2-3 EUSKARA EGUNA 4 OLENTZERO 5 EUSKARAZ BIZI 6 EGINDAKOA HH/LH
7 DBH-BATXI INFO 8-9 ORIENTAZIOA 10 SANTA AGEDA 11 INAUTERIAK 12 INFORMAZIO OROKORRA
EUSKARA EGUNA Izatez Euskararen eguna 3an bada ere, aurten ospakizuna astebete lehenago hasi zen. Argitxo ezkutatuta ibili zen ikastolatik, bere txanoa galdu zuen eta guk bilatzen laguntzeagatik zenbait opari egin zizikigun. Gainera oso pozik jarri zen euskaraz hitz egiten dugulako. Azkenean euskararen eguna abenduaren 2an ospatu genuen. Goizean goiz areto nagusian Argitxo agertu zen eta guztiekin abestu ondoren antzerki bat ikusteko aukera izan genuen «Amona Pantxikaren altxor ezkutua». Horren ostean pilota lekuan «Euskal liburu, diska eta jostailu azoka» ikusteko aukera izan zuten ikasleek, baita Euskal baratzeko produktuen erakusketa ere.
EUSKARA EGUNA
EUSKARAZ BIZI
Este año la fiesta del euskara se celebró el día 2 de diciembre, pero para nosotros las actividades empezaron una semana antes. Argitxo nos visitó por sorpresa y anduvo toda la semana escondido por la ikastola. Gracias a nuestra ayuda recuperó su «txano» perdido y muy contento porque cada vezhablamos más euskara nos hizo algún que otro regalito. Por fin el día 2, Argitxo se hizo visible y cantó con nosotros en el salón de actos, vimos una bonita obra de teatro « Amona Pantxikaren altxor ezkutua» y terminamos con dos exposiciones en el frontón, una sobre libros, discos y juguetes en Euskara y otra sobre productos de la huerta.
OLENTZERO OLENTZERO Abenduaren 22an Olentzeroren jaia ospatu genuen ikastolan. Goizean goiz Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoek bi antzezlan eskaini ziguten «Olentzeroren oparia» eta «Olentzero eta extralurtarrak». Emanaldia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako beste ikasleentzat izan zen. Horren ostean, nagusiek gabon kantak abestu zituzten eta txikitxoak geletara igo ziren Olentzerori ongi etorria ematera. Aurten Olentzero gelaz gela ibili da eta ume guztiek berarengana hurbiltzeko aukera handiagoa izan dute.
El 22 de diciembre como todos los años celebramos el día del Olentzero. Los alumnos de 5º y 6º representaron dos obras de teatro para los alumnos de Infantil y Primaria. « Olentzeroren opariak» y « Olentzero eta extralurtarrak. A continuación los alumn@s de Primaria ofrecieron un recital de villancicos y los más pequeños subieron a clase para recibir a Olentzero, entrgarle sus cartas y en algunos casos hasta el chupete.
EUSKARAZ BIZI Korro txirinbolo Zein pokita den! Hanka bat, beste bat… Bira txirinbolo.
Korro txirinbolo Zein polita den! Hanka bat, beste bat, Beso bat, beste bat Begia, sudurra, Korro txirinbolo.
Korro txirinbolo Zein polita den! Hanka bat, beste bat, Beso bat, beste bat, Bira txirinbolo.
Korro txirinbolo Zein polita den! Hanka bat, beste bat Beso bat, beste bat Begia, sudurra, Ahoa, burua, Korro txirinbolo.
Elurra goiko mendian. Elurra goiko mendian. Elurra goiko mendian Negua iritsi da.
Plisti-plasta, plisti-plaust, Mela- mela eta blai-blai. Plisti-plasta, plisti-plaust, Mela- mela eta blai- blai. Zaparrada, zipristin Harri koskor ta buztin. Plisti- plasta, plisti- plaust Mela- mela eta blai-blai.
Elurra goiko… Elurra goiko… Elurra goiko… Negua iritsida .
Elurra … Elurra … Elurra … Negua iritsi da.
Bota berri ta guzti Irten naiz etxetik, gauez egin du eta Euria gogotik. Putzuan ez zartzeko Nire amak esan dit. Berak esandakoa Egin behar beti.
Euskarazko webguneak: Euskarazko webguneen bilduma jasotzen da beheko helbidean. Askotariko web orriak biltzen dira: Kirolari buruzkoak; euskara eta kultur arlokoak; aisialdiaz, musikaz eta turismoaz mintzo direnak… Hiztegiak eta hedabideen helbideak ere kontsulta daitezke. Sitios web en euskara: Se puede encontrar información de todo tipo: Deportes, Cultura, música… www.euskalnet.net/aizuri
EGINDAKO IRTEERAK Abenduaren 16 an , Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeek Bilbo Rock aretoan «Izarrak « izeneko antzezlana ikusteko aukera izan zuten. Dena atera zen espero genuen bezala eta pozik eta gustora bueltatu ginen ikastolara.
