Txostena

Page 1

1


Amnistiaren Aldeko Batzordeak 1975. urtean sortu ziren euskal preso politikoen amnistia lortzeko helburuarekin. Amnistiaren aldeko mugimendua hedatzen eta zabaltzen joan zen presoen borroka eta bilakaera politikoarekin batera. Amnistiaren Aldeko Batzorde modura Donostian sortu zen lehena 1975. Urtean. Gainerako hiriburuetan Donostiakoa eredu hartuta eratuko ziren. Hego Euskal Herriko herri guztietan mota honetako herri batzordeak eratzen joan ziren. Herrietako taldeak batzar-elkarteak ziren garai honetan, eta guztiak koordinatzen joan ziren. 1977ko otsailean Gipuzkoako koordinadora sortu zen, 44 herritako amnistiaren aldeko elkarte biltzen zuena. Gainerako herrialdeetan ere prozesu bera jarraitu zen, eta azkenean herrialde guztiak koordinatu ziren. Amnistiaren aldarrikapena bi zentzutan hartzen zen: alde batetik, euskal preso politikoak kaleratzea eskatzen zen, eta beste aldetik Euskal Herrian benetako demokrazia bideratzeko behar ziren baldintzak ezartzea exijitzen zen, berriro preso gehiago izan ez zedin.

AMNISTIAREN ALDEKO ASTEAK Amnistiaren Aldeko Elkarteek herri-mobilizazio ugari antolatu zituzten. Amnistiaren Aldeko Asteak izan ziren nabarmenenak: 1977ko otsailaren 26an, maiatzaren 8tik 15era, ekainaren 9tik 16ra... Adolfo Suarezen gobernuak mobilizazio horiek gogor jazarri zituen eta maiatzeko Amnistiaren Aldeko Astean errepresioaren ondorioz zazpi lagun hil zituzten. Greba orokorrak Hego Euskal Herri osoan zabaldu ziren, mobilizazio giro geldiezinean... Donostian Real Sociedad-Sevilla futbol partida bertan behera utzi behar izan zuten; Espainiako Txirrindulari Itzulia eten eta Euskal Herritik aterata Miranda de Ebrora eraman zuten amaierako etapa. Ekaineko hauteskundeak arriskuan ikusi zuten batzuek. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) amnistiaren aldeko manifestazioetan parte ez hartzeko deialdia egin zuen; Xabier Arzalluzek amnistiaren aldeko mobilizazioetan zihardutenak arduragabekoak zirela esan zuen. PNV legeztatu berriak adierazi zuen ez zuela merezi amnistia eskatzeak horrelako ordainaren (errepresioa) aurrean, eta jendeak bere aldarrikapenak mantsotu behar zituela diktadura berri bat ez probokatzeko.

1979KO HAUTESKUNDEEN AURREKOAN Espainiako Gobernuak hainbat indultu partzial ematen joan zen: 1975eko azaroan, Erregea koroatzearekin, lehen indultua eman zuen Espainiako gobernuak. 1976ko uztailaren 30ean, Espainiako ministro kontseiluak, Adolfo Suarezen agintepean, indultu 2


orokorraren dekretua eman zuen delitu politiko eta iritzizkoentzat. Zortzi hilabete beranduago, 1977ko martxoan, indultu hori zabaldu egin zen. Horretara, presoak espetxetik ateratzen joan ziren eta batzuk Europako hainbat lekutara ere deportatu zituzten Espainiara berriro itzultzeko debekuarekin.

1977ko ekainaren 15eko hauteskundeen kanpaina elektoralari hasiera eman zitzaion egunean Amnistiaren Aldeko Batzordeek deialdia egin zuten euskal preso guztiak kaleratu ezik hauteskundeetan parte ez hartzeko, "Amnistia Orokorra" eta "Amnistia ez da negoziatzen, herria ari da lortzen" leloekin. Hauteskundeen aurrean, baina, alderdi politikoek jarrera desberdinak hartu zituzten, eta hauteskundeak egin ziren egunean 21 euskal preso politiko zeuden kartzelan, horietako lau Frantziako espetxeetan.

ASKATASUNAREN IBILALDIA 1977ko uztailaren 10ean Askatasunaren Ibilaldiari hasiera eman zitzaion Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik abiatutako lau zutabetan: “Erribera”, “Txikia”, “MatalazApala-Txirrita” eta “Martxoak 3”. Zutabeok Euskal Herri osoan zehar ibili ziren, igarotzen zituzten herri guztiak mobilizatuz. Askatasunaren Ibilaldiak lau aldarrikapen biltzen zituen: Amnistia osoa, Euskal Herriaren izaera nazionalaren onespena, Autonomia estatutu nazionala eta Indar errepresiboen desagerpena. Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian ezagutu den mobilizaziorik handiena izan zen, Guardia Zibilaren eta Espainiako poliziaren jazarpen eta errepresioa basatia izan arren. Uztailaren 21ean, Durangon, atzerrira bidalitako 10 deportatu agertu ziren bertan. Eta amaierako ekitaldian ere parte hartuko zuten, abuztuaren 28an, Arazuriko zelaietan (Iruñean egitea debekatu ondoren), 100.000 lagunen aurrean. .

1977KO AMNISTIA LEGEA 1977ko urriaren 17an Espainiako Diputatuen Kongresuak Amnistia Legea onartu zuen eta Fran Aldanondo ondarrutarra, espetxean zegoen azken euskal preso politikoa 1977ko abenduaren 9an irten zen kalera. Dena dela, Espainian GRAPO eta FRAPeko preso batzuk ez ziren kaleratu lege honen ondorioz. Lege honek, ordea, ez zuen benetako amnistia ekarri, ez baitzituen preso politikoen sorrera eragiten zituzten gakoak konpontzen. Are gehiago, benetako amnistia frankismoarentzat izan zen, beraren errepresio eta gehiegikeria guztiak amnistiatu ez ezik estatuaren egituretan jarraitzea ere bideratu baitzuen, frankismoaren oinarriak iraunaraziz.

3


AMNISTIAREN ALDEKO BATZORDEEN BIGARREN ALDIA Azken euskal preso politikoen kaleratzearekin eta iheslari kantitate handia oraindik Euskal Herrira itzultzeko prest ez zegoen arren, Amnistiaren Aldeko Batzorde Nazionalak disolbatzea erabaki zuen. Horretara, amnistiaren aldeko borroka eta errepresaliatu politikoen laguntza Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako Amnistiaren Aldeko Elkarteen koordinadoraren esku gelditu zen, hasierako Batzorde Nazionaleko hainbat kide ere bertan sartu zirelarik. Amnistiaren Aldeko Elkarteak mugimendu asanbleario koordinatu modura egituratu zen Euskal Herriko lau herrialdeetan. Bakoitzak bere dinamikak eta bere autonomia zituen. Baina hainbat gaietan lau herrialdeak ere koordinatzen hasi ziren. Horretara, Amnistiaren Aldeko Batzordeen bigarren aldia hasi zen, eta ideologikoki borrokan jarraitu zuen sektorean kokatu ziren, Ezker Abertzalearen eremuan hain zuzen ere. Fran Aldanondo 1977ko abenduaren 9an kalera irten bazen ere 26 egun geroago, 1978ko urtarrilaren 4an, Oreretan atxilotutako lagun bi sartu zituzten espetxera. Kopuru hau handitzen joan zen urtean zehar, eta 1978. urtearen amaieran 199 euskal preso politiko zeuden espetxean. Gatazkaren errealitatea mantendu egin zen eta biolentziaren bidez Euskal Herriari lapurtutako eskubide demokratikoen ukazioan temati jarraitu zuen Espainiako Gobernu faxistak. Errepresioa gordintasun osoz azaleratu zen eta tortura, ekintza parapolizialak eta manifestazioen debekatzeak horren adierazle argia bihurtu ziren. Laster estatu terrorismoa praktikatzen zuten taldeak sortu ziren: Batall贸n Vasco Espa帽ol, Triple A eta beranduago estatuak berak zuzentzen zuen GAL. Gatazka politikoa eta errepresioa areagotu egin ziren: 1978ko urriaren 17an Guardia Zibilak Fran Aldaondo, 10 hilabete lehenago kartzelatik ateratako azken euskal preso politikoa, hil egin zuen. Amnistiaren Aldeko Elkarteak bilakaera politiko eta errepresiboaren arabera garatuko ziren. Amnistia aldarrikatzeaz gain, amnistia gatazka eragiten duen egoera politikoa gainditzea ulertuta, bere gain hartuko zituen atxilotuei, presoei, iheslariei eta errepresaliatuen etxekoei laguntza ematea, torturaren aurkako dinamika, espetxeetako bizi baldintzak salatzeko dinamikak... Lan etengabean jardungo zuen, informazioa zabaltzen, mobilizazio ugari eta jendetsuak antolatzen...

