sentsibilizazioa egiteko eta tokiko eta lurralde mailako alternatiben konbergentzia egiteko manifestazioa da. Alternatiba Garazin, berezikiago ezagutzen ahalko dira Barnekladeak aldaketa klimatikoaren sahiesteko dituen hainbat aterabide. Helburua da erakusterat beroketaklimatikoari aurre egiteko aterabideak badirela, eta trantsizio energetikoari buruzko bideak biderkatzen direla. Gaurdanik bide horiek milaka elkarte, pertsona, herriko etxe, eskualdek munduan zehar erabiltzen dituzte. Milaka alternatiba horiek parte hartzen dute eguneroko bizia jendarte soilago ede, gizakiago, lagun girokoago eta solidario baten eraikuntzan. Helburua da praktikan eta martxan ezartzerat, posible den gune guzietan, orain eta hemen. Behar da ber momentoan aldarrikatu eskala haundian berriz hartuak izan ditezen mundu osoko erabaki hartzaileetarik, ahal bezain fite gure jendarteen norabidea molde argian aldatua izan dadin. Alternatibak helburu hirukoitza du : - larrialdi klimatikoari buruzko mezua zabaltzea, publiko zabala eta hautetsiak gure berotegi efektuzko gasen isurketaren laster eta errotik behititzea baitezpadakoa delaz ohartaraztea. -desafio klimatikoaren larritasunak sortzen ahal lukeen morala galtze eta zinismo giroa, ezintasun eta desmobilizazio giroa borrokatzea. Nola ? Plazaratuz aterabideak badirela, gure esku direla usu, eta horrez gain, desiragarriak direla, eraikitzen dutela bizi eta jendarte goxoago bat, desiragarriagoa, jendetasun gehiago duna, soldiarioago eta lagun giroagokoa. - erakustea posible dela gaurdanik, praktikan emaiterat anitz aterabide, aldaketa klimatikoaren saihesteko. Aterabideak badirela sendi arazteko, tokian eta elkar osatzen direla, denak indartuz.
3
PRENTSA TXOSTENA
Elgarrekin, desafio klimatikoa altxatzeko!
Alternatiben Herrixka honetan, inguruetarik jiten diren 80 pasa alternatiba eramailek parte hartuko dute erakus mahainekin, aurkezpenak eginez, tailer praktikoak animatuz. Alternatiba bultzatzaile hauekmolde eko-arduratsuan, solidarioan lana egiten dute eguneroko bizian, hainbat arlotan. ÂŤHItza hitz, goizaldia, Trantsizioan den Iparraldearekin topaketaÂť
Larunbata, urriaren 10an, 10 :00etarik goiti, Donibane Garaziko Heriko Etxean izanen den erakusketa batek ahalbidetuko herriko etxe mailan praktikan emanak diren ekintza zehatz batzuren ezagutzerat. Urbanismoan, garraioetan, energian, eraikuntzan, hondakinetan, laborantzan, oihanetan, uran, eremu berdeetan, ekonomian, eroste publikoetan eta kontsumo arduratsuan aurkitzen ahal diren herriko etxeetako mailako desmartxa ekoarduratsu eta berritzaile zonbait aurkeztuak izanen dira. 10:30tan, Iparraldean trantsizio energetikoaren arloan martxan diren 21 ekintzen aurkezpena hainbat hautetsiren bidez. 12 :00etan, tokiko ekoizpenekilako janari mahai baten inguruan trukaketak.
