Beti Kontu - 41. aldizkaria

Page 1

Beti kontu

Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 41. zkia / DBHko 3.mailako ikasleak / 2012ko urtarrila

Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila, 26 Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 E·maila:marilagikastola@euskalnet.net

Urte berri on!! Joan zitzaizkigun Gabonak eta hemen gaude berriz ere! Espero dut gustura igaro izana. Orain lanean jarraitzeko ordua da!! Aurreko aldizkariaz geroz k albiste eta gauza aipagarriak izan dira: Euskararen eguna, Maria Haurra eguna etabar. Horien berri eman nahi izan dugu ale honetan. Hala ere, ez dira jaso ditugun albiste bakarrak. Besteak beste, Hiart Zamakona irakaslea elkarrizketatu dugu, baita ikastolan ditugun hainbat kirolari ere, eta ikasleen artean inkesta interesgarria ere egin dugu Ikaslearen eguna dela eta.

Inprimategia: IMPRESPAL // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei.

Kolaboratzaileak: Erkuden Unamuno (irakaslea) / Susana Aparicio(irakaslea) / GMHZko ikasleak

URTE BERRI ON!!

Erredakzioa :Jon Agirre/ Asier Azkargorta/ Andrea Baladron/ Nora Blanco/ Miren Blazquez/ Julen Corbillón/ Pedro Martin/ Martin Martinez/ Christian Moreno/ Christian Rodriguez/ Aitziber Yera

GUAUUUUU!!

Koordinazioa: Olatz Ortega Pildain/ Edurne Uriarte Arabaolaza


2

2012ko urtarrila P.Mar n

Txoko Berdea: Mugikortasuna Aurreko alean azaldu genuen bezala, aurten Mugikortasuna‐ ren astea antolatuko da ikastolan, eta asmoa da gai horren inguruan ikastolan eta herri mailan diagnosia egitea eta gu guz ok nola mugitzen garen aztertzea. Horrek hausnarketa, hobekuntzak eta proposamenak ekarriko ditu. Maiatzean ikastetxeetako ikasle-ordezkariak Udalak antolatutako plenora joango dira guz on proposamenak eta iritziak azaltzera.

Haurren ongizatea Haur Hezkuntzako ikasleok Hik Hasik antolatutako ‘’Kalitatea haur eskoletan” jardunaldietan egon ginen. Bertan, Kataluniako bi hezitzailek oso desberdina zen eskola bat erakutsi ziguten; material eta espazioen garrantzia, material naturalez eginiko jostailuak, naturarekin harremana etabar. Hezitzaileak behatu eta haurrak askatasunean hezi behar dira. Gurasoen ezinbesteko parte hartzea egon behar duela eta eskolak etxe-giroa izan behar duela azpimarratu zen.

GMHZko Haur Hezkuntzako 2.mailako ikasleak.

Hona hemen egunaren laburpena: Goizeko bederatzietan denok Durangora ta bertan txarla entzun genuen gustura sarkortasuna behera apegua gora haurra zentrua da ta besteak albora. Bertan di‐da batean pasa zen denbora, gero gosetu ginen ta hura luntxa hura! Asko ikasi dugu gurea ganora hurrengo urtean ere han ikusiko ga. Doinua: Maritxu nora zoaz.


2012ko urtarrila

3 J.Agirre /C. Rodriguez

Gure ikastolan artista ugari Mikel Linazisoro LHko 6.maila: ESKALADA

1.‐ Orain eskiatzeaz aparte eskalatu egiten duzu, ez al da hala? · Bai, egia da! 2.‐Txapelketaren bat irabazi al duzu? Zenbat? · Bai, 5 txapelketa, garrantzitsuena 14 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa. 3.‐Zenbatero joaten zara eskalatzera? · Azterketak ez baditut, egunero joaten naiz. Bestela, laupabost egun astean. 4.– Noiz hasi zinen eskalatzen? Zerga k? · Txapelketetan aurten hasi naiz, baina, zaletasun moduan bospasei urterekin hasi nintzen. Gustuko dudalako hasi nintzen. 5.– Zer nahiago duzu, eskalatzea edo eskiatzea? · Biak gustuko ditut, baina eskalatzea dut nahiago. 6.– Zein da zure eskalatzailerik gogokoena? · Adam Ondra da gehien gustatzen zaidana.

Eduardo Perez, GMHZko Gizarte Integrazioko 2. maila: ARGAZKILARITZA 1.‐Noiz hasi zinen argazkilaritzan? · 17 urterekin hasi nintzen. 2.‐Zerga k hasi zinen? Eta zertarako? · Gustuko dudalako eta baita nire lanarekin zerikusia zuelako ere. Esperimentatzeko egiten ditut argazkiak. 3.‐Lehiaketetan parte hartzen duzu? · Gutxitan parte hartu izan dut. 4.‐Saririk irabazi al duzu? · Oraingoz ez dut bat ere ez irabazi. 5.‐Berta k bizitzea pentsatu al duzu inoiz edo zaletasuna besterik ez da? · Ez, bakarrik zaletasun moduan dut argazkilaritza. 6.‐Zerga k aukeratu duzu Gizarte Integrazioa ikastea? · Nire bizitzako etapa bat da Gizarte Integrazioa.


2012ko urtarrila A.Baladron/ A.Yera

4

DBHko 4. mailako ikasleak Holandan Azken 3 urteetan DBH 4. mailako ikasleek Holandako Groenlo herriko Marianum ikastetxeko ikasleekin elkartrukea egin dute. Ikasturte honetan urriaren 8an joan eta 15ean bueltatu ziren. Holandarrak apirilean etorriko dira Bergarara. Nolakoa da Holandako esperientzia?

Ikasturte honetan Olaiz Jimenez de Abesturi eta Arantzazu Ugarte irakasleekin joan dira ikasleak. Gu Arantzazurekin egon gara bere iritzia jasotzeko.

Asier: Polita. Ane: Oso ona. -Zer izan da gehien eta gutxien gustatu zaizuna?

-Zer iruditu zaizu Holandako trukea? Esperientzia oso polita iruditu zait.

Asier: Gehien gauetan irtetzea eta gutxien ikastolara joatea. Ane: Gehien irtetzea eta gutxien janaria. -Zer moduz moldatu zara ingelesez? Asier: Ondo,oso ondo! Ane: Ondo. -Zer zenuke nahiago, Holanda edo Salou? Asier: Salou. Ane: Salou.

-Berriz joango zinateke? Bai, eta ikasleentzat ere oso aberasgarria dela uste dut. Edozein animatuko nuke. ‐Zure lehen trukea izan al da? Ez, iaz ere joan nintzen, Holandako Horle herrira. -Nola ikusi dituzu ikasleak ingelesarekin? Eta zu nola moldatu zara ikasleekin? Nahiko ondo, batzuk espero baino hobeto, ez bazen inglesez, keinuen bidez etabar. Era batera edo bestera ongi moldatu dira. Ni oso gustura, erdiak ez nituen ezagutzen eta Holandako trukearekin aukera izan dut denak hobeto ezagutzeko.

LHko 6. mailakoek antolatutako arte erakusketa ‐ Nola sortu zen ideia? Gazteleran artearekin lotutako proiektua egin behar genuen. Lurra eta haitzak eta antzeko gauzak landu ditugunez, bururatu zitzaigun euskal artearekin lotutako zerbait egin genezakeela. Mariasun Zelaia

‐ Espero zenutena lortu duzue? Bai, ikasleek ondo egin dute lana eta asko ikasi dute.

‐ Azalduiguzu prosesua. Hasi ginen taldeka artea eurendako zer den hitz egiten. Gero, horrekin dokumentu bat egin genuen ordenagailuz. Bertan azaltzen zen arteaz ikasle taldeak zeukan ikuspuntua. Ondoren, hainbat ar staren lanak ezagutu genituen, musikariak, margolariak, eskultoreak… eta euren bizitzaz eta euren lanez informatu ziren. Hau egin ondoren, ikasleek ar sta batzuk aukeratu zituzten. Beraien argazkiak lortu eta argazki oina jarri zioten. Bideo bat ikusi zuten non eskultore batek bere lana azaltzen baitzuen, modu horretan, pausoz-pauso, ikasleek euren lanak jendaurrean nola azaldu behar zituzten ikasi zuten. Liburuko lanketa batzuk egin ondoren, modelatzeko pastarekin euren eskultura egin zuten. Gero, binaka, batak besteari eurek sortutako galdetegi bat egin zion eta horren bidez, euren bikotearen biografia bat sortu zuten . Horrela sortu genuen katalogoa, bakoitzak bere ordenagailuan, eure argazkia itsatsita etabar. Azkenik, galeria montatu, kartelak egin, gonbidapenak gurasoentzat… egin zituzten eta euren gurasoei eta beste gelakoei azaldu , euren lanak aurkeztu zizkieten.


5

2012ko urtarrila M. Mar nez

Hiart Zamakonari elkarrizketa Hiart Zamakonak DBHn ematen ditu eskolak, 28 urte ditu eta Durangon bizi da. Arte Ederretan lizentziatua eta Haur Hezkuntzan diplomatua da. 1‐Gure ikastolan hasi aurre k non egin zenuen lan? Hona etorri baino lehen, Durangoko bi ikastetxetan egin nuen lan, baita euskara elkartean haurrekin eta gaztetxoekin ere. 2‐Zenbat denbora daramazu gure ikastolan? Urrian hasi nintzen, bi hilabete daramatzat. 3‐Ikasleekin ondo konpontzen al zara? Ni eurekin bai, baina eurek nirekin ez dakit! 4‐Zeintzuk dira zure zaletasunak? Mendira joatea, parranda botatzea, musika entzutea (Berri Txarrak, Lisabo, Kuraia, Esne Beltza etab.) 5‐Zein ikasgai ematen dituzu ? Zein mailatan? Plas ka, Artea, Marrazketa teknikoa eta Euskara indartzeak DBHn, eta Adierazpena GMHZn. 6‐Zenbat denbora egongo zara gure ikastolan lan egi‐ ten? Nagore Agirre itzuli arte egongo naiz. 7‐Zer egiten duzu zure aisialdian? Margotu, lagunekin irten, mendira joan, ortuan lan egin… Durangoko gazte-taldean begirale ere banaiz. 8‐Zertan lan egingo zenuke irakaslea ez bazina? Margolari profesionala izan nahiko nuke.

Euskararen Eguneko pegatina lehiaketako irabazleak Maria Berroya

Enara Alberdi


2012ko urtarrila A. Azkargorta

6

Euskararen eguna Ikastolan Euskararen eguna abenduaren 2an ospatu genuen. Goizean goiz hainbat jolas egin genituen etapa guz etan: euskal jolasak, gurutzegramak, Euskaraz jolastu lehiaketa… 10etan lipduba grabatu genuen ikastola osatzen dugun guz on artean. Helbide honetan daukazue ikusteko aukera: www.mlagundia.net Errekreoan txistorra ogitartekoa jan genuen, txikienek gaztaina erreak. Arratsaldean, DBHko ikasleok jokoak izan genituen. Lehenengo zikloan, saskibaloian eta lokotxetan 2.Bkoak izan ziren irabazleak. 2. zikloan saskibaloian eta lokotxetan 3.Akoak ,eta soka ran 4.Bkoak.

Maria Haurraren eguna

Ikasturte honetan, urrian, Somalia jasaten ari den egoerari aurre egiteko kanpaina ba eman genion hasiera. Azaroaren 21ean Maria Haurraren eguna ospatu genuen eta kanpaina honi nolabait bukaera eman genion ikastolan. Eguna bi za tan banatu genuen: 

Alde bate k, gure ikastolarentzat jai honek duen garrantzia eta esanahia lantzen aritu ginen, jai hau noiz k, nola eta zerga k ospatzen dugun. 

Beste k, Somaliako egoera aztertzeko ekintzak: egoera ezagutu, landu, hausnartu..


2012ko urtarrila

7 C.Moreno

Jolastuz ikasi LETRA ZOPA: Etxearekin zerikusia duten 7 hitz aurkitu

7 DESBERDINTASUNAK

LABIRINTOA

Erantzunak


2012ko urtarrila N. Blanco / M. Blazquez

Iritziak: Ikaslearen eguna Bergaran urtero Ikaslearen eguna ospatzen da, baina ikastolan ez. Ikaslearen eguna ospatzeko zer proposatuko zenuke ikastolan?

Olatz Ugarte

Julen Vallejo

Josu Mar n Erdabide

Iokin Gomez

LHko 6. maila

DBHko 1.maila

DBHko 2.maila

DBHko 3.maila

Goizean ekintzak egitea eta arratsaldean jai edukitzea.

Nik ez nuke nahiko eskola edukitzea. Bestela, gero gauean gurasoek ez digute lagatzen kalera irtetzen eskola eduki dugulako.

Egun osoan zehar jokoak egitea, zer dakit nik ba… herri kirolak edo antzerako gauzak egitea.

Futbolean jolastu goizez eta arratsaldez jai eukitzea edo egun osoan zehar jai edukitzea!

Kontu kontari: Ikaslearen eguna ikastolan ere! Azaroaren 18an Ikaslearen eguna ospatu genuen Bergaran. Os rala zenez eskola eduki genuen, baina gure proposamena ikastolan ere ospatzea da, ekintza desberdinak eginez, karaokeak, dantzaldiak, broma-jolasak, hau da, ikasleok gustuko ditugun gauzak egitea. Edo eskatzeaga k, jai eguna izan dadila. Askotan eskatu dugun proposamena izan da, eta ziur gaude ikasle gehienok, egun honetan jai izan nahiko zenuketela. EA HURRENGO URTEAN GUSTURA OSPATZEN DUGUN GURE EGUNA IKASTOLAN!!!

Miren Blazquez eta Nora Blanco.

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.