“Hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte hartzea oinarri izan behar dituen garapen eredu justuago bateranzko trantsizio egitasmoa da Herri-ola� Otxandion, 2010-ko urrian
ABIAPUNTUA ....................................................................................................................................3 “HERRI-OLA” EGITASMOAREN DEFINIZIOA .............................................................................5 EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK..................................................................................5 EGITASMOA ELIKATZERA DEITUAK DAUDEN ERAGILEAK.................................................6 UDALETIK EGITEN DITUGUN 10 EKARPENAK .........................................................................6 5.1 HERRITARRON KONTSEILUA .................................................................................................6 5.2 BASOLANDA PROIEKTUA........................................................................................................7 5.3 URA PROIEKTUA........................................................................................................................7 5.4 ZERO ZABOR PROIEKTUA .......................................................................................................8 5.5 OREKA PROIEKTUA ..................................................................................................................9 5.6 OINEZ PROIEKTUA ....................................................................................................................9 5.7 NAGUSI PROIEKTUA ...............................................................................................................10 5.8 ETXEA PROIEKTUA .................................................................................................................10 5.9 LANA PROIEKTUA ...................................................................................................................11 5.10 MAINONDO PROIEKTUA ...................................................................................................12 6 HERRI-OLA EGITASMOAREN IZAERA.......................................................................................13 7 EGITASMOAREN KOORDINAZIO ORGANOA...........................................................................13 1 2 3 4 5
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
2
1 ABIAPUNTUA Bere etorkizuna irudikatzeko gaitasunik ez daukan herria inertziaren edo korrontearen menera ibiltzera kondenatua dago, eta zentzu honetan, oso litekeena da kontzienteki erabaki ez duen norabide bat hartu eta desira ez duen etorkizuneko eszenatoki batean bukatzea. Hau ekidin asmoz, urte luzez ibili izan gara nahiko genukeen etorkizuna irudikatzea helburu zuen hausnarketa prozesu sakon baten murgilduta. Hausnarketa prozesu hori nahi izan duten herritar guztiekin zein aditu ezberdinekin konpartitu izan dugu, eta hain zuzen ere, hemen aurkezten den Herriola egitasmoa da prozesu sakon horren fruitua. Aipatutako hausnarketa prozesua, gaur egunean indarrean dagoen garapen ereduaren irakurketa orokor batetik abiatu dugu, garapen eredu horrek gure esparru hurbilean daukan eragina aztertu, eta gure herriaren etorkizuna eraikitzeko eredu gisa daukan balioaren inguruan hausnartuz. Hausnarketa horren baitan, ezin ukatuko dugu hazkundea oinarri duen garapen ereduari esker herrialde garatuen bizitza maila (kontsumo gaitasuna) nabarmen hobetu dela, eta horrek eragin oso positiboa izan duela gure bizitza kalitatean. Baina, era berean, egia da baita ere, garapen eredu honek oinarrian duen baliabide natural eta energetikoen gehiegizko esplotazioak egiturazko zenbait arazo larri sortu dituela, eta gero eta nabarmenagoa da, egiturazko arazo horiek lortu dugun bizitza kalitatea arriskuan jarri dezaketela. Era berean, garapen eredu honek ondorio duen aberastasunaren banaketa asimetrikoak, mundu mailan sortutako aberastasunaren %80a populazioaren %20aren eskuetan pilatzea eragin du, planetako biztanleen %70a baino gehiago pobreziara kondenatuz. Guzti honengatik, nahiz hausnarketa prozesuan aztertutako beste hainbat aspekturengatik, gaur egunean indarrean dagoen garapen eredua dimentsio anitzeko krisian murgiltzen ari dela ondorioztatzen dugu. 6 arlo nagusitan bizi dugun egoerak egiten du, gure iritziz, bizi dugun krisia dimentsio anitzeko krisi:
Balore krisia: Gaur eguneko garapen ereduak giza baloreekin bat ez datozen hainbat jarrera eta portaera saritzen ditu, hala nola, egoismoa, indibidualismoa, kodizia, arinkeria, gehiegizko lehiakortasuna, etb. Honek, portaera hauek erreproduzitzen dituen gizarte eredu bat eraikitzera eraman gaitu; elkartasuna, konpromisoa eta austeritatea bezalako baloreak alde batera utziz. Testuinguru honetan, gure hezkuntza sistemak ez du gaitasunik izan joera hauek orekatu eta beste balore humanoago batzutan oinarritutako gizarte eredu ezberdin bat bultzatzeko. Balore krisiaren ondorioak nabarmenak dira gure herritarrengan ikusi daitezkeen hainbat jokamolde eta jarreretan, eta horren adibide da, besteak beste, auzolanaren balore eta printzipioek azken urteotan izan duten degradazioa.
Krisi soziala: Gizadiaren %70-ak ezin ditu bere oinarrizko beharrak ase. Zentzu honetan, 3. munduko herrialdeek bizi dute egoerarik latzena, zeinetan jana, osasuna, hezkuntza edo etxebizitza bezalako oinarrizko beharrak gutxi batzuen pribilegioak diren. Baina arazo hau ez da herrialde pobreetara mugatzen, eta honen adibide da Euskal Herrian etxebizitza bezalako oinarrizko behar bat ase ahal izateko dauden
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
3
zailtasun objektiboak. Honen aurrean, gero eta nabarmenagoa da interes gune ezberdinek baldintzatutako demokrazia ordezkatzailea ez dela gai egoera honi buelta emateko.
Krisi finantziero-ekonomikoa: Finantza sistemak “krak” egin du, eta horrek ekonomia krisialdi larrian murgildu arazi du. Gertatutakoak kolokan jarri du indarrean dagoen sistema ekonomikoaren bideragarritasuna, eta agerian utzi du bere egiturazko ezegonkortasuna. Ezagunak dira krisi ekonomiko-finantzieroak gure inguruan utzi dituen ondorioak: langabezia, lan baldintza kaskarrak, etxebizitzen enbargoa, etb. Guzti honek, logika lukratibotik aldenduko den ekonomi eredu berri baten inguruko eztabaida mahai gaineratu du.
Krisi ekologikoa: Etengabeko hazkundearen logikak gure planetaren muga fisikoetara hurbildu gaitu, eta gero eta nabariagoak dira errekurtso naturalen xahutze masiboak planetaren orekan eragiten dituen kalteak. Honen adibide dira aldaketa klimatikoa, zaborren gehiegizko produkzioa, deforestazioa, lurraldearen zementazioa, lehorteak, etb.
Krisi energetikoa: Peak-oil deritzon puntura, hau da, petrolio eskariak produkzioa gaindituko duen puntura hurbiltzen ari gara, eta honek, petrolio merkearen aroari bukaera emango dio. Energiaren prezioaren gorakadak eragin zuzena izango du elikagaien prezioetan nahiz bero eta elektrizitate fakturetan. Energia urriko mundu berri eta ezezagun batera goaz ezinbestean.
Krisi demografikoa: Mundu mailan ematen ari den demografiaren hazkundeak denontzako behar adina elikagai eta errekurtso natural egongo ez den eszenatoki batera eraman gaitzake, horrek sortuko lituzkeen desoreka guztiekin. Oinarrizko errekurtsoen kontrola helburu duten guden hedapena, nahiz elikagaien prezioen gorakada izan daitezke eszenatoki berri honen ondorio nagusiak.
Aipatutakoak marrazten duen eszenatokiaren aurrean 2 jarrera ezberdin hauen artean hautua egitera behartuta gaude:
Datu eta gertaera objektiboek egiaztatzen duten errealitatea ez onartzea, edo arazo hauen soluzioa etorkizuneko balizko aurkikuntza zientifiko-teknologikoen eta botere gune ezberdinen gaitasun eta borondatearen esku uztea. Edo arazoaren larritasunaz kontzientzia hartu, eta norbera bere esparruan, garapen eredua berrasmatzea helburu duen prozesu berritzaile eta dinamiko batekin konprometitzea.
Gure herriaren etorkizuna irudikatu eta eraikitzea helburu daukan prozesua bigarren hautu honetatik abiatuta lantzea proposatzen dugu, eta bi ideia hauetan daukagun konbentzimendutik egiten dugu gainera:
Nahiz eta gaur egun daukagun kontsumo maila nabarmen murriztera behartzen gaituen, bizitza kalitatea (eta ez bizitza maila) helburu duen
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
4
eta iraunkortasuna oinarri duen garapen eredua oraingoa baino hobea izango denaren konbentzimendua. Hau da, gizakion behar material, emozional eta sozialak hobeto orekatuko dituen garapen eredu ezberdin bat eraikitzea posible dela.
Hobe dela arazoa iritsi zain egon beharrean aurrea hartu eta etorkizunerako prestatzea. Etorkizuneko eszenatokia irudikatzen asmatu eta gaurtik eszenatoki horretarako prestatzen hasten diren herriak, etorkizuna sufritu beharrean berau bizitzeko oinarriak jartzen ariko direlako.
