Beti Kontu - 51. aldizkaria

Page 1

51. zkia

Beti kontu www.mlagundia.net

2014ko martxoa

Urte berria, albiste berriak Ikasturteko 2. aldizkari honetan, albiste, erreportaia eta elkarrizketa interesgarriak jaso ditugu, gure irakasleen zaletasunak zeintzuk diren ezagutu nahi izan dugu, esaterako, eta Gabonetako jaialdiko argazkiak ere ikusgai jarri ditugu, besteak beste. Gorputz Hezkuntza ariketa fisikoa egin ostean dutxatzea derrigorrezkoa izan behar dela uste al duzue? Jon De La Rosak galdera hau luzatu die ikasleei, eta bere iritzia ere eman du ale honetan. GMHZko ikasleak Gallineron izan ziren eta honen inguruko erreportaia egin dugu. Euskararen eguneko pegatina lehiaketako irabazleekin ere egon gara, eta egun honen jatorriari buruz ere jakin dugu. Agenda 21eko ikasle taldea ereberriz martxan dela ba al dakizue? Gabonetan edo urteko beste edozein sasoitan jostailuak erosteko 10 gomendio ere emango dizkigute zikloetako ikasleek. Espero dugu ale hau zuen gustukoa izatea.

DBHko 1. mailakoen blogak! DBH 1. mailako ikasleek bi blog argitaratu dituzte gela bakoitzean egindako lanak erakusteko. www.mlagundia.net/ blogak/ helbidean aurkitu ditzakezue bi blogak.

Barnetasunari buruzko proiektu berria Barnetasunaren heziketari buruzko “i” proiektu honek pertsonaren dimentsioen arteko oreka eman nahi du, eta dimentsio horiek lotu, heziketa integrala sustatzeko. Informazio gehiago www.mlagundia.net helbidean. Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila/apartado, 26 / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikastola@euskalnet.net


14ko martxoa X. Goenaga

Agenda 21

2

www.mlagundia.net

Agenda 21ekoak , beti bezala, lan gogorra egiten dabiltza, zakarrontzien erabilera egokia izan dadin, adibidez, oso garrantzitsua baita birziklapena modu egokian egitea ikastolan eta herrian; zakar organikoa biltzeko ontziak ere ipintzea pentsatzen ari dira. Edukiontziak birrantolatzea ere proposatu dute.

Txoko berdea berriz antolatzen dabiltza atal ezberdinak sortuz. Ikastola barruan diagnostiko bat egitea ere pentsatu dute kontsumitzen dugun janari mota ezberdinei buruz kontzientzia hartzeko. Eta ideia gehiago aztertzen ere daude, beti bezala, lanez beteta.

Jostailuak erosteko 10 gomendio

1– Gabonetan, adibidez, zerrenda gurasoekin bete; arrazonamendua erabiliz eta inpultsibitatea saihestuz. 2– Adina kontuan izan behar da. 3– CE marka originala duela ziurtatu, imitazioak ez. 4– Haurraren garapenerako egokia izatea. 5– Banaka nahiz taldeka erabiltzeko egokiak izatea. 6– Autonomia eta heziketa bultzatu behar du. 7– Sormena sustatzeko egokiak izatea. 8– Balore sexistak transmititzen ez dituztela ziurtatu. 9– Min emateko arriskua saihestu. 10– Guraso eta haurren arteko harremanak areagotzeko, sustatzeko eta egonkortzeko jokoa izatea.

GMHZko Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleak


14ko martxoa J.Vallejo/Y.Silva

3

Irakasleen zaletasunak aisialdian. www.mlagundia.net Zer ematen dizu? ANA CARPINTERO : Mendian ibiltzea

“Naturarekin harremana ematen dit”

OLATZ ORTEGA : Surfa

EDURNE URIARTE : Tai-chi

“Osasuna eta lasaitasuna”

EKAITZ AZULA : Saskibaloia “Ondo pasatu ta pixka bat despejatzeko”

“Itsasoak lasaitasuna eta dibertsioa ematen dit”

GOTZON IPARRAGIRRE: Kirolak , uretakoak, adibidez, eta irakurtzea “Gustura bizi ahal izatea”

NAGORE AGIRRE : Egunerokotasunetik ateratzen nauten zaletasunak, antzerkia, adibidez.

INES ARZELUS: Historia nobelak irakurri

“Denbora pasa, lasaitzeko, arazoak burutik kentzeko”

NAGORE MURUA :Dinamikoak diren ekintzak: dantza, capoeira, korrika egitea...

“Sormena. Deskonektatzea”

‘’Pertsonalki, gauza asko aportatzen dizkit eta nire bizitzako zati handi bat da‘’

ELISABET UGARTE : Korrika egitea

SUSANA APARICIO : Igeriketa

“Nire momentu pertsonala da”

“Lasaitasuna, kirola egitea eta niretzako denbora hartzea”

ITZIAR ALBISUA : Sormena lantzea

OLAIA RAMOS : Kirola , saskibaloia , musika , irakurtzea, bidaiatzea eta dantza

“Beharra, nire barrukoa ateratzea, nire sentimentuak sentiaraztea”

“Zoriontasuna, bizitza eta energia”


14ko martxoa L.Alves/N.Ugarte

4

GMHZko ikasleak eta irakasleak Gallineron www.mlagundia.net

1.– Non kokatzen da Gallinero? -Madrilen, Puerta del Soletik gertu dagoen txabolaz osatutako pobladoa da. 2.– Noiztik diharduzue laguntza honekin? - 7 urte daramatzagu. 3.– Arropa bildu duzue. Zenbat? Zertarako behar zenuten? - Arropa eskatu genuen han hotza egiten duelako eta egoera larrian bizi direlako. Horregatik, gurasoei eta ikasleei jantziak eskatu genizkien. 400 kilo lortu genituen. 4.-Zein balorazio egin duzue? -Balorazio positiboa, arropa asko batu dugu. Gainera, esperientzia interesgarria izan zen umeen eguna bertan ospatzea.

Susana Aparicio, GMHZko irakasleak Gallineroren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Susana Aparicio irakasleari elkarrizketa egiteaz gain, GMHZKo Gizarte Integrazioko 2. mailako ikasleekin ere egon gara beraien esperientziaren balorazioa jasotzeko. 1.-Noiz joan zineten Madrilera? -Azaroaren 23an joan ginen autobusez Madrilera. 2.-Zer egin zenuten? -Umeekin jolastu, jaten lagundu ,egoera ezagutu eta eramandako arropa eman. Haurren egunaren jaialdia ere ospatu genuen. 3.-Zenbat arropa lortu duzue? Zertarako behar zenuten? -400 kilo inguru eraman genituen Madrilera eta hango errealitatea bertatik bertara ezagutu genuen. 4.-Zein balorazio egin duzue? -Pobladoa nolakoa den ezagutu eta hango errealitatea ikusi dugu , balorazio oso ona egin dugu.


14ko martxoa I.GONZALEZ/M.AGIRRE

5

Euskararen eguna www.mlagundia.net

Pegatina lehiaketako irabazleak LH1.Ako Danel Cabana

-Uste zenuen irabaziko zenuela? Ez, ez nuen hori pentsatzen ez baitut inoiz irabazi. -Marrazkiaren ideia pentsatzea kostatu zitzaizun? Ez, erraza izan zen. Segituan pentsatu nuen. -Zenbat aldiz egin zenuen pegatinaren zirriborroa? Segituan garbian egin nuen.

GMHZko Iraia Beitia

-Uste zenuen irabaziko zenuela? Ez, ez nuen uste, izan ere, ez dut inoiz irabazi. -Marrazkiaren ideia pentsatzea kostatu zitzaizun? Ez nuen pentsatu. Marrazkiak eginez atera zitzaidan. -Zenbat aldiz egin zenuen pegatina zirriborro modura? Behin eginda irten zitzaidan.

Euskarak 365 egun Euskara elkarteen federazioak herriz herri ekitaldi ugari bildu zituen. 'Euskarak 365 egun'-en bidez euskaltzaleei plazara ateratzeko deia egin zien, "hizkuntzaren normalizazioari bultzada berri bat emateko, euskaraz bizitzeko aukerak sortzen jarraitzeko".

LHko ikasleen manifestua Iker Ortizen eskutik Ikasle eta irakasle guztiok, beste behin ere , Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Jakin ezazue, Euskararen Eguna, lehen aldiz, 1949. urtean ospatu zela mundu osoko euskaldunen artean. Gaur egun, berezia da euskaldunontzat. Gure hizkuntzak egun bat daukalako munduko jende guztiak jakin dezan EUSKARA, gure hizkuntza, bizirik dagoela. Gaur ospatu egiten dugu, baina ez dezagun gure hizkuntza egun berezi baterako laga, izan ere, urteko egun guztiak dira onak euskaraz gozatzeko, bizitzeko. Erabili dezagun, ba, errekreo eta pasiloetan, ikastolan eta kalean, etxean eta lagunartean. Euskarari eta guri egin diezaiokegun oparirik onena egunero erabiltzea da. Horrexegatik, esaten dotsuegu : EGUNERO IZAN DADILA EUSKARAREN EGUNA!


14ko martxoa A.Zubia /A.Basterra

6

Berrikuntzak Gabonetako jaialdian www.mlagundia.net Gabonetako jaialdia hiru egunetan ospatu zen. Azken urteetan, eliza jendez gainezka egoten zen, ikusle guztientzat ez zen nahikoa leku egoten‌. Gauzak honela, abenduaren 17an 2 urteko gela eta HH izan ziren protagonistak. 18an LHko lehenengo bi zikloak, eta 19an LHko 5. eta 6. mailak eta DBH osoa. Jaialdi arrakastatsua izan zen, bai ikuskizun aldetik eta baita ikusleen harrera aldetik. Ikastolan ekintzak aztertzen eta antolatzen dituen talde bat dago: Saioa Andueza, Bego Kapanaga, Ana Rosa Elorza, Estibaliz Larrinaga, Naroa Onandia, Nagore Murua, Nerea Nuevo, Mari Carmen Arenaza eta Mari Mar Bermejo.

Ikastolan egiten diren ekintzen antolaketan jarraituko dute lanean beharrezko berrikuntzak eta aldaketak proposatzen. Ikastolako ekintzen antolaketa taldea


14ko martxoa

Jolastuz ikasi 11-Ilusio

U.Yera

7

www.mlagundia.net

optikoak Begiratu puntua

3-Asmakizunak 1-Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa.

4- Botilaren muturrean naukazu eta ezinezko da edatea, baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea.

7-Txoko batean musika nota bat tea hartzen ari da. Zer da? 9-Turroia 3-Sandia 2-Erreka 1-kanpaia

10-Ditarea bezain txikia, kendu ohi du bizia.

4- B

9-Gogorra eta eztia, Gabonetako jakia.

5-Begia

2-Asmatu 7 desberdintasunak

6-Alaba, ama, amona

6- Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru, baizik. Badakizu nik esan gabe..

8-Tiro eginda zauririk ez sudurra berriz minez.

7-Txokolatea

3-Berdea du azala, haragia gorri, beltzak dira, berriz, barruko zenbait hazi.

5-Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea.

8-Puzkerra

2-Zer ote da, zer, hanka gabea korrikalari trebea?


14ko martxoa J. De La Rosa

Zure iritzia

8

www.mlagundi

Mikel Moñux -Ez. -Batzuetan ura hotza dagoelako.

Zure ustez, derrigorra izan beharko litzateke dutxatzea Gorputz Hezkuntza izan ondoren? Zergatik?

Asier Zubia -Ez. -Etxean dutxatu zaitezkeelako.

Nire iritzia

Onatz Gutierrez -Ez. -Galdarak gaizki doazelako. Itziar Albisua -Bai. -Osasunagatik eta higieneagatik.

Nire ustez, nahi duena dutxatu beharko litzateke. Dutxatzea komenigarria da izerdi egin ondoren, hori ezin daiteke zalantzan jarri. Baina, errespetagarria da, era berean, norbaitek dutxatu ez nahi izatea, edo lotsagatik, bakarrik dutxatu nahi izatea. Honetarako, bakarkako dutxak proposatuko nituzke.

Erredakzioa: Mikel Agirre/ Lajus Alves/ Bogdan Aliman/ Aritz Basterra/ Jon de la Rosa/ Xabier Goenaga/ Ibai Gonzalez/ Antxon Lazpiur/ Yesika Silva/ Naroa Ugarte/ Julen Vallejo/ Jackson Yáñez/ Unai Yera/ Asier Zubia Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno( A21eko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu /


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.