Tolosa mpal Aleka nº2 julio 2017

Page 1

Tolosako aldizkaria 2017 urtea, uztaila. 2 zenbakia / D.L.: SS-340/06

a le ka

Agintaldi erdia / Garapen ekonomikoa / Gizarte zerbitzuak / Kronika iruditan / Alderdien tribuna / Udaberri Dantza Taldea / Uztaritzerekin senidetzea / Wifi zerbitzua / Obra bilduma / Agenda

Tolosarrak ibaira begira Oria ibaia herrian indarra hartzen ari da aisialdirako eskaintzen dituen aukerengatik eta dituen ekosistema aberatsengatik 10. orr.


AGINTALDI ERDIA

2

Tolosa abian 2015-19 agintaldiaren erdira iritsita, egindakoari eta egiteke dagoenari erreparatzeko beta hartu du Tolosako Udalak. Lan ugari burutu dira jada, beste hainbat dira martxan eta beste hainbeste daude etortzeke; aurrera begiratzen badugu asko dago egiteko. Legealdiak joan eta legealdia etorri, oinarrizkoak jarraipena du, herriaren garapenerako diren ekimenek segitzen dute aurrera, eta berriak sortzen dira egungo beharrei erantzuteko. Udalaren lan talde osoak, alkate, udal zinegotzi guztiek eta 175 langileek bost ardatz nagusiren bueltan egiten dute lan helburu bakarrarekin: tolosarron ongizatea. Hain zuzen, 10 bat urtetik honako egoerak hala bultzatuta, ekonomia eta enplegua gizartean ardura berezia sortzen duen gaia da. Horri erantzunaz, ondorengo orrietan azaltzen den “Ekonomia eta enplegu plana” du abian Udalak. Plan horren bitartez, ekonomian eragina duten agente guztien elkarlana, gertutasuna eta koordinazioa da helburu. Atera dira jada ekintza ugari: Lanbide Heziketako azokak, hitzarmenak erakundeen artean, enpresekin elkarlana... Turismoa ere aktibo ekonomiko garrantzitsua bilakatu da eta Udalean sail berezi bat sortu da horri erantzuna emateko. Jardun honetan, sail guztiek herritarra dute ardatz, bakoitzak bere esparruan. Hori horrela, tolosarren ongizateari begirako neurri ugarik jarraipena izan dute: Haurren Hiria edota Mugi Tolosa ekimenak, esaterako. Gizarte zerbitzuen sailak kudeatzen du, batez ere, arlo sozial hau, Berdintasuna edota Gazteria sailekin etengabeko kolaborazioan. Jakin, udal aurrekontuaren %25a bideratzen dela gizarte gaietara. Baina Tolosak izena badu, tolosarren nortasunak eragiten duen herriaren bizitasunagatik da. Gure hizkuntza, kultura eta ohituren babesa eta sustapena da Udalaren xede nagusietako bat. Proiektu sko eta asko herritarrengandik datoz, eta administrazioari horiek babestu eta laguntzea dagokio. Hain zuzen, gutxi barru abiatuko du Udalak, udal eskumenekoak diren eraikin guztien azterketa, sormen eta ekimen kultural horri lekua egiteko. Eratorriko dira ere eraberritze berriak herritarren erosotasuna eta irisgarritasuna bermatzeko. Egun

martxan dira batzuk: Nafarroa etorbidea esanguratsuena, kokapenagatik eta obraren handitasunagatik, baina ezin ahaztu Bidebieta, Zezen Plaza, Oriaburu... Irisgarriak eta etorkizuneko beharrei erantzungo dieten guneetako batzuk dira horiek eta herritarrekin bat erabaki da edo erabakiko da etorkizun hurbil hori. Urteak dira herritarren ahotsa entzuten duela udalak, egun Tolosatzen izenpean, udalak Tolosa herritarrekin bat osatzen jarraitu nahi baitu.

CINCO OBJETIVOS ESTRATÉGICOS Llegados al ecuador de la legislatura, es hora de hacer balance y ver en qué aspectos se han dado pasos positivos y en cuáles hay todavía trabajo por hacer. El Ayuntamiento trabaja con cinco objetivos estratégicos que se plantearon al principio de la legislatura: Debido a la situación socioeconómica de la última década, la economía y el bienestar de las y los tolosarras ha sido uno de los principales ejes de acción, para lo que se ha optado por apoyar las empresas locales, generar relaciones entre ellas, dar impulso al comercio de Tolosa y fortalecer las ferias con el Plan estratégico de Economía Urbana, entre otras iniciativas, con el fin


AGINTALDI ERDIA

3

Herritarrak administraziora gerturatu dira eta partehartze zuzena, are gehiago, bultzatu da

de garantizar la competitividad de Tolosa en todos los ámbitos, ofreciendo recursos e impulsando la innovación y el emprendizaje. El Ayuntamiento también quiere analizar la realidad social de la villa, generando para ello relaciones entre los órganos que se dedican a ello. Los proyectos Mugi Tolosa y Haurren Hiria han surgido en este contexto, muy significativo, puesto que se ha invertido un 25% del presupuesto municipal en los proyectos y actividades del ámbito social. Además, en este 2017 se ha puesto especial énfasis en la gestión de las infraestructuras que necesita la villa, y se han dado varios pasos para analizar las infraestructuras de competencia municipal, para conocer las características y potencialidades de cada edificio y adecuarlos a las necesidades de la ciudadanía. También cumplen el objetivo de mejorar la vida de la ciudadanía las obras que actualmente se están haciendo en distintos lugares de Tolosa: por ejemplo, las reformas del barrio de Bidebieta buscan mejorar la accesibilidad, la avenida Navarra está sufriendo una significativa transformación con de hacerla más agradable y cómoda para la ciudadanía y se han impulsado viviendas de alquiler social en

distintos puntos. También han dado pasos a favor de mejorar el sistema de recogida de residuos. En cuanto al euskera, se ha tratado de fortalecer su uso tanto en las relaciones profesionales – ­ en el Ayuntamiento, por ejemplo– como en la calle. La cultura ha dado pasos para impulsar el trabajo de los agentes locales que se dedican a ellos y también han implementado facilidades para que la ciudadanía tenga un acceso más fácil a diversos productos culturales. La igualdad ha seguido siendo un tema de vital importancia, por lo que se ha desarrollado el III Plan de Igualdad, que cuenta con un protocolo concreto y se dan pasos para educar a la ciudadanía en esos valores. Por último, la institución ha tratado de convertir el buen gobierno en una de sus señas de identidad y, para ello, se impulsa la transparencia, al mismo tiempo que se promueve, aún más, la participación de la ciudadanía. En este contexto, cabe destacar el nuevo enfoque a la hora de comunicarse con los y las tolosarras, y la renovación de contenidos y de formas de hacer; la ciudadanía tiene cada vez más participación directa en las políticas públicas y además, cuenta con la posibilidad de hacer un seguimiento de las políticas municipales.


AGINTALDI ERDIA

4

1

EKONOMIA ETA ENPLEGUA

Tolosako Udalak duen helburu garrantzitsuenetako bat enplegua eta jarduera ekonomikoa bultzatzea da, hori herritarren ongizatea bermatzeko indar handiko faktorea baita. Horretarako hainbat esparrutan lanean ari da: enpresen munduan, industrian, ekintzaileekin, hiri ekonomian, turismoan edota lehen sektorean, besteak beste.

ENPRESEN LANA BULTZATU Enpresen munduari dagokienez, Udalak hainbat aurrerapauso eman ditu. Lehenengo, erakundeekin elkarlana sustatu du, alor guztietatik hobekuntza pausuak emateko. Jada batu dira Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren salburuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin Tolosarentzat estrategikoak diren proiektuei buruz hitz egiteko. Bestalde, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde orekako diputatuarekin ere egon dira Udaleko ordezkariak. Tolosako enpresen jarduera ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzeko helburuez eta programez mintzatu dira. Bestalde, ekintzaileentzat lan lekuak prestatuko ditu, Tolosan lan egin dezaten eta nahi edo behar izanez gero, beste enpresa batzuekin elkarlanean aritu daitezen. Oriaburu eraikina da horren adibide garbia: obretan ari dira espazio batzuk prestatzeko. Lanerako 4-6 gela izango ditu, bilera gelaz gain, eta aisirako edota bazkaltzeko lekuak ere bai. Usabal industriagunea berritzeko azterketa ere egingo da, Sprilurekin (Enpresa-garapenerako euskal agentzia) hitzarmena sinatu da bertako azpiegiturak eraberritu eta hauei errentagarritasun handiena bilatzeko.

MERKATARITZA, AZOKAK ETA TURISMOA INDARTU Merkataritzak ere indar handia du hiri ekonomian eta horregatik, sektorearekin elkarlanean jarduteko sail espezifiko bat sortu da. Nabarmena da atal honek izan duen bultzada, martxan den Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa jada bere lehen fruituak ematen ari baita, tolosarren bizimodua erosoago bihurtze aldera pausuak emanaz eta herri bezala, bisitarientzat erakargarriago eginez. Merkatariekin akordioak bultzatu dira eta kale ezberdinak dinamizatzeko lanean ari dira. Azokak ere sustatu dira eta horretarako, Berdura plaza, Euskal Herria plaza eta Zerkausiko dinamizazio kanpainak indartu dira; larunbateko azokak ez ezik, feria bereziak sustatu eta ideia berriei tokia eginez. Herria erakargarriakoa izateak ekarriko duen turismoari ere erreparatu behar zaio eta datuek erakusten dutenaren arabera, beharrezkoa da alojamendu eskaintza berri bat sortzea; Udalak Euskal Herria plazan aurreikusi du 2018rako. Gainera, turismo bulegoa egungo moldeetara egokitzeko lanean ari dira, eskaintzak ere eguneratuz eta interesgarriak izan daitezkeen ibilbideak bultzatzen ari dira, bide berdeak, adibidez.

LANDA AUZOEN EGOERA HOBETU Bedaio, Aldaba, Urkizu eta Monteskue Tolosaren erdigunetik urrun gelditzen badira ere, zerbitzuak hobetzeko bidea jorratzen ari da Udala auzokideekin. Hala ere, egun badira mahai gainean dauden beste hainbat gai: nekazaritza indartzeko proiektuen lanketa, babarrunaren ekoizpenaren bultzada eta nekazari gazteei laguntzak.

2

GIZARTE POLITIKA Erabaki bakoitza hartzeko orduan, pertsona erdigunean jarri nahi da, gizarte osoaren ongizatea ziurtatzeko. Herriko gizarte errealitatearen diagnosi bat egiten ari da Udala, modu horretan, dauden arazoak identifikatu eta bizimodu on bat emateko beharrezko neurriak hartuz. Hori hala izan dadin, elkarlana beharrezkoa da Udalaren ustetan, eta arlo honetan egiten duten eragile guztien artean

koordinazioa bilatu da. Helburua arazo sozialen aurrean erantzun bateratu bat emateko gai izatea da. Gizarte Zerbitzuek zer esan handia daukate arlo honetan eta familian, edota ongizatea bermatzeko orduan arazoak dituzten herritarrei gertutasunez, behar duen aholkularitza eta laguntza emateaz arduratzen da.


AZPIEGITURAK ETA JASANGARRITASUNA

3

Tolosaren bizitza erosoagoa eta atseginagoa izan dadin, hirigintza aldetik hainbat neurri hartu dira. Alde batetik, alokairu sozialeko etxeak bultzatu ditu udalak, Kondeaneko aldapan 11 eta Alde Zaharrean 5 merkaturatuz, eta kalean, oinezkoentzat aproposak diren aldaketak egin dira(espaloiak irisgarriago egin, haurrentzat parkeak, etabar). Gainera, merkataritzan indarra duten kaleetan jarduten ari da Udala eta beste batzuk egokitu dira erakargarri izan daitezen. Bestalde, hondakinen bilketa sistema berria ezarri zen legealdi hasieran: merkatariei, euren beharrei egokitutako sistema ezarri zaie, eta herritarrei berriz, hondakin bakoitza behar den lekura botatzeko erraztasunak eman zaizkie. Energian aurrezteko eta gastatzen den guztia aprobetxatzeko neurriak ere hartu ditu Udalak.

HIRIGINTZA: ERABAKITAKO/EGINDAKO LANAK • Erdigunean, Nafarroa etorbide osoa maila berean uztea. • Limousin txaleta enplegua bultzatzeko erabiltzea. • Eraberritutakoan, Zezen plazari erabilera berriak ematea. • Elosegi parkea eraberritu eta herritarrei zabaltzea. • Berazubiko estadioaren eraberritze lanekin jarraitzea. • Iurramendi eta Berazubi lotzen dituen espaloiak berritzea. • Amarotzeko biztanleekin auzoko ekipamenduei buruzko akordioa zehaztu da partaidetza prozesu baten bitartez. • Bidebieta auzoa berrurbanizatzea.

MAHAI GAINEAN DAUDEN PROPOSAMENAK • Alde Zaharrean merkataritza berria bultzatzea. • Turistentzat ostatua eskaintzea Euskal Herria Plazan. • Oria ibaiaren ertzetan ekintza berriak antolatzea. • Etxe zaharrak berritu eta alokatzea.

AGINTALDI ERDIA

5


AGINTALDI ERDIA

6

4

EUSKARA ETA KULTURA

Gure hizkuntza eta kultura babesteko urrats ugari eman ditu Tolosako Udalak bi urte hauetan. Tolosarren nortasunaren isla dira hizkuntza, ohiturak, tradizioa eta kultur izaera bizia.

EUSKARA Gure hizkuntza babestea eta bultzatzea lehentasuna da eta horregatik, herritarren eta Udalaren artean erabiltzen den hizkuntza da euskara, baita Udaleko langileen artekoa ere. Aisian ere euskararen erabilpena bultzatzeko hainbat neurri hartzen ari dira gaur egun, hizkuntza are gehiago indartu dadin. Horretarako, goiadministrazioarekin eta herriko eragileekin elkarlana bultzatu da; Galtzaundirekin, esaterako. Euskararen erabilera areagotuko da Tolosako Udaleko hornitzaileekin harremanak euskaraz burutuz. BIKAIN euskararen ziurtagiria egiaztatzeko bidea egingo da, eta guraso eta haurren arteko euskararen erabilera neurtuko da.

KULTURA Tolosan dauden kultur eragileen eskutik doa Udala eta dauden ekimenek euren artean sinergiak izatea bultzatzea du helburu. Herritarrek Tolosa aurrera egitera bultzatzen dute, gure nortasuna bere horretan mantenduz: biztanleria gogotsu eta bizia. Gainera, tolosarrek kultura eskura edukitzeko pausuak ere eman dira, adibidez Kultur Bonoaren sustapenarekin edota Tolosan Zer gidaren eraberritzearekin, herritarrek hitzordu guztien berri izan dezaten sortua, eta tolosa.eus webgunean ere agenda atala eraberritu da, herriko aisialdiko eskaintza guztia klik batean eskainiz.

KIROLA Edonor izan daiteke kirolari eta Udalak, hori jakinda, adin guztietako jendearen artean kirola egitea bultzatzen du, dauden elkarte ezberdinen koordinazioan jardunaz. Bestalde, hainbat gai ditu mahai gainean: Oria ibaiean ur-kirolak bultzatzea, kiroldegiaren ordutegia egokiena den edo ez gainbegiratzea eta kirol ekitaldi erakargarriak sortzea, besteak beste. Horiei erantzuna ari da ematen pixkanaka Udala. F.C. Tolosako bulegoak eraikiko dira.

BERDINTASUNA

GAZTERIA

Emakumeen aurkako erasoen kontrako protokoloa finkatu da eta gainera, III. Berdintasun Planarekin aurrera dihardute. Eraso sexisten aurrean jarraitu beharreko protokoloa eratu da, jabetze eskola indartu eta ikastetxeekin elkarlanean garatu den Hezkidetza proiektua ebaluatzeari ekin zaio ikasturteari indartuta ekiteko. Honekin bat, kanpaina gehiago jaurtiko dira.

Tolosan dauden ekimenetan gazteriak parte hartzeko moduak aztertu eta landu ditu Udalak eta gainera, lanean ari diren proiektuetan gazteek duten iritzia aztertu eta kontuan hartzea funtsezkoa da. Adibidez, Haurren Hiriak 3. Edizio arrakastatsua itxi berri du eta une honetan, esaterako, 18-25 urte bitarteko 30 gazte Miserikordia zaharreko bainuak berreskuratezko auzolantegietan ari dira lanean.

Udalak hasieratik izan duen helburuetako bat herritarrekin politika publikoa aurrera eramatea izan da, partaidetza, gardentasuna eta konfidantza ardatz izanik. Tolosarren partehartzea bultzatzea garrantzitsua da Udalarentzat eta horregatik, hartu beharreko erabakien erdian herritarrak eta gizarte eragileak ezarri ditu, hemendik aurrera, proiektu berriak elkarlanean sor daitezen, bakoitzak dauzkan beharrei erreparatuz. Horren adibide nagusiena da Tolosatzen proiektua, duela ia urte eta erdi hasitakoa. Bertan, herritarrekin –jada 100 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute–, udal teknikariekin eta alderdi ezberdinetako ordezkariekin bilerak antolatu dira eta lankidetza mahaiak sortu, proiektuak eta ekimenak aurrera ateraz. Antzeko kasua da Amarotzeko biztanleekin egindakoa; auzoan egin

5

GOBERNU ONA

behar dituzten ekipamenduei buruzko erabakiak herritarrekin batera hartu dira. Herritarrengandik gertuago egoteko komunikabide berriak ireki dira; hala nola, sare sozialen bidez tolosarrekin harremanak indartu dira eta informazio baliagarria ematen die. Web orrialdea berritu da eta informazio panelak ere egingo dira. Bestalde, komunikazioa errazteko asmoarekin, Wifia ere ezarri dute eraikin publikoetan.


Tokiko enpresei bultzada

Tolosako enpresek leku garrantzitsu bat betetzen dute herriko eta eskualdeko ekonomian, eta Udalak, hori jakinda, horien lana bultzatu nahi du, erabateko hobekuntzarako tresnak izan ditzaten. Honela, Tolosako jarduera ekonomikoari indarra emateko urratsak eman ditu, berriak sor daitezen saiatu da eta enpresen mundua modu hurbilago batetik ezagutuz. Sei helburu nagusi izanik, aurrera pausuak ematen ari dira.

ENPRESEN JARDUERA EZAGUTU, ERRAZTU ETA NABARMENDU Tolosako enpresek egiten duten lana ezagutzea lehentasun bat da hurrengo pausuak eman ahal izateko. Horregatik, komunikabideak sortu dira eurekin, bisiten bitartez, tokiko enpresak barrutik ezagutzeko. Gainera, beste aurrerapausu batzuk ere eman dira eta bertako enpresentzat lekua edota azpiegiturak prestatzen ari dira. Adibidez, Tolosako Udalak eta SPRILUR enpresak Usabal industriagunea berritzeko azterketa gauzatzeko lankidetza sinatu zen pasa den udaberrian, bertan dauden eraikinak eraberritzeko eta lokalei etekin gehiena ateratzeko helburuz –gaur egun, lokalen %70a dago okupatuta–. Bestalde, Apattaerreka industrialdea zabaltzeko lanen akordioak hasi dira, 154.298 metro karratu gehiagoko azalera izango duelarik. Gaur egun, 65 enpresek egiten dute lan bertan eta lan hau bukatzean, enpresa berri askorentzat lekua egongo da industriagunean.

ENPLEGUA SORTU ETA MANTENDU DADIN LAGUNDU Gurean enplegu gehiago egon dadin beharrezkoa da egoera ekonomikoa hobetzea eta bereziki, gazteek bultzada bat behar dute, horiek baitira gaur egun lan munduan sartzeko arazo gehien dituztenak. Adibidez, Lanbide Heziketarekin lankidetzan aritu da Udala, ikasleentzat bertako enpresetan lan egitea errazteko.

Tolosako jarduera ekonomikoari indarra ematea ardatz, bertako enpresak ezagutuz eta ekintzailetasuna bultzatuz

GARAPEN EKONOMIKOA

7


GARAPEN EKONOMIKOA

8

ENPRESEN ARTEKO ELKARLANA BULTZATU Enpresen arteko sinergiak sortzea oso komenigarria izan daiteke ekonomia mugitzeko eta enpresa hauen lana gero eta hobea izateko. Horregatik, coworking proiektuak aurrera atera behar dituztenei baliabideak eman nahi dizkie Udalak. Horren adibide da Oriaburun egiten ari diren eraberritzea; hain zuzen ere, lehenengo solairua cowokingerako leku bilakatuko da eta bertan, lankidetzarako gelak eta bilera gelak prestatuko dituzte, besteak beste. Profesional independienteentzat edo enpresa txiki eta ertainentzat prestatutako lekua da, lan eta proiektuak garatzeko, eta asteko egun guztietan, 24 orduz, erabiltzeko aukera egongo da. Modu honetan, Lehiberrirekin elkarlanean, ideia eta negozio eredu berriei Tolosan euren lekua egin zaie.

ENPRESA PROIEKTU BERRIAK SOR DAITEZEN BULTZATU Ekonomiak aurrera egin dezan, ekintzaileen lana oso garrantzitsua da eta horien jarduna erraztea onuragarria da herrian lana eta proiektu berriak egon daitezen. Hori ahalbidetzeko, herriko azpiegiturak eskainiko dira proiektu ekintzaileentzat, eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiarekin batera, enpresa berriak laguntzeko proiektuak bultzatu ditu. Udala jada bildu da Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde orekako diputatuarekin, Tolosako plangintza ekonomikoaren berri emateko; Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren sailburuarekin ere batu zen, eta Tolosarentzat estrategikoak diren proiektuez mintzatu zen.

LANBIDE HEZIKETAREKIN ELKARLANA INDARTU Enpresa berriak sor daitezen, gazteek gogoa eta heziketa edukitzea beharrezkoa da eta hori bultzatzeko, jada antolatu dituzte Tolosan 2. Lanbide Heziketako azoka, bertan ikasiz gero, dauden aukerak erakustearren. Pasa den martxoan egin zen bigarren azoka hau eta, aldi berean, ikastetxeekin bisita gidatuak ere egin zituzten. Azoka honetan, zuzeneko informazioa jasotzeko aukera izan zuten gerturatu zirenek eta bertan izan ziren Tolosaldea Lanbide Heziketa institutua, Inmakulada ikastetxea, Peñascal taldea, Don Bosco ikastetxea eta Fraisoro eskolako ordezkariak. Gazteek eta langabeek lan mundura sartzeko duten prestakuntza aukerak ezagutzeko modua da hau.

ERAGILEEN ETA INSTITUZIOEN ARTEAN BITARTEKARI LANAK EGIN Eragile eta enpresa batzuentzat, erakunde handiekin harremanetan jartzea ez da hain erraza, eta hori konpontzeko, Udalak bitartekari lana beteko du, Tolosako enpresentzat lagungarri izan daitezken proiektuak bultzatu eta jendeari iristarazten. Bestalde, herriko enpresentzat onuragarri izan daitezkeen proiektuak, Oriaburukoa kasu, proposatu eta aurrera ateratzen ari da.


Hiri ekonomiari indarra

Merkataritzak, azokek eta turismoak jendea erakarri, ekonomia sustatu eta lanpostu berriak sortzeko orduan indarra dute Tolosan eta Udalak ere honen aldeko apustua egin du Hiri Ekonomia indartzeko Plan Estrategikoarekin. Herrian 386 saltoki daude momentu honetan, 20,3 denda 1000 biztanleko, beraz, “merkataritzak herriari egiten dion ekarpena berebizikoa da”, turismo aldetik gero eta erakargarriagoa izateaz gain. Eragileekin 10 sakoneko elkarrizketa, 305 inkesta, bost taldekako lan saio egin eta herritarrei irekitako web atala aztertu ostean, hainbat arazo diagnostikatu dituzte. Lehentasuna joera berrietara egokitzea da eta egun Tolosak dituen bi paperak kontuan izatea: alde batetik, hiriburu baten zerbitzuak eskaini behar ditu tokikoentzat eta bestalde, landa-giroa presente izan behar du kanpotik horren bila datozenentzat. Gaur egun azoka eta denden egoera ona bada ere, belaunaldi aldaketa bezalako gaiak kontuan hartu behar dira. Gainera, mugikortasuna bermatu behar da.

EL PLAN ESTRATÉGICO El comercio, las ferias y el turismo convierten a Tolosa en un lugar con más dinamismo y vida, por lo que se ha trabajado en un proyecto que refuerce estas actividades, tan presentes en la sociedad tolosarra: el Plan Estratégico de Economía Urbana. Antes de atraer a los de fuera, el primer paso es tratar de fidelizar a la clientela local, para lo que el Ayuntamiento está trabajando en colaboración con Tolosa&Co. También han

llegado a acuerdos tanto con esta última como con Tolomendi, la Asociación para el Desarrollo Rural de Tolosaldea, con el objetivo de crear colaboraciones entre lo público y lo privado. Al mismo tiempo, coordinan y crean sinergias entre los agentes que participan en la economía local, con el fin de que haya una relación más colaborativa que favorezca tanto a clientes como comerciantes, y trabajan en reforzar la competitividad de las empresas locales. Además, también están volcándose en que la villa sea un espacio agradable tanto para la ciudadanía como para los que vienen de fuera, y para ello, están trabajando en mejorar algunas de las calles principales de Tolosa, como por ejemplo, la avenida de Navarra. Además, de cara a los visitantes, ponen acento en impulsar tanto las ferias habituales como las especiales, y trabajan para conseguir dinamizar las tardes de los sábados. También reforzarán la capacidad de la villa de acoger a turistas con un nuevo alojamiento en la plaza Euskal Herria. Por último, para mejorar la proyección de Tolosa fuera de nuestras fronteras, el Ayuntamiento lanzó la nueva marca T, presentó el rediseño de la página web y un cuaderno de bitácora. También se han dado los primeros pasos para tener una colaboración directa con Donostia en este ámbito.

GARAPEN EKONOMIKOA

9


Oria Ibaia

10

Herria,

Oria ibaiari begira Duela 30 bat urte, Tolosan Oria ibaiak egunero kolore ezberdin bat zuela tolosarron artean asko entzun den istorioa da, baina gaur egun, hori besterik ez da: iraganeko istorio bat. Denborarekin, hori sortzen zuten paper fabrikak lekuz aldatzen joan dira eta uraren kalitatea hobetuz joan da. Herritarrek ikusi dute aldaketa horien ondorioz ibaia kontuan hartzeko leku bat dela, bai paisaiaren aldetik eta baita aisiaren aldetik ere, eta soziologikoki, beste garrantzia bat hartzen ari da Oria. Bestetik, uraren kalitatea hobetzearekin batera, espezie berriak etorri dira, ekosistema berriak sortuz.

