56 2010ko iraila
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
Denbora asko daramagu “independienteen” gezurrak, irainak, mespretxuak, manipulazioak, iruzurrak eta era guztietako lelokeriak aguantatzen. Gure pazientzia agortu gura dute beraien gai bakarreko –Elorrio San Antonetik San Antonera iristen da- buletin errepikakorrekin. Lanean gabiltzalako egon gara isilik orain artean, erantzukizunak ditugulako, ez diegulako, beraien amarruan jausita, ez daukaten protagonismorik eman nahi… baina nahikua da! Hiru urte baino gehiago daramatzate kopla berarekin, mila aldiz errepikatutako gezurra egia bihurtuko dutelakoan. Hauteskundeetan jasan zuten porrotaz geroztik klientelismo politiko hutshutsean ari dira, muntaiak eta gezurrak erabiliz. Kaka ereiten ari dira, guri belarriak eta sudurra itxiko dizkiguten esperantzarekin, demokratikoki jaso ez duten tokia eta uzta jaso nahiean. Berdin izan zaie horretarako alkatea modu pertsonalean erasotzea, eta baita ezker abertzaleko militanteak modu zikinean probokatzea ere. Beraiek jakingo dute zer bilatzen dauden. ANVren legez kanporatzearen inguruan txisteak egiteko lizentzia hartzera ere iritsi dira. Elorriorekin arduratuta omen daude, baina norbaitek ikusi al ditu AHT-aren aurkako borrokan? Eta Fytasako langileei elkartasuna adierazten? Edo preso politikoen (bai, elorriarrak dira horiek ere) eskubideen defentsan? Edo auzo ezberdinen problematikari adarretatik heltzen? Inork ikusi al ditu San Antonetik kanpo? Edo errazago jarrita…Norbaitek ikusi al ditu? Ez. Paper baten ostean ezkutatzen dira. Abuztuaren 5eko plenoan nabarmendu zen haien benetako interesa, PGOUa bozkatu ostean joan egin zirenean. Ezta galdera bat bera ere, dena zen Prisa. Boligrafoa eta kamara hartu eta El Paisera zuzenean. Eta plenoak aurrera egin zuen arren, beraientzat jadanik ez zuen garrantzirik, berdin zitzaielako eskola, Aldatsekua…laurehun boto zakarrontzira bota eta alde. Penagarria, baina hori da horien egunerokoa. Duela zortzi urte
Arrastaka darabilte San Antonen izena, auzo periferiko eta marginala dela ere ez dute esan ba! Ez etxebizitza sozialei! Ez ekonomia jarduerei! Ez, ez eta ez! Edozer eskubete botoren truke. gauza bera egiten hasi ziren eta udaletxea uzten bukatu zuten. Baina oraindik ahoan “konpromiso” hitza kabitzen zaie, handia dute ba! Gauza bat kritika politikoa da, zilegia dena, planteamendu errealetan eta ideien konfrontazioan oinarritua, eta batzuetan gauzak ez direla nahi bezala irteten onartuta, batez ere gehiengorik lortzen ez denean. Beste gauza bat da, ordea, kakaztearren kakaztea, buletin horiei darien erremina, gezurrez eta manipulazioz gainezka, zintzoki ordezkatzen eta errespetatzen ditugun herritarren inteligentziari iseka egiten dietenak. Arrastaka darabilte San Antonen izena, auzo periferiko eta marginala dela ere ez dute esan ba! Ez etxebizitza sozialei! Ez ekonomia jarduerei! Ez, ez eta ez! Edozer eskubete botoren truke. Ez zaie piperrik ardura ez Elorrio, ez bere etorkizuna ere, nolakoa izango den gure herria urte batzuk barru. Leihora
hurbiltzean, saihesbidea eta pixkat haratago abiadura handiko trena ikustea baino ez zaie ardura. Horretarako industria eta etxebizitza sozialak Tolako jauregira, Urkizuaranera, Ospitaleko etxebizitzetara edo Larrazabaleko baserrira eraman behar direla? Eraman eta kitto! Inorekin kontsultatu gabe eginda ere, “ezkerreko politika” dela esaten jarraituko lukete. Beraiena delako soilik. Elorrioko mapari begiratzen diotenean San Anton baino ez dute ikusten, eta non geratzen dira San Eloy, Ibarra, Azpikoerrota, Eleizalde, auzoak, hirigunea, Goieta…? Ez dituzte ikusten herriko merkatariek dituzten arazoak, ezta egunero Elorriotik lanera kanpora irten behar izaten dutenak ere. Elorrio esan gura dutenean San Anton baino ez zaie ateratzen. Baina ez pentsa auzo horrek ere loa kentzen dienik, kalkulu elektoral hutsek mugiarazten baitituzte, eta horregatik daude prest ezker abertzaleari eraso eta Elorriori zein San Antoni berari kalte egiteko. Egin ditzatela euren proposamenak eta utz gaitzatela bakean. Badaukagu zer eginik. Badakigu elkartasun ariketa kolektibo bat dela hirigintza, interes kolektiboa norberarenaren gainetik dagoena eta etorkizun hurbilean zein urrunekoan pentsatu behar dugula. Horregatik ari dira zaunka…Ez beraien kateengatik, ezta goseak amorratzen daudelako ere. Mugitzen garelako egiten dute zaunka eta joan, aurrerantza goaz.