4


ESPETXE POLITIKAREN BILAKAERA Euskal preso politikoen egoerak ere okerrera egiten jarraitu zuen eta Espainiako gobernu ezberdinek gehiago eta gehiago estutzen jarraitu dute egunera arte. 1978. urtean euskal preso politiko guztiak Euskal Herritik Soriara urrundu zituzten. Bertan, erregimen gogor bat ezarri zitzaien. Espainiako Poliziaren sail berezi baten esku gelditu zen euskal preso politikoen kontrola eta, jipoiak eta muturreko egoerak eragin zituzten. Kolektiboa apurtzea lortu ez zutenean, 100 euskal preso politiko Puerto de Santa Mariara eraman zituzten. Puerto de Santa Maria kartzelako kontrola kartzela-funtzionarioen esku gelditu zen arren, errepresioa eta bizi baldintzen militarizazioa areagotu egin ziren. Euskal preso politikoek eraso berriak jasan behar izan zituzten: inkomunikazioa, isolamendua, komunikazioen kontrola, euskaraz hitz egitearen debekua... 1982an ehun euskal preso politiko inguru Soriatik Alcala Mecora eraman zituzten. Urtebete beranduago, euskal preso politiko gehiengoa Herrera de la Manchara eta Emakumeentzako Karabantxelgo kartzelara eraman zituzten. "Preso arriskutsu" gisara katalogatu ostean, damutzea edo suntsitzea helburu zuen erregimen militarizatu bati egin behar izan zioten aurre euskal preso politikoek. Aipatu politika ETA (pm)-VII-ak bere burua desegitearen ondoriozko "saria" izan zen. Estatuen estrategiari Kolektiboak desobedientziazko eta erresistentzia aktiboko hainbat ekimenekin erantzun zion. Sakabanaketa Argeleko elkarrizketen ostean indartu zen bereziki eta bi estatuek bultzatu zuten politika hau PSOEk diseinatu zuen PNVren laguntzarekin eta Estatuaren menpeko ziren gainontzeko alderdien aldeko iritziarekin. Aurreko fasean ez zuten EPPK damutzea lortu. Orduan, euskal preso politikoak hamarnaka kartzelatan sakabanatu zituzten, komunikatiboki diseinatutako propagandaz lagunduta. Halaber, eskubide gehiago ukatu zituzten eta jipoiak eta isolamendu pertsonal nahiz politikoa areagotu egin zuten. Kartzela barruan ere euskal preso politikoak sakabanatu egin zituzten, presoak asimilatu nahian euskal presoen arteko harremana oztopatuz. Neurri hauekin guztiekin preso bakoitzarenganako kontrola areagotu zuten, ondoren, indibidualizatutako errepresioa bultzatuz euskal preso politikoengan eragiteko asmoz. Urte hauetan kartzelaren errepresioan funtzionarioek izaniko parte hartzea areagotu egin zen. Helburu oso garbia zuten: kolektiboa nola edo hala suntsitzea. Kartzelaz kartzela Kolektiboak erakutsitako erresistentziak eta sakabanaketaren aurka azaldutako jarrerak fase hauei guztiei aurre egin zien.

gizarteak

Gauzak horrela, errepresioaren bilakaerak (Espainiako Auzitegi Nazionala, Lege Antiterrorista, ZEN plana, gerra zikina, militarizazioa, espetxe politika, iheslarien

5


jazarpena...) eta horrek zekarren guztiari aurre egin beharraren aurrean 1985ean barne eztabaida prozesua zabaldu zen Amnistiaren Aldeko Batzordeen barruan. Eztabaida honen buruan, amnistiaren aldeko elkarteen lau koordinadorak preso eta iheslarien senitartekoekin batera egindako I. Batzar Nazionalean sortuko da erakunde moldea hartu zuen Amnistiaren Aldeko Batzordeak. Algeriako elkarrizketen testuinguruan V. Batzar Nazionala burutu zuen Amnistiaren Aldeko Batzordeak, 1989ko martxoaren 11n. Batzar honek Amnistia kontzeptuaren zentzua azpimarratu nahi izan zuen, presoak kaleratzeaz gain marko politikoa ere aldatu beharra duela. Horrekin batera, Espainiako gobernuak euskal preso politikoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituela azpimarratuko du, Algeriako elkarrizketak apurtzerakoan kartzeletan hedatu zen errepresioa salatzeko. Amnistiaren Aldeko Batzordeak jarrera zorrotza hartu zuen urte hauetan sortutako erakunde bakezaleen aurrean. Horien artean Gesto Por la Paz (1987), Bakea Orain (1990), eta Denon Artean (1990) dira ezagunenak. Amnistiaren Aldeko Batzordeen arabera erakunde hauen jarduerek ez zuten bakea bilatzen eta gizarte konfrontazioaren maila areagotu besterik ez zuten egiten, errepresio politikoa legitimatu eta gatazka politikoari benetako konponbideari ateak itxiz. Gainera, talde hauek jasotzen zuten laguntza instituzional, mediatiko, ekonomiko eta politikoaren atzean estatuak errepresioa zabaltzeko behar duen babes soziala biltzen ari zela esaten zuen Amnistiaren Aldeko Batzordeak. 2000. urtean Euskal Herri osoa hartuko zuen egitura nazionalaren proposamenak beste eztabaida sortu zuen egituraren barruan. Elkarrekin eraiki izena hartuko zuen eztabaida prozesu hau Ipar Euskal Herrian eremu berdinean ziharduen Koordinaketa erakundearekin batera eman zen eta, horren ondorioz, 2001eko abenduan Askatasuna sortu zen, Donostiako Kursaal jauregian egindako batzarrean. Askatasuna sortu baino bi hilabete lehenago, 2001eko urriaren 31n Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Amnistiaren Aldeko Batzordeen arduradunak atxilotzeko agindua eman eta hasiera eman zion 33/01 auziari. Amnistiaren Aldeko Batzordeak legez kanpo jarri eta bere arduradunak auzipetu zituen. 33/01 auzian Amnistiaren Aldeko Batzordeak erakunde terrorista zela ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta bere partaideak izandako 21 laguni 10 eta 8 urteko espetxe zigorra ezarri zizkien. 2012an Askatasuna erakundea disolbatu egin zen, bere esanen arabera “konfrontazio fase batetik konponbide fase batera pasatzeko�. Askatasuna disolbatu zenean 613 presok osatzen zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Askatasuna disolbatu zenetik 2 urte baino gehiago igaro direnean Euskal Herrian ez da inolako konponbide prozesurik abiatu eta ezer aldatu ezean euskal preso politikoen existentzia, gutxienez, 2050. urtera arte bermatuta daukagu.

