Bertsolari 130

Page 1

130

BERTSOLARI GAZTEAK #130

25 AZPIKO

25

H E R R I M A M I T UZ · LO K AT Z LO R E A K · A R A L A R KO S A N T U T E G I KO L A P U R R E TA

1

1 2 € | U D A 2 0 2 3

A L D I Z K A R I A B E R T S O L A R I


130

2


130

#130

Joan den neguan 'Bertsolaritza fikzionatzen' izeneko monografikoa atera genuen (Bertsolari 128. zenbakia), Bertan hainbat idazlek propio idatzitako ipuinen osagarri gisa prentsa historikoan bertsolaritzari buruz argitaratutako fikziozko piezen errepaso bat egin genuen. Gure asmoa ez zen bertsolaritzarekin loturaren batekin argitaratutako fikzio guztiak jasotzea, baina, sare sozialetatik iritsi zaigunez, hala ulertu du zenbaitek. Beraz, batetik, barka endredoa, eta bestetik sareetatik aipatu zaizkigun azken hamarkadetako lan batzuren zerrenda, gure irakurleentzat irakurgai interesgarriak izan daitezkeelakoan: Aingeru Epaltzaren 'Ur uherrak' (Pamiela, 1991) eleberria eta 'Garretatik erauzitakoak' (Elkar, 1989) narrazio bildumako 'Etxebeltz' ipuina; Xabier Mendigurenen 'Berriro igo nauzu' (Elkar, 1997) eleberria, eta Kolodo Izagirrereren 'Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak' (1991, Elkar); baita Iñigo Ibarraren lanak ere. Gehiago ere egongo dira, noski.

3


130

BERTSOLARI 130

UDA 2023

WWW.BERTSOLARI.EUS

BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA Martin Ugalde Kultur Parkea / 20140 ANDOAIN Telefonoa 688 827 545 Helbide elektronikoak administrazioa@bertsolari.eus Zuzendariak Beñat Hach Embarek Irizar eta Antxoka Agirre Maiora Erredakzio batzordea Imanol Etxeberria, Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Ane Zuazubiskar, Jon Martin, Antxoka Agirre, Unai Gaztelumendi eta Beñat Hach Embarek. Kudeaketa Antxoka Agirre Maiora Administrazioa Beñat Hach Embarek Irizar Webgunea Beñat Hach Embarek Irizar Argazkiak Conny Beyreuther Crezburg Diseinua eta maketazioa Unai Gaztelumendi Marrazkiak Patxi Gallego Palacios Euskara zuzentzailea Txiliku Aranguren Inprimatzailea Leitzaran grafikak D. L. : SS 482/91

7

Zaldieroa

Zaldieroaren errima

8

70

Beñat Hach Enbarek

Erreportajea Aralarko santutegiko lapurreta

Hemeroteka

86

Zortziko handia

Idoia Torregarai

16

Kanpotik Andoni Egaña nintzela egin nuen amets

18 Erreportajea 25 azpiko 25

4

96

Joxean Agirre

Erreportajea Aizarna bertsolariaren arrastoan Ane Zuazubiskar


130

AURKIBIDEA

110

Jesus Fernandez

160

Kronika Lokatzetatik leku bat loratzen denean

Nazioartea Bertsozale Elkartea

Kepa Matxain

132

Fikzioa Pitzadura bat debaldeko festan

170

Ttakun eta herren

172

Arri eta Botx

Idazmakinaz

Antxoka Agirre

118 144 180 Elkarrizketa Herrimamituz

130

Argazkiak Egin egunkaritik ateratako zuri beltzeko argazkiak

Iker Zubeldia

Perlak Sega Leihoduna

156

Eli Pagola

Erreportajea Kontatzera noazu...

5

Maider Arregi

Ikerketa Zertara datoz bertsolari bollerak?

190

Aitzol Barandiaran

Bertso ibilbidea Ataun


130

#130

Z

elai idorrenak ere belarra izan ohi du ekainean, eta gurean ez da lehorterik, alajaina. Zaldieroaren umoreak emango dizu ongietorria eta beste umoregile batek, Idoia Torregaraik, bertsolaritzarekin daukan harremanaren berri.

Hogeita bost urtez azpiko hogeita bost bertsolari elkarrizketatu ditu Ane Zuazubiskarrek. 1797an Aralarko San Migel santutegian izandako lapurretaren eta haren inguruan atera ziren bertsoei buruz mintzo zaigu Beñat Hach Embarek. Juan Inazio Odriozola Aizarna bertsolariaren bizitza izan du hizpide Joxean Agirrek. Lokatz Loreak taldea ezaguna egin da bertso munduan azken urtean egindako lanaren ondorioz… Ez baduzu haien berri, hemen daukazu lehen eskuko informazioa jasotzeko aukera! Xabier Alberdi historialaria, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Andoni Egaña bertsolariak Herrimamituz emankizuna eskaintzen dabiltza. Antxoka Agirrek elkarrizketatu ditu. Iker Zubeldiak goierritarren bertso eskolako pasadizo bat kontatu digu Perlak atalean. XX. mendeko bertsolaritzaren bi korronte nagusiak: dialektiko zirikatzailea eta poetikoagoa. Xenpelar eta Bilintx. Kepa Matxain denboraren makinara igo da zuri istorio eder bat kontatzeko. Duela 25 urte EGIN egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak. Hedabideak Iruñeko Donibane auzoan zuen egoitzatik pasa zen Iñaki Vigor kazetaria, Polizia ondoan zuela, eta argazki zaharrak jartzen zuen karpeta bat erreskatatu ahal izan zuen. Bertsolaritzaz diharduen Kontatzera Noazu irratsaioa jarri du martxan NAIZ irratiak, Eli Pagolak eta Andoni Rekondok aurkeztua. Pagolak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Jesus Fernandez Oviedoko (Espainia) Unibertsitateko irakaslea da, eta eraberritze soziala eta ondare kulturalaren eremua uztartzen dituen ikerketa egin zuen. Besteak beste, Bertsozale Elkartea aztertu zuen. Idazmakinaz atalean, Ondarroako bi historiko: Jon Arrizabalaga Arri eta Jose Maria Aranbarri Botx. Ikerketa sekzioan bertsolari bollerak zertara datozen ikertu du Maider Arregik, eta amaitzeko, Ataunen bertso ibilbide bat egitera garamatza Aitzol Barandiaranek. Espero dugu eguzkiaz, itzalaz, eta orri hauez ere majo-majo gozatzea. 6


ZALDI EROAREN ERRIMA

130

7


HEMEROTEKA

130

2023-04-14

BERRIA

MIREN MUJIKA TELLERIA

Lehiaz harago bada gehiago Irailetik abendura bitarte, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari begira egon ziren bertsozaleak. Plazako zirkuituak, ordea, bere horretan jarraitu zuen. Hain justu ere, bertsolaritzaren genero bi dira egun txapelketa eta plaza; elkarren isla dira askotan, baina lehia arautua dute desberdintasun nagusi.

Komunikazio dimentsio berezi bat dauka bertsolaritzak; hitz lauz esango ez liratekeen zenbait gauza esateko modua ematen baitu kantuak. Komunikazio ekintza horrek, gainera, badu estu samarra den 8

kortse bat; neurri jakin baten barnean, inprobisatuz eta errimatuz kantatu behar baita, besteak beste. Nolanahi ere, hori alde teknikoa besterik ez dela dio Joxerra Garziaren, Andoni Egañaren eta Jon Sarasuaren Bat-ba-


130

teko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak liburuak (2001). «Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko erretorikoek emango diote». Bat-bateko bertsolaritza aztertu eta ulertzeko marko teoriko berri bat proposatu zuten orduan, erretorika klasikoaren ildotik. Adiera horretatik abiatuta, jaio dira bertsolaritzaren gaineko definizio berriak geroztik. Jendaurreko espektakulu gisa definitu izan da, esaterako; nolabait, inprobisatzen eta errimatzen dakien artistak pu-

HEMEROTEKA

bliko baten aurrean ematen duen ikuskizun gisa. Kepa Matxain kazetaria bat dator definizio horrekin; «baina ez da hori bakarrik», dio. Izan ere, haren ustetan, ikuskizun formatutik kanpo ere bada bertsolaritzarik, eta, beraz, bertsolaritzaren adiera zabalago bat erabiltzen du berak. «Espektakulutik kanpoko bertsolaritza bada bertsolaritza bat, esan dezagun, bizi munduko situazioetan gertatzen dena. Are gehiago, tradizioz, bertsolaria gehiago egon da lotua bizi munduari ikuskizunari bai-

no. Hain justu, hori izan da, neurri batean, bertsolaritzaren bilakaera: batetik besterako jauzia». Ez da denbora asko bertsolaritzara gerturatu zela Matxain, baina azkar «harrapatu» zuen jardunak. Hizkeraren auziak piztu zion jakin-mina hasieran, eta, auzi horrek formarekin duen loturaz jabetuta, horretan jarri zuen fokua gero. Interes horretatik abiatuta, EHUren Mikel Laboa katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean sortutako ikerketa kontratua lortu zuen duela hiru bat

Bertso saio bat, Hendaian, urtarilarren 14an. Arg: Guillaume Fauveau

9


130

Ezkereskuin, Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Peritz eta Miren Amuriza, bertsolari gazteentzat antolatutako Zapla! saioan. Arg: Andoni Canellada (FOKU)

urte, euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko doktoretza tesia egiteko. Nagusiki, garaiari eta lekuari erantzuten dion komunikazio ekintza gisa definitu izan da bertsoa. Zer funtzio bete behar du, baina, bertsolaritzak? Are, funtzio bat bete behar al du? Bada, hiru dimentsiotan banatu ditu funtzio horiek Matxainek: «Bertsolaritzaren funtziorik primarioena denbora-pasa edo bi lagunen arteko jolas bat da, kasik. Situazio horretan bertsoak hartzen du halako traza dialektiko batailazko bat, nork nor garaituko. Nolabaiteko hitzezko borroka jolas hori da bertsoaren funtziorik oinarrizkoena». Aldiz, bertsoa kolektibizatzen denean, beste dimentsio bat hartzen duela

azaldu du. «Gauza erritualago bat izatera pasatzen denean, biderkatu egiten dira bertsoaren funtzioak». Kolektibo baten identitatea markatzea edo kolektibo horren identitatera moldatzen saiatzea, komunitate bat sortzea eta indartzea, irakaspen bat eman nahi izatea edo entzulea zerbaitetarako limurtu nahi izatea… Besteak beste, horretan datza bertsoaren errituak, Matxainen iritziz. Nolanahi ere, erritua eta ikuskizuna elkarri oso lotuta dauden elementu bi direla dio. «Gradu kontua da batetik bestera dagoena, baina errituaren barruan, biderkatu egiten dira bertsoaren funtzioak». Ikuskizunean, berriz, funtzio bat nagusitzen da besteen gainean: entreteni10

mendua. «Hiru dimentsio horien arteko harreman gradual bat balego, bertsoak funtzio gehien betetzen dituen esparrua izango litzateke erdiguneko erritu hori. Aldiz, egiten duenean jolaserantz edota ikuskizunerantz, funtzioak gutxituko lirateke». Lehiaren «distortsioak» Nolanahi ere, bertsoak ez du balio edo pisu bera lehia arautua denean tarteko. Are gehiago, Matxainen iritziz, alferrik da bertsoa komunikazio ekintza gisa definitzea txapelketa giroan; nolabait, lehia arautuak «distortsioak» sor ditzakeelako definizio horretan. «Txapelketa hemen dago, bertsolaritzaren parte da, ez du ematen hura kentzeko inolako asmorik dagoenik. Ondo dago hori,


130

e? Baina, hori hala bada, ezin gara ibili bertsolaritzaren definizio erromantiko bat egiten eta esaten komunikazio ekintza bat dela». Horrek, beraz, kazetariaren ustez, zailduko luke bertsolaritza ulertzea ikuskizunetik kanpo. «Badago bertsolaritza eta bertsolaria ulertzeko modu ezarri bat ez duena toki handirik uzten bertsolaritza eta bertsolaria irudikatzeko bestelako modu batzuetarako». Publikoarengan ere, oro har, eragin desberdina izan ohi dute txapelketan kantatzen diren bertsoek eta plazan kantatzen direnek. Izan ere, txapelketetan kantatzen direnak luzaroan oroitzen ditu askok; aldiz, plaza arrunt batean, kantatu ahala existitzen da bertsoa, eta isildu ahala, sarri, desagertu. Gipuzkoako Txapelketan, gazte sariketetan eta plazetan kantatutakoa da Eli Pagola bertsolaria. Haren hitzetan, bertsokeran dago,

HEMEROTEKA

besteak beste, txapelketen eta plazaren arteko aldea. «Txapelketan oso egituratuta dago dena, bertsolariak aurrez jakiten du zein diren egin beharko dituen ariketak, eta horiek jakinda gauzatzen ditu entrenamenduak. Formatua ere zurrunagoa da txapelketan; gai emaileak ez du izaten plazan besteko askatasunik». Hala eta guztiz ere, argi du lehia bera dela biak bereizten dituena. «Esperientzia polita» gordetzen du Gipuzkoako Txapelketan parte hartu duen bi aldietatik, nahiz eta gusturago aritu den plazaz plaza. «Hala ere, plazak ez dira neutroak», gaineratu du. «Plaza kopurua ez da mugitzen egin duzun txapelketaren arabera bakarrik: zer sinbolizatzen duen bertsolari bakoitzak, zer adierazten duen, zer irudikatzen duen… Horrek guztiak ere eragin handia du egokitzen zaizkizun plaza kopuruetan».

11

Nola izaten da, baina, plaza batean kantatzeko kontratazioa? Bada, Pagolak azaldu duenez, hainbat bide daude horretarako, baina, orokorrean, bertso saioaren antolatzaileek Lankuren bitartez —edozein kultur ekitaldi antolatzeko giza baliabideak zein materialak kudeatzen dituen enpresa— gauzatu ohi dute kontratazioa. Are, saiorako zein bertsolari profil nahi duten ere antolatzaileek hautatzen dute sarritan. Parekatu gabeko ehunekoa Pagolak kontatu du, halaber, bertso plazako jardunean guztiz parekatu ezinik dabilela sexuen arteko oreka. Bertsozale Elkarteko datuek diote nabarmen aldatu dela 2019tik. Urte hartan, plazako bertsolarien %64 gizonezkoak ziren, eta, ordea, %36 izan ziren emakumezkoak. Dezentez txikiagoa da egun bien arteko aldea. Bertsolarien %53


130

dira gizonezkoak, eta %47, berriz, emakumezkoak. Datu horiek zehatzago azaldu ditu, ordea, Pagolak: «Ehunekoak horrela ikusita badirudi lortu dela, kasik, berdintasuna plazetan, baina ehuneko horiek aletuz gero, ikusten da datua ez dela horren parekidea». Gaineratu du, bertso bazkarietan, esaterako, nabarmen egiten duela gora gizonezkoei dagokien ehunekoak, eta beraz, saio bereziak deitzen diren horiek —Ez da kasualitatea eta Señora Sariketa bezalako saioek— igotzen dutela emakumezkoei dagokien ehunekoa. «Emakumeek propio sortutako plazek puzten dute grafikoa, baina neutrotzat jotzen diren saioetan, gizonezkoak dira bertsolari gehienak». Hargatik dio Aner Peritzek bertsolaritza «biolentoa» izatera irits daitekeela zenbaitzutan; hain zuzen ere, bere hitzetan, «zenbait ahots, zenbait diskurtso eta zenbait gorputz isilduago daudelako». Haren ustez, «azpiratze» hori ez da modu berean gertatzen plaza denetan. «Biolentoagoa izango da guretzat, adibidez, ehiztari elkarte bateko gizon jubilatuz betetako saio bat Infernuko saio transmaribollo bat baino. Beti joango gara erreparo handiago batekin elkarteko saio horretara, nahiz eta bertan ikaragarri

ondo zaindu, seguru. Beste batzuei, agian, alderantziz gertatuko zaie». Zenbat gazte plazetan? Gainera, dioenez, gazteek ez dute erraz plazetarako sarbidea gaur egun: «Nik nahiko argi ikusten dut plaza orokorrean oso leku mugatuak dauzkagula gazteok, eta, beraz, leku horiek jende jakin batek hartzen dituela. Hau da, normalean izaten dira goren aldian dabiltzanetako gazte bat, edo, gehienez, bi». Saio horietan, gainera, rol jakin bat izaten da gorpuzten dutena. Hala adierazi du berak: «Argi esanda, ez da bakarrik jendeak gazte bezala soilik irakurtzen gaituela oholtzan, deitu ere horretarako deitzen digute, eta saioko gazteenak izatera joaten gara plaza orokorretara». Horrekin lotuta, hain justu, honako hau idatzi zuen BERRIAN, iazko udan: «Maiz iruditzen zait kupo bat betetzen ari naizela bertsotarako deitzen didatenean. Iruditzen zait saio ofizialetan kantatzeko gazteegia eta eskasegia naizela». Zergatik, baina? «Ni gutxitan joan naiz saio handi bateko plaza batera bost bertsolari glorifikaturekin pentsatuz nirekiko: ‘Badaezpada ere, bakarkako ariketaren doinua pentsatuta eramango dut’, edo: ‘Gaur saioa egingo dut, gaur saioa defendatu egin 12

beharko da, gaur norbaitek egitekotan, Aner, zuk egin beharko duzu’. Askotan joaten gara agurrean barkamena eskatuz, kasik». Horrelakoetan, ez da eroso sentitu izan oholtzatik jaistean; ez baitu pentsatzen zer den harengandik espero dutena, ezer espero ote duten baizik. «Saio amaieran ‘animo’ esaten dizu jendeak, ‘aurrera’. Zuk zerbait berezia egin baduzu edo jendeari gustatu zaion zerbait egin baduzu, beti da salbuespen, eta esaten dizute: ‘Jo, hori polita bota duzu, e?’, baina, normalean, besteentzat gordetzen dituzte loreak». Are gehiago, azaldu duenez, saio mota batzuetan ez dute jakiten kobratuko ote duten ere. «Orain urtebete-edo, bertso afari bat izan nuen bertsolari kategoriko batekin. Saio ona egin izanaren sentsazioarekin irten nintzen; ez dut uste atzean gelditu izanaren itxura eman nuenik. Eutsi bakarrik ez, esan ere egin nuela uste dut. Saioa amaitu zenean, jatetxearen jabeak eskura eman zion dirua nire bertsokideari. Niri, aldiz, zera esan zidan: ‘Eta, hiri zer, Aner?’. Horri buelta ematea ez da erraza, eta nik, behintzat, ez dakit nola egiten den». •


130

2023-02-24

HEMEROTEKA

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

JOANES ETXEBERRIA

Libertimendutik ikerketara Unibertsitateko ikerlan baterako libertimenduak ikertu ditu Amaia Maitiak, jatorritik hasiz eta geroko erronkak aipatuz. Maitia bera zirtzila zen Garaziko libertimenduan.

Amaia Maitia, Donibane Garaziko libertimenduan, zirtzil rolean. Arg: Patxi Beltzaiz

13


130

Joan den asteburuan, Donibane Garaziko libertimenduan, zirtzilen artean, bazen inauteriez ikerketa unibertsitarioa egin duen ikasle bat. Amaia Maitia (Zaro, 1999) Euskal Ikasketetako bigarren urteko masterrean hasi zen libertimenduaren ikerketa lanean, eta iazko ekainean aurkeztu zuen, Argia Oltzomendi eta Jon Casenave irakasleen zuzendaritzapean. Aitzinetik zirtzil izana zen, eta, jokoan “plazer handia” hartu zuenez, ikergai gisa hartu zuen libertimendua. Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaren irakurketari lotzeko aitzakia ere izan da ikerketa Maitiarentzat; baina antzerkilari garaztarraren lekua hortik harago doa lan unibertsitario horretan, libertimenduan lehen jauzia Lukurekin egin zuelako Maitiak. Praktikatik inauteri forma horren kode batzuk bereganatu, eta irakurketak eman zion ikuspegi zabalagoa: “Bistan da ez direla lehen kolpetik kode guziak bereganatzen, eta, justuki, Libertitzeaz liburuarekin ikasitako guztiak zentzu hartzen du”, Maitiak dioenez. Lanaren lehen partean, libertimendua beste antzerki eta inauteri forma batzuekin parekatzen du, Antzinako Greziako komedian zirtzil edo bolantekin egin dai-

tezkeen analogiak landuz. Libertimenduak Europako beste inauteri formekin ere konparatzen ditu: “Libertimendua inauteria da, eta, funtsean, Europako beste inauteri guziek kontatzen dutena kontatzen du, bere izatean eta bere sinesmen eta funtzioetan. Udaberrian, bortukoak jautsiak dira; beraz, udaberria martxan da. Aldizkatze hori du aipatzen inauteriak”. Ikuskizun kodifikatua Libertimenduak “bi etsai” dituela argitu du Maitiak: “Toberak eta kabalkada, estetikaz elgar egite dutelako, baina funtzioan arrunt ezberdin direlako”. Libertimenduko rolen sinbolikan ere sartu da Maitia, eta bere parte hartzetik ikasi zuena hartu du abiapuntu: “Animalien metaforak, pertsonaia ezberdinak, zirtzila ez dela lezio emaile, juntak biziki inportanteak direla eta beste hainbat gauza”. Unibertsitateko lanean jatorrira ere jo du Zaroko gazteak, eta Lukuren hitzetatik jakin du bertsolariak eskas zirela kabalkada, libertimendu aitzineko karrika itzulia, libertimendu bilaka zedin: “Argi egin zitzaidan libertimenduaren egiteko, delako bertsolarien falta zela problema. Eta hor nik lotura egin nuen gero antzerkiari lotzearekin; ez dut sekula 14

laxatu dantza”, erran dio Lukuk Maitiari ikerlanean. 2006an, libertimenduaren berpizte urtean, antzerki jokoa landu zuen Lukuk Donibane Garaziko lizeoan, bere ikasle antzezleekin. Maitiak, bere lanean, inauteriaren helburu berriak aipatzen dituenez, paradigma aldaketa azpimarratu du: “2006an bolantak baziren, baina zirtzilen jokoa atzematekoa zen. Horretan zuen ainitz lan egin Anttonek [Luku], zirtzilaren jokoaren muntaketan. Gaur egun, zirtzilaren rola atzemana da eta bolantarena ahantzia”. Zerbait goiti-beheiti, zirtzilen prestaketa udazkenean hasten dela kontatu du ikerlanaren egileak, eta bere taldean ikusten duenaz, bolantak emanaldi aitzineko bi asteetan elkartzen dira, “emanen dituzten dantzen errepikatzeko”. Ikerlana elikatzeko, libertimenduetako parte hartzaileen artean ere zabaldu du galdeketa Maitiak. Bolanteen motibazioa arrangura iturri zaio gazteari, bolanteengandik erantzun gutiago ukan dituelako “eta zirtzilen erantzunak bolantenak baino sakonagoak” zirelako, haren erranetan. Antolatzaile anitzek bat egin dute ideia horrekin, gehituz batzuek eta besteek dantzarien motibazioa akuilatzea xerkatzen dutela,


130

inauterietan bolanteek duten rola argitu nahiz. Xan Berterretxek Maitiaren lanean dio “inauterien sinbologiaren ezezagutza” dela motibazio eskas horren “esplikazioetatik bat”. Hedapenaren zergatiak Libertimenduaren ikerketan barnatzeko, beste hainbat lekukotasun ere bildu ditu Maitiak. Xan Berterretxe antzerkilariarenak, esaterako, “bolantaren pertsonaia hobeki ulertzeko” balio izan dio, eta baita beste herrietan libertimen-

HEMEROTEKA

duak abiatzeko deliberoa zergatik hartu zuten jakiteko ere. Lekukotzak eman dizkiote Bixente Hirigaraik (Baigorri), Aline Etxeberrik (Urepele), Mattin Irigoienek (Amikuze), Jean Marie Irigoinek (Oztibar) eta Julen Oillarburuk (Hazparne). Maitiak ondorioztatu du, oro har, hiru arrazoi nagusi bazirela 2006an Donibane Garazin bakarra zena egun hainbeste libertimendu izateko: “Inauteriaren berreskuratzeko edo lurraldeari egokitua den inauteri baten proposatzeko, euska-

15

ra libreki plazara eramateko, eta, parte hartzaileen artean sortzen den dinamika, giro eta harremanendako”. Iruñean ere, joan den igandean, libertimendutik inspiratu Iruinkokoaren aldi zen, eta horren berri Aritz Ibañez taldeko eramaileak eman zion Maitiari. “Zentzua bazuen”, hasi du azalpena Maitiak. “Anttonen [Luku] kodeetan oinarrituz baina haien lurraldeari egokituz egin zutelako, haiek ere ‘kokoak’ deitzen dituzten dantzarietan indarra emanez”. •


130

KANPOTIK

Andoni Egaña nintzela egin nuen amets Iruñeko Larraonara. Nire ibilbide profesionala izango zena ezagutzeaz gain, UEUko bertsolaritza sailarekin topo egin nuen bertan. Ordura arte ez zitzaidan burutik pasatuko Bertsolaritza eta unibertsitatea elkartu zitezkeenik, baina Iruñean pasatutako uztail bero haiek frogatu zidaten oker nengoela. Elkarrizketak egin nizkien bertsolariei UEUren prentsa bulegorako, mota guztietako bertso saioak entzuteko parada izan nuen (olerkia, musika zein antzerkiarekin konbinatuta) eta hainbat bertsolari ezagutzeko aukera ere bai.

IDOIA TORREGARAI UEUKO KOMUNIKAZIO ARDURADUNA ETA UMOREGILEA

Behin Andoni Egaña nintzela egin nuen amets. Kiroldegi batean nengoen, ehunka pertsonaren aurrean, puru bat eskuan nuela. Abestu nuen ahots erdi zartatu horrekin, eta jendeak gogoz txalotu ninduen. Aldarte ezin hobean esnatu nintzen, indartsu, baina pena pixka batekin, bertsotarako gaitasuna galduta.

Eta mundu berri bat ireki zitzaidan. Errima eta hitzen jolasetan murgildu eta hasierako ezjakintasuna miresmena bihurtu zen. Zer-nolako aztikeriak egiten du posible segundo gutxi batzuetan bat-bateko istorio borobil bat sortzea? Zer-nolako burmuin pribilegiatuk lotzen ditu “alai, dohai, uztai, lasai, etsai, zai, nolanahi, bai” hitzak istant batean? Nola da posible esaldi gutxi batzuekin hain gauza handiak esatea? Miresmena esan dut, aitortu dezadan sentimendu horrek bazuela inbidiatik ere. Kazetari bihurtzeko bidean zegoen honek zailtasunak

Ez naiz betidanik bertsozalea izan. Etxean ez zegoen afiziorik eta inguruan ere ez dut zaletasun gartsurik izan duen lagunik izan. Bertsolaritza euskal kulturaren pack horretan zetorren zerbait zen, asteburuko irratsaioren batean zeharka entzuten nuena edota herriko festetan gau bat hartzen zuena, baina ez nion arreta handiegirik jartzen. 1996an joan nintzen lehendabiziko aldiz UEUko Udako Ikastaroetara lanera, 16


130

KANPOTIK

zituen elkarrizketa ziztrin bat josteko eta Iturriaga, Lujanbio, Elortzatarrek 20 segundoan uztartzen zituzten ideia borobilak! Pasatu dira hogeitaka urte aurkikuntza kopernikar hartatik eta, hitzak uztartzeko gaitasuna apur bat hobetu dudan arren, bertsolariekiko lilura-bekaizkeria binomioak zutik dirau. Orain badut ingurune bertsozalea eta, haien bidez, gero eta gehiago gozatzen dut bertsoekin, nahiz eta zortziko txikia, handia edo seiko puntukoa ez bereizi (eta maite naute oraindik).

“UEUko bertsolaritza sailarekin topo egin nuen bertan. Ordura arte ez zitzaidan burutik pasatuko bertsolaritza eta unibertsitatea elkartu zitezkeenik, baina Iruñean pasatutako uztail bero haiek frogatu zidaten oker nengoela.”

Baina nolakoa den bizitza (eta lagun onak edukitzea). Azken Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa gertutik jarraitzeko aukera izan dut Hitzetik Hortzera telebista saioa medio. Eta nola gozatu dudan! Gozatu dut HHren gorabeherak grabatzen, taldearekin gozatzen, bertsoaldiekin hunkitzen, puntuazioak jarraitzen... eta nola ez, finala ikusten. Bertan hainbat esketx grabatu genituen; horietako bat, Egañarekin. Badakizue zer den Nafarroa Arena zeharkatzea berarekin? Nik bai: mundu mailako rock izar baten ondoan joatea bezalakoa izan zen! Eta konturatu nintzen ametsak, batzuetan (bere erara), egia bihurtzen direla. 17


5 2

5 2 130

ERREPORTAJEA

O K I P Z A

Jaio ziren urtean dorre bikiak eraitsi zituzten, edo Euskaldunon Egunkaria itxi, edo Ameriketako Estatu Batuek Afganistan inbaditu, edo euroa indarrean sartu zen Euskal Herrian, edo horiek denak gogoratzeko umeegiak ziren orduan.

Denak dira Bertsolari aldizkaria baino gazteagoak, askoz gazteagoak batzuk. Badira Andoni Egañak Euskal Herriko azken txapela jantzi ostean sortutakoak, edo BECeko Txapelketa Nagusiko finalik ezagutu ez dutenak. Eta, beraz, ia irakurlerik gehienak baino gazteagoak. Askoz gazteagoak gehienak. Hogeita bost urtez azpiko hogeita bost bertsolari elkarrizketatu ostean egindako bilduma da hau, baina askoz gehiago dira hogeita bost urtez azpiko bertsolariak. Badira Bertsolari aldizkarian aurrez agertu direnak, eta badira azken Txapelketa Nagusia jarraitu duen edonori ezagunak zaizkionak. Horiei baino, bertsoaren korapiloaren beste mataza batzuei tiraka osatutakoa da zerrenda hau.

ANE ZUAZUBISKAR ARG: XDZ ETA CONNY BEIREUTHER

18


5

5 130

ERREPORTAJEA

19


130

01HAIRA

AIZPURUA IBARGARAI Saran (Lapurdi) sortu zen 2006an, otsailean. Xabier Silveirak laugarren Nafarroako txapela jantzi zuen urtean, eta Xabier Payak Bizkaiko txapela lehen aldiz. Bestelakoetan, urte hartan piztu zen Iruña-Veleia auzia, eta urtea hastearekin batera sartu zen indarrean Hego Euskal Herrian tabakoaren aurkako legea. Aldizkari hau argitaratu denean hamazazpi urte ditu Aizpuruak, eta hala ere, urte asko daramatza bertsotan: “Bertsotan gaztea nintzela hasi nintzen, ez dakit zehazki noiz, ttipitatik baititut bertsoak entzun, eta kantatu, eta handitu ahala, kantatutakoek bertsoaren gero eta antz handiagoa zuten”. Etxe giroan hasi eta bederatzi urte zituenerako bertso eskolan ari zen Aizpurua: “Bertsolaritzara hurbildu nintzen ingurukoek pasatako zaletasun bat delako. 20

Aitak anaiari eta bioi transmititu digun zaletasun bat da”. Bertso eskolan ari da egun ere, eta plazan ere bai: “Orain arteko plazarik gustukoena aukeratzekotan, Euskal Herria Zuzenean festibalak antolatutako bertso bazkari bat aukeratuko nuke, Beñat Gaztelumendi eta biak aritu ginen, jende gutxi zen eta aski intimoa izan zen. Anitz maitatu nuen sortu zen giroa”. Bide berean, zein saioetan kantatzea nahiko lukeen galdetuta, Euskal Herria Zuzenean jaialdian egiten den bertso saioa aukeratu du. Eskubaloian aritzen da orain, eta hori ere gehitu dio asteko martxari: “Saiatzen naiz ikasketei, bertsoari eta eskubaloiari ematen nahikoa denbora. Nire ustez, bertsoak badu azkenaldian aski leku garrantzitsua niretzat, lotzen nauelako, eta aukera izan dut beste urteetan baino denbora gehiago emateko bertsoari”. Motiborik galdetu gabe erantzun du berak: “Bertsoari ematen diodan denbora horretan biziki ongi pasatzen dudalako”.


130

ERREPORTAJEA

Haira Aizpurua Ibargarai (2006. Sara, Lapurdi)

Bertsolari bat: Nerea Ibarzabal. Film bat: Le Fabuleux Destin d'Amélie Poulain. Liburu bat: Eraikuntzarako materiala, Eider Rodriguez. Abesti bat: Lemak, aingurak. Berri Txarrak.

21


130

Jon Mendiluze Mujika (2005. Irura, Gipuzkoa)

Bertsolari bat: Bakarra aukeratzekotan, Nerea Ibarzabal. Film bat: Harry Potter sagako edozein. Liburu bat: Percy Jackson eta Olinpiarrak saga. Rick Riordan Abesti bat: Koilarak. Izaro.

22


130

ERREPORTAJEA

02JON

MENDILUZE MUJIKA 2005ean jaio zen Mendiluze, Iruran (Gipuzkoa). Jaio zen urtean Korrika Orreagatik abiatu zen Bilbora, Olaizola II.ak buruz buruko lehen txapela jantzi zuen eta Euskal Herriko laugarrena Andoni Egañak. Hemezortzi urte ditu Mendiluzek, eta bospasei daramatza bertso jardunean: “Hamabi-hamahiru urterekin hasi nintzen bertsotan, alde batetik, aitak, bertan jardunda, bidea ematen zidalako, eta bestetik, nik ere gustuko nuelako”. Aitor Mendiluze bertsolaria du aita. Hezkuntza arautuan horretarako aukerarik izan aurretik hasi zen bertso eskolan, eta eskolan ere landu zuen gero: “Plaza gustuko bat aukeratu beharko 23

banu, eskolartekoa datorkit lehen kolpean; oso gustura jardun izan naiz orain artekoetan”. Zein bertso plazarekin amesten duen galdetuta, duda handirik gabe erantzun du: “Mitiko samarra izan liteke, baina BEC aukeratuko nuke”. Bertsoak leku dezentekoa du Mendiluzeren bizitzan: “Astean bitan bertso eskola egiteaz aparte, askotan etxean ere aritzen naiz bertsotan, eta buruan ere askotan darabilkit bertsoa. Entzun ere, asko entzuten dut, izan etxean, izan saioetara joanda”. Bertsoak “lagun eta konexio asko” eman dizkiola dio Mendiluzek, eta horrek ere ematen diola jarraitzeko bidea. Hirutan izan da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalista, eta 2022an Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketara ere sailkatu zen.


130

03IRUNE

BASAGOITI AGIRRE

Hogeita bat urte betetzear ditu Basagoitik aldizkari hau argitaratu denean. 2002an sortu zen, Ermuan (Bizkaia). Euroa ezarri zen urte hartan, eta Euskal Herriraino heldu zen Prestige ontziak Galizia parean isuritako fuel astuna. Urte hartan desegin zen Hemendik At! taldea. Berrizko bertso eskolan hasi zen bertsotan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan: “Eskolan, orain Ermuan ikastolan badute hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzeko aukera, baina ni adin horretan nengoenean ez. Ez nuen izan bertsolaritza ikasgelan jasotzeko aukerarik, baina gure ama bertsozalea da, eta izan du ohitura inguruko herrietan antolatutako bertso saioetara edo Bizkaiko Txapelketako saioetara joateko. Akorduan daukat saioetara eramaten ninduela berarekin batera”. Aurrerago, Basagoitiren Mallabiako lagun batzuk Berrizera joan ziren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera, eta bertako bertso eskolan hasi ziren: “Haien atzetik joan nintzen ni Berrizera; Miren Amurizarekin 24

hasi ginen gu bertso eskolan”. Goi mailako ikasketak hasita ere eutsi zion bertsoari, sariketetan eta plazetan: “Esango nuke orain arte batez ere lagunarteko saioetan aritzen naizela gustura, bertso afarietan edo bertso bazkarietan, baina plaza bakarra aukeratu beharko banu, seguruenik garrantziagatik edo inguruan daukan erreferentzialtasunagatik Ermuko San Martin jaietako urteroko saioa aukeratuko nuke. Maila altuko bertsolariak etortzen dira; duela bi urte izan nuen bertan aritzeko aukera”. Garrantzi “handia” du bertsoak ermuarraren bizitzan: “Alde batetik, bertsotan nabilelako eta astean pare bat bertso eskola egiten ditudalako, eta bestetik, haurrekin ere bertso irakasle nabilelako beste pare bat bertso eskolatan. Horrez gain, lagun asko eman dizkit bertsoak, eta haiekin denbora asko partekatzen dut”. Jardunean bakarrik ez, entzuten ere “denbora asko” egiten du Basagoitik: “Gustatzen zait bertsolari berriak deskubritzea, esateko era berriak aurkitzea…”. Bizkaiko Eskolarteko txapela jantzi zuen 2020an, eta urte berean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean ere kantatu zuen, Udabarria Bertsotan ekimenean.


130

ERREPORTAJEA

Irune Basagoiti Agirre (2002. Ermua, Bizkaia)

Bertsolari bat: Oihana Iguaran edo Nerea Ibarzabal. Film bat: Irati. Liburu bat: Bar Gloria. Nerea Ibarzabal. Abesti bat: Zegama. Unidad Alavesa.

25


130

Janire Arrizabalaga Munduate.

(2003. Gernika, Bizkaia) Bertsolari bat: Maialen Lujanbio edo Nerea Ibarzabal. Film bat: Parasite. Liburu bat: Bar Gloria. Nerea Ibarzabal. Abesti bat: Grace. Izaro eta Gartxot.

