Beti Kontu - 52. aldizkaria

Page 1

52. zkia

Beti kontu www.mlagundia.net

2014ko ekaina

Aldaketak BeƟ Kontun Aurrean duzuna ikasturteko 3. aldizkaria da eta aldaketa dezente egin ditugu. Alde bate k, orrialde gehiago sartu ditugu , ikasle bakoitzak egindako bana. Gure helburua da irakurleei informazio zabalagoa eskaintzea, eta bidez batez, ezagutza handitzea, gaur egungo gizartean jakintza maila altu bat izatearen beharra ikusten baitugu, aberasgarria da dene k jakitea.

Eta zer ikusiko dugu? Ba al dakizue zer den booktrailer bat? Julen Vallejok honi buruz informazioa emango digu eta Xabier Goenagaren eskutik ikasleen iritziak ezagutuko ditugu. Aritz Basterrak A21ari buruz hitz egingo digu. Yesika Silvak, berriz, inauteriei buruz . Antxon Lazpiurrek Creative Commons lizentziari buruzko azalpena emango digu. Naroa Ugartek bizididetza landu du. Lajus Alvesek, bestetik, ikastolako baratzean HHko umeak nola ibiltzen diren jaso du, beraiekin ere hitz egin du, gainera. Asier Zubiari esker, hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzeari ekin dion Maite Goñi ezagutuko dugu. LHko 3. mailako ikasleak Eureka museora joan zirenez, Unai Yera beraiekin egon da. Mikel Agirrek doluari buruz GMHZko ikasleek egindako hausnarketa jaso du.

Goazen mu lok behingoz gure komuna zaintzera DBHko mu len komunetan askotan papera agertu da lurrean botata. Garbitzaileak normala den bezala, haserre agertu dira. Mu lok egiten dugun erabilera txarraren ondorioz, Zuzendaritzak erabaki du, mu len komune k paper guz a kendu eta gehiago ez jartzea. GOAZEN BEHINGOZ GURE KOMUNA ZAINTZERA!

Espaloia,1 · 20570 Bergara / Postakutxatila/apartado, 26 / Tel.:(943)762540· 762541 / Faxa:(943)763331 / E·maila:marilagikastola@euskalnet.net


14ko ekaina A.Basterra

2

Agenda 21: ikastolako konpostagailua Konposta martxan jarri dute jangela‐ koek, herri diagnos koarekin hasi dira eta. Konposta ortuan dago eta jangelan aste guz an zehar jasotzen diren ja‐ nari hondarrak os ralero batzen dituzte. Txandaka, DBHko 4 ikasle joaten dira hondarrak konpostara botatzera. Konpostan aterako diren hondarrak orturako ongarri bezala erabiliko dira.


14ko ekaina

3

Lajus Alves

Eskola Baratza Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzako umeak ortura joaten dira irakaslearekin. Astero, HHko 6 talde joaten dira txandaka. Hainbat barazki landatu eta batu dituzte, letxuak, porruak, toma‐ teak… Pozik ibiltzen dira umeak, eta gainera, nekazaritzaren garapena eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzen dira.

Umeak ortua lantzen.

Peru,Malen eta Arianeri elkarrizketa: Gustatzen al zaizue ortura joatea? ‐Bai asko! Zerga k? ‐Naturaz ikasten dugulako. Ondo pasatzen duzue? ‐Primeran!

Orturako makina berria.

Tomateak batzen.

Kalabazina.

Peru,Malen eta Ariane ortura bidean.

Barazkiak ureztatzen.

Tomateak.

Makina berria.


14ko ekaina U.Yera

4

LHko 3.mailakoak Eureka museoan Martxoan Donos an izan ziren 3. mailako ikasleak, Miramongo teknologia parkean dagoen Eureka museoan, hain zuzen. Bertan, hainbat ekintzatan hartu zuten parte eta planetarioan astronomiari buruzko filma ikusi zuten.

Uraren hamaika aurpegiak eta Lurra eta eguzkia tailerretan har‐ tu zuten parte. Uraren egoerak aztertu eta zikloa ezagutu zuten, era berean, uraren kontsumoari buruz hitz egin zuten, arriskuak ezagutuz. Jokoak ere egin zituzten.

Planetarioan film bat ikusi zuten, Kartoizko suziriaren sekretua . Helburuak: 1. Astronomiaren oinarrizko kontzeptu batzuk jorratzea. 2. Astronomia eta espazioarekin lotutako gaiekiko jakinmina eta zaletasuna bultzatzea.

Planetariumean gure la tudeeta k hurrengo hiruhilabetean ikus‐ ten den zerua erakutsiko zieten ikasleei: izarrak eta konstelazio‐ ak, begibistara ikusgai diren 5 planetak, beste fenomeno batzuk eta albiste astronomikoak.

Argazkian ikus daitekeenez, egun zoragarria igaro zuten ikasleek Donos an.


14ko ekaina

5

J. Vallejo

Booktrailerra Ikasturte honetan, Galtzagorrik bultzatuta, Booktrailer lehiaketan parte hartu dute DBHko ikasleek. Hona hemen irakurritako liburuak.

Teresa Calo

Mariasun Landa

Janne Teller

John Steinbeck

Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da. Galtzagorri elkarteak booktrailer lehiaketa bat jarri du martxan eta DBH osoko ikasleok hartu dugu parte . Mailaka liburu desberdinak irakurri ditugu eta lan handia egin eta gero, booktrailerrak sortu ditugu. Prezi, Movie maker eta beste programa batzuk era‐ biliz, bideo digitalak sortu ditugu, musika sartu eta hauek Youtubera igo ditugu. Oso kontuan izan dugu Copyrighta ez zuten argazkiak eta abes ak erabili behar zirela. Zein izango da irabazlea?

h p://www.galtzagorri.org/

Nola egin booktrailer bat? Lehenbizi zure adinari egokitutako liburua irakurri.

Pausu hauek jarraitu eta booktrailer bat izango duzu.

Liburuaren ideia nagusia ulertu eta besteei helarazi.

Musika aproposa txertatu, horre‐ la giro on bat emango diozu bi‐ deoari.

Liburuan kontatzen denarekin zerikusia duten argazkiak auke‐ ratu, edo zeuk atera.

Movie maker programa erabili dezakezu. Argazkiei testua gehitu diezaiekezu.


14ko ekaina Mikel Agirre

6

Dolua Dolua gertuko heriotza batek gizakiei eragiten digun prozesu pertsonala da, fase ezberdinez osatua.

Dolu baten faseak 1.‐Shocka. Espero ez genuen egoera batean gaude kokatu ezinik gaude. 2.‐Ez onartu. Tristura, amorrua eta haserrea (2‐6 hilabete bitartean). 3.‐Onartzera iristen gara, baina amorrazioaren eta tristuraren unea datorkigu. 4.‐Negoziaketa: hil den pertsona jada ez dela itzuliko konturatzen hasten gara. 5.‐Oroitzapena: pertsona hori ezagutzeak merezi izan duela aitortzea. Fase horiek guz ak igaroz gero, dolua ondo landu dugula esan daiteke.

Fase bat gainditzen ez bada, arazo kroniko bat bihurtu daiteke eta kanpo laguntza eskatu beharko litzateke arazoa gainditzeko.

Sen penak, ideiak eta sentsazio fisikoak Sen penak: Tristura, haserrea, lasaitasuna ,errua, antsieta‐ tea, harridura. Ideiak: Sinesgaiztasuna, nahasketa, kezka edo egonezina, pertsona maitatuaren presentzia sumatzea. Sentsazio Fisikoak: ‐Bularrean izugarrizko hutsunea edo estutasuna. ‐Eztarrian korapiloa. ‐Zaraten aurrean hipersentsibilitatea. ‐Inpertsonalitate sentsazioa, ezer erreala ez dela pentsatzea. ‐Aire falta. ‐Muskuluetako ahultasuna. ‐Energia falta. ‐Ahoa lehor.

“”Dolua, mina maitasun bihurtzen duen eraldatze‐prozesua da” Ainhoa Pagoaga h p://prezi.com/tugaggqzpuyt/haurrak‐dolua‐bizitzeko‐eskubidea‐du/ (2014‐III‐31)


14ko ekaina A.Zubia

7

Maite Goñiri elkarrizketa Euskal Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da.

www.euskaljakintza.com eta Gaurko Hitzaren sortzailea da. Euskara irakaslea eta teknologia berrien irakasle eta aholkularia da. Gure ikastolako klaustroak ikasturtean zehar formazioa jaso du Maiteren es‐ ku k.

1‐ Txikita k nahi al zenuen Filologia ikasi eta irakasle izatea? Non ematen dituzu eskolak? Ez, ez zen txikitako asmo bat. Batxilergoko 2. mailan erabaki nuen eta zalantza handiekin. Ordiziako Jakintza ikastolan eta Mondragon Unibertsitatean ematen ditut eskolak. 2– Nola pasatu zinen hizkuntza arlo k IKTra? Oso bitxia izan zen. Nire ikasleak asko desmo batzen ziren liburuekin eta irakasle batzuekin batera IKT lan‐ tzen genuenez, ikasleek ordenagailuen bidez ere ikas zezatela erabaki genuen. Gustatu egin zitzaidanez, IKT ikastea erabaki nuen. 3‐ Gaur egun zer irakasten duzu, Filologia edo IKT? Biak ematen ditut, baina denbora gehien IKTn ematen dut Filologiarena baino. 4‐ Zer adinetako ikasleak dauzkazu? IKT arloan trebatzen al dituzu? Batxilergoan 16‐17 urtekoak, eta unibertsitatean, batez ere, helduak. 5‐ Zer egin zitzaizun errazago ikastea? IKT nahiago izan dut, errazago egin zitzaidan, ate asko zabaldu dizkit eta leku askotara joatea eragin dit. 6‐ Teknologia berriekin izandako esperientziak alor pribaturako balio al dizu? Bai, noski. IKTei esker gauza berri asko ikasi ditut eta oraintxe blogak , twi erra … erabiltzen ikasi dut . Ikas‐ leen formazioan ikasi dudanak bizitza pribaturako balio dit. 7‐ IKT arloan zein da zure ustez etorkizuna? Garrantsitsua da IKT kontzeptua naturaltasunez ikastea irakasleok, gero gure klaseetan gure helburu didak‐ koak lortzeko. Edukien lizentziak menperatzen, sarean segurtasunez ibiltzen, komunikatzen, partekatzen… jakin beharko genuke denok.


14ko ekaina Y. L. Silva Ruffo

8

Hippiak ikastolan Inauterietan ikastolako ikasleak hippie mozorrotu ziren. Baina, zer dira hippiak ? Mugimendu kontrakultural, liberal eta pazifista . Estatu Batuetan jaio zen 1960ko hamarkadan .Hippiak biolentzia eta guden kontrako ekin‐ tzak aldarrikatzeko asmoz sortu ziren eta zoriontasuna, askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen zuten .Nazionalismoaren, merkan lismoaren, burokraziaren, kontsumismoaren eta kapitalismoaren aurka daude . (Iturria: h p://eu.wikipedia.org/wiki/Hippie) Bakearen ikurra. ARGAZKI GEHIAGO: www.mlagundia.net/mul media/


14ko ekaina N.Ugarte

9

Bizikidetza Bizikidetza taldean guz on artean elkarbizitza posi boa izateko lanean jarraitzen dute. Hori lortzeko elkarre‐ kiko errespetua eman behar da, elkarlanaren bidez harreman onak sortuz, aske izanik, baina baita ardura‐ tsuak ere. Pertsonen artean tratu ona bultzatu behar da, eta giza‐eskubideetan oinarrituta, arazoak bide ba‐ ketsuen bidez konpondu eta edozein indarkeria mota gaitzetsi.

Bizikidetza taldeko partaideak; Aran Goi a, Maider Elkoro, Belen Albisua eta Itziar Albisua.

Zer da indarkeria? Nahita txarto tratatzean datza. Min fisiko edo psikologikoaren bidezko indarkeria mota asko daude: bullying‐a, emakumeen eta umeen aurkakoa, arrazakeriak edo homofobiak eragindakoa, edo ideologia ezberdina dutenen aurkakoa. Indarkeria eza emakume zein gizon, arraza eta kultura guz ak erres‐ petatuz lor daiteke. Erabat ziur gaude elkarrizketa bultzatu behar dela gatazka konpontzeko. Horrekin batera eguneroko bizitza‐ ren errespetuzko jarrerak nahi ditugu. Horretarako, Be kontu aldizkarian bertako kideen elkarlanarekin bizi‐ kidetzarako txoko bat izango dugu. Norbaitek iradokizun edo eskaerarik izango balu honako helbide honetara idatz dezake.

bizikidetza@mlagundia.net


14ko ekaina Antxon Lazpiur

10

IKT Aldizkariko atal berri honetan teknologia berriei eta informa kari buruzko informazioa eskainiko dizuegu. Helburua da informazio balaiagarria ematea, aplikazioak gomendagarriak eta berriak zuei ezagutaraztea.

Crea ve Commons Ziur denok behin baino gehiago Google k argazkiak hartu eta deskargatu dituzuela, inongo lizentziari begira‐ tu gabe. Zuen erabilera pertsonalerako erabiliz gero, ez duzue inongo arazorik edukiko, baina argazki horiek zabalduz gero arazoak izan ditzakezue, argazki eta beste fitxategi asko eta asko lizentziaz babestuta daudela‐ ko. Fitxategiak lizentzia legalarekin lortzeko bilatzaile ugari daude, edo behar duzuen bilaketa egiterakoan "Crea ve Commons" ere idatzi ahal duzue. Bilatzaile horietako batzuk pixsy, flickr, edo crea ve common‐ sen bilatzaile ofiziala dira, baina badaude gehiago. Lizentzia motak: Errekonozimendua: lanen erabilera edozein izanda ere, egilea errekonozitu beharko da. Ez‐komertziala: lanen erabilera ezingo da komertziala izan. Eratorritako lanik gabe: ezingo da lana beste lan bat sortzeko erabili. Berdin zabaldu: lana beste lan batzuk sortzeko erabili ahalko da, lizentzia berdinaz zabaltzen badira.

Really Simple Syndication Zuetako askok ikusiko zenuten irudi hau, baina ba al dakizue zer den? RRS, edo Really Simple Syndica on, izatez fitxategi formatu bat da, baina honen apli‐ kazioetako batez hitz egingo dizuet. Formatu hau, gehienbat, uneoro eguneratzen diren albiste webgune edo blogek erabiltzen dute haien eduki berria zabaltzeko. De‐ magun gogoko blog asko dituzula, eta horietako bakoitzean egunero sartzen zarela albiste berri bila. Eta zu albisteengana joan beharrean, albisteak zugana etorriko bali‐ ra? Hori da RSSak eskaintzen duen gauzetako bat eta azalduko dizuedana. RRSa erabiltzeko, RRS irakurle batean kontu bat egitea da. Irakurle honek, jarraitzen ditugun tokiek zerbait berria publikatzean, abisatu egingo digu, eta emaileko sarrera ontzia izango balitz bezala agertuko zaigu. Webgune bat jarraitzeko, hemen ikusten duzuen ikurra klikatu. Bi modu ezeberdinetan zabaldu ahal zaizue leiho berria: botoi ugarirekin edo kode luze batekin. Botoiak zabaltzekotan, zure irakurlearen izena edo ikurra duenean. Bigarren kasuan, kode luzea kopiatu eta zure irakurlean sartu. Gero ziurtatu ondo bete dela harpidetza, eta berdina egin gustuko webgune guz ekin.


