Beti kontu
Mariaren Lagundia Ikastola /Bergara / 44. zkia / DBHko 3.eko ikasleak / 12ko azaroa Espaloia,1 路 20570 Bergara / Postakutxatila/apartado, 26 / Tel.:(943)762540路 762541 / Faxa:(943)763331 / E路maila:marilagikastola@euskalnet.net
Epaaa! Aupa lagunok! Ze moduz hasi duzue ikasturtea? Ni Leire Mo帽ux naiz. Aurten nobedadeak ditugu prentsa tailerrean, irakasleak desberdinak dira, iaz Edurne eta Olatz ziren eta aurten Edurne eta Ana. Aldizkari honetan izango duzuen informazioa aipatuko dizuet: Gautena elkartearen berri izango dugu eta arduradunarekin hitz egin, aurten ,pasiloetan zehar ikusten ditugun ikasle berriei buruz gehiago jakiteko.San Mar'netako jaixetan izan den omenaldiaren azalpen txiki bat. Jaiak ere bai, gustuko ditugulako! Andoni eta Olatz Ortega hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dizuegu. Zinean dauden nobedadeak... Eta azkenik, hausnarketarako lekua: nahi izango zenukete uniformea erabili behar izatea? Nik ez! Baina beste batzuen iritziak jakiteko kuxkuxea ezazue aldizkari hau! Hurrengo arte!
Prentsa-Tailerreko aurtengo argazkia
12ko azaroa J.Dominguez / D.Duri
2
Agenda 21 Gaur egun puri-purian dagoen gai bat landuko dugu aurten :HONDAKINAK. Hauek gure bizitza moduak eragindako ondorio ezatseginetako bat dira ,eta orain gainera ,arazo bihurtu zaizkigu. Ikasturte honetan hondakinen gaiak dakarren problema'ka hori aztertuko dugu eta aurre egiteko konponbide ezberdinak proposatuko dira. Zer egin dezakezue etxeetan? Familia lehenbiziko hezkuntza-eremua denez eta gurasoak hezkuntza komunitateko partaideak direlako gonbidatuta daude ingurumen batzordera, Eskolako Agenda 21i buruz informazioa jasotzeko eta proiektuan parte hartzeko;horrela,denon artean,gure etxeak jasangarriagoak egingo ditugu: - Arduraz kontsumituz. - Baliabideak aurreztuz( ura, energia…). - Zaborra murriztuz. - Birziklatuz. - Garraio publikoa eta ibilbideak oinez eta bizikletaz bultzatuz.
“El Gallinero” Gizarte integrazioko ikasle eta irakasleak 2012ko otsailean Madrilen Cañada Realen kokatuta dagoen Gallinero izeneko txabola auzo baten egon ziren boluntario gisa. Hau guz'a, Coordinadora de Barrios eta “San Carlos Borromeo” Parrokiari esker gauzatu ahal izan zen. Bertan, ekintza desberdinak antolatu zituzten haurrak eskolaratzeko helburuarekin. “El Gallinero”, Madrileko “Puerta del Sol”-e'k 12 kilometrora kokatuta dago eta gaur egun, Europako ijito errumaniarren kokalekurik handiena da. Bertan, 90 familia bizi dira, 440 persona eta hauetako 190,haurrak dira (15 urte'k beherakoak). Esperientzia hau gogorra baina aberasgarria izan zela esan digute.Ondoren bertako haurrak egun batzuetarako Bergarara ekartzea pentsatu zuten irakasle eta ikasleek eta hori da egingo dutena. Horrelako esperientziek, beste kultura eta errealitate bat ezagutzeko aukera ematen diete hango umeei eta elkarbizitza,ikastetxe honetako haurrentzako aberasgarria izango dela ere pentsatu dute antolatzaileek. Honez gain, lan boluntarioaren bidez,denon artean ideia bat errealitate bihurtzea, erronka atsegina eta aberasgarria dela diote. Gallineroko 32 ume etorriko dira azaroaren 8'k 11ra gure herria eta gure ikastola ezagutzera ,beraz
ONGI ETORRIAK IZAN DAITEZELA!
12ko azaroa
3 J. Gorosabel / I. Agirrezabal
Zine pixka bat Asteburu honetan ez daukazula planik? Goazen zinera!! Ale honetan pentsatu dugu zerbait ezberdina aipatzea. Kirola egitea ona da, dudarik ez! baina, oraingoan zineari buruz hitz egingo dugu. Film ezberdinen laburpena eta iritzia emango dizuegu. Beraz, badakizue: goza ezazue!! RESIDENT EVIL: VENGANZA: Zombiak munduan zehar dabiltza oraindik arazoak ematen eta jendea akabatzen. Alice-k, bat– batean enpresa baten instalazioetan esnatu den neskak, hauen aurka egin beharko du.Mundua salbatzeko bidean bere iraganaren istorioa ezagutuko du. Iritzia: Filma ona da: Suspensea, 'roketak eta odola alde guz'etan zehar.
SIN FRENOS: Willee New York– eko postari bat da. Baina ez da edozein postari: Fixie izeneko bizikleta bat gidatzen du, freno- eta martxa-rik gabekoa. Egunero autobusak, oinezkoak eta milaka auto sahiesten ditu. Baina egun hau ez da besteak bezalakoa izango beretzat…
Iritzia: Ez dago batere gaizki: Adrenalina askatzeko ona !
LAS AVENTURAS DE TADEO JONES: Tadeo Jones langile ameslari bat da: Bere gurasoak arkeologoak ziren eta txikitan berak ere bide bera jarraitu nahi zuen. Egun baten istripu baten ondorioz arkeologo famatu batekin nahastu zuten eta Peru– ra bidali zuten zibilizazio Inka baten bila. Abentura handi bat izango du loro barregarri batekin, neskatxa abenturazale batekin, bere txakurrarekin eta saltzaile mexikar batekin. Iritzia: barregarria eta entretenigarria da. Gainera, José Mota eta beste aktore ezagunen ahotsak entzuteko aukera ematen digu.
12ko azaroa
4 A. Loidi / N. Aginagalde
Gautena Gautena, Gipuzkoako Au'smo Elkartea da; irabazi gabeko elkarte honen helburua nahasmen hau duten pertsonei eta familiei laguntza ematea da, zerbitzu egokiak eskainiz . Gautenak,hiru hamarkada
baino gehiagotan zehar lanean dihardu pertsonak gizarteratzeko asmoz .
Eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: -hezkuntza -eguneko arreta -etxebizitza -aisia eta denbora librea -familiari laguntza.
Gehiago jakiteko bi irakasle elkarrizketatu ditugu, Lourdes eta Maribel: Zer dela eta hasi zineten Gautenan lanean? -Lourdes: lehenengo, Lehen Hezkuntzan hasi nintzen klaseak ematen. Baina ondoren kuriositateaga'k mundu hau ezagutzea pentsatu nuen. -Maribel: hau ikastea erabaki nuen kuriositate hutsaga'k. Zer egiten duzue egunean zehar? Lehenengo autonomia lantzen dugu (txamarrak jantzi- erantzi, agendak..) Gero, eguneko menua zehazten dugu Ondoren, bakoitzak bere mahaian, egunean zehar egin behar duena zehazten du. Batzuetan pertsonaren mailaren arabera, integrazioak egiten ditugu. Ikaslea, berari dagokion gelara joaten da( ordu erdi, ordu bat,bi...). Ikastola hau gustuko duzue? Handia da, pozik gaude. Harrera ona egin digute, eta oso polita da, baina pa'oa handiegia dela iruditzen zaigu!
5
12ko azaroa U. EgaĂąa /M. Atutxa
Andoni Lopez Andoni Lopezek 30 urte ditu eta gazteiztarra da. DBHko irakaslea da eta berari buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diogu. 1.Noiz etorri zinen ikastolara? Iazko aste santuaren ostean etorri nintzen. 2.Ze ikasgai ematen dituzu eta ze mailatan? DBHko 1. eta2.mailan natura zientziak, 3.ean matema'ka eta 4.ean Teknologia ematen ditut. 3. Zerk bultzatu zaitu irakasle izatera? Be' gustatu izan zait erakustea eta oso lanbide garrantzitsua dela iruditzen zait etorkizunerako. 4.Zer ikasketa duzu? Elektronikan: ingeniaritza teknologikoa eta industria antolakuntzan goi ingeniaritza. 5.Hona heldu aurre,k zertan egiten zenuen lan? Eusko Jaurlaritzan ,antolakuntza teknikari lanetan. 6.Zeintzuk dira zure zaletasunak? Natura gustatzen zait, kirola egitea, musika entzutea ‌ 7.Gustura al zaude? Bai,oso!
Olatz Ortega Olatz Ortega prensa tailerreko eta DBHko irakaslea izan da aurreko urtera arte.Orain LHko irakaslea da eta berarekin egon gara aldaketa nolakoa izan den jakiteko. 1.Aldaketa handia izan al da DBHko irakasle izate,k LHko irakasle izatera pasatzea? Bai! Oso handia! Beste mundu bat da! 2.Nola konpontzen zara hobeto, DBHko irakasle ala LHkoekin? Ezberdina da, ezin daitezke konparatu! Etapa bakoitzak bere ezaugarriak ditu,horrek berarekin daraman guz'arekin. 3.Zer gustatu zaizu gehien DBH,k? Eta LH,k? Orokorrean, DBHn gustura egon naiz, gustuko dut, eta LHn ere gustura nago. Adin-tartea handia da, heldutasun-maila desberdin horrek badu bere xarma, aberasgarria da. 4.Prentsako irakasle izan zinen.Nola bururatu zitzaizuen aldizkaria egitea? Nik 9 urte egin ditut Prentsa Tailerrean, baina, aldizkaria urtebete lehenago sortu zen. 5.Nola sen,tzen zara, prentsan 9 urte egon ondoren, uzteaga,k? Hainbeste urte eta gero, zaila da ikastolan egoten diren ekintzei eta gertaerei argazki bat ez ateratzea! Jajaja! 6.Hainbeste urte prentsan egonda , gogoratzen al duzu bitxikeriaren bat? Momentu onak eta diber'garriak igaro ditugu urte hauetan Prentsa Tailerre'k igaro diren ikasleekin.Baina, ez dut bitxikeria berezirik gogoratzen ‌!
12ko azaroa N.Sanchez/I.Madinabei'a
San Martin Jaiak 2012 San Mar'n , Bergarako santuaren omenezko jaiak , aurten irailaren 16an ospatu ziren , zapatu gauean helduen danborrada izan zen , eta igandean berriz, umeak ibili ziren danborrak as'ntzen. Baina aurten jaixetako nobedadia zenbait bergararri egindako omenaldia izan da. Duela 50 urte Surragan gurutzea jaso zutenei eta horretarako lurrak utzi zituen baserritarrari omenaldi bitxia egin zitzaien jaixetako zapatuan. Gurutzea , esan bezala , duela 50 urte jaso zuten San Mar'nen kanonizazioaren mendeurrena ospatzeko , eta Surragan altxatzea erabaki zuten Bergarako bazter guz'eta'k ikusiko zelako. Hala da , ezta ?
SAN MARTIN Gaztetan utzi zuen Bergara,bere jaioterria, eta Madrilera joan zen ikastera ;handik Andaluziara ,Mexiko ,Filipinak eta azkenean Japoniara iritsi zen. Bere helburua lurralde hauetan , kristautasuna zabaltzea izan zen ,baina oztopo handiak aurkitu zituen. 1597ko otsailaren 5ean beste 25 mar,riekin batera Nagasakin (Japon) gurutzatu zuten.
6
12ko azaroa
7 J.M. Erdabide
Jolastuz ikasi Asmakizuna
Labirintoa
Plaza biribilean lasterka Hala egunez nola gauez Bi anaia; Zaharrena bizkorrena Txikiena polikiagoa. Hamabi ate ditu plazak Ez gehiago ,ez gutxiago.
7 Desberdintatsunak
Asmakizuna:erlojua Erantzunak:
12ko azaroa U. Sanchez / M. Urru'a / I. Zubia
8
Iritzia -Gustatuko litzaizuke ikastolarako uniformea edukitzea ? -Zein janzkera proposatuko zenuke neskentzako?,eta mu'lentzako ?
Eider Etxaniz (LH 6)
Gonzalo Nunes (DBH 1)
Paula Marcos (DBH 2)
· Egia esan, ez zait axola.
· Ez.
· Ez zait axola.
· Neskentzako: gona, alkandora, eta parisinak.
· Neskentzako: gona eta alkandora.
· Neskentzako: gona eta kamiseta.
· Mu'lentzako: prakak eta gorbata.
· Mu'lentzako: praka motzak eta alkandora.
· Mu'lentzako: prakak, kamiseta eta gorbata.
Aitor Zurro (DBH 3)
· Ez zltzaidake gustatuko · Neskentzako: gona, kamiseta eta parisinak. Mu'lentzako: alkandara, gorbata eta praka luzeak.
KontuKontu-Kontari: Uniformea Mariaren Lagundiko ikastolatan, uniformeak erabiltzen zituzten. Gaur egun, gurean behintzat ez dago horrelakorik baina, Donos'akoan eta, Espainako zenbait ikastetxetan (A Coruña) oraindik ere uniformea jantzita joaten dira ikastolara. Familia batzuetan eskertuko lukete, seme-alabak unirfomea erabiltzea; izan ere, garai honetan krisia dagoenez aurrezteko modua izango litzateke, esaterako familia ugarietan. Guri uniformea erabiltzea ez litzaiguke aproposa irudituko, bate'k, denok berdin jantzita joatea ez zaigulako gustatzen eta beste'k, gaur egun erabiltzen diren uniformeak ez direlako gure gustukoak.
Erredakzioa: Nerea Aginagalde / Ibai Agirrezabal / Maitane Atutxa / Diego Duri / Uxue Egaña /Josu Martin Erdabide / Maider Gago / Julen Gorosabel / Nora Irizar / Oihana Lete / Ane Loidi / Leire Moñux / Sara Peñin // Koordinazioa: Ana Errasti / Edurne Uriarte Arabaolaza // Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno(Agenda 21ko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu // Inprimategia: Bergarako IMPRESPAL