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera · Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
Ezker abertzaleak EZ DU GEZURRIK ESATEN! Prozesu hartan bazen zerbait argi geratu zena Udalaren aldetik, edozein proposamen eginda ere, nahi eta nahi ez Arauen Berrikuspena egin behar zela, alegia. Argi geratu zen ez zegoela bidezidorrik. SPRILURrek nahi zuena proposatu ahal izango zuen, baina azkeneko hitza herriarena izango zen. Niko Morenok ez zuen inoiz Udala ezein prozesutan korapilatu; ez diseinu eta balorazioko aurreko lanetan, ezta gutxiago ere lurrak erosteko negoziazioetan. Eta ez zen inoiz itsu-itsuan egindako birkalifikazioak egitera konprometitu. Arau S u b s i d i a r i o e n berrikuspenari atxikita egon zen dena une oro. Baina argi ere badago gaur egun San Antonen pankartari eusten aritzen direnetako batzuk Sprilurri lurrak saltzen ari zirela jada orduan. Zeren kexu dira, bada, orain? Ez zen inolako hitzematerik ez konpromisorik egon.Horretan, beste gauza guztietan bezala, Nikoren eskuak eta ezker abertzalearenak oso garbi daude.
Elorrioko HAPN eta SPRILUR
Argitu ditzagu Sprilur Sozietate Publikoa da, industria-lurzorua eta azpiegiturak sustatzen ditu –lurzoru urbanizatua eta pabilioiak–, eta hiru jarduera-ildo nagusi ditu Aldundi, Udal edo Garapen Agentziekin lankidetzan: industria-gune propioak, industrialdeak eta Proiektu Estrategikoen kudeaketa. 1999-2003 legegintzaldian, 2000. urteko irailean, Elorrioko Udalak Toledo Taldeari esleitu zion Arau Subsidiarioak berrikusteko lana; hau da, gaur egun HiriAntolamendurako Plan Nagusi (HAPN) izenez ezagutzen duguna. Aldi horretan, SPRILURreko Zuzendari Nagusi zenak, Anton Zubiaurrek, Elorrion industrialde berria sortzeko interesa erakutsi zuen, eta horixe agerrarazi zion alkateari.
berria kokatzeko Sprilurri 200.000 m2 bilatzeko eskatzeko.
Lehenengo bilera hartan Juan Corcuerak, Elorrioko industrialdeko gerenteak ere parte hartu zuen. Sprilurrek erakutsitako interesaren aurrean Udalak erantzun zuen une egokia iruditzen zitzaiola; izan ere, Arau Subsidiarioak berrikusten hastekoak zirela eta horixe zela kokapen berriak proposatzeko unea.
Geroago jakinarazi zitzaion alkateari Corcuerak “bitartekari” jardun zuela inguru hartako lursailen salerosketan, Udalak industria-gune berria sustatuko zuelako aitzakia erabiliz. Gauzak azkartu egin zituzten, presioa eragiteko.
Udalak industria berri hori Angion ez San Agustinen ez kokatzeko baldintza jarri zuen. Saihesbidearen kanpoaldea kolonizatzea ere baztertu zen erabat. Azkenik, gaur egungo industria-gunetik hurbil egon behar zuen. San Anton eta Arriarte bisitatu ziren. Eta beste bilera baterako geratzea erabaki zuten. Bigarren bileran Arriarte baztertzea proposatu zen; lur-mugimendu gehiegi egin behar zirelako eta gaur egungo industria-guneari atxikitzeko eragozpenak zeudelako. San Antonen aukeraren bat ikusi zen. Gure erantzuna izan zen proposamen bat egin behar zela eta Arau Subsidiarioen berrikuspen-prozesuan barneratu behar zela. Horren baldintzapean zegoen dena. Hirugarren bileran, proiektuaren mugapenak eta asmoak aurkeztu zituen Sprilurrek. Orduan filtratu zen Eusko Jaurlaritzaren faxa, Euskadiko Hiltegi
Eta jakina, alarma piztu zen. Hiltegiaren gaiak itxura txarra zuela erantzun zitzaien. Prozesu garbia nahi genuela, eta den denak Arau Subsidiarioen berrikuspenaren tramitea igaro behar zuela.
Alkateak berehala deitu zion telefonoz jakinarazteko ez zuela ez bere babesik ez inolako konpromisorik, ez eta udalaren konpromisorik ere, jakina. Niko Morenok jakinarazi zion ezin duela lursailen erosketaren aurrean ezer egin, baina ez duela urrats txikiena ere emango gai horri dagokionez. Erantzun ofizial gisa, alkateak eta udaleko arkitektoak bilera egin zuten Zubiaurrerekin haren lan-bulegoan, eta jakinarazi zioten ez zela ezer azkartuko Arau Subsidiarioen elaborazio-prozesuan eta ez zela inolako aldarazpen partzialik egingo; lanketa, eztabaida eta adostasun prozesuari jarraituko zitzaiola.. Zubiaurrek ez entzunarena egin eta jakinarazi zien EAJ lotuta zuela, bera arduratuko zela boto horiez eta Alkateak, Nikok, EHrekin zegokion lana egitea baino ez zuela, eta laster helaraziko zuela aldarazpen-eskaera. Erantzuna argia izan zen: gordeta geratuko zen, tramitatzeko eskumena udalarena delako soilik. Ordutik hona ez du Zubiaurrerekin hitz erdirik
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera · Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
un kontuak
Etorkizunerako estrategia HAPN egitea bultzatzea erabakita, oso erabaki estrategiko garrantzitsua hartu zen, hots, industria-lurzoruak saihesbidearen ondoan ezartzearen alde egitea behin betiko, eta etorkizunean, hirigunetik –egoitzakoa eta historikoa– hurbil dauden eremuetan kokatu ahal izatea saihestea.
2002ko otsaila, 25. Berrikoia.
egin. 2002ko maiatzean Arriola Antzokian ekitaldia deitu zuen SPRILURek, eta bertan, PullaAzkarretan industria-eremua (200.000 m2koa) eraikitzeko asmoa agertu zuen, beste aukera batzuek ere aztertu ziren labur. Epeak aurkeztu zituzten eta, presioa eragiteko asmo argiarekin, Anton Zubiaurrek azaldu zuen hori guztia Udalarekin batera egindako lanaren barruan zegoela. Ekitaldi hartan, Augusto Uriartek, jarduneko alkate zela, Zubiaurreri erantzun egin zion, eta hark baieztatutakoa gezurtatzeaz gain, esandako guztiari aurka egin zion. Portaera horren aurrean Zubiaurre eta bere taldearekin harreman mota guztiak eten egin ziren, eta gaia geldiarazi egin zen Arau Subsidiarioen berrikuspenprozesua nola egingo zen ikusi eta erabaki arte. Ondoren, San Antoneko ordezkariekin izan zuen bilera alkateak, eta bi gauza nagusi
Gauzak horrela, gogoeta sakona egin ondoren, hainbat proposamen baztertu ziren: Saihesbidearen beste aldeko lurren urbanizazioa, paisaiaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik koste handia izanik (Erletxe), tarteko eremuen kolonizazio narriagarria ekarriko zuelako ziurtasun osoz.
azaldu zizkien bertan: lehenengoa, ez zegoela SPRILURekin inolako akordiorik, eta egin beharreko guztia Udaletik bertatik egingo zela eta Arau Subsidiarioen berrikuspenaren barruan.
Aralar-EHAk Arriarten industria-gunea sortzeko egindako proposamena ere baztertu egin zen, orografia zaileko gunea delako, eta saihesbidearekin eta herri-gunearekin lotzeko hainbat zailtasun eragiten dituelako. Horrez gain, konponbide horrekin eskola publikoa bi industrialderen erdian geratzen zen, eta hori pentsaezina zen. Ezin zen onartu.
Eta bigarrena, San Antoneko egoitza-gunearen berregituraketak hainbat esku-hartze eskatzen zituela inguru hari gutxieneko hirigintza-baldintza duinak emateko.
Aukeratutako eremua errazago komunikatzen da bai gaur eguneko industria-gunetik, bai saihesbidetik bertatik. Ingurumen-eragina eta eragin bisuala askoz txikiagoak dira, orografia egokiagoa duelako, eta gainera, Betsaide eremuarekin bat egiten du.
Urte hartan bertan, industrialurzoruentzako aukerak aztertzeko eskatu zion Udalak Toledo Taldeari, eta gertaeren aurrean, Arau Subsidiarioen berrikuspenprozesua etetea erabaki zuen; asmo irmo batekin ordea, berriro ekingo zitzaiola herritarren partehartzea kontuan hartuta. 2005eko maiatzean, SPRILURrek arauen berrikuspena eskatu zuen Pulla-Azkarretako lurrak birkalifikatzeko proiektu propio batekin (Ingeniería Senerrek egina).
Jakina, kontuan hartu da inguruan etxebizitzak daudela, eta horregatik proposatu da eraikin berriak San Antoneko eraikinetatik ahalik eta urrutien egotea eta tartean berdegunea sortzea. Baina hori ez da dena, industriaerabilerak 7,5 Ha-ra mugatu izanak gai horrek eragin duen kezka eta errespetua erakusten du. Eta jarrera hori berresten du ondoko lursailak, nekazaritza eta abelazkuntzarako erabiltzeko, Aldundiaren Lur Bankuari atxikitzeko borondateak. Hori horrela izan dadin, egin beharreko kudeaketa guztiak lehenbailehen hasteko konpromisoa hartua dugu. Eta bistan da horrek guztiak ez duela inolako zerikusirik Aralar-EHAk egindako salaketarekin, hots, eremu guztiaren 200.000 m2ak “de facto” kalifikatzea.
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera ¡ Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
Elorrioko udal-politikaren historiaren mugarria
HERRITARREN PARTEHARTZEA HAPNren aurkezpena Arriola Antzokian 2010-02-06
2008ko uztailean, DPPO-izeneko dokumentuaren bitartez, udala herritarren partehartzeaz kezkatuta agertzen da. Hori horrela parte-hartze hori martxan jartzeko bideak ahabidetuko ditu.
taldearenga bideratu ziren.
Esan eta egin. Nondik norakoak adostu ondoren Denon Artean izeneko ekimena martxan ipiniko da.
Denon Artean taldeak bere betebeharrak 2008ko abenduan amaitu zituen. Ekimen horretan jasotako proposamen eta ondorioak udalaren web-gunean aurki ditzakezu, hots, www.elorrio.net.
Ekimenean bost eztabaida mahai egongo dira, hots, Ingurune mahaia, Ekipamendu eta Zerbitzuak izenekoa, Herri Ereduari buruzkoa, Mugikortasuna eta Lur Zoru Urbanizatu Ezizenezkoena. Hau guztia “Hiri Debekatuaren Mapa� izeneko azterlanaz aberastuko da. Beti izan dugu parte-hartzearen harra barruan eta gogo hori gauzatu genuen. Herriari hitza emon eta herritarrengandik iritziak zein iradokizunak jaso. Bertaratu zirenak, herritar konprometituak, euren aportazio eta hausnarketak egin zituzten eta horiek guztiak, inongo zentsurarik gabe idazkari lanak egiten zituen
Bien bitartean hiratarren eta herriko elkarteen parte-hartzea bultzatu asmoz, RCAP-izeneko araudia aldatuko du udalak.
Behin-behineko txostena osaturik eta udaleko partaideen gehiengoaren aldekoa jasota (Kasualidadea!!! Oraingoan ere Independienten ordezkariak kale egin zuen) publikoki aurkeztea erabakiko da. Ekitaldia 2010eko otsailaren 6an izango da, AKAn. Ondoren, zazpi aste eta erdiz, dokumentua , bere planoak, dagozkien fitxak eta abar herritarren esku egongo dira. Kontsultatu, iradokizunak egin edo ezagutzeko. Nork bere interesen arabera.
Azalpen-erakusketa horretan 125 txostenetik gora banatu ziren. Makinatxo bat kontsulta eta herritar bertaratu ziren, batzuetan azalpen eske, duda-mudak argitzeko ... Martxoaren 9an Aholkulari Taldearen aurrean txostenaren aurkezpena egin zen. Urratsez urrats joago da eta martxoaren 31ra arte iradokizunak aurkezteko epea zabaldu zen. Eta iradokizunao jaso ere. Proiektuari egindako iradokizunak aztertu ondoren, udalak, batzuk bere osotasunean onartu ditu, beste batzuk partzialki onespena jaso eta beste apur batzuk atzera botako ditu. Ondoren txostena udal batzarrean aurkeztuko da eta gehiengo haundi baten onespena jasota, aurrera jarraituko du. HAPNari buruzko oinarrizko adostasuna lortu ondoren. Ekimena aurrera doa .Epeak betez akordioa Aholkularitza Taldeari igorriko zaio, uztailaren 13an egindako batzar batean euren iradokizunak, zuzenketak
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera · Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
adostasunak edo desadostasunak jakiteko asmoz. Bertara datozen partaide batzuek, txostena ezagutzen ez dutela onartu arren, bost hilabeteko atzerapena eskatuko dute, zertarako eta txostena hobeto aztertzeko. Oraingoan ere debereak egin barik datoz. Gainera “eurak hiritarrak baino gehiago “ direla argudiatzen dute. Joño, zer dozak, ba? Argi dagoena zera da hemen badagoela herritar (sat)elite bat euren herriko-zatitxo-HAPNa aztertzeko borondaterik izan ez duena baina berau baztertzerko nahiko (sat)elite d(ir)enak. Elorrixon inoiz egin izan den partehartze handienari muzin egin diote. Guk herritarren parte-hartzea bultzatu dugu, informatuta izan ditugu. Guk gure lana bete dugu .Eta lan horrek udalean gehiengo haundi baten adostasuna jaso du. Pozik egotekoa da. Batzuk, baina, errealitatea manipulatu gura dute, baina
atera aldera gezurretan aritzeko eta manipulatzeko lotsarik ez dute izan.
gurekin jai daukate: a.-Aralar-EHAk Elorrio ahaztu du. Hauek Elorrioko HAPNa egitera etorri izan direnean “euren” interes partikularrekin etorri izan dira. Ez dute kontuan izan beste batzuk ere bizi garela. Eta euren interesetatik aparte badirela beste interes batzuk, beste eragile sozial, beste iritzi batzuk, beste arrazoi ekonomiko zein kultural ... badagoela Elorrio!!!Eta guzti horiekin proiektu bat osatu dugula. Abian jarritako herritarren parte-hartzeari esker. b.-Proposamenak proposamen, erabakiak erabaki. HANPa osatzerakoan botatako hainbat proposamen “euren” egite obsesiboa, susmagarria izan da haseratik. Iradokizunak erabaki bihurtu gura izan dituzte eta horretarako ez dute enpatxurik izan Auzo koordinadora erabiltzeko. Daturako, Koordinadoratik Ezker Abertzalea bota gura izan zuten. Azpijokoan ari dira eta eurena aurrera
Guk gure aldetik prozesu partehartzailearen balioa berresten dugu. Parte-hartze zabala eta anitza izan delako. Herritarrengan kriston eragina izan duen ekimena, hurbiltze hori guk landu dugulako. Sozializatu dugu. Denon ahotan dabil... Badago inor HAPNari buruz iritzirik ez duenik? Gure lorpena da. Beraz, egindakoaz harro gaude. Dena hobetu daiteke. Noski. Baina orain hiru urte abian jarritako egistasmoaren gardentasunaz eta parte-hartzeaz, esan bezala, harro gaude. Egongo da, baina, bere zilborrari begira ibiliko dena, nere “eta ni...eta ni..” horretan jardungo dutenak. Egindakoari onespenik emango ez diotenak. Nagusituko dira.
