DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA
MERKATARITZAK KALEA HARTZEN DU
EUSKERA 245.indd 1
14/6/21 14:28
AZALEAN
KALEKO MERKATARITZA
2
Antonia Fernándezek saria jaso du Balmadendako ordezkarien eskutik Ekainean zehar tokiko merkataritzak kaleak hartu ditu Balmadendak eta Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Ekonomiaren Sustapen Sailak sustatutako proiektu batek, zeinak 12.000 eurotik gorako udal-aurrekontua duen. Mota guztietako 43 denda (elikadura, arropa, osagarriak...) euren produktuak kalera ari dira ateratzen ekaineko ostiral eta larunbatetan, orga ikusgarri batzuetan. Helburua argia da: tokiko merkataritza dinamizatzea, pandemiak gehien kaltetu duenetako bat. Egun horietan zehar kaleko animazio ibiltariaz ere gozatu ahalko dugu erosketak egiten ditugun bitartean. Enkarturrek ere parte hartu du stand batekin, eta tokiko produktuen sortak ari da ematen, zeinak ostiral eta larunbatetako erosketetan zozketatuko diren. Parte hartzeko soilik erosketa-txartela entregatu behar da izenarekin eta telefono-zenbakiarekin turismo-elkartearen egoitzan (Martin Mendia 2). Hori egin zuen Antonia Fernándezek, proiektuaren lehenengo irabazleak; zalantzarik gabe bizitza eta kolorea emango dizkie gure kaleei.
EUSKERA 245.indd 2
Kalera irteten diren komertzioak: • Yolanda Mauriz • Pipirigaña • Otxoa oinetakoak • Moda Verona • Los Arcos Pastel denda • Alitxu fruta denda • Balmaseda zentro optikoa • La cesta de Alen • Alboan turismo zerbitzuak • Eroski Bidaiak Balmaseda • Zuriñe Lentzeria • Maribi • Olatz etxe-agentzia • Fruta Denda Zurian • ATYKA • Laura • Pi&Pa • Enparantza Botika • La Balanza • Cristina Dietista • Garay harategia • Antonio de Francisco bitxi-denda
• Balmi Shop • Gonzalo • Gestión 10 • Artigas ileapaindegia • Balma Estetic-Balma Tattoo. • Zaitegui • Ainize Fruta denda • Balby Fruta denda • Layon estetika • Estetika Grey • Bihotza estetik zentroa • Enkarterri Botika • Gabeta Cotton • DeLola shop • Naca • Luis M Hidalgo Argazkigintza • Kaprichos • Ortiz labea • Iraia Loradenda • Sierra harategia • Chocolate Fountain
14/6/21 14:28
3
LANGABEZIA MURRIZTEKO ETA JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEKO LAGUNTZAK Aurten, Balmasedako Udalak martxan jarri ditu gure hiribilduan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko laguntzak, zeintzuek bost dirulaguntza-lerro dituzten, 115.000 euroko guztizko aurrekontuarekin:
1. LERROA: BALMASEDAN ERROLDATUTAKO PERTSONAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK Kontratazioak: 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean hasitakoak, Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeenak badira. Laguntzaren zenbatekoa: Kontratu mota Gehienezko lag. 6 hilabete lanaldi osoa 3.000 € 12 hilabete, lanaldi osoa 4.500 € Mugagabea, lanaldi osoa 7.000 € Mugagabe bihurtua 6 hilabete, lanaldi osoa Mugagabe bihurtua 2.500 € 12 hilabete, lanaldi osoa 1.500 € Lanaldi partzialeko kontratazioa: laguntza lanaldiarekiko proportzionala izango da. % 50eko gutxieneko lanaldia. Aurreko zenbatekoak % 15ean areagotuko dira, kontratatutako pertsonaren kolektiboaren arabera. Zenbateko horiek guztiak metatu ahalko dira kontratazio bakoitzeko % 30eraino. Dirulaguntzaren guztizkoa % 10ean areagotuko da kontratazioak egoitza fiskala eta gizarte egoitza Balmaseda udalerrian duten enpresek egiten badituzte, eta % 30ean, berriz, kontratazioak egoitza fiskala eta gizarte egoitza Balmasedan duten irabazi asmorik gabeko elkarteek edo kooperatibek egiten dituztenean. Eskaerak aurkezteko epea: Aurrekontu partida amaitu arte, eta, edonola ere, 2021eko urriaren 31ra arte. Aurrekontua: 40.000€ Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus - 946801002 2. LERROA: BERRIKI SORTUTAKO ENPRESAK EGONKORTZEKO LAGUNTZAK Baldintzak: · 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra arte sortutako enpresak. · Jarduera hori bera gauzatu ez izana aurreko 18 hilabeteetan. · Egoitza soziala eta fiskala Balmasedan izatea. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Inbertsioak aktibo finkoetan: aplikazio informatikoak, instalazioak, makineria, tresneria, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipoak, garraiorako elementuak, eta abar. Gastuak: Zerga aholkularitza, kontu aho-
EUSKERA 245.indd 3
lkularitza, eta abar. Prestakuntzako ikastaroak, lokalen eta horniduren alokairua. Inbertsioak eta gastuak EJZren alta eta hurrengo hamabi hilabeteetan zehar egin eta ordaindu behar izango dira. Laguntzaren zenbatekoa: Autonomoen araubideko pertsona: Balmasedan erroldatutakoa: 3.000€. Balmasedan erroldatu gabea: 1.500 €. Sozietateak: 3.000 € Balmasedan erroldatutako pertsona bakoitzeko. Gehienez: 5.000 € 1.500 € Balmasedan erroldatutako pertsona bakoitzeko. Gehienez: 5.000 €
Edonola ere, diruz lagundu daitezkeen jardueraren % 75arekin, gehienez. Aurreko zenbatekoak erdira murriztuko dira egoitza soziala eta fiskala eskatzailea erroldatuta dagoen egoitza bera badira (edo bazkideren bat erroldatuta dagoen egoitza bada, sozietateen kasuan). Aurreko zenbatekoak % 15 areagotuko dira, enpresa kolektibo batzuen kide den pertsona batena bada. Zenbateko horiek guztiak metatu ahalko dira % 30eraino. Enpresa irabazi asmorik gabeko elkartea edo kooperatiba bada, diruz lagundu daitekeen zenbatekoa % 15 areagotu ahalko da. Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31ra arte. Aurrekontua: 30.000 € Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus 946801002 3. LERROA: LAGUNTZAK ENPRESEN AKTIBO FINKOEN INBERTSIOARENTZAT ETA MODERNIZAZIOARENTZAT Baldintzak: · Gizarte egoitza Balmasedan duten enpresak. · Enpresak izan ahal duen gutxieneko antzinatasuna 12 hilabetekoa izango da. · EJSNaren honako kode hauek dituzten enpresak: C Manufaktura industria. G Ep.452 Motordun ibilgailuak mantentzea eta konpontzea. Diruz lagundu ahal diren inbertsioak: Jarduerari lotutako aktibo finkoak, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra arte eskuratutakoak, lokalak salbu. Gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izan behar da (BEZik gabe), eta aktiboak, gutxienez, 3 urtez egon beharko du enpresan hura eskuratu zenetik. Laguntzaren zenbatekoa: egindako inbertsioaren % 25, enpresa bakoitzeko 4.000 euro gehienez.
Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31ra arte. Aurrekontua: 10.000 € Informazio gehiago: balmalan@balmaseda.eus / 946801002. 4. LERROA: ALOKAIRUARENTZAKO LAGUNTZAK Baldintzak: · Establezimendu berriak (merkataritzakoa edo ostalaritzakoa, pabiloi berria zein industriala), Balmasedan badu egoitza soziala. · 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean ireki dutenak. · Merkataritzako edo ostalaritzako lokalen kasuan: mikroenpresa izaera edukitzea eta kalean bertan dagoen lokalean egotea. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: merkataritzako edo ostalaritzako lokalaren alokairuaren zenbatekoa, Balmasedan izandako jardueraren lehen 12 hilabetekoa. Laguntzaren zenbatekoa: alokairuaren % 25, 6.000 eurora arte industria enpresentzat eta 1.000 eurora arte kalean bertan dauden merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduentzat. Kalean bertan dauden merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen kasuan, 35 urteko edo gutxiagoko gazteek alokatu badituzte: alokairuaren % 50, 2.000 eurora arte. Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31ra arte. Aurrekontua: 10.000 € Informazio gehiago: odc@balmaseda.eus 946801002
5. LERROA: MERKATARITZAKO ETA OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUAK ETA ZERBITZUAK IREKITZEKO ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK Baldintzak: Balmasedan, kalean bertan dauden establezimendu finkoak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak: Obra eta eraberritze orokorrak. Irisgarritasuna. Intsonorizazioa. Argiztapena. Altzariak. Ekipo informatikoak. Aire girotua. Berogailuak. Alarma, eta abar. Laguntzaren zenbatekoa: Inbertsioaren edo justifikatutako gastuaren % 25 (BEZik gabe), (% 30, udalerriko merkataritza edo ostalaritza sektoreetako elkarteren bateko kideentzat). Gehienez: 5.000 € (gutxieneko inbertsioa: 1.000 €). Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko urriaren 31ra arte. Aurrekontua: 25.000 € Informazio gehiago: odc@balmaseda.eus 946801002.
14/6/21 14:28
4
MERKATARITZA ETA ENPLEGUA
BALMASEDAKO BONODENDA 2021
Esparru soziosanitarioan lan egin nahi duzu? 2021-2022 ikasturtea Erdi-mailako heziketa-zikloa “Mendetasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta” (Balmasedan) Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikasketak, bi erakundetan praktikak eginez. Gure ikasleek lan-munduratze tasa handia dute. Zertan lan egin dezaket? -Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea hainbat erakunde eta/edo etxetan: adinekoak, desgaitasun fisikoak, psikikoak, psikiatria... -Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako solairuko arduradun laguntzailea. -Telelaguntzako teleoperadorea. -Etxez etxeko laguntzailea. Eskatu informazioa! 944731444 info@bagabiltza.com
Balmasedako Udalak udako BonoBalma 2021 kanpaina jarri du abian, Balmaseda udalerrian merkataritza-jarduera sustatzeko. Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei eta beste establezimendu batzuei lagundu nahi zaie, hala nola bidaia-agentziei eta altzarien erakusketei.
Azken kontsumitzaileak bonu horiek erabiliko ditu kanpainari atxikitako establezimenduetan ordaintzerakoan. Kanpainaren aurrekontua 25.000 eurokoa da. Bonu-motak: -5 euroko bonua, 10 euroko edo gehiagoko erosketetarako, erosketaren zenbatekoari kendu beharrekoak. -10 euroko bonua, 30 euroko edo gehiagoko erosketetarako, erosketaren zenbatekoari kendu beharrekoak. -75 euroko bonua, 200 euroko edo gehiagoko erosketetarako, erosketaren zenbatekoari kendu beharrekoak, bidaia-agentziei zuzenduta. -100 euroko bonua, 300 euroko edo gehiagoko erosketetarako, erosketaren zenbatekoari kendu beharrekoak, altzarien erakusketei zuzenduta. Erosketa-tiket bakoitzeko bonu bat emango da, eta bezeroen eskura egongo dira kanpainari atxikitako establezimenduetan, izakinak amaitu arte. Kanpaina ekainaren 12an hasi eta 30ean amaituko da, bidaia-agentzia eta altzarien erakusketentzat izan ezik, horiek irailaren 30ean amaituko baitira.
OSATU DA LUPULU EKO
Zure produktu eta/edo zerbitzuen ikustarritasun handiagoa Pasa den hilabetean argitaratu genuen bezala, gure herriko enpresak kokatzeko www.balmasedaonline.eus plataforma, baita eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak ere, lanean ari da. Hala ere, oraindik fitxategia edo webgunea osatu ez duten eta hala nahi duten establezimenduek edo profesionalek posta elektronikoa bidali dezate info@balmasedaonline. eus helbidera. Lau maila daude, beraz, negozio bakoitzak bere digitalizazioan urrats bat gehiago ematea erabaki dezake bere zerbitzuak edo producktuak ikusgarriagoak eta komertzialagoak izan daitezen.
EUSKERA 245.indd 4
“Euskal Lupulo Elkartea-Basque Hops” izenpean osatu zen pasa den maiatzaren 14an, Balmasedako “La Rotura” instalazioetan, EAEko lupuluaren ekoizleen lehenengo elkartea. Hiru herrialdeetako ekoizleak batzen ditu: Lúpulo de Kintana (Araba), Zabala Sagardotegia (Gipuzkoa) eta La Rotura (Balmaseda), baita Aleovitro SL (Bizkaia) ere; azken hori enpresa bioteknologikoa da eta ENBA nekazaritza-sindikatuaren aholkularitza jasotzen du.
Besteak beste, elkarteak honako xede hauek ditu: • Euskal Autonomia Erkidegoan lupuluaren laborantza garatu, ezarri eta sustatzea. • Euskal Autonomia Erkidegoan lupulu-sailak hobetu eta sustatzea, baita barietate berrien inguruko ikerketa eta garapena zein horien propietateen karakterizazioa egitea ere. • Edarietarako edo ziurtagiria behar duten bestelako erabileretarako erabiltzen den lupuluaren tokiko ziurtagiria sustatzea.
14/6/21 14:28
5
BALMASEDA ZUREKIN PROGRAMAK EMAITZA ONAK LORTZEN JARRAITZEN DU Balmaseda Zurekin programa abiarazi zenetik bi hilabete pasa dira dagoeneko. Balmasedako Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Sustapen Ekonomikoko Zinegotzitzak abiarazitako programa horren helburua da banakako eta etengabeko laguntza ematea, udalerriko langabeak lan munduan berriz ere txertatuta. Bost laguntza saio egin dira enplegua bilatzeko. Bost egun horietan zehar bildu gara sare sozialen bidez enplegua bilatzeari, ekintzailetzari eta lan aukerak sortu edo bilatzeari buruzko orientazioa emateko. Nabarmendu beharra dago parte hartzaileen motibazioa konstantea izan dela saio guztietan zehar.
Hilabete honetan beste erreserba bat eta bi lanpostu berri ditugu. Lau lanpostu guztira bi hilabete aktibo hauetan zehar. Enkarterriko lan merkatuan sortutako bi lanpostuetako bat ostalaritzako profesional batek eskuratu du, zeinak, momentuz, lanaldi partziala izango duen. Beste langilea Balmasedan sortu berri den Dairis&Co enpresan arituko da arduradun gisa. Dirua eta paketeak bidaltzen dituen eta Hedegile kalean dagoen enpresa horrek Balmasedako bi pertsonari eman die lanpostua. Aurreko guztiari gehitu behar zaio berehala kontratuan gauzatzea espero dugun prozesu aurreratu bat ere tartean dagoela. Enpresa horietako bi hautaketa prozesuak egiten ari dira, zeintzuetan programako hainbat partaidek hartu duten parte. Momentuz, ez dugu horien emaitzen berririk, baina berri onak espero ditugu berriz ere datorren hilabetean.
EKOIZLEEN ELKARTEA • EAEn ekoitzitako lupulumarka kolektibo edo bereizgarri bat sortzea, eta, bidezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko lupuluaren kalitatem a r k a sortzea. • Euskadin lupuluaren ekoizpena sustatzea alderdi guztietan, bai eta hura ekoitzi eta eraldatzeko prestakuntza ere. • EAEn ekoitzitako lupuluaren elkarlaneko merkaturatzea sustatzea. • Euskal Autonomia Erkidegoan lupuluaren kultura sustatzea eta lupulua aprobetxatzea. Xede horiek betetzeko, hainbat jarduera gauzatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoan lupulu-ekoiz-
EUSKERA 245.indd 5
penaren prozesu integrala arrazionalizatu eta hobetzeko Plan Teknologiko Integrala abian jarri eta garatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko lupulu-sektorearen prestakuntza eta profesionalizazioa sustatzea. Euskal Autonomia Erkidegoan lupuluaren laborantza-kulturaren inguruan sentsibilizatzea eta horren hedapena sustatzea. Elkartearen helburuak lortzeko interesgarriak diren gaiei buruzko ekitaldi, ikastaro, mintegi, azterlan, ikerketa eta jardunaldi mota guztiak sustatu, antolatu eta horietan parte hartzea. Lupulua elkarlanean edo batera merkaturatzeko ekimenak eta lupulua sustatzeko ekintzak bultzatzea.
Enkarterriko Mankomunitateak administrazio prozesuen efizientzia optimizatu du Maiatzetik, Enkarterriko Mankomunitateak Erregistroak Elkarrekin Lotzeko Sistema (SIR) erabiltzen du. Plataforma horrek aukera ematen du beste kontu batzuen artean, administrazio publikoetako erregistro bulegoak elkarrekin lotzeko, erregistro idazpenak bulegoen artean modu seguruan trukatzeko eta herritarrek paperean aurkeztutako dokumentuak digitalizatuta bidaltzeko. Aintzat hartuta ingurumenarekiko konpromisoa, jarduteko modu berri hori administrazioen arteko paper hartu emanak ezabatzeko urrats bat gehiago da, papera erabili eta bidaltzearen kostuak ezabatzen baititu aurkeztutako dokumentazioaren benetako kopia elektronikoak sortuta. Gainera, paper fisikoak eskatzen dituen logistika kostuak ere aurreztuko dira (harrera, biltegiratzea, garraiatzea eta artxibatzea). Zerbitzu hori eskuragarri izango dute herritarrek, doan; Mankomunitateari gerturatzeko urratsa da: herritarrek beren dokumentuak administrazioari momentuan bidali ahal izango dizkiote, administrazio horretako arreta bulegora gerturatzeko beharrik gabe. Horrela, eskaerak heltzeko denbora eta harrera ere hobetuko da (hainbat eguneko prozesua izan zitekeena, orain segundotan egin ahal izango da). Horrela, erregistro prozedura “paperarik gabeko” prozesu bihurtuko da, digitalizatua, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa eskaneatzearen bidez eta helmugara momentuan bertan elektronikoki bidaltzearen bidez, kokapen geografikoa edo eskumena edozein izanda ere, erabateko baliozkotasun juridikoarekin.
14/6/21 14:28
6
KONTA-KONTATU Balmasedar batek Errusian duen arrakasta Equipo Samovar euskal antzerki taldea hautatua izan zen Errusiako “Melijovskaya vesna” nazioarteko jaialdi ospetsuan parte hartzeko. Jaialdia pasa den maiatzaren 28an egin zen, Anton Chejov Museo-etxean. “Tío Vania” antzezlanak ikaragarrizko harrera izan zuen eta epaimahaiaren diploma batekin nabarmendu zuten. Epaimahaia Chejov-en ondarean adituak diren antzerki kritikari garrantzitsuek osatzen zuten. Konpainia horretan, Esther Camino balmasedarra dugu, Balmaberria zinemaeta antzerki-elkartearen sortzaileetako bat.
DONATO MARÍA DE LLAGUNO, NOTARIOA ETA OLERKARIA, 1823–1885 Donato de Llagunoren olerki konposizioak: 1847 1865
Gizarte-larrialdietarako laguntzak 2021. urtean zehar, gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) eskatzeko epea irekita egongo da azaroaren 30a bitartean. GLLak gastu arruntei edo bereziei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei ematen zaizkie, gastuok bazterkeria sozialeko egoerak arintzeko edo ekiditeko beharrezkoak direnean. Laguntzak eskatzeko, deitu aurretiazko hitzordua eskatzeko 946 671 849 edo 946 671 850 telefonoetara (Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatearen Gizarte Ekintza Saila).
Liburutegiko udako ordutegia Udal liburutegiak udako ordutegia hartuko du, hots, 10:00etatik 13:00etara, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean. Liburutegiak eskerrak eman nahi dizkio zerbitzu honetan praktiketan egon den pertsonari eta kontratua berriki amaitu duten langileei: Amaia, Eskarne, Eva, Irati, Iratxe eta Zuriñe.
EUSKERA 245.indd 6
Balmasedar garrantzitsu eta bitxi baten inguruan arituko gara; garrantzitsua izan zen hiribilduan egin zuen notario lanagatik, eta, bitxia, berriz, olerkaritzarekiko zaletasunagatik. DONATO MARIA DE LLAGUNO Y DE LA PRESA Balmasedan jaio zen 1823ko abenduaren 13an; Sopuertan jaiotako Manuel de Llaguno y Castañoren eta Balmasedan jaiotako haren emazte María Antonia de la Presaren bigarren semea izan zen. AAma galdu zuen 13 urte besterik ez zuela, eta horrek bere izaera markatu zuen sakonki. Aita, Manuel, notarioa zen Balmasedan, eta, 4 urte beranduago, berriz ezkondu zen. Donato, 23 urterekin, 1846an, Burgosera joan zen, bertan ikasi zuen notario izateko, eta bere promozioko lehena izan zen. Gerora, notario izan zen bere bizitza osoan zehar, Balmasedan. Enkarterriko hiribildu horretan ezkondu zen 1856an, 33 urte zituela, Maria Rosalía de Angulorekin, 29 urtekoa. Senar emazteek 5 seme alaba izan zituzten: Dolores, goiztiar hildakoa, Hipólita, Isidora, Enriqueta eta, azkenekoz, Pedro, bikotearen seme bakarra, 1866an jaioa. Izaera aldetik, ezagutu zutenek diote bihozbera eta umoretsua zela, baina kementsua ere bazela, horretarako beharra zegoenean. Katoliko sutsua zen, eta jo eta ke ibili zen Balmasedan Mariaren Bihotzaren Gurasoen Misio etxea (klaretarrak) sortu arte 1882an, Alejandro de Antuñanoren emazte Juana de Aguirreren laguntzarekin. Gainera, hiribilduko bizitza sozial eta intelektualaren kide aktiboa izan zen, eta Balmasedar Tertulian (“Tertulia Valmasedana”) hartzen zuen parte. Donato de Llaguno Balmasedan hil zen 1885eko azaroaren 13an, 62 urte betetzeko zorian.
Bere bizitzan zehar, Donatok hainbat olerki konposizio idatzi zituen, horien zale sutsua baitzen. Olerki horien artetik onenak iruditzen zitzaizkionak bildu eta laburpen bat egin zuen, bere letrarekin eskuz idatzitakoa, “Horas de Recreo” izenburupean, eta marrazki bikain eta dotoreekin apaindu zuen. Edonola ere, eskuizkribua ez zen sekula argitaratu eta familiaren intimitatean gorde zen. Eskuizkribu horren jatorrizko liburukia 36 olerkiz osatuta dago. Horietako lehena Manuel de Llagunoren, aitaren, heriotzari buruzkoa da. Balmasedako beste notario eta Donatoren lagun min Isidoro Llanok diseinatu zuen eskuizkribuaren azal fina, apainduta eta koloreztatuta, lanari azken ukitua emateko. Eskuz idatzitako koaderno hori Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian dago, eta notario eta olerkari erromantiko honen lan poetikoa biltzen du. Foru Aldundiko Liburutegiko arduradunen adeitasunari esker jatorrizko dokumentua esku artean izateko aukera izan nuenean, argitaratu gabeko lan bitxi eta paregabe hori argitaratzea pentsatu nuen, alde batetik, lan ezagun bat ezagutzera emateko, eta, bestetik, autorearen jaioterri izan zen Balmaseda omentzeko. Horrela jaio da, 2021eko urtarrilean, argitalpen mugatuko liburu bitxi hau (20 ale zenbakitu eta 77 orrialde), olerkien transkripzio literalarekin eta azalpen oharrekin, autorearen familiaren eta historiaren inguruko ikerketatxo batekin batera. Llagunoren olerki horiek intimistatzat, poetikotzat eta familiartekotzat definitu genitzake. Aldizkako konposizioak dira, zeintzuetan pertsona edo egoera batekiko sentimenduak deskribatzen dituen, eta subjektu horri erreferentzia egin ohi zaio izenburuan edo olerki bakoitzaren eskaintzan: gurasoak, seme alabak, lagunak, zenduak, bataioak, omenaldiak, urtebetetzeak, eta abar. Gai erlijioso eta abertzaleei buruzko lerroak ere badaude. Ikuspuntu literariotik, esan genezake Llagunoren lana erromantizismo berantiarreko estilokoa dela, nolabait goibela, non sentimenduak inpostatzen diren. Ez du falta betegarririk, konposizio umoretsurik eta olgetarik ere. Dra. Julia Gómez Prieto. UD Liburuari buruzko informazioa eta salmenta: Maruri liburu denda. Balmaseda
14/6/21 14:28
7
FRANCISCO JAVIER BALMASEDA Y JULLIEN (amaiera)
Francisco Javier Balmaseda y Jullienek hainbat liburu idatzi zituen.
