MARIBIXKOR LEHOI EMEA, ESKOLAN ARRETAGABEA Ediciones Fortuna etxearen argitalpena www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna © Edizio honena: 2016, Ediciones Fortuna Sopela (Bizkaia) Jatorrizko izenburua: La leona Maripilista en el colegio se despista © Carmen Villanueva Rivero, Ibone Ruiz de Velasco Artaza eta Paul Caballero Barturen Egilea: Carmen Villanueva Rivero Jatorrizko ideia eta kolaborazioa: Ibone Ruiz de Velasco Artaza Ilustrazioak: Paul Caballero Barturen © Itzulpena: Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L. Donostia (Gipuzkoa) Lehen edizioa. Eskubide guztiak erreserbatuta. ISBN: 978-84-944391-8-6 IBIC kodeak:YBC-YFU-2ZB-5AF-4Y Legezko gordailua: BI-143/2016 Inprimatzailea: Grafilur, S.A. Basauri (Bizkaia)
TERAPIPUINAK, NOLA ETA ZERGATIK Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko. Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen.Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat. Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identifikatuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei. Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio. Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konfiantza. Ibone Ruiz de Velasco Artaza Psikologoa
Bazen behin lehoi eme bat, Mari izenekoa, oihanean gurasoekin eta anai-arrebekin bizi zena. Oso bizkorra zen saguak harrapatzen. Ezkutaketan ere ez zen sekula galtzaile izaten.
Oso gogoko zuen helduen elkarrizketak entzutea, oso argia baitzen. Nahi zuen guztia erraz-erraz lortzen zuen. Horregatik Maribixkor lehoia deitzen zioten denek.
Pozik eta zoriontsu bizi zen, jolastea beste kezkarik ez zuela, harik eta egun batez gurasoek ehizan ikastera Leokadia andrearen kobazulora joan behar zuela esan zioten arte. ÂŤNik badakit ordea!Âť, egin zuen protesta lehoitxoak. Gurasoek esan zioten sagutxoak harrapatzea ez zela nahikoa izango ama bezain lehoi handia izaten zenean.
ÂŤOngi daaaÂť, esan zuen Maribixkorrek, ez oso konbentzituta; izan ere, beti lehoitxo txikia izango zela uste zuen, eta beti gurasoek zainduko zutela.
Biharamunean, Leokadia andrearen eskolan, oso pozik jarri zen beste lehoitxo batzuk ikusi zituenean, haiekin jolasean ibili ahal izango zenez. Hasieran solasean ibili ziren, eta oso dibertigarria iruditu zitzaion. Baina gero, Leokadia lehoiak esan zuen:
ÂŤLehoitxo maiteok: ehiztari onak izateko ikasi behar duzuen lehenengo gauza da oso geldirik egoten, ehizakia ustekabean harrapatzeko. Ezin zarete mugitu. Isilisilik egon behar duzue, nik esan arte. Bat, bi eta hiru... Ekin lanari!Âť.
Denak geldirik eta isilik geratu ziren. Baita Maribixkor ere. Baina... minutu bat igaro aurretik, aspertu egin zen. Belarrian azkura zuenez, atzaparrez hazka egiten hasi zen. Leokadia lehoiak haserre begiratu zion. Geroxeago, euli ezin gogaikarriago bat bere aurpegi aurrean jira-biraka hasi zen.
Geldi-geldi egoten saiatu zen, baina sudurrean kokatu zitzaionean, jasan ezinik, zartada batez harrapatu eta jan egin zuen. Orduan Leokadia lehoia oooooso haserre jarri zen eta bere ondoan eserarazi zuen, beste guztiengandik aparte.
Baina, isolatuta egon arren, oharkabetuta zebilen eta ez zien jaramonik egiten irakaslearen esanei. Gainerako lehoitxoek satorrak eta untxiak harrapatzen ikasi zuten, baina berak ez. Adi ez zegoenez, irakaslea ez zegoen batere pozik. Horregatik, gurasoekin hitz egin zuen, eta esan zien Maribixkorrek ez bazuen ahaleginik egiten, oso atzeratuta geratuko zela.
Lehoitxoak bekozko iluna jartzen zuen, iruditzen baitzitzaion ehizan ikastea ez zela batere dibertigarria.
Leokadiak esan zien azaldutakoa etxean praktikatu behar zutela. Baina Maribixkor lehoiak, izatez bixkorra baina guztiz egoskorra, uko egiten zion lan egiteari. Gurasoek ez zekiten zer egin, obeditzen ikas zezan.
Behartu egiten zuten behin eta berriro, eta bukatzen zuten etsita aldiro. Lehoitxoa oso triste jarri zen; izan ere, bukatu ziren jolastu besterik egiten ez zuen egunak, eta orain denak zeuden haserre.
ZER DIRA TERAPIPUINAK? Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko. Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat. Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!
www.edicionesfortuna.com www.facebook.com/edicionesfortuna
Ohea bustitzea
Loaren nahastea
Hiperaktibitatea