26


04JANIRE 130

ERREPORTAJEA

ARRIZABALAGA MUNDUATE 2003an jaio zen Arrizabalaga, Gernikan (Bizkaia). Euskaldunon Egunkaria itxi zuten urtean, Lula da Silva lehenengoz Brasilgo presidente izendatu zuten urtean, edo Michael Jordanek saskibaloia utzi zuen urtean. Ikastolan izan zuen bertsoarekin lehen harremana gernikarrak, hezkuntza arautuko bertsolaritza orduetan, eta handik bideratu zuten “bestelako taldeetara”. Bertso eskolan hamabi urterekin hasi zen Arrizabalaga, baina “bertsotan, bertsotan, hamabost urterekin”: “Bertso eskolan hasi eta hiru urtera hasiko nintzen bat-batean. Ordura arte ez nuen izan bat-batean egiteko asmorik; hasi ginenean, bertso eskolara joatearen helburua ez zen bertsotan egitea, bertsoa ezagutzea eta jolastea baizik”. Orain arte, oroitzapenik onena duen plaza Bizkaiko Bertsolari Emakumeen Topaketetan egindako saio bat dela dio: “Bizkaiko bertsogintzan erreferente moduan dauzkadan bertsolari asko elkartu ginen bertan, 27

eta bidaiakide ditudan emakume askorekin partekatu ahal izan nuen oholtza. Entzuleei begira ere, espazio oso segurua sortu zen; sekula ez naiz han bezain babestuta sentitu oholtza batean, eta oholtza batetik hain gustura jaitsi ere ez”. Aukeran emanda, aurten hirugarrenez egin den Señora Sariketa aipatu du Arrizabalagak: “Asko gustatuko litzaidake finalean kantatu ahal izatea, egun garrantzitsuenaren parte izatea gauza handia litzateke niretzat”. Bertsoak “leku handia” du bere bizitzan: “Astean zehar Lilibertso bertso eskolara eta Durangaldeko bertso eskolara joaten naiz, hilabetean behin Ahalduntze bertso eskolara… Eta guk ere badugu gure taldetxoa, Bizkaiko hainbat neska elkartzen gara, batez ere orain, txapelketara begira entrenatzeko. Astean zehar, ia-ia unibertsitatean baino denbora gehiago pasatzen dut bertsotan”. Denbora asko eskaini dio bertsoari Arrizabalagak, hori dio, baina “kendu baino gehiago eman” diola. Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2021ean, eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan aritzeko aukera eman zion horrek. Horrez gain, Lokatz Loreak sormen taldearen parte ere bada, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain bertsolariekin batera.


130

05MAIDER

ALTUNA URBINA Bilbon jaio zen, baina Arrigorriagakoa (Bizkaia) da. 2002an jaio zen, Anjel Lertxundik Zorion perfektua argitaratu zuen urtean, eta Mariasun Landak Krokodiloa ohe azpian. Arctic Monkeys taldea sortu zen, eta Joe Strummer hil. Hamabost edo hamasei urterekin hurbildu zen bertsolaritzara, batez ere, “bertso udalekuek eraginda”: “Etxean gurasoengandik jaso nuen bertsozaletasuna, baina udalekuetara joan arte ez nion garrantzirik eman. Udalekuen ostean lagunekin elkartzeak piztu zidan zerbait. Horrek bultzatuta eman nuen 28

izena ikastetxean bertso eskolan, bazkalorduan aukerako ikasgai moduan geneukan ikastetxean, eta han hasi nintzen. Gustatu, eta bertso eskolan eman nuen izena, institutuko ordu bakarrarekin ez zelako nahikoa”. Orain arteko plazetan bakarra aukeratzen kosta egin zaio, baina “Ez da kasualitatea, nahita egin dugu” saioak aipatu ditu, adinkide dituen zenbait bertsolari eta bertsozalek propio antolatutako saio musikatuak. Bertsoak leku dezente hartzen du Altunaren bizitzan: “Gasteizen bizi naiz, bertan ikasten dut, eta egunerokoan ditudan lagun askok bertso udalekuetan ezagutu genuen elkar. Eurek ere presente dute bertsoa bizitzan, eta horrek beti ematen du bultzada”.


130

ERREPORTAJEA

Maider Altuna Urbina.

(2002. Arrigorriaga, Bizkaia)

Arg; Olaia Martinez (Geuria)

Bertsolari bat: Nerea Ibarzabal Film bat: Three Days of Christmas, telesaila. Liburu bat: “Gehiago irakurtzen hasten naizenean…”. Abesti bat: Hartxintxarrak. Desgaraian.

29


130

Ekhiñe Zapiain Arlegi.

(2002. Bera, Nafarroa)

Bertsolari bat: Iratxe Muxika. Film bat: Pulp Fiction. Liburu bat: Ez erran inori. Maddi Ane Txoperena. Abesti bat: Xirarena. Ibil Bedi.

30


130

ERREPORTAJEA

06EKHIÑE

ZAPIAIN ARLEGI Beran (Nafarroa) jaio zen 2002an, eta Beran bizi da egun ere. Biarritz Olimpique taldea Frantziako txapeldun izan zen urte hartan, hamalaugarren zortzimilakoa igo zuen Alberto Iñurrategik, eta Txillida, Kaxiano eta Xanpun hil ziren. Bertsoa “bilatu gabe” iritsi zitzaion: “Ez dakit seguru bertsotan noiz hasi nintzen. Txiki-txikitatik eta kontzientzia dudanetik bertsoa presente egon da nire etxean, zaletasuna bazegoelako. Aditzez behintzat beti egon da hor, eta kantatuko edo errepikatu egingo nuen nik. Harremana hezkuntza arautuko garaian estutu zen, bertsolaritza ikastolan sartu zenean, zortzi urterekin edo”. Buruak “klik” egin ziola dio, gustatzen zitzaion zerbait zela jakin zuela orduan.

Plaza bat aukeratzekotan “lehenengotako bertso otordua” aukeratuko luke: “Pandemiagatik bertso otordu oso gutxitan kantatu nuen plazan hasitakoan, eta oroitzapen oso ona dut konfinamendua igarota Beran bertan egin genuen bertso otorduaz. Herrian bertan izateak ere lagundu zigun”. Udazkenean hasiko den Nafarroako Txapelketan du orain burua: “Nire buruari motibazio puntua jartzeko finala aipatuko dut. Ea iristen garen, edo ea behintzat saiatzen garen iristen”. Egunerokoan presente du bertsoa, baina “lanak eta ikasketek eraginda” bertso eskolan elkartzeko “nahi baino denbora gutxiago” duela Zapiainek: “Entzun, bai, egunean zehar saiatzen naiz bertsoaldiak entzuten, eta saioetara ere ahal beste joaten naiz”. Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2020an, eta Abra saria ere bai urte berean. 2022an, berriz, Hernandorena saria eskuratu zuen.

31


130

07BEÑAT

ASTIZ ISASI 2004. urtean jaio zen Astiz, Barañainen (Nafarroa), M-11ko atentatuak gertatu ziren urtean, Espainiako polizia batek eta bere semeak Angel Berrueta hil zuten urtean, edo Richter eskalan 9,1 graduko lurrikara batek Indiako Ozeanoa astindu eta ondorengo tsunamiak 200.000 lagun baino gehiago hil zituen urtean. Lehen Hezkuntzako “hirugarren edo laugarren mailan” hasi zen bertsotan: “Bertsolaritzara gurasoen zaletasunetik hurbildu nintzela esango nuke, beti izan direlako bertsozaleak. Ama akaso aita baino gehiago. Nik hamar urte inguru nituenean hasi zen aita Barañaingo bertso eskolan, eta hortik bideratu nuen nik ere zaletasuna”. Gero joan zitzaien ikastetxera Xabier Terreros, hezkuntza arautuko ekimenaren barruan: “Horren ostean, ikastetxean besteak jolastorduan zeudenean antolatzen ziren eskolaz kanpoko jardueren artean zegoen bertso eskolan izena eman nuen”. 32

Bertso udalekuak ere aipatu ditu Astizek: “Faktore garrantzitsua izan zen banuela lehengusu bat bertso udalekuetara joaten zena garai horretan. Hala izan nuen bertso udalekuen berri, eta urte hartan joan nintzen Zuhatzara bertso udalekuetara. Euskarri garrantzitsua izan da urte luzez Euskal Herriko beste zenbait gazterekin zaletasuna konpartitzea”. Urte sasoiaren arabera, bertsoak “leku handiagoa edo txikiagoa” du Barañaingoaren agendan: “Ikasturte hasieran leku handia hartzen zuen, Txapelketa Nagusia oso hurbiletik jarraitu dudalako, gero hilabete batzuk pasa ditut presentzia gutxiagorekin, eta berriro itzuli da orain bertsoa, Nafarroako aurrekanporaketa gertu dudalako”. Saio bat aukeratzekotan, urte hasieran Irurtzunen (Nafarroa) Pikuxar elkartean izan zuten bertso desafioa aukeratuko luke, Iruñerriko, Larraungo eta Sakanako hainbat bertsolari elkartu zituena: “Gustatuko litzaidakeen saiorik ez daukat, oro har, gustuko dut adin inguruko jendearekin aritzea, baina hortik aurrera”. Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2021ean.


130

ERREPORTAJEA

Beñat Astiz Isasi.

(2004. Barañain, Nafarroa) Bertsolari bat: Oihana Iguaran. Film bat: Harry Potterren saga. Liburu bat: Antzinako berri berriak. Kae Tempest. Abesti bat: Ze aldetan zaude. Ekida.

33


130

Naia Arrizabalaga Arrieta.

(2004. Azkoitia, Gipuzkoa) Bertsolari bat: Amets Arzallus. Film bat: Irati. Liburu bat: Bar Gloria. Nerea Ibarzabal. Abesti bat: Betazalak erauztean. Katamalo.

34


130

ERREPORTAJEA

08NAIA

ARRIZABALAGA ARRIETA 2004koa da Naia Arrizabalaga, Barakaldon BEC inauguratu zuten urtekoa, Osloko museo batetik egun argiz Garrasia koadroa lapurtu zuten urtekoa, edo Marlon Brando eta Martin Ugalde hil ziren urtekoa. Hamabi urte izango zituen bertsotan hasi zenean: “Gogoan dut gure aitonak beti ikusten zuela Hitzetik Hortzera, eta bideoan grabatuta izaten zituela saioak. Harekin ikusten nituen bertsolariak, eta bestela ere, etxean beti izan da bertsorako joera. Izebak eramaten ninduen saioetara, eta handik hasi nintzen zaletzen”. Bertso eskola zer zen azalduz joan zitzaizkien Erniarraitz bertso eskolakoak ikastetxera, eta haiek “tentatuta” eman zuten izena Arrizabalagak eta la35

gun batzuek: “Ordutik nabil bertso eskolan. Pentsatzen dut bi astean behin eskolan euskara orduetan bertsolaritza ikasgaia izateak ere izango zuela zerikusia”. Gustura aritzen da plazan: “Lizardi sariketako kanporaketaren oroitzapen ona dut adibidez. Lagunarteko beste plazak ere oso gustura hartzen ditut, eta halako bat hartuko nuke gustura. Bertso afari bat adibidez”. Bertsoak eta bertsoak emandako lagunek, biek hartzen dute tarte handia Arrizabalagaren bizitzan: “Bertso eskola asteartero egiten dugu, eta beste aitzakiaren bat aurkituz gero, beste egunen batean ere elkartzen gara”. Hirutan kantatu du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, eta 2021ean Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuen.


130

09ANE

BELOKI LOPEZ

Orainmenean bertso saio berezia du gogoan Belokik, orain arteko gustukoena aipatzeko eskatuta: “Oihana Iguaran, Maider Arregi eta hirurok aritu ginen, eta ez dakit pandemia garaia zelako izango zen, baina entzuleak oso gogotsu zeudela daukat gogoan. Aurrera begira, gustatuko litzaidake bertsotan aritzea, hori eskatzea nahikoa, baina edozein herri txikitako gertuko saioa hartuko nuke gustura”. Izen “handiagoa” dutenen artean, Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen duena aipatu du: “Osinaldeko finala ere gustura hartuko nuke, baina dagoeneko pasa ditut bertan kantatzeko aukerak”. Lanean edo aisialdian, bertsoak hartzen du Belokiren bizitzan orain “toki gehien”: “Hezkuntza arautuan bertsolaritza klaseak ematen ditut, eta horrez gain, Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunean ere banabil bertso eskolak ematen”.

Joan den mendeko hondarrekoa da Beloki, 1999koa. Mundua bukatzear zela sortutakoa, Legazpin (Gipuzkoa). Korrika Iruñean abiatu eta Donostian amaitu zen 1999an, Gara egunkaria sortu zuten, eta Lance Armstrongek lehenbizikoz irabazi zuen Frantziako Tourra. Etxean jaso zuen bertsoa Belokik: “Aitona bertsolari izandakoa da, aitari pasa zion hark zaletasuna, eta aitak niri. Umetan aitak eta biok bertsoarekin jolasten genuela gogoan dut, oporretara bidean puntuka edo elkarri oinak emanez”. Hamar edo hamaika urterekin hasi zen bertso eskolan: “Lehenago ez, bakarrik izena ematearen lotsaz, baina gurasoek animatu ninduten”. 36


130

ERREPORTAJEA

Ane Beloki Lopez.

(1999. Legazpi, Gipuzkoa) Bertsolari bat: Nerea Ibarzabal. Film bat: Los renglones torcidos de Dios. Liburu bat: Erraiak. Danele Sarriugarte. Abesti bat: Besamotza. Tapia eta Leturia.

37


130

Bittor Altube Sarrionandia.

(2001. Abadiño, Bizkaia) Bertsolari bat: Amets Arzallus. Film bat: Shrek. Liburu bat: Behi euskaldun baten memoriak. Bernardo Atxaga. Abesti bat: Bat gehiago. Desgaraian.

38


130

ERREPORTAJEA

10BITTOR

ALTUBE SARRIONANDIA du oraindik, ikasketengatik Gasteizen (Araba) egin dituen urteetan beste ikasle batzuekin elkartu den arren. Orain arteko plazarik gustukoena horietako batekin egin du: “Ondarroako (Bizkaia) gaztetxean Aitor Tatiegirekin egindako bertso bazkari bat dut akorduan. Librean aritu ginen, buruz buru, eta oso oroitzapen ona dut”. Aukeratzekotan, otordu bueltako saio bat aukeratuko luke noizbait bertan aritzeko; Zaldibian (Gipuzkoa) urtero egiten den zapi-janztea. Bertsoak “leku handia” du Altuberen bizitzan: “Ez asko egiten dudalako edo asko aritzen naizelako, buruan asko erabiltzen dudalako baizik. Asko entzuten dut, eta plan asko eta lagun asko ditut bertsoari lotutakoak”.

Abadiñon (Bizkaia) jaio zen Altube, XXI. mendea estreinatu berritan. Belodromoko azken finalaren urtea izan zen 2001a, Korrikak Big Beñat kantua atera eta Bertsozale Elkartea omendu zuen urtea, edo mundua dorre bikiei begira jarri zen urtea. Bederatzi urte zituenean hasi zen bertsotan, Txaber anaia zaharragoaren bidetik: “Bertsotan hasi nintzen anaia ere horretan zebilelako. Hasieran, eskolari lotuta. Bazkaltzeko garaia aprobetxatuz egiten zen bertso eskola, ikastetxeko ekintza moduan, eta han hasi ginen taldetxo bat. Horri segika hasi nintzen gero Abadiñoko bertso eskolan”. Abadiñoko bertso eskolari lotuta jarraitzen 39


130

11MARTIN

ABARRATEGI SARRIONANDIA 2001eko irailean jaio zen Abarrategi, Aramaion (Araba), AEBek Afganistango gerra hasi zuten urtean, edo Apple etxeak lehen Ipod gailuak aurkeztu zituen urtean. Bertsotan Lehen Hezkuntzako laugarren edo bosgarren mailan hasi zen: “Ez dut gogoan, baina badakit institutuan hasi aurretik izan zela. Peru anaia nagusia ere bertsotan zebilen ordurako, eta gurasoek animatuta hasi nintzen ni ere. Banekien anaiak oso ondo pasatzen zuela, eta nik segitu nion. Behin probatuta, bertan jarraitu nuen”.

Aramaioko bertso eskolakoek urtero antolatzen duten kopla txapelketa du buruan gordeta: “Aurrera begira, Gasteizko jaietan Aihotz plazan egiten diren saioak aipatuko nituzke. Aurten kantatuko dut lehenengoz, eta gogoz nago”. Aramaioko bertso eskolan irakasle ari da orain: “Hiru ikasleko taldetxoa dut ostiraletan. Nahi nuke ni neu gehiagotan joatea bertso eskolara, orain nahi baino gutxiago joaten naiz eta. Hala ere, bertso munduko lagun asko ditut, eta entzuteko askotan dut presente bertsoa”. Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2021ean, Manex Agirre herrikidearekin batera.

40


130

ERREPORTAJEA

Martin Abarrategi Sarrionandia.

(2001. Aramaio, Araba) Bertsolari bat: Sustrai Colina. Film bat: As bestas. Liburu bat: Miñan. Amets Arzallus. Abesti bat: Amets bat. Raimundo el Canastero.

41


130

Aitor Tatiegi Loidi.

(2001. Oñati, Gipuzkoa)

42

Arg; Goierriko Hitza

Bertsolari bat: Maialen Lujanbio. Film bat: Sherlock Holmes. Liburu bat: Obabakoak. Bernardo Atxaga. Abesti bat: Espaloi hutsak. Errime.


130

ERREPORTAJEA

12AITOR

TATIEGI LOIDI

Oñatin (Gipuzkoa) jaio zen Tatiegi, 2001ean. Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak herrialde batean lehenengoz legezko egin zituzten urtean, Windows XP ordenagailuetara iritsi zen urtean, edo Shrek eta Donnie Darko filmak estreinatu zirenean. Hezkuntza arautuko programarekin izan zuen “lehen harreman serioa” bertsolaritzarekin, eta orduan hasi zen bertso eskolan, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan: “Etxekoak joaten ziren noizbehinka saioetara, eta 43

ni ere joango nintzen noizbait haiekin, baina ezer gutxi”. Osinalde sariketako finala du buruan gordeta: “Berrogeita hamargarren urteurreneko finalean kantatu nuen lehenengoz, eta asko gozatu nuen. Amets moduan, gustura egingo nuke noizbait Iturengo (Nafarroa) inauterietako kontu eguneko saioa”. Garaiaren arabera izaten dela dio, baina “buruan batez ere, leku dezentekoa du bertsoak” bere egunerokoan. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2019an, eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan aritu zen urte hartan.


130

13AROA

ARRIZUBIETA BARREDO Gasteizen jaio zen Arrizubieta, 2001ean. Urte hartakoa da The Fast and the Furious filma, baita Parke Jurasikoa sagako hirugarrena ere. Hezkuntza arautuko programan hasi zen bertsotan, Lehen Hezkuntzako bosgarren edo seigarren mailan: “Ondoren erabaki nuen asialdian ere egin nahi nuela bertsotan, eta hala hasi nintzen bertso eskolan. Egun, bertso eskolako irakaslea naiz, eta astean hirutan ematen ditut eskolak. Gero, saiatzen naiz nire kantukideekin ere biltzen, nik ere bertso eskola egiteko”.

Orain arte egindako saiorik gustukoena nekez aukeratu dezakeela dio gasteiztarrak: “Asko errepikatuko nituzke, bakarra aukeratzea ez da erraza. Baina bat esatekotan, Andoainen duela gutxi egin genuen bertso rap saio bat aukeratuko nuke. Oso bitxia izan zen, baina oso eskertuta zegoen jendea”. Eta aurrera begira, “bertso afari bat edo” hartuko luke gustura: “Egañarekin edo Lujanbiorekin, adibidez”. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2016an, 2017an eta 2019an. Euskal Herriko eskolartekoko txapela jantzi zuen 2017an, eta Abra saria irabazi zuen 2018an. 2019an Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen. 44


130

ERREPORTAJEA

Aroa Arrizubieta Barredo.

(2001. Gasteiz, Araba) Bertsolari bat: Andoni Egaña Film bat: Titanic Liburu bat: Telefonozko ipuinak. Gianni Rodari. Abesti bat: Esadazu egia. Desgaraian.

45


130

Gorka Pagonabarraga Agorria. (2000. Durango, Bizkaia)

Bertsolari bat: Txirrita eta Maialen Lujanbio. Film bat: 12 Angry Men Liburu bat: Gorde nazazu lurpean. Ramon Saizarbitoria. Abesti bat: Ziakhusen edozein.

46


130

ERREPORTAJEA

14GORKA

PAGONABARRA AGORRIA

2000. urtean jaio zen Pagonabarraga, Durangon (Bizkaia). Sidneyn izan ziren Olinpiar Jokoak, bigarren Tourra irabazi zuen Lance Armstrongek, eta Gorde nazazu lurpean argitaratu zuen Ramon Saizarbitoriak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan hasi zen bertsotan, nahiz eta aurretik, hamaika edo hamabi urterekin hezkuntza arautuan bertsolaritza landu zutenean gustatu zitzaion: “Ohartu nintzen ikaskideen aldean bazela oso neure sentitzen nuen zerbait, nahiz eta ez nion jarraipenik eman. Geroago izan zen, hamabost urteen bueltan, inguruko batzuk ari ziren bertso eskolan (Iker Apraiz adibidez, nagusiagoa izan arren), eta ikusten nuen ez zela afizio bat bakarrik, plan ederrak ematen zituen zerbait zela”. Horrek erakarrita hurbildu zen: “DBHko bigarren mailan, ez dakit nola, baina bertso eskolako ikasturte amaierako meriendan amaitu nuen, publikoan, bertsoak entzu47

nez. Egun horretan edo handik aste gutxira erabaki nuen nik ere bertsotan hasi nahi nuela, eta ikasturte hasieran eman nuen izena”: Otordu bueltako saioetan ari da gustura: “Orokorrean gaztetxeetan mugimendu sozialistarekin lotutako saioak izan litezke. Gustura hartuko nukeen saioa, berriz, elite deitzen zaion horretako bertsolariren batekin otordua. Nerea Ibarzabalekin Aramaion buruz buru egindako saio bat dut gogoan, asko gozatu nuena”. Bertsotan hasi zenetik “gero eta leku handiagoa” hartu du jardunak bere bizitzan, nahiz eta saioen edo txapelketen arabera gorabeherak dituen: “Izan liteke garai bete baten ostean bertsoa ahaztea gero pare bat hilabetez”. 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapelduna izan zen 2018an, eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa ere irabazi zuen urte berean. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan lehenengoz 2018an parte hartu zuen, eta finalera iritsi zen 2021ean. Bertsolari Txapelketa Nagusian kantatu zuen 2022an.


130

15XABAT

ILLARREGI MARZOL

2001ekoa da Xabat Illarregi ere, Chihiroren bidaia zinemara heldu zen urtekoa, Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapeldunorde izan zen urtekoa, Ken Zazpi taldeak lehen diskoa atera zuenekoa. Leitzan (Nafarroa) jaioa, Joanes anaia nagusiaren atzetik hasi zen bertsotan: “Zortzi urterekin hasi nintzen bertso eskolan. Joanes eta bere lagun bat ari ziren ordurako, eta lagun horren anaia eta biok hasi ginen atzetik. Ikasturte amaierako meriendara gonbidatu gintuzten, eta hala hasi ginen”. Aitor Mendiluzerekin Leitzan bertan egin48

dako bertso bazkari bat du memorian gordeta, eta aukeratzeko jarrita, otorduak ditu buruan: “Maialen Lujanbiorekin edo Iker Zubeldiarekin egingo nuke gustura bazkari edo afariren bat”. Astean zehar bertso eskolan eta otordu bueltan egiten du bertsotan, eta asteburuetan, orain, “noizbehinka” ditu saioak. Nafarroako Eskolarteko Txapelketa birritan irabazi du Illarregik, lau aldiz kantatu du Euskal Herriko eskolartekoan. Berritxu saria irabazi zuen 2018an, Abra saria 2019an eta Erniarraitz eta Izeta sariak 2020an. Nafarroako Bertsolari Txapelketan birritan kantatu du, eta bietan iritsi da finalera. Txapelketa Nagusian kantatu zuen 2022an.


130

ERREPORTAJEA

Xabat Illarregi Marzol. (2001. Leitza, Nafarroa)

Bertsolari bat: Manuel Lasarte. Film bat: El bola. Liburu bat: Obabakoak. Bernardo Atxaga. Edo The Mousetrap. Agata Christie. Abesti bat: Efemerideak. Anari.

49


130

Irati Alcantarilla Urdanpilleta.

(2001. Urruña, Lapurdi) Bertsolari bat: Miren Artetxe. Film bat: Vidas de papel. Liburu bat: “Ez naiz irakurzalea, ezin dut bat aukeratu”. Abesti bat: Olaia Inziarteren edozein

50


130

ERREPORTAJEA

16IRATI

ALCANTARILLA URDANPILLETA

2001ean jaio zen Irati Alcantarilla, Euskarazko Wikipedia abian jarri zuten urtean, Unai Elorriagak SPrako tranbia liburua argitaratu zuen urtean, edo Harry Potter sagako lehen filma estreinatu zen urtean. Donostian (Gipuzkoa) jaio, baina Urruñan (Lapurdi) bizi da haurra zenetik. Bertako ikastolan izan zuen lehen harremana bertsoarekin: “Sei edo zazpi astez jaso genuen bertsolaritza ikasgaia. Odei Barroso etorri zen, haurrak bertso eskolara animatu zitezen. Bertsolaritzak ez ninduen bereziki motibatu, baina Odeirekin sortu genuen giroak-edo eraman ninduen bertso eskolara. Jolasen bidez landu genuen bertsoa, eta deigarria egin zitzaidan klasea emateko modu hori”. Bertsoa “gehiegi interesatu gabe” hasi zen, eta gogoratzen duenez, “lehen hiru urteetan-edo gauza gutxi” egin zituen, “hizkuntzarekin jolasteaz aparte”. Bertsozaleak ditu etxekoak, eta “pixkanaka” bera ere sartu zen arrastoan: “Txapelketako saioetara joaten ginen, edo inguruko jaialdietara. 51

Horrek asko lotu ninduen girora. Adinean gora egin ahala, gero eta argiago neukan entzuten nituen haien modukoa izan nintekeela, edo izan nahi nuela”. Gaur egungo jardunean, “plaza seguruak” gustatzen zaizkio: “Saio informalak, gune seguruetan. Izan Ernaik antolatutakoak, edo gaztetxeetako zein talde feministetako egitarauetan antolatutakoak”. Señora Sariketan kantatzea gustatuko litzaioke: “Azken edizioan izan nuen kantatzeko aukera, deitu ninduten, eta pozik esan nuen baietz, baina gaixotu egin nintzen. Badut arantzatxo hori”. Hirugarren edizioaren aurkezpenean kantatu zuen Miren Amurizarekin, eta horrek lagundu omen zion “arantza kentzen”. Gaur egun “egun osoko kontua” da bertsolaritza Alcantarillarentzat: “Bertsularien Lagunak elkartean ari naiz irakasle, astelehenetik ostiralera ikastetxez ikastetxe ari naiz. Eta azkenaldian saio asko ditut, beraz, aste osoan darabilt bertsoa inguruan”. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2019an, eta urte berean jaso zuen Berritxu Saria. Plazatik Gaztetxera, Xenpelar, Mikel Laboa eta Osinalde sariak ere irabazi ditu.


130

17IRANTZU

IDOATE FUNOSAS Baionan sortu zen 2005ean, eta Hazparnen (Lapurdi) bizi da egun. Andoni Egañak txapelketak utzi zituen urtean, YouTube sortu zen urtean, edo Aupa Etxebeste! zinema aretoetara iritsi zen urtean.

erabakia, aurretik inertziaz ari nintzela uste dut”. Geroztik ari da bertso eskolan: “Orain arteko plaza gustukoenak eskolartekoak edo gazteen arteko saioak izan dira, orduan gozatu izan dut gehien, adin ingurukoekin. Entseatu nahiko nuke Ez da kasualitatea edo gisa horretako saioren bat, plaza mota hori ezagutzeko gogoa dudalako”. Bertsoak garaiaren arabera du lekua Idoateren bizitzan: “Denok bezala. Baina orokorrean aski leku handia du, nire egunen joan pertsonalean anitz ekarri izan dit bertsoak, barneko mugimenduetan. Plazan eta bertso eskolan garaiaren araberakoa da, baina presente badut”. 2022an Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen.

Zazpi urte ingururekin hasi zen bertsotan Idoate: “Ofizialki-edo behintzat bai, eskolan eta bertso eskolan orduan hasi nintzen, baina etxetik jasoa da bertsoa niretzat. Aita bertsotan ari zelako, ohitura nuen berarekin saioetara joateko, eta hala hurbildu nintzen mundu horretara. Hezkuntza arautuaren garaian hasi nintzen bertso eskolan, orduan hartu nuen bertsoari lotutako lehen 52


130

ERREPORTAJEA

Irantzu Idoate Funosas. (2005. Hazparne, Lapurdi)

Bertsolari bat: Miren Artetxe. Film bat: The Help. Liburu bat: Ez erran inori. Maddi Ane Txoperena. Abesti bat: Zure mina. Olaia Inziarte.

53


130

Maddi Agirre Epelde.

(2005. Hazparne, Lapurdi) Bertsolari bat: Sustrai Colina Film bat: Akelarre Liburu bat: Eraikuntzarako materialak. Eider Rodriguez Abesti bat: Ez geratu azalean. Merina Gris.

54


130

ERREPORTAJEA

18MADDI AGIRRE EPELDE

Gasteizen jaio zen Agirre, 2005ean. Neguko zirkua argitaratu zuen Harkaitz Canok urte hartan, Euskal Herriko Unibertsitateak 25 urte bete zituen eta Maddi Treku hil zen. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hasi zen bertsotan Agirre, hamar urterekin: “Bi bidetatik hurbildu nintzen bertsolaritzara. Batetik, gurasoek eman zuten nire izena bazkalorduan ikastolan Oier Arbinarekin bertso eskola egiteko, eta hamar neskako taldea hasi ginen. Bestetik, garai horretan hezkuntza arautuan ikasgai moduan genuen bertsolaritza bi astean behin. Biak uztartuz hurbildu nintzen bertsora”. Lokatz Loreak sormen taldekoek sortutako friki saioak aipatu ditu Agirrek: “Harry Potterri buruzko saioan kantatu nuen, iazko 55

abuztuan. Asko gustatzen zait gaia, eta halako gai bati buruz ahalik eta modurik arraroenean bertsotan egitea kontu polita izan zen. Non kantatu nahiko nukeen zaila zait esaten. Txapelketako saioek ematen didate atentzioa, baina batez ere publiko gaztea dutenak gustatzen zaizkit, komunikazioa errazagoa delako”. Nahi baino leku “gutxiago” du bertsoak gasteiztarraren bizitzan, batxilergoko bigarren mailak “asko estutu” duelako: “Ostiraletan bai, bertso eskolara joaten naiz, baina bestela, saioen araberako lekua du. Hori bai, aste barruan sarean asko jarraitzen dut bertsolaritza, eta nire buruan beti darabilkit bertsoa”. Arabako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2021ean eta 2022an, eta bi urteotan txapeldunorde izan zen Euskal Herriko eskolartekoan. 2023an Abra Saria irabazi zuen.


130

19MAITE

SARASOLA ISAZELAIA

Deustun (Bizkaia) jaio zen Sarasola, 2001ean. Jasone Osorok Jara argitaratu zuen urte hartan; Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribek; Eskuak/ Ukabilak diskoa, Berri Txarrak taldeak. Lehen Hezkuntzako seigarren mailan hasi zen bertsotan, Deustuko Ikastolan: “Familia euskaltzale eta kulturzale batetik nator, beraz, euskal sorkuntzak beti izan du lekua etxean. Hori ere izango zen bertsolaritzara hurbiltzeko arrazoia, baina zaletu-zaletu Ikastolan zaletu nintzen. Etxahun Lekuerekin ibili ginen hezkuntza arautuan, eta hor sortu zitzaidan bertso eskolara joateko motibazioa”. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan eman zuen izena Deustuko Elorri bertso eskolan, eta bertan jarraitzen du gaur egun ere: “Leku handia du bertsoak nire egunerokoan. Elorri bertso eskolan irakasle ere banabil; helduen eta gazteen taldearekin 56

aritzen naiz, eta umeen taldearen irakaslea ere banaiz. Hortik harago, aisialdian, saioetara joatea ere gustatzen zait”. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan bertso udalekuetara joan zen Sarasola: “Jende asko ezagutu nuen, gaur egun ere hurbil dudan jende asko, eta horrek ere eman zidan bertsotan jarraitzeko indarra”. Orain arte egindako plazen “oroitzapen ona” du, baina “aukeratzekotan”, Deustun egindako saioren bat edo bertso eskolakoek antolatutako Aferak saioetako bat aukeratuko luke: “Oso berezia da niretzat auzoan eta auzokoentzat kantatzea. Aurrera begira, amestea libre denez, esango dut nahi nukeela Bizkaiko final batean edo Euskal Herriko final batean kantatzea, baina hurbilago ikusten dudan errealitatean, udazkenean Bizkaiko Txapelketan kantatu nahi nuke, nahiz eta lehentasuna gozatzeari eman”. Bizkaiko Eskolarteko txapelduna izan zen 2019an, eta Euskal Herriko eskolartekoan kantatu zuen urte hartan.


130

ERREPORTAJEA

Maite Sarasola Isazelaia.

(2001. Deustu, Bizkaia)

Bertsolari bat: Oihana Bartra. Film bat: As Bestas. Liburu bat: Harizko zubiak. Jon Sarasua. Abesti bat: Litekeenarena. Ibil Bedi.

57


130

Hodei Munduate Etxeberria.

(2003. Zaldibia, Gipuzkoa) Bertsolari bat: Aitor Sarriegi. Film bat: Good Will Hunting. Liburu bat: Black is Beltza. Harkaitz Cano eta Fermin Muguruza. Abesti bat: Arnasa. Bake Faltsua.

58


130

ERREPORTAJEA

20HODEI

MUNDUATE ETXEBERRIA Zaldibian (Gipuzkoa) jaio zen Munduate, 2003an. Iban Mayok Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen urte berean, edo Amets Arzallusek Nafarroako txapela laugarrenez irabazi zuenean. Etxetik datorkio zaletasuna Munduateri: “Bertsolaritzarekin lehen kontaktua, uste dut, umetan izango nuela. Aitak jarritako bertso zaharrak gustatu, ikasi eta berriz kantatzen nituela dut gogoan. Nahiko erraz ikasten nituela gogoratzen dut”. Bertsotan Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan hasi zen, hamaika urterekin: “Zaldibiko bertso eskolan belaunaldi aldaketa izan zen, Aitor Irastorza zebilen irakasle, eta harekin hasi nintzen, inori ezer esan gabe”. Zaldibiko bertso eskolan “gustuko inguru bat” aurkitu zuen, eta “gustua hartu” zion bertsoari. Bilbo eta inguruetan bizi diren edo bertan ikasten ari diren bertsolarientzat sortutako 59

Bertso Erronda sariketa aukeratu du orain arte gehien gustatu zaion plaza moduan: “Bi urtez kantatu izan dut bertan, eta egia esan, eroso kantatu izan dut. Lagunarteko saioak dira, parrandarako giroa dutenak, eta gustura kantatuta, hori aukeratuko nuke”. Aurrera begira, nahiko luke Osinalde sariketan kantatzeko aukera izatea: “Gertuko sariketa dut, orain arte ez dut aukerarik izan, baina gustura kantatuko nuke”. Bertsozale “amorratutzat” du bere burua, eta inguruak laguntzen dio horri eusten: “Kuadrillan eta lagunartean bertsozale batzuk bagara, eta ohitura badugu bertso saioetara joateko. Bestela ere, parrandan-edo elkartutakoan bertsotan asko egiten dugu, eta bertsoa bada gure arteko hizketagaia”. Aste barruan “astean behin behintzat” Deustun elkartzen dira inguruan dabiltzan bertsolari batzuk, “pare bat orduz edo” bertso eskola egiteko, eta bestela ere “bertsoa oso presente” du egunerokoan: “Askotan darabilt bertsoa buruan, izan dakizkidanak errepikatuta edo nire buruarekin bertsotan arituta”.


130

21ANER

PERITZ MANTEROLA aurrera begira, nahiko nuke Izan Iñurri saioetan kantatzeko aukera izatea”. Plazan, orain, hilabetean saio “bat edo bi” egiten ari dela dio: “Beraz, ezer handirik ez. Astean zehar bertso eskolarik eta apenas ari naiz egiten orain. Baina lagun asko ekarri dizkit bertsoak, eta parranda edo planetan askotan elkartzen gara. Beraz, jarduna gorabeheratsuagoa izan arren, bertsoak eragin eta garrantzi handia du nigan”. Xenpelar saria irabazi zuen 2021ean, eta Lizardi saria 2022an. Aurrez, Gipuzkoako Eskolarteko txapela jantzitakoa ere bada. Haizea Arana, Oihana Arana eta Leire Vargasekin batera sortutako eRRe ikuskizunarekin ere dozenaka oholtzatan aritu da.

2002koa da Peritz, Zarautzen (Gipuzkoa) jaioa. Urte hartan, Igor Elortzak bigarrenez jantzi zuen Bizkaiko txapela, eta Amets Arzallusek hirugarrenez Nafarroakoa. Euzkitze, lehen baino gehiagotan da orain Aner Peritz. Aner Peritz edo Aner Euzkitze moduan aurkituko duzue karteletan. Etxean jaso zuen bertsozaletasuna, eta bertsotan hasi, etxean hasi zen: “Serioxeago hamahiru edo hamalau urterekin hasiko nintzen, bertso eskolan izena emandakoan”. Orain arteko plazetan, Señora sariketa aukeratuko luke, bat aukeratzekotan: “Eta 60


130

ERREPORTAJEA

Aner Peritz Manterola.