El pasado 16 de diciembre,l@s niñ@s del segundo ciclo de Educación Infantil tuvieron la ocasión de acudir a la sala Bilbo Rock para ver la obra de teatro «Izarrak». Todo salió tal y como esperabamos y los niñ@s regresaron a la ikastola felices y contentos.
Urtarrilaren 13an,Lhko 4. mailako ikasleak zinemara joan ginen «Spy kids 3» filma ikustera. Bertan,3Detan eginda zegoela eta ondo ikusteko betaurreko berezi batzuk banatu zizkiguten. Zomoro arraroen antza genuen denok, baina zelako barreak bota genituen! Filma ere oso ona izan zen.
L@s alumn@s de 4º de Primaria fuimos a los cines Mikeldi el día 13 de este mes a ver «Spy kids 3». La película nos gustó muchísimo y además nos tuvimos que poner unas gafas especiales para ver la película, ya que estaba hecha en tres dimensiones. ¡Menuda pinta teníamos tod@s con las gafas puestas!
Hurrengo astelehenean, urtarrilaren 16an, 4. mailakoak ere, Arriaga antzokira joan ginen. Bertan akordeoien kontzertu zoragarria entzuteko aukera izan genuen. Athleticen abestia ere abestu genuen denon artean, ea horrela animatzen ditugun, behar dute eta!
El lunes, día 16 de enero, l@s de 4º de Primaria fuimos al Arriaga a disfrutar de un concierto didáctico de acordeones. Además de pasarlo muy bien, cantamos entre tod@s el himno del Athletic, a ver si así les animamos un poco, que ya les hace falta!
EGINDAKO IRTEERAK
BATXIko ikasleekin batera Areatzara jeitsi ginen santo Tomas egunean urteroko azoka dela eta. Han txalapartari eta bertsolariak aditu ostean baserritarren produktuak dastatzeko parada izan genuen, honela Bilbon hain ezaguna den egun hau borobilduz eta esaera zaharrak dioena betez SANTO TOMAS JAN TA JOLAS. El día de Santo Tomas bajamos al Arenal con los alumnos de bachiller para tomar parte en la feria. Allí disfrutamos de productos, olores ,bertsolaris …..y antiguos alumnos, redondeando así este bonito día.
Abenduaren 7an BT-2. mailako ikasleekin batera Durangoko Azokara joan ginen. Txango honek bi helburu izan zituen, honako hauek: alde batetik, azokak egiten duen eskaintza kultural oparoa gure ikasleen esku ipintzea; eta bestetik, Durangon barrena ibilalditxo bat egitea, zeinaren bidez azokak izan dituen egoitza ezberdinak ezagutu genituen, elizaren arkupeetatik gaurko egoitza modernoraino. Izan ere, gaur daukaguna behar den bezala baloratzeko, ezinbesteko iruditzen zaigu oso garai latzetan zenbait euskaltzalek egindako ahalegin itzel hura gure ikasleek ezagut dezaten. Izan zirelako gara, garelako izango dira. Con motivo de la feria del libro y el disco de Durango, profesores y alumnos de segundo de bachiller nos acercamos allí para conocer las novedades culturales y para que conozcan la evolución de dicha feria.
Urtero bezala, aurten ere, Hiesari buruzko ikastaro labur bat eman zaie BTko 1. mailako ikasleei. Aipatu ikastaro honen helburua oso argia da: gaitza zer den, nola transmititzen den eta, garrantzitsuena dena, zer egin behar dugun ez kutsatzeko ikasleei jakin araztea. Munduko leku askotan ez bezala, gure inguruan oso argiak eta praktikara eramateko errazak dira segitu beharreko aholkuak hain larria den gaitz hori guregandik urrun mantentzeko. Mundu
Como todos los años, este año los alumnos de primero de bachiller han recibido un curso sobre el sida. En el se les a explicado en que se basa el síndrome, como se trasmite y que hay que hacer para no contagiársenos, consejos fáciles de aplicar para nosotros ciudadanos del primer mundo.