Udalberriak-en azken alean irakurri genuen Francisco Javier Balmaseda Gineako golkora deserritu zutela Hamar Urteko Gerran zehar bere ideia abolizionisten ondorioz, eta, zalantzarik gabe, Kubako independentziaren alde egoteagatik; izan ere, une horretan, Kubako kapitain jenerala Domingo Dulce Garay zen, zeinak aurreko urtean, 1868an, Iraultza Loriatsuan parte hartu zuen, zeinaren ondorioz Isabel II.a erregina tronutik bota zuten; hura ere esklabotza abolitzearen aldekoa zen. Dulce 1869an hil zenean, Kubako kapitain jeneral izendatu zuten lerro hauetan ezaguna zaigun Balmasedako kondea, aurreko kapitain jenerala baino oraindik askoz zapaltzaileagoa zena. Beste 250 kubatarrekin Fernando Poo kolonian bizitakoak jaso zituen Los confinados a Fernando Poo liburuan. Laster antolatu zuen uhartetik ihes egiteko plana eta atxilotuen talde txiki batekin heldu zen Ingalaterrara, gero, New Yorkera joateko, non Independentziaren aldeko Batzorde Kubatarra zegoen. New Yorketik Kolonbiara igaro zen 1871n, eta, urtebete geroago, kolonbiar nazionalitatea
eskuratu zuen literatura jarduera sutsuari eta nekazal ikasketei ekinda. Zanjongo Ituna sinatzean, 1878an, gerra amaitu eta Kubara itzuli zen, baina 1894an, gerra berriz ere hastean, Kolonbiara itzuli zen 1898an Kubak independentzia lortu eta bertara behin betiko bueltatu arte. Haren argitalpenak oso oparoak dira, batez ere, nekazaritzari eta albaitaritzari buruzkoak, hain justu gai horiek garatzea Kubako ekonomiarako funtsezkoa zen momentuan. Halaber, argitalpen horietako batzuek erabateko indarraldia dute, ikerketa zientifikoetan oinarrituta daudelako. Higiene publikoaren defendatzaile sutsua ere izan zen, eta, bere lanei esker, Frantziako Errepublikako Nekazal Merituaren Ordenako Gurutze Handia eman zioten. Habanan hil zen 1907an, 84 urterekin, eta Remedios udalerrian gizarte lanak egiteko legatu garrantzitsua utzi zuen; hori dela eta, artikulu hauen hasieran aipatu bezala, Remediosen plaza bat eskaini zioten. Miguel Ángel Álvarez Fuentes
BALMASEDAK IRABAZI DU GOOGAZ 3.0 FINALA “Scape The Herria” Googaz 3.0 irabazi du Balmasedako taldeak, eta joan den ekainaren 5ean Bilbon izan zen Bizkaiko Kopa ere irabazi zuen. Lehiaketaren lehenengo fasearen oinarria tokiko merkataritza hobetzeko proposatutako ideia eta soluzioak ziren, eta horiei finalean hainbat proiekturen ezagutzak gehitu zaizkie, oinarrizko ideiak inspiratu eta aberasteko iturri gisa. Balmasedako taldeak, Araba eta Gipuzkoako irabazleekin batera, Europan zehar bidaiatuko du 10-15 egunez uztailean, jardunbide egokien azterlan eta analisia egiteko beste herrialdeetako tokiko merkataritzaren sektorean. Ondoren, aztertutako tendentziak memoria batean jasoko dituzte, eta hori Balmasedako tokiko komertzio guztiei emango zaie.rionak Naiara, Jennifer eta Jon! Etorkizuna zuena da!
EUSKERA 245.indd 7
14/6/21 14:28
8
KONTA, KONTATU
GAZTELUKO MUINOKO LAN
LAPURRETAK GAZTELUKO MUINOKO AZTARNATEGIAN Udalak jakinarazi du ekainean zehar indusketa arkeologikoak egingo direla Gazteluko Muinoan. Horrek alde onak eta txarrak ditu. Azken horietako bat aipatzearren, aztarnategiko lapurretak. Hain zuzen ere, pertsona batzuk metal detektagailuekin eta beste tresna batzuekin bertaratzen dira, gauzak eramateko. Lerro hauen helburua da Balmasedako herritarrei lankidetza eskatzea; izan ere, Euskal Ondarearen Legeak erabat debekatuta du aztarnategietako lurrari eragitea induskatutako eremuetan egon daitezkeen elementu metalikoak aurkitzeko. Jarduketa hori delitua da, eta lapurtutakoaren araberako isun esanguratsuak dakartza. Hori dela eta, Balmasedako herritarrei eskatzen diegu, mesedez, agintariei jakinarazteko norbait metal detektagailu batekin ikusten badute. Gure ondarearengatiko (eta edonongoarengatiko) errespetua irakatsi behar diegu gure txikienei, balmasedar guztion errespetu bihurtuko delako.
EUSKERA 245.indd 8
Aurrekontuak 100.000 € ditu, eta horietatik % 80 inguru Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eman ditu eta Herrero-Múgica familiaren prestutasunari esker, Gazteluko Muinoko lanak gauzatzen ari dira. Hori dela eta, EHUko Kultur paisaiak eta Ondarea UNESCO katedraren eta Udalaren artean ondare horren balioa azpimarratzeko hitzarmena, dokumentazioaren analisia eta horren katalogazioa (El Castillo de Balmaseda liburua argitaratzeko, Ed. UPV/EHU - Red Ikertuz) aurkeztu ondoren, berriki, gune horretako erregistro topografikoa egin da. Horrekin multzo arkeologikoa esku-hartzearen aurretik zuen jatorrizko egoeran zaintzen da eta oinarri grafiko zehatza lortzen da multzo horren balioa azpimarratzeko, babesteko eta aintzat hartzeko jarduketa guztiak aztertu eta planifikatzeko. Horrez gain, lantegien azterketa estratigrafikoa eta kronotipologikoak eginda daude, Gazteluko Muinoa osatzen duten egituren bilakaera konstruktiboa antzemateko, bereizteko eta ezagutzeko. Muinoari zuzenean eragiten dieten lursailak berrikusi dira eta irisgarritasun alternatibei buruzko azterketa egin da. Ikerketa horiei esker, beste ondorio batzuen artean, irregulartasun batzuk antzeman dira, zeinak horren inguruko etorkizuneko udal-ekimen eta ekimen publiko posibleak oztopatuko zituzten. Modu horretan antzeman dira 2018ko Paisaiarako Ekintza Planean jasota ez zeuden bi lursail,
baita beste lursail historiko eta erabat estrategiko bat ere, non aspaldiko gazteluaren nukleo nagusia dagoen, Hiribilduaren jabetzakoa ere, eta zeina, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, hirugarrenen izenean erregistratua zegoen. Maiatzaren 10ean, EHUko graduondokoak bisita tekniko-didaktikoa egin ondoren eta BFA-ak esku-hartze arkeologikorako baimena eman ondoren, aipatutako indusketa-lanak hasi dira, Balmasedako bi gazte langabetuen kontratazioarekin, lanetan laguntzeko.
Orain martxan Maiatzean garbitu eta kendu ziren sastraka eta paramentu nagusiak hegoaldean, lubanarroan eta iparraldean, Orexinalekin lankidetzan. Hau izan da balmasedar elkarteak lan horiek egiten dituen bigarren aldia; izan ere, lehenengoa 2020ko irailean izan zen. Hezkuntza Sailarekin eta Orexinalekin lankidetzan, dibulgaziozko eskola jardunaldiak eskaintzen ari dira zundaketa arkeologikoetarako, gure Hiribilduko hiru hezkuntza-zentroetan egiten ari diren zundaketa eta prospekzio lanak egin bitartean. Halaber, hilabete honetan, aipatutako balioztapen eta prospekzio metalikoko zundaketa arkeologikoak abiarazi dira. Lehenengo horien helburua da Gazteluko Muineko guneen gaitasun arkeologikoaren balioa aztertzea, etorkizuneko esku hartzeak modu egokian programatzeko. Aztertu gabeko eremuetan
14/6/21 14:28
LANAK HASI DIRA
9
IN MEMORIAN
Ana Luisa Martínez Álvarez
esku hartuko da, iraganean jorratutako ar- keologia-lanetatik abiatuta. Prospekzio metalikoaren helburua da aztarnategiaren eremuak, erabilerak eta mugak zehaztea, aintzat hartuta aztarnategiaren garai historikoetako bat (I. Karlistaldia). Metodologia hori oso eraginkorra izan da antzeko testuinguru batzuetan, esate baterako, Estatu Batuetako Gerra Zibilean, Espainiako Ondorengotza Gerran edo gure lurraldeetan jazo ziren karlistaldietan. Proiektu honetan landako paisaia tradizionalari emandako garrantzia dela eta, ikerketa etnografiko eta etnoarkeologiko bat ere ezarri da dokumentatzeko, balioztatzeko eta aztertzeko Gazteluko Muinoko nekazaritzaformak, elementuak eta -erabilerak eta gune horretako berrantolaketa zein puntutaraino berreskuratu daitezkeen. Harresi barruko paisaiaren ikerketa irailean amaituko da. Lan hauekiko denbora-eskala paraleloan balioztapen eta aintzatespen geologikoaren txosten bat egiten ari dira, eta aurreikusten da uztailean amaituta egon daitekeela. Dokumentu horretan lursailaren ezegonkortasunetatik eratorri daitezkeen arriskuak analizatuko dira eta afekzioak balioztatuko dira. Lantegi historikoen egoerari buruzko txosten arkitektonikoa irailean amaituko da, eta bertan jasoko dira lehentasun irizpideak, larritasunaren arabera esku hartze arkitektonikoak egiteko momentuari eta tokiari dagozkionak.
EUSKERA 245.indd 9
Txosten horri esker, eremuan ikusgai dauden lantegi historikoen kontserbazio egoera ezagutuko dugu, baita kasu bakoitzean aplikatu beharreko prebentzio eta/edo jarduketa-neurriak ere.
Epe ertainera Gazteluko Muinoa gure historiaren eta ondarearen parte da, eta hari buruzko ondorioak biltzeko prestatzen ari diren ikerketa eta txosten nagusiak aurkeztu eta gero, martxan jarri beharko ditugu ezagututako guztia ezagutarazteko eta hedatzeko estrategiak. Xede horrez, datozen hilabeteetan, Balmasedako Katedraren inguruko esku-hartze proiektu globalari buruzko webgune bat sortuko da, eta horren kudeaketa eta lerro nagusiak publiko orokorraren esku jarriko dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzak eskatzeko proposamen bat egingo da, ilusioz betetzen gaituen bigarren faserako: balioa azpimarratzea. Aurreikusita dago balioa azpimarratzeko fase hori 2021 eta 2023 artean egin ahal izatea, eta, zalantzarik gabe, oraindik interes handiagoa emango dio gure Hiribilduari eta haren historiari. Horrez gain, gu baino lehen hemen bizi zen jendeari buruzko ezagutza sakonagoa eskainiko du.
“Zenbat fotokopia behar dituzu?”, “berandu iritsi zara, apuntatu izena koadernoan”, “kamamila bat nahi duzu?”… Galdera horiek guztiak zure egunerokoaren parte ziren institutuan, baina ez dizkizugu berriz entzungo. 2020ko martxoaren 12an Hezkuntza Sailak institutua ixteko eta etxera joateko agindu zigun, itzultzeko datarik gabe. Zu azkena atera zinen eta agur esan genion elkarri, laster elkar ikusiko genuelakoan. Oker geunden. Etxean eta familiarekin zenuen egoera zaila zen eta adinekoak ziren gurasoak kutsatzeko beldur zinen, baina, horrez gain, ez zegoen arazorik, denbora zure zaletasun ugarietako batzuk egiten igarotzen zenuen. Zaletasun horiek zurekin egon dira institutuan eta hezkuntza komunitate osoak gozatu du horiekin: ikasleak atsedenaldian entretenitzeko puzzle bat liburutegian, liburu interesgarri eta gogoko izango dugun hori… Beste gauza batzuk ezin genituen gure eguneroko errutinan sartu, baina ikusi egiten zintugun txanponen urteari begira zure bilduman zenituen edo ez aztertzen edota horrenbesteko inbidia ematen ziguten opor horietako batzuk ilusioz antolatzen. Orain dela urte asko iritsi zinen Balmasedako institutura, bertan lan egiten dugunok iritsi baino lehen, eta urteak igaro ahala, zentroaren memoria bizi bilakatu zinen. Nori galdetuko diogu orain non aurkitu gordeta dugun tresna hori edo nola deitzen zen irakasle hori? Beti prest egoten zinen antolatzen zen edozein jardueratan parte hartzeko, nahiz eta zure lanarekin loturarik ez izan: txokolatea banatu duzu, orri-markatzaileen erakusketa egin duzu, azoka txiki solidarioan saltzen aritu zara… Oraindik uste dugu atezaintzako leihoan egongo zarela, zure txabusina zuriarekin, zer behar dugun galdetzeko. Lagun ezin hobea izan zara. Beti izango zaitugu gogoan. Goian bego.
14/6/21 14:28
10
KULTURA ETA EUSKERA
LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA ABIAN Ekainak 26 1. txanda: 11:30. 2. txanda: 12:30. Soilik erakusketa edo bisita gidatua + erakusketa Ezinbestekoa erreserba egitea: laencartada@bizkaia.eus / 946800778
EUSKERA 245.indd 10
14/6/21 14:28
11
euskaraz apur bat bada ere hitz egiteko. Plazen kopurua mugatua da, eta, hori dela eta, aurretik izena eman beharko da https:// bit.ly/goazenjolastera2021 esteka erabilita eta bertan agertzen den galdetegia beteta eta bidalita.Gainera, eskainitako jarduerak ikusi ahalko dituzu eta nahi bestetan eman ahalko duzu izena, plazak agortu arte. Segurtasun-neurriak betetzen direla bermatuko da; hortaz, maskara erabili beharko da, segurtasun tartea errespetatu beharko da eta antolatzaileen arauak bete beharko dira. Zeren zain zaudete, familia? Eman izena eta bizi euskaraz!
Euskara familian Familia giroan eta euskaraz dibertitzeko gogotsu zaude? Hementxe duzu Goazen Jolastera programa! Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta jarduera dibertigarriak eskaintzen ditu, esaterako, ginkanak, euskal jolasak, tailerrak… familia giroaz euskaraz goza dezazun. Mankomunitateko udalerrietan egingo da ekaineko eta iraileko ostiraletan edo larunbatetan. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, eta, udalerriaren arabera, 2, 3 edo 4 saio egingo dira. Parte-hartzaileak 4 urtetik 11 urtera arteko haurrak izan ahalko dira, heldu batekin, eta gai izan beharko dira
EUSKERA 245.indd 11
Euskara udan baita ere Ikasturtea amaitzearekin batera, berbatalde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horrela, udan ere euskaraz praktikatzeko aukerak izango ditugu Enkarterrin. Udako berbatalderen batean parte hartu nahi baduzu, eman izena enkarterri@aek.eus helbidean edo 671 070 044 telefono zenbakian... eta guztia DOHAINIK da! Gogoratu, halaber, mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daudela,
eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugula. Beraz, animatu, eta udan ere euskaraz bizi!
Taldekako mikroipuinen online tailerra 2020an Emakumearen Etxean egindako sormeneko irakurketa eta idazketa tailerrarekin jarraitzeko, Kolonbia Euskadi Elkarteak, 2021eko otsailean, martxan jarri zuen taldekako mikroipuinen online tailerra. WhatsApp eta sormena besterik ez duzu behar askotariko jatorritako emakumeen eta gizonen talde anitz horretan parte hartzeko; beraiek lehen pausuak eman dituzte dagoeneko. Héctor Sabogal hizkuntzalariaren dinamizazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, doan ikasi ahalko duzu nola idatzi labur eta sormena erabilita, bai gaztelaniaz, bai euskaraz. Parte hartu nahi baduzu, garaiz zabiltza! Mezu elektroniko bat bidali bizkaia@colombiaeuskadi.org helbidera eta parte hartu.
14/6/21 14:28
12
INGURUMENA
AINTZATESPENA KLIMASENTSIBILIZAZIOARI
Berdintasun Arloko Ikastaroak 2021-2022 Berdintasun Arloak hainbat ikastaro eskainiko ditu 2021-2022 ikasturterako. Horietakoren batekiko interesa izanez gero, ekainaren 21etik 30era egin dezakezu aurretiko izenematea, Emakumearen Etxean (Hedegile kalea 62 – Telefonoa: 946103099). Oraingoz, hauek dira baieztatu ditugunak, baina irailean gehiago iragarri ahal izango ditugu: Pilates Yoga Hazkunde pertsonala eta Mindfulness Buru aktiboa Zeramika hastepenak Defentsa pertsonala Zinema eta giza eskubideak Ikastaroak egiteko, beharrezko segurtasunneurri guztiak hartuko dira: talde txikiak, segurtasun-distantzia, hidrogela erabiltzaileen eskura, maskara nahitaez erabiltzea, etab. Gutxienez 12 pertsonak eman beharko dute izena ikastaroa egin ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 21 udalerri aurrera eramaten ari diren lana aintzatetsi du, horien artean Balmaseda; Klima eta Energiarako Alkateen Itunean daude atxikita, eta helburua da toki-eremutik jorratzea energia- eta klimatrantsizioa. Hala, maiatzaren 19an Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldi batean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak diplomak banatu zizkien 21 udalerri horietako alkateei. Horien artean Aitor Larrinaga zegoen. Balmasedaren kasuan, ekitaldian eskerrak eman ziren udal-politika guztietan energiaren adierazlea integratzeagatik. Gainera, kontuan hartu da 2019an Klima Aldaketara Egokitze-
ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAREN PROPOSAMENAK UDALERA IRITSI DIRA
Oporrak Emakumearen Etxean Urtero bezala, aurten ere, Emakumearen Etxea itxita egongo da oporrak direla eta, uztailean eta abuztuan zehar. Berriz ere irekiko da irailetik aurrera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Hurrengo osoko bilkura Datorren ohiko osoko bilkura hurrengo hilabete bakoitiko lehen ostegunean egingo da; hots, uztailaren 1ean. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko bilkura-aretoan.
EUSKERA 245.indd 12
ko Plana onetsi izana, baita Europako LIFE Good Local Adapt (2018-2021) proiektuan parte hartzea ere. Alde horretatik, Apaindura Publikoaren Ordenantza ere aldatu dugu, eta klima-aldaketara egokitzeko eta hari aurre egiteko irizpideak sartu ditugu. Horrez gain, hiriguneko obren sustatzaileek bete beharreko fitxa teknikoan prestatu ditugu, eta, horien bidez, hirigintzako zenbait esku-hartze baimendu ahal dira, betiere klima-aldaketara egokitzeko irizpideak betetzen badituzte. Horrekin batera, tokiko teknikariekin koordinatuta lan egiten ari dira etxejabeen elkarteei aholkularitza tekniko aditua eskaintzeko, eraikinen energia-efizientzia hobetzeko obrak egiteko xedearekin.
Ekainaren 4an, Balmaseda BHI-ko 14 ikasle elkartu ziren Eskolako Agenda 2030 programaren Udal Foroan parte hartzeko. Foro honetan, Aitor Larrinaga, alkatea, eta Gorka López, ingurumen teknikaria egon ziren. Ikasleek bere ikastetxean Garapen Iraunkorrerako Helburuei eta ekonomia zirkularrari buruz egin dituzten jarduerak aurkezteko aukera izan zuten. Bi gai horiek izan dira Eskolako Agenda 2030 programaren gai nagusiak ikasturte honetan.
Jarraian, ikasleek Ingurumena hobetzeko hartzen dituzten konpromisoak eta gure ingurunea hobetzeko udal ordezkariei egiten dizkieten proposamenak irakurri zituzten. Bestalde, udal ordezkariek aurreko urtean egindako proposamenei erantzun zien, konfinamendua gorabehera. Horietako batzuk gauzatu ahal izan dira. Beste batzuk, ordea, aztertzen ari dira, nola egin daitezkeen ikusteko, oso interesgarriak iruditzen baitzaizkie. Ikasleek ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Mundu Egunaren harira egin duten bideo batekin eta bi ikaslek abestu zuten bertso batekin amaitu zuten euren parte hartzea. Amaitzeko, Aitor Larrinaga, alkateak eskerrak eman zizkien programa honetan urtero egiten duten ahaleginagatik, eta datorren ikasturteko udal forora deitu zituen, ikasturte honetan jasotako ideiei erantzuteko.
14/6/21 14:28
13
KIROLA
TXIRRINDULARITZA AIMAR ORRANTIAREKIN
Aimar Orrantia Izena: Aimar Orrantia Rosales Adina: 16 años Zer kirol egiten duzu? Txirrindularitzan aritzen naiz, batez ere ziklo-krosean eta errepidean, baina BTTn ere ibiltzen naiz apur bat. Nolakoak izan ziren zure hastapenak? Nik futbolean jokatzen nuen, benjamin eta alebin mailan, aitari txirrindularitza ikustea gustatzen zitzaion eta ikustera eramaten ninduen, eta ume askok bezala nik ere bizikleta nuen eta ibiltzera ateratzen nintzen. Egun batean, aitak galdetu zidan ea Balmasedan egiten zen txirrindularitza eskoletako lasterketan parte hartu nahi nuen, informazioa bildu zuen zer egin behar zen jakiteko eta esan nuen: zergatik ez? Gainera, lizentzia urte osorako zen, eta beste herri batzuetako eskoletako lasterketetara joatea erabaki nuen. SC Balmasedana Txirrindulari Elkarteko entrenamenduetara joaten hasi nintzen. Ostiraletan, ez nuenez futboleko entrenamendurik, Kepa Merinok Ibarrako poligono batera eramaten gintuen entrenatzera, eta txirrindularitzako oinarrizko gauzak erakusten zizkigun: tropelean joatea, bihurguneak hartzea, etab. Handik aurrera Ikerren oso lagun ona egin nintzen, hark denbora gehiago zeraman bizikletan, eta berarekin eta bere aitarekin, Joseba Rodríguezekin, gainerakoak ikasi nituen. Josebak bizikletaren gainean dudan teknika guztia erakutsi zidan eta Ikerrekin praktikatzen nuen. Bizikletari buruz ezer ere ez jakitetik, 200 txirrindulariko tropel batean postua borrokatze-
EUSKERA 245.indd 13
ra pasatu nintzen, bizitza osoa bizikletaren gainean zeramaten txirrindularien eta mekanikarien semeekin, edo haiekin zerikusia zutenekin, eta gai naiz lehenengo 10 txirrindularien artean geratzeko, bi pertsona horiei esker. Zenbat denbora eskaintzen diozu? Orain astean 4 edo 5 egun eskaintzen dizkiot, gehi lehiaketaegun bat. Zein da zure kirol palmaresa? Palmaresa: Bizkaiko umeen BTT txapelduna, lehenengo lehen urteko kadetea Gazte Kopa ziklokrosean, lehenengo kadetea Legazpiko ziklo-krosean, bigarren Torrelavegako ziklo-krosean, hirugarrena Berrizko ziklo-krosean, kadete mailako Espainiako ziklokros txapelketa Pontevedran 2020an, Bizkaiko umeen selekzioa, errepidea eta Euskadiko kadete selekzioa, ziklo-krosa. Pandemiak eragiten izan al du egiten duzun kirolean? Pandemiak min handia egin digu; izan ere ezin genuen entrenatu, lasterketa asko bertan behera geratu ziren, eta orain egiten hasi dira, baina batzuk 2 edo 3 egun lehenago bertan behera geratzen dira, udalek ez dutelako seguru ikusten. Anekdota dibertigarririk? Anekdota asko ditut, negu honetan, adibidez, Ikerrekin joan nintzen BTT bizikletekin, oso euritsu zegoen, eta lehenago iritsi nahi genuen etxera, hotzak jota geundelako. Horretarako, Las Lacerasko errekatxoa igaro behar izan genuen. Udan, erreka horrek ia ez da urik jaisten, baina egun hartan bizikletak sorbaldan eraman izan behar genituen, zeraman ur kantitateagatik, gerritik heltzen zitzaigun eta urak ia-ia korronteak behera eramaten gintuen. Kirol hau gomendatuko zenuke? Zergatik? Sakrifizio handiko kirola da, oso gogorra, baina merezi du, egin ondoren maitemintzen zara, ibilbide ederrak egiten dituzu eta jende asko ezagutzen duzu. Txirrindularitzan, denok gara aurkariak lasterketan zehar, baina lehiaketa amaitu bezain laster oso lagun onak gara. Asko sufritzen den kirola da, baina askoz gehiago gozatzen da. Betetzeko ametsik edo lortzeko helbururik? Amets bat izango litzateke, epe laburrean, Balmasedako Itzulia irabaztea, senide eta lagunen aurrean, eta epe luzera, adin honetako edozein txirrindulariri bezala, talde profesional batera iristea.
Udako igerilekuak irekitzea Ekainaren 14an zabaldu ziren kanpoko igerilekua eta zelaia. COVID-19a dela eta, aurten iazko arau berak egongo dira eta soilik bazkideak sartu ahal izango dira: Zelaia -Zelaian gehienez ere 300 pertsona egon ahal izango dira, txandaka, eta aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. -Bi txanda egongo dira: goizekoa eta arratsaldekoa, astelehenetik igandera: ·Goizetan 11etatik 15etara (hitzordua online eskatzeko 2 txanda daude webgunean: 1. txanda 11etatik 13etara / 2. txanda 13etatik 15etara). Berdin du zein txanda hautatzen den (1-2), igerilekuan goiz osoan zehar egoteko aukera egongo da (11-15). ·Arratsaldeetan 16etatik 20etara. (3. txanda 16etatik 18etara / 4. txanda 18etatik 20:etara). Berdin du zein txanda hautatzen den (3-4), igerilekuan arratsalde osoan zehar egoteko aukera egongo da (16-20). -Pertsona bakoitzeko 3 txanda astero. -Lekua bete arte baimenduko da erreserbarik ez duten pertsonak sartzea -4x4 metroko lursailak ezarriko dira segurtasun distantzia mantentzeko eta zelaian barna mugitu ahal izateko horretarako jarritako pasabideak erabili beharko dira. Lursailak honela okupatu ahal izango dira: ·Heldu 1 ·2 heldu ·Heldu 1 + adingabeko 1 edo 2 ·2 heldu 10 urte baino gutxiagoko 2 adingabekorekin ·10 urte edo gehiagoko 2 adingabeko -Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da soilik gutxieneko segurtasun distantzia mantendu ezin denean. -Ezinbestekoa izango da eskuak desinfektatzea barrutira sartu baino lehen. -Egiaztatuko da pertsona bakoitzaren tenperatura ez dela 37º baino altuagoa izango. -Soilik igerilekuaren kanpoko dutxak erabili ahal izango dira, eta xaboirik gabe. Udako igerilekuak -33 m-ko igerilekua bi eremutan banatuko da: bi kale igeriketarako eta gainerakoa aisialdirako. Txandak 30 minutukoak izango dira, kaleen eremuan gehienez ere lau pertsona egon ahalko dira eta 40 pertsona aisialdirako eremuan. Nahitaezkoa izango da txanoa erabiltzea eta ezin izango da hondartzan egon. -Plisti-plasta igerilekua: 20 minutuko txandak. Bertan gehienez ere 5 haur eta 5 heldu egon ahal izango dira, horien arteko 2 metroko tartearekin. Helduak izango dira arauak betetzen direla ziurtatzearen arduradunak. Nahitaezkoa izango da txanoa eta txankletak erabiltzea eta ezin izango da hondartzan egon. -Soilik igerilekuaren kanpoko dutxak erabili ahal izango dira, eta xaboirik gabe.
