:7°*\
SUPERMATCH BAT ANTZUOLAN
•
•
•,
•
•
(0
AGANAREN
-''•
____
_____
_____
. 1 ,
i
é
Deporte asko egindako mutila bada ere, edadeak eta bizioek ez dute barkatzen nonbait eta beroketa ariketak egiten ari zela, partidua hasi aurretik beraz, txongatila biburritu zitzaion Andoni Egaテアari, bertsolarien eta bertsozaleen arteko match famatuan. Beste konturik ez zen izen partidu ondoren Antzuolan egin zen afanan adarjoleen ahotan. Textua: ARRITXU IRIBAR Argazkiak: Iテ選GO GALLEGO
"...HAU HERMOSURIA, HAU FAMILIA" 1991 Iraila
BERTSOLARI 1
U
ztailaren 19a zen eguna. Antzuolako Altzate fútbol zelaian, urtero bezala, jokatzekoa omen zen bertsolari eta bertsozaleen arteko "fútbol" partidu xelebrea. (Han ¡kusitakoa futbola baldin bada...) Aurrekoetan ondo pasa genuela eta, aurten ere Antzuolara joatea erabaki genuen. Donostiatik berandu samar abiatu ginen, baina bidean, futbolean ere bertsolariak puntual ez zirela hasiko pentsatuaz, zazpiak eta bost aldera heldu ginen lekura. Aurrez-pentsatuta bezala, partiduak oraindik ere ez zuen hasteko itxurarik. Gu heldu ginenean, batzuk "traje ele luces" jantzita zeuden beste batzu oraindik ere aldatzeke, baina bazen berotze ariketak egiten hasita zegoenik. )okin Sorozabal hantxe ari zen fútbol zelaiari itzuli batzu ematen, kotxez. Andoni Egaña izan zen baloia lehenengo ikutu zuena, eta baita lehenengo baja ere. Baloi bila atera zen zelaitik, eta zulo batean hanka sartu zuen, min hartu zuelarik. Harén izerdi-larriak lesioa txantxetakoa ez zela adierazi zuen berehala. DYAren anbulantzia etorri zen, eta onena Arrasateko eritetxera joatea zela erabaki ondoren, bidaitxo hori egiteko prestatu ginen. Egañak, joateko baino bueltarako kezka handiagoa zuen, afaria ¡ñola ere ez bait zuen galdu nahi. Andoniri txorgatilan eguncloko arrautza ,llera zitzaion. Hankak itxura aparta zuen, dotorea, baina txorgatila benetan itsusi zuen zarauztarrak. Imanol Lazkanok txorgatila berez horren ¡tsusia al zuen galcletLi zion Andoniri, baina garbi zegoen e/etz. Arrasaten sendagileak berehala esan zuen esgintzea zela, baina horrelakoetan famatua ¡zatea bezalakorik ez dago. Arrasateko urgentzietan zegoen medikua berehala konturatu zen, gurpildun aulkian eserita zuen elbarritu hura bertsolaria zela, eta egin beharreko azterketa guztiak berehala egin zizkioten. (Seguru, honek Hitzetik Hortzera ikusten duela, esan nion neure buruari). Txorgatilan izoztz poltsa bat jarri eta plakak atera ondoren, zendagilaren gelan sartu ginen. Sartu eta lehenengo inpresioa nahiko tristea izan zen, gure gela hartan kamilan etzanda bere azken arnasak ematen amona bat bait zegoen. Bien bitarBERTSOLARI 2
tean, Egaña gaueko parrandarekin egiten zuen amets. Eskerrak, zarauztarrak humorerik ez zuen galdu. Xelebrekeriak esan eta esan, horrelaxe pasa genuen han egondako denbora. Sendagileak plakak begiratu eta aztertu ondoren, bertsoetarako igeltsoa zer-moduz galdetu zion gure bertsolari-kirolariari; honek, besteek gai faltarik ez zutela ¡zango erantzun zion. Eta horrelaxe igeltsoa jartzeko prestatu ziren. Orduan jakin genuen Egaña, gazte denboran kirolari ona ¡zandakoa déla. "Plaierotan" jokatzen zuen Zarauzko hondartzan, ez zuen Realak edo Athletikek fitxatu, baina futbolari handiak bezala lesio asko izan zituen, esgintze as1991 Irada
ko. Ondorioz, ligamentoetan kallua eginda du, eta ondo sendatzeko ¡geltsoa beharrezkoa zela zioen mediku jator hark. Polita izan zen ¡geltsoa ñola jartzen den ¡kustea! Ikusi gabe nengoen, eta beste batí ñola jartzen zioten ¡kustea oraindik ere politagoa izan zen. Barre egiteko betarik ere izan genuen. Andonik, hanka bakarrik ez zuen gaizki, baina bada ez bada ere, sendagileari ez zion beste ezer aztertzen utzi. Igeltso kajak gainera zera zioen: "hanketarako eta bururako ¡geltsoa". Azkenean ezkerreko hanka bakarrik ¡geltsatu zioten. Kirolari famatuak bezala, prentsakoak ondoan zituen Egañak. Guk "primizia" emateko aukera izan genuen. (ez zegoen aurrez hi1991 Iraila
tzeginda). Anbulantzian sartu ginen eta berriro ere hasierako tokira itzuli ginen, Antzuolara. Han zarauztarrari egin zioten harrera ez zen makala izan. Butrageño ezkontza egunean elizatik irteteko zain baino argazkilari gehiago zegoen hantxe, Egaña anbulantziatik irten zain. Ateak íreki ziren eta klikklak hotsa besterik ez zen entzun minutu batzutan. la, ia partidua eten ere egin zuten, Andoni ¡kusteko. Hau plaza-gizona izan, eta batere lotsatu gabe, anbulantziatik jaitsi zen. Lizaso entrenatzaileak emanda, txanpain trago bat egin eta gelditzen zen partidu zatia ikusteko prestatu zen eguneko izarra. BERTSOLARI 3
Argiako kazetariek, Goraka Arresek eta bere lagunek, etorriko zirela esan zuten, baina azkenean huts egin zuten, Xapre soinu joleak ez zituen hankak erakutsi n a h i eta K o l d o T a p i a k , bertsolari elkarteko idazkar i a k , sasoi o n e a n ez z e g o e l a , eta ezin j o k a t u , . . . z e u d e n e k i n osatu b e h a r izan zuen M e l t x o r r e k taldea.
Gu ere Andoniren ezkerreko plaiera berria eta plakak eskutan hartu eta fútbol piskat ikusteko asmotan, hantxe kokatu ginen. lokatzen nortzu ari ziren ikusita nahikoa izan zen, gauzak ñola zihoazen ulertzeko. Bertsolarien taldeko jokalariak honako hauek ziren: Iñaki Murua, Mikel Mendizabal, Millan Telleria, Jokin Sorozabal, )on Sarasua, )uanjo Respaldiza, ). M. Izeta, Etsi, Iñaki eta Santutxuko beste bertsolari bat. Hauen entrenatzailea Sebastian Lizaso zen. Beti bezala, Reflexa eraman beharrean bere mutilentzat txanpaina eta arerioentzat ura eraman zuen. Bertsozaleen aldetik, futbolari hauek zelairatu ziren: joxerra Garzia, Xabier Olano, Egileor, Iñaki Larrañaga, )okin Iturriotz, Alberto Agirreazaldegi, Antonio Irastorza "Furri", Iñigo Aiestaran eta Nikolas Izeta. Hauen prestatzailea Meltxor izan zen. Honek ez zuen agindu gehiegi eman, baina emandakoak zehatzak izan ziren eta etekina ateratzeko modukoak. Alineaziotan sorpresak baziren eta entrenatzaileek aitortu zutenez, ahal zen bezala osatu ziren taldeak, horregatik emandako zenbait nahasketa. Lizasok esan zuenez zailtasunak izan zituen taldea osatzeko, bajengatik. Atkinson (Beltza) eta Dertizia (Txomin Garmendia) baja ¡zango zirela aurrez bazekien, baina hauek gutxi balclin baziren b¡ baja gehiago izan zituen: Egañarena eta Peñagarikanorena (berandu ailegatu zen). Meltxorrek ere ez zituen gauzak erraz izan, Laxaro Azkune lesionatuta, BERTSOLARI 4
Gu iritsitakoan markagaiIua 4-2 z i h o a n . B e r tsozaleak genituen markagailuan aurretik. Beraz, p a r t i d u a a m a i t u arte g o l bakar bat ikusi genuen, jokin Sorozabalek joxerra Gartziari sartutakoa hain zuzen. Horretan amaitu zen partidua, 4-3, bertsozaleen alde. Guk ez genuen aparteko ezer ikusi, baina kontatu zigutenez ikusgarria izan zen Furrik zelai erditik Murua handiari sartutako gola. Furrik denak aho zabalik utzi zituen, eta gu halaxe geunden. Bi taldeetako jokalariek elastiko zuria zuten jantzita eta oso gutxitan ematen zioten etsaiari baloia. Bertsolariek odol emaileen elkarteko elastikoak zituzten, besteek Korrikakoak. Futbolari guztiak oso nekatuta zeuden eta gu ikusle izan ginen 10 minutuetan fútbol jokurik apenas ikusi genuen, beraz beste gauza batzutan fijatu ginen. Cure eritziz, izterrik politenak Millan Telleriak ditu. Beltzaranak lehunak, zelulitis gabekoak... baina izter-zuztarrik ederrenak Iñigo Aiestaranenak dirá. Jon Sarasua mahonezko galtzik gabe ikusi genuen eta benetan, mutil koskor polita azaldu zen. Iñaki Moroak EZAKIren antza handia d u , atezain marrokiarra bezain ikusgarria da. Aiestarainekin tratua eginda zuelako eta Iñaki Larrañagak, bat zuzen ez zuelako jotzen, beste batzutan baino arratsalde lasaiagoa izan zuen Gabirikoak. Joxerra Gartzia, erdilesionatua zelairatu zen, baina argi eta garbi erakutsi zuen, zer-nolako sasoia duen. Mikel Mendizabal aspaldian ez genuen galtza motzetan ikusi. Bailarina itxurarik ez du, baina clefentsa lan bikaina egin zuen, ez baloirik, ez jokalaririk pasatzen utzi gabe. 4-3 izan zen amaierako emaitza eta adi1991 Iraila
รก \
1991 Iraila
BERTSOLARI 5
tuek ziotenez, beste batzutan baino hobeto jokatu zuten bertsolariek. Entrenatzaileak ere zer-ikusi zuzena izan zuen, ez bait du alferrik Lizasok entrenatzaile tituloa atera. Komeni da orain beste urteerako emaitzak gogoratzea:
86 87 88 89 90 91
BERTSOZALEAK
BERTSOLARIAK
4 3 5 3 7 4
1 3 2 4 2 3
(penaltiek ga raipena ber tso za Ieei eman zien)
Partidua amaitu eta dutxatu ondoren, afarira batzuk "gigolo" itxuraz azaldu ziren, loxerra Gartzia adibidez. Kolonia usainik handiena ordea, Jokin lturriotz-ek ekarri zuen. Partiduan erakutsitako joku maila, bertsotan emango ez zuelako edo, Iñigo Aiestaran mahaian baja izan zen. jokin Sorozabalek, berriz, beste afariren bat zuela, eta huts egin zuen. Metxor, "Chef'a zain zegoen, beti bezala aparteko menú batez, guztien tripa hotsak isiltzeko. Entsalada bikain batek eta solomilo eta piperrek, gose zeuden guztiak asetu zituzten. Platerean jarritako guztia jan, eta hatzaparrak gogoz txupatu ondoren, postre eta kafearen ordua heldu zen. Orcluan, afariko protagonista han ez zeuden b¡ bihurtu ziren. Beloki eta Bazeta pilotariak hain zuzen. Hauen arteko partidua telebisatzen zuten, eta hantxe egon ginen guztiok kaxa tontoari begira. Batzu berotu ere egin ziren. Anjel Mari Peñagarikanok, pilotalekura Joan eta pilotaz jakatu nahi
BERTSOLARI 6
zuen, baina tamainako lagun edo etsairik ez zuen aurkitu. Xaprek ere soinua hartu behar izan zuen, eta soinu hotsak, bertsolarien animoak aztoratu zituen. Julio Iglesiasen antzera hantxe hasi ziren denak oihuka. Bertso saioa koplatan osatu zen, eta irrrintzirik handienak egiten zituena suertatu zen nagusi, Gehienetan Sebastian üzaso. Partiduko gorabeherak kantatu zituzten, bertsozaleek behin eta berriz gogorarazi zuten irabazleak nortzu izan ziren (egia esan, pelma xamarrak). Anoetakoari ez zioten barkatu ez jokatzea, baina inor ez zen ausartu, 9 puntutakoak eginez, Anjel Mariri aurre egitera. Bertsotarako gaien artean Andoni Egañaren igeltsoak zer-esarik eman zuen. Mikel Mendizabalek, gogorapen polita izan zuen, berak adierazi zigunez, Egañak klabikula hautsi zuenean alaba egin zuen, eta 9 hilabete barru ezagutuko dugu Andoniren seme edo alaba berria. Halako bertsoetarako gogoa zegoen, batzutan lau batera ere hasten zirelarik, azkenean ahots potentziarik handiena zuena nagusitzen zelarik, Sebastian Lizaso edo Joxerra Gartzia (ez dago mutil hau isilik egoteko). Gu Mikel Mendizabalek botatako puntuarekin geldituko gara:... "hau hermosuria, hau familia", hórrela labur bait daiteke afari hartako g¡roa. Antzuolako alkatea, Iñaki Lete, plaka eta guzti azaldu zen afari ostean eta "jóse Mari" jator bihurtuz Koldo Tapiak, Bertsolari aldizkariaren 2. alea saltzeko aprobetxatu zuen momentua. Handik aurrera gertatutakoa kontatzeko gai ez gara. Bakoitzak daki non, ñola eta norekin ibili zen, baina gaua ahaztezina izan zen, borobil-borobila #
1991 halla
ITZULERA Tarteka on da leihoak ireki eta etxe barrenak egurastea. Urtean behin gutxienez bidezko da urrutiminari amore eman eta auzoko intzaurrak, kanpoko kultura eta usadioen lilura dastatzea. Alabaina, oporrak bukatu dirá, etxeratzeko ordua da, leihoak itxi eta gure zilborrari ere begira jartzeko tenorea. O p o rrak bukatu dirá eta urrutiminak uxatzeko zer gureagorik bertsolaritza baino. Guk udazkeneko lehen uzta hau prestatu dizugu.
IPARRA Euskal kulturak duela mende batzuk mugaz harandik zuen ¡parra, han zuen euskal literaturak, folkloreak eta bertsolaritzak ere bere seaska. Geroztik hondatu zitzaigun brújula, baina tarteka oraindik zeruaren alde horretatik artizar batzuk agerten dirá keinuka. Horietako batí, Xalbadorri, abuztuan egin diogu omena. Orain Mattin Trekuren txanda da.
Jt Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria 1991 Iraila
BERTSOLARI 7
ARZAK Alto de Miracruz, 21 DONOSTIA
TXTXPTEL
KiRÜR! LOIOLA - AZPEITIA
• TxOKO. LASARTE
San Migel aurreko sapatu batían, eztaietan izan giñan Latostei aldian Lenengo platilluan baba beltzen zopa, urrena zer ¡zango zan señale zan ura. Bigarren platilluan inda-babia, ark ere falta zuan urdai-tajadia Irugarren platilluan buzkantza genduan, piparra franko eta gatza falta zuan. (Oñatiko Araotzen A. Zavalak jasoak)
•jt-4-
JOSÉ MARI I R I O N D O , BERTSOLARI FRUSTRATU BAT. Frustrazio bateizan zitekeen emankorrago. Irratian eman dituen hogei urtetan zehar bertsolaritzari ate haundi bat zabaldu ciio lose Mari Iriondok komunikabide horretan. Izan dituen oztopoak eta zailtasunak kontatzen ditu elkarrizketa honetan. (10. orrialdean).
M A T T I N , DUELA HAMAR UTE ITZALI ZEN IRRIA. Diotenez, behin bakarrik ikusi zuten Mattin bertsolaria triste: semea Parisera Joan zitzaionean. Bertsolari, laborari, ileapaintzaile, ur biltzale eta kondalariari omenaldia egingo zaio Ahetzen. (20. orrialdean).
A U R K I B I D E A
REGEIFAK ETA LOIAK HIL BERRIAK DIRÁ GAL1Z I A N . Regeifak eta Loiak, bertso ¡nprobisaketan Caliziak zituen bi tradizioak, duela hogei urte desagertu ziren herrialde horretan. Tradizio horietan protagonista ¡zandako lagun batzuk bildu ditu Pako Aristik Peperen tabernan. (26. orrialdean).
"PAULO TX1K1A", IRAGANAREN LEKUKOA. Txirrita Erenozuko festetan kantatzen ari zen batean, Hiru Bidé tabernako eskaileretatik mutiko mukitsu batek erantzun zion. Saioa bukatzean, Txirritari jakimina sortu zitzaion eta galdetzen hasi. Mutikoa Paulo Zubiarrain zen, "Paulo Txