Bertsolari aldizkaria - 1. zenbakia

Page 1

'•-y

.

'."".

JAINKOMENDIi) MUTIL

ñ m-

S

BERTSOLARI GALDUAK *

^H

i BASARRI BADABIL

/y

KUBAK(V DEZIMBTAK



ROBINSON BAT MAÑUKORTAN Urtero, Berriatuko Cicauchon rebisio mendikoa egin eta langileei despatxura deitzen zaienean, badago bat analisi guztietan negatiboa ematen dueña: Gregorio Larrañaga "Mañukorta". Ez du azido urikorik, ez du kolesterolik eta antzekorik. "Horren sekretua?", galdegiten diote medikuek. "Mañukortako ura", erantzuten du Gregoriok.

1991 Maiatza

BERTSOLARI

1


M

añukortako ura ez da boteiletan saltzen; urrutiegi jaiotzen delako beharbada. Urberuagakoa bai, Markinatik Ondarroara doan bidearen ertzean jaiotzen da eta han berean boteilaratzen dute. Mañukortakoa, ordea, handik hogei kilometrora, Mendaro, Elgoibar eta Markina ezkontzen diren mugan jaiotzen da eta ur horrek bi probintzietako bertuterik nabarmenenak anaitzen ditu. Iturri horretatik edaten duelako da agian Mañukorta gure bertsolarietatik unibertsalena: Berriatuan egiten du lan, soltero pisu bat du Elgoibarren eta Mañukortako baserrian du bere koartel jeneral estrategikoa. Handik atera eta bere mendiko kotxe flamantearekin ordu laurden batean insten da autopistaren Elgoibarko sarrerara eta beste horrebeste denbora nahikoa du Larruskainera jeitsi eta Bizkaian barrena abiatzeko. Zerbaitegatik da Mañukorta iazko ranking-ean plazarik gehiena egin zuen bertsolaria. Mañukortara igotzeko Markinako Larruskainauzora jobehardaeta handik Jainkomendiko aldapei heldu behar zaie pinudietan barrena. Gregorio Larrañagak Nissan Patrol 4X4 berri baterabiltzen du hiruzpalau kilometroko alclatz horiek igotzeko. Bidé horri segituz, Imintxola izeneko baserria dago lehenik, Domukorta eta Mañukorta daude gero elkarren parean eta Arno Bat ¡zenekoa dago ondoren, Markina, Egoibar eta Mendaroen arteko muga sinalatzen duen mugarriaren ondoan. "Baserri honetako habitazio batzuk Mendarokoak ornen dirá, besteak Elgoibarkoak eta

1991 Maiatza

gainerantzekoak Markinakoak", kontatzen du Mañukortak. Apatrida totalak ziren, beraz, etxe horretakoak eta aberri jakinik gabe bizitzea nahiko tristea delako edo aldegin zuten. Orain baserria hutsik dago eta etxe atarían asunak hazi dirá, tristura horrek abonaturik bezala. "Guk geuk ere ez dugu jakin oso seguru nongoakginen. Herririkhurbilenerabiorduko bidajea genuen oinez eta amonak, esaterako, astean bi buelta egiten zituen azokara, Elgoibarrera ostegeunetan eta Motrikora larunbatetan. Etxeko jeneroz kargatuta eramaten zuen astoa eta kaleko jeneroekin ekartzen zuen. Gure amaren garaian hasi ziren Larruskainen kamioneta bat jartzen: auzoko etxekondreak astoarekin jeisten ziren, kamioneta kargatu eta Markinara joateko. Udalez markinarrak gara eta eskola ere Larruskainen ikasi genuen, baina gazletan Elgoibarko San Migelera joaten ginen erromeriara eta orain ere hurbilago dago Mendaro guretik Markina baino", esplikatzen du, muga kontuetan tekniko katastral batek erakutsi dezakeen adinako jakituriarekin.

Listo bat tonto paperean Hartxintxorrez estalitako mendi bidé horietatik barrena Nissan Patrol flamante batean ibiltzen da orain Gregorio, autokasetean trikitixaren erritmo bizigarna duela. Ameriketan atera zuen karneta eta geroztik autoa bere bigarren etxea bezala izan da, daraman bizimodu ibiltarian intimitatea eta segurtasuna eskaintzen dion aterbea. Baina lehen ez zen horrelakorik. "Ibili zelebreasko egindakoak gara. Gogoratzen naiz behin zirkoa zer zen jakin nahi eta Debara ñola joan nintzen. Zirkoa baino gehiago nik pailazoak ikusi nahi nituen eta Motrikora joan nintzen oinez, han autobusa hartu eta Debara joateko. Nik ez nekien, ordea, zirkoa ere ordaindu behar zenik eta neraman diru apurra autobusean eta sarreran joan zitzaidan. Itzulera, Motrikorako b¡BERTSOLARI 2


Matías i'/.i M^ría, Cregoríoren aita e/,i ama.

dea, oinez egin behar izan nuen. Sei ordu egingo nituen etortzen eta iritsi nintzenerako eguna zabaltzen ari zuen. Santio biharamunna zen, garia ebateko sasoia, ze etorri eta zuzenean garia ebatera Joan bait nintzen. 1 7 urte nituen orduan", kontatzen du. Mañukortak ezer gutxi du tontotik, baina Debako zirkoan ikusi zuen pailazo tontoari bezalaxe, paper hori egitea tokatzen zaio batzuetan listo usteko bertsolarien artean. Duela berrogei urte arte bertsolari gehienek zuten gautxori eta parranderoen sanbenitoa oso ondo doakio eta leienda beltz bezain mitiko horren jarraipena ikusten 'bidé du herriak "Mañu"rengan. Bera ez dago konforme. Ez du usté Fernando Amezketarra berri bat denik eta gutxiagooraindiksagardotegietakoghettoetara kondenaturiko bertsolari haien oinordeko denik. "Nereakezduesplikaziorik, "Mañu" fenómeno bat da eta kito", esaten du, adarra joaz bezala, algara zaratatsuak eginez. "Egia da jendeak maite nauela, baina hori izakera kontua da erdia eta beste erdia nere meritua. Bertsolari izatea ez da bertsoak kantatzea bakarrik. Jendeari leku bat egin behar zaio; agurtu, beren kontuak entzun eta zureak kontatu. Harremanen mundu hori zaintzen jakin behar da. Nik badakit bertsotan badaudela ni baino hobeak, baina jendearekiko zeregin honetan onenen pare naiz. Neri sarritan dei1991 Maiatza

tzen didate ikastoletatik edo umeen jaialdietan bertsoak kantatzeko. Ahal dudan guztietan Joan ohi naiz eta denek nere ondoan egon nahi izaten dute. Subnormalik edo fallodunik tartean bada, neregana arrimatzen dira eta primeran pasatzen dute. Horrek zerbait esan nahi du. Gauza bera gertatzen da jubilatuekin. Norbait bazkariarik edo afaririk antolatzen badute, denek Mañukorta joatea nahi izaten dute eta nórmala da, ze ni oso ondo sentitzen bat naiz horien artean. Jakingo bazenute zenbaitvalsetapasadobleeginditudan nikamona horiekin jubilatu etxeetan...". Begiratu hatera ez du ematen Mañukortak dantzari ona izan daitekeenik, baina itxurak engainatu egiten du. Elgoibarko San Migel auzoan egiten ziren erromeria haietan ikasi zuen dantzan eta geroztik fortunatzen zaizkion abagune guztietan praktikatzen du, sueltoan nahiz lotuan. "Trikitixa da bertsoaren ondoren nik dudan afiziorik haundienetako bat. Biak bat direla esango nuke edo oso loturik daudela behinik behin eta ametsetan ere askotan egiten dut trikitixarekin. )oan den larunbatean Trikitixa Txapelketa Nagusiko kanporaketa lehenik eta Gazteen Txapelketa ikusi nituen segidan eta bost ordu trikitixa entzuten egon eta gero gau osoa pasatu nuen soinujoleak animatu, panderoa jo, honi puntuak kendu eta hari jarri edo juradukoei sekulakoak esaten". BERTSOLARI

3


-

1991 Maiatza

BERTSOLARI 4


Mañuk orain 48 urte ditu eta ehun kiloren bueltan ibiliko da, baina hogei urterekin 65 kilo baizik ez zituen pisatzen 1,73eko altura bazuen ere. "Ez da harri-jasotzeko pisurik onena, baina horretan ere marka bat jarri nuen, San Migelgo festetan 100 kiloko harri baldres bat jaso bainuen esku bakarrarekin, ezkerrarekin. Garai hartan segan ere numero uno bat nintzen inguru hauetan. Orain makinekin egiten dirá baserriko lanak, baina gustatzen zait noizbehinka izertu batzuk hartzea. Ez dago parranda baten ajea pasatzeko sistema haoberik: belar ebaten edo izerdi ederra bota, dutxatu eta siesta egitea bezalakorik. Siestako loak gauekoaren doblea balio du neretzat. Siesta ondoren afaldu eta purua piztuz gero, Mañu pronto dago berriro behar den lekura joateko".

Soldadu bat bertsolari Garaitsu horretan joan behar izan zuen Gregoriok soldaduska egitera El Ferrol-era eta soldaduskan zegoela hartu zuen parte lehen txapelketan ere. "Lea-Artibaiko kanporaketa irabazi eta gero joan behar izan nuen soldaduskara eta han nengoela idatzi zien Alfontso Irigoienek Euskaltzaindiaren izenean semifinaletan parte hartzeko baimena hango agintariei eskatuz. Francoren garaiak ziren eta ez nuen inolako esperantzarik. Igual baimena eman beharrean zigorren bat emango zidatela pentsatera iritsi nintzen, baina ez zen horrelakorikgertatu,hamaregunekopermisoaeman bait zidaten eta Bizkaiko sei onenen artean geratu nintzen. Bigarren karta bat idatzi behar izan zuen Alfontsok finalean parte hartzeko baimena eskatuz. Durangon jokatu zen finala eta Lopategik irabazi zuen eta Mugartegi geratu zen bigarren. Nik ez nuen txapelik izan, baina gutxienez hogei eguneko permisoa izan nuen eta ez da gutxi". Soldaduska bukatu bezain pronto Ameriketara jo zuen. Auzo batek sortua zion hará joateko harra eta osaba batekin abiatu zen Nevada aldera. "Ni amaren aldekoa atera naiz gauza gehienetan. Bertsotarako afizioa ere Etxeberriko familia hortatik datorkit, aitona poliki kantatzen zuena baitzen. Jenioz eta izakeraz ere haren aldekoa ornen naiz: guk entzun dena egiten dugu, baina sinestu komeni zaiguna bakarrik", esaten du eta amaren familiakoen anekdotak kontatzen ditu. 1991 Maiatza

Filosofo bat artzai Kontua da 67an Ameriketako bidea hartzen dutela osaba-ilobak eta Gregorio sei urteren buruan itzuli bazen ere, osabak han segitzen duela. "Dirua egitera joan nintzen, baina egin nuen apurrak ez zuen bat ere balio itzuli nintzenean, pezetaren balioak behera egin baitzuen, baina ez naiz hará joanaz inoiz damutu, Euskal Herria maitatzen han ikasi bait nuen". ETBn kontatzen dutenez, ¡nglesez bakarrik hitzegiten zuen fi I ¡pinar kantari bat makilatzen ar¡ ornen ziren etxe horretan, baina ¡ñor ez ornen zen gauza harekin hizkuntza horretan hitz batzuk trukatzeko. Inglesa zekiennorbaiten bila hasi eta programaren baterako eramanda zegoen bertsolari bat ekarri ornen zuten interprete egiteko. Ezjakin itxurako bertsolari hura Mañükorta zen eta aise asko konpondu ornen zen fi I ¡pinar neskatxa horrekin. "Nik ez dut esango ¡nglesez ondodakidanik, bainamantso hitzeginez gero konprenitzeko adina ikasi nuen, nahiz eta gero leku batetik bestera, Euskal Herrian gertatzen den bezalaxe, sekulako aldeak dauden". Artzai egin zituen sei urte horietatik lehen lauak bakardade aldi luzeekin pasatu zituen eta buruan bueltak emateko adina denbora izan zuela esan daiteke. Geroztik filosofo baten ukitua ere badu Mañukortak eta etengabe munduaren ikuspegi bat laburbiltzen duten esaldiak tartekatuz hitzegiten du. "Gizonak ondo biziteko 8 ordu behar ditu lo egiteko; 8 ordu lanerako eta 8 ordu bizitzeko" esaten du eta presan buruzko erreflexio sakonekin adornatzen du bere diskurtsoa: "Mundua presak galduko du eta hori ez da neretzat egiten. Nahiago dut hamar ordu lan egitea baina presarik gabe". Horregatik gustatzen zaio beharbada hainbeste Gregoriori Mañukortan bizitzea, inguruetara begiratu eta erlojurik ikusten ez delako. Aita-amekin batean anaia gaztea ere bizi da baserri galdu horretan. Beste hiru arreba ezkondurik ditu Gipuzkoan: Añorga, Pasaia eta Lasarten. Horiek ere, odol berekoa izaki, sarri etortzen dirá baserri horretara eta horien artean Gregorioren besoetakoa den iloba bat, Joseba Garzia, bertsotan poliki egiten duena. Joseba etortzen den bakoitzean, aparte batean jartzen dirá osaba-iblobak eta bertso saio labur bat egiten dute Kaxianoren doinuan • BERTSOLARI 5


"ARRAZOI SENDOAK DITUT SOLTERO SEGITZEKO"

M

añuk pijamarik gabe egiten du lo eta lehioa zabalduta askotan. Neguko hotzik haundienarekin ere manta pare bat nahikoa ditu ohea gozatzeko. "Ni udako beroarekin ibiltzen naiz gaizki", esaten du, bere gelara bidean ganbarako oholtzetik iltze zaharren kexuak ateratzen diren bitartean. - Andregairik? - Andregairik inoiz ez. Lagunak mila. -Nork erosten dizkizi arropak? - Neuk erosten ditut, Tarteka, Markinako

BERTSOLARI 6

denda batera joaten naiz, ez dut esango izenik baina bi dependienta daude han, bata heldua eta bestea gaztea, oso ondo ezagutzen nautenak eta bien gomendioak entzun ondoren neuk aukeratzen ditut. - Ezkonduen enbidiarik? - Inoiz ere ez. Erdiak dibortziatzeko asmotan ikusten ditut eta beste erdiak umeak negarrez ez ¡kustearren daude apartatu gabe, sena-emazteak bizitza bakoitzak bere aldetik eginez. Nik neuk arrazoi sendoak ditut soltero segitzeko. Horrek ez du esan nahi bihar edo etzi ezkontzeko ere arrazorik ¡zango ez nukeenik. - Bakardadeari beldurrik? -Gauzakaskoakdatudira.Carai batean neskazahar eta mutilzahar askok errukarri bukatzen zute. Ora-¿, ¡n erretiroa aseguratuta daukagu eta « ^ . ' soltero geratzeak ez du esan nahi lagunik eta lagunarterik ¡zango ez dugunik. - Bakoitarako leku bat? - Euskal Herria. Ameriketan nengoenean ¡kasi nuen ez dagoela neretzat herri hau bezalakorik. Batzuk Mediterraneora joaten dirá igual mundua deskubrituko dutelakoan. Ni neu ere joana naiz, baina ¡ende horrek ez daki Nafarroan Intza edo Azkarate daudenik edo bizkain Elantxobe dagoenik. - Hondartza edo mendia? - Ez dut sekula traje de bainurik izan. Beroaren etsaia naiz eta gainera marinan soldaduska egin banu ere, ez dut sekula igerian ¡kasi. Nik mendia nahiago dut. - Edari bat? -Kanpoan naizenean ardoa edatendutjanariarekin;boteilaerdibat, gehiago ez eta gainean whisky JB kopa bat. Nere egunerooko edaria, dena den, beste bat da: Mañukortako ura • 1991 Maiatza


ERRE LEBOA Duela hirurogei urte "Bertsolariya" izeneko astekarĂ­ bat plazaratu zulen Makazagatarrek Errenterian, garaiko bertsolari haundienen lanak herriari eman asmotan. Izpiritu eta izen beretsuak jaso ditugu guk, eskoletan lehen bider bertso bat entzuten duen haurrarengandik hasi eta jadanik sudur puntan betaurrekoak jarriz bertsoak irakurtzen dituzten aiton-amonengana bitarteko bertsozaleei bertsoak eta bertsolaritzaren berri eman asmotan.

AITORPENAK Gure zorren aitorpenak luze joko luke. Printzipalenak aipatuko ditugu. Gipuzkoako diputazioan ate haundiak zabalik aurkitu ditugu. Zarauzko Udalak itsasora bistak dituen gela bat utzi digu Bertsolari Elkarteak bestekoa luzatu digu eta Jaurlaritzak ere kutxa zabalduko digun esperantzak eman dizkigu. Ez dugu dudarik egiten, zuk ere, bertsozale, zirriztu bat zabalduko diguzula zure bihotzean. Eskerrik asko.

1991 Maiatza

BERTSOLARI

7


>*'^pp

^u^fea^ ESKARAREN UDAL PATRONATUA

AZ^


BAJA EMAN DUTEN BERTSOLARIAK.- Mendizaleek bezalaxe,bertsolaribatzuekerebeldurradiotealturari. Gailurrera abiatu, txapelketa batzuetan parte hartu eta erretiratzea erabaki dute. Iñaki Otaño, |osu Arrióla, lose Luis Mugerza «Elgetzu», lose Eizagirre «Aittola», lose Mari Altuna, lose Mari Arregi... dirá baja eman dutenak. (10. orrialdean)

BASARRI EDO GIGANTE BATEN ZAHARTZAROA Tronsbosi batek isilerazi zuen Euskal Herriak izan duen bertsolari haundienaren abotsa. Duela hilabete berriro irratiz hitzegiten hasi zen. Basarri iraganaz eta gaurko egoeraz mintzo da elkarrizketa honetan, bere bizitzako oroitzapenak laburbildua. (19. orrialdean).

A U R K I B I D E A

KUBAKO DEZIMISTAK, BERTSOLARIEN AHAIDE.Hirietako gazteen artean arrakastarik ez badute ere, dezimak inprobisatu eta kantatzeko ahalmena ez da ordaindik galdu Kuban. Telebistan bertan ere astero eratzen dituzte kontrobertsiak eta ekainean zehar Kukalambe ¡zena duen txapelketa burutuko dute Tunas-en. (26. orrialdean)

ANJEL ALDAZ, BASABURUKO KARTERO BERTSOLARIA,- Anjel Aldazek 77 urte ditu eta horietatik hogeitabi bizkletaren gainean egin ditu Basaburuko hainbeste herritako kartak banatzen. Tabernako bertsolaria, Nafarroako Txapelketan hirugarren eta laugarren egindakoa, omenaldi bat jaso zuen duela hilabete Etxalekun. (36. orrialdean).

SANTUTXUKOA, ERDI ESKOLA ETA ERDI AGENTZIA.- Duela hamaika urte martxan jarri zen eta Amurizari txapela eman zion txapelketaren ondoren zuzpertu zen Santutxuko Bertso Eskola. Geroztik Bilbo inguru osoan bertso usaina duen zerbait eratzen den guztietan eskola horren izena agertzen da. Beren lanaz, prestakuntzazeta historiaz mintzo dirá. (42. orrialdean)

BERTSOLARI

Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi

Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Posta Kutxa 25 - 20800 ZARAUTZ K o o r d i n a t z a i l e a : Joxean Aguirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Gartzia, Santi Jaka, Koldo Tapia. Jon Sarasua, J. A. Gezalaga "Zaldubi"

Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre F o t o k o n p o s i z i o a : ABEZETA. Múgica y Butrón 10-2.-' - Telf. 446 55 03 - BILBO Fotomekanika: GAMA Repro - LOGROÑO Inprimaketa: Gráficas Lizarra - LIZARRA D.L. SS 482/91

1991

Maiatza

BERTSOLARI 9


BERTSOL

BERTSOLARI 10


r\

ndizaleen añean bezalaxe, bertsolarien artean ere badaude gailurra jasan ezin dutenak; erdibidean beeberantz abiatu direnak. Iñaki Otaño, Jose Arrióla, Jose Luis Mugerza «Elgetzu», Jose Izagirre «Attola», Jose Mari a, JoseMari Arregi... izen ezagunak dirá oraindik re bertsozale gehienen bekkrrietan, Urteak dirá, ordea, balaxe erabakirik kantatzeari utzi ziotela.

1991 Maiatza

BERTSOLARI 11


A

pirilaren 20a da, negu-eguraldi benetakoa. Larunbatt arratsaldea. Euria, elurra eta kazkabarra egin clu egun osoan, baita arratsaldean ere. Attola-ko Taberna genuen bilera zita eta fin asko elkartu dira deitutako guztiak. Bildu direnek bertsolaritzaz aparte badute beste punto bat elkartzen dituena eta horregatik deitu ditugu: Bertzolaritza aktiboa nahita utzi clute. Guztiak ere maila egoki bateko bertsolari izan eta utzi egin clute. Bertsotarako sasoirik onenean dira gainera guk bildu d¡tugun guztiak. Hauen kasuan egon daitezke besteren batzuk ere. Ez da gure nahia guztiak biltzea, era horretan zeuden batzuk bildu eta arazo hori aztertzea baizik. Attola leku aparta da, bai mendiz inguraturiko izadi honek duen aparteko txoko bat delako eta baita lehenaldizdatorrenari,galduta dabilen ala munduaren azkenera ote doan zalantza sartzen zaiolako, aparte dagoelako alegia. Behin bertaratuz gero, toki aproposa da mendiko aire sanoz birikak asetzeko. Larunbat horretan ordea ez zegoen hain aire sanoa. Hotz egiten zuen, eguraldi gozagaitza benetan. Etxeko edo beste nonbaiteko bebes gozoa eskatzen zuen eguna eta ez autoa hartu eta bt'dera irtetekoa. Guztiak ordea hitza emandako tokira eta ordurako, han ziren. Agindutako tokira joaten ohituak izaki. Ez cla gai atsegina bidu gaituena. Bertsolaritza uztea ez da erabaki «popularra», «inpopular» xamarra baizik. Hortaz hitzegiteko gogo haundiegirik ez zuen inork ¡zango. Hitza eman zuten ordea eta han bildu ziren. Baita eguraldi harekin ere! Beren egoerari aurpegi eman diote eta agerian utzi dituzte, konfesio baten gisara, barruan hamaikatxo buelta emandako kontuak. Bakoitzaren historiaren xehetasun bakoitza, ilunpetik argitara nekez irtendako altxorra izan da. Berotzen joan diren heinean ordea erraz eta oparo atera dira ondoren dotozkigun puntu mordoska hauen inguruko gogoetak.

Sufrimentuzko

ariketa

Gainerako bertsolari askoren gisakoa izan dute hauek ere hasera. Bertso zaharrak eta kantuak ugari ikasi izan dituzte. Lagunartean eta inon festa giro pittinik bazen, kanta zaharrak, bertso zaharrak eta piskana asmatutako berriak izan ziren festaren osagarri ezinbesteko. «Bertso zaharrak ahaztu eta berririk ikasi ez» bota digu Attolak, gaurko egoeraren adierazle gisa. Gehienek izan dute, aitona, aita edo norbait bertso zahar ugari BERTSOLARI 12

zekizkiena. Bertso zaharral eta kantuak izan dituzte bertsolaritzaren aurkikuntzarakozubi. Altuna izan da salbuespen, euskararen irakurketa eta idazketa bidez, bertsoaren aurkikuntzarako bidé. Garaiako beste askoren antzera aho hizkuntzaren bidetik gehiago jaso dute idatzi edo irakurritakotik baino. Guztiek izan dute bertsoaren halako mirespen bat. Ametsezko edo lortu ezinezkozerbait zen gehienentzat, denentzat ez bazen. «Lortu ezin zitekeena» dio Elgetzuk. «Desafio bat» Altunak. Gaztetan bat-batean kantatzen hasi eta piskat moldatzen ziren garaiak, gozoak dira beren oroimenean. Lagunarteko mirespen hori guztiek ohi dute gogozko. Bertsolaritzan zerbait denak, gainerako lagunek izan ez duten dohai bat izan du eta du berekin. Konpromisorik gabe kantatzen denean oso ongi pasatzen da, diote aho batez. Maila bat 1991 Maiatza


lortzen denean, eta hori ere nahi izalen dú, konpromiso haundiagoak datozenean, Txapelketak, jaialdiak... orduan datoz larrialdiak, zalantzak, urduritasunak, frakaso edo zorionezko sentipenak. «Bapateko konpromisoa gogorra da» bota digu Arregik. «Nahi bezala gutxitan kantatzen da eta gehienetan norbere buruaz haserre xamar gelditzen zara. Norbere buruari jartzen zaion exijentziagatik sufritzen da. Nik ez dut usté bertsolari guztiek berdin sufritzen dutenik. Badira ñire ustez, errazago konformatzen direnak. Izakera kontua ere bada». «Bertso kantuan hastea sufrimentuzkoa da beti» dio Otañok. «Baita bazkalondoan ere. Puruari tiraka hasten zarenean une latza ¡zafen da». Sufrimentua eta gozamena biak ditueladioAltunak. Bakoitzabereexperientziez ari da eta... «Elkarrengandik oso gertuan jaso nituen nik —dio Elgetzuk—pozik haundiena 1991 Maiatza

eta jipoirik gogorrena. Bizkaiko Txapelketan inoiz amestu ez nezakeen 4. postua lortu nuen. Handik gutxira Zumaian antolatutako Jaialdi batera deitu eta neure bizian egindako saiorik okerrenetako bat egin nuen». Bataz beste hala ere taberna edo bazkalondo giroan lasaiago aritu izan dirá gehienak Txapelketan baino. «Txapeiketa guztietan gaizki pasatu det»: dio Attolak. Arriolak inoiz Txapelketan ere ongi pasa izan duela dio baina bakarrenetakoa da. Txapelketako sufrimentua norbere buruari jarri zaion maila hura ez emateak dakar gehienetan. Arregiren ustez bertsolariek beren erruz ere hutsegin dute behin baino gehiagotan. Oso ondo ari diren garaian mozten ez jakiteagatik. Ongi ari nauk pentsatu eta ez bukatzeagatik dena lardaskatu askenean. Guztiek aho batez onartzen dute hala ere Txapeiketa beharrezko pauso bezala. BERTSOLARI 13


bere saioa kobratzen bukatu genuen eta koadrila guztia apurtu zen. Plaza hatera diruagatik bakarrik joatea ez da bidea.» Bertsolaritza afizioagatik eta zen ba i tetan militantziagatik egiten bada ere konpentsazioa behar duela diote gehienek eta hori gauregun diruz ordaintzen da. Aidera botatako galdera bezala gelditu da hala ere gaur egun dagoen hainbeste bertsolari egongo ote liratekeen kobratuko ez balitz. Ezetz usté izateak utzi du beharbada erantzunik gabe.

Gaurko egoera «Bertsolaria ezagutzera emateko bide egokia da. Selekzio natural bat da» dio Altunak. Maiztasunak sortu du hala ere eztabaida. Oraingo maiztasuna ongi dago zenbaitentzat. Arregirentzat ordea urtero behar luke. Urtero balitz ez luke horrelako larritasun eta estualdirik sortuko. Horrek ordea, bertsozalearengan Txapelketak duen erakarmena hoztu lezakeela diote beste batzuk. Kobratze gora-behera ere eztabaidarako puntu animatu bat izan da. Arregik hartu du hitza eta baita bere iritzia bota ere: «Gainerako arlo guztietan bezala bertsolarien artean prezio desberdinak behar lirake. Txapeldunaeta bigarren mailakobatek ez dute plaza batean erantzukizun bera eta ez eta diruz ere ez luke behar. Bertsolari gazteak gainera 20 urte baino lehen ez lukete profesional mailan sartu behar». Puntu hauetan ez datoz ordea guztiak bat. Diruagatik ez dabil bertsolari, dio beste norbaitek, eta ez da diruagatik egin ere bertsolari. Adina ez baizik bertsolariaren maila hartu da kontutan. Arriolaren kasua aipagarria da puntu honetan: «Plazara ez irteteko hitza emanda hasi ginen Lopategirekin bertsolaritza lantzen. Izugarri ondo pasatzen genuen. Plazan kantatzera animatu gintuen Lopategik. Ez kobratzeko hitza eman genion elkarri ondoren. Piskanaka handik edo hemendik zerbait kobratzen hasi ginen eta orduan denon kajara botatzen hasi ginen afari edo antzeko gauzetan gastatzeko. Denborarekin ordea bakoitza BERTSOLARI 14

Noiz edo noiz lagunartean kantatzen dute oraindik, Arregi, Arrióla eta baita Elgetzuk ere noiz edo noiz. Arregik garbi utzi du ordea kobratzekoetara ez déla gaur egun joaten. Bertso jaialdi bat entzun ondoren etxera itzuli eta ohean kantari aritutakorik ere bada. Plazan berriro kantatu behar balute «beldurra» hitza ere jaulki du norbaitek. Bertsozale dirá oraindik eta bizi diren artean hala izango direla diote baioa bertso girotik urruntzen saiatzen denik ere bada. Beldurra baliote bezala. Agian bertsoak entzuterakoan ez direlako bertso entzule soilak ere. Heuren burua bertsolari haien artean behar lukeela salatuko balio bezala bere barrenak. Giro horretan aurretik izan duten burruka berritzen zaie. Bertso giroan ez daude ba oso eroso, gaur egun. Gehienak ez dirá jaialdietara joaten. Ez dirá bertso bila joango. Parean egokitzen bada entzun. Irratiedotelebistakosaioak ez dituzte normalki jarraitzen. Bada beste ondoriorik ere. Lagunarteko afarietan ere ez dirá oso eroso sentitzen eta ¡noiz hutsegin ere izan dituzte. Arrazoia? Bertsoek dute. Lagunarte horretan bertsoak eskatuko dizkieten uneak larritzen ditu. Une hori gogorra egiten da ez kantatzeko erabakia hartu duenarentzat. Horretaz ez da ohartzen normalki afalondoko animazioan bertso eske hasten den berritsua. Gauza guztietan bezala entrenamentu faltak nagitasuna dakar bertsotan ere. Gaztetan hasi zirenean edozein moduz kantatauta ereez zitzaion ardura, ez zegoen zergaldurik. 1991

Maiatza


Bertsolaritzan ordea ¡ritxi diren mailara heldu eta utzita egon ondoren ezin daiteke aurreko mailarikereeman. Berrizkantatzekotanordea ezin hasi hura baino beheragotik. Kinka larria da zalantzarik gabe. Bakoitzak bere baruan eraman duen eta daraman zama astunago edo arinago izan daiteke bakoitzaren pentsakera, izakera eta exigentzien arauera. Badirudipatuak, garai batean dohain horren bidez gozatu izan duten guztia zigor bezala kobratu nahi diela. Bada zama hori oraindik astunago egin nahi dienik ere. «Bizkaian plaza asko gelditu ornen dirá arriolatarrek bertsolaritza utzi dutelako». Ez zaio ahazten ordean zenbait herritako jaietan bertsolari ibili izan diren garaian nahiko formalidade gutxi izan déla bertsolariekiko. Arriolak badu herriari eta euskarari egin behar liokeen zerbitzu bat ukatzen ote dion sentipena ere. «Euskara eta bertsolaritzak ez du gure erabakiagatikezergaltzen» dio Altunak. «Halako premian balego eta hori behar balítz gutako denok ginake berriro ere bertsolari» erantsi dio. Gainerakoek ez dute erantzun.

Zergatik utzi dute Gai honetxek bildu gaitu eta beti presente egon bada ere ez da azkenerarte azaldu. Gai honetxek bildu gaitu. Ez dago arrazoi bakarrik, ez berdinik. Denetik dago zerbait guztietan batzuk pisu gehiago ¡zango dute arrazoi batean beste batzuk bestean.

1991 Maiatza

«Norberebizimoduak, lanak, familiake.a. izan dituen aldaketek izan dute eraginik. Horregatik behar bada eman nahi den maila hori emateko behar den prestaketarik egin ezinak ere bai besteren bati. Ñola prestatu ez dakiela dioenik ere bada. Bere kantaerak ez duela graziarik ere esan du beste batek. Egiten zuten lanaz konforme ez hitz batean. Berauen premiarikez duela bertsolaritzakohartud¡reía diote batzuk. Plaza gutxi batzuk eginez prestatuta puntúan egotea oso zaila da. Erdizka ibiltzekotan ez ¡bilita hobe. Bertsolaritzak ez du gure militantziaren premiarik aurrera jarraitzeko eta egin behar den lanari etekin gehiago ez ateratzekotan ez du merezi ahaleginak». Hartutako erabakia gogorra izan da gehienentzat. Etxera telefono deia eta «ez, ez noa, utzi egin det bertsolaritza» esaldi gogorra da. Hori entzuten dueña ez da gainera lehendabizikoan konformatzen eta jarraitu egiten du, harik eta bestea benetan ari déla ohartzen den arte. Notalgia piska bat duenik ere bada. «Hi oraindik berriro ere hasi haiteke» diote albotik. Izan ere bertsotan hartu izan dituzten pozaldiak ere ez zaizkie guztiz ahaztu, baina, erabaki horrek ekarri dien deskantsua ere ez da makala. Hitz batean esanda, bertsolaritza utzitako damurik ez. Hará hemen sei bertsolari hauen historiatxoa, banan-banan bakoitzak kontatu bezala:

BERTSOLARI 15


INAKI O T A N O . URNIETA. 41 urte. Txoferra. Baserrian jaio zen eta baserrian bizi da orain ere. Aita izan zuen bertsolari eta baita anaiak ere. Pedro Mari Otañorekin kidetasunik duen galdetu eta ezagutzen denik ezetz dio. Haurtzaroa bezalagaztegaraia ere bertso giro bete-betean igaro zituen. 21 urte inguru zutuela Andoaingo Txapelkatan hartu zuen parte. Hurrengo bere neurketa ofiziala 1 982koTxapelketa nagusian izan zen eta finalerdietara heldu zen oso maila ona erakutsiz. 1.984.ean bertsolaritza aktiboa utzi egin zuen .

JOSU ARRIÓLA. N A B A R N I Z . 26 urte. Elikadura almazenean lanean Baserrian jaio eta bertan bizi da. Aita bertsolari izan zuen eta bertso zahar asko zekizkiena. 17baturterekin hasizenbestelagun batzurekin batera Lopategi bertsolariarekin bertsolaritza lantzen. Hasera jolas modura izan zen. 1.985-86ko Txapelketa nagusian aurrenik Bizkaikoan hartu zuen parte eta baita Euskal Herrikorako klasifikatu ere. 1.987.ean Bizkaiko Txapelketan Finalerdietan parte hartu zuen. 1,989ko Euskal Herrikoan parte hartu ondoren erabaki zuen bertsolaritza uztea.

BERTSOLARI 76

JOSÉ LUIS M U G E R Z A "ELGETZU". Mallabia. 3 6 urte. Trokelari Mallabiko Elgetzu baserrian jaio eta gaur Deban bizi da. Gazt e - g a z t e t i k izan ditu bertsolariak gogoko. Lehen plaza Areitio eta Iñaki Muruarekin batera egin zuen 22 urte zituela. Mallabiko Txapelketan 77eta 78an parte hartu zuen. Azkena irabazi. Idiazabalen, Gabirian eta Lizardi sarietan ere parte hartua zenbait alditan. Gabiriako Osinalde saria irabazita dago. Urtebatzutanutzitaegonondoren 1 983an berririo hasi zen eta 86ko Txapelketa Nagusia parte hartu suen. Bizkaiko Txapelketan 78koan finalera heldu zen eta 4. atera. Saio borobila burutu zuen 89ko Euskal Herrikoan parte hartu ondoren, bertsolatiza utzi zuen.

1991

Maiatza


JOSÉ M A R I A L T U N A . Arroa Behen jaio. Azpeitian hazi. Azkoitian bizi. 32 urte. Harotza

JOSÉ IZAGIRRE «ATTOLA». A Z K O I T I A . 3 9 urte. Nekazari Baserrian jaio etabertatikbizida. Lasturetaltziar inguran beregazte denboran bertso giro bete-betean bizi ¡zana. 17 bat urtetikaurrera bertso asko kantatu izan du lagunartean. Txapelketan O s i n a l d e sarian bitan izan da. Aurrenekoan bigarren eta hurrengoan lehen postua eskuratu. Brinkolan ere bedu lehen sari bat. Zepai sarietan ere hiru aldiz ¡zana. Cuztietan finalera heldu eta bertso onenaren sariak bitan eskuratu zituen eta 2. postua bat ere bai. 82ko Txapelketa Nagusian azken laurdenetaraino heldu zen. Baita 86koan ere. 89koan berriz izena eman behar zen garaian bertsolaritza uztea erabaki.

1991 Maiatza

Baserrian jaio eta kalean b i z i dena. 10-1 2urterekin euskara deskubritu etaidaztenhasizen. Bertso liburuak ezagutu eta bertsoeztxunditutagelditu. 15 urte ingururekin ahaleginak berekasa. 18baturterekin zumaiar baten bidez jendaurrean bazkalondo batean Talleria, Zelaia... jendaurrean kantatu zuen lehenengoz. Handik urtebetera edo Zestoan plazaratu gabekoen arteko neurketa batean parte hartu zuen . 82ko Txapelketa nagusian finalerdietaraino heldu zen, Txapelketa horretako sorpresa izanez. Handik urte t'erdira bertsolaritza uztea rerabaki zuen.

JOSÉ M A R I ARREGI. BERRITXU. 57 urte. Pentsu saltzaile Baserrian jaio eta bertan bizi zaiguna. Herriko alkate urte askotan. Bertsolaritza gaztegaztetatikbizi izandu. Bertsozahareta kantu asko ikasi eta kantatua. Bere lagun minak izan ditu beti Mugartegi eta Azpillaga eta beraiekin hasi ere 17 bat urterekin kantari. Lehen Txapelketa 22 bat urterekin izan zuen. Bizkaiko Txapelketa batean O n darrun 3. gelditu zen. Bilbon finala izan zenetan hirutan partaide. 79-80ko Txapelketan Nagusian t'nalerdietara heldu zen. 89an utzi egin dio plazetako bertsolarit.:ari, urte askotan ibili ondoren.

BERT?'*HRI

17


-> f

Ul W

y

J

HERRI KULTURAREN ALDE GAUDE

IBERDUERO



J

oan diren hilabeteotan askok eta askok galdetu izan digu bere osasuneren berri eta biohaz Ierro hauek Basarri nondik ñora dabilen denek jakin dezaten, GALDERA: Zer moduz osasunez Basarri? BASARRI: Ondo esan beharko. Indarra daukat gutxi. Indarra faltan, hanketan,belaunetan,gerr¡aldean... Gainontzean, buruz-eta, ondo. Tronbosiak jotakoaskogeratzendabaterehitzikgabe eta ¡kusten duzu, nik ez dut horrelakorik. Eskuineko aldea geratu zait moteldua, eta dena ezkerrez egin beharrean nago. Makinan idatzi ere esku bakarrerekin idatzi behar izaten dut. Gald: Baina hasia zaude berriz ere lanean... Bas: Bai. Astean hiru kronika egiten ditut periodikorako eta Euskadi Irratirako ere, astean behin edo egiten dut zera hori. Eguna errezago joaten zait hórrela. Sekula ez nuen nik lotarako problemarik izan eta gaisoaldi hau zela eta hasi nintzen gauak luze gertatze hori zer den jakiten. Bistatikere, badakizue, bi begietatik operatua nago. Gara i batean lupa hartuta ¡bilí behar izaten nuen zer edo zer letu nahi banuen. Baina orain, Donibane Lohitzunen lentilla horietakobatjarri zidaten barrutik, begiaren barrutik, eta hobetoxeago moldatzen «te naizen susmoa edo daukat. Gald: Toki ederran geratu dirá orduan gaztetako ibilera haiek... Bas: Bai gizona. Ibileran nago mugatua. Hala ere ez usté izan ni halako zera nintzenik orduan ere eh!. Beti motel samarra izan naiz. Uztapide, Uztapide zen gogorra. Ni kopa-zalea behintzat ez naiz sekula izan. Gald: Orain ere zigarro-pakete bat daukazu mahai-gainean. Bas: Bai. Hori bai. Gerra aurretik hasi nintzen eta ordutik beti erre izan ditut hamalau-hamabost zigarro egunean. Gehiago ez. Hortxe beti. Orain berriz ikusten duzu. Igandetan Lazkano pelotaria etortzen zait eta harekin joaten naiz BERTSOLARI 20

meza nagusira eta. Lurdesa ere egin behar clugu atzera-aurrerabat,hilak18eta 19edohornonbait. Karro horietako batean eramango ornen naute. Badaukat goga pittin bat mugitzen hastekoa. Eguraldia itxuratu zai nago. Izan ere, bada hau maiatza! Zer moduz Vitoriko pantano hori? Orain gainezka egin behar al du? Gald: Dexente akordatzen zara? Bas: Bai. Esan dizutburua argi daukadala. Celayari entzun nion: temo más el envejecer que a la muerte. Hik ñola dakik, pentsatu nuen, probatu ez baduk? Orain berriz probatu probatuko zuen baina inori kontatzerik ez du ¡zango. Gald: Akordatuko zara orduan 1935. urteaz. Lehengo txapelketa hura Bas: Hogeitabat urte nituenartean. Beldurrak aidean Joan nintzen. Ni nintzen mutil gazte bat herritik irten gabea, Azken Portuko gure taberna harén jiran ondo moldatzen zena, baina... beste hoiek kontu handiak ziren. Txomin Olano eta hauekberotu ninduten. Joateko eta joateko eta joan egin nintzen. Haiek bazuten nire ezagupidea, abertzaleen jaietatik eta. Urretxindorra zen beste bat jai honetan ¡biltzen zena. Gerora, semea Valentín ere bai. Gald: Manuel Uztapide izan zenuen ordea urte askoan bertso-lagun. Bas: Bai. Urte asko eta askoan. Ondo konpontzen ginen. Hori bai: beti nik ekin behar lanari. "Hi hasi hadi!" esango zizun hark eta holaxe, neu hasten nintzen. Doinuak noiz aldatu noiz ze gai hartu, beti nire esku. Beti herriak zer nahi zuen harixe begira. Idatzi, kantatu eta idatzi herriak ulertzeko egin behar dirá, bestela ez du piperhautsik balio. Gald: Hainbat herri pasa zenituzten Manuelek eta biok. Bas: Orain pentsatzen jarrita beldurtzeko adina. Gipuzkoa alde honetan asko eta garai batean /99/ Maiaua


Iparraldean ere bai. Helette, Sara, Azkain, Donibane... Oso paraje politak dirá. Gerra ondorenean han hiru urte egina nintzen ni eta haruntza joatean hango euskalkiko zenbait hitz eta zera igual sartuko nituen, banekizkien eta. Gald: Bertso polit batzu ere baziren zuk Saran jarriak... Baietz erantzun dit, eta burua makurtuta eskritorioko kajoitxoa ¡reki du azkar asko. Zerbaiten bila hasi da eta luzaro baino lehen aurkitu du. Izan ere, dena txukun txukun ordenatua dauda, bai egungo idazki eta egunkari-zatiak, bai auskalo noizko bertso-paperak. Harritu egin nau. Bas: Klaritari jarri nizkion bertso hauek. Ezkondu aurretik zen eh! Oraindik ere toki askotan entzuten ditut. Ba al dakizu doinua nola cluten? Ñire ausartean baietz eranizun diot, badakidala. Eta klaritaren bertso horiek kan¡atzen hasi naiz nenkien erarik onenean, poz ipur bat emango niolakoan. Ari nintzela ari nintzela ordea, bertso-paperaren ertzetik sumatzen nuen burua jiraka, ezetz, ezetz adieraziz. Ez ornen da hórrela doinua. Mutil-koskor baten ilusioz azaldu dit non geldialdiakegin, non gora, non behera eta non indarra eman. Gald: Behar bezala kantatze horrek badu orduan bere garrantzia? Bas: Izango ez du. Uztapidek esaterako oso zuen belarri ona. Eta horrek ikaradarri laguntzen du. Beste zenbait gauzatan bezalaxe kantatzeko ere ondo hartzen genuen elkar. Banituen nik Aritxulegiko gainari jarritako bertso batzuketa haiexek kantatzen genituen bi ahotsetara, altutik ni eta bajutik Manuel. Gald: Bertso-jartze hori behera doa ordea. Estima gutxiago edo, hor bada zerbait. Bas:Nikzeresangodizutbada!Zazpi liburuegin ditut nik eta usté dut zerbait badela. Gehiago •1991 Maiatza

egin daiteke beti ere, baina badakizu, periodikorako eguneroko lan hauek denbora jaten dizute. Oso mundu apartekoak dirá bapatean eta idatzita. Batean bota egin behar izaten da, datorrena datorren ahala, bestean nahi adina denbora har daiteke... Neri benetan pena eta kezka sortzen diclana da, euskal sena hori galdu dugula. Gald: Euskal sena galdu? Bas: Bai. Atzetik behar lukeena aurretik jartzen dugu eta aurretik behar lukeena atzetik. Joskera da kontua, joskera. Eta lehen, garai batean hobea erabiltzen zela esango nuke. Eta laburpenena da bestea. Zergatik jartzen dugu eta esaten "zuen"? "Zun" behar luke eta kito. Berdin berdin "joan"ekin. "Jun" eta kito Ez al da hobe? Zituen, zitun nahiago eta dagoelako baino dagolako. Gald: Bertsotan, bertsolari osoa izan zara, terreno askotan ondo moldatzen zena, bertso txar gutxikoa... Bas: Nik zer esango dizut bada? Nik ezagutu BERTSOLARI 21


nituen garai bateko bertsolariak Txirrita, Gaztelu, Prantses Txikia... Berlsolari handiak ¡zan ziren haiek. Jendeak zuen ordea errua. " H i , esaiokhalakori h a u ! " , " H i , e s a i o k h a l a k o r i h u r a " ! eta hortan galtzen ziren. Bertsolaritza goiko zelaira igo beharra zegoen, sagardotegi eta tabernako zulotik atera beharra. Herri kutsurik galdu ez ordea e h ! . Bestela alferrik litzateke. Bainaesatendizutordukohaiekezzutelaerrurik beraiek. Gald: Orduan zuk bertsolaritza eta poesiaren arteko muga errez finkatuko zenuke... Bas: Bai gizona. Muga erreza da hori. Bertsoa aditu eta danba entenditu behar da. Bestela ez du ezertarako balio. Hor dauzkazu poeta edo olerkari bikain askoak, Orixe bat, Lizardi bera, baina hoiek zenbatek ezagutzen dituzte? Gald: Errima kontuan estutxo ote gabiltzan edo entzun izan dizut. Bas: Bai. Hala da hori. Hemen, Gipuzkoan beti estutxo hartu izan dugu errima edo puntúa edo delako hori. Baina ez da komeni zeharo beste BERTSOLARI 22

muturrera joaterik ere. Iparraldean esaterako, ñire gustorako zabartxoak ¡zan dirá horretan, lasaiegiak bezala, eta ez da ahaztu behar bertsoak bere legeak badituela eta behar dituela gainera. Gald: Gipuzkoa aipatu duzu. Bas: Ñire usterako Gipuzkoa izan da harrobia beti. Zaletasuna ere beti gehiago ¡zan da hemen. Ohiturak berak ere, sagardotegiak eta taberna giroa eta, hemen indartsuagoa. Orain ez dakit gauzak ñola cliren. Baina egizu kontu ikastolak atzo goizeko kontua direla, joan den hogei urtetik honakoa... Gald: Asmorik geratu al zaizu bete gabekorik? Bas: Handirik ez T x i k i hauekin eguna errezago joaten zait eta hainbestean gustora. Pena da baina denera ez dago iristerik. Banuen idea garai batean ezagutu nituen zenbait gizon handiren inguruan zer edo zer kontatzekoa baina... ez dakit, ez clakít. Keixetaren kontuak esaterako. Ezagutu nuen nik hura. Hórrela aldamenean tokatuta ere gizon egokia zen hura, hiztuna 1991 Maiatza


1991

Maiatza

BERTSOLARI 23


Iierriz, aparta. Santa Ageda ere ezagutu nuen, baina, esan dizut, ez dago denera iristerik. Gogoan dut ñola gerra aurretik, 1935ean edo, Agiñeta eta Arria izugarria da hori. Aizkorak eta jan-edanak eta, dena diferentea ordutik hona, baina alele ikaragarria da. Zerbait jarri behar dut periodikoan hori déla eta. Kajoitxotik libreta jakin bat atera eta han apuntatu du ez ahazteko. Bitartean mahai-gaineko hautsontzitik kanpora geratu diren errauts apurrak bildu ditu eskuz. Bere gelan ondo baino hobeto moldatzen da. Hura da bere txokorik estimatuena. Liburu artean gustora moldatzen da. Bas: Ni ez naiz sekula ez irrati ez telebista zalea izan. Irakurri bai. Beti esangodut niretzatez déla gozatu handiagorik liburu bat hartu eta huraxe letzea baino. Irakurzalepurrukatua izan naiz. Eta idazten ere ¡a 50 urte egingo ditu. "El Día" eta "Argia" zaharrean hasi nintzen lehenengo. Cero, "La voz de Españako" korresponsalak harrapatu ninduen Diario Vasco hasi zenean ba, hará pasa nintzen, eta ordutik honako kontuak denok badakizkizue. Gald: Euskaraz ala gaztelaniaz errezago? Bas: Ez dut aparteko zerarik izan ez batera ez bestera. Berdin. Tira, igual euskaraz eta nahiago.

BERTSOLARI 24

Bai. Gald: Bisitaririk ez zaizu faltako azken boladan... Bas: Ez Lazkao-Txiki esaterako hemen izaten dut tarteka. Ostiral-santu egunez gure jaiotetxean ginen Granada-errekan urterokoohiturari eutsiz. Orain berriz Larraitza Joan behar ornen dugu. Ez dakit giro honekin... Aita Zavala ere hemen zen lehengoan. Baita Imanol Lazkano ere. Obraren bat ornen zuten inguru honetan eta... karidadekoa ere egin zuen behintzat. Gald: Era bertsolaritzan etorkizuna? Bas: Ez dakit ba, zer esan. Ez dut gehiegirik jarraitzen gaur egungo martxa. Bertso-eskolak ere sortu dirá. Baina ez dezatela pentsa hortik denakbertsolari irtengodirenik. Egin behar dena da balio duten haiek hartu eta haiei lagundu, bertsoa nolatsu egin, ze puntu, ze doinu... Berrogeitik bi irtengo balira ez litzateke txarra. Piskana amaierara jo dugu. Eguneroko lanak ere bukatu behar ditu Basarrik. Irteeran zutitu eta ateraino lagundu digu. Ea baldar topatzen dudan galdetu dit. Argal aurkitzen dúdala erantzun diot. Bas: Ez da harritzekoa! Hogeitalau kilo gutxiagorekin nago eta! •

1991 Maiatza


TEATRO

ARRIAGA ANTZOKIA

KULTURA TOPALEKUA EL LUGAR DE ENCUENTRO CON LA CULTURA

Teatro Amaga

ANTZERKIA BALLETA OPERA KONTZERTUAK ZINEMA ERAKUSKETAK Ikuskizunik hoberenak zure esku, «gurea» alde batera utzi gabe.

BILBOKO UOflLR

TEATRO BALLET OPERA CONCIERTOS CINE EXPOSICIONES Con especial dedicación a los mejores espectáculos, sin olvidar «lo nuestro».

fwunTflmiEMO DE BILBAO


KUBAKO DEZIMISTAK, ISKAL

I • I

Testua eta argazkiak: JOSÉ MICEL ARRUGAETA

1991 Maiatza


-lirietako gazteen artean arrakasta haundirik ez badute ore, lezimak inprobisatu eta kantatzeko ahalmena ez da Kuban traindik galdu laborarien artean. Gaur egun gobernu iraulzaileak promozionatu egin du dezimagintza eta telebistan Âťertan ere ÂĄgande arratsaldetan dezimisten arteko kontroÂťersiak entzun daitezke, ANAP erakundeak antolaturik.

1991 Maiatza


Kubakodezimistaharrituetamiretsiegiten da euskaldunek bertsoak bapatean kantatzeko afizioa dutela esaten denean. Berak badaki bere ofizioak erro sakonak dituela antigualean, eta bardo grekoeta zeltikoengandik datorkion tradizioaren oinordeko senditzen da, etaErdiArokotrobadoreekereimprobisatuegiten zutela aipatuko dizu igual. Enziklopediaren bat irakurri duenez gero, gogoan ditu gorderik beste errreferentzia batzuk ere: XVII. eta XVIII. mendeetako Alemanian esate baterako, Nurembergeko kantariek mesprezatzen zituzten bertso moldatzaile umilago batzuk zeudela, Spruchsprecher izenez ezagunak, ezteietan edo herriko festetan diru guti edo trago on batzuren trukean bertsoak inprobisatzen zituztenak; XVIII. mendeko italiar ihauterietan jende mozorrotuen arteko bertso desafioak egin ohi zirela, eta Macldalena M o r e l l i , Corilla izengoitiarekin ezagunagoa, Europa guziko saloi aristokratikoek miretsi zutela, galdetzen zitzaion gaiari buruz edozein neurritan bibolinaren laguntzaz inprobisatzen zuelarik; eta XIX. mendeko Parisen kafetegietan edo Londreseko music-hall delakoetan, eta )ose Mari Iparragirre lekuko izango zen segurasko, arrunt inprobisatzen zela.

D D C errima egiturarekin. Vicente Espinel poeta' musikoak asmatu ornen zuen XVI. mendean, baina dezima zaharragoak ere ezagutzen ornen dirá, azken batean dezima edo espinela hau copla re¿j/delako moldearen bariazioa besterik ez zelako.

Kubako dezimistak, hala ere, ahaide hurbilagoak d i t u : José Hernandez-en poema famatuan Martin Fierro gaucho-a payac/orbeltzarekin aurrez aurre enfrentatzen zen; Romulo Gallegoren Cantaclaro nobelako pertsonaia por/'/'a-tan dabil; eta Brasilen ere herri kantariek gaur egun ere bertsoka eztabaidatzen dute cantigas de desafio delakoen bidez.

Dezimista kubanoak musika tresnekin kantatzen du gehienetan, kantua tonada ezagun batekin sostengatuaz. Musika tresnarik erabilienak tiple, bandurria, gitana era lauddha, eta gutxitan inprobisatzen da musikarik gabe edo, esaten den bezala, a cápela.

A

Kuban inprobisatzeko ahalmena eta afizioa ez da galdu orainclik, batez ere laborarien arteaN, eta Kuban oraindik gehiena laboraría da. Hemeretzigarren mendean zehareta X. mendearen lehen aldian herri xehearen eta batez ere laborarien espresabidea izan ondoren, gaur egun gobernu iraultzaileak promozionatu egin du dezimagintza eta, hiriburuetako gazteen artean hainbeste arrakasta ez duen arren, irlako edozein txokotan, telebisioan bertan ere ¡gande arratsaldetan, dezimisten arteko kontrobersiak entzun daitezke A N A P erakundeak antolaturiko festetan. Zer da dezina? Decima edo espinela estrofa eredu bat da, eta hitz gutxitan honela deskribitu daiteke: hamar puntu oktosilabo, ABBA/ACCBERTSOLARI 28

Kantatzeko orduan dezima egokiagoa zen eta berehala zabaldu zen XVI. eta XVII. mendeetan. Eta, hain suertez, Luis de Góngora, Calderón de la Barca, Francisco de Quevedo, Lu is de Cervantes, Lope de Vega, Tirso de M o l i na eta urrezko beste luma. ugarik dezima gradu gorenera altzatuko zuten. Eta, Espainia hegoaldean batez ere XVII. mendeko torneo literarioetan dezima erabiltzen zen gehien. Dezima, Espainiatik Kubara eta idazle kultoengandik herri xehera ñola pasatu zen ez da zehatz aztertu. Kubarako lehen mendeetako inmigrazioa Espainia hegoaldeako jendearena izan zen eta, nolabait, idazle kultoen U r r e A r o k o molde hura laboran kubanoen espresamolde aproposa bihurtu zen. Bitxia bada ere, egungo dezimetan ere nabarmenak dirá jatorri kultoaren arrastoak, edozein grekoalatinoren aipamenak.

Gauza kurioso bat aipatu nahi nuke orain. Badago XIX. mendeko nobela kubano kostunbrista bat, Romualdo: uno de tantos titulatzen dena eta autoretzat Francisco Calcagno dueña, eta nobela hoerretan aurki daiteke pertsonaia bitxi hau: "Blas Guitarra era un mulato improvisador, que tocaba el instrumento a que debía su apodo. Se llamaba Blas Iturriberrigorrigoicoechea, y no hay para que decir que era hijo de vicaino. Este nombre, por largo, ya reclamaba un suplente..." Gaur egun dezima bilduma ugari argitaratzen da, idatzitako dezimak dirá, ahoz botatzen direnak haizeak errezago eramaten ditu. Inprobisadoreen izenak historiak leiendara baztertzen ditu, literatura idatzia bibliotekatan kontserbatzen den artea, horregatik zailago da ahozko 1991 Maiatza-


1991

Maiatza

BERTSOLARI 29


gisa jarri zioten hau: "Habaneros libertad", eta ondoko bertsoa zuen Placidok: "¿O somos libres o no? Pues nos b u r l a el m u n d o entero, Si sois salvajes no quiero morar con vosotros yo. Ya el tiempo feudal paso de opresión y oscuridad, oid en la inmensidad do el regio planeta habita que una voz de gloria grita: ¡Habaneros libertad!" Plácido izeneko mulato hau, gero, La Escalera deitu zen konspirazioko partaidetzat preso hartu espainolek afusilatu zuten 1844 urtean. Dezima hori bezalakoak ugari m a m b í edo independentziaren aldeko gudari kubanoek kantatuko zituzten, d e z i m a b e r r i a k asmatzeaz gainera. Ondorengo dezima, esate baterako, anónimo geratu da:

literaturaren historia egitea. XVIII eta XIX mendean ¡nprentak fundatu zirenez geroztik dezimistek eta dezima jartzaileek berebiziko garrantzia irabazi zuten. Dezimak paper soltetan inprimitu eta kalerik kale saltzen ziren. Gaia deigarria ¡zanez gero berehala saltzen ziren eta, bai dezimistarentzat, bai ¡npresorearentzat, bai saltzailearentzat negozio ederra. Euskal Herriko bertso berriak bezala, eskolatuen batek irakurri edo kantatuko zituen dezimak gero analfabetoen gogan ere luzaroan geratuko ziren.

XIX. mendeko dezimista kubano famatuenetakoa Placido izan zen, pardoa, sasikumea eta pobrea bere desgraziarako, koloniaren sasoiko gizarte zail haretan. Behin batean pie forzado

BERTSOLARI 30

"Cansados ya de sufrir el yugo de los tiranos, han jurado los cubanos por la libertad de morir. Ninguno quiere vivir tratado c o m o zoquete; el garrote y el grillete nos espera si cedemos, y es preciso que les demos bala, tizón y machete". Gerla sasoiko dezimak antiespainolismoz kargatu ziren, izan ere dezimistekherriarengogo eta borrokak oso hurbildik segitzen zituzten. Begiratu,adibidez,esklabutzarenaurkakodezima hau, Antonio Maceo jeneral independentistak kanpainan errepikatzen ornen zuena: "Si nace libre la hormiga, la bibijagua y el grillo, sin cuestiones de bolsillo

1991

Maiatza


txikiari egindako gaiztakerien o n d o r i o z , eta dezimaren historia azkenengo hamarkadetan anti imperialismoaren eta iraultza sozialistaren historia da.

ni español que los persiga, ninguna ley nos obliga a buscar dinero un día, a ir a la escribanía y comprar la libertad, y yo con más dignidad ¿No seré libre algún día? Baina antiespainolismoa aipatu dugunez gero, beste bertso bat kopiatuko dugu, kazetari espainol batek 1 % 7 k o eguberrietan Manzanillon entzundako dezima:

Hala ere, artikulu honetan espazio gutxi d u gunez gero aipaditzagun,dezimetanbeti presente dagoen politikaz gain, beste gairen batzuk. Amodioa, lehenbizi. A m o d i o z k o dezima ederrak bait daude, hasieran latinoamerikar kanta oroit erazten duen hau, esate baterako: "El día que tu naciste nacieron tres flores bellas: nació el sol, nació la luna y nacieron las estrellas. Tu naciste dentro de ellas pues eres un alelí, dame de tu boca un sí que es lo que estoy esperando pues tu amor me está matando desde el día que te v i " .

"Quítate esa flor canaria que te hace poco favor ponte en el pecho mejor una estrella solitaria. Bótala, que es ordinaria, no produce nada bueno; y si acaso de tu seno se enamora un español dale en prueba de tu amor una copa de veneno". Antiespainolismo hau, XX. mendean yankien aurkako errezeloa bihurtu zen, Estatu Batuek irla

Baina kubatar herriaren ezagugarririk propioena seguruasko umore ona ¡zango da. Eta dezimei umore barra barra darie:

* Hemeretzirehun eta larogei ta hirugarrengo Martxoan konpainia bat sortu genuen notarioaren aurrean. Ordutik hona egin ditugu hainbat lan asegurutan horrenbestekoa opa diogu horrenbestekoa opa diogu "Bertsolari"-ri bertsotan •

LAGUN ARO, Konpainia

on baten

balioa.

m LAGUN ARO ASECURUAK

1991 Maiatza

BERTSOLARI 31


"Cuando un niño va a la escuela que empieza a poner su nombre - Papá yo quiero ser hombre y casarme con mi abuela. - H i j o ¿tú no consideras que es esa una villanía el casarte con mi madre? - ¿Cómo usted, siendo mi padre se ha casado con mi madre;"'

"Yendo yo para Barriles camino de jicotea me encontré con una fea y de imperfecciones miles, y sin hallar qué decirle yo le dije: - Señorita, ¿cómo no nació bonita c o m o nacen las demás? Y me d i j o : - Cámara, si usted sigue, se va ahorita".

Eta beste hau ere umoretsua da: Kuban, lehen bezala orain, dezima ¡datzia landu duten poeta handiak daude, El Cuculambe, José Martí, Nicolás Gillen eta abar. Baina ez dirá sekula faltatu, ezta gaur egun ere, batbateko dezimista, repentista esaten d e n a . Eta batbatekotasunari goratzarre eginez bukatuko ditugu ohar laburrok. Armando Fernández laboari eta inprobisadoreak halako batean, bere burua aurkezteko, dezima con eco bitxi hauek bota zituen: "Yo soy la ametralladora; la ametralladora humana; humana voz soberana; soberana y peleadora; peleadora en cada hora; hora en que me inspiro así; así, c o m o el gran Martí; Martí, que llegó a los Andes; Andes de Armando Fernández; Fernández del yumuría". La a m e t r a l l a d o r a h u m a n a esaten zioten, bertsoek asmatzekoeta kantatzeko bereetorri eta berehalakotasunagatik. Eta honesbetez agur. Kubako dezimisten partez gorantziak eta badakizue, euskal bertsolariok, palmondoen irla bisitatzera gonbidaturik zaudetela.

BERTSOLARI 32

1991 Maiatza


Dezimisten gonbidapena Euskal Bertsolarieri I V a i x o lagunok: Eskatu bezala saiatu gara hemengo dezimisten auzia aztertzen. Lehenik eta behin Indio Naborí -rekin jarri ginen harremanetan. Bera ere oso interesatua aurkitu genuen bertsolaritzarekin eta erraztasun guztiak eman zizkigun. Elkarrizketa horretara, opari bezala, Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketako kaseteak eta Xabier Amurizaren "Larehun herri. Mila bertso berri" eraman genizkion eta elkarrekin entzun eta komentatugenituen eta bestebaterakogeratu ginen. Bigarrenean bertso zaharrekin prestatutako kasete bat eraman genion, Xenpelar, Txirrita eta beste zenbait bertsolariren bertsoekin eta zenbait bertsolari gazterenak ere jarri genizkion, bertso bakoitzaren itzulpenarekin eta bertsolari bakoitzari buruzko zenbait xehetasunekin. Bigarren elkarrizketa horretan argazki batzuk eskatu genizkion eta zuri-beltzekozkoak bakarrik zituenez, beste egun batean ateratzekotan geratu ginen, baina berak bere aldetik dezimista zahar eta opstsuenak bilduko zituela agindu zigun. Apírilaren 9an Jarianao izeneko auzora joan ginen, leku horretan asteartero dezimisten saio bat egiten baita eta han egindako argazkiak bidaltzen dizkizuegu. Eskatu zenuten bezala, artikulu bat ere prestatu dugu. Ez dakit ez ote den luzeegia, baina zuek ikusi. Gure aldetik berdin dio osoa edo zati bat erabiltzen baduzue. Ez zaigu inongo axolarik. Berdin dio artikulua beste izen batekin agertzen bada ere. Zuen esku geratzen da hori. Bildatzen dugu era berean Indio Naborí -k Euskal Bertsolariaz egindako dezima bat ere. Bigarren dezima Orlando La Guardiak guri kantatu zigun Jarianaoko jaialdian. Bapatean abestutako dezima bat da. Artikuluarekin batean Indio Naboriren "Decima y folclor" liburua bidaltzen dizuegu. Liburu hori erabili dugu batez ere artikuluaren zati batzuk prestatzeko orduan. Maiatzaren 13tik 20 bitartean La Habanan jardunaldi batzuk izango dirá "I Encuentero Festival Iberoamericano de la Décima" ízenarekin. Dezimista hauek euskal bertsolariei gonbidapena bidali nahi zien jardunaldi horietan parte hartzeko, baina geuk esan genien oraingoz uzteko, denbora gutxi zegoela eta prestatzeko. Egia ez zen hori izan. Elkarketa hau prestatu dutenen artean Junta de Andalucía eta gisako

1991 Maiatza

erakundeak daude eta pentsatu genuen baldin euskal bertsolariakagertuzgero, espainol bezala hartuko zituztela. Gainera jardunaldiok "En el marco del V Centenario del Encuentro entre dos Mundos" delakoan antolatuta daude eta, usté dugu, horretan ez dugula sartu behar. Dena den, hor dohazkizue afitxe eta programak. Indio Naborí -k, Pepe Ramírez, UNEAC eta dezimista zaharrek Euskal Herriko bertsolaritzaz duten interesa ikusiz, ona izango litzateke harreman hauek hobetzea. Hemen Euskadiz ofizialki mintzatzea ez da bat ere erraza, Espainol estatuarekin harreman haundiak baítira eta jarri zaigun aukera hau ere aprobetxatu beharko genukeela pentsatzen dugu, gure kulturaren bidez Kuba osoan Euskal Herrian zen den adierazteko eta nolako desberdintasunak ditugun erakusteko. Gure proposamena, beraz, hauxe da: Hemen ekainean eta Cucalambe izenarekin Tunasen jaialdi haundi bat egiten da dezimista haundienak biltzen dituena. Hor onartuko bazenute, bi bertsolari honantza ekartzeko gonbidapen bat bidaliko genuke. Batak Iparraldekoak beharko luke eta besteak Hegoaldekoa, hórrela ez bait luketeespainolakgarenikesatekoaukerarik. Herri honetan problema ekonomiko haundiak dituzte eta bidaia nahiz ostatuak zuen kontura beharko lukete, nahiz eta gero hemengo gastuekin konponduko bagina ere. Horko bertsolaritzaren berri emateko hona egiten ditugun eskariak: Ahal duzuen neurrian bidali bertsolaritzaz gazteleraz idatziak dauden liburuak. Guk Manuel Lekuonaren "Literatura oral vasca" besterik ez dugu ezagutzen. Besteak zuek aukeratu. Bertsolaritzaz baldin balego telesaioren bat hartuko genuke, ahal izanezgero itzulpenarekin eta Ameriketan erabiltzen den formatoarekin. Errebelatu behar dituzuen gure argazkien kopiak ere nahi genituzke, bi edo hiru pertsona daudeneetan bi edo hiru kopia eta besteenak bina kopia, bata artxibatzeko eta besta Jan ianaorako. Eta bi txapela haundi ahal izanez gero grabazio hauekin: "Indio Naborí" eta "Orlando La Guardia". Eta aterako duzuen aldizkariaren sei ale bidali, mesedez. Besarkada h a u n d i baña. Karlos

Ibarguen.

BERTSOLARI 33


A mi hermano versolari (Dédima con pie forzado de Miguel

Hernández)

Versolari trovador, tus sonoras octavillas vienen desde unas semillas que no cesan de dar flor. Nacieron del mismo amor tu tonada y mi tonada; y en la distancia borrada abrazan con arte y vida cubanos de palma erguida, vascos de piedra blindada. Indio NABORÍ

A Euskadi En la parte más profunda del mar Cantábrico, allí; donde el Golfo de Gascuña da la impresión que inunda como algo que nos circunda. Por una lado veo a España del otro lado Francia con saña para que Vizcaya sea una geográfica tea que el tiempo al pasar no daña Orlando La Guardia

1991

Maiatza


1991

Maiatza

BERTSOLARI 35


ÁNGEL ALDAZ, BAS/

1991 Maiatza


ngel Aldaz Iruñeko Berriozar auzoan «Hermanitas de los Pobres» ordenako monjek duten asilo batean bizi da gaur. Etxe horretako pasillo luzeetan barrena eraman gaitu moja batek bere gelaraino. Anjel urteetan aurrea doa, baina ez du ez memoriarik,ezberriketarakogogorikgalduetabizitza luze horretan zehar izan duen kanturako dohaina kontserbatzen du. Elkarrizketan zehar kartta eclo bertso zaharrik gogoratzean, kantatu egiten ditu. - Kontaiguzu pixkat non sortua zaren, noiz... - Ni jaio naiz 1914. urtean, Yaben deitzen zaion erri ttipi baten. Ogei etxe zien len baina oain amar familitara bajatue dao erria. Lenbixkourteakaitat'amakinpasatu nittun, baina belaxe, pobre xamarrak ginen ta, asi zien aitta ta amak ateratzen, morroi koxkorra bezala, beiai kausitea ta zerbait itea. Onela aziz joan nintzelaiken, atera nintzen beste etxe batzutan morroi lanak eittea. Gero, amabi urte nituela itten, eraman ziaten Itsaso deitzen zaion erri batera,ta on pasatzen nittun sei urte. Emezortzi urte nituela jornal geio irabazi naien ta on etzien al zuena besteik eman ta joan nintzen Lekunberrire; han bi urte neamazkiela itten, etorri zen Espainiko gerra, morroi nególa. Ni aitta gaixki neukan ta, libre nengon, soldaduxken geldittu gabe pasatu nezaken, baina gerra etortzean ñola eramatten baitittuzten denak, pues neire tokatu zitzaidan, ta forzoso joan baino lenao, bildu ginen lagun batzuk ta boluntario joan ginen. - Non tokatu zitzaizun gerra egitea? - Ba, Somosierra eta Navafrian, azken onetan iru urtetatik bi terdi pasatu nituelaikan. Urte gogorrak ¡zango ziren haiek - Bai, baina nik franko ongi pasatu nian. Gu ginauden altura aundi batzutan eta gure parean, baina mendian beste alde aldean, zeuden etsaiek; aiek etzien etortzen ta, gu'e joan ez ta...

Á

Testua: ION MAIA Argazkiak: AITOR BAYO

Ángel Aldazek 77 urte ditu eta horietatik 22 bizikletaren gainean egin ditu kartero Urabi, eramendi, Itsaso eta beste hainbat herritan kartak partitzen. Tabernako bertsolaria, Nafarroako Txapelketan hirugarren eta laugarren postuak egindakoa, omenaldia egin zioten apirilaren 21ean Basaburuko Etxalekun Agustín Beloki eta Luzia Goñirekin batean. Orne nal di bezperan egon ginen berarekin.

1991 Maiatza

- Zein batailoitan egon zinen? - Gure batallona boluntarioa zen, «Tercio de Santiago» deitzen zitzaiona; «Rekete»ak ginen. Gu posizioa kausi'tten utzi ziguten ta an egoten ginen lagunartean, ondo moldatzen ginen. Lenbixko sartu ginen eskiadoretan, an elurra asko itten baitzun, ta geo barrakona batzuk in ziguten ta an eoten ginen. Euskaldun asko zen an, naparrak, gipuzkoarrak... Gerratik etorri ta bueltatu nitzen etxera, Yabena ta, belaxe, gure Basaburuko Vallen segon BERTSOLARI 37


bakantera karterozkoa ta nik oi solozitatu nun ta ¡ttun eman ziaten. Nondik nora ibiltzen zinen kartero zinela? - Lenbixiko amaika crri nittun. Iruñeatik arlzen ziguten korrespondentzia Latasara ta ni ¡oaten nintzen andik: Urabi, Beramendi, Itsaso... Ogeitabi urtez ibili naiz bizikletan kartero. Edi Merk-ek baino kilómetro geigo korrittu ditlul nik bizikletan! Egunero 30 km pasa-pasa; elurra eitte zunian oinez joan bear izaten gendun. Akordatzen naiz urte baten 23 egun oinez joan bear izandu nuna karterakin Latasaraino. Bidean, elurretan, bizikletakin patinazo batzuk izaten genituen ta geo ipurdiz goitik bera karterakin; baina, aurrera! Finek ginen karteroak, oain baino finagoak. Jai ta aste gainera joan bear izaten ginun. Eguarri

BERTSOLARI 38

eguna izaten ginun bakarrik bakaziok, ez oaingoak bezala, urtean erdia jai clutela eta pagu ederrak! Autoakin ondo joan zitzaiten. Ondo esan nai dot; erri koxkor artan oaindikan etzen tiendarik eta deus ez ta nik kotxea nuelaiken Irurtzuna joaten nintzen. Ordun Irurtzuna asi baitzen joatea, an bait zien tiendak eta karnizerik eta denak, orreia, enkargu asko enlaten ziaten. Ordun erri inportantena Irurtzun zen. Zuri nondik datorkizu bertsorako afizioa? - Ba, ni Itsason artzai nindaielarik, mendianzerbait in bearta, kanturakoafizioaundia izan dut, naiz kanpoan ta naiz elizako, ta asi nintzen bertsotan. - Inguru honetan, ba al zenuten bertsolaritzaren berririk, bazirela beste bertsolari batzuk, zeintzuk ziren? - Bertsolariek baziela banekin nik lenaotik baina ez nittun ola tratatzen, etzien kanpeonatoik eitten ta ez genekien ze izaten zen oi. Izaten zela elkarren kontrako zerbait bai, tabernetan ta, ostatutan ta, baina bestela ez,. - Noiz ezagutu zenituen zuk bertsolariak lehendabizikoz? - Gartzaron entzun nituen lenbiziko aldiz. Gipuzkun izaten ziela festetan ta aitu bai baina ez nekien deus'e gauz oiek ñola izaten zien. Gartzaron festetan pelota partiduek organizatzen zien eta ordun asi zen bat edo beste ekarri bear zutela ta asi zien ekartzen ñor edo ñor. - Eta zu, non aritu zinen lehenengo aldiz? Gartzaungo plaza artan. Tabernetan ere bertso asko kantatzen nittun nik. Tabernan lau trago artu ta denak zien ber-tsolarik. Akaso ez dago ondo nik esatea baina pixkat destakatzen nitzen ta geo ta afizio geio ta noiznai asten zien: bota bertso bat! bota! ta ola aitzen nintzen. - Garai hartan giro euskalduna izango zen inguru hauetan. - Ordun oraindikan bai; bazien erriek euskaraz itzegiten zena dena. Beramendiko ostatun, Uclaben... dena euskaraz, erri geienetan. Giro euskalduna 1991

Maiatza


1991 Maiatza

BERTSOLARI 39


bai baina etzen oittura aundirik festetan zen; lenbiziko txapelketa egin zenetik azkekantatzeko. Toki batzutan erameten zittuzten, neraino beti beterik eondu zien plaza guzik. ikustekoa jartzeko, errien batean edo beste. Apizio aundia sortu zen, beinere ez bait zien - Bertso paperik eta ¡zaten al zen? txapelketak erri oitan eitten ta, ola asi ze- Bertso paperakGipuzkoatik etortzen zien. laikan, gauza berri zalá gogoz artu zuten. Irurtzunean ilabetean bi edo hiru aldiz eitten - Zer postu egin zenituen txapelketa zen perie ta ni gazte nintzelaiken perira ashorietan? kotan iristen nintzen, nausiai launtzen ta perira - Ba, obena irugarren ein nuen; laugarren, Gipuzkoa aldetik etortzen zien bertso parper bosgarren, ondo. Geiena irabazi zuna Narbarsaltzaile bat edo bi ta saltzen zuen... nik beti te izan zen; o¡, gañea, bate eskolaik etzuna. erosten nion. Orduko banun afizioa ta... Ari jartzen zion gaieemantzeileak papera ta - Noren bertsoak ¡zaten ziren? arek beti: «bai! igual dek ez badek jartzen gai - Ez dakit baina bertso asko ekartzen z¡oi». Ze pena eman tzien ue, ta pundamentun tuen. Ango gertaerak, Bizkaiko txerriarenak il zen gizon ue. Mendi batei su eman, ta pixkat eta... aik ikasi nituen nik, bai; ondo dakizkit. eta geo indar artu, itzali nai zun, indarartu, Bertsotan kantatzen has¡tzaltzen asi, itzaltzen asi ta ten zaigu eta, urtetan gora gizona berotu ta bere ortan egon arren, eztarri ederra garbitu zen. Bertsolarie ¡atoduela erakusten digu Anjerra ¡zaten zen bestela. Melek. ritoa zun, leitzen ta jakin - Ñola izaten zen bertsogabe ta estudiatu gabe; ua parera kontu hori? zen bertsolari berezkoa! - Lenbiziko kantatu eiten Besteak, gutxi o asko letzen zituzten ze doinu ta ze tonu ta dakigunak, beti zerbail zuten jakiteko jendeak. Kageixo ikasten da. Gero izalean mai bat jartzen zun ten zien Madariaga, Perupapel g u z t i k i n ta antxe rena, Ibarra... Oi Baztan kantatzen zittun. Plazan jenaldeko ¡zaten zen. Hemen dea ingurun jartzen zen ta bertso polittak bazien ba ginen: Arozamena, Huizi, ni, erosi. Saltzen zuten bai; aiek Narbarte ta Madariaga... bere bizie ateatzen zuten Besten bat'e ¡zango zen. ortik eta... - Herrietan asko kantaOrdun peri guzitan ta -•; - v f •?•:•'•• w tzen al zenuten zuek? festetan ba beti izaten zien - O h ! erri askotan! Basbertso-paperak saltzen. aburu ta, Imoz, ta, ... Baina Bilintxen «Loriak udan...» abeste hasten badakizu zer pasatzen zen; kartero ni nabida. Gustagarria egiten da lehenagoko kutsu lelaiken, festa guzitan izaten nintzen lenbixko zaharra duten doinu goxo horiek entzutea. inbitatue. Askodeitzen zieten ta, denakin ongi Badakizu ze pasatzen den —esaten d u — etortzen nintzen ta, festak gero ailatzen ziakantatzen asten banaiz eztarrie dena ondauko nean,denakbereetxeaeaman nai arazi izaten zait. Gero beste batin ailatzen bazeute, kanzieten bazkaltzea. Ta bazekiten kantuz ¡biltaukoittut. tzen naizelaken, ¡biltzen nintzela ta gero - Zuentzat zer zen txapelketan parte bazkaria bukatzen zelaiken bersotan igual ordu hartzea; gauza handia al zen? batedoordu pare bat mai ¡nguruan kantatzen. -Txapelketa afizioa gendunentzat alaitasun Askotan, erri askotan. Beste urtez ta, pesandiz izaten zen. Pozik joaten ginen; atsaldea tetan, pesta askotan, pestaz-pesta erri asko ongi pasatzen ginun. ¡biltzen nittun ta. Geo, erri baten ez banintzen Oraingo txapelketetan pentsatzen dut. karterozkoa joaten beste batea joaten nintzen - Goizean mezak eta gauza guztik eitten pestetara, ta olaxe. zituzten eta arratsaldetan garaiz prestatzen zen. Tabernan tragotxon bat hartu ondoren eta - Eta ñola ibiltzen zinen herriz-herri? ondo itten zuana kontentu ta besteak ba... - N i bertsotan asi nintzelaiken ogeitabi urte )ende asko biltzen zen. Plaza beteta egoten pasatuittut bizikletan rekorridoa eitten. Geo BERTSOLARI 40

1991 Maiatza


moto koxkor batekin ¡bili nintzen ta geo azkenekok, jubilatu bitarten, kotxeakin, baina oi ¡a berandu xamar. - Noiz utzi zenion kantatzeari? - Ordun txapelketak Naparruen geldittu zien, ez dakit zergaitik bajatu zien eta urte askoan etzen geigo izan; ta oain asi da emen berriz, baina oso gutxi die gure denbokoak Madariaga, Jaso ta besten bat bada baina oso gutxi. Cero ilik e badie. Arozamena; ua're ze bersolari majoa zen. Orrela ba, txapelketak bukatu zirelaiken ona etorri nintzen, ta badittut amabi urte emen ta aspaldi ez naiz bertsoz aritu. - Zure herrira joaten al zara inoiz oraindik ere? - Jaio nintzen errian ez dot inongo f a m i l i a k o i k , ez da parientelaik; aixkideak denak baina familikoik ez. Yabenen izandu nintzen, bai, lagun bat ¡I zitzaite ta unetze batean izandu nintzen. Baina badut denbora frankoez naizela joaten eta badauket gogoa, baina... Joan zen aspaldian urte t'erdi nabil medikotan ta.. - Zer da zuretzat zuei horrelako omenaldi bat egitea? - Ba, jendeak egiten dun ezagumenta bat, agradezitzenzukzuedenboran indezun lana; ta jendea ortaz oroitzeanez asko da. Pozgarrie du, gero gainea an bertsona bota ta, joño! ta, eeeuf! oso ondo ibiliko gea. Askotan nekagarriada, baina... Gaizki asko itzegiten da, baina ongi ere bai eta orduan gustoa jartzen da. - Omenaldiko zure beste bi lagunak? 1991 Maiatza

- Agustín Beloki Etxalekukoa da, ni baino amar urte zarragoa. Oi beiñe etzan txapelketatan da aittu. Aldazen panadero ikasi zun ta Etxalekura etorri zen, ordun ia ez baitzen etxeetan ogirik eitten, ta ori zala ta ezagutu nuen. Eta bestea? - Oi emakume traste bat da! Lan guzitan saiatzen zen ta saltzen ta ibilli zen denboa askoan... Atealdik bazittun ta bertsotan e zerbait... Kara berriz xaltzeko ta guzti! — esaten du tonu karinoso baten— Honela, bada, despedidan alkarri bertso baña bota eta agurtu genuen, berriz bueltatuko ginela aginduz • BERTSOLARI 41


BERTSO ESKOLAK r

BERTSO ESKC

- w

SANTUTXUKOA: BERTSOLARI 42

1991

Maiatza


AK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO

ERDI ESKOLA, ERDI AGENTZIA 1991

Maiatza

BERTSOLARI 43


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKO

A

gían, hauxe ¡zango litzateke gure taldea ¡zendatzeko terminorik egokien¿. Eskola (zelan ez?), bertan bertsotan egiten ikasten dugulako, eta agentzia, Bilbo inguru osoan, bertso-usaina duen zerbait antolatu gura denean, gutaz gogoratzen direlako, eta guk, gehienetan baiezkoa eman. Baina esan behar da, zeregin hau erabat geureganatuta daukagula eta pozik bete, nahiz eta batzutan gainezka ¡bilí, funtsezkoa deritzogulako Bilbon dagoen euskal giroa mantentzen eta hazten laguntzeari, zeren azken linean, euskararen aldeko militante sentitzen bait gara gehienbat. Hasteko, esan genezake, Bilbon urtean zehar egiten diren bertso-saiorik gehienak, guztiak ez esategatik, gure Eskolak antolatzen dituela, Udalarekin (15en bat: Ihaurterietan, Udaberrian nórmala den moduan, Santutxu da gure eremurik landuena, ikasturtean zehar hainbat saio antolatuz eta bestelako kultur ekintzetan ere parte hartzen dugularik. Hau déla eta, Bilboko Udalak diru-laguntza bat luzatezen digu urtero, beharrezkoa dugun materiala erosteko ezin hobeto datorkiguna. Kontutan hartu behar da baita ere, bertsolari moduan, "cholloa" garela, normalean ez dugulako kobratzen. Zerbait egiteko agintzen digutenean, ze aurrekontu dagoen galdetzen dugu eta dirua dagoenean, geuk kantatu. Honen ondorioz, ikastetxe eta ¡nstitutu, euskaltegi, auzoetako jai, omenaldi eta urteurren, inaugurazioa, euskararen aldeko ekintza eta holakoetan, 50etik gora ¡zango dirá urtero egiten ditugun ekitaldiak. AEK, EHE, Bilbo Euskalduntzen eta antzeko taldeek, argi daukate gure laguntzarekin konta dezaketela. Idatziz ere iharduten dugu eskola moduan ala banaka, sariketetan-eta. Aipatzekoa da, Aizu aldizkarian orain ¡a bi urtetatik hona hilero argitaratzen dugun bertsok-sorta eta, Bilbon Ihauterietako jaietan antolatzen den Kopla Lehiaketan urtero hartzen dugula parte, sariren bat edo beste lortu dugularik. Bestalde, ez dugu ahazten Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko kideak garela, saioen BERTSOLARI 44

antolaketetan (Bizkaiko eta Euskal Herriko txepelketetan batez ere), zein eginbehar of i zialetan, Elkarteak gure laguntza behar duenerako. Honen ondorioz, ostegunetan biltzen gerenean, bi eskolorduetatik erdi bat edo, arazo administratibo heuek argitzen ematen dugu. Eskerrak gero elkarrekin afaldu eta bertsotan jarraitzen dugun... Era laburrean esanda, hauxe litzeteke gure Eskolak inguruan eta ingururako egiten duen lana, geureganatuta daukaguna, lehen esan bezala, guk ikastea bezain inportantea bait da, Bilbon bertso, eta ondorioz, euskal giroa zabaltzea.

HAMABI URTERO HISTORIA Santutxuko Bertsolari Eskolaren sorrerari data jakin bat egokitzekotan, 1979-1980. ikasturteaaukeratukogenuke. Data hau, baina, dato hutsa da, eta ez garrantzitsuena gure Eskolaren bilakaeran. Izan ere, ezer gutxi sortzen da goizetik gauera, eta geroago Bertso Eskola ¡zango zenaren lehen urratsak 1976-1977. ikasturtean ematen hasi- ziren, euskaltzaletasunak (eta ez bertsozaletasunak) bultzatuta. Garai hartan Santutxun zegoen gaueskolako zenbait irakasleren artean premina handia sortu zen euskal alfabetatze mailan preslakuntza hobea izkateko, eta egoera honek eraginda, ikastaldi batzuk antolatu ziren aldian aldiko beharrizanei erantzun nahiz. Hala, lehen pausoak Euskaltzaindiko D eta B tituloak eskuratzen eman genituen. Behin maila hau lortuta, beste goragoko ikasketarik ez zegoenez, 1978-1979. ikasturtean, helburu berrietara jo behar eta, itzulpengintza aukeratu genuen. Gainera gure taldeko batzuk Anaitasuna aldizkarian idazten hasiak ginen eta oso egoki zetorkigun arlo berri hau. Zegoeneko hiru urte generamatzan elkarrekin eta harremanen poderioz lagunarte tinkoa osatzen genuen. Ez genuen ¡ñola ere 1991 Maiatzn


.AK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO nahi talde d i n a m i k a hautsi, eta hurrengo urterako ere alor berri bat arkitu genuen lantzeko: Literatura eta Bertsolaritza. Baina laster konturatu ginen ezin ginela bietara ¡ritsi eta literatura alde batera utzi genuen Bertsolaritzaren mesedetan. 1980. urtean, hamarkadaren hasierarekin batera, Bertsolaritzaren zuzperraldi bat nabaritu zen: jokatu berria zen Txapelketa Nagusia, Xabier Amuriza suertatu zen txapeldun eta berarekin haize berriak zetozen. Bertsogintzari buruzkoteorizazio lana eginda zeukan eta ikastaro bat antolatu genuen Bilbon Xabier ¡rakasle genueka. Zenbait bertsozaleren topagune bihurtu zen ikastaro hura. Bertsozaletasuna ez zitzaigun ahitu ikastaro teoriko honekin eta aurrera egin genuen ikasitakoa praktikan jartzen. Apurka bapatean kantatzeko lehen pausoak ematen hasi ginen. Cure ausardiak eskolako hormak gainditu eta tabernetan zein afalondoetan kantatzera bultzatu gintuen, eta handik gutxira, ñola edo hala, plazaratu egin ginen Santutxun bertan. Plazaratze honek beste konpromiso batzuk ekarri zizkigun atzetik eta bapatean etengabeko dinamikan murgilduta arkitu ginen. Bestalde, sasoi hartan Bertsolaritza modan zegoen, Bertso Eskolak ugaldu egin ziren eta giro aberatsa sortu zen bertsotan trebatzeko. Eta gure trebezia norainokoa zen jakiteko, (ausardiarena bagenekien), Eskolako batzuk Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara aurkeztu ginen 1982an eta 1986an ere; baita 1985ean Fernando Amezketarra herriarteko lehiaketara ere. Txapelik ez genuen ¡non irabazi baina ezta tomaterik ere. Harrezkero urte batzuk pasatu dirá eta Santutxuko Bertsolari Eskolak bizibizirikdirau. Gauregun bi maila ditugu: lehenengoa hau1991 Maiatza

rrek osatua eta bigarrena adinez edo prestakuntzaz beteranoagoek. Cuztira hamazortzi bat eskolakide, gehienak gizonezkoak direlarik. Bidé luze honran, ulertzekoa denez, lagun asko pasatu dirá; batzuk bertan geratu gara eta zorionez berriak ere badatoz. Denak izendatzerik ez badago ere, ezin da gure Eskolaren historia osoa egin "historiko" b¡ aipatu gabe: Joserra Etxebarria eta )uanjo Basterra urte askotan lagun, langile, irakasle eta animatzaile apartak izan ditugulako. Eta aipamenen orduan, ñola ez! Karmelo Ikastola ezin dugu alde batera utzi, gure lana aurrera eramateko eman digun babes eta laguntza paregabeagatik.

GURE PRESTAKUNTZA Coazen orain, bada, eskola orduetan (Ostegunero, arratsaldeko 8etatik 10etara) zer egiten dugun azaltzera. Gure prestakuntzan bi arlo bereiz ditzakegu: Lan teorikoa eta lan praktikoa. Arauak eta ordutegia zehaztasun hendiegirekin hartu gabe, esan daiteke ordubete ematen dugula lan teorikoarekin eta beste ordubete praktikoarekin. LAN TEORIKOA: Honen barman hainbat arlo ezberdini ekiten diogu. Goazen garrantzizkoenak aipatzera. Errimei gagozkiela, BERTSOLARI 45


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKC geure helburua loitzateke kido bakoitzak bere hiztegi propioa osatzea. Gustokoenak menderatu, erabilienak aztertu, besterenak entzun,... gutxiengo bat betetzeko asmoz. Hainbat ariketa egin daitezke hau lantzeko. Doinuez esango genuke eskolak baduela zinta bat ohizko doinuekin (40 bat zortziko Ixiki eta beste hainbestezortziko nagusi), baina handikerietanezgaltzekoetapraktikotasunari begira, aurten egina dugu zerrenda bat, denon artean erabakitakodoinu polit, erakargarri eta erabilienena, hain zuzen, ondoko doinu huekin: 6 zortziko txiki, 6 zortziko handi, 3 hamarrekohandieta3hamarrekotxiki. Denek dute beren izena eta bapatean kantatzerakoan horixe darabilgu erreferentziatzat. Honezaz gain, zenbait lan teoriko lantzen ditugu: mugagabearen erabilera, errima zailak, arraroak, aberatsak, pobreak, potoa, berlsoen egitura, e.a. Lantzean behin gai puntualak ere eztabaidatzen ditugu, Egunkariako artikuluak direla, "Hitzetik hortzera" saioa déla, entzundako saioak direla, e.a. Eskolak hornitzen gaitu ateratzen den materialarekin: diskak, zintak, bertso-liburuak (Txapelketenak, Bapatean,...), bertsolaritzari buruzko liburu, materiale eta tesiak (Fito, G. Aulestiarena,...). Materialok aztertu, entzun edota ¡rakurritakoan norkbereeritziaazaltzen (\u. Hauxe litzateke gutxi gorabehera lan teorikoa, ikus dezagun jarraian zeri deritzagun lan praktikoa.

Zer esanik ez, hauxe genuke unerik pozgarriena.Zenbaitetan,puntukaerearitzengara. Egunean bat arduratzen da gaiez, eta kantatzen diren gai guztiak berak ipintzen ditu. Kantatzeak kritika dakar eta kritika ere egunean batekegin behar izatendu, praktikanzer esanik duenak bere eritziak botatzen ditu bestearen lana osatuz. Bertsopaperak ez ditugu ahazten, ez horixe! eta bertso-paper lehiaketa batzutan parte zuzena hartzeaz gain (B. Enbeita Saria, Juanjo Basterra Saria, e.a.) Aizu aldizkariarekin daukagun konpromezua betetzeko, hilero bertso-sail bat bidaltzen diogu. Jakina, gauza eta kontu denak egiteko astirik ez badago, aukeraketa egiten dugu, baina kantatu inoiz hutsik egin barik, horixe baita politena eta gustokoena. Eskola amaitutakoan —hemen ere ez dugu hutsik egiten— Santutxuko Herriko Tabernan afaria egiten dugu eta afari ostean bertsorik onenak botatzeko prest egoten gara beti; inoiz berandu xamar joan izan gara etxera bertso-giroak hala eskaturik. Arestian aipatutako Herrikon, urtean bospaseisaioantolatzen ditugu, batean gutxienez gerok kantatzen dugularik, besteetan saio dotoreak antolatu ohi ditugu, bertsolariok geurekin afaltzen dutelarik. Aipagarria litzateke ere urtean behin egiten dugun irteera, ñora eta sagardotegi batera, jakina, praktika modura edo, emaitzak ezin hobeak izan direlarik.

Lan praktikoa hasi ohi dugu bertso eta kanta zaharrekin; banatu, aztertu, doinua ¡kasi, kantatu eta gorde, nork bere karpetan, hurrengoan ere kantatzeko. Noizik behin, jakina, errepasatzen ditugu.

Eta beste barik, horixe genuke handimandika geure nondik-norakoa, beti giro alai, eder, adarjotzaile, lagun artean eta oso gusto ra.

Printzipioz, eskolara gatozenok gai gara bapatean aritzeko, jeneralean ofiziotan eta binaka, nork bere neurrira baina denok kantatzendugu,bina-hirunakagutxienezgaiaahitu edo nekatu arte.