14/6/21 14:28
14
IRITZIA
Iraganari begiratzea etorkizuna elikatzeko modu zoragarria da Balmasedan, aspalditik zor diogu (zehazki, 1993tik) begirada bat Gazteluko Muinoari arkeologo betaurrekoekin, hau da, bere historia berriko hainbat garaitan eman zitzaionaren begirada oso ezberdin bat. Izan ere, “adreilukadaren urteetan” zehar, proiektu bat onetsi zen, eta horretan biltzen zen, esaterako, 10 metroko Corten altzairuzko dorre bat eraikitzeko plana, Balmasedako Gazteluaren aurrien gainean. Eskerrak ematen ditugu ez zelako egin. Horrez gain, duela 25 urte, proiektu funtzionalago baten inguruan ere hausnartu zen: Ertzaintzaren kuartel baten antena ipintzea. Argi dugu gure ondarearekiko sentsibilitateak bereizten gaituela iraganari dagokionez. Horregatik, CLIko kideok uste dugu gune hori merezi duen eran birgaitu behar dugula, gure historiari begiratzeko sarraila begi bat baita. Argi dugu Balmasedarentzako leku berezia izan zela mendeetan zehar eta Foru eta San Severino plazen arteko multzo historikoan berriro sartu dezakegula. Hori dela eta, UPV EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO katedrarekin hitzarmen bat izenpetu dugu, Orexinal moduko tokiko eragileen laguntzarekin. Hortik jaio da ONDARE BIZIA proiektua, zeinak hiribilduaren hirigune historiko osoa hartuko duen barne, muinotik haratago, eta, zeinak, datozen urteetan zehar, hainbat sorpresa emango dizkigun.
KZgunea uztailean Balmasedako KZguneak ikastaro hauek eskaintzen dizkigu: Aurrez aurrekoak: -Google aplikazioak zure smartphonean: uztailaren 1etik 13ra, 11etatik 13etara. Gaztelaniaz. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: uztailaren 14tik 15era, 11etatik 13etara. Gaztelaniaz. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: uztailaren 14tik 16ra, 11etatik 13etara. Gaztelaniaz. -Bulegotika tresnak – LibreOffice: uztailaren 19tik 30era, 11etatik 13etara. Gaztelaniaz. Urrutitik: -Ikasi HTML programatzen: uztailaren 5etik 21era. Gaztelaniaz.
EUSKERA 245.indd 14
Bizi dugun COVID pandemiak osasun-ondorioak eta heriotzak eragin ditu, baita ondorio ekonomikoak ere sektore guztietan. Horiek horrela, Eudelek, euskal udalen sareak berak, geldikinak zuhurtziaz erabiltzeko eta aurrekontu neurritsuak egiteko eskatu die udalei. Baina zuhurtziak eta neurritasunak ez dute baztertzen apustu estrategikoak eta etorkizuneko inbertsioak egitea. Eta horren falta susmatzen ari gara, hain zuzen ere, Balmasedan. Beldur gara jarrera horrek ez ote gaituen atzean utziko. Izan ere, aurtengo hasierako aurrekontua Cadaguako arroako hiru udalerrien (Gueñes, Zalla eta Balmaseda) aurrekonturik txikiena da. Aurrekontu hori duela 5 urtekoaren antzekoa da; baina, kontuan hartzen badugu bizitzak aurrera egiten duela eta prezioak apurka-apurka gora egiten duela, atzerapena eragiten ari da, besteak beste, ekonomiaren eta enpleguaren sustapenerako partida garrantzitsuen zuzkiduran, baita gizarte eta immigrazioa (erabat desagertu den arloa) partidetan ere, euskara arlorako zuzkidura ahaztu gabe (aurrekontua nabarmen jaitsi da). Aurrekontu horiek adierazten dute gobernutaldeak ez duela kudeatzeko gaitasunik, eta horixe da, hain zuzen ere, gehien kezkatzen gaituena. Gainera, eguneroko kontuetan nabaritzen hasi da, hala nola kale eta auzoen mantentze-lanetan, edo lorezaintzako eta berdeguneak edertzeko lanetan. Lehen horrelakoak adierazi egiten ziren detektatu egiten zirenean, salbuespen zirelako; orain, ordea, ohiko bihurtu dira, eta horrek udalerriaren utzikeria- eta zabarkeria-irudia, itxura negatiboa, islatzen du. Balmasedak ezin du atzean geratu. Aurrera egiten jarraitu behar du; eskualdeko beste udalerri batzuek egiten jarraitzeko asmoa erakusten dute, eta COVIDak epe ertain eta luzera eragin ditzakeen ondorioak prebenitzeko zuhurtziak eta kontrolak ezin dute justifikatu jarduera eza.
Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Ez ditugu gogoko adierazpen hutsalak, helbururik eta zehaztasunik ez dutenak, erakundearen irudia garbitzea beste helbururik ez dutenak. Gure esku dagoen arlo honi dagokionez, urte erdia baino gehiago zain egon ondoren, Mankomunitateak eskualdeko hondakin-frakzioen bilketari buruzko 2020ko datuak eman dizkigu . Espero bagenituen ere eta ontzat ematen baditugu ere, datuak txarrak dira, oso txarrak: % 6,92 papera eta kartoia; % 4,58 beira; % 3,49 ontziak; % 0,64 organikoa; % 0,33 hondakin handiak; eta % 83,47errefusa. Martxa honetan, Mankomunitateak eta berau osatzen duten udalerriok ez ditugu lortuko Europak ezarritako helburuak, ezta ametsik ederrenean ere. Honako hauek dira helburuok: 2025. urterako udalerrietako hondakinen % 55 berriz erabiliko dira edo birziklatu egingo dira; 2030. urterako % 60; eta 2035erako % 65. Dugun egoera ikusita, argi dago hondakinak biltzeko eta kudeatzeko beste sistema bat behar dugula, eta baliabide ekonomiko gisa duten balioa eman behar zaiela. Horretarako, proposatzen dugu Balmasedak hasiera eman diezaiola sistema mistoa bateratzen duen esperientzia pilotu bati: hirigunean etxez etxe biltzea frakzio guztiak eta gainerako auzoetan edukiontziak jartzea eta, horrekin batera, ordaintzen ditugun zabor-tasak sustatzeko/zigortzeko neurriak hartzea. Sistema misto horrek, zalantzarik gabe, bilketa-tasa handitu egingo luke, eta ahalbidetu egingo luke kontratuaren esleipendun den ABEEak atxiki beharreko baliabide materialak eta giza baliabideak izatea. Halaber, gure udalerrian tratatzearen (frakzio batzuk behintzat) eta baliabide gisa ekonomia-katera atxikitzearen alde egiten dugu. Proposamen hau serioski tratatu beharko da Mankomunitatean, baldin eta Ingurumenaren Nazioarteko Egun gehiago ospatzen lagundu nahi badugu.
