Irun Festival Cine Arqueologico 2019

Page 7

XIX FICAB

BIDASOKO XIX. NAZIOARTEKO ZINEMALDI ARKEOLOGIKOA Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak 19 urte beteko ditu jada. Historiarako edo arkeologiarako beharbada ez dira urte gehiegi izango, milakoetan edo milioietan kontatzen ohituta egonik, baina inolaz ere, asko dira hain berezia den jaialdi baterako, “erokeria” hura abian jarri zuten ameslariei esker, bereziki Mertxe Urteagari esker Gaur egun bere XX. urteurrena ospatzeko bezperetan dago jaialdia, ibilbide finkatua du dagoeneko, eta erreferentea da ikusentzunezkoen bidez arkeologia hedatzeko bidean, baina erronka garbi batekin: haztea, gure hedapen sarea zabaltzea, zorroztasun zientifikoa eta ezagutza bultzatzea, bai eta jakin-mina eta formatu berrietara egokitzea ere, hori guztia gure atal desberdinen bidez, eta batez ere, gure kolaboratzaileen bidez, Donostiako Aquariuma eta Orona Fundazioa, bere egoitzan proiekzioak jasotzeaz gain, balore pedagogikoak hobetu zabaltzen duen filmeari Orona Fundazioaren Saria ere ematen diona. Ikasleei zuzenduta dagoen FICAB eko Hezkuntza Sailak, jaialdiaren bidez, begirada bat zabaldu nahi du historiarantz eta arkeologiarantz, aurkikuntzekin edo aurrerapen teknologiko berriekin, baita garai berrietara egokitutako historiari buruzko interpretazio berriekin ere. Hezkuntza Sailaren eginkizuna zabaldu nahi izan dugu gida pedagogiko bat eskainiz, ikastetxeetan historiaren bidez genero ikuspegia eta emakumearen rolaren bilakaera landu ahal izateko. Hezkuntza atal horretarako Orona Fundazioarekiko kolaborazioa ezinbestekoa da, Donostialdean zinemaldiaren oiartzuna zabaltzeko aukera ematen du eta. Gainera, ospe handiko gonbidatu baten presentzia ahalbidetzen du, Elena Torregaray doktorearena. Torregaray doktoreak hezkuntza-proiekzioen ondoren solasaldiak bideratuko ditu ikuspuntu aberasgarri bat ekarriz eta ezagutza hedatzeko bidea emanez.

Irungo CBA liburutegiaren kolaborazioari esker sekzio ofiziala proiektatu ahal izango da gure jatorria ezagutzeko programazio espezifiko batekin, Xabier Peñalver doktorea izanik proiekzioen ondoko solasaldietan egongo diren publikoaren galderak erantzuteaz arduratuko dena. Irungo Amaia Kultur Zentroan ordea, hasiera eta amaiera zeremoniak egingo dira, bertan gozatuko dugularik zinemaldiaren programazio ofizialaz. Epaimahaiak nazioarteko izaera izango du, arkeologia, historia eta ikusentzunezko munduko adituez osaturik egongo baita, hau izango da Zinemaldiaren Sari Nagusiaren filme irabazlea aukeratuko duena. Amaiera ekitaldiari dagokionean, Parthenon laburmetrai ederra proiektatuko dugu, Costa Gavras zuzendariarena, Donostia Sarietako bat azkeneko Donostiako Zinemaldian. Amaiera zeremonia honetan omenaldi bizia egin nahi diogu ere Juan Miguel Gutierrez "Gutiri", zinemaldiaren aurreko edizioan epaimahaiko kidea izan baitzen. Pertsona guztiz nabarmena euskal panorama zinematografikoan, dokumentalen arloan bereziki, filmazioaren zati handi bat Irunen burutu zuen "Paseko Txoriak" izeneko bere azken lana proiektatuko dugu. Jaialdiarekin Indiana Jones arkeologo zinematografikoari omenaldia egiten dion “Indiana Jones, Altxor galduen bila” erakusketa lotu dugu, zinemaren eta arkeologiaren inguruko hainbat bitxikeria ezagutzeko aukera emango digula ziurtzat hartuta. Gure helburua zinelmadi hau denon artean ekitaldi interesgarri bihurtzea izanik, programa trinkoa dugu aurtengoa, garaiko arkeologia-dokumental hoberenak aditzera ematen duen ezinbesteko hitzordua biltzen baitu, 2020ean ospatuko den eta berebiziko garrantzia izango duen Bidasoko XX. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren aurrekari.

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.