DOAKO ALEA - ALE KOPURU: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA
7.750.000€ INGURU 2020KO UDALAURREKONTURAKO
EUSKERA 236.indd 1
11/2/20 15:00
2
AZALEAN
7.750.000 EURO INGURU 2020KO UDALAURREKONTURAKO 2020. urterako aurrekontua 7.748.538 eurokoa da, 2019. urtean baino % 1,96 gutxiago. Aurrekontuaren jaitsiera horren arrazoiak hauek dira: lehenik, 2019an Balmasedako Udala Enkarterriko Mankomunitateari atxikitzeko prozesua amaitu da, eta, bigarrenik, 2019an Euskara eta Gizarte Ekintzaren zerbitzuaren transferentzia osoa egin da Mankomunitatera. Aurrekontuak betetzen du gastuaren egonkortasunari, defizitari eta gastuaren mugari buruzko araudiak ezartzen duena.
Diru-sarrerak Aurrekontu zuhurra da, diru-sarrerei dagokienez, batez ere kontuan hartzen bada ordenantza fiskaletan onetsitako tasa eta zergen murrizketa; hala ere, diru-sarreren jaitsiera ez da % 2ra iristen. Zuzeneko zergek behera egin dute, ordenantza fiskaletan onartutako OHZren % 14 inguruko murrizketa dela eta. Halaber, tasei dagokienez, diru-sarrera gutxiago aurreikusten dira, igerilekuaren eta kiroldegiaren erabileragatik diru gutxiago bildu baita. Diru-sarrerak gutxi gorabehera % 25 murriztuko dira, 2019ko hasierako aurrekontuaren aldean; benetan izandako diru-bilketarekin erkatuta, murrizketa % 39koa izango litzateke. Hirugarren jaitsiera garrantzitsua baso-aprobetxamenduari dagokiona izan da, eta sektore horretan % 12,5 gutxiago aurreikusten da, hau da, 200.000 eurotik 175.000 eurora. Gainerako diru-sarreren aurreikuspenak aurreko aurrekontuetakoen ildotik doaz. Nabarmendu behar da Udalkutxaren ekarpenaren (Bizkaiko Foru Aldundiak udal bakoitzari ematen dion dirua) inguruko aurreikuspenak onak direla eta ia-ia aurrekontuko diru-sarreren % 70 dira. 2020. urterako 5.401.138 euroko zenbatekoa aurreikusten da (2019. urtean 5.209.737 euro ziren), eta, hortaz, 191.401 euro gehiago dira; bestela esanda, % 3,67 gehiagoko ekarpena. Gehikuntza horrek tasa eta zergen bidezko diru-sarreren jaitsiera apur bat arintzen du.
Gastuak 2020. urterako gastuen aurreikuspenari dagokionez, zuhurtasuna eta gastu arruntari eustea izan dira irizpideak, batez ere kontuan hartzen bada gobernu talde berriaren lehenengo aurrekontua dela.
EUSKERA 236.indd 2
Gastuak kapituluka aztertuko ditugu: · 1. kapitulua (langileen gastuak) % 6,62 gutxitu da, funtsean Euskara eta Gizarte Ekintzako langileen lekualdaketagatik. Bestalde, kapitulu horren zenbatekoa kalkulatzean, kontuan hartu da 2020. urterako soldataren igoera % 2koa izango dela. Kapituluaren zenbateko osoa 2.547.466,05 euro da, guztiaren % 32,88. · 2. kapituluaren (ondasunak eta zerbitzuak) zenbatekoa 3.053.534,69 euro da, hau da, aurrekontuaren % 39,4. Arlo bakoitzaren beharrizanak hartu dira kontuan, eta gastuari eustea eta gastua kontrolatzea erabaki da, diru-sarrerak gutxituko baitira. Kale-garbiketaren zerbitzua da gehien aldatu dena, zenbatekoa igo eta 117.462,13 eurora iritsi baita. Hilerriko obretarako partida ere handiagoa da, baita turismo-jardueretako partida ere (Basquetxok, kafe eta txokolatearen azoka). Gainera, aurrekontua murriztu arren, gizarte eta kultur arloko partidak mantentzen dira. Azkenik, herritarren partaidetzarako partida handitu da. · 3. kapituluan (finantza-interesak) eta 9. kapituluan (finantza-pasiboak) jasota dago maileguak direla-eta ordaintzen dena. Ez da aparteko amortizaziorik aurreikusten, eta zenbatekoak 2019. urtekoen antzekoak dira. 2020. urtea da Errotarena kiroldegiaren mailegua (311.000 €, aurrekontuaren % 4) amortizatzeko azken-aurreko urtea. Gastu horiek beharrezkoak dira Udalaren ohiko funtzionamendurako eta ordaindu gabeko maileguen ordainketa-konpromisoetarako. Lau kapitulu horiek aurrekontuaren % 76 baino gehiago dira; gainontzekoa transferentzia arruntetarako eta inbertsioetarako da, alda daitezkeen jarduketak baitira. · 4. kapituluan (transferentzia arruntak) partida % 15,20 gehitu da 2019. urtekoaren aldean, eta hazkunde hori gertatu da, batez ere, Mankomunitatera transferentzia gehiago egin direlako, hari atxikitzeko prozesu osoa amaitu baita. Aurrekontua gutxitu bada ere, kapitulu horren partidarik garrantzitsuena, Enplegu Plana, 500.000 eurorekin mantentzen da. Gehitu diren partiden artean daude BalmasedAbian elkarteari edo Elikagaien Bankuari emandako dirulaguntzak. Partida berriak agertu dira, hala nola Abeltzainen Elkarteari edo Mariorratz-i emandako dirulaguntzak. Gizarte eta kultur taldeentzako gainerako dirulaguntzak 2019an bezala geratzen dira. Kapitulu hau aurrekontuaren % 18 da, eta partida horretako dirua Balmasedako herritarrei itzultzen zaie laguntza eta dirulaguntzen
bidez, zuzenean nahiz elkarte eta erakundeen bitartez. · Amaitzeko, 6. kapitulua (inbertsioak) murriztu egin da, iaz gertatu zen bezalaxe. Guztira, 15.683 euro gutxitu da, hau da, % 3,54. Kapitulu honetan sartuko dira, ahal den neurrian, herritarren partaidetzaren bidez egindako ekarpen batzuk; adibidez, San Juan elizaren teilatuaren konponketa-lanak, Kultur Etxearen proiektorearen aldaketa, padel-pisten proiektuari berriro ekitea, Gazteluko Muinoaren proiektuarekin eta Life proiektuarekin jarraitzea, Horkasitas Jauregia egokitzea, eta, nola ez, kiroldegi eta ikastetxeetarako inbertsioak.
Herritarren partaidetza Abenduaren 5eko osoko bilkuran herritarren partaidetzarako prozesuaren garapena onartu zen, eta orduan hasi zen izapidetzen 2020ko aurrekontua prestatzeko prozesua. Partaidetzako prozesua abenduaren 9an hasi eta 23an amaitu zen, eta epe horretan hainbat arlotako proposamenak aurkeztu ziren (hirigintza, kultura, berdintasuna, euskara, gazteria, kirola, jaiak eta ingurumena). Hain zuzen, 39 proposamen jaso ziren, aldizkari honen aurreko alean argitaratutakoak. Aipatu beharrekoa da, arazo teknikoak direla eta, behatxulo elektronikoak jartzeko proposamena ez zela heldu. Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonen etxean behatxulo elektronikoak instalatzea proposatzen da, ondo ikus dezaten nor dagoen etxeko atean eta segurtasun handiagoa eduki dezaten. Erabiltzailea jadanik ez bada etxe horretan bizi, aurreko behatxuloa jar daiteke berriro, elektronikoa beste leku batean berrerabiltzeko.
11/2/20 15:00
3
OTSAILAREN 6KO OHIKO OSOKO BILKURA
Hurrengo ohiko osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura martxoaren lehen ostegunean izango da, 5ean, 18:30ean, udaletxeko lehen solairuko bilkuren aretoan.
