Balmaseda mpal nº233 noviembre 2019 euskera

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

ORDENANTZA FISKALAK IZOZTEN DIRA

EUSKERA 233.indd 1

12/11/19 11:43


2

AZALEAN Enkarterri Open Lab, nekazaritza- eta elikaduraberrikuntzako proiektua Urriaren 23an, Enkarterri Open Lab izeneko proiektu berri baten aurkezpena egin zen Horcasitas jauregian. Proiektu horrek gure eskualdeko nekazaritza- eta elikadura-sektorean jarduketa berritzaileak sustatuko dituen lan-lerro berri bat irekitzea du helburu. Ekitaldi horretan izan ziren Aitor Larrinaga, Balmasedako alkatea, Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikadura Industrietako zuzendaria, Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko zuzendaria, Juanra Melchisidor, Enkarterrialdeko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Eneko Izquierdo, proiektua kudeatzen duen DOT enpresako kidea. Enkarterri Open Lab elikaduraren baliokateko eragile parte-hartzaileen aliantzetan, loturetan eta lankidetzan, kalitateko tokiko produktua kontsumitzailearengana hurbiltzean eta Enkarterri berrikuntza-lurralde bihurtzeko apustuan oinarritzen da, gastronomia, elikadura eta bizimodu osasuntsua garapenerako ardatz gisa hartuta. Beraz, topagune bat da, konektatzeko, lankidetzan aritzeko, eraldatzeko eta berrikuntzak sustatzeko, ekimen berrien alde eginez eta sektore horretan ekintzailetzarako aukerak sortuz. Proiektuarekin lotutako etorkizuneko jarduketen helburua da eskualdearen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuna sustatzea, nekazaritza- eta elikadura-sektorearekin lotuta. Horretarako, eta Konektatu, Inspiratu eta Sortu ereduari jarraituz (KIS), hainbat ekintza burutuko dira hurrengo hilabeteetan. Lehen jarduketa Balmasedan izango da, azaroaren 27an, 28an eta 29an, eta gure eskualdeko nekazaritza- eta elikadura-berrikuntzako lehen Bootcampa izango da. Ondoren, Enkarterri Open Lab/Bizi helduko da; horren barruan, prestakuntza-jardunaldi eta -jarduerak antolatuko dira, baita arrakasta-kasuetarako bisitak ere, erakunde aliatuekin. Azkenik, Enkarterri Open Lab/Fest antolatuko dute, sektoreko balio handiko proiektuak ezagutzera emango dituen jardunaldi ludikoa. Bertan, Enkarterri Open Lab sariak banatuko dira, eskualde-mailan elikadurarekin, ongizatearekin, gizarte-inpaktuarekin eta Enkarterrik lurralde osasuntsu moduan dituen balioak hedatzearekin lotutako ekimenak saritzeko. Informazio guztia eskuragarri dago http://openlab.enkarterrialde.eus webgunean.

ZERGAK ETA TASAK JAITSI EDO IZO Azaroaren 7an onartu ziren datorren urterako udal-zergak eta -tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak CLI, Talde Sozialista eta EH Bilduren baiezkoei esker; EAJ alderdia abstenitu egin zen. Tasa eta zerga batzuk jaitsiko diren arren, joera orokorra bere horretan mantentzea da. Arrazoiak dira, batetik, azken urteetan pairatu dugun egoera ekonomiko txarra eta, bestetik, etorkizun hurbilerako aurreikusten den atzeraldi berria. Murrizketei dagokienez, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) kuota desberdinetan murriztuko da. Hortaz, hiri-ondasunak % 0,29tik % 0,25era jaitsi dira eta erabilera komertzialerako OHZ, berriz, % 0,27tik % 0,23ra. Gainerako erabileretarako % 20an mantenduko da, eta landa-erabilerarako ondasunetan % 0,12tik % 0,10era jaitsiko da. Hobaria handitu egingo da monumentu-multzoen barruan kokatuta dauden eraikinetarako eta fatxadan, estalkian edo antzeko beste elementuetan

obrak egin dituzten eraikinetarako. Era berean, hobaria emango zaie eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu dituzten higiezinei. Eraikuntzen eta Obren gaineko Zergari dagokionez, % 5etik % 4ra jaitsiko da. Zerbitzua emateagatiko tasa batzuk ere murriztuko dira. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien lizentzia 50 € izatetik 25 € izatera pasatuko da; izan ere, Balmasedakoa Bizkaia osoko lizentzia garestienetakoa da. Igerilekuetako eta kirol-instalazioetako zerbitzuak murrizketa-multzo horren barnean sartzen dira. Hortaz, erroldatuta daudenentzako igerilekuetako prezioa % 10 murriztuko da, eta kirol-instalazioetan egiten diren kirol-ikastaroen prezioa, berriz, % 25. Gimnasioko jarduerak bereizi egin dira igerilekuetako jardueretatik. Ibi iraunkorraren lizentziari dagozkion jabari publikoaren okupazioagatiko tasak % 50 jaitsiko dira. TxikiParken urtebetetzeak

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

EUSKERA 233.indd 2

BALMASEDA

12/11/19 11:43


3

Gaztelagun programa

DO IZOZTU EGINGO DIRA 2020AN ospatzeko kuotak ere % 50 jaitsiko dira erroldatutakoentzat, eta herri-lurren kuota, berriz, % 25. Jardueren prezio publikoei dagokienez, Klaret Antzokirako sarreren prezioa % 25 jaitsiko da erretiratu, langabe eta familia ugarientzat.

Zuzenketak Ordenantza fiskal horiei soilik EAJk aurkeztu dizkie zuzenketak, 15 guztira, eta horietatik bi erretiratu egin dira. Udalbatzan ordezkaritza duten gainerako alderdiek zuzenketak eskertu dituzte, ekarpen positiboa egiten duten ideiak biltzen dituztelako. Hori dela eta, aho batez onartu dira. Zuzenketen edukia laburbilduz, batzuk formalak dira eta testua argitzea dute helburu; beste batzuk, berriz, interes handiagoko proposamenak dira. Adibidez, EIOZko hobari bat gehitzea udalerrian dituzten instalazioetan inbertitzea erabakitzen duten eta inbertsio hori

udalaz gaindiko programen barruan egiten dutenen enpresetarako; izan daiteke Bizkaiko Foru Aldundiak, Europar Batasunak, Eusko Jaurlaritzak edo Estatuko Gobernuak eskainitako programetan. Irekitzeko lizentziei dagokienez, joko-aretoei ahalik eta tasa altuena aplikatzea proposatu dute, nahiz eta oraingoz hori ezinezkoa den, lege-kontuengatik. Familia ugarientzako zerbitzu publikoen eskaintzan eta jardueretan dauden hobariak guraso bakarreko familientzat ere izango dira, zinemarako sarrerak barne. Gainera, udalaterpetxeetan, autokarabana-aparkalekuan eta Kolitzako aterpean dauden bisitariei erroldatutakoek kirol- eta kultura-instalazioetan ordaintzen duten prezio berdina kobratzea proposatu da. Azkenik, autokarabana-aparkalekuari prezio sinbolikoa jartzeko kostuen azterketa egitea eskatu da, horrela erreserben seriotasuna ziurtatzeko.

Gaztelagun, gazteen emantzipazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak antolatu duen programa, zuretzat izan daiteke 23 eta 35 urte artean badituzu. Beste baldintza bat da zure gutxieneko urteko diru-sarrera gordinak diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) gehieneko zenbatekoa baino altuagoak izatea. Halaber, 15.000 €-ko urteko diru-sarrera gordinak izan beharko dituzu gehienez laguntza zuk bakarrik eskatuz gero, 20.000 € familia-unitate modura eskatuz gero, eta 25.000 € familia ugaria izanez gero. Etxebizitzaren gozamena edo jabetza dutenek ezin izango dute dirulaguntza horietara sarbiderik izan, etxebizitza erabiltzea ezinezkoa dela frogatu ezean; era berean, ezin dute familia-loturarik izan (hirugarren mailara arte) etxebizitza alokatzen duen pertsonarekin, eta/edo ezingo dute hilean 750 €-tik gorako errentarik ordaindu hiru euskal hiribururen batean bizi badira; 650 € hilean Bilbo, Donostia eta 10.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako metropoli-eremuetan; eta 600 € hilean gainerako udalerrietan. Pertsona batentzako laguntza alokairuen errentaren % 50 arte izan daiteke, eta % 60 arte familia-unitateen kasuan. Diru-sarrerak urtero berrikusiko dira, laguntzak eskuratzeko baldintzak mantentzen direla bermatzeko; gehienez hiru urtez jaso ahal izango da laguntza. Informa zaitez Alokabiden.

Zahar-etxerako boluntario bila gabiltza Zahar-etxean irakurri nahi duten boluntarioak behar ditugu! Gure aitite eta amamei istorioak irakurriko dizkieten pertsonen taldea osatu nahi dugu. Eman izena BalmaZ-ko Whatsappean (688 806 312) edo zuzenean BalmaZko bulegoetan edo liburutegian. Talde handia sortzea lortzen badugu, parte-hartzaile bakoitzak denbora gutxiago hartu beharko du irakurketa saioetarako.

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

EUSKERA 233.indd 3

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda

12/11/19 11:43


4

HERRITARRAK 70eko kinta Beste urtebetez elkartuko dira San Roque hotelean, egun zoragarri bat igarotzeko; azaroaren 30ean izango da, 15:00etan. Parte hartzeko, 50 euro sartu ditzakezu Laboral Kutxaren honako kontu honetan, azaroaren 28a baino lehen: ES10 3035 0090 6109 0106 6781.

74ko kinta Azaroaren 23an egingo dute urteroko bazkaria, Pintxo i Blanco jatetxean. 13:30ean gelditu dira La Bodega tabernan. Parte hartu nahi baduzu, informazio gehiago eskura dezakezu telefono-zenbaki hauetan: 617 835 600 / 647 458 410.

77ko kinta Azaroaren 23an (larunbata) ospatuko dute urteroko bazkaria, Ribotako Urtegi jatetxean. 12:30ean gelditu dira Narú tabernan, poteoarekin hasteko, eta autobus bat kontratatu dute, zeina 15:30ean irtengo den San Roque hoteletik. Ondoren La Escapadan dantzan jartzen zituen batek ipiniko du musika... DJ Beltrancek! Parte hartu nahi baduzu, sartu 45 euro Laboral Kutxako kontu honetan: 3035 0160 81 160 106 7281. Ordainketa egiteko azken eguna azaroaren 21a da.

Erle Beltza, lehen Gangas saria Javier Ansuategi Gonzalez Minino balmasedarrak irabazi du lehen saria Zallako Gangas Egunaren azken edizioan, “Erle Beltza” eztiarekin. Sektoreko beste profesional batzuekin batera dastaketa estu batean parte hartu ondoren irabazi zuen saria; hori beti da kalitateziurtagiri bat. Produktua erosi nahi baduzu, larunbatetan Gure Lurreko Merkatura hurbil zaitezke: goizez izaten da, Martin Mendia kalean. Cirión eta Macías harategietara eta Itziar Agirre farmaziara ere joan zaitezke produktua erostera. Horrelako berriek agerian jartzen dute Balmasedako tokiko produktuen kalitatea, baita bertako ekintzaileen lan bikaina ere. Zorionak!

EUSKERA 233.indd 4

Orteliusen munduko mapa

DIEGO DE SABUGAL, MAGALLAESEN ETA ELKANOREN PAUSOEI JARRAITU ZIEN MARINEL BALMASEDARRA Berriki, 500 urte bete dira Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanok beren espedizioari ekin ziotenetik Sanlúcar de Barramedan, 1519ko irailaren 20an. Espedizio horri Malukoko Lehen Armada deitu zioten, eta denok dakigu nola amaitu zen: munduari bira eman zioten lehen aldiz, Magallaes hil egin zen eta Elkanok itzulera arranditsua egin zuen. Malukoko Bigarren Armada (1525-1536): urte batzuk beranduago, 1525ean, beste espedizio bat antolatu zen, are handiagoa. Espedizio horrek ere Lurrari buelta ematen saiatu ziren, eta bertan izan zen Elkano, lehen espedizioan eskuratutako esperientzia baliatuz. Badakigu Malukoko Bigarren Armada horretan balmasedar batek hartu zuela parte, Diego de Sabugalek. Sevillako Indietako Agiritegi Nagusian aurki daitezke hori frogatzen duten zenbait dokumentu: “Diego de Sabugalen aldeko auto fiskalak, bere aita Diego de Sabugalek hil artean irabazitako soldatak ordaintzeari buruzkoak. Diego de Sabugal balmasedarra Loaysa komendadorearen armadako Anunciada ontziko marinela izan zen; ontzia Magallaes itsasartean galdu zen, eta Diego de Sabugal bertan hil zen”. 1548. urteko espedientea. PATRONATUA, 40, N.1, R.2 Laurogei eranskin baino gehiagoko espediente horrek jakinarazten digu Diego de Sabugal balmasedarrak marinel gisa egin zuela lan Malukoko Bigarren Armada deiturikoan, baita nola ontziratu eta hil zen ere. Auto fiskal horren bidez, Diego de Sabugalen semeari aitortzen zaio bere aitak hil artean irabazitako soldatak jasotzeko eskubidea. Era berean, agiriak adierazten du Diego de Sabugal espedizio horretan izan zela eta ontziratu egin zela, eta baieztatzen digu itsas-zeharkaldian hil zela. Armada horren helburua lehenengo espe-

dizioaren berbera zen: Espezieen uharteetara, Molukak edo Maluko deituriko uharteetara iristea. Ontzidia Maltako San Juan ordenako komendadore Frey García Jofre de Loaysaren agindupean zegoen; hura zen kapitain nagusia eta Juan Sebastian Elkano pilotu nagusia, lehen nabigazioan izandako esperientziarengatik. Biak ala biak hil ziren espedizio horretan. Bertan zegoen Andres Urdaneta gaztea ere (militarra, kosmografoa, marinela, esploratzailea eta mundu-mailan fama handiena lortu zuen Espainiako erlijioso agustindarra). Indietako Agiritegi Nagusiko dokumentazioaren arabera, Diego de Sabugal balmasedarrak parte hartu zuen García de Loaysaren espedizio horretan, eta badakigu Anunciada izeneko ontziko marinel gisa egin zuela (ontzidiko hirugarren ontzi handiena zen, 204 tonakoa eta Pedro de Vera zuen gidari). Urdanetak bere egunkarian kontatu zuen zer gertatu zitzaion ontziari: martxoaren 10ean, ontzidia Magallaes itsasartea zeharkatzen saiatu zen, ekaitz betean eta zailtasun handiekin; bada, egoera horretan, Anunciada ontziak desertatu egin zuen eta desagertu egin zen. Ontzi nagusitik ikusi zuten hori; deika eta deika ibili ziren, baina ez zuten harrapatzea lortu. “Arratsaldean, desagertu egin zen eta ez genuen gehiago ikusi”. Hor bukatu zen Diego de Sabugal balmasedarraren abentura. Coruñatik ateratako marineletatik 426 ez ziren itzuli, baina 24 gizonek munduari bigarren bira ematearen ideia bertan behera utzi behar izan zuten eta etxera itzultzea. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu egilearen “Crónicas de Balmaseda” bloga, helbide honetan: BalmasedaHistoria.blogspot.com. Julia Gómez Prieto

12/11/19 11:43


5

Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazio handia Bilbon

BALMASEDA INBASIO NAPOLEONIKOAREN GARAIAN Independentzia Gerra luzean gure hiribilduan gertatutako pasadizoez idazten digu Miguel Ángel Álvarezek Azkenaldian, Independentzia Gerrarekiko interesa hazi da gure artean: irailaren 29an, Juan Tomás Sáez Iturbe (Pikizu) gure herrikide aktiboaren “Larga lucha por la libertad” liburua aurkeztu zen, eta azaroaren 9an, 1808ko frantsesen eskuko Balmasedako erreketaren birsorkuntza eta irudikapena egingo da. Hori dela eta, interesgarria izan liteke gatazka luze horretan zehar gure hiribilduaren testuingurua markatu zuten zenbait gertakariren berri ematea; izan ere, bataila handiak bezain garrantzitsuak izan ez ziren arren, egunerokoaren parte dira, eta anekdotikoak ere suerta daitezke, herritarrek tragedia handia sufritu bazuten ere. 1808ko azaroaren 8an Chassé jenerala buru zuen brigada holandarrak Balmaseda suntsitu eta erre zuenean, orduko alkateak, Martín de Artiñanok, beste agintari batzuekin batera ihes egin zuen, eta zenbaitek aginte-huts hori aprobetxatu zuten lapurtu eta boterea berenganatzeko. Hori da, hain zuzen, Pedro de Alcántara Espínolaren kasua. Balmasedako aduanan lan egiten zuen eta kabo lehena zen, maila-igoera hori bere herrikideen iruzur batzuk salatzearen ordain gisa lortu zuelarik. Erreketaren ostean, Martín de Urbina merkatariaren erretako dendan den-dena lapurtu ondoren, bere burua alkate izendatu zuen. Pedro de Alcántara Joaquina Garcíaren maitalea zen, Martín de Abasoloren alarguna eta ostatu baten jabea. Emakumeak ospe txarra zuen, aurretiaz artekari aritzeagatik eta lapurreta batzuk egiteagatik kondenatu baitzuten. Joaquina eta bere bost seme-alabak udaletxean gelditu ziren alkate izendatu berriarekin, eta bertan sartu ziren ere presbiteroa, botikaria eta bere familia eta Balmasedan zeuden Zaragozako emakume batzuk; denak ala denak erreketaren eta beren etxebizitzen suntsipenaren aitzakiarekin. Eta lapurretetatik bizi ziren Martín de Artiñano alkate legitimoa itzuli zen

