1 minute read
TXABARIEX
BALMASEDARREN TALDEA XIX. MENDEAREN AMAIERAN. ZURE AITONA, BIRRAITONA... IKUSTEN AL DUZU? ESKUINALDEAN, LAGUN BATEN SORBALDA GAINEAN ESERITA, PEPE LAMBARRI DAGO, “EL PAJARILLO ERRANTE” ABESTIAREN INPORTATZAILEA.
Uztailaren 14an, ostirala, gaueko 10:15ean, parrokiako Huequillosetan balmasedar eta bisitari asko bilduko gara Rioja Express (TXABARIEX) Txarangarekin. Zeremonia edo erritoa oso aspaldikoa dugu, eta ezin dugu ahaztu Balmasedan habanerak, XIX. mendeko joan-etorriko abesti horiek, beti egon direla eta oraindik daudela errotuta. Gainera, harrera oso ona izan dute beti. Habanera oroimina da, ezinezko maitasunak, distantzia, emigratzea, kresala, palmondoak... doinu ederrak, duoak eta ahots harmonikoak bazkalondo amaigabeetan... sentimendu eta sentsazio piloa, kasu honetan, ehunka ahotsek interpretatuko dituztenak San Severino plazan. Habanerez gain, boleroak, vals latinoak edota yaraví arequipeño estiloko abestiak eskainiko dituzte, Pepe Lambarrik XX. mendean Perutik ekarri zuen “El pajarillo errante” esaterako, Balmasedan tradizio handiko gure habanera bihurtu zena.Ekainaren hasieratik, 100 bat laguneko talde bat txarangarekin buru-belarri entseatzen egon da, unea iristen denean “gurdiari tira egiteko” eta plazan dauden pertsonei abestea, partehartzea eta ekitaldi honetaz gozatzea errazteko. Edizio honetan berritasun bat izango dugu; izan ere, José Luis Ortega Monasteriok (Santoñakoa) konposatutako eta Donostiako soinujolearen omenez egindako “Bitxintxo” habanera abestuko da. Konposatutako habaneraren bigarren zatia euskaraz da, eta konposatu bezala interpretatuko dugu.
Advertisement
BITXINTXO (José Luis Ortega Monasterio)
En un rinconcito oscuro de un barrio de San Sebastián, Bitxintxo, “el del acordeón”, hermosas palabras susurra de amor y de felicidad, cantando a la vida y a la libertad.
Maitena, si tú no me quieres me voy a la mar, mañana paseando tu calle ya no me verás, porque sin ti no sé vivir, mil veces, perdido en las olas, prefiero morir.
Entonces la bella Maitena feliz contestó: “No vayas, Bitxintxo, amor mío, no te vayas no..” Donostia... Donostia... ¡Qué cosas tan maravillosas en San Sebastián!
INSTRUMENTAL Un día llegaron al puerto Mutrikuko arrantzaleak, gentes del mar, de Euskalerria. Sus ojos brillaban felices, hablaban su lengua natal, y al ver a Maitena, quisieron cantar:
“Maitena ez nauzu maite ta banoa itxasora, beñere ez zaitut ikusiko gaurtik aurrera zu gaberik ez det pozik, itxaso nastuan galdurik naiago det il”.
Baña ara orduan Maitenak esan ziona: “ez gero Bitxintxo alde egin nere laztana.” Donostia... Donostia... Zu bai zerala munduan txit zoragarria! Zu bai zerala munduan txit zoragarria!