Beti Kontu - 43. aldizkaria

Page 1

Beti kontu

Espaloia,1 · 20570 Bergara

Postakutxatila/apartado, 26

Tel.:(943)762540· 762541

Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 43. zkia / DBHko 3. mailako ikasleak / 2012ko maiatza

Faxa:(943)763331

·emaila:marilagikastola@euskalnet.net

Aupa lagunok! Kaixo,ze moduz doa 3. ebaluaketa? Ni Chris an Rodriguez naiz eta ale honetako azala egiteko ohorea daukat!! Unai Egea ,Frantses eta Ingeleseko irakasleari elkarrizketa egin diogu, zertxobait gehiago ezagutzeko. Hirugarren ebaluaketa ere aurrera doa eta dena ondo joateko, oso adi eta langile egon behar zarete gelan. Ni Prentsa tailerrean oso gustura nago! Zuek ere momentu on bat igaro nahi baduzue eta irribarretxo bat ateratzeko, ireki aldizkaria!

Argazkiak: Beti kontu // Inprimategia: Bergarako IMPRESPAL

Kolaboratzaileak: Erkuden Unamuno (irakaslea)/ GMHZko irakasleak // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei

Erredakzio burua: Olatz Ortega Pildain/ Edurne Uriarte Arabaolaza

GMHZko HHko 2.mailako artistek egindako jostailuak

Erredakzioa : Asier Azkargorta / Jon Agirre / Miren Blazquez / Christian Rodriguez / Christian Moreno / Martin Martinez / Perdo Martin / Julen Corbillón / Nora Blanco / Aitziber Yera / Andrea Baladrón

Ondo segi lagunok!


2012ko maiatza

J.Corbillon

2

Txoko berdea Ikaslez osatutako Ingurumen batzordea egiteko deialdia egin zen LH eta DBHn eta arrakasta galanta izan zuen, ikasle askok eman zuten izena, eta lanean hasi dira. Pare bat bilera egin dituzte, eta galdetegi bat prestatu dute. DBHko ikasleak asteartetan eta LHkoak ostegunetan bildu izan dira.Ikasle asko elkartu direnez, txandak egin behar izan dira.

Haurren kasketaldiak Kasketaldia, helduaren eta haurraren artean gertatzen den borroka da, haurraren garapenean momentu bate k aurrera ematen dena: esnatzean, gosaltzean, bainua hartzerakoan… Bat-bateko haserrealdi desproportzionatu batean bihur daiteke, hau da, une honetan kasketen etapa hasi da, urtebete eta lau urte artean ematen dena.Kasketaldiak ez dira haur guz engan ematen, baina, ematen direnean hezkuntza-erronka handienetarikoa izaten da. Kasketak garapenaren momentu batean agertzen dira, atxikimenduaren garapenean funtzio bat dutelako.Haurrak zerbait lortu nahi duenean eta lortzen ez duenean adierazten duen haserrealdia da. Zaila egiten zaio kontrolatzea, eta modu erasokor batean erantzuten du, hain zuzen ere, kasketaldi eta os koka ( oihu egin, objektuak bota, lurrera bota, pertsonak jo…). Gurasoak sumindu egiten dira eta haurrek beraien pazientzia eta tolerantzia maila frogan jartzen dute, baita nkotasuna ere. Nola esku hartu dezakegu haurren kasketen aurrean? Lehenik eta behin, horren baliotsuak direla jakinda, ez dira zigortzen ezta erreprimitzen ere. Autoritatez jokatuko dugu eta haientzako onena dena gogoan edukita esku hartuko dugu. Haurrek behar dutena mugak dira; izan ere, kontra egiten badute, muga hauek exis tzen direla ziurtatzeko egiten dute, eta horrelako frogetarako esparrurik egokiena atxikimendu harremana da. Haur hauekin modu preben boan egitea daukaguna, aukerak ematea da. Adibidez, hotza egiten duenean jertse berdea edo gorria jartzeko aukera eman, modu honetan aukeratzen duela sen tzen dute eta ez dute ezezkoaren beharrik izango. Imajina ezazue lau erreiko errepide bate k gidatzen zoaztela, eta halako batean, trafiko handia dabilen puntuan, bideak banatzen dituzten marrak desagertu egiten direla. Ziurrenik beldurra sen tuko genuke, marrak jartzearen arduradunarekiko haserrearekin batera. Momentu honetan ere haurrek atxikimendu figurengandik behar dutena ziurra eta babestuta sen tzea da. Erreferente ezberdinen arteko adostasuna ere ezinbestekoa da. Bestela, haurrak ikusten baldin badu batek muga jartzen dionean bestearengana penaz joan daitekeela bere desioa lortzeko, errepideko marrak ezabatzen ariko gara, haurrari gure artean liskarrak sortzeko boterea ematearekin batera. Neurri hezitzaileei buruzko eztabaidak kasketaldia pasa ondoren eta in mitatean eduki behar dira. Kasketa harrapatzen duenean, askotan jendearen aurrean, ikasi duelako modu horretan kasu gehiago egingo diogula, hartu egingo dugu eta aparte eramango dugu, berarekin kontaktu fisikoa mantenduz eta haserrea pasatzen lagunduko diogu: “haserre zaude, kasketa bat izaten ari zara, lasai, pasako zaizu. Ni zurekin nago…” esanez. Lasaitasunez erantzutea ez da bat ere erraza, inplikazio emozionalak handiak izan daitezkeelako. Haurrarengandik erasotuta sen tzen bagara, bere kontra egiteko edo bertan bakarrik uzteko inpultsoa sen tuko dugu. Baina horrelakoetan transmi tzen diogun mezua “haserre bazaude ez zaitut maite” izango litzateke. Aldiz, ulertzen badugu kasketaldiak haurraren tenperamenduaga k sortzen diren erreakzioak direla, ez gara erasotuta sen tuko eta bere ondoan gelditu ahal izango gara emozio hori erregulatzen ikas dezan. Ondoren, pasatu zaionean, bere erreakzioari erreferentziarik egin gabe, jarritako mugaren inguruan berba egin dezakegu, negoziaziorako atea irekiz, baina autoritatean mantenduz, gogoratuz geu garela errepideko marrak margotzearen arduradunak. GMHZko Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak


3

2012ko maiatza M.Blazquez/ N.Blanco

Alex Paton, Lagun Aro saskibaloi taldeko infantilera DBH 2.mailako ikasle den Alex Patonek nekez ahaztuko du otsailean Bartzelonako Minikopan bizi izandako esperientzia. Saskibaloi jokalari bergararrak Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldearekin hainbat egun igaro zituen Bartzelonan. Bergarako gaztea, pozik itzuli zen, Bartzelonan bizi izandako esperientzia oso aberasgarria izan delako. Orain, Bergarako taldearekin jarraituko du lanean. 1.Zenbat urterekin hasi zinen saskibaloia prak katzen? 11 urterekin Bergara Kirol Elkartean. 2. Astean zehar zenbat ordu entrenatzen duzu? Guz ra, gutxi gorabehera 5-6 ordu. 3. Entrenamenduez aparte kanpusetan egon izan zara? Zer egiten zenuten bertan ? Bai, Gipuzkoako zenbait Kanpusetan egon izan naiz, bi aste izan ziren. Egunak oso ondo planiďŹ katuta zeuden. Goizez, libre moduan jolasten genuen, eta arratsaldetan serioago, par duak egiten genituen. 4. Nola hartu zenuen Lagun Aro taldeak zu aukeratu zintuela jakin zenuenean? Nola gertatu zen? Hasieran ez nuen sinetsi‌ Gero, oso pozik jarri nintzen, etxe k saltoka! Bazkaltzen geundela nire aitari telefonoz deitu zioten eta minutu batzuk beranduago, sukaldera bueltatu zen oso pozik, berri onak zituela esanez. 5. Zelakoa izan zen zure esperientzia Bartzelonan? Errepikatuko zenuke? Oso ona, kontuan izanda oso pertsona gutxiri gertatzen zaiola. Bai, noski!! Gustura errepikatuko nuke!! 6. Nola ikusten duzu etorkizuna? Profesionala izatea gustuko litzaidake, baina, tamalez, ez dut etorkizunik ikusten. 7. Profesionala izango bazina, zer taldetan jolastu nahiko zenuke? Baskonian eta GBC Lagun Aron.

Goiko argazkian, lehen taldeko eta gazte mailako jokalariak, elkarrekin, Kopa eta Minikoparen atarian. Gazteen torneoa Bartzelonaren kontra hasi zuten. Par dua galdu egin zuten, Bartzelona etxeko taldea izateaz gain, azkenean Kopako txapeldun izan zen.


2012ko maiatza J. Agirre

4

GMHZko Gizarte Integrazioko ikasleak Madrilen ikasbidaian Zerga k aukeratu zenuten bidaia hau egitea? 2012ko otsailaren 6 k otsailaren 10era. Urtero-urtero Gasteizera joaten gara Gizarte Integrazioko ikasleak, jardunaldi batzuetara. Aurten, 2. mailakoak bi jardunalditan egon ziren eta 1. mailakoak betse batean. Aurtengo jardunaldietan, kartzela izan zen gai nagusia, kartzelak gaitzestea, alegia. Bertan alterna ba ezberdinak aurkeztu ziren. Hau da, kartzelak ez duela gizarte arazoa konpontzen, ezta integrazioa bultzatu ere. Honen adibide garbia ikusi genuen Madrilen, jardunaldietako teoria prak kan behatuta. Zer egin zenuten Madrilen? Irakasleek kontaktua zeukaten Madrileko elkarteetako arduradunekin. Hauek, plangintza bat proposatu ziguten eta guk onartu egin genuen, aldaketatxo batzuekin. Bidaia batek ekar ditzakeen beste gauzekin (lo egiteko lekua, bazkariak, garraioa ‌ ) ikasleok arduratu ginen. Hainbat elkarterekin eta testuinguru askotan egon ginen Madrilen, ondorengoak bereziki: Gallinero (ijito errumaniarren asentamentua) , Traperos Emaus (drogekin arazoak izan dituztenekin elkarlanean sortutako enpresa) , Apoyo (etxerako lanak egiteko, jolasteko etab. haur ijitoentzako gunea), AsociaciĂłn Barros (etorkinekin eta CaĂąada Realen bizi den jendearekin egiten dute lan) , CaĂąada Real (Europako droga salmenta puntu nagusiena) . Laguntza lanak egin genituen: haurrak esnatu, haurrei gosariak banatu, autobusera lagundu, familiei janaria banatu, CaĂąada Realeko errealitatea ikusi ‌ Nola joan zen? Aberasgarria izan al zen? Egia esateko, oso gogorra izan zen errealitate hura ez baitzen oso ohikoa guretzat, nahiz eta gure inguruan ere errealitate latzak egon. Gogorra egin zitzaizkigun egoera horiek begien aurrean ikustea. Hala ere, oso aberasgarria izan zen, ahaztezina! Teoria prak kan jarri eta ikusi genuelako, eta paperean ikusten genuen teoria guz ari aurpegia jarri geniolako. Pertsonekiko hartu-emanean oinarritu baitzen gure esperientzia. Oso baliagarria egin zitzaigun bai integratzaile moduan eta baita pertsona moduan ere, hezten lagundu gaituelako. Eguneroko gauza txikiak baloratzen ikasteko. Alderdi nega boren bat? Alderdi nega boren bat aipatzekotan, esan behar dugu tamalgarria dela, horrelako errealitate krudelak ikusi behar izatea egungo errealitateaz jabetzeko. Azken ďŹ nean, Madrilera joan behar izan dugu gure inguruan ere egoera latzak daudela ikusteko eta konturatzeko. Begiak zabaltzeko! Ondorioa Bidaia honek erabat sentsibilizatu gaitu. Orain beste era batera ikusten dugu errealitatea. Gauzak horrela, beste batzuekin partekatu dezakegu guz hori, beraien aurreiritzi guz ak kolokan jartzeko. Azkenik, bizi izan dugun guz a ez ahaztea izango litzake gure helburua. Hasierako euforia bukatzean ere, esperientzia eta egoera gogoratzea eta horren aurka agertzea, gure ingurukoak ahaztu gabe.


5

2012ko maiatza C.Moreno

Unai Egeari elkarrizketa Unai Egeak 31 urte ditu, eta ondarrutarra da. Atzerriko hizkuntzak ematen ditu DBHn. -Hona etorri baino lehen non egin zenuen lan? Beste ikastetxe batean. -Noiz etorri zinen gure ikastolara? Urtarrilaren 9an, nire urtebetetze egunean. -Gustatzen al zaizu zure lana? Bai, asko. -Zertan egingo zenuke lan irakasle ez bazina? Beste gauzaren bat irakasten. -Zer ikasgai ematen dituzu? Eta ze mailatan? Ingelesa LHn 1. eta 5. mailatan, eta DBH 2., 3. eta 4. mailatan, eta Frantsesa 1. eta 3. mailatan. - Ze moduz ikasleekin? Ondo. Aurten 6 hilabete egotea egokitu zait, ez da denbora gehiegi inor ezagutzeko baina horretan ari gara. -Zer egiten duzu zure aisialdian? Mendira joan, bizikletan ibili, pilates egin eta lagunekin irten.

Tribiala DBHko 1. mailako ikasleek teknologia eta gaztelera gaiak uztartuz tribialak sortu dituzte.


2012ko maiatza A.Yera/A.Baladron

6

KARNABALAK! Aurtengo karnabalek elurraren gaiarekin zerikusia izan zuten. 3, 4 eta 5 urteko haurrak elurreko panpin mozorrotu ziren. LHko lehen bi zikloetako ikasleak pinguino jantzi ziren, eta 5. eta 6. mailako eskimal. Otsailaren 17an egin zuten desďŹ lea herriko kaleeta k zehar koreograďŹ a ikusgarri bat dantzatuz.


7

2012ko maiatza A.Azkargorta

Jolastuz ikasi Alboko bi zenbakien batuketa eginez atera goiko koadroko zenbakia:

Txominek bere marrazkiaren kopia nahi du. Ausartuko al zara?

Zein da marrazki bakoitzaren balioa?

Emaitzak:


2012ko maiatza M.Martinez/ P. Martin

8

Iritziak: BehinBehin-behineko aparkalekua errekreo eremuan -Zer deritzozu pa oko za bat aparkaleku moduan erabiltzeari? Faltan botatzen al duzu saskibaloi pista? -Zerbait proposatuko zenuke pa orako? Eta euria egiten duen egunetarako? Mariana Nunes (DBH 1.)

Alex Paton (DBH 2.)

Maria Cid (DBH 3.)

Jon Loidi (DBH 4.)

-Gaizki, ikasleok jolaste-

-Irakasleentzat ondo, baina ikasleentzat gaizki.

-Gaizki iruditzen zait, berez, ikasleok saskibaloian jolasteko tokia delako.

-Ez zait ondo iruditzen, saskibaloian jolasten duten ikasleek futbolzelaira etortzen direlako.

ko leku gutxiago dugulako. -Ez. -Ez.

Ikastolako

-Bai. -Gimnasioan izatea errekreoa.

-Bai. -Gimnasioa zabaltzea euria egiten duenean.

arkinga Abenduaren 5ean ikastola berria deitu izan zaion eraikinaren eraiste lanei hasiera eman zitzaien. Ikasle eta guraso gehienen eguneroko funtzionamenduan gehiegi eragin ez duen arren, saskibaloiko eta futboleko eremuen artean, atle smoko pistan eta goranzko bidean, obrako itxitura metalezko bat dago. Hala, ikasleen eremua eta obraga k kotxeentzat zabaltzen dena guz z bereizita daude. Oraingoz obrak geldituta daude, horrega k parking-ak bertan jarraituko du.

-Bai. -Ping-ponga eta futbolina jartzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.