(2002. Zarautz, Gipuzkoa)

Bertsolari bat: Miren Artetxe. Film bat: Pretty Woman. Liburu bat: Poz aldrebesa. Juanjo Olasagarre. Abesti bat: Zebra. Anari.

61


130

Maddi Aiestaran Iparragirre .

(2001. Beasain, Gipuzkoa) Bertsolari bat: Nerea Ibarzabal. Film bat: Amama. Liburu bat: Arrain hezur bat eztarrian. Olatz Mitxelena. Abesti bat: Piromania. Anari.

62


130

ERREPORTAJEA

22MADDI

AIESTARAN IPARRAGIRRE Euzkitze, lehen baino gehiagotan da orain Kosta zaio orain arteko saiorik gustukoena aukeratzea: “Bat hartzekotan, 2021ean Jimmy Jazz aretoan antolatu genuen bertso saio musikatua aukeratuko nuke. Lagun talde bat bildu ginen eta gure neurriko saioa antolatu genuen. Indarra eman zidan momentuan, eta horregatik”. Gustatuko litzaioke bertso saio literarioren batean aritzea. Plazaren araberako martxan “gehiago edo gutxiago” aritzen da bertsotan: “Sariketarik edo saiorik ez badugu, aste batzuetan bertso eskolarik ere ez dugu egiten, eta izanez gero, geure buruari presio pixka bat egiten ahalegintzen gara. Hori bai, saiatzen naiz bertsoa buruan izaten, eta saioetara joaten”.

2001ean jaio zen Aiestaran, Itxaro Bordak %100 basque argitaratu zuen urtean, dorre bikiak eraitsi zituzten urtean, Moulin Rouge zinemetara iritsi zen urtean. Beasainen (Gipuzkoa) sortua, zortzi urterekin hasi zen bertso eskolan: “Adin horretan hasiko nintzen etxean nire kabuz bertsoak sortzen. Bertsozaleak ditut etxekoak, eta ia nahi gabe iritsi nintzen bertsora. Gerora, bertso eskolak eta bertsoari esker ezagututako jendeak animatu naute jarraitzera”. 63


130

23MIKEL

ETXEZARRETA LASA Olaberrian (Gipuzkoa) jaio zen Etxezarreta, 2003an. Bernardo Atxagak Soinujolearen semea argitaratu zuen urte hartan; Kolosala izango da, Joseba Sarrionandiak; eta Zaharregia, txikiegia agian diskoa, Kirmen Uribe idazleak eta Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariek.

nintzen berriro ere. Guraso bertsozaleak ditut, eta horrek eramango ninduen ni ere zaletzera. Horrez gain, lagun eta inguru oso bertsozalea ditut”. Orain arteko plazarik gustukoena Olaberrian bertan egiten duten bertso afari bat du Etxezarretak: “Ehun eta hogeita hamar lagun inguru elkartzen gara, gazteak eta helduak, birritan egin dugu orain arte, eta bietan aritu naiz oso gustura. Eta bat aukeratzekotan, Osinalde sariketako finaleko saioa aukeratuko nuke aurrera begira bertan kantatzeko, giroagatik”. Bertso eskolara behin edo birritan joaten da astean Etxezarreta.

Hamar urterekin hasi zen bertso eskolan, eta lehen aldi hartan hiru urtez aritu zen bertan: “Hamahiru urterekin beste kontu batzuei denbora gehiago eskaintzeko utzi nuen bertsoa, eta hamazazpirekin hasi 64


130

ERREPORTAJEA

Mikel Etxezarreta Lasa.

(2003. Olaberria, Gipuzkoa)

Bertsolari bat: Iker Zubeldia. Film bat: Irati. Liburu bat: Miñan. Amets Arzallus. Abesti bat: Tapatata. Gozategi.

65


130

Bittori Elizalde Soto.

(2003. Iruñea, Nafarroa)

Bertsolari bat: Julio Soto. Film bat, liburu bat: “Apenas dut denborarik…”. Abesti bat: Gozategiren edozein.

66


130

ERREPORTAJEA

24BITTORI ELIZALDE SOTO Iruñean jaio zen Elizalde, 2003an. Ahuntzaren urtea zen horoskopo txinatarrean, eta Ur gezaren urtea, Nazio Batuen Erakundearen egutegian. Bertsotan Lehen Hezkuntzako laugarren edo bosgarren mailan hasi zela oroitzen du: “Arrotxapeko bertso eskolan hasi nintzen. Gerora, eskolako euskara klaseetan bertsolaritza lantzen hasi ginen, eta horrek gehiago motibatu ninduen. Hala ere, eskolaz kanpoko eskola moduan hartu nuen”. Orain arte ez dituela plaza “asko” bizi izan dio Elizaldek, baina gustura hartu dituenen artean plazarik “informalenak” direla: “Erosoago sentitzen naiz, eta ez dut halako

presiorik sentitzen. Hala ere, Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bigarren gelditzeak aukera eman zidan Alaia Martin eta Julio Sotorekin kantatzeko, eta ilusio handia egin zidan saio horrek”. Aurrera begira, berriz, bertso otorduren bat hartuko luke gustura: “Nahi nuke txikitatik jarraitu ditudan bertsolariekin kantatzea nire lagunen aurrean”. Bertsoak “leku handia” du iruindarraren bizitzan, eta nahiz eta ez duen “nahi beste” bertso eskola egiten, “egunerokotasunean oso presente” duen zerbait da bertsoa: “Lagun asko eman dizkit bertsolaritzak, eta egunerokoan saiatzen naiz Bertsoa.eus erabiliz edo saioetara joanez bertsoa jarraitzen”. Nafarroako eskolarteko txapeldunorde izan zen 2020an, eta Bertx(h)ori sariketaren lehen edizioa irabazi zuen Aner Peritzekin batera. 67


130

25ANDONI REKONDO IZAGIRRE 1999an jaio zen Rekondo, Hernanin (Gipuzkoa). Urte hartan American Beauty filmak zortzi Oscar sari irabazi zituen, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa egin zen lehenengoz (Zarautz Jai Txiki taldeak irabazi zuen) eta urte amaieran hil zen Inazio Eizmendi Basarri. Zerrendako gainerako bertsolariak baino beranduago hasi zen bertsotan Rekondo: “2019 bukaeran hasi nintzen bertsotan, urrian edo azaroan. Hasieran, “kasualitatez”, inguruan tokatu zitzaiolako bertsoa “parrandan-eta”: “Gero hasi nintzen serioxeago, hasieran gaztetxeko bertso eskolan, eta ondoren Hernaniko bertso eskolan”. Hernaniko

gaztetxeko saioetan aritu izan da gustura orain arte, “otordu bueltako saioetan batez ere. Aurrera begira ia edozein saio hartuko nuke, ez gaude exijente jartzeko, baina saio mota bat hartzekotan kopla saio bat hartuko nuke”. Orain, astean bertso eskola bat egiten du gutxienez, eta horrez gain, “lagunartean asko” egiten omen dute bertsotan: “Joera dugu gure artean bertsotan egiteko, eta bestela, tarteka herrian edo inguruan kantatzen dugu bertso poteoetan, saiotxoetan edo ekitaldiei lotuta”. Lizardi sariketako finalera iritsi zen 2022an, eta aurretik, Tabernetako Bertso Txapelketa irabazi zuen Hernanin, 2020an. Kazetari moduan, Naiz Irratiko Kantatzera Noazu saioa gidatzen du Eli Pagolarekin batera. 68


130

ERREPORTAJEA

Andoni Rekondo Izagirre.

(1999. Hernani, Gipuzkoa) Bertsolari bat: Aitor Mendiluze Film bat: El pianista Liburu bat: Zozoak beleari. Andoni Egaña eta Jon Sarasua. Abesti bat: Xiberoots taldearen edozein.

69


ERREPORTAJEA

ARALARKO SANTUTEGIKO LAPURRETA

BEÑAT HACH EMBAREK

Lapurrak ez dira izan tarteka-marteka, izar uxoek zerua nola, gure lurrak zeharkatu dituzten ez-ohiko gaizkileak. Gerrak eta gerra ondorengo testuinguruak orube ezin hobea sortzen dute lapurretarako, eta gehien dutenei aberastasunak kentzeko gogoak pertsona blaitzen du, goizeko lanbroak larreak blaitzen dituen gisan. Lapurreta langile askoren ofizioetariko bat zen, ez besterik. Beharrak bultzatuta iritsi zen behinola gazte kuadrilla bat Aralarko San Migel santutegira, 1797an, eta ez otoitz egiteko asmoz, preziso. Han gertatu zenari bertsoak jarri zizkioten, eta gaur, zorionez, haien berri daukagu, Aita Donostiari abestu zizkiotelako Erratzuko Andresek eta Berueteko Sabinak.


130

71


130

Artxueta mendi magaleko larre eta basoak otoitzerako eta bestelako praktika erlijiosoetarako tokia izan ziren egun zutik dagoen santutegia eraiki aitzin. Tenpluari buruzko lehen aipamena XI. mendekoa da, baina gutxienez bi mende lehenago gurtzarako erabiltzen zen beste eraikin baten arrastoak topatu dira, karolingiar estilokoa. Horretaz gain, Aralarko beste hamaika txokotan bezala, inguru hau ere trikuharriz josia dago. Kondairak dio San Migel zerutik jauzi zela kazkabarra balitz bezala Goñiko Teodosiori laguntzeko, eta zirti-zarta akabatu zuela herensuge bat. Xede politiko, kultural edo erlijioso erabatekoa duen kontakizuna da, garaiko abagunean aingeru zerutiar bat jartzen duelako herensuge bat (Sugaar, edo kristautasunaren aurretik zeuden sinesmenak) akabatzen. Egungo santutegian balio historiko eta artistiko handiko piezak daude, ezagunenak erretaula esmaltatua eta Aralarko San Migelen irudia. San Migelen irudia urtero ateratzen dute santutegitik Pazko Egunez, eta Nafarroa osoko hirurehun herri baino gehiagotara eramaten dute. Gainontzeko egunetan santutegian izaten dute. 1756. urtean zaharberritu zuten Juan Lorenzo Irigoienen eskutik: zilarrezko kapa bat jarri zioten, eta jatorrizko irudiak halakoak izango zituela pentsatuz hegoak, besoak eta gurutzea ere berriztatu zituzten. Latan kokatutako gurutze bat ere jarri zitzaion, Lignum Crucisaren puskekin. Lignum Crucis (latinez, «gurutzeko zura») kristautasunaren erlikia bat da, erromatarrek Nazareteko Jesus gurutziltzatzeko erabilitako gurutzearen ezpal edo zati benetakoak izendatzen dituena. Idatzita utzi dutenaren arabera, hiru aldiz saiatu dira obra hau lapurtzen. Lehena 1620an, santutegiko abadea On Migel Leitza zenean. Lapurrak geldirik, mugitu ezinda gel72

ditu zirela dio kondairak… miraria! Bigarrena 1687an. Manuel Gonzalezek eta Juan Jauregik irudia lapurtu eta burua santutegitik gertu bota zuten, ez baitzegoen zilarrez estalia. Gonzalez heldua zen, eta Jauregi adingabea, eta Tomas Burgi fraideak idatzita utzi zuenez, ez ziren nafarrak. Bietako bat, gutxienez (Gonzalez), urkatua izan zen, eta hori dela-eta errezatzen dute oraindik ere errespontsua Takoneran, irudia Iruñera eramaten dutenean. Eskuak moztu zizkioten, eta San Migeleko santutegi kanpoan zintzilikatu. Jauregiren inguruan gauzak ez daude hain garbi: batzuek diote urkatua izan zela, beste batzuek bizi osoko espetxe zigorra jaso zuela. Hirugarren lapurreta, sonatuena eta orrialde hauetan hizpide duguna, XVIII. mende amaierakoa da.

Ikazkin faltsuak

1797ko maiatzaren 11ko arratsean 8-9 gizon iritsi ziren San Migeleko santutegira, eta Pedro Dorregarairen zerbitzura lanean zebiltzan ikazkinak zirela esan zuten. Dorregarai gizon aski ezaguna zen inguruan, eta bere izena aipatuta ate guztiak ireki zizkieten. Sukaldean majo jan eta handik tarte batera gaua bertan pasatzeko eskaera egin zieten elizgizonei, eta noski, baiezkoa jaso zuten bueltan. Mutilak armatuta zihoazen, eta ez zitzaien batere kostatu monasterioaren erabateko kontrola hartzea. Bertan zeuden txakurrak aizkoraz akabatu zituzten. Badirudi taldea Bidarrain (Nafarroa Beherea) antolatua zela, eta honakoak zirela ekintzan parte hartu zutenak: - Pedro Bidarrai, taldeburua, Bidarraiko Arlepoa etxekoa, Arlepo izenez ezaguna.. - Pedro Andikol, Luzaiden sortua eta Luhuson bizi zena. Taldeko helduena. - Sebastian Noblia, Bidarraiko Txotxasuania etxekoa, eta bertako alkatearen semea. - Juanes eta Martin Etxeberria anaiak, Bidarraiko Bordaberri etxekoak.


130

Arg: Hamaikamendi

ERREPORTAJEA

San Migelen irudia urtero ateratzen dute santutegitik Pazko Egunez, eta Nafarroa osoko hirurehun herri baino gehiagotara eramaten dute.

73


130

Bidarrai (2011)

- Juan Lapurtxipi, Bidarraiko Nikolasena etxekoa. - Domingo Abanz, Ezpeletakoa. - Pedro Gameto, Makeakoa. - Pedro Dibar, Luhusokoa. Bidarraitarrak herri kanpoaldean dagoen Joanikotenia etxean elkartu ziren, eta Erratzuko (Nafarroa) Buzinaga bordan batu zitzaizkien gainontzeko taldekideak. Batzuk objektu pertsonalak kendu zizkieten, beste batzuk janaria, eta noski, azkenengoek santutegiko altxorrak: kalizak, patenak, gurutzeak, lanparak… eta, bistan dena, goiaingeruaren irudia. Erlikia, errazago garraiatu eta saltzeko, zatikatu egin zuten, eta jakina da hegoak kentzea lortu ez zuten arren burua eta gurutzea separatu zituztela. Lapurrek ez zituzten fundamentu handiz lotu santutegian zeudenak, eta ospa 74

egin eta berehala apaiz gazteena ziztu bizian zihoan korrika Huarteko alkateari gertatutakoaren berri ematera. Erakunde ugari jarri ziren elkarlanean, eta, bertsoetan esaten denaren arabera, Larraul bailarako 300 gizonezko abiatu ziren lapurren atzetik (oso posible da bertsoak idatzi zituenak zifra hori puztu izana). Arrastoa Baztan aldean topatu zuten, mugarantz: Belateko portua, Berdarizko lepoa, Aldudeko bidea… Orduko artzain baten lekukotasuna jaso zuen Justiziak: lapurrak ikusi zituela atseden hartzen ari ziren une batean, santutegian bertan ebatsitako ogia eta lukainkak jateko asmoz, baina berehala mugitu zutela ipurdia, ederki baitzekitan armadun ugari zihoala haien urratsei segika. Une batean lapurretako batek honakoa esan omen zuen: “Deabruniac, igugiritezte laster” (“deabruak, mugi zaitezte laster”, Florencio Idoateren arabera).


130

ERREPORTAJEA

Almandoz (Nafarroa) igaro ondoren, pilatutako altxorrak banatu zituen taldeak, eta, auto judizial batzuetan agertzen denaren arabera, Etxeberri anaietako bat bertan hil zuten ez zegoelako ados banaketa sistemarekin. Mugan taldea bitan banatu zen: bidarraitarrak (Noblia ezik) batetik, eta gainotzekoak bestetik. Noblia, Andikol, Abanz, Dibar, eta Gameto Aldudetik gertu zegoen baso batera iritsi ziren, eta goseak eta poltsikuetan zeukaten urreak axolagabekeria potolo bat egitera bultzatu zituen: Aldudera jaitsi ziren janari bila. Noblia geratu omen zen zorroak zaintzen, eta besteak herriko Bal d´Erro ostatua hurbildu ziren (gaur egun oraindik ere etxeko atearen gainean irakurri daiteke harrian zizelkatua Etxe hau Bal d´Errorena da. 1753 urtea). Laukotea leher eginda zegoen azken hiru egunetako martxarengatik, eta gehienetan gure ahuleziak gu baino indartsuagoak direnez, basoan hotza pasatzen ari zen Noblia koitaduaz ahaztu eta majo-majo afaltzeari ekin zioten. Amaieran ostatuan lo egiteko tokia eskatu eta bertan geratu ziren, ohean goxo (Noblia? Ze Noblia?). Lau gizonen erosahalmena susmagarria egin zitzaion bertan zegoen norbaiti, eta Aldudeko alkatearengana jo zuen. Alkateak mezulari bat bidali zuen Berderizeko mendi lepora, Elizondoko errejidorearekin, Elizetxerekin, kontaktatzeko asmoz. Amarauna josten ari zen lozorroan zeuden eulien gainean… Ordu gutxiren buruan bertan zen Elizetxe, eta laurak atxilotu zituen. Nobliak, guzti honen berri izan gabe, eta adiskideak hainbeste tardatzen ari zirela ikusita, Aldudera jaistea erabaki zuen, eta bera ere bertan harrapatu zuten. Baina San Migelen irudia eta beste hainbat harribitxi Arleporen eskuetan zeuden oraindik. Garaiko kalkulu baten 75

arabera San Migelen irudiak 3.000 erreal balio zituen, eta finetan finenak ziren lau libra eta erdi zilar zeuzkan. Dena den, ez zen piezaren balio ekonomikoa On Pascual Rodriguez de Arellanori, Nafarroako Gorte Errealeko Alkate Dekanoari, loa kentzen ziona. Frantzia fedegabeek eta iraultzaileek hauspotutako erokeria batean murgildurik zen, Espainia katoliko eta zintzoa mehatxatuz, eta Nafarroak, mugaren zaindariak, behar zuen azkenengo gauza bere morala hondoratuko zuen albistea jasotzea zen: San Migelen irudia, Mikel gurea, Nafarroaren defendatzailea, Jesukristo gurutziltzatu zuten gurutzeko egiazko zatiak zeuzkana… lapurtua eta desagerrarazia. Afera ez zen, beraz, lapurreta sinple batena.


130

San Migelen irudiari arrastoa jarraitu ahal izateko agenteek Noblia erabili zuten, baita bere aita ere, Bidarraiko alkatea, San Migelen irudia berreskuratuz gero ez zela exekutatua izango aginduta. Alduden adiskideak Nobliaz ahaztu ziren, bai, baina okerragoa izan Nobliarengandik bueltan jaso zutena: traizioa. Hainbat tirabiren ondoren erlikia Urbakura erreka eta Sumutsuko borda inguruan agertu zen, Erratzun, Bidarraiko alkate jaunak mugitu beharreko hariak mugitu zituen seinale. Inork bere golkoari galdetuko balio ea zergatik sartu zen halako lokatzetan alkate baten semea… bada ez zelako etxeko maiorazgoa, eta bizitza bere kontura atera behar izan zuelako. Bitxia zen lapurren artean maiorazgoren bat topatzea.

Sebastian Noblia, arestian aipatu gisan, urkamenditik libratu zen, baina espetxean galdu zuen bizia. Dibarrek 17 urte baino gutxiago zeuzkan, eta Cadizeko kartzelara bidali zuten. Abanz, Gameto eta Andikol heriotzera kondenatu zituzten 1799ko azaroan. Desesperatuta egoteak ekintza desesperatu bat egitera bultzatu zituen kondenatuak: 1800eko maiatzean, Iruñeko kartzelan, elizako kaliza eta ostiak hartu eta gotzaina (On Lorenzo Igual de Soria) bertaratzeko exijitu zuten. Gotzaina hurbildu zen, baina aurretik bidali zituen bi apaiz, itzultzaile lanak egitera, gatibuak euskaldun elebakarrak baitziren. Azkenean, elikagai sakratuak itzultzearen truke, Elizak fede ziurtagiri bat egin zien beren bizitzak salbatzen saiatzeko (acogerse a sagrado). Haien eskaerak ez zuen ibilbide luzerik izan, ordea, eta urte bereko maiatzaren 27an exekutatu zituzten. Dibar exekuzioak ikustera behartu zuten, burdinezko uztai bat lepoan jarrita eta zaldi baten gainean. Bere adiskideen azken oturuntzan ere parte hartu omen zuen (ardo mindua eta bizkotxoa). Hilotzak mutilatu egin zituzten, eta lapurren eskuak santutegi kanpoan jarri. Dibarrek Cadizeko espetxetik ihes egitea lortu zuen Trafalgarreko batailan zehar, baina berriz atxiki eta kondenatu zuten. Arlepo 1811n epaitu zuten frantsesek, eta Nafarroako Justiziak erreklamatu egin zuen.

Frantzia fedegabeek eta iraultzaileek hauspotutako erokeria batean murgildurik zen, Espainia katoliko eta zintzoa mehatxatuz, eta Nafarroak, mugaren zaindariak, behar zuen San Migelen bertsoak nua azkenengo gauza bere kantatzera morala hondoratuko zuen Historiak kondairari utzi zion tokia, eta, albistea jasotzea zen… Afera hitzetik hortzera eta belaunaldiz belaunaldi abestu diren bertsoetan, mitoek izan zuten ez zen, beraz, lapurreta pisua: lapurrek ezin izan zutela muga pasatu, sinple batena. edo haizete batek orbela mugitu eta hantxe agertu zela irudia… Aita Donostiak honako aldaera jaso zuen Erratzun 1912ko uztailaren 24an, Andres Jaimerenaren ahotik. 76


130

ERREPORTAJEA

Dibar exekuzioak ikustera behartu zuten, burdinezko uztai bat lepoan jarrita eta zaldi baten gainean. Hilotzak mutilatu egin zituzten, eta lapurren eskuak santutegi kanpoan jarri.

77


130

San Migelen bertsoak nua kantatzera, aditu nai duenik iñor balín bada. Berri txarrak dabiltze munduan barrena, notizioso geyenak izanen al gara Aingerua lapurrak eremana dela.

Rodríguez Alkatiak San Migel opatu, belauniko yarririk bertan adoratu, berak gaitxala bada ongi faboratu; bizi modu bat ona mundura logratu, azkenian zeruetako gloriaz pagatu.

San Migela yuan eta ladronaren biotza (itzak?) «Atariok edekitzen etziaudek errezak, burniak kituk eta ez agiz beratzak». Batek ez erran biar: «langai on utzak bertan ez gaitxan artu geren eriotzak».

Frantzian mugako paraje batian, San Migel opa tugu arrian ertian, arrepatu dugunian konsola gaitzian ………………………………………….. ………………………………………….

San Migela yuan eta ladronaren pregunta: Ogiakin arnua eskatu omen dute, orduko eginik zauden elkarrekin yunta, «Orai para detxagun eskuetan lotuta, guazin Franziara San Migel artuta».

Santura yuan zen yende guzia, sokarekin loturik lapurrenzia. Nonbait ageri dituk zuen maliziak progatzeraz geroztik zer den merezia, San Migelgo muñuan kentzeko bizia.

San Migelen lenengo eldu zitzayona bakarrik balabilke ura zer piona, (peona?) etorri lakioke egunen bat ona, akziyua egina damuko zayona, projimuari Jauna usatzen zayona.

Azkeneko bertsoa eskatzen Migeli, bitertekuan gerta dakigulaik guri, biar ezten itzen bat on batzait neri, eztakiten bezala aplitzen (aplikatzen) ongi, barkatu, Aingerua, bakarrik neri. Aita Donostiak beste aldaera bat ere jaso zuen, non bai melodia eta bai bertso batzuk ezberdinak diren. Berueteko (Nafarroa) Sabina Oiartzunek zekizkien bertso hauek, eta herriko Nikolas Buldain apaizak jaso zituen ondoren Aita Donostiari pasatzeko, 1945eko otsailaren 25ean.

Iruetan egun gizon geyeguak gañetik billa atera dira Larraungo balletik, borondate onian guziok gogotik or ibilli girade mendi oyetatik, San Migel Aingerua zure ondoretik. Iruñeko korteko Alkate Rodríguez, barka bezares baño bertzu au adi bez, bera portatu zaigu aditu dugunez, Frantziara yuan da San Migelen galdez, Aingeru ederrena opatu al balez.

78


130

ERREPORTAJEA

79


130

ARALARKO MIGEL SANTUAREN BERSUAK

Iru egunen bat gizon—geigoak gañetik mile atera dira—Larrungo balletik; borondate aundian—ni beintzat gogotik, or ibili gerade—mendi oietatik Migel, zure deiada—orain montañetik.

San Migelen bersoak—noa kantatzera; aditu nai duenik—iñor baldin bada; berri txarrak dabiltza —mundutik barrena, notezioso nasiak—geienak al dira Aingerua lapurrak—eramana dala.

Endemas Imoz Larraun—gero Saganetik zeren falta bai zaigu—guzion erditik gu amparatutzeko— paraje aunditik nork guardatuko gaitu—Aralar menditik.

Maiatzeko ilaren—amaikagarrena San Migelen lapurrak—sartu ziradena; bai ta ere arrobatu—berak nai zutena; Azkeneko Erlikide (4)—aingeruarena orrek ematen digu—biotzean pena.

Ez balirade sartu—San Migelgo kapillen Jendeak orrenbiste—ez zuen jakiñen; ez dakit ziertorik—kanpoan dabillen ladron gaiztoen lanak—ara nola diren.

San Migela joan da—lenengo pregunta: Ogi ta ardoa—eskatu digute, oriek egan (edan) eta—egin dute junte; «Orain para ditzagun—sokakin lotute, goazen Franziera—San Migel artu-te».

BIS, (bertso beraren beste bertsio bat) Ez balirade sartu—San Migelgo kapillen jendeak orrenbeste—ez zuen jakiñen; ez dakit ziertorik—kanpoan dabillen Aralarko mendien—dago an kapillen, espiritu purua—beñ ê(ere) ezta illen.

San Migeli lenengo—eldu zitzaiona bakarrik balebilke—ure zer peona; etorri lioke—egun bat ona, azio on egiña—damuko zaiona, projimo lege jaunaz—usa dezaiona.

Zure templo santua—Aralar mendian lutoz janzirik dago—tristeza aundian; ez da konsolorik—oraingo aldian ez bazaigu itzultzen—curegana Migel. (guregana).

Projimoak bezela—esanen diet nik zer modutan libratu—trantze orretatik; deskuidorikan gabe—mundu onetatik eska zaiok Migeli—biotzez gogotik berak barkazioa—alkantzuko dik.

Nora zoaz Migel—Aingeru ederra? Pena aundiz beterik—gu arkitzen gera; ez tirudi montañek—lenengoa dela, adizazu, Migel—emengo negarra zu ez pa zera izultzen—gu galduak gera.

Aditu nuenian—ostu dute San Migel nere lagunei itz bat—bela esan nien: «Naiz dala Frantzian ta—igual Españian baldin bada ere—leku estalian begira milagroren bat—gerta ez darien».

80


130

ERREPORTAJEA

Nora zoaz, Migel—Aingeru Santua, zeruetan zerok—asentatua; denboraz emanen ditik — ark bere kontuek; Migelek pisatuko ditik—bere pekatuak, lana egongo duk an—ezin ukatua.

Iruñeko Korteko—Alkate Rodríguez barka dezaiek baño—berso au ai (adi) bez. Berori portatu da—aditu dedanez, Franzira joan eta—San Migelen aidez Aingeru eder ori—bilatu al bez.

San Migel Aingeruak—Goizuetan bizita, Naparroan gelditu da—zerutik jetxi da; konsolatu egiten naiz—esaten asi ta bere plan ederrakua—ala ikusi ta, eldu zela usten nuen—zeruko musika.

Franzira joan eta—San Migel upatu, belauniko jarririk—bertan adoratu; berak gaitzala bada—arren amparatu bizi modu onen bat—mundurako logratu, ta gero zeruetako—gloriaz gozatu.

San Migel Aingerua—burua berriturik Nor ez da espantatzen—ori aditurik Aingerua izanik—ain fideletatik zerutik jetxi zana—mundura deiturik, emen darabilgu—despreziaturik.

81


Lapurtarren deportazioa

Lapur, gaizkile, fedegabe… Zertzuk ez zituzten entzungo gatibu izan zirenek. Zinez uste dut, hasieran esan bezala, mutil horietako asko nekazariak, abeltzainak, zapatagileak, basomutilak, ikazkinak, arrantzaleak, larrugileak, artzainak, arotzak… zirela, eta testuinguruak hala behartuta, lapurtzen hasi zirela, eta ez zeregin esklusibo bezala, gainera, baizik eta urteko sasoi jakin batean. Ez hori bakarrik, ez zieten haien egoera berean zeuden bizilagunei lapurtzen gehienetan, baizik eta erromesei, merkatariei, aberatsei eta boteretsuei, eta kasu zehatz honetan, Elizari. Horregatik uste dut San Migelgo santutegira joan zen ikazkin faltsu taldea ulertzeko ezinbestekoa dela 1797ko lapurretaren aurretik jazotako zenbait gertaera historiko azaltzea. 1789ko Frantziako Iraultzak majo inarrosi zituen bazterrak, eta besteak beste, Ipar Euskal Herriaren patua aldatu zuen. Boterera heldu berri zen frantziar gobernuak hamaika birmoldaketa egin zituen lurralde antolamenduan, eta 1790 bukaera aldean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Biarnorekin kateatu zituzten, Départment des Basses-Pyrenées delakoaren txapelpean. 1793ko martxoaren 7an Frantziako Errepublikak gerra deklaratu zion Espainiako Erresumari, eta Euskal Herria bi erraldoien arteko gatazkan harrapatuta gelditu zen. Bi armadek hiriak suntsitu, elikagaiak ebatsi, jendea erail eta ehunka gazte igorri zituzten hiltzera eta erailtzera. 1794an, Konbentzio Gerra garaian, Mendebaldeko Pirinioetako Armada antolatu berriak Lapurdiren kontrola hartu zuen. Tartean zebilen Jean-Martin Mundutegi, Donibane Lohizune aldean biltzen ziren Chauvin-Dragoneko (iraultzaile frantsesek Donibane Lohizuneri ezarri zioten izen berria) gainontzeko iraultzaileekin batera. 82

Jean-Martin Mundutegi Berthonet 1748an sortu zen Uztaritzen. Aita ainhoarra zen, Busunabaita etxekoa (orain Hodienea deitua). Ama, berriz, uztariztarra. Negozio kontuetara dedikatzen ziren, eta Jean-Martin Mundutegi antzeko zereginetan aritu zen luzaz. Iraultzaren aldekoa agertu zenez, herriko prokuradore izendatu zuten. Hilketa eta sarraski ikaragarrien arduradunetako bat izan zen Konbentzio Gerraren testuinguruan. Frantziako Iraultzak Ipar Euskal Herriko foru, lege, usadio eta libertate ugari ezabatu zituen. Lapurtarren gehiengoak gogoz kontra hartu zituen neurri berriak: aginduak, zergak, gehiegikeria militarrak, erlijioaren aurkako legeak, euskararen eta euskal kulturaren kontrako neurriak... Herri askotako gazteek desertatu eta Bortziri eta Baztanera mendiz ospa egiten zutela argudiatuta, 1794ko martxoa eta urria bitartean, Sara, Itsasu, Senpere, Zuraide, Azkaine, Ainhoa, Biriatu, Luhuso, Larresoro, Kanbo, Ezpeleta, Makea, Lekorne eta beste zenbait herritako biztanleen bortxazko deportazioa agindu zuten, Landetara eta baita urrunagora ere. 3.000 lagun baino gehiago atera zituzten euren etxeetatik, eta horietarik 1.600 inguru hil egin ziren deportazioaren baldintza gordinengatik. Bitartean, herri horietan guztietan iraultzaileek sekulako lapurreta eta suntsiketak egin zituzten, eta bizirik itzuli zirenek ez zituzten ez haien etxeak ez eta haien herriak utzi zituztenean bezala topatu. Garai hartakoa da Maialen Larralde saratarraren kasua ere. Euskal Herrian eta Pirinioetan borrokatzen ari ziren Frantziaren eta Espainiaren arteko gerran armadari desertzioa bultzatzea egotzita hil zuten. Saran jaioa, 35 urte zituen preso hartu zutenean eta Beran ari zen lanean irule gisa. Gillotinaz burua moztuta hil zuten Donibane Lohizunen, 1794ko irailaren 19an, arratsaldeko 5etan.

Iruñeko kartzela, 1909an, eraitsia izan aurretik. Arg: Pamplona Historica

130


130

Deportazioak eragin gogorra izan zuen Lapurdiko ekonomian, euskaltasunean eta bizikidetzan, eta gazte lapurtar ugarik Ameriketara jo zuen. Jean-Martin Mundutegi izan zen deportazio agiria izenpetu zuen agintarietako bat. Bi urte geroago, 1796ko martxoaren 16ko gauean, talde handi bat Mundutegiren Uztaritzeko etxera agertu zen, eta atea kolpeka bota. Denen artean jipoitu eta labankatu egin zuten, eta, amaitzeko, burua txikitu zioten. 2019ko udan Zuberoako Pagola herria arduratu zen Domingo Garat pastorala eskaintzeaz, Frantxoa Casetek idatzia eta Jean-Fabien Lexardoik zuzendua. Emankizunaren zati batean Mundutegiren heriotzaz mintzo dira: Mundutegi Saran deportazioen ondorioz jaberik gabe gelditu diren lur eta etxaldeak bere egin nahian dabil, eta herritar talde 83


130

Lurbinttoko ohoinak komikiko irudia, herritarrak Mundutegiren etxean. Marrazkia. Adur Larrea

batek (tartean Domingo Garat) Mundutegi bere etxetik atera eta hil egiten du. -Mundutegi. 161. bertseta: Herritarrak hor ez direno, ontsa balia dezagün hontarzünak pikarraitüz, etxe güziak suntsituz. // 162. bertseta: Üztaritze herriari, izena diogü kanbiatüko, “Marat sur Nive” deitüra, aitzinara erabiliko. // -Domingo Garat. 163. bertseta: Hor hiza traidorea, saldü dük gure Herria. Holako lan zikin hori, hire gain dük ezarria. -Herritar bat. 164. bertseta: Heltü gosea bezala, nahi izan dük baliatü, ohoiner egiten dena, hiri gük eginen deagü. -Domingo Garat. 165. bertseta: Orai hor da tenorea, traidoren erabakia, herrietan ebatsiak, zale gibel ützültzia. 166. bertseta: Anaiak hola tratatüz, ez düzüe ahalkerik. Zorren egün pakatzea, züentako düzü jinik. San Migelgo santutegira azaldu ziren mutil gazteak gorriak eta bi ikusi zituzten herrietakoak ziren. Zer ez zuten sufrituko haien azaletan? 3.000 deportatu horien

84

artean ote zeuden batzuk? Haien senideak gosearen, hotzaren, gaixotasunen edo burdinaren pean hiltzen ikusi ote zituzten? Jaio eta hazi ziren etxea Mundutegi bezalako norbaiten esku geratu ote zen? Haietako batek txikitu ote zion burua Mundutegiri? Batek daki, haien berri epaitu zituztenen eskutik baitakigu.

Iturriak

- Bandoleros vascos, David Zapirain Karrika (2006, Ttarttalo) - Obras completas del P.Donostia. Editorial La Gran Encilopedia Vasca (Bilbo, 1983) - Lurbinttoko Ohoinak, Adur Larrea (2022, ELKAR) - Jean-Martin Mundutegi, Iraultzaren borrero gupidagabea. Joseba Aurkenerena (2022, ZuZeu) - Maialen Larralde, Wikipedia. - Las tres manos del monte Aralar. El robo que conmocionó Nabarra en 1797. Daniel Bidaurreta (Ulzama Ediciones, 2018)


130

IRITZIA

85


130

ZORTZIKO HANDIA BERTSO BERRIAK ANARI (ETA AMARI) Aitzol Barandiaran

Doinua: Pizti arrunten modura Argazki batek asteon, eztabaida oso sakon bat piztu ta nik hari heltzea pentsatu, hara non. Dena poz, dena zorion… ba, barka Ana Obregon; baina nik ere barruak hustu gabe ezin egon. Zaituzte harrapatu han ospitale pribatuan, mina antzeztuz, irria ezin diximulatuan. Amets amerikartuan aritu zara tratuan, bizitzak merke eros daitezkeen supermerkatuan.

Lehen haurrak betiko eran zikoinak Paristik hegan zekartzan baina putreak adi zeuden altueran. Orain turistek primeran xanpain kopatxo bat edan eta souvenir gisa umeak dauzkate nahieran.

Han hau legala izaki ahots eta erabaki ostu diozu zaurgarria den emakume bati. Altruismoa aitzaki darabilzun arren, baiki, esplotazio deitzen zaiola edozeinek daki.

Gustu asko dira gastu (ez bazara aberastu) zuk berriz ama izatera nahi zenuen jolastu. Nahiz ta legeak sahiestu eta Miamin babestu, desirak eta eskubideak ezin dira nahastu.

Iragana da beldarra eta heltzean biharra, izango duzu tximeletari erantzun beharra. Ez ahaztu, lagun zaharra: maitasunaren indarra da alokatu edo erosi ezin den bakarra. Berandu, baina azkenean

Erditze eta sufrimendu zilborrestea zimendu mozte-unea nahita ere ezin dut burutik kendu; jaio eta besterendu, biak betiko aldendu; krudelkeri hau noren ametsak justifikatzen du? Ama -benetako amaaurre-atze, karga bana: alokairuko sabela eta, bizkarrean zama. Galdetzen al duzu, Ana? Andre gajo bat zugana diruagatik ez baldin bada zerk ote darama?