Gazteluko Muinorako hitzarmena UNESCO Katedrarekin
San Juan elizako teilatua 2020an konponduko da Aurtengo bigarren osoko bilkuran (EAJko zinegotzietako bat ez zen bertaratu) aho batez onartu zen 2020ko urtarrilaren 9ko osoko bilkuraren akta. Jarraian, 2019ko laugarren hiruhilekoko ordainketarako batez besteko epealdiari (10,93 egun) buruzko txostena azaldu zuen alkateak. Aurreko hiruhilekoko batez besteko epealdia 13,31 egunekoa izan zen, eta, beraz, nahikoa hobetu da eta horrela jarraitu nahi da. Ondoren, osoko bilkuren maiztasuna aldatzea onartu zen, eta, horrela, hilero egin beharrean, hilabete bikoitietan egingo da, hau da, bi hilean behin. Erabaki hori ekonomia-irizpidean oinarrituta hartu da, eta osoko bilkura bakoitzari puntu gehiago emateko. Eguneko gai-zerrendako laugarren gaia Udal Araudi Organikoaren (UAO) aldaketa onestea zen, bilkurara bertaratzeagatik zinegotzi eta talde politikoek jasotzen dituzten ordainsariak gutxitzeko. EAJk aurkeztutako osoko zuzenketaren bozketa egin ondoren, ordainsari hauek AZTERGAIEN ZERRENDA 2020ko urtarrilaren 9an eginiko saioko aktaren onespena Osoko Bilkuren aldizkakotasunaren aldatzearen onespena Udal Araudi Organikoa aldatzea onestea Osoko zuzenketaren onarpena Udal-aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena
EUSKERA 236.indd 3
ALDE
jaistea onartu zen: talde politiko bakoitzaren ordainsaria 90 eurotik 25 eurora, zinegotziena 50 eurotik 25 eurora, osoko bilkuretara bertaratzeagatik 220 eurotik 150 eurora, bozeramaileen bilkuretara eta batzordeetara bertaratzeagatik 140 eurotik 100 eurora, eta, azkenik, tokiko gobernu-batzarretan parte hartzeagatik zinegotziek jasotzen duten ordainsaria 200 eurotik 100 eurora. Osoko bilkuraren lehenengo zatia amaitzeko, hasierako onespena eman zitzaion udal-aurrekontuari (aldizkari honen aurreko orrialdean luze eta zabal azaldu dugu). Azkenik, 22/20 Alkatetza Dekretuaren berri eman zen, zeinaren bidez uko egiten baitzaio udal-azokako postuetako etxolak erosteko 28.250 euroko dirulaguntzari. Era berean, oposizioak aurkeztutako eskaera eta galderei erantzun zitzaien; hain zuzen ere, Talde Sozialistaren 3 eskaera eta 22 galdera egon ziren, eta EAJren 2 eskaera eta 7 galdera. KONTRA
ABSTENTZIOA
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA
CLI, EH BILDU
EAJ
TALDE SOZIALISTA
EAJ
CLI, EH BILDU
TALDE SOZIALISTA
CLI, EH BILDU
EAJ
TALDE SOZIALISTA
Balmasedako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedrarekin, gure herriko ondarea balioesteko. Zehazki, Gazteluko Muinoko eta horri lotutako ondarearen azterlan, esku hartze eta kudeaketa integralean ereduak garatzea eta aplikatzea bultzatuko duten ekintzak bateratuko dituzte. Balioa eman nahi zaie gure herriak hartzen dituen hiri-testuingururi, arkitektura- eta kultura-testuinguruari eta bere ondareari (materiala zein inmateriala), eta, era berean, herriaren aintzatespena, balorazioa eta sozializazioa bultzatu nahi da. Horretarako, eskura izango ditugu Udalak eskatutako azterketa eta ikerketa lanetarako UNESCO Katedraren aholkularitza eta exekuzioa. Gainera, lankidetza ere bultzatuko da muinoa eta horren ingurua kudeatu eta berreskuratzeko planak eta programak definitzeko. Era berean, egiten diren lanak eta ikerketak hedatzeko beharrezkoak diren diseinua, materialak eta dokumentuak gauzatuko dira, eta horien transzendentzia kultura-paisaien kontserbazio, kudeaketa eta hobekuntzaren arloan jardunbide egokien eszenatoki gisa garatuko da. Dudarik gabe, akordio garrantzitsua da eta Gazteluko Muinoari garrantzia itzuliko dio Balmasedarentzat interes handia duen eremu gisa. Urtarrilaren 25a izan zen sinatze azpimarragarri horretarako aukeratutako eguna, Villa Fundazioari eskainitako ospakizunen barruan (urtarrilaren 24an) eta Horkasitas Jauregiaren inguru historikoan.
Ordainketak helbideratzea Gogoan izan otsailaren 28an amaitzen dela Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, aparkaleku-erreserbaren tasa (ibia), bide publikoa okupatzeagatiko tasa eta udal-jabari publikoa okupatzeagatiko tasa (markesinak, terrazak, toldoak, loreontziak, eguzkitakoak eta herri-lurrak) helbideratzeko eskatzeko epea. Tasa eta zerga horiek guztiak borondatez ordaintzeko epea apirilaren 1etik ekainaren 1era izango da, eta helbideratutako kobrantza maiatzaren 2an egingo da. Eskaerak HAZn egiten dira. Gogorarazten dugu otsailaren 28a izango dela HAZn 2019ko OHZ ordaintzeko azken eguna. Ondoren, Aldundiaren nahitaezko zerga-bilketa zerbitzura bidaliko da, eta berandutze-interesak, kostuak eta errekarguak aplikatuko dira.
11/2/20 15:00
4
HAPO
HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
Zer da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra? Zeintzuk dira haren garapen faseak? Zelan hartu dezakezu parte? Balmasedako Udaletxea Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berria izapidetzen hasi da. Anima zaitez eta parte hartu antolatuko ditugun aurkezpen, tailer, galdetegi zein beste hainbat ekintzetan! HAPO bat hiria planifikatzeko tresna bat da, doumentu arautzaile bat, udalerri mailakoa eta Udaletxeak sustatutakoa. Udalerri-proiektu bat zehatuko du: udalerriaren garapena nola aurreikusten den. Plan xehatuak eta hirigintzako lientziak HAPOn ezarritakoaren menpe egongo dira. Izaera egituratzalea duen dokumentu bat da eta bere indarraldia 8-12 urtekoa izango da. HAPOren eginkizunak dira: lurzorua sailkatzea (hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria edo lurzoru urbanizaezina), lurzorua kalifikatzea kategorietan, hirigintza-jarduketarako eremuak mugatzea eta bere zehaztapenak ezartzea, bere garapena programatzea, kul-
EUSKERA 236.indd 4
tura eta nautra-ondarea babesteko neurriak aurreikustea eta ekipamendu publikoetarako azalera gordetzea.
Faseak Herritarren parte-hartze programa 1.-Aurre-aurrerakina + Hasierako Dokumentua (IEE edo Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa): fase honetan, idazketa-taldeak Plana egiteko garrantzitsua izan daitekeen informazio guztia biltzen du. IEE proposamenek izan ditzakeen ndorio positiboak eta negatiboak antzeman eta ebaluatzeko egiten da; negatiboak ekidin, arindu edo kontrolatzeko, eta positiboak sustatzeko neurriak zehazteko. 2.- Aurrerakina: aurrerakin agiriak udalerriaren etorkizuneko irudi generiko bat lortzen saiatzen da. Hemen parte-hartzearen bitartez proposamenak egitea lortu nahi da: ekarpenak egin eta asmo globaleko agiri batzuk sortu. Jendaurreko erakustaldia + Iradokizunak: 3.- Hasierako onespena + IAE (IEE): plana gai partikularren xehetasunetan sakontzen hasten da, Aurrerakin fasean markatutako arraibide orokorrak jarraituz. IEEan
eman beharreko Ingurumen Memoria eskatuko da, gero bereganatzeko. Jendaurreko erakustaldia + arrazoibideak: 4.- Behin-behineko onespena: Onartutako alegazioak agirian jasoko dira. Udalak HAPOren bertsio berria behin-behineko onetsiko du. 5.- Behin betiko onespena: Behin-behineko onespena jaso ondoren, agiria Lurralde Antolamendurako Batzarrera helarazten da. Jasotako oharrekin, idazketa-taldeak lana Udalari entregatzen dio horrek behin betiko onar dezan (Bizkaiko Foru Aldundia). Behin betiko onetsi ondoren edukia argitaratuko da eta indarrean egongo da.
Parte-hartzea Nola parte hartu? Fase guztietan, herritarrek parte hartzeko aurreikusitako ekintza guztien berri emango da. Hala nola, inkestak egingo dira, baita hitzaldiak ere, taldekako eta banakako elkarrizketak, tailerrak, ibilaldia, etab. Datorren otsailaren 27an, hitzaldi bat eskainiko da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aurkezteko. Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
11/2/20 15:00
5
BALMASEDAN 36KO GERRAK IZANDAKO ERAGINAZ HITZ EGITEN DUEN KOMIKIA
Mende bat bizirik Duela 100 urte, abenduaren 23an, María Gómez Calvo jaio zen eta Las Lacerasko egoitzak urtebetetze festa bat antolatu zuen urtarrilaren 22an. Argazkian bere familiako kide batzuk agertzen dira, Aitor Larrinaga alkatearekin, Mari Jose Fernández Barcenilla Gizarte Ekintzako zinegotziarekin eta María Icíar Echevarría Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen ordezkariarekin. Zorionak! Balmasedan 99 urteko 7 pertsona daude, guztiak emakumeak, 100 urteko bi gizon eta emakume bat, 102 urte dituen emakumea eta dagoeneko 103 urte bete dituen beste bat.
Balmaseda 1937 elkarteak 36ko gerrari eta ondorengo diktadurari buruzko komiki bat egin du, gure eskualdean eta, batez ere, hiribilduan gertatutakoari erreparatuz. Aurkezpena Horkasitas Jauregian izango da, otsailaren 20an, 19:00etan. Hura egiteko aukeratu duten marrazkilaria Cesar Llaguno Novales balmasedarra izan da, mendiarekin lotutako argitalpenetan egindako lanengatik ezaguna. Dokumentazio-lan gogor baten ondoren egin du gidoia elkarteak, eta formatu hori aukeratzea jende gazteengana iristeko helburuari lotuta dator. Ikerketa-lan hori guztia baliatu nahi izan dute, aldi berean erakusketa bat egiteko Horkasitasen, otsailaren 17tik 21era, 19:00etatik 20:30era. Bertan, komikiaren sorreran erabilitako zirriborroak ezagutu ahal izango ditugu, eta kontatzen diren gertaerak zuzenago eta argiago ikusaraziko dizkiguten garai hartako eta egungo argazkiekin lotu. Gainera, otsailaren 18an (asteartea), 19:00etan, frankismoaren aurkako militante historiko eta Sanfermin-78 Gogoan taldeko kide Sabino Cuadra Lasartek bere liburu berriari buruz hitz egingo du: “¡No os importe matar!”. Bertan, urte hartan Iruñeko zezen-plazan
HIRU DORREAK
Pedro Macías hil da Oso tristea izan zen urtarrilaren 27an hildako Pedro Macías Potori egindako agurra. Dena eman zuen Balmaseda Futbol Klubaren alde, eta Enkarterriko futbolaren ikur gisa ikusten dute bertan. Horrez gain, Gurutze-bide Bizidunean aktiboki parte hartu zuen eta Putxerako Kofradiaren sortzaileetako bat izan zen. Duda barik gure herriarekin oso inplikatuta zegoen. Goian bego.
Otsailean Balmatour agentziaren doako bisita gidatuek Balmasedako hiru dorreak ikustera eramango gaituzte. Lehen deialdiaren arrakastaren ostean, beste bi saio ireki dira otsailaren 22rako (larunbata). Aldizkari hau argitaratzen denean, baliteke dagoeneko horiek beteta egotea; izan ere, arazo logistikoak direla eta, talde bakoitzak 12 pertsonakoa izan behar du gehienez. Baina, interesa baduzu eta lekua ziurtatu nahi baduzu, bidali mezu bat c.pasion@balmaseda.eus helbidera, adieraziz ea 10:00etako bisitan edo 12:00takoan egon nahi duzun. Zeintzuk dira aipatu ditugun hiru dorreak? Lehena San Severino elizakoa da. Haren hormen artean, asko dira konta daitezkeen istorio eta anekdotak. Ba al zenekien, adibidez, 1100 aurreko eliza erromaniko baten hondarrak di-
Komikia Balmaseda 1937 elkartearen erakusketaren muina dugu izandako gertaerak kontatzen dira. Historia oroitarazteko astea izango da, berriro errepikatu ez dadin.
tuela? Baina, dudarik gabe, ikusgarriena kupuletako paseoa da: XV. mendekoak dira, eta kanpai-dorreko bistek ere sekretuak dituzte. Bigarren dorrea Zubi Zaharrekoa da. Nahiz eta egia den eraberritu egin zutela, hunkigarria da sartzea eta Balmasedan Erdi Aroan bizi zen bizitza imajinatzea. Artile eta zerealen merkatariak, erromesak, familiak, nobleak eta zaldunak... guztiek igaro behar zuten bertatik udalerrian sartzeko. Azkenik, San Juan elizako dorrea dugu. Nahiz eta urte osoan irekita dagoen Historia Museoa bisitatzen dutenentzat, ezin dugu aukera galdu igo eta bertatik horizonteari begiratzeko. Bisitan, beraz, historia beste ikuspegi batetik ikusten da, botere elizkoi eta zibilaren altueratik.
Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak
Decoraciones Javi
EUSKERA 236.indd 5
Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda
11/2/20 15:00
KONTA, KONTATU
6
Erretiratuen Klubaren bazkaria Balmasedako Erretiratuen Klubak jakinarazi digu urteko bazkaria egingo duela udal-pilotalekuan, martxoaren 7an. 14:30ean izango da eta aulkientzako tiketak 3 euroan erosi ahal izango dira aste horretan zehar, martxoaren 2tik 6ra, bazkideen urteko ordainagiria aurkeztuta. Oraindik ez baduzu, hurbildu klubeko bulegoetara eta lortu zure txartela. Gainera, gogorarazi digute Cadizera bidaia bat egiteko asmoa dutela otsailaren 25etik martxoaren 2ra, eta beste bat Salamancako Frantziako mendilerrora, martxoaren 29tik apirilaren 3ra.
San Sebastianen omenez Urtarrilaren 19an meza bat egin zen San Sebastianen omenez Kolitzako ermitan. Nahiz eta hotz handia egin, mendizale asko goraino igo ziren egunaz gozatzera.
Harrera-familien bila Bikarte ongintzako elkarteak familiak behar ditu udan Bielorrusiako haurrak hartzeko. Hondamendi nuklearrak jotako eremuetan bizi diren adingabe guztiek izan beharko lukete lur erradiatutik denbora batez irteteko aukera. Hori lortuko bagenu, haien osasuna hobetuko litzateke, gaixotasun larriak saihestuko lituzkete, uda bat inoiz imajinatu ez bezala igaro ahal izango lukete eta elikadura osasuntsua, eguzkia eta maitasun handia izango lituzkete. Animatu eta emaizkiezu zuk! Sasha, Barbara, Milena, Denis eta beste asko zure zain daude. Behar zaituzte… behar zaitugu! Deitu eta informa zaitez. Oparitu osasuna, oparitu bizitza. Harremanetarako telefono-zenbakiak: 605709022 - 687860395 – 687860778. Ezin dugu mundua aldatu, baina haur baten mundua alda dezakegu.
EUSKERA 236.indd 6
Balmasedako aintzinako judu-auzoa
SAÚL BEN HARÓN XV. mendean, Toledoko Errabino handiaren mezu baten ostean, Balmasedako zilargile ernai bat konturatu zen neurriak hartu behar zituela, juduak laster botako zituztelako. Bere familia Ingalaterrara bidali zuen eta, berak uste bezala, maraikoek edozein arazo konpondu zioten. Toledoko Errabino handiak bidalitako zaldizkoak Balmasedako zubia zeharkatu zuen 1480ko apirilaren 4ko goizean. Merkatuaren kalea bilatu zuen eta, bertan, Harón de Mena zilargilearen denda. Eguzkiak distira egiten zuen, baina hotza egiten zuen. “Tafallako David naiz, Toledoko berriak dakartzat”. Aurretik, Palentzia, Burgos, Medina de Pomar, Gasteiz eta Urduña bisitatu zituen, posta-zaku bera zeramala. Harón zaharrak bere morroia zen Miguel Diéguez de Carranzari agindu zion zaldizko nekatuari laguntzeko, baita dendan sar zitezkeen bezeroei ere. “Zer bidaltzen digu Slomo ben Abrame onak?” galdetu zuen Harónek. “Ez dago pergaminorik, Rabbi handiak ez du letrarik nahi. Hitzak bakarrik, jauna. Eta hauexek dira: duela urtebete Beltraneja gerra Gaztelako erresuman amaitu zen, Isabelek garaitu zuen eta Aragoin Fernando da errege. Inkisizio Santua deitzen dutena Aragoitik Gaztelara hedatu zen eta orain dela bi urte agintzen du bi erreinuetan. Kantzelaritzetan zeuden eta Yahwehen beldur ziren eskribauek ziurtatzen zuten Granadaren amaiera zergetarako dirua amaitzean iritsiko zela eta horrek kalte handiak ekarriko zituela. Presta zaitez. Ez dago hitz gehiagorik, jauna”. Mezulariak agur esan zion: “Oraindik Laredoko aljamara iritsi behar dut eta Errabino handiarengana bueltatu”. Harónek bere seme gazteenari, Saúl ben Haróni, agindu zion kale, etxe eta denden barrena ibiltzeko, zuhurki bilera bat deitzeko. Zilar-dendaren atzeko gelaren atzealdean, patio txiki batean, sinagoga bat ezkutatzen zen. Bertan, Balmasedako berrogeita hamar familia juduren ordezkariak elkartu ziren: maileguemaileak, oihal-merkatariak, galdaragileak, harakinak, nekazariak, sendagileak edo eskribauak. Harón errabinoak Toledoko mezua aur-
keztu zuen eta bere ikuspuntua azaleratu zuen. Esan zuen herriko korrejimenduak maileguak amortizatu behar zituela eta goiz Inkisizioan aitzakia aurkituko zuela matxinada haien aurka bultzatzeko. Hitz egin eta otoitz egin zuten eta etxera oso kezkatuta joan ziren. Harón zaharrak bere erabakiak hartu zituen. Erosi, saldu eta negoziatu zuen. Zilar-denda eta sinagoga esku onetan utzi zituen. Maraiko asko ordaindu zizkion Miguel Diéguez de Carranzari, horrek zituen elementu baliotsuenengatik, eta Londreserako bidaia presatu zion, berari eta bere familia osoari. 1481. urtean Laredotik Ingalaterrara abiatu ziren. Tamesiseko ertzetan denda berriro zabaldu zuten. Jaurerrian bakarrik Saúl Ben Harón geratu zen. Cal de los Francos edo Bilboko Dendarikalen kokatu zen. Londresera eramaten zituen burdin totxo gordinak erosten zituen. Londresen, bere aitaren bitartez, Bizkaiko portuetan oso preziatuak ziren artilleria pieza txikiengatik aldatzen zituen totxoak. Bere etxeko galeriatik ikusi zuen Isabel erregina Dendarikaleko atariaren aurrean Foruaren zina egiten 1483. urtean. Negar egin zuen 1486an Balmasedako eta Bizkaiko juduak kanporatuko zituztelako eta erresumako behin betiko kanporatzeagatik 1492an. Saúl ben Harón María López de Arratiarekin ezkondu zen. Horrekin lau alaba eta bi seme izan zituen eta horietatik hiru bizirik atera ziren. Denboraren poderioz, Begoñako elizaurreko eremuko meategiak eskuratu zituen. Bere senide izan ziren marinel, soldadu, ontzijabe, Indiako enkomendariak eta apezpikuren bat ere. Baina, ordurako, Saúl ben Harón Miguel Diéguez de Carranza deitzen zen, Enkarterrikoko kristau zahar bat zen, Balmasedan dirutza lortu zuen txiro eskuzabala. Saulek hori frogatzen zuten eskriturak eta dokumentuak zituen. Aitak maraiko asko ordaindu ondoren oparitu zizkion. Jesús M. Martínez de Arenaza Eguileor Javier Gamboa. DEIAn argitaratua 2018ko azaroaren 3an.
11/2/20 15:00
HERRITARRAK ETA INMIGRAZIOA Txutxu-mutxuen aurkako prestakuntza-saioak
7
MANIFESTAZIOAK
Albiste faltsuen garai hauetan, zer egin dezakegu etorkin eta errefuxiatuei buruzko txutxu-mutxuei aurre egiteko? Galdera horri erantzuten saiatuko dira otsailaren 15ean Kultur Etxean antolatu duten txutxu-mutxuen aurkako tailerrean. Pertsona horiei buruz dauden estereotipo kaltegarrien eta aurreiritzien ondorioei aurre egin dakieke eta txutxu-mutxuen aurkako eragileen sare bat sor daiteke. Txutxu-mutxuek nola funtzionatzen duten, nola eragiten diguten, bazterkeria sozioekonomikoarekin zer-nolako zerikusia duten eta zein dimentsio politiko duten aztertzen badute, hainbat estrategia lan ditzakegu horiei aurre egiteko. Komunikazio soziala eta pertsonarteko komunikazioa, baita kulturartekotasungaitasuna ezinbesteko tresnak dira egungo gure mundu anitz honetan elkarrekin bizi ahal izateko. Beraz, ez egin zalantzarik eta parte hartu 10:00etan eta 12:00etan egingo diren saioetan.
Kakorratz-lan eta patroigintza ikastaroak Nos Unimos elkarteak gogorarazi digu udalerriko pertsona guztiei zuzenduriko bi tailer benetan interesgarri dituztela. Bata kakorratz-lana egiteko tailerra da; ostiraletan izaten da, 10:00etatik 12:30era, eta oraindik tokia dago. Bestea, patroigintza-tailerra da. Kasu horretan, eskolak martxoan hasiko dira, ostiral arratsaldetan, eta guztira 20 orduko iraupena izango du tailerrak. Biak doakoak dira; hala ere, patroigintza tailerrean, ikasleek materiala erosi beharko dute, eta horrek 15 € inguru balio du. Informazio gehiago 632 805 619 telefonoan edo egoitzan.
Ikastola Zubi Zaharra Nire margolanak amesten ditut eta nire ametsak margotzen ditut! Bizita ez da margotzen dizuten modukoa, zuk koloreztatzen duzun modukoa baizik! Zubi Zaharra Ikastola, asmatzen eta sortzen duten pertsonak hezten!
EUSKERA 236.indd 7
Adin guztietako 50.000 pertsonak manifestazioa egin zuten Bilbon pentsio publikoen eta lan duinaren alde. Urtarrilean, Balmasedako Udalak babesa adierazi zien egindako bi manifestaziori. Lehenengoa urtarrilaren 25ean egin zen Gueñes eta Zallako kaleetan, “Por nuestra salud” lelopean. Gueñes Biziak egindako deialdiari erantzunez, gure eskualdeko ehunka herritar elkarretaratu ziren, Glefaran-en biomasa-instalazioaren eraginez auzokideek jasaten dituzten isurpenak salatzeko. Bestalde, milaka pertsona manifestatu ziren pentsiodunen plataformak, sindikatuek (UGT
eta CCOO izan ezik) eta zenbait gizarte-elkartek urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrean. Hedabideek estaldura nahikorik eman ez dioten arren, sindikatuen ustez, 140.000 pertsonak hartu zuten parte EAEko hiriburuetako manifestazioetan pentsio eta lan duinen alde. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren ustez ekimenak porrot egin zuen. Arratsaldean ere manifestazioak izan ziren Balmasedan eta beste herri batzuetan.
ISILTASUNAREN ZIRKULUAK Irailetik, hileko azken asteazkenetan Isiltasunaren zirkuluak plataforma osatzen duten kolektiboetako kideak San Severino plazan elkartzen dira, 19:30ean. Etorkinen eta errefuxiatuen aldeko ekintza bakezalea da, eta helburu du pertsona horiek jasaten dituzten bidegabekeriak salatzea, baita legeak egin eta aplikatzen dituztenen kontzientziei dei egitea ere, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespeta ditzatela eskatzeko. 2020. urtea hasteko, gure kontzientzia kolpatzen duen arazoa, hau da, etorkinek jasaten duten sufrimendua, salatzen eta etorkinei elkartasuna adierazten jarraitu dute. Urtarrilean, Bakearen eta Indarkeriarik Ezaren Eguna izan genuen. Gerren eraginez haien jaioterritik alde egin behar duten, migratzera behartuta dauden eta herrialde seguru batera sartu ahal izateko errefuxiatu-esparruetan itxaron behar duten pertsona guztiak ekarri
nahi izan zituzten gogora, baita haien migrazio-prozesu gorabeheratsua ere. Armen salerosketa ahalbidetzen duten eta besteak beste Siria, Yemen, Afganistan edo Somalia kolpatzen dituzten gerretatik ihes egiten saiatzen diren pertsonen emigratzeko eskubidea ukatu eta oztopatzen dituzten politikak salatzen dituzte. Harrera-herria izan nahi dute. Elkarretaratze horiekin, herritarrei dei egiten diete, axolagabetasuna alde batera utzi eta enpatia- eta elkartasun-ariketa bat egin dezaten, Administrazioari eskatzeko beharrezko baliabideak jar ditzala pertsona horiek gurekin bizi ahal izan daitezen, duintasun osoz. Eskerrak eman dizkiegu hil bakoitzeko azken asteazkenean elkarretaratze horretan parte hartzen duten gure hiribilduko pertsona guztiei, euren konpromisoagatik. Otsailaren 26an, martxoaren 25ean eta apirilaren 29an elkartuko gara berriz ere.
11/2/20 15:00
8
KULTURA ETA EUSKARA
2020KO INAUTERIAK
Zinema “Richard Jewell” Otsailak 21: 20:00 Otsailak 23 eta 24: 19:30 Generoa: drama; zuzendaria: Clint Eastwood; gidoilaria: Billy Ray; aktoreak: Paul Walter Hauser, Sam Rockwell, Kathy Bates. Ez da gomendatzen 12 urtetik beherako haurrentzat. Richard Jewell segurtasun-guardia da, eta heroi bihurtzen da ehunka bizitza salbatzen dituenean 1996ko Atlantako Olinpiadetan, lehergailu batek eztanda egitea saihestuta. Alabaina, egun gutxira, Jewell eraso terroristaren susmagarri nagusi bihurtzen da FBIarentzat; hala, bere heroi-itxura atzean geratzen da eta bilau bihurtuko da bai jendearentzat bai prentsarentzat. Watson Bryant abokatu independenteak saiakera egingo du Richarden ospe ona berreskuratzeko, baina lan zaila da, asko eta asko baitira harekin akabatu nahi dutenak.
