Beti Kontu - 42. aldizkaria

Page 1

Beti kontu

Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 42. zkia / DBH 3. mailako ikasleak / 2012ko apirila

Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila, 26 Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 E·maila:marilagikastola@euskalnet.net

Uda usaina...

Argazkiak: Beti Kontuko erreportariak // Inprimategia: Bergarako IMPRESPAL

Agur ikastola berriari!

Kolaboratzaileak: Erkuden Unamuno (irakaslea)/ GMHZko ikasle eta irakasleak // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei

Ondo pasa eta hurrengo aldizkarira arte!

Koordinatzaileak: Olatz Ortega Pildain/ Edurne Uriarte Arabaolaza //

Aldizkari honetan hainbat gai jorratu ditugu. Txoko berdean, etiketa ekologikoen berri eman nahi izan dugu, garrantzitsua baita identifikatzen ikastea eta beraien esanahia ezagutzea. Elkarrizketen atalean, GMHZko irakasle den Arantzazu Goitia ezagutu nahi izan dugu. Proiektuei dagokienez, 3. mailako Frantseseko ikasleek egindako lanaren berri eman nahi izan dugu. Hala ere, beste hainbat gai aurkituko dituzue aldizkarian!

Erredakzioa : Jon Agirre/ Asier Azkargorta /Andrea Baladrón/ Nora Blanco/ Miren Blazquez/ Jule Corbillon/ Pero Martin/ Martín Martínez/ Christian Moreno/ Christian Rodriguez/ Aitziber Yera

Kaixo!! Zer moduz doa dena?!! Ni Christian Moreno naiz eta ikasturteko 3. aldizkariaren sarrera egitea egokitu zait!!


2012ko apirila

A.Azkargorta

Txoko berdea

Inauterietako egun batean Gaur, hotzez esnatu naiz. Aurtengo neguan gorriak ikusiko ditut. Atzo gauean lo hartu nuen arropa berarekin esnatu naiz. Jaiki, arropa astindu eta gosari triste bat eskatu dut alboko tabernan. Betiko legez, kale kantoian jarri naiz , nire betebeharra. Albotik bi gazte pasatu dira pailazo jantzita, eta konturatu naiz egun desberdina zela. Eta bai desberdina, bietako batek, nik daramadan mozorroa gaur ikusitakoen artean hoberen egindakoa dela esan dit. Niri ere nork esango zidan, eskola mozorrotu nintzen egunean ez nuela berriz kenduko? Gizarte Integrazioko 1. mailako ikasleak

2


3

2012ko apirila J. Agirre/ C. Rodriguez

Aratzi laguntzeko tapoi-bilketa gure ikastolan Azaroaren 21ean Aratz Aldai eskoriatzarra ikastolara etorri zitzaigun bisitatxo bat egitera. Aratzek 7 urte ditu eta garun-paralisiaz jaio zen. Bere gaixotasunaren ondorioz ezin ditu hainbat gauza egin: oinez ibili, hitz egin, jolastu‌ eta gurpildun aulkia erabili behar du. Aratzek eta bere familiak dituzten beharrei aurre egiteko, Mariaren Lagundia ikastola osatzen dugun kide guztiok tapoi-bilketan laguntzen ari gara. LHko 2. mailako ikasle eta tutoreek koordinatu dute tapoi-bilketa hau, eta tapoi asko batzen ari gara!

Goizetan Bergarako Aspacera joaten da eta arratsaldetan Eskoriatzako Herri ikastetxera joaten da. Aratz hazten ari da eta aulki berriak behar ditu. Horregatik, plastikozko tapoiak biltzen ari gara enpresa batera eramateko. Honek tona bakoitzeko 210 â‚Ź ematen du. Aratzek 25 tona inguru beharko ditu. Iaz ,maiatza bukaeran tapoiak biltzen hasi ginen eta oso parte hartze handia dago ikastolan! Eskoriatzan eta beste hainbat herritan ere egitasmo hau aurrera eramaten ari dira. Zer sentitu zenuten Aratz etorri zenean? Ondo, asko poztu ginen! Eta Aratz laguntzen zaudetela jakitean? Oso ondo, bera ere pozik dagoelako! Zer gehiago egin dezakegu Aratzi laguntzeko? Gauzak egiten lagundu eta berarekin jolastu.

Nori ematen dizkiezue bildutako tapoiak? Nagore Balentziagak eramaten ditu Eskoriatzara. Zenbat tapoi biltzen duzue gutxi gorabehera aste batean?

Nerea Atorrasagasti (LH 2.Bko tutorea)

Gutxi gorabehera plastikozko hamabi poltsa handi. Umeek ulertzen dute tapoi bilketaren helburua?

Adrian Lopez eta Izar MuĂąoz (LHko 2. mailako ikasleak)

Bai, aldez aurretik landu genuen gaia gelan. Iazko ikasturtean ere tapoiak biltzen hasi ginenean azaldu genien gurpildun aulki bat erosteko izango zela.