Ondoko bertso hauek juanjo Basterra 1. Bertsopaper lehiaketan sarituak izan dirá. Helduen mailan bigarren saria jaso zuen Iñaki Aurrekoetxeak; hirugarrena Joserra Bilbaok eta akzesita Olatz Bernaolak •

BERTSOLARI 46

1991 Maiatza


AK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO LATZA BAINA... Doinua: Juana Bixenta Olabe Egilea: Olatz Bernaola (D Festa handia prestatzen dabiltz horri buruz egiten hitz eta hitz gastatu dira miloiak hainbat gogoratuaz aurkikuntza bat da bostgarrena ospatzen duten mende-urrena ta Amerika aurkitu zena. (2) Klase denboran, gogoratzen naiz, profesoreak esandakoa maiz: "Amerikako lur hoietara lehenen iristen gu izan gara han gizakiak arriskutsuak ta basatiak lumaz jantzirik zeuden guztiak. (3) Gu Españolok —berak zionez— zintzoak eta on-onak garenez basatiei erakustea izan zen gure lehen ustea Ameriketan bihurtu ziren pozik benetan animaliak gizakietan". (4) Ikusten denez salbatzaileak bertakoentzat konkistatzaileak. Asko pentsatu dut aspaldian eta ez oso ondo agían goazen harira entzundakoaz naiteke fida ala ostera gezurrak dira? 1991 Maiatza

(5) Galdera asko egin ondoren konturatu naiz zelan gertatu zen: metal preziatu baten egarriz aurkikuntzaren bidean jarriz urre-zilarra aurkitu zuten han barra-barra doan izanik altxor edarra. (6) Urre zilarra ez zen heurena bertakoena zen han zegoena baina hau dena berdin zitzaien jabe zirela bait zirudien harrapaketa, explotakuntza, inposaketa, kultura-hizkuntz denen hilketa. (7) Benetan egin zutena hau da, dirudienez gainera gustura, lagundu egin zutela esan ziniko maltzur batzuen gisan gero festekin explotakuntza ospatzen ekin norantza goaz jende honekin? (8) Jende honekin nik argi daukat inora ez goaz momentuz behintzat guk ez daukagu ¡txaropenik zapaltzaileen menpe egonik baina jo ta ke borrkoan jarrai dezagun fuerte hauen azpitik askatu arte. BERTSOLARI 47


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ES IPARRETIK Doinua: "Santa sekulan ez det ikusi" Egilea: Iñaki Aurrekoetxea (D Garai batean ñire barnean gauza bat argi zegoen, bertso orotan bihotz-samina egokitzen zen ondoen. Gaur, zorionez, bere ¡parra ñola aurkitua duen, ñire bihotzak jada ez daki triste egotea zer den. (2) Bihotz betezko itxaropenak batek daki zenbat malko... denak osagai ezin hobeak bertso triste baterako. Iraganaren kaltera eta geroaren onerako Lekeitioko kai bazterrean ito ziren betirako.

(5) Itsas-lami bat jaio ornen zen itsaso urrun batean, gaur argi bat da haritz zaharrak sortzen duen gerizpean... Bere kantuak liluraturik bizi naizen bitartean nitzat lekurik ez da faltako zorionaren gortean. (6) Amodioak ez du zentzurik elkar maitatu ezean... begiek esan, eskuek egin etengabe jolasean. Musu batean urtu gintezke oso denbora luzean... batak airea izan nahiean besteraren arnasean. (7)

(3) Atzoko gauek bazirudien ez zekartela argirik, laburtu asmoz ezin pasatu ametsak asmatu barik. Egun, ostera, urrezko keinuz betea datorrelarik, nahiago nuke gauak ez balu sekulan bukaerarik

Orduak errez heldu daitezke minutuak izatera kilometroak metroak dirá bidearen arabera... Distantziagaz ezin da neurtu benetako urrunera; zenbait hasperen besterik ez da bihotz batetik bestera. (8)

(4) Nahiz ta ez naizen egundo ere izarretaraino igo, zirrara hori erdiesteko badut dexente motibo. Emaitzen berri jakingo balu harro legoke Kupido; hari eskerrak maitasunean sinesten bait dut berriro. BERTSOLARI 48

Ez dakidanez bihotz-bideek aldapa latzik daukaten, aurrerantzean abiadarik ezin ¡zango dut eten. Saiatuko naiz gutxiren truke dudan guztia ematen, ñire taupadek erromantze hau luzaron bizi dezaten.

1991

Maiatza


^RITZA

W

iM murizak) o hitzaldian esanekin grábatua)

1991 Maiatza

i*-»

BERTSOLAM 49


B

ertsolaritza ñola dagoen galdetzean, ondo» erantzunda ez dago gezurrik. Nola doan galdetzean, ordea, ez dago hain lasai «ondo» erantzuterik, hemen norabideaz, noranzko joeraz ari bait gara. Gaurko gako nagusitzat, hauek ikusten ditut nik: - Saio eredua aldatu egin da. Saio libreak baztertu eta saio jarriak nagusitu dirá. Eta ez du balio inkesta batek hor atera zuen ondorioak, saio libreak gaur ere jarriak baino gehiago direla alegia. Ni saio garrantzitsuez ari naiz. Pilotan ere badakigu elizpeetan edo sakapeetan partida gehiago jokatzen déla, baina pilotaz ari garenean, goi partiduak ditugu gogoan. Bertsoari gagozkiola, ustezsaiogarrantzitsu bateratu nahi dutenen burutik nekez pasatzen da saio librearen eredurik, pixka bat buelta ematen hasita gaude baina. - Gaurko saio haundiak, ¡arrien bidetik, espektakulu-saio bihurtzen ari dirá, gehiegi bihurtuta ez badaude. Horretarako bertsolari mordoa aurreran, gutxienez lau, eta gehienean sei edo gehiago. Kartel haundia, beraz. - Une distikorrak eta beroak eskatzen clituen espektakulua segurtatu nahiak prestakuntza eskatzen d u . Hala, egiten diren saio haundi asko erdi preparatuak izaten dirá, eta kantatzen diren bertso on asko areago dirá jarriak, bapatekoak baino, nahizta bapateko itxurakzaindu eta jende askok hala sinestu. - Saio eredu honek gregarismo asko zabaldu d u . Koadrilankantatu, koadrilan ¡bilí, eta koadrilan erantzun ere. Sei edo zortzi bertsolariren saioetan—gainera erantzukizun nagusia gai jartzailearidagokiola—bakoitzaritokatzenzaion erantzukizuna oso txikia da. Eta apur huraxe ere gaizki egiteko bidurrak gizona errez jartzen du deíentsiban - Inoren eskutik eta mordoan ibiltzeak, eta entzuleari dibertsioa eskaini nahiak, arloterira tiratzeko ere badu arriskua. Arrisku horretan dezente erorita gaudela usté dut. ZER EGIN Nik usté dut oreka beraurkitu behar dugula. Eta oreka horretan bertsolaritzaren gailurra b¡nakako saio librea da. Hemen, jakina, arazo delikatua sortzen da, gragarismoa gailurren etsai bait da. Bainaargi dago gailourrekoek egin behar dutela. Ez naiz hasiko ñor eta zenbat azaltzen, baina, Hernanin gaudenez gero, Gipuzkoako lau bertsolari gailurrekoren izenak eskatzen BERTSOLAR1 50

badizkizuet, ziur naiz berdinak edo oso berdintsuak aipatuko dituzuela. Ba, argi hitzeginda, niretzat gaurko bertsolaritzaren koska nagusia da aipatu dituzuen izen horiek dezaketen guztia ematen ikustekoaukerarikdaukazuela.Etaheurek ere ez daukatela diren guztia garatzeko aukerarik. Eta hori — e z izan d u d a r i k — binaka probatzen da. Norbaitek élite konturik aipatzen badit, esango diot orain ez naizela bertsozaletasunaz ari, edo bertsolaritzaren promozioaz, edo gazteen plazaratzeaz, edo plaza gutxidunen aukera gehitzeaz, edo beste zenbait premiaz. Orain bertsolaritzaren goialdeaz ari naiz. Ez naiz desafio giroa xaxatzen ere ari. Giro eta sub-giro hori ez dut bat ere maite. Gaur da hain zuzen—Maiatzaren bia—Lizasok eta biok telebistan saio hura egin genuen laugarren urtea. Badakit zenbaiten artean morbo pixka bat bazena, baina ni bahintzat ez nabil hortik. Saio normalez ari naiz, duela denbora gutxi Lizasok berak eta biok Beasainen egin genuen antzekoa. Han ez zen morborik izango, bai ordea entzu1991 Maiatza


lego ederra, kiroldegia bete-beterik, ez noski gugatik bakarrik baina. Saio nórmala izanik, ez dut uste ¡nork esango zuenik paso egitera Joan ginela. Honelako saioetan zenbait gai bakarka eta jarrita kantatzera ere pozik makurtuko nintzateke, modalitate hori oso indartsua bait da. Eta maite dudana noski. BERTSO

JARRIAK

Bertso jarriei buruz ere gaur ez dago lehenik. Gaur jende ez-eskolatua ere medio berrien jabe eta mende dago. Bertso jarrien ízate eta eginkizunsozialaTxikirritarengaraitikosoezberdina izango da gaur, ezer izatekotan. Jendea nekezago arretatuko da bertso jarriez, nekezago ikasiko ditu eta nekezago kantatu ere noski. Baina gaur ere badira beste ohitura batzuk. la nornahik dauka kaseta autoan, edo etxean. lendeak, pixkat pasiboki eta bakarrean bada ere, entzuteko aukerak baditu. Eta entzun ere egiten clu, inork sarritan uste baino gehiago. Baina nolako bertso jarriak egin? Nik uste bertso ja1991 Maiatza

rriek— halako ariketa deportibot atseginak ez direnek behintzat—pretentsio haundikoak izan behar dutela, bai gaiz hizkeraz, ironiaz, irudimenez, etab. Gaur bertso jarrien leihaketa asko dago, baina oro har, egileen aldetik pretentsio gutxi edo arrunta somatzen dut sarritan. Asmo haundiz hasita, baliteke makal gelditzea. Baina haseratik oso gora begiratu ezik, zaila da gora hegatzea. Bai bertso jarrietan, eta bai bapatean ere, irudimena eta ideiak zabaltzeko bideak landu behar dira. Ba al da hau egiterik? Ez da denbora asko bertsolaritzaren forma edo teknika ere ezin zela landu edo «¡kasi» uste zela. Ora i ndik izango dira egoskorren batzuk horretan. Eta orain irudimena eta ideiak ere bai? Bai noski, Eta hain zuzen, halako trebetasun formal batera helduta, nondik jo edo ñola aurreratu ez dakitela, erdi etsita edo estankatuta dauden bertso-eskola edo taldeentzat, hortik datoz haize berriak. Hortik dator Musió berria. Etaaurrerapena. Lasteregingo ditugu proba batzuk •

BERTSOLARI 51


ELKARTEAREN BERRI

ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN 5ERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI EIKORTEAREII BERRI ELKARTEAREN BERRI ESKOLARTEKOEN FINALA GERNIKAN Ekainaren 15ean Gernikan jokatuko den Eskolarteko Bertsolarien Euskal Herriko Txapelketari begira herrialdi mailako txapelketak ari dirá jokatzen eta aurlengo nobedaderik haundiena Nafarroakoa da, zeren eta bapateko saioak eratu ba¡tituzte Gipuzkoarrak hamaikagarren ediozioa ari dirá burutzen aurten; bizkaitarrak zortzigarrena eta nafarrek seigarrena, baina oraindainokoan bertso idatzietara mugatzen zuten ekitaldi hori. Maiatzaren lOean hasi eta ari dirá kanporaketak. Leitza, Etxarri-Aranatz eta Lesaka izan dirá ordain dainoko zitak eta finala ekainaren 8an jokatuko da Iruñean. Iruñean txapela ateratzen duenak Iparraldeko eta Gipuzkoako ordezkariekin elkartuko da bosteko taldea osatu eta ekainaren 1 5ean bizkaitarren kontra Euskal Herriko txapela Gernikan jokatzeko. Beraz, bost bizkaitar eta beste bost giputz, nafar eta iparretar izango dirá aurtengo finalean. Aurreko edizioetan bezalaxe, aurten ere Nafarroako Bertsolari Elkartea da, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, herrialde horretan txapelketa eratu dueña. Gipuzkoan eta Bizkaian Ikastolen Federakundeadaegiteko hori beregain hartudueña. Bizkaiko Txapelketak ere ¡datzizkoa nahiz bapatekoa izango da. Maiatzaren lehen astean hamabi eskualdetan banaturik jokatu zituzten idatzikoen lehiaketak eta 13an egin zuten Gernikako Sebero Altube ikastolan finala. BERTSOLARI 52

Bapateko íinalerdia, berriz, Markinan jokatu zuten eta prest daude finala maiatzaren 26an lurretan jokatzeko Gipuzkoarrek ere bailaraka eratu dute bapateko txapelketa. Donostia eta Txingudi bailarakoek H e r n a n i k o Urumea ikastolan jokatu zuten kanporaketa maiatzaren 11 an. Kosta eta Urolakoak Zumaian;Tolosa eta GoierrikoekOrdizian eta Deba eta Leintz bailarakoek Bergaran. Azken saio Donostiako Karmelo Baldan jokatuko dute ekainaren 8an. Kanporaketa guztiotan bi maila bereziko dirá: 14 urte artekoak batetik eta 14etik 18 bitartekoak bestetik. Idatzizko txapelketan, aldiz, hiru maila izango dirá aurreko urteetan bezalaxe.

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA MARTXAN Urriaren 25ean lehen kanporaketarekin hasi eta abenduaren 22an Donostian jokatuko den finalarekin bukatuko da aurtengo neguan burutuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Urte bi barru, 1993an, jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta ekitaldi horretarakobereordezkariakprest izan ditzaneratu du herrialde honetako Zuzendaritza Taldeak txapelketa hau, bertsolari eta bazkkleen batzarre batean hala erabakirik. Honatx txapelketa horrek izango duen egutegia:

1991

Maiatza


ELKARTEAREN BERRI

ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN E>ERR1 ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ClKflRTEflRCn BERRI ELKARTEAREN BERRI KANPORAKETAK Urriak 25 Urricik 27 Urriak 31 Azaroak 1 Azaroak, i

ostiral gauez Antzuola igandea goizez Deba osteguna gauez Usurbil ostiralagoizez Aretxabaleta igandea goizez Hondarribia

AZKEN LAURDENAK Azaroak Azaroak Azaroak Azaroak

1 5 ostiralagauez Beasain 17 igandea goizez Azpeitia 22 ostiralagauez Oiartzun 24 igandea goizez Eibar

FINALERDIAK Abenduak 6 Abenduak 8

ostiralagoizez Tolosa igandea goizez Oñati

FINALA Abenduak 22... ¡gande

Kanporaketetan, 89ko Txapelketa Nagusian Azken heldu zirenak ¡zango dirá talde-buru, ondoren Gipuzkoako kanporaketatako emaitzak hartuko dirá kontutan eta, azkenik, míala honetan inoiz parte h.irtu ez dutenak. Azken Laurdenetan, 89koTxapelketa Nagusiko erditinalista eta finalistak ¡zango dirá talde-buru; gainerakoak kanporaketetan lortutako emaizen arabera kokatuko direlarik. ere,

Bertsolariak zein taldetan sartuko diren, hala beti sorteoz erabakiko da.

goizez Donostia

Berrogei bertsolari inguru ¡zango dirá kanporaketan parte hartuko dutenak 8ko taldeetan banaturik. Fase honetan izena emandako guztiek kantatuko dute, 1989ko Txapelketa Nagusian F¡nalerdi eta Finalera iritsi zirenak izan ezik. Azken laurdenetan 32 bertsolarik hartuko dute parte, 1989ko Txapelketa Nagusian erdifinaletara eta finalista suertatu ziren 14 gipuzkoarrak gehi bi kanporaketetan lehenen sailkatzen diren 18ak. Finak'rdietan parte hartuko dutenak, berriz, Azken Laurdenetan aukeratutako 16 bertsolariak ¡zango dirá. Finala, azkenik, finalerdietatik sailkatutako 8 bertsolarierekin jokatutko da. 1991 Maiatza

Fase bakoitzeko zortzikoteak osatzeko orduan ez dirá guztien arteko sorteoz osatuko, 89ko Txapelketa Nagusian eta 88ko Gipuzkoako Kanporaketako emaitzak kontutan harturik maila desberdinetakotalde-buruakizandatueta haueksorteatuz baizik. Sistema honekin taldeorekatuak osatu nahi dirá sailkatze sistemari justutasun haundiena ematearren.

Puntuaketa sistemari dagokionez, epaimahaikideek emandako puntu guztien gehiketa eginik, gehien dituenetik gutxienera sailkatuko dirá bertsolariak. Berdinketaren kasuan, epaimahaikideen gehienak aurretik daukanaren alele erabakiko d^. Puntuak ez dirá agerian emango. Bertso saioa amaitzean egun hartako sailkapenaren berri emango da. Puntuaketaguztiak Bertsolari Elkarteakjasoko ditueta ikuska nahidituenedonork ikusahal ¡zango ditu. Epaimahaiaosatukodutenseiepaimahaikideak Gipuzkoako ZuzendaritzaTaldeakaukeratukoditu herrialde honetako aditu eta bertsozaleen artean. Gaiak jartzeko jadanik lanean ari da zortzi-hamar bertsozaleko talde bat. BERTSOLARI 53


HIZKUNTZA BERA DUGU

BILBAO

BIZKAIA

KUTXAk

nahiko luke izan anai eta partaide hizkuntzaren plazan, mendi tontor gainetik arrano beltz gisan euskararen txoriak hegaz egin dezan.

13

BBK Bilbao Bizkaia Kutxa


j.; __

Ht

>¿m —- 1

k

^

I

B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K

1991 Maiatza

BERTSOLARI 55


B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K

BERTSO ONAREN PESKISAN B

ertso onaren adibide eta eredu izan litekeen bertso bat aipa zezala eskatu nion behin )uan Mari Lekuonari. Ez zuen duda hadirik izan. «Xalbador zenak hildako emaztearen soinekoari kantatutakoak» bota zidan hitzetik hortzera, eta buruz kantatu: Pentsa zazute alargundu bat ez daike izan urusa. Dolamen hunek, oi, ez dezala anitz gehiago luza. Orain urtea ziloan sartu andreñoaren gorputza, harén arropa hortxe dilidan penaz ikusten dut hutsa. Geroztik nihaur ere nabila guztia beltzez jantzirik. Ez dut pentsatzen nigar eiteko ene begiak hertserik. Ez pentsa, gero, andre gaisua, baden munduan bertzerik zure arropa berriz soinean har dezakeen emazterik. Bertsozale bertsozale denak gogan ditu bertso hauek. Onak dira, hori ez clagoukatzerik. Bainazei. iiikdiraonak? Errepara iezaiozue bigarrenari: errima baldres samarra darabil, eta halere oso ontzat dauzkagu. Bi bertsoen azken puntúen arteko mailaketa aipatzen zidan Juan Mari Lekuonak: «harén arropa...» lehenean; «zure arropa» bigarrenean. Entzuleari hizketan ekiten dio lehenengoan, bere baitara bildu eta andre zenarekin hizketan amaitzeko bigarrenean. «Arropa hutsa», «ziloa betea» kontraste dramatiko horren eragina, eta beste hainbat baliapide literario.

BERTSOLARI 56

Beste batean, berriz, eskaera hori bera egin nion )ose Mari Aranalderi. Guztiz ezaguna den Bilintxen honako bertso hau jarri zidan bertso onaren eredutzat: Triste bizi naiz eta hilko banitz hobe, badaukat bihotzean hainbat atsekabe. Dama bat maitatzen det baina harén jabe sekula izateko esperantzik gabe. Bertso honetan ez dago, ez figura literariorikezantzekorik. Hizketanesangogenukeen bezalaxe esanda dago esan beharrekoa, hizketanerabilikogenukeen hitz ordena ezertarako behartu gabe errima edo neurriaren aitzakian. Eta horixe estimatzen, hain justu, José Mari Aranaldek. Bada alderik, eredu batetik bestera. Ez dakit zertan harritzen garen gero, txapelketetan halako aldeak ateratzen direnean. Bertsozaleak badaki, jakin, bertsoona etetxarra bereizten. Txarra ahazteko, eta ona gogoan hartzeko. Baina bertso munduan ibili nabilela konturatu naiz, bertsozale amorratuenetan ere badela ona eta txarra bereizten jakin bai, baina bertso bat ona edo txarra zergatik den ez dakienik. Gauzak hórrela, pentsatu dugu aldizkari jaio berri honetan txoko bat egin behar geniola horri, eta hemen arituko gaituzue, gauzarik jakinenetatik epai1991 Maiatza


B E R T S O G I N T Z A R E N

mahaiak txapelketetan darabiltzaten erizpiderikbihurrienetaraino, den-denak agertu nahirik, ahalik eta modurik ulergarrienean eta, beti ere, adibide ugariren laguntzaz. Baina den-dena kolpetik azaltzerik ez dagoenez, has gaitezen hasieratik, batí baino gehiagori oso gauza jakinekoa gertatuko bazaio ere.

ZENBAT BERTSO MOETA DAGO? Erantzun asko ¡zan dezake galdera horrek. Errima-kopuruaribegiratuzgero, nahi adina bertso moeta dagoela esan liteke, eta moeta bakoitzean beste bi moeta (handia eta txikia). Hala, b¡ errima edo puntuko bertso bertsoa (kopla); hirukoa, 1991 Maiatza

laukoa, bostekoa, seikoa, zazpikoa, zortzikoa, bederatzikoa... eta nahi hainbatekoa aipa litezke. Esan, hala esaten da, gainera: sei puntuko bertsoa, bederatzikoa... Baina sailkapen funtsezkorik egitekotan, hobe dugu oraingoz errima kopurua alde batera utzi, eta NEURRIAri begiratzea, hau da, errimatik errimara dagoen SILABA KOPURUAri. Bestela esanda, bertsoaren luzearari baino areago BERTSOAREN ZABALEROARI begiratzea

Z E R T Z E L A D A K

Sailkapenahorretaraeginezgero, lau multzo besterik ez zaigu aterako: 1. TXIKIA. Hamahiru silabako puntuak dituena. Lerrotan banatuz gero, ZAZPI eta SEI silaba. BERTSOLARI 57


B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K

2. HANDIA. Hamazortzi silaba puntu bakoitzean. Lerrotan, HAMAR eta ZORTZI. «Nagusia» ere esaten zaio neurri horri, baina hemen «handia» hobetsi eta erabiliko dugu beti aurrerantzean. 3.ZAHARRA. Izenakadieraztenduen bezala, garai batean dirudienez oso erabilia, gaur egu hiruzpalau doinu besterik ez da erabiitzen. Hamabost silabako puntuak d i t u , lerrotan ZORTZI eta ZAZPI. 4. BEREZIAK. Aurrekoren baten antza izanagatik, hortik apartatzen diren guztiak. Zenbaitetan, H A N D I - TXIKItik, bietatik nahasi ¡zango dute, bestetan ez. Bi errima diferenteko bertsorik ere bada (Iparragirre, Juana Bixenta Olabe).

BERTSOLARI 58

BERTSO MOETEN IZEN - ABIZENAK Bertsoak ¡zendatzerako orduan zuzenena eta errezena litzateke bakoitzari izena (ERRIMA KOPURUA) eta abizena (NEURRIA) ezartzea. Honela: —

Bierrimakotxikia...BIKOTXIKIA, edo Bl PUNTUKO TXIKIA. - Lau errimako zaharra... LAUKO ZAHARRA, LAU PUNTUKO ZAHARRA. — Bost errimako handia... BOSTEKO HANDIA, BOS PUNTUKO HANDIA. Egin ere halaxe egiten dugu beti berezien kasuan. Baina bertso moetarik erabilienen kasuan ez da hórrela gerta1991 Maiatza


tzen. Beti errima kopuruari begiratu ordez, batzutan horri eta beste batzutan BERTSOAREN LERRO KOPURUARI begiratzen zaio. Hala, gorago aipatutakoak honela ¡zendatzen dirá: — B¡ errimako txikia KOPLA TXIKIA — Lau errimako zaharra ZORTZIKO ZAHARRA — Bost errimako handia Hamarreko handia. TXIKIA 7/6

ERRIMA KOPURUA

B E R

Ñire ustez, bertsoaren izendapena hórrela egitea oker handi samarra da, IDATZI ezean bertsoak ez baitu Lerrorik. Puntuak ditu bertsoak, errimatik errimarako unitateak. Zail izango da, halere usadiozko deitura horiek aldatzen, eta komeni ere ez dakit zenbateraino komeni den honez gero.

T S O G I

Nolanahi ere, nona hemen bertso deituren azalpena, grafikoan emanda:

HANDIA 10/8

ZAHARRA 8/7

N T Z

BEREZIA

A 2

KOPLA TXIKIA

KOPLA HANDIA

3

HIRUKO TXIKIA

HIRUKO HANDIA

4

ZORTZIKO TX.

ZORTZIKO H

R E

N ZORTZIKO Z.

5

HAMARREKO TX.

HAMARREKO H.

6

6 PUNTUKO TX.

6 PUNTUKO H.

b PUNTUKO B.

7

7 PUNTUKO TX.

7 PUNTUKO H.

7 PUNTUKO B.

8

8 PUNTUKO TX.

8 PUNTUKO H.

8 PUNTUKO B.

9

9 PUNTUKO TX.

9 PUNTUKO H.

9 PUNTUKO B.

>9

10 PUNTUKO TX.

10 PUNTUKO H.

10 PUNTUKO B.

Z E R T Z E L A D A K 1

•Bertso doinuzale gehienak, zortzizale ditugu gaur egun, txiki nahiz handi. Eta horietan dugu, hain zuzen, izendapen berezi, hori, Ierro kopuruaren arauerakoa. Eta honainoxe lehen atal hau. Hurrengoan, bertso moeta bakoitza hartu eta jorratuko ditugu denak banan-bana, bakoitzaren berezitazunak aztertuz. T991 Maiatza

BERTSOLARI 59


AUKERAKETA: ZALDUBI

BIHOTZ BETE ESPERANTZA EGILEA: IÑAKI AURREKOETXEA DOINUA: «Esperantzarik gabeko amodioa» (Xalbador) (BALENTIN ENBEITA 3. Berfso paper Lehiaketakoak Bertsolari Eskolarteko txapelketa 1. sana)

(1)

(2)

Gaua ¡zarrez jantzi nahiean oskarbi clago zerua betengan soilik daukat, ordea, zintzilik pentsamendua. Ñire taupadek ilunaldian argi dute helburua, gau eta egun saiatu arren ez dut aurkitu modua; ñola demontre bete nezake bihotzaren agindua!

Maiteminduta egon ezkero ezin besterik aditu amodiozko poema batek erabat hunkitzen gaitu. Halere dena ez da eztia bere saminak baditu nik maite dudan ¡zarrak ere beste norbait du argitu nahiz eta ¡nork ez duen egin nik bezainbeste meritu.

BERTSOLARI 60

1991

Maiatza


(3) Orain burua et bihotza bata bestearen etsai, hutsaren truke maitatu arren ez dut amore eman nahi. Eguna galtzen denean ere esperantzak tinko darrai ordu osoak ematen ditut sarritan gauak ere ba¡ bihotz gaizo hau beteko duen amets eztitsuaren zai.

(4) Nahiz ta lore bat deskribatzeko bertso bat ez den nahikoa konta dezadan nolakoa den ñire ametsetakoa. Haur txiki baten irria eta príntzesa baten malkoa... edertasuna ¡zango balitz legearen kontrakoa gartzelan eman beharko luke bere bizitza osoa!

(5) Gauerdi batez eman zidaten bere begiek baimena indar guztiez besarkatzea nahi izan nuen aurrena gero bihotzek bat egin zuten musu batean barrena... ilusiozko liburu baten atal hunkigarriena gure ezpainek euri artean izkiriatu zutena.

1991 Maiatza

(6) Baina ametsa urtu egin da egi bihurtu orduko, orain gau eta egunak dirá ñire malkoen lekuko. Garai bateko une gozoak nekez ditut ahaztuko, maitasun non i besterik gabe ezin diot egin uko; zeren bihotzak ez dit sekula etsipenik barkatuko. BERTSOLAR1 67


(7) Lanbro artean nabaritzen den eguzkiaren argia hodei ugari izanagatik somatzen den ilargia. Baldin bihotza lursail bat balitz zelai berdez estalia eta loreek baldin balute betiereko bizia, bera litzake dudarik gabe Ăąire larreko lilia. (8) Maitasunaren menpetasunaz ez naiz ohartu gaurdaino, keinu batekin garbitzen ditu nigan diren hainbat laino. Hura ahaztuz askatasuna lor nezake oraindino, baina bihotza ezin eraman muga horietaraino... hobe da preso edukitzea hutsik izatea baino.

(9) Hainbat bertsoren abiapuntu eta helmuga bakarra bera da Ăąire ametsa eta Ăąire taupaden ÂĄparra. Baina hitz hauek ez dute lortu nik nahi adina indarra eta hori da une hauetan bizi dudan zoritxarra, triste egonik dohatsuaren itxurak egin beharra. (10) Baina oraindik sentimenduak ezin daitezke aztora, itxaropenak bere saria izaten du luzarora. Egunen baten oroitu asmoz geldituko dut denbora eta ametsa gauzatu zela etorriko zait gogora egun horretan Ăąire irria berriro zuzpertuko da.

i

BERTSOLARI 62

1991

Maiatza


GAIA: «Orain déla urte b¡ hil zitzaidan lagun, Naiarari» EGILEA: ONINTZA ENBEITA (11 urte) (1. saria gehi Urrentxindorraren sari berezia Gaztetxoen saileah)

(1)

(3)

Zugaz ibilitzen nintzen hona eta hará ostiral guztietan bertso eskolara biok egiten gendun nahikoa algara nahiz eta zu hemendik urrun joan zara zugaz gogoratzen naiz oraindik Naiara.

Aritzako eskolan gero Vistalegren Urretxindor eskolan batera ikasten gure hartu emona ¡noiz ez zan eten nahiz ta galdu zarela esaten didaten oraindik bizi gara biok bihotz baten.

(2)

(4)

Ñire lagun onena izan zara beti txori txiki polit bat haur eder amesti zoriona daukagu Naiara garesti oraindik ere maite zaitut lagun ezti nahiz eta orain zauden nigandik urruti. 1991

Maiatza

Ez amasa ez hitzik odola nabarmen kotxe batek jo eta han gelditu zinen ta zure oroimenez denok gaude hemen hil zinen egunean gu negarrez ginen Naiara gure poza zeinen laburra den! BERTSOLARI 63


(5) Zenbat gauza ditudan Naiara gogoan lehenengo biok ginen amaren altzoan baina bihotzak zeuden alkarren ondoan biok bat bagina lez maitasun osoan ez zaitut nik ahaztuko orain ez geroan. (6) Oraindik ume ginen zortzi urterekin pozik ยกbiltzen ginen biok alkarrekin ez nintzan ni aspertu Naiara zurekin hegan ยกkusten zaitut hego zuriekin gogoratzen al zara zeruan nirekin?

Batera ginen biok ibili munduan nahigabe zein poza alkarren onduan beti konpontzen ginen lagunen moduan hartu hau goguan toki bat gorde zazu niretzat zeruan

HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria

Telef.

Herrialdea Banku/Aurrezki Kutxa Sukurtsala

_

Kontuaren zenbakia SINADURA

B I D A L T Z E K O B E R T S O L A R I aldizkaria Posta-Kutxa 25 BERTSOLARI 64

ZARAUTZ

1991eko harpidetza (6 ale) 2.000 pezeta 1991 Maiatza


AUKERAKETA: ZALDUBI

1991

Maiatza

BERTSOLARI 65


Oñatin 1988.ko ekainaren 11an. Joxe Agirre "Oranda"ri omenaldi bat eskeini zitzaion Larregain elkartean. Urtero bezala lau Azpeitiar ziren bertsoan: Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso, Imanol Lazkano eta Joxe Agirre bera. Nikolas Seguróla izan zen gaijartzailea eta jendearen ahotan hainbeste

Imanol

Lazkano

erabilia den gai polemikoa plazaratu zuen: Txapeiketa bai-txapelketa ez delakoa. «Hemen dauzkagu bi bertsolari txapelketetan dabiitzanak, eta beste bi ez dabiitzanak, baina ez dut usté txarragoak direnik. Ea hemen erabakitzen duten»

Joxe

(4)

(1) Museko gisan gu b¡ bitara beharko dugu gaur mintza, astindu beharko degu hemen mingaina edo lapitza, batzuk eroso eta besteak txapelketetan gabiltza, denon artean salba dezagun gaiso dan bertsolaritza.

Sebastian

Lizaso

(2) Batak bestean saltsak esaten hemen zer dala ta jardun, neure burua ¡noiz goitikan nik ez det jarri nahi inun, hala ta guztiz Belodromoan marka haundi bat egin nun, herrian laugarren nago eta Euskal Herriko txapeldun

Joxe

Agirre

Lizaso

Bertsolaritzak ere baditu ez dakit zenbat izate, guregatikan sortutzen dirá lurrean ha i n bat esate, gu txapeiketa Joan ez eta pena hartzen al dezute? Zaharrentzako erruki piskat gazteak izan zazute!

Imanol

Lazkano (5)

Ez dut esan nahi bertsolaritza daukazutenik ahantzia, hau baino zerbait sakonagoa da zuen kontzientzia, zer ajóla du bat edo bestek txapel haundia jantzia, buruak buru mantendutzea horrek du inportantzia.

Sebastian

Lizaso

(3)

(6)

Entzun dezute lagun Lazkanok hortikan botatakuak, hauek dirade entzun da erantzun egin behar dirán lekuak, nunbait laguntza mereziko zun bertsolaritza gaisuak, hauek mediku ¡zango dirá eta gu enplasteruak.

Aurrekoaren erakutsia neuregan da nabaria, ta eskertzen det zuengandikan nik jaso dedan saria, gairikan gabe zuzen eraman batak bestean haria, leku hauetan ezagutzen da egizko bertsolaria.

BERTSOLARI 66

1991 Maiatza


Joxe Lizaso (7) Arrazoi dezu seme maitea ยกzandu zaitez hitzeko, jaunak mundura bota ginuzen era hontan ibiltzeko, guk adorerik ez degu izan txapelketan azaltzeko, txapelketaren beharrik ez da hemen alkar probatzeko.

Imanol

Lazkano (9)

Zaharrak etxean gelditutzeak neuri ematen dit pena, eta aitortu beharrez nago xelebre bizi naizena, zuen artean ezin luzitu ta txapelketan azkena, seguru asko neu egongo naiz lauretan aldrebesena.

Joxe Agirre

Sebastian Lizaso

(8)

(10)

Ai Sebastian zein hitz ederrak zuk esaten dituzula, ta ondo dakigu txapel haundi bat zuk ondo jantzi zendula, baina oraindik zuk badakizu itzal puxkat badegula, da esango nuke bildur piska bat zuk ere badaukazula. 1991 Maiatza

Mea hartzen hasiak zaizkit nork ez dio antz emango, haueri esker ikasi nitun nik hemengo eta hango, ta zuen aurka hitzikan ez det sekula ere esango, zuek ezean ni ez bai nintzan gaur txapelduna izango. BERTSOLARI 67


Joxe Lizaso

Joxe L i z a s o

(11)

(15)

Aitak gaizkitzat ez du hartuko semearen ¡ritzia, nik ere zerbait esan nahi dut eta hartzazu pazientzia, karga astuna izan liteke txapelketan azaltzia, • hori baino askoz astunago da bere burua neurtzia.

Mea hartzen ai ote zaizun gelditu naiz ¡garrita, izanez ere denek dakite bertsolarien berri ta pelotarien galdera hori zan oso galdera polita, Retegik ere galduko luke hiruren aurka jarrita.

Joxe A g i r r e

Joxe A g i r r e

(12)

(16)

Gaur txapelduna hizketan ai da oso umil da suabe, pipar piska bat komeni dala esaten hasita daude beraz guri esker egin zinan zu txapel haundi horren jabe, pelotan ere ondo dakizu pelotarik izan gabe.

Imanol

Garai txarra da txapelketara gu juaten hastekua, bestela ¡zango litzateke egun txarra ta ikustekua, Lazkanok ere ba(d)u motiboa Juan gabe uztekua, buru haundi hortan sena badauka buelua hainbestekua.

Lazkano

Imanol

(13)

(17)

Sebastianek luzitutzen du kanpeon baten moduan, baina ez usté zabiltzanikan oso leku seguruan, berriro ere nahi bazenduke txapela jantzi buruan, aita zaharrakin entrenatuta juan zaitez hurrenguan.

Sebastian

Lizaso

(14) Zelebrea da Agirre zaharrak berekin dun malezia, Imanol eta aita ere daukat zerbait tentatzen hasia, hiru azpeitiarrak esanez sarri lehen Euskal Herri guzia, nik alperrikan ez det galdu nahi lehen zuek irabazia. BERTSOLARI 68

Lazkano

Gure Agirre nolatan degun hain aparta gauza hortan, gaur ere bere ziri sartzea ez du utzi gerokotan, honek besteai lana eragin ta bera gelditu lotan, bertsolaritza ez leike utzi bestiek salbatzekotan.

Sebastian

Lizaso

(18) Txapelketara Juan ez eta hemen egin azterketa, bi zahar haueri une batean beztu nahi diet kopeta, behin betirako utzi dezaten urtearen berriketa, jubilauentzat jarriko degu guk hurrengo txapelketa. 1991 Maiatza


Joxe L i z a s o

09) Jubilautako aitona zaharrak utzi itzazu etxian, aita zaharrak e egiak esaten ditu honelakotxian, pentsatu zazu nik galdera hau zuregana bialtzian, txapelketarik ez zan garaian e bertsolariak bazi(r)an.

Joxe A g i r r e (20) Sebastian hau zaharrantzako hasi da zerbait eskeintzen, baina oraindik ez gera ari buruz hainbeste arintzen, ni txapelketa joate hortara inoiz ez naiz atrebitzen, andreai lanik ez jartze arren kantzontziloak garbitzen.

Imanol

Lazkano (21)

Euskera gisan bertsolaritzak badauka nahiko arazo, eta berari jarrai beharra daukagu pausorik pauso, nere ustetan nahiko tranpakin Agirre eta Lizaso, kristonak jota guk hazia erein ta hauek frutuak jaso. 1991 Maiatza

Sebastian

Lizaso

(22) Holakotxiak izaten dirรก bertsolarien jokuak, al dan haundina alkarri esan eta gero gerokuak, beste aldera aurtengo hontan jo behar zuen kukuak, gazte gehiago izan bagina bi joxe bezelakuak. BERTSOLARI 69


Joxe Lizaso

Joxe A g i r r e

(23)

(27)

Beraz Fernando Amezketa ez zan inoiz Txapelketara jun, da Sebastian txapeldun jarri ta poza eman zidazun, aurrera ere jarrai holaxe badezu nahiko osasun, hartu zenduna urte askotan ia kontserbatzen dezun!

Imanol

Lazkano

Lazkano jaunak ere esan du gu bi Joxeren errena, ta erantzuna berari eman hau da gauzik ederrena, guk aurretikan ikusten degu gerorako datorrena, kobarde izanda gerrara juan hori ez al da okerrena?

Imanol

Lazkano

(24)

(28)

Ez de(g)u ukatzen lagun zaharreri eman behar zaion eskerra, baina nere ustez hoiek badute alderditxo bat okerra, hemen bikoa dago langile beste bikoa alperra, kobardiekin sekula ere ez da irabazten gerra.

Nolabait ere atera behar bertso munduko zarata, geure ustetan hemen bakoitzak arrazoirik ez du falta, zertxobait esan die(g)un orduko ezin digute aguanta, seguru egiak ÂĄzan dirala minberatu e(g)in dirata.

Sebastian

Lizaso

(25) Merezi duna eskertzeko nik behar hainbat borondate, zuei eskerrak zabaldu bait zait nik ez dakit zenbait ate, adar jotzeak sarri askotan hemen egiten du kalte, kristonak igual esango ditut harrotutzen bazerate.

Sebastian

Lizaso

(29) Xelebrea da bi Joxe hauek hautatu duten jokera, barkatu baina hartu dizuet erre minduen tankera, hasi zerate motibo gabe behar ez zan atakera, probatutzeko nahi dan garaian jarriko degu aukera.

Joxe L i z a s o

(ose Lizaso

(26)

(30)

Gaur ere builan hasi al zera zu askotako antzeko, ez naiz etorri arrats batean saltsa danak konpontzeko, zuk ze motibo ote daukazu hemen hola harrotzeko? Mundu txarrean ez gera bizi harruak umildutzeko. BERTSOLARI 70

Entzun al dezu ai Sebastian oin zer esaten dezuan, pentsatu zazu lagun gehiago badiradela munduan, gerra bakarrik ahotan hartuta bertsota ez zaitez Juan, oindik soldadu txar batzukzerate jeneralaren onduan. 1991 Maiatza


Joxe A g i r r e (31) Bejondaizula lagun Lizaso ez zuaz gerra galtzera, oindik animoz beteta gaude egina arren zahartzera, zure semeak desafiuak ohitura duen antzera, zaharrak gogortzen baldin bagera berak e(g)ingo du atzera.

Imanol

Lazkano (32)

Gure Lizaso zaharra harro da hori zeinek errenditu, alde batera dun edadean badauka nahiko meritu, baina gerrara bada ez bada ere hobeto du ez abitu, soldadun kontra jokatu ta igual galoiak galduko ditu.

Sebastian

Lizaso

(33) Azkenik denak esan beharko a zer erremedio, bi agureak saltsan dabiltza bertsolaritza medio, gu soldadu ta bera jeneral aita zaharrak hala dio, Franco-n garaiko galoiak ez du gaur egunean balio. 1991 Maiatza

BERTSOLARI 71


Joxe Lizaso

Joxe Lizaso

(34)

(38)

Iruditzen zat soldadutxoa esan dezula dexente, hor ikusten da besten galoirik bate ez dezula maite, lehen esan dezun gerra horretan aitak hartzen badu parte, leheno koronel baldin banago jeneral egingo naute.

Ai Sebastian erantzun hori daukat mingainaren puntan, da aita zaharra zer arrazoitan hemen hartzen dezu ahutan, herririk herri ez zera ibiliko zu horrenbeste lekutan, bertsolaritza uzten badegu rekluta hauen eskutan.

Joxe A g i r r e

Joxe A g i r r e

(35)

(39)

Gauza berotzen hasi ote dan pentsatzen jarrita nago, ni lagun zaharrak animatzen 単au gaur geroz eta gehiago, zure semea kapitan eta Lazkano ez dago kabo, gu joaten bagera gerra hortara hauen graduak akabo.

Imanol

Lazkano (36)

Lizaso

(37) Azkenerako aspertua naiz albokoaren sermoian, nere ustetan ondo bainabil hartu detan arrazoian, bertsolarien tarteko gerra berriz pizten dan sasoian, bi Joxe hauek jarriko (d)iztuzte torpearen batailoian. BERTSOLARI 72

Imanol

Lazkano (40)

Jaunak hauxen da iskanbila ta jaunak hauxen da demanda, lagun artea puskatuko da jesukristonak esanda, eta galoian kontu hoietan zer kirsto ai da Oranda? Ale bakarra zalako edo soldadu ez zan juan-da.

Sebastian

Lazkano 単ola atrebitu da ai gauz hori esatera, arrazoi daukak soldaduskara ez nin hankarik atera, baina geroztik luzitzen diat ale bikuakin batera, ta hik bezela ez nin laztandu Espainiako bandera.

Gaurko ezbaia ez ote zaigu xelebrezkoa tokatu, hainbeste fraile bada hemen da beharko da bedeinkatu, gauza bidetik atera dala ezin diteke ukatu, bertsolaritzan hasi gera ta kuartelean bukatu.

Sebastian

Lizaso

(41) Alkar tentatzen sarri askotan izaten degu errezen, afal ondoan 単ola ohi degun 単or daki zenbat almazen, Jeneral, koronel, da soldadu, jarri gerade hain zuzen, kabo xaharren bat etortzerako lizentziatu gaitezen. 1991 Maiatza


AIZARNAZABAL 1991eko Martxoaren 15ean

Hire polena mihazka nahirik erleak helduko zaizkin, euri epelak sari gisara ekarri hainbat xipristin, hegohaizeak petalo hoiek bilakatzean hagazkin, hยก joango haiz ta zuhaitz honek sagarrak izango dizkin.

1991

Maiatza

BERTSOLARI 73


Muxika 1991eko apirilaren 7an Hiru bertsoiari muxikar txapeldun omendu zituzten: Jon Lopategi, Euskal Herriko Txapelduna; Jon Enbeita, Bizkaikoa eta Abel Enbeita, Arabakoa. Bertan lau herrialdetako bertsolariek hartu zuten parte. Bizkaitik Azpillaga

eta Areitio izan ziren. Gaia: Emakume gehienek, kanpoan ibiltzen diren senarrak, etxean egoten direnak baino gehiago maite omen dituzte.

Azpillaga

Azpillaga

(1)

(3)

Ezkonclutzean egin ginaden gure familien kargu, gero herria zuek emanda, hainbeste indar badegu, bat baino gehiok kontatu arren ez gabiltzala ondradu, baina emazteak maite gaitue zerbait ona badaukagu.

Bertsolariak etxetik kanpo gabiltzanak gehienetan, baina andre ta umeak goza dirรก berba eztietan, da emakumea aspertutzen da gizonen igurtzietan, horregatik gu kenpotik gabiltz sapatu ta ยกgandetan.

Areitio Areitio 2) Onak gerala esaten jarri zaigu hau ondorenean, eta hรณrrela izan leikela neu be nago antz emanean, baina itxuraz ez gaituzte nahi beraren aldamenean, traste hobeak gerala diote urruti gagozenean. BERTSOLARI 74

(4) Sapatu ta jai etxetik kanpo betera eta bestera, era horretan doa bizitza hemen astetik astera, gero etxera hurbi Idutzean laztan gozoa ematera, maitasuna zer txoroa dogun hortik kontuak atera. 1991 Maiatza


Azpillaga

Areitio

(5)

(6)

Bertso saioak bukatu eta jetxitzen gara berela, pelmaren batzuk gure ingurura arrimatuko direla, etxera Joan nahi ta ezin alde giro ¡zaten ez déla, oker txikiak ba(d)auzkagu baina formalak gera bestela.

Kanpo aldetik etxe aldera goaz estu eta presa, han bilatzen dugu maitasuna baita ere gure babesa, baina Azpillaga gitxinez dogu paretxo bat metro pasa, zati guzti hau maitatutzea ez da ¡zango erreza.

r*

• r;~;

1991 Maiatza

. ..,._

-—

V

BERTSOLARI 75


Segura 1991eko apirilaren 26an Telleria, Txori ama izango da, S. Lizaso eta Gorrotxategi, txorĂ­kumeak.

S.

Lizaso (D

Amatxo beti egin diguzu behar hainbeste babes, nere ustetan ez gera izan nere ustetan aldrebes, baina banandu beharra ere heldu da halabeharrez, esan zaiguzu gu bakarrikan joan gindezken edo ez.

Kabi batean egonak orain arte, baina iritxi da banatzeko ordua.

S.

Lizaso (4)

Hegoak motel astinduaz lehen orain berriz bizi-bizi, beraz amatxo alkarrengandik guk behar degu bereizi, beti gogoan izango zaitut aitortzen dizut lehenbizi, oso urruti ez naiz izango nahiz eta aparte bizi.

Telleria

Telleria

(2)

(5)

Lehendabiziko harra topatu gero jarri nintzan loka, eta kabi bat egin asmotan ÂĄnguratu zuhaitz honta, txorĂ­kumeak ona besterik nik ez nizuke opa, baina hegara kontuz abia piztia asko dago-ta.

TxorĂ­kumeak erne ibili hegara abiatzean, poza ta pena biak batera dauzka amak bihotzean, karakol eta xomorrotxoak aurki harrien atzean, eta katurik agertzen bada azkar jarri zugaitzean.

Gorrotxategi

Gorrotxategi

(3)

(6)

Luma politak hasi zaizkigu gorputzean barra-barra hegoetan e orain badegu, premia gendun indarra, hau da azkenik Joan behar eta barruko pena bakarra, hainbeste maite degun kabia betiko utzi beharra.

Gure amatxo moko luze hau izan da ama jatorra, baina joateko ordua beti mingotsa eta gogorra, agurtzerako ama laztana esan behar dizuet horra, ama eginda ordaindu nahi det zurekin daukadan zorra.

BERTSOLARI 76

1991 Maiatza


S. Lizaso

Telleria

(7)

(8)

Ahal baldin badet hegaka nahi det ยกnguru guztia korri, txorikumeak bakarrik bada nozbait ohi du egun gorri, lehenago gertatu zaio hainbat txoritxo jatorri, kaiolan baten sartzen banaute bisitatzera etorri.

Txorikumea ez dezu ยกzango bisitaren faltarikan, ta hegarako afizioa etortzen da odoletikan, azaltzen bada pizti gaiztorik bi hanka luze dunikan, ez zaiteztela egunagatik ez atera sasitikan.

Gorrotxategi (9) Santa sekula ezin ahaztu gure amatxo kuttunaz, gure zaindari zu izan zara beti gauaz ta egunaz, orain joateko ordua ยกritxi gorputza estali da lumaz, agur ta orain banoa hemendik kuku kantuak entzunaz.

1991

Maiatza

BERTSOLARI 77


Orio 1991eko apirilaren 27an Joan den astean Pasaiko Txalupa bat irauli egin zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarribian eta timonel gaztea. desagertu

zen. Gertakizun honetan oinarrituz Egaña, klubeko presidentea zen eta berri txarra ematera doa Peñagarikano, umeraren aitarengana.

Egaña

Penagarikano

(i)

(4)

Berri tristeak eman dizkiot majina bat jende jatorri, bihotza daukat lehertu premian, begietan bi ¡turri, haizeak buelta eragin zion trainera ziztrin horri, beste guztiak azaldu dirá, zuena ez da etorri.

Harek sekula ez zuen jasan era hontako derrota, aita gaisoa negarrez eta amatxok berriz porrota, neri itsasoak seme bat kendu ta malkoak behar bota, harek gehiena maite zuena ezin dezaket gorrota.

Penagarikano

Egaña

(2)

(5)

Busti dituzu ene begiak ta itzali irrifarra, orain kolpetik hustu behar zait zorionaren pitxarra, pozez zoratzen bahar nuen baina jaunak hau da zoritxarra, sinistu ezin hil danik eta sinistu egin beharra.

lleak zutik jartzen zaizkigu kixkurtzen zaigu azala pentsatze hutsa zuen semea seme dotorea zalá, zure leihora ailegatzean ¡tsas uhinen kresala, hartu ezazu seme zenaren irrifarre bar bezala.

Egana

Penagarikano

(3)

(6)

Itsasoaren aurrean hutsa gizonok geure bidean, hori déla ta iluntasuna zabaldu zait bekokian, zu kontsolatzen ezin aritu modu errez egokian, pentsatu zazu gelditu déla gustoko zuen tokian. BERTSOLARI 78

Beti bezela orduan ere hura txintxo asko joan zan, bere lanean saiatzen bait zan zertxobaiten esperantzan, zuek bandera ¡rabaztean bere lañaren gorantzan, harro esango det hauen gidari nere semea ¡zan zen 1991 Maiatza


A G E N D A

BIZKAIAN

hamabostetik

hemezortzira

bitartekoak.Txikien

Ekainaren bian.-

mailan

• Donostiko Intxaurrondo

probinkia mailako txapelke-

auzoan eguerdian bertso saio

tako lehen laurak hartukodute

bat izango da Donostiako

parte. (Lau Bizkaitiketa beste

Udalak antolatua euskaltegien

Ekainaren lean.-

lau Gipuzkoatik). Handien

laguntzarekin eta bertan par-

• Gernikan Jai alai pilotale-

sailean: bost eta bost ¡zango

te hartuko dute: Mikel Men-

kuan gaueko hamart'erdietan

dirá.

dizabal, Andoni Egaña )ose

jaialdi bat ospatuko da Ibilal-

LuisGorrotxategieta «Lazkao-

dia déla eta. Bertan parte

Tkiki»k.

hartuko dute: Anjel M. a Peñagarikano, Sebatian Lizaso,

Ekainaren 2 a n . -

Jon Lopategi, )on Enbeita, «Mañukorta», Andoni Egaña

• Oiartzunen eguerdiko 1

eta Manolo Arozçnak. Gai

2etan Udaletzeko aretoan

jartzen Benardo Mandaluniz

Mauel Lekuona Bertso Paper

¡zango da.

lehiaketaren sari banaketak izango dirá.

Ekaina 7an.• Larrabetzuko Txoríherrin «Ankapalu»n jaialdi bat ¡zango da. Angge Duhalde eta XabierAmurizakhartukodute parte.

Ekainaren 8 a n , • Bilboko Arenalean Eguerdiko ordubatean Santutxuko bertso eskolak antolatutako

Ekainaren 7 a n . Ekainaren 2 3 a n . -

• Markinako Amailu auzoan

t'erdietan Ubikoa Polikirol-

Oñatin gaueko

hamar

ere badira bertsolariak.

degian Mikel Mendizabal, Sebastian Lizaso, Ion Sarasua

Ekainaren 2 4 e a n . -

eta Iñaki Murua ¡zango dirá.

• Ondarruko Gorostika auzuan Penagarikano ela Ma-

Ekainarren 7an.-

ñukorta

• Aretxabaletan ere bada saioren bat izatekoa.

jaialdia ¡zangoda.Gai librean arituko dirá: Xabier Amuriza eta Andoni Egaña.

Ekainaren 7 a n . -

Z

Ekainaren 1 3 a n . • Ergoienen herri afari bat

• Donostiako Antzoki zaharrean gaueko hamar t'erdietan ospatuko da

izangodabederatziakaldean

Bertsotan, delakoaren azken

hasita. Afalondoren Peñaga-

saioa. Bertan parte hartuko

rikano eta «Mañukorta» ari-

Ekainaren lean,-

tuko dirá bertsotan.

Elosun gaueko

dute: Andoni Egaña, Lazkahamar

t'erdietan bertso jaialdi bat

Ekainaren 1 5 e a n . •

izango da bertako elizan.

Gernikan goizeko ha-

maiketan Euskal Herriko es-

«Donostiako

no, «Mañukorta», Jokin Sorozabal, Jon Enbeita eta Joxe Lizasok. Gai jartzen Pello Urretabizkaia izango da.

Ekainaren lean.-

kolarteko bertsolarien txa-

• Oiartzungo Bertso Asteari

pelketa ospatuko da. Bi maila

hasera emango zaio bertako

bereizten dirá. Txikiak: hama-

bertsolariekin eta sagardoaren

• Oiartzungo Madalensoro

lau urteartekoaketa Handiak,

faltarik ere ez da izango.

f r o n t o i a n gaueko

1991 Maiatza

Ekainaren 8 a n . hamar

BERTSOLARI 79


t'erdietan )oxe Agirre, «Laz-

Andoni Egaña egun osoz

kao-Txiki», Jon Lopategi, Jo-

izango dira.

ñagarikano eta Xabier Euski-

kin Soroazabal, )on Enbeita eta Imanol Lazkano izango dira. Gai jartzailea: «Kaxka».

Andoni Egaña, Anjel M.° Petze izango dira.

Ekainaren 2 2 a n , • Albaltzisketan gaueko hamar t'erdietan bertso saio bat izango da.

Ekainaren 8an.• Donostiako Karmelo Balda frontoian probintzia mailako

Ekainaren 2 8 a n . -

eskolarteko bertsolari txa-

• Asteasun San Pedroak di-

pelketaren finala izango da.

rela eta gaueko hamart'er-

Bi sailetan izango da urtero

dietan A . M . Peñagarikano

bezala. Baita ere Bertso Paper

Xabier Euskitze, Sebastian Li-

lehiaketako sari bana-egingo

zaso eta José Luis Corrotxa-

da.

tegi ¡zango

Ekainaren 2 9 a n . • Zumarragan gaueko hamar t'erdietan Xabier Euskitze, Iñaki Murua, JonLopategi, Jon Maia, «Loisaletxell.aetajoxe

Ekainaren 2 a n . -

Lizaso

• Leitzan kultur taldeak an-

izango d i r a .

Gai

emaile: Laxara Azkune.

tolatuta herri bazkari bat lau bertsolarirekin: Manolo Arozena, Xabier Euskitze, Sebas-

Ekainaren 2 9 a n . • Leaburun Peñagarikano eta

tian Lizaso eta beste laugarrenen bat.

Andoni Egaña izango dira.

Ekainaren ll.m.• Tolosako Beotibarfrontoian

Ekainaren 2 9 a n . -

gaueko hamar t'erdietan ber-

Ekainaren 1 5 e a n . -

• Mutiloan herri afari bat

• Goizuetan bada bertso saio

tso jaialdi bat ospatuko da

izango da eta bertan parte

bat.

Alkizako baserri baten alde.

hartuko dute Mikel Mendiza-

Bertan parte hartuko dute:

bal eta Millan Telleriak.

Inaki Murua Andoni Egaña Sebastian Lizaso Anjel M.a Peñagarikano Xabier Euskit-

Ekainaren 3 0 a n . -

ze. «Mañukorta» «Lazkao-

• Mutiloan egun osoz Sebas-

Txiki» eta Txomin Garmen-

tian Lizaso eta Iñaki Murua

dia.

izango dira.

Ekainaren 1 5 e a n . -

Ekainaren 3 0 e a n . -

• Oñatiko Olakua auzoan

• Oiartzungo Altxibar au-

Anjel M.'1 Peñagarikano eta

zoan arratsaldeko bostetan:

BERTSOLARI 80

1991 Maiatza


Jatortasunaren erronka. K u t x a k berebiziko erronka du gure Hernaren kultur eta arte-adierazpenei eusten. Belaunaldiz belaunaldi datozkigun tradizioei bizirik eustearen erronka. Bertsolaritzari, esate baterako. H o n bai, h o n , trebetasuna. Ezin jatorkiago euskalduna.

*

kutxa gยก p u z k o a donostia

kutxa

caja

gipuzkoa

san

Sebastiรกn

Etorkizunaren erronka



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.