Gune Biziak / Azokak / Coworking / Haur Parkeak / Artxiboa / Kronika iruditan / Alderdien tribuna / Tolosako Ekinbide Etxea / tolosa.eus / Hezkidetza / Tolosatzen / Agenda
a le ka
Tolosako aldizkaria 2017 urtea, azaroa. 3 zenbakia D.L.: SS-340/06
Lokal hutsak biziberrituz Gune Biziak proiektuak Errementari kalea biziberritu du erakuslehio, binilo eta bizikidetza horma irudien bitartez, bertako jarduera komertziala berreskuratzeko
gune biziak
2
Lokal hutsak biziberrituz
Tolosa Gune Biziak ekimenaren bitartez, hutsik dauden lokaletako erakusleihoak eraberritu dira Errementari kalean, erakargarri bihurtu, ondoren lokala bera alokairuan edo salmentan jarri ahal izateko, eta etorkizunean saltoki bihurtzeko, kalea bera biziberrituz eta jarduera komertziala berreskuratuz. Itxirik dauden lokalen itxura hobetzearekin hauen salerosketa erraztea da asmoa, eta era berean, kale eta lokalen erakargarritasuna handitzea, eremuak bere osotasunean jendearen ikusmina piztu dezan. Kaleen itxura hobetzearekin ere, komertzioen jarraikortasuna bermatzen da kale guztian zehar. Horrez gain, egungo dendariei, beraien lokaletatik haratago, beren produktuak erakusteko beste espazio bat eskaintzearekin, promoziorako nahiz saltzeko aukerak handitzen zaizkie. Helburu hori betetzeko, pasa den hilaren 27tik Errementari kalea erakargarriago bihurtu dute binilo, erakuslehio eta muralek. Alde batetik, lau erakuslehio egokitu dituzte merkatariek: Tolosako dendek, Alde Zaharrean euren lokala ez badute, bertan beraien produktuak ezagutzera emate-
ko aukera dute. Era berean, kaleko jarduera komertzialaren jarraikortasuna lortzen da. Horrela, jendea negozioak kale horretan irekitzera bultzatzea da helburu, denda bat nola geldituko litzatekeen erakusten baitute erakuslehio hauen bitartez. Egitasmo hau gauzatzeko, Tolosako Udalak lokalen jabeei 200,00 euroko diru-laguntza eman die, eta 850,00 eurokoa erakusleihoa prestatu duten merkatariei. Bestalde, Korreo kaleko denda askoren atzekaldeak ere badaude kale honetan, eta apaingarri gisa, bost binilo jarri dira, hutsune hauek ere bizitasunez eta alaitasunez bete daitezen. Irudiak aukeratzeko orduan,
3
kalearen nortasuna elkarlanean definitu da merkatariekin, eta txarangen, erraldoi eta buruhandien topaleku dela eta Tolosa Kantariren azkeneko abestia ere bertan kantatzen dutela kontuan hartu da. Horregatik, musikaz eta giro alaia jartzen duten eragileen irudiez bete da kalea, Giro Kale izaera bultzatuz. Azkenik, Bizikidetza Horma Irudiak ekimeran baitan, kalearen izaera hau kontuan hartu duen mural bat margotu da haur eskolaren inguruan, Ikertze elkartearen proiektua oinarri izanik. Bizilagunek eta merkatariek hartu zuten parte, Arantxa Orbegozo artistaren gidaritzapean. Testuinguru honetan, kontuan izan da ere hutsik jarraitzen duten lokalen itxura. Hori horrela, apaintasunaren odenantza aplikatzeari ekin zaio eta lokal horiek garbitzea bultzatu da, txukun mantentzeko eta kalea garbi eta erakargarri egon dadin. Kale honen izaera berri hau urriaren 27an eman zen ezagutzera, arratsaldean giro bikaina sortu baitzen, kalea jendez eta biziz betez. Inauguraziorako bereziki apaindu zen kalea, biniloetako protagonista guztiak batu eta kaleko merkatariek ere parte hartu zuten estreinu honetan. Bertaratzen diren guztiek sumatuko dute kalearen izaera berria, erakargarritasun eta nortasunduna, merkatariak eta bezeroak erakartzeko lana ere kaleak berak egin dezan.
gune biziak
Urriaren 27tik aurrera, Errementari kalea Giro Kale bilakatu da, eta lau erakuslehio, bost binilo eta mural berria ditu, besteak beste, kaleari izaera komertziala emanez.
Mediante la iniciativa Gune Biziak se han transformado 4 locales vacíos de la calle Errementari, haciéndolos más interesantes para el alquiler o la venta. Además de mejorar el atractivo de los locales, también se ha buscado una continuidad en los comercios y se ha trabajado en pos de mejorar el estado general de la calle: Por un lado, los comerciantes han renovado cuatro escaparates de locales vacíos con el fin de que la calle consiga un carácter más comercial y además atraiga la atención de futuros comerciantes. Darán a conocer sus productos en dichos escaparates. Al ser una calle con muchas traseras, también se han colocado vinilos decorativos relacionados con la música: la calle es un punto de encuentro de charangas, gigantes y cabezudos e iniciativas como Tolosa Kantari, por lo que están presentes y otorgan un carácter propio. Por último, cerca de la Plaza Nueva los comerciantes y vecinos han trabajado en un mural dentro de la iniciativa Bizikidetza Horma Irudiak/Murales de Convivencia. Además, se ha aplicado la ordenanza de ornato con el fin de mantener limpios los locales vacíos y por ende, la calle en general. Esta iniciativa fue inaugurada el 27 de octubre, en una cita en la que la calle se decoró de forma especial y contó con la presencia de los protagonistas de los vinilos.
azokak
4
Onddo eta perretxikoen aterkipean Perretxikoak, sukaldaritza eta giro alaia nagusitu ziren pasa den urriaren 17tik 21ra ospatu ziren Tolosako jardunaldi mikologikoetan. Hitzaldi eta sukaldaritza eta erakuslehio lehiaketa antolatzeaz gain, jende ugari perretxikoak dastatzera erakarri zuten hitzordu ugari egon ziren, osteguneko sukaldaritza erakustaldia eta larunbateko azoka berezia, besteak beste. Casino elkarteak antolatutako egitarauak herritar orori zuzendutako ekintza bilduma antolatu zuen: etxeko txikienek perretxikoak jaso zituzten ostiralean eta gazteentzat, lehengo urtean estreinatutako Txanpi On Fest antolatu zen berriro ere, foodtruck-ak (gastroneta) eta musika baso bilakatutako Berdura plazan batuz.
Setas, cocina y buen humor se unieron del 17 al 21 de octubre en las exitosas jornadas Mikologika, que además de acoger talleres, también atrajo a la ciudadanía a actividades más multitudinarias como la feria del sábado, donde hubo degustación de pinchos, o la Txanpi On Fest, que el viernes aunó música y foodtrucks (gastroneta) en una Berdura plaza convertida en bosque.
Tolosako gozogile artisauak belaunaldi berriei ofizioa irakasten Urteko larunbat gozoena izan zen pasa den urriaren 28koa. Azokan gozogile ugariren produktuak erosteko aukera izateaz gain, 28 haur zein helduk, sagar tarten lehiaketan parte hartu zuten. Gainera, 4000 San Markos pasteltxo egin eta banatu ziren. Haurrek ere hartu zuten parte, aurtengoan Tolosako gozogileen bisita jaso baitute ikastetxe ezberdinetan, ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioaz ikasteko. Guztia alaitzeko, musikak ere presentzia izan zuen Tolosaldea eta Goierri Kantuzi eta Europar Abesbatza Sari Nagusiko Vesna Childrens Choir errusiar abesbatzaren bisitari esker. Festa giroa izan zen nagusi herrian. El 28 de octubre fue el día más dulce, pues se celebró Tolosa Goxua, un evento que reunió a las y los pasteleros artesanos, donde la ciudadanía no dudó en probar la tarta San Marcos, elaborada junto a 10 niños y niñas tolosarras y comprar diversos dulces. También hubo gran participación en el concurso de tartas de manzana. Todo ello fue amenizado con las melodías de Tolosaldea y Goierri Kantuz.
Babarrunaren
azokak
5
festaren aleak Babarrunaren festa iristear da eta bertan parte hartzen duten eragileak burubelarri ari dira lanean. Udalarekin batera, Imanol Zubelzu, Babarrunaren kofradiako lehendakaria; Xabier Goikoetxea, Tolosako Babarrunaren Ekoizleen elkarteko gerentea; eta Jesus Gallego, Gure Kaiola elkarteko kideak, beste hainbaten artean, lanean dihardute Babarrun Festari begira.
Guztien artean, festa borobila antolatzen saiatzen dira: Gure Kaiolak bazkari herrikoia eta sukaldaritza lehiaketa dute, ekoizleek, babarrun lehiaketa eta azoka berezia, eta kofradiak, elikaduraren inguruko jardunaldiak eta beste hainbat ekintza egiten dituzte, Euskal Jaia horietako bat delarik. Festa honen hastapenetan, babarrunari izena eta kalitatea bermatzea ziren helburuak, ez baitzen oso ezaguna sukaldeetako eltzeetatik kanpo. Gaur egun, ordea, tolosarren egutegietan azpimarratutako eguna da. Hiru eragile nagusiek garrantzia handia duen festa dela uste dute. “Ospakizun momentua da eta baserritarrek egiten duten lana herrira ekartzeko modua da”, nabarmendu du Zubelzuk eta aldi berean, Tolosaren nortasuna
Imanol: “Oso berezia da, azoka dago, egunean zehar jarduera ezberdinak egiten dira eta festa giroa da nagusi”.
Jesus: “Gaur egun festa oso ezaguna da eta Euskal Herri guztiko jendea etortzen da Tolosara”.
erakusten duela uste du. “Oso berezia da, goizean azoka dago, egunean zehar jarduera ezberdinak egiten dira eta festa giroa da nagusi”, gaineratu du. Gure Kaiola elkartea duela 31 urte hasi zen festarekin eta Gallegok dioenez, gaur egun bailaran oso errotuta dagoen jaia da. “Oso ezaguna da eta Euskal Herri guztiko jendea etortzen da”, dio, eta Tolosako tradizioa ezagutzeko ere balio duela azaldu du. Xabier Goikoetxeak, ekoizleentzat erakuslehio bat dela uste du, urteko lana erakusteko aukera baitaukate. “Elikagaia eta bere salmenta bultzatu nahi dugu”, gaineratu du festaren oinarria den babarrunari buruz. “Babarruna ez da jaten duzun hori bakarrik; tolosarrak gara babarruna dugulako, gure nortasuna adierazteko modu bat da”, azaldu du Goikoetxeak. Gallego ados dago eta gaur egun, data hauetan familiarekin edo lagunekin babarrun lapiko baten inguruan biltzea oso arrunta dela azpimarratu du. Zubelzuk, bestalde, festa herriko produktu bat bultzatzeko aukera paregabea dela dio, eta horregatik, tolosar guztiak babarrunari gorazarre egitera animatu ditu.
Xabier: “Babarruna ez da jaten duzun hori bakarrik, gure nortasuna adierazteko modu bat da”.
FIESTA DE LA ALUBIA Se acerca la fiesta de la alubia y junto al Ayuntamiento, Imanol Zubelzu, presidente de la Cofradía; Xabier Goikoetxea, gerente de los productores de la alubia; y Jesus Gallego, miembro de Gure Kaiola, están trabajando en los preparativos. Dentro de unos días, Tolosa será la plaza de un concurso de alubia, otro de preparación de alubias, la Euskal Jaia, una comida popular y unas jornadas, entre otras actividades. Es una fiesta importante y Zubelzu considera que hay que apoyarla porque es una forma de poner en valor el trabajo de los productores. Gallego, por su parte, destaca que es una fiesta que ha crecido poco a poco y hoy en día es conocida en toda Euskal Herria. Goikoetxea destaca el carácter del producto que, más allá de ser un alimento, da identidad a Tolosa y a los y las tolosarras.
azokak
6
Txuletaren festa
Zerkausia erretegi erraldoi bihurtuko da abenduaren 8tik 10era, bertan Txuleta Festa ospatuko baita. Urdaiazpikoa, Tuterako kukuluak, Nafarroako esparragoak, txuleta piperrekin, Idiazabal gazta, teilak, zigarrotxoak eta gorrotxak dastatzeko aukera izango dute bertako otorduetara gerturatzen direnek. Ekimen honekin, beste behin, Tolosako parrilla erakutsi eta babestu nahi da, elikagaien kalitatea mahai-gaineratzeaz gain. Parrilaz eta jantokiaz gain, Zizka Mizka Koxka gunea ere egongo da, bertako produktuekin egindako haragi pintxoak eta edariak dastatzeko aukera ematen duena, giro gazte eta programazio bereziarekin.
• PARRILA ETA TOLOSA Idi txuletaren jatorria Tolosan kokatzen da, lehen aldiz bertan erre baitzen. Aurretik, soilik lanerako erabiltzen ziren idiak eta parrilan txekorraren txuletak jartzen ziren. Tolosako erretegiak izan ziren idi txuletaren aintzindariak.
• HARREMANAK Tolosaren eta Orioren arteko harremanak estuak dira parrilari esker. Bi herriek erlazio zuzena dute parrilan oinarrituta, bata lehorrekoa eta bestea itsasokoa izanik, eta proiektu ezberdinetan lankidetzan dihardute oinarri berberarekin: parrila.
• PARRILA ETA TURISMOA
El Tinglado se convertirá en un gran asador del 8 al 10 de diciembre gracias a la fiesta de la chuleta. Los asistentes podrán degustar un menú tradicional, coronado con la chuleta a la parrilla, y para los que no puedan acudir al comedor, habrá una zona con pinchos elaborados con productos locales y actividades en un ambiente joven y distendido. La parrilla aporta varias cosas a Tolosa: por un lado, atrae al turismo gastronómico, pues la parrilla tolosarra tiene fama más allá de las fronteras de la localidad. Por otro lado, fortalece relaciones con Orio, un municipio con la misma tradición, pero ligada al mar, con el cual Tolosa organiza diversas iniciativas en torno a la parrilla. Además, Tolosa es considerada la meca de la chuleta de buey, pues fueron los asadores locales quienes empezaron a prepararlo. Más que una comida, es una toda experiencia que permite socializar alrededor de una parrilla.
Tolosako erretegien historia, fama eta lan ona ezaguna da. Parrila berezia da, zertxobait etzana, eta bertan egindako elikagaiak goraipatuak dira. Tolosarrok gozatzen badugu ere, bisitarientzat herriak duen ezaugarri erakargarrienetako bat da.
• SOZIALIZAZIOA Parrilak jende, herri eta produktu ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Bazkari edo afari bat elikatzea baino gehiago da, elkartrukerako momentua, esperientziak bizitzekoa.
ma bertan dira. birri
GARAPEN EKONOMIKOA
7
Lankidetza oinarri
Banako edo talde baten ideia berritzaile bat garatu eta horri irtenbidea ematea, betiere beste sektore batzuetako profesionalekin espazio berbera eta jakintza elkarbanatuz. Hori da Tolosako Oriaburu eraikinean Udalak urtarriletik aurrera zabalduko duen gunearen abiapuntua. Proiektuak aurrera ateratzeko garaian, bereziki, bat gehi bat, bi baino gehiago izan daiteke, eta Tolosako coworking proiektuak hori sustatuko du. Ekintzaile ugari daude herrian eta, Lehiberriko hazitegietan pertsona asko euren proiektuak aurrera eramaten ari badira ere, pausu osagarri bat eman du Tolosako Udalak: lankidetzarena. Ekintzaile askok, buruan duten proiektua aurrera eramateko orduan arazoak dituzte: mota orotako gaitasuna, gunea, tresnak edota jakintza konkretu
batzuk ez dituztelako. Bainabeste ekintzaile baten laguntzarekin, garapena izango lukete. Bakoitzak bere gaitasunak, interesak eta kontaktu sareak ditu eta baliagarri izan litezke kideentzat. Gainera, teknologia berrien alorrean, negozio eredu berriak sortu dira, gauzatzeko beharrezko dituzten ofizio ezberdinengatik lankidetza ardatz dutenak, eta ondorioz, elkarlanaren bidez, errealitate bihurtu daitezkenak. Guzti hau tarteko, eta aktibitate ekonomikoa sortzea ardatz izanik udal politikan, Coworking proiektua jarri zuen abian Udalak iaz eta urtarrilean, Oriaburu eraikinean, fisikoki gauzatuko da. Coworking guneak, funtsean, bulego partekatuak dira, non bertako kideak elkarren artean konektatu eta aukera berriak bilatzea helburu duen. Abenduan irekiko da bertan parte hartzeko deialdia eta proiektu bat garatu nahi duen orok izango du aukera aurkezteko.
GARAPEN EKONOMIKOA
8
Proiektuen artean berritzaileak direnak, herrian beharrizanen bat bete dezaketenak edota etorkizunari begira proiekzioa dutenak positiboki baloratuko dira, baldin eta bideragarritasuna bermatua badago. Berdintasuna bilatuko da taldean eta inklusioa bultzatu; euskararen erabilera eta ingurumena zaintzea bezalako faktoreak kontuan izateaz gain. Faktore hauek betez
gero, lehentasuna izango dute Tolosako eta Tolosaldeko biztanleek. Proiektuak aukeratzearen ardura aditu eta teknikari ezberdinez osatutako taldeak izango du. Edozein proiektu txikik garapen handi bat izan dezake eta horregatik, edozein negozio proiektu aurkezteko aukera da Oriaburukoa; elkarlanak aukerak biderkatzen baititu.
ORIABURU ERAIKINA
Adibidez, bitxigile batek online denda ireki nahi badu.
informatikari batekin.
edo enpresen munduko batekin lan egin dezake, beste aukeren artean.
Oriaburu eraikinak etxe bat izateari utzi eta Tolosako ekonomiaren parte bilakatu da. Kanpotik itxuraldatu berria dago, bere oinarrizko esentzia mantenduz. Tolosa&Co merkatari elkartea kokatu zen 2016an, etxabean, eta lehenengo solairua ere nabarmen aldatu da, Coworkingerako espazio bilakatu baita. Lehenengo solairuko obrak bukatzear daude, eta espazio ireki bat bilakatu da; altzairu zaharren eta funtzionalitatearen arteko espazioa da. Solairuaren bi heren hamar lanpostuz osatutako espazio ireki batek hartzen ditu. Bertan, mahaiez gain, arbel handi bat bezalako tresnak daude, elkarlana bultzatzeko eta guztien parte-hartzea sustatzen laguntzeko. Gainera, bilera gela bat ere badago, beste gela batean konsigna moduko bat eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzeko, aisirako eta bazkaltzeko beste gela bat. Ekintzaileek eroso lan egiteko diseinatutako espazio berria da Oriaburu.
GARAPEN EKONOMIKOA
9
Uno más uno no siempre tiene que ser dos. Con el propósito de impulsar el trabajo en equipo entre emprendedoras y emprendedores, se lanza el proyecto de Coworking en el edificio de Oriaburu. Se trata de una iniciativa que permitirán promover nuevos proyectos de la ciudadanía en oficinas compartidas, siempre y cuando permita conectar y crear oportunidades profesionales y personales entre y para sus miembros. Así, y después del éxito que tienen los viveros de Lehiberri, esta propuesta viene a llenar un hueco en el ámbito del trabajo en red, algo que se ha hecho más necesario con las nuevas tecnologías. La convocatoria para presentar proyectos para el Coworking se abrirá en diciembre, y se podrá presentar cualquier tipo de proyecto que necesariamente impulsa trabajar conjuntamente, ya sean propuestas grandes o pequeñas, aunque sí se tendrá en cuenta la proyección. También se impulsarán otros valores como la igualdad, el euskera o el cuidado del medio ambiente. Los proyectos podrán permanecer en Oriaburu un plazo mínimo de seis meses y máximo de tres años, y el objetivo será fomentar el empleo e impulsar nuevas iniciativas.
EDIFICIO ORIABURU Después de renovar su fachada, actualmente se están terminando las obras del primer piso del edificio Oriaburu, que acogerá pronto el espacio de Coworking. En un lugar que lejos queda de ser una oficina fría, la mayor parte de los metros cuadrados se han destinado para un espacio común, con superficie de trabajo para diez personas, así como pizarras y herramientas para uso compartido. Además, también cuenta con una sala de reuniones, una consigna y un office.
HAUR PARKEAK
10
Jolasleku
seguru eta erosoak
Haur parkeak, duten erabileragatik eta biltzen duten jende andanarengatik, lehentasuna dira. Hauen egoera ona mantentzeko azterketa bat egin berri da, beharrezkoak diren konponketak eta aldaketak identifikatuz. Tolosako txoko ezberdinak jolasleku izan daitezen, 30 haur parke daude Udalaren esku herrian barrena. Guztiak ezberdinak, erabilpen anitzak dituzte eta gainera, egoera ezberdinean aurkitzen dira, duten erabileraren eta eraikitze-dataren arabera. Hauen egoera hobetze aldera, azterketa bat egin da; dituzten beharrak ugariak direla ondorioztatu da, denboraren poderioz zahartzen ari direlako eta batez ere, egunerokoan dute erabilera zabalarengatik, familia askoren topaleku baitira.
Azterketa honetan, parkeetako joku guztiak aztertu dira, alde batetik. Euren artean dagoen distantzia neurtu da, segurtasun neurriak bete ditzaten, eta gainera, izan ditzazketen akatsei erreparatu zaie: adibidez, egurrak pitzatzen dira eta arriskutsua izan daiteke haurrentzat, eta torlojuak estaltzeko dauden piezak galdu badira ere ez da egokia umeentzat. Xehetasun guztiak kontuan izan dira parkeko erabiltzaileek egoki eta seguru egin dezaten jolas. Bestalde, faktore orokorragoak ere aztertu dira. Lurraren egoera eta ea hori jolas mota bakoitzarentzat egokia den ala ez oso garrantzizkoa da. Konpondu behar den edo ez aztertzeaz gain, haur batek lurrera erortzean izan dezakeen errebotea ere neurtzen da, horrek baldintzatuko baitu umeen segurtasuna.
Behin parke guztiak aztertuta, lehenbailehen egin behar diren aldaketen zerrenda egin dute Udaleko teknikariek. Lehentasunak ezarri dituzte eta horrela, behar gehien eta erabilpen ugarien dituzten parkeetatik hasita, konponketetan hasiak dira.
Tolosan dauden 30 haur parkeetako jolas guztiak aztertu dira eta urte anitzeko berritze plana jarri da abian. Horretaz gain, parkeen manteinua ere oso garrantzizkoa da eta ez da alde batera utziko: urtez urteko aurrekontua medio, urte anitzeko berritze plana jarri da abian.
TIROLINA BERRI BAT Haurren hiria proiektua martxan jarri zenetik, gazteek behin eta berriz eskatu duten eta edizio guztietan nabarmendu den proiektu dibertigarria jada gauzatu da. Usabaleko skate parkaren ondoan, 40 metro dituen tirolina eraiki da urriaren erdialdean. Tirolina bikoitza da, eta lurretik metro bat inguruko altuera hartzen du. Joku berri hau edozein gaztetxok erabiltzeko pentsatua dago: bertan eraikitako oinarri batera igo beharko du, eta tirolinak duen plater moduko batean eseri, bertatik 40 metroko bidea hasteko, altuera bajuagoa duen beste oinarri batean bukatuko delarik. Tirolinaren muntaia egin da eta martxan da, baina horretaz gain segurtasuna zaindu da eta jokurako lur egokia jarri da. Bestalde, inguruaren eta erabileraren inguruko seinaleztapena ere ezarri da.
Debido a la gran presencia y utilización de los 30 parques infantiles de Tolosa, el Ayuntamiento trabaja en el modo de mejorarlos y mantenerlos en el mejor estado posible. Recientemente se ha llevado a cabo un análisis que tiene como fin identificar todos los problemas que puede haber en estos parques. En el análisis, se han tenido en cuenta los juegos de cada parque (la distancia entre ella y el estado de la madera, por ejemplo), así como factores más generales de cada lugar, como el estado del suelo y la amortiguación que tiene ante una caída. Así, ahora se está creando una lista de prioridades, teniendo en cuenta la utilización y el estado de cada espacio como de sus atracciones, y han comenzado con los arreglos más urgentes. Asimismo, también se llevarán a cabo las labores de mantenimiento necesarias para que estén en un estado adecuado, haciendo para ello una planificación previa e incluyéndolo en el presupuesto anual del Aytm. de Tolosa.
NUEVA TIROLINA Gracias a la iniciativa Haurren Hiria, varios jóvenes de Tolosa han impulsado durante tres ediciones un proyecto que hoy es realidad: el Skate Park de Usabal acoge ahora una tirolina de 40 metros de largo, que se alza cerca de un metro del suelo, para que los más jóvenes puedan disfrutar. Además, el suelo se ha acondicionado para cuidar la seguridad de los y las niñas ante las caídas y se ha puesto la señalización correspondiente a su uso.
HAUR PARKEAK
11
artxiboa
12
Tolosaren memoria
Aranburu Jauregiaren azken solairuan Tolosako Udalaren historiaren bilgune handi bat dago: Artxiboa. Bertara joaten denak, 1281an herria sortuz geroztik idatzitako dokumentuak topatuko ditu, gorde diren guztiak era ordenatu batean jasoak daudelarik, Guadi Larrarte Artxiboko arduradunari esker egun. Lehenengo pergamino horietatik hasita, gaur egungo gobernuko doku-
mentu eta bulegoko lan ezberdinetara arte, Tolosako Udalak dituen dokumentu guztiak sailkatu, aukeratu eta gordetzen ditu, gehienbat, Artxibo zentralean. Hainbat
apaletan sailkaturik eta era ordenatuan, koordenatu zehatzekin, etengabe hazten den dokumentu kopuru handi hau zaintzeaz, ordenatzeaz, legeak aplikatzeaz, babesteaz eta herritarren esku jartzeaz arduratzen da Larrarte, suteen kontra ere oso ondo babesturik dagoen leku honetan. Hiru giltzez itxitako egurrezko kaxa bat esan daiteke izan zela Tolosako Artxiboaren sorrera. “Hiru giltzen jabeek adostasun bat behar zuten kaxa hori ireki ahal izateko”, azaltzen du Guadi Larrartek. Izan ere, bertan berebiziko garrantzia zuten dokumentuak jasotzen ziren: “Zerbait idazten zutenerako, oso garrantzitsua zela esan nahi zuen garai horretan”. Egun, teknologiak abiadura bizian eraldatu du gizartea, eta baita Artxiboa bera ere. Gero eta dokumentu gehiago sartzen da, erreztasunak medio, eta horrek kudeaketa konplexuagoa bihurtu du Artxiboko arduradunarentzat. Hala ere, Eusko Jaularitzak dituen oinarrien arabera lan egiten da, legeak ezarritakoaren arabera sailkatzen baitira dokumentuak. Lehen lan guztia eskuz egin beharrekoa zen baina hori ere aldatu da gaur egun, ordenagailuek lan asko egiten baitute, erabaki guztiak pertsonen esku badaude ere. Aro digitalak lan honetan aurrerapen asko ekarri dituen arren, gaur egun dokumentuak paperean gordetzen
artxiboa
13
dira, formatu digitalean gordetzeko guztiz balidatuta egon behar dutelako dokumentuak, eta oraingoz, hori ez da hain erraza. Dauden dokumentuen artean, gehienak Udalarenak dira, zaharrak nahiz berriagoak, eta kasu batzuetan, argazkiak ere badaude. Askotariko dokumentuak daude, eta interesa duten hainbatekin topa daiteke jendea. Adibidez, garai batean frantsesak Tolosara etortzen zirenean, bertako jendeak jakin beharreko informazioa biltzen zuten bandoak daude: “Oso interesgarria da Udalak nola adierazten zien merkatariei zein ziren frantsesen txanpon baliokideak”, adierazten du Larrartek. Bere ustetan, dokumentu “interesgarrienetako bat” aspaldiko garaietan, sagardoa nola egin eta nola saldu adierazten zuen agiri bat da, pergaminoan idatzia. Kaxoi zabal-zabaletan, mimo askorekin gordeak daude. Modu batean ondare gordailu lana ere egiten du eta herriko dokumentu batzuk ere baditu, Labaienen eta Uxolaren agiri eta liburuen fondoa, adibidez. “Herriarentzat garrantzia izan duten pertsonen dokumentuek euren lekua dute hemen”, baieztatzen du Guadi Larrartek.
HERRITARREN ESKURA Hain ezaguna ez bada ere, tolosarrek artxiboko dokumentuak kontsultatzeko aukera dute. Horretarako, bertara joatea eta nahi den dokumentuari buruz galdetzea nahikoa da, 16 urte baino gehiago dituen edonork hartzeko aukera baitu. Gainera, bertara joaten ez denak ere kontsultak telefonoz edo online egiteko aukera du.
Urtean 300 kontsulta inguru egoten dira: alde batetik Udaleko hainbat gauzatarako artxiboa erabiltzen da, horrelako kasuak nola tratatu ziren erakusten dutenak. Bestalde, kanpotik datorren jendearen gehiengo bat ikerlariak izaten dira, eta Gerra Zibileko edo beste garairen bateko informazioaren bila joaten dira. Hala ere, badaude beste kasu batzuk ere. Ameriketatik hainbat pertsonak deitzen dute euren familia bilatzeko: lehen, arbasoak bilatzen zituzten eta gaur egun, askok, bizirik dagoen jendearekin harremanetan jarri nahi du.
Desde el año 1281, en el que se fundó la localidad, Tolosa cuenta con un grupo ordenado y clasificado de los documentos del Ayuntamiento. El Archivo, situado en el Palacio Aranburu, cuenta con pergaminos de aquellos primeros años, que en un principio se guardaban en una caja de madera con tres llaves, además de muchísimos documentos más actuales. Con el transcurso de los años, ha ido evolucionando y con la llegada de las nuevas tecnologías, el Archivo recibe cada vez más documentos. Por ese motivo, hay que hacer una selección de lo que entra y lo que no, conforme a las bases del Gobierno Vasco y las leyes vigentes. Además de documentos del Ayuntamiento, el Archivo también hace una labor de mantener el patrimonio local, y cuenta con algunas colecciones de libros y documentos como el de Labaien y Uxola. Cualquiera que sea mayor de 16 años puede acceder a esta información y para ello, debe ir al Archivo y simplemente preguntar por el documento que interese para poder consultarlo, aunque también tiene opción de hacer la consulta telemáticamente.
Kronika iruditan
14
Ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketa abiatuko da.
Berazubi eta suhiltzaileen biribilgune arteko irisgarritasuna.
VIII. Hondartzako Boleibol Txapelketa Tolosako Plaza Berrian.
2017ko azken irudiak Baso-eskola Tolosan.
Harmailak sendotuko dira zezen plazan.
Tolosako Ekinbide Etxeak 50 urte.
Juanito Lopek 100 urte.
Mugikortasun astea 2017 Tolosan.
Gure Zirkua zezen plazan.
Egoitza berria inauguratu du Berazubi Auzo Elkarteak.
Gipuzkoako Baratze Parkeak Tolosan topatu ziren.
Tolosaldeak 20.000 turista gehiago 2017an.
Euskaraz jarduteko oinarrizko baliabideak eskuratzen.
Tolosa Charleville-Mezièresen AVIAMAren Batzar Orokorrean.
Bedaioko X. Azoka Berezia.
Kronika iruditan
15
Miserikordia Zaharreko atsedenlekua berreskuratzeko auzolanean.
Tolosaldeak kongresuak eta ekitaldiak jasotzeko baliabideen aurkezpena sektoreari.
Mugi Tolosa pausoka.
Laskorain Ikastolak 50 urte.
Kondeaneko Aldapa 11n babes ofizialeko 10 etxebizitza alokairuan.
Udaberri Dantza Taldeak 60 urte.
Jose Angel Artutxaren Idiakez Jauregiaren irudia 2018ko egutegiaren azala.
XIV. Landa Inguruneko Emakumearen Nazioarteko Eguna Tolosan.
Santa-Lutziako nekazaritza hazitegiak lehiaketara.
‘Handia’-ren aurre-estreinua.
GuneBiziak proiektua Errementari kalean.
Tolosaldea, “landa paradisua” Donostiatik 20 minutura .
Nerabeen kezkak argitzeko plataforma digital berria.
Tolosako gozogileak ikastetxeetan.
Tolosaldea - Goierri kantuz.
tribuna
Alderdien tribuna
16
SAN ESTEBAN, KATALUNIA ETA TSST AUTOBUS ZERBITZUA Urriaren 19an batu ginen San Esteban auzoko bizilagunekin. Zalantzarik gabe, auzoaren garapena konplexua da, azterketa sakona eskatzen du. Legealdi ezberdinetako udal-gobernuek lanketa ugari burutu dituzte, baina egungo egoeran proposamen horiek ez dira bideragarriak. Ez dago eztabaidan bakarrik etxebizitza kopurua, baita, zer bestelako zerbitzu eta azpiegiturak eskainiko zaizkien bertan auzotar zein herritarrei. Berrikusi nahi dugu, San Esteban auzoko eremu zaharrena; zer nolako etxebizitza dentsitateak eraiki ahal izango diren; Bonberenea eta Ferialekuaz gain, auzoaren eta herriaren ekipamendu beharrak; edota ea eremu zabal hau zatikatu litekeen urbanistikoki, faseak bideragarriagoak izan ditezen. 2018an egingo dugu aurreko guztia batzen duen azterketa. Ostean, auzotarrekin partekatuko da proposamena eta segidan, eremu honi dagokion Plan Berezia onartzea dugu asmo. Hau guztia garatu bitartean, auzoan zenbait hobekuntza burutu ditugu aurten: kale batzuen txukunketa eta asfaltatzea; aurrera begira: errepide nagusia asfaltatu, espaloiak konpondu, argiteria indartu, etab. Arian-arian auzoaren egoera hobetzen joango gara. Bestalde, urriko Osoko Bilkuran hizpide izan genituen Katalunia eta TSST autobus zerbitzuan Gipuzkoako Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa sailak egin nahi duen egokitzapena. Lehenengoari dagokionean, adierazi Kataluniako erakunde legitimoek hartutako erabakiekiko errespetua osoa dugula, eta gaitzesten dugula Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatu izana, erabaki guztiz anti-demokratikoa gure iritziz. Euskadi eta Katalunia nazio dira eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu. Horrez gain, gure kezka adierazi genuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa sailak Tolosaldea-Donostia autobus-linean txertatu nahi dituen aldaketen aurrean. Ez zaigu aldaketen informaziorik, ezta horien oinarrian egon beharko luketen datuen berririk eman. Alegazioak aurkeztu ditugu zerbitzuak herritarren beharrak betetzen jarrai dezan eskatuz eta zerbitzua egokitu aurretik, erabiltzaile zein eragina duen udalerrietako administrazioekin hitz egiteko gonbita luzatu diogu Garmendia diputatuari.
Alderdien tribuna
17
TSST AUTOBUS ZERBITZUA: ONARTEZINAK DIREN MURRIZKETAK Jakin berri dugu TSST autobus zerbitzuan EAJren esku dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiak murrizketak iragarri dituela. Murrizketa hauek, aurreko legealdian EH Bilduk autobus zerbitzu publikoa indartzeko ezarritako zerbitzu berriak kentzeko asmoa dute. Modu horretan, egun dauden 33 zuzeneko autobusak 18ra jaisten dira. Era berean, goizeko lehen ordutan Unibertsitatera doazenak bereziki kolpatzen ditu, gazteei ikastera joateko aukerak murriztuz. Esan, urtero urtero erabiltzaile kopuruz indartzen doan autobus zerbitzua dela hau eta iaz, 50.000tik gora erabiltzaile hartu edota ekarri zituela tolosara. Erabaki hau inori jakianarazi gabe hartu omen du GFAk, Boletinean publiko eginez jakin omen duelarik Tolosako Udalak. Hau erabat salagarria da, zerbitzu hauek indartzeko Martin Garitano buru zuen GFAk parte hartze prozesu luze bat ireki zuela kontutan hartzen badugu. Argi dago, EH Bilduk partaidetza prozesu baten bidez indartu zituen zerbitzuak, EAJk ixilean deuseztatu nahi ditu, lan egiteko estiloen beste adibide bat. Tolosako udalak alegazioak jarri dituela jakinarazi dio alkateak EH Bilduri, baina hauek sartzeko epea igaro ostean, diputazioak erakutsitako jarreraren antzera, informazioa ezkutatu eta botere publikoaren erabilera murriztatzailea aplikatuz, hau ere estilo baten erakusle. EH Bildutik argi eta ozen diogu, zerbitzu publikoak indartzearen alde gaude, murrizketen aurka eta erabaki eta aldaketak herritarrekin batera egitea lehenesten dugu. Horregatik eskatzen diogu GFA zein Tolosako udalari, murrizketak ez gauzatu eta zerbituzaren gaineko hobekuntzak gauzatzeko parte hartze prozesu bat irekitzea.
MUGI TOLOSA, ALTXOR BEREZIA Dakizuenez, Mugi Tolosa aurten bere laugarren edizioa hasi du. Aurten, jendea gogo askokin zegoen, egunero galdetzen zidaten ea noiz hasiko zan Mugi, jendearekin berriz egoteko, ezagunak diren aurpegiak berriz ikusteko. Azkenean, Mugi Tolosa famili bat bezelakoa bihurtu da, tamaina oso handikoa, bai, baino famili bat. Edonorrentzat irekita dagoena, nahi duenak agertu daiteke asteazkenetan eta talde polit honetan parte hartu, Mugizale bihurtuz. Una de las mejores experiencias de este proyecto que va creciendo año tras año, es el poder comprobar como la gente joven del voluntariado, bien de asociaciones, centros escolares etc., entabla conversación con gente de más avanzada edad, entre generaciones se crea un vínculo a través del cual comparten experiencias durante el tiempo que dura el recorrido, con lo que todo se hace más ameno y entretenido para ambas partes mientras dan de lado al sedentarismo, tan perjudicial a cualquier edad. Ver las sonrisas reflejadas en los rostros de jóvenes y mayores al mismo tiempo es una de las cosas que da sentido a Mugi Tolosa. Proiektu honen bidez, mugikortasun arazoan duten pertsonek kalera alaitasunez eta oso eroso ateratzen dira. Denok daukate beraien agendatan astero ematen den Mugi Tolosa gorriz apuntatuta, bai antolatzaileak, bai bolondresak eta bai adin handiko pertsonak. Denok batera partaideak dira, guztiok Mugiren motorrari mugimendua ematen diote, eta, hurrengo urteetan ere, Mugiren motorrari bizia emango diote, ziur egon gaitezke.
tolosako ekinbide etxea
18
Mende erdia
kulturaren alde Mende erdia igaro da Tolosako Ekinbide Etxea sortu zenetik eta 50 urte beranduago, herrian beste testuinguru bat dagoelarik, kultura sortzen eta zabaltzen lan egiten jarraitzen du. 1967. urtean sortu zen eta euskarak eta kulturak duten indarra aldatu bada ere, Ekinbide Etxeak helburu berdinekin jarraitzen du. “Izan duen garapena gizarteak ekarri du; hasiera batean ilusioa zegoen oinarrian, eta boluntario talde batek lan egiten zuen”, azaltzen du Julian Lacunza Ekinbide Etxeko lehendakariak. Gaineratu duenez, orduan erakundeek ez zuten kulturaren alde lan egiten eta pixkanaka pausuak ematen joan ziren. “Hala ere, gaur egun kultura bere ososatunean sortzea eta zabaltzea dago oinarrian, hori ez da aldatu”, aipatu zuen. 50 urte hauetan, hainbat modutan gerturatu da Tolosako Ekinbide Etxea kulturara: antzerki tailerrak, literatur lehiaketak, ondarrezko gazteluenak, erakuslehioen diseinua bultzatzeko ekimenak eta euskal dantzak antolatu dituzte,
adibidez. “Ikuspegi global bat du kulturaren inguruan”, adieratzen du Lacunzak. Historian zehar hainbat ekimen antolatu baditu ere, gaur egun erakundeen kultura departamentuak daude, hutsune asko betetzen dituztenak, eta kultura elkarte asko ere badaude, beraz, ingurune
Kultura zabaltzea eta sortzea da eta izan da Ekinbide Etxearen helburu nagusia 50 urte hauetan zehar. aberatsagoa dago. “Protagonista asko daude kulturaren munduan eta eurekin harremanetan jarrita gaude, baina gure ekimen sendoenekin ere jarraitzen dugu”, adierazten du Ekinbide Etxeko lehendakariak.
19 tolosako ekinbide etxea
Elkarte honek izandituen mugarriak ekintza nagusiek markatu dute eta gehienbat, hauek izan duten garapenak. Adibidez, Tolosako Abesbatza Lehiaketa azpimarratu du Lacunzak. “Hemen beti egon da koruen tradizioa eta hori bultzatu da lehiaketarekin; hasieran, duela 49 urte, inguruko abesbatzak etortzen ziren eta urte gutxitan bost kontinenteetako lehiakideak etortzea lortu da”, nabarmendu du. Titirijaien kasua ezberdina da: hemen ez zegoen ohitura hori eta zerotik hasi behar izan ziren. “Honen barruan, Topicen eraikuntza mugarri garrantzitsua da, leku fisiko bat gaineratu baitzuen, eta horrek dakartzan ekimen berriak; gainera, profesionalizaziora pausua ere markatu zuen”, dio Lacunzak. Amalur jardunaldiak, Eskulturastea eta Natura jardunaldiak ere Ekinbide Etxeko historian kapitulu garrantzitsua markatu dute.
Historian izan duen mugarri garrantzitsuenetako bat Topicen eraikuntza izan da, baina Titirijai, Abesbatza Lehiaketa eta Amalur jardunaldiak bezalako ekimenak ere nabarmendu daitezke. Orain, 50 urte bete dituen honetan, poza eta memoria dituzte nagusi elkartean eta gogoetarako momentua ere bada. “Ikus daiteke kultura bizirik dagoela eta sortzeko eta zabaltzeko lana badagoela”, azpimarratu du. Ospatzeko hainbat ekimen egin dituzte jada ‘Minotauroaren labirintoa’ ikuskizuna bezalakoak, baina oraindik batzuk gelditzen dira. Hilaren 11an Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldi bat egingo dio Ekinbide Etxeari eta abenduaren 28an, Teatro Estudio taldearen antzezlana ikusteko aukera izango da. Hala ere, beste sorpresa batzuk ere egongo dira. Mende erdia betetzeak ere etorkizunera begiratzera bultzatu du Ekinbide Etxeko lehendakaria: “Pozik gaude, baina usted dut aurrera begira jardueren aukera zabaldu behar dugula”, esaten du. Hala ere, lan gehien gazteekin egin behar duela nabarmentzen du, bere ustetan, pixkanaka Ekinbide Etxean sartzen joan behar baitira, boluntariotza ez galdu eta publiko berriak sendotze aldera pausuak eman.
MEDIO SIGLO DE CULTURA El presidente del Centro de Iniciativas de Tolosa (CIT), Julián Lacunza, habla del pasado, presente y futuro de la asociación en sus bodas de oro. ¿Cuál ha sido y es el objetivo principal del CIT? -Desde el comienzo, el propósito ha sido difundir y crear cultura, y pese a que el contexto ha cambiado, hoy sigue teniendo el mismo objetivo. ¿Qué momentos han marcado la historia del CIT? -Más que momentos concretos, ha sido la evolución de algunas de las actividades más importantes, como el Certamen Coral, Titirijai o las jornadas Amalur. Aun así, quizá un hecho que ha marcado un punto de inflexión es la construcción del Topic, puesto que ha sido un paso hacia la profesionalización. ¿Cómo se afronta el 50º aniversario? -Con alegría y con muchos recuerdos. Se puede ver que el CIT sigue vivo y crea cultura. Pero también hay que pensar en el futuro, en cómo seguir. Planteamos ampliar el abanico de actividades y también trabajar en atraer a los jóvenes.
tolosa .eus
20
Administrazioa eskura Tolosa.eus webgune berrituak udal informazioa eta zerbitzuak etxetik erabiltzeko aukera eroso eta erabilterraza ematen du. Tolosa.eus webguneak irudi berria du eta gainera, administrazioa herritarrengandik gertuago kokatu da, tramite telematikoak burutzeko sistema erraztu ondoren. Webgune berrira sartzen denak azal batekin egingo du topo, udaletxe birtualera sartuz. 2015aren amaieran jarri zen martxan Tolosako agendaren atala, eta orain, Udal administrazioarena eraberritu da. Bietakoren batean zuzenean sartzeko aukera eskaintzen du azal honek. Aipatu bezala, bigarrena estreinatu berria da eta modu intuitibo batean informazio eta zerbitzuak erabiltzaileari eskura jarri dizkio: Udaleko sail ezberdinen berriak, bandoak, etabar biltzen dira, eta gainera, tramiteak egiteko aukera ematen du, etxean, eta klik gutxi batzuen bitartez. Lehen atalean, gardentasunaren bidean, aktak, erabakiak, iragarkiak eta beste hainbat informazio dago herritarren esku, nahi dutenean kontsultatu ahal izateko. Lan eskaintzei zuzendutako gunea ere badago,
fasez fase eskaintza bakoitza zein puntutan dagoen azaltzen duena. Zerbitzuen kartan, Udalak bere osotasunean eskaintzen dituen zerbitzuak kontsulta daitezke, sail bakoitzaren informazioa eta kontakturako erak ere barneratuz. Harremanetarako atalean daude edozein zalantzaren aurrean Udalak dituen komunikazio kanalen argibideak. Ziur asko erabilgarrienetako bat tramiteak ahalbidetzen dituen atala da, tramite ohikoenak etxetik irten gabe
Udalak tramite bakoitzerako behar den informazioa eta dokumentazioa eskaintzen du bertan: dokumentuak, eman beharreko pausuen gidak...; horrela, gehiena Udaletxera bertaratu gabe egin dezakete herritarrek.
Honekin, webguneak bere laugarren eraldaketa izan du, 2001ean sortu zenetik. Hurrengo urratsa 2018ko urtarrilean emango da, turismoari eskainitako atala plazaratzen denean.
tolosa .eus
egiteko aukera ematen baitu. Orain, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sozietate informatikoek osatzen duten IZENPE S.A-rekin hitzarmen bat sinatu du Tolosako Udalak tramite horiek burutzeko sarbidea errazteko herritarrari. B@kQ du izena identifikazio bitarteko berriak eta barku joku eta pasahitz baten bitartez Udaleko tramiteen %90a etxetik egiteko aukera izanen dute tolosarrek. Udaletxean egin behar da eskabidea presentzialki; ondoren, posta elektroniko bidez jasoko da barku jokua eta telefono mugikorrean SMS baten bitartez pasahitza. Banku eta kutxetan etxetik mugimendu ezberdinak egiteko erabiltzen den sistema berdina da.
21
La página web Tolosa.eus renueva imagen y ofrece un amplio abanico de posibilidades a la ciudadanía, que podrá realizar distintos trámites sin salir de casa. Quien acceda a la página web, se encontrará con una portada, mediante la cual se podrá acceder directamente a los espacios dedicados a la agenda de Tolosa y a la administración local. Este último ha sufrido una transformación y se ha vuelto más accesible, puesto que la ciudadanía podrá conocer y utilizar los servicios del Ayuntamiento de una manera más cómoda e intuitiva. Además de poder acceder a las actas, bandos y mucha otra información, los y las usuarias de la página podrán conocer todos los servicios, acceder al material necesario para realizar los trámites e incluso hacerlo todo desde casa. Para ello, el Ayuntamiento de Tolosa ha firmado con el Gobierno Vasco un acuerdo para implantar un nuevo sistema de registro telemático mucho más accesible y fácil. Se llama B@kQ, una nueva iniciativa que posibilita realizar trámites de manera telemática de forma segura: para ello habrá que ir al Ayuntamiento y darse de alta. Un vez realizado el registro, el solicitante recibirá una tarjeta de claves numéricas y una contraseña, gracias al cual podrá dar todos los pasos del 90% de los procesos administrativos sin tener que desplazarse al Ayuntamiento. Después de este paso adelante en la página web, en enero de 2018 se estrenará la última sección dedicada al turismo.
hezkidetza
22
Berdintasunaren aldeko bidea Tolosa berdinzale baten alde egiteko, beharrezkoa da gizarteko alor guztietan eragitea, eta horregatik, Udalak 2012. urtean ‘Hezkidetza emozionala lantzeko egitasmo integrala’ izeneko proiektua jarri zuen abian. Proiektuaren helburu nagusia ikasleen garapen integrala sustatzea da, hau da, berdintasunean oinarritutako hezkuntza-sistema eraikitzea; eta aldi berean, emakume eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna bultzatzea, indarkeria matxistaren aurrean prebentzioa lantzea, formazio eta aholkularitzaren bitartez hezkidetza gauzatzea, ikastetxeetan egitasmoak egitea, herrian
hezkidetzaren beharraz eta onuraz ohartzea, emakumeen ahalduntzea sustatzea, neska eta mutilen arteko komunikazioa areagotzea eta genero indarkeriaren aurka heztea. Urte batzuetan proiektua garatu ondoren, geldialdi bat egiteko unea iritsi dela iritzi dio Berdintasun Sailak, eta orain arte, egin den lana baloratzeko, gaur egungo egoeraren diagnostikoa egiteko eta etorkizuneko erronkak edo lehentasunak identifikatzeko prozesua abiatu du, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza medio. Ibilbidean lorpen ugari izan badira ere, badira egoki edo nahi bezain
hezkidetza
23
beste bete ez diren helburuak, eta horiek behar bezala burutzeko pausu bat eman du aurrera sailak, proiektua orientatu eta urte berriari oinarri sendoekin heltzeko. Hezkidetza-proiektuak, 2011an Harremanak Elkarteak garatutakoak, Tolosako ikastetxe guztiak izan ditu kontuan bere hastapenetatik, haur hezkuntzatik hasi eta lanbide heziketako zentroetaraino. Batez ere, trebakuntza saioak antolatu ziren hezkuntza-komunitatea osatzen duten kolektibo guztientzat: ikasleak, irakasleak, gurasoak eta jangelako hezitzaileak, proiektu osoa eta handia osatuz. Martxoan hasitako ebaluaketa-prozesuan zehar bilera ugari egin dira, eta horietan, batez ere, ikastetxeetako ordezkariek hartu dute parte, eurek ezagutzen dutelako hobekien proiektua. Hezkidetza-proiektuaren baitan egindako lana baloratu da, hezkuntza-komunitatea
Geldialdi bat egin da Hezkidetzaprograman, orain arte egindakoa aztertu eta hastapenetan zituen helburuak eraginkorki bete ditzan, berregituratzeko. osatzen duten kolektiboen gaur egungo egoera aztertu, eta etorkizuneko erronkak identifikatu dira. Gainera, urte hauetan zehar egindako lana sistematizatu da, hau da, urtez urte landutako memoriak jaso dira eta hauek aztertu: trebakuntza-saioetako parte hartu dutenen inguruko datuak, egindako balorazioak, landutako edukiak, etab. Hausnarketa-prozesuaren ondoren, hezkidetza-proiektuaren indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatu eta etorkizuneko lehentasunak zehaztu dira. Honenbestez, 2018an abiatuko den hezkidetza-proiektu berriak, prozesutik ateratako irakaspenak aintzat hartuko ditu, datozen urteetan ere ikastetxeetatik berdintasunaren alde eta genero indarkeriaren aurka eraginkorki eragiten jarraitzeko.
CAMINANDO HACIA LA IGUALDAD El programa Hezkidetza, creado en 2012 para tratar desde las escuelas de formar una ciudadanía igualitaria y libre de violencia sexista, ha hecho una pausa para elaborar un programa más eficiente. El departamento de Igualdad sostiene que, pese a los logros obtenidos, no se han cumplido ni se ha llegado a todos lo objetivos establecidos. Por ello, Elhuyar Aholkularitza ha hecho un análisis completo del trabajo que se ha desarrollado íntegramente en los centros educativos de Tolosa junto con todos los agentes implicados. Por un lado, se han analizado todas las reuniones y sesiones que se han realizado en estos 4 años, para ver el número de participantes, los temas tratados y el transcurso y evolución de los participantes. Además, se han valorado todos los datos recabados y se ha adecuado el contenido a la finalidad. Tras ver las iniciativas que hay que mejorar y los proyectos que han tenido buena acogida, ahora es momento de afincar los pasos a dar de cara al futuro, para que el re-formulado proyecto Hezkidetza, que arrancará el próximo año, retome firme su andadura, siempre teniendo en el punto de mira una sociedad igualitaria y libre de violencia sexista.
Udaleko Herritarren Arreta bulegoan eskura daiteke, edota partehartzea@tolosa.eus helbidera idatzita
tolosatzen
24
Disponible en la oficina de atención ciudadana, o escribiendo a partehartzea@tolosa.eus
2017az kontu eman eta 2018a landuz Maiatzeko Osoko Bilkuran onartu zen aipatutako Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027. 3 eremutan aurrera eramandako parte-hartze jardunaren emaitza da: herritar, udal teknikari eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkarien adostasunetik sortua. Plangintza Partekatuaren jarraipena, ebaluaketa eta etengabeko elikatzea da martxan orain: lehenengoz, ekimen bakoitza zein puntutan dagoen jarraitzeko aukera dute herritarrek. www.tolosa.eus web orri berrian agerikoa da puntutan dagoen proiektu bakoitzaren gauzatze maila. Plangintza partekatu honek, herritarren eta eragileen parte hartzea sistematizatzeko tresna bat eskaintzen du eta gainera, Gardentasun Legea betetzea ahalbidetuz.
2018an landu beharreko proiektuei begira jarria da jada Tolosako Udala, eta horiek osatzerako orduan, iaz egin moduan, 2018ko proiektuen inguruko lanketa egin da Tolosatzenen bitartez. Aurten ere bi bilera gauzatu dira. Bileretako lehenengoan Tolosatzenen iaz herritarrek 2017ko aurrekonturako proposatutako ekintzen egoeraren berri eman zen: zein puntutan dauden, nolakotasuna eta bakoitzaren betetze maila zer nolakoa den azalduz. Guztira 73 lan-lerro barneratu ziren Tolosatzenen landutako Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027n eta oraingoz, 50 daude abian. 400.000 eurotik gorako aurrekontua izan dute herritarrek proposatutako jarduerek. Zerrendan horietako gutxi batzuk, jarduera plan osoa eta bakoitzari dagokion betetze maila www.tolosa.eus/tolosatzen atarian.
2017ko plangintza partekatua
Tolosa, pertsona ardatz duen herria - Gizarte zerbitzuak ezagutarazteko gida lantzen hasi gara - Gizarte zerbitzuen irisgarritasuna bermatzeko sarrera egokitu da - Gizarte zerbitzu, osasun zerbitzu eta eskolen arteko koordinazio mahaia indartu da - Haurren Hiria eta Mugi Tolosa egitasmoen baitan belaunaldien arteko ekintzailetzarako guneak sortu dira - Tolosako emakume gazteak protagonista izan daitezen baldintzak sortzeko prozesua abiatu da - Emakumeen Etxearen hausnarketa martxan - Web orri berria sortu da - Gardentasun ataria osatu eta eguneratu - Euskara plus proiektuaren baitan oinarrizko euskara eskuratzeko hainbat ikastaro egin dira - Hezkidetza proiektua eskola kirolera zabaldu da - Desgaitasuna dute pertsonentzako garabia ezarri da
2017ko plangintza partekatua
Tolosa, herri hezitzailea eta kultur anitza - Kultur-txartel eta abonoak areagotu dira - Zuzeneko ballet eta operen proiekzioak eskaintzen dira
tolosatzen
25
El Plan Compartido 2017-2027, fruto del trabajo conjunto entre los y las tolosarras, el personal técnico y representantes políticos, ha establecido las bases del Tolosa del presente y futuro. En él, están incluidos un total de 73 líneas de trabajo y en lo que llevamos de 2017, se han puesto en marcha 50, con un presupuesto total de 400.000 euros. El Ayuntamiento ya esta trabajando de cara a los proyectos del 2018, y con el objetivo de dar cuenta de lo realizado este año, y con vista a la elaboración de los presupuestos del año que viene, ha realizado dos reuniones abiertas para conocer los intereses y sugerencias de la ciudadanía. Las áreas en los que se ha trabajado son el bienestar de la ciudadanía, la cultura, el medio ambiente y la identidad local y el desarrollo económico de la localidad. 2017ko plangintza partekatua
Ingurunearen babesa eta udalerriaren nortasuna mantenduko duen herri garapen iraunkor eredugarria - Oria ibaiaren ertzen gaineko akzio plana idazteari ekin zaio - Hegaztien gida eta erakusketa - Erreken garbiketa ikastetxeekin - Energia azoka - Bizikleten aparkalekuen plangintza osatzen ari gara - Bide Hezkuntza kanpaina ikastetxeekin - Tolosako soinu mapa eratu da - Tolosako bisorea garatu da
* Disponible en tolosa.eus/tolosatzen eskuragarri 2017ko plangintza partekatua
Tolosako garapen ekonomikoa sustatu hiri ekonomia, industria eta lehen sektorea oinarri - Tolosako turismo bideo eta weba ekoizten ari gara - Errementari kaleko Gune Biziak proiektua burutu da - Tolosa zuria loretan ekimena - Singular dendak programak jarri dira martxan - Oriaburun Coworking zerbitzua eskainiko da 2018ko urtarriletik aurrera - Usabalgo industriagunea aztertzeko SPRI eta Udalaren arteko hitzarmena sinatu da - II. Lanbide azoka
agenda
26
agenda Azaroak Pertsona Gorren XIV. Sentsibilizazio Astea Kultur Etxea.
17-18
Azaroak 20:30 // ‘Oleanna’ - Fernando Guillén Cuervo, Natalia Sánchez Leidor.
24
Azaroak 25 - Abenduak 3
Titirijai- Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
Abenduak Txuletaren festa Zerkausia.
8-10
Azaroak 20:30 // ‘Quien tuvo, retuvo’ Faemino y Cansado Leidor.
Azaroak 19:30 // Birakabareta. Zikloia 2017 Topic.
Azaroak 12:00 // Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako flashmoba Trianguloa.
Azaroak
12:00 // Santa Zeziliako kontzertua - Tolosako Musika Banda Aurretik kalejira.
Abenduak 20:30 // ‘Azken itzulia’ Theatre des Chimeres Leidor.
18
25
26
15
Azaroak Tolosako Babarrunaren festa
17
18-19
Azaroak 25 eta abenduak 30 12:00 // Tolosa kantari Kalean zehar.
Abenduak 20:15 // Cascanueces balleta-Zuzeneko proiekzioa - Royal Opera House (London) Leidor.
Abenduak 18:30 // ‘Titirikontu-kontari’ txotxongiloen ikuskizuna Topic
5
16
agenda
27
Abenduak Eguberrietako Azoka Berezia
19
23
TELEFONO INTERESGARRIAK
20
Abenduak 19:00 // Kirol Gala Leidor.
Abenduak
Abenduak
24
12:30 // Tolosako Musika Bandaren Eguberri Kontzertua Zerkausia. 17:30 // Olentzeroren etorrera Plaza zaharra.
Aranburu Udal Liburutegia 943 69 74 62 Asunción Klinika 943 67 57 99 Beotibar pilotalekua 943 65 14 70 Berazubi futbol zelaia 943 65 17 49 Epaitegia, erregistro zibila 943 00 26 10 Eduardo Mokoroa musika eskola 943 65 15 93 Errota Haur liburutegia 943 69 74 61 Gurutze Gorria 943 65 14 25 Kulturetxea 943 67 03 83 Iurreamendi 943 67 03 25 eta 943 67 02 27 Tolargi 943 65 00 16 Tolosa Gasa 943 67 53 20 Tolosaldea Mankomunitatea 943 67 62 16 Tolosaldea Garatzen S.A. 943 65 45 01 Tolosaldeko Osasun Zentroa, Gernikako arbola 943 69 00 Tolosaldeko Osasun Zentroa, San Esteban 943 68 00 Turismo Bulegoa 943 65 04 14 Udaletxea 943 69 75 00 Udaltzaingoa 943 67 58 58 Ur zerbitzuak 943 69 82 10 Usabal kiroldegia 943 53 64 00 Zaharren egoitza 943 65 51 47 Zentro sozio-kulturala 943 65 49 15
3-5 28
20:00 // ‘Una comedia española’ Teatro Estudio Topic.
GUARDIAKO FARMAZIAK
20:00 // Hi haiz hi! Beldur Barik jaialdia Topic.
Abenduak
Azaroa| Noviembre 1 Echeveste, 2 Bronte, 3 Mugica, 4 Azpiroz, 5 Mugica, 6 Olarreaga, 7 Lejeune, 8 Bengoetxea, 9 Bronte, 10 Mugica, 11 Olarreaga, 12 Morant, 13 Olarreaga, 14 Bengoetxea, 15 Lejeune, 16 Bronte, 17 Mugica, 18 Bronte,19 Olarreaga, 20 Olarreaga, 21 Bengoetxea, 22 Morant, 23 Bronte, 24 Mugica, 25 Echeveste, 26 Lejeune, 27 Olarreaga, 28 Bengoetxea, 29 Bronte, 30 Morant
Abendua | Diciembre 1 Mugica, 2 Mugica, 3 Santamaria, 4 Lejeune, 5 Olarreaga, 6 Bengoetxea, 7 Bronte, 8 Azpiroz, 9 Morant, 10 Echeveste, 11 Bengoetxea, 12 Mugica, 13 Olarreaga, 14 Lejeune, 15 Bengoetxea, 16 Olarreaga, 17 Bronte, 18 Mugica, 19 Bronte, 20 Morant, 21 Olarreaga, 22 Bengoetxea, 23 Bronte, 24 Olarreaga, 25 Morant, 26 Bronte, 27 Mugica, 28 Olarreaga, 29 Bengoetxea, 30 Santamaria, 31 Mugica *Gauero Zabalarretako Morant farmacia egongo da guardian *De noche siempre está de guardia la farmacia Morant
Editorea:
Tolosako Udala