Naturari begira hezteko, orain arte haurrak beste leku batzuetara eraman behar ziren eta ekintza asko galdu egin dira. Horregatik, etxetik urrutira joan gabe gauza horiek bizitzeko aukera edukitzea oso garrantzitsua da Patxi Amantegi ingurumen zinegotziaren ustetan, ekosistema ezberdinekin harreman zuzena edukitzea ahalbidetzen baitu. Zorionez, Oria ibaia hartzen ari den garrantziari esker, Tolosara gerturatzen direnek natura gertutik ezagutzeko eta bertan gozatzeko aukera daukate gaur egun. “Oso momentu politean gaude, ibaian hainbat esparru daude eta bakoitzak errespetatu beharko du bestearen esparrua”, dio ingurumen zinegotziak. Alde batetik, nabigagarria den gune bat dago; bestalde, presa eta Belateren arteko gunea babestuta dago, ekosistema oso aberatsa dago eta. “Zati bakoitzari bere etekina atera behar zaio, natura errespetatuz”.

Baina Oria ibaiaz gozatzeko modu bakarra ez da bertan jolastea, ekosistema aldetik hartzen ari den aberastasuna ere azpimarragarria baita, eta espezie ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Esaterako, Udalak pauso garrantzitsu bat eman zuen udaberrian, izokin gazteak askatu zituenean Santa Maria elizaren atzealdean. Dena ondo badoa, bizpahiru urte barru izokin horiek Tolosara itzuliko dira. “Mugarri garrantzitsu bat izango litzateke”, azpimarratu du Iñigo Muñozek, Udaleko ingurumen teknikariak. Horrek adieraziko luke ekosistema guztia berreskuratuta dagoela, “ibaiaren egoera ona dela”, gaineratu du. Paper fabrikak hasi zirenetik, Tolosan ez ziren izokinak egon.

Gaur egun, ibaiak gune nabigagarri bat du eta “ekosistema aberatsa” duen babestutako gunea ere bai Belaunaldi berrietan ibaiaren berpizkunde hori nabaria da eta hainbat ume ikus daitezke jolasean: arraunean edo piraguan jendea ikustea gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da. “Ondo pasatzen duten bitartean, ikasteko aukera dago”, gaineratu du.

Tolosa eta Oria ibaia espezie askoren bizileku bilakatzen ari da hobekuntza hauen ondorio. Azken hilabeteetan galtzear dauden espezie ugari bertaratu direla ikusi dute, dortoka korrontzealea, besteak beste, eta Udalak pozgarria dela uste du. Hala ere, landareen funtzioa ere nabarmendu du Amantegik: “Landare inbaditzaileak kendu behar dira, baina berez sortzen direnak kentzen baditugu, bizitza ere kenduko dugu”. Landare hauek ibaiari “arnasten” laguntzen diote eta animaliak elikatzeko zein kumatzeko erabiltzen dira.


Oria Ibaia

11

Pausuak emateke Tolosatzen prozesu parte hartzailean Oria ibaiak garrantzi handia hartu du. Hori dela eta azterketa bat abian jarri da ikusteko zein jarduera burutu daitezkeen, Tolosa berriz Oria ibaira begira jartzeko. Zumardi txikia berreskuratzea da erronka handiena, nahiz eta beste aukera batzuk ere aztertzen diren, hala nola: Usabal inguruko eremu batzuk, eta errekara jeisteko sarbide gehiago egitea. Baina ziur asko, lan handiena jendea kontzientziatzean dago, erosketa karroak, botilak eta beste hainbat objektu


Oria Ibaia

12

uretan ikustea ez baita hain arraroa. “Gainera, badirudi kaleko zaborra eta ibaikoa ez daudela lotuta, baina kalean zerbait lurrera botatzen baduzu, horrek Oria ibaian bukatuko du”, azpimarratu du Amantegik. Honen harira, lehengo martxoan Tolosako Arraun Elkartea, Zumardi Elkartea eta Arrantzale taldeekin elkarlanean, lehenik, eta Eskolako Agenda21 proiektuaren bitartez ikastetxeekin, ondoren, Oria ibaiaren garbiketak egin ziren. Partehartzaileak gogotsu aritu ziren, eta lan oso ona gauzatu zuten, guztira 10 metro kubiko hondakin atera zituzten eta. Proiektu honek aurrera bidea du eta urtero garbiketa egingo da, ibaiak gero eta egoera hobea izan dezan. Hala ere aipatu behar da ibaiaren egoera ekologikoa hobetu den arren, uraren kalitatea ez dela oraindik bainua hartzeko modukoa. “Denek nahiko genukeen egoera horretara iristeko beharrezko izango da datozen

urteetan osatzeke dauden saneamendu azpiegiturak egitea”, nabarmendu du Iñigo Muñoz Udaleko ingurumen teknikariak. Hobekuntzak aurrera jarraitzen badu, Oria ibaia eta Tolosako herritarrak gero eta lotuagoak egongo dira, erabilgarria eta aisirako egokia izango delako, naturaren ezagutza bultzatuko duelako eta arrantzale zein naturan zaletuak gerturatuko dituelako.

Guía de aves La cada vez mayor presencia de distintos tipos de aves es un claro exponente de la mejora que está sufriendo el ecosistema del río Oria en los últimos años. Poco a paco, nuevas especies llegar a Tolosa, gracias al trabajo que se está haciendo para mejorar la situación ecológica del río. Así, recientemente el Ayuntamiento ha lanzado una Guía de aves creada en colaboración con personal experto que recoge información sobre 18 especies de aves que se pueden ver en el río Oria. Con esta publicación, el Ayuntamiento pretende que tanto los y las tolosarras como visitantes conozcan la riqueza de este ecosistema de una manera “práctica y fácil de entender”. Esta publicación tiene su antecesor en otra guía que se editó en 1997, que se ha renovado conforme a los cambios que se ha dado. En conclusión, se puede observar que las especies que habitaban en el río permanecen hoy en día en ese hábitat, mientras que han llegado también otras. Entre ellas, se pueden observar especies en peligro de extinción, como el chorlitejo chico o el avión zapador. Según señala el concejal de medio ambiente, Patxi Amantegi, la guía no recoge absolutamente todas las aves que se pueden ver hoy en día, pero sí “los más significativos” o los que puedan despertar más curiosidad.

Desde el punto de vista práctico, quien lea la guía se encontrará con una imagen de cada especie y, al lado, habrá información sobre qué estación del año es la mejor para ver esta ave, la dificultad para encontrarse con ésta, la abundancia del animal y si está en peligro de extinción o no. “Hoy en día, mucha gente practica el birdwatching, por lo que atraerá a la gente, al mismo tiempo que ayudará a que otros conozcan nuevos ecosistemas”, observa Amantegi, quien hace un muy buen balance de la aceptación que ha tenido la guía. Más información en

tolosa.eus


Oria Ibaia

13

Ezagutu Tolosako Gizarte Zerbitzuak El departamento de Servicios Sociales trabaja para garantizar los derechos y el bienestar de los y las tolosarras. Con un total de 10 profesionales en su equipo, tratan de prestar servicios y herramientas conforme a las necesidades de cada persona, trabajando para ello, mano a mano, con los agentes sociales de la villa.

Lan taldea

Tolosako Gizarte Zerbitzuen sailak herritarren eskubideak bermatu eta bizi-kalitatea eta kohesio soziala hobetzeko egiten du lan. 10 langilez osatutako lantaldeak zerbitzu eta prestazio multzo zabala kudeatzen du, unean kasu eta egoera bakoitzari egokituz. Guzti hau, beste hainbat eragile sozialekin elkarlanean burutzen du, 4 ardatzetan oinarrituta, etengabeko zeharkakotasunez.

Departamentuko burua (gizarte langilea). 4 Gizarte Langile. 3 Administrari, horietako bat koordinatzailea 2 Kale hezitzaile 2.591.119 euroko aurrekontua Denera, 6.300 kasu zabalik Urtean, batez beste, 1.500 kasu berri

Urtean 1.500 kasu berri inguru hartatzen dituzte, aurretik zabalik daudenen jarraipena egiteaz gain. Sailaren 4 lan-ardatzek lehen arreta, familiaren esparrua, prebentzioa eta gizarteratzea, eta elkarteekin kooperazioa hartzen dituzte bere gain. Arazoei erantzuna eman ahal izateko, gizarte langileen laguntzaz, egoera gainditzea da helburua.

Harremanetan jartzeko

Lehen arretan, kasu bakoitzari buruzko informazioa hartu, lehen balorazioa egin eta horren araberako orientazioa gauzatzen da. Bertaratutakoek behar duten aholkularitza eta laguntza eskuratzen dute. Oinarrizko gabeziak dituzten pertsoneei dagozkien baliabideak eskeintzen zaizkie eta, behar den kasuetan, jarraipen bat emanaz. Lehen arretan gauzatutako diagnostikoaren baitan kausa familiarra bada, Familia eta Bizikidetza izeneko programa daraman gizarte

Zuzeneko harreta zerbitzua: Astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, ostegunak izan ezik. Plaza Zaharra, 6 helbidean. Telefonoa: 943 69 74 60 Faxa: 943 69 75 08 Emaila: gizartezerbitzuak@tolosa.eus

langilearengana bideratu ohi da. Dagokion ikerketaren ostean, aktuazio eremua zehazten da: haurrak dauden kasuetan, oinarrizko jarraibide batzuk emango zaizkio familiari, eta behar bada, hezitzaile batek gertutasunez jarraituko du etxeko nahiz kaleko egoera. Bestalde, menpekotasuna duen pertsonak ere tratatzen dira; askok ez dakite zein baliabide dituzten menpeko pertsona bat zaintzeagatik eta hori kudeatzen laguntzen diete, besteak beste. Kasu batzuetan, hala ere, adikzioek edota indarkeri matxistak hartzen dute presentzia gehiago eta gai horiek, gehienbat, Prebentzioa eta Gizarteratze teknikari arduradunak kudeatzen ditu. Kasuz-kasu tratatzen dira; informazioa eskaini eta egon litezkeen aukerak aztertu eta irtenbidea bilatuz. Badira ordea, banakotik haratago maila kolektiboan lantzen diren gaiak ere. Horietan, ikastetxeekin kordinatuz, edota beste eragile batzuekin elkarlanean arituz egiten da lan. Prebentzioari dagokionean, bizitza osasuntsua bultzatzeko hainbat kanpaina egiten dira urtean, eta adikzioak edota indarkeria egoeren baitako lanketak burutzen dira ere Gaztedia eta Berdintasun sailekin koordinatuz. Lan taldeak proiektu ugari baditu ere eskuartean, askotariko eragileekin elkarlanean beste hainbat programa ere bultzatzen dira, eta hain zuzen, gizartea hobetzeko lanean diharduten banako zein talde horiekin elkarlana Gizarte eta Nazioarteko Kooperazioa atalean burutzen da. Elkartegintza eta boluntariotzaren aberastasunaz jakitun, gerturatzen diren elkarteei euren ekintzak antolatzeko laguntza eman eta gainera, proiektuak aurrera ateratzeko baliabideak lortzen laguntzen diete. Kasua kasu, beti pertsona ardatz.


Kronika iruditan

14

“Dragturnotik Tolosara” izan da 2017ko karroza onena eta berdinzaleena.

Haurren hiria.

24 emakumeren 48 lanetan ‘Loreen Hizkuntza’.

2017aren lehen erdia iruditan 57 urte Senegalek independentzia.

Arnastu euskara.

Alokairuan Tolosako udalak eraberritutako bost etxebizitza huts.

Babarrunaren ereitea.

Eskola Agenda 21.

Giro bikaina eta parte hartze handia Tolosako iñauterietan.

Papera eta ontzi arinentzako 44 edukiontzi berri ezarri dira.

Hezkidetza proiektua ebaluatzeari ekin dio, erronkei eraginkortasunez erantzuteko.

Amarotzek erabaki du.

Ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna.

Hegaztien eraztuntze tailerrak Elosegi Parkean.

Mugi Tolosa.


Kronika iruditan

15

Udaberri suziria.

Polipasto grua Usabalen.

SagardoFest.

San Isidro eguna baserritarrekin.

Tolosa Fiturren.

Tolosa zuria Loretan.

Tolosa korrika.

Tolosa Jasangarria.

Tolosak ezetz.

Tolosako ikasleen landaketa berreskuratze bidean den Elosegi parkean.

Tolosaldea Sahararekin.

Tolosaldeko II. Lanbide Heziketako azoka.

Tolosarrak bat eginik Oria ibaiaren garbiketan.

Parte-hartze marka hautsi du Gipuzkoa Encounterrak 3.000 lagun inguru elkartuz.

Udalerriko informazio geografikoa eskura Tolosako bisore berrian.


tribuna

Alderdien tribuna

16

ASKO ABIAN ETA ASKO EGITEKO Bi urte igaro dira; nahi ditugun proiektu guztiak garatzeko denbora tarte txikia da, baina garrantzizkoak direnenak bultzada izan dute. Zenbaitsu aurreko legealdi eta legealdietatik datozenak dira, beste batzuk oraingoan jarri dira abian. Udalgintza ez da, ez hasten ez amaitzen, legealdi bakar batean. Aipatu ditzagun esparruka bi urte hauetan garatutakoak, batzuk bederen: Herritarren gehiengoaren nahiari jarraiki edukiontzi handien bidezko gaikako bilketa sistema jarri zen legealdi hasieran, ondorioz, %70etik gora gaika biltzen da Tolosan. “Ekonomia eta enpleguaren” ekintza-plana garatu dugu, horren baitan urtero ekintza zehatzak gauzatuko ditugu: Lanbide Heziketaren azoka, Tolosako enpresei aitortza eta babesa emateko ekintzak, Usabal industria-gunea berritzeko neurriak, merkataritza eta turismoa sustatzeko plan estrategikoa, Euskal Herria plazako alojamendua, Oriaburuko coworkingerako gunea edota Nafarroa etorbidearen eraberritzea. Tolosarron bizi kalitatea hobetzeko neurriak hartu ditugu: Bidebieta auzoan, Paper eskolako igoeran, Samaniego eskolan, Gaztelako atea... aurten Berazubi, Pedro Tolosa eta San Esteban auzoan kaleak berrituko dira; Elosegi Parkean urtez urte ekintzak burutzen ari gara; Zezen plazan segurtasun neurriekin aurrera goaz; Oria ibaia herritarrekin lotzeko plangintza egin da edota udal eraikinen azterketa horiek egungo beharretara egokitzeko. Alogerako etxebizitzak ere sustatu dira Kondeaneko Aldapan eta Alde Zaharrean. Euskararen erabilera areagotzeko, besteak beste, Tolosako Udaleko hornitzaileekin neurriak hartu dira, edota Tolosako guraso euskaldunen eta haurren euskara-erabilera neurtuko da. Aipatzekoak ere Erraldoi eta Buruhandien konpartsari eskainitako lan lekua, Berazubiko auzo-elkarteak aurten izango duen egoitza berria, Zumardi elkarteak ibai inguruan dituen eremu berriaketa Berazubiko Tolosa C.F. eko estadioko bulegoen zaharberritzea. Alderdien, udal-teknikarien eta herritarren adostasuna oinarri, partaidetza oinarri, Tolosatzen dugu abian, alderdien, udal-teknikarien eta herritarren adostasuna oinarri, eta partaidetza prozesu zabala martxan da ere Amarotzen bertako azpiegiturak hobetzeko. Finean, asko abian eta asko egiteko.


Alderdien tribuna

17

AHOTS GUZTIAK ENTZUNDA, AURRERA BEGIRA

ZORIONAK TEE-CIT ETA UDABERRI DANTZA TALDEA

Legealdiaren erdia igarota, EAJ-PSE Udal gobernuak aldizkari honen gai nagusitzat hartu du legealdiko balorazioa egitea. Guk, Tolosako EH Bilduk, ez du iraganari begira denbora galdu nahi; aurrera begiratu nahi dugu, proposamenak luzatuz. Arduratuta gaude Udal gobernuak, eta bereziki Alkateak, orain arte izandako jarrera itxi eta harroarengatik. Itsusia da, aldi berean, udala bat-batean berpiztu dela behin eta berriz aipatzea; zinegotziak etorri bezala joatean garen bitartean, udal langileek bere eguneroko lan isilean jarraitzen dute eta. Beraz, Udal gobernuaren orain arteko helburua Tolosa berpiztea izan dela esatea, Udaleko langileen lana gutxiestea da. Udaleko lanak ez du etenik, jarraitua da, kudeaketarako garai errazagoak edo zailagoak izan arren. Legealdi honetako berrikuntza, ordea, Elosegi Parkeko zorra kitatu dagoela da. Aurreko legealdian parkea ordaintzeko erabiltzen ziren urteroko milioi bat euroak, beste mota bateko inbertsiotarako erabili daitezke orain. Ahots guztiak kontuan izanda lan egitea proposatzen dugu EH Bildutik. Oraindik garaiz gaude. Jarrera aldatzeko eskatzen diogu Udal gobernuari eta alkateari, adostasunak bilatuz. Denok batera Tolosaren alde lan egiteko: • Plan Orokorra behin betiko adostuz, legealdiko inbertsio plana adosteko. • Herriko merkataritza txikian proiektu berritzaileak indartzeko. • Alde Zaharra eraberritzeko plangintza berrekiteko. • Amarotzen egin gabeko etxebizitzak, alokairuzkoak izatea Eusko Jaurlaritzari exijitzeko. • Orixe Institutuaren eraberritzea Hezkuntza Sailarekin finkatzeko. • Eskualdea euskararen arnasgune estrategikoa bilakatzeko eragileekin plangintza garatzeko. • Emakumeon Etxearen proiektua emakumeen taldeen eskutik, adosteko, garatzeko eta martxan jartzeko. • Eta abar luze bat. Hortxe gure eskaintza. Berreraiki ditzagun hautsitako zubiak eta jarraitu dezagun lanean.

Aurten Tolosako kulturaren bi eragile esanguratsuenetarikoak urteurrena ospatzen dute. Urteurren oso berezia bi kasutan, beraien ibilbide historikoagatik modu berezian ospatzeko baitira. Batetik, Tolosako Ekinbide Etxea (Gazteleraz CITCentro de Iniciativas de Tolosa) 50 urte betetzen ditu eta bestetik, Udaberri Dantza Taldea, 60. urteurrena ospatzen du aurten. No debemos olvidar todo lo que nos han dado estos dos grandes exponentes de la cultura tolosarra, la cual han llevado por todo el mundo de manera impecable. Tanto el CIT como Udaberri Dantza Taldea nos han brindado eventos y espectáculos maravillosos. Buena prueba de ello son “El Laberinto del Minotauro”, con sus más de 300 voluntarios dando vida a un proyecto maravilloso de Nisa Goiburu, y el espectáculo central del 60 aniversario de Udaberri celebrado en una abarrotadísima Plaza Euskal Herria. Ambos eventos fueron un fiel reflejo de la riqueza y diversidad cultural de nuestra villa, valorada muy positivamente tanto dentro como fuera de Tolosa. Gure herriko kulturaren bi eragile hauek egindako ikuskizunak bere historiaren neurri haundiko ttantta batzuk dira, baina beraien etorkizuna eraikitzen laguntzen dute, historia hori gero eta haundiago eginez. Tolosako herriak ibilbide hori beraiekin egingo du ziur, zalantzarik ez dago. TEE-CIT eta Udaberri Dantza Taldeak gure herrira eman duten guztia beraien aldeko herritarron babesa bihurtuz. Zorionak biei eta urte askotako, beste 50 eta 60 gutxienez Tolosako jendea dakizuen moduan alaitzen.


Udaberri 60 urte hankak astinduz

Nola ikusten duzue Udaberri? Dantza talde bat baino gehiago da. Familia bat gara, eta lagun talde bat. Dantza egiteaz gain, beste gauza asko bizi ditugu elkarrekin. Lan talde bat ere garela esan daiteke. Gure burua antolatzen erakutsi digu eta gainera, talde bezala koordinatzen erakutsi digu. Lan talde ezberdinak ditugu Udaberriren barruan eta bakoitzari ardura batzuk dagozkio. Horregatik,

Irailaren 9an gure festa handia izango da, herritarrei zabalduko dieguna, eta urriaren 7an Euskal Jantzi Tradizionalen desfilea egingo dugu

Udaberri Dantza Taldea

18

Udaberri dantza taldeak 60 urte bete ditu aurten eta oso egoera onean aurkitzen da. Taldekide diren Irati Artutxak, Idoia Ayestaranek, Xabi Artolak eta Idoia Besadak belaunaldi berriekin etorkizuna dagoela uste dute eta dantzarekiko tolosarren harrera ona azpimarratu dute.

konpromisoa izatea ere beharrezkoa da, denbora eskaini behar baitiozu.

Gaur egungo kideek zein aldaketa sumatu dituzue? Oraingo helduenak ikastaroetatik talde handira salto egin genuenean, laugarren belaunaldiko dantzariak zeuden, baina hauek utzitakoan, oso pertsona gutxi gelditu ginen dantza taldean. Orduan krisi momentu bat egon zen, baina aurrera atera genuen nolabait. Gaur egun, taldea indarberrituta dagoela nabari da eta azpitik gazte asko datozela ikusten dugu. Beste belaunaldi aldeketa bat laister emango da, baina kasu honetan, gazteak indarrez datoz, dantzaren aldetik behintzat. Oso pozgarria da.


Udaberri Dantza Taldea

19

Nola ikusten dituzue Tolosako dantzarien belaunaldi berriak? Indarrez jarraituko dute. Pixkanaka, guk egiten duguna erakutsi beharko diegu, eurek ere ohitura hartu dezaten. Gainera, normalean neska gehiago aritzen badira ere, bi mutil talde ditugu ez direnak hain txikiak. Hauek mantentzea ere oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Gainera, azken urteetan Udaberrin dauden gaztetxo gehienek aurrera jarraitzen dute. Gustura daudela ematen du, eta urtean zehar egiten ditugun ekimenek motibazioa pizten diete.

Urtean zehar zer antolatzen duzue, normalean? Dantza taldeak emanaldi finko batzuk ditugu urtean, San Joan bezperakoa eta San Joan egunekoa, besteak beste, eta beste herri batzuetan ere ikuskizunak eskaintzen saiatzen gara. Gainera, udan ere bidaia bat egiten dugu, ikasturteko gure saria izaten da eta taldea sendotzen da. Bestalde, haurrentzat urtarrilak 5eko kabalgata eta beste hainbat hitzordu ditugu. Hauetaz gain, Iñauterietan dantzari txiki eguna antolatzen dugu eta Aste Santu aurretik, beste dantzari txiki egun bat eta helduen ikastaroetakoentzat erromeria. Haurrekin batera emanaldiak ere egiten ditugu eta batzuetan bidaia ere bai.

60. urteurrena dela eta, zer antolatu duzue 2017rako? Hasieratik argi izan genuen gauza txikiak egin beharrean nahiago genuela laupabost ekitaldi nagusi antolatzea. Urte hasieran moskeo kanpaina bat egin genuen: bideo batzuk zabaldu genituen, urteurrenaren berri emateko. Webgune berria ere estreinatu genuen, Aulkien kulunka izeneko dokumentala egin genuen eta ekainaren 16an emanaldi berezia eskaini genuen Euskal Herria plazan. Gure festa handia irailaren 9an izango da, euskal jai giroa izango duena. Goizean aurreko belaunaldietako jendea gonbidatuko dugu eta ondoren, festa herriari zabalduko zaio bazkari batekin, trikipoteoarekin eta txarangarekin, besteak beste. Azkenik, urriaren 7an desfile bat egingo dugu herri eta dantza batzuetako jantziekin. Hau guztia antolatzeko, lan talde berriak sortu ditugu betikoez gain.

Tolosan, eta San Joanetan bereziki, herrian garrantzia handia duzue… Guretzat, ekainak 23ko emanaldia oso berezia da, egunagatik, plazak duen esanahiagatik eta Tolosan, gure herrian, delako. Ia urte guztia horretan pentsatzen pasatzen dugu, eta urduritasuna ez da beste ikuskizunetakoa bezalakoa izaten. Festak dantzarekin lotuta daude eta gure lekua izatea oso polita da. Jendeak ez daki zein goiz hasten garen lanean San Joan egunean, goizeko 5.30etik martxan aritzen gara. Baina oso polita da guretzat, ez dugu nekea nabaritzen.

Zein erantzun dauka Tolosak euskal dantzarekiko eta zuekiko? Tolosarrek jakin mina behintzat badute, eta dantzan ari garela ikusten badute, beti gerturatzen dira. Jendea gure emanaldiekin oso gustura gelditu dela ikusi dugu, guztiek egin dizkigute iruzkin onak, gehienbat azken hilabeteko ikuskizunetan. Gure iritziz, Euskal Herria plazan egin genuen ekimena bezalako gehiago egitea gustatuko litzaieke herritarrei, musika bandarekin eta erraldoiekin. Eskertuko lukete. Inoiz ez genuen dantzatu Tolosan hainbeste jenderen aurrean, eszenatokira igotakoan izugarri harritu gintuen horrek.

UDABERRI, EN NÚMEROS

60 años

han pasado desde la creación del grupo de euskal dantza de Tolosa. Y prometen que vendrán aún más.

26 dantzaris

conforman hoy en día el grupo. Además, también cuentan con otros 4-5 jóvenes que, mientras se preparan, les ayudan como refuerzo en los espectáculos.

9-10 músicos ponen melodías a sus bailes, aunque algunos de ellos también se atreven a danzar sobre las tablas.

UDABERRI.EUS


Uztaritzerekin senidetzea

20

Tolosa eta Uztaritze, gero eta gertuago Euskara aitzakitzat hartuta, duela ia 30 urte senidetu ziren Tolosa eta Uztaritze. Denborarekin, bi herrien arteko erlazioa zentzu batean apaldu egin zen eta gero eta ekimen gutxiago egiten zituzten batera, nahiz eta erakunde eta ikastetxeek harremana mantendu. Hala ere, egoera asko aldatu da azken urteotan, bereziki bi herrien arteko senidetze hitzarmena “Osoko Bilkuran” eguneratu zenetik, “Parekatze Hitzarmena” deiturikoa. Honela, bi Udalek gaur egungo errealitatera egokitzeko saiakera egin dute, Euskal Herriko lurraldeen kohesioa bultzatuz eta lankidetza oinarritzat hartuz. Eguneratze honen bitartez, udal ordezkarien arteko bilkura formal batzuetara mugatzen zen harremanari bultzada bat eman nahi zaio eta errealitate ezberdinak ulertzeko tresna bezala erabili, gero ideiak, esperientziak zein proiektuak sustatzeko. Hitzarmen honekin, Tolosako arlo desberdinetako eragile sozialek Uztaritzekoekin harremanetan jartzeko hainbat aukera bildu dituzte, eta horiek –edo sortu daitezken ideia berriak- aurrera eraman nahi dituzte. Politika orokorreko arloak aztertu dituzte, hirigintzan elkarbanatu daitezken estrategiak, adibidez; giza garapenean, egitura publiko ezberdinak sarean jarri nahi dituzte; kulturaren arloan, dantza taldeak, kultur elkarteak harremanetan jarriko dituzte eta aldizkari, egunkari zein informazio elementuak trukatu; turismoak ere garrantzia izan dezake harremanak eraikitzeko prozesu honetan. Bestalde, ekonomia arloan ere egokiak izan daitezken kudeaketak partekatu nahi dituzte eta mintegiak antolatu, adibidez, esperientziak trukatzeko. Kirolaren munduan ere elkartrukea hainbat elkarteren bidez egin daiteke, eta hezkuntzaren arloan, ikastetxeen arteko elkarlanak bultzatu nahi dituzte. Azkenik, hizkuntza senidetzeko arrazoi nagusienetakoa izan bazen ere, tresna bezala ere erabili daiteke, eta egonaldiak antolatu, besteak beste. Baina, nola gauzatuko dira senidetzea aurrera eramateko ideiak? Alde batetik, instituzioen arteko elkarlana dago.

“Bi Udalen artean bilerak egiten ditugu, bakoitzak bere ideiak azaltzeko”, azaldu du Juan Manuel Zaldua ekimenaren Udaleko arduradun teknikoak. Ildo honetatik, Uztaritzeko jendea lan egiteko “gogo handiarekin” ikusi duela gaineratu du, senidetzaren inguruko batzorde bat ere sortu baitute. Bi herrietako arduradunek, hitzarmena egiteaz eta ideiak lantzeaz gain, herriko eragileen arteko elkarlana bultzatzen dute. Gainera, herrian egiten diren ekimenak ere aprobetxatzen dituzte elkartrukeak sustatzeko. Seinaletika aldetik ere, seinale berriak jarri dira senidetzearen berri emateko. Bestalde, Zalduak “senidetze berezia” dela dio, herritarrek parte hartzen dutelako bertan. Tolosaren eta Uztaritzeren arteko elkarlana ez dute instituzioek bakarrik bultzatu eta hainbat kirol elkartek eta ikastetxek, besteak beste, ekimenak antolatu dituzte Uztaritzeko eragileekin. “Jada harremanak daude eta funtzionatzen dute”, gehitu du. Orain aurrera begiratzeko garaia da, eta arlo guztietan arituz, proiektu eta elkartruke gehiago sortzekoa. Zailtasun batzuk eta aztertzeko hainbat gai badaude ere, etorkizun batean, besteak beste, udaleku batzuk batera antolatzeko ideia dute, eta baita bi herrietako turismoa bultzatzeko hainbat proiektu. Gainera, senidetzearen seinale, ekimen sinbolikoa egingo da, Iparraldean euskarazko labide heziketako ikastetxe bat lortzearen alde Tolosako Udalak erositako 17 sagarrondo Uztaritzen landatuko dira, seguruenik, datorren udazkenean.


DOS LOCALIDADES HERMANAS Y DIFERENTES.

Uztaritzerekin senidetzea

21

A pesar de compartir tanto territorio como idioma, Tolosa y Uztaritze son muy distintas entre ellas. La primera es bastante más poblada y tiene un núcleo urbano claro, mientras que la segunda es mucho más tranquila, menos densa y no cuenta con una zona en la que se concentre gran parte de la populación.

Ambos Ayuntamientos impulsan acercamientos entre los colegios, agentes sociales y culturales de las dos localidades TOLOSA

UZTARITZE

Gipuzkoa

Lapurdi

19.175 habitantes

6.668 habitantes

37,39km2 de superficie

32,75km2 de superficie




Wifi zerbitzua

22

Wifia eskura, klik batekin Gizartearekin online konektatu nahi duenak ez du etxean gelditu beharko hemendik aurrera. Tolosako Udalak doako WIFI zerbitzua eskainiko du hainbat eraikin publikotan, herritarrei lagungarri egingo zaielakoan. Jada udaletxera, liburutegietara, kultur etxera, Pablo Gorosabeleko eraikinera, Abastosera edo Usabal polikiroldegira joaten den edonork WIFIa bere eskura izango du. Horretarako, erregistroa egin beharko du herritar bakoitzak lehenago.

Dohaineko zerbitzua mantentzeko legeak eskatzen dituen baldintzak beteko ditu zerbitzuak, hau da, abiaduran eta denboran mugatuta izango da: Egunean zortzi ordutan zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izango du erabiltzaile bakoitzak, eta 512Kbpseko abiaduran.

A partir de ahora, los y las tolosarras podrán contar con servicio Wifi gratuito en los principales edificios públicos de la villa con solo registrarse. Se prevé añadir nuevas localizaciones para este servicio en una segunda fase

Zerbitzu hau erabiltzeko, mugikor zenbakia besterik ez da behar. Udalwifi_Tolosa izeneko sarera konektatu ahal izango da erabiltzailea klaberik sartu gabe eta Tolosako Udaletxeko webgunean mugarik gabe ibili. Harago joan nahi duenak bertan erregistratu beharko du, izen-abizenak, NAN zenbakia eta mugikor zenbakia jarriz. Sistemak, mezu baten bidez, kode bat bidaliko dio eta hori sartutakoan, jada erregistroa eginda dago. Pasahitza nahi denean alda liteke. Momentu honetatik aurrera, erabiltzaileak eraikin publiko hauetan zerbitzu hau erabiltzeko aukera askea izango du, mugikorrak duen WIFIaren ikurrari klik egitearekin batera.

Lehenengo fase honetan, udaletxean, liburutegietan, kultur etxean, Pablo Gorosabeleko eraikinean, Abastosen eta Usabal polikiroldegian ezarriko da doako WIFIa Segurtasun aldetik, lanketa mardula egin du Udalak bertako langileek erabiltzen duten sarea eta zerbitzu berri hau nahastu ez daitezen eta bi sareak bananduta mantendu daitezen. Honela, WIFI berriaren erabiltzailearentzat “ezinezkoa” izango da Udalak bere sarean dituen datuak ikustea. Hasiera batean, Tolosako enparantzetan jartzea zen Udalaren ideia, baina beste leku batzuetan arazoak

1.

WIFIa piztu eta Tolosako sarean konektatu. Encender el Wifi y conectarse a la red de Tolosa.


Wifi zerbitzua

23

2.

Login orrialdean sartu eta bertan, izen-abizenak, NAN zenbakia eta mugikor zenbakia sartu beharko dira.

3.

Entrar en la página de registro y rellenar los datos de nombre, apellidos, DNI y teléfono móvil.

Sistemak kode bat bidaliko du mugikorrera eta horrekin, izena eta pasahitza sar daitezke. Erregistratua uzteko aukera dago, erabileraro sartzen ibili gabe. El sistema le enviará un código mediante un SMS y con él, podrá conseguir su nombre de usuario/a y contraseña. El sistema puede guardar estos datos.

4.

8 orduz doako WIFIa duzu! ¡Tendrá Wifi gratuito durante 8 horas!

izan dituztela eta, azkenean pauso hori aurrerago ematea erabaki dute. Hala ere, jada bigarren fase batean pentsatzen ari dira eta beste eraikin batzuk ere proiektuaren bigarren fasean sartzea da ideia, oraindik guztiz zehaztu gabe badago ere: Oriaburu txaleta – coworking zona bat sortuko da bertan-, Berazubiko polikiroldegia, Leidor aretoa, Topic eta Emeterio Arresen, besteak beste.

Arrasatek, Pasaiak eta Urnietak ere parte hartu dute, Tolosarekin batera, ekimenean, eta horri esker, tolosarrek erabilgarri izango duten sarea handitu da. Udalerri hauetara joatean, Tolosako WIFIko erabiltzaile eta pasahitz berarekin, bertako sarea erabiltzeko aukera egongo da, beste inolako pausorik eman beharrik gabe.

Beste herriekin elkarlanean

Egunean, 8 orduz eta 512Kbpseko abiaduran sarera sarbidea izango du erabiltzaile bakoitzak

WIFI zerbitzuan erregistratzen den orok abantailak izango ditu Tolosako mugak zeharkatuta ere. Izan ere, proiektu hau, Udalwifi izenekoa, beste hainbat herrirekin elkarlanean garatu da eta horren ondorioak izango ditu erabiltzaileengan. Zumarragak, Andoainek, Hernanik, Lasarte-Oriak, Errenteriak, Aretxabaletak,


Obra bilduma

24

Tolosa eraikitzen La plaza de Toros, la avenida Navarra, el barrio Bidebieta y la calle Bizkaia, la zona que une Berazubi y Amarotz, el colegio Samaniego, Oriaburu, la puerta de Servicios Sociales, los parques infantiles y la calle Almirante Rekalde son algunas de las zonas que han sufrido o están sufriendo una transformación con el objetivo de que los y las tolosarras puedan llevar a cabo un día a día más fácil y accesible.

Tolosan obra ugari daude gaur egun, eta erdialdean bizi direnek ondo ikusia izango dute Nafarroa etorbidea jasaten ari den aldaketa. 1,2 milloi euroko aurrekontua du eta kale hau irisgarriagoa, erosoagoa eta oinezkoentzat egokiagoa bihurtzen ari dira, merkataritza biziberritzen lagunduko duelarik. Aparkalekuak murriztuko dira ilara bakar batera eta kale batzuetarako sarbideak aldatuko dira, baina ez du norabide aldaketarik izango; erraien zabalera murriztuko du, besterik gabe. Gainera, kaleko argiak berrituko dira, segurtasuna hobetzeko eta ingurumena babesteko; ur zikinak eta euri-urak bereizteko sistema ere ezarriko da. Berazubi auzoan ere obra ugari dago. Bertako eta suhiltzaileen biribilgunea lotzen dituen zatia hobetzeko lanek jarraitzen dute eta horregatik aldapa itxita dago. 370.000 euroko aurrekontua izan duen proiektu honek oinezko bidea hobetuko du, Amarozko biztanleek asko erabilia. Espaloia zabalduko da eta argiztapen-maila hobetuko da. Gainera, Martin J. Iraola kalearen eta Kodeaneko aldaparen arteko loturan malda murriztuko da eta lotunearen erradioa handituko da. Bestalde, Almirante Rekalde kalea hobetze aldera egingo diren obrak ere gutxi barru hasiko dira. Bidebieta auzoari dagokionez, espazioaren zati handiena hartzen duten ibilgailuak bertatik atera nahi

Herriko hainbat txoko eraldaketa nabarmena ari dira jasatzen azkenaldia, tolosarren bizimodua hobetze aldera, irisgarritasuna zainduz eta ingurugiroari erreparatuz

Zezen plaza. Lehen fasea egina. Urrian hasiko da bigarren fasea. 5 urteko epemugan guztia egingo da.

