JARDUNALDIKO HITZALDIEN LABURPENA
Etxeak zahartzen ari den gizarte batean Bizitza osorako bizitoki eta etxebizitza eredu berriak
2017ko azaroaren 9tik 10era / Miramar Jauregia, Donostia
AURKIBIDEA SARRERA ..................................................................................................................................................................... 2 3 Mayte Sancho .............................................................................................................................................................. 3 OSTATU HARTZEKO EREDUEN BILAKAERA EUROPAN. ORAINALDIA ETA ETORKIZUNA EUSKADIN
ETXEAREN ESANAHIA ZAHARTZAROAN ............................................................................................................ 4 Diego Herranz ............................................................................................................................................................. 4 ALDAKETA DEMOGRAFIKOEI AURRE EGITEKO ARKITEKTURA: NOLA LORTU MALGUA, SOZIALA ETA ERA BEREAN ADINDUENTZAT FINKOA IZANGO DEN ARKITEKTURA BAT?................................... 5 Marc de Rooij ............................................................................................................................................................... 5 ETXEBIZITZA KOLABORATIBOETARAKO PROIEKTU KOLABORATIBOAK ............................................... 6 Alex Mitxelena ............................................................................................................................................................. 6 EUROPAKO ESPERIENTZIAK. WOMMEN IM ALTER ........................................................................................ 7 Franz Schumaher........................................................................................................................................................ 7 EUROPAKO ESPERIENTZIAK. HABITAT SENIOR SERVICES .......................................................................... 8 Séverine Mazet ............................................................................................................................................................ 8 EUROPAKO ESPERIENTZIAK. SARGFABRIK, ETXEBIZITZA KOLABORATIBOAK ..................................... 9 Ingeborg Holzpafel..................................................................................................................................................... 9 ETXEBIZITZA ARLOKO POLITIKA PUBLIKOAK ETA ETXEBIZITZA SOZIALA, ZAHARTUZ DOAN GIZARTE BATEN BEHARREI ERANTZUTEKO .................................................................................................. 10 Mercedes Fernández Urcey ................................................................................................................................... 10 IPARRALDEKO HERRIALDEEK ADINDUENTZAKO ETXEBIZITZEN ARLOAN DUTEN PARADIGMA. NOLA EZARRI “BIZITZA OSORAKO ETXEBIZITZAREN KULTURA” ............................................................ 11 Heitor García.............................................................................................................................................................. 11 IPARRALDEKO HERRIALDEEK ADINDUENTZAKO ETXEBIZITZEN ARLOAN DUTEN PARADIGMA. PERTSONA DEMENTZIADUNENTZAKO DISEINUA ........................................................................................ 12 Lone Sigbrand ........................................................................................................................................................... 12 EHU-UPVKO AGETEKO 3. MAILAKO IKASLEEK ETXEBIZITZARI ETA ZAHARTZEARI BURUZ EGINIKO LANA ETA GOGOETAK .......................................................................................................................... 13 Alumnado de 3º de la ETSA de la UPV-EHU ...................................................................................................... 13 ETXEBIZITZA PARKEA ALDAKETA DEMOGRAFIKOARI EGOKITZEKO INDARREAN DAUDEN LEGE ETA FINANTZAKETA BALIABIDEAK ETA ETORKIZUNEKO LEGE ESPARRUARI DAGOKIONEZ PLANTEATZEN DIREN ERRONKAK ................................................................................................................... 14 Andrés Labella .......................................................................................................................................................... 14 ERRONKA SOZIAL BERRIEN INGURUKO ERANTZUN PUBLIKOAK: GOGOETA IREKIAK ..................... 15 Óscar Rebollo............................................................................................................................................................. 15
SARRERA Bizitza luzeraren iraultza delakoak erronka jakin batzuk jartzen dizkie gizarte garatuei, eta hiriek premiaz aurre egin behar diete erronka horiei. Bereziki, etxebizitzarekin lotutako alderdiak funtsezkoak dira zahartzen garenerako bizi espazio lagungarriak sortzeko. Donostia Lagunkoia hiri planaren barruan, aldaketa demografikoak etxebizitzaren arlora dakartzan erronkei nola erantzun hausnartu eta eztabaidatzeko helburuz, ‘Etxeak zahartzen ari den gizarte batean’ jardunaldia egin zen 2017ko azaroaren 9an eta 10ean, Miramar Jauregian. Jardunaldiaren harira, Donostiako Udalak, Etxegintzaren eta Matia Fundazioaren eskutik eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren laguntzarekin, Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienala antolatu du, erronka horiek agerian jartzeko plataforma bikaina. Plataforma horren bidez, erakutsi nahi da erronkei diziplina anitzeko ikuspegi batetik heldu behar zaiela, eragile publiko nahiz pribatuen eta herritarren artean lankidetza sareak ehunduz. Donostiarrek diote beren kabuz bizi nahi dutela eta beren ohiko etxe eta ingurunean egon nahi dutela ahalik eta denbora gehiena, baita laguntza behar badute ere. Ildo horretatik, oinarrizko alderdi jakin batzuk gero eta pisu eta interes handiagoa hartzen ari dira: etxea egokitzea eta erraz iristeko moduan jartzea;
arauak moldatzea; bestelako finantza tresna batzuk sortzea; baliabideei buruzko informazioa jasotzen laguntzea; eta ostatu hartzeko askotariko aukerak ematea, besteak beste. Jardunaldian, funtsezko ideia horietako batzuk azpimarratu ziren: pertsonek, zahartzen direnean, beren etxean edo ‘etxean bezala’ bizi nahi izaten dute, eta bizitzeko eta zahartzeko era guztietako moduak daude. Azken batean, ez daude eredu bakarrak, eta etxebizitzak pertsonei egokitu behar zaizkie eta ez alderantziz. Hori dela eta, diseinua eta arkitektura oso garrantzizkoak dira etxebizitza bat benetako etxe bihurtzeko orduan. Gainera, garrantzitsua da erabakiak garaiz hartzea: zahartzaroan non bizi nahi dugun planifikatzea eta erabakiak berandu baino lehen hartzea. Jardunaldiarekin batera, ‘Etxea, lagunkoia’ film laburra ekoitzi da, Donostian zahartzen diren pertsonek non eta nola bizi nahi duten kontatzen duena; horrez gain, Koldo Mitxelena kulturunean ‘EnvejezANDO’ erakusketa jarri zen, eta Paz Martín arkitektoak egin zituen komisario lanak. Erakusketak agerian jarri zituen zahartzearen atzean dauden jarduera eta arazo arkitektoniko guztiak eta erronka horri aurre egiteko irtenbide posibleak.
2
OSTATU HARTZEKO EREDUEN BILAKAERA EUROPAN. ORAINALDIA ETA ETORKIZUNA EUSKADIN Mayte Sancho Matia Fundazioaren aholkularia
AURKEZPENA IKUSI
Mayte Sanchok eman zien hasiera ‘Etxeak zahartzen ari den gizarte batean’ jardunaldiko hitzaldiei, adinduentzako ostatu ereduek Europan izan duten bilakaera aztertuz eta Euskadiko orainaldiaren eta etorkizunaren diagnosia eginez. Sancho psikologo eta gerontologoak 1975eko babes etxeak izan zituen hizpide, eta haien hoztasuna, higiene eta nortasun falta eta miseria aipatu zituen besteak beste; ildo beretik, egoitza ereduak harik eta profesionalizatu den arte izan duen bilakaerari erreparatu zion. Ondorioen artean, nabarmendu zuen logela partekatuetan oinarritutako egoitza ereduak ez diola erantzuten etxebizitza batek betetzen duen intimitate beharrari. Azaldu zuenez, etxebizitza ereduaren aldeko apustua egin dute jada Europan, “etxean bezala bizi ahal izateko, intimitaterako eta maitasun eta emozioak pilatzeko espazio seguru batean”. Adibide gisa, Suediako esperientziak aipatu zituen: han, intimitaterako espazioen alde egiten dute bizikidetzako unitate pertsonalizatuekin, eta unitateok “bertan bizi diren pertsonen historian eta bizimoduan oinarrituta daude”. Bestalde, Herbehereei dagokienez, hango “diseinuen berezitasuna eta espazioen desiragarritasuna” nabarmendu zituen,
eta pertsona dementziadunentzako mini hirien eredua aipatu. Mini hiri horietan, askatasuna sustatzen da, eta zaintzaileek eguneroko bizimoduan laguntzen diete hango biztanleei, jokabidea hobetzeko helburuz. Frantziari dagokionez, azkenik, ostatuen alternatiba gisa dituzten ‘cohousing’ eta ‘beguinages’ esperientziak azpimarratu zituen, besteak beste.
“Irtenbideek askotariko nahi, behar eta egoerei erantzun behar diete, eta etxebizitza eredu berritzaileak konbinatu” Bestalde, nabarmendu zuen etxebizitzaren arloan ez zaiela behar bezala erantzuten zahartzaroak gizartean dituen ondorioei. Gero eta pertsona adinduagoak bizi dira egoera ahulean eta denetariko baldintzetan; “denok ez gara berdinak”, adierazi zuen. Haren hitzetan, irtenbideek “askotariko nahi, behar eta egoera horiei erantzun behar diete, eta etxebizitza eredu berritzaileak konbinatu etxeko laguntza zerbitzuekin eta bestelako zaintzekin”. Amaitzeko, Sanchok gogora ekarri zuen bizitza osorako etxebizitzen alde egin eta erabakiak garaiz hartu beharra dagoela.
3
ETXEAREN ESANAHIA ZAHARTZAROAN Diego Herranz Soziologoa IMOP Insights-eko atal kualitatiboaren arduraduna
AURKEZPENA IKUSI
Diego Herranzek Ingema fundazioak 2012an eginiko ‘Envejecimiento, vivienda y entorno’ ikerketaren ondorioak hartu zituen bere hitzaldiaren oinarri gisa. Txosten horretan, hain zuzen, adinduek zaintzak behar dituztenean nola eta non bizi nahiko luketen azaltzen da. Herranzek hitzaldian esan zuenez, “oraingo adinduek kualifikazio handiagoa dute, eta bizimodu duinaren beste zentzu bat eraikitzen ari dira”. Alde horretatik, adierazi zuen nahiago dugula bizitza propioren zentzuari eutsi, horren ordainetan ondorio jakin batzuk pairatu behar baditugu ere.
“Etxea bizitzaren erdigunea da, bizitza egituratzen duen nukleoa” Azterlanean, halaber, adinduentzat etxeak zer esan nahi duen azaltzen da. Horri dagokionez, Herranzek adierazi zuen etxearen funtzio nagusia bizitzaren erdigunea izatea dela, bizitza egituratzen duen nukleoa izatea”. Gainera, adinduentzat, etxeak zerikusia du alderdi existentzialarekin, hau da, “intimitatearekin eta ingurunera egokitzeko gaitasunarekin”; alderdi soziologikoarekin, hau da, “kanpoaldearekiko harremanarekin, bai bisiten bidezkoarekin, bai telebistaren bidezkoarekin bai Interneten bidezkoarekin”; eta alderdi transzendentalarekin, hots, “hurrengo belaunaldiari uzten zaion ondarearekin”. Horri dagokionez, Herranzek azpimarratu
zuen garrantzitsuak direla “aldareak”, hau da, “etxe guztietan dauden” senideen argazkiak; izan ere, adinduek argazki horiei seinalatzen diete beti etxetik zer eraman nahi duten galdetzean. Labur esanda, etxea “nik nire hildakoak ohoratzeko espazio bat da, belaunaldi berriei transmisioa egiteko faktorea”, haren hitzetan. Horrez gain, adinduentzat garrantzitsua da auzoa ere; izan ere, Herranzen arabera, “pertsona askok auzoarekin lotzen dute beren identitatea”, eta horrek zerikusia du abegi onarekin, zaintzaren zentzuarekin eta eskaintza eta eskariari dagokion ikuspegi pragmatikoago batekin. Bestalde, txostenak ondorioztatzen du ez dagoela zahartze progresiboaren gaineko kontzientziarik; “inor ez da zaharra”, adierazi zuen, eta haiei “ez zaie behar beste planifikatzen etorkizuneko bizimodua”. Ikerketaren arabera, inkesta egin dutenek osasuna, familiaren babesa eta baliabide ekonomiko eta kulturalak hartzen dituzte kontuan non bizi erabakitzeko. “Zenbat eta adinduago, orduan eta barneratuago dago sakrifizioaren kultura, eta zenbat eta baliabide gehiago, orduan eta ahalmen handiagoa dago erabakiak hartzeko”, azaldu zuen Herranzek. Horrek guztiak eragina du zaintzaileak kontratatzeari, etxebizitza egokitu batera aldatzeari edota egoitza batera joateari buruzko erabakietan.
34
ALDAKETA DEMOGRAFIKOEI AURRE EGITEKO ARKITEKTURA: NOLA LORTU MALGUA, SOZIALA ETA ERA BEREAN ADINDUENTZAT FINKOA IZANGO DEN ARKITEKTURA BAT?
Marc de Rooij BRTArchitecten enpresako arkitekto bazkidea
AURKEZPENA IKUSI
Marc de Rooijek, bere hitzaldian, arkitekturak aldaketa demografikoekin nola jokatzen duen aztertu zuen, eta arkitektura malgua, soziala eta adinduentzat finkatua lortzeko zenbait gako eman zituen. Arkitekto holandarrak esan zuen arkitektura gizatasuna galduz joan dela, gizartea bezala, eta gizartea zahartzen ari denez “hiriak egokitu” behar direla. Rooijen arabera, pertsonen % 87k nahiago dute euren etxean bizi, eta, horregatik, “ahalik eta denbora gehiena etxean baina kalitatez bizi ahal izateko diseinuak egin beharko lirateke. Arkitekturak adinduen autonomia babesten duen diziplina anitzeko osotasun horren parte izan behar du”.
“Arkitekturak adinduen autonomia babesten duen diziplina anitzeko osotasun horren parte izan behar du” Rooijek gogorarazi zuen etxebizitzaren irisgarritasunak zerikusia duela zahartzaroko bakardadearekin eta bakartze sozialarekin. Esan zuenez, etxebizitzen % 76 ez daude erraz iristeko moduan, eta % 79 dira adinduen kasuan. Hori dela eta, Rooijen arabera, etxebizitza eraikiak egokitu egin behar
dira, “hemendik 200 urtera egongo den etxebizitza gaurko etxebizitza izango delako”, eta garrantzitsua da garaiz erabakitzea “zahartzaroan ere ni orain bizi naizen etxean bizi ahal izango naizen”. Arkitektoak bere doktoretzan diseinatu zituen 100 modelo arkitektonikoetako batzuk azaldu zituen, bost ildo hauetan oinarrituak: egokitzapen funtzionala, eguneroko jarduerak erosoago egin ahal izateko; ildo soziala, hau da, gizarteratzen laguntzen duten espazio komunak; motosentsoriala, hau da, argiarekin, koloreekin edo barneko diseinuarekin lotutakoa; lanari dagokiona, etxe osoko txokoetan lanak egitera bultzatzen duena; eta erregeneratiboa, pertsonen behar aldakorrekin zerikusia duena eta eraikin bat egiteko orduan aldaketak aurreikusten dituena. Amaitzeko, Marc de Rooijek azaldu zuen denentzako eta bizitza osorako etxeak sor daitezkeela diseinu publikoaren bidez, eta diseinuen stock bat edo etxebizitzak diseinatzeko ideien katalogo bat sor daitekeela kontu horiek aldez aurretik planteatzeko, fabrikazio kostua areagotu behar izan gabe.
5 4
ETXEBIZITZA KOLABORATIBOETARAKO PROIEKTU KOLABORATIBOAK
Alex Mitxelena EHU-ko Arkitekturako Goi Mailako Eskolako irakaslea eta Berrikuntza eta Kalitateko zuzendariordea
AURKEZPENA IKUSI
Alex Mitxelenak etxebizitza kolaboratiboetarako proiektu kolaboratiboak izan zituen hizpide, hots, gaur egun familia nuklearraren kontzeptuarekin lotuta dagoen etxebizitzaren kontzeptua birpentsatzeko bide ematen duen eredu emergente bat. Mitxelenaren iritziz, “etxebizitza guztiak berdinak dira; neurria baizik ez da aldatzen. Etxeek pertsonen bizimoduei erantzun behar diete”. Alde horretatik, irakasleak nabarmendu zuen onartu behar dugula denok elkarren mende gaudela eta gure ingurunea behar dugula, eta azaldu zuen kontzeptu horrek etxeak diseinatzeko modua markatu behar duela, elkarlanari garrantzia emanez. Mitxelenarentzat, espazio komunak funtsezkoak dira arkitektura eredu horretan: “gaur egungo arkitekturak parteka daitezkeen espazioak diseinatu nahi ditu, erdi publikoak eta erdi pribatuak”. Horri dagokionez, adierazi zuen optimizatu egin beharko liratekeela espazio partekatuak (atariak, korridoreak, eskailerak…) edo zerbitzu lekuak eta
topaguneak (haurtzaindegiak, ileapaindegika…), eta Europa erdialdean abian jarritako zenbait proiekturen adibideak eman zituen.
“Gaur egungo arkitekturak parteka daitezkeen espazioak diseinatu nahi ditu, erdi publikoak eta erdi pribatuak” Bestalde, Mitxelenak esan zuen elkarlanak abantaila ugari ematen dituela “guztien nahietan oinarrituta dauden proiektu eraginkorragoak sortzeko”, eta, ildo horretatik, jendea beharren edo interesen arabera multzokatzeko aukera planteatu zuen. Mitxelenarentzat, komunitate kolaboratiboak sortu behar dira hiri kolaboratiboak lortzeko. “Diseinuak intentzionala izan behar du, pertsonetan eta haien nahietan oinarritua”, esan zuen. “Egitasmo propioak sortu behar ditugu goikoek aukerak eman arte zain egon gabe. Azken batean, nola bizi nahi dugun pentsatu behar dugu”.
6
EUROPAKO ESPERIENTZIAK
WOMMEN IM ALTER
Franz Schumacher Der Paritaestiche Landesverband NRW, Nordrhein-Westfalen (Alemania)
AURKEZPENA IKUSI
Franz Schumahherrek, beste zenbait hizlarik bezala, Europan alor honetan izan diren esperientziak jorratu zituen. Aditu alemaniarrak Wommen im Alter irabazi asmorik gabeko fundazioaren lana azaldu zuen; haren esanetan, fundazioak gizarte langintzaren arlo guztiak biltzen ditu, eta adinduei egokitutako proiektuak ditu “gero eta laguntza handiagoa beharko dutenei erantzuteko, ikuspegi zabala oinarri hartuta”. Schumaherrek, hasteko, Alemaniako etxebizitza arloko datuak aipatu zituen: han, biztanleen % 75ek euren etxean bizi nahi dute. Haren arabera, elementu hori “erreferentzia puntutzat hartu behar da arreta anbulatorioaz gain, eta etxebizitzak pertsonei egokitu behar zaizkie eta ez alderantziz”. Horrez gain, Alemanian etxebizitzak egokitzeko dauden proposamenak azaldu zituen aholkulariak. Alde batetik, doako aholkularitza bulegoak daude, udalerriak diruz lagunduak; etxebizitza berregituratzeari edo etxe egokia bilatzeari buruzko aholkuak eta finantza
aholkuak ematen dituzte, eta arkitektoek eta gizarte langileek parte hartzen dute bertan.
“Adinduek euren etxean bizitzeko nahi hori hartu behar da errefentzia puntutzat” Ildo beretik, Koloniako langile auzo batean abiaturiko belaunaldi arteko proiektu bat deskribatu zuen: belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza sustatzen dute han, eta adinduek aktiboki parte hartzen dute eraikinaren plangintzan. Halaber, zaintzen etxebizitza delakoaz aritu zen: zaintzak behar dituzten 8 eta 12 lagun artean bizi ohi dira etxebizitza horietan, eta, espazio propioak ez ezik, denentzako guneak ere badituzte. Gainera, profesionalak aritzen dira han, egoitzan daudenei hil artean bertan egoten laguntzeko.
7
EUROPAKO ESPERIENTZIAK
HABITAT SENIOR SERVICES Séverine Mazet
Immobilière Atlantic Aménagement, Responsable des Bureaux de Poitiers, Frantzia
AURKEZPENA IKUSI
Séverine Mazetek zehatz-mehatz azaldu zuen Akitania Berrian (Frantzia) adinduentzako etxebizitza egokitu eta irisgarriak eraiki eta diseinatzeko proiektua. Mazeten hitzetan, helburua da “biztanleriaren zahartzearen ondorioak aurreikustea” eta “herritarren beharren arabera egokitutako eta pertsonalizatutako etxebizitza eraginkorrak eta zerbitzuak eskaintzea”. Eraikuntza enpresak Delphis elkarteak sortutako ‘Habitat Sénior Services’ zigilua aplikatzen du Frantziako Gobernuaren laguntzarekin, adindu autonomoak etxean mantentzeko xedez. Atlantic etxe agentzia izan da Frantzian ziurtagiri hori lortu duen lehen erakundea; hain zuzen, Akitanian kudeatzen duen etxebizitza parkean aplikatuko du. Esan zuenez, proiektu horren xedea da “borondate oneko bizi giro bat lortzea”, hiru alderdi hauek oinarri hartuz: etxebizitza egokitua, erraz iristeko modukoa eta ondo kokatua; bakartzea eta bakardadea prebenitzeko laguntza; eta beharrak aurrez ikusiko dituen barne antolamendua ezartzea. Mazetek azaldu zuen etxebizitza sozialek alternatiba bat eman behar dietela adinduen beharrak jada estaltzen ez dituzten etxeei, eta erantzuna eman behar dietela dirua dela-
eta egoitzetara joan ezin direnei edo establezimendu espezializatu batean sartu nahi ez dutenei.
“Habitat Sénior Services’ zigiluak bizikidetza hobetzen du, eta bizilagunentzako laguntza indartu” Ziurtagiri hori alokairuko etxebizitza sozialei aplikatzen zaie, ebaluazioak egin eta etxebizitza egokitutzat jotzeko beharrezko betekizunen arabera puntuak eman ondoren. Mazeten hitzetan, sistema horrek hainbat abantaila ditu: maizterrari jarraipena egiten dio pertsona bakar batek, eta konfiantzazko harremana sortzen da maizterraren eta jabearen artean; beste zerbitzu batzuekiko bizikidetza hobetzen da; laguntza indartzen da; eta bizilagunen arteko gertutasuna sustatzen da. Gainera, sistema hori errefortzua da alokairuaz arduratzen diren enpresentzat, adinduentzako egokitzapen teknikoak egiten laguntzen baitie. Bestalde, etiketa batekin ziurtaturiko etxebizitzen alokairu sozialaren prezioa ez da garestitzen egokitzapenak egin ondoren.
8
EUROPAKO ESPERIENTZIAK
SARGFABRIK, ETXEBIZITZA KOLABORATIBOAK Ingeborg Holzapfel Sargfabrikeko zuzendaritzabatzordeko kidea, Viena, Austria
AURKEZPENA IKUSI
Vienatik, Ingeborg Holzapfelek Sargfabrik etxebizitza kolaboratiboen esperientzia ekarri zuen. Sargfabrik elkartea 1987an sortu zen, jendea ez zegoelako konforme Austriako etxebizitzen garestitzearekin. Holzapfel zuzendaritza batzordeko kide da, eta komunitatean bertan bizi da, zeina 110 kidek eta 210 egoiliarrek osatzen baitute. 15 urte baino gehiago behar izan zituzten gunea eraikitzen hasteko. Holzapfelek azaldu zuenez, hamar urtetik gora igaro ziren orubea erosi zutenetik –hilkutxen fabrika ohi bat– mudantzan hasi ziren arte, eta beste bost urte eraikitzen hasi ziren arte. Gaur-gaurkoz, elkartea askotariko bizimoduak dituzten pertsonek osatzen dute, eta araudi bati jarraitzen dio hala antolakuntzari nola bizikidetzari dagokionez. Lana modu autogestionatuan partekatzen dute. Elkartean boluntarioek jarduten dute, gerente batekin eta beste 20 langilerekin batera. Egoitza gunearen barruan 112 etxebizitza dituzte, tartean desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako batzuk, gizarte eta hezkuntza arloko etxe
partekatu bat eta errefuxiatuentzako etxeak, eta elementu horiek guztiek integrazioari bide ematen diote. Alderdi soziala ere funtsezkoa da, eta, horregatik, gune komunak sustatzen dituzte (liburutegia, sukalde komunitarioa, gune berdeak…) bizilagunen arteko bizikidetza hobetzeko. Bestalde, elkarteak beste auzo batzuekin harremanetan jartzeko ahalegina egiten du, eta hainbat jarduera ireki programatzen ditu horretarako, hala nola haurtzaindegia, bainuetxea, jatetxea…
“Pazientzia, ikuspuntuak trukatzeko konpromisoa eta tolerantzia dira etxebizitza kolaboratiboaren arrakastaren gakoak” Holzapfelen arabera, proiektuaren arrakastaren gakoak “pazientzia, ikuspuntuak trukatzeko konpromisoa, tolerantzia eta aisialdiko jarduerei eusteko ahalegina” dira. Erronka gisa, “han bizi direnen zahartzea” aipatu zuen, horri begira “etxebizitzak egokitu behar direlako”.
9
ETXEBIZITZA ARLOKO POLITIKA PUBLIKOAK ETA ETXEBIZITZA SOZIALA, ZAHARTUZ DOAN GIZARTE BATEN BEHARREI ERANTZUTEKO Mercedes Fernández Urcey Arkitektoa. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritza. EITeak eta Irisgarritasuna Sustatzeko arloan
AURKEZPENA IKUSI
Mercedes Fernández Urcelayk etxebizitza arloko politika publikoek eta etxebizitza sozialak zahartuz doan gizarteari nola erantzun behar dioten aztertu zuen bere hitzaldian. Fernándezek euskal irisgarritasunaren legeak 20 urteotan izan duen ibilbidea azpimarratu zuen; dena dela, bidea oraindik ere ez dela bukatu adierazi zuen. “Gaur egun oraindik ere beharrezkoa da espazio publikoak egokitzea, gutxieneko irisgarritasuna bermatzeko”, esan zuen, eta azaldu zuen etxebizitza asko oraindik ezin izan direla erraz iristeko moduan jarri. Arkitektoaren arabera, helburu hori lortzeko, “administrazio publikoak modu transbertsalean lan egin behar du, irisgarritasun unibertsala lortzeko”. Izan ere, gogorarazi zuenez, irisgarritasun unibertsala “oinarrizko eskubidea da pertsonentzat, egoera funtzionaletatik harago”. Fernández Urceyrentzat, arkitektura oztopoak kentzetik harago doazen elementuekin lotu behar da kontzeptu hori. Lehenik eta behin, azaldu zuen garrantzitsua dela hiri plangintzak modu espezifikoan jorratzea irisgarritasuna, zenbait alderdi kontuan hartuta: dotazio
gisa erreserbaturiko elementuen erreserba, garraioaren irisgarritasuna, landa garapena, identitate soziala eta osasunarekin lotuta ez dauden zerbitzuak (kultura, aisialdia...).
“Irisgarritasun unibertsala lortzeko, administrazio publikoak modu transbertsalean lan egin behar du” Jarraian, etxebizitza eredua definitzeko beharraz hitz egin zuen. Haren hitzetan, “ataria erraz iristeko modukoa izan dadin lan egin behar da, espazioaren eta etxebizitzaren arteko konexiaon”. Gainera, esan zuen eraikinen ikuskapen teknikoak metodo aproposa direla etxebizitza parkearen egoerari buruzko informazioa emateko. Bestalde, adierazi zuen garrantzitsua dela etxebizitzen egokitzapenean esku hartzen duten agente guztiak trebatuta egotea”. Azkenik, Fernández Urceyk esan zuen Eusko Jaurlaritzaren Renove Planetako bost laguntza motak baliagarriak direla etxebizitza arloko politika egiteko eta etxebizitzak berritzean sor daitezkeen zailtasun ekonomikoei aurre egiteko.
50
IPARRALDEKO HERRIALDEEK ADINDUENTZAKO ETXEBIZITZEN ARLOAN DUTEN PARADIGMA
NOLA EZARRI “BIZITZA OSORAKO ETXEBIZITZAREN KULTURA” Heitor García Lantarón Doktorea. Kopenhageko arkitektoa
AURKEZPENA IKUSI
Heitor García Lantarónek ekin zion hitzaldien bigarren egunari ‘Iparraldeko herrialdeek adinduentzako etxebizitzen arloan duten paradigma’ atalaren barruan, “bizitza osorako etxebizitzaren kultura” nola ezarri azalduz. Biztanleriaren zahartzeari buruzko ikuspegiaren ildotik, Garcíak esan zuen datozen urteotan % 30 izango direla 60 urtetik gorako pertsonak, baina soilik bostenek izango dituztela mendekotasun arazoak. Horregatik, haren arabera, “adinduentzako etxebizitzak ezin dira parekatu mendekotasun arazoak dituzten pertsonentzako etxebizitzekin”. Jarraian, Garcíak aztertu zuen biztanleria nola zahartu den gizarte zientzien eta arkitekturaren bilakaerari dagokionez. Ildo horretatik, esparru horietan izan den aldaketa azaldu zuen: lehen, babes etxeak zeuden, gaixotasunen sendakuntzan oinarrituak, eta gerontologia ere agertu zen, hots, gizarte eskubide gisa ostatu eredu bat bultzatu zuen zientzia; gerora, besteak beste zahartze arrakastatsuaren kontzeptua jaio zen, eta eragina izan zuen ostatuen bilakaeran. Esan zuenez, bilakaera horri esker, “zerbitzuetan oinarritutako eredu batetik pertsonan oinarritutako eredu batera igaro gara”.
“Gakoa da bizitza osorako diseinatzea, giza aniztasuna aintzat hartuta, eta gizarteak soluzioaren partaide izan behar du” Garcíak Danimarka jarri zuen adibide gisa, “berrikuntzaren buruan” dagoen eta “bizitza osorako etxebizitzen alde” egiten duen herrialdea. Eredu horrek, gainera, kontuan hartzen du gizarteko kolektibo horren heterogeneotasuna eta idiosinkrasia, eta haren eskariei erantzuten saiatzen da. “Bizitza osorako etxebizitzek jarraitutasunaren alde egin behar dute, gizarte sareei eustearen alde, gizarte eta talde integrazioaren alde eta aniztasun sozialaren alde”, nabarmendu zuen. Horrez gain, Garcíak adierazi zuen garrantzitsua dela arlo publikoaren eta pribatuaren arteko interakzioa bultzatzea eta egoiliarren identitateari, independentziari eta funtzionaltasunari eustea. “Gakoa da bizitza osorako diseinatzea, giza aniztasuna aintzat hartuta, eta gizarteak soluzioaren partaide izan behar du”, esan zuen, amaitzeko.
60 11
IPARRALDEKO HERRIALDEEK ADINDUENTZAKO ETXEBIZITZEN ARLOAN DUTEN PARADIGMA
PERTSONA DEMENTZIDUNENTZAKO DISEINUA Lone Sigbrand Arkitektoa. Senior advisor. SBI (Eraikuntzan Ikertzeko Institutu Daniarra)
AURKEZPENA IKUSI
Lone Sigbrandek, Eraikuntzaren Ikerketarako Danimarkako Institutuko (SBi) senior kontsultoreak, pertsona dementziadunentzako diseinua izan zuen ardatz bere hitzaldian, eta Danimarkan esparru horretan izan duten esperientzia kontatu zien bertaratuei. Haren arabera, “nahiz eta adinduentzako etxebizitzen sare ona daukagun, soilik pertsona dementziadunen laurdenek dute plaza bat egoitzaren batean”, eta, bestetik, “egoitzetan bizi diren pertsonen hiru laurdenek dementzia dute”. Datu horiek ikusirik, Danimarkako Gobernuak egoitzen egoerari buruzko ikerketa bat egin zuen, eta ‘2025eko Dementzia Plan Nazionala’ abian jarri, “pertsona dementziadunen ongizatea” sustatzeko asmoz. Sigbranden arabera, helburu horrek hiru elementu ditu oinarrian: zaintzaren filosofia, zaintzaileak eta ingurune fisikoa.
“Pertsona dementziadunentzako etxebizitzek aintzat hartu behar dituzte etxearen eta giroaren inguruko sentimendua, argia, orientazioa eta naturarekiko harremana” Pertsona etxebizitzen Sigbrandek
dementziadunentzako diseinuari dagokionez, zenbait elementu
azpimarratu zituen egoiliarrek euren bizitzarekin jarraitzeko gako gisa: segurtasuna, gaitasunaren gaineko laguntza, autonomia eta nortasuna. Era berean, adierazi zuen giroa zaintzea garrantzitsua dela; “izan ere, trebetasun mentala galtzen denean, giroaren inguruko sentikortasuna areagotu egiten da, eta giroa behar-beharrezkoa da ingurune fisikoan esperientzia positiboak sortzeko”. Gainera, “inguruneak mesedegarri izan behar du orientazioari eta ulermenari begira”, eta gune komunak erraz ikusteko bide emango duten edo frustrazioa eragiten duten faktoreak (korridoreak, igogailuak…) ezabatuko dituzten diseinuak landu behar dira. Argia ere funtsezko elementua da Sigbrandentzat; izan ere, “ikusteko gaitasunak ongizatea eta osasuna hobetzen ditu”, eta “ikuspegi atseginek etxearen gaineko sentimendua indartzen dute”. Horrez gain, garrantzia eman zion esperientzia sentsoriala eta naturarekiko harremana zaintzeari; izan ere, “pertsona horientzat askoz ere mesedegarriagoa da naturarekiko harremana, farmakologia baino”. “Hori guztia gogoan hartzen bada, dementzia duen jendeak osasun hobea izango du, hobeto lo egingo du, hobeto biziko da eta medikazio gutxiago erabiliko ditu”, esan zuen azkenik.
72
EHU-UPVKO AGETEKO 3. MAILAKO IKASLEEK ETXEBIZITZARI ETA ZAHARTZEARI BURUZ EGINIKO LAN ETA GOGOETAK 3. Mailako ikasleak
EHUko Arkitektura
AURKEZPENA IKUSI
EHU-UPVko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasleek ere parte hartu zuten jardunaldian. Hain zuzen ere, Ibon Tellería, Ula Iruretagoiena eta Jon Begiristain eskolako irakasleek ikasleok etxebizitzari eta zahartzeari buruz egindako lana aurkeztu zuten. “20 urteko jendeari proposatzen diogu zahartuz doan gizarte batean etxebizitza kolektiboa ezartzeko aukerari buruz hausnar dezala eta kasu askotan sekula planteatu ez zen testuinguru horretarako proposamenak egin ditzala”. Azterlana egiteko, pixka bat estereotipatua dagoen zahartzearen ideia deseraikitzeko prozesuarekin hasi ziren. Hala, etxeari eta etxea osatzen duten piezei buruz gogoeta egin zuten, eta pieza horietako bakoitza pertsonekin nola erlazionatzen den aztertu, ondoren piezak berriro antolatzeko eta etxebizitza kolektiboko eraikinetan esku hartzeko beste proposamen batzuk sortzeko. Irakasleek azaldu zutenez, ikasleek hainbat ideia nabarmendu dituzte: etxebizitzaren eta etxearen arteko desberdintasuna, espazio intimo eta pribatuen garrantzia, eta interakzioa eta komunitate sentipena sorrarazten duten gune komunak hedatzeko beharra. Ildo horretatik, aztertu dute espazio komun batzuek zergatik funtzionatzen duten eta beste batzuek ez, eta arkitekturak nola aberastu eta egokitu litzakeen batzuetan
deseroso gertatzen diren bitarteko espazioak, igogailua esate baterako.
“Arkitekturak etxebizitza kolektiboko pertsonen arteko harremanak babestu eta hobetu ditzake” Eskemak, gidoiak eta matrizeak finkatu dituzte sekuentzia espazialak eta pertsonen arteko harremanak edukiz hornitzeko; horrela, etxebizitzei hazteko eta txikiagotzeko eta bestelako bizi egoera eta bizimoduetara egokitzeko aukera emango dien arkitektura sistemen alde egin dute. Horrekin lotuta, gogoeta horiek aintzat hartuz eta araudiak modu kritikoan interpretatuz, ikasleek eginiko lana aurkeztu zuten, zeinak bi egoera erreal baititu abiapuntu gisa: lehena, Pasai San Pedroko orube huts batean eraikuntza berri bat egiteko proiektu bat sortzea; eta bigarrena, lehendik zegoen eraikuntza batean esku hartzeko proiektua. Bigarren proiektu horri beste kontzeptu bat gehitu zioten, gure hirian arazo jakin bat sortzen duena: eraikinetako behe solairuetako portxeak. Izan ere, espazio publikoa hedatuz gero, ez lukete ondo funtzionatuko. Horrela, 2. ariketa horretan, Atotxa dorreko etxabeetan espazio komunak aktibatzeko lehen ideia batzuk aurkeztu zituzten.