ORIENTAZIOA Urretxindorra Ikastolan Biko Arloakekoak badaramagu 13 urte, zenbaki hau okerra badirudi ere guretzako lan luzearen eta sakonaren sinboloa da. Orduan Sexu Heziketa jorratzea Sexologiako profesiodunak ikasgelan sartuz nahiko berria zen eta horrek ikastolaren ausardia erakutsi zuen. Imajina ezazue, oraindik ere hainbat ikastetxeetan ez dela ematen horrelako ikastarorik ere ez. Gure helburu orokorrak harrezkero ez dira aldatu horrenbeste ere ez, gehien bat helburuak zehaztu eta egokitu izan ditugu talde bakoitzara, guretzako taldea izan delako eta delako beti ere ardatza...Taldearen barneko dinamika, taldearen koesioa, taldearen beharrak...Taldeko kideen parte hartzea, bakoitzaren lotsak, jakinminak, ezjakintasuna, beldurrak, jarrerak... denon ezinbesteko bidaideak dira honetariko ikastaroetan. Hau horrela izanda ere helburu orokorrak honexeek dira: -
Jakinaraztea sexudunak garela, neskak/mutilak, eta zelan eraikitzen den prosezu hau bizitzaren zehar. Sakontzea sexualitatearen alor desberdinetan: jolasarena, komunikazioarena eta ugalketarena. Azalaraztea taldeak zein bakoitzak dituen zalantzak Lantzea neska eta mutilen arteko harremanak. Jorratzea elkarganerako antzekotasunak eta diferentziak errespetuan oinarrituz.
Baina helburu hauek gauzatzea ez da izaten bat ere kontu makala beraz ezinbestekoa izaten da taldearen giroa lantzea. Hau da sexuaz, sexualitateaz, erotikaz eta amatoriaz berba egiteak eta sakontzeak giro beroa behar du, non konfiantza eta errespetua ardatzak diren.Talde dinamiken batzuen bidez konfiantza lantzen da, taldearen koesia zelakoa dan ikusten da eta sakontzen da baita, zeintzuk diren taldearen dinamika eskasak nabarmen geratzen dira eta zelako bailabide lagungarriak dituen taldeak baita ere bai. Isilpeko galderen bidez jakiten dugu gazteek zelako zalantzak, beldurrak, lotsak, gurariak eta informazioa dauzkate. Gero bestelako jokuen bidez danon artean aurrekoak jorratzeko eta irtenbideak ematen saiatuko gara. Gure teoria sartzeko modu asegarriena izaten da metodologia dinamikoen bidez hau da, banako zein taldeko lanak, jolasak, talde dinamikak. Honetariko baliabideek ziurtatzen dizkigute ikasleen benetako beharretara heltzea eta gerorago eurek aldi berean jakinminaz gure azalpenei kasu egitea( ahal den neurrian, noski!) . Gutxi gora behera hau izaten da gure egitaraua. Orain arte alde batetik, DBHko 2. mailako eta Batxilergoko 1go mailako ikasleak izan dira gure helburu, euren gurasuei zuzendutako hitzaldiak barne. Eta bestetik Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldi bat. Beti ere tutore, orientatzaile eta irakasleen elkarlanarekin. Ahaztu gabe ikastaroa amaitu ondoren gure telefonoa, helbidea eta posta elektroniko uzten dizkiegula inoiz arazoren bat edo bestelako informazioa eskuratu nahi badute gu horretarako gaudela. Esan beharra daukagu sarri erabili izan dutela. Urteak pasa ostean baita ere. Aurton lehen aldiz ikastolan, gure plangintza aldatu dugu denon beharrak hobetzeko asmoarekin. Aspalditik ikusten genuen ikastaroa laburra geratzen zela. Alde batetik gazteek gero eta arinago eskatzen zutelako informazioa eta gurasoek zein irakasleek ikusten zituzten jarrerak kezkatu egiten zizkietalako, beste alde batetik DBHn emandako ikastaroa eta Batxilergokoarena artean denbora luzeegia igarotzen zela.
ORIENTAZIOA Ganera denok argi izan dugu sexualiatea jorratzen dugula nahi eta nahi ez bizitza osoaren zehar, sasoi bakoitza daukala bere momentua eta landu gura badugu garai bakoitzako erritmora egokitu ezinbestekoa dela geu be bidai horretan alboan egotea. Eta denon ahaleginei, denborei eta diruei sakoneko etekinak ataratzeko. Beraz aurton, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko egitarauarekin jarraituko dugu baina oraingoan DBHko ikasle guztiei zuzenduko diegu ikastaroa, taldez talde eta ikastolan bertan hiru hilabeterik behin Aholkularitza Serbitzua eskainiko dugu, banan banako arreta sexologikoa. Aurton ere gure ikastaroaz gozatzea eta bide batez ikastea espero dugu!
Biko Arloak lleva ya 13 años de arduo trabajo en la ikastola. Allá por el 92 introducir sexólogos en clase era novedad, novedad por la que la ikastola apostó. Desde entonces nuestros objetivos generales se han mantenido, adecuando y perfilando esos objetivos al grupo, ya que este ha sido siempre nuestro eje. Dinámicas de grupo, cohesión, necesidades de grupo...la participación individual, las vergüenzas de cada uno, las ganas de saber, los miedos... han sido nuestros compañeros de viaje en estos cursillos. Así los objetivos generales son los siguientes: · Hacer saber que somos seres sexuados, y como se construye este proceso durante la vida. · Profundizar en distintos factores: el del juego, la comunicación y la reproducción. · Dar a conocer dudas grupales e individuales. · Trabajar las relaciones entre chicos y chicas. · Trabajar las afinidades y diferencias basándose en el respeto. Para llegar a estos objetivos es imprescindible trabajar el ambiente, pues para hablar de sexo ,erótica y amatoria se necesita un ambiente cálido basado en la confianza y el respeto. Mediante el uso de dinámicas de grupo se trabaja la confianza, la cohesión y se comprueba con que recursos se cuenta. Por preguntas personales llegamos a las dudas, miedos, vergüenzas, deseos y a la información con que cuentan nuestros jóvenes; para a continuación darles salida entre todos mediante juegos. Es decir, utilizamos metodologías dinámicas, dinámicas de grupo y juegos para trabajar la teoría, llegando así a sus necesidades e intentando saciar su curiosidad. A grandes trazos este es nuestro programa, que está dirigido a alumnos de DBH 2 y BATXI 1, incluyendo charlas a sus progenitores. Y por otro lado una charla dirigida a padres de LH, siempre con el trabajo en grupo de tutor, orientador y profesores. Al terminar el cursillo siempre tenemos la posibilidad de seguir en contacto, frecuentemente utilizado por padres y jóvenes. Este año hemos cambiado la planificación para cubrir nuevas necesidades, pues los alumnos requieren de cierta información cada vez mas pronto y por otro lado desde el cursillo de DBH asta el de BATXI pasaba demasiado tiempo. Por lo tanto seguiremos con el planteamiento de LH y BATXI de asta ahora, pero recibirán el cursillo todos los alumnos de DBH, ofreciendo cada tres meses atención personalizada a cada alumno. ¡Esperamos que os divirtáis aprendiendo con nuestro cursillo!
DATORRENA PUN, PUN, PUN…SAAANTAAA AGEDAA, AGEDAAAAA… Santa Ageda eguna otsailaren 5ean da, kantatzeko eguna 4a baina zapatua denez, ikastolan 3an ,ostiralean, aterako gara. Betiko moduan, Lehen Hezkuntzakoak auzotik kantatzen ibiliko gara. Haur Hezkuntzakoak ere (4 eta 5 urtekoak bakarrik) San Adrian eta Miribillatik abestera aterako gara. Kanta ondo ikasi, herriko jazkeraz etorri eta makilari eragin! El próximo 5 de febrero se celebra el día de Santa Ageda. Siguiendo la tradición saldríamos a cantar el día 4, pero como es sábado, este año lo haremos el día 3. Como todos los años tanto Educación Primaria como los niños de 4 y 5 años de Educación Infantil recorreremos los barrios de San Adrián y Miribilla.
Santa Ageda, Ageda, gure martiri maitea Etxe hoperi eman eiozu zorion eta bakea. Urretxindorrak gara gu, Iratxoaren lagunak, Euskal Herrian beti euskaraz, Egin dezagun lagunak.
DATORRENA Otsailaren 24an, goizean inauteri-jaia antolatuko dugu. Aurten, ikastola guztia, Haur Hezkuntza barne, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarri ahal izango du. Beraz, badakizue, hasi mozorroa prestatzen. Ezinbestekoa da umore onez etortzea eta mozorrotuta agertzea. Gainera, egun erdiko lana izango dugu. Arratsaldean jai eta… asteazkenera arte! El próximo 24 de febrero celebraremos la fiesta de carnaval. Este año tanto los niños de Educación Primaria como los de Infantil vendrán disfrazados de casa como ellos quieran (El disfraz no se hará en la ikastola). Por lo tanto, tened en cuenta que teneis que ir pensando en el disfraz. Recordad que ese día la fiesta termina al medio día y que por la tarde no hay clase.
Otsailaren 23an kanporamartxo eguna oapatuko dugu Haur Hezkuntzakook. Azken urteetan bezala txistorra usainak ikastola hartuko du. On egin! El próximo 23 de febrerol@s de Educación Infantil celebraremos el día de «Eguenzuri». Como estos últimos años el olor a txistorra impregnará toda la Ikastola. ¡Comeremos a vuestra salud!
INFORMAZIO OROKORRA