Irun mpal nº87 mar 2019

Page 8

Gazteria

UDAL ALDIZKARIA

¿Qué piensa la población joven de Irun? El Servicio de Juventud municipal ha celebrado una serie de encuentros con el objetivo de conocer los intereses y demandas de las personas entre 18 y 25 años que residen en la ciudad. Un espacio de reflexión que pretende un acercamiento a este perfil de la población para mejorar y adecuar las políticas, y responder así mejor a sus inquietudes.

Z

ein da gazte jendeak hiriaz duen pertzepzioa? Zeintzuk dira beren kezka nagusiak? Erantzuten diete, beren ustez, udal zerbitzuek beren beharrei? erantzuten dietela uste Hara hor, askoren artean, galdera bakar batzuk; eta horiexei erantzuna eman nahi die ‘Gazteartean’ Udalaren Gazteria Zerbitzuak. Horretarako, onena zuzeneko kontaktua da, partaidetza, ideia trukaketa.

ATERATAKO ONDORIOETATIK ETXEBIZITZA LORTZEAREKIN ETA LAN-AUKERA EZAREKIN GAZTE JENDEAK DUEN KEZKA DA NABARMENENA Testuinguru horren barruan dago ‘#HIK_IRUN Zuk zer diozu? ¿Tú qué dices?’ ekimena, urteko azken hilabeteetan sustatua. Prozesua orindik ere irekia dago, orain arte bost topaketa egin dira Gazteria Zerbitzutik markatutako ardatz nagusietako bat –entzute aktiboa– bultzatzeko.

8

Parte hartzeko dinamika horien bitartez gogoetarako gune bat sortu nahi da, alde bientzat onuragarria izango den ezagutza ekarriko duena. Eta ez hori bakarrik; gainera, eztabaida aberasgarria izateko eta gazteriarekin berarekin eraikitzeko aukera ematen duen giro batean gauzatzen da. Horrela, gainera, herritarrak proaktiboagoak, parte-hartzaileagoak eta arduratsuagoak egitea lortzen da. Topaketek aukera eman dute errealitatearen azterketa globala egiteko eta baita gaikakoa ere; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Gazte Planean oinarritu dira. Zuzenean egin da, esandako topaketa horien bidez, eta online ere bai, albait iritzi gehien jasotzeko inkesten bidez. Ateratako ondorioetatik etxebizitza lortzearekin eta lan-aukera ezarekin gazte jendeak duen kezka da nabarmenena. Puntu horretan, bileretan aipatu denaren arabera, gazteak prestakuntza ikastaroak –esaterako hizkuntzak ikastekoak– indartzearen aldekoa dira. Mahai gainean jarri den beste gai garrantzitsu bat indarkeria sexista da eta nola amaitu horrelako jarrerekin. Jarrera horietaz jabetzeko, funtsezkoak dira heziketa eta sentsibilizazioa. Ikuspegi kolaboratibo horrek Gazteria Zerbitzua eta bere programak ezagutarazteko ere balio izan du, parte hartu

duten gazteen artean ezezagunak ziren eta. Orain, hasierako lotura bat egin dute eta gai interesgarriak izan dituzte hizpide; esaterako autokudeaketa bultzatzea, edo proiektuak planteatu ahal izateko eremu bat edukitzea.

EN LOS ENCUENTROS HAN SALIDO TEMAS DE INTERÉS COMO IMPULSAR LA AUTOGESTIÓN O DISPONER DE UN ESPACIO PARA PODER PLANTEAR PROYECTOS. ‘#HIK_IRUN Zuk zer diozu? ¿Tú qué dices?’ ekimena azken fasean dago, baina ez da amaituko ondorioen eta emaitzen aurkezpenarekin. Gazteria Zerbitzuak uste du talde eragile antzeko bat sortu dela parte hartu dutenekin, eta talde hori aktibo egongo dela modu bateratuan aztertzen jarraitzeko alderdi interesgarriak.

MARTXOA 2019


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.