1 minute read

EUSKARALDIA

EUSKARALDIA, GERO ETA HURBILAGO

Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira Euskaraldiaren bigarren edizioa hasteko, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo baita hizkuntz ohiturak astintzeko ariketa sozial hau. Aurtengo berrikuntza taldean ere parte hartzeko aukera da, ariguneak identifikatuz. Ariguneak 15 egun hauetan zehar euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Larrabetzuko hainbat elkarte, denda eta tabernak arigune izateko izena eman dute eta orain herritarren txanda da. Euskara hitz egiten edo ulertzen baduzu eta 16 urte baino gehiago badituzu, animatu parte hartzera. Horretarako sartu euskaraldia.eus web gunean eta aukeratu zure rola. Eta zu? Ahobizi edo belarriprest izango zara? Irailaren 16an egin zen Euskaraldiaren azken aurkezpena, Larrabetzuko udaletxean. Bertan, gure herriko erakunde eta elkarteei zera azaldu zitzaien: Euskaraldian entitate legez izena zelan eman eta ariguneak antolatzeko zer egin

Advertisement

EUSKARA IKASTEKO IKASTAROAK ETA DIRULAGUNTZAK

Larrabetzuarrek aurten ere Larrabetzun bertan euskara ikasteko aukera izango dute, protokoloak eta segurtasunneurriak beteta, betiere, AEKren eskutik. Euskara-klaseak goizez zein arratsaldez izango dira: goizez, astelehenetan eta astearteetan, 09:30etik 12:30era; arratsaldez astelehen eta asteazkenetan zein astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:30era. Ikastaro horietan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakira deitu behar da: Larrabetzuko eskolez gain, Derion, Txorierriko Udal Euskaltegian (94 454 00 62) zein AEK-ko Txepetxa euskaltegian (94 454 39 67 / 607 598 794), ere eman dezake izena euskara ikasi gura duenak. Edozelan ere, Larrabetzuko herritar guztiek jasoko dute Udalaren dirulaguntza, edozein euskaltegitan matrikulatuta ere.

Dirulaguntzaren kopurua matrikularen % 75 izango da eta ikasturtea amaitutakoan emango da. Horretarako, asistentziaren % 80 bete beharko da.

This article is from: