Bertsolari aldizkaria - 2. zenbakia

Page 1

'•cO

•TO

.tif'v-b

y--

-

-

-

»••


"^S

M

รก


ILUNPETAKO BERTSOLARIA Beste itsu batzuek daukaten irribarre samur hori du JesĂşs Zubirik. Berrogeitaka urte badira itsu geratu zela. Orain 78 urte ditu eta ezbehar horretaz galdetzean, barre egiteko kapaz da oraindik. Pazientzia eta zuhurtziaren hurrengo pausoa konformidadea da eta konformidadeak horrelako mirari txikiak egiten ditu.

Testua: FÉLIX IBARGUTXI Argazkiak: AITOR BAYO

1991 Uztaila

BERTSOLARI 1


A

zp-irozko frontoian lasai egin liteke pilotan. Ume gutxi dago herri hartan eta gazterik ia batere ez, gehienak Iruñera joan ziren lanera. Seguru aski zakurttikigorriztabatazaldukoda,argiaskoa, «Gorritxo» esan ezkero kaso egiten duena. Lepoan tantanilloa ibiltzen du. Izan ere, jabea ¡tsuadu. jabea, berriz, baliteke frontoi ondoko etxeko leihoan egotea, egun horretan zer egin haundirik ez duelako. Luzeak dira egunak Jesus Zubirirentzako. Berrogeitaka urte badira itsu geratu zela. Orain 78 urte ditu eta ezbehar horretaz galdetzean barre egiteko kapaz da oraindik. Pazientzia eta zuhurtziaren hurrengo pausoa konformicladea da. Eta konformidadeak holako mirari txikiak egiten ditu. Beste ¡tsu batzuek daukaten ¡rribarre samur hori dauka Jesusek. Arbola zaharrari adarrak abailtzen zaizkion bezala, gizon honi ere hasia zaio bizkarra okertzen.

Bapateko bertsorik inoiz ez Erasunen jaio zen, Retegi pilotariaren herrian. Cazterik hasi zen )esus bertsoak jartzen, Bere hitzetan esanda: «Pentsatu ahala jarri egiten dut». Gehienak ahaztuta dauzka, urteak dira-ta kantatzen ez duela. Sekula ez da jendaurrean aritu, ez du inoiz bere burua hainbesterako gai ikusi. Berekasa ikasi zuen bertsotan. Orain aditu egiten du. Kasete sorta polita dauka etxean, zinta gehienak lagunek erregalatuta. Eta ¡rratietan bertso-saioak noiz izaten diren ere adi-adi bizi da. - Zein dituzu zuk gustoko bertsolariak? - Asko, asko. Lasarte, Lizaso... — Lizaso, aita? — Hori ere ona da, semea hobea ¡zango da seguru aski. — Eta Amuriza? Amuriza ere ona. Hor Gipuzkoan bertsolari asko dago, patxadako gizon asko dagota. Azpirotzen franko alditan izan ornen dira bertsolariak, herriko festetan. Mattin, Egileor, )oxe Lizasoeta LazkaoTxiki dira hortikgehien pasa direnak. Basarri eta Uztapide, berriz, inoiz ez. Gure Jesus sekula ez da Txapelketa Nagusira azaldu. Horretarako ere ez zaio ailegatu bizi-maila. Berak bestela pentsatuko du, beharbada, bainaguri irudituza¡gu)esusZubir¡kezdaukala Jaungoikoari eskerrak ematen denbora askoBERTSOLARI 2

rik gastatu beharrik. Erasunen jaio zen baserri pobre batean eta bizi guztian morrontza izan du ofizio bakarra. Azpirozko etxe honetara morroi etorri zen, hogeita hamabost bat urte zituela itsutu, azkenean etxeko bezala geratu zen eta hemezortzi urte eman zituen bakarbakarrik baserri honetantxe. Berak egin behar izaten zuen lan guztia, laguntzaile bakarra asto bat. «Nik lan asko-asko egin dut bizi honetan. Haziendak ez du barkatzen, hari eman egin behar zaio», azaldu digu jesusek. «Pollino» zuen izena astoak. Harén gainean hizketan hastean, guztiz alaitu zaio boza jesusi: «Deabrua bainozailagoa zen. 83an hil zen. Bizkor-bizkorra, mando baten pare, esateko... Belarraederki karreatzenzuen. Irina, bi zakuehun kilokotriki trikieramaten zuen». Lan-da-lan. Hori da Jesusen bizitza deskribatzen duen onomatopeia. Erasunera ez da gehiago bueltatu berrogei urte honetan, ikusmena galdu zuen ezkeroztik. Lehenago hutsik egin gabe joaten zen Ama Birjin Urkiolakora, testerara. 1991

Uztaila


besterik ez dauzka. Itsumena ez zitzaien b¡ anaioi bapatean etorri. Aurrena Jesusi hasi zitzaion bista lausotzen, hanclik laster anaiari. Retinitis, esan zien mediku batek zela gaitz hori. Agustinen hitzetan: «Buruko zain bat sekatu zitzargun». Hilabeteetan zehar, piskana piskana beren eguneroko paisajea iluntzen joan zitzaien. Asignaturarik zailenetako bat ikasi behar izan zuten abiada bizian: ikusi gabe moldatzen. Itsu guztiek bezalaxe, ukimena zorroztu beharko zuten. Belarria ere ez dute batere kamutsa. Kaseteko bertsoak entzuten edota Zabale eta Tapiaren trikitixa aditzen pasatzen dutedenbora. B¡ irratidauzkatesukaldean. Eta neguko arratsalde luzeetan beren ezpainsoinua jotzen dute. Beren jaioterriko jesuíta batek emanak dira ezpain-soínu horiek, Mariezkurrena abízena duen batek.

Anaia Agustinekin bizi da. Orainjesuseta bereanaia Agustín bizi dira etxe horretan. Biak ezkongabeak. Anaia Agustinek hamabi urte egingo ditu aurten Azpirozko etxe honetan. Urte asko dira errentarik ordaindu beharrikezdaukatela. Jabea Betelun bizi da, garai batean txerri bat ematen zioten, orain erabat debalde bizi dira etxetzar hartan. Ez dira etxeko lanak egiteko gauza. Agustín erdi-ezindua baitago, hankak mugítzeko izugarrizko nekea. Sukaldeko apal bat botikaz betea dute, bere atxake ugarien adierazgarri. Estatuakpentsio koskor baña ematen die. Diru hori ez dute eurek jasotzen, jatorduak eta etxeko jira egiten dien andreak baizik. Beren etxetik gertu bizi da andre hori. «Gu pasatzen gara polliki-polliki, gastu haundirik ez daukagu-ta», esan digu Jesusek. Bai, bistan da batere lujorik gabe bizi direla. Txerri batzu haztetik diru piska bat atera izan du azken urteotan Jesusek. Orain ere horretan ari da, baina txerri banaka batzu 1991

Uztaila

«Gu ondo bizi gara!«esaten du barrezbarrez Agustinek, beren gaztaroko andregaiez galdetu diegunean. Jesusek, berriz, aintzakotzat hartu du gure galdera: «Bai, neska batzuk egiten ziguten kaso piska bat. Nik ordea, orduan nahi ez. Ez ginen aurreratzen...». Agustinek bizimodu mugituagoa izan du. Gazte denboran basoan lanean Erasun aldean. Gero baso-mutil Irati aldean. Zerainen ere lan egina da, «karolina» (kaolinaK karreatzen hango meatzetan. Urte gehienak Santa Marinan eman zituen hala ere, Tolosatik gora dagoen auzo hartan. Morroi egon zen baserri batean. Pozik dago gure Agustín Anjel Mari Peñagarikanorekin: «Hona etorri zen behin ni Santamañako festetara eramatera». Tarteka-tarteka, bere bertso jarriak kantatu dizkígu Jesusek. Batzutan, hasi orduko geratu egiten da. Memoriatík ez dabiI sobrante. Estutu ere egiten da piska bat. — Ahaztu zaizkit, gizona, ez dakit zer pasatzen zaidan. — Lasai -esaten diot, gizona trankildu nahian-, laster gogoratuko zaizkizu. — Bai, geroxeago gogoratuko zaizkit. Etxe hartatik ¡rtetean, gizon bat utzi dugu bere memoriarekin burrukan. Kaskezur barruko aire ilun hartan hegan dabiltzan letra haiei mesedez geratzeko esanez. Bere mezedora horretan eseriko da, begiak geldi, ezpainak dardar. Inork ikusita, errezatzen ari déla esango luke. Puska baterako lana utzi diogu, aspaldiko bere bertso horiek gogora ekarri arteko onik ez baitu ¡zango. BERTSOLARI 3


Gerra Zibilean hil zen anai Anastasiori buruzko bertsoak

0)

(5)

Bertso berri batzuek nahi nituzke jarri (bis) nere anaie maite difuntutxoari bihotzetik maite ziñuan hori Anastasio izena, pillero Zubiri (bis)

Afrikara suerten, hori erori zen (bis) Hiru bat hilabetez han zerbitu zuen. Kartak esaten zuen, penaz nago hemen. Bueltatuko gira(de) Espanera lehenbailehen (bis)

(6)

(2) Jaunak gerta dezala zeruko glorien (bis) Bizia eman eta salbatzen patrie. Mila bederatziheun hogeitamazortzien seinale Leguarri Eguna izan zuen (bis)

Rusuak botatzeko Españetik betiko. Firme egingo diegu Franco zerbitzeko. Hiru mila ere ez gira enbargatutzeko usté det gira laster bidian hasiko (bis)

(7)

(3) Jesús jaio berriak suerte hori emanik (bis) buruan alden beste bala pasaturik Kataluñako frenten bala pasaturik Teruelgo ospitalian sartu zen bizirik (bis)

Handik hurrengo karta Cacerestik bota (bis) ailegatu zirala izugarrizko tropa. Azaña Españetik nahi dutela bota. Jaunaren legea jarri nahiz odola kosta (bis) (4) Handik hirugarrenen Jaunari kontua (bis) utzita alde batera Españe ta mundua. Frente sieteko kinto kabo zen kargua Erasunen jaio ta bere-hartan hazia (bis)

BERTSOLARI 4

1991 Uztaila


1991

Uztaila

BERTSOLARI 5


Bertso hauek, bere buruari jarritakoak dira:

(D BÂĄ anai jaio ginan bista piskarekin (bis) Izena, batak JesĂşs, besteak AgustĂ­n... Konformatu egin behar emandakoakin Jainkoak berak daki zeinekin zer egin (bis)

BERTSOLARI 6

(2) Gaztetan zerbait argi ikusitzen gendun (bis) Zahartzera batu gabe dena joan zitzaigun. Orain bihotzetikan eskatu dezagun beste munduan argirik ikusi dezagun (bis)

1991

Uztaila


OPORRAK Aldizkari honen bigarren alea orduko oporrak gaineratu zaizkigu. Guk ere, zuek bezalaxe, hilabeteko txangoa egingo dugu, baina arnaspiska bat hartzen dugun bitartean, badugu zer pentsatu eta zuzendurik ere. Atera ditugun bi ale hauek «ale zero»ak bezala izan dirá. Irailaren lehenetik aurrera ederturik ¡zango gaituzuezuen eskuetan.

IMANOL MURUARI Erakundeetatik bertsolaritzaren alde lan egin dutenen artean txapeldunik izendatu behar balitz, Imanol Muruak eramango luke ezpai haundirik gabe txapela. Aldizkari honi ere berak etnan zion lehen sostengu ofiziala eta berriki berak bideratu digu bi milioiko laguntza ere. Gure aldetik eskerronik beroena zorgenion eta bihoakio Gipuzkoako Aldundia utzi duen honetan gure adioa ere.

BERTSOLARI 7


Dozen'erdi bat urdaiazpiko zintziíik dauzkat jarriak saltxitxoi eta lukainka asko Aragoitik ekarriak; lau kapoi pare eta sei oillo agindu dizkit herriak eta ondoren toreatzeko bi zekor gorri gorriak... Ni eskontzean izango dirá bankete izugarriak. (TXIRRITA)

KARLOS

Olio eta piparrekin zein ez du horrek gozatuko? bazkari eder bat ez ote degu egun hontan osatuko? bixigu begi-gorri begira denok horri ñor ez da inguratuko? nik desafio egiten dizut ez zarela sobratuko (BASARRI. 1962)

ARGUINANO

H O T E L Rl S TAURAN 11

**** 9\A> Mondilauta, 13. T«l.: (M3) 13 00 00 F ax (943) 13 34 50. 20800 ZarautZ

1 * HIÍSTA TAVBANTB

Toman A l m i n d o z Saraaola I*" Sahminii. ii. 3 - Tcl. 424040 20OO3 SAN SEBASTIAN

ZUBEROA GARBUNO 2 0 I 8 0 OIARTZUN -» '«"J'

Ag

26

?g

CASA

NICOLASA J O SB

Mdlmir 4 Tfn-i *»4i *2i?bi 4

JUAN

(. A 5 T 1 L L (


A

u

)ON LOPATEGI, BERANDUKO TXAPELDUNA.- Jon Lopategiren bizitza txapelaren kontrako karrera bat izan da. Berandu hasi zen kantari, hogeitalau urterekin eta txapela behin eta berriz eskueran izan ondoren, azken txapelketan lortu zuen. Gaur bere ¡kasleak geratu dirá txapeldun (10. orrialdean)

BERTSOLARI ZELEBREAK.- Baclaude han-hemenka propio jendeari parre egineraztera dedikatu diren bertsolariak. Ez dirá punta-puntakoak, baina dabiltzan lekuan festa eta saltsa jartzen dute. Edo, badaude beste zenbait motibogatik zelebre fama hartu dutenak ere. (18. orrialdean)

R K I B I D E A

XALBADOR BERRIRO TAULA GAINEAN.- Xalbador bertsolariak utzi egingo du behingoz azken hamabost urteotan zuen isiltasuna eta berriro taula gainera igoko da Larrañen prestatu dioten pastoraleko protagonista izateko. Guk pastoralaren egileari egin diogu elkarrizketa. (26. orrialdean)

TURBANTEDUN BERTSOLARIAK.- Desertuko harea sail kiskalien atzean eguzkia sartzen den unea da Saharako tuareg-entzat bertsotan hasteko paradarik aproposena. Maitasuna, gerra eta burrukak dituzte kantagai eta baita beste edozein gertakari ere. Bertan bizi den euskaldun baten testigantza dakargu. (30. orrialdean)

"ITURRI", BERTSOLARIA ETA GIZONA.- Muxikako Areatzan sortu zen aurpegikera alai eta irribarre ziritsuko Pedro Ortuzar "Iturri" plazaz plaza gelditu gabe ibilitako bertsolaria da, gaurko bertsozale gazteek gurpildun aulkian eserita ikusten badute ere. (39. orrialdean)

BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Posta Kutxa 25 - 20800 ZARAUTZ Koordinatzailea: Joxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Gartzia, Santi Jaka, Koldo Tapia, Jon Sarasua, J.A. Gezalaga "Zaldubi"

1991 Uztaila

Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi, Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre. Fotokonposizioa: ABEZETA. Múgica y Butrón 10-2.9 -Telf. 446 55 03 - BILBO Fotomekanika: GAMA Repro - LOGROÑO Imprimaketa: Gráficas Lizarra - LIZARRA D.L. SS 482/91

BERTSOLARI 9


JON LOPATEGI, TXAPl ETSI EZ DI

BERTSOLARI 10

1991

Uztaila


<APELDUN IZAN ARTE l DUEN BERTSOLARIA Testua: LÁZARO AZKUNE Argazkiak: ANjEL RODRÍGUEZ

Lopategi «Beltza» zerbaitegatik ezaguna bazaigu Francoren diktadura garaian Azpillagarekin hatera, euskara, abertzaletasuna eta Euskal Herriari hain adoretsu kantatu izan ziolako dugu. Geroago ordea Bertsolarien Txapelketa ezin lortuz ibili zelako beharbada plazazplaza aitortzen zitzaion maixutasuna eta gaur egun Txapelduna izateaz aparte Bizkaiko eskoietan bertsolaritzari ematen ari zaion bultzakadagatik. BERTSOLARlk ale honetarako berari egin dio bisita bertsozaleak bera hurbilagotik ezagutu dezan.

1991

Uztaila

BERTSOLARI 11


E

zaguna da Muxika eta bertako eskola ere. Bapateko bertsolaritzaren lehen urratsak eskola horretan eman zituen 24 bat urte ¡nguru zituela, Balentin Enbeita, Iturri eta Sarduirekin batera. Noiztik duzu bertsoarekiko zure harremana? Zaletasun hori 12 bat urtetik edo datorkit. Tolosako Sakramentinoetan nengoenetik. Eskolan ez zen euskara askorik irakasten baina euskal zaletasuna ondo ikusia zegoen eta hantxe piztu zitzaidan euskararenganako sentimentua eta hala hasi nintzen euskaraz irakurtzen eta bertsoak ikasten. Auzotarra nuen Enbeita ere eta beraz bertsolariaren hurbileko ezagutza nuen. Horregatik edo bertsolaritzaz interés berezia izan nuen. Garai hartan irakurri nuen Lekuonaren «Literatura Oral Vasca» eta baita «Bertsolariya» aldizkariaren bilduma bat ere, Sakramentinotan zeudenak. Sakramentinotan urtero antolatzen zituzten idatzizko sariketa antzeko batzuk, prosaz eta olerkiz. Nik bertsoak iclatzi nituen eta lehen saria atera nuen eta prosaz ere irabazi nuen. Cero hiruzpalau urtetan jarraian irabazi nuen. Noiz behinka aita, ama edo etxekoren bat zoriontzeko ere idazten nituen. 17 urte nituenerako bertso asko idatzia nengoen. Bapatean ere ba¡? Nerekasa egiten nituen nere aprobatxoak. Errima errazak hartu eta bertsoak buruz egiten hasi nintzen ezagutzen nituen bertsolarien gisara. Lagunartean ez nuen ordea kantatzen. Nere lagunak izan ziren harrituenak sakramentinotatik irten eta bertsolari ikusi nindutenean. Bazekiten euskal munduan zaletua nintzena. Euskaraz idazten eta irakurtzen zalea nintzena, eskolako aldizkarietan parte hartzen nuelako, baina gutxien uste zutena Jon Lopategi plazan bertsotan ikustea zen. Lotsatia zinelako behar bada? Ez, ez nuen aukerarik izan. Eskolan bertsolaritzaz ¡zaten ziren aukera bakarrak, lehen esandako bertso idatziez gain oso bakanak ziren. Gogoratzen naiz azpeitiar bat, Bittor Arozena, urrestildarra, bertako praileek antolatutako jaialdi batean, bertso jarriak buruz ikasi eta kantatu zituela. Beste noizbaten praileren batek ezkontza baterako kopla batzuk prestatu eta kantatu zituela, baita antzerkiak egiterakoan mutikoek bertso zaharrak kantatu ohi zituztela ere, bapatean bezala, baina bertsorik ez zen lantzen eta euskararik ere ez ia. Noiz utzi zenituen Tolosako Sakramentinoak? BERTSOLARI 12

22 bat urte izango nituen. Gero neure herrira itzuli eta Areatzan bertso giro ona zen. Enbeitarrak taldetxoa ziren eta baita Iturritarrak ere. Haiekin ibiltzen nintzen ni ere. Herriko jaietan eta horrelakoetan makailu janak eta antzekoak antolatzen zituzten. Haietan bertso ugari izan ohi zen. Halako batean, ohizkoak: Enbeita, Sardui, Iturri eta hoiek kopla kantari zebiltzala ni ere berotu eta ausartu egin nintzen kantatzera. Kopla nahiko egokiak kantatu ¡zango nituen jenclea harriturik utzi nuen eta. Geroago soldaduska egin ondoren 24 bat urte edo izango nituen, Irineo Ajuriaren aitak, Pedro Ajuriak piztu zigun bertso eskolaren sua. Aurreko urtean Eskualdeko Txapelketa hoietako batean Deunoro Sardui eta Iturrik parte hartu zuten eta ni entzule izan nintzen. Pedro Ajuriak ba, larunbatetan bere tabernan biltzeko proposamena egin zigun, piskat saiatu eta trebetu ondoren agian hurrengo Txapelketan parte hartzeko moduan izan gintezkeela eta. Ideia ona iruditu zitzaigun, Balentin Enbeitari deitu genion eta han hasi ginen biltzen: Balentin bera, Deunoro, Iturri eta ni; gerotxoago Irineo bera ere biltzen zen gurekin, orduan 13-14 urte izango zituen. Taldeko sekretario lanak Pedro Mari Aldanak egiten zizkigun, frantziskotarretan egona eta gaur egun koruekin dabilena. Hark jartzen zizkigun gaiak eta baita larunbatero asteko gaiak eman ere, bertsoak idatzi eta hurrengo larunbatekobilerankantatzeko. Bakoitzakbere bertso jarriak kantatuz hasten zen bilera, gero bapatekoekin jarraituz. Neurrian eta nahiko ondo ibiltzen nintzela uste dut, baina gure artean ohitura hala zenez, errima sinple xamarra erabiltzen genuen. Garai hartan, Uztapide, Mitxelena eta Enbeitaren saio bat entzuteko aukera izan nuen, Gernikan, Urriko astelehen bat edo ¡zango zen eta Alfontso Irigoien ga¡ jartzaile zela. Beste ezer baino gehiago, haien errimak belarrian gelditu zitzaizkidan. Ohartu nintzen herria eta bizia ez zituztela elkarrekin rimatzen, herria-rekin orria edo iturria erabiltzen zutela. Ohartu nintzen Azpillaga eta Mugartegik ere guk baino errima aberatsagoa erabiltzen zutela. Ordutik hasi nintzen neu ere errima aberatsagoaren bila. Eta etorri zen Txapelketa eguna ere... Heldu zen bai. Gernika alclekooi Mungia tokatu zitzaigun. Nahiko lan polita egin nuelakoan gelditu nintzen. Irineo Ajuria izan zen ordea Bilboko Finalerako aukeratua. 1991

Uztaila


Txapelketan gehiago parterik ez hartzeko asmoa hartu nuen, izan ere Txapeiketarekin gaizki pasatzeaz gain lagunarteko hoztasuna besterik sortzen ez zelakoan. Hurrengo urteko Txapelketa bezperan nere anaia Ameriketatik bere lehen jira egin ondoren etxera etorri zen eta harekin batera gaztetan aldeginez gero berriro etorri gabezegoen osaba ere etorri zen. Orduan esan zidan hurrengo egunean Mungiara joateko osabak auto bat alkilatu zuela eta ni bertsotan ikusteko gogo biziz zegoela. Nikez nuela parterik hartu beharordea... Bata dĂŠla, bestea dĂŠla azkenik hor noa Mungiara osaba kontentatzeagatik. Osabaren autoan joateko jende asko zenez ni neure Montesan Joan nintzen aita atzean hartuta. Mungian neuk ÂĄrabaztea suertatu zen gainera. Halako pozik ez dut sekula izan! Lehenengo kopa, hura izan zen. Aita ere mungiarra zen eta Mungian oso harro ibili zen semearen garaikurrekin, hango senide eta lagunen arrean. Benetan egun haundia izan zen hura niretzat! Urte hortan, aurrekoan ez bezala semifinala jokatu zen Gernikan eta han kanpora gelditu nintzen berriz ere. Hala ere ez nintzen zapuztutz gelditu aurrekoan bezala eta hurrengo urtean inork eskatu gabe neuk eman nuen izena. Urte horretan aurrena Mungian irabazi nuen, ondoren Gernikan eta Bilbokoa ere bai. 1962an Bizkaiko Txapela lortu nuen aurreneko aldiz baina kezkaturik gelditu nintzen. Azpillaga bere famarik haundienean zegoen, eta ni baino askoz bertsolari hobea zen gai1991

Uztaila

nera. Ni Iturrirekin plaza batzuk egina nengoen baina besterik ez, Azpillaga Donostiako Txapelketan 3. gelditua zen aurreko urtean bertan. Txapelketa baten jokoak neu baino hobea zen bertsolari baten aurretik utzi ninduen kezkarekin itzuli nintzen etxera. Urte hartatik aurrera gainera Bizkaiko Txapelketa bÂĄ urtez behin jokatzen hasi zen Donostiakoari begira. Zer moduzko emaitzak izan ziren 64ko Txapelketan? Txapelduna nintzenez, ez nuen kanporaketarik jokatu beharrik izan eta finala Ondarrun jokatu zen. Final hau historikoa izan zen. Beste leku askotan ere bai baina Ondarrun Azpi I lagakegundokoospeazuen, jende guztia bere alde zuen. Orduko finalak gaurkoetatik desberdinak ziren. Saioan zenbait ariketa egin ondoren erdiak kanporako gelditzen ziren eta beste erdiak aurrera. Kanporaketa ondoren Azpillaga, Mugartegi, Arregi eta ni gelditu ginen aurrerako. Hurrengo saioan Azpillaga eta Arregi kanpora eta Mugartegi eta nere artean erabaki behar zen txapela. Arrantzale eguna zen eta egundoko txistu hotsak jo zituzten Azpillaga kanporako zela jakitean. Mugartegi eta ni hasigineneanargiak kendu zituzten. Jendeak txaranga eta guzti ikaragarrizko builak ateratzen zituenez epaileek ez zuten gure bertsorik entzun ere egiten eta eserlekuetatik jaiki eta gure ondora etorri behar izan zuten entzuteko. Gogoan dut oraindik ere Alfonso Irigoien, Aita Martzel, BERTSOLARI 13


Zubikarai... geure ondoan nola eduki genituen. Txapelketa amaieran LOPATEGI TXAPELDUN! esan zuenean oraindik eta oihu haundiagoak sortu ziren. Agurra bota nuen, eta orain gutxi jakin dudanez, bederatzikoa izan zen gainera, eta han inguruan zegoen Iturrik «hemendik, hemendik» dei egin zidan eta kopa jertsean bilduta, lapurren antzera, neure motoa hartu eta ihesian bezala itzuli nintzen etxera. Biharamunean «Hoja de Lunes» astekarian Artañolaren artikuluren bat ere izan zen jendearen haserrearen berri emanez eta herriak bere desadostasuna adierazteko duen eskubidea defendatuz. Niri zorionak ematen zizkidan hala ere. Bera ez zen ordea Ondarrun izan. Donostiako Txapelketara ere joango zinen noski? Bai 62koan parte hartu nuen baina 10 partaidetatik ( ). gelditu nintzen. 64koan 6. postua atera nuen baina aipagarria izan zen bertan niri gertatua. Goizeko saioaren ondoren arratsalderako lau aukeratu behar ziren eta Xalbador, Mitxelena eta Lazkao Txiki ziren hiru. Laugarrenerako berdinketa zegoen Mattin eta nire artean. Libreko zenbait bertsoren ondoren kartzelako lan bat izan genuen. Gaia: «Zu, gurasoa zara, 10 urteko semea duzu. Seme horrek galdetu dizu ea umeak nola sortzen diren mundura. Zerbait esan beharrean aurkitzen zara». Ni nintzen aurrena eta nahiko era lehunean gaia erabili nuen arren poto egin nuen, azkenengo bi errimetan guztia sartu nuen. Mihiak kozka ederra jaso zuen baina alferrik izan zen, esandakoa esanda zegoen. Ondore Mattin izan zen. Gaia era gordinagoan erabili zuelako edo jendeari ez zitzaion hainbeste gustatu. Epaileek Mattin aukeratu zuten arratsalderako. Egundoko eskandaloa sortu zen horrekin. Ni ordurako Donostian zenbait elkartetan ibilia nintzen Azpillagarekin batera eta giputxak ere nere alele ziren. Txistu ugari jo zuen jendeak baina hala bukatu zen bazkalaurrekoa. Bazkalondoan arratsaldeko saioa hasterakoan berriro ere oihuka zen jendea: LO-PA-TE-GI... esanez. Halako batean Irigoienek niregana hurbildu eta eskua eman zidan. Ez dakit horreBERTSOLARI 14

gatik edo zergatik baina jendea ixildu egin zen. Argi dato ba jendearen berotasunak ez duela beti arrazoia izaten. Ondarrun merezi gabeko txistuak jasoko nituen eta Donostian ere bai Mattinek. Bihotzak edo sentimentuen berotasunak eraginak izan... Xalbadorri txistuak jo zizkiotenean ere han ¡zango zinen? Han nintzen bai, 66ko Txapelketa zen hori, nik hirugarren atera nuenekoa. Gogoan claukat Lazkao Txiki eta biok elkarren ondoan geundela eta Joxe Migelek esan zidan: «Ez zegok hontarako eskubiderik!» Eta nik erantzun: «Txaloak joko al dizkiogu?» Besterik gabe zutitu eta txaloak jotzen hasi ginen txistuak ixildu arte. Aurrez urte horretan Bizkaiko hirugarren Txapela eskuratu nuen Durangon. Han ez zen istilurik izan. Urte horretan ezagutu nuen Mañukorta. Bizkaian laugarren txapel bat ere eskuratu zenuen Bai geldialdi baten ondoren 1.987.an jokatu zen Txapelketan izan zen. Egun horretan gainera neure semearekin kantatu behar izan nuen finaleko saioan hamarreko txikian ofiziokoa. Etxe berria eta txapel berria biak estreinatu nituen urte horretako Eguberrietan. Semea ere bertsolari Sineztezina bada ere berak bertsotan egin duen aurre^^^^B^B rakada ez da nere meritoa. Etxean ez dugu ia bertso konturik erabili izan. Txapelketa garaian Txiplas etortzen zen astean bi-hiru aldiz. Beste lagun batek gaiak jartzen zizkien. Ni inoiz hurbildu nintzaien baina urduri jartzen zirela ohartu eta gerora ez nintzen han egoten. Nik usté adinez etortzen déla heldutasuna. Hasieran, 14 bat urte zituela, banituen beste hiru bapatean zerbait hasita eta taldea osatzekoetxekoarekin aprobaegin nuen. Erraz sartu zen bapatean. Gero urtebetean ezer egin gabe egon eta handik urtebetera hobeto kantatzen zuen. Oinarrizko ezagutza bat izanez gero, adinak berak eta heldutasunak, trebetasun hori gehitu egiten dute. Oso denbora gutxi eman du bertsoa lantzen. Txapelketa garaian zerbait. Ikusi diodan alderik onenetakoa zihurtasuna izan da. Bertsoa hasi eta 1991

Uztaila


1991

Uztaila

BERTSOLARI 15


bukatu nahiko taju onean. Arrazoiak ere nahiko ongi josita. Euskarari dagokionez, bertsotan hasi zen arte ez nuen jakin euskara batua zekienek ere. Etxean beti bizkaiera erabiltzen dugu eta ikastolan euskara batua ¡rakasten ziotela jakin arren ez nuen inoiz frogatu. Bietan baliatzen jakitea laguntza haundia da bertsotarako. Zerbait aurrerago eginez aipatu beharko dugu Azpillaga eta Lopategiren garaia. Modako bertsolari izan zineten. DonostiakoTxapelketahaienondorenizan zen, 67tik aurrera. Orduko egunkarietan «los ídolos de la juventud» eta antzeko gauzak esatenzituzten. Azpillaga beraereDonostiara lehen aldiz agertu zenean nabarmendu zen abertzalebezala. Nikereparekoaaurkitu nuen eta hala hasi ginen biok, euskara eta Euskal Herriari e. a. kantatzen. Abertzaleek entzun nahi zutena esaten germen. Garai hartan gai hoietaz nahiko apal zebilen jendea eta horrek ekarri zuen behar bada gure moda. Gazteak izateak eta libre egoteak berekin du baita ere ibiltzeko erraztasuna eta egun bat bezala b¡ edo gehiago bertsotarako hartu behar baziren hartu egiten genituen. Ideología mailan berriz lehenengo abertzaletasuna izan zen, gero prolema sozialak, grebak, borroka armatua eta apaizen mogimendua etorri ziren ondoren. «Ez dok hamaíru» mogimendua ere sortu zen. Gizarteak berak eraginda bezala ibili izan ginen gai baten eta bestean. Garaí hartan ez zegoen BERTSOLARI 1b

partidurik baina kezka bai ordurako ere, «Franco hiltzen denean zer pasa behar du gure arrean?» Herrietako komisioetan zeuden desadostasunak, etorkinen indarra ala abertzaleena zein zeiní nagusitukozitzaion,elkar joka hasiko ote ginen kezka... Beldurrik pasa izan al zenuten? Gazteak ginen. 30 urte inguru genituen eta egia esan behar bada nik ez nuen beldurrik sentitzen. Banekien horregatík ez nindutela tiroz hilko. Multak, abisuak edo kantatzekodebekuekezzidaten beldurrik ematen. Horregatik ba ez genuen mihirik atzeratzen gerta zekigukeenaren beldurrez. Urtegogorrak izan ziren baina bertsolari bezala oso oroitzapen onak dítut. «Beltza» izena noiztik? Azpeititik dator hori. Joxe Lizasok jarri zidan eta bertsolaritzan norbere izen propio bat ondo etortzen denez onartu eta asumitu egin nuen. Sakramentinoetan ere inoiz esan izan zidaten. Gipuzkoan nonbait azal-iluna bazara «beltza» esateko ohitura egon behar du. Eta azkenik Euskal Herriko Txapela Satisfazlo haundi bat emandittxapel horrek. 67ko Txapelketaren ondoren hurrengo 68an Sariketa Nagusia deiturikoa jokatu zen eta hartan 5. postua atera nuen. Gero 79-80koan hasi zen berriro baina ník ez nuen parte hartu. 83an parte hartu nuen eta bigarren gelditu nintzen.Amurizaren desenpatea jokatu ondoren. 86koan ere bigarren gelditu níntzen. 89koak poz haundia eman dit, bai. Hala ere jendearen arteko eritzi desberdinak entzutean ez duzu jakiten non zauden, jendeak non onartzen zaituen... kezka piskat ematen du. Erdí poz, erdi kezka... koloka xamar. Baina neuk egíndako lanarekin nahiko gustora gelditu níntzen. Astirik hartzen dudanean badaukat neure Txapelketa guztietako experientzietaz eta hauen ¡nguruko gertaeretaz ditudan oroitzapen guztiak liburu batean jartzeko asmoa. 1991

Uztaila


Gaur egun bertsolaritzaren irakasle zaitugu. Ñola sartu zinen lan horretan? Bilera bat baino gehiago eginak ginen gai horretaz. Goikoleak eta hasi zituzten esperientzia haiek leku gehiagotara zabaltzearen premia ikusten genuen. Horretarako norbait izendatu beharra zegoen eta Iñaki Murua, Mikel Mendizabal eta ni izendatu gintuzten kandidato bezala. Muruak irakasle zenez bere ezina agertu zuen eta ni ere bizkaitarra nintzenez batetik eta bestetik neure lanak banituelako ere ezetza agertu nuen. Mikel Men-

dizabal izan zen hautatua eta zenbait ikastaro ematen zituen ¡rakasleen artean. Haietako batean Bizkaiko irakasleak ere izan ziren eta pentsatu zuten Bizkaian ere liberatu baten premia zegoela. Gipuzkoan martxan zegoenez Bizkaian ere Ikastolen Elkarteko Federazioarenplantilanbeharzuen eta hala izendatu ninduten ni eta pozik hartu nuen lan hori. Hasi orduko baldintza bezala jarri nuen ¡rakasterakoan ikastolaetaeskolapublikoetan ere emango nuela. Onartu egin zidaten eta gaur egun hórrela ari naiz. Oso gustora gainera. 25 bat klase ematen ditut. Ñire lana batik bat bertsolaritza landu dutenei bapateko bidea ematea da. Horrez gain ¡rakasleen prestaketa eta irakasten dutenen arteko koordinazioa izaten da. Urtean 6 bat aldiz barnetegian zenbait egunezbiltzen gara ikasleekin eta oso giro ona daukagu. ]ende kopuru haundiegia ez bada ez dut gainera disziplina arazorik ere izaten. Haurrek ere ongi pasatzen dute. Bertsolari ofizioan nekerik sentitzen al da? Inoiz bai. Egunean hiru bat lekutara joan behar izaten denean eta nekatu egiten da bat. Gaiak jarrita ala gai librean? Giro egokia denean librean nahiago. Kosta egiten da jenclea zeureganatzea baina hori lortzen denean askoz poz haundiago ematen dizu. Ez dago hala ere gaiak jarritako saioak guztiz kentzerik. Denetikbehardu. )on Lopategik jendaurrean inoz bestelako irudirik ematen badu ere oso gizon alai eta hiztuna aurkitu dugu. Burutu dugun elkarrizketa honek irakurle eta bertsozaleek bere ezagutza sakonago bat izan dezaten balioko al du. Eta berak elkarrizketa honetan esan digun bere Txapelketako Experientziak noiz irakurriko zain gauzka •

1991 Uztaila

BERTSOLARI 17


LAIR

m.


ZEL EBREAK Gizona ornen da parre egiten duen animalia bakarra. Hori h贸rrela bada, mesede ederrik egiten dio gizartear铆 zenbait bertsolarik. Ez dira punta-puntakoak. Traketsik ere bada tartean, baina dabiitzan lekuan saltsa eta festa jartzen dute. Zelebreak dira.

Ni

Testua eta argazkiak: JOXEAN AGIRRE


artxoaren azken bigarren larunbatean, Erramu bezperan, galazko afari bal zelebratu zen Martitte edo Martirietako jatetxean: Rafael Zubizarreta «Zendoia», L u i s Z u bizarreta «Otsolarre», Manuel Sudupe «Montte» eta Gregorio Larrañaga «Mañukorta» bildu ziren eta entzule gisa ehun eta hogei bat lagun, kasik bailada osoa. Bertso saio honetako gai estelarra ere halakoxea zen: Rafael eta Pakitaren arteko ezkontza. Muti Izahar bat ezkontzea beti da notizia gure artean, beste zenbait lekutan printzesa bat d i bortziatzea adina, baina mutilzahar hori, Rafaelen kasuan bezala, erretiroa hartu berria bada, notizia bonba da eta areago oraindik bertsolaria

bada. «Guk Mañukorta aspalditik ezagutzen germen. M a r k i n a k o Badinagan ezkailujan bat egitera Joan eta ezagutu genuen elkar eta geroztik tratu haundia izan dugu. Bere lagunekin Martitteko jatetxera afaritara etorri zen batean eskatu ornen zion bertako jabeak ea Pazko aurreko larunbatean kantatzera etorriko zen. Bertso-lagunak erabakitzen hasi eta Mañu bera akordatu ornen zen nerekin. Nik 'Otsolarre'ri abisu emateko eskatu nuen, mutil hau plazarik plaza ¡bilí beharrekoa baita, pitin bat ausartagoa balita eta 'Montte' berriz boluntario presentatu zen. Hori da Martitteko afari famatuaren historia», kontatzen d u , anaia trikitilariarekin batean traktorean ganadu-jana kargatzen ari den bitarlean. Martitteko bailada horretan trikitilaria ez dena bertsolaria da edo dultzaina-jolea. Zendoia baserria bailadako elizaren gerizpean dago eta pare bat kilómetro gorago Otsolarre eta Montte baserriak daude. Bigarren horretakoa da Eukal Herriko dultzainero saga ¡nportanteenetako bat. «Aita zenak dultzainak jo ez ezik egin egiten zituen. Hiru anaia ziren dultzaineroak: )ose, José Mari eta Santi. Gure aita, lose, etxean maiorazgo geratu zen eta beste biak Patriziorenean hasi ziren lanean, Legazpian, baina elkarrekin etengabe ibiltzen ziren dultzainarekin. Santi, danborreroa, hil zenean, ni jarri ninduten harén lekuan danborrarekin eta aita nekatzen hasi zenean, hura jarri zen danborrarekin eta ni hasi nintzen dultzainarekin eta urteak egin clitugu hórrela. Orain apenas dultzainajolerik geratzen den hemen. Nik Urrestillako Kortan jaiotako Inazio eta Jesús Soraluze anaiekin jotzen dut tarteka eta Epelde soinujolearekin ere sarri ibiltzen naiz», kontatzen d u . BERTSOLARI 20

Manuel Sudupe «Montte»k 50 urte ditu eta clultzainajole eta erdi-bertsolari izateaz gainera aizkoran ere ¡ndarrak probatu dituen honek «festa ipintzaile» bezala definitzen du bere burua eta lagunartean bertsotan sarri egin baclu ere, jendaurreko debuta afari horretan egin zuen. «Otsolarre» gazteagoa da, 41 urte ditu eta kalidade fineko bertsolaria da. Larrañagarekin debutatu zuen eta plazak egiten hasi bazen ere, lagunarteko saioetan, «umorean eta adarjotzen espezializatu nintzen eta hor geratu naiz. Egunero taillerrean hamaika ordu sartu eta gero ezin duk besterik egin», esplikatzen d u . Umorea kasik esklusiban kultibatzen duen hirukote hau Azkoitiko Iru Bidé hotelean biltzen da afaltzeko gauero eta ¡nguruan ez da zaratarik faltatzen. Aspaldi honetan, hala ere, gai batek kezkatzen ditu: Rafael ezkondu eta Eibarrera joaten denean utziko dien hutsuneak.


Urteko

boda

Rafael Zubizarreta «Zendoia» mutilzaharra da beste biak bezalaxe edo mutilzaharra zela esan beharko da, hil honen 8an ezkondu baita Martitteko elizan Palencian jaio eta joan deneko hogeitazortzi urteotan Eibarren bizi den emakume batekin. «Diputazioak minusbalidoentzat eratutako eskurtsio batean ezagutu genuen elkar Benidorm-en eta ezkontzekotan gaude. Egun batzuk barru, ekainaren 28an egingo dugu despedida Iru Biden eta sekulakoa izango den sonak dirá, bertsolariak, trikitilariak eta dultzaineroak juntatuko bait gara», esaten d u . Minusbalidoen eskurtsiora Joan zen gizonezko honek minusbalidotik ezer gutxi duela esan daiteke begiratu batera. Hori bai, hanka planoak zituelako libratu zen soldaduskatik eta

1991 Uztaila

orain, 53 urte egiteko dituenean ere hanketatik kejatzen da eta arrazoi horrekin hartu zuen erretiroa baina mundu guztiak mutilzahar bezala aguretuko zela pentsatzen zuenean, andregaiarekin agertu zen bailada horretara. «Afari horretan bakarrik ez, bestela ere adarjotzefrankoegiten didate eta despedida egunean ere, beste konturik ez déla izango pentsatzen dut, baina hori ez da enbidia besterik», esaten d u , gazte baten malizia begiradan jarriz. Aitona zenarengadik datorkio bertsotarako adurra, «Diyo» edo Diego Soraluzerenganclik, Txirrita eta abarrekin ibilia baitzen hura. Hiru aldiz txapelketako kanporaketan aurkeztua, Rafaelek Santa Eskean hogeitabi aldiz atera da eta trikitilarientzat koplak jartzen ere iaioa da. Bere tuertea, ordea, «Otsolarre» eta «Montte»rekin batean lagunarteko umore saioak dirá. Hala ere, urteetan baturik mantendu den

BERTSOLARI 21


hirukotea apurtzeko zorian dago eta kulpantea Pakita da. «Nik Azpeitian nuen pisoa eta saiatu naiz komentzitzen, baina alferrik izan da. Neri ere emakumea hasi zait gainetik jartzen eta Pakitak Eibarren duen pisora joango naiz bizitzera», aitortzen d u . Bizimoduz bakarrik ez, bizilekuz ere aldatzekotan da, beraz. Rafaelek urte askotan lagundu dio meza ematenMartittekoapaizari. Hilaren8anapaizak lagundu zion bizitzan eman duen saltorik haudiena ematen: Pakitari baietz esaten. Pakita Palencian jaioa da, baina euskaltzalea da eta Rafaelek kontatzen duenez, Eukalduntzen 3. maila egina d u . «Dena den, ez dut usté askorik aprobetxatu duenik, oso motel hitzegiten baitu, kasik bat ere ez. Beharbada orain nerekin ikasiko du zerbait», esaten d u . Igartzako

Patxi

Bertsolarizelebreakezdira Azkoitian bukatzen. Aizarna aldean badago beste bertsolari bat Baserri eta Uztapideri ere hamaika algara eginerazitakoa. Bere umorea piska bat lakarragoa da, tarteka broma astun samarrak ere erabiltzen ditu, baina fama eman diona ez da hori, bertsotan erabiltzen duen modu heterodoxoa baizik, ondo neurtzen badu ere, ez baitu inoiz, kasualidadez ere, bertsoa rimatzen. Peter eta Xabierrek ETBn «Funtzioa» estreinatu zuten egunean, Lazkano bertsolaria gonbidatu zuten eta elkarrizketaren buruan bertso aldrebes bat kantatzeko agindu ziotelarik, Patxi «lgartza»ren omenez bota zuen bat. «Rimarikgabe bertsoa kantatzeaizugarrizai la egiten da guretzat. Patxik, berriz, ez zuen kasualidaez ere rimatzen. Hori ondo neurtuz eta graziarekin egitea bada nahiko meritu», aitortzen du Imanol Lazkanok. Imanolek kontatzen duenez, Basarri bakarrik ikusi du Patxi «lgartza»ren tankeran bertsoa eginez kantatzen. «Agirre eta biok ginen Santa Grazin Santioegun batean bertsotan. José Lizaso agertu zen hará egunpasa eta Basarri bera ere bai emaztearekin. Arratsalde erdian Irure baseBERTSOLARI 22

rriko nagusiak gonbidaturik meriendatzera jo genuen etxe horretara eta Patxi 'Igartza' ere katigatu zitzaigun. Patxi bera hasi zen kantuan eta Basarrik estilo berean erantzun zion eta guk tripak bota beharrean pasatu genuen arratsaldea», kontatzen d u . Patxik, ordea, ez dio inolako meriturikematen bere lanari.«Neri bertsoa askogustatu zait, baina aldrebesa numero unoa izan naiz. Umorea izan dut nik ona, hori bai eta piska bat animatuz gero adarra jotzeko gogorik ere ez zait faltatu inoiz, baina bertsotan nik trakets egin dut beti, puntúa ezin izan dut zuzen eraman» aitortzen d u . Zestoako Akua bailadan, Igertza baserrian jaio zen Patxi Odriozola A l berdi 1923an. 68 urte ditu beraz, baina gizon gordina dago oraindik 120 kilorekin. Kontatzen dutenez Basarri Zestora e t o r r i zen batean Uztapidek promesa bat bezala aurkeztu zion mutil gaztea eta hura serio serio tentatzen hasi bazen ere, parrez lehertu beharrean bukatu ornen zuen Patxiren erantzunen aurrean. «Igartza»k t e k n i k a bereziak ditu jendea parrez jartzeko; txiste bat kontatu edo bertso zelebre bat botatzen duen bakoitzean, bi eskuak hanka artean jarri eta algara ikaragarri bat egiten zuen berak «Ederra huen» esanez. Oraindik ere algara fresko hori erraz ateratzen zaio eta farrea etengabe dauka ezpainetan. «Guk osasuna izan dugu izugarri ona. Ni Zestoan lanean ibili nintzen urteetan, Iraetan egon nintzen apopillo eta goizeko 6,30etan bizikletan joaten nintzen ez argi eta ez ezer lanera. Elurra egiten zuenean ere, lepoan jertseia korapilatu eta makautsik joaten nintzen eta ordaindik osasunarekin ezin naiteke kejatu, hanketatik motel samar banabil ere. Sorasuneko fundizioan nabilela,hanka bat hautsi eta problemak izan ditut eta zentimetro bat laburragoa geratu zait. 58 urterekin jubilatu nintzen», segitzen d u . Patxi «lgartza»ren umorek ukitu basatia du batzuetan. «Gogoratzen naiz behin Ernion soinujolea andamio gainean ari zen soinua jotzen 1991 Uztaüa


1991

Uztaila

BERTSOLARI 23


Bahamontesen

bertsoak

Bertsolarizelebreenzerrendaluzeada. Legorretan bazen José Antonio Luluaga izeneko bertsolari bat, umorerako grazia eta dohain haundikoa. Erdaraz hitzegitea asko gustatzen zitzaion eta bi hizkuntzak nahasten zituen egiten zuen jergagatik «Pello» edo «Pello Kirten» esaten zioten. Coia tratantearen morroi egon zen urte askoan, Bar Inasin egiten zituen otorduak sarritaneta «Jainkoanean» edogaurko Bar Olason afaltzen zuen ¡gandetan, segidan bertsotari ekiteko. Haren inguruan beti zegoen giroa eta Goierriko gaurko bertsolari gazteak ere hará jotzen zuten piska bat trebatzera, sparring bezala erabiltzen baitzuten. Taberna horretan bada ordaindik haren argazki bat adiskidez inguratuta. Bahamontes zale amorratua, Madrileraino Joan zen hura bisitatzera eta o n d o r e n bertsoak atera z i t u e n , hark esandako erdarazko esaldiak tartekatuz. Iñigoren programan ere atera zuten behin lehen katean. Bertso horiek famatuak egin ziren. Unidad egunkarian ere argitaraeman ohi zuen tarteka bertso politik. Piso zahar batean bizi zen bakarrik eta Ordiziako Zahar Etxera eraman zuten eta han hil zen duela urte batzuk.

Bertsotan

eta ni dantza egitera igo nintzen, clantza egitera edo salto batzuk ematera eta andamioa bota nuenbeherasoinu jóle eta guzti.Soinuabizatitan banatua geratu zen lurrean. Eskerrak zaharra zelaetaerraz konpondu ginela», esplikatzendu. Zutik larri antzean dagoenari abarka soka zerbaiti lotzea,adiskidebatipixapoltsikoraegitea ela antzeko beste zenbait broma kontatzen dizkit eta umeen jolasguretik gehiago duela konturatzen naiz Patxik gaiztakeriarako setatik baino. «Hamaika juerga egin dugu, baina bai lana egin ere. Zenbait aldiz joan naizen ni gaupasa egin eta zuzenean taillerrera.» Bertsolari zelebre gehienak bezala soltero bizi da. «Ahoko soinua jotzen nuen gaztetan eta ingurutik neskak bidali ezinik ¡biltzen nintzen, baina momentua iritsi zenean, bakarrik geratu nintzen. Gu aldrebesak izan horretan ere...», kejatzen da. BERTSOLARI 24

erdaraz

Bertsolari zelebre gehienak jendea parrez jartzeko duten doahinagatik egin dirá famatu. Baina badago besterik ere. José Antonio Aranzadi «Ezkio Txiki» bertsolaria herri kirolarentzat eta bertsolaritzarentzat kosetxa oneko urte batean jaio zen, 27an. Kinta horretakok dirá Lasarte eta Lizaso zaharra eta urte horretan jaioak baita ere Agerre, Yurrebaso, Garaizabal harrijasotzailea, Gartziarena aizkolari famatu eta Perurenaren osaba eta beste ha¡nbat ere. Ezkioko Agerre Goikoan jaio zen etxe hori ganaduarekin badarabil ere, herriko osatatuan janez eta anaiarena zen Araburu baserria erretiratuz bizi da. Esan behar da anaia artzai hori «Xole» zakurtxapeldunaren jabea zela. Lau urtez segidan irabazi zuen Euskal Herriko txapela eta Estatukoa beste behin Catalunyan. Donostian 1951ean egin zen Txapelketan hartu zuen parte 1991 Uztaila


Bergarako eskualdeko ordezkari bezala Uztapide, Zepai, Lizaso eta beste zenbaitekin batean eta garaiko bertsolari onenekin plaza batzuk egina da, bere bertsotarako leku atseginena taberna izan bada ere. Agerre Goikoa urruti samar egiten zen herritik eta soldaduska egin eta laster utzi egin zion plazarik plaza ibiltzeari, baina ez tabernako jardunari. G i z o n atsegin eta alaia, sasi-medikua eta senda-belarretan espertoa, buruan bertso zaharra hainbat belar badu Ezkioko bere etxe zokoetan. Egindituenhazainenarteanfanatuena duela urte batzuk Txiki Benegasi erderaz jarri zizkion bertsoak izan ziren. «Duela bosten bat urte izango zen. Telebistari begira afaltzen ari nintzela Txiki Benegasi zera entzun n i o n : que Garaikoetxea era incapaz de gobernar Euskadi eta sutan jarri nintzen eta gauez lo hartu ezinda nengoela, bertso batzuk jarri nizkion euskaraz Garaikoetxeari eta erdaraz Txiki Benegasi. Gero tabernan kantatu nituen bertso horieketa jendeak komentatu egin zituen. Hemen obratan zebiltzan erdaldun batzuk ¡kasi ere egin zituzten bakarren bat edo beste eta Goardia Zibilak etorri zitzaizkidan behin asunto horretaz galdezka. Nik badaezpada azken bertsoaren bigarren bertsio bat egina nuen, 'mejor si pasarían por el fusil' esan beharrean, 'mejor si echarían desde Errezil' esan bait nien. Sargentoak bizkarrean jo zidan eta aldegin egin zuten hiru Land Reverretan», kontatzen d u . Honatx bertso famatuak:

Txiki

Benegasi

Ese Txiki Benegas ancla valiente en la vida de Euskadi sobresaliente y aún quiere ponerse ele presidente antes va a quedarse sin ningún diente.

Aquí no queremos ver a este sujeto si se decide de Euskadi ya marchará pronto cada vez que le veo en su retrato en seguida le conozco que es hombre barato.

Siendo un diablo imitando santo para hacer cosas malas tiene adelanto si tiraría al río c o m o un parto ahí con las ranas pa-que esté un rato

En palabras y razones es un inútil además en los hechos parece imbécil que haga buenas obras es muy difícil mejor si le echarían desde Errezil.

1991

Uztaila

BERTSOLARI 25


frwm

XALBADOR PASTORALA Testua: XABIER EUSKITZE Argazkiak: BOBI

BERTSOLARI 2b

1991

Uztaila


LARRANEN Zuberoako Larra単e herriari dagokio aurten pastoralaren antolakuntza. Ez da nolanahiko lana, baina herri osoa ari da Linean eta prestakuntza oso aurreraturik dute, oraindik ia bi hilabete falta diren arren. Xalbador pastorala Zuberoan aski ezaguna den Roger Idiart apezak idatzia da eta beregana jo dugu argibide eske.

1991

Uztaila

BERTSOLARI 27


A

buztuaren hamabostean ¡zango da Larrañen Xalbador pastoralaren lehen emanaldia eta hogeitabostean bigarrena. Lapurtarra da sortzez pastoral honen egile den Roger Idiart apeza, baina hogeita hiru urte daramatza Zuberoan. Iparraldeko euskalkiak ezezik hegoaldekoak ere ezagutzen ditu eta lasiter antz eman dakioke. Elkarrizketa egiteko ordua jartzeko egin nion lehen deia eta, «bortz orenetan ontsa da?» galdegitean, «bai, bost ordutan, ondo» erantzun zidan. Zenbait pastoral itzuli eta hainbat kanta egin izan ditu, beti iparraldeko euskal mugimendu guztiak gertutik jarraituz. Aita Lartzabalenadiskide mina izan zen eta hainbat gauza egin izan zuten elkarlanean.

Xalbadorren

itzala

Xalbador garrantzi haundiko pertsonaia izan da iparraldearentzat Roger Idiarten ustez eta pastorala merezi zuela usté izan du. «Xalbador bertsolari haundia izan zen eta berebizikogarrantzia ¡zanzuen iparraldekoeuskal munduan» aitortzen du. «Hamabost urte dirá Urepeleko artzaina hil zela. Denbora pixka bat pasa da eta garai egokia dateke pastoral hunen egiteko». Roger oso kezkaturik dago egungo Euskal Herriak bizi duen egoeraz. «Egoera tristea da Euskal Herriarena. Oso ilun eta beltz ikusten ditut gauzak eta azken hilabeteotako zenbait gertakarik ere kezka haundiak sortu dizkit. Horregatik, une egokia iruditu zait Xalbador pastorala plazaratzeko. Zazpi probintziek onartu eta miretsi duten poeta honen mezua lau haizetara zabaldu nahi dut pastoralaren bilartez». Ez zuen beste munduko traturik izan Rogerrek Xalbadorrekin, baina izan zuten nolabaiteko ezagupidea. «Gogoan dut Xalbadorri zazpi minutaz txistuka ari izan zitzaizkionean, Donostiako saio famatuan, hantxe nintzela. Cero, duela hogeiren bat urte, nik eraman nuen pertsonalki Zuberoako Likü herrira, Mattin eta Xanpunekin batera. Orduan erran zidan Xalbadorrek bazekiela nire berri, ene bertsoak irakurtzen zituela HERRIA aldizkarian. Ez dut inoiz ahantziko. Hura zen poza! «Arrazoietan mamitsua eta sentimenduetan sakona zen Xalbador. Ez zen nehor gauzak hark bezala erraiten zekienik». Jon Lopategik Xalbadorri buruz botatako bertso BERTSOLARI 28

bat ere gogoan du Zalgizeko jaun erretorak. Osorik kantatu zidan. Urepel hortan bazen artzain bat izarrekin mintzo zena, agian hola sortu zitzaion bertsoetarako sena. Sentimendutan sakona bezain arrazoietan zuzena, Xalbador deitzen zioten eta Fernando zuen ¡zena.

Larrañe eta pastorala 270en bat biztanle ditu Larrañek eta herri osoa ari da jo eta su pastorala prestatzen. 62 diraoholtzagainera igokodirenak, baina beste guztientzat ere bada zeregina. Pastorala gertakari haundia izan oh¡ da Zuberoako herri txikietan eta bihotzaren erdian daramate Zuberotar guztiek. «Izugarria da Larrañe egiten ari den ahalegina. Bereziki aipatu nahi ditut kanpoan bizi diren larraindarrak. Bada Burdeos edo Baionan bizi eta asteoro Larra7991 Uztaila


ñera jiten denik. Igazko Azaroaren 3an hasi ginen prestakuntza lanetan, larunbateroko bilerei hasiera ematen, eta geroztik ez dugu nehoiz huts egin». Jean Pierre Rekalt Altzaitarra da pastoralaren zuzendaria. Oso gaztea da lan horretarako, 35 urte besterik ez ditu, baina guztiz trebea déla dio Rogerrek. «Trebea da, ba¡, egokia. Maisu haundi bat izan du ondoan, hainbat urtez pastoralaren errejenta izan den Battitta Urruti, eta aunitz ikasi du hari esker. Badaki jendearekilan ñola lan egin, baclaki bakotxari zereskatueta ñola mintzatu. Denek maite dute Larrañen. Nik ere bai, aunitz. kantuak nik eginak diren arren, bera da zuzendaria eta bere gain du dena. Dena den, kantuen zuzentzea ene eskuetan utzia du eta nik biziki eskertzen diot hori. Ez dakit kantuak onakdirenentz, baina kantariakgoi mailakoak. Ontsa joaiten bada, nik nahi bezala ateratzen bada, ez da ene lanari esker izanen, kantarien ahotsari esker baizik. Ez dakit nehongo herritan izanen den Larrañen adina ahots eder». 1991

Uztaila

Pastoralaren mamia Antz haundia dute Larrañe eta Urepelek. Biak dirá artzain herriak, biak daude altuera beretsuan (600 m), biek antzeko arazoak bizi dituzte. Arazo horiek dirá Rogerrek pastoralean aipatuko dituenak. «Kultura eta agrikultura, biak nahi ditut aipatu. Laborarien arazoez gain, Seaskaren estuasunak aipatu beharrekoak dirá eta kontrabandoari ere tarterik eginen diogu». Azkaingo seme honek, Rogerrek, ongi daki gero eta jende gehiago joaten déla kanpotik pastoralak ¡kustera eta hori kontutan hartu dute. «Kanpotik jende aunitz jiten da eta Xalbadorri eskainiriko hunek ere kanpoko jendea bilduko duela usté dugu. Horiei astunegi gerta ez dakien, hiru oren terdikoa ¡zanen da, laukoa izan ordez. Halaber, kantu gehiago sartu dugu. Ea ahalegin hunek fruiturik emaiten duen. Nik bazter guzietako euskaldunei dei egin nahi diet. Xalbador izeneko poeta handi horren pastoralak elgargana gaitzala. Ontsa hartuak izanen dirá» • BERTSOLARI 29


TUAREG-AK, Gerra, burrukak eta maitasuna dira tuareg-en ahozko poesian kantagai eta eguzkia sartzera doan unea da kanturako unerik aproposena. Kanpamentuko partaideak suaren bueltan eseritzen dirรก eta emakumenzkoak nahiz gizonezkoak hasten dirรก bertsotan. Orduan gertakari haundiak ere aipatzen dituzte eta auzoko tribuekin dituzten liskarrak ere agertzen dirรก azal urdineko bertsolarion ahotan.

Testua eta argazkiak: MIGUEL MARI LARBURU


ยกTUKO BERTSOLARIAK


S

aharako basamortuak dituen harea sail

clitei erasoak egitera dedikatzen ziren. Askok

azkengabeen erdian bada Hoggar ize-

ipuin bezala hartu zituzten esanok, baina

narekin

mendikate

Sahara erdialdean eta mendebaldekoan aur-

bat. Kristalezko malda biluzi horien diztira

ezagutzen

den

kitu diren garaiko pintura ugariek baieztatu

arrosa, gris eta urdinei begira beste mundu

dute hori. Geroztiko historiagileek jarraitu dute

batean dagoela pentsa dezake edonork. Ara-

herri honekikoerreferentziekin eta gaur gauza

beek berek ere «Beldurraren lurraldea» dei-

jakina da legio erromatar batek ganbeluak

tzen zioten paraje ikusgarri horiei. Haitz beltz

erabili zituela eta Hoggar-eraino iritsi zirela

eta distiratsuz , amildegiz eta pasadizu ertsiz

erromatarrak gutxienez.

eta malkor biluziz jositako bazter horietan

Laburbilduz, beraz, azken 1.800 urteotan

desertuko gizon urdinak bizi dirá, tuareg-ak

Saharako populazioak ez duela aldaketa

alegia.Erabiltzendutenburukoestalkiakanilla

haundirik jasan esan daiteke eta toponimiak,

du eta izerditzen direnean, aurpegia urdindu-

pinluraketadokumentu idatziekereerakusten

rik utzi ohi die. Izatez artzainak dirá, baina

dutenez, badagoela jarraipen bat populazio

mendi malkor horietara egokitu dute beren

libioen, faramanteen eta tuareg-en artean.

bizimodua eta ez da erabat gezurra harán horietan lapur herri bat bizi déla esaten badugu ere.

Hizkuntza

Tuareg-ak ez dirá milioi erdia baino gehiago eta hala ere esames franko sortu duen

Beste zenbait faktorekulturalbaztertugabe,

herria da horiena. Beren jatorria aztertzen

hala ñola, gastronomía eta erlíjíoa, hizkuntza

hasten bagara, oztopo haundiekin egiten dugu

da etnia baten oinarri eta hizkuntza da talde

topo eta beren historia osatzen hasten denak

horretako partaideak taldeko sentierazten

ere ¡zango du zailtasunik.

dituena. jaso dituen

Tuareg-ek hitzegiten duten hizkuntza «ta-

herria déla tuareg-ena eta jakitunek diotenez,

Kontua da, eragin aunitzak

mahak» edo «tamachek» da, según Saharan

bertan antzinatetik bizi ziren tribuei Afrika

edo Sahel-en hitzegiten duten. Berebere fa-

iparraldetik etorritako beste zenbait tribu

miliako mintzaira da eta gaurgaurkoz gehien

gaineratu zaizkie. Ez gara hemen xehetasune-

aztertu den dialektoa déla esan daiteke, Aita

tan sartuko, baina garai batean tuareg-en

Foucould-k burutu zituen ikerketei esker.

jatorria esplikatzeko erabiltzen zen ekialdetik

«Tamahak» delakoa antzinako hizkuntza l¡-

etorritako tribuen teoriak porrot egin du. Ba-

bikoaren edo libiko-bereberearen eboluzioa

dirucli mugimendua alderantzizkoa izan zela,

da. Kristo aurreko bosgarren menclean jadanik

mendebaldetik ekialderakoa alegia eta histo-

oso zabaldua zegoen Afrika iparraldean eta

riagileek aditzera eman dutenez, Egiptoko

Niloraino iristen zen. Sahara erdialdean eta

dinastía zenbaitetan eraginik izan zuten

mendebaldeko hizkuntza zen, ondorioz.

mendebaldetik joandako populazio libikoek

Hizkuntza horrek, ordea, behera egin du,

eta populazio horiek dirá tuareg-en arbasoak.

arabiar hizkuntzaren zabalkundeagatik bati-

Herodotok (484 K. a.) eta Platonek (429

pat. «Tamahak-tamachek» dialektoak hitzegi-

K. a.) berak Atlanteez eta Sahara erdialdean

ten dituzten taldeak bakarrik geratu dirá gaur

bizi ziren beste zenbait herriz hitzegin ziguten.

eta salbatu badira bi arrazoirengatik izan

Ziotenez, faramanteak esaterako, bi, hiru eta

daiteke, bizi diren lekuak geografi aldetik

lau zaldiko kuadrilekin Etiopiako auzo troglo-

mugarri naturalakdituelakobatetiketatuareg-

BERTSOLARI 32

1991 Uztaila


ek talde bezala batasun haundia dutelako,

geometriko sinpleak eta puntuak, zirkuluak

bestetik. Eta hitzegiten dituzten dialektoen

eta lerroak erabiltzen ditu. Bokalak, berriz, ez

artean Ahaggar-en hitzegiten dutena ornen da

dirá idazten. Eskuinetik ezkerrera, goitik be-

garbiena.

biera edo alderantziz idaz daiteke. Ez da pun-

Zein da hizkuntza horren jatorria? Zein da

tuaziorik erabiltzen eta horrek zaildu egituen

berebere hizkuntzen nondikakoa? Talde cha-

du ¡rakurketa. Testu konplexuak idaztea na-

mito-semitiko hizkuntzetatik datorren sus-

hiko zail ornen da. Mezu laburrak ¡dazteko

moak izan dirá tradizionalki. Hortik jaio dirá

erabiltzen da. Horregatik gaur egun ez du

hizkuntza semitak, egipzioa, libiko-berebe-

erabilgarritasunik eta brazaleteetan, haitzetan

rea eta Cuchita. Hizkuntzaz, beraz, tuareg-ak

abereak markatzeko bakarrik erabiltzen da

Ekialde Hurbileko zibilizazioen oinordeko

idazkera hori.

izan daitezke. Alabaina gaurko ikerle askok

«Tifinagh» deitu ¡dezkera

hori emaku-

zalantza haundiak dituzte eta bertako hizkun-

meek bakarrik erabiltzen ote duten esamesa

tza autoktonoa ez ote den pentsatzen jarriak

aipatu ohi da batzuetan eta tuareg-en artean

daude eta batek edo bestek euskararekiko

emakumea gizona baino eskolatuago ote den.

ahaidetasunak aipatu ditu. Arazo guztiotan,

Baina errealitatean ez dut usté hórrela denik,

noski, galderak erantzun garbirik gabe segi-

jakuturia hori bederen bi sexuei berdin bait

tzen dute.

dagokie.

Dena den, «tamahak» hizkuntza

Idazkera aldetik berebereek bazuten lehen

gorde bada, emakumezkoen meritua déla esan

oraindik deszifratu ez den idazkera bat.

daiteke, baina hori ez da hizkuntzarekin

Oraingo tribuek erabiltzen dutena eboluzio-

bakarrik gertatzen, tuareg tradizio gehienekin

natuagoada. Hogeitalau karaktereditu, forma

baizik.

1991 Uztaila

BERTSOLARI 33


Ahozko

literatura

kritikoa da izatez eta ez da harritzeko kantuan hasten denean ere etsaien kontrako bertsoak

«Ahaggar» literaturaezagutzeramendebaldean eman duen Aita Foucould izan da. Berak

zorroztasunez beteak izatea. Batzuetan burla eta iseka ere erabil dezake.

bildu, aztertu eta itzuli zituen herrialde ho-

Beste batzuetan enamoratuak dirá elkarri

rretako poesía, sineskeria eta atsotitzak; berak

bertsotan hasten direnak. Beren artean zenbait

itzuli zituen prosazko lan batzukereetaberari

pena badute, pena horiek dirá kantagai.

zor zaio tamahak-frantsesezko hiztegia ere,

Tuareg-en arteko bertsolariok ehundaka

hizkuntzalaritza mailan egin den lanik erral-

kanta zahar dakizkite buruz eta erraztasun

doienetakoa. Ahozko literatura hau osoabera-

haundia dute errezitatzeko ere. Hórrela gau

tsada eta tuaregherriakzentzu poetikohaundia

osoak pasa ditzakete kanpamentu

duela frogatu du.

batean

besteren kontura jan eta

horretako

edanez. Batzuek konpo-

gaiak gerra, burruka eta

sitore fama ere badute

emakumea badira ere,

eta tarteka adiskide edo

denetik agertzen da eta

tribuko

Poesía

buruzagiren

tuareg herriak sentsibilí-

baten zerbitzuan lan egin

tate

dezakete.

haundia

duela

erakusten du: mendien

Poesía eta sátira ho-

edertasuna, gauen isilta-

riek amzad deítu biolin

suna, haizearen susmu-

batekin lagunduz kanta-

rrua, gazelaren ibilera

tzen dituzte. Soka bate-

arina, mula-mula txoriak

ko biolina da eta tuareg

duen tuareg kanpamen-

neskato guztiei erakus-

duei segitzeko ohitura.

ten zaie jotzen. Tuareg

Denada kantagai según

emakume batek bere

eta kantariak zer aldarte

haserrea senarrari era-

duen: penak eta pozak,

kusteko «Amzad» ez

esperantzak eta maita-

jotzea erabaki ohi du era

sunaren atsekabeak.

honek ahalegin guztiak egingo ditu gerran edo

Hala ere, badago une bat tuareg-a kantari jartzeko berezia dena:

burrukan bere emazteak edo andregaiakberriro

kanpamentuan sua piztu eta harén inguruan

«amzad»-a jo diezaieten.

biltzen

diren ordua da

hori. Orduan gau

osoak pasatzen dituzte bertso inprobisatuak entzuten eta bertso horietan urrutimina

Bertsolariak

ere

sarri agertzen da. Emakumezkoa edo gizo-

Tuareg bertsolariek arau zehatzak ditu la-

nezkoak izan daitezke bertsolari. Berentzako

nean hasi nahi duenean. Neurriari dagokio-

joko bat bezala da eta gertakari garrantzizko

nez, «seienin», «heinena» «il-aner-lalla» eta

guztiei buruz aritzen dirá. Askotan bertsolariok norgehiagoka hasten

«aliñen» bereizten dirá. Lehen hiruek gai guztiak kantatzeko balio dute eta hirugarrena

dirá. Tribu batek ondokoareekin dituen dife-

berriz emakumezkoak erabiltzen dute ezteie-

rentziak izaten dirá kantagai. Tuareg-a oso

tan. Neurrioi buruzko xehetasunetan ez

BERTSOLARI 34

1991 Uztaila


sartzeko eta bat bakarrik aipatzeko, «seinin» delakoa aipatuko dugu. Neurri honek lau oin ¡zaten ditu eta bakoitzean silaba laburra eta luzea tartekatzen dira. Neurriotako bakoitzari doinu bat dagokio, baina aipatu dugun biolin hori oso sinplea izaki, doinu nahiko sinple eta monotonoak dirá. Aire bakoitzak bere izena du eta normalean bertsolari edo konpositore haundi baten

izena jartzen zaio edo aire hori gehien kantatzen den tribuaren ¡zena.

El Ahal Tuareg-en arteko tradiziorik ezagunenetakoa da. Tuareg gazteak 15 edo 16 urtera iristean, gaztearen aitak «litham» deitu estalkia erregalatzen dio aurpegia estaltzeko. Estalki hori zuria da edo anillez tintatua. Aldi berean eta familian egiten den festa baten buruan «ikerhi» izen duen beste estalki bat erregalatzen diote neskari eta b¡ estalki horien jabe diren momentutik «ahal»ean parte hartzeko gai direla esan nahi du. «Ahal» hitzak bilera esan nahi du, elkarrizketa eta bilkura musikal horietan gai friboloak jorratzen dira gehienetan eta askotaan «arsi» batean bukatzen dira. «Arsi»k zera esan nahi du: «frenorik gabe korrika egitea» eta ohitura erabat libreak praktikatzen dituzte. Bilkura horietan parte hartzeko, ordea, ezkonduek ez dute sarbiderik. Gazteak, alargunak eta dibortziatuak bakarrik izan daitezke partaide. Bilkura horiek kanpamentu inguruetan egiten dira, baina babes haundiko lekuetan, tribuko zaharrak entera ezdaitezen.Sartzen diren ordenu berean eseritzen dira lurrean. Horrek gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatzea permititzen du. Denak iristen direnean, presidente eta presidenta bat aukeratzen dira eta horiei dagokie «ahal»eko ohiturak zaintzea, zeinak baitira bromak eta joko irrigarriak egitea.

1991 Uztaila

BERTSOLARI 35


Nahikoa da gazte batzuek kanpamentuan

farre eta algarak tonuz ¡gotzeko. Gizonezkoak

koinziditzea, «ahal» bat eratzeko eta ondoren

eta emakumezkoak, elkarren kontra jarririk,

«arsi» bategiteko. Inguruetakokanpamentue-

elkarri ukitzen hasten dira. Bilkura hbriek gau

tatik ere gazteak ailegatzen dira bere jazki

beranduan

ederrenekin etabatzuekehunkilometrobaino

kanpamentura abiatzeko, baina hori baino

gehiago egiten dituzte festara etortzeko.

lehen zitak jartzen dituzte hizkuntza berezi

bukatzen dira, bakoitza bere

Behin taldea osatu eta gero, neska gazte

bat erabiliz, zeren eta eskuekin elkar ukituz

bat hasi ohi da biolina jotzen. Cizonezkoak

adierazten baitituzte beren gogoak eta desioak,

erritmoa markatuz kantuan hasten dira. Ge-

hórrela maitasunerako lehen harreman horiek

hienetan bilkura hauetako bertsoek ez dute

modu intimoago batez bukatuz. «Ahal» ho-

maila poetiko haundia izaten eta askotan na-

nen bariantebatdirudi «tendi» izeneko bilera

hiko gordinak izaten dira.

ere. Bere izena alea ehotzeko erabiltzen zen

Saioa bukatzean, biolina isiltzen da, baina BERTSOLARI 36

zuhaitz enborretik hartzen du eta enbor hori 1991 Uztaila


^ ' ^

"V

larru batez estalita eduki ohi dute bilera den

Ondorio gisa ezin has gaite^ke tuareg-en

lekuan. Urtaroen etorrerak edo bizitzaren

eta euskaldunon arteko gonbarazio merkeak

zenbait aro aldaketa ospatzeko egiten dira

egiten. Egia esan, oso posible da erabateko

bilera horiek. Tuareg-ak beren festarako

paralelismorik ezegoteaere.Gukgurealdetik

jantziekin biltzen dira eta orduak egiten di-

euskaldunon izakera eta horren barruan ber-

tuzte binaka ganbeluen gainean jarrita desfi-

tsotarako dugun gaitasuna munduan barrena

latzen. Desfilearen erdian emakume koru bat

zabaltzen saiatu behar dugu eta bidĂŠ batez

eseritzen da eta pasatzen diren gizonezkoen

beste herrialdeen gaitasunekin egingo dugu

kualidadeak kantatzen dituzten bertsotan.

topo. Horietako bat da tuareg-en kasua, XX.

Emakumeen esanekin harroturik edo karrera

mendearen bukaeran nortasuna aurkitzeko

eroak egiten dituzte eta eguzkia sartzen ari

ahalegin bat, beren bizibiderako espazio bat

den m o m e n t u a n

eta beren arimarentzako denbora bat bilatzen

horiek. 1991 Uztaila

bukatzen dira

bilera

ari den herria

• BERTSOLARI 37


Bedeinkatua izan dedilla sagardoaren graziya, bai ere ta kupira gabe eraten duen guziya; erari onek gizon askori ematen dio biziya, au eran gabe egotia da neretzat penitentzia. Lenengo sartu tabernan eta ateratzen naiz azkena, egun gutian zurrutian da etzait betetzen barrena; i au da erari maitagarri bat i arras piztutzen naubena, / Joxepรก Karmen biotzekoa bete amabigarerererena i

iiยก (Ramรณn ARTOLA. 18860);

I

:i.-'-:.-:::o : :: :

\


1991

Uztaila

BERTSOLARI 39


I

turri» bertsolariarengana hurbildu nahi izandugu.Honenbizitzaridarionumore gazia, lehenagoko eta oraintsuko esperientzia eta pasadizuen lekukotasuna jaso eta zuri, ¡rakurle, eskaini. Hain zuzen ere, «Bertsolari» aldizkari gazteak, tokian tokiko euskara eta gatzez horniturik, han-hor-hemen erdi ahazturik dauden bertsolarien giza printzak bildu nahi lituzke bere orrialdeetan. PedroOrtuzar«lturri»ridagokiooraingoan. Muxikako Areatzan sortua, aurpegikera alai, irribarre ziritsu, begi bizi-biziak... txarako txantxangorrikantariadirudi.Gizakiokahanzkorrak gara eta, agian, pixka bat ahazturik dugu Bizkai aldekook ere, sasoi betean herriz herri eta plazaz plaza kantari ari zeneko irudia. Orain, halabeharrak eraginda, gurpildun aulkitxoko «Iturri» dugu, batez ere, gogoan. Hala ere egoera horrek gorputza kolpatu eta markaturik utzi arren, izpirituz lehengoa dugu «Iturri». Lehen bezain alai eta atsegina. Sarreratxo honen ondoren, solasaldiari ekin diogu; edo eta hura kontu kontari eta ni, noizbehinka, hizpidea erraztearren, galderatxo batzu eginez, pixka bat zirikatzen. Hemen dituzu, irakurle, «Iturri» gizon eta bertsolariaren printza batzu. - Izena Pedro Ortuzar dozula ozta-ozta dakigu bertsozaleok, «Iturri» izenez egin zara ezagun bertso-munduan eta. Nondik jatortzu izen hori? -«Iturri» izenabaserritik. Iturritxobatdauko baserriakondoaneta «lturrixa»daugureetxeak izena; eta niri «Iturri» hortixik. - Jo daigun txikitako urteetara: eskola kontuak, maisu-maistrak, erdera egin beharra... - Bai, orduan ez zan gozoa gure eskola. Euskerarik egiten utzi ere ez euskuen egiten... eta ni gogoratzen naz «Cara al sol» kantatu behar izaten zalá, lehenengo banderea jasota... Nik ez neban ezegaitik ere gura izaten. Eta zenbat bider egon ote naz ni zigorturik, etxera barik! Aita etorten jaten bila zer pasatu dan eta. Maistrak esaten eutsan -D' 1 Dolores eukan izena, Gasteizkoa zan- ba ez nebala «Cara al sol» kantatu gura izaten eta zigortuta nengoala... Nik esaten noutsan «Cara al sol» kantatu eta ha ikasi baino arinago, bertan egongo nintzala egon behar zan denbora guztian. Eta holantxe! Gero, handik denboragarrenean badakizu, orduan eskolarako ere oraingo beste zaíetasun ez egoan eta, hasi berandu eta utzi arin egin geuntsan guk esBERTSOLARI 40

koleari. Nik 14 urte bete orduko, utzi egin neutsan eskolara joateari. Erderaz ez neban ikasi behar den moduan, baina nahi ere ez neban izan. Euskeraz egiten ez euskuen uzten, ezta ezer ere! Errezatu ere erderaz eta daña erderaz... - Orduan giro txarra ez da? - Bai, oso txarra. - Zuen txikitako urte hareetan, zure herrian, Muxikako Areatzan, aitatzea ere merezi dauan ohitura berezirik edo bazan? - Bai, gure ohiturarik berezienak «Marijesiak» ziren Gabonetan eta gero Santa Agedak. Hor aldra handia ibiltzen ginen: Enbeitarrak, Sardui anaiak... hamarbat inguru batzen ginen. Urtero-urtero, txikitan hasita. Ni, 1314 urtegaz edo, hasiko nintzen eta hogeitaz urteak arte hutsik barik. Areatza osoa pasatzen genduan, Muxika erdia. - «Marijesiak» hemen inguruko ohitura izanik, herri batetik bestera, kantaeran alde txiki batzuk badirala entzun izan dot... - Bai, Muxikan Muxika bertakoak barik Areatzakoak ibiltzen ginen. Hango eratik Gernikakora bada aldakuntzarik; hemen beste era batera kantatzen da. Han, batek edo bik kantatzen genduan aurretik eta gero besteak errepetitzen eben guk kantatutakoa. Holantxe urteaskotan ibili ¡zan ginen Sardui hiru anaiak, gu anaia biok, eta bertako beste batzuk... guztira hamarren bat edo. Santa Agedatan ere beste horrenbeste; urtero hutsik barik, lehenengo eskolatik umetan. Baina ez oraingo moduan. Orain andereñoak edo ¡rakasleak bialdu egiten ditu. Orduan ez, orduan geuk geuretara egiten genduan geure taldea. Maestreak ez euskun horretarako biderik emoten. - Auzoan bazenduan ahozkotasuna, hau da, ipuinak, koplak, bertsoak, kanta zaharrak eta horrelakoak irakasteko inor? - Bai, horretan «Urretxindorra» genduan bakarra, Kepa Enbeita. Nik ezagutu neban eta harengandik hartu genduan guk zaletasuna, bertsotarakojoera. Nik, gainera, aita izan neban bertsozalea. Ñire aita zana sarri ibiltzen zan «Urretxindorra»gaz, mitinetara eta haregaz joaten zan. Beraz, aita bertsozalea eta nahiko txistosoa. Nik, egia esan, non ikasirik ez dot izan. Baina Gernikara bibotedun bat etortzen zan noizean behin bertsopaperak eta saltzera. Ni ez nintzan etorten, baina ama nahiz aita Gernikara etorten zirenean, astelehenetan azoka-eguna izaten zan eta, esaten neutsen: 1991

Uzlaila


«Gizon hori agertuko da bertsopaperekin eta ¡taundu,eahoneetat¡k aparte, barririkdaukon», eta neuk emoten neutsan aurreko astekoa. Erreal b¡ edo ¡zaten zan eta paper hareetatik ¡kasi neban ¡rakurtzen ere dakidan apurra. - Eta buruz ikasten zenduzan goiti behera... - Ba¡, buruz. Idazten eta hórrela pentsatu ere ez! Gerora, hogetahiru bat urte nituala, Balentin Enbeita hasi jakun bertso batzuk ikasi behar genduzala eta bertso-eskolea ere ipini eban eta han batzen ginen. «Garriko» izeneko bertso-eskolan lehenengotarikoak ginen gu. Deuroro Sarclui, Abel Enbeita, Ireneo Ajuria, Basabe esaten eutsen beste bat, Lopategi, Balentin bera eta neu. Ireneo hamahiru urte inguruko mutikoa zan. Pedro Mari Aldana izaten zan gaijartzaile. Zapatu batetik bestera, bakotxak bertso pare bat idatzia ekarri behar. Nik idazten ez nekian ganoraz eta txarto ibiltzen nintzen. Gero zigortu egiten ninduan: hamar bertso kantatu beharrean, hamabost edo kantatu behar ¡zaten nituen, hareek behar dan moduan idatzi ez nituelako. - Soldaduzkako konturik edo badozu? Hará orduko, egiten zenduan bertsotan? - Bai, bai! Ni hamalau urterako hasi nin-

tzen. Ñire lehenengo plaza Gerekiz-en, San Esteban ermita zaharraren ondoan ¡zan zan. «Patri» izeneko bategaz, Morgako Madariagatarren aita zan hau, «Urretxindorra»gaz eta ibiltzen zana. Nik 14 urte eta harek 75 edo. Haregaz egiteko deia izan nebanean, oraindino ni gaztea nintzela eta, ezezkoan nengoan, baina ekin eta ekin, Joan egin behar zalá. Ordurako, «Marijesietan» eta bertsotan nahiko sarri egina nintzen, baita lagunartean ere; tabernan oraingo antzera ez, baina Deunoro eta biok alkarregaz bertsotan egiten genduan eta konfiantza harturik nengoan. Bestea zaharra zan, «Urretxindorra»gaz ibilita egoala eta, zeozer bazala usté eban, baina ezeukanhorrenbestekojasik... eta bertso batzutan nik hobetotxoago egin edo eta hasarratu egin jaten: «gazte batek berari gehiago egin, bera «Urretxindorra»gaz ibilia izanik... Ni gaztetxoa nintzen eta jendeak txalougari jo eta badakizu; behar bada, hobeto berak jardungo eban, baina txalo-zarrapada handiagoa niri... - Zer gogoratzen dozu lehengo bertsotxapelketetaz? - Orduko txapelketak, Mungian, Durangon, Arratian eta Markinan jokatzen ziren.

Hemeretzirehun eta larogei ta hirugarrengo Martxoan konpainia bat sortu genuen notarioaren aurrean. Ordutik hona egin ditugu hainbat lan asegurutan horrenbestekoa opa diogu horrenbestekoa opa diogu 'Bertsolari"-ri bertsotan.

£» LAGUN ARO ASEGURUAK


Gero, alde bakotxean nagusi urtenikoak Gernikan. Hori, 1960-62 ¡nguruan zan. Alfonso Irigoien izaten zan zuzendari, gaijartzaile eta dana. Mungiara joaten nintzen txapelketara eta beti egiten neban bigarren. Lehenengo urtean Ormaetxek, «Taket» esaten eutsenak hartu eustan aurrea, hurrengoan Deunoro Sarduik, gero Abel Enbeitak, ondoren Ireneo Ajuriak eta azkenez Lopategik. Deia izan arren, gehiago ez nintzen joan; beti bigarren eta bigarren egiteko... )oan egin behar zalá inostan Alfonso Irigoienek. «Bai, joan bai; baina niri eskatu eta beste batzuri emon» erantzun neutsan. Eta hantxe utzi neutsan txapelketetan parte hartzeari. - Txapelketak gustukoak zenduzan? - Bai, bai; txapelketak onak dirá. Ni neu eznintzenbapeestutzen. Beharbadaezneban onenen maila onduko, baina pozik ibiltzen nintzen. - «Taket» aitatu dozu lehentxoago. Nik norbaiti entzuna dot bion artean izan zenduela halako pasadizu xelebre bat bertsotan. Konta eidazu hori! - Bai, bai! Hori taberna baten izan zan. Ni San Antontxuetan eta San Pedroetan Mungiara joaten nintzen eta ez dakit garbi noiz izan zan; bietarik baten izan zalá bai. Bertsotan egin eta tabernara. Han ere bertsotan jarraitu genduan. «Taket'zirikadakahasijaten: ni ez nintzela ezer, lurraren gainean ia ez nintzela ikusten, hazi egin behar nebala eta... bota eustazan botatekoak. Nik erantzun neutsan baietz, txikia ¡zango nintzala bai, baina bera ere taketaren gainean, aldaminoaren gainean egoalako zalá ni baino handiagoa., hanka bat egurrezkoa (zurezkoa) eukan eta horregaitik bota neutsan hori... Hasarre baten jarri eta alde egin eban ondotik. Baina gero adiskidetu ginen eta harrezkeroere sarri kantatu genduan alkarregaz, Txorierri a Idean batez ere. - Bertsolari garratza, erasokorra e¡ zan. Adarkadea nori emango beti. - Bai, ahal zituenik handienakesatera joaten zan, baina bertsolarien artean zirikadak eta pikea behar ei dirá eta. - Bertsotan egiteko lagunik gogozkoenak? - Lagun onak danak; baina ni gehien Balentin Enbeita eta Sarduigaz ibili ¡zan naz. Urte b¡ ¡nguruan Lopategigaz. Azpillaga eta Mugartegigaz ere bai ibili, Lekeitio, Ispazter, Natxitua, Ibarrangelua aldean batez ere. BERTSOLARI 42

Mungia partean «Taket»egaz. Hemendik Enbeita edo Sarduigaz joaten nintzen eta han «Taket» izaten genduan hirugarrena eta Mungia ¡nguruko herri guztietan ibiltzen ginen. Inguru horretan onena edo gehien ibiltzen zana «Taket» zan, ¡zan ere. Txorierrin baegozan Zarraga eta beste banaka batzuk ere, baina ez ziran harén mailara heltzen. - «Urretxindorra» ezagutu zenduan bertsotan? - Ez, nik bertsotan ez. Ha hil zanean, nik hamarren bat urte izango nituen. Gaisorik egoala joan ginen harén etxera. Ñire aitaren adiskidea zan eta ni ere asko estimatzen ninduan: «Zuk aurrera egin, Iturri, aitarena bazara , bidé onekoa zara eta» esaten eustan. - Abertzaleen artean mito baten antzera geratu da, ez da? - Bai, ha abertzale sakona eta gizon garbia zan. Pertsona ona eta fina benetan. Bertsolari moduan ere Gipuzkoa aldeko bertsolari ospetsuekin, Xenpelar, Txirrita eta beste batzukin sarri kantatutakoa izan zalá entzun dot; Basarrigaz ere asko kantatuko eban harek, Basarri gaztea ¡zango zan baina. - Oraingo bertsolaritzari buruz zer eritzi dozu? Bertso-eskolen emaitzei zer deritzozu? - Oraingo bertsolaritzari buruz zer esango deutsut, ba? Oraingoak danak dirá eskoladunak. Errima eta gauza guztiak ondo josita daukez. Guk ez genduan hórrela egiten. Guk laburtu nahiz luzatu errez egiten genduan bertsoa, baina azkenengo zirikadaren bila jokatzen genduan. Orain bertsoa, goitik behera, hobeto betetzen da; baina bertsoa ondo betetzen ebenak lehen ere baziran. Balentin bera ere bai. Honek ere, lehenengoetan baino gerora hobeto. Azpillagak, Mugartegik, Lopategik, Arregik... ondo egiten eben bertsotan. Gipuzkoa aldean, barriz, asko ziran: Basarri, Uztapide, Lasarte, Lizaso, Lazkao Txiki, Egileor, Etxeberria, Garmendia, Mitxelena... eta bertsolari onak ugari ziran. Naparrak Narbarte «Xalto», Arozamena... Orduko bertsolaritzatik oraingora badago alderik diru aldetik ere. Orain, asko, diruagaitik dabiltz. Cure sasoian ez zan dirurik oso gitxi baino. jasoten genduana ezereza izaten zan. Sarritan bat ere ez. Bertsotan egin behar zan lekura ere, lehenengo bizikletan joaten nintzen, geroago motorrean. Joan-etorri eta bazkaritarako baino asko gehiago ez euskuen emoten. Lana galdu beharra neukanean, orduantxe 300 pezeta edo. Behin, San Isidro 1991

Uztaila


1991 Uztaila

BERTSOLARI 43


egun baten, bost plaza egin nituan Lopategigaz hor Txorierri aldean. Pentsu-saltzen ibiltzen zan eta bezeroak eukazan ezkero, bertsotarako deitzen eutsen eta ni hartu ninduan lagun. Larrabetzu, Zamudio, Loiu, Derio eta Getxo pasatu genduzan egun berean eta egun horretan 1.000 pezeta jaso genduzan. - «Bertsolari» aldizkariko irakurleei zer esango zeunskioe gurpildun aulkitxo horretatik? - Euskaldunok ¡rakurle txarrak garela entzun ¡zan dot behin gehiagotan. Gu ere hórrela izan ginen. Guk ahozkoa izan dogu idatzizkoa baino gehiago. Dana dala, orain idazten eta ¡rakurten ere jende ona dago eta hori poztutekoa da. Nik inoiz esan deutset oraingo bertsolari on batzuri: — Zuek bertsolari onak zariela? baina zuen bertsopaperik eta nekez ikusten da ¡non. Antxina Xenpelarrenak, Txirritarenak, Pello Errotarenak eta ugari agertzen ziran. Lopategik erantzun eustan: — Gurerik kantuan dihardugun bitartean ez, baina, behar bada, gu hemendik joaten garenean, aterako ditue gureak ere...

BERTSOLARI 44

Bertsoak ¡kastekozaletasunik ez dot somatzen oraingo gazteengan. Guk bertsopaperak eta bertso onak buruz ikasi eta asko kantatzen genduzan tabernetan eta. Txirritarenak, «Urretxindorra»renak eta koadriletan batu eta kantatzeko ohitura hori, gure artean bizi-bizi egoan. Inoiz behiak jagoten egon eta nik punta batetik eta Lopategik bestetik ekiten geuntsan bertso zaharrak eta kantatzeari. Antxinako girotik gaurkora alde handia dago. - Antxina Bizkaian, zuen aurrekoen artean behar bada, bertsoa baino gehiago koplak eta kantatzen zirala entzun izan dot. - Izan leiteke. Ñire aitak ere, koplak edo puntu bikoak erabiltzen zituan gehiago. Kantuz barik berbaz, esaldi errimatuetan egiten eben testularien entzutea ere badot. Gu oso gazterik hasi ginen, baina gure aurretik baziren horretan ibiltzen zirenak. Areatzan egon ei ziren b¡ edo nahiko entzunak. Bata otzaragilea eta bestea «Urretxindorra»ren aita, «Txotxojeuri». Hasi ei ziren, ba,testuetaraedo koplatara. Baina bertsotan hasarratu egiten ei ziren beti eta alkarri itzelak esan. «Txotxojeuri»k esan eutsan otzaragileari: koplatan egingo dogu, baina alkar iraindu barik izatekotan. Biak horretan konforme, baina hasi orduko, otzaragileak eztenkadaka ekin ei eutson eta besteak ere modu berean erantzun. Eta beti bardin... Eta hori, alkarri faltatu barik egiteko berbea emonda. Beste berbeta xelebre bat ere izan eben bien artean. Hau ñire aita zanak kontatzen eban: Areatzatik harantz, Okako hatxa dago. Eta «Txotxojeurik» antijuak eukazan eta badinotso otzaragileak: — Txoto, zuk antiju horreekin urrunekoa ikusiko duzu...! — Bai! hantxe, Okako hatxean dago inurria. (Hiru kilometrora ikusi eban murria). — Utzi egidazuz neuri, ea zelakoa dan ¡kusteko -esan eutsan otzaragileak. Ipini zituan eta: -Bai, eta arra da, gainera...! Honela, gehiago ez nekaerazteko, hementxe bukatu genuen geure solasalditxoa. Handik hiru edo lau egunera, «lturri»rengazteetakodeskribapenegin zidan Areatzako beste bertsolari batek: bertsoakez beti neurri-neurrikoak, baina grazia handikoak eta bizi-biziak, txikia, azkarra, ileaktente, mutikobihurri baten taiua • 1991

Uztaila


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ES

M U T R I K U : H I R U URTE BERTSO ESKOLAN 1991 U/l.i i l.i

BERTSOLARI 45


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKC Haruntzean Mutrikun Honuntzean Deban, ai zer dibertsioa han pasatu dedan! lan gutxi egin baiño ondo jan eta edan dirurik ez nuen baiñan banuen nork eman. xirritaren bertso honek garbi adierazten du Mutrikun ere, Euskal herri osoa bezalaxe, aspalditik dagoela bertso zalerik. Txirrita bera testara deitzeak eta «mantentzeak» ez du afizio makalik adierazten! Guda ondorengo urte ilunak pasa ondoren, herrian berriro plazaratu zen zaletasun hura. San Jerónimo auzoan antolatzen ziren bertso jaialdiak ditugu honen adierazgarri. Hasiera batean (1960. urtean) itzal haundiko bertsolariak etortzen ziren: Uztapide, Azpillaga, Agirre, Lopategi, Mugartegi,... Hauen ¡tzalpean, bailarako gazteak animatu eta hasierako jaialdia lehiaketa bihurtu zen: «Txartxa», «Mizkia», «Oikia»etaabarrekparte hartzen zutelarik. Gaur egun ere, bada Mutrikun bertsolari haund¡rik:Modestoeta Román Maiz «Okelar» anaiak, nahiz eta herritik kanpo gutxitan ibili, ari dirá, azken urte hauetan, herriaren eta bertsozaleen hainbeste merezitako onespena jasotzen. Hauetaz gain, badira herrian beste zenbait bertsolari: «Laxara», Juan Mari «Erdikua»,... eta nola ez, Jon Azpillaga; bertan jaio ez bazen ere, urte askotan gure herrian bizi dena.

T

Bertso eskola Guzti hauen ondorengoak gara Bertso Eskolako ikasleak. Nahiz eta 80.eko hamarkadan ahalegindu, 1989. urterarte ez zen bertso eskolaren asmoa gauzatu. Mutrikuko Euskara Batzordearen bultzadaz sortu zen Bertso Eskola hau. Urte t'erdiz lokalik lokal, gela egokirik gabe ibili ondoren, aurten, Goizeko Izarra talde kulturalak egoitza aproposa eman digu. Gure helburua Mutrikun bertso zaletasuna zabaldu eta finkatzea da. Horretarako, edozeinek erabil ditzakeen liburutegi, bideotegi eta kasetegiak osatzen ari gara. BERTSOLARI 46

"Okelar" bertsoíaria ere agertu ohi d.i tarteka Bertso Iskolakoe Hasieratik pobre samar bagabiltz ere, bagoaz apurka apurka apalak betetzen. Neurri handi batean Azpillagari esker, berak eskeini bait dizkigu bere liburu guztiak. Bi taldek dihardute eskolan: — Helduena: Maisuak Jon Azpillaga eta Markel Arizmendi (Laxara Astigarraga eta Juan Mari «Erdikua»ren laguntzaestimagarriaz) 12 bat lagun biltzen gara ostegunero. — Gaztetxoena: 10 bat ume aritzen dirá, astean bi egunetan, José Luis Basterretxea «Altzalei»ren gidaritzapean. Eskoalako jarduna, oinarri teorikotik abiatuz, guztiz praktikoa da. Lehengo ariketan koplaka edo puntuka aritu ondoren zortziko nagusia lantzen dugu eta, azkenik, zortziko txikian kantatuz bukatzen dugu, hamarrekoak eta neurri bereziak ahaztu gabe. Era honetan, astero hiru doinu berrirekin saiatzen garenez bertso eta doinu bilduma bikaina osatzen ari gara, bai kasetez baita idatziz ere. 1991 Uztaila


AK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO BERTSO ESKOLARI BURUZ Jon Azpillaga

(1991-VI-10)

(D Bertsolarien aldizkari bat atera déla argira, hilean baten azaltzen da ta hasierako aski da. Zor bat badegu gure barnetan esatea komeni da aldizkari hau gogoko duten danak euskaldunak dira. (2) Mutrikun bada bertso eskola goxoa eta aparta ostegunetan han biltzen gara zerbait ikasi ta kanta b¡ urte pasa ditugu baiña gogorik ez zaie falta berriak sortu nahiean gabiltza gu zahartzen ari gara ta. ten dituzten alarietara

Ariketa osagarri gisa errima zerrendak osatu eta landu ere egiten ditugu. Eskola kanpoko ekintzak, urtean zehar, ugari izaten dirá. Nagusiok, esaterako, hor aritzen gara Santa Eskean, Korrika-n, Ka¡ jatetxean urteroko afaria antolatzen, AEK-ren Santo Tomas ferian,... eta, ¡railean Ederrena zine aretoan tradizio hauncliko bertso jaialdiaren antolaketa ere gure gain hartu berri dugu. Caztetxoek, antzerako ekitaldietan jardunez gain, txapelketan ere hartzen dute parte. Ekitaldi guzti hauei aurre egiteko, eskertzekoak dira Udaletxeak ematen digun diru laguntza eta Goizeko Izarra-ren esku zabaltasuna. Badakizue, beraz, nondik gatozen, zertan garen eta norantza goazen. Bidea lagunekin atseginago egiten déla ez dago azaldu beharrik. Anima zaitez, bada, bertsolari/bertsozale mutrikuar, ondarrutar, debatar, alzolatar, .... hori, guztiontzako tokia dago eta! 1991 Uztaila

(3) Bertsuak maite duten guztiak hurbiltzen dira gugana ordu alaiak igarotzeko hau berdin gabeko lana. Aldizkari hau zabaldu bedi ta hartu dezala fama herri danetan egin dezaten Mutrikun egiten daña. (4) Berdin gabeko bertsozaleak, hau Azpillagaren nota hilean behingo gertakizunak hemen nahi ditugu konta traba haundirik ez dauka eta irakurri ta ez bota leku berezi batean gorde asko kostata dago ta. BERTSOLARI 47


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ES ENE AITONAREN AZKEN HITZAK Igande batez goiko ganbaran noraezean nengoen, zortzi bertsozko paper hori bat menturaz aurkitu nuen, dardar-hizkiko hitz neurtu haiek amonarentzako ornen, irakurtzea kostatu arren aitonak hala zioen...

Mikel Arizmendi 1988 Oiartzungo Bertso Paper Txapelketan 1. Saña Musika: Imanoíen Santa Sekula

(i: Mundu honetan sendimenduek ba ote dute lekurik, gure artean jazotakoak erakusten du besterik, grina txarrenak piztu daitezen diruak badu pisurik, neure begiek ikusi dute eta ez daukat dudarik.