86


130

NEGUTIK

Haize Lekuona

Doinua: Egunsenti batean Bidaiatzen hasi naiz Nire buruan barna Argi izpi bat xerkatuz Zorion aztarna Bakarrik topatu dut Nire barne zama Guztia arintzeko Izango dut lana Bidean antzinatuz Tristurak narama Helmuga non ote da? Falta zait andana. Hobe begiak itxi Ta itzuli neugana Baina iluntasuna Da ikusten dudana

ZORTZIKO HANDIA

Barearen ostean Badator galerna Espero ekaitz horrek Baretzea sena Ez baitakit oraino Ni naizen problema Mirailak erantzutea Da dudan onena Harek erakutsi dit Ariman eskema Ta argiki esan dit “Ikusi zarena” Azala erakutsiz, Kukutuz barrena Isladak ez dit uzten Ikusten naizena

Nola maita dezake Nork bere kaosa? Nor da gai entzuteko Ixil den ahotsa? Nork ez du inoiz pasa Beldur edo lotsa Beharko lukenean Berez harek goza? Irrifar egitera Egiten naiz bortsa Baina nola bihurtzen Da tristura poza? Noiz joango da hemendik Nire negu hotza? Eguzki eskean dut jadanik bihotza

87


130

AHO BIKO AIZTOA Manex Agirre

Teloia gora. Eszenatokia ilunpean dago. Bi pantaila piztuko dira bat-batean. Pantaila bakoitzean, aho baten lehen planoa ikus daiteke. Gaizki egindako bizarra lerratzen zaio okotzerantz ezkerreko ahoari; ezpain haragitsu parea ditu eskuinekoak. Gaizki egindako bizarra duen ahoa (GEB, hemendik aurrera) hizketan hasi da. GEB. Zer pentsatua eman dit. Antton Lukuri entzun diot, Sakoneta podcast-saioetako batean, Kepa Matxaini zera kontatzen: Xalbadorrek Gipuzkoa behar izan zuela. Ezpain haragitsu paredun ahoa (EHP, hemendik aurrera) zabaldu egin da, bokal borobil baten forman. EHP. Oh! GEB. Horixe. “Behar”. Bere gertuko ingurunean ez zuela aurkitzen bertsotan egiteko bere modua behar bezala jasoko zuenik, eta Gipuzkoan, besteak beste, Basarriren bertso-moldea eta txapelketen eskakizunak

entzuleria moldatzen hasi zirenean, topatu zuela bere merkatu-nitxoa. EHP. Uau. Zer pentsatua eman dizu, zer, eta aste honetan. Kasualitatea. Zer, eta mundu guztia kontra duen baina mundu (ia) guztiak bizirik mantentzen duten sare sozial horretan intelektual banderizoen gerra berria piztu den astean, hain justu ere aipatu berri duzun lurralde historikoaren zentrotasunaren harira. GEB. Hara bestea. Zer uste duzu, bada? Jolas parkean umeei begira nagoen bitartean, besterik gabe, hausnarraldian sartzen naizela? Deus ex machina baten modura etortzen zaizkidala pentsamendu goi-arnasadunak? Ni, nire garaiko pentsalari bat naiz: oinarri baten gainean hitz egiten dut. EHP. Ondo ezagutzen dugu elkar: aspalditik jabetu behar zenuen oportunista samarra zarela. GEB. Oh! EHP. Bada, okasioak aginduta ideiak txirikordatzen ari zarenez, to: Uztapidek, Araba behar izan zuen. GEB. Joino. Zein da oportunista orain? EHP. Ixo. Harritzen nau hori ez jakiteak. Uztapidek “Lengo egunak gogoan” memoria-liburuan kontatzen du: Zurbaora bidali zuten

88

hamasei urterekin, morroi. Tira, morroi… eta gaztelania ikastera. Gaztelaniarena ez zen zeharkako kontua izan, gainera: helburu bat izan zen. Uztapide horretara ere joan zen. GEB. Tira, konforme. Baina orain ez zaitez etorri, ohi duzun bezala, bi kontu horiek lotu ondoren ateratako sasiondorioren batekin. EHP. Oh! GEB. Kaka zaharra. Hau aurrikusi egin behar nuen. EHP. Irudipena daukat, lehen aipatutako txioherriko eztabaidaren harira, bi kontu horiekin bazka ematen ari garela zentroa eta periferia modu mailakatuan erabiltzen dituztenei. Tira, modu mailakatuan erabiltzen dituzten batzuei: alegia, beren burua zentroan kokatzen dutenei. Ikuspegi horretatik, Xalbadorrek Gipuzkoa behar izateko arrazoia eta Uztapidek Araba behar izateko arrazoia, erdigunetik ikusita, aizto berberaren aho bi dira. Bata, onuragarria, bigarrena, kaltegarria. Aldiz, periferiatik begira dagoenari, esango nuke baliagarriak iruditzen zaizkiola bi ahoak: ebaki beharreko okela-zatia ondo aukeratzea da kontua. GEB. Pfffffff. EHP. Beraz, esadazu: zer da arriskutsuagoa, gauzak modu mailakatuan zentrotik ikustea, ala periferiatik


130

ikustea? Ikuskera bat gainditu behar izanez gero, zein da gainditu behar dena? GEB. Katedra emateko modu nazkante samarra, zurea. Erantzuna galderan bertan ematea handiusteen ohiko sindromea da. EHP. Badakit. Baina zure ahotik entzun nahi nuen. GEB. Ba nire ahotik ez da halakorik irtengo. Total, zertan ari gara gu hemen; ezpainez bildutako hortz multzo bat besterik ez gara. Teloia behera.

ZORTZIKO HANDIA

KUTSADURA AKUSTIKOA Oihana Iguaran

Usainak eta kiratsak dauden bezala, badira hotsak eta badira zaratak. Badira ahotsak, zaratak direnak edo bilaka daitezkeenak. Deitu azantza, deitu harrabotsa, deitu zarraparra, deitu herotsa … Belarrira min diren hotsak deseroso, desatsegin, eta sor zaizkigu. Gertatzen da, hots bat eta berbera atsegin izatea une egokian eta jasanezin une desegokian. Kutsadura akustikoaren definizioak 50 dezibelean jartzen du muga, baina ez da berdin herriko festetan su artifizialek eragindako burrunba, estadio batean garaipena ospatzen duguneko garrasi kolektiboa, gure

89

abesti gogokoena zuzenean kontzertu batean edo haur baten negarra autobuseko ondoko aulkian. Zarata bera, guk hautatua den eta gustukoa zaigun edo ez, izango da harrabots jasanezin edo soinu banda egoki. Baina bolumena ez baita dena, entzumen selektiboa aplikatzen dugu eta hots sotilena ere eragozpen bilaka dakiguke desio ez dugunean: moskito baten hegaldia gauerdian, xuxurla edo krispeten kurruska zineman. Zeresanik ez, gure bertsolari gogokoenari jarri dioten gai garrantzitsuenari buruzko azken puntuetako petardo leherketa. Alegia, hots bat onartu edo ez, entzulearen jarreran dagoela gehienean: entzuteko prestutasunean eta desiran. Eta zerbait adi entzun nahian ari garenean, beste hots posible guztiak zaizkigu oztopo, interferentzia, arazo. Arreta galarazten digutelako. Bertsoaren lehengaia arreta eta entzumena diren heinean, ulertzen da kutsadura


130

akustikoak beste esanahi bat ere har lezakeela, noski. Bertso saio bat eremu publikoan ematen bada, jende bat bildu bada hori entzutera, oinarrizko errespetua lirudike espazio hori partekatzekotan interferentziarik ez eragitea ezta? Ba ez dirudi hain erraza. Entzuleak ahalegina egin behar badu inguruko zarataren gainetik belarria zorroztu eta bertsoa jarraitzeko, ez dago saioa entzuteko baldintzarik. Eta zalantza sortzen zait, espazio horretan sartu eta bozgorailutik bertso hotsa datorkiolako oihu ozen egiten duen koadrila horrek entzumen urritasuna edo abegi urritasuna duen; benetan ez den jabetzen interferentzia eragiten ari dela edo apropos eragin nahi duen; edo entzun ezin duen frekuentzia batean ari ote garen. Ez da kasualitatea izango, euskaraz ez dakitenekin, haur taldeekin edo gizon korroekin gertatzea hau normalean. Saioaren parte ez direnetan hura ez balitz bezala gainetik jartzeko modu hori non ikasten den jakin nahi nuke, ez bada mutu nahi genukeen edozein hotsi entzungor egiten diogulako. Guretzat ez dena ez delako existitzen, eta gure existitzeko modua horren gainetik pasatzea delako. Batzuon egonezina

zentripetua da, isiltzera garamatza (hizkuntzen eskalan ederki dakigu hori); eta beste batzuena zentrifugoa, espazioa hartzen du. Nik emango nizkioke buelta batzuk zenbaiten sortasun eta gortasunari.

BETIKO LEPOTIK BURUA Eneko Fernandez

Doinua: Nehoiz ez da senditzen Erailketak, torturak herra ta hilobia… hau izan da urteetan bizitako “zoria” Zirudien gainditzear zela zenbait fobia Praktikak ez du berretsi geneukan teoria Bakarra bada herri zahar honen historia nola idatzi daiteke parteko memoria? Memoria lanekin joan dira zenbait urte eta web orri batzuk diseinatu dituzte Bat-batean aztoratu dira zeru ta lurpe bakar batzuk zinismoan hartu dute arkupe Aranzadin ospea zalantzan jarri dute ta lokatzetara bota boto batzuen truke

90


130

Guztiak ados zeuden guztiak ziren parte erabilgarri zela ohartu diren arte Jo puntuan jarriz zenbait herri eta alkate Zurikeria ez al zen utzi behar aparte? Polemikari ireki zaizkio mila ate ta sekretu ofizialena giltzatuta daukate

ZORTZIKO HANDIA

Pasatu den guztiak nahigabetuta nauka beti biziko al gara estoldetan iraulka? Jarraituz Madrildik zorrotz zehaztutako pauta joan da hainbat herriren memoria lanen aurka Hauteskunde aitzineko garaia dute hauta Bakerik nahi ez duenak gerra aitzakitzat dauka

Berreraikitzen hasi denean zenbait zubi iruditzen zait norbait jarri dela urduri Alferrik prestigio ta zientzia jakinduri Dagoeneko ez al da nahiko malko isuri? Sukalde lan ixilak balio digu guri ta honek ordu txikitako taberna bat dirudi

91

Txalo egin genion Irulegikoari ta arekatik gorpuak atera ditunari Lehen dena zen laudorio ta argazki ugari orain berriz bizkarretik labankada opari Bakar batzuk jo mugan jarri zuten aspaldi Eraso denen gainetik Animo Aranzadi!.


130

ZERBITZARI BATEN PARTEZ Ekhiñe Zapiain

Doinua: Motibo bat nigana dago etorria

Asteburua luze xamar itxaronda Ostatuko goxoa nola ezta on ba! Pintxopote, musika, zuritoen ronda bizi duenarentzat: plazerezko bonba! Baina nola bizi da lanean egonda? Trago bat zein atsalde partez bi ebaki Berdin da ze tenore, berdin ze aitzaki Sarri gara taberna zuloko izaki Ta eskaini nahi dizkiot hainbat bertso zati Ni gisa zerbitzari aritzen den bati

“Ei rubia” edo “kañak falta du espuma!” “Txit! Egin irri pixkat, ze kopetiluna!” Holakorikan aunitz daukagu entzuna Ta batzutan zalantza sartzen zait laguna: Inork baloratzen dun egiten duguna

Ikasle zein langile bi gauzen tratuan Batzuetan ez dago norbere hautuan… Dirua eduki nahi badugu bankuan lan egitea dago gazteon patuan Gusturago nengoke zu zauden lekuan!

Ordaintzean laztandu ilea, sorbalda “Lasai, mozkorra dago, ez zaitez asalda, trago batekin ero, ta aho zabal ba…” Nahiz ta nire burua halakoez salba Alkoholarekin dena bidezkotzen al da?

Hau ez da errieta haserre bizitan Soilik barrua hustu nahi nuen egitan Bezeroa bazara barran, afaritan… Murgildu antzin keinu eta hitz handitan, Hurrengoan pentsatu zazu bi alditan!

Ixterako orduak badu nahiko pisu Jendea joan dadin hamaika abisu Zergatik ote zaude bezero jakintsu? Goizeko lau t’erditan ostatuan itsu… Nik ongi dakit baina zuk ba al dakizu? Nekea astez nola gainera erori… Zuen aterabide trago bat edo bi Oroitzea komeni zaizue askori Ni egiten ari naiz ahal bezain ongi Astegunetan gogor egin zaizun hori

92


130

BUKLEAN

Enare Muniategi

Min ematen digun kanta, azken hit-a, zein betidanik gure gogokoena izan dena entzuteko modua izan daiteke buklea. Behin eta berriro, entzun eta

ZORTZIKO HANDIA

berriro ere, ostera ere. Ezin gelditu. Pirouette bat egiteko ahaleginetan dabilen ballet dantzaria, hanka baten gainean jarri eta buelta, buelta, buelta eta buelta. Burua gorputzaren erritmora, hain arin ze ia igarri ere ezin dela egin buruak 360 graduko bira ematen duenik. Eta hamaika pirouette-en ostean, hori gutxi ez eta ondo amaitu behar, firme eten behar mugimendua. Buklean egindako biraketa bat-batean gelditu behar,

93

burua birinboloka, barrutik txiribueltaka izango ez balu legez, disimuluan ari da dantzaria. Eta hau ere buklean. Behin eta berriro, birritan eta berriro, hirutan eta… atzera ere. Eten ezin dugun melodia, gelditu ezin den mugimendua, gure pentsamendua hori izaten da sarritan, gelditu nahi eta buklean dabilena. Kantu bat play eta stop emanda hasi eta bukatzen da, gorputzarekin indar eginda hasten edo eteten


130

da pirouette bat, baina pentsamendua? Non du itzaltzeko interruptorea honek? Doinu bat ez da botoi bati klik eginda hasten gure buruan, batzuetan inkontzienteki hasten dira lehenengo konpasak entzuten, horren atzean gu ez bageunde legez. Eta sarritan ez dugu jakiten behin eta berriro abesten dugun zortziko txiki hori zelan ez abestu, batzuetan besteek ez dute entzuten barrurik trarala triliri-ka gaudenik ere, baina hor barruan dago, play eman eta stopeko botoirik ez duen mp3 formatuko audioa, buklean. Lanera bidean entzun behar ez nuen elkarrizketa batetik ateratako ideia bat buelta bueltaka ari da nire barruan, eta hamar zortzian jartzeko esaldia behin eta berriro eraikitzeko ahaleginean… horrela ez errima faltagatik, bestetara ez da ulertzen mezua, hau pentsatzen ari naiz baina gero seguru ez zaidala jendaurrean bururatzen. Ideia horiek ere buklean, negatiboki eraikitakoak berezko kapazidade hori izaten baitu, behin sartu eta hor geratzen da betiko, buklean, irratian jartzen duten azken hit-a izango balitz bezala.

Buklean jarritako doinuaren konpasean pirouette-ak egiten dabilen dantzaria da gure pentsamendua. Agian ez du itzaltzeko botoirik.

EZ ISURI ODOLIK Aissa Intxausti

Ez digute lehiakorrak izaten erakutsi, batzuoi besteei baino gutxiago. Edonola ere, lehoietara bota gintuzten txikitan, eta lehiatu egin gara umetatik. Lehia zaitez, baina ez desio irabaztea, talde bat zarete, hau ez da kirola. Ez dakit bateragarriak diren gure diskutso lagunkoiak eta bertsolaritzan dagoen lehia. Agian bateragarriak bai, baina noren zaurien, noren odolaren kontura? Sariketa batean ondo kantatzen ari zara, eta irabazi zenezakela uste duzu, baina ez esan hori sekula altuan. Ondokoek esan dizute aurretik zoazela, eta orduan bai, sinestu duzu zertxobait gehiago, baina inoiz ez duzu esango “bai, nik ere irabaziko dudala uste dut”, hori ez dago ondo, harroputzegia emango duzu. Iritsi da gai-jartzailea puntuekin, epaia: hirugarren egin duzu. Krak. Egin irribarre, publikoa zuri begira egongo da eta. Hurrengo orduan “zorionak e” pila entzungo

94


130

dituzu, eta zuk “eskerrik asko”, “bai, bai, gustora” eta horrelako orokorkeriak erantzungo dituzu. Ez dira guztiz faltsuak, egindakoarekin gustura geratu zara, eta zinez pozten zara irabazi duen kidearengatik. Baina kotxean, bakarrik zaudenean, hautsi egingo zara. Odola. Ez jarri itxaropenak goregi, erortzean kolpeak min gehiago egiten du. Hori errepikatu izan diot behin baino gehiagotan nire buruari. Hobeto helburu egingarri bat jartzea: ez egin azken.

ZORTZIKO HANDIA

Txapelketa, sariketa edo dena delako batean egon arren, lehiari garrantzia kendu behar diogu, guk ez dugu ondokoa zapaldu nahi eta. Baina batek egiten du aurrera, edo hiruk lortzen dituzte beraien helburuak, eta hamabostek bukatzen dute zaurituta, odoletan. Kontua da min, itxaropen eta beldur horiek ez direla norberarenak, kolektiboak direla. Lehiatuko bagara, gutxienez zintzoak izan beharko ginateke elkarrekin, edo behintzat norbere

95

buruarekin. Ezin dugu jasotzen dugun kolpe oro irribarre baten atzean ezkutatu, ezta gure espektatibak eta gogoak ere. Nola, zertarako, norekin eta noren kontra lehiatu nahi dugun erabaki beharko dugu. Zuk ikusi “gu” horren barruan islatuta sentitu zaren edo ez, baina batzuei erakutsi dizuete lehiakorrak izaten, irabazten, eta norgehiagoka kudeatzen. Lehia ez dago besteon neurrira eginda, ezta lehiaketaren arauak ere.


130

ERREPORTAJEA

JOXEAN AGIRRE ARG: CONNY BEYREUTHER

AIZARNA BERTSOLARIAREN ARRASTOAN

Juan Inazio Odriozola Aizarna bertsolariak ez zuen suerte makala izan jaiotze lekuarekin, punta-puntako bertsolariak eman dituen auzo batean etorri baitzen mundura, Txillarramendin, Errezil, Aizarna eta Azpeitia elkartzen diren gunean, baina ez zuen hainbesteko suerterik izan, beharbada, egokitu zitzaion garaiarekin.

96


130

ERREPORTAJEA

97


130

G

erra aurretik, Getxoko bi txapelketatan kantatu zuen Juan Inazio Odriozola Aizarnak Txirrita, Pello Errota, Frantsesa eta Kepa Enbeita Urretxindorrarekin, eta, 1933an, Areitioko Eusko Jaietan agertzen da (Mallabian izango zen seguru asko), Iurreta, Durango, Berriz, Zaldibar, Soraluze eta Eibartik joandako jendetzaren aurrean mahai baten gainera igota kantuan, Euzkadi egunkariak kronika baten esaten duenez. Gerraondoan, ordea, bere izena itzali egiten da. 1874an jaioa izaki, gerra etorri zenerako adinean aurrera zihoan. Donostian, 1935eko San Sebastian egunez antolatu zen lehen Bertso Gudua jokatu zenerako 61 zituen. Txirritak bai, “Laurogei urte gainean ditut, nago hanketako minez/ Donostiara etorria naiz herren handia eginez” kantatu zuen orduan, eta egia da laurogei ez baina 75 urte bazituela, baina Txirrita bakarra izan da munduan. Pizkunde garaiko bertso gudu horietan ez da bere izenik agertzen eta gutxiago 58tik aurrera Euskaltzaindia antolatzen hasi zen txapelketetan, Aizarna bertsolaria 1945ean hil baitzen.

Jaiotetxe bila

Familiakook bagenekien gure arbola genealogikoan bagenuela bertsolari bat Bizkaian zehar ibili eta gerra aurretik Eibarren baserri bat erosi zuena, baina gauza gutxi gehiago. Gure kasuan, bertsolariaren anaia zaharrena, Nikolas, amaren aldeko aitona genuen, baina ez genuen ezagutu. 2016an artikulu bat atera zuen Zestoako Udaletxeko kultura teknikari Fernando Arzallusek herriko Danbolin aldizkarian Aizarna bertsolaria izenburuarekin eta bertan Indalezio Ojangurenek egin zion argazki bikainari buruzko komentario batekin hasten zen Historian lizentziatua den teknikaria. Argazki 98

horretan Juan Odriozola (hala deitzen diote Juan Inaziori) Tutulu baserri atarian eserita ageri da pose nahikoa estudiatuan, mahai gainean botila bat anis edo uxual eta kopa txiki bat dituela, eta eskuin eskuan purua. Artikulu horretan, Eibarko Hauteskunde Erroldan egindako ikerketaren berri ematen du Fernando Arzallusek. Bildutako datuen arabera, zazpi senideko familia batean jaio zen Juan Inazio, Errezilen, eta aldatu ziren Aizarnako Anatxaran Berrira, lehenik, eta Itzira Zabalera, gero (gaur Itzira Haundi). Senideetatik gazteena, Petra, Anatxaranen jaio zen eta Itzira Haundin hil zen, hiru urterekin. Errezil handia da, ordea, eta ez genekien bertsolaria non jaioa zen. Herri horretako udaletxean lan egiten duen Amaia saiatu zen datu horren bila eta bertsolariaren jaioturteko (1874) eta hurrengo urteko erregistro liburuak falta zirela esan zigun. Gotzaindegiko artxiboetan ere bataio urtea eta egunaren berri eman ziguten (1874-06-12), baina ez jaiotetxearenik. Bertsolaria umetatik soldaduska egin arte bizi izan zen Itzira Haundira jo genuen eta bertako gizonak, Luis Odriozolak, esan zigun ez zuela zalantzarik batere, ama Suitxo (Zubitxo) baserrikoa zutela, Txillarramendi auzokoa, beraz, eta etxean beti esan izan zutela Juan Inazio Odriozola Antxiturbi Azpikoa baserrikoa zela, handik pasatu zirela Anatxaran Berrira eta ondoren Itzira Haundira. Antxiturbi Azpikoa bi bizitzako baserria zen. Biak daude erorita, baina alde batekoa eta inguruko lur sailak Premi Etxeberrikoek erosi zituzten, auzoko baserri batekoek alegia, eta beste aldean bizitoki berri bat eraiki dute, eta haren ondoan Bio-K markako sagar zuku ekologikoak egiteko lantegi txiki bat eraiki zuen orain urte batzuk Aizarnazabalgo familia batek. Gogora dezagun Eusebio Eizmendi Txapel bertsolaria Antxiturbi Goikoan jaio zela, na-


130

ERREPORTAJEA

Juan ardiekin, atzean Valentina

hiz eta haren aitonaren garaitik baserri horri Txapel deitu zitzaion.

Bertsolaritzaren talaia

Imanol Lazkanok modu oso grafikoan kontatu zigun Txillarramendiko bertso mikroklimaren berri. “Etumeta pasatu eta, Erdoizta eta Aizarna arteko bide-gurutzea baino lehen, pendizean gora igo eta badago puntu bat nondik bertsolarien jaiotetxe andana bat ikusten den. Behin Errezilgo alkateari esan nion hor harri edo monumentu bat jarri beharko litzatekeela. Panoramika horren lehen planoan Txapel eta Zepai (Zepadi) ikusten dira. Zuk diozun Juan Odriozolaren Antxiturbi Azpikoa ere hortxe da, eta Xegundo Etxeberria bertso jartzailearen Munoaundi ere bai. Azpeiti aldera bi Kostitak (Gorostieta) agertzen dira, batean Patxi Iturzeta bizi izan zen eta bestean zuen aita. Behean, Artainola gutxigatik ez

Pizkunde garaiko bertso gudu horietan ez da bere izenik agertzen eta gutxiago 58tik aurrera Euskaltzaindia antolatzen hasi zen txapelketetan, Aizarna bertsolaria 1945ean hil baitzen.

99


130

Imanol Lazkano: “Etumeta pasatu eta, Erdoizta eta Aizarna arteko bide-gurutzea baino lehen, pendizean gora igo eta badago puntu bat nondik bertsolarien jaiotetxe andana bat ikusten den. Behin Errezilgo alkateari esan nion hor harri edo monumentu bat jarri beharko litzatekeela” genion erdi bertsolari bat bazen, erromeria ondoren bertsotan egiten bazekiena. Zuen Juan Odrizola hori giro horretan hasiko zen, Kostitako Patxi Iturzetaren garaikidea dela esaten badidazu. Hor ikasiko zuen bertsotan. Basarri ere oso gertukoa da, Granada baserrikoa. Euskal Herrian ez dago beste leku bat bertsoaren panorama horren zabala erakusten duenik”, esan zigun. Egia da Juan Odriozola hor jaio arren, Itzira Handira joan zela bizitzera, baina Itzira Haunditik ere Itumeta oso eskura geratzen

Edurne Lizarralde

da ikusten, baina han ere baziren hiru anaia bertso munduan asko mugitzen zirenak. Eskubitara eta oso gertu ikusten da Saberri ere, Joxe Lizasoren bizilekua, ezkondu eta Azpeitira jaitsi zen arte. Parez pare aurrean dagoen Izarraizko maldan, Oranda ikusten da, Joxe Agirreren bizilekua, eta begiak eskuin aldera eramanez gero, Endoia dago, Uztapideren jaiolekua. Talaia horretatik ez da ikusten, baina ez dago urruti Loidisaletxe ere, eta han baziren hiru anaia plazak egiteko gai zirenak. Etumetan bertan, Xaku esaten

100


130

da eta zer esanik ez Santa Engrazia. Azken leku horretan ere erromeriak egiten ziten eta baita Txillarramenditik Odria auzora bidean dagoen Orkazarren ere. Orkazarreko erromeria horretako kontua izango da seguru asko Joxe Lizasok aipatu ohi zuen gure aitaren, Joxe Mari Agirreren, bertso eder bat, Joxin Iturriotzek Urolaldea bertsolari liburuan jaso zuena. Orkazarreko nagusia, itxura guztien arabera, tentatzen ari zitzaion eta gure aitak bota omen zion: “Bertso bat botatzeko arren eta arren/ guztiok adiskide gerade alkarren/ hanka bat okerra du, bestetikan herren/ gizon bat gauza denik ez da Orkazarren”. “Guztiok adiskide gerade elkarren” hori izugarri dotorea iruditu izan zait beti.

Somorrostrora

Ez da batere erraza Aizarna bertsolariaren arrastoari jarraitzen. Bederatzi seme-alaba izan zituzten arren, gaur bi biloba bakarrik gelditzen dira bizirik, eta haiekin izan ginen hizketan, Jesusa Odriozola Agirrebeñarekin Eibarren eta Edurne Lizarralde Odriozolarekin Ermuan, nahiz eta bigarren honek ere bizitzaren zati nagusia Eibarren eman duen. Edurne jaio zen urtean hil zen aitona bertsolaria, 1945ean, eta hari buruzko kontuak amonari entzundakoak dira gehienak. Jesusak bere haurtzaroan ezagutu zuen Juan Inazio bertsolaria, Eibarko Tutulu baserrian. Baina emakumeak 86 urte ditu, oraindik orain etxean istripu bat izan eta ospitalean egon berria zelako edo, buruz pitin bat moteldua aurkitu genuen. Edurne izan zen bertsolariari buruzko lehen aztarna garrantzitsua eman ziguna. “Nik beti entzun dut Itzira Haunditik Somorrostrora joan zirela lanera hiru anaiak, eta, gero, poliki-poliki egin zuela

ERREPORTAJEA

gure aitonak Eibarko itzulera, 1925ean Tutulu baserria erosi zuten arte”, hasi zitzaigun. Juan Inaziok 18 urte zituela hil zen aita, Joxe Domingo, 1892an, eta handik lau hilabetera ezkondu zen gero gure aitona izango zen Nikolas, anaia zaharrena, Astigarretako Sebastiana Osinalderekin, eta Juan Inazio eta beste bi anaiak (ordurako soldadutza egina zuten) Bizkai aldera abiatu ziren Somorrostroko meategietan lan egitera. Handik hiruzpalau urtera, 1896tik 1987ra bitartean ezkondu ziren hirurak. Bik Bilbon jarraitu zuten eta hirugarrena Arrazolara joan zen. Edurne Lizarraldek uste duenez, Juan Inazioren lehen hiru umeak Bilbon jaioak dira. Valentina eta Jose Florentino behintzat seguru. Edurnek ez daki Bilbon bertan bizi ziren edo Bilbo Handiko herriren batean.

ERREZIL Eguneko menua - Plater konbinatuak Karta - Banketeak - Gelak Haurrentzako jolas parkea 943 81 28 87 618 85 68 77

leteajatetxea@gmail.com


130

102


130

ERREPORTAJEA

Jesusa Odriozola

“Dakidana da bertsolariaren emaztea, Hermenegilda Unzueta, Aramaiokoa zela eta Bilbon zegoela neskame elkar ezagutu zutenean”, esan zuen. “Nik bertsolaria ez nuen ezagutu, jaio nintzen urtean hil zelako, 1945ean, baina amonarekin, Hermenegildarekin, harreman estua nuen eta hark esanda dakit hamaika ume izan zituztela, hiru txikiak zirela hil baziren ere. Gure ama Arrazolan jaioa zen, baina lehen hirurak Bilbon jaioak zirela esaten zuen. Valentina, Jose Florentino eta Karmen izango ziren. Eta Arrazolan bizi zirela jaioko ziren Rafaela, Juanita, Timotea gure ama, Felipe eta Josefa. Eibarrera etorri aurretik Mallabiako Donai Etxebarri baserrian egon ziren, eta, ondoren, Eibarko Aginaga auzoan, 1925ean Tutulu baserria erosi zuten arte”, jarraitu zuen Edurnek. Ez da harritzekoa garai horretan Aizarnako baserri batetik lan bila Somorrostrora jotzea, orduan baitzeuden indarrean Ezkerraldeko meategietan burdina atera eta Nerbioiraino trenez edo kablez garraiatzen aritzen ziren konpainia handiak, Franco-Belga de Minas, esaterako. Txomin Agirrek urte batzuk geroago, 1912an atera zuen Garoa eleberria, euskal nobelagintzari ateak ireki zizkion lanetako bat, eta bertan meategi horien deskribapen apokaliptikoa egiten du Aloñako artzain giro idilikoaren antipodetan: “Mendi aietan eztago zuaitzik, eztago lorerik, eztago belarrik ere. Mendi gorri aiek burniz urratu dituzte, izerdiz aña odolez intzatuak dirudite. Gizon gorriak ostera izen gaiztoaren jabeak dira. Asko, geienak bear bada, guraso zintzoen semeak izatea baliteke; baño gizatxar, lagun oker biurrien artean gaiztakeriak kutsutu ditu. Ausardia dute nagusi, nasaikeria adiskide, indarra lege, añenekoa ziri ta zigor. Birao lurrunean, likiskeri zakarren lizundu zaiote anima; baño au ne-

gargarria! kalte orren ajolarik iñor eztauka. Somorrostroko langillien gurasoak eta toki artako arrobien jabeak gauza bat bakarrik nai luteke: dirua irabazi dezatela semeak, mia galanki atera dezatela arrobikoak. Otoitz egiñaz irabazi edo zatarkeriak esanaz atera, ezta batere arretazko gauza. Enda, oitura ta izkera guztietakoak nastean dabiltz: ingeles, prantzes ta españatarrak, euskaldunak eta erdaldunak; arabar ta naparrak Galizia ta Asturiaskoen ondoan; Santander, Palenzia, Burgos, Balladolid, Soria, Logroño ta Zaragozakoak Zamudion edo Muxikan, Amoroton edo Errigoitin, Errezillen edo Asteasun, Amezketan edo Ataunen jaio diranakin batera; denak alkarren etsai, denak bata bestearen ezin ikusian, denak bakoitzaren sorterria bestienen gañetik jasotzen dutela garaietan, lagunai min emateagatik bada ere”. Ez da harritzekoa, beraz, Juan Inaziok langintza hain gogorretik alde egin izana.

Zer lanbide izan zituen?

Meategi horietan ibiliko ziren lanean, bada, Odriozolatar anaiak, baina ez denbora askoan, Arrazolara ezkondu zen anaiaren arrimuan edo, bailara horretara itzuli baitzen bertsolaria; garaiko argazki batean, Valentina alaba zaharrena ondoan eta inguruan ardiak dituela ageri baita. Meatzari izatetik baserritar izatera itzuli ote zen? Ez dakigu. Valentinaren biloba Jon Mikel Milikuari telefonoz egin genion galdera hori, eta zalantzak erakutsi zituen. “Badakit bi semeak etxegintzan edo ibili zirela. Mallabiko gure jaiotetxea, Bitoita baserria, 1940an erre zenean, gure aitak kontatzen zuen bertsolaria etorri zitzaiola eta lasai egoteko esan omen zion, bere bi semeak bidaliko zizkiolako etxea eraikitzeko. Zaharrena, Jose, etxegintzan ibilia zen nonbait eta Felipe arotz. Gogoratzen dut gerora Felipe gure etxera bisitan etortzen zen bakoitzean

103


130

eskailerei begira jartzen zela eta ‘hau nik egina da’ esaten zuela. Edurne Lizarraldek (senarra Jose Antonio San Martin zuen) ere badu susmo hori, baina Jose etxeko tabernan ikusi zuen urte askoan lanean, eta Felipe tailer batean ibili zela gogoratzen du, eta aita, berriz, badirudi Tutulu baserriko lanarekin konformatu zela. Hiru bat behi eta txahal batzuk izango zituzten, eta emazteak, Edurneren amona Hermenegildak, baserriko jeneroa jaisten zuen kalera, eta horrekin aterako zuten familia aurrera. “Ez dakit oso seguru egunero jaisten zen, baina tarteka jaisten zela bai. Mallabiko izeba Valentina bai, amaren ahizpa, hura egunero etortzen zen Eibarko plazara. Orduan neskak oso azkar ateratzen ziren etxetik neskame lan egiteko, eta Tutulutik ere uste dut gehienak hala atera zirela. Rafaela eta Karmen, esate baterako, Bergarara joan ziren etxeren batera eta bertako mutilekin ezkondu ziren. Rafaelaren senarrak denda bat zuen eta lehen umea eduki zuenean gure ama joan zen Rafaelaren etxera, artean oso gaztea zelako laguntzera, eta ondoren Eibarko etxe batean egon zen lanean. Baina oraindik umeak zirenean, gerra ondoko lehen urteak, gose urteak izan ziren haiek. Gure amak kontatzen zuen pasadizo batek erakusten du garaiko giroa nolakoa zen. Janez oso urri zebiltzan batean, amona errukitu egin omen zen umearekin eta oilo batek goizero arrautza non jartzen zuen erakutsi omen zion, aitaren ezkutuan hara joan eta arrautza hori gordinik jan ahal izateko. Aitak, bertsolariak, arrautza horiek kalean saltzeko nahiko zituela pentsatzen dut”, kontatu zuen.

Tabernan kantuan

“Ez nituzke gauza hauek esan beharko, baina gure amak esaten zuen etxean aitarik gabe hazi zirela ia-ia, oso gutxi ikusten zutelako, bere lanak egiten zituenean Eibarko

Edurne Lizarralde: “Janez oso urri zebiltzan batean, amona errukitu egin omen zen umearekin eta oilo batek goizero arrautza non jartzen zuen erakutsi omen zion, aitaren ezkutuan hara joan eta arrautza hori gordinik jan ahal izateko. Aitak, bertsolariak, arrautza horiek kalean saltzeko nahiko zituela pentsatzen dut” kalera jaisten baitzen, han tabernaz taberna ibiltzeko”, jarraitu zuen Edurnek. Kantatzen ote zuten tabernan? “Nik baietz esango nuke, tarteka kantatuko zutela. Beti etxetik kanpo ibiltzen zela kexatzen zen amona”, erantsi zuen. Ea plazarik egiten al zuen galdetuta, “ez dut uste. Kantuan egiten zuela bai, baina inguruko herriren batera bertsotara joaten zenik ez nion inoiz entzun amonari. Gainera, ni ume bat nintzen orduan galdera horiek egiteko. Eta beste gauza bat ere badago, ez dut uste amonak bertsolariak gehiegi maite zituenik. Gure etxean ez da izan bertso girorik. Gure amak ez zuen entzun ere egin nahi izaten. Gu Txantxa Zelain bizi ginen eta amona egunero etortzen zen. Igandetan aita-amak zazpietako zinera joaten ziren eta amonarekin gelditzen nintzen. Seme zaharrenak baserriko lurretan Aizarna izeneko etxea eraiki eta taberna jarri zuenean, gure amona ere haiekin jarri zen bizitzen, 57an hil zen arte. Oso emakume gogorra zen, asko pasatakoa, baina goxoa aldi berean”, esan zuen bilobak.

