Orkoien Noviembre 2021 EUSK

Page 1

78. zk • 2021eko azaroa

Udal informazioari buruzko aldizkaria

Argitaratzailea

Ayuntamiento de Orkoien / Orkoiengo Udala Iturgain Plaza z/g 31160 Orkoien - Nafarroa administracion@orkoien.com Tel. 948 32 11 11 Fax: 948 32 11 12 Argitalpen-produkzio: Editorial MIC L. G.: NA2322/2004

Bidali zure iradokizunak edo ekarpenak:

Posta elektronikoz administracion@orkoien.com eta adierazi: “Udal Aldizkarirako”; edo udaletxeko beheko solairuan jarria dagoen postontzian.

AURKIBIDEA

Juan Carlos Unzúeri elkarrizketa Unzúek bizi-bizirik mantentzen du atezain eta tekniko zeneko garra. Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) diagnostikatu ziotenetik, kementsu ikusi dugu gaixotasunari aurre egiten, edonor inspiratzeko moduan. Orkoien darama bihotzean, eta etxera itzultzen denean lagunekin futbolean jolasten zen mutiko hori sentitzen da oraindik.

Kirolak

Igerilekuak

Kultura

3

4

5

Orkoien≥ Zure Taxoareko hizketaldiak bi milioi ikustaldi baino gehiago ditu Twitterren eta milioi erdi baino gehiago beste sare sozial batzuetan. Espero zenuen oihartzun hori? Unzúe. Egia esan, ez. Batez ere, 24 ordu lehenago ez zegoelako ezer agendan. Ostiraleko 19:00ak aldera hasi zen dena. Jagoba Arrasaterekin egon nintzen, eta orduan proposatu zidan taldeari hitzaldi bat ematea entrenamendua hasi baino lehen, AEAri ikusgarritasun pixka bat emateko eta gaixotasuna zer den azaltzeko. Gauean, atseden hartzeko oheratu nintzenean, zer esango ote nien pentsatzen hasi nintzen. Hasiera-hasieratik oso argi izan nuena zen hori ez zela une eta leku egokia nik gaixotasuna zer

den kontatu eta mezu triste bat uzteko, partida jokatu baino 24 ordu lehenago. Ez nuen uste aproposena zenik. Bizitza-esperientziei buruz hitz egin nien, denak kirolarekin eta futbolarekin lotutakoak, nola ez. Pentsatu nuen nik izan ditudan esperientzia zail horiek bere egingo zituztela momenturen batean. Osasunaren telebistan emango zutela esan zidaten, baina uste nuen iruzkin pare bat baino ez zituztela aterako, 10 minutuko tarte bat, edo. Sorpresa handia izan zen hitzaldia osorik argitaratu zutela ikusi nuenean, eta, batez ere, oihartzun ikaragarria izan zuela ikustea. O≥ Azken finean, mezu positibo bat transmititzeko zenuen helburua lortu zenuen.

U. Zailtasunak zailtasun, bizitzak gauza asko ematen ditu gozatzeko. Egoera batzuek kostu material eta ekonomikoa eskatzen dute, baina beste askok ez. Eta askotan ahaztu egiten ditugu eta funtsezkoak dira. O≥ Zure kemenagatik nabarmendu zara orain eta beti. Nondik ateratzen duzu indar hori? U. Beti kontatzen dudan gauza bat da, diagnostikoaren ostean ez dudala ezer berezirik edo desberdinik egin behar izan. Pozik nago horrekin, batez ere, ez zelako inpaktu handia izan niretzat. Ez dut une txarrik igaro animo aldetik, eta horren lehen onuraduna ni neu izan naiz. Batzuetan pentsatzen dut zergatik gertatu ote zaidan hau, eta uste dut bi arrazoi daudela. Lehena, argi nuela zerbait larria gertatzen ari zela nire gorputzean. Eta bigarrena, garatzen joan naizen izaerak eta nire arloa dela-eta izan dudan bizimoduak eragin didatela. Finean, kirola-


≥ ELKARRIZKETA tan dauden ikusten dutenean lagundu nahi dutenak. Baina, jende anonimo asko aurkitzearen poztasuna sentitu dudan bezala, frustrazio handia dut, politikariei dagokienez puntu berean jarraitzen dugulako. Alde horretatik AEA gaixoak ikusezin sentitzen gara. O≥ Esker onekoa izatearen garrantzia ere azpimarratu zenuen hitzaldian, baita zoritxarrean ere pribilegiatuak garela jabetu behar garela. U. Bai, bai. Hori da etxean jaso dugun heziketa, ezin hobea. Gurasoek transmititzen zidaten gauza bat, eta aitak oraindik ere egiten duena, da ez dugula ahaztu behar nondik gatozen, eta bizitzan esker onekoak izan behar dugula, gero hartutako erabakiak aldarazten dituzten hamaika egoera daudelako, ezta? Hori egiten eta helarazten saiatzen naiz. ri profesional baten bizitza izan dut, entrenatzaile batena, 40 urtez staff tekniko batena. Azkenean, sentsazioa duzu errusiar mendi batean bizi izan zarela, jaitsiera askorekin eta igoera askorekin. Bada, agian, esperientzia horiek, bizimodu horrek, eman didate une zail hau ahalik eta ondoen igarotzeko aukera.

lanbide batean, nirean, alegia. Egia da ere, anbizio puntu hori behar dugula, batez ere motibazioa handitzeko, bidea egiteko. Azkenean, helburu bat lortu nahi dugu. Anbizio hori etengabe izateak gozarazi egiten digu, aurrera egiteko motibazioa aurkitzen laguntzen digu, ziurrenik zailtasun uneak izango dituen bide horretan.

O≥ Indar mezu bat eman zenien gazteei, baina, aldi berean, ahulezia momentuetan laguntza eskatzea garrantzitsua dela esan zenien, eta, badirudi hori kostatu egiten zaigula.

O≥ Ziur nago zu bezalako borrokalari batek helburu berriak izaten jarraituko duela, zerk eragiten dizu ilusioa une honetan?

U. Zalantzarik gabe. Nik horrela bizi dut. Esperientzia propioak izan ditut eta ostean sentitu dut zure gizatasuna erakusten duzula. Finean, ahultasuna erakusteko umila izan behar zara. Askotan uste dugu garena baino indartsuagoak garela, oso harroak gara eta ez zaigu gustatzen ezer negatiborik erakustea. Inoiz, horretaz konturatu naiz emaztearekin edo lagun batekin telefonoz hitz egin eta gero. Beste pertsona bati kontatzea eta entzuna sentitzea lasaitasun handia da. Eta, gainera, pertsona horrek arazoa konpontzen lagundu ahal bazaitu, sekulakoa da. Denok dugu lagun edo hurbilekoren bat une zailetan laguntzeko prest dagoena. Beldur horiek kendu behar ditugula uste dut. O≥ Nola egiten diogu aurre bizitzari, finean eguneroko entrenamendu bat dena, irabazlearen pentsamolde horrekin? U. Hori da behar dugun anbizioa. Beharrezkoa da, apaltasuna beharrezkoa den bezala. Umiltasunak gure mugak ezagutzen laguntzen digu, hobeak izaten eta osatzen laguntzen diguten pertsonez inguratzen gaitu. Hau garrantzitsua da futbola bezalako

2

U. Gaur egun ilusioa pizten dit prentsaurrekoa eman nuen egunean helarazi nuen helburuak, AEAri ikusgarritasuna emateak. Uste dut guztion artean lortzen ari garela. Eta, guztion artean esaten dudanean, komunikabideei buruz ere ari naiz, tartea ematen diguzuelako gaixotasun hau zertan datzan azaltzeko, jendeari gaixotasunaren errealitatearen berri emateko, eta gure herrian gaixo gehienak zein egoeratan dauden jakinarazteko. Eta, ondoren, behar handienak dituzten gaixotuen ikerketan eta zaintzan sakontzeko finantzaketa lortzeko ekitaldiak antolatzea. Hori da orain nire helburua, nire ametsa. Eta amets horren barruan dago politikariek entzun gaitzatela. O≥ Espainian 4.000 AEA gaixo daude eta orain urte batzuk baino ikusgarritasun handiago du gaixotasunak, baina oraindik ere sentsibilizazioan lan handia dago oraindik egiteke. Zer falta da beharrezko arreta jaso dezaten? U. Aurten ikusi dut jende askok lagundu nahi digula. Gertuko jendea da, baina batzuetan ez hain gertukoa. Benetan solidarioa eta enpatikoa den jendea da, gaixotasuna zer den jakiten duenean eta kideak zein egoera-

O≥ Carlos, bidea egin duzu eliteko kirolean, eta hori oso gutxiren eskura dago, baina, hala ere, beti eraman duzu Orkoien zurekin. U. Bai, bertan hazi naizelako eta bai nik eta bai nire emazteak bertan ditugulako gure senideak. Hori da oinarria. Niretzat hau ahaztea ezinezkoa da. Herrira itzultzen naizen bakoitzean, asko aldatu bada ere, garai horietan jolasten zen haur hori sentitzen naiz berriro. Guk herriko bizitza aprobetxatzen genuen, antzinako eran, kaleaz gozatzen, lagunekin, egunak eta egunak. Niretzat, Orkoienera itzultzea hastapenetara itzultzea da, eta, hain zuzen ere, horietatik ez aldentzea. O≥ Abuztuan zure omenezko mural bat inauguratu zuten zure izena daraman futbol zelaian. Zure herrian profeta bat izatearekin pozik egongo zarela imajinatzen dut. Zer mezu eman nahi diozu Orkoiengo jendeari? U. Muralean jarri zuten mezua ezin egokiagoa dela. Poza eta asebetetzea. Lehenik eta behin, nire lehengusu Jesús Marirengatik, udalbatzara eramateagatik, eta denek izena aldatu nahi izan ziotelako zelaiari nirearengatik. Poz handia izan zen. Eta oso sorpresa atsegina, inork ezer esan ez zidala, lagun batek horma-irudia amaitu gabe erakutsi zidanean. “Hau sorpresa, mural bat eta guzti egingo didate!”. Benetan sorpresa atsegina izan zen. Koldok lan bikaina egin du. Emaztea eta biok aurrez aurre ikusi genuen lehen aldian, oraindik amaitu gabe zegoela, hor zegoen Koldo lanean, eta pertsonalki ezagutu nuen. Oso mutil interesgarria iruditu zitzaidan, horma-irudiak margotzeko gaitasun handikoa. Nire ustez, lan hau oso zaila da, ezta? ¬


≥ KIROLA

Zorionekoa Orkoiengo emakumezkoen kirola

O

rkoiengo emakumezkoen kirola zorioneko dago. Inork zalantzarik bazuen gure kirolarien maila altuarekin, orain argi geratu da onenetarikoak direla, bereziki emakumezkoen kategorian, eta batez ere nazio mailako bi espezialitatetan. Gure bizilagun Saioa Bodónek, Isabel Ciaurriz Aguilarrek eta Adriana Vicario Aguilarrek 15 urtez azpiko Espainiako Softbol Txapelketa irabazi zuten, Izaga taldearekin. Softbola kirol minoritarioa eta ezezaguna da. Irailaren 23aren eta 26aren artean jokatu zen norgehiagoka, Gavánen eta Viladecansen (Herrialde Katalanak). Hau gutxi ez balitz, kirol honetan bertan Selekzio Autonomikoen Arteko Espainiako Txapelketa konkistatu zuten 13 urtez azpiko Nafarroako selekzioko kideek. Sant Boinen eta Viladecansen jokatu zen hau, azaroaren 4tik 7ra bitarte. Kirolari nafarrek jokatu zituzten bost partidak irabazi

zituzten. Nazio mailako selekzio handienen aurka lehiatu ziren, Madrilgoa edo Bartzelonakoa kasu. Izaga taldeko jokalaria eta Nafarroako Selekzioko kidea den Adriana Vicario Aguilar gure auzokideak garaipenaz gozatu ahal izan zuen. Data horietan ere, 18 urtez azpiko kategoriako txapelketa ospatu zen. Isabel Ciaurriz Aguilar orkoiendarrak hartu zuen parte bertan, eta Nafarroako Selekzioa laugarren sailkatu zen. Era berean, Paula Ostiz zoriondu behar dugu, Madrilen jokatutako nazio mailako haur-kategoriako errepideko txirrindularitzako probetan garaile izan baitzen. Orkoiengo Udaleko gobernu taldearen partez, zorionak guztioi! Oso harro egoteko arrazoiak dituzte. Onena opa diegu, eta jarrai dezatela garaipenak lortzen eta Orkoienen izena oso urrun eramaten. Bejondeiela! ¬

LABURRAK Inbertsioak

Gure instalazioak eta zerbitzuak hobetzeko lanean jarraitzen dugu

Azpiegiturak

Orkoien eta Arazuri artean NA-700 errepidea bikoizteko lanak, bi biribilgune berri eta argiztapen berria

Gazteak

Orkoiengo gazte lokala ezagutuz… Astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan irekitzen dugu 17:00etatik 20:00etara

Orkoien

Arazuri

¬ Ostadar Haur Eskolako zoladura malgua: 11.643,53 € ¬ CPEIP San Migueleko sabai aizun akustikoa 23.349,73 € ¬ Padel igerilekuko pista-zelaia: 9.413,80 € ¬ CPEIP San Migueleko baranda: 5.597,46 € ¬ Gernika plazako baranda: 7.857,74 € ¬ CPEIP San Migueleko eta I.P. eta Auzalarreko bizi-lerroak eta eskailerak: 46.812,36 € ¬ Elizako fokuak: 5.696,44 € ¬ Kupueta auzoko argiteria publikoa ordeztea: 29.855 € ¬ Kupueta auzoko pista-ateak: 2.822 €

Egunean 8.500 ibilgailu baino gehiago igarotzen diren gune honetako bide-segurtasuna handitzea ahalbidetuko dute. Bidea bikoiztea, bi biribilgune berri egitea eta argiztapen berria proiektatu dira. Egungo bi norabideko galtzadaren ordez bikoiztutako bat egitea aurreikusten da, barrera fisiko batek bananduko dituen zirkulazio-norabideekin. Bestalde, egungo bidegurutzearen ordez bi biribilgune itxi jartzea aurreikusten da, ibilgailuen arteko aurrez aurreko talkarik egon ez dadin.

12 eta 30 urte bitarteko neska-mutilentzat. Aisialdirako hainbat jarduera egiten ditugu, lokalaren barruan eta kanpoan. Lokala Ipertegi kaleko 5. zenbakian dago. Edozein jardueratan parte har dezakezu: tailerrak, txapelketak, lehiaketak, jolasak eta irteerak… Edo lokalera hurbildu zaitezke eta futbolina, ping-pong mahaia, mahai-jokoak, diana, ordenagailuak, liburutegia… erabili. Eskola-laguntza zerbitzua dugu astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.

Zure proposamenak ere ekar ditzakezu!

3


≥ ZURE ZERBITZURA

Udal igerilekuen egoera

I

turgain Sozietatea arduratzen da Mendikur kirol instalazioak kudeatzeaz, beste udal zerbitzu batzuen artean. Instalazioak gutxi gorabehera urtean 250.000 eta 300.000 euro arteko defizita dakar (2019, 2020 eta 2021 urteetan). Hileroko kuota ordaintzen duten 760 bazkide ditu. Langileak jakinarazi eta gero, Iturgaineko Administrazio Kontseiluan instalazioa irekitzeko orduak murriztea erabaki zen, EH Bilduko eta PSNko ordezkarien aurkako botoekin eta UIO eta Na+ alderdien aldeko botoekin, horniduren eta langileen kostuak murrizteko helburuarekin. Administrazio Kontseilu berean, Orkoiengo herritarrentzako abonatuen tarifa % 10 merkatzea erabaki zen; baita bi urterako planteamendua ere, instalazioa hobetzeko obrak egiteko, instalazioa erakargarriagoa izan dadin eta, aldi berean, energetikoki eraginkorragoa izan dadin. Udalari bidaliko zaion proposamena:

Matrikulak

Gabonetako herriudalekuak Abenduak 23, 24, 27, 28, 29, 30, 31 eta urtarrilak 3, 4 eta 5. Udal Ludotekak kudeatuta. Euskaraz eta gaztelaniaz, 3 urtetik 12ra. 9:30etik 14:30era. Harrera zerbitzua 7:30etik aurrera. Izena eman hiritar-zentroan. Ludotekako bazkideak: abenduaren 13tik 17ra. Doakoa. Ez bazkideak: abenduaren 20tik 22ra, plaza librerik geratzen bada. 5€/egun. Fidantza: 10 €. Fidantza ez da itzuliko justifikatu gabeko bi huts egite edo gehiago egotekotan. Fidantza banku-txartel bidez ordaindu eta itzuliko da. Gehienezko edukiera: 60 plaza. ¬

4

• Manta termikoak instalatzea igerilekuko uraren tenperatura mantentzeko eta estalki teleskopikoan korrosio-arazoak saihesteko. • Fitness aretoa handitzea eta hobetzea. • Egungo argiak LED teknologiarekin ordezkatzea. • Eguzki-plakak konpontzea eta hobetzea, kiroldegiko eta igerilekuetako kontsumoak optimizatzeko.

• Kiroldegiaren eta San Miguel Ikastetxearen artean aisirako eremua sortzea (piknikguneak, erretokiak, jolasak, etab.). Neurri hauekin diru publikoaren gastua optimizatzea lortu nahi da, instalazioaren defizita ahalik eta txikiena izan dadin, instalazioak irekita mantenduz eta herritarrei zerbitzu duina emanez. ¬

Kupueta auzoan eta Unzueko pisuetan fatxadak hobetzea eta igogailuak jartzea

O

rkoiengo Udalak eta Nasuvinsak, auzokide batzuekin batera, lanean jarraitzen dute 25 urtetik gorako etxebizitza kolektiboen jabeei baliabide tekniko eta ekonomikoak eskaintzeko fatxadak eraberritzeko, igogailuak jartzeko eta atarietarako eta etxebizitzetarako sarbideak egokitzeko. Fatxaden kanpoko estalduran hobekuntzak egiten dituzten bizilagun-komunitateek tenperatura konstanteagoa izango dute etxebizitzetan, bero-galerak saihestuko dituzte eta berokuntzan %60 inguru aurreztuko dute. Gainera, eraikinaren kanpoaldea estetikoki berriztuko da. Igogailuak jartzeak etxebizitzetarako sarbidea hobetuko die bizitzako etapa guztietan dauden pertsonei eta egunerokotasuneko hainbat egoeratan: adinekoei, haurrak dituzten familiei, behin betiko edo aldi baterako mugikortasun murriztua duten pertsonei, eta abar. 70eko hamarkadaren inguruan eraikitako etxebizitzetarako Esku-hartze Orokorreko Proiektu bat (EOP) prestatzen ari dira. Nolanahi ere, Bordaldea kaleko 14-16 zenba-

kietako, Zalpez kaleko eta Ipertegi kaleko 1BIS atariko bizilagunen komunitateek interesa balute, kasu bakoitza banan-banan aztertuko litzateke, dagozkion jarduerak errazteko. EOP horiek azaletik zehazten dituzte eraikinen eta inguruaren berrikuntzen ezaugarriak, baina inoiz ez dituzte komunitateak behartzen obra horiek egitera. Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren dirulaguntza deialdiak daude. Udalak bere gain hartuko ditu EOPa kudeatzeko eta egiteko gastuak. Era berean, laguntza-deialdi bat jarri du abian eraikin horiek birgaitzeko eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonek eragiketa horien sarbidea eskuragarriago izateko. Dirulaguntzen guztizkoak obra osoaren kostuaren % 60 inguru estali lezake. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Nasuvinsarekin 848 42 03 85 / 848 42 06 82 telefonoetan edo paguinac@nasuvinsa.es helbidean, eta Orkoiengo Udalarekin 948 32 11 11 telefonoan edo info@ orkoien.com helbidean. ¬


≥ KULTURA

Arrakasta handia iraileko eta urriko kultur-programazioan

O

rkoiengo Udalak iragan irailean eta urrian jolas- eta kultura-programazioa osatu zuen, musika emanaldiekin, zinemarekin, antzerkiarekin eta haurrentzako jolas-ekitaldiekin. Aurrekontua 35.000 euro ingurukoa izan zen. Kasu gehienetan kontratazioak hurbilekoak izan ziren, Nafarroako enpresei edo elkarteei laguntzeko, pandemia gaizki igarotzen ari direlako. Orokorrean, ekitaldietako parte hartzearen eta bertaratzearen inguruan oso balorazio positiboa egiten dugu. Eguraldiak lagundu ez zuen egunetan izan ezik, harrera oso ona izan zen. Kalitate eta ospe handiko emanaldiak programatu ziren, hala nola La Pamplonesa musika bandaren bisita eta kontzertua. Horrez gain, hainbat musika-ikuskizun programatu ziren: Nueva Etapa orkestraren kontzertua, Strapaluccio txarangaren emanaldia, Los Cazahuates mariatxiak, Black Friday eta Tatxers taldeen rock kontzertua, Mister Coverren rock bertsioak, etab.

Gizarte Etxean antzerkia eta zinema saioak antolatu ziren, eta Alegrías de Burlada eta Rociero Savia Nueva abesbatzek ikuskizun flamenkoa eman zuten.

Ezin dugu ahaztu joan den irailaren 29an San Migel patroiaren ospakizuna, non, mariatxi musika entzuteaz gain, bertaratutakoek pintxoak eta edariak dastatu zituzten.

Txikienentzat puzgarriak eta apar festa egon ziren Iturgain plazan, eta Orkoiengo erraldoi eta buruhandien konpartsa herriko kaleetatik igaro zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu era batera edo bestera programatutako ekitaldiak antolatzen eta garatzen lagundu duten kolektibo eta pertsona guztiei. ¬

5


≥ HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Azaroak 25 Orkoienen

A

zaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Orkoienen hainbat jarduera antolatu dira hilabete honetan. Udalak erakunde sustatzaile gisa parte hartu du Nafarroako tokiko beste erakunde batzuekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin egindako kanpainan, ‘Indarkeria bat, mila forma – Indarkeria bakarra hamaika modu’ leloa duena. Aurtengo kanpainak indarkeria matxistak duen egiturazko izaeran jarri du arreta, bai eta aldaketa sozialak eta kulturalak sustatzen jarraitzeko beharrean, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunean fokua jarrita. Indarkeria hori mila modu desberdinetan adierazten da, eta hori da desagerrarazteko bide bakarra, indarkeriak guztioi eragiten digulako, emakume zein gizon. 1.113 emakume, hori da 2003. urtetik aurrera hil dituzten emakumeen kopurua, erregistro ofizialak daudenez geroztik. Baina, zifra horiek bikotekide edo bikotekide ohiaren indarkeria baino ez dute jasotzen, eta beste errealitate batzuk ezkutatzen dituzte. Beste indarkeria batzuk ikusezin bihurtzen dituzte, hala nola sexu-indarkeria eta adingabeei eragindakoa. 42 haur hil dituzte indarkeria bikarioa deiturikoaren ondorioz. Zenbaki horiek arazoaren muturra baino ez dira, sobera baitakigu datu horiek emakumeen aurkako indarkeriaren modurik agerikoena baino ez digutela erakusten. Zifra horien atzean beste indarkeria-mota askori aurre egiten dioten emakumeak eta neskatoak daude, horietako ba-

6

tzuk ikusezinak eta normalizatuak eguneroko testuinguru sozialean: indarkeria psikologikoa, sexuala, instituzionala edo ekonomikoa. Indarkeria eremu guztietan gertatzen da, publikoan zein pribatuean, eta klase sozial eta testuinguru kultural guztietan. Aurten, Berdintasun Zerbitzuak hainbat jarduera programatu ditu: ‘Humor Negra’ bakarrizketa azaroaren 24an eta ‘Printzesa edo igela, nire aukera’ euskarazko ipuin-kontaketa hilaren 26an. Gainera, igandean, hilak 28, Irantzu Varelaren hitzaldia izango dugu: ‘Las violencias machistas como estrategias de represión. Cuidados colectivos y autodefensas’. Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin batera, I. Street Football Txapelketa mistoa antolatu da, azaroaren 27an, larunbatean. Azaroaren 25ean, osteguna, elkarretaratze bat egingo da udaletxeko atean 12:00etan. Bertan, Adierazpen Instituzionala irakurriko dugu eta aurten eraildako emakumeak gogoratuko ditugu. ¬

Eskaneatu QR kode hau Udal informazio guztia eskuratzeko: telefono interesgarriak, autobuszerbitzua, agenda, iragarki-taula, izapide errepikakorrak...

www.orkoien.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.