2 “HERRI-OLA” EGITASMOAREN DEFINIZIOA “Hazkundean oinarritutako garapen eredu batetik, bizitza kalitatea helburu duen, eta iraunkortasuna, euskalduntasuna eta herritarren parte hartzea oinarri izan behar dituen garapen eredu justuago bateranzko trantsizio egitasmoa da Herri-ola” Herritarrok gara egitasmo honen protagonista eta guri dagokigu gure etorkizuna landu eta eraikitzea, hortik Herri-ola izena, aitzinako burdin-oletan burdina lantzen zuten moduan, egitasmo honen baitan herritarroi dagokigulako gure herriaren etorkizuna lantzea. Egitasmo honen protagonista nagusia Otxandioko herria den arren, ez da Otxandioko udalerriak hartzen duen espazio geografikora mugatzen, gure bailara naturalari begira, hau da, Oihandi bailarara (Anboto, Gorbea eta urrunagako urtegiak osatzen duten bailarara) begira landutako egitasmoa da eta. Honek, bailara honetako gainontzeko udalerriekin egitasmo hau konpartitu eta elkar lanerako esparruak lantzera behartzen gaitu.
3 EGITASMOAREN OINARRI ETA IPARRAK 3 dira trantsizio egitasmo honen zutabe eta ipar nagusiak:
Iraunkortasuna: Iraunkortasunak natura ulertu eta berarekin oreka bilatzera behartzen gaitu. Herria gure ingurune naturalaren parte gisa ulertzen dugu, hau da, ekosistema zabalago baten parte gisa. Irakurketa honek gure ingurune naturalarekiko loturak indartzera garamatza, eta energia nahiz material fluxuak maila lokalean aztertzera behartzen gaitu.
Parte hartzea: Herritarrak dira egitasmo honen protagonista, ez inongo partidu politiko edo botere gune. Zentzu honetan, parte hartzea benetan eraginkorra izan dadin egituratu beharra dago, ordezkaritzan oinarritutako gaur egungo eredua gainditu eta demokrazia parte hartzailea eraikitzea ipar hartuta. Bestalde, gizartearen autoeraketan oinarritutako parte hartzea hartzen dugu proiektu ezberdinen garapenerako tresna nagusi gisa.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
5
Euskalduntasuna: Gure izaera euskalduna eta izaera horretatik eratorritako euskal sena da egitasmo honen hirugarren oinarri-iparra. Zentzu honetan, eleaniztasuna zein kultur aniztasuna euskara eta euskal kultura nagusi izango diren testuinguru batean ulertzen ditugu, eta Euskal Herria egituratzea helburu duten ekimenekin elkarlanean aritzeko prest azaltzen gara.
Hauetaz gain, badira zeharkako izaera duten beste hainbat balore eta printzipio proiektu guztien garapenean kontutan hartu eta landu behar direnak, hala nola, genero ikuspegia, elkartasuna, integrazioa, etb.
4 EGITASMOA ELIKATZERA DEITUAK DAUDEN ERAGILEAK Hiru multzotan sailkatu daitezke herri baten garapenean, eta ondorioz, Herriola trantsizio egitasmoan zer esana daukaten eragile nagusiak: Administrazio publikoa (udala, kasu honetan), eragile ekonomikoak eta gizarte zibila. Gaur egungo errealitatearen eta etorkizuneko ikuspegiaren inguruko irakurketak konpartitzeko dei bat ere bada Herri-ola, oinarriak adostu, eta norberak bere esparrutik egitasmoa elikatuko duten ekarpenak egin eta beharrezkoak diren konpromisoak hartu ditzan. Zentzu honetan, garrantzia berezia hartzen dute gizarte zibil antolatutik (herri mugimendutik) egin beharreko ekarpen eta irakurketek.
5 UDALETIK EGITEN DITUGUN 10 EKARPENAK Hauek dira Herri-ola egitasmoari forma eman asmoz udaletik egiten ditugun 10 ekarpenak:
5.1
HERRITARRON KONTSEILUA
Herritarron Kontseilua Otxandioko eredu parte hartzailearen organo gorena izatera deituta dago. Organo honen baitan herritarrek egitasmoaren inguruko erabakiak hartuko dituzte eta hartutako erabakien jarraipena egingo dute. Organo honek plenarioa eta iraunkorra izango ditu. Plenariora herritar guztiak daude deituak, eta aurrerago aipatuko den bezala, plenarioak 3-5 herritar aukeratuko ditu udaleko Alkate, batzorde ezberdinetako lehendakari eta udaleko teknikariekin batera iraunkorra osatu dezaten. Herritarron Kontseiluarekin batera, web orrialde propio bat sortuko da egitasmoaren inguruko informazio eta albisteekin. Web orrialde honetan proiektu ezberdinen garapenean ematen diren pausuen inguruko informazioa jasoko da, eta herritarrek beraien iritziak emateko aukera ere izango dute. Bestalde, Kontseilu ezberdinetan landuko den dokumentazioa ere web orrialde honetan jasoko da, bilera baino lehen partaideek eskuragarri izan dezaten. Bukatzeko, kontsulta puntualak egiteko aukera ere jasoko da, egitasmoarekin erlazionatutako edozein gai edo pausuren inguruan herritarren iritzia ezagutu
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
6
ahal izateko.
5.2
BASOLANDA PROIEKTUA
Otxandio balio handiko ingurune naturalean kokatua dago. Anboto eta Gorbeako parke naturalak, nahiz Urrunagako urtegia, “L.I.C.” gisa daude izendatuak, eta Europatik bultzatzen ari den Natura 2000 sarearen parte dira, babes maila handienarekin gainera. Natura 2000 sarearen printzipio eta helburuek bat egiten dute Herri-ola egitasmoaren filosofia eta norabidearekin, eta, zentzu honetan, Europak bultzatutako ekimen honek zenbait proiekturen garapenerako aukerak irekitzen ditu. Testuinguru honetan, garrantzia berezia hartzen du gure landa lurraren antolaketak, eta ez bakarrik Otxandioko udalerriari dagokiona, Oihandi bailarak hartzen duen lurralde osoarena baizik. Hau da, hain zuzen ere, Basolanda proiektuaren helburu nagusia, gure bailararen paisaia mantendu eta zaintzea helburu duen landa lurraren antolaketa egoki bat definitu eta garatzea. Antolaketa honek egitasmo honen baitan garrantzia berezia duten 3 klaberi erantzun behar die:
Elikadura subiranotasunari: Nekazaritza eta abeltzaintzara bideratutako lur erreserba bat definitu eta babestea da asmoa, ahal den neurrian, gure lurraldeak bertan bizi garenok elikatzeko gaitasuna izan dezan. Lur erreserba hauetan produkzio ekologikora bideratutako ustiapenak eta herritarren baratzeak lehenetsi eta bultzatuko lirateke.
Energia subiranotasunari: Ahal den neurrian gure bero eta elektrizitate beharrak gure inguruneak eskaintzen dizkigun energia berriztagarriekin estaltzen saiatu behar gara. Zentzu honetan, eta gure bero beharrak asetzeari begira, garrantzia berezia hartzen du biomasaren aprobetxamenduak. Horretarako gure basoen ustiapen iraunkorrerako plan bat garatu beharra dago.
Ingurune naturala babestu eta balion jartzeari: Gure lurraldean dauden ingurugiro balio handiko eremuak babestu eta beraien artean korridore ekologikoen bitartez konektatzea da helburua, Natura 2000 sarearen filosofiari jarraiki. Zentzu honetan, garrantzia berezi hartzen dute Gorbea eta Anbotoko parke naturalek eta Urrunagako urtegiak. Era berean, degradatuak dauden eremuak berreskuratu eta balioan jartzea ere Basolanda proiektuaren lehentasunetako bat da.
Bukatzeko, gure landa lurrarekin eta bere ezaugarriekin lotura zuzena izango duen turismo orekatu bat bultzatzeko baliabide eta azpiegiturak definitu behar dira, gure landa lurraren antolaketan egoki txertatuz.
5.3
URA PROIEKTUA
Ura oinarrizko errekurtso naturala da, eta, hori dela medio, uraren kontrol eta ustiapena enpresa pribatuen jo mugan kokatu da bete betean. Honen aurrean, herritarrengandik hurbil egongo den eta eraginkorra izan behar duen kudeaketa publiko baten aldeko apustua proposatzen dugu. Zentzu honetan, uraren zikloa bere osotasunean eta perspektiba integral batetik
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
7
kudeatzea da Ura proiektuaren azken helburua. Iturburuetatik hasi eta ur zikinak berriro errekara isuri arte, eta sortzen diren puntutik Urrunaga urtegian bukatu arte errekek egiten duten ibilbide osoa kontutan hartuta. Aipatutakoak 3 eremutan eragitera behartzen gaitu:
Ur kontsumoaren optimizaioa: Gure inguruneak urtaro bakoitzean eskaintzen dizkigun ur baliabideekin bizitzen ikasi behar dugu. Zentzu honetan, gu gara inguruneak urtaro bakoitzean eskaintzen digunera moldatu behar garenak eta ez alderantziz. Honek ur kontsumoa murriztera, ur sarea optimizatzera, eta iturburuak ezaugarritu eta ezaugarritze horretatik eratorritako neurriak hartzera behartzen gaitu.
Ur zikinen tratamendua: Ur zikinen tratamendurako sistema egoki bat definitu eta inplementatu beharra dago, bai nukleo urbanoarentzat eta baita auzo ezberdinentzat ere. Nukleo urbanoari dagokionean, biodisko eta sistema ekologikoen konbinazioan oinarritutako sistema baten aldeko apustua proposatzen dugu, hori delako gure ingurune naturalaren ezaugarriei hobeto moldatzen den aukera. Biodiskoek uraren kalitatearen inguruko bermea eskaintzen dute, eta sistema ekologikoek Urrunaga urtegiaren muturra berreskuratu eta balioan jartzeko aukera irekitzen dute, ur zikinen tratamenduaren inguruko kontzepzioa irauli, eta ur zikinak hondakin gisa tratatu beharrean inguruneko biomasa elikatzen duten errekurtso gisa tratatuz.
Errekek osatzen duten ekosistemak berreskuratzea: Errekek ekosistema aberatsak osatzen dituzte eta, era berean, babestutako guneen arteko konexio elementu garrantzitsuak dira. Gure lurraldea zeharkatzen duten errekek degradazio maila garrantzitsua adierazten dute, eta honek, behin ur zikinen tratamenduaren arazoa konponduta, ekosistema hauek berreskuratzea helburu duten neurriak hartzera behartzen gaitu.
Bukatzeko, aipatu uraren ziklo integrala azaldu eta irakastea turismoa erakartzeko beste aktibo bat izan daitekeela. Horretarako, beharrezko baliabide eta azpiegiturak definitu beharko lirateke.
5.4
ZERO ZABOR PROIEKTUA
Zaborraren kudeaketa iraunkortasunean oinarritutako garapen eredu bateranzko trantsizio egitasmo honetan landu beharreko beste arlo garrantzitsu bat da. Azken helburua sortzen den zabor guztia berrerabili eta birziklatzea da, zaborra hondakin gisa tratatu ordez lehengai gisa tratatzera salto eginez, eta ondorioz, zero zabor sortuz. Esan beharrik ere ez dago horretarako zabor produkzioa nabarmen gutxitzera behartuta gaudela. Horra iristeko bide luzea daukagu oraindik egiteko, baina lehenengo pausuak definitu eta hauen bideragarritasuna aztertzen hasteko moduan gaude. Lehenengo pausua zaborraren gaikako bilketa egitea izango litzateke, eta, horretarako, gaikako bilketa bultzatzen duten sistema ezberdinen artean eraginkorrena zein den aztertu beharra dago. Behin zaborra gaika bilduta, zaborrarekin zer egin erabaki behar da, eta zentzu honetan, materia organikoa da hemen gako nagusia. Materia organikoa
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
8
Oreka proiektuaren baitan azalduko den metanizazio plantan lehengai bezala erabiliko litzateke, konposta eta biogasa produzituz. Aukera honen bideragarritasuna konfirmatuko balitz, oinarri sendoa jarriko genuke Zero Zabor proiektuaren garapenerako.
5.5
OREKA PROIEKTUA
Oreka proiektuak energia subiranotasuna dauka azken helburu gisa, eta horretarako, ahal den neurrian gure bero eta elektrizitate beharrak inguruneak eskaintzen dizkigun energia berriztagarriekin (biomasa, minihidraulika, eguzki energia, biogasa, etb.) asetzen saiatu behar gara, sorkuntza-banaketa-kontsumo zikloa maila lokalean itxiz. Esan beharrik ere ez dago hori posible izan dadin gaur egungo energia kontsumoa nabarmen murriztera behartuta egongo ginatekeela. Dena dela, erregai fosilekiko dependentzia ahalik eta gehien murriztea da lehenengo fase baterako ezarri dugun erronka. Momentuz bero beharrekin hastea erabaki da, eta zentzu honetan, 2 ikerketa ildo nagusi lehenetsi dira:
Metanizazio planta: Momentu honetan ikerketa fasean aurkitzen da. Abeltzaintzako hondakinak nahiz herrian bildutako materia organikoa erabiliko lirateke digestorea elikatzeko, eta emaitza gisa konposta eta biogasa izango genituzke. Konposta larreak ongarritzeko erabiliko litzateke eta biogasa berriz kogenerazioko zentro txiki baten erreko litzateke, ura berotuz eta elektrizitatea sortuz.
Biomasaren aprobetxamendua: Gure basoek sortzen duten biomasa bildu, lehortu eta txikitu ondoren galdara berezietan errez ura berotzearen bideragarritasuna aztertzea da ikerketa ildo honen helburua. Orain dela gutxi arte egurrez asetzen genituen gure bero beharrak, eta beraz, gure erroetara bueltatzea suposatuko luke, baina gaur egungo aurrerapen teknologikoak eskaintzen duten efizientzia maila, abantaila eta erosotasunekin.
Bi bero iturri hauek etorkizun baten herri osora hedatu daitekeen bero sare batera konektatuko lirateke, herri mailako sare zentralizatu bat eraikiz. Biomasa eta biogas minizentralak Mainondo inguruan kokatuko lirateke, eta ondorioz, hortik abiatuko litzateke baita ere bero sarearen hedapena, lehenengo eraikuntza eta zerbitzu publikoetara (Eskola, frontoia, igerilekua, erresidentzia, kontsultorioa,‌), eta nahikoa energia sortzen bada, ondoren etxebizitza partikularretara. Proiektu hauek abiatzerako orduan interesgarria izan daiteke energiaren kudeaketarako egitura bat eratzea, enpresa publikoa edo kooperatiba izan daitekeena.
5.6
OINEZ PROIEKTUA
Oinez proiektuak mugikortasuna dauka jo puntuan, eta bere azken helburua motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak ahalik eta gehien murriztea da. Zentzu honetan, 2 desplazamendu mota aztertzera behartuta gaude, behartuak eta ez behartuak, hau da, mugikortasun behartua eta mugikortasun ez behartua. Konplexutasun maila txikiagoa daukalako,
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
9
mugikortasun ez behartuarekin hastea lehenetsi da. Talde honetan kokatzen dira nukleo urbanoan ematen diren desplazamendu guztiak, eta, hauek ekidin asmoz, oinezkoentzako guneak eta oinezkoek lehentasuna duten guneak bultzatzea proposatzen da, ibilgailu motordunei ahalik eta traba gehien jarriz. Horrela, kutsadurarik gabeko eta segurtasun maila handiko espazio publikoak potentziatuko lirateke. Espazio hauetako sarrera-irteerak txartel bidezko sistema malgu eta konfiguragarri baten bitartez kudeatuko lirateke. Kontutan izanda aste bukaeretan jende asko datorrela bisitan gure herrira, espazio hauen sarreretan aparkaleku disuasoriok eraiki beharko lirateke, herriko sarrera bakoitzean bat. Aparkaleku hauek oinezkoentzako gune ezberdinekin konektatuta egongo lirateke, eta oinezkoentzako nahiz bizikletentzako sare baten bitartez, baita gure ingurune naturalak dituen puntu esanguratsuenekin ere. Bigarren fase baten beste herri batzuetara nahiz auzoetara egiten diren desplazamendu behartuak aztertu beharko lirateke.
5.7
NAGUSI PROIEKTUA
Hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzutea da Nagusi proiektuaren azken helburua. Populazioa zahartzen ari da eta etorkizunean joera hau areagotu egingo dela kontutan hartuta, lehen mailako erronka soziala izango da hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzuna ematea. Ahal den neurrian, behar hauek pertsonaren ingurune familiar hurbilean asetzea izan behar da lehenetsi beharreko aukera. Horretarako, ildo hau garatuko duten zerbitzu eta azpiegitura ezberdinak definitu eta martxan jarri beharko dira, hala nola, eguneko zentroa, etxebizitza tutelatuak, teleasistentzia zerbitzua, etb. Zentzu honetan, gaur egunean existitzen den erresidentzia oinarri sendoa da etorkizunean beharrezkoak izango diren azpiegitura eta zerbitzu ezberdinak garatu ahal izateko. Aipatutakoaz gain, beharrezkoa ikusten dugu osasun zentroa hirugarren adinean nagusi diren gaixotasun kronikoen tratamendura orientatzea, hauek izango baitira askogatik etorkizuneko gaixotasun ugarienak. Zentzu honetan, eta gaur egunean dituen espazio arazoak kontutan izanda, beharrezkoa ikusten dugu osasun zentro berri bat eraikitzea. Osasun zentro berria gaur egun zine zaharra dagoen tokian eraikitzea proposatzen dugu, eta bide batez, goiko bi solairuetan etxebizitza tutelatuak eraikitzeko aukera egongo litzateke.
5.8
ETXEA PROIEKTUA
Etxea proiektuak herrian udalak jarraitu beharreko etxebizitza politika finkatzea dauka helburu nagusi gisa. Etxebizitza politika honen bizkar-hezurra propietate eredu komunitario eta malgu baten aldeko apustua izan dadila proposatzen dugu. www.sostrecivic.org web orrialdean aurki daiteke Otxandion bultzatzea proposatzen dugun etxebizitza motaren inguruko informazioa. Laburbilduz, etxebizitza kooperatibak bultzatzea da proposatzen dena, zeinetan eraikuntzaren jabegoa kooperatibaren eskuetan egongo den, eta hilero ordaindu beharreko alokairu baten bitartez mugagabea den erabilera
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
10
eskubidea edukiko den. Kooperatiba udalak nahiz bertan biziko direnek osatuko dute hasierako ekarpen itzulgarri baten bitartez. Azken helburua propietate komunitarioko etxebizitza parke garrantzitsu bat eraikitzea da, tipologia ezberdinetako etxebizitzekin (banakakoentzat, gazteentzat, familientzat, tutelatutako etxebizitzak, etb.). Hauek dira etxebizitza tipologia honekin osatutako parke komunitario bat izateak eskaintzen dituen abantailak:
Propietate pribatuaren eta publikoaren artean dagoen propietate eredu komunitario bat bultzatzen da, epe ertain-luzera etxebizitza berriak eraikitzeko beharrak murriztuz
Etxebizitzaren eta lurraren inguruko espekulazioari aurre egiten zaio
Bizitzako fase ezberdinetan eduki daitezkeen etxebizitza ezberdinetara moldatzeko malgutasuna eskaintzen du
Etxebizitzen diseinuan zein kudeaketan bertan biziko direnen parte hartzea bultzatzen da
Etxebizitzen diseinuan punta-puntako txertatzea ahalbidetzen du.
Etxebizitzetan erabilera sozialeko espazio komunak integratzeko aukera eskaintzen du
iraunkortasun
behar
irizpideak
Promozio pilotu batekin hasi beharko litzateke, hasierako esperientzi horretatik ikasi eta eredua Otxandioko ezaugarri propioetara moldatzeko.
5.9
LANA PROIEKTUA
Otxandion nahiz inguruko herrietan bizi direnei lana ematea da proiektu honen azken helburua. Zentzu honetan, industria izan da batez ere historian zehar Otxandiori nahiz inguruko herriei lana eman diena, eta etorkizunean ere horrela izatearen aldeko apustua egiten dugu. Horretarako 2 dira jorratzea proposatzen ditugun lan ildoak:
Existitzen diren industriekin harreman egonkorrak lantzea, ahal den neurrian, eta egitasmo honen filosofia eta helburuekiko koherentziaren baitan, hauek izan ditzaketen beharrei erantzun ahal izateko.
Herri-ola egitasmoaren baitan definitutako proiektuak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren aktibitate ekonomikoak bultzatzea, eta aktibitate berri hauei garatzeke dagoen Zelaietako poligonoan lehentasuna ematea. Era berean, Herri-ola egitasmoaren garapenean sortu daitezkeen beharrei erantzuna eman diezaioketen aktibitate ekonomiko berrien inplantazioa ere bultzatuko litzateke. Balio erantsi altuko aktibitateak izango lirateke, energia berriztagarriena bezalako sektoreetara bideratuak.
Beste alde batetik, eta batez ere turismoaren garapenaren bitartez, zerbitzuen sektorea berritu eta garatzeko baldintzak sortu beharko lirateke.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
11
Honetan garrantzia berezia hartuko du aurrerago aipatuko den Mainondo atseden gunearen garapenak. Dena dela, Lana proiektuaren baitan bereziki garrantzitsua izango da eragile ekonomiko ezberdinek egin ditzaketen ekarpenak eta hauen inplikazioa. Zentzu honetan, eragile hauekin elkarlana bultzatzea ezinbestekoa izango da.
PROIEKTUA 5.10 MAINONDO PROIEK TUA Mainondo proiektuaren azken helburua Mainondo bezala ezagutzen den espazioa hezkuntza-kirol-kultur-atseden gune gisa egituratzea da. Hauek dira Mainondo inguruan bultzatu nahi diren 3 proiektu nagusiak:
Mainondo kirol gunea: Gaur egun existitzen diren kirol azpiegiturak berritu, osatu eta antolatzea da helburua. Areazko futbol zelaia belar artifizialezko bihurtu, erabilera anitzeko kantxa estali berri bat eraiki, igerilekua estali, dutxa eta aldagela ezberdinak berrantolatu eta gimnasio txiki bat atontzea dira faseka eta ahal den neurrian aurrera eraman nahi diren ekimen ezberdinak. Mainondo kirol guneak herriari, eskolari, nahiz jarraian aipatuko den atseden guneari zerbitzua emango lioke.
Mainondo atseden gunea: Igerilekuaren atze aldean etxetxo prefabrikatuekin eraikitako atseden gune bat moldatzea da proposamena. Aipatutakoaz gain, talde handientzako espazioak, eta karabanak nahiz kanpin dendak jartzeko tokia ere izango luke. Atseden gune honekin turismoa erakartzea bilatuko litzateke, gure herriak dituen aktiboak erakutsiz (Herri-ola egitasmoaren baitan biltzen direnak) eta gure mugetatik haratago zabalduz. Era berean, atseden gune honek gero aipatuko den kultur gunea elikatuko luke, kultur azpiegitura honi zein zenbait kirol azpiegiturei bideragarritasuna emanez. Horrela, turismoa Otxandioko herritarren zerbitzura jarriko litzateke. Azkenik, turismoaren bitartez zerbitzuen sektorea berritu eta garatzeko baldintzak sortuko lirateke.
Arresebeitia kultur gunea: Igerilekuen inguruan kokatuko litzateke, lehenago aipatutako atseden gunera itsatsita. Kultur gune honek herriak daukan dinamika kultural guztia jaso beharko luke, herri mugimenduaren eta udalaren arteko sinergiak bilatuz, eta kultur eredu herritar eta parte hartzaile baten aldeko apustua eginez. Gune bizi, ireki eta dinamiko gisa irudikatzen dugu, eta horregatik, gure ezaugarri eta tamainara moldatutako kafe-antzoki ereduaren aldeko apustua proposatzen dugu. Behean erabilera anitzeko espazio zabal bat joango litzateke, eszenatoki batekin eta lokala irekita egongo dela bermatuko duen barra zerbitzuarekin. Goiko bi solairuetan liburutegia eta herriko talde ezberdinek behar dituzten gela eta azpiegitura ezberdinak joango lirateke. Jatetxea ere izango luke, atseden guneari zerbitzua emateko. Kudeaketari dagokionez, herriko talde ezberdinek, udalak zein bertako langileek parte hartuko luketen eredu misto baten aldeko apustua proposatzen dugu. Dena dela, guzti hau herriko talde ezberdinekin hitz egin eta adostu beharra dago.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
12
Bai Arresebeitia kultur gunea eta bai Mainondo atseden gunea euskara eta euskal kultura nagusi izango diren espazio gisa ulertzen ditugu, zeinetan oinarri honetatik abiatuta, kultura ezberdinen ezagupen eta elkartrukea bultzatuko litzatekeen. 2 gune hauek Herri-ola egitasmoaren filosofia, printzipio eta edukiak egokiro jaso eta garatu behar dituzte, bertara hurbilduko direnei erakutsi eta gure esperientziaren eskaparate bihurtu daitezen.
6 HERRI-OLA EGITASMOAREN IZAERA Trantsizio egitasmo hau eraldaketa prozesu dinamiko, ireki eta zabal gisa ulertzen dugu, zeina eragile ezberdinen ekarpenen bitartez etengabe eguneratu eta elikatu beharra dagoen. Zentzu honetan, ez dugu denbora horizonte zehatz bati lotutako egitasmo gisa ulertzen, baizik eta bukatze data idatzi gabe duen prozesu dinamiko, ireki eta zabal gisa. Egitasmo honen garapenak izango duen erritmoa bertan inplikatutako eragileek finkatuko dute, eta, zentzu honetan, erritmoa baino, eman beharreko pausuen inguruko adostasun zabala bilatzeak zein oinarri sendoak ezartzeak izango dute lehentasuna.
7 EGITASMOAREN KOORDINAZIO ORGANOA Otxandioko garapen jasangarrirako Herritarron Kontseiluaren batzorde iraunkorrari dagokio egitasmoaren gidaritza eta koordinazioa. Batzorde iraunkor hau alkateak, udaleko batzorde ezberdinetako lehendakariek, udaleko teknikariek eta Herritarron Kontseiluaren baitan aukeratutako 3-5 herritarrek osatuko dute.
Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio • Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net
13