ABUZTUAN UDAL BATZARRA Aurrean esandakoaren harira, desinformazioa eta manipulazioa medio, abuztuan egindako plenoan 600 herritarrek sinatutako ageri bat agertzen dute plenoan non HAPNren behin-behineko atzerapena eskatzen den. Horren aurrean Ezker Abertzaleak zera argitu gura du: Lehenego eta behin, borondate onez eta zintzotasunez sinatu duten herritarrei gure begirunea. Bertan tranpetan ibili izan garela esaten da. Ba ez!!! Frogatu dugun moduan prozesua garbia izan da eta eurak badakite hori. Horretaz ere baliatu direlako. HAPN guztien esku egon da. Prozesuan jendarte andanak parte hartu izan du, eta bera burutzeko egutegia ere ahalik eta jende gehienak parte har dezan egokitu izan da: 2008an, urria, azaroa eta abendua, eta 2010eko otsaila eta martxoa. Esan legez, gardenak izan gara beti. Sekulan ez zaio inori informaziorik ezkutatu. Eskuartean izandako informazioa herritarren eskura egon da. Prozesuaren epeak ere eman
izan dira. Plenoa atzeratzearen eskakizuna ondo kalkulatutako estrategia baten barne zegoen. Gezurretan oinarritutako estrategia batean. Horretarako ez dute enpatxurik izan El Pais egunkari españolaz ere baliatzeko. Sinadurak biltzeko erabilitako testua gezurraren hurrengoa da. Orain arte erabili izan dugun garbitasun berarekin jarraituko dugu aurrerantzean. HAPN egitasmoa guztion esku dago. Guk hartutako erantzukizunari ez diogu muzin egingo. Gezur, tranpa eta kalumnien gainetik, guretzat, ELORRIO dago. Horrek lotzen gaitu.
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera ¡ Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
EHA ARALAR INDEPENDIENTEAK
Esku bete euli HAPN osatzeko prozesua eta proiektua bera egitasmo inposatzailetzat jo du Aralar-EHA koalizioak eta ondorioz beraiek, egia absolutuaren jabeak, noski, ekimen horren biktimak. Hemen amnesia puntu bat dagoenez gauzak bere horretan jartzera goaz: .- Hasteko, hauteskundeak amaitu eta gero ez zuten gurekin ezer gura izan. Ez zuten gugaz ezer negoziatu gura. HAPN egitasmoa ezta, noski, San Anton. Ez zuten gurekin inongo konpromisorik hartu gura, eta horrela jakinarazi ziguten. .-Baina, 2007ko uztailaren 19an, Toledo Taldearen egitasmoa atzera botatzeko egindako plenoan, euren botoa erabat erabakiorra izan zen. Gutxitan izan da euren botoa hain erabakiorra. Baina detailetxo hori ahaztu egin ei zaie, eta orain iruzur
egin diegula diote. Gezurretan oinarritutako ibilbidea da eurena, aldakorra eta koherentzia bakoa. Begira bestela: 2009ko udaberrian Gobernu Taldera proposamen batekin etorri zen, hitzez hitz hauxe zioena: “A ingurua proposatzen dugu lurzoru industriala garatzeko gune lez�. Jakizue aipatutako gunea Arriarte izeneko ingurua dela eta, gainera, bariantetik beste aldera. Abuztuan, baina aldatzen dute iritziz eta hara non datozen beste proposamen batekin. Oraingoan 8 hektareatik gorako lurzorua proposatzen dute, industriarako, Arriarte izeneko inguruan, baina, bariantetik hemengo aldera (B aukera). Geroxeago, 2010eko otsailaren 10ean, Auzo Koordinadora delakoaren bitartez, ez hankarik ez bururik ez duen dokumentua igorri zuten. Bertan