(5) Aita batentzat zein gogorra den gerta berri den auzia, negu beltz batek astindu baitu erein genuen hazia, zapustutako anaitasunak eraiki digu hesia, seme-alabon berorik gabe deus ez da ñire bizia.

(2) Udaberriko lili gorriak galdu daitezken neurrian, hala dakuskit seme-alabak gatazka lotsagarrian, egun beltz hartan hil zinen eta oro da kinka laman, uso bihurtuz pausatu zinen ortzeko laino gorrian.

(6) Ene semeok, zer zabiltzate, diru apurra medio! ene barneak ahots ozenez krudelak zareten dio, orain arteko harreman onek ez ote dute balio, zuen hitzari sugetzarraren pozoin beroa dario.

(3) Hegada luzez utzi gintuzun ene emazte maitea! ehortz aurretik eskatu zuten zure azienda partea, zein tristea zen zure aurrean agertu zuten jitea, hilotz zeuntzala bota nituen erakutsirik atea!

(7) Esku artetik aihenatu zait gogoko nuen bizitza, ustelduratik hurbil dakusat seme-alaben ekintza, bekaizkerian oinarriturik aitaren aurka dabiltza, ñire erraiek oihu dagite gizajalea bainintza!

(4) Oroitzen ditut egun hartako ñire garrasi ozenak, negar zotina eragin zidan sartu zidaten eztenak, bion arteko bakarrizketan laburrak ziren orenak, zerraldo hartan maikoak jarriz kitatu nituen penak.

(8) Suntsigarria izan ohi da gorrotoaren mintzoa, bihotza zurrunak sortutakoa ez da batere zintzoa, taupada hotsak guttituz doaz ez zait somatzen pultsoa, zeure ondora deitu nazazu ene emazte gaisoa!

BERTSOLARI 48

Paper hori hau irakurririk heldu zitzaidan estura! Oraindik orain ene barneak ez du gainditu tristura, maitzurkeria mozorrotu da gizon jatorren modura, halako aita nezakeenik ez zekidakeen burura!

1991

Uztaila


BERTSO PAPER GUZTIAK BERTSO PAPER BUSTIAK? ION SARASUA

1991

Uztaila

BERTSOLARI 49


B

ertso paperen gaia hainbait ¡kuspegitik jorra daiteke eta jorratu behar da, orain arte ezer gutxi landu bait da honi buruz. Nik bi orri hauen zirriborroan ikutu nahi nukeena bertso paperen funtzioaren aldea da. Horretarako, lehenik, bereizketa bat egingo dut, bap a t e k o e z d i r e n b e r t s o i d a t z i g u z t i a k z a k u berean sartu gabe: •Bertso elaboratuak: Bertso ¡datziak, baina bertso-paper sorta baten kopuru eta koerentziara ¡risten ez direnak. Bat, b¡, hiru edo lau bertsotako sortak. Zaku honetan sartuko ditut: •Irratirako, egunkarietarako eta orokorrean komunikabideetarako idazten diren bertso solteak. •Funtzio lagungarrian agertzen diren bertsoak: argitalpenak, liburu-sarrerak, e z k o n t z a - g o n bidapenak, hileta-txartelak, kartelak... • Bertso paperak:Dozenerd¡ bertso ¡ngurutikgora duen bertso sorta koherentea. Gaur egun hau Mtzateke bere esparrua: • la erabat lehiaketatarako idazten dira. Lehiaketarako epaimahiari begira idazten dira eta oso gutxik ¡kusten dute argia. •Lehiaketetako argitalpen urri batzu izaten dira. •Bertso paper liburu gutxi batzu. •Prentsa idatzian argitaratu izan dira (Argia, Egin), azken joera beheranzkoa bada ere (bertso elaboratuen mesedetan). •Aipatutakoetatik gainerako euskarri eta funtziotan oso gutxitan agertzen dira: manifestu bezala, kaleko zirikada bezala, eskuz banatuta...

Gogoetak Bereziketa hau egin ondoren gogoeta batzu egin daitezke: •Garai bateko funtzio sozialik ez du betetzen gaur eguneko bertso paperak. Bai funtzio informatiboa eta bai eritzizkoa (maila batekoa) komunikabideek betetzen dute. Hala ere, gaur eguneko norabide bakarreko informazio zaparradaren erdian bertso paperek balukete beren tokia: ironiaren erabilera, gertasuneko eritzi ematea , eta batez ere, aurreko biak bertsoak duen alderdi ludikoarekin (errimarekin, kantuarekin) lotzea. •Bapateko bertsoa leku guztietan dago eta jendearentzat erosoagoa eta erakargarriagoa da. Gainera, bapatekoa, (gaiak bertsolariari aurretik abisatzearen tranpatxo eta guzti) gero eta elaboratuagoada. Nolabait, bertsotarakogaituenak bapatean murgilduta daude eta beren onenak hor ematen dituzte. Hala ere, bapatekoak ez du bertso paperen ahalbidea agortzen. Bapatekoak ezin dezake BERTSOLARI 50

bete bertso paperek potentzialki bete lezaketena: eritzi edo gai baten tratamendu bukatua, idatzizkoak posibleegiten duen maila (teknikan, ironian, arrazioan) eta jendearen berrirakusketa, memoriazio eta taldeko kanturako bertso paperak ematen duen aukera. •Bertso elaboratuak gero eta gehiago ikusten dira (egunkaritan, bigarren mailako funtziotan) bapatekoak urteotan duen euforiaren eraginez. Leku batzutan oso egoki betetzen dute bertsook beren funtzioa, bestetan sobera daude. Baina bertso elaboratuek ere ez dituzte bertso paperak dituen ahalbideak, aurreko puntuetan aipatu d i tugunak. •Bertso paperen euskarri bakarra ez du paperak izan behar, bertso elaboratuena ez den bezalaxe. Bertso sorta koherente batek tokia luke potentzialki telebistan, irratianedokasetean nahiz bideoan ere. Euskarri berriak probatu behar dira (aurrerago agertuko denez), baina horrek ez gaitu eraman behar ohizkoa gutxiestera. Kalean banatutako bertso-paper-paperak joku polita eman dezake,

adibidez. Zenbait

proposamen

Gogoetan gehiago luzatu gabe, bertso ¡datzien inguruan praktikan probatu daitezkeen ideia batzu botako ditut, gehiegi landu gabe, probatzeagatik botatzen diren hoietakoak: - Bertso elaboratuak bapateko saioan integratzea (Jon Lopategiren idea). Bapateko saioaren amaieran, bertsolarietako bati edo, egun batzu aurretik enkargatutako bertso elaboratuak kantatu arazi. Honela, bapaterako txarrak diren gai sakon edo zailetara jo daiteke (aktualitatea...), baina ez hoietara bakarrik. Bapatekoari ez lioke ezer kenduko oso ondo berezia egongo Mtzateke. Ñire iritziz lau bertsotik gora beharko lukete izan, gaia tajuz tratatzeko. Honekin batera (eta hau beste gai bat bada ere) jendearen izkutuan bapateko saioetan gaiak aurrez abisatzea ezabatu beharko litzateke. Gaiak aurretik esatea, kasu hauetarako utzi behar litzateke, denak jakinaren gainean jarrita, beste modalitate bat déla argi utziz. - Bertso paperak bapateko saioekin lotzea. Ez integratzea. Ideia da tokian tokiko antolatzaile, bertsolari edo bertso-eskolek bertso-paper sorta bat ateratzea (bertako gai batekin edo) eta bertso saioaren amaieran (edo) publiko osoak bertsook kantatzea. Honek puntu polit batzu eskeini ditzake: Herriko gaiekin jendea kantatzen jartzea, saioetan jendeaen parte-hartzea, jendea kantatzera eta doinuak ikastera bultzatzea... 1991 Uztaila


Esperientziatxoa Bukatezeko, Aretxabaletan egin dugun esperientziatxoa azalduko dut. Bailaran haurrak ingleseko akademiatara bidaltzeko dagoen b o o m arekin moskeatuta, 8 bertsoko sorta bat egin genuen bertso eskolan. INGELESARENAK titulupean, 1000 kopia atera genituen eta gitarra baten laguntzazegindakograbazioaren 10 kopia kasetan. Kasetak Aretxabaletako 3 tabernatan, Arrasateko 3 taberna eta denda batean, eta Almen ikastetxean banatu genituen, bertako musika ekipoetan jar zitzaten. Erantzuna ona izan zen eta aste batean, tabernatan horietan ibiltzen den jendeak entzun zituen Ingelesarenok. Paperak ere utzi genituen tabernatan eta eskolan, ezagunei eta abarri banatuz. Hortik aparte Ingelesarenak Arrรกsate Press-en ere argitaratu ziren.

Bertso paperei leku berriak egitea, euskarri barriak: *Kalea. Paperezko euskarriz kartel-orri bezala toki jakinean (giro batzuetako tabernetan, kale batzutan, eskoletan, unibertsitatean) jarriz. *Kalea. Garai batean bezala eskuan banatuz (gehienetan dohan beharko, edo bost durotan, zergatik ez). Polita litzateke ilustrazioak sartuz probatzea.

Horrez gain, bertso-paperok bertso saioan integratzeko proba egin genuen. Hรณrrela, Aretxabaletan urtero egiten den bertso saioaren amaieran, entzule guztiei papera banatu zยกtzaien eta gitarraren laguntzaz denok kantatu genituen. Egia esan bertsoak ez ziren beste mundukoak, intentzioa mezua zabaltzea ere ba zen (bertsoak arradikalsamarrak ziren) eta gustora gelditu ginen esperientziarekin. Beharbada, gaia ยกnteresgarri ikusten bada, EHBEtik ekimen batzu har daitezke, saio-antolatzaileei, bertso-eskolei eta komunikabideei ideia batzu emateko #

T a r b e r n e t a k o soinu-aparailuan. Etengabeko musika zaparradan, herriko bertso-paper grabazioak sartuz (herri guztietan daude prestatuko liratekeen tabernak). Hiru hauen esparrua lokala da. Izango duen lekuak, bertsoen gaia eta izaera baldintzatzen d u : Ezberdina da Basarri Lehiaketako epaimahaiari gustatzeko bertsoak egitea edo herrian zerbait adierazteko bertsoak egitea. Gaur egun, bertso-eskolak, dutenegitura, lokaltasunetahelburuarekin, primeran sar daitezke bertso-paperekin probatzera. *Komunikabideetan. Herrietakoaldizkariak leku aproposak dirรก gorago aipatutako bertso-paper mota horretarako. Irratian, bertso-programetan txertatu daitezke bertso paperak, hainbat gairen inguruan enkarguz eginda (eta o r d a i n d u t a , beharbada). Telebistan ere gauza bera egin daiteke, gaiaren tratamendua irudi muntaiekin osatuz. 1991 Uztaila

BERTSOLARI 51


ELKARTEAREN BERRI

ELKARTEAREN BERRI ELKAQTEADEN BEDDI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ElKARTEflREÍI BERRI ELKARTEAREN BERRI BIZKAITARRAK NAGUSI ESKOLARTEAN Txikien nahiz Gaztetxoen mailan bizkaitarrak geratu ziren nagusi Joan den hilaren 15ean Gernikako merkatuan jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien Txapelketan. Txikien mailan Ibón Ajuriak, Irineo Ajuriaren semeak eraman zuen txapela eta O i hane Enbeita, Jon Enbeitaren alaba geratu zen bigarren. Bizkai-Arabako herrialdeetatik honako partaide hauek izan ziren lanean: Berriatuko Joseba Gogenola, Lekeitiko Perú Aranburu, Mallabiako Arkaitz Ugartetxea, eta aipatu ditugun Gernikako Ibón Ajuria eta Oihane Enbeita. Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroatik, berriz, Hendaiako Nagore Fernandez, Elgoibarko Ainhoa eta Irati Agirreazaldegi, Oñatiko Iker Agirre eta Urretxuko Gorka Oianguren izan ziren lanean maila horretan. Gaztetxoen mailan ere hamarreko talde batek burutu zuen lana eta Unai Iturriaga ¡zendatu zuten txapeldun, Igor Elortza bigarren utziz. Aipagarriak izan ziren halaber Sarriegik gartzelako gaiari botatako bertsoak. Aipaturiko Unai eta Aitordurangarrezgainera Markinako Iratxe Ibarra, Igorreko Ibón Iza eta Iñigo Olabarria, Beasaingo Aitor Sarriegi, Hernaniko Maddalen Lujanbio eta Iñaki ZeBERTSOLARI 52

laia, Lesakako Estitxu Arozena, Manoloren alaba eta Andoaingo Aitor Mendiluze izan ziren partaide.

BERTSO-PAPER SARIAK Hiru bertso-paper sariketa ¡nportante izan dirá azkenaldion aipamen zabalagorik merezi dutenak. Alde batetik Hernaniko Legarreta saria dago, «Lexo» eta Respaldizaren lan sarituekin. Lan horiek jaso ditugu «Bertso-paperak» atalean, baina horiekin batean Elgoibarko Etxegina lehiaketaren XI. edizioa eta Oiartzungo Manuel Lekuona Sariaren IV. edizioa ere izan dirá. Lehen horretan Xabier «Euskitze»keraman zuen helduen mailako saria eta Markel Arizmendik aipamen berezia «Haundia da nere mina, esan nahi eta ezina» gaiarekin. Herriko partaideenartekoonena Imano Larrañaga izan zen eta epaimahaiko Xabier Arrióla, Daniel Legorburu, Mari Kruz Intxausti, Jesús Mari Etxezarreta eta Anjel Ugarteburu. Manuel Lekuona sarian, berriz, helduen mailako saridunak honako hauek izan ziren: Markel Arizmendi mutrikuarra «Bidé berria1991

Uztaila


ren bila» gaiarekin; Joxe Mari Arraieta hernaniarra «Fútbol zaletu batek» gaiarekin eta hirugarren saria Antton Kazabon oiartzuarrak eraman zuen «Hogeitahamalau urte» gaiarekin. Datozen hilabetetan ezagutzera emango direnbestebi bertso-papersariketaerebadaude, dagoeneko entregatzeko epeak itxi dituztenak. Bata Zarauzko Udalaren Basarri Saria

ELKARTEAREN BERRI

ELKARTEAREN RERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ClKARTCflREÍI BERRI ELKARTEAREN BERRI 1991 Uztaila

da bere Vil. edizioan. Ehun eta berrogeitahamar mila pezetako sariak eskaintzen ditu lehenarentzat eta bigarrenarentzat eta uztailaren 10ean epea itxi zelarik, irailaren hasieran jakingo dirá sarituen izenak Euskal Jaien programaren barruan. Entregatzeko epea itxi duen bigarren sariketa Balendin Enbeitaren laugarren edizioa da. Honek ere sari inportanteakbanatukoditu, helduen sai lean 100.000,175.000 eta 150.000 pezetako sariak batetik eta bertsolari eskola artean ehun milatik 20.000 artekobestehainbat sari eskainiz. Helduen sariez gainera umeentzat, gaztetxoentzat eta gazteentzako sariak ematen ditu lehiaketa honek.

MATTINI OMENALDIA AHETZEN Mugaz bi aldetan hainbat irri egin eta eginerazi zuen Matün Treku bertsolariari omenaldi prestatu diote Ahetzen irailerako Bertsolarien Lagunak, herriko Udalaren eta Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin. Bertsolarien Lagunak Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen baitan dagoen Iparraldeko ordezkaritza déla esan daiteke eta Euskal Herri osoko bertsozaleak bilduko dirá hil horren BERTSOLARI 53


azken astean Ahetzen. Herriko plazan eskultura bat eskainiko diote bertsolari maitagarriar¡. Hilaren 22an agerraraziko da irudi hori eta meza ondoren mintzaldiak, bertso saioa eta herri bazkaria izango dirá. Mitxel Lekuonak prestaturiko liburu bat ere plazaratuko da Mattinen bertsoak bilduz eta bi egunetan zehar hitzaldiak izango dira Juan Mari Lekuonak, Mixel Itzainak, Joanito Dorronsorok, Henriette Aire, Aitor Sarasua, Mikel Mendizabal, Ernest Alkat eta José Mari Aranaldek parte hartuz eta beste zenbait ekintzen artean erakusketa bat ere antolatuko dute herri horretan.

ANTTON KAZABON GIPUZKOAKO FEDERAKUNDERA Antton Kazabon bertsozale, bertsogile eta bertso ¡rakasle ezagunak utzi egingo du azkenaldion zuen ikastolako maisutza, bertsolaritzak ikastoletan sartzeko Gipuzkoako Federazioak aurrera daraman programan Mikel Mendizabalekin batean lanean hasteko. Da-

ELKARTEAREN BERRI

ELKARTEAREN BERRI ELKADTEAQEN BEDBI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI «KORTEHREn BERRI ELKARTEAREN BERRI torren ¡kasturtean ekingo dio eginbide berriari. )akina denez, Gipuzkoako Aldundia eta Federazioaren arteko akordioari esker ari dira azken hamar urteotan zehar aipatu programa hori burutzen.

£ H

BERTSOLARI 54

1991 Uztaila


B E R T S O G I N T Z A R E N

É < l**^

_

w N

_?

1991

Uztaila

Tesíua; JOXERRA GARZIA

Z E R T Z E L A D A K BERTSOLARI 55


B E R

T S O G I N T Z A R E

N Z E R T Z E L A D A K

POTOTIK IHESI BIZIA GALDU

P

oto egitea, bertso berean oin (edo errima-hitz) bera birritan kantatzea izan da beti bertsolariaren mamurik ikaragarriena.

Ezin uka daiteke, halere, potoaren demasako garrantzia horren kontrako ahaleginik egin denik aspaldian. Bertsoa epaitzeko txostena, 1989.ko Txapelketarako Bertsolari Elkarteak eragindakoa, dugu horren lekuko. Bertsolariak ere saiatu izan dirá, potoaren garrantzia erlatibizatzen. Gogora, adibidez, 1989.ko bertsolari egunean Andoni Egañak eta Ion Sarasuak eginiko saio hura. Gaia, ahalik bertsorik aldrebesenak kantatzea zuten: A. E.: Ai, Sarasua, ez da makala jarri diguten erronka Ai, Sarasu, heure etxian jotzen duk nahiko erronka Baina etxian alferrik diluk hainbat kontu ta erronka Ai, Sarasua, erantzun hemen jarri diguten erronka. ). S.: «Ai Sarasua» esanez honek hiru aldiko potua Ez nuen usté botako zunik honek holako potua txit bertsolari ona ornen da baina bota du potua Euskal Herriak ez du aztuko hik egindako potua. Puntu bakoitzean doinua aldatuz kantatu zuen Sarasuak bere bertso hori. Horiek al dirá, ordea, bertsorik aldrebesenak? Makina bat aldrebesagorik entzunak gaude, bai, jaialdietan. Potorik gabeak, hori bai, baina esannahiez behintzat aurreko biok baino dexentez baldarragoak.

BERTSOLARI 5b

Potoa erlatibizatzeko alhegin guzti horiek, halere, nahikoaalferrikakoezote diren errezeloa daukat. Bertsozaleak, behintzat, berehala hasikodirazurrumurruka, bertsolariren bati potoren bat hatzematen diotelarik. Potorik gabeko bertso erremediorik gabeko txarra, berriz, hiruzpalautxalojo, etabestezigorrik gabe utziko du. Ezertan adostasuna lor badaiteke «lapsus linguae» edo «mihinlaban»kaden ondoriozko potoetan lor daiteke. Puntu bat meperatuko duela ikusirik, hurrengo pentsatzen hasten da 1991 Uztaila


RAINO N/\HIACiO iHll u / \ i i v_y i > / \i i i r w j w 111_ N

^^gjfiT 1 """' rf** 'vfl • i / ii 1

^^ül SÍ •*

II' ¡lis;/1

E| K

Ir 1 ^W

I

1 ,~

uy^HttÉ H

l|:j

^ 0

t

.mj^^mk i/7 ^1

j

Wl ^ '..,3

. ' >'

#1

' • < &

A -

V

,

~ i.

/

^

i i1

J¡5§

HÉ»

bertsolaria, eta hartan hurrengo beha lukeen horrek ihes egiten dio, nabar men-nabarmen.

Horrelakoa da, adibidez, Imanol La zkano 1.989.ko Txapelketan egindakoa : Ez dut damurik gazte denboran pauso gozoak emana, horixe bait da mundu honetan oso berezko dan lana, hortikan datoz haurtxo gozoak hortik aita eta asma, bikote batek ezin lezake bidé hoberikan asma... 1991 Uztaila

Eta bertsolaria bera ere, orohar, eritzi horretako da sakonean. Errepara iezaiozue, bestela, Peñagarikanoren 9 puntuko honi: Txapelketa usaia dator Gipuzkotik zeinen alde ein apustu edo jokotik Bertan parte hartzea aurtengoz dagokit baina ez dut edan nahi potoen pototik... Alferrik da, bai, eta dirudienez potoak poto izaten segiko du luzaroan: erabateko porrota, frakasoa. Eta frakasoa aipatudugunezgero, aipadezadanorain Jon Sarasuak 86,ko Txapelketan, Tolosako saioan kantatutako bertsoa:

'# \

Lehen «asma» hórrela «asma» behar duela, itsuak ere garbi ¡kusten du. Eta gisa honetako potoei ez nieke nik estul edo doministikun batí baino zigor handiagorik jarriko.

Gazte aroan eduki nuen besteak haina arazo baina horiei bakar bakarrik nahi izan nien eraso. Gaur zapatilak lotu ezinik aurrean daukat frakaso maitasunikan ez nun eman ta maitasunik ezin jaso.

B E R T S

o G 1 N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K

Bertso honi puntuazio altua eman zionordukojuraduak. Ezda harritzekoa, bukaerak indar handiabaitu.Baina bertso honetan, nik usté,bada potoa baino okerragorik:azpimarraturikoesaldi hori. «Aurrean daukat frakaso» hori ez baita euskarazko esaldirik. «Frakasoa» behar BERTSOLA Rl 57


B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K

¡zkutuko hoien prinlza Itsas urruneko bitsa nere gogotan dabiltza (birritan) fabrika zikin kotxez betea ta usteldutako bizitza Behar bada hobe betiko bertan hegan egongo banintza.

zuen. Baina errima galduko zuen orduan. Nik neuk ez nioke horrelako bertsoari balekobaliorikereemango. Eta aukeran, nahiago dut Sarasuaren aurreneko bertsoa, lau errima «potua» hitzarekin osaturikoa, edota kantatu zuen hura bera, honela: Gazte aroan eduki nuen besteak haina arazo baina horiei bakar bakarrik nahi ¡zan nien eraso Gaur zapatilak lotu ezinik badaukat nahiko arazo maitasunikan ez nun eman ta maitasunik ezin jaso. Poto ez egiteagatik errimakeria hutsean erori oh¡ déla zenbait bertsolari maiz askotan. Hona beste adibide bat, gehiegi miatzen ibili gabe aurkitu eta jasotakoa. Iturriagarena dugu: Alturetatik beari buruz beharko naiz orain mintza zeruak baitu bekalde honek beharrezko duen giltza Goiko euzkia, goiko argia

BERTSOLARI 58

Horra hor bertsoa osatzeko sistima modakoa: azken puntúa osorik pentsatu, eta gero, hitz errimakideen zerrenda buruan, ahal dena egitera abiatu. Hala geratzen da askotan errima-hitza puntutik aparte josi gabe bezala. Izan ere, MINTZA-GILTZA; DAGO-AKABO-ESKLABO; eta antzeko errima zerrenda-denetarako-balio-dutenhoriena arazo larria dela iruditzen zait. Egia da zenbaitek eskarmentu haundi samarra hartu ¡zango duela potoa dela eta ez dela. Florentino Goibururen hura bezala, Zepai Sarian bertsolaririk onena aukeratzeko gaia jarri, eta lehenengo bertsoan Lasarte goraipatu ondoren honako bertso hau kantatu zuelarik: Leitzan jaio ta Orion bizi dena herriz parekorikan ez du rimaz eta neurriz. Denok txoratzen gaitu bere bertso berriz aho sapai ederra eztitsua, berriz, ez dakit holakorik jaioko den berriz. Pototzat eman zioten bertso hori «berriz» hiru aldiz errepikatzeagatik. Baina garbi dago aldiko zentzu batean darabilela, eta hor ez dago potorik. Eta 1991

Uztaila


balego ere, zer? Gaineratuko nuke nik. Zer nota merezi du bertso horrek? Ez dut txikikeria horietan galdu nahi, potoa déla eta ez dela mila anekdota konta litekeen arren. Bakarrarekin etsiko dut. Ez dakit noizko Txapelketa zen, Oiartzunen zela usté dut, hori bai, eta Zeberioren bat, Xabier edo Nikolas, tarteko. GaijartzaMeak honako puntu hau jarri zion: ?.- Lorerik politena zein da zuretzako? Eta Zeberiok: Z.- Nere andrea baina ez da zuretzako. Askotan ¡hardun dut lagunekin eztabaidan, poto den edoez. Niretzakofhau da, nire ustez), Goibururena bezain garbia da honako hau ere. Utzi ditzagun, ordea, potoa eta potokeriak albora. Bertsoari begira diezaiogun bere osotasunean, bestela beti berdin ibiliko gara, ezertarako ez diren hika-mikatan ¡tota. Errima ez da alderdirik funtsezkoena, beharrezkoa bada ere. Errimaz ezker aldera bada zer zaindu eta zer landurik. Potoari ¡hes egiteagatik makina bat bertso burugabe entzunda gaude. Gogoan dudan bihurrienetako bat, GARRANTZIA bi aldiz ez kantatzeagatik bigarrenean INPORTANTZIA kantatu zuen harako harena. Amaitzeko Joxe Lizasok kantatutako bertso 1991

Uztaila

bat aldatu nahi dut hona. Pello Esnalek S. Inazioren bizitza kontatuz jarritako bertsoak zer iruclitu zitzaizkion galde egin zion Nikolas Segurolak. Eta Joxe Lizasok, bertsoak onak zirela aitortu ondoren, santua santu egin aurretiko harén ibilerazezeresanez ¡zana deitoratu zuen: Isilik gorde ziran esan zeizkianak batez'e andreakin egin zituanak. Nolatan gorde ziran horrelako lanak? Gauza haundiak dirá nik dakizkidanak ta zenbat ote dirá ez dakizkidanak!!!. Horrelakorik apenas egingo zuketen gaur egungo bertsolari gazteek. Baina nork ukatuko dit azken bi puntu horiek indar bereziadutenik, kontraste eta guzti, erretizenzia eta guzti, erdi poto eta guzti? Ondo dago pototik ihes egin nahi izatea. Baina potorik ez egitearren potoa bera baino deskalabro haundiagoa egitea, bizia galdu baino hiltzea nahiago izatea bezala da.

B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A

D A K

> ,•»*«••.•* . « M «.-•»..#••/*,*:?!>fitó

BERTSOLARI 59


AUKERAKETA: ZALDUBI

POETA IZAN NAHI... EGILEA: XANTI ZABALA "LEXO' DOINUA: Amurizaren, Euskal Herritik Aparte... (IOXE LEGARRETA III. Bertso paper lehíaketan 1. saria)

(1)

(2)

Poeta izan nahi nuke, baina badut mila neke. Hitzek balio gutxi daukate saltzen dira merke. Inspirazioen eske, nabil aspaldi jo ta ke. Poesi beltza egin ezean, zer egin daiteke?

Nigarrez dakust mundua, badu zertaz samindua. Deabrurikan luziferrenez, bai dago zaindua. Badauka nork agindua, kargak ezin arindua. Dirua Jainko den bitartean, ¡ndarra saindua.

BERTSOLARI 60

1991

Uztaila


(3) Gorrotoa beti adi, maitasuna alcliz nagi. Laguntza errez ukatzen zaio, lagun hurkoari. Esanez -hor konpon hadi, ezina da daukak-n sari-. Sentimentuen kutxa bihurtu, dugu suge kabi.

(5) Osatzen gara endredoz, errez aldatuaz ÂŤkredozÂť. Ezin daiteke gehiegi fida, zenbait aho beroz. Zentzu gabeko bezeroz, mundua bete da eroz. Ekologia saldu dugu ta, kutsadura eros...

(4)

(6)

Anairik ezin ezin estima, ahaztu dugu katexima. Geure burua baizik ez dugu, maite zer lastima!!! Bizkarra nori arrima? lotsa gabeei hau grima!!! biotzik ezak saldu arazi, bai digu arima.

Arraina Ăąola eskataz, gizona jantzi ezpataz. Harro sentituz indarkeriak, duen arrakastaz. Ez dakit nolako pastaz, eginak gauden gu kastaz. Itxaropena hiltzeko ere, ginateke kapaz.

1991

Uztaila

BERTSOLARI b1


(7)

(9)

Miresten dugu «ordena», nori zor zaio lorpena? Demokrazien diktaduraz gaur, sarri datorrena. Justiziarik gorena, lapur ttikia kondena. Lotsa bera da lotsaren lotsez, lotsez dagoena.

Gaueko izar eztiak, txorien goiz abestiak. Gozamenezko pitxi zituen, gogo amestiak. Ilargi ta eguzkiak, egun sentiko izpiak. Goibeltasunen islada zaizkit, bilaka guztiak.

(10)

(8) Hainbat negar eta antsi, dagoenik ezin ahantzi. Giza balorez bilustu gara, piztienaz jantzi. Bekaizkeriaren untzi, elkartasun oina suntsi. Etsipen beltzen super merkatuz, poz dendak irentsi.

Bizkarrean dudan zama, luma harturik lan arma. Ñola goratu izadi eta, ortzearen xarma? Tristuraz ezin dut asma, saiatu arren ai ama!!! Poeta izan nahi eta ezin, horra ñire drama!!!

HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria

Telef.

Herrialdea Banku/Aurrezki Kutxa Sukurtsala Kontuaren zenbakia SINADURA

B I D A L T Z E K O B E R T S O L A R I aldi/karia Posta-Kutxa

25

BERTSOLARI 62

-

ZARAUTZ

1991eko harpidetza (6 ale) 2.000 pezeta 1991

Uztaila


DANTZA BETIKOA EGILEA: JUANJO RESPALDIZA DOINUA: Haurtxo txikia negarrez dago (Joxe Legarreta III. bertso paper lehiaketan 2. saria)

(1)

(3)

Ni han nengoen fantasiazko ikusle bakar bezela, teloí zuridun eskenatoki gainean ar¡ zirela. Zaila da lortzen egun haretan nik lortu nuen txartela. Gaur ikusi lez daukat gogoan, kontatuko dut hórrela.

Teloia jaso berri dago ta ezusteko abisua, ikusle bako emankizuna artisten paradisua. Arnas musikak solfeatzen du erritmoaren mezua, laztan luze bat da dantza honek dakarren lehen pausua.

(2)

(4)

Ñongo musikak sortu ote du biengan ilusioa? biko zaluak nabaritu du dantzarako desioa. Ez da ukatu daitekeena holako tentazioa, nork ikusirik ez dago baina hasiko da funtzioa. 1991

Uztaila

Ikasi barik ikasi duten joko jolas naturala, elkarrengana hurbilagotuz aurrera egin ahala. Barrutikako aginduaren menpe balegoz bezala, geldi ezinak agindu die saioak segi dezala. BERTSOLARI 63


(5) Gora saltoa, behera saltoa ta buelta biribila, zorabioan dabil haseran zeukaten doinu trankila. Hor entzun dute gonbidapena jauzi handienen bila: gertu dagoela dio mutilak gertu dago neskatila.

(6) Pausu orotan errespetatuz desioen abiada, dantzaren plazer handienera zuzendu da begirada, aurrekoaren parean ere hau bai dĂŠla besarkada! Dantza lotutik abiaturik hau dantza lotuena da.

(8) Atseginaren gailurreraino heldu den gorputz eztanda, oihu mutuak zorionari ongi etorri esanda, ahots aseak erantzun dute ai zein ederra izan da! Gaurkoak berez egingo die hurrenaren propaganda.

(9) Bibolinaren nota eztiak dira azken seinaleak, zutik jarririk txalo ta txalo egon ez diren zaleak. Pixka batean amaitu dira aurreko dantza galeak, eskenatoki gainean loak hartu ditu maitaleak.

(7)

(10)

Instintoaren birsortzea ta sentsazioen iraultzak une honetan ezin gelditu bien haruntza honuntzak. Lehenengo bata gero bestea lehertu dira gorputzak, martxa motelduz aurrera darrai hitzik gabeko hizkuntzak

Perfekzioan ari izan da datzari pare bikaina. Kontuz ibili maila hau bait da aho bitako labaina: Dastatu duten edertasunaz ez gaitezela engaina. oso ederra izan daiteke beti ez hain eder baina.

BERTSOLARI 64

1991 Uztaila


AUKERAKETA: ZALDUBI

1991 Uztaila

BERTSOLARI 65


Andikoa 1991eko maiatzaren 11 Berrizko auzo honetan festa herrikoiak ospatzen dituzte, eta bertsolaririk ez da faltatzen. Egun horretan afari herrikoi bat burutu zen 70 bat lagunekin eta afalondoan bertsoak eta dantzal-

diak tartekatu ziren. Bertso kantari Xabier Amuritza, bertan bizi dena eta Andoni Egaña. Hiru bertso saio egin zituzten gai librean eta batik bat auzoko gorabeherak aipatu ziren.

Amuritza

Egaña

(1)

(4)

Afalondoak berakaz daukaz soinu eta dantzariak, horretarako hemen jenteak daukaz indar ugariak, hartzeko atsedena, hemen komeni dena, bagatoz bertsolariak, hemengo jente martxoso honek kargatzeko bateriak.

Argi ta garbi ikusi degu Amuritzaren asmua, alde hortatik joko zuela banuen lehendik susmua, ezjakina Egaña pena liteke baina, garbi esatera nua, Dotrina eta relijiua ez da nere terrenua.

Egaña

Amuritza

(2)

(5)

Goizaldera ta hobetzen zaigu gure bertso etorria, oraindik ere zabalik dago ateraldi iturria, arrazoirik gabea, ez al da xelebrea, ondo pentsatzen jarria, nik erre eta Amuritzari hautsi zaio eztarria.

Terreno hori ezagutzen dau mutil txiki ta zuzenak, baina ez dakie horren barririk Egaña lez dabizenak, bagiratuz aurrean, nago esan beharrean, hemen badagoz gizonak, dantzan ederto zuzentzen dirá gerritik bajan daozenak

Amuritza

Egaña

(3)

(6)

Eztarri honek jarraituko dau Egañaren examinan, zeozergatik lenagotik be hontan ibiliak ginan, zaharrak eta gazteak, gizon ta emazteak, erdian eta eskínan, esan leikeze dagoziela ume txikiak dotrinan. BERTSOLARI 66

Gerritik bajan ornen dago-ta beretzako du kaltea, halare dantzan horrek bazuen martxa ta borondatea, garbi esan nahi nuke, ikusi degu guk e, nere Xabier maitea, ez da pekatu lan kontuetan teatroa egitea. 1991 Uztaila


Amuritza

Egana

(7)

(8)

Ñire lagunak esaten digu arrazoitan holakoak, neska gazteak nahiago ditu holako mutil guapoak, ta badatoz gizonak, etxerako gauz onak, gurdi eta larakoak, teatrorik be ezin jok egin abildaderik bakoak.

Ziria sartzen ahalegintzen da hauxe gizon temosoa, hemen bertsotan aritutzea degu kontu erosoa, hainbeste neskatila, aurrean dauzkat pila, hauxe da gero gozoa, mutil guapo bat ekarri eta neskaz bete zaik auzoa.

Amuritza

(9) Hemen bakotxak emon gura dau kolpea bere aldera, Egañan hori sinistutzeko amumarik ez ete da? Hemen neska gaztiak eta mutil guztiak, herrian dauke aukera, honek gaur hona etorri dozak mutil motz bat ikustera.

Egaña 00) Erreagatik oraindik ere ez zaidak falta indarrik, aspaldi hontan ez nuen bizi holako giro suarrik, nahikoa da Egaña, gauza hutsa da baina, moldatuko da bakarrik, eta Berriza jeisteko ez det hire kotxean beharrik.

1991 Uztaila

BERTSOLARI 67


Amuritza

Amuritza

(11)

(15)

Neuk ekarri ta barriro bueltan neuk eruan beharko, oin ezetz dino ezin ukatu nik neure beharrerako, ustez mutiko fina, Egaña txanbelina, baina hori zertarako? Honeri sua purutik eta musturretik joaten jako.

Mutilzaharrentzat hik ondo dakik hemen zer lege dagoen, zuen Tolosa ere badakik hor zelan sarri dabilen, eta andikoarrak, neurtutzeko indarrak, probatua daukagu lehen, behin joan ginen Kanbritxera ta hangoak aldegin e¡ eben

Egaña

Egaña

(12)

(16)

Barkatu baina behingoagatik ez zerade zuzen mintzo, aspaldi hontan ez naiz portatzen usté dezun bezin txintxo, zu saiatuagatik nik ez dakit zergatik, ezin naiz ¡bilí mantxo, zure laguntza eskertu arren nik ez det behar «aitatxo».

Argi ta garbi egina digu kanbrixkoen propaganda, hemendik joan, handikan alde, hona turno edo txanda, Xabier buru tente, hor dabil prepotente, baina egia esanda, mutilzaharrei ez parre egin' juxtu libratu hitzan da.

Amuritza

Amuritza

(13)

(17)

Adar jotzeko «aitatxo» dino baina ez dabil hor zuzen, hemen aititak eta amamak begira zelan dabilzen, hemen dagon girua ez ete da zerua? Andikoan da Berrizen, hemengo amamak dauken martxarik ez da ¡zango Kanbritxen.

Hemen bakotxak famatzen ditu berez dadukazan famak, eta atara bestien tatxak etorriak ta joanak, izan nok abadea, ta ez dok nahigabea, dino aproba ezanak, meritu doble ez ete dauke berandu libratzen danak.

Egaña

Egaña

(14)

(18)

Ustegabean etorri zaigu mutilzahar hoien baldintza, andrerik ere ez ornen dute holakoa da bizitza, hemengo mutilzaharrak ez izan arren txarrak, joaten dirá Kanbritxa, ta bertakoak ezin konkista hori da euren desditxa. BERTSOLARI 68

Berandu baina aurkitu zuen hainbeste atarramendu, meritu piskat badu gizonak guztiak ezin nik kendu, ipini zaigu zuri, izerdia isuri, figura ezin mantendu, gauza bakarra konprobatu det egiak min ematen du. 1991 Uztaila


Amuritza

Amuritza

(19)

(21)

Egiak mina emoten dau bai ni nago horren lekuko, baina Egañak nire egurrari ez dautso espalik kenduko, honek diño bizarra, zuri ta kaxkarra, ez eteda zurituko? Hiri be zeozer zurituko jak nik beste egin orduko.

Egaña

Egaña

(20)

(22)

Bizarrarena izan liteke irtenaldi bat polita, neronek ere buruko ileak dauzkat ia erorita, erretzeari esker, espero diat laister, sega txarrenan bisita, ni igual laister hilko nauk baina lehendik «Como Dios» bizitza. 1991 Uztaila

«Como Dios» hori ez dok euskera hik dakikan bezelaxe, hemen euskeraz gura genduzan gure erantzuleak ase, bizimodu ederra, nahiz-ta izan alperra, heriotzari ezin «pase» hire enterruan neuk kantatuko juat «Requiescat in Pace».

Ez nian asko espero baina hori arrazoi txepela, tonbolan edo non arraiotan lortu huen hik txapela, konturatua nago, piskana ta gehiago, txanbelindua haizela, «Réquiem» ez dek euskera hutsa, «Como Dios» es den bezela. BERTSOLARI 69


Amuritza (23) Hortan piska bat arrazoi piskat igual daustak atera, nik be badakit ez dira bardin erdera era euskera, baina hire kolpea, horra nik atakea, gauza garbi esatera, hemen euskera eta latina ¡bilí ziran batera.

Amuritza (25) Hemen orduak aurrera doaz ta gaua barriz samurra, batzuk oraindik harrapatzeko dauke gabeko atxurra, danak gogaitu aurretik, gu gagozan lekutik, bota daukagun apurra, hik be gaur nahiko portatu haz ta orain kantatu eik agurra.

Egaña (26) Egana (24) Ordu txikitan oso gutxitan aritutzen gera ñaño, ordu hauetan gure buruan izaten da hainbat laino, hire ateraldia, ez al huan haundia? Sartu zaidak barruraino, erdal laikoa izan nahio det euskal fededuna baino.

BERTSOLARI 70

Beraz agurra kantatu behar edo zer erremedio, ordu luzetan aritu gera irriparrez ta serio, saiatu behintzat, saiatu gera, horrek ez al du balio? Bertso lanera propio, zuen auzoraino ¡o (bis) maisua lagun bilakatu zait urte batzuek medio, eskerrik asko andikoarrak hurrengora arte adió (bis). \

1991 Uztaila


Andoain 1991eko maiatzaren 17 Andoainen A.E. K.-k antolatuta bertso saiobatospatuzen.Gaibauipinizien: Badira biru gauza alferrik gaitzen

direnak: Zu Sorozabal, alferren indarra; Murua, pobrearen arrazoia; eta S.Lizaso, mendiko egurra.

Sorozabal

Sorozabal

(D Hiru gauz hoiek alperrik daude entzun dezuten bezala, esaten dute egur ¡garra mendian usteltzen dala, nik berriz ez det lanik egiten hori ez al da nórmala? Horretarako daukagu eta pobreak egin dezala.

(4) Garai batean egur ¡garra estimatua oh¡ zan maíz, eta gaur berriz mendian dago erabat patxada lasaiz, beste hau berriz beti lanean eta ez da aspertzen garaiz, honek egiten duen artean ni zergatik hasiko naiz.

Murua

Murua

(2)

(5)

Alperra izanda lana egiten aurrena hasi da bea, egur igarrak usteldu behar ez dauka gero hobea, eta ni berriz pobrea nauzu maiz badet abildadea, ni naiz pobrean arrazoi baina ez arrazoi pobrea.

S.

Lizaso (3)

Garai batean neguan nintzan ni sukaldeko ¡zarra, orduan lagun faltarik ez da orain sobre ta bakarra, etorri dirá gas butano ta elektrikaren indarra, egur ¡garra merkena eta alperrik galdu beharra. 1991 Uztaila

Lan egiten det guztientzako ondo datorkio honi, langile denok gera pobreak, pobreziaren agoni, ta agindutzen gu ipintzerik gizartean ez komeni, miloi batzuren jabea banintz aginpidean nengon ni.

S.

Lizaso (6)

Gure arteko arazo honek lehendik dakar zenbait kako, lehenago ere pasatuko zan makina bat honelako, pobreak ez du arrazoirikan ¡ndarrik ez duelako, egur ¡garra sobre da berriz alper asko dagoelako. BERTSOLARI 71


Sorozabal

S. L i z a s o

(7)

(9)

Lan egitera bialdu naute egura zegon tokira, baina bi egun pasatu eta azkar berriz erretira, nere bizitza ez det pasatzen egur ¡garrei begira, hemen sasoi eta dirua zainduta ¡zaten dira.

Egur igarrak hainbat ¡raupen berekin ez al du berez? Ta beste biak nere ondoan ez al dabiltza aldrebes? Pobrea hotzak dardaran dago eta dirurikan batez, alperra berriz ¡gartzen ai da bere alperran alperrez.

Murua (8) Alferra da ta ondo zaintzen da hargatik dago mardula, mingain Mraina baina indarra ta lan gogo nahiko ahula, ondoko haudia orain gutxi zan kea pranko dariola, ¡ruditzen zait egur ¡garra laister erreko zaigula.

BERTSOLARI 72

1991 Uztaila


Oñati 1991eko maiatzaren 25 Larregain elkartean, afari on baten ostean, Jon Azpillaga omendu zuten, eta kantari lau azpeitiar aritu ziren

150 bat entzuleren aurrean. Nikolas Seguróla izan zen gidari eta lehen saioan omenduari buruz aritu ziren.

Joxe L i z a s o

J. Agirre

(D

(4)

Cabon esanaz agindutzen du erasotzeko lanean, eskerrik asko lehendik nególa

¡sil ezin egonean, alaitasun bat nabaitzen degu bihotzaren barrenean, berak maite dun lagun urkoa omentzen digunean.

Nik ere zerbait esan behar det insten banaiz memoriz, gure Azpillaga osa dezagun beraren doai ugariz, omenaje bat egiteko haina iristen da kategoriz, bere moduko gutxi baidira gizon eta bertsolariz.

Lazkano

Lazkano

(2)

(5)

Gipuzkoako Pasaian jaio eta Bizkaian hazia, geroztik bertsoz pasatu digu gure Euskadi guzia, abertzalien sentimenduai eskeini dio bizia, nahi duen denak ez du izaten Jonek izan dun grazia.

Esan bezela Bikai aldeko giro jatorrean hazi, eta bertsoen grina hortatik bertsolaritza berezi, gizonak hainbat talentu eta haur batek haina malezi, honek ezikan omenaldirik inork ez luke merezi.

Sebastian

Sebastian

(3)

(6)

Bertso kantari pasatu ditu ez dakit zenbat bolada, ta joaten da toki danetan kantuz jotzen du aldaba, Oñati ere sekula ez du honek bazterrera laga, horregatikan txantxikutarrak maite dute Azpillaga. 1991 Uztaila

Zugaitz haudi baten parekoa bertsolaritzan itzala, nora-nahi joanik beti izan da jatorra ta zerbitzala, Mutrikun berakin kantatu nun hamasei urte neuzkala, geroztik beti estimatzen det lagun da maisu bezala. BERTSOLARI 73


J.

Agirre (7)

Nik ere esan nezake bera dedala lagun haundina, egia esan hamaika saio gustora badet egina, nik aitortzen det neroni ia petral samarra naiz baina, hori da gizon bat gaizki esanda ondo erantzuten dakina.

J.

Agirre (11)

Bertsotan ere bikaina da ta tankerakua da jaten, eta Lazkanok jardun du leheno hortikan zerbait esaten, pentsatzen nago bizkaitar hoiek laineza hartuko duten, hala beharrez txapela ere berak eraman ziguten.

Joxe L i z a s o

Joxe L i z a s o

(8)

(12)

Apalditxuan ez zun entzungo holako zorionikan, gaur Azpillagak ez dauka hemen txaloa beste gauzikan, andre Maritxu mahai mutur hortan dago ¡sil-isilkan, igual ez zendun oindik jakingo hain maitatua zanikan.

Alde batera utzi dezagun txapel beltzaren afana, bizkaitar hoiek albora utzi eta egin zagun lana, aita dituzte bertsoa eta aitatu digute jana, hau bakarrikan ote da hemen janda mabarmentzen daña?

Lazkano

Lazkano

(9)

(13)

Ezkur emale mardula izan da Gernika aldeko haritza, handik datozte hau, Lopategi, eta berdin Amuritza, hirurak dute Euskal Herria behar denean zerbitza, horiei esker Bizkaian ere saibó da bertsolaritza.

Herririk herri bertso eskeinka ibilia da erromes, oso gazte egin baizuen jokabide horren promes, bai zerbitu ere gure Herria horrenbeste bertso onez, parekorikan gutxi izan da bertsolariz ta gizonez.

Sebastian

Sebastian

(10)

(14)

Batzuentzako Azpillaga da eta lagunentzat Juan, zer apetito izan dun honek zenek ez dauka goguan, bere lekua betetzen daki nahiz-ta edonora juan, lehendabizitik afaltzen eta gerora afalonduan. BERTSOLARI 74

Nahiz-ta sekula ez duen egin horrek bere propagandik, Oñati hontan Azpillaga hau ezaguna degun lehendik, eta zu poz bat behar zenduke hemen beste dañen gaindik, gaztetan lagun egindakoak lagun dituzu oraindik. 1991 Uztaila


Joxe A g i r r e (15) Hemen ondratzen ari gerade gure Azpillaga mardula, gizon haundia ¡zateko ez da nagia eta gandula, badakizute lauron artean gaur alabatzen degula, bildur bat bakar bakarrik daukat harrotu egingo zaigula.

Lazkano (16) Gure Herrian arazoekin konturatua zan garaiz, urte mordo bat eraman zuen bertsolaritzaren apaiz, kartzelarako ariskuz ere ¡bilí ¡zana da maíz, zure laguna ¡zatearekin neu ere harro sentitzen naiz.

Sebastian (17) Garai batean bertso gai batzuk beti zendun behartua, eginkizuna bene-bentan ñola zenduan hartua, Franco-n garaian ¡zan zinaden multaz ere zigortua, baina erein zendun haziak eman du bere frutua.

Joxe A g i r r e (18) Franco-n garaia esan ohi degu bertsotako ez zalá ona, baina pentsatzen jarri ezkero geroztik ez dago broma, ordun gehienak pozikan zeuden hura ez zalá gizona, esango nuke orain degula garairik peligrosona. 1991 Uztaila

BERTSOLARI 75


" «í <^*^C"" '"'-vi * —ii **tWBfc^^^

*S /'S's's •

¿&CxJ£Úf I L I Á

j^^^^^^f^K

Lazkano

/A

Gure Herrian lotura eta Herri honen desgrazia, lehenago samar salatzen zinan bertsolaritan hazia, zuek bideratu bai zenuten orduko giro nahasia, gaukoak ere zuengandikan badute zer ikasia.

** p"

\

^ J ^ F A ^ ^ L-*""

Istt^'

f+

ss> IMS V O*

/

t^***^*^

Sebastian

lie •-*">*

L ^

~.

(21)

^

jjj Joxe

Lizaso (19)

Ai, Azpillaga lehendik jarria zaitut horren jakinean, gogoratzen naiz bildurrik gabe aitzen zinala lanean, denbora haitan bizi baiginan aitón xar baten mendean, hemen gehio re harrotu dirá hura izkutau zanean. BERTSOLARI 7b

(20)

t

Ibili zinan arrisku danak utzita edo ahaztuta, nahiz-ta batzuek entzuten egon inoiz kopeta beztuta, zenbat meritu dadukazun zeuk ez al zaude sinestuta? Harrotu zaitez bahingogatik motibua badezu ta.

Joxe

Agirre (22)

Azpillagaren lagun ez dirá harrokeia ta laineza, umildadean jokatutzeko egin zuen behin promesa baina ez gendun garai batean nahi zana egiten erraza, ta bizkarrekoak hartzeko ere ez zun bizkar aldrebesa. 1991 Uztaila


lurreta 1991eko maiatzaren 26 lurretan ospatu zen Bizkaiko eskolarteko bertsolarien txapelketako finala bi mailetan banatuta, Natxiren gidaritzapean. Haurren mailan Oibana

Enbeita izan zen txapeldun, Jon bertsolariaren alaba. Eta gazteen sailean Unai Iturriaga txapeldun, eta Igor Elort/a, bigarren. Gaia: Aste honetan hain distiratsu agertu den eguzkia.

Gaia: Lore xorta bat dakukazu eskuan. Nori eskeini behar dautsazu? Oihana

Kepa

Enbeita

Intxausti

(D

(1)

Nori eman ni pentsatzen nabil lora sorta bat hartute, mutil batentzat degula orain denak pentsatudo dute, halan da ere gauza hauetan badut nahikoa bertute, juezentzako ¡zango baida horko txapelaren truke. (bis)

Aspaldidanik gure artean ez zaitugu ikusia, oin bokadillo ta semea hartuz plaiara mundu guzia, eguzkia zer den adieraztea ez da gauza nahasia, emakumeen ilusioa ta gizonen desgrazia. (bis)

Gaia: Igor, bertsolaria eta Unai, trikitilaria. Biok artistak zarete. Igor

Unai

Iturriaga

Igor

Igor

(1)

(3)

Nahiz-ta kritikan hasi beharra benetan den gure pena, bakoitzak bera defendí behar hor¡ gauza nabarmena, nahiz-ta ez esan bertsolaritza déla arterik onena, betiko piezez ibiltzea da beti gauza errezena.

Unai (2) Ondo ederto ulertu diot honek jerri duen martxa, bertsoa ei da trikitixaren bihotzetako bat antza, txarrago edo hobea denik ez da nere eskeintza, bertsoen hitzak, doinu alaiak, ta panderoaren saltsa. 1991 Uztaila

Elortza eta

Zuen saltsa horrek ia-ia niri eragin behar dit negar, nahiz-ta oraindik bazabiltzaten lanean herritan zehar, ñire arrazoi nabarmenena nago zuri esatear, betiko doinu ber-bera eta gero letra geuk jarri behar.

Unai (4) Neurri haundirik ez du ¡zango gure ondoko honen lotsak, txiste berdinak plazarik plaza eta diruz bete poltsak, noizbait bukatu beharko du, ba, trikitixaren morrontzak, gure doinuak alaitzen ditu euskaldun denen bihotzak. BERTSOLARI 77


Caia: Ibon, aterik ate zabiltzan )eobaren testigua zara; eta Unai, etxeko atea zabaltzen dion etxekoandrea. Ibon

Iza eta

Unai

Iturriaga

Ibon

Unai

(1)

(4)

Etxeko andre hauxe ¡kusi dut berez, baina ez dauka honek hainbeste interés, atea zarratu du niretzat aldrebes, gure ideología entzuzu mesedez. (bis)

Gauzak polit esan nahi ta honek ez aitu, zuen ideología nolatan epaitu? Ník ez zaitut nahi eta rolloa amaitu, behar bada albokoak entzun nahiko zaitu. (bis)

Unai

Ibon

(2)

(5)

Aukera emanez gero hau da mutikoa, arin baino arinago darabil pikoa, gustora entzungo nuke zure meritoa, baina sutan itxita daukat lapikoa. (bis)

Andre hauek ez dirá benetan apalak, kontra dijoaz hitzak ta haien itzalak, ez daude inolaz ere hauexek argalak, Mari, Juana, Ramona, denak igualak. (bis)

Ibon

Unai

(3)

(6)

Utzizu lapikoa orain aparte, honela ibiltzea zeuretzako kalte, egin zaitez Jaungoiko honexe emazte, gure jaungoiko honek amatau dezake. (bis) BERTSOLARI 78

Aterik ate bere rolloa saltzera, nonbait heldu da gaur be neronen etxera, astirik ez dúdala diotsut atzera, etorria egun baten kafea hartzera. (bis) 1991 Uztaila


A G E N D A

z

Abuztuaren 7an.• Aia: 22etan Partaideak: Mikel Mendizabal, Penagarikano, Jon Lopategi, Sebastian Lizaso, Ando-

Uztailaren 1 4 e a n . • Belauntza:

ni Egaña eta Imanol Lazkano.

12,30etaneta

19,30etan

Abuztuaren l l a n . -

Antolatz. Jai Batzordea

Partaide: Sebastian Lizaso, I. M u r u a , Penagarikano eta

auzoan.

Egaña.

Auzoko jaiak. Antolatz. Jai

• Plaentzia: San Andrés auzoan eguerdiz eta arratsaldez. Auzoko jaietan. Anjel Larrañaga eta Andoni Egaña. • Eibar: Eguerdiko 12etan. Amañako jaiak.

Uztailaren 15ean.• Lazkao: Areria zineman, gaueko 10,30etan. Antolatz. Maizpide euskaltegia Udako ikastaroaren barman. Partaide: goierritarrak: Mikel Mendizabal, Eusebio Igarzabal, Xabier Zeberio, Inazio Begiristain, Patxi Iraola eta Florentino Goiburu.

Uztailaren 20an.• Astiria(Gabiria):22,30etan. Auzoko jaiak.

Elgoibar: Eguerdiz eta

arratsaldez. San Lorentzo

Batzordea. Antolatz. Jai Batzordea.

Partaideak: Andoni Egaña eta

Partaideak: I. Murua, Sebas-

Sebastian Lizaso.

tian Lizaso, A. Egaña, Penagarikano, Igartzabal eta Garmendia.

Abuztuaren 14an.• Gabiria: 22,30etan plazan. Partaide: Andoni Egaña, Laz-

Uztailaren 21ean.-

kao Txiki, Igor Elortza.

• Santamaña (Asteasu): Egun

Gaijartzaile: I. Murua.

osoz.

• Baliarrain: Partaide: Pena-

Antolatz. Jai Batzordea.

garikano, Sebastian Lizaso,

Partaide: Sebastian Lizaso eta

M i l l a n Telleria eta M i k e l

I. Murua.

Mendizabal.

Uztailaren 27an.• Billabona: 22,30etan zineman. Antolatz. Udala eta Jai Batzordea. Herriko jaiak. Partaide: Andoni Egaña etab. • Pasai Donibane: Eguerdiz eta arratsaldez. Partaide: Andoni Egaña eta Mikel Mendizabal.

Abuztuaren 1 5ean.Uztailaren 30ean.-

• Goiaz: Arratsaldeko 7etan.

• Idiazabal: bertso saioa.

Herriko festak. Partaide: Penagarikano, A.

Abuztuaren 4ean.-

Egaña eta Sebastian Lizaso.

• Andoain: San Esteban auzoan 19etan.

1991 Uztaila

Abuztuaren 1 7an.-

Partaideak: Mikel Mendiza-

• Zizurkil: 22,30etan herriko

bal etab.

plazan. BERTSOLARI 79


Antolatz. ]ai Batzordea eta

Partaide: Andoni Egaña, Jon

Udala.

Sarasua, José Fermín Argiña-

Herriko jaiak.

rena eta Jean Pierre Mendi-

Partaide:

buru.

Peñagarikano,

Mendizabal, )okin Sorozabal,

Gaijartzaile: Pablo José Aris-

|on Lopategi, Jon Enbeita eta

torena.

Jon Sarasua.

Abuztuaren 13an.Abuztuaren 24an.-

• Amaiur: 19etan herriko

• Amezketa: Eguerdiz eta

plazan.

arratsaldez herriko plazan.

Antolatz. Jai Batzordea.

Antolatz. Jai Batzordea eta

Partaide: Telleria, A. Egaña,

Udala. Herriko festak. Andoni Egaña etab. • Arrásate: 22,30etan. Partaide: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Mañukorta eta I. Murua.

Uztailaren 25ean.-

A G E N D A

Sebastian Lizasoeta I. Murua.

• Ispazter: 12,30etan plazan Partaide: A n d o n i

Egaña,

Mañukorta eta Jon Sarasua. • Morga: 22,30etan. Partaide: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, etab.

Abuztuaren 25an.• Oiartzun: Eguerdiz eta arratsaldez. Karrika auzoan. Jai Batzordea.

Abuztuaren 14ean.Mañaria: Partaide: Peñagarikano eta Mañukorta.

Partaide: Sebastian Lizaso eta A. Egaña. • Hondarribia: Egun osoz. Partaide: Imanol Lazkano,

Abuztuaren 14ean.-

Murua, Mendizabal etab.

U z t a i l a r e n I tan •

BIZKAIAN

Iruñea: San Ferminak.

• Leitza: 12etan herriko plazan.

Antolatz. Nafarroako Bertso-

Partaide: I. Murua, Sebastian

lari Elkartea. 12etan Takone-

Lizaso eta Andoni Egaña.

ran.

Abuztuaren 1 8an.U z t a i l a r e n 18an.-

• Arantza: egun osoz.

• lurreta: 21etan. Harriandi

Partaide: Sebastian Lizasoeta

auzoko eskoletan.

I. Murua.

Partaide: A. Egaña, Peñagarikano, Mañukorta eta Jon Lopategi.

Uztailaren 23an.• Zornotzan: 22,30etan. Partaide: Andoni Egaña, Peñagarikano, Unai Iturriagaeta Igor Elortza. BERTSOLARI 80

1991 Uztaila


B I L I N T X XA LB A D OR URRETXINDORRA LIBURUDENDAK


BIZKAIKO F O R U A L D U N D I A Kultura Saila Argitalpen Zerbitzua "Bertsolarismo", GORKA AULESTIA "DOMINGO AGIRRE. Euskal eleberriaren sorrera" ANA M.a TOLEDO "Arrodaren gunea" JAVIER ROJO COBOS "Ezpondetako pneuma" MANU ERTZILLA YOK i ;

Gorbca, AnboLo, Oiz, lllunLzar Sollube cía FMzkargi. rMzkaigane la Ganekoila <Sabigain la Paga*4arri; curen aitcan zenbatu-ala ainbat eratako mendi hi/.kaiak tnendiz apaindurike gaztclu zar L^al dirudi. Mendi gainctik iku<sten dirá aran, baso l.a zelaiak, mi. ba&erri, lurgintza e d e r . eirckak ela ibiak, zoragarrizko zbesl ¡el an Ixireliroka Ixoriak benetan dirá ataegingarri bizkaiko aure mendiak (bALKNniN KNMITA.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.