Zinema “El oficial y el espía” Otsailak 28: 20:00 Otsailak 29: 19:30 eta 22:30 Martxoak 1 eta 2: 19:30 Generoa: drama, historia, suspensea; zuzendaria: Roman Polanski; gidoilariak: Roman Polanski eta Robert Harris; aktoreak: Jean Dujardin, Louis Garrel, Emmanuelle Seigner. Ez da gomendatzen 12 urtetik beherako haurrentzat. Frantzia, 1895eko urtarrilaren 5a. Alfred Dreyfus kapitaina, ofizial judu gaztea, degradatu egiten dute Alemaniarentzat zelatari gisa aritzen delakoan, eta biziarteko espetxezigorra jartzen diote Deabruaren Uhartean, Guyanan. Umiliazio horretarako bide ematen duten lekukoen artean dago Georges Picquart koronela, zelataria hauteman zuen kontrainteligentzia-unitatearen burua. Aldiz, Picquartek jakingo du oraindik ere sekretu militarrak iristen zaizkiela alemanei, eta gezurrez eta ustelkeriaz beteriko labirinto arriskutsu batean barneratuko da, bere ohorea eta bizitza arriskuan jarriz.
EUSKERA 236.indd 8
Aurtengo inauterietan berritasunak egongo dira; adibidez, jai-esparrua San Juan plazara aldatuko da, eta eguraldi txarra egiten badu, desfilea udal-pilotalekuan egingo da. Mozorrolehiaketa egingo da, eta tostaden lehiaketa larunbatean izango da. Jai-batzordeak antolatutako jardueretan parte hartzera animatzen zaitugu.
Otsailak 22, larunbata Dorreetarako bisita Balmatour programan 12:00 Inauteritako Tostada Lehiaketa Kultur Etxean (ikusi dagozkion oinarriak) 12:30 Kalejira Eguzki Dantza taldearekin 13:00 Kupelaren irekiera eta txotx herrikoia 13:30 Karro-poteoa herrian zehar 15:30 Herri-bazkaria 17:00 “UV NEON Body Painting” tailerra gaztetxokoan
19:00 Inauteritako desfilea Burrunba Batukadarekin 20:00 Pako DJ 20:15 ganbera-musika san severino elizan 22:00 Very Txarrak 23:30 Berbena Beranduegi taldearekin
Otsailak 24, astelehena 20:30 Txisteen Gaua Klaret Antzokian. Partehartzaileez gain, mikro irekia egongo da
Otsailak 25, asteartea Dunbots fanfarrea, goizean zehar 19:00 Inauteritako desfilea Burrunba Batukadarekin 20:00 PAKO DJ eta Mozorro Lehiaketako sari-banaketa Informazio gehiago Kultur Etxean
Mintzodromoaren edizio berria Heldu da Mintzodromoaren edizio berria Balmasedara. Otsailaren 20an izango da, udal-pilotalekuan. Goiza euskaraz hitz egiten igaro nahi dutenek hitzordua dute 9:00etatik 13:00etara. Ekitaldi honek erantzun ona izan du aurreko edizioetan. Baina, lehen aldiz entzun baduzu Mintzodromoa, esan nahi dizugu funtzionamendua oso erraza dela: talde bakoitzean hitz egiteko gaiak proposatzen dira, kafe baten inguruan. Taldeak aldatzen joango dira, eta pertsona bat arduratuko da horiek dinamizatzeaz, ahalik eta erakargarri eta interesgarrien egiteko. Informazio gehiago 671070044 telefono-zenbakian edo helbide honetan: enkarterri@aek.org.
Nahi dudalako! Patri Espinarrekin Aurten ere antolatu da “Nahi dudalako!” kanpaina. Oraingo honetan, Patri Espinar eskupilotako munduko txapeldunak Balmaseda BHI eta Zubi Zaharra ikastolako DBHko 4. mailako ikasleekin mintzatu zen, euskararekin duen harremanaz hitz egiteko eta azaltzeko zergatik den interesgarria ikasketak hizkuntza horretan egitea. Gai horrekin lotutako informazio gehiago eskuratzeko, www.nahidudalako.com webguneak euskarazko eskaintza akademikoa argitaratzen du. Gainera, inkestari maiatzaren 18a baino lehen erantzuten badiozu, sari interesgarriak jaso ditzakezu. Etorkizuneko ateak irekita daude, eta aukera zurea da!
11/2/20 15:00
9
“BEAN TO BAR” TXOKOLATEAREN ETA KAFEAREN JAIALDIA
Balmaseda berriro ere interesgune bat da “bean to bar” txokolate eta Ipar Golkoko espezialtateko kafe jaialdi handienaren ospakizunari esker. Horkasitas Jauregian otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 1ean izango da. Ekitaldi handi honek BasqueTxok du izena eta dozenaka erakusketa, aditu eta hizlari bilduko ditu. Mundu oso adituek emango dituzten hogei bat hitzaldi egongo dira; besteak beste, Massimiliano Cavicchioli (Italia), Fu Wan (Taiwan), Kim Ossenblok (Belgika), Victoria de la Torre, Olivier Fernández gozogileak, Rafa Gorrotxategik eta beste askok emango dituzte hitzaldiak. Jaialdiak, gainera, bi lehiaketa profesional izango ditu: batetik, Euskadiko AeroPress txapelketa (txapelketa horren irabazleak Euskadi ordezkatuko du estatuko finalean) eta, bestetik,
ostalaritza-ikasleei zuzendutako txapelketa, artisau-bonboi onenari. Mundu osoko txokolate Premiumak lortu ahal izango ditugu, txokolate-dastatzeetan parte hartu ahal izango dugu, eta dastatze horiek produktu askoz egongo dira osatuak, ostrak, xanpaina, gazta, ardoa, garagardoa, whyskya... Gainera, gozogile ezagunek emandako showcookinak edo zuzeneko erakustaldiak egongo dira; erakustaldiak emango dituztenen artean, Pablo Ibarretxe, Paúl Salbidegoitia edota Saray Ruiz egongo dira. Azkeneko hori, Espainiako txokolategile onenaren aitorpena lortu duen lehen emakumea da. Txikienek berariazko jarduerak izango dituzte, eta, adibidez, tailerrak egongo dira eskuz egindako izozkiak, tiramisuak, coulantak edo txokolatezko moussak egiten ikasteko. Yolanda Aberasturi estilistak ile-apainketa sortzailea eta bean to bar tableten artea uztartuko ditu, txokolatezko orrazkeren desfile batekin. BasqueTxok, beraz, asmo handiko apustua da gure garaiko benetako urre beltzak deitu izan dutenak ulertzeko bi modu gourmeten alde. Jaialdiak produktuaren kalitatea aldarrikatu nahi du, parte hartzen duten markentzako plataforma komertzial gisa balioesteko eta tokiko ostalaritzarentzat eta publikoarentzat aukera berriak ezagutzera emateko. Interesa baduzu, jarduera guztietarako izena eman dezakezu www.basquetxokfestival.com webgunean, non programa zehatz-mehatz argitaratu den ere. Jaialdia Enkarturrek antolatu du, Balmasedako Udalarekin eta Kaitxo enpresarekin batera. Kaitxo enpresaren txokolateak eta espezialitateko kafeak munduko txokolate onenen artean aintzatetsi dira International Chocolate Awards eta beste sari batzuetan.
LIBURUTEGIKO JARDUERAK Gure udal-liburutegiak adin eta gustu guztiei zuzendutako jarduerak antolatzen jarraitzen du. Hauek dira hurrengo egunetan antolatuko direnak: -Inauterietako ipuin-kontalaria: otsailaren 19a. Euskaraz izango da Ana Apikarekin, eta 4 urtetik gorako haurrek musikaz eta mozorroez gozatuko dute. 18:30ean hasiko da. -Gaztelaniazko irakurketakluba: hurrengo saioak otsailaren 20an eta martxoaren 26an izango dira, 18:30ean. -Fanzine-tailerra eta kartel feministak: 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta, Laura Peñarekin. Doako sarrera.
EUSKERA 236.indd 9
-“Amets eta hegan egiteko ipuinak” ipuinkontaketa: martxoaren 18an, 18:30ean. Hiru urte baino gehiagoko umeentzat, Eulali kontalariaren eskutik. Martxoaren 6an, “Rol Trukea” saioa eskainiko da Zubi Zaharra ikastolako eta Mendia HLHIko ikasleentzat.
Antzerkia: “Carmen y Antonio” “Carmen y Antonio” benetako gertakari batzuetan oinarritutako antzezlana da eta Espainiako gerra zibilean Errusiara emigratu behar izan zuten haurren belaunaldi osoari eskainita dago. Carmen Pinedoren istorioan oinarritutako antzezlana da; gerrako haurra izan zen eta ondoren politikari garrantzitsua izan zen. Antzezlana bere semeak, Algis Arlauskasek, idatzi eta zuzendu du. Otsailaren 16an antzeztuko da arratsaldeko 19:30ean Klaret Antzokian. Sarrerak 6 euroko prezioa du. Obra horrekin gai honi buruzko zikloa amaituko da. “Vivir y morir en Rusia” dokumentala proiektatuko da, eta, ondoren, Arlauskasen hitzaldia egongo da otsailaren 14an.
Patinatzeko irteera BalmaZ-k Gasteizko izotz-pistara eramango zaitu datorren otsailaren 29an. 6 euroko prezioaren truke, 12 eta 30 urte bitarteko gazteek goiz bat kirol hori praktikatzen eman ahalko dute. Otsailaren 17ra arte eman dezakezu izena.
Mucho Bellamy + NKT Mucho Bellamy eta NKT taldeek berriz ere kontzertua eskainiko dute elkarrekin, Klaret Antzokian. Kontzertua martxoaren 13an, ostiralean, izango da, gaueko 22:00etan. Ohiko abestiak eta bertsio berriak eskainiko dituzte, hainbat estilo uztartuta: erritmo alaiak, une intimoak, euskal musika, nazioarteko kantak, belaunaldiartekoak... Sarrerak 3 euro balio du eta leku hauetan daude salgai: Kultur Etxea, Maruri liburu-denda, La Bodega, R&B, Días de vino y más, Narú eta Skamata eta Klaret-eko txarteldegian.
Irati Inoriza Barriek 2020 programan Irati Inoriza balmasedar artistaren hainbat obra egongo dira ikusgai Bilboko Rekalde aretoan, Barriek 2020 programaren barruan; aurtengoa programa horren bederatzigarren edizioa da. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen programa hori Aldundiaren beka jaso duten artistei ikusgarritasuna emateko modu bat da. Iratiren lanez gain, Natalia Suárez, Claudia Rebeca Lorenzo eta Iván Gómezen lanak ere ikusi ahalko ditugu. Zorionak, Irati!
11/2/20 15:00
10
ZIENTZIA ETA HIRIGINTZA Balmasedako eraikin industrialak Ikusmira Ondareak Balmasedako bi eraikin gehitu ditu Eusko Jaurlaritzaren eraikin industrialen katalogoan. Antzinako hiltegia da bat, Martin Mendia kaleko 15 zenbakian dagoena, eta, bestea La Encartada txapel-fabrika. Fatxadetan QR kode bat ikusi ahalko duzu, zeinak haien historia eta ezaugarriei buruzko informazioa emango dizun zure telefonoaren klik bakarrarekin.
#CIENTZIA2: ZIENTZIARI BURUZKO HITZALDIAK ETA BESTE GAUZA BATZUK
Enkarterriko arkitektura “Docomomo Ibérico”-n “Enkarterriko arkitektura garaikidearen Ikerketa-Inbentarioa (1870-1975)” lanak eragin handia izan du nazioan eta nazioartean, iazko abenduko Docomomo Ibérico fundazioaren aldizkarian sartu baita, Mugimendu Modernoaren arkitekturaren eta hirigintzaren dokumentazioari eta kontserbazioari dagokienez aipatu beharreko elementuen artean. Docomomo Ibérico hirigintza eta arkitekturari buruzko argitalpen ospetsuenetako bat da Mugimendu Modernoan. Balmasedan otsailaren hasieran Gorka Pérez de la Peña Oleaga historialariak aurkeztu zuen ikerketa-inbentario hori, eta Bizkaiko Batzar Nagusien menpeko Enkarterriko Museoak bultzatutako lan xehea da. Ezagutza hori interesa duten pertsona eta erakunde guztiei helarazi nahi zaie, eta Enkarterriko Museoaren webgunean kontsulta daiteke. Horrez gain pdf formatuan deskargatu dezakezu zure ordenagailura baita ere.
KZguneko ikastaroak Otsaileko ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. Martxoko ordutegia: 9:00etatik 13:00etara. -Google argazkiak. Antolatu argazki guztiak hodeian: otsailaren 20an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara. -Canva. Ikasi diseinatzen: otsailaren 24an eta 25ean, 18:00etatik 20:00etara. -Sareko izapideak Osakidetzarekin: otsailaren 26an eta 27an, 18:00etatik 20:00etara. -Zure eguneroko bizitza erraztuko duten aplikazioak: otsailaren 28an, 18:00etatik 20:00etara. -Ikasi PCa, teklatua eta sagua erabiltzen hutsetik: martxoaren 2tik 4ra, 11:00etatik 13:00etara. -Oinarrizko Internet. Ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen: martxoaren 5etik 18ra, 11:00etatik 13:00etara. -Mekanografia. Ikasi hutsetik: martxoaren 23tik 27ra, 11:00etatik 13:00etara. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: martxoaren 30ean eta 31n, 11:00etatik 13:00etara.
EUSKERA 236.indd 10
#Cientzia hitzaldien lehen edizioaren arrakasta handiaren ondoren, Kultura Zinegotzigoak anbizio handiagoa hartu du dibulgazio zientifikoari dagokionez, eta bigarren edizioa aurkeztu du, formatu laburreko aurkezpenei gauza garrantzitsu bat gehituta. Gauza hori “El Enigma Agustina” filmaren proiekzioa da, Andaluziako Astrofisika Institutuak (IAA-CSIC)
ekoitzitako filma eta 2019ko Prismas sariak, Espainiako zientzia-hedapenari dagokionez sari garrantzitsuenak direnak, irabazi ditu. Natalia Ruíz Zelmanovitch dibulgatzailea XIX. mende amaieran jaiotako zientzialariaren, Agustina Ruiz Duponten, paperean jartzen da. Agustina Ruiz Dupont Piel de Toroko hainbat herritara joan zen, abesti herrikoien bitartez zientzia-gaiak azaltzen, kanten letra aldatuz, mezu konplexu bat ahalik eta jende gehienak uler zezan. Naralia eta Manuel González astrofisikari, gidoilari eta ekoizleak gaia dela eta Balmasedarentzat ezin egokiagoa den aurkezpen ikaragarrian lagunduko gaituzte. Jardunaldia 18:30ean hasiko da. Guillermo Peris Jaume I Unibertsitateko katedradun eta genetikan adituaren hitzaldia egongo da: “La genética NO se regala”. Jarraian, Canal Sur kateko “La Radioscopia” zientziari buruzko irratsaioaren zuzendariaren, Susana Escuderoren hitzaldia egongo da: “Morir no es el fin”. Arratsaldeko 19:00ak aldera solasaldi bat izango dugu, arratsaldeko 19:30ean ikusi ahal izango dugun film-dokumentala testuinguruan jartzeko. Jardunaldia doakoa da eta Klaret Antzokian egingo da. Ez galdu zientziari buruz gehiago ikasteko aukera hau, gizarte gisa aurrera egiten eta hobeak izaten laguntzen gaituelako.
IRISGARRITASUNA HOBETZEN
Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraitzen du, eta horren seinale dira datozen asteetan argia ikusiko duten bi proiektuak. Lehenengoa, zenbait eraikin publikotan hainbat piktograma jartzea da, ulermena eta komunikazioa errazteko. Seinale unibertsal horiek bereziki egokiak dira desgaitasun intelektuala, garapen-nahasmenduak, autismoa, ikusmen-desgaitasuna eta abar dituzten kolektiboentzat, baina onuragarriak dira herritar guztientzat ere. Denborarekin sistema hori eraikin publiko guztietara zabaldu ahal izatea espero dute.
Bestalde, eta behar duten pertsona guztientzako Balmaseda inklusiboagoa sortzeko helburu berarekin, bigarren ideia oinezkoen pasabide erabilienak eta gorabehera gehien dituztenak piktogramekin seinaleztatzean oinarrituko da. Lau irudi sinple izango dira (geldi, begiratu, autoa geldi, gurutzatu), eta aukeratutako zebrabideen gainean margotuko dira. Jarduera horietan 1.374,08 € inbertituko dira, Hezkuntza eta Euskara Sailak bultzatuta, eta Udaltzaingoaren eta Immigrazio eta Lurralde Sailen laguntza dute.
11/2/20 15:00
BERDINTASUNA
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA Aurten ere, pertsona guztien arteko berdintasunaren aldeko borrokari ikusgarritasuna eman nahi diogu. Udalak urtero onesten duen Erakunde Adierazpenarekin hasiko da emakumeen astea, baina era guztietako jarduerak izango ditugu:
Txakur-kakak poltsetan Argazkietan ikusten dena Erreka kaletik Pandozales aldera doan bidearen inguruak dira. Pertsona bat edo batzuk beren txakurraren gorozkiak jasotzen ahalegintzen dira, baina ondoren poltsa hormaren zuloetan edo sasien gainean uzten dute. Ez dugu hitzik jokabide hori gaitzesteko; gainera, falta horrek 300 € arteko isuna ekar dezake.
Martxoak 5, osteguna Erakunde adierazpena. Balmasedako Udalak, Emakumearen Nazioarteko Egunari buruzko Erakunde Adierazpena aurkeztuko du osoko bilkuran, Udalbatzak onar dezan. Martxoak 6, ostirala -9:00 eta 10:30: “Bi ero diskotekan” Klaret Antzokian, Zubi Zaharra Ikastolako eta IES Balmasedako BHIko DBHko ikasleentzat. -21:15: Emakumeen afaria udal-pilotalekuan. Afarian zehar Balmasedako Berdintasun Sailak hainbat opari zozkatuko ditu. Informazio gehiago Emakumearen Etxean. Martxoak 7, larunbata -11:30: “Conociendo a Mª Franciska Dapena” bisita gidatua -17:00-20:00: Argazki-erakusketa, hainbat emakumeren borrokari buruz. Nos Unimos elkarteak antolatu du. Klaret Antzokian egongo da martxoaren 17ra arte.
11
“Emakumeak aurrera” VI. herri-lasterketa 11:00: Emakumeen Eguneko herri-lasterketa. Herri-proba ez lehiakorra. Ibilbideak 2.000 metro izango ditu, eta kiroldegian hasi eta amaituko da. 11:30: Hamaiketakoa parte-hartzaile guztientzat. Errotarena kiroldegi barruan. 11:45: ARGIA Bizkaiko Ostomizatuen Elkarteko kideek Bularreko Minbizia dutenen Bizkaiko Elkarteko kideei emango diete lekukoa. 12:00-13:00: Zumba master-classa herritar guztientzat. 12:00-14:00: Haurrentzako jokoak. Izen-emateak: otsailaren 24tik martxoaren 6ra, Errotarena kiroldegian edo Emakumearen Etxean. Izen-emateak 3 € balio du. Bildutako diru guztia ARGIA Ostomizatuen Elkarteari emango zaio eta parte-hartzaile bakoitzak kamiseta tekniko bat jasoko du; kamiseta lasterketan janzteko da.
Balmatourrek Emakumearen Eguna ospatuko du Martxorako prestatzen ari diren bisita gidatuaren figura nagusia da Mª Franciska Dapena, Balmasedan gerraostean bizi zen emakume bat. Irakaslea, artista, feminista, ekologista eta antifrankista izan zen, bere garaiarekiko konpromisoa zuen intelektuala. Emakume handi horren bizitza ezagutu nahi baduzu, martxoaren 7an (larunbata) egin dezakezu, 11:30etik aurrera. Egun horretarako antolatu den bisita tematiko gidatua San Severino plazatik irtengo da, eta ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea.
Martxoak 8, igandea: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA -11:00: “Emakumeak aurrera” herri-lasterketaren VI. edizioa.
Obra txikiak Así ha quedado el nuevo office de la Haurreskola, donde habrá una alternativa a la cocina para dar de comer a los y las txikis. La obra ha supuesto una inversión de casi 1.154 euro. Amaitu dituzte lanak Mendia HLHIko psikomotrizitate gelan. Joan den udan sortu zen zerbitzu berri hori, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak alboko pilotalekua ixteari esker. Hala ere, sistema termikoa beharrezkoa zela egiaztatu zenean, urte osorako balioko duen aire girotuaren aldeko hautua egin dute. Obra 25.220 €-koa izan da (gehi BEZa). Horrez gain, hiltegi zaharrean dauden HHIko eta Enplegu Zentroko ikasgelak margotu dira eta estoreak jarri dira.
EUSKERA 236.indd 11
Martxoak 10, asteartea -17:30: IV. Berdintasun Planaren aurkezpena Hizlaria: Garbiñe Mendizabal. Soziologoa eta generoan aditua. Emakumearen Etxean. Sarrera doan. Martxoak 11, asteazkena -17:30 h: Ipuin-kontalaria: “Ni neu!” eta “Diseñando ropa en igualdad” haurrentzako tailerra. Izen-emateak Emakumearen Etxean. Martxoak 12, osteguna -Kultur txangoa Donostiara, Zoko Maitea elkarteak antolatua. Martxoak 17, asteartea -17:00: Emakumeek egindako lana aitortzeko sari-banaketa Klaret Antzokian. Nos Unimos elkarteak antolatua.
Aholkularitza juridikoa doan Egun hauetan eskainiko da Emakumearen Etxeko doako aholkularitza juridikoa. Beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea: -Otsailaren 18a (asteartea), 16:30etik 19:30era. -Otsailaren 24a (astelehena), 9:30etik 12:30era. -Martxoaren 3a (asteartea), 16:30etik 19:30era. -Martxoaren 9a (astelehena), 9:30etik 12:30era. -Martxoaren 17 (asteartea), 16:30etik 19:30era. -Martxoaren 23a (astelehena), 9:30etik 12:30era. -Martxoaren 31 (asteartea), 16:30etik 19:30era.
11/2/20 15:00
12
TURISMOA ETA KIROLA Txerrikien Azoka Gure ondoko herriak, Sopuertak, datorren martxoaren 1ean Txerrikien azokara gonbidatzen gaitu, La Baluaga auzoan. Lukainka eta odolki lehiaketaren XLVIII. edizioa egingo da, baita Chacinero Mayor de Euskal Herria XXIIV. lehiaketa ere, eta nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza produktu batzuen erakusketa eta salmenta egongo da.
Armikelora igoera Balmasedako Mendi Klubak martxoaren 15ean Armikelora (888 m) igotzera animatu nahi gaitu. Egun erdiko irteera izango da, Domaikiako Arrato mendilerrora (Araba). Informazio gehiago Mendiko Etxean edo 946800646 telefono-zenbakian, astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara, edo webgune honetan: info@balmasedamenditaldea. net.
Enkartur eta Putxeraren Kofradiako ordezkariak FITURen egon ziren, gure eskualdea eta putxeraren 50. urteurrena ezagutarazteko
PUTXERA LEHIAKETAREN 50. URTEURRENA FITURREN Giaconi, berriz ere txapeldun Balmasedako Joanai Taekwondo Klubak berriz ere egin du. Joan den urtarrilaren 11n, bertako ikasle Jose Angel Santiago Giaconik Euskadiko txapeldun-postua berretsi zuen master kategorian, Euskadiko Txapelketako teknika-modalitatean. Zorionak kirol horretan egindako lan handiagatik!
Brontzea Ugaitz Ibarrarentzat Kolitza Moto Klubeko Ugaitz Ibarra pilotua hirugarren sailkatu da Euskadiko Motoziklismo Txapelketan, alebin mailan. Zorionak eta jarraitu horrela!
EUSKERA 236.indd 12
Gure eskualdea berriz ere munduko turismo-azokarik garrantzitsuenetako batean dago, FITURen, non putxerak protagonismo berezia izan duen. Eta ezin zen bestela izan, aurten Balmasedako Putxera Lehiaketak 50. urteurrena betetzen duelako. Putxeraren Kofradiak berrikuntzak prestatu ditu abagune berezi honetarako, eta hala jakinarazi zioten munduari azokan eskaini zuten prentsaurrekoan. Halaber, iragarri dute loteriaren eta ONCEren dezimoak eskainiko dizkiotela lehiaketari, eta Kukuxumuxuk sortutako irudi oroigarria estreinatuko dela, non Balmaseda, San Severino jaia eta, noski, putxera identifikatuko diren. Babarrun-dastatzeak eskainiko dira Donostiako Boulevardean, Madrilgo Trenbidearen Museoan (ekaineko lehenengo asteburuan) , Bartzelonan, Bilboko Plaza Barrian (urrian)… Herri-mailan, irailaren 19an beste lehiaketa handi bat antolatuko da lehen aldiz; txapeldunen edizio berezia izango da, Euskadiko eta atzerriko sukaldari onenetako batzuek baloratuko dutena. Eta prestatzen ari diren beste ekitaldi asko behar denean ezagutuko ditugu. Hori guztia Europako ekitaldi gastronomiko garrantzitsuenetako batentzat, lortzen ari den magnitudeagatik. Izan ere, lehiaketa zaharrena eta garrantzitsuena gure hirikoa bada ere, Roblako linea,
Leon, Palentzia, Kantabria, Burgos eta Bizkaia inguruan egiten diren ehun lehiaketatik gora ditugu, eta Errioxako, Gipuzkoako, Nafarroako eta abarreko herri gehiagotara iristen ari da. Zerbaitengatik izango da.
Enkarterri FITURen Baina FITURen gure eskualdearekin zerikusia duten interes turistikoko puntu eta ekitaldi gehiagori buruz ere hitz egin zen, noski. Edizio honetan, Enkarturrek Karrantzako Donosa harrobiaren ingurunea paradisu natural bihurtu dela erakutsi du, Pozalaguako kobazuloa eta Armañongo Parke Naturala barne hartzen dituena. Horrez gain, www.enkarteribike.com webgunea ere erakutsi da, eskualdeko eskaintza zikloturista biltzen duena, Euskadiko lehenengo lurralde “bikefriendly” gisa. Bere izen bera daraman taldeak emandako zigilu hori sektoreko kalitatearen erreferentzia nagusi bilakatu da, eta txirrindularientzako ostatu eta zerbitzu espezializatuen ibilbideak eta sarea daudela ziurtatzen du. Azkenik, ez dugu ahaztu behar Wowww gidaren bertsio eguneratua, egun batean edo bitan gure lurraldean kultura-, gastronomia- eta natura-esperientzia ugariz gozatzeko 53 plan biltzen dituena.
11/2/20 15:00
13
BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 010/ · gizarte@balmaseda.eus ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltza anitz, bi betaurreko, pilula-kaxa, poltsikoko telefonoa, izerditzeko jertsea, patinete bat eta txamarra bat.
EUSKERA 236.indd 13
AGENDA
15
Txutxu-mutxuen aurkako tailerra otsaila Lehen saioa 10:00etan. (larunbata) Bigarren saioa 12:00etan. Kultur Etxea #Cientzia2 18:30ean Klaret Antzokian
16
otsaila
(igandea)
Antzezpena: “Carmen y Antonio” 19:30ean Klaret Antzokian
17
Memoria Historikoari buruzko erakusketa otsaila Otsailaren 21era arte (astelehena) 19:00etatik 20:30era, Horcasitas jauregian “¡No os importe matar!” liburuaren aurkezpena 19:00etan Horcasitas jauregian
18
otsaila
(asteartea)
20
otsaila
(osteguna)
21
otsaila
Inauterietako ipuin-kontalaria 18:30ean liburutegian “Guerra y dictadura franquista en Balmaseda” komikiaren aurkezpena 19:00etan Horcasitas jauregian Irakurketa-kluba, gaztelaniaz 18:30ean liburutegian Zinema “Richard Jewell” 20:00etan Klaret Antzokian
(ostirala)
22
otsaila
Inauteriak Ikusi 8. orrialdeko programa Zinema “Richard Jewell” 19:30ean Klaret Antzokian
(larunbata)
24
otsaila
(igandea)
(asteartea)
28
otsaila
(ostirala)
29
Zinema “Richard Jewell” 19:30ean Klaret Antzokiana Inauteriak Ikusi 8. orrialdeko programa
Zinema “El oficial y el espía” 20:00etan Klaret Antzokian “Bean to bar” txokolate-azoka Informazio gehiago 9. orr.
Zinema “El oficial y el espía” 19:30ean eta 22:30ean Klaret otsaila Antzokian (larunbata) “Bean to bar” txokolate-azoka Informazio gehiago 9. orr. Irteera: patinatzea BalmaZ
1
martxoa
Zinema “El oficial y el espía” 19:30ean Klaret Antzokian “Bean to bar” txokolate-azoka Informazio gehiago 9. orr.
2
Zinema “El oficial y el espía” 19:30ean Klaret Antzokian
(igandea)
martxoa
(astelehena)
4
Fanzine eta kartel feministen tailerra 18:30ean liburutegian
5
Emakumearen Astea Ikusi 11. orrialdeko programa
martxoa
(asteazkena)
martxoa
Bisita gidatua hiru dorreetara otsaila Leku oso mugatuak (larunbata) Informazio gehiago: c.pasion@balmaseda.eus
23
25
otsaila
Inauteriak Ikusi 8. orrialdeko programa Tostada-lehiaketa 17:30ean Nagusien Etxean
(osteguna)
7
XX. Beherapenen azoka 10:00etatik 20:00etara martxoa Horcasitas Jauregian (larunbata) Erretiratuen Elkartearen bazkaria 14:30ean pilotalekuan Balmatour bisita gidatua Emakumearen Eguna 11:30ean San Severino plazatik
8
(igandea)
“Emakumeak aurrera” VI. herri-lasterketa 11:00etan kiroldegian Ikusi 11. orrialdeko programa
martxoa
Mucho Bellamy eta NKT taldeen kontzertua 22:00etan Klaret Antzokian
martxoa
13
(ostirala)
11/2/20 15:00
MERKATARITZA ETA ENPLEGUA
BESTELAKOAK
TXAKURTXULO, 2019KO ENPRESA PROIEKTUEN LEHIAKETAN SARITUA Txakurtxulo proiektuak Enkarterriko Behargintzak bultzatutako 2019ko Enpresa Proiektuen XI. Lehiaketako bigarren saria lortu du helduen mailan. Aldizkariaren 233. zenbakian kontatzen genuen bezala, Txakurtxulo enpresa gaztea da eta, ondo hornitutako furgonetari esker, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du mota guztietako arrazetako txakurrak eder jartzeko. Kategoria bereko lehenengo saria Sopuertako Kokoro proiektuari eman diote. Artisautailer bat da. Bertan, ehunak kontu handiz diseinatzen dira, eta landareetatik, loreetatik eta hazietatik eratorritako tindu naturalekin kolorea ematen zaie. Gazteen kategoriari dagokionez, Gueñesko Aroa Lavín Rosalesek irabazi du lehenengo sa-
ria, “A bocados” proiektuagatik. Proiektu hori besteak beste hanburgesetan espezializatutako food truck batean datza. Bigarren postua Zallako Mantenimientos Peio y Ángelentzat izan da. Txakurtxulok 1.000 euroko saria izango du, Kokorok 1.500 eurokoa eta 3 urtez lokal bat doan erabiltzeko aukera. Gazteen mailan lehenengo saria 2.500 eurokoa da, eta bigarrena 1.500 eurokoa; biek ere hiru urtez doan lokala izateko aukera dute. Ideia edo enpresa-proiektu bat baduzu, Behargintzak lagunduko dizu garatzen. Balmasedan, Pío Bermejillo kaleko 38. zenbakian dagoen Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailera hurbil zaitezke. Hasi zure etorkizunean lanean!
BEHERAPENEN XX. AZOKA 2020. urtean, Balmadendak antolatutako Beherapenen Azokaren XX. edizioa izango da. Aurten, hainbat sektoretako dendek oso prezio onetan eskainiko dituzte beren produktuak, eta horrela, erosleek pagotxak aurkitu ahal izango dituzte arlo desberdinetan (elikadura, jantziak, osagarriak, jantzigintza, oinetakoak), adin guztietako jendearentzat eta norberaren neurriko prezioan.
Balmadendaren jirafak girotuko du eguna, eta bonuak eta opariak banatuko ditu bertaratzen direnen artean. Gainera, umeentzat animazioa, musika eta tailerrak egongo dira. Azoka martxoaren 7an izango da, Horkasitas Jauregian, 10:00etatik 20:00etara. Etorri gurekin ondo pasatzera! Kanpaina Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.
BALMADENDAREN WIFI BERRIA CECOBIren, Balmasedako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Balmadendak “Balmaseda Comercio” bere wifi-sare berrira konektatzeko proposamena egiten dizu, gaurtik aurrera hurbileko dendetako abantaila eta sustapen esklusiboez gozatzen has zaitezen. Zortzi leku daude alta emateko eta aukera paregabe horietaz gozatzen hasteko:
·Udaletxea ·Tren-geltokia · Enkarturren turismo-bulegoa · León Felipe poetaren plaza ·Udal-pilotalekua ·Ehule kalea · San Juan plaza Has zaitez gaur bertan!
14
Balmadendaren kanpainetan parte hartu Saltoki bat daukazu eta parte hartu nahi duzu Balmadenda Merkatarien Elkarteak antolatzen dituen jardueretan? Adibidez, nahi duzu zure saltokia hurrengo Beherapenen Azokan egotea? Orain egin dezakezu, nahiz eta elkarteko kide ez izan. Informazio gehiago 946 800 738 telefono-zenbakian (Juan Antonio - Sastrería Andrade).
IRAGARKI LABURRAK LANA
- Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213. -Gerokultorea eskaintzen da adinekoak zaintzeko. Disponibilitatea eta esperientzia. 650312244.
SALMENTA - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicias Naturales dendaren ondoan. 616018644. (Isabel). -Kontsumo txikiko ECOTERMI erradiadore elektrikoak salgai. Bero urdina. Egoera bikainean. Elkarrekin edo bereizita. 9 elementutik 2: 65 €/unitate; 7 elementutik 3: 50 €/unitate. 676030502. -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-
Foru Plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
EUSKERA 236.indd 14
Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37
11/2/20 15:00