Berazubi eta suhiltzaileen arteko biribilguneen arteko bidea. Gaur egun, lehenengo fasea bukatu dute, 6 hilabete iraun duena.

Bidebieta eta Bizkaia kalea. Bigarren fasean murgilduta daude obrak, apirilean hasi zirenak 6 hilabeteko epearekin.


Obra bilduma

25

Nafarroa etorbidea. Eraberritze lanak maiatzean hasi ziren eta urrirako bukatuko dituzte.

Gizarte zerbitzuetako atea. Eraberritzea orain bukatu dute.

dituzte, aurretik egindako aparkaleku berria erabiliz, galtzada berrituz eta espaloia handituz. Gainera, auzo irisgarria izan dadin lortu nahi du Udalak maldak leunduz, eta argiztapena ere berrituko da. Aldi berean, Bizkaia kaleko espaloia ere handituko da. Guztira, sei hilabetetan luzatuko diren lan hauek 1.142.000 euroko aurrekontua dute.

Oriaburu. Kanpotik berrituta. Gaur egun ari dira lehen solairuko obra egiten, lau hilabete iraungo duena.

Maldekin ere arazoak izan dituzte Samaniegon, bertako eraikin eta jokalekuak lotzen zituzten bideak oso malda handiak baitzituzten; igogailu bat eta aldapa txikiko arrapalak jarri ziren hori dela eta. Jada proiektuaren azken txanpan daude eta goiko jolasgunera iristeko arrapala besterik ez da falta. Uda honetan bukatuko dute 114.200 euro balio duen obra hau. Gainera, Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea aldatu dute, irisgarriagoa izan dadin. Bi ate automatiko ezarri dira, sarrera handitu da, argiteria eta instalazio elektrikoa berritu eta pintaketa lanak burutu dira. Guztiak 7.700 euroko inbertsioa izan du.

Almirante Rekalde kalea. Gaur egun obretan ari dira.

Samaniego. Azken fasea uda honetan gauzatzen ari da eta ikasturtea hasi baino lehen bukatuko da.

Hala ere, azken hilabeteetan herrian izan dira beste obra batzuk. Adibidez, Oriaburu eraikineko fatxada berritu dute eta orain, lehenengo solairua eraberritzen ari dira, coworkingerako egokituz, 62.300 euroko aurrekontuarekin. Bertan 4-6 lagunetarako gela, bilera gela, atsedenerako lekua, sukalde txiki bat, zerbitzari eta komunikazio ekipoentzako zentroa eta bainugelak jartzen ari dira, eta obrak lau hilabete iraungo du. Bestalde, Zezen plazak ere izan ditu obrak, eta guztira 4 fasetan banatutako obra aurreikusi bada ere, lehenengoa iñauterietarako egin zuten: 3 sarrera berri jarri dituzte, harmailetatik ateratzeko eskailerak egin dira eta barandaren segurtasuna indartu da. Hurrengo pausua palkoen egitura sendotzea izango da, urrian ekingo zaiona.


agenda

26

Agenda

8

Abuztua 20:00 // Alessandro Bianchiren organo kontzertua Andre Maria parrokian.

8

14-17

Irailak

29

Irailak

22:00 // Videomapping-a. CIT-en 50. urteurrena Euskal Herria Plazan.

Garagardo Festa Zerkausian.

Izaskun auzoko jaiak Izaskun auzoan.

Irailak

Irailak

Irailak

Iraila

Irailak 20:30 // Ara malikian “Biolinaren bira sinestezina” Leidorren.

1-2-3

9

60 urtez Udaberri Dantza Taldea

20:15 // “La Flauta Magica” opera. Royal Opera House-etik zuzeneko proiekzioa Leidorren.

Alliri auzoko jaiak Alliri auzoan.

20

29-30

Irailak

Hondartzako VIII. Bolei Txapelketa Plaza Berrian

Irailak Bedaio auzoko jaiak Bedaio auzoan

4-10

8-11

Irailak 20:30 // “Iragana lahar eta larrosa” Segurako herri antzerkia Leidorren.

Irailak 12:00 // TOLOSA KANTARI + TOLOSAKO MUSIKA BANDA emanaldia Plaza Zaharrean

22

30


agenda

27

Urriak

20:30 // Euskal Jantzi Tradizionalen desfilea, Udaberri dantza taldea Zerkausian.

6

8

Urriak 19:30 // I. Ahots Musika Zikloa Santa Klaran.

Urriak Jardunaldi Mikologikoak.

17-21 3-5

Tolosa kantari hileko azken larunbatetan 12:00etatik aurrera Larunbatero, goizez, Tolosa Azoka Zerkausian, Berdura plazan eta Euskal Herria Plazan. tolosakoudala

28

TELEFONO INTERESGARRIAK

tolosakoudala

GEHIAGO: agenda.tolosa.eus

Aranburu Udal Liburutegia 943 69 74 62 Asunción Klinika 943 67 57 99 Beotibar pilotalekua 943 65 14 70 Berazubi futbol zelaia 943 65 17 49 Epaitegia, erregistro zibila 943 00 26 10 Eduardo Mokoroa musika eskola 943 65 15 93 Errota Haur liburutegia 943 69 74 61 Gurutze Gorria 943 65 14 25 Kulturetxea 943 67 03 83 Iurreamendi 943 67 03 25 eta 943 67 02 27 Tolargi 943 65 00 16 Tolosa Gasa 943 67 53 20 Tolosaldea Mankomunitatea 943 67 62 16 Tolosaldea Garatzen S.A. 943 65 45 01 Tolosaldeko Osasun Zentroa, Gernikako arbola 943 69 00 Tolosaldeko Osasun Zentroa, San Esteban 943 68 00 Turismo Bulegoa 943 65 04 14 Udaletxea 943 69 75 00 Udaltzaingoa 943 67 58 58 Ur zerbitzuak 943 69 82 10 Usabal kiroldegia 943 53 64 00 Zaharren egoitza 943 65 51 47 Zentro sozio-kulturala 943 65 49 15

GUARDIAKO FARMAZIAK

XXIV. Tolosa Goxua.

Urriak

tolosako_udala

Abuztua | Agosto 1 Mugica, 2 Olarreaga, 3 Bengoetxea, 4 Bronte, 5 Bengoetxea, 6 Lejeune, 7 Mugica, 8 Olarreaga, 9 Bengoetxea, 10 Morant, 11 Bronte, 12 Olarreaga, 13 Santamaria, 14 Mugiga, 15 Bengoetxea, 16 Olarreaga, 17 Morant, 18 Bengoetxea,19 Azpiroz, 20 Azpiroz, 21 Bronte, 22 Mugica, 23 Olarreaga, 24 Olarreaga, 25 Bengoetxea, 26 Lejeune, 27 Bronte, 28 Lejeune, 29 Morant, 30 Bronte, 31 Mugica

Iraila | Septiembre 1 Olarreaga, 2 Olarreaga, 3 Echeveste, 4 Bengoetxea, 5 Bronte, 6 Mugica, 7 Morant, 8 Lejeune, 9 Bronte, 10 Mugica, 11 Olarreaga, 12 Bengoetxea, 13 Bronte, 14 Lejeune, 15 Mugica, 16 Echeveste, 17 Morant, 18 Olarreaga, 19 Bengoetxea, 20 Bronte, 21 Lejeune, 22 Mugica, 23 Mugica, 24 Olarreaga, 25 Olarreaga, 26 Bengoetxea, 27 Bronte, 28 Mugica, 29 Olarreaga, 30 Morant

Urria | Octubre 1 Lejeune, 2 Bengoetxea, 3 Bronte, 4 Mugica, 5 Olarreaga, 6 Bengoetxea, 7 Olarreaga, 8 Santamaria, 9 Morant, 10 Bronte, 11 Mugica, 12 Bengoetxea, 13 Olarreaga, 14 Lejeune, 15 Azpiroz, 16 Bengoetxea, 17 Bronte, 18 Mugica, 19 Morant, 20 Olarreaga, 21 Santamaria, 22 Olarreaga, 23 Bengoetxea, 24 Bronte, 25 Mugica, 26 Lejeune, 27 Olarreaga, 28 Bengoetxea, 29 Bronte, 30 Bengoetxea, 31 Morant

*Gauero Zabalarretako Morant farmacia egongo da guardian *De noche siempre está de guardia la farmacia Morant Editorea:

Tolosako Udala



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.