13
ETXEBIZITZA PARKEA ALDAKETA DEMOGRAFIKOARI EGOKITZEKO INDARREAN DAUDEN LEGE ETA FINANTZIAKETA BALIABIDEAK ETA ETORKIZUNEKO LEGE ESPARRUARI DAGOKIONEZ PLANTEATZEN DIREN ERRONKAK Andrés Labella Abokatua. Jabetzaren Erregistroko ofiziala eta Rovira i Virgili unibertsitateko UNESCO Etxebizitza Katedrako ikertzailea
AURKEZPENA IKUSI
Andrés Labellak hizpide izan zituen etxebizitza parkea aldaketa demografikoari egokitzeko indarrean dauden lege eta finantzaketa baliabideak eta etorkizuneko lege esparruari dagokionez planteatzen diren erronkak. Labellak esan zuen gaur egungo etxebizitza etorkizunekoa izango dela: “ezingo dugu etxebizitza berririk eraiki hurrengo 40 urteetan zahartuko diren belaunaldientzat”. Adituaren esanetan, azpiegitura gogorra azpiegitura bigunekin konektatu behar dugu, “etxebizitzek arima izan dezaten eta bertan bizi diren pertsonak ingurunearekin harremanetan jar ditzaten”. Labellak bi aurrizki aipatu zituen arrakasta izateko elementu gisa: bir eta ko. Haren arabera, birgaitzea-berritzeabirsortzea eta kolaborazioa-kooperazioakoordinazioa funtsezko kontzeptuak dira, eta, jabetza horizontalaren legearen aldaketarekin batera, erronka horiei erantzuteko giltzarria izango dira. Labellaren ustez, gaur egungo globalizazioak, ekonomia eta finantza krisiak, mugimendu handiagoak, lan ohitura berriek eta ekonomia zirkularrak eragina dute etxebizitzaren kontzeptuan, eta horrek guztiak etxebizitza kolaboratiboen gorakada dakar. Alde horretatik, esan zuen berrikuntzaren alde egin behar dela, “lehiakortasunaren
ordez kolaborazioa sustatzearen alde, onuren ordez ongizatea sustatzearen alde” eta muga ekonomiko eta legalak, zurruntasunak eta praxi okerrak gainditzearen alde.
“Gizartea ekonomia zirkular baterantz ari da aurrera egiten, eta fenomeno kooperatibo horrek eragina du etxebizitzen gaineko ikusmoldean” Labellak, era berean, kreditua eta finantzaketa lortzeko alternatibak aipatu zituen: besteak beste, banku etikoa, ‘crowdlending’ delakoa, ordainsari baten truke proiektuak finantzatuko dituzten inbertsiogileak bilatzen dituzten plataformak, eta ‘crowdfundinga’, hots, inpaktu soziala duten proiektuak diruz laguntzen dituen mekanismoa. Jabetzarekin lotutako aldaketei dagokienez, Labellak honako hauek aipatu zituen: jabetza kolektiboa, non pertsona bakoitza partaidetza baten jabe den; jabetza partekatua, hau da, alokailuaren eta salerosketaren arteko hibridoa; azalera eskubidea, lurzorua erosi behar izatea saihesten duena; aldi baterako jabetza; eta obra alokairua, hots, etxebizitza erreforma egitearen truke alokatzeko aukera ematen duen modalitatea. 14
ERRONKA SOZIAL BERRIEN INGURUKO ERANTZUN PUBLIKOAK: GOGOETA IREKIAK Óscar Rebollo Soziologia irakaslea. IGOPeko Ikertzailea eta Bartzelonako Udaleko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuaren zuzendari
Hitzaldiak amaitzeko, Óscar Rebollok erronka sozial berrien inguruko erantzun publikoei buruz gogoeta egin zuen. Rebollok, hasteko, hausnartu zuen zahartzaroa gizarteko eraikuntza gisa zertan datzan eta horrek nola eragiten duen guk zahartzaro gisa ulertzen dugun horretan eta bizi etapa bakoitzari berez dagokion horretan. Gainera, soziologoak azaldu zuen aldaketa teknologikoak, ingurumeneko krisiak, migrazio mugimenduek eta gizarteko desberdinkeriek “izugarrizko eragina” dutela gizartean, eta, beraz, pentsatu behar dugula zer-nolako gizartea eraiki nahi dugun batzuetan imajinatu ere ezin dugun etorkizun horretan. “Banakako erantzunekin erronka sozialak gainditzen ez baditugu, erantzun kolektiboak sortu beharko ditugu denon artean”, esan zuen. Etxebizitzari dagokionez, Rebollok bereizketa egin zuen: “jabegoa edo inbertsioa, eta etxea zaintzarako, harremanetarako eta maitasunerako espazio gisa. Zer aukeratzen den, erantzun jakin batzuk edo beste batzuk sortuko dira”. Horrez gain, irakasleak adierazi zuen bizi kalitatearen kontzeptua berreraiki behar dela, eta harremanekin, komunitatearekin lotu.
“Banakako erantzunekin erronka sozialak gainditzen ez baditugu, erantzun kolektiboak sortu beharko ditugu” Harremanak, zahartzea eta etxebizitza aintzat hartuta, Rebollok eredu tradizionalaren alternatiba gisa eman zituen ‘superetxadi sozialak’, zeintzuek inspirazio iturritzat baitituzte Bartzelonan mugikortasuna eta espazio publikoaren kalitate hobetzeko helburuz ezartzen ari diren ‘superilles’ etxeak. Esan zuenez, superetxadi horiei esker, “ongizatearen eta bizi kalitatearen pertzepzioa areagotuko duten herriak sortu ahal izango dira hiriaren erdian”. Gainera, eskala horretan lan eginez gero, “autozaintza edo kolektiboan oinarritutako zaintza sistema bat sustatu ahal izango da; izan ere, beharren, zerbitzu soziosanitario eta hezigarrien integrazioaren eta abarren gaineko ikuspegi globala lortuko da”. Bukatzeko, Rebollok erantzun publikoak erronkei begira moldatzeko formula azaldu zuen: “Gero eta desberdinkeria gehiago dituen eta arlo publikotik erantzun behar zaion gizarte batean baliabideekin lan egitea, araudien arloan berritzea, eta estrategia erlazionala edo komunitarioa lantzea”.
15
WWW.ETXELAGUNKOIA.EUS