4
PRENTSA TXOSTENA
Alternatiba Garazi, Donibane Garazi berri bat, 2015eko urriaren 11n ezagutzekoa ! Herriko Etxeko plazatik eta Turismo bulego ondoko plazatik Elizako karrikara joanez, eta Espa単ako karrikan gaindi, Iturria karrikan sartuz, Baratze Publikoan eta Merkatu estalia ingurua ... dena oinezkoa bilakatuko da. Eremu horiek guziak autoetarik libratuak izanen dira, haurren eta haundien joko gune bilakatuz, familia giroan promenada egiteko, bazkari herrikoien gozatzeko, besta giroko animazio solidarioak lagun. Animazio eta tailer praktiko ezberdinek jende guziak interesatuko dituzte : etxeko drogeria ekologista, txirrindula konpontzea, eko-apartamendu eredugarriaren bisita, trukaketa gunea, haurren joko koletiboen xokoa, grafistak, etab. izanen da zer egin ! Hitzaldi ibiltariak, lekukotasunak eta hitz hartzeak, irakurketa guneak, kontzartuak, etab. Donibane Garaziko xoko ezberdinen alaitzeko. 11 gune tematikok, argiki identifikatuak izanen direnek, erakutsiko digute Barnekalde alternatibo baten itxura. Gune/eremu bakotxean tailerrak, hitza hartzeak, trukaketak eta erakusketak izanen direlarik. Hara eremuen ezaugarri nagusiak: 1/Ura-Energia ; ura den baliabidearen kalitatea eta kudeaketa, neurritasuna, eraginkortasuna eta energia berriztagarriak. 2/ Eko-eraikuntza : eraikuntza edo berrikuntzaren arloan 3/ Garraioak : garraio molde eztiak edo/eta kolektiboak 4/ Turismoa : turismo arduratsua. 5/ Haurdunaldia: haur ukaite fisiologikoak, bular emaite, haur-oihal garbigarriak 6/ Haurrak eta heziketa : ingurumenari buruz hezikieta, joko kooperatiboak, etab. 7/ Elkartasuna eta partekatzea : SEL, trukaketak, errekuperatzea,... 8/ Kontsumo Arduratsua eta Hondakinak : eko-erosketa, kontsumo-herritarra, murriztu, bererabili, birziklatu 9/ Ororen ontasunak eta Kultura : unibertsitate herrikoia, osagarria, TAFTA,... 10/ Finantza solidarioa : tokiko aurrezki solidarioen sistema, Herrikoa, finantza arduratsua, etab 11/ Laboranta eta elikadrua : tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen biologikoen merkatua
Eusko, tokiko moneta Alternatiba Herrixkaren moneta ofiziala Eusko-a izanen da. Baikotzak euskoen bidez egun osoa iragaiten ahalko du (nahiz eta euroak ere onartuak diren) Hoberena da Alternatiba aintzin euroak euskotan aldatzea. Hori ezingo dutenek egin, Alternatiba Garazin berean izanen da aldagune bat non aldaketak eta kidetzak egiten ahalko diren, Merkatu Estali ondoan. Euskoa, tokiko moneta da, 2013ko hastapenean hasi dena, jada 3 500 kide/erabiltzaile dituena eta 570 enpresa/zerbitzu emailek onartzen dutena.
5
PRENTSA TXOSTENA
Alternatiba Garazi Aldaketa klimatikoar aurre egiteko Alternatiben Herrixkaren Planoa Igandean, urriaren 11n, Donibane Garazin
6
PRENTSA TXOSTENA
Igandea, urriaren 11ko egitarau zehatza 9 :30 : Alternatiba Herrixkaren idekitzea Tokiko, etxaldeko, bidezko ekoizpenen edo ekoizpen bilogikoen merkatua, tailer eta animaziodesberdinak egun osoan herrixkan berean, etxaldeko ekoizpenenkilako bazkaria, bazkari beganoa, kontzertuak, hitza hartze eta lekukotasun ainitz, 2 hitzaldi ibiltari , animazio musikalarekin lagunduak Claude Labat eta Philippe Mayté-k emanik « Garazi urpean » gaiaren inguruan, etab.
4 hitzaldi tokikoko aterabideetarik mundu mailakoetara joaiteko: 10:30 : « Alternatiba bada : négaWatt planoa » Trantsizio energetikoa neurritasuna, eraginkortasuna eta berriztagarrien bidez, Négawatt elkarteko Paul Neau-rekin. 11:30 : «Gertakari klimatikoak, han eta hemen» Allande Errezarret, Xabier Zubialde. 14:30 «Trantsizio energetikoan eta ekologikoan den lurralde bat» Energia positiboa egitasmoan den Lurralde honetako hautetsien aurkezpena, Michel Berhocoirigoin, Iban Grossier. 16:30 « Mugimendu klimatikoa COP21ari buruz eta mobilizazio iraunkorrari buruz martxan» avec Jon Palais, Susan George, Noël Mamère eta Leire Txakartegi-rekin.
Eguna bururatuko da 18:00etarik goiti izanen diren kontzertuekin eta dei berezi batekin COP21ari buruz mobilizatua izaiten jarraitzeko bai eta urriaren 24an iraganen den Alternatiba Bilbon parte hartzera animatuz.
7
PRENTSA TXOSTENA
Larunbata, 2015eko urriaren 10ean ÂŤ Larrialdi klimatikotik, sistema aldaketaraÂť Ezohizko hitzaldiak Donibane Garaziko Vauban zineman arratsaldeko 17:30etarik goiti:
8