14ko ekaina

11

J. De la Rosa

Jolastuz ikasi 1‐ILUSIO OPTIKOAK

2– ASMAKIZUNAK 1– Itsasoa inguruan, bus ga‐ be egon zaitezke . Non?

3– Itsasoako animalia, handi‐ handia, iturria dauka bizkarra‐ ren erdian.

2– Elkarren ondoan doaz, baina ezin diote elkarri begiratu. Zer dira?

4– Hortz handiak ditut, txantxarrik gabekoak. Itsasoan guz ak beldurturik dauzkat.

5– Tintarik gabe ezin naiz luzaroan bizi, baina oraindik ez dut idazten ikasi.

3– BITXIKERIAK ‐2‐ Egon zaitez horrela 10 segundo.

4– ZAZPI DESBERDINTASUNAK ZAZPI DESBERDINTASUNAK

‐3‐ Gero, saia zaitez ezkerreko eskuko hatz erakuslearekin 6 zenba‐ kia airean marrazten.

‐4‐ LORTU AL DUZU?? EZINEZKOA DA!! Zure oinak norabi‐ dea aldatu du!!

ERANTZUNAK 1‐Irla batean 2‐Begiak 3‐Balea 4‐Marrazoa 5‐Txipiroia

‐1‐ Jarrita zaudela, saiatu eskumako hankarekin airean borobilak egiten (erlojuko orratzen nora‐ bidean).


14ko ekaina X. Goenaga

12

Iritzia 1. maila: Unai Etxarri

· Bai. · Gustatu egiten zaidalako. 2. maila: Jokin Mellado

· Bai. · Lanak egiteko proiektu bezala era‐ bil daitekelako.

1– Ondo iruditzen al zaizu DBHko ikasleok booktrailer lehiaketan parte hartu izana? 2– Zerga k? Nire ustez, ondo etorri zaigu proiektu hau, teknologia berrietara moldatzeko, Crea ve Commons lizentziak ezagutu eta era‐ biltzeko, eta Copyrightaren mugak ere eza‐ gutzeko. Gainera, ideia bitxia da, eta libu‐ ruak irakurtzea gustuko baduzu , beste tres‐ na bat izango duzu gustuko liburuak bila‐ tzeko. Hala ere, ez bazaizu irakurtzea gustatzen, derrigorrez irakurri eta egin behar izan duzu, eta gainera, liburua ere erosi egin behar izan duzu, eta ez da merkea. Gauzak honela, egokiena ekintza hau aukerakoa izatea litzateke, eta ez derrigorrezkoa.

3. maila: Jon De La Rosa

· Bai · Klasea galtzen delako. 4. maila Oihana Lete

· Bai · Saria irabazi daitekeelako. Erredakzioa: Mikel Agirre/ Lajus Alves/ Bogdan Aliman/ Aritz Basterra/ Jon de la Rosa/ Xabier Goenaga/ Ibai Gonzalez/ Antxon Lazpiur/ Yesika Silva/ Naroa Ugarte/ Julen Vallejo/ Jackson Yáñez/ Unai Yera/ Asier Zubia // Koordinazioa: Olatz Ortega Pildain / Edurne Uriarte Arabaolaza // Kolaboratzaileak: GMHZko ikasle eta irakasleak / Erkuden Unamuno( A21eko arduraduna) // Eskerrak: Aldizkaria egiten lagundu gaituzten guztiei // Argazkiak: Beti kontu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.