104


130

Hiru aipamen besterik ez

ERREPORTAJEA

Garaiko bertsolariei buruzko irudirik ederrenetakoa da Juan Inazio Odriozolari Ojangurenek egin zion argazkia. Baserritarra. Aizarna bertsolari dio izenburuak. Baina haren bertso-emariaz ezer gutxi dakigu, ez bada gerra aurretik garaiko handienekin kantatu zuela. Lehen aipamena 1903koa da, Getxoko Areetan egin zen txapelketa batena. Egun horretan Balendin Enbeita Urretxindorra, Frantsesa, Pello Errota eta Txirritarekin kantatu zuen. Balendinen semeak, Kepa Enbeitak, 1986an idatzi zuen Bizitzaren joanean liburuan aipatzen ditu txapelketa horretako zertzelada batzuk. Aita Santi Onaindiak, berriz, Urretxindorrari buruzko biografian, txapelketa horretan zazpi gipuzkoar izan zirela dio. Pello Erro-

tak 63 urte zituen, Txirritak 43, Enbeitak 25 eta Aizarnak 29. Santi Onaindiaren kronika horretan Aizarna “zirilari” bezala aurkezten da: “Itxas-egaleko Santurtze ta Algorta bitartean, Ondarreta’n, bertsolari-sariketa antolatu zan; ain zuzen, lendik be adiskide eban Zelaya zan eratzalea. Gipuzkoarrak ziran etorteko, Txirrita tartean zala; eta, ziñuenez, arrosko samar etozan: Bizkaitik iñok baeban arpegirik ara urteteko, laster itxiko eben ring’etik kanpo. Zelaya’k Kepa’ri: ‘Ezagutzen al dok Txirrita?’ ‘Ez, ba; entzutez bez.’ ‘Orduan ez adi agertu; emen dituk Txirrita ta gipuzkoar onenak eta, eurak diñuenez, bizkaitarra mutu geldituko ei dok irugarren bertsorako’. ‘Bai, neure ustez be onenak dozak; baña mutu izte ori lartxu esatea dala deritzat’.

105


130

Aizarna bertsolaria. Arg. Indalecio Ojanguren

106


130

ERREPORTAJEA

Garaiko bertsolariei buruzko irudirik ederrenetakoa da Juan Inazio Odriozolari Ojangurenek egin zion argazkia. Baserritarra. Aizarna bertsolari dio izenburuak. Baina haren bertso-emariaz ezer gutxi dakigu” ‘Zer, orduan?’ ‘Begira; nik beti nai ixan yoat neu baño geyago diranakaz neure indarrak neurtzea. Ikusi egingo yoagu’. –Ta? –Zazpi gipuzkoar ziran eta bizkaitar bat. Muxika’koak, [herri horretakoa zen Enbeita], asi aurretik, oitura eban lez, iru Agur Maria esan ebazan buruz. Ekin eutsoen, bai batzuk bai bestetzuk. Zazpiren artean ondo arakatu ta astindu eben bizkaitar bertsolari gaztea. An zan Aizarna zirilariak, batez be, gai aldrebes bat jarri gura izan eutson; seme bat ta eukon onek urte erdira eltzen etzana, ta Aizarna’k –bere semiantzat nobiya bear daula-ta– bertso batzuk eskatzen dautsoz. Kepa’k onela: Zenbat persona dauzan ainbeste jeniño, Aizarna’n errazoya aundi dok orraño: semiantzat nobiya bear daula diño; urte bete ta erdi ez ei dauz ondiño… sopak oba leukezak nobiyia baño. Eta, txalo-zarta etenbagako ostean, bizkaitar gazteari, bertsolari naiz ostantzeko, txapelak erantsi bearrean aurkitu ziran.” Lehen saria Kepa Enbeitari eman zioten eta Txirritari bigarrena. Daturik ez dago, baina maila horretako bertsolariekin 1903an kantatu ahal izateko, badirudi plazaz plaza edo tabernaz taber-

na bertsotan ibilita egongo zela Juan Inazio Odriozola. 1930ean (dagoeneko Aizarna Eibarren bizi zela) beste txapelketa bat antolatu zuten Getxon, eta orduan ere txapeldun Kepa Enbeita izan zen eta bigarren Aizarna, Fredi Paiak 1974ko urtarrilaren 27an Argian argitaratu zuen Gerra garaiko Uribe Kostako bertsolariak artikuluaren arabera. Aizarna bertsolariaz dagoen hirugarren aipamena Euzkadi egunkarikoa da. 1933ko abuztuaren 27an argitaratu zuen Areitioko Eusko Jaiei buruzko kronika. Egun zoragarria izan behar zuen: “Egunik ederrena Jaunak euskun egin/ Laño barik, ozkarbi, goyak urdin-urdin./ Mendi-ertzetik gorantz, igon zan eguzkijak/ Argituten ebazan inguru gustijak”. Iurreta, Durango, Berriz eta Zaldibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Eibar, Ermua… mila tokitatik joandako jendetza bildu omen zen. Dultzaina, ttun-ttun eta txistulariak izan ziren, baita dantzari “mutil bikain indartsu eder ikasiak” ere zelai zabalean. Bertsolariek bazkal aurretik eta ondoren kantatu omen zuten: “Batzarra be asi zan laurak inguruan/ zelaya euzkeldunez bete zan orduan./ Aizarna’k ta bestatek mai baten ganian,/ gitxienetik iru ordu laurenian,/ ekin eutsen neurtitzak egiten alkarri,/ entzuliak txalo joten eutsezala sarri”. Hiru aipamen horien berri Fernando Arzallus Zestoako Udaletxeko kultura teknikariak eman zuen Danbolinen argitaratutako artikulu batean, eta Jesus Mari Etxezarretak burutu zuen Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak liburu ederrean ere aipatzen dira horietatik bi.

107


130

Aizarna taberna

Eibarko adinekoen artean Aizarna izena aipatu eta seme zaharrenak Tutulu baserriko lurretan eraiki zituen etxea eta tabernarekin gogoratzen dira. Etxea oraindik zutik dago eta han bizi da Jesusa Odriozola Agirrebeña, bisitatu genuen bertsolariaren bigarren biloba. Haren senarrak, Julio Prietok, urte asko eman zituen Eibar futbol taldeko zuzendaritzan eta pertsona oso ezaguna izan zen herrian. Jesusak 86 urte ditu eta etxean izan duen istripu baten erruz, motel samar aurkitu genuen. Jesusa Tutulu baserrian jaio eta bertan bizi izan zen ezkondu arte. Berak bederatzi-hamar urte zituela hil zen aitona, baina ez dauka hari buruzko oroitzapen garbirik. “Baserriko lanetan aritzen zela dakit, eta seguru nago aurretik ere, Axpen edo Mallabian, baserriko lanetan aritzen zela. Gero, gure aita ibili zen etxegintzan, baina aitona ez”, esan zigun. “Bertsotan ibiltzen zela beti entzun izan dugu, eta ona zela ere bai, baina gure artean ez dugu bertso girorik izan. Kontu hori aitonarekin bukatu zela esango nuke. Herriz herri ez dut uste ibiltzen zenik, tabernako bertsolaria zen. Oso gizon dotorea zen eta bat-batean hil zela dakit”, dio.

Aizarna etxearen beheko solairuan lokal zabala dute hutsik, urteetan taberna izandakoa. Garai hartan inguruan ez zegoen tabernarik eta jende asko etortzen zen. Sostoa kaletik sartzen zen. Jendeak etxetik ekartzen zituen jakiak eta, bertan, prestatu egiten genituen. Gure amak eta nik neuk ere sukaldean lan asko egi genuen. Taberna itxi zenean, nire ahizpa Pakita gelditu zen behean eta ni goian. Orain Pakitaren iloba Mertxe bizi da behean”, kontatu zigun.

San Martinen “eztenkada”

1965ean argitaratu zuen Itxaropenak Juan San Martinen Eztenkadak liburua, Eibar edo inguruko pasadizo xelebreak biltzen dituena, urte batzuk lehenago Plaentxiko gertakari xelebreekin osatu zuen Zirikadaken bidetik. Eztenkada horietako bat Juan Inazio Odriozola Aizarna bertsolariari eskainia da, eta arreta eman digun lehen kontu bat badago bertan: bere denboran “astronomoa” deitzen ziotela dio San Martinen testuaren hasieran. “Astronomoa eguraldia igartzen deutsanari deitu izan deutse gure zarrak, meteorologoari, seguru asko aintziña bi ofizioak batek beteko zituelako”, dio San Martinek. Eta bitxia da gizonaren afizio hori, hamar-

108


Luis Odriozola eta Modesta Bereziartua, bi alabak alde banatara dituztela, Itzira Haundi atarian.

130

kada batzuk geroago Joxe Landa Odriozolak heredatuko baitu iragarpenak egiteko dohain hori. Joxe Landa Gara egunkariko azken orriko eguraldi atalaz arduratzen da oraindik ere, eta bospasei irratitan ematen du eguraldiaren berri. Zaletasun horiek ere, beharbada, heredatu egiten dira. Juan San Martinen testuak ez du beste interesik, ez bada Aizarna bertsolariari ezagutzen diogun bertso bakarra hortxe datorrela. Edan neurri gabeak ekartzen dituen kalteei buruz ari da. Edan neurri gabeak zer digu ekartzen? asko konturatzeke zentzua askatzen amaika burumin itzak naastutzen gizon zuzenenari bizkarra okertzen; jarduna ugaritzen bistia lausotzen oinak trabatutzen, lotsaria galtzen… giza-lege guztiak erruz ukatzen.

kontrolatzen du familiaren historia eta bitxikeria batzuk kontatu dizkigu. Kontxu Odriozola azpeitiar aktorearen aitona, esaterako, gure bertsolariaren anaia zen. Itzira Haundikoa da, halaber, Maritere Odriozola, gero Itziarko Albitzurira ezkondu eta han bizi dena. Bertsolari aldizkariko 2006ko udako zenbakian elkarrizketa bat egin genion. Maritere Odriozola: ‘Aldaretik bertsoak kantatu eta malkoak aterarazi ohi dizkiet’ zuen izenburua, eta Lasturren eta Endoian igandero ematen zituen mezaordeetan sermoiak egin ordez, tarteka, eliztarren urtebetetzeetan bereziki, bertso jarriak nola kantatzen zizkien kontatzen zuen. Esan digunez, dagoeneko 77 urte zituen eta gazteago bati utzi dio lekua, baina jarraitzen du elizan laguntzen.•

Errima aldetik ez da izango beste mundukoa, baina hauxe da geratzen zaigun Aizarnaren bertso bakarra. Beste bertso baten hasiera ere aipatzen omen du jendeak: Eibarren, 1913ko sanjoanetan, Mr. Marius Tercé hegazkinlari frantsesak erakustaldi bat eskaini omen zuela bere Deperdussin plano bakarrekoarekin. Eta erakustaldia Tutulu baserriko zelaietan egin omen zen. Gertakariari bertsoren batzuk jarriko zizkion.

Pare bat zertzelada bitxi

Estibalitz Odriozolak, Itzira Haundiko Luis Odriozolaren alabak, oso ondo 109


130

KRONIKA

LOKATZETATIK LEKU BAT LORATZEN DENEAN Agian batzuek bertsoa.eus-eko azalean ikusiko zenuten, beste batzuek sareetan jarraituko gaituzue, eta, ziurrenik, egongo da gure berri ez duenik ere; hala ere, gauza jakina da Lokatz Loreak bertso munduaren parte bilakatu dela udan egindako lanaren ostean. Hori bai, kontua ez zen hor geratu, eta itxura dauka hala izango dela aurrerantzean ere. Horregatik, gerora etor daitekeenaren zain, orain artekoa gogoratzea ez zaigu gaizki etorriko.

IZARO BILBAO, JANIRE ARRIZABALAGA ETA ARAITZ KATARAINEK LOKATZ LOREAK

110


130

KRONIKA

E

z dakiten horientzat, Lokatz Loreak labur-labur definitzeko, hiru bertsolari gaztek osatzen dugun sormen talde bat dela esan daiteke. “Sormen talde bat?”, izango da askoren galdera, ezta? Bai, hala da. Izan ere, eskaini nahi dugun horrek bertsoa ardatz gisa hartzen badu ere, askozaz harago doa. Elkartzen gaituen jarduera hau abiapuntutzat joz eta bakoitzaren musika, ikus-entzunezko zein antzerkigintza gaitasunekin uztartuz, ekarpen berriak egin nahi dizkiogu bertso munduari, edo hobeto esanda, bertako kideei. Jende ezberdinarentzat erosoak izan daitezkeen tokiak sortzea da proiektuaren helburua. Azken finean, sarritan adierazi dugun bezala (gure youtubeko katean ere badaukagu hori azaltzen duen bertso sorta bat), talde hau sortuta horixe izan baita hirurok lortu duguna; bertsoan geurea den toki bat sortu eta hori osatuko duen jendea aurkitzea. Hau hobeto ulertzeko, kontuan izan behar da Lokatz Loreaken jatorria, gezurra eman badezake ere, taldeak bilakatu baikintuen lagun, eta ez alderantziz.

Elkartzen gaituen jarduera hau abiapuntutzat joz eta bakoitzaren musika, ikus-entzunezko zein antzerkigintza gaitasunekin uztartuz, ekarpen berriak egin nahi dizkiogu bertso munduari, edo hobeto esanda, bertako kideei.

111


130

Janire eta Izaro Ahalduntze Bertso Eskola Feministan elkartzen baginen ere, benetako lotura Bizkaiko Emakume* Bertsolarien Topaketa izan zen. Bazkaltzeko tartean geundela, zorteak edo patuak elkartuta, batera esertzea egokitu zitzaigun. Irri eta txantxa artean atera zen zerbait desberdina egiteko gaia, baina, hitz egiten joan ahala, hasieran ideia zoro bat baino ez zena egia bilakatu zen; horrela jaio ziren Friki Saioak. Bertso saio tematikoen zirkuitu bitxi honek bost emanaldi eskaini zituen guztira abuztua eta iraila bitartean. Bertan, 21 bertsolarik hartu zuten parte; adin, toki nahiz gustu ezberdinetakoak denak. Lehena, arreta gehien deitu zuena eta ondorioz jendetsuena, Harry Potteren bertso saioa izan zen. Bertan Leire Vargas, Maddi Agirre, Jone Larrinaga eta Nerea Ibarzabalek abestu zuten, bakoitzak esleitutako etxearen ahotsetik. Film zatiak, fantasiaz beteriko

jolasak eta objektu magikoekin gidatu genituen bertsolariak Ron, Harry eta Hermioneren paperean sartuta. Gerora, Bertso Fashion Week-en txanda etorri zen. Hau, Deustuko Gaztetxean egin zen eta Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Lekuona, Enare Muniategi eta Josune Aramendi izan ziren pasarelan abestea egokitu zitzaienak. Glamour eta estiloz betetako bertsolari hauek Euskal Herriko Txapelketako finaleko diseinatzailea izateko lehiatu ziren, look ezberdinak sortuz nahiz kritikatuz. Irailari Meme saioarekin ekin genion. Izenak berak iradokitzen duen erara, Sastraka Gaztetxean eta proiektorearen laguntzaz, sareetan gehien erabiltzen diren memeak baliatu genituen gaiei sarrera emateko. Agian, horrela entzunda zerbait bitxia eman dezake, baina Koldo Gezuraga, Asier Alcedo, Ixone Asategi, Miren Amuriza eta Haizea Aranak egin zuten saioa ikusita, argi geratu zen irudi

112


130

batek mila hitzek baino gehiago balio duela dioen esamoldea egia dela. Bideak Lekeitioko gaztetxeraino jarraitu zuen, bertan distortsionatu baitzuten historia Denbora Makina saioan abestu zuten Joar Garate, Xabat Galletebeitia, Iruri Altzerreka eta Joanes Illarregik. Hiru zientzialari zororen papera hartu genuen aurkezleok, bertsolariak mundua sortu zenetik gaur egunerainoko eszenetan kokatuz. Udarekin batera amaitu zen zirkuitua Gernikako Astran, izarren hauts bihurtuz Bertsoskopoa deitu zen horoskopoari buruzko saioan. Honetan Onintza Enbeita, Irune Basagoiti, Aner Peritz eta Nagore Beitia murgildu ziren astroen arteko bidaian. Izan intsentsu usainak ekarritako inspirazioz edo dohain hutsez, amaiera paregabea

KRONIKA

eta hunkigarria izan zen ilusio osoz landutako proiektuarentzat. Bertsozaleengandik jasotako erantzun positiboa ezustekoa izan zen hasiera batean guretzat. Izan ere, gure premia huts bat ez zela susmatu arren, ez genuen espero ingurukoak sortu nahi genuen lekuarekin hain identifikatuta sentituko zirenik. Izan saioz saio aurpegi errepikatuak ikusten, telazko poltsen salmentak izandako arrakastaren poztasunez, jasotako laguntzeko prestutasunaz edo bertsolarien esker onengatik, saihestezina izan zen bideko urrats bakoitza gozatzea. Argi dago ez zela dena samurra eta erraza izan, hirurak oso azkar konturatu baikinen zein zaila den antolatzailearen lana. Maiatzean hasi ginen fruituak uztailean emango zituen ekimena ereiten, as-

Bertsozaleengandik jasotako erantzun positiboa ezustekoa izan zen hasiera batean guretzat. Izan ere, gure premia huts bat ez zela susmatu arren, ez genuen espero ingurukoak sortu nahi genuen lekuarekin hain identifikatuta sentituko zirenik.

BERTSOTAN BERRITXU 113


130

tean behineko bilerak eguneroko entsegu bihurtzeraino. Hala ere, aberasgarria egin zaigu, ohituta geunden bertsolari roletik irten, eta ondokoen betebeharrek dituzten xarma zein oztopoak ikustea. Gozagarria egin zaigu bidea, moldeetatik at arakatzea eta eman izan ez zaigun lekua gure neurrira diseinatzea. Lehendabizi, elkarrengan topatu izan genuen leku hori. Lehen aipatu legez, Lokatz Loreak sormen taldea izan zen, gerora Lokatz Loreak lagun taldea izango zenaren erantzule. Pertsona eta sortzaile moduan ezagutarazi gintuzten Friki Saioek, eta laster ohartu ginen harremanak izan zezakeen potentzialaz. Lan nekeza nabarmenki arindu zuen elkar osatzeko dugun joerak, hiruron nortasun desberdin, baina bateragarrien ondorioz. Gidoiak produzitzean zein muntaietan, txiste txarrez eta algaraz josten zen orokorrean prozesua, eta hori gerora, saioetan nabaritu zelakoan gaude. Gure artean izandako konplizitatea plazaratu eta bertso

jarduna hortik abiatzea lortu izana espero dugu. Bertso saioetara hurbildutako jende motaren aniztasuna nabarmendu nahi genuke. Bertsoaren munduan murgilduta gaudenok pentsatu edo ez, bertsolaritza mundu arrotza izan daiteke askorentzat. Izan ere, saio tematikoetara hurbildu zen jendea, segur aski, ez litzateke herriko jaietako urteroko bertso saiora edo Txapelketako finalaurrekora hurbilduko. Gai desberdinak jorratzeak lortu du jende horren gerturatzea. Guzti honez gain, hirurok izan dugun garapen pertsonala ere nabarmena izan da.

…saio tematikoetara hurbildu zen jendea, segur aski, ez litzateke herriko jaietako urteroko bertso saiora edo Txapelketako finalaurrekora hurbilduko. Gai desberdinak jorratzeak lortu du jende horren gerturatzea.

114


130

KRONIKA

Askotan ez da erraza izaten hain sakratuak diren formetatik atera eta gauza desberdinak sortzea, baina guk argi dugu, lokatzez eta lorez betetako bideak merezi izan duela sortu dugunaz gozatzeko.

115


130

Aurretik bertsolariak baginen ere, antzerkigintzaren, antolakuntzaren edo gai jartzaile lanaren inguruan hausnartu eta ikasteko aukera izan dugu. Bertsolari bezala saiora joan, kantatu eta etxera itzultzera ohituak bageunden ere, konturatu gara zenbat lan eta zenbat ordu dauden gai sorta edo bafle baten atzean. Gainera, saio tematikoak izanik, trama bat pentsatzearen konplexutasunaz ere ohartu gara. Ez da erraza istorio bat bertso saio batera moldatzea, eta tartean bideo eta mozorroak badaude, are zailagoa da. Oro har, oholtzaratzerako orduan ere, lotsa alde batera utzi behar izan dugu zenbaitetan, ez baitira munduko saiorik ohikoenak izan. Hirurok mozorroturik aurkezten genituen, sorturiko pertsonaietan guztiz sarturik, saioak tematika jakin bat jarrai zezan. Bertsolariak jantzi ohi duen zurruntasun mozorroa erabat puskatu behar izan genuen lortu nahi genuen girora heltzeko. Ukaezina izan da lehen aurkezpenetik azkenengora taula gaineko jarreran izan genuen aldaketa, proposamenean sinesten dugula nabarmenduz. Gerora, bertsoak jarraitzen dituen bide definituak beste perspektiba batetik ikusi ahal izan ditugu, eta horrek plazan darabilgun jarreran ere eragin du. Lehenengo friki saioa amaitutakoan, afaltzera joan ginen hirurok, eta oso ondo gogoratzen gara une hortaz, egin genuena ezin sinetsita geunden; baita jendeak izan zuen harreraz, izandako sentimenduez… Lehenengoaren euforiak indarra eman zigun lanean jarraitu eta hurrengoak ere gogoz prestatzeko. Jendea harrituta bezain harro zegoen; Baita gu ere. Inork ez zuen horrelakorik espero. Agian, aldaketa txiki bat izango zen bertso munduarentzat, baina erabatekoa gure munduentzat. Abuztuaren 13a betirako data berezi bat bezala gordeko dugu egutegietan. Askotan ez da erraza izaten hain sakratuak diren formetatik atera eta gauza desber-

Talde honen frikitasunak mugarik ez duenez, gai ugari geratu dira jorratu gabe eta horien inguruko zerbait egitea da gure helburuetako bat.

dinak sortzea, baina guk argi dugu, lokatzez eta lorez betetako bideak merezi izan duela sortu dugunaz gozatzeko. Ezin ditugu ahaztu jasotako esker eta zorion mezuak, eta jendeak hasieratik guregan jarritako konfiantza eta ilusioa. Proiektu prekario bat bazen ere, bertsolariek hasieratik eman zuten baiezkoa eta zaleek interesa jarri zuten argitaratutako edozein berritan. Nola ez, saioetara etorri eta saioez gozatu duten guztiei besarkada bana Lokatz Loreen partetik. Hori bai, buruhausteek ez dizkigute buruak hustu eta hortik aurrera beste zenbait kontutan ibili izan gara; adibidez, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko tira komikoak egiten. Izan ere, gogoratu behar dugu bertsoa ardatz hartuta sormenari ateak zabaltzea dela gure helburua, eta horrek esan nahi duela guztia ez dela saioen antolakuntzara mugatuko. Horrela, urritik abendura bitarte, gure sare sozialak hornitzen jarraitu nahi izan dugu, presentzia mantentzeko. Eta baita lortu ere, jarraitzaile berriak eskuratzeaz gain, erantzun oso positiboa izan baitute asteroko tira komikoek. Indarrak neurtzea eta atsedenak hartzea beharrezkoa den arren, hasierako ilusio berberak bertan dirau oraindik.

116


130

KRONIKA

GERORA BEGIRA Irailean saioak amaitu genituenetik (baita lehenagotik ere, beharbada), galdera bakar bat egin digute, “Noiz egingo duzue zerbait gehiago? Zer proiektu daukazue etorkizunerako?” Baina egon lasai bertsozale eta Lokatz Lore zaleok, hirukote honen burua ez baitago geldi. Dena den, beti ez da erraza izaten ideiak lurrera ekarri eta errealitate bihurtzea. Badakigu indarrak neurtzea derrigorrezkoa dela, etorkizun bateko proiektuek aurrekoek hartu izan duten ilusioarekin eraman ahal izateko aurrera.

Hala ere, gehiagorako gogo faltarik ez daukagu, eta jendeak eskatzen duela ikusita, nola ez egin zerbait? Talde honen frikitasunak mugarik ez duenez, gai ugari geratu dira jorratu gabe eta horien inguruko zerbait egitea da gure helburuetako bat. Denbora asko eskaini beharreko lana bada ere, gozatuz egindako lana ez da karga izaten. Hamaika lokatz putzu daude oraindik bertso mundutik loratzeko itxaroten. Beraz, ezer konkreturik esan ezin badezakegu ere adi egon gure sare sozialetara, gauzatxoak datoz eta!

USURBIL MUSEO IREKIA Uda honetan, astebururo, bisita gidatuak!

Usurbilgo kale eta hormetako ondarea ezagutu nahi duzu?

650usurbilbizi.eus/agenda

t a b u d n u m e Best posible da! 117

Usurbil Turismoa


130

ELKARRIZKETA

HERRIMAMITUZ,

HISTORIALARIAK ETA BERTSOLARIEK GERTUKO ISTORIOEZ ARITZEKO ELKAR HARTU ZUTENEKOA H-z idazten den historiak baditu h-rik gabe idazten diren istorio kurioso askoak. Militar nahiz marinel arrotzen ingurukoak izan daitezke horiek, jakina, baina baita norbere auzoko intsumisoen edo arrain-saltzaileen ingurukoak ere. Xabier Alberdi historialariak aspalditik zekien hori. Orain Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Andoni Egaña batu zaizkio, bestelako historia horri errimak eta freskotasuna jartzeko.

ANTXOKA AGIRRE ARG: CONNY BEYREUTHER

118


130

119


130

Nola sortu zen Herrimamituz? Andoni Egaña: Mantxik kontatuko du ondoen, berea izan zen-eta ideia. Iñigo Mantzizidor: Pandemia garai horretan, Xabierri Erlo Telebistan egindako elkarrizketa bat ikusi nuen, eta bertan beste gauza askoren artean aipatu zuen nola orain dela bostehun urte beste izurrite bat egon zen eta nola honek eragindako kaltearen ondorioz Zarautzek herri izaera galdu zuen eta Getariako auzo bihurtu. Hori entzundakoan pentsatu nuen, ostibiri, batetik, eskerrak getariarrek hau ez dakiten, eta, bestetik, kontu honen arrastorik ez neukan eta auskalo honek horrelako zenbat dakizkien. Erlo telebista Getarian ere ikusiko ote dute… I.M.: Ez da izan asko zabaldu den zerbait. A.E.: Ez da ikustea bakarrik, ulertu ere egin behar da (barrez denak) (zarauztarren umorea). I.M.: Pentsatu nuen jende askok ez dakizkien pasarte mordo bat izan behar zituela Xabierrek, eta, buelta gehiegi eman gabe, deitu nion galdetzeko ea prest zegoen horrelako batzuk bertsotarako abiapuntu gisa jartzeko. Baietz esan zidan, gustura asko egingo lukeela, eta orduan pentsatu nuen bigarrena Andoni izan zitekeela. Hark ere baiezkoa eman zuenez, aurrera. X.A.: Mantxik deitu zidanean esan nion oso ideia interesgarria iruditzen zitzaidala, normalean historiara gerturatzen ez den jende bati gai hauek erakargarriago egiteko modu bat izan zitekeela. Gustura eman nion baiezkoa. Hirurak herrikideak izanda pentsa daiteke aurretik ere izango zenutela elkarren ezaguera. A.E.: Bai, dezente. Ezagun soilak baino gehiago ere bagara, tratu dezente izandakoak.

Iñigo Mantzizidor Mantxi “Ekimen honi heldu nionean, tokiko historiari heldu behar geniola pentsatu nuen, ez Gipuzkoako historiari edo zerbait orokorragoari; alegia, entzutera doanaren interesa pizte aldera: ‘joño, gure herriko historiaz ari dira, halako etxekoak aipatu ditu’ eta abar” Ekipoa erraz osatu duzue orduan. A.E.: Bai, bai. Pandemia bukaeran, tarte luze batean, edozer martxan jartzea asko kostatu zen; batean esaten zutela has zitezkeela horrelako ekitaldiak, hurrengoan kontrakoa esaten zuten... Horrek dezente atzeratu gintuen, baina gure artean oso erraz moldatu gara. Zer ariketa klase planteatzen dituzue? A.E.: Xabierrek herriko historiaren pasarte batzuk aukeratzen ditu eta pasarte horretako pertsonaien rolak ematen dizkigu. X.A.: Bai, gehienetan hori egin izan dugu, errazena hori delako eta aukera ematen digulako pertsonaia historiko horiek berpizteko. I.M.: Ematen duen beste aukera bat da iraganeko kontuak gaurko kontuekin lotzekoa. Gai batzuk, zoritxarrez edo zorionez, ez dira

120


130

ELKARRIZKETA

hainbeste aldatu, eta garai bateko abiapuntua emanda gaurko kontuei ere heldu ahal izaten diegu. A.E.: Ia beti dago garaiak nahasteko aukera. Xabierrek duela hiru lau mendetako istorio bat kontatu du Santa Klarako komentuaren ingurukoa. Mantxi moja paperean jartzen du eta bisitari bat naizela jartzen dit niri. Ba, ni izan naiteke Txurruka (Zarauzko alkatea).

Zenbateko saioa izaten da? Ordubete edo? A.E.: Gehiago, gehiago. Ordubete Xabierrek bakarrik jaten du, ondo preparatuta ekartzen baititu pasarteak (barreak). Saioaren grazia hori ere bada. Oso pasarte interesgarriak ekartzen ditu, eta ondo kontatzen ditu gainera… Ordu eta erdi ondo pasata izango da saioa.

Neurriak ere jartzen dizkiezu? X.A.: Ez. Hori libre aukeratzen dute. Bai, saiatzen naiz pasarteak kronologikoki ordenatuta ematen; alegia, zaharrenetatik hasi eta berrienekin bukatzen. Egin daiteke bestelako planteamenduren bat, baina guk horrela egin izan dugu. A.E.: Entzuleak errazago jarraitzen du haria horrela.

Bertsolariok bazenuten historiarekiko zaletasunik? A.E.: Bai, niri gustatzen zait. Datu zehatzak ezagutzea bai, baina, batez ere, garaian kokatu, zer gertatu zen ezagutu eta gertatutako horrek gerora zer ondorio izan dituen ikustea iruditzen zait ariketa interesgarria. I.M.: Ez dakit historiarekiko zaletasuna dudala esatea gehiegi ez ote den, baina tokiko historiako pasarteak bai gustatzen zaizkit.

121


130

Orain etxe bloke hauek dauden tokian garai batean halako baserria zegoen, eta etxe horretakoak halako familiakoak ziren, eta halako eta holako egin zuten… Horrek beti deitu izan dit arreta. Horregatik, ekimen honi heldu nionean, tokiko historiari heldu behar geniola pentsatu nuen, ez Gipuzkoako historiari edo zerbait orokorragoari; alegia, entzutera doanaren

interesa pizte aldera: “Joño, gure herriko historiaz ari dira, halako etxekoak aipatu ditu” eta abar. Aurreko historiaren lanketa guztia Xabierren esku uzten duzue erabat ala animatu zarete ekarpenen bat egitera?

122


130

ELKARRIZKETA

A.E.: Zarauzko saioan ez genuen ekarpenik egin. Xabierrek herriko historia oso ondo kontrolatzen du. Usurbilgo Aginagan egindakoan ez geneukan guk ezagutza handirik, eta bakarrik moldatu zen, primeran gainera. Hurrengoa Zaldibian daukagu eta hor bai pasa dizkiogu pista batzuk: Iztueta eta abar… X.A.: Nik gehien kontrolatzen dudana itsasbazterrekoa da, itsasbazter zabala. Tesia Aro Berriko Gipuzkoako itsas ekonomiari buruz egin nuen, baina, noski, itsas ekonomia ez da murrizten moila duten herrietara. Ontziak egiteko egurra ez zuten getariarrek Getarian mozten… Egia esan, Gipuzkoa osoak zuen itsasoarekin lotura, baina egia da baita ere, barrualdean badaudela beste historia batzuk nik hainbeste landu ez ditudanak. Hala ere, jar naiteke beste horietara ere. Zarauzko saioa izan zen lehenengoa. Jendearen aldetik ze feedback iritsi zitzaizuen? A.E.: Etorri zitzaigun jendea esanez saio polita izan zela. X.A.: Nik uste gozatu zutela. A.E.: Izatez, Zarautzen gehiago egiteko modua ere egon daiteke. Esango nuke eskolako gaztetxoentzat saio bat eta herritarrentzat beste bat nahikoa erraz egin genitzakeela. I.M.: Burutik pasatu izan zait auzoetakoak egitea ere. Azken Portun saio bat adibidez… X.A.: Azken Portun Azken Portuko kontuekin, San Pelaion San Pelaioko kontuekin beste bat… Zarautzek ematen du aukera horretarako. A.E: Vista Alegrek ere badauka bere historia…

Bertsolariok bazenuten saioan Xabierrek atera zituen pasarteen inguruko ezaguerarik? A.E.: Gehiena ezaguna suertatu zitzaidan niri. I.M.: Nik ez hainbeste. Gerra Zibilean Zarauzko hondartzan lurrartu zuen hegazkinaren historia adibidez, ez nuen ezagutzen, eta latza iruditu zitzaidan; nola Espinosa traizionatu zuen pilotuak eta fusilatu egin zuten gero. Nik ere ez dut ezagutzen kontu hori. A.E.: Fusilatu zuten Eusko Jaurlaritzako sailburu bakarra izan zen. X.A.: Alfredo Espinosa. Mediku gazte bat zen, Union Republicanako burua Bizkaian, eta Jose Antonio Agirreren gobernuan Osasun sailburu izendatu zuten. A.E.: Gogorrena da bera jada Frantzian zegoela Bilbo erori zenean.

123


130

X.A.: Bai, Bilbotik hainbat ontzitan haur mordo bat ebakuatu zuten Bordele aldera, eta Osasun sailburu gisa bera ibili zen guzti horren buru. Horretan ari zirela, Bilbo erori eta Jaurlaritza Santanderrera mugitu zen. Handik ere ihes egin beharra izango zuten laster Frantzia aldera, eta Espinosa bertan zegoen jada. Baina iruditu zitzaion bere tokiak Gobernuko gainerako kideekin batera behar zuela, zuzenena abioneta bat hartu eta Santanderrera joatea zela. A.E.: Abionetako pilotua frankistek erosi zuten, ordea, eta gezurretan aparatuak matxura bat zeukala esan eta Zarauzko hondartzan lurrartu zuen, Espinosa preso har zezaten. I.M: Andoniri Espinosaren papera tokatu zitzaion eta niri pilotuarena. Bazegoen hor zer kantatua. Ikusten da bi hauek historiako kontuekin gozatu dutela, eta zuk bertsoarekin?X.A.: Bertsozalea beti izan naiz. Ez txapelketetara joaten diren horietakoa, baina zalea bai, eta hauekin asko ari naiz gozatzen.

Iñigo Mantzisidor Mantxi “Gerra Zibilean Zarauzko hondartzan lurrartu zuen hegazkinaren historia adibidez, ez nuen ezagutzen, eta latza iruditu zitzaidan; nola Espinosa traizionatu zuen pilotuak eta fusilatu egin zuten gero”

Xabier Alberdi “Neronek tesia egiteko garaian erabili nituen, adibidez, Ternuarako bidaiaren inguruko bizipenak eta miseriak kontatzen dituzten kopla eder batzuk. Aita Zavalaren liburuak askotan ibili ditut esku artean, eta asko gustatzen zaizkit”

124


130

Geroztik, pare bat saio antolatzera ere animatu naiz Donostiako Euskal Itsas Museoan. Bertan zuzendari nabil, eta beti jarduten naiz probaketetan jendea museora nola erakarri; komiki modura atera izan ditugu gauza batzuk, edo antzinako aldizkariak geuk idatzitako historiako kontuekin berrargitaratu... Zer saio izan dira horiek? X.A.: Zerbait soilagoak izan dira, erakusketa konkretuen inguruan antolatutakoak, erakusketaren gaia gai bezala jarrita.

Andonik eta Uxue Alberdik egin zuten saio bat, eta Jon Maiak eta Amets Arzallusek beste bat. A.E.: Ni beldur pixka batekin joan nintzen eta oso saio polita atera zen. Gaia latza zen, esklaboak abandonatuta utzi zituzten irla hori… Nola du izena? X.A.: Tromelin. Indiako Ozeanoko irla txiki-txiki bat da, kilometro karratu bat baino gutxiagokoa, eta, XVIII. mendean, 60 bat esklabo beltz abandonatuta utzi zituzten han hamabost urtez. A.E.: Esklaboak garraiatzen zituen ontziak hondoa jo zuen irla ondoan. Tripulazio zu-

125


130

duzu ‘ni zuri hauekin ez naiz fidatzen, Netflix izango degu hemen hauek itzuli baino lehen’ eta, listo, askatu zara nolabait historiak ezarri dizun garaitik.

Andoni Egaña “Esklaboak garraiatzen zituen ontziak hondoa jo zuen irla ondoan. Tripulazio zuriak baltsa bat egin zuen eta beltzei agindu zieten ahal bezain pronto itzuliko zirela euren bila. Beste espedizio bat izan zen handik urte mordo batera agertu zitzaiena, eta, ordurako, dozena erdi bat baino ez ziren gelditzen bizirik irlan” riak baltsa bat egin zuen eta beltzei agindu zieten ahal bezain pronto itzuliko zirela euren bila. Beste espedizio bat izan zen handik urte mordo batera agertu zitzaiena, eta, ordurako, dozena erdi bat baino ez ziren gelditzen bizirik irlan; dozena erdi bat emakume eta haur bat. X.A.: Bada gai bat gaur egungo hainbat egoerarekin lotura handia duena: Afrikatik datozen migranteak nola askotan itsasoan abandonaturik hiltzen diren, nola abandonatzen diren errefuxiatu edo migrante eremuetan, giza esplotazioa, arrazismoa eta abar. A.E.: Han abandonatutako bi beltzen paperean jarri gintuen Uxue eta biok. Uxueri baikorraren rola tokatu zitzaion, ‘bai, agindu bezala, laster etorriko dira gure bila’, argudiatuz, eta niri ezkorraren rola. Hor kantatzen

Bertso zaharrak historia egiteko iturri gisa ere tokatuko zitzaizkizun, ezta, Xabier? X.A.: Bai, bai. Nahikoa praktika zabaldua da hori. Iturri literarioak beti erabili izan dira historiografia egiteko, eta bertsoak are egokiagoak dira garaian garaiko bizierak, pentsaerak edo baita hizkerak ere ezagutzeko. Ez dira, akaso, bere soilean erabiltzeko moduko iturriak, baina iturri osagarri gisa bai. Gerra karlistei buruzko historia egin nahi bada, begira zenbat bertso dagoen gerra karlisten inguruan. Neronek tesia egiteko garaian erabili nituen, adibidez, Ternuarako bidaiaren inguruko bizipenak eta miseriak kontatzen dituzten kopla eder batzuk. Aita Zavalaren liburuak askotan ibili ditut esku artean, eta asko gustatzen zaizkit. A.E.: Hor kontuz ibili beharko da apokrifoekin. Lehengo batean pote batzuk hartu nituen Goikorekin eta kontatzen aritu zitzaidan, txioren bat ere bota du, Txirritaren Canovasenak ez direla Txirritarenak. X.A.: A ez, e? A.E.: Oso estilo anaforikoa darabilki eta hori ez du beste inon egiten. Estilo hori apaizek erabiltzen zuten sermoietan. Apaiz listoren bat, beraz, berari baino Txirritari kasu gehiago egingo ziotela jakitun… X.A.: Ostras, hori oso interesgarria da… Egia da bertso zaharrekin ibili naizenean askotan egin dudala topo egiletza nahikoa badaezpadakoekin. Sorta bera Xenpelarrena dela batean eta beste norbaitena dela hurrengoan… Dena dela, egilea bata edo bestea izan, iturri interesgarri bat dira.

126


130

ELKARRIZKETA

Xabier Aierdi "Nik gehien kontrolatzen dudana itsasbazterrekoa da, itsasbazter zabala. Tesia Aro Berriko Gipuzkoako itsas ekonomiari buruz egin nuen, baina, noski, itsas ekonomia ez da murrizten moila duten herrietara. Ontziak egiteko egurra ez zuten getariarrek Getarian mozten…”

127


130

Gaur egungo errealitatearen inguruan egiten dituzuen bertsoak ere erabiliko dira historia egiteko hemendik berrehun urtera. Hasieratik zenuten Zarauztik irteteko ideia, edo Zarauzkoak ondo funtzionatu zuela ikusita hasi zineten Herrimamituz kanpora mugitzen? I.M.: Zabaltze aldera Mankomunitatearekin harremanetan jartzea pentsatu genuen hasieratik. Mankomunitateko bost herriak, denak kostaldekoak izanda eta gertukoak, egokia iruditu zitzaigun, baina ez digute kasu handirik egin. A.E.: Mankomunitatea emozionalki ez da oso erreferente argia. Denok maite dugu gure herria, eta gure auzoa, baina bere Mankomunitateak emozionatzen duen pertsonarik ez dago. Zaborrak eta urak bakarrik gestionatzen dituen entitate bat izanda… Esan ditzagun egiak, ez dakit zentzurik baduen hainbeste soldatak, emozionalki erabat ezdeusa den instituzio baterako (barrez).

Aurrera begira zer bide ikusten diozue? I.M.: Zaldibian ekainaren 9an daukagu, gaueko hamarretan. Hortik aurrera, etortzen dena. Lankuren bidez eskaintzea otu zaizue? Normalean gorputz pixka bat hartzen duten gisako saio bereziek izaten dute hor toki bat. A.E.: Oraindik gorputza hartzeke dauka honek, ordea. I.M.: Lankuren bidez arazoa izan daiteke barrualdeko herrietatik deiak hastea eta ezezkoa eman beharra izatea. Edo probintziaz kanpokoren bat tokatzea. Lehen esan duen bezala, Xabier kostako herrietan dago espezializatua eta Gipuzkoako eremuan, batez ere. X.A.: Historialari gehiago topatu beharko ditugu, ekimenean parte hartzeko prest dagoen jende gehiago (barrez). A.E.: Baina hire kontaerara ohitu gaituk…

128


130

ELKARRIZKETA

I.M.: Zumaia bai da egokia horrelako zerbait egiteko, Zumaian egongo dira mila istorio egoki. X.A.: Gauza asko daude bai. Oso polita egin daiteke Zumaian. Edo Orion… Gehiago egiteko gogotsu zaudete, beraz. X.A.: Bai, ni gainera ikasten ari naiz. Lehenengoan pixka bat galduta ibili nintzen nire aurkezle lanetan. Ez neukan oso argi noiz begiratu behar nien bertsolariei eta noiz publikoari, eta gehiena publikoari bizkarra emanaz egin nuen. Bigarrengorako konpondu nuen hori. A.E.: Xabier oso egokia da istorioak kontatzen, kontalari ona da eta kasik ipuin modura azaltzen ditu pasarte historikoak, ez

paper batetik irakurrita. Baina egia da bi lan dauzkala: batetik, historia kontatu behar dio publikoari, eta, bestetik, guri gaia jarri behar digu, eta Zarauzko saioan gehiago kosta zitzaion bitasun hori, baina konturatu ginen eta konpondu genuen. X.A.: Nik uste dut formatu interesgarri bat dela, hain zuzen ere bertsolariek gertukoarekin eta gaurkotasunarekin loturak egiteko daukaten freskotasunagatik eta erraztasunagatik. Jende askok historia oso urruneko kontu bat bezala ikusten du, atzean gelditutako zerbait balitz bezala. Kosta egiten zaigu historialarioi gaurko arazoentzat argitasun asko atzekoa ezagututa lor daitekeela bistaratzea. Bertsolariek egin ditzaketen loturak interesgarriak dira zentzu horretan.

129


130

PERLAK

IKER ZUBELDIA

SEGA

LEIHODUNA Aspalditxo, Goierriko helduen bertso eskola egiten zen Ordizian, eta oraindik ere mantentzen dute ohitura. Dozena bat urte igaro nituen beteranoekin asteartero afaltzera joanez. Patxi Aldekok garaje moduko bat zeukan, soziedade koxkor bat bihurtuta, eta bertan elkartzen ginen Florentino Goiburu, Patxi Iraola, Iñaki Murua, Euxebio Igartzabal, Iñaki Añei, Mikel Mendizabal, Jexux Mari Jauregi Altzo Txiki, Joxe Mari Aranburu Gabika (Mikel Aranburu bertsolariaren aita) eta Patxi Aldeko bera, besteak beste. Tarteka, gonbidaturen bat ere azaltzen zen. Mari Karmen Barandiaranek, Patxi Aldekoren emazteak, prestatzen zuen afaria.

130


130

PERLAK

Egun batean Florentino Goiburu sega batekin azaldu zen. Hainbeste urtez erabili eta gero erabat gastatuta zegoen sega, erdi-erdian zulo bat zeukan. Patxi Aldeko errementaria zen, eta Florentinok sega solda zezan eraman zion. Patxik esan zion ez zuela merezi halakorik egiterik, erosi zezala beste bat eta kito. Aldamenean Gabika zegoen, eta momentuan esan zion: “Hori, moteil, soldatuko diat nik!”. Sega berak eraman zuen, hurrengo afarian bueltan ekarriko zuela hitzemanda. Iritsi zen hurrengo asteartea, eta Gabikak sega ekarri zuen, soldatuta, agindu bezala, baina Patxi berehala ohartu zen herdoil-azala (kaskarillea, alegia) kendu gabe zuela. Kolpe bat eman zion segari eta soldadura guztia saltatu zitzaion, eta zuloa lehengo toki berean azaldu zen. Orduan Patxi bertsotan hasi zitzaion Florentinori, sega berri bat erosteko dirurik ez bazuen berak mailegu bat emango ziola esanez. Kontuan izanda Patxi oso gizon argala dela, Florentinok honakoa abestu zion:

“…nola egiten deken sarri prestamoa, beize eongo dek mehea hire estamoa*” Pena ematen dit bertso osoa gogoan ez izateak, baina erantzun bikaina iruditu zitzaidan eta horregatik ekarri dut hona. *estomagoa, urdaila

131


130

PITZADURA BAT DEBALDEKO FESTAN: XENPELAR, BILINTX ETA IPARRAGIRRE

Bertsolariaren, poetaren eta komediantearen gurutzaketa bat lau ekitalditan

KEPA MATXAIN ILUSTRAZIOAK: UNAI GAZTELUMENDI

132


130

FIKZIOA

1/ XENPELAR DA BERTSOLARIA ‒ Xenpelar duk bertsolaria. Mokoker hori ere ez duk gaizki moldatzen, baina bertsolari-bertsolaria gurea duk: Xenpelar. Ez dute beste hizpiderik igande arratsaldez etxera bueltan doazen errenteriarrek. Bazebilen zurrumurrua eguerdirako: bertsolari kuadrilla elkartzekoa zela sagardotegian, eta, gerturatuz gero, izango zela iji, aja eta aleluia. Halako mailarik, ordea? Ezta Patxi Bakallorekin Hernanin izandako deman ere! –eta hura zinez izan zen gogoan hartzekoa–. Tripak lehertu beharrean igaro dute arratsaldea. Ez Olloki, ez Larraburu, ez Ardotx eta ez Panderitarrak, Xenpelar mendean hartuko duenik ez da egundo jaio. Ez da sinestekoa, 23 urte eskas eta hori da bertsotan egitea. Atzeko mahaitik donostiarrak builaka hasi direnean ere ez da odolgabetu: haiengana gerturatu eta, konturatzerako, hor hasi da Bilintxekin nor baino nor –hura ere tartean egokitu baita–. Ba ote zegoen jai egunari gehiago eskatzerik? 1857. urtea da, 1858a agian. Dozena bat urte inguru, beraz, Sociedad de Tejidos de Lino Rentería S.A. erraldoia herrira iritsi zenetik. Eta, haren segidan, sektoreko beste asko: Salvador Echeverría; Sorondo Primos; Gamón Hermanos. Eta jendea, jende saldoa, probintziakoak gehienak, urrunagokoak ere bai zenbait –mila biztanle berri azken hamabost urteotan; guztira 2.500 bueltan–. Nork esango, orain urte batzuk, gerrak ez harako ez honako utzitako nekazal herria, gazte guztiek hanka egiten zutena, goizetik gauera probintziako helmuga kotizatuenetakoa bilakatuko zenik, gero eta populatuagoa. Orain ehun-lihoaren herria da Errenteria, eta Xenpelar ez dabil aparte. Oiartzungo mugako 133

Senperelarren jaiotako gaztea, urte askoan baserrian morroi ibilia, herriko liho enpresa handienak dituen 500 langileetako bat da. Umetako mundua lausotzen sumatzen du, baina ez dago atzera begira egoteko: bere anaia Juan Jose bezala, retegitar batekin ezkontzekoa da laster –Maria Joxeparekin–. Nekez utziko du bertsolari bizimodua baina. Hamabi urtetarako gai zen bat-batean aritzeko, eta geroztik inguruko guztiak mendean hartzera ailegatu da: umoretsua da, oroimen onekoa, eta, batez ere, erreflexu bizikoa. Bertsolari onak behar duen bezalakoa. Hala erakutsi du gaur sagardotegian, baita Bilintxekin izandako norgehiagokan ere. Donostiar porrokatuenak ere ezpainak lotuta etxeratu dira; zer erremedio. Bilintxek badu abilidadea, hori ez dago ukatzerik. Lau urte zaharragoa da –bere plantari erreparatuta, edonork esango luke dozena bat urte ateratzen dizkiola–, txukun josten ditu bertsoak, bistan da gizon estudiatua dela. Plaza zaila zeukan gaur, ordea. Dagoenik eta zailena. Eta demak iraun duen tarte laburra aski zaie entzuleei epaia emateko: ahotik ahora, ez da Xenpelarren zapata zolara ere ailegatzen. ‒ Zerbait falta dik bertsolari konpletoa izateko. Hura poeta duk gehiago. Ez dik gure Xenpelarren bere-berezko zerarik. Baserritarra itaun ontologikoak bizi du, baitezpadakoa zaio gauzak zer diren eta zer ez diren bereiztea: zer den hiriburuko eta zer probintziako, zer eskolatu eta zer eskolatu gabe, zer bertsolari eta zer poeta. Disoziazio zurrunez lantzen du kriterioa: erdibidekoa enbarazu da. Eta Bilintxek ezin du bertsolari izan, ez behintzat erabateko. Bertsolaria –benetakoa– baita gizon segurua, lotsagabea, ezustean harrapatuko zaituena. Bertsolaria jaiotzez da bertsolari, eta hil artean da bertsolari. Egunez zein gauez, hizketan bezala


130

Baserritarra itaun ontologikoak bizi du, baitezpadakoa zaio gauzak zer diren eta zer ez diren bereiztea: zer den hiriburuko eta zer probintziako, zer eskolatu eta zer eskolatu gabe, zer bertsolari eta zer poeta. Disoziazio zurrunez lantzen du kriterioa: erdibidekoa enbarazu da.

egiten du bertsotan. Situazio oro da plaza potentziala; hain dago situazioari lotua, ez baita handik abstraitzeko gauza. Ez eskatu bat-bateko bertsolariari halakori edo honakori buruz kantatzeko, horretarako daude bertsopaperak. Bat-batean ari denak kolpean kantatzen du, inork eskatu gabe, parean egokitu zaionari buruz, eta, hasi eta segi, besteek erantzun ahala jarraitzen du bertsotan, aspertu arte. Bertsolaria deus gutxi da bere bakardadean, elkarrizketak bihurtzen du bertsolari, nora doan ez jakiteak, hizketakideak marrazten dion bideari segituz aldi berean hura gainditzeak. Bertsolaritza bizi estilo bat da, munduan egote modu bat, herriak emandako tokia –bufoiarena– onartu duenarena, baina ez zerbitzu modura, hautu existentzial gisara baizik: minean ere barrea asmatuz ematen die gauzei zentzua. Bertsolaria zirikatzailea da, satirikoa, kritikoa: guztiek pentsatuagatik inork esaten ez dituen egiak esatera ausartzen da kantu errimatuak eskaintzen dion kode berezia baliatuz. Eta,

era berean, iheskorra da, harrapagaitza, bere kode berezia literaltasunari uko egitean baitatza: zail da jakiten kantatzen duen guztitik zer den egiazko eta zer asmazio, zer propio eta zer besteren, zer esplizitu, zer inplizitu eta zer ausazko. Horregatik da deserosoa boterearentzat, eta horregatik jotzen du hark, mespretxuz, zabartzat eta behe mailakotzat. Bien bitartean, herriak liluraz begiratzen dio: jenioaren aura berezia dario, baina, aldi berean, eskura dago; gutarra da. Eta guretzat ere bere ekipokoa izatea identitate modu bat da: xenpelartarrak gara, eta bera da benetako bertsolaria, gurea delako. Hori guztia esan gabe doa, noski. Errenteriarrek, etxera bueltan doazela, besterik gabe badakite –sentitu (!) egiten dute– bertsolaria zer den, dakiten bezala inor, ezta donostiar ilustre ustekoena ere, ez dela gai izango hura bere tokitik mugitzeko.

134


130

FIKZIOA

135


130

2/ BILINTX DA ETORKIZUNEKO BERTSOLARIA Xenpelarrek arrazoietan gain hartu dio, konforme, baina errepara dezagun haraxeago, inork ez al du aipatu behar, adibidez, Bilintx belarrira zein leun eta gozo sartzen den? Aldiz, Xenpelar, zer nahi duzue esatea, garratza da eztarriz, beti doinu berean kantatzen du. Baina, noski, jendeak ez dio horri begiratzen, jendea gelditzen da taxukera orokorrarekin, eta, agian ez dago ondo esatea, baina Bilintxen taxukera denok dakigu zein den: sudur kako hori, betirako geratu zaion herren hori… Ez naiz itxuraz ari, ez itxuraz bakarrik behintzat. Esan nahi dudana da zazpi deabru ikusitakoa dela Indalezio, eta bat umetan eskaileretatik behera erorita muturra okertuta gelditzen bada, eta gero sokamuturrean zezenak adarkatu eta pausoa ganoraz luzatu ezinik, betirako lainotzen zaiola kopeta, eta zer esanik ez arima. Eta horixe da kontua: jendeak nahiago duela pausoa sendo luzatzen duen bertsolaria, dardarizorik antzematen ez zaiona, doan tokira doala barru sendoko agertuko dena. Baina batzuok Bilintx maite badugu da, hain justu ere, arima lainotu horretatik kantatzen diolako bizitzari –kantatzen dion bezala Becquerrek, edo Mussetek, edo Leopardik, edo Heinek–, minari ederra ateratzen dakielako. Batzuok hori guztia ikusten dugu bertsolari betilunaren atzean. Bilintx bere garaiko gizona da, gu guztiok baino garaikoagoa, eta horregatik gehienak ez dira oraindik gai haren bertsoen dirdira jasotzeko –goizegi da agian–. Konturatu zarete nola begiratzen dioten? Talentu handikotzat daukate, ez dute haren aurka ezer esango, baina sagardotegiko giroan antzeman da: Bilintx ez da beretarra. Eta, ez gaitezen inuzenteak izan: ez da liberala de136

lako, aitona Ayamontekoa duelako… edo ez hori bakarrik behintzat. Zerbait primarioagoa da, kasik gorputz mailakoa: hizkuntza bera darabilte, adinez ere gertukoak dira, baina Xenpelarri ia beren buruaren luzakin bati bezala begiratzen dioten bitartean, Bilintx arrotza zaie. Eta marka da, nahi duenean ederki asko kantatzen baitu usadiozko estiloan: nahi luke Xenpelarrek Bilintxek Domingo Kanpainari kantatutako bertsoa bezain eztenkaririk! Kontua da ziri hutsala ez zaiola aski Bilintxi, beste arnas bat ere bilatzen duela bere barru-minduak. Eta, horretarako, ahozko usadioaz gain, poesia idatziaren oihartzunak jasotzen dituela, bertsopaperetan batez ere: ahozkotik idatziak dira, bai, baina hain modu perfektuan, idatziz sortuak baizik ezin baitute izan. Badute arnas bat ez dena oraindik herriarengana iristen, baina egon trankil, historiak ezer irakatsi badigu, hori da gure kapitala Donostiatik Tolosara eta Tolosatik Donostiara aldatu den modu berean aldatzen direla jendearen nahiak, eta seguru nago pixkanaka zenbait hasiko direla bertsolarien beste alderdi batzuei ere erreparatzen, joskerari, kantaerari, intonazioari, eta Xenpelarrez gain, gai izango direla Bilintx edo Iparragirre miresteko. Ausartzen naiz gehiago esatera: iritsiko da eguna bat-bateko bertsolaritzan Bilintxen bertso moldeak Xenpelarrenak baino eragin handiagoa izango duena. Historiak irakatsi digu: berritasunari planto egiten zaio hasieran, baina taxurik baldin badu –eta, sinetsidazue, Indaleziok trumilka dauka–, bere bidea egiten du gero. Argitu kopetak, oraindik inork ez du sententziarik diktatu. Gaurkoagatik behintzat lasai lo egizue motellak.


130

FIKZIOA

137


130

3/ IPARRAGIRRE DA HERRIAREN AHOTSA Bizpahiru urte atzera, Bilintx Urretxun dabilela, jendetza sumatu du kantoi baterantz arrapataka, eztarriak eten beharrean: ‒ Iparragirre! Santa Anastasia festetan da herria, eta Bilintxek burua jiratzearekin bat bistaratu du, iraileko eguzki epeletan, Iparragirreren bizar zarbatsua. Kartzelan sartu zutela entzun zuen, Madrilera deserritu zutela ere bai, baina itzulia behar du, inondik ere, nekez irudikatzen baitu pareko gizona bezalako beste inor Kantauri isurialde osoan –eta ez gitarra eskuan kantuan ari delako bakarrik–: bizarpeak iradokitzen duen lepalde tinkoa, bisaia harmoniatsuko begirasun noblea, eta, batez ere, beso zuztar gihartsu horietakoak, gehienek bizi osoko eskulan gogorraren ondotik soilik forja ditzaketenak, zenbaitek –eta Bilintxek susmatzen du Iparragirre bigarren klase horretakoa dela– berez-berez dakartzatenak. Kantua ez ezik, gorputz atal oro du egoki hornitua Urretxuko bardoak. Edonork esango luke, Gipuzkoako batailoian zebilela, larri zauriturik birritan bizia galtzear egon zenik: Bilintxek ezin irudika lezake hilotz artean berrogei urtera ailegatu gabeko silueta hura, txapela atzerantz, ahots tarratatuz Gernikako arbola kantatzen ari dena, presentzia hutsez urdaila korapilatzen diona. Jendetzaren artean bidea eginda, kantariaren parean jartzea lortu dute Bilintxek eta adiskideek. Apenas entzuten duten haren ahotsik: saldoa ari da haren gainetik kantuan, letra guztiak, hasi eta buka, buruz dakizkiela. Lorpen handiagorik! Frantzian zelarik Marsellesa abesteagatik kanpora138

tu zutenak, orain zer eta bere Marsellesa propioa konposatu du. Oraindik ez dira bi urte abestia lehen aldiz kantatu zuenetik, eta dagoeneko foruzale guztien ereserki bilakatua da, karlista zein liberal. Bilintx ere, jendetzara batuta, ozenki kantatzen hasi da, Iparragirreri begirada ezin kendurik. Ezin du sinetsi, pare-parean dauka mitoa: hamalau urterekin gerran borrokatzeko Madrildik Euskal Herrira itzuli zena, Frantziako erbestealdian Caroline Duprezekin musika eta kantua ikasten aritua, Italian, Suitzan, Alemanian eta Londresen ibilia, barrikadetan bezala jauregietan, sekula bere erroei atzea eman gabe. Eta harekin inoiz konturik egin gabe ere oso gertuko sentitzen du: zeru azpiko aldia hala moduz igarotzearekin konformatzen ez denaren sugarra dario, bizia sentitzeko modu bat,

Kontua da ziri hutsala ez zaiola aski Bilintxi, beste arnas bat ere bilatzen duela bere barru-minduak. Eta, horretarako, ahozko usadioaz gain, poesia idatziaren oihartzunak jasotzen dituela, bertsopaperetan batez ere…


130

139


130

Santa Anastasia festetan da Urretxu, eta Bilintxek burua jiratzearekin bat bistaratu du, iraileko eguzki epeletan, Iparragirreren bizar zarbatsua.

kartsua, Bilintxek berarentzat nahi lukeena. Ez da berak halakorik ez duenik –minak zein pozak indarrez kolpatzen dutenetakoa da–: kemenez da ahulagoa, ez Iparragirre bezain pieza bakarreko, eta horregatik sortzen dio zirrara haren egote ziurrak, bizi-irrika piz­ tarazten diolako berriz. Bai, aurrez aurre erreparatzen diolarik, Bilintxek sumatzen du zoru sendoan dabiltzanetakoa dela Iparragirre, dagokion tokian dagoen horietakoa, nor bere baitaratze demasezkoetarako lanpetuegi, herriaren ahotik kantatzen dutenak bezala. Nahi luke haren egonarriaren puska bat berarentzat.

eta lagunari azkenik, bertan akabatuko lukeela garbi adieraziz. Hark, lepotik hartu eta aurrerantz tira dio, berriro errepikatuz: ‒ Honek ere bertsotan egiten du, eta ez nolanahi! Iparragirrek aurrez aurre dauka Bilintx gaztea. Goitik behera behatu du, irribarre zabalez, pipari zupada patxadatsua eman bitartean. ‒ Ezagutzen diat, bai. Gero, ezker besoa atorra zabartuaren mahukan sartu bitartean, bota du:

‒ Beste bat, Iparragirre! Beste bat! Gitarra zorroan sartzen ari dela ikusirik, jendea ez dago berriketarako. Baxoerdi bat behar duela azaldu die Iparragirrek, ohi duen patxadaz; segituko duela geroxeago, hala nahi badute. ‒ Iparragirre! Hau ere bertsolaria da, zu bezala! Bilintxek ihes egin nahi du handik. Lurrera begiratu du, zerura gero, lurrera berriro

‒ Mutil hau nire semea bezala izango duk. Eta alboko tabernarantz luzatu du pausoa. Bilintxek ez zuen sekula pentsatuko halako zerbait hain modu axolagabean esan zitekeenik. Begira gelditu zaio, zer egin ez dakiela, entzun berri duena hizketarako gonbidapena ote den zalantzati, gorputzaren eta hitzaren arteko desinkronizazio harekin are liluratuago.

140


130

FIKZIOA

141


130

4/ BILINTX DA XENPELARREN ISPILUA ‒ Iparragirre duk handia! –izan zen lehenengo. ‒ Iparragirrek eskola oso ona omen dik! –segidan. ‒ Musikarekin kantatzen omen dik Iparragirrek! –ondoren. ‒ Hura solfeoko gizona duk! –azkenik. Xenpelar gogait eginda dago txaplatarekin. Kalean gurutzatzen duen hankabiko bakoitzak Iparragirre ateratzen dio hizpidera, eta ez du ezer ulertzen. Nondik halako lilura? Zergatik Iparragirre, ez bada ahotik ahora kantatzeko kapaz? Noiztik bertsozaleak solfeoarekin buru hausten? Gauza bakarra dauka garbi: donostiarrekin sagardotegian elkartu zeneko hartatik aurrera hasi zela Iparragirreren izena airez aire zabaltzen. Zer diren kontuak, jai egun arrunta ematen zuena jendearen gogoan gelditu da –eta baita Xenpelarrenean ere–. Eta gauzak gogoan geratzen direnean, dio Xenpelarrek berekiko, zerbaitengatik izaten da. Bai, Bilintxekin izandako dema hura –bizia bezain laburra–, ez zen beste demak bezalakoa izan; gertatu zen zerbait beste inorekin –ez Patxi Bakallorekin, ez eta Ibarrerekin, Xorrolarekin, Bordondorekin, Ardotxekin, Arotxarekin, Larrabururekin eta Zakarrarekin– gertatu ez zitzaiona: beste bertsolari mota bat sumatu zuen parean. Ez doinuetan edota hizketa estiloan bakarrik –Bilintxek ez du, esaterako, bere moduaz oso bestela errimatzen–, baizik eta izateko maneran: eskola ona, solfeoa, fintasuna… Bilintxi begira, bere burua ikusten du zeharka: bera ez da Bilintx, bera beste zerbait da. 142

Enegarrenez Iparragirrerekin xaxatu dutelarik, Bilintxekin izandako enkontrua oroitu du. Agian izango da berriz ere sagardotegian delako jai egunez, hesteak botatzeko gosez daudenez inguratuta, harrotzen hasita, baina batak bestea dakarkio gogora, eta, gehiago ezin eutsirik, kantuan hasi da: “Iparragirre abila dela/ askori diot aditzen;/ eskola ona eta musika/ hori horrekin serbitzen”. Denen harridurarako, ahoz aho dabilen doinua atera du, Iparragirrek Aloñamendi izeneko abestian darabilen berbera, metrika eta errima-joko berezikoa. Ez al zioten leporatzen beti doinu berean kantatzen zuela? Izorra bitez, ba, orain! “Ni ez nauzu ibiltzen/ kantuz dirua biltzen/ komediante moduan:/ debalde festa preparatzen det/ gogoa dedan orduan”. Xenpelarren manifestua da. Diktatu du sententzia. Bertsolaria, bere burua poetaren ispiluan alderantzikatuta ikusirik, autokontziente egin da. Usadioak inozentzia galdu du: jada ez da existitzen errepikapen hutsagatik, existitzea erabakitzen duelako baizik. Eta, oraingoz, erabaki du jarraitu nahi duela plazan eta sagardotegian, lehian eta desafioan, ospakizunean eta algaran. Bertsolari izan nahi duen orok –baita Bilintxek edo Iparragirrek ere– joko zelai horretan erakutsi beharko du bere gaia, baldin eta onartua izan nahi badu. Ez eskola onak, ez solfeoak, ez poesiak, ez dute lortu bertsolaria bere tokitik kanporatzerik. Debaldeko festak, pitzaturik bada ere, bere horretan jarraituko du, herriak kontrakorik esaten ez duen bitartean.


130

FIKZIOA

143


130

Egunkarit zuri-beltze argazkiak IÑAKI VIGOR

D

uela 25 urte,1998ko uztailaren 15ean hain z u z e n e re , EGIN egunkaria eta EGIN Irratia itxi zituzten. Egun hartan (gau hartan, hobeto esanda) 250 langile inguru kale gorrian geratu ginen; Guardia Zibilak, Orain SA argitaletxeko eta egunkariko zuzendari batzuk atxilotu zituen, eta milaka eta milaka dokumentu eta argazki geratu ziren barruan, ez bakarrik Hernaniko egoitza nagusian, baizik eta Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko egoitzetan ere bai. Langileoi debekatu egin ziguten egoitzetara sartzea, baina hilabete batzuk pasa-

tu eta gero, epaile batek baimena eman zigun Iruñeko bulegora sartzeko, gure objektu pertsonalak eta beste gauza batzuk berreskuratu ahal izateko. Lau-bost langile ohi eta beste hainbeste polizia espainiar, paisanoz jantzita, sartu ginen Iruñeko Donibane auzoan zegoen gure egunkariaren delegaziora, eta ordu pare bat eman genuen han barruan. Sartu bezain laster, konturatu nintzen nire lan-mahaiko kaxoiak fortzatuak izan zirela, eta dokumentu batzuk desagertu. “Los ordenadores no os los podéis llevar. Las carpetas de Itoiz tampoco se pueden sacar, ni documentos. Y esto tampoco, ni esto, ni esto…”, esaten ziguten poliziek. Beste karpeta batzuk, aldiz, arazorik gabe eraman 144

ahal izan genituen. Haien artean, nik neuk prestatu izan nuen karpeta bat zegoen, izenburu honekin: Argazki zaharrak. Eta etxera eraman nuen. Karpeta horretan zeuden argazki gehienak, 80-90eko hamarkadakoak ziren, zuri-beltzean eginak. Askotariko gaien argazki nahasiak zeuden han, eta haien artean, bertsolari batzuk agertzen ziren, nafarrak gehienak. Argazki horiek ez galtzeko, digitalizatu egin nituen. Joan den urtean Bertsolari aldizkarian harpidetu nintzen, eta, orduan, argazki horiek aldizkariko zuzendariari oparitzea bururatu zitzaidan. Iruñeko delegazioan, milaka eta milaka dokumentu, argazki eta argazki negatibo geratu ziren, eta ez dakit zer


130

ARGAZKIAK

tik ateratako eko gertatu zen material horrekin. EGINeko egoitza nagusia Hernanin genuen, eta han zegoen artxibo inportanteena. 2017ko abenduan, Lakuako Gobernua prest agertu zen material hori bere esku hartzeko, eta baimena eskatu zion Espaniako Auzitegi Nazionalari. Hilabete batzuk geroago, baimena lortu zuen, eta artxibo hori Kultura Ondarea sailaren esku geratu zen. Ordurako, material horren %60 hondatuta zegoen, alegia, milaka argazki eta dokumentu erabilgaitz zeuden. Hernanin zegoen material periodistikoa, 950 kutxatan sartu eta Bilbora eraman zuten, Euskadiko Artxibo Historikora hain zuzen ere. 2018ko martxoan gertatu zen hori, baina orduz geroztik, EGINeko langile

ohioi ez digute ezer kontatu. Eta beste gauza bat: nor edo nortzuk dira material horren jabeak? Kasu hau linbo batean dago, eta badirudi hor jarraituko duela. Hori gertatu zen Hernanin zegoen artxiboarekin, baina ez dakit zer gertatu zen Bilbo, Gasteiz eta Baionako egoitzetan zegoen material periodistikoarekin. Iruñeko kasuan, badakigu Nafar Gobernua ez zela arduratu EGINeko artxiboaz. Beste langile ohiek esan ei zuten material hori zakarontzira bota zutela Donibane auzoko egoitza saldu zutenean, baina, egia esan, ez dakigu ezer. Hor barruan zegoen material guztia desagertu da, eta inork ez digu esan zer gertatu zen dokumentu eta argazki horiekin guztiekin. 145

Nire ustez, argazki zaharrak dira interesanteenak. Gogoratu behar dugu urte haietan, 80ko eta 90eko hamarkadetan, ez genuela ez teléfono mugikorrik, ez Internetik ere. Argazki horiek, EGINeko argazkilariek eta herrietako korrespontsalek egin zituzten. Donibane auzoko egoitzara sartu ginenean, polizien begiradapean, Tafallaldeko negatiboak atera ahal izan nituen, eta egun batzuk geroago Tafallako korrespontsalari eman nizkion. Baina beste herrietako negatibo gehienak betirako galdu ei dira. Paperean gorde nituen argazkiak kontserbatu dira, eta haien artean, bertsolari historiko batzuk agertzen dira, orrialde hauetan ikus daitezkeenak, hain zuzen ere.


130

146


130

147


130

148


130

EGUZKI KOOPERATIBAK PLAZARA!

EKIOLA kooperatibak herritarren partaidetza duten ekimen berriak dira, eguzki energia berriztagarriari bultzada emateko. Herri eta eskualdeetan instalazio iraunkor berriak plazaratuko dira herritar guztion parte-hartze aktiboari esker. Energia herritik herrirako kudeatzeko garaia heldu da.

149


ERREPORTAJEA

150

130


130

SAREETAN

151


130

152


130

153


130

154


130

155


130

ERREPORTAJEA

ELI PAGOLA ARG: NAIZ IRRATIA

kontatzera noazu...

"B

ertsoa kantatu eta kontatu, kantatuak kontatu eta kontatuak kantatu”. Esaldi horrekin abiatu genuen Kontatzera noazu irratsaioaren lehenengo atala NAIZ Irratian. Izenak berak duen jolas tonua baliagarria da programaren muina zein den adierazteko; bertso bidez kantatuak kontatzen baititugu, testuinguru bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartzen saiatuta. Bertsoaldiak dira Kontatzera noazuren oinarria, eta abiapuntu horretatik aletzen ditugu gaurkotasuna duten eta, batez ere, ez duten beste zenbait gai. Bertsolaritzari eremu bat gehiago ematea da helburu nagusia. Hori, gainera, tonu informalean egin nahi dugu, askotariko gonbidatu eta edukien bitartez. Bertsolaritza

ulertzeko modu desberdinak topatu nahian gabiltza, ahalik eta argazki egiazkoena ateratzeko. Guzti honek balio digu etiketak alboratzeko, bazterrak nahasteko eta zalantzan jartzen ez diren egia borobilei punta ateratzeko. Potoloak diruditen hitz horiek gidatzen Eli Pagola eta Andoni Rekondo aritzen gara. Gu bion arteko elkarrizketa informaletik abiatzen dira saioak, bakoitzaren gustuak eta iritziak aparteegi utzi gabe. Bertsolaritzarekin eta irratiarekin harreman ezberdina daukagu; ikuspegi desberdinak uztartzen ditugu, beraz, Kontatzera noazun. Zertxobait badugu bertso-frikismo delako gaitzetik, eta asteko gai guztietan topatzen ditugu gure gustukoak diren bertsoaldiak sartzeko zirrikituak. Hala, kontu kontari aritzen gara ordu batez, kantu kantari aritu zirenenak entzuten eta haien esanak errepasatzen.

156


130

ERREPORTAJEA SAREETAN

157


130

…lehenago hainbeste erreparatzen ez zitzaien gauzek protagonismoa eduki dute, eta bakoitzak bere gustuetara egokitu ahal izan du Txapelketaren jarraipena.

Bertso zaharrak eta berriak aukeratzen ditugu irratsaioan entzuteko, eta horrek bertsolaritzak izan duen bilakaerari erreparatzeko tartea uzten digu. Horrela azalduta nahiko zurruna dirudi saioak… baina, bai zera! Formatua ez dago guztiz itxita, are gutxiago gure estudioko ateak; horregatik, gonbidatu batzuk ere izaten ditugu tarteka, gustuko dituzten bertsoaldien bidez ezagutzen ditugunak. Formatuaren zabaltasuna momentuz egin ditugun saio mota desberdinetan ikus daiteke. Hiru abiapuntu jarri ditugu orain arte: lehenengoa gai jakin baten gainean eraikitako saioa da, gai horrekin zuzeneko edo zeharkako lotura duten bertsoaldiekin; bigarrena bertsoaren alderdi tekniko bati buruz hitz egiteko formatua da, berezitasunetan gehiago sartzeko modua; azkenik, hirugarren saio motan bi ahots baino gehiago izaten ditugu NAIZ Irratiko mikrofonoetan, eta elkarrizketa atsegin batekin ziztu bizian pasatzen da ordua.

Erraz ulertu daitezke programa mota bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak, adibideen bitartez: Garraioa. Horixe izan zen bosgarren ataleko gaia. Bertsolaritzak berez-berez ez du garraioarekin lotura zuzenik, saioetara joan-etorriak egiteko ez bada. Baina badaude garraioarekin lotutako zenbait bertsoaldi gogoangarri. Hausnarketarako tartea ematen du garraioak Amets Arzallusek autobus baten barnetik kantatutako hiru bertso bikainekin; umore ukitua, berriz, Goierriko taldeak jartzen du, Estrasburgora iristeko asmoa duen baboirik gabeko trenarekin. Bidaia polita egiteko aukera eman digu garraioak, eta ezkutuan dauden kotxeen bila jarraitzen dugu oraindik. Ea entzuleren batek topatzen duen Aitor Sarriegik bukaerako agur batean saldu nahi zuen kotxea. Izan ere… ez, Arkaitz Estiballesen Corsitak ez digu balio. Errima. Osagai teknikoa baino askoz ere gehiago da errima bertso batean. Estuak gustatzen zaizkie askori, lizentzia ge-

158


130

ERREPORTAJEA

hiago hartzen dituzte besteek, baina denek erabiltzen dute estilo propioan. Askotan errepikatzen diren aipuak eta etiketak hausteko balio digu errimak Kontatzera noazun; diskurtsiboki antzekoak diren bi bertsolari desberdintzeko, esaterako. Jolasetik ere asko izan dezake, tomate arbaren ardatza begian sartzeak adina min egiteraino, edota traba eta hasi oinak buruhauste bihurtzeraino. Laugarren atalean nabarmendu genuen zein

errimazaleak garen. A! Potoaren apologia ere egiten dugu. Zaharrak berri. Saio mota guztietan aberasgarrienak, zalantzarik gabe, elkarrizketak dira. Hitzen, bertsoen eta kantuen bidez ezagutu nahi ditugu bertsolaritzaren bueltan dabiltzan pertsonak. Lan pixka bat jartzen diegu gurera etorri aurretik; zenbait bertsoaldi aukeratu behar baitituzte, ondoren elkarrizketaren bidea gidatuko dutenak. Pertsona gutxi pasatu dira oraingoz NAIZ Irratiko estudioetatik, gazteak izan dira gehienak, eta oraindik egiaztatu gabeko hipotesia den arren, esan dezakegu bertso zaharrek tendentzia izaten jarraitzen dutela. Hori nabarmendu zuten behintzat Lierni Rekondo bertso irakasleak, eta Unai Azpiroz eta Jon Altuna Añorgako Bertso Eskolako kideek. Bertso zaharrek eta berriek dute lekua gurean; beraz, ea zer ekartzen digun hurrengo gonbidatuak. Laburbilduz, bertsolaritza osatzen duten aldagai guztiek izan dezakete tartea Kontatzera noazun, teknizismo finenetatik xelebrekeria zabarrenetara. Aipatutako guztia NAIZ Irratian entzun daiteke; larunbatetan igortzen da saioa irratian, arratsaldeko 15:00etan, eta https://irratia.naiz.eus/eu/list_irratia/saioak/ kontatzera-noazu estekan entzun daitezke orain arteko saio guztiak, baita gainerako podcast plataformetan ere.

159


130

NAZIOARTEA

BERTSOZALE ELKARTEA eraberritze prozesu bat, soziala eta ondarezkoa

JESUS FERNANDÉZ FERNANDÉZ RAMON Y CAJAL IKERTZAILEA, OVIEDOKO UNIBERTSITATEA

160

ARG: XDZ

ERREDAKZIOAN ITZULIA


130

NAZIOARTEA

Ez da harritzekoa enpresari handiei, gune teknologikoetako zuzendariei, maila altuko politikariei edo akademiko batzuei eraberritzeaz hitz egiten entzutea, nahiko ezaguna egiten zaigun terminoa da, baina… Ba al dakigu zer esan nahi duen egiazki? Silicon Valley, Shenzem, Tel Aviv… horrelako tokiekin lotzen dugu kontzeptua, enpresa munduarekin eta teknologiarekin. Azkenean pentsatzen dugu eraberritzea gure mugikorrak geroz eta txikiagoak eta geroz eta funtzio modernoagoak eta txundigarriagoak izatea dela. Inork ez du ukatuko hori eraberritze mota bat denik, baina ba al daude berritzailea izateko beste bide batzuk? Bai noski, badaude, naiz eta soilik azken hamarkadetan hasi garen horri buruz hitz egiten, gehiago eta toki ugariagotan, bai estatuek eta administrazioek erreklamatu dutelako (eraberritze publikoa), baita herritar antolatuek ere (eraberritze soziala).

Duela urte batzuk ikerketa bat garatzen hasi nintzen, non eraberritze soziala eta ondare kulturalaren eremua uztartzen ditudan. Hor sartzen da Bertsozale Elkartea. Baina, lehenik eta behin, argitu ditzagun kontzeptu guzti hauek. Hasteko, eraberritze sozialtzat hartzen ditut xede soziala dutenak, non pertsona onuradunak parte hartzaile aktiboak izan diren eraberritze horretan. Hots, helburuetan zein bitartekoetan sozialki berritzaileak izan diren prozesuei buruz ari gara. Sinplifikatu dezagun are gehiago: berrikuntza soziala da pertsona talde batek ordura arte ezezaguna zen eta garatzeke zegoen prozesu bat martxan jartzen duenean, bete-betean eragiten dien arazo kolektibo bati konponbidea ematen diona, aldi berean egile eta onuradun izanda. Horren inguruan patxadaz pentsatu eta geure golkoari galdetzen badiogu, perspektiba historikoz, ea zer den berrikuntza-

161


130

…berrikuntza soziala da pertsona talde batek ordura arte ezezaguna zen eta garatzeke zegoen prozesu bat martxan jartzen duenean, bete-betean eragiten dien arazo kolektibo bati konponbidea ematen diona, aldi berean egile eta onuradun izanda.

162


130

NAZIOARTEA

ren izaera soziala, sorpresa interesgarriekin egingo dugu topo. Ikus dezagun adibide bat. XIX. mende erdialdean, Mendebaldeko Europa fabrika erraldoi bilakatu zen, non hirietako biztanleria eta fabrika kopurua etengabe ari ziren igotzen, kapitalismo industrialaren eskariak gora eta gora egitearen ondorioz. Ondorioetako bat fabriketako eskulanaren, proletarioen, muturreko txirotzea

izan zen. Bizi eta lan baldintzak zeharo eskasak ziren. Testuinguru hartan laster goratu ziren esplotazio orokorrean oinarritzen zen sistemaren aurkako ahots kritikoak. Hastapenean, konponbide bilaketak izaera utopiko eta paternalista garbia zeukan, eta argi zegoen ez zuela arazorik konponduko. Baina langileek laster hartu zuten iniziatiba kolektiboki antolatuz. Horrela jaio ziren sindikatuak: mobilizaziorako eta erresistentziarako tresna erabilgarriz hornitu ziren langile elkarteak, eta horrek ahalbidetu zien, denbora erlatiboki motz batean, 8 orduko laneguna edo oporrak bezalako eskubideak lortzea. Sindikatuak berrikuntza sozial gisa deskriba daitezke, pertsona kaltetuek jarri zituztelako martxan, arazo sozial bati erantzuteko. Antolakuntza mota berri bat zen, historian sekula existitu ez zena (ez forma horretan, bederen), eta azkenean erabiltzaileei mesede egin ziena (helburuak erdiestea hamarkadetako kontua izan zen arren). Agian irakurleak ez du inoiz pentsatu modu horretan, baina zergatik? Hain zuzen, hasieran aipatzen nuenarengatik: berrikuntzaren lengoaia erabiltzeko eskubidea gutxi batzuek beretu dutelako. Horregatik uste dut beste eraberritze mota batzuk aldarrikatu behar ditugula, hala nola testuinguru informaletan, aktibismo espazioetan eta komunitatean jaiotzen direnak. Aurrerago azalduko dut zergatik uste dudan dela hain beharrezko, baina ondorioetara iritsi aurretik uste dut eraberritze urgenteenak eta beharrezkoenak ez direla teknologikoak, sozialak baizik. Eta uste dut misio honi ekarpenak egiteko gai den aktore orori aitortu egin behar zaiola meritua. Arestian esan dudan moduan, nire ikerketan zehar kontzeptu hau ondarearen esparruarekin uztartzen saiatu naiz. Edo beste era batean esanda, abiapuntuko nire galdera izan zen: sortzen al da berrikuntza sozialik eremu honetan?

163


130

Horregatik, eta bigarren puntu gisa, argituko dut zeri buruz ari naizen “ondarea” diodanean, zehazten zaila den beste kontzeptu iheskor bat baita. Nire lanean definizio prozesual eta antropologiko bat darabilt, non ondaretzat hartzen dudan kolektibo edo gizarte aktibo batek abian jartzen duen prozesu bat, bere nortasun komunari lotu eta ibilbide historikoa duen elementu material edo immaterial bat balioan jartzeko, kontserbatzeko, aitortzeko, ikusarazteko… ekintza edo neurri sorta bat martxan jarriz. Hemen sartzen dira, esaterako, Gasteizko katedrala nahiz museoetan zaintzapean dauden artefaktuak, bistan dena. Baina badira, halaber, kolektibo txikiagoei dagozkien edo haiek arduratzen dituzten gauzak, hala nola herri bateko errementeria, baserri zehatzen bat edo adierazpen immaterialen bat, izan musika, izan ahozko kontakizunak, izan elezaharretako istorioak. Eta jakina, adierazpen immaterial guzti horien artean dago bertsoa (hemen ez dago zertan azaldu zer den). Amaitzeko, oso garrantzitsua den zerbait: eraberritzearen kasuan bezala, ondarea ez da soilik gutxi batzuen kontua, ez da bakarrik administrazio publiko edo estatu egituren afera; izatez, gisa honetako prozesuak abiatzeko gaitasuna eta zilegitasuna dauzkaten kolektibo sozialena ere bada.

…ondarea ez da soilik gutxi batzuen kontua, ez da bakarrik administrazio publiko edo estatu egituren afera; izatez, gisa honetako prozesuak abiatzeko gaitasuna eta zilegitasuna dauzkaten kolektibo sozialena ere bada.

Beraz, ene ikerketa hasi nuenean neukan helburua metodologia bat garatzea zen, adierazle sorta batzuen arabera ebaluatzeko noiz gertatzen diren eraberritze sozialak ondare jakin baten inguruan. Honela, Donostian izandako elkarrizketa batean, EHUko Iñaki Arrieta irakasleak Bertsozale Elkartearen eta bere lanaren berri eman zidan, eta berehala ikusi nuen ene metodologia entseatzeko azterketa kasu interesgarri bat zela. 2016ko udan Mintzola Fundazioa bisitatu eta bertsolaritzarekin lotura zeukaten

164


130

NAZIOARTEA

hainbat pertsona elkarrizketatu nituen, haien artean Bertsozale Elkarteko Karlos Aizpurua. Modu atseginean hartu ninduen, eta haien instalazioen, ekipamenduen eta antolakundearen ateak alderik alde ireki zizkidan. Mintzola Fundazioak egindako dokumentazio bilketa lan goraipagarriari esker, nire lanerako balio handikoa izan den informazioa eskuratu ahal izan nuen; tartean, Bertsozale Elkarteak sustatutako irrati eta telebista programen audientziak, esaterako. Baita elkarteak audientzia zabaletan zeukan eragina kuantifikatzea ahalbidetzen zidaten beste hainbat datu ere. Aukera probestu nuen Bertsozale Elkartetik at zeuden pertsonek elkartearekiko zeukaten iritzia eta balorazioa ezagutzeko, orokorrean nahiko positiboa zena, kritikaren bat edo beste barne. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia ikusi nuen, eta Bertsozale Elkarteko ordezkaritza txiki bat Asturiasera etorri zen eraberritze sozialaren inguruan antolatu nituen jardunaldi batzuetan parte hartzera, non bertso eskolak zer ziren azaldu eta bertso tailer bat egin zen asturieraz. Ene landa azterketan bildutako informazio guztiarekin zenbait ondorio plazaratu nituen hainbat artikulutan (Fernandez Fernandez 2020-2021), eta hemen laburbilduko ditut. Zalantzarik gabe, Bertsozale Elkartearen kasuan eraberritze sozial prozesu bat eman da ondare bat ardatz hartuta. Elkarte hau, ene hitzetan, “eraberritze ekosistema sozial ondarezko” bat sortzeko gai

izan da, audientzia eta erabiltzaile kantitate handia bildu duena, ideiak eta metodologiak barreiatzea ahalbidetu du bere zabalkunde tresna propioak erabiliz (bertso eskolak, txapelketak, ekitaldiak, irrati eta telebista programak…). Ekonomia erreal eta ukigarriari dagokionez, deslokalizatu ezin diren lanpostu ugari sortu dira, baita hainbat spin off ere, pribatuak zein irabazi asmorik gabeak (Mintzola Fundazioa, egun tamalez geldirik dagoena, edo Lanku enpresa). Engaiamendu lokala beti elikatu da, esaterako, bertso eskolekin, hezkuntza programekin eta asoziazionismoz, aldi berean lurralde eta nazioarte mailako egiturekin lan eginez eta beste herrialde batzuetako antolakundeak tartean sartuz. Bertsolaritza mugimendua ondare praktikaren adibide ona da, bere metodologia irekia da, eta urte luze hauetan ondarea bildu eta dokumentatu dute. Horrek “behetik goranzko” transferentzia mekanismoak ahalbidetu ditu, komunitateetatik enpresara, unibertsitatera eta erakunde publikoetara. Adibide moduan, Bertsozale Elkarteak proposamen bat aurkeztu zion UNESCOri 2007an bertsoa humanitatearen ondare immaterial gisa katalogatzeko. Aitzitik, tramite hau geldirik egon da denbora batez, ez baita Euskal Herria barnebiltzen duen marko legalik. Egoera hau 2019an onartu zen lege berri batekin aldatu da, eta horrek posible egin du ekimena berrabiaraztea (6/2019 legea, maiatzak 9, Euskal Kultur Ondarea, 2019/05/20ko Euskal Herriko Agintaritza-

165


130

Bertsozale Elkartea ekarpen garrantzitsua egiten ari da mentalitate kolektiboen aldaketen inplementazioan, hala nola tradizionalki patriarkala izan den gizarte batean emakumeak duen pertzepzio sozialean.

ren Aldizkaria). Bere 11. artikuluan (kultur ondare immaterialaren babesa) bertsolaritza agertzen da, Euskal Herriko kultur ondare immateriala osatzen duten beste 11 kategoriaren artean. Zalantza izpirik gabe, Bertsozale Elkartearen lana gakoa izan da aitorpen ofiziala eta eraberritze normatibo hori gertatzeko. Bertsozale Elkartea gai izan da komunitate zabal eta askotarikoa eraikitzeko, eta, gainera, eskualdez gaindiko eskalan (Euskal Herriko lurralde guztiak barnebilduz). Eragin nabarmena izan du lurralde hauetan

bizi diren pertsonen pentsamoldean eta bertsoaren pertzepzioan, diktaduraren ondoren oso egoera zailean baitzegoen bertsoa, eta oso ezezaguna zen gehienentzat. Bertsozale Elkartearen lana oso berritzailea izan da ikuspuntu sozial batetik, genero gaiak landuz. Elkartean berehala sortu zen ardura hori, non bereziki maskulinoa izan den tradizioan emakumeak ez ziren gizonezkoen erritmo eta arrakasta berarekin batzen. Arazo honi modu kolektiboan heldu zaio asanblea eta topaketen bidez, eta horrek berdintasun plan bat lantzea eragin du,

166


130

NAZIOARTEA

…neofaxismoen agerpena eta balio demokratikoen galera zuzenki lotuta daudela gure hezkuntza sistemetako oinarrizko ataletan formakuntza humanistiko eta artistikoak modu progesiboan baztertzearekin

bertso eskolen eta beste programa batzuen artean. Aldaketa horrek bere fruituak eman ditu, nahiz eta ziur aski oraindik lan asko izango den egiteko. Baina basoa erdi beteta ikusiz gero, gogoratu dezagun azkenengo bi Bertsolari Txapelketa Nagusiak emakume batek irabazi dituela, Maialen Lujanbiok. Hori guztia aintzat hartuta, Bertsozale Elkartea ekarpen garrantzitsua egiten ari da mentalitate kolektiboen aldaketen inplementazioan, hala nola tradizionalki patriarkala izan den gizarte batean emakumeak duen pertzepzio sozialean. Bertsozale

Elkartea prozesu eraberritzaile sozial bat dela aintzakotzat hartzeko adibide batzuk besterik ez dira, baina badira gehiago. Hala, gehiegi ez luzatzeko, irakurleak bibliografian aipatu ditudan artikuluak irakurtzera gonbidatzen ditut. Amaitzeko, berretsi nahi dut ikerketa mota hauek beharrezkoak direla, gogorarazi eta erakusteko eraberritzearen lengoaia ez dela eragile edo talde sozial batzuena. Denok daukagu eraberritzeko eskubidea, eta egiten dugu, azaldu dudan kasuan bezala; azken urte hauetan sakon ikertu eta dokumentatu ditudanetako bat. Baina eskubidea dugu bai-

167


130

ta ere, obligazioa esango nuke kasik, geure burua eragile berritzaile gisa aldarrikatzekoa, hala garenean. Kapritxo diskurtsibo edo erretoriko soil bat izatetik urrun, sakoneko arazo handiago batera garamatza, diziplina artistiko eta humanistikoak gero eta gutxiago baloratuta egotearekin zerikusia duena, hain zuzen ere gizartearentzat aplikagarriak, baliagarriak edo baliotsuak ez direla leporatzen zaielako. Prozesu hauetan protagonista diren eragileek ardura maila bat daukate joera honi buelta emateko garaian. Ez badute dagokiena aldarrikatzen, eta arteetan, humanitateetan eta antolakunde sozialetan dagoen eraberritzea isilean gordetzen bada, gero ezin dugu espero gizarteak behar bezala baloratzea. Lengoaiaren aldeko borroka honen inplikazioak serioak dira, zeren eta Martha Nussbaum bezalako filosofoek baieztatzen dute neofaxismoen agerpena eta balio demokratikoen galera zuzenki lotuta daudela gure hezkuntza sistemetako oinarrizko ataletan formakuntza humanistiko eta artistikoak modu progesiboan baztertzearekin. Eta zer argudio erabiltzen da diziplina horiek gure eskoletako curriculumetatik ezabatzeko? Beste behin, betikoa: aplikagarritasunik eza, ezinbestekoak ez diren jakintza gisa hartzen dira, zuzenean apaingarriak ez direnean. Ondorioz, niretzat eraberritzea arlo sozialetik aldarrikatzeak, ezagutza zientifiko berria emateaz gain, funtzio pedagogikoa ere badu, gure garaiko berrikuntza askok eta garrantzitsuek jatorri soziala

dutela erakusten diguna. Eta, aldi berean, horrek dakarrena da baieztatzea eraberritze horiek gertatzen diren esparruak enpresa teknologikoak bezain garrantzitsuak (edo gehiago) direla gure gizarteentzat; izan ere, esan dudan bezala, humanitateak parean dauzkan erronka nagusiak sozialak dira, eta, zalantzarik gabe, kolektiboetan bildutako pertsonak izango dira modu erabakigarrian eragingo dutenak, sindikatuek XIX. mende bukaeran egin zuten bezala, gizarteak eraldatuz eta arazo horiei konponbide egiazki jasangarriak emanez. Eta, kasu askotan, sozialki eraberrituz egingo dute. Bertsozale Elkartearen lana horren guztiaren adibide ona da, eta erakunde honen aurrean dudan posizio xumetik bertsolaritza eta Bertsozale Elkartea animatu nahi ditut euren burua berrikuntza sozialen erakunde berritzaile eta ekoizle gisa aldarrikatzera. Ez dezala bere burua gainditzeko gaitasuna eta izaera komunitarioa galdu, eta aldarrikatu dezala oinarri sozial eta kulturalaren garrantzia, erresistentziarena; funtsezkoa justuagoa, libreagoa, arduratsuagoa izan nahi duen edozein gizarterentzat, bere konplexutasunak eta kontraesanak ulertzeko eta preziatzeko, bere arazoei heldutasunez aurre egin eta aniztasun kulturala errespetatzeko. Funtsean, orain dena izaten jarrai dezala: gizartea eta ondarea berritzeko prozesu bat. Mila esker Bertsozale Elkarteari bere lanarengatik!

Bibliografia Fernández Fernández, J. (2020) Ecosistemas de innovación social-patrimonial. Definición y estudio de casos. Revista PH, n.o 99, pp. 64-97.Helbide honetan eskuragarri: https:// www.iaph.es/revistaph/ index.php/revistaph/article/view/4286 Fernández Fernández, J. (2022) Social-Heritage Innovation Ecosystems. Definition and Case Studies. Revista PH, n.o 106, pp. 82-114. Helbide honetan eskuragarri: https:// www.iaph.es/revistaph/index. php/revistaph/article/view/5163

168


130

NAZIOARTEA

169


130

TTAKUNET ANE ZUAZUBISKAR

Buruan ditut "banu",, "baleki", "balitu". Aurreiritziz galderak soinu hauek ditu. Aurkitu ote duzun zerekin harritu, edo kontrara zaren gehiago larritu.

Nik hemendik urruti ikusten zaitut zu, zure pausaje lasai, arnasezko luxu, zure urruntze behar eta zuri-kutsu... Eta handik zuk nola ikusten gaituzu?

DOINUA: HIRITARRA ETA BASERRITARRA

“Mundu berri” bat al da itsasoz harago? Euskal Herritik mapan apur bat beherago… Orain han, pentsatuta: “orain gertu nago”, zer sentitzen duzu lehen baino urrunago?

"Hemen eta orain" den neurrira egina nagoelako daukat dudan jakin-mina... Alferrikakoa da ez datorren grina, barrurantz esatea: "Ausartu bazina".

Itsaso bat bitarte bertso-sortagintzan, nola biratu duzun lehengo bizitzan, hasiz gero galderen neurriko langintzan, handiegia al da zer moduz zabiltzan.

Egunerokotik nik ez dut ihes egin, badut aski lan, badut nahi beste zeregin, Hemendik harakoa baizu atsegin... Gero zure buruan zer duzu desberdin?

(Idatzi ostean hau post-ean jarrita galdera bila jardun ohi naiz maiz larri ta, egin ezazu barre -nahi bada aldarrikaOtañoz oroitu naiz zu irakurrita).

170


130

TTAKUN ETA HERREN

TAHERREN Ibili eta egon ez baita berdina, orain aurpegian joz daukat haize fina. Ahaztu dut herrigintza, ahaztu ikurrina, kendu hor kendu ezin nuen pegatina... Ez nau ezerk larritu harritu adina... Ederra da hemendik hor eragin ezina.

Horrexek bihurtzen du bizitza jolasa, eguna egona ta ezbaia solasa. Ahaztu Suunto, Lanbide eta Fotocasa, furgoneta, sehaska, komuneko taza... Hau da nere interesak duen gaurko tasa; esnatu, jan mangoa eta ondo pasa.

DOINUA: KANTUZ EGIN BEHAR DET

Itsaso zabal eta zaharraz bestaldera Mundu berririk baden Da zure galdera. Nerea ezta aurrez nenkarren ubera, ez bainaiz nintzen gazte neurtzaile, izubera... Hala ere oinpean dut lehengo mundu bera aldatu ta berritzen geranak gu gera.

Bizi baitut amets bat egina neurrira, beraz, zertan itzuli behar dut herrira? Lur honek pentsarazten didana hori da, amets honi nola ta non eman segida... Hor, lasai, zabiltzaten modura segi ba... Hemendik ez bainago horruntza begira.

Nire berri eman gabe nengoen luzaro, -ezta nagoelako lehen baino hutsago-. Hemen desberdina da bizitza zeharo, ordutegi, denbora, jende zein urtaro... Ur epeletan busti, arnasari trago... Han ez nenbilen gaizki, hemen ondo nago.

Nahiz hor dauzkadan bihotz eta zilbor heste Medellin ez dut inoiz sentitu erbeste. Hor noraino nintzen ni ta noraino beste? Dena bada igotze, ugaltze, aurrezte...? Hemen inor ez daukat pausu berri eske eta erabakiak atzera daitezke.

Hobe norberak bere bizitza gidatu, eta ondokoaren hari ez tiratu. Askatasuna baietz hortik deribatu; libre bizi hautu zein desio pribatu... gure bueltan ez denez mundurik biratu... Zuk ikusi nora ta nondik begiratu.

HARITZ MUJIKA

171


130

IDAZMAKINAZ

Arri eta Botx JOSE MARI ARANBARRI BOTX ETA JON ARRIZABALAGA ARRI

Ume-umetatik izan dugu bertsotarako eta kanturako zaletasuna. Gurasoengandik hartu genuen grina hori, beti zegoen edozer arrazoi kantuan aritzeko. Hamabi urte genuela, Don Segundo Egaña apaizak sortu zuen koro batean ginen biok partaide. Gaztetan hamazazpi urte genuela egin ginen kuadrillako lagun, denok ginen kantuzale eta, lagun artean jan-edan ondoren, ez zen faltatzen kantu eta bertsorik. Gu biok ginen puntu eta bertso txikiak kantatzen gehien ausartzen ginenak. 1980. urte inguruan, lehen aldiz, Jose Luis Basterretxea Altzaleirekin egin genuen ezagutza, parranda giroko bertso saio batean edo. Altzalei bera, ordurako bertso munduan sakonago sartuta zebilen eta berak animatu gintuen bertsolaritzan aritzeko. Bertsolagun talde bat sortu genuen Liburio, Olaetxea, Artetxe, Arri, Botx eta Altzalei bera buru zela, eta berak eman zizkigun bertsotarako lehenengo ezagutzak. Hasieran udaletxe zaharreko gela batean eta gero Kresala kultur elkartearen areto batean batzen ginen. Astean behin batuz, bertsotarako gure trebezia, pixkanaka, osatzen joan zen, jendaurrera irteteko aukera iritsi zen arte. Liborio Urrutia Liburio, Arri eta Botx ausartu ginen. Liburio lehen ere zer-

bait ibilia zen; gu biok, berriz, lehen aldia zen oholtza gainera irteten ginela. Saioa, herriko Plaza Berduran izan zen. Kantulagunak Amuriza, Peñagarikano, Kristina Mardaras eta Justo Alberdi ziren, gurekin batera. Han aritu ginen, urduritasun eta guzti —ahalegin faltarik ez zegoen—, guk genekien apurra erakutsi nahian. Saio amaiera aldera, Botxek, bertsoa bukatzen estu xamar egonagatik, hau esanez bukatu zuen bertsoa: "bertso hau amaitzen badot/ eingo dot azaña". Eta, berehala, Amurizak esan zion albotik: "Segi holako azañak egiten". Eta bai segi ere! Berrogeitaka urtean hemen jarraitu dugu, herriko bertso ekitaldi guztietan bertso kantari, antolatzaile edo gai jartzaile. Ez genekien ezetz esaten. Gehienetan biok ginen bertsotan, baina beste askotan hirukotea ere izan gara. Aipatu gabe ezin dugu utzi Liborio Urrutia Liburio, bertsozale aparta, gizon apala eta gure kantulagun bikaina; makina bat une eder pasa izan dugu elkarrekin. Francisco Maria Etxaburu Fraixko Mari ere, gure lagun min eta bertsozalea, beti han zegoen laguntzeko prest, gu non bera han, beti bere umore puntu berezia jarriz. Beste ezinbesteko kantulagun bat Jose Artetxe Arrizabalaga Artetxe izan da, lan

172


130

Astean behin batuz, bertsotarako gure trebezia, pixkanaka, osatzen joan zen, jendaurrera irteteko aukera iritsi zen arte. Liborio Urrutia Liburio, Arri eta Botx ausartu ginen... Saioa, herriko Plaza Berduran izan zen. Kantulagunak Amuriza, Peñagarikano, Kristina Mardaras eta Justo Alberdi

173


130

174


130

IDAZMAKINAZ

Bertso kontuak 1986an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen faseko partaide izan ginen. Guretzat ohore bat izan zen oholtzara igo eta Xenpelarren irudia zuen oroigarria hartzea Anoetako finaleko egunean. 1987an Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean ere parte hartu genuen.

Ez dakigu zer urtetan izango zen, bertso txapelketa bat antolatu zen Markina, Lekeitio, Berriatua eta Ondarroaren artean. Herri bakoitzetik hiru bertsolari ginen. Ondarroatik, noski, Liburio, Botx eta Arri. Herri bakoitzean saio politak egin ondoren, Mendexan, txapelketa agurtzeko, partaide guztiak oholtza gainera igota geundela, bat-batean oholtza erori eta denak hankaz gora han joan ginen, minik ez baina susto ederra hartuz. Lehen saioak Lea Artibai inguruan ziren. Mutriku aldean ere egin genuen lagunarteko desafio polit bat, berriz ere gu hirurok bertan ginela. Amallon, hiru-lau urtean parte hartu genuen goizaldean egiten zen txapelketa berezi

PELLO SAN MILLAN

asko egina bertso taldean; egia esan, "ekipo" berezia osatzen genuen. Guregana hurbiltzen ziren bertsozale gazteak. Adibidez, Leire Bilbao eta bere anaia Urki ere gurekin aritu izan dira bertso taldean. 2003an erabaki genuen Udaleko kultura batzordean sartu eta bertso taldeari ofizialtasuna emantea, Bertsozale Taldea izenez. Talde honek euskara, kultura eta bertsolaritza sustatzea zuen helburu. Lehen aipatutako, Fraixko Mari, Artetxe, Liburio, Botx eta Arri izan gara, urteetan, taldeko ardura eraman dugunak. 2013an Ondarroako Udalak bertsolaritza sustatzeko ikastaro bat antolatu zuen, eta gu biok, noski, han ginen, beste sei lagunekin batera: Ander Badiola, Gotzon Iparragirre, Iñaki Lersundi, Bikain Urkiri, Eñaut Lertxundi eta Alexander Idoate. Ordutik aurrera, ikastaro horretako partaideak izan ginenek jarraitu genuen Bertsozale Taldean lanean. Zoritxarrez, beste kasu askotan bezala, pandemia garaiak baldintzatuta, utzi beharrean izan gara. Badabiltza jarraipena emateko ahaleginetan. Ea laster baino lehen belaunaldi berriek guk utzitako testigua hartzen duten.

Baztanen ere geurea dena babestuz AISIALDIA, ARKITEKTURA GASTRONOMIA, NATURA EUSKARA JATOR, JENDE ALAIA KIROLA TA ABENTURA BAZTAN AIPATU ETA MILA HITZ NAHIZ TA ETORRI BURURA GEURE BEGIEK HITZAK JARTZEKO GARAIA ORAIN HELDU DA.

948 580 006 175

www.baztan.eus


130

176


130

IDAZMAKINAZ

Mendexan, txapelketa agurtzeko, partaide guztiak oholtza gainera igota geundela, batbatean oholtza erori eta denak hankaz gora han joan ginen

batean. Gure taldeko Arri eta Artetxe izan ginen 1988an eta 1991n txapeldunak. Jakina, gure saio gehienak Ondarroan izan dira. Batzuk aipatzearren: Zapato Azulean, Alai tabernako balkoitik hogeitaka urtean falta barik egin izan duguna, baita hainbat urtetan zehar, Jaietako amnistia egunean, Jon Maiarekin egindakoak ere. Omenaldiren bat bazegoen, gu han ginen, baita kirol edo kultur ekitaldietan ere; noski, inauterietan eta Santa Ageda egunean, kopla kantari, tarteka Jon Azpillaga lagun. Jai girorik bazen, gu han ginen. Momentu ez hain gozoetan ere egokitu zaigu kantatzea, hildakoen oroimen agurretan edo omenaldietan.

177


130

beste antolatu genituela urtean zehar. Ordaintzeko garaia heldu zenean, dirua falta. Udaletxetik, ordainduko zigutela esanez beti. Azkenean, gure patrikatik ordaindu behar izan genien parte hartu zuten bertsolariei. Denbora aurrera eta, halako batean, hitzordua lortu genuen alkatearekin eta alkateordearekin. Hizketaldi baten ondoren horrela erantzun ziguten: batek, "Lasai, ordainduko dizuegu", eta besteak, "Bueno orduan, listo!". Gure erantzuna: "Listo ez, tonto! Zor diguzuena kobratu arte ez gara hemendik irtengo". Bat-batean, alkateak taloia atera, firmatu eta han eman zigun, eta guk orduan: "Orain bai, listo!".

Ordaintzeko garaia heldu zenean, dirua falta. Udaletxetik, ordainduko zigutela esanez beti. Azkenean, gure patrikatik ordaindu behar izan genien parte hartu zuten bertsolariei.

Esker onak

Gure bertso ibilbidean, hamaika lagun egin ditugu bidean. Zenbat bertsolarirekin egingo genuen kantuan! Tarteka, txapeldun handiekin ere tokatu zaigu; Lopategi, Amuriza, Lizaso edo Peñagarikanorekin, esaterako, baina baita belaunaldi berriko Unai Iturriaga edota Amets Arzalluzekin ere. Ez bakarrik kantuan, era guztietako bertso ekitaldiak ere antolatu izan ditugu. Batzuk esatearren, eta urte askotan hutsunerik gabe egin izan direnak, abuztuaren 17an arrantzale egunez kalez kalez egiten den saioa eta urtarrilaren 6an errege egunekoak dira, biak ere punta-puntako bertsolariz osatuak; izugarrizko jendetza batu eta giro bikaina sortzen baita, guretzat oso bereziak. Ea aurrerantzean, bai saio hauek eta beste hainbatek jarraipena izaten duten. Urte batzuk badira, Ondarroako Udaletxea babesle zelarik, bertso saio bat edo

Ondarroako Kresala kultura elkarteak, orain dela urte batzuk, omenaldi xume bat egin zigun, hainbat urtetan zehar haiekin izandako hartu-eman berezia eskertzeko. 2017ko Antxoa Egunean, Ondarroako Udalak zilarrezko antxoarekin saritu gintuen, bertsolaritzan herrian egindako lana eskertzeko. 2015ean, Ondarroako Bertsozale Taldeak, Ondarroako Udalarekin eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin batera, Arri Botx gaztetxoentzako bertsopaper lehiaketa jarri zuen martxan, guk urtetan egindako lanari eskerrak eman eta utzitako ondarearen jarraipena izateko asmotan. Guretzat ohore bat da horrelako esker onak eta ekimenak jasotzea. "Herriko bertsolariak" deitzen digute eta herrian maitatuak sentitu izan gara beti. Esker ona besterik ez dugu jaso, eta hori barruan gelditzen zaigun sentimendurik ederrena da.

178

Eskerrik asko denoi. Arri Botx.


130

Elkarrekin etorkizun seguruago eta iraunkorrago baten alde

www.irizar.com 179


130

IKERKETA

ZERTARA DATOZ BERTSOLARI BOLLERAK?

MAIDER ARREGI ARG: XDZ, ANE ZUAZUBISKAR

180


130

2

018an, Iruñean, egin zen lehenengo bollo bertso saioa eta, geroztik , horrelako hamaika saio antolatu dira, ekainak 28ko egitarauen bueltan, gehienak. Horretaz gain, bollerismoa geroz eta ageriago dago bertsolaritzan, transfeminismotik sortu diren proposamen artistikoetan: eRRen eta Señora Sariketan, adibidez. Saio horietan, transmaribollo gisa autoizendatzen diren bertsolarien arteko sarea indartu egin da eta, esan daiteke, mugimendu berria bezain bizia sortu dela, bolleren saretzerako eta ahalduntzerako pizgarria izaten ari dena. Dago eroso sentitzeko modu zehatz bat, bakarrik gertatzen zaidana bolleraz inguratuta nagoenean.

Eta hori oso berezia iruditzen zait eta asko apreziatzen dut. (…) Gizonekiko inposatu diguten harremanarekin edo interakzio motarekin haustea eta beste bide batzuk topatzea eta, bizitzea, ba, gizonak bigarren plano batean baleude moduan, ez? Apur bat normalean egiten denaren kontrakoa guztiz, ez?1 Ikerketa-lana hasi nuenean, leku batetik hasi nuen, ilusio batetik, talde baten parte izatearen pozetik. Hasi nintzenetik hona, ordea, joan dira pare bat urte, hilabete batzuk eta ez gara berdinak, ez ni, ez gu, ez testuingurua. Bidean zehar, idealizatuta neukan kolektiboari ertzak aurkitu dizkiot eta erosoak ez diren galderan aurrean jarri dut nire burua.

1 / Artikuluan zehar agertuko diren testigantzak elkarrizketa zatiak eta landa-lan koadernoan jasotako apunte autoetnografikoak dira.

181


130

Hasieran, aztertu nuen bertsolaritzan heterosexualitateak daukan presentzia eta horrek bollerengan daukan eragina. Heterosexualitatea da forma sozial bat ez dena ikusten eta dirudiena ez dela existitzen. Bere akatsetan salbu, oharkabean pasatzen da. Hain dago leku guztietan, non badirudien inon ere ez dagoela (Ahmed, 2019). Hala ere, heterosexualak ez diren pertsonek nabaritzen dute bere presentzia, ez-esplizitua eta sotila denean ere: Igo gara oholtzara eta abestu ditugu bollerismoari buruzko bertsoak. Eta, bueno, jendea… Andre batzuk ikusi ditut haserre bezala, guri begira, haserre, nire irudipena zen haserre. Eta bueno, batzuk barrezka ere bai… Ez dakit. Batzuek esan digute gustatu zaizkiela, baina jendea deseroso nabari dut, ez digute gauza handirik esan. Pixka bat txiki sentitu naiz. Ez dakit, behar nuen igual norbaitek goraipatzea edo oso ondo egin dugula esatea, edo ez dakit, geratu naiz pixka bat gehiegi esponitu izanaren beldurrarekin. Gainera, grabatu egin dute, bertsoa.eus-en jarriko dute, nire gurasoek ikusiko dute, eta esango dute: “Jo, berriz gure alaba bollerarena egiten. Maiderrek ezin du gai normalei buruz kantatu? Yo qué sé, euskarari buruz? Beste guztiek bezala? Ez, Maiderrek bollerismoari buruz abestu behar du”. Horrek oso urduri jartzen nau. Gero, etxera heldu naiz, bakarrik nago eta ez nago ondo. Lotsatuta nago. Aurpegian nabari dut lotsa, bero handia masailetan. Eta negargura pixka bat daukat. Urduri nago eta, ez dakit, jendearen

aprobazioa entzun nahi dut, edo desaprobazioa edo berdin zait zer, baina jendearen iritzia behar dut, ezin dut iritzirik ezarekin. Bueno ez dakit, aiii, gainera, pentsatzen dut “ni zertarako sartzen naiz horrelako gaietan? Bertso epel batzuk idatzi genitzakeen, gauzak eder esanda”. Ez, ez dakit hori egiten. Sin más, alferrik konplikatzen dut bizitza. Ai amaa, enfiin, oxala heteroa banintz. Mendebaldeko jendarteetan, bi sexu nagusi bereizten dira: gizona eta emakumea, eta askotariko gorputzak horren arabera

182


130

IKERKETA

Bollerismoa derrigortasun horri aurka egiten dion estrategia politikoa da, heterosexualitatetik kanpo bizitzeko sortzen den gaitasun kolektiboa. Adi, ordea: kode heterosexualetatik kanpo bizitzea ez da gizonekin ez oheratzea.

izendatzen dira, organo eta ezaugarri batzuk maskulino moduan eta beste batzuk femenino moduan bereiziz (Butler, 2018). Gero, gorputz horien portaera generoen arabera eraikitzen da eta sexu bakoitzak aurkako sexua desio duelako ideia naturaltzat ezartzen da, elkar- osagarritasunaren ideiarekin batera. Sexu/generoen eraikuntza horrek eta ustezko bateragarritasunak lanaren banaketa sexuala daukate azken helburutzat. Sistema horri derrigorrezko heterosexualitatea (Rich, 1996) edo erregimen heterosexuala (Wittig, 2017) deitu diote zenbait autorek. Bollerismoa derrigortasun horri aurka egiten dion estrategia politikoa da, hetero-

sexualitatetik kanpo bizitzeko sortzen den gaitasun kolektiboa. Adi, ordea: kode heterosexualetatik kanpo bizitzea ez da gizonekin ez oheratzea. Da ez egotea euren oniritziaren bila, ez gutxiestea geure burua, elkarri balioa ematea, gizonei ematen diegun balioa zalantzan jartzea, familia heterosexualetik kanpoko bizi-proiektuak izatea, dagokigun genero-performatibitatea albo batera uztea, lan-banaketa sexualaren aurka borrokatzea, zaintza-lanak berrantolatzeko militatzea, etab. Eta horien guztien helburua gizon eta emakume identitateak materialki suntsitzea da. Dena dela, bollerismoa lesbianismoarekin berdintzeko joera dago, bai jendartean, bai

183


130

bertsolaritzaren esparruan. Eta, batzuetan, joera dago estrategia politiko hori hautu afektibo/sexualekin baino ez lotzeko. -Iruditzen zait bollo saioetako gaiak askotan daudela oso lotuta sexualitatearekin, eta niretzat bollera izatearen parte txiki bat da sexualitatea. (…) Edo, ez dakit, niri grazia egiten dit hitz egiten denean harremanei buruz bertsotan eta derrepente benga, pues, polimaitasuna!!! Eta goazen egiatan kantatzera polimaitasunari. Polimaitasuna delako haserretzea, gestionatzea… -Kristoren txapuza. -Kristoren txapuza! Bai tio, goazen kantatzera guk horri egiatan, ez esatera “orgia bat egingo dugu!”. Jende horrek, esaten duenak orgia

bat egingo duela, ez du egingo orgia bat inoiz (…) orduan, goazen egiatan kantatzera horri, osea, zer da orgia bat egitea? Eta zer da gure lagunekin enrollatzea? Pues da liada bat! (…) iruditzen zait falta zaigula kantatzea munduari bollerismotik. Euskal Herrian, hainbat taldek aldarrikatu dute lesbianismo politikoaren ideia (Epelde et. al., 2015). 80ko eta 90eko hamarkadetan, adibidez, Lesbiana Feministen Kolektiboak heterosexualitatearen inposaketaren aurka egin zuen, sexualitatea erreprodukziora eta familiara bideratuta egotea kritikatuz. “Sexualitatea ez da amatasuna” edo “zergatik zara heterosexuala?” moduko leloak plazaratu zituzten, lesbianen ikusgarritasuna aldarrikatzetik harago, sistema heterosexuala ezbaian jarriz (ibid.). Garai horretan, bollera terminoa ez zen erabiltzen

184


130

IKERKETA

eta, sarri, lesbianista hitza erabiltzen zuten lesbianismo politikoa aldarrikatu nahi zutenek. Neretzat ambiente horrek ez zeukan hainbesteko agerikotasunik, gaur egun bezalakorik. Hainbeste gazte jende nik behintzat ez nuen ikusten, ez? Hainbeste jende ateratzen zena. Orduan, nahikoa agresiboa zen eta ibili behar zenuen pixka bat, aber… zein gara?… Eta horietatik inor ez zen bertsozalea, ze bertsolaritza zen gizonen gauza tradizional aburridísimo, super aburridísimo bat. Eta, aldiz, lesbianen mundu hori… Nik nire burua ez nuen hor ikusten, el ambiente deitzen ziotena, ni ez nintzen identifikatuta sentitzen, besteak beste, oso española zelako eta ez nintzelako ondo sentitzen hor. Orduan, hori, ni nintzen

...elkarrekin intimitatea partekatzea, gizonen zapalkuntzaren aurrean alternatibak sortzea eta elkarri babes praktikoa eta politikoa ematea. Bertsolaritzaren esparruan, Ahalduntze Bertso Eskola izan da horretarako espazioa.

bertsolaria eta gainera lesbiana eta… eske bakarrik pertsona bat ezagutzen nuen lesbiana mitikoa eta saio guztietan egoten zena. Euskaltzalea eta lesbiana, bakarrik bat. 2000ko hamarkadatik aurrera, teoria feminista berriak agertu ziren (besteak beste, queer teoria anglosaxoia) eta, horrekin batera, Euskal Herrian, hainbat talde berri sortu ziren: Medeak, MDMA, 7menos20, Lumatza, etab. (ibid.). Talde horiek ordura arteko mugimendu lesbianistaren zenbait planteamendu eguneratu eta beste zenbait gai berri ekarri zituzten. Hain zuzen, garai horretan hasi ziren bollera terminoa erabiltzen. Gaur egun, Euskal Herriko talde transfeministek ildo bereko aldarrikapenak egiten dituzte. Adibidez, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan, B.A.L.A.k eta Sare Lesbianistak bollera identitatea aldarrikatu zuten, heterosexualitateari aurka egiteko identitate estrategiko gisa (B.A.L.A., 2019). Testuingurua aztertuta, ez da kasualitatea bertsolari bollerek euren burua izendatzeko termino hori hautatu izana, eta ez beste bat. Ikergai izan ditudan bertsolariek badaukate konpromiso militantea zapaltzailea iruditzen zaien erregimen heterosexualaren aurka, eta euren burua bollera gisa izendatzeak ez dauka zerikusia hautu sexual-afektibo batekin bakarrik. Bollerismoa zentzu zabalean ulertzen bada, bertsolaritzaren barruko esparru feministetan politika bolleroak egin direla esan daiteke. Adrienne Richek (1996) continuum lesbikoari buruz hitz egiten du eta, horren arabera, bollerismoa ez da definizio zurruna daukan identitate bat, baizik derrigorrezko emakumetasunari eta heterosexualitateari aurka egiteko abiatzen den praktika multzoa. Praktika horien artean aipatzen ditu: elkarrekin intimitatea partekatzea, gizonen

185


130

zapalkuntzaren aurrean alternatibak sortzea eta elkarri babes praktikoa eta politikoa ematea. Bertsolaritzaren esparruan, Ahalduntze Bertso Eskola izan da horretarako espazioa. Ahalduntzen hasi eta berriz ere motibatu nintzen, hori izan zen Euskal Herri osoko bertsolariak ezagutzeko tresna, niretzat super kañeroa eta tresna bat pentsatzeko bertsotan ezberdin. [Ahalduntze osteko bazkariei buruz] Niretzat badira ahalduntzera joateko arrazoi indartsuenetako bat: elkarrekin hitz egitea eta gauzen gainean pentsatzea eta laguntasun harreman bat egitea, gertukotasun bat sortzea… gero hortik errazagoa da dena. Ahalduntze Bertso Eskola, beraz, elkarrekin sortzeko eta elkarri babesa eta balioa emateko ezinbesteko espazioa izan da. Gainera, aurrez aipatutako bollo bertso saioak edo Señora Sariketa Ahalduntzeko harremanen ondorio izan dira eta, horregatik guztiagatik, esango nuke ezinbesteko espazioa izan dela bertsolaritzako bollerismoa indartzeko. Dena dela, emakumeen arteko aliantzak ez dira beti erosoak izan eta bizi-esperientzia ezberdinak dituzten bertsolariek elkarrekin talka egiten dute, gauza batzuetan. Adibidez, ze tema egon zen edertasunaren gaiarekin. Ulertzen dudala tema bat dela baina… ez da nire arazoa izan. Eta, gainera, emakumeen problematikan, iruditzen zait oso guapa izan baldin bazara eta horrek kristoren arazoak ekarri badizkizu, ba begira, ulertzen zaitut, baina pasa atzera, ze pixka bat beste lehentasun batzuk badaude... ez? Gaizki

esanda. (…) Baina hor esaten duzu “joe, aber, niretzat hori ez da lehentasunezkoa... nik ez dut zoritxarrez hori bizi izan, edo zorionez, edo ez dakit zein zoriz”. Eta orduan, batzuetan, esaten duzu… hau ez zait interesatzen. Osea, niri emakumeen feminismo hau ez zait interesatzen. Pixka bat parodiatzen ari naiz eta nire burua salbatzen, ez? Baina... Bertsolari bollerentzat feminismoa beraien etxea da, baina etxe propioa handitzeko eta erosoago egiteko beharra azaleratu dute, ñabardura desberdinen bitartez. Modu orokorragoan gertatzen den bezala, heterosexualitatearen kulturak feminismoan pisua daukala sentitzen dute eta horrek ezinegonak sortu ditu beraiengan: “emakume” identitatearekin eroso ez egotea, feminismoko gai batzuekin desidentifikazioa eta kantakera edo gorpuzkera batzuekin eroso ez sentitzea, esaterako. Derrepente, doinutegia aldatu egin da. Eta sartu dira beste doinu batzuk, eta pixka bat popularizatu dira, eta hori guai dago, baina gehienak super gozoak dira (…) Lili Marlen eta horrelako gauza gozoak. Orduan, klaro, eske ederrak dira kantatzeko baina igual... behin edo behin erabiltzeko bai, baina estetikoki ez da nik nahi dudana, ez da nik bilatzen dudana momentu honetan. Dira oso femeninoak, ez? Gozoa, sentsiblea... Halere, gaia konplexua da eta bollerek behin eta berriz sentitu dute feminista heterosexualak epaitzeko beldurra. Ikerketa-prozesuan zehar, gehien mugitu nauen gaia hauxe izan da: pertsonala politikoa

186


130

Ikerketa-prozesuan zehar, gehien mugitu nauen gaia hauxe izan da: pertsonala politikoa dela argi daukan mugimendu batean, nola egin daiteke kritika politikoa, besteen hautu pertsonalak epaitu gabe? dela argi daukan mugimendu batean, nola egin daiteke kritika politikoa, besteen hautu pertsonalak epaitu gabe? Alde batetik, feminismoaren baitan, lesbianen hautu afektibo-sexuala “sexualitate feministenatzat” hartu izan da eta, horrek, gainerako feministak epaituta sentitzea ekarri du (Vance, 1989). Beste aldetik, gizartea heterosexuala da eta lesbianak inbisibilizatuta daude (edo modu heterosexualean irudikatuta agertzen dira), eta bollerek horri kritika egiteko beharra sentitzen dute.

187

Jendeak hartzen du pentsatuko bagenu bezala gure mundua haiena baino hobea dela. (…) Eta, joe, aldarrikatzen dugu eta bai egiten dugu pixka bat el punki, baina, ostia, gaudelako etengabe zapalduak beste espazio guztietan. Eta klaro, baldin badago jendea bakarrik ikusten gaituena bertsotan esango du: “Jo, zaudete hor tope bollerak”. Guaia dirudi… bai, baina eske ez daukagu ikusgarritasunik inon. Osea, zuek ikusten gaituzue hemen eta ikusten gaituzue 10 harrotuta, baina egun


130

guztietan goaz heteroekin lanera, gure kuadrilla heteroa da… familia da heteroa, gure inguru guztia da heteroa. (...) Uste dut, nola feminismoak heteroaraua kritikatu duen eta nola nabarmendu den hori, ba igual gizonekin harremanak izaten segitzen duten emakumeek sentitzen dutela guaiarena egiten ariko bagina bezala eta haiena ez balitz bezala hain legitimoa... baina, jo, haiena norma da! Eta batzuetan uste dut nahasten dela kritika pertsonari edo normari. (…) ez gara inoren bizi-praktika zehatzak kritikatzen ari... uste dut guk ere mila inkoherentzia dauzkagula... gero dauzkagu monogamiak, mierdak, bollodramak... (…) eta uste dut batzuetan irakurriak garela pribilegiatu bezala, feminismoan; bisibilizatzen garelako gizarte normalean baino gehiago. Baina, ostia, aldarrikatzen badugu hainbeste da ez gaudelako inon. Da como: zuek pasatzen duzue gutaz, ez zaituztegu erakartzen, marjinatzen gaituzue bizitza errealean... ez duzue interesik gurekiko, heteropanda! Eta gu zer? Ba guk zaintzen dugu elkar eta hori behar dugu orain. Ez da erraza normari kritika egitea inor epaituta sentitu gabe. Gainera, ez dira feminista heterosexualak bollerengandik epaituta sentitzen diren bakarrak. Bolleren artean ere badaude kritikak, eta zaharrenek sentitu dute gazteagoen epaia: Eske lehengoan justu hizketan aritu ginen... “bai, horientzako gu ez gara bollerak, gu lesbianak bakarrik gara!”, ez? eta orduan, 188

…ez dira feminista heterosexualak bollerengandik epaituta sentitzen diren bakarrak. Bolleren artean ere badaude kritikak, eta zaharrenek sentitu dute gazteagoen epaia. klaro, horrelako gauzak... minduta ee! Eta orduan... hau dena hasi nintzen kontatzen, ez? Ba “gazte batekin eduki nuen elkarrizketa eta bollerismoaz hau kontatzen zuen eta...” horrela eta, orduan, “ya empezamos! Claro, las bolleras esas... nola gu ezkonduta gauden...”. Eta “klaro, nola guk etxea daukagun gure jabetzan... ezta? Nola ja ezkonduta gauden... claro, vivimos en pareja... gainera, ez harreman libreak, klaro, gu gara heteroen kopia pero dos koños? Ala porkulo!” horrela. Eta hemen ere bai, ez? [bere etxean egin genuen bazkari bati buruz]: “Ama izan? Pff... hori ez da bollera ona...” bueno, eske niri ez dit eragiten… nada… ze da beste iritzi bat, niretzat. Orain dela 25 urte jaio izan bazinate igual ez zenuten horrela pentsatuko. Bueno, igual ez, ez zenuten horrela pentsatuko. Eta orduan... klaro, niri 20 urteko bat edo 25 urteko bat horrela hasten


130

IKERKETA

bazait, esango diot: “Ba begira... begira ze ondo”. Oxala nik ere hain garbi banitu gauzak. Ez? Ez dakit… Ikerketan, espero ez nituen ondorioen artean, hau egin zait mingarriena eta zalantzak hartu nau pentsatuz zein aldek egin beharko lukeen autokritika. Ez dut erantzunik, baina uste dut feminismoari dagokion erronka dela politikoaren eta pertsonalaren arteko tentsioari irtenbideak bilatzea, politika gorpuztuaren estrategia eraginkorra izan dadin eta ez elkar epaitzea erraztuko duen praktika desmobilitzatzailea. ... Dena heterosexuala delako eta den-dena izan ez dadin egin ginen bollera. Batzuetan,

indarra izaten dugu, besteetan, armairuan sartzen gara. Hala ere, ez gaitzazue, ez biktimizatu, ez exotizatu; ez baita horretarako gure aldarria. Emakume heterosexualek ez dauzkaten lotsak dauzkagu eta beraiek dauzkaten kezka batzuez libratu gara. Lekua hartu nahi dugu eta ez dugu norma edertuko duen postal koloretsua izan nahi. Ibilbide feminista oparoa dauka bertsolaritzak. Ikerturikoa beste katebegi bat baino ez da ibilbide horretan. Eta etor daitezela gehiago, eta kritika gaitzatela, eta etengabe birdefinituko dugu gure bertsolaritza, gizon zuri gipuzkoarrak ez diren gorputz guztiak kabi daitezen.

Bibliografia Ahmed, S. (2019). Fenomenología queer. Bartzelona: Bellaterra. B.A.L.A. (2019ko azaroak 2). Zer da B.A.L.A. [Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan aurkeztutatko ponentzia]. Durango. [https:// www.emakumeenmundumartxa.eus/wpcontent/uploads/2020/04/ V.Jardunaldi-Feministak-B.A.L.A.pdf] Azken aldiz begiratua: 2022-05-08 Butler, J. (2018 [1990]). Genero nahasmendua. Andoain: Elkar. Epelde, E., Aranguren, M. eta Retolaza, I. (2015). Gure genealogia feministak- Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat. Andoain: Emagin elkartea. Rich, Adrienne (1996). Heterosexualidad obligatoria y existencia lesbiana. In Duoda: Revista d'estudis feministes, 11 (13-37). Vance, Carol (1989). Prólogo. Placer y peligro. Explorando la sexualidad femenina. Madrid: Revolución. Wittig, Monique (2017 [1992]). Pentsamendu heterozuzena. Susa, Zarautz.

189


130

BERTSO IBILBIDEA

ATAUN 190


130

BERTSO IBILBIDEA

T

AITZOL BARANDIARAN

xindokiren gaina agertu orduko ohartu zara ez zabiltzala oso urruti. Beasaindik Nafarroarantz doan bidea hartu, Lazkao iragan eta konturatzerako iritsi zara, Agauntza ibaiaren ibilguak bidea erakutsi nahi balizu bezala. Bertso ibilbide berriari ekiteko prest? Ongi etorri Atauna: bederatziko txiki bat bezain luzea, estua eta bihurria den gure herrira. “Izena don guztie omen da”; bada, izena baino zaharragoa du izana Ataunek. On Joxemiel Barandiaranek zioen -aztertu ostean leize, koba eta trikuharrietan aurkitutako arrastoak- gizakiak bizi zirela inguru hauetan orain dela 4.000 urte ere. Batek daki noiz eta nola hasi ziren hitzarekin jolasten gure arbasoak; apustu egingo nuke, ordea, gure ibilbideko lehen geltokian entzungo zirela Ataungo lehen proto-bertsoak.

191


130

A 01 GELTOKIA: JENTILBARATZA

taun izenak bailarako atea edo pasabidea esan nahi du; ez da harritzekoa, beraz, Haitzarte inguruan egotea herria babesteko helburuz eraikitako Jentilbaratza gazteluaren arrastoak. Uste da, Ataungo armarrian ageri den gaztelua dela. Hemen egingo dugu lehen geldialdia. Kondairak dio Jentilen baratzean -edo hilerrian- lurperatuta daudela azken jentilak (kristautasunaren etorrerak izututa alde egin zuten azken paganoak). Urte luzez horien berririk gabe egon ostean, berriro kalera jaisten hasi ziren orain 30 urte, Jentilen etorrera deituriko herri-ikuskizunari esker. Mikelats, Alarabi, Torto, Marimunduko eta bere sorginak… bi urtean behin etortzen dira, herritarrei kontuak eskatzera Putterriko urreagatik edo lapurtutako gariagatik; pregoilariak merezitako agurra egiten die, hitz joko errimatuz beteriko alkatearen bandoa ozen irakurriz:

Domoa

192


Lazkao Txiki

130

Bando, bando, bando, alkatek esan do, jentillek emen diela urtero bezela, ta beti bezain narrats ean buru Mikelats.

Bando, bando, bando, alkatek hau're esan do apaizea falta dala ta gauza onik eztala, ta mendin txekor gorrie suzkoa dona gorputz erdie.

Ataundarren nortasunaren zati dira ahoz aho pasatako kondairak eta legendak. 1981. urtean egin zen Jentilen etorreraren lehen ekitaldia. Lehen urte horietan, bertsolariak arduratzen ziren gauerdira arteko giroa berotzeaz, eta, horren lekuko, Joxe Migel Iztueta Lazkao Txikik udaletxeko balkoitik botatako bertsoa, Herri baten arima liburuan jasoa:

Kristauak hemen gaude herrian ta zuek Aizkoatean, jentil maiteak zuen zain gaude kale guztiak betean. Bi kulturaren eztabaida bat daukagu gure artean, biok euskaldun geran ezkero konpon gaitezen pakean.

193


130

Lopategi eta Azpillaga (2003)

PASKUALITTURRIKO BERTSO POLITIKOAK

194

Paskual-itturi

J 02 GELTOKIA:

entilek emandako pausoei segituko diegu, Haitzarte aldetik jaitsi eta Paskual-itturrin bigarren geldialdia egiteko; leku hori izan baitzen bertso bikote mitologikoenetako baten jaiotzaren testigu. 1964. urtean, herriko antolatzaile batek Jon Lopategi eta Jon Azpillaga gazteen aditzera izan omen zuen -artean oso gazteak eta elkarrekin saio bakarra eginak-, eta ez zuen biak Atauna ekarri arteko onik izan. Ez zen orain bezain erraza izan. Autoz Mutrikuko Kalbariora joan eta bertan galdetu behar izan zuen; Lekeition arrasto okerrari segika zebilela ohartuta, azkenean, Meñakan itxi omen zuten Atauna etortzeko tratua. Estanko zaharreko balkoitik abestu zituzten ordukoek oraindik ahaztu ez dituzten bertsoak. Hala dio mutrikuarrak Hasi, Azpi-


130

llaga! liburuan: «Orduan Ataun herri famosua zen jai haundiak egiten zirelako (...) Han ere oso saio ederra egin genuen. Politikan dezente sartu ginen eta hura izan zen gure konsagrazioa (...) Hurrengo urtean Ataunen 5 aldiz kantatu genuen elkarrekín. Gero Goierrin ibili ginen Zaldibia, Idiazabal, Ordizia, Legazpi, Zerain, Zegama... Hortik zabaldu ginen Tolosaldera eta abarrera, baina gure hasera hori izan zen.» Lerro horietan onartzen du Azpillagak Ataungo saio horren ostean hartu zutela fama eta indarra; gerora, herriz herri ibiliko ziren -isun eta debeku artean- Frankismoaren aurkako ikur bihurtuta. Bikote gisa -eta Joxe Rezola antolatzailea lagun2003an kantatu zuten azkenekoz Ataunen, lehen saio hura egin zuten balkoi beretik. Gu gauden lekuan, alegia.

195


130

E 03 GELTOKIA:

Elbarrena auzoa

ELBARRENA AUZOAN

lbarrena auzoan egingo dugu hirugarren geldialdia, San Martingo elizaren parean. Eliza honek ere badu bere kondaira: esaten denez, kristauek asmoa zuten eliza mendi gain eder batean eraikitzeko, eta baita lan horiei gogotsu ekin ere; makroproiektu haren kontra zeuden jentilek, ordea, gauez, harriak lekuz mugitzen omen zizkieten ibaiaren ondora. Egunak joan eta etorri. Gau batean leiho izkinatik zelatan zegoen emakume batek salatu omen zituen jentilen ezkutuko lanak; txutxumutxua garesti atera zitzaion, ordea:

Aida zurie, aida gorrie, zelatan dagon andra horri atakiok ezkerreko begie!

Emakumeari jazotakoa ikusita, kristauek onartu egin zuten eliza gaur egun dagoen lekuan eraikitzea. Geroztik, zenbat bertso entzun ote dituzte elizako horma zahar horiek? Meza ondorengo Kalostrako saioak, Santa eskeko koplak, Oargi elkarteko bertso afariak… 196


130

BERTSO IBILBIDEA

Bada Arantzazuko fraideen egutegian hemen botatako bertso berezi baten aipamena. Honela dio egutegiak: «1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Xalbadorren bertsoa da ondokoa». Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura.

Lehen hotzikara bertsoaren edertasunak eta esan-indarrak sortutakoa da; bigarrena, egutegiaren azken apunteak eragina: «Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait». Hainbestean pozik, txisturik jo ez genionean. Xalbador eta Uztapide

197


130

H 04 GELTOKIA:

ATAUNGO ALPERRAK

elbarrena atzean utzi, eta, herri bideari jarraituz, Agauntza haranean barneratuko gara, Ataungo domoaren begiradapean. Belarriak zorroztuz gero, Joxemiel Barandiaran ikastetxeko haurren kopla kantuak entzungo ditugu Astigarraga auzotik igarotzean. Goazen aurrera, Arrondo auzora iritsi arte. Gaur bake santuan dagoen arren, ez sinestekoa izango zen duela mende gutxi arte inguru hauetako martxa bizia; Arrondoko baserri bakoitza lanbide bati lotua zegoen. Denetik zeuden hemen: errementariak, zapatariak, botikariak, tabernariak, dendariak edo harginak. 1915ean, Hernaniko mutil bat iritsi zen Arrondoko Anbune (Aranburuenea) baserri-tabernara. Tabernako nagusia zen Jose Antonio Arruabarrenak ekarri omen zuen sororako harrizko alperrak egiteko. 35 urteko mutil handi hura bertsotan iaioa zela zioten. Artean, ez

Txirrita (1915)

198


130

BERTSO IBILBIDEA

zen oso ezaguna. Jose Manuel Lujanbio Txirrita omen zuen izena. Txirrita hargina zen, eta lanak hara eta hona zerabilenez, ahal zuen lekuan jartzen zen apopilo. Anbune tabernan ordu txikiak arte aritzen omen zen Inazio zapatagilearekin bertsotan; jende asko inguratzen zen bere kontu eta txisteak entzutera; eta, tarteka, jasotzen zituen bertsoak jartzeko enkarguak ere. Inguruko herri batetik etorritako gizon batek eskatuak, esate baterako, mutilen batek iraindu zuen bere alabaren izen ona garbitzeko. Baita Txirritak sorta idatzi ere, bederatzi duroren truke.

Zortzi mutillek neskatxa bati jarri dizkate bertsuak, oietatikan deskuidatuak egongo dira batzuak; danen Jabia or dago beira zabaldurikan besuak, komeni bada barka ditzala Jaungoiko amorosuak.

Lotsa gutxiko kopetarekin neri konduta galtzera, dantza-kontua nola izan zan gogoratutzen al zera? Pauso bat aurrera egiten zendun eta bestia atzera, mutil bizkorra etorri ziñan sorgiña arrapatzera.

Intxixu batek esan omen du neregatikan sorgiña, ez naiz munduan zenbait bezela pikardi asko egiña; zuk erosiko ninduzun pozik merkiak izan bagiña, juiziorikan eztezun txoro arlote buru ariña.

Arrazoi gabe mintzatutzea emen alfer-alferri'ta motibo gabe nabilkizute munduen autan jarrita; Gaztelu orrek bai omen daki kaso orien berri-ta, oien ordañak juango zaizka bizirik bada Txirrita TXIRRITA

Denboraldi bat hemen emanda, Txirritak alde egin zuen Ataundik beste norabaitera. Tamalez, ez da agertu orduko bere bertso idatzi askorik; Arrondoko baserri bat baino gehiagok izango du, ordea, Txirritak egindako sororako alper-harriren bat oraindik. 199


130

G 05 GELTOKIA:

BEGIRISTAINI BISITA

u gauden lekuan -Agauntza eta Hartzate errekak bat egiten duten puntuan- hasten zen, garai batean, Aia izeneko auzora zihoan gurdibidea. Garaiz gabiltzanez, proposatu nahi dizut Urkillaga mendi lepora igotzea, handik Aiara jaisteko. Auzo txikia da, baina eskasa ez; ezta aiarrak ere. Zirtorako berezko joera zirikatzailea izan dute, betidanik. Ibondo baserrira inguratuko gara, Juan Inazio Begiristain bertsolaria zenaren omenezko oroitarria bisitatzera. 49 urteko bertsolari ataundarra bere artzain txabolan aurkitu zuten hilda Mañukortak eta Xabier Zeberiok, bihotzak huts eginda. Begiristain umoretsua bezain maitatua zen Goierrin, eta ataundarrok oraindik famatzen ditugu bere bertso eta ateraldiak. Esate baterako, 1989an, Xabier Zeberio eta biek Maizpide euskaltegian egin zuten ofizio sonatua, mexikarrez mozorrotuta:

ZEBERIO I "Con capa y sombrero haze mucho calor, y para cantar bertsos hay que tener valor," Mejikotik euskera ikastera nator, beste melokotoi hau zerta ote dator?

ZEBERIO I Mejikon jakin gendun euskararen berri, gero han kantatzeko herririkan herri, zuek ikaratuta ez zaitezte jarri, pistolarikan behintzat ez degu ekarri.

BEGIRISTAIN Trenez etorri gera handikan eskapo, ta Lazkao honetan egin degu topo, aurrean dituzute gaur bi gaztetxo flako, hizkuntza hau ikasi nahi genduelako.

BEGIRISTAIN Ni nago gaur gaztea sasoi latzekua, era laguna ere nere antzekua, guk degun bizioa degu jatekua, nun dago Lazkaoko txuleta-lekua?

200


130

Inazio Begiristain

201


130

ZEBERIO I Be(g)iristain pistolan e(re) ez da aldrebesa, Mejikon egina du bere linpieza, lastima da holako tiporikan eza, baina harrigarria dauka rapideza.

202

BEGIRISTAIN Zortzi egunekin ginan joateko etxera, baina Dionisiok egin du papera, ondo ikasi arte jarraitzeko aurrera, ta hurrengo urtera arte geldituko gera.


130

203


130

Kaxeta

06 A GELTOKIA:

BESTE IZAR BAT ATAUNEN

io, Aia! Plaza ezkerretara utzi, Errondoko sakanean behera abiatu eta Lizarrustiko malda luzeen oinetara iritsiko gara. Zubi honetatik pasatakoak dira, besteak beste, Tomas Zumalakrregi jenerala eta Santa Kruz apaiza. Baita nafar erreketeak ere 36ko gerran -bidea oztopatzeko ataundar gazteek zubia lehertu arren-. Beste bat da, ordea, Kaxeta baserriaren parean geratzeko gure arrazoia: bertsolaririk handienetako batek gure herrian egindako egonaldi luzea: Manuel Olaizola Urbieta Uztapidek, hain justu ere. Kaxetatik gora, Lizarrustira doan aldapa hori, Markesaren Basoa deritzan pagadi batetik igarotzen da -Valmedianoko markesaren jabetzagatik-. Han pasa zuen Uztapidek 1930eko uda, basoko lan gogorretan. Artean, 21 urte zituen eta plazan estreinatu gabea zen. Ez zen pagadian lanean ziharduen bertsolari bakarra, antza. Lengo egunak gogoan liburuan kontatzen du nola egin zuen topo Kaxetan Akilino Izagirre Zepairekin.

204


Uztapide

130

ZEPAI Nere gustora asiko naiz ni, ez nua derriorrian; saio koskor bat egingo degu ta patxara ederrian; nere barrena barrundatzen det sekulako indarrian, dozen erdi bat kanta ditzagun lengo oitura zarrian.

ZEPAI Beraz zu ere asiya zera bertsuari erantzuten, ia ba Zepai gizon bezela errespetatzen dezuten; nik e goguan detan guziya esplikatu nai nizuten, baldin benetan asitzen banaiz ia damutzen zaizuten.

UZTAPIDE Zuk bota dezu zuria eta neria're badijua, lotan daudenak esnatutzeko ederra dezu ujua; gorputza dezu indarrian da sasoia ere majua, zuk asi biar baldin badezu ni're astera nijua.

UZTAPIDE Baldin benetan asitzen bada Zepai onek ala diyo, baña apenas egingo dezun uste dezun baño geiyo; gizonak ez du ibili biar orrenbeste desapiyo, otsak ederrak joko dituzu baña enaiz oso piyo

6 hilabete pasata, udazkenean hartu zuten etxerako bidea Uztapidek eta kuadrillak: «Bein etxea akordatzen asi ezkero, basoan egunak luzeak joaten dira. (...) Ataungo Kaxetara jetxi ta artu genduan autobusa ta Beasainen trena; ta Zumarragan ganbiatu ta Iraetara; andik etxera ta orduantxe kontentu: ‘Kaixo, mutillak, emen gaituk!’».

205


130

U 07 GELTOKIA:

MURKONDO

ztapide agurtu eta bere autobusaren noranzko berean abiatuko gara. Honezkero ohartuko zinen ez dagoela baserririk Kaxetatik Ergoiena auzora bitarteko tarte luzean. Urbitarte sagardotegiak tentatu arren, Lauztierreka aldera jarraituko dugu. Segituan iritsi gara Murkondo auzora. Begi aurrean duzun Perune-zahar baserrian jaio zen ataundar ospetsuena: On Joxemiel Barandiaran antropologoa, etnografoa eta apaiza. Guk, zorionez, berak baino azkarrago egingo dugu hil arte bizitoki izan zuen Sara izeneko etxetxora arteko distantzia laburra -izenez eta arkitekturaz, Lapurdiko herriari omen egiten dion eraikin ederra-. Izan ere, frankismo garaian, 17 urtez egon zen erbesteratua Barandiaran. Itzulitakoan, han eta hemen egin zizkioten omenaldiak ataundarrari. Bertsozale porrokatua omen zen, eta bertsolariek ere estimu handia zioten berari. Horren adibide dira Lazkao Txikik 1982an osasunez pattal xamar zebilen On Joxemieli kantatutako hiru bertso hauek.

Murkondo auzoa

206


130

BERTSO IBILBIDEA

Barandiaran eta Lazkao Txiki

Nere tokaio, entzun dedanez, or dabil naiko lanean; segurantzirik ez du personak pixka bat zartzen danean. Aingeru eta Jainkoak berak nai dute beren artean, eskatzen dizut: gurekin utzi zaiozu pixka batean. Gizon bat askoz bizkorragorik ez da nere iritzian; sortu zitzaigun Ataungo herrin, barrio txiki batian. Hainbat liburu bere buruan dabilzki bere artian, hainbeste nola jakin lezake horren terreno txikian?

Nik Joxe Miel beti izan det nere tokaio ta lagun, ez dakizute Goierri hartan zer estimatua degun. Aurrera ere opa nizuke gaur dezun hainbat osasun, Euskalerriko etorkizuna pixka bat ikus dezazun.

Bistakoa da Jainkoak aintzat hartu zuela Lazkao Txikiren eskaria: luzapena onartu, eta 101 urterekin hil zen On Joxemiel Barandiaran, Sara etxean. 207


130

E 08 GELTOKIA:

ARRATEKALE Arratekale

z zaigu azken geltokia besterik geratzen. Errepidez San Gregorioko eliza eta Bikario-etxea pasa, eta Arratekalen -gehiengoarentzat, San Gregorion -emango diogu ibiliari amaiera. Arrate mendi lepoaren magaleko haran honek ere badu bertsoaren berri. Maiz izaten dira festetako jaialdi edo mahai bueltako saioak, auzoko elkarte bat baino gehiagotan. Beste guztien artean, ordea, bikote bat apartatu behar da sailetik: Manuel Lasartek eta Lazkao Txikik osaturikoa. Lasartek aitortu izan du -bere umiltasunean- biak izango zirela auzo honetan saio gehien egindako bertsolariak: «San Gregorion, urteko jai nagusietan, zenbat aldiz kantatu genduen Lazkao Txiki zanak eta biok? Ez daukat seguru esaterik; baiña

208


130

BERTSO IBILBIDEA

sarritan jardunak gerala ere ezin nezake ukatu. (...) Bi saio jartzen zizkiguten: eguerdian bat eta arratsaldean bestea. Bazkaria, berriz, erriko agintariekin batera. Urte mordoskan alaxe ibiliak gera». Ondo baderitzozu, Manuel Lasarteren bi bertso hauek kantatu nahi dizkizut gure herriko bertso ibilbidea amaitzeko. Zaila da erakustea, hain lerro gutxitan, herri eta bertsolagun batekiko hainbeste maitasun. Nahi duzun arte!

MANUEL LASARTE Joxe Migelek kantatzen zuen goxo, bizi ta egoki, bere doairik aberatsenak oiek ziran bereziki. Nere gustoko bertsolaria izan zan Lazkao Txiki, guk alkar zenbat maite genduen geronek bestek ez daki.

Lazkao Txiki, Uztapide eta Basarri

Kantatzen gendun San Gregorion, San Martiñen eta Aian, plazan bezela bazkari eta afalondoetan maian. Saiatzen giñan bertsozaleak pozez atsegindu naian, ta ori ere lortzen genduen sasoi gendukan garaian.

209



130

211


NIRE ETXEA (AURTEN BAI)

ETXEBIZITZAREN BALIOAREN %95era ARTE FINANTZATZEN DIZUGU* * TASAZIO BALIOAREN ETA SALEROSKETA BALIOAREN ARTEKO ZENBATEKO TXIKIENAREN %95era ARTE. ERAGIKETA KUTXABANK S.A.-K ONARTU BEHARKO DU.

HE MEN DIK 212

9 Bilbao. N.I.F. A95653077. Inscrita en el Registro Mercantil de Bizkaia. Tomo 5226, Libro 0, Hoja BI-58729, Folio 1, Inscripción 1ª.

Kutxabank, SA. Kale Nagusia, 30-32, 48009 Bilbo. IFZ: A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta. 5226 Tomoa, 0 Liburua, BI-58729 Orria, 1 Folioa, 1. Inskripzioa.

130


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.