2012ko apirila

4 M.Martinez

DBH 3. mailako Frantseseko proiektuak DBHko 3.mailako Frantseseko ikasleek hiru proiektu burutu dituzte:  Bergarako garraio publikoa aztertu du talde batek (Martin

Telleria, Nerea Larrañaga, Urko Sarobe eta Olatz Diaz). Beste talde batek, herriko jendeak ze hizkuntza dakien azter-

tu dute (Inazio Dulanto, Sonia Gonzalez eta Itxaso Alberdi). Azken talde batek, bergararrok ditugun opor ohiturak

(Ainhoa Osa).

Frantseseko likasleak

Proiektuak

Galdeketa

A) Bergarako garraio publikoa

Nerea Larrañaga Zein garraio jarriko zenuke herrian?

Bergaran garraio nahikoa daudela uste al duzu?

Zein?

Erabiltzen duzu garraio publikoa?

Zer garraio mota erabiltzen duzu

Familiarik Bergaran?

Maije Jose Mº Andrea Grazi Saioa Gu-

Bergaran bizi zara?

Maite

Adina

Izena Jon

3050 3050 +50 +50

Bai

Bai

autoa

Ez

--------

Bai

Trena

Bai

Bai

autoa

Bai

Trena

Ez

Trena

Bai Bai

Bai Bai

oinez autoa

Bai Ez

Busa --------

Bai Bai

----------Trena

0-20

Bai

Bai

oinez

Ez

--------

Bai

----------

0-20 0-20 30-

Bai Bai Ez

Bai Bai Bai

oinez oinez oinez

Bai Bai Bai

Busa Busa Busa

Bai Bai Bai

---------------------------

1.Zenbat denbora behar izan duzue proiektu hau egiteko? Lau aste gutxi gorabehera. 2.Zenbat pertsonari egin diezue inkesta? Talde bakoitzak hamar pertsonari egin die inkesta. 3.Interesgarria iruditu zaizu proiektu hau? Zergatik? Bai, pertsona eta datu berriak ezagutzen ditudalako. 4.Lan guztia frantsesez egin duzue? Ez, kalean galderak euskaraz eta gazteleraz. 5.Nori aurkeztu diozue lana? Frantseseko ikaskideei.

B) Hizkuntzak: jakin eta erabili 1.Zenbat hizkuntza daki edo ezagutzen ditu jendeak? Bi→%10 // Hiru→%60 // Lau → %20 // Sei→ %10 2.Non ikasi dituzte hizkuntza horiek? Eskolan→ %100

3.Gaur egun ikasten diharduzu? Bai→ %70 Ez→%30

5.Zergatik ikasten duzu? Nahi dudalako → %100

4.Non?

6.Zuretzat zein da hizkuntzarik garrantzitsuena?

Eskolan→ %20 Akademian→%80

Euskara → %70 Gaztelera→%20 Alemaniera→ %10

C) Opor ohiturak Galdetutakoen artean %70 emakumezkoak izan dira. Adin-tartea 40-50 urte. Askok Kanariar irlak dute gustuko oporretarako. Nahiago dute eguraldi ona eta hondartza. Jendea Europako beste herrialdeetara ere joaten da. Garraiobide gustukoena hegazkina. Gehienon ametsa? Irla bakarti batera joatea. Nous avons fait un sondage, le 70% sont des femmes. Donc l’âge moyenne est de 40-50 ans. La plupart habite à Bergara. Tous ont de la famille. Les gens préfèrent aller en vacances aux Canaries. Ils préfèrent les lieux chauds et les plages. Les habitants à Bergara vont en vacances pendant tous les saisons. Ils vont avec leur famille. Les gens preférènt l´Europe et aussi l´Espagne, et le village ou la ville. Ils préfèrent aller en avion. La plupart des touristes aimeraient aller à une île isolée.


5

2012ko apirila J.Corbillon

Arantzazu Goitia, GMHZko irakasleari elkarrizketa 27 urte ditu, Oùatikoa da eta Hezkuntza Berezia, Eskuhartzeko Psikopedagogia eta Entzumena eta Mintzaira ikasi du. Berarekin egon gara eta gustura erantzun digu galderei. Zertan egin duzu lan gure ikastolara etorri baino lehen? Ikastolan hasi aurretik, beste ikastetxe batzuetan Haurtzaindegian aritu naiz lanean. Horrez gain, udaleku eta aisialdi talde desberdinetan ere egin dut lan. Zer ikasketa dituzu? Batxilergoa amaitu ondoren Hezkuntza Berezia bukatu nuen, hau bukatzean, irakaskuntza mundutik gehiago jakin nahi nuela eta, Eskuhartzeko Psikopedagogia eta Entzumena eta Mintzaira ikasten hasi nintzen. Tarte honetan, haur eta gazte etorkinekin euskara errefortzuan eta haurtzaindegian hasi nintzen lanean. Bi esperientzia hauek Haur Hezkuntza gehiago ezagutzeko gogoa piztu zidaten eta hau ikasten ere bukatu nuen. Zeintzuk dira zure zaletasunak? Lagunekin egotea, mendira joatea, kirola egitea, musika entzutea‌ Zerk bultzatu zintuen irakasle izatera? Batxilergoa bukatu nuenean argi neukan irakasle izatea gustatuko litzaidakeela, izan ere, nire bizipenak zirela eta, gauza asko aldatzeko zeudela ikusi nuen. Hori horrela izanda, gogo handiarekin hasi nintzen ikasten. Zer mailatan eta zer ikasgai ematen duzu? Goi Mailako Heziketa Zikloetan ematen dut klase. Haur Hezkuntzako lehenengo mailan Osasuna eta Autonomia eta bigarren mailan Lehen Laguntzak. Gizarte Integrazioan, berriz, lehenengo mailan Komunikazioa eta Sistema Altenatiboak eta bigarren mailan Inserción ocupacional ematen ditut. Zeintzuk dira etorkizunerako zure desioak? Gustura eta zoriontsu bizitzea ni eta nire alboko guztiak.

Artistaren txokoa: Arkitektura fantastikoa DBHko 3. mailako ikasleek ARKITEKTURA FANTASTIKOA landu dute plastikan.


6

2012ko apirila M.Blazquez/N.Blanco

SOS Sahara !

Marokok 1975ean Sahara okupatu eta saharar herria Aljeriako Tindouf kanpalekuetan deserriratzera behartu zuen. Ordutik, egoera oso larria da. Gipuzkoako beste hainbat herritan bezalaxe, gure ikastolan ere Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagaien bilketa-kanpaina antolatu da Bubisher elkartearekin elkarlanean. Tindoufen (Aljeria) errefuxiatutako sahararrak elikadura krisi larria bizitzen ari dira. Egoera ahal den neurrian arintzen laguntzeko, abenduaren 20an hasi zen kanpaina eta urtarrilaren 20an bukatu zen. Arroza, lekaleak, azukrea, atuna, sardinak oliotan, pasta, olioa eta helduentzako pardelak bildu ziren argazkietan ikus daitekeen bezala. Guztira 4.528 kilo bailara mailan, ia lehengo urtean baino tonelada bat gehiago. Argazkietan, Ana Carpintero irakaslea eta GMHZko Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle boluntarioak klaseak amaitu eta gero, bildutakoa antolatzen.


2012ko apirila

7 P.Martin

Jolastuz ikasi Mugitu egiten al da?

Logika jokoa:

Marrak zuzen daude, baina okertuta daudela ematen du, ezta?

7 diferentziak

Kokatu domino fitxak hutsuneetan batuketak kanpoko zenbakia eman dezan.

Zein da irudi bakoitzaren balioa?

Elizondo

Enara

Urtasun

Ainara

Agirre

Joxe

Arregi

Txomin

Abizena

Izena

1962 1968 1960 1965 Jaio-data

1,83 m 1,75 m 1,81 m 1,78 m Garaiera


2012ko apirila C. Rodriguez / J. Agirre

8

Iritziak · Herribus zerbitzu berria jarri dute Bergaran. Zer iruditzen zaizu? · Zer aldatuko zenuke? Prezioa, ibilbidea... · Bergaran nahikoa garraiobide dagoela uste al duzu? Zerbait falta al da? Xabier Aldai (DBH 1.)

Nora Irizar (DBH 2.)

Ander Feo (DBH 3.)

Ioseba Anton (DBH 4.)

· Ondo iruditzen zait, baina ez dut erabiltzen.

· Ondo iruditzen

zait.

· Nire ustez ondo dago.

· Oso ondo iruditzen zait.

· Ez nuke ezer aldatuko.

· Prezioa jaitsiko nuke, pixka bat garestia da eta.

· Prezioa aldatuko nuke oso garestia delako.

· Ez. Txartelarekin ondo ateratzen da.

· Nik trena jarriko nuke.

· Trena jarriko nuke.

·Ez, nik metroa jarriko nuke.

· Ez, trena falta da!

Kontu-kontari: Herribusa Kaixo! Duela gutxi Bergaran Herribusa jarri dute, urbano zerbitzu berria, bi autobus ekologiko, beraz, bi linea Zabalatik San Lorentzora. Herriko jendea oso pozik dago zerbitzu berriarekin. Hala ere, batzuk garestia dela diote. Bidaia arrunt batek 1,10 € balio du. Zerbitzua maiz erabiliz gero, txartela edo bonoa ateratzea da gomendagarriena . Modu horretan, bidaia bakoitza 0,60 eurotan ateratzen da. Herribusa herrian zehar mugitzeko garraio aproposa da, gainera, berdin da nora joan behar zaren prezioa bera da. Hala ere, betiko eztabaida da ea garraiobide nahikoa dagoen herrian eta bailara mailan. Gure ustez, herribusaz gain, jendeak trena egotea eskertuko luke, bailaran mugitzea erraztuko bailuke, kotxea erabili beharrean. Gauzak honela, leku desberdinetara joatean, aukeraketa egokiena egin ahal izateko baliabideak jarri behar zaizkio herritarrari. Garraio mota desberdinak erabiltzeko aukera eman, eta ahal bada, modu jasangarrienean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.