6


GAUR EGUNGO AMNISTIAREN BILAKAERA Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak egindako hausnarketen berri eman nahi dio, beste behin ere, jendarte osoari eta herri sektoreei bereziki. Bide batez, antolakuntzan jardun eta amnistia lortu arteko bidean borrokan jarraitzeko dei egiten dugu, eredutzat hartuz antolakuntza esperientziak eta euskal herritar mugimenduaren eredua, herri honen benetako aberastasuna. Amnistiak hurrengoa barnebiltzen duela deritzogu, alde batetik, espainiar eta frantses estatuekin dugun gatazkaren konponbide bakar, bidezko eta behin betikoa: bestetik, preso, deportatu eta iheslari politiko guztien etxeratzea, askatasunean eta baldintzarik gabekoa. Baita berau eragin duten zergatien desagertzea, hau da, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala eta langile klasearen zapalkuntza, horrela independentzia eta sozialismoa lortuz. Ezer ez da aldatu, okerrena ez bada, militante eskuzabalenentzat. Euskal Herritik milaka kilometrotara ihesean joanak, deportatuak batzuk, estatuen ziegetan beste batzuk, egunetik egunera urrunago, bakardadean, isolamendu moduluetan, gaixorik‌ terrorismoaren kontrako legeek indarrean diraute, tortura, salbuespen auzitegiak polizia eta militar arrotzen okupaziok badirau, Ertzaintzak eta Polizia Foralak beraien jardun errepresiboari eusten diote. Espainiar eta frantses estatuek erabateko itxikerian diraute. Horren erakusle dugu euskal preso politikoek eginiko aberriratze-eskaerari ukoa. Mugimendu honek, eztabaida dagozkion terminoetan, hots, plano politikoetan jorratu nahi du, manipulazioa eta gezurrik gabe. Amaitu da gaur arte bezala ezagutu dugun euskal gatazka, amaitu da konfrontazio armatuaren fasea. Borroka honetan gehien eman dutenek estatuen eskuetan bahiturik jarraitzea ez da bidezkoa, bestelako lehentasunak dituzten politikariak abagunearen zain. Bere osotasunean ulertzen den amnistiak baino ez dio bidezko bakerik ekarriko Euskal Herri langileari. Borroka, antolakuntza eta mobilizazioa izango dira zapalkuntzarekin behingoagatik amaitzeko eta gure kideak etxera ekartzeko gakoa. Irmoki sinesten dugu herri honen borrokak loratuko duela, horregatik, nork bere auzotik, lantokitik, institututik ahal duen neurrian amnistiaren aldarria kalera ateratzeko konpromisoa har dezan dei egiten dugu. 7


Argi eta garbi esan behar diegu gerra errepresaliatu guztiak, duten kondena dutela, etxean izateari ez diogula uko egingo. Ez ditugu inoiz gure gudariak ahaztuko, hamarkadetan bizia eman dutenak herri hau libre egin bidean.

KALERA ATERA ETA BORROKATZEKO GARAIA DA! JO TA KE! AMNISTIA TA ASKATASUNA LORTU ARTE!

8


9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.