-Zibersegurtasuna. Arriskuak, ahultasunak eta mehatxuak: uztailaren 5etik 21era. Euskaraz. -Aurrez aurrekoa ez den komunikaziorako tresnak: uztailaren 19tik 28ra. Gaztelaniaz. -Twitter. Informazioa berehala: uztailaren 19tik 28ra. Euskaraz. Izena emateko aukerak: · Gunera aurrez aurre bertaratzea. Hitzordua
eskatu behar da guneko telefono-zenbakira deituta (944 033 317). ·Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea beharrezkoa da. · Ikastaroan webgunetik izena ematea (www. kzgunea.eus). Ikastaroan izena emateko erabiltzailea izatea beharrezkoa da. Informazio gehiago: www.kzgunea.eus
14/6/21 14:28
15
KIUB TELEFONO INTERESGARRIAK Maskara higienikoak Zein dira bete beharreko funtsezko baldintzak? Bigarren auzia galdu da eta Balmasedako Udalak ez dauka errekurtsoa aurkezteko aukerarik, langileei eta horien lanaldiaren murrizketari dagokienez. Oraingoan, Emakumearen Etxeko teknikaria izan da; izan ere, bertan bere lanak egiteaz gain, kontu-hartzailetzan laguntzen zuen, eta, horrela, lanaldia osatzen zuen. Gaur egungo gobernu-taldeak bere funtzioak murriztu zituen, eta, horrekin batera, bere soldata. Ondorioz, hori epaitegietara eraman da eta langileari arrazoia eman zaio. Orain, gainera, lanaldi osoan lanean eman ez dituen hilabeteak konpentsatu beharko zaizkio. Hiru pertsona daude egoera berean eta ez dakigu haiekin gauza bera egingo duten. Lanaldiak murriztu dituzte, eta, horren ondorioz, zerbitzuak murriztu dituzte, besteak beste museoa, HAZ, Emakumearen Etxea, etab. Orain, galdera da: nork ordaintzen du hori guztia?, nora garamatzate enplegatu publikoekin ditugun etengabeko eztabaida hauek?, Nola has daiteke udal-plantilla erregularizatzeko prozesua, mundu guztia kontra badago? Gainera, hori gutxi balitz bezala, balorazioa aplikatu zaie postuetako funtzioei, eta, horren ondorioz, soldata gutxi gorabehera 1.000 € handitu da hilean. Eta ondo esan dut, ia MILA EURO GEHIAGO HILEAN. Eta hori aintzat hartuta duela gutxi bete diren postuak direla. Beraz, ez dugu uste lan eta ardura berri askorik dutenik. Eta, hala ere, beste batzuei hilean 250 € inguru murriztu zaie soldata. Gainera, kontua da, lau pertsonari soldata jaitsi behar diezula bati igotzeko. Informazio hori guztia iturri ez-ofizialetatik jaso dugu; izan ere, gobernu-taldeak (Bildu eta CLI) ez digu horri buruzko informaziorik eman. Informazioa biltzeko konpromisoa hartzen dugu, eta, behin hori jasota, horren berri emango dugu; horrela, gutxienez, ordaintzen duenak (guztiok) zenbat eta nori ordaintzen zaion jakingo du. Datuak babesteko legearen ondorioz ezin izango dira izenak eman, baina bai noren lanpostuak diren, zenbat kobratzen duen eta horrek ordainsarietan zenbateko gehikuntza eta murrizketa ekarri duen. Osasuna, beti osasuna eta diru-zorroak prestatzea.
EUSKERA 245.indd 15
• SEGURUAK: Eragozpenik ez eragitea, larruazala ez narritatzea eta inolako arriskurik ez eragitea. • IRAGAZKETAN ERAGINKORRAK IZATEA, tanten proiekzioa minimizatzeko. • Berrerabilgarriek fabrikatzaileak aitortutako garbiketa-ziklo guztiei EUTSI beharko diete, gomendatutako garbiketametodoari jarraituz. • Sudurrera behar bezala DOITZEA, kokotsaren azpitik eta aurpegiaren alboetara, desdoitzeko ezintasuna eta burura eusteko sistema erresistentea, bai eta behar den tamainako neurriak izatea ere. Zer INFORMAZIO eraman behar du ETIKETAK / liburuxkak? • Erabiltzeko gomendatutako epea. • Esaldia: «Oharra: Ez da osasun-produktu bat, ezta norbera babesteko ekipamendu bat ere (NBE). Produktu hau gaixotasunsintomarik ez duten biztanleentzat da.» • Fabrikazio-lotea. • Jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko eta ezabatzeko jarraibideak. Maskara berrerabilgarrien eta ez berrerabilgarrien arteko ALDEA • Maskara ez berrerabilgarriak behin bakarrik erabiltzeko diseinatuta daude. • Maskara berrerabilgarriak hondatu gabe garbitu edo higienizatu ahal izateko diseinatuta daude, eta hainbat aldiz erabil daitezke. Beraz, garbitu edo higienizatu daitezkeen materialekin fabrikatuta egon behar dute, eta etiketan adierazitako prestazio guztiak mantendu behar dituzte bizitza baliagarri osoan. Gutxieneko eta gehieneko garbiketakopurua dute? Ez dago gutxieneko edo gehieneko garbiketa-kopururik, baina kontuan hartu behar da frogatu ahal izango dela maskara higienikoak etiketan eta jarraibideetan adierazitako prestazio guztiak mantentzen dituztela bizitza baliagarri osoan zehar. Informazio gehiago: CSM/115/2021 Agindua, otsailaren 11koa, maskara higienikoei buruzko informazio- eta merkaturatze-baldintzak ezartzen dituena.
Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850/ · gizarte3.encartaciones@ bizkaia.org ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111
Udaltzaingoak aurkitutakoak Zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzera: giltzak, patinetea, gurpil formadun jostailua, betaurrekoak, belarritako bat, mugikorra gerriko poltsarekin eta erloju bat.
14/6/21 14:28
16
BESTELAKOAK
LABURRAK SAUTO BERRIA TABERNAK IREKITZEN DU IRAGARKI LANA -Erizaintza-ikasketak dituen neska serio eta arduratsua lan bila ari da adinekoak zaintzen edo etxeko lanak egiten, ordutan. 645708213. -Haur Hezkuntzako ikasle bat haurrak zaintzeko eskaintzen du bere burua. 607 971 797.
ALOKAIRUA -Lonja bat alokatzen da Larrugin kalean (hilerrira bidean). 946801300. -Mata janari denda alokatzen da Martin Mendia pasealekua 13 helbidean. 630715370/ 690340343. -Garajea alokagai Félix de la Torre kalean. 607 971 797. -Txakurrak onartzen dituen etxe edo pisu bila, alokairuan. 946 800 825. SALMENTA Ekainaren 10ean, Sauto Berriak bere ibilaldia inauguratu zuen San Severino plaza-Aldapa 2, beheko solairua helbidean. Dagoeneko oso ezaguna den ostalaritzako establezimendu hau sektorean esperientzia duten pertsonen esku geratuko da, eta sukaldea irekitzeko eta kartak eta eguneko edo asteburuko menuak eskaintzako gogoz daude. Berezitasun moduan, aipatu behar da bezeroek krepe gaziak zein gozoak; Esla haraneko idi-hanburgesak; sekretu iberikoz egindako katxopoak; eta hasierakoak, entsaladak, ogitartekoak, plater konbinatuak, sartenekoak… izango dituen karta dastatzeko aukera izango dutela. Gustu guztietara egokitutako barietate zabala. Gainera, bere koktelgintzaz eta kafe berezien kartaz gozatzeko aukera izango duzu. Gosariak, bazkariak eta afariak eskaintzeko prest daude, eta karta egokitu egingo dute be-
zeroen gustuaren arabera. Horrez gain, etxeko arreta zerbitzua emateko aukera baloratzen ari dira. Sauto Berria zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik aurrera. Astelehen arratsaldean atseden hartuko dute. Tabernajatetxe berri honek eskaintzen duen guztia ezagutzeko, bere Instagram eta Facebook kontuak (@Sauto Berria) jarraitu ahal dituzu; bestela, gutxi barru argitaratu nahi duten webgunea begiratu ahal duzu. Beste edozein zalantza izatekotan, hona hemen telefonozenbakia: 688872603. Beren ideiak errealitate bihurtzeko Balmaseda aukeratzen duten ekintzaile guztiei bezala, zorterik onena opa diegu eta espero dugu gutxi barru Sauto Berria Balmasedako erreferentziazko establezimendu bihurtzea.
- Jaunartzeko soineko osoa saltzen dut. El Corte Inglés dendan erosia. 94680077. -Magefesa markako presio-eltzea saltzen dut, butano eta elektrizitaterako. 946800707. -Pisua salgai Larrugin kaleko 13. zenbakian (2. esk.). 603865779 -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.
Mendia eskolaren datuak Udal-webgunean oker agertzen ziren Mendia eskolaren datu batzuk; hona hemen zentroaren harremanetarako datuak: CEIP Mendia HLHI: Enkarterri Etorbidea 2 014449aa@hezkuntza.net www.mendiaeskola.com Tel.: 946800276/ 688698092 · Fax: 946801801 Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak
Decoraciones Javi
Aldapa kalea 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda
LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-
Foruen plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)
EUSKERA 245.indd 16
Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37
14/6/21 14:28