EUSKERA 233.indd 5

arte, zeinak lapurtutakoaren zati bat berreskuratu ahal izan baitzuen. Egintza horiengatiko epaiketa 1809ko urrian egin zen. Pedro de Alcántarak bere defentsan alegatu zuen ez zela lapurreta bat izan, salgaiak erretzetik salbatzeko ahalegina baizik. Eta Joaquinari dagokionez esan zuen bera ez zela bakarra, hiribilduko gizon gailen asko ibiltzen zirela emakumearekin. Pedro de Alcántarak sei urteko kartzelazigorra jaso zuen, Joaquina García galeretara zigortu zuten lau urtez, eta Martín de Artiñanok ohartarazpena jaso zuen haren pasibotasunagatik, baita kargutik kentzeko mehatxua ere. Alcántara 1812an askatu zuen Artzentalesen jaiotako Mariano de Renovales jeneralak, Bilbo hartzeko kanpainetako batean. Gerrillekin bat egin zuen eta frantsesen aurka borrokatzen hil zen. Epaiketaren ostean, Martín de Artiñanok arazoetan murgilduta jarraitu zuen. Izan ere, 1809ko abenduan, bere semeak gerrillekin bat egin zuen, Balmasedako beste gazte batzuekin batera. Horrek errepresaliak ekarri zizkien gazteen familiei, eta are gehiago familietako bat alkatearena izanda. Baina batzuk bertatik joaten ziren bitartean, beste batzuk iritsi ziren. Horixe izan zen Julián Rodero 33 urteko madrildarraren kasua. Mikeleteen taldetik desertatu ondoren, Portugaleten agertu zen, eta azkenean, gure hiribildura etorri zen. Zapatari aritu zen bertan, 1809ko abuztuan Artiñano alkateak hauteman eta entregatu zuen arte. Eta zapatariei buruz ari garela, esan beharra dago gremio hori oso garrantzitsua izan zela gari horretan Balmasedan; izan ere, 1811n, 600 zapata-pareko hileko eskari bat egin zen Francisco de Longaren gerrillarentzat, parea 20 errealen truke, baldintza batekin: zapatek tatxetak eraman behar zituzten, ibiltzen zituzten lur malkartsuetan euskarri hobea izateko. Aintzat hartu behar da gerrillari batek, batez bestez, bi zapata-pare gastatzen zituela hilean, eta zapatak nahiko txarrak zirela, bi oinen arteko bereizketarik ez zegoelarik.

Datorren azaroaren 16an, larunbata, Euskadiko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio handi bat iragarri dute lau probintzia-hiriburuetan sindikatu guztien (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, STEE-EILAS, CNT eta CGT) eta gazteen, emakumeen, ekologisten, ikasleen eta merkatarien (Bilbodenda) hainbat elkarte sozialen lankidetzarekin. Helburua Espainiako jarduneko Gobernuaren posizio zorrotza aldatzea da, haien eskaerei erantzuteko. Madrilen aurrerapenik ematen ez den bitartean, Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dieten beren eskumenak erabiliz 1.080 euroko ekarpen osagarria egiteko gutxieneko pentsioei. Horretarako, herritarrei deia egiten diete azaroaren 16an manifestazio handian parte hartzeko, gure kasuan Bilbon.

Isiltasunaren Zirkuluak Hainbat elkarte bildu dira Balmasedan ere Isiltasunaren Zirkuluak antolatzeko. Migratzaileen eskubideen aldeko manifestazio baketsu bat da, hileko azken asteazkenetan hainbat udalerritan ospatzen dena, 19:30ean. Gure udalerriaren kasuan, San Severino plaza izan da aukeratu duten tokia. 15 minutuz birak emango dituzte isilpean, zirkulu bat sortuz. Urriaren 30ean antolatu zen lehen aldiz, eta manifestu bat irakurriko zuten ekimenaren helburuak ezagutzera emateko. Egitasmoan parte hartu nahi baduzu, datorren azaroaren 27an egin ahalko duzu, hileko azken asteazkena hain zuzen ere.

Burrunba Batukada Duela bi hilabete inguru osatu zen Burrunba Batukada elkartea, Udalaren laguntza ekonomikoari esker, zeina baliagarria izan baita, besteak beste, instrumentuak erosteko. 17 balmasedar elkartzen dira ostegunero entseatzeko, 19:30etik 21:00etara, udal-pilotalekuan; bertan, hainbat instrumenturekin perkusioa jotzen ikasten dute, eta, batez ere, oso ondo pasatzen dute. Noski, herriko jaiak ere animatu nahi dituzte beren emanaldiekin. Ahal bezain laster, eskolaz kanpoko jarduerak sortuko dituzte haurrekin, baita familia osoarentzako tailerrak ere. Irakasleak erritmo afrikarrak, sanba, reggaea eta bestelako estiloak irakasten dizkie. Taldean sartzeko edo egun batez klasera joateko gonbita luzatzen dizute. Nahi baduzu, Iñakirekin jar zaitezke harremanetan, honako zenbaki honetan: 625 707 346. Facebooken ere badute orrialdea: https://www.facebook. com/Balmasedaperkusioeskola.

Miguel Ángel Álvarez

12/11/19 11:43


6

KULTURA

Zinema: “La trinchera infinita” Azaroak 15. 20:00. Azaroak 17 eta 18: 19:30. Generoa: drama. Zuzendaria: Jon Garaño, Aitor Arregi, José Mari Goenaga. Gidoia: Luis Berdejo, José Mari Goenaga. Aktoreak: Antono de la Torre, Belén Cuesta, José Manuel Poga. 16 urtetik gorakoentzat. Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramate ezkonduta Gerra Zibila hasten denean. 1936 horretan, gizonaren bizitza arrisku larrian egongo da. Ihes egiten saiatuko den arren, atxilotua izateko beldurrak eta horrek ekar ditzakeen ondorioek, bai eta atzean utzi ezin duen emaztearekiko maitasunak ere, 30 urte baino gehiagoz luzatuko den itxialdi batera kondenatuko du bikotea.

Zinema: “Estafadoras de Wall Street” Azaroak 22: 20:00. Azaroak 23: 22:30. Azaroak 24 eta 25: 19:30. Generoa: biografia, drama. Zuzendaria eta gidoigilea: Lorene Scafaria. Aktoreak: Constance Wu, Jennifer López, Julia Stiles. Ramona, Destiny, Annabelle eta Diamond stripper talde bat dira; elkartzea erabakiko dute, haien bezero diren Wall Streeteko handiki aberatsei iruzur egiteko. Elizabeth, New York Magazine aldizkariko kazetaria, ikertzen hasten denean, emakumeen negozioa arriskuan egongo da. Orduan, haien arteko leialtasuna sendotu beharko dute, inbidiaren eta zikoiztasunaren gainetik.

Zinema; “Maléfica: Maestra del mal” Azaroak 23: 19:30. Azaroak 24: 17:00. Generoa: fantasia, abentura. Zuzendaria: Joachim Ronning. Gidoia: Linda Woolverton, Noah Harpster, Micah Fitzerman-Blue. Aktoreak: Angelina Jolie, Elle Fanning, Harris Dickinson. 7 urtetik gorakoentzat. Hainbat urte igaro ondoren, Maléfica bilauaren eta Aurora printzesaren arteko harremanak aurrera jarraitzen du. Adar luzeen maitagarri gaiztoaren eta erregina izango den gaztearen arteko lotura konplexuak bilakaera sakona biziko du, biek aliantza berriak egiten dituzten eta hainbat etsairi aurre egiten dieten bitartean, erresuman bizi diren izaki magikoak ahaztu gabe.

EUSKERA 233.indd 6

Antzerkia: “Deje su mensaje después de la señal”

“Fuego amigo” liburua Begoña Elorrietarekin

Hilabete honetan Tanttaka konpainiaren antzezlan bat izango dugu Klaret Antzokian: “Deje su mensaje después de la señal”. Antzeztokian lau emakumeren bizitza ezagutuko dugu, zeinak, haien arazoak aurrez aurre konpontzeko ezintasunaren aurrean, nahiago duten erantzungailu automatiko baten bidez aitortu. Azaroaren 16an izango da, 20:00etan. Aurrez hartutako sarrerek 6 euroko prezioa izango dute, eta, leihatilan hartutakoek, 8 eurokoa.

Begoña Elorrietak, balmasedar baten alabak, gure Kultur Etxea aukeratu zuen duela eiun batzuk bere liburu berria aurkezteko: “Fuego amigo”. Lan horretan Santos Lastagarai gaztearen istorioa kontatzen digu, zeina etxera itzultzen den gerratik bigarren aldiz, 1937ko Gabongauean. Euskal armadan aritu da borrokan, eta bertan, Legutioko, Gernikako, Saibigaingo eta Sollubeko izugarrikeriak ezagutuko ditu. Ondoren, matxinatuek erreklutatuko dute soldadu gisa, haren borondatearen aurka. Teruelgo batailatik ihes egin ostean, Bermeora itzultzen da, familiaren baserrira. Liburutegian topa dezakezu dagoeneko, emakume idazleen atalean. Dendetan ere eros dezakezu.

Abereh kontzertua Erik Berganza da Abereh proiektu musikalaren atzean dagoen pertsona. Azaroaren 17an aurkeztuko du bere azken diskoa Horcasitas Jauregian. “Laino eta belatz artean” da bere azken lanaren izenburua, rocka eta grunge akustikoa, zaratatik urrunduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe. 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa da.

Meza kantatua Kolitza abesbatzak musikarien zaindaria den Santa Zezilia ospatuko du, eta San Severino parrokian meza kantatua egingo du. Ez da kontzertu koral bat izango, aldizkari honen aurreko alean argitaratu genuen moduan. Azaroaren 24an, igandean, izango da.

“El viaje de Aixa” nobelaren aurkezpena Azaroaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, “El viaje de Aixa” nobela aurkeztuko da Kultur Etxean, Antropologian lizentziatutako eta migrazioetan aditua den Inma Roiz kazetariaren eta Rober Garay marrazkilari eta ilustratzailearen eskutik. Gure garaiko hasiera-bidaia bat da, non ehiztari batek eta neskato batek, historiaurreko mundu oldarkor eta izoztu batean, borroka egin behar duten bizirauteko, arriskuei aurre hartzeko duten gaitasuna erakutsiz. Liburua eskuragarri dago Maruri liburu-dendan.

Venancio Echevarríari buruzko hitzaldia Gehiengo osoarentzat nahiko ezezaguna den balmasedar baten berri emango digu Javier Campo Estebanek. Pertsonaia oso garrantzitsua izan zen Bizkaiko historian: Venancio Echevarría Cariaga. 1920. urte inguruan Bizkaiko Bankuko zuzendari nagusia izan zen, eta garai oso gogorrak bizi izan zituen, monarkia, errepublika eta gerra zibila ezagutu zituelako. Hitzaldia Kultur Etxean izango da azaroaren 21ean, 19:00etan.

IkasArt 2019 Horcasitas Jauregian, abenduaren 10era arte, IkasArt topaketaren bi erakusketa antolatuko dira. Horietako bat, “Egin behar dugu Tenemos que hacerlo” (Energia trantsizioa eta artea) izenburupean, EHUko hainbat fakultateren artean egindako ikerketa batetik sortzen da; izan ere, EHUn ikertzen ari dira nola arteak irudikatu dezakeen klima-aldaketaren arazoa. Bigarrena, “Sin rumbo fijo-Ensayos de gráfica contemporánea” erakusketa ibiltaria nazioarteko grafikoak biltzen dituen Mexiko eta Bizkaiaren arteko kolaborazio da. Obra guztiak ikusgai asteartetik igandera 11:00etatik 14:00etara.

“Balmaseda en América” libururaren azala

Julia Gómez Prietoren liburu berria Datorren azaroaren 28an, Julia Gómez Prieto historialariak bere liburu berria aurkeztuko du Kultur Etxean: “Balmaseda en América”. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta Ameriketan dirua irabazteko gure udalerritik munduaren beste puntara joan ziren indianoen familiarrak izango dira bertan. Abentura paregabe bat Juliak orrialde hauetan islatu duena. Ekitaldiaren ostean, ardoa eskainiko zaie parte-hartzaileei, giro lasaian hitz egiteko.

12/11/19 11:43


7

BALMASEDAKO III. ASTE KULTURALA Balmasedako Aste Kulturalaren hirugarren edizioa programazio indartsu batekin dator, eta ezohiko gonbidatuak izango ditugu.

Ostirala, abenduaren 13a 19:00etan: Euskal kulturari eta emakumeei buruzko hitzaldia Kultur Etxean. 21:00etan: “Hesian” taldearen kontzertu akustikoa Klaret Antzokian.

Proiektua, Alboan elkarteak Udalarekin batera antolatu duena, tokiko kulturaren eta euskararen aldeko apustua da, kalitatea azpimarratuz. Oraingo honetan abenduaren 11tik 15era bitartean ospatuko da, eta hau izango da programa:

Larunbata, abenduaren 14a 11:00etan: Larru-tailerra Kultur Etxean. 11:30ean: Munduko Arrozak 19:30ean: Inaxio Perurena eta Eguzki Dantza Taldea Horcasitas Jauregian. 21:00etan: Maria & Tribu Banda taldearen kontzertua Klaret Antzokian.

Asteazkena, abenduaren 11 19:30ean: Aurkezpena Kultur Etxean 19:30ean: “Inkontzientziatik ausardiara”, Onintza Enbeitarekin Kultur Etxean

Igandea, abenduaren 15a 12:00etan: “Balmaseda 3 dorre” bisita gidatua San Severino plazan. 17:00etan: Sun magoa Klaret Antzokian.

Osteguna, abenduaren 12a 19:00: “Naizen” adingabe transexualen familien elkartearen hitzaldia Kultur Etxean

Oharra: programazioak azken orduko aldaketak izan ditzake. Informazio eguneratua udalblogaren agendan argitaratuko da (balmaseando.eus).

LAGUNDU MUNDUKO ARROZAK ANTOLATZEN Aurten Munduko Arrozak festaren bigarren edizioa antolatzeko erronka dugu, kontuan hartuta lehena arrakastatsua izan zela partehartzearen aldetik.

Izan ere, parte-hartzea da gako-hitza: proiektuaren oinarria da. Munduko Arrozak festa bat da, eta antolakuntza eta programa zure esku daude. Dantzatu, abestu, aldarrikatu, jan... dena dago onartuta. Dena jokaera erasokor, xenofobo, sexista edo homofoboak izan ezik.

Ipuin kontalaria egingo da Etorkinen Nazioarteko eguna dela eta Immigrazio Sailak ipuin kontaketa bat antolatu du udal liburutegiekin batera, abenduaren 18an etorkinen nazioarteko eguna ospatzeko; aurten asteazkena izango da. Eneko Etxebarrieta liburutegian egongo da 18:30ean “Faustinarekin Mundu Hizkuntzetaratuz” ipuina kontatzeko, Faustinaren abenturak ezagutu nahi dituzten 5 urtetik gorako haurrentzat.

EUSKERA 233.indd 7

Haurren eskubideen aldeko fanzinea Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da, anaitasuna eta haurtzaroak munduan duen garrantzia aldarrikatzeko eguna. Eskubide horiek sustatzeko, Laura Peñak fanzine bat sortzeko tailer bat egingo du udal liburutegian, Immigrazio Sailaren laguntzarekin. Haur guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Horrez gain, egun horri erreferentzia egiten dion pankarta jarriko da udaletxeko balkoian.

Hartu parte dena giro positiboan garatu dadin, baita jardueretan ere. Bi parte-hartze bilera egingo dira, azaroaren 18an eta 25ean, zure iritziak entzuteko eta abenduaren 14an (ostirala) ospatuko den jarduera programara gehitu ahal izateko,. Hitzordua Gazte Txokoan izango da 18:30ean, eta ekarpena egin nahi duten pertsona eta elkarte guztiak daude gonbidatuta. Programari dagokionez, aurreratu dezakegu aurten paella erraldoia izango dugula, parte hartuko duten kuadrilla edo elkarteek prestatuko dituzten arrozez gain.

Haurrentzako ipuin-kontalaria BalmaBerria kultura-elkartearen eskutik, 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako ipuin-kontalaria izango dugu azaroaren 30ean (larunbata). Liburutegian izango da hitzordua. Egia esan, ahalik eta haur gehienek parte hartzea nahi dute; izan ere, aspalditik esaten da hiribilduan iratxoak dabiltzala, eta gogor lan egiten dutela gure liburutegiko apalak liburuz betetzeko. Agian, parte hartzera animatzen diren haur guztien artean lortuko dugu egunen batean iratxo horiek agertu eta munduarekin oraindik idatzi gabe dauden istorioak partekatzea. Euskaraz eta gaztelaniaz izango da, 12:00etan, eta ordu erdi inguru iraungo du.

12/11/19 11:43


8

JAIAK

SAN SEVERINO 2019RI BURUZKO OHAR BATZUK Emakume idazleen eguna

Putxera lehiaketaren irabazlea

XLIX. Nazioarteko Putxera Lehiaketa Antolatzaileak euriari adi egon ziren aurtengo San Severino jaietan, aurreikuspenak txarrak zirelako. Hala ere, eta jaietako egunen batean azken orduko neurriak hartu behar izan bazituzten ere, urriaren 23ko eguraldia ezin hobea izan zen. Zarrak Balmasedako Erreketaren aurkezpenean esan zuen moduan, zaindariak balmasedarrak zaindu zituen. Dagoeneko 49 urte dira lehiaketa hori egiten dela, eta aurten, berriro ere, babarrun-usainak hiribildua bete zuen, oholtza gainean sorpresak eta gonbidatu bereziak txandakatzen ziren bitartean. Ekitaldiaren aurkezlea Julian Iantzi izan zen, El Conquistador del Fin del Mundo (ETB) saioaren aurkezlea, eta Putxeraren Kofradiak antolatu zuen. Aurtengo edizioan, asteazkena izan arren, 164 putxera aurkeztu ziren eta kalitatea nabarmena izan zen, epaimahaiaren koordinatzaile nagusi Jose Mª Agirrek (La Roca del Fraile jatetxea) esan zuen moduan. Irabazlea Eva María Pérez Ortega izan zen, 91,99 punturekin; bigarren postua Dolo Legarrak lortu zuen, 90,768 punturekin; eta hirugarrena, berriz, Aitor Martínez Aspiazu izan zen, 90,316 punturekin. Raquel Pedrosak irabazi zuen Hiribilduko Historiaren Lehiaketa. Une hunkigarria bizi genuen Bilboko Athletic Club taldea ohorezko kofrade izendatu zutenean. Taldearen izenean, Aitor Elizegi presidentea, Iribar eta Genuine ligako atezaina, Javier Barrutia balmasedarra, etorri ziren. Javi Sierra, El Capricho de Baco jatetxeko sukaldari eta ETBko Juego de Cartas saioaren aurkezlea oholtzara igo zen bere izendapena jasotzeko. Aurten bildutako diru guztia La Cuadri del Hospi elkarteari eman zaio. Onintza Enbeita bertsolariak esan bezala, putxeretan babarrunak baino askoz gehiago dago. Eskerrak eman nahi dizkiegu egun hori posible egin zuten pertsona guztiei.

Idaztea bizitzea da. Horixe sentitu genuen urriaren 20an, emakume idazleen egunaren ospakizunean, udal-liburutegian. Jardunaldi horretan, beste behin, emakumeen ahalduntzeaz jabetu ginen, idazkeraren bidez, komunikaziorako funtsezko ekintza dena. Edozein mezu motatan, liburu batean edo tweet batean, erregistro horiek gure askatasunen garapenaren parte dira, emakumeen gaitasun eta trebetasunen adierazgarri bat. Gure helburua bete genuen: emakume idazleen jarduera ikusaraztea eta aldarrikatzea. Batez ere, gure herrikoak direnena: Maribel Tellaeche, Rosa Gómez Pereda eta Itziar Salaberri, edo familiak herriarekin lotzen dituztenenak, adibidez, Begoña Elorrieta. Gainera, gure errealitatearekin lotura duten guztiak gonbidatu genituen: Julia Gómez Prieto, Blanca Sarasua, Garbiñe Mendizabal eta Laura Morán. Gure idazleek beren “ogibideari” buruz hitz egin zuten, idazkerarekin duten harremanari buruz, bakoitzaren esperientzia, ideia, ikuspegi eta sentimenduetatik abiatuta. Mª José Fernández Barcenilla zinegotzi moderatzaileak agurra egin zuen eta ekimenari hasiera eman zion, ekitaldia bere osotasunean gertakizunen, praktiken eta gaitasunen jario jarraitua izan zedin, bakoitzak nahi zuen guztia adieraziz. Ederra izan zen bertaratutako beste emakume batzuk parte hartzera animatu izana. Saioa motz geratu zen. Emakumezkoen kalejira itxaroten ari zitzaigun, eguraldi txarra bazen ere, gogoz. Jardunaldi aktiboa egin genuen, batez ere Mujeres Poetas, BalmaBerria eta Mariorratzen ekarpenei esker. Plazer eta aldarrikapen handia izan zen gure komunitatearen soinu espazioa okupatzea. Orain jardunaldi gehiago ditugu aurretik, beste eginkizun batzuk, eta datorren urterako ospakizuna prestatu behar dugu, emakume idazle gehiagorekin, gutxi batzuk gehiagorekin; elkarrekin, gogoz eta tinko. María Francisca Dapenak esango zuen bezala, “y más/ y mucho más seducidas”, emakume idazleen eskutik. Irati S. Inoriza

Trialaren podiuma

Las Laceraseko XXIX Triala Urriaren 27an, San Severinoko XXIX Triala egin zen Las Lacerasen; MotoClub Kolitza taldeak antolatu zuen eta Euskadiko eta Bizkaiko Txapelketarako baliozkoa izan zen. Eguzkia izan genuen lagun triala egin zen egun osoan zehar, eta guztira 58 pilotu egon ziren gure herriko ingurune naturalaz gozatzen. Tokiko etorkizun oparoko gazteek emaitza ona lortu zuten. Markel Argüeso Nietok 16. postua lortu zuen TR3 kategorian eta Ugaitz Ibarra Leiceak haurren kategorian irabazi zuen. Trial proba horren ondoren, hainbat putxeratan eta su motelean prestatutako babarrunjatea egin zen. Bazkari horretan, herriko gastronomia dastatu ahal izan zuten pilotuek eta beraiekin joandakoek. MotoClub Kolitza taldeak eskerrak eman nahi dizkie triala posible egin duten guztiei. Triala Udalaren laguntzarekin egin da, kolaboratzaileekin, eta batez ere, Sandra Fernández Kiroletako eta Gazteriako zinegotziaren laguntzarekin; azken hori, sari banaketan egon zen. Trialaren antolatzaileak

Emakume idazleen eguna. Argazkia: Javier Barrutia

EUSKERA 233.indd 8

12/11/19 11:43


BERDINTASUNA

9

AZAROAREN 25A, “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

Gustatuko litzaiguke azaroaren 25a ez oroitzea indarkeria matxistarekin lotutako egun moduan; horrek esan nahiko luke gizarteko gaitz hori desagertu egin dela. Baina gaur egun oraindik ere jarraitzen duenez, urteko egun guztietan haren aurka borrokatzea besterik ez zaigu gelditzen. Arazoari ikusgarritasun handiagoa emateko, Berdintasun Sailak honako programa prestatu du Osteguna, azaroaren 7a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin lotutako adierazpen instituzionala onetsi zuen Osoko Bilkurak, zeina udal-blogean egongo den argitaraturik oso-

osorik azaroaren 25a arte. Ostirala, azaroaren 22a Sentsibilizazio-jardunaldia (Puntu Lilaren, diruzorroen eta boligrafoen banaketa) Emakumearen Etxean. Azaroaren 25a: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna Emakumeenganako indarkeriari EZ esateko ekintza kolektiboa. Balmasedako herritar guztiei beren etxeetako leihoetan puntu lila ipintzeko gonbita egiten zaie. Emakumearen Etxean eskura dezakete, eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren sinboloa da. 9:30ean eta 11:00etan: “Munduko Andreak” Klaret Antzokian, Zubi Zaharra Ikastolako eta Balmaseda BHIko DBHko ikasleentzat. Munduan zehar, gizarteak ez ditu berdin tratatzen gizonak eta emakumeak. Saio honetan errealitate ezberdinak ikusiko ditugu, eta, batzuetan

barrez eta bestetan sufrituz, horien azalean ipiniko gara, funtsean ez baitira hain ezberdinak, eta haien inguruabarrak hain urrunekoak. 18:00etan: Protesta-kontzentrazioa San Severino plazan Ostirala, azaroaren 29a 17:30ean: “La igualdad es el antídoto de la violencia Machista” hitzaldia. Hizlaria: Garbiñe Mendizabal soziologoa. Emakumearen Etxean. Sarrera doakoa. Azaroaren 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata)e Autodefentsa feministako ikastaroa: Ostiralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:30etik 19:30era. Doako izen-ematea Emakumearen Etxean (plaza mugatuak). Aurreko urteetan bezala, tratu onei buruzko tailerrak egingo dira, berdintasunerako hezkuntzarako, ikastetxeetan.

HAURRESKOLA EZAGUTZEN AL DUZU? Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortzen diren 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira, eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko. Balmasedan 4 gela ditugu Gelak Haurren gehienezko kopurua: 0 urtekoen gela 8, Urte 1ekoen gela 13, 0tik urte 1era bitartekoen taldekatzea 10 Ordutegiak: sarrerak irteerak 7:30 – 10:00 11:30 - 14:45 11:30 -11:45 12:45 – 13:00

EUSKERA 233.indd 9

12:45 -13:00 14:45etatik aurrera Kuotak errenta maila eta 8 edo 5 orduko zerbitzua eskatzen den araberakoa izango da. Gainera, bi neba-arrebak edo gehiago baldin badatoz, kuota bakarra ordaindu behar dute. Matrikulazio hiru epe daude: · Maiatzaren 2tik 10era, irailean, urrian edo azaroan hasteko. · Urriaren 1etik 9ra, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko. · Urtarrilaren 7tik 13ra, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko. Haurreskolan betetako plaza-kopurua %75ekoa edo txikiagoa bada, izena emateko epea etengabe egongo da irekita. Informazio gehiago Haurreskolan bertan (Presa Encimera 7) edo zenbaki honetara deituz: 946 800 762.

Haurreskola

12/11/19 11:43


10

UDAL INFORMAZIOA

URRIAREN 25EKO EZOHIKO OSOKO BILKURA

Elikagaien Bankuaren Bilketa Erraldoia Aurten, Bizkaiko Elikagaien Bankuak Gabonen aurretik egiten duen Bilketa Erraldoia azaroaren 22an eta 23an izango da. Behartsuenentzat janaria eman nahi baduzu, gerturatu Balmasedako edozein supermerkatutara eta egin donazioa.

Telelaguntza, mugikorretik ere erabilgarri Orain ez da beharrezkoa telefono-linea finkoa izatea Telelaguntza zerbitzua eskatzeko. Telelaguntza adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta mendekotasun handia duten pertsonei laguntzeko zerbitzu publiko bat da. Horren bidez, premia edo larrialdiren bat sortzen bazaie, behar diren baliabide teknologiko eta sozialak mobilizatzen dira. Orain, linea mugikorra bakarrik duten pertsonek ere eska dezakete zerbitzu hori. Informa zaitez Gizarte Ekintza zerbitzuan.

Zeuk esan: haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoa Gogorarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “116 111 ZEUK ESAN” zerbitzua eskaintzen duela 2010etik. Telefono-zenbaki horren xedea da haur eta nerabeei laguntzea, eta doakoa da. Zerbitzua anonimoa da eta deiek ez dute arrastorik uzten fakturan. Telefono-zenbaki horretara deituz gero, profesional adituen talde batek erantzuten die haurren eta nerabeen kontsultei, eta orientazioa, aholkularitza edo informazioa ematen die kezka edo interesa sortzen dien gaiaren inguruan. Horrez gain, helduek ere erabil dezakete zerbitzu hori (gurasoak, irakasleak…), beren inguruko haur edo neraberen bat babesik gabe dagoela dakitenean edo horren susmoa dutenean, eta nola jokatu ez dakitenean.

EUSKERA 233.indd 10

1 CLIren aldeko botoekin, EHBilduren aurkako botoarekin eta Talde Sozialistaren eta EAJren abstentzioekin, onartu egin zen ezohiko osoko bilkura horretako puntu bakarra: hirialtzarietako eta bide-garbiketako kontratuaren esleipena. Kontratua lizitatu ondoren, bi enpresa aurkeztu ziren, Urbegi Servicios Medioambientales SL eta Ascán Servicios Urbanos SL, eta 84,83 eta 97,84 puntu eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Horrenbestez, kontratua Ascán enpresari esleitu zaio. Kontratuak

600.079,29 €-ko balioa du (gehi BEZa) eta bi urteko iraupena, nahiz eta bi aldiz luzatu ahal izango den (aldi bakoitzean beste urtebetez). Osoko bilkuraren bideo osoa Udalaren webgunean ikus daiteke: Balmaseda.eus. Hurrengo ohiko osoko bilkura abenduaren 5ean egingo da (osteguna), 18:30ean. Beti bezala, udaletxeko lehen solairuko osoko bilkuren aretoan izango da.

AZAROAREN 7KO OHIKO OSOKO BILKURA 1 2019ko urriaren 3ko, 15eko eta 25eko bilkuren aktak aho batez onartu ziren. 2 Jarraian, 2019ko hirugarren hiruhilekoko ordainketen batez besteko epearen berri eman zen. Epe hori 13,31 egunekoa da. Beste hiruhileko batzuekiko igoera Horcasitas jauregiaren konponketen azken fakturei dagokie, ez baitira ordaindu obrak amaitu arte. Faktura hori kontuan hartu gabe, batez besteko epea 3 egunekoa izango zatekeen, beste hilabete batzuetakoaren antzekoa. 3 2020rako ordenantza fiskalak osoko bilkura honetan onartu ziren. Informazio osoa aldizkari honetako 2. eta 3. orrietan jasota dago. 4 Aho batez onartu zen 127. EPMren 19. lursailaren emakidaren titulartasun-aldaketa. 5 Talde guztiek aldeko botoa eman zioten Balmasedako Udalaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko hitzarmenera atxikitzeari. Ur-hornidurako bigarren mailako sarea kudeatzeko, mantentzeko, ustiatzeko eta birjartzeko zerbitzuak Partzuergoak eskainiko ditu hemendik aurrera, Udalsareak erakundeak eskaini ordez. 6 EH Bildu abstenitu egin zen eta gainerako talde politikoek aldeko botoa eman zioten Hiri Hondakinak Tratatzeko Zerbitzua eskaintzeari buruz Bizkaiko Foru Aldundiarekin eginiko hitzarmena onartzeari. HHSen bilketa Enkarterriko Mankomunitateari transferituta egon arren, egiari zor, edukiontzi zuriak eta horiak Udalak kudeatzen ditu zuzenean, eta, beraz, Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu behar da legealdi bakoitzaren hasieran. 7 Aurreko puntuko boto-korrelazio berbera izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lankidetzarako oinarrizko hitzarmen bat onartzeko, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean lankidetzan aritzeko. Polizien Lege berriaren

ondorioz, Eusko Jaurlaritza eta udalak lankidetza-hitzarmenak sinatzen ari dira zerbitzua hobetzeko eta bi polizia-talde horien arteko baliabideak hobeto erabiltzeko. Akordio nahiko orokorra da; horrenbestez, etorkizunean hitzarmen zehatzago bat sinatzea espero da, gure udalerriko premiei eta errealitateari egokitua. 8 Aho batez, ez zen onartu ADIFek aurkeztutako proiektuko soluzio teknikoa, Matallana-Balmaseda lineako 283/214 KPko trenbide-pasagunea kentzeko. Pentsatutako guztia segurtasunerako onuragarria izango zela pentsatu arren, guztiz aurkakoa gertatu da eta, herritarrek eskatuta, trenbide-proiektu hori atzera bota da. 9 Lehen zatiko azken puntua ere aho batez onartu zen. Hain zuzen, kontratazio-mahaia aldatzeari buruzkoa izan zen. Iñaki Estefanía gehitu zen, Bulego Teknikoko egungo teknikaria, udal-arkitektoaren ordezkari gisa. 1 Udalbatzan ordezkaritza duten talde guztiek onartu zuten azaroaren 25eko erakundeadierazpena. Agiri horren xedea da argi uztea Balmasedako Udala lanean ari dela eta lanean jarraituko duela emakumeenganako indarkeriaren aurka, behin betiko ezabatzea lortu arte. Adierazpena Udalaren blogean argitaratuko da azaroaren 25ean bertan eta osoko bilkuraren bideo osoan egongo da eskuragarri, Udalaren webgunean. 2 Azkenik, EAJk 5 eskaera eta 10 galdera egin zituen.

12/11/19 11:43


11

MERKATARITZA ETA ENPLEGUA

BERRITU ZURE ERAKUSLEIHOA Azaroan merkatariei zuzendutako tailerren ziklo bat egingo da. Horien bidez, behar dituzten tresnak eta baliabideak eman nahi zaizkie, beren erakusleihoei etekin handiagoa atera diezaieten, modu berri eta profesionalean. Hain zuzen, tailer hauek egingo dira: · Ikusmen-pertzepzioa eta espazioaren antolamendua: 2 ordu. · Argia eta espresioa erakusleihoan: sakontasuna lortu: 2 ordu. · Erakusleihoa markaren irudi gisa: 2 ordu.

Hartu parte Balmasedako Gabonetako kanpainan Balmadendak Gabonetako kanpainan sartu ditu hemendik urte bukaerara arte antolatutako jarduerak. Kanpaina horren helburua da tokiko merkataritza ezagutaraztea, modu berri batean, eta urteko egun berezi horietan erosketak udalerrian egin daitezela sustatzea. Gabonei ongietorria egiteko ekitaldi origi-

Horrez gain, aholkularitza pertsonalizatua emango zaie prestakuntza-zikloa osatzen duten merkatariei. Tailerrak azaroaren 14an, 15ean eta 22an egitea aurreikusten da, 15:00etatik 17:00etara. Interesatzen bazaizu, deitu 946801002 telefono-zenbakira edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: odc@balmaseda.eus (Mirenla).

nal bat egingo da eta Gabonetako dekorazio berezi-berezia jarriko da, hiribilduko kaleetan giro magikoa sortzeko. Ekimen horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak laguntzen ditu diruz. Zure saltokia ez bada elkarteko bazkide, baina jarduera horietan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Balmadendarekin, 946800738 telefono-zenbakira deituta (Juanan).

Gordexolako azoka Gordexolak gonbidapena egin digu bere Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azokara bertaratzeko; abenduaren 1ean izango da. Bertan, artisautza-, elikadura- eta errementaritza-produktuak izango dira ikusgai eta salgai.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

EUSKERA 233.indd 11

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

12/11/19 11:43


12

KIROLA

Hiru neska txapeldun! Kirolak hiribildua poztasunez betetzen jarraitzen du. Azaroaren 2an eta 3an kirol-ekitaldi handi bat egin zen kiroldegian, Balmasedako Saskibaloi Taldearen eskutik: Euskadiko eta Nafarroako Lurralde Selekzioetako Txapelketa, kadeteen kategorian. Giro aparta bizi izan zen Errotarenan. Zalantzarik gabe, ordea, bi kirol-jardunaldi bikain horietatik azpimarragarriena izan zen ikustea hiru neska balmasedarrek lortu dutela Euskadiko Saskibaloiko txapeldunen titulua: Irunek, Amarak eta Leirek. Zorionak aparteko hiru neska horiei!

Lehenengo postuak Aimar Orrantiarentzat Aimar Orrantia zoriondu nahi dugu. Azaroan lehenengo postua eskuratu du Legazpiko ziklo-krosean, hirugarren izan da Berrizen eta Enkarterriko lehenenegoa eta 12. postua Karrantzako ziklo-krosean (Espainako koparen probatariko bat), kadeteen kategorian. Ziklismoaren etorkizuna balmasedarra da!

Balmasedako VIII. Itzulia martxa herrikoia Balmasedako Mendi Taldeak Balmasedako Itzulia martxa herrikoia antolatu du abenduaren 15erako. Aurten, probaren VIII. edizioa izango da eta helburu du inguratzen gaituen natura ezagutzea eta kirol eder horretan parte hartzea, hau da, mendi-ibilietan.

EUSKERA 233.indd 12

Ibilbidea

BALMASEDA-ZALLA-BALMASEDA HERRI KROSA Abenduaren 1ean, Balmaseda-ZallaBalmaseda Herri Krosaren beste edizio batez gozatzeko aukera izango dugu. Proba hori III. Kon Sports Challenger lehiaketan sartzen da. Pedro Galarzak 1991n sortutako atletismoproba hau antolatu gabe egon zen urte luzez, baina 2011n berriro martxan jarri zen, inoiz baino indar gehiagorekin, Zallako eta Balmasedako udalei, Balmasedako Txirrindularitza Elkarteari eta Zallako Txirrindularitza Elkarteari esker. Ordutik, irteera eta helmuga txandaka egiten dira Enkarterriko bi udalerrietan; bada, aurten gure hiribilduan izango dira. Korrika egitea atsegin baduzu, erreserbatu zure dortsala ahalik eta azkarren; ez utzi azken momenturako. Azaroaren 18ra arte, izen-emateak 14 euro balioko du; azaroaren 19tik 29ra, biak barne, 17 euro; eta probaren egunean bertan, 20 euro. Dena den, probaren egunean izena eman ahal izango duzu soilik leku libreak badaude, gehienez 500 korrikalarik har baitezakete parte. Balmaseda-Zalla-Balmaseda lasterketa 14.000 metrokoa da, eta 11:30ean hasten da. Lehen 6,5 kilometroen ondoren, Zallan, anoapostu bat egongo da atletentzat, eta likidoa hartzeko beste postu bat helmugan. Lasterketa Balmasedako San Severino plazan hasiko da, Zalla aldera joango da BI-636 errepidetik eta La Herrera auzora desbideratuko da (131 m). Bertan, probaren lehen 3,5 kilometroak egindakoan (127 m), lehen igoera hasiko da; hain zuzen, 155 metrotara igo beharko da 700 metro baino gehixeagoko distantzian, Gobeo auzoraino. Gora iritsitakoan, jaitsiera handi bat hasiko da, Ibarra auzora iritsi arte (5,5 kilometro); bertan, bi zuzengune luze egin ondoren,

Zallako herrigunera sartuko dira partehartzaileak (93 m), hortik San Migel plazara joango dira eta berehala esango diote agur Zallako herriguneari. Ondoren, igoera etengabe eta luze batekin, korrikalariak Otxaran auzora joango dira (148 m); bertan, dagoeneko ibilbideko 9,5 kilometro eginda, 800 metroko zuzengune luze bati ekingo diote. Horren amaieran hasten da, hain zuzen, gure herri-krosaren ibilbideko bigarren igoera garrantzitsua. Gutxi gorabehera 750 metro igo ondoren, Malabrigo auzora iritsiko dira, lasterketaren 11. kilometroan (213 m.). Zenbait gorabeheraren ondoren, jaitsiera handi bat hasiko da, Balmasedara sartzeko zuzengunera arte (146 m.); horren amaieran egongo da XVI. edizio honetako helmuga.

XV. Zalla-Balmaseda-Zalla Herri Krosa 11:00etan adin guztietarako lasterketa herrikoi bat egingo da. Proba hori ez da lehiaketa izango, eta helburua da Balmasedako kaleetan zehar korrika egiteko aukera ematea adin guztietako pertsonei, kirol-arloan eredua emanez herriko txikienei. Lasterketa herrikoia 400 metrokoa izango da eta ez da ezer ordaindu beharko. Nolanahi ere, izena eman beharko da azaroaren 28a baino lehen; horretarako, zenbait datu bidali behar dira antolatzaileen webgunetik deskarga daitekeen excel batean (izena, abizenak, adina, sexua eta dagokion kirol-elkartea edo ikastetxea). Proba horretan parte hartzen duten guztiek sari berdina jasoko dute. Informazio gehiago: crossbalmasedazalla@ gmail.com.

12/11/19 11:43


13

BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

AGENDA

IkasArt 2019 Abenduaren 10era arte, asteartetik igandera, 11:00-14:00, Horcasitas jauregia Zinema: “La trinchera infinita” Aza. 15, 20:00; aza. 17-18, 19:30; Klaretean Pentsiodunen manifestazio handia Azaroaren 16an, Bilbon Antzerkia: “Deje su mensaje después de la señal” Azaroaren 16an, 20:00, Klaret Antzokia Kontzertua: Abereh Azaroaren 17an, 19:00, Horcasitas jauregia Munduko Arrozaren antolakuntza Azaroaren 18an eta 25ean, 18:30, Gaztetxoko Fanzine-tailerra Azaroaren 20an, 18:30, Liburutegia Venancio Echevarriari buruzko hitzaldia Azaroaren 21ean, 19:00, Kultur Etxea Elikagaien Bankuaren Bilketa Erraldoia Azaroaren 22an eta 23an, supermerkatuak Aurkezpena: “El viaje de Aixa” Azaroaren 22an, 19:00, Kultur Etxea Zinema: “Estafadoras de Wall Street” Aza. 22, 20:00; aza. 23, 22:30; aza. 24 eta 25, 19:30; Klaret Antzokia Zinema: “Maléfica. Maestra del Mal” Aza. 23, 19:30; aza. 24, 17:00; Klaret Antzokia Meza abestua Azaroaren 24an, San Severino eliza Bizkaia isilik Azaroaren 27an, 19:30, San Severino plaza Azaroak 25 Jarduerak azaroaren 22tik 30era Aurkezpena: “Balmaseda en América” Azaroaren 28an, 19:00, Kultur Etxea Balmaseda-Zalla-Balmaseda Herri Krosa Abenduaren 1ean, 11:30, San Severino plaza XV. Familiako Kros Herrikoia Abenduaren 1ean, 11:00, San Severino plaza III. Kultur Astea Abenduaren 11tik 15era Balmasedako VIII. Itzulia martxa herrikoia Abenduaren 15ean, Mendi Taldea Ipuin-kontalaria, Migratzaileen Eguna Abenduaren 18an, 18:30, Liburutegia

Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltzak, betaurrekoak, zigarro-kaxa eta diruz beteriko diruzorroa.

Aholkularitza Juridiko Emakumeen Etxearen doako aholkularitza juridikoaren hurrengo ordutegiak: · Azaroak 18 eta abnduak 2 eta 16, astelehenak, 9:30etik 12:30era. · Azaroak 26 eta abenduak 19, astearteak, 16:30etik 19:30era.

EUSKERA 233.indd 13

LANA -Gitarra irakaslea behar da eskola partikularretarako. 687 052 727. -Pertsona serio eta arduratsuak behar dira jendaurrean lan egiteko. Arratsaldetan eta asteburuetan. Soldata: 900 € + Gizarte Segurantza. 699 363 178. -Cambridgeko Unibertsitateko tituludun batek ingeles-klaseak eskaintzen ditu. 635 717 039.

SALMENTA -Etxe adosatua saltzen da Villanueva de Mena herrian. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. villakolitza@ gmail.com.

KZguneko ikastaroak Azaroko ordutegia: 9etatik 13etara. Abenduko ordutegia: 16etatik 20etara. -Libreoffice Writer. Sortu zure testu-dokumentuak: azaroaren 19-22ra, 11etatik 13etara. -Antolatu zure bidaia: azaroaren 25ean eta 26an, 11etatik 13etara. -Eusko Jaurlaritza zure smartphonean: azaroaren 28an eta 29an, 11etatik 13etara. -Twitter zure smartphonean: abenduaren 2an eta 3an, 18etatik 20etara. -Instagram. Argitaratu zure argazki eta bideo onenak: abenduaren 4an eta 5ean, 18etatik 20etara. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: abenduaren 19an eta 20an, 18etatik 20etara.

Azken ordua: Irati Inorizaren erakusketa Cuencan Irati Inoriza balmasedarrak, Abel Jaramillorekin batera, “Seguir, Seguir. Hacer lo siguiente” erakusketa aurkeztuko du Cuencako Laboratorio Lamosa espazioan, azaroaren 22tik aurrera. Etxeparek eta Bilbao Arte Fundazioak diruz lagundutako proiektua da. Bi artistek proposatzen digutena lan-prozesuetatik eta haien artean topatzen dituzten konexio-puntuetatik abiatzen den elkarrizketa bat da. Bi ideiatan oinarritzen dira: gorputzaren biziraupena esperientzia moduan eta irudiaren biziraupena erregistro moduan.

Euskarazko jarduerak familian Azaroaren 8an, hasiera eman zitzaion Gurasolagun proiektuaren ikasturte berriari, Asier Kidam magoaren ikuskizunarekin, gure Kultur Etxean. Berbalagun ekimenetik sortutako Gurasolagun proiektuaren helburua da jarduerak antolatzea familiek euskaraz gozatu ahal izateko. Horretarako, txiki eta nagusiek parteka ditzaketen mota guztietako jarduerak burutzen dituzte, Gurasolagun pasaportea lortzeko eta ikasturte-amaieran sari interesgarriak jaso ahal izateko. Informazioa: 671 070 044.

12/11/19 11:43


14

BESTELAKOAK

BALMASEDAKO ZERBITZUEI LOTUTAKO BERRIAK

Ane Suárez bere kontsultan

TxakurTxulo, txakurrentzako ile-apaindegi mugikorra

Ara Fisioterapia

Ane Suárez Fontechak Ara Fisioterapia zabaldu du berriki, Presa Encimera 1 helbidean. Izenak berak adierazten duen moduan, fisioterapia-tratamendu orokorrak eskaintzen ditu, baina baita psikoneuroimmunologia klinikoko tratamenduak ere (PNI). Zientzia integratzaile hori zertan datzan azaltzeko, adibide erraz bat eman digu: norbait mendian erortzen bada eta zaintiratu bat egiten badu, fisioterapia-tratamendua behar izan dezake bere gorputzak egiten duen sendatze-prozesu naturalaren ostean. Gertakari isolatu bat da eta arrazoia bakarra da: erorikoa. Alabaina, beste norbaitek hilabeteak badaramatza bizkarreko minarekin, beharrezkoa izango da horren arrazoiak aztertzea. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke, eta ez soilik arazo fisikoekin lotuak. Adibidez, min hori eragin diezaiokeen lan estresagarri batean hasi da? Zure mina era batekoa edo bestekoa izan, Anek lagunduko dizu. Bere kontsultan, giro eroso eta lasaia eskaintzen du, presarik gabea, eta tratamendu pertsonalizatua ematen du. Ikuspegi orokorra kontuan hartzen du, baina kasuan kasuko pazientearen ongizatea du xede.

EUSKERA 233.indd 14

Muebles Plazako taldea Ara Fisioterapiak ordutegi hau du: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 16:00etara; eta astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago webgunean (www.arafisioterapia.es), Facebooken, Instagramen edo 688 721 899 telefono-zenbakian.

Muebles Plaza enpresak Eduardo Abásolorekin hasi du sukaldeen proiektu berria Muebles Plaza enpresak (Koke, César eta Mª José Plaza) diseinuzko sukaldeen atal berria ireki du, Eduardo Abásoloren eskutik. Muebles Plaza enpresa altzarien munduan 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen familia-negozioa da. Berritu egin da, baina kalitate onena eskaintzen jarraitzen du estilo guztietan (modernoa, gaztea, integratua, neurrikoa...) Eduardo Abásolorekin egin duten sukaldeen proiektuari esker, Balmasedan kalitatea, zerbitzua, diseinua eta zure etxebizitzarako aholkurik onenak eskainiko dizkizute. Diseinua eta muntaketa doan.

TxakurTxulo, txakurrentzako ile-apaindegi mugikorra Irailaren 30ean abian jarri zen TxakurTxulo, etxez etxeko txakurrentzako ile-apaindegia. Zerbitzua martxan jarri duen Paloma San José gazte ekintzaileak apain-apain jartzen ditu arraza guztietako txakurrak. Modu askotara mozten die ilea; besteak beste, stripping teknika erabiltzen du ile gogorrenentzat. Gainera, kalitate oneneko produktuak erabiltzen ditu beti. Palomak behar dituzun aholku guztiak emango dizkizu, eta zure maskota ezin hobeto zainduko du. Saioak banakakoak dira, animaliak ahalik eta estres gutxiena izan dezan, eta zerbitzu guztietan azazkalak ere mozten zaizkie, beharrezkoa bada. Gure eskualdean edo inguruetan bizi bazara eta Paloma kontratatu nahi baduzu, deitu 633 593 166 telefono-zenbakira. Facebooken edo Instagramen izan dezakezu bere promozioen berri. Une honetan, lehen 50 bezeroek opari bana jasoko dute.

12/11/19 11:43


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.