industriagunea (I+D) San Bizente eta Eleizalde-Lince lurraldeetan kokatzea proposatzen dute. Zertan datoz orain? Batek badaki ... dakiguna da bost hilebeteko atzerapena eskatu dutela ... zertarako? Auskalo!! Horretaz gain kea saltzen ari dira. Surik egin bako kea gainera. Konpromisoaz eta gaitasunaz dabiltza, aho bete hortz, baina errealitatea gordina da. EHA ez da esistitzen. EHA eta esku bete euli gauza bera. Argitu dezagun esandakoa: Legegintzaldia hasi eta handik gutxira, azpiegiturarik ez dutelakoan, udaleko lanari aurre egiteko, lokal bat eskatu zuten. Lana erraza izan ez bazen ere, horretarako Epaitegia tokiz aldatu behar izan zen, udal-taldeentzako lokal bat atontzea lortu zen. Eskatu eta emon. Baina, zertarako? Bere egin dute lokala!!!Euren fitxategi eta propagandaz josita dago.Eta ez dute
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera · Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
lan munizipalik egiten.!!!Besteren begian edozein zama laster ikusten dute, kotxeak eta ..., baina erraztasun berberaz ahaztu egiten dute euren utzikeria. Ordezkari bakarra izanik, demagogia
apur bat erabiliz, euren zerrendako edozein partaide udaleko edozein batzordetara joateko aukera eskatu zuten. Eskatu eta emon. Emaitza, ez dira agertzen. Alper batzuk dira. Pito bat ardura zaie hauei Berdintasuna, Auzo Kontseilua, Hezkuntza, Euskara,
Kultura, Turismoa.... Hirigintza bakarrik.. eta San Anton bakarrik. Hauentzat Elorrio San Antonen hasi eta San Antonen amaitzen da. Eguneroko premiak, eguneroko lana bost axola zaie.
Baina hau guztia... zergatik? Aralarrek diseinututako azpijoko politiko baten aurrean gaude. Azkarrak izan dira. Ezer ez izatetik EHAren zerrendan, satorrak bezala infiltratu, eta “koalizio” hori eurena egiten ari dira apurka apurka. Aurretik “Independiente duen zera guztia ezabatu, horrekin batera Ezker Batua. Eta azkenik, eurak apenas ezer jarri barik, koalizioaren jabe egin dira. Euren helburuak lortze aldera, Aralarrek ez du aurpegirik ipiniko, “marka zuriak” erabiltzen dituzte. Plataforma horiek dela Auzo
Koordinadora dela San Anton Bizirik, Ezker Abertzalea ahultzeko, iraintzeko eta Niko Moreno gure alkatea zikintzeko erabili ditu. Hori horrela, euren kalkulu elektoralak egin dituzte. Alde batetik, itxura batean, ez dute desgasterik jaso izan, eta bestetik, hainbeste amesten duten Ezker Abertzalearen ilegalizazioa gertatuko balitz, Elorrioko aukera herrikoi moduan aurkeztuko lirateke. Putreak!!!
Igarrita dauz, baina. Harria bota eta eskua gorde... Iraindu, manipulatu, azpijokoan ibili. Aspaldiko estrategia. EHA ez da esistitzen. Bitartean eurak gerizpean gordeta, amurrusten, azeriak bezala. Aralarrekoak. Ez dira gauza izan, plenoetan euren iritzia emateko. Aurpegia emateko. Hori, aukera? Hori eta eskubete euli ...!!!
Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera ¡ Elorrixoko Ezker Abertzaleak argitaratzen dauen berri-papera
Gobernatzeko gaitasuna eta ardura HAPN-aren lanketa honetan zerbait frogatua gelditu baldin bada, Elorrioren etorkizunari buruzko proposamen baten inguruan adostasun zabal eta anitza lortzeko gaitasuna eta horren garrantzia izan da. Argi geratu da, halaber, Ezker Abertzaleak hasieratik izan duela izaera hortako akordio bat lortzeko borondatea, Egitasmoari behar duen egonkortasuna emateko. Errazena zazpi botoren bila joatea izango litzateke, baina ez genuen hori egin. Hamahiruen bila joan ginen. EHA-Aralarrek, ordea, hasieratik beste estrategia bat hartu zuen: beligerantea, manipulatzailea eta zabarra, ia-ia txabakanoa. Euren boto bakarra Ezker Abertzalearentzat garrantzizkoena eta ezinbestekoa zela pentsatu zuten, eta estrategia horrekin, gainontzeko herritarrak mespretxatuz, gure jarduera baldintzatu gura izan zuten. Akats galanta. Hasiera batetik udal talde guztiekin bilatu genuen adostasuna, eta hori izan da gure jarrera prozesu osoan.
Ez gara parean nor daukagun begiratzen ibili, Elorriori eskaini diezaiokeguna baino. Hori bai, gure konbentzimendutik eta planteamenduetatik abiatuz eta gobernu-erantzukizunez, beti ere. HAPNren inguruan konfiantzazko giro bat erdiesteko lan egin dugu, eta uneoro interes bakarra jarri dugu mahai gainean, Elorrio. Lekutan ditugu ideologikoki PSE eta PNV, baina Elorrio gobernatzeko hartu genuen erantzukizunak, Egitasmoarentzat konfiantza eta babesa lortzeko lan egitera behartzen gaitu, egonkortasuna emango dion oinarri sendo bat ematera. Ez dadin Nikoren Plana izan -modu pozoitsuan behin eta berriro esaten duten moduan-, benetan dena baizik, Elorrioren Plana. Hor dago emaitza. Kudeaketaren beste eremu batzuetara ere eraman dugu jarrera hori, Udal Aurrekontura, inbertsio planera, kreditu
gehigarrietara‌ Udal kudeaketaren lerro nagusi direnek babes handia izan dute behin eta berriro azken garaiotan, kontsentsurako formulatu izan direlako, eztabaidatuz eta pentsatzeko modu ezberdinen errespetuan. Gauza handia litzateke gure errealitatearen beste esparru batzuetan ere horrelako akordioak lortu ahal izatea. Nahiago genuke lan hori eta emaitza horiek beste maila batzuetan ere bisualizatuko balira, ez Elorrion bakarrik, Euskal Herri osoan! Begi-bistakoa den satisfakzioarekin, ildo horretan lanean jarraitu gura duenari eskua luzatzen jarraitzen dugu. Baliteke bide horretan akatsik egin ahal izatea, inor ez dago hortatik libre, baina horrela jarraituko dugu, gure ardurarekin aurrera, Ezker Abertzaleak negoziatzeko eta gobernatzeko duen gaitasuna erakutsiz. Dinamika horietatik kanpo geratzeko eskubidea dute, baina umeen kasketaldia hartu eta iraintzea perfil oso baxuko erantzunak dira.
Errepresioa ez da bidea
Luis askatu! Belgikako poliziak Luis Mari Zengotitabengoa 29 urteko elorriarra atxilotu zuen pasa den abuztuaren 21ean, Ostenden (Belgika) Guardia Zibilarekin batera egindako polizia operazio batean. Errepresioa ez dela bidea esaten dugu horrelako albisteak jasotzen dugunean, eta lelo bera errepikatu beharrean gaude oraingo honetan ere. Errepresioak ez du herri honek duen zauria sendatuko. Are gehiago, errepresioak zauria ireki, zauria handitu besterik ez du egiten. Guk Euskal Herria libre eta baketsu baten aldeko apostu irmoa egin dugu, eta hau omen da Estatuaren erantzuna. Eta
hala ere, ez dugu etsiko, ez gaituzte bidetik aterako. Ezker Abertzaleak zutik mantenduko ditu herri honen askatasunaren aldarria eta borroka. Lerro hauen bitartez, gure animoak eta gure elkartasuna helarazi nahi dizkiegu Luisi, bere senideei eta lagunei.