Beti Kontu - 50. aldizkaria

Page 1

50. zkia

Beti kontu www.mlagundia.net

2013ko abendua

Aurten ere Beti kontu zuekin! Kaixo irakurle! Ikasturte berriarekin, aldizkari berria duzu begi bistan, ale garrantzitsua, gainera. Ez bakarrik maketazio berria dugulako, baita 50. alea delako ere. Aldaketa nabarmenak suma daitezke. Hemendik aurrera aldaketarik nabarmenena, aldizkaria paperez inprimatu beharrean, ikastolako webgunean era dinamikoago batean ikusi ahal izango duzuela izango da. Itxura aldaketa ere nahiko nabaria da. Jacksonek, Bogdanek eta Jonek proposatu zituzten kolore eta letra berriak. Gure Beti kontu maitea, Edurne Uriarte eta Olatz Ortega irakasleen gidaritzapean argitaratuko dugu. Sarrera honen ostean, albiste, informazio eta elkarrizketekin utziko zaituztegu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Prentsa Tailerreko ikasleak. Espaloia,1 路 20570 Bergara / Postakutxatila / Tel.:(943)762540路 762541 / Faxa:(943)763331 / E路maila:marilagikastola@euskalnet.net

Itxura berria proposatu zuten ikasleak.


13ko abendua A.Zubia/M.Agirre

2

Agenda 21eko proposamenak Gizarteak ingurumenaren krisiarekiko duen sentsibilizazio maila nabarmen handitu da azken hiru hamarkadetan. Erabiltzen ditugun baliabide asko desagertzekotan dira, gehiegikeriaz ustiatu ditugulako. Gure ekoizpen jarduerak eta elikatzeko ditugun ohiturak gure eta gure ingurukoen osasunean dute eragin zuzena, ingurumenean daukana alde batera utzi gabe. Otorduetan zer jaten dugun ba al dakigu? Elikagai horien osagaiak zeintzuk diren eta nondik datozen ezagutzen dugu? Ba al dakigu zenbait produktu urte osoan eskura izateak zein eragin izan dezakeen eragina gure osasunean edota ingurumenean?

Harremanei buruzko poema Askotan badirudi pausoa emate hori bestearena dela. Ostantzean, norbera hesteengan zabaltzean sentimenduak pizten dira. Hau honela izanik, ez al duzue uste pertsonen arteko erlazioa hobea izango denik?

Iraia Beitia, Eli Mu単oz, Amaia Ibarluzea, Irene Garcia. Gizarte Integrazioko 2. mailako ikasleak.


13ko abendua

J.De La Rosa/U.Yera

3

Eskola Baratza

Marrubiak

Umeak haziak landatzen

Kalabazina

IAgenda 21, Deba Garaia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea eta Ikastolaren elkarlanaren bitartez, Eskola Baratza programa bultzatu da. Programaren helburua da, Haur Hezkuntzako umeengan nekazaritzaren garapena eta ingurumenaren errespetua bultzatzea. Iaz, HHko haurrek eta euren aiton-amonek ikastolako ortuan hainbat hazi landatu zituzten, kalabazinak, piperrak eta marrubiak, esaterako. Aurten, lurrak emandakoa jaso dute eta ortua guztiz garbitu dute. Lan izugarria egin da.

Umeak ortuan

Umeak lanerako prest.

San Martin azokan gure ortuko produktuak erakusgai.


13ko abendua A.Basterra/I.Gonzalez

4

Barnetasuna Zer da barnetasuna? Barnetasuna gizaki bateratuak garela sentitzen lagunduko diguten gorputz, pentsamendu, sentimendu, sinesmen eta emozioen integrazioa da. Interesgarria, ezta! Gehiago jakiteko asmoz, Ana Carpintero eta Olaia Ramos arduradunekin hitz egin dugu.

1– Noiz hasi zarete proiektu honetan lanean? Biak: Joan zen urtean.

2-Zergatik gai hau? A: Orain eta hemen bizitzeko ahaleginak egiten asteko. O: Beharra dagoelako geure buruari begiratzeko, gizarte honetan estresatuta bizi garelako.

3-Zein da helburua? A: Mariaren Lagundiak apostua egin du gai honetan eta gonbidapena luzatu digu mundu honetan barneratzen. Kontzientzia hartzea da helburua. O: Oso interesgarria da, zer ikusi handia duelako gustatzen zaizkidan gaiekin. Bakoitzaren auto-ezagutza, isiltasuna, geldiunea...

4-Zer garatzen dugu gai hau lantzen? A: Gorputzaren kontzientzia, emozioak, sentimenduak... O: Auto-ezagutza eta kontzientzia, barnetasuna...

5-Gustura al zabiltzate gai hau lantzen? A: Bai, oso gustura eta niretzat luxu bat da. O: Bai oso gustura, opari bat bezala izan da, baina lan asko egin behar da.


13ko abendua L.Alves/J.Vallejo

5

Garazi Gartzia, liburuzain berria Garazi Gartziak 22 urte ditu, Arrasatekoa da, eta gure ikastolako liburuzain berria da. Artearen historia ikasi du Euskal Herriko Unibertsitatean eta ingelesa ikasten dihardu. Hobeto ezagutzeko, berarekin egon gara. Astean hiru egunetan, (asteazken eta ostiral izan ezik) 16:30etik 18:00etara liburutegia zabalik dago LHko 5.mailatik aurrerako ikasleek erabil dezaten. 1. Inoiz pentsatu al zenuen ikastola batean liburuzain egongo zinela? -Ez. 2. Zenbat ordu egiten duzu lan liburutegian? - Astean , guztira, lau ordu t’erdi, hiru egunetan zehar. 3. Lan gogorra iruditzen zaizu? - Ez, momentuz oso lasaia da. 4. Hona etorri aurretik zer egiten zenuen? - Unibertsitatean ikasi. 5. Gustuko duzu lan hau? - Bai.

Garazi Gartzia, liburuzain berria

Irati Iñurrieta ikastolako harreran Irati Iñurrietak 24 urte ditu, Bergarakoa da, baina Soraluzen bizi da. Iaz, bi urteko umeen andereñoa izan zen, eta orain, ikastolako harreran egiten du lan. GMHZko Haur Hezkuntzako zikloa ikasi zuen. 1-Noizbait pentsatu al duzu ikastolako harreran lan egingo zenuela? Ez, baina oso pozik eta gustura nago! 2–Noiz arte egongo zara? Printzipioz, urtebete. 3–Lan gogorra al da ? Hasieran bai, baina gero oso lan interesgarria da. 4–Hona etorri aurretik zertan egiten zenuen lan? Bertan egiten dut lan bi urteko gelan . 5-Beraz, gustuko ahal duzu lan hau? Bai, asko gustatzen zait. Irati Iñurrieta ikastolako harreran.


6

13ko abendua N.Ugarte /Y.Silva

COOKERING aukerako berria IRAKASLEA: ARANTZAZU UGARTE 1-Zeinek proposatu zuen ideia? Olaizek proposatu zuen ideia . 2-Zer egiten duzue ikasgai honetan? Ingelesez Ingalaterrako kultura gastronomikoa ezagutu , errezetak ulertzen eta idazten ikasi eta errezeta hori sukaldean prestatu. 3-Non ematen duzue klasea? Orain arte gelan , baina sukaldean ere egingo dugu lana . 4 -Zeintzuk dute aukera hau ? Zenbat hilabete ? DBHko 2. mailako ikasleek. Lauhilabetekoa da , aurten 2 talde daudenez, lehenengo taldeari lehenengo 4 hilabeteak dagozkio, eta gero, beste taldeari beste 4 hilabeteak. 5-Zer moduz orain arte ikasleak? Zein da zuen helburua? Momentuz gogotsu daude , berria delako eta hori da garrantzitsuena , gogotsu daudela. Helburua da, era dibertigarri baten , ingelesez hitz egitea eta Ingalaterrako kultura ezagutzea. 6-Arazorik izan al duzue ? Sukaldeko arazoak egon dira hasieran, sukaldean obretan egon direlako.

COOKERINGO IKASLE BATZUK

June Alberdi

1.-Gustuko duzu aukerako hau ? June :Bai , sukaldean ibiltzen garelako . Jon: Bai , gustuko dut . 2.-Zergatik aukeratu duzu? June: Ba, berria delako . Jon: Ba, gauza berri bat delako . 3.-Gustuko duzu lan egiteko modua? June:Bai , taldeka egiten dugulako. Jon: Bai , taldetan egiten dugulako lan . 4.-Uste al duzu zerbaiterako erabilgarria izango zaizula ? June: Bai , sukaldaritzarako . Jon: Ez ,ez dut uste balioko didanik. Jon Maiztegi

ASMAKUNTZAK aukerako berria IRAKASLEA: ANDONI LOPEZ DE ARMENTIA 1-Zeinek proposatu zuen aukerako ikasgai berri hau? Arantza Aginagak proposatu zuen. 2-Zer egiten duzue klasean ? Zientzari buruzko proiektuak eta esperimentu txikiak , ingelesez. 3-Non egiten duzue lan ? Teknoklogiako gelan . 4-Nola egiten duzue lan? Bikoteka , eta planteatutako galderei erantzuten saiatzen gara . 5-Zein da helburua ? Zientzia ikastea, ingeles maila hobetzea eta ondo pasatzea . 6-Zeintzuk dute aukera hau eta zenbat hilabete ? DBH 1. mailako ikasleek, eta 4 hilabeteko iraupena dauka.


7

13eko abendua X. Goenaga

Jolastuz ikasi 1.-Asmakizuna Amak bi ditu aitak ere bai, semeak bat eta alabak hiru. Zer da?

2.-Hieroglifikoa 3.– Ordenatu hizkiak animalien izenak sortzeko

5.– Potokoumeak (Aukerak: herria, handia, bizia, argia)

Lurrikara izanda

5: Oilarra 6: Katua

urruneko………..

7: Zezena

Itxaropena dute

4.– 9 lata

galera…………...

5.– handia,argia, herria, bizia

Gure laguntzarekin

3: Akerra 4: Zerria

altxatu………….

3.– 1: Zaldia 2: Aharia 1.– A hizkia.

Laster izango data

2.-Arriskua.

hobea………….. Emaitzak:

4.– Zenbat lata daude?


13ko abendua A.Lazpiur

8

1. Maila: Eli Rodrigez

Iritziak Nola nahiago duzu aldizkaria, formatu digitalean edo paperean? Zergatik?

·Paperean. ·Etxera eraman ahal duzulako, eta nahi duzunean irakurri. 2.Maila Jokin Mellado ·Formatu digitalean.

Nire iritzia 50. ale hau emailez bidali dizuegu eta web orrian ikusgai daukazue formatu digitalean. Nik, formatu digitalean nahiago dut aldizkaria, paperik ez delako gastatzen eta horrela ingurumena zaintzen delako. Gainera, ez da inprimitzeko itxaron behar, beraz, bukatu ahala bidali ahal dizuegu aldizkaria irakurleoi. Alde txarrak ere baditu, jende gutxiagok irakurtzeko arriskua, adibidez,

·Papelik ez delako

e-maila askok ez dutelako erabiltzen. Bestetik, ezin daiteke edonora aldizkaria eraman edo klasean irakurri.

gastatzen. 3.Maila Maria Berroya

Hala ere, formatu digitala nahiago dut, beraz, nahiko gustura hartu dut aldaketa hau.

.Digitalean. ·Koloretan eta hobeto ikusten delako. 4.Maila Ohiana Lete

·Paperean. ·Erosoagoa delako eta ikastolan irakurri ahal delako. Erredakzioa: Mikel Agirre/ Bogdan Aliman/ Lajus Alves/ Aritz Basterra/ Jon de la Rosa/ Xabier Goenaga/ Ibai Gonzalez/ Antxon Lazpiur/ Yesika Silva/ Naroa Ugarte/ Julen Vallejo/ Jackson Yañez/ Unai Yera/ Asier Zubia // Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno(Agenda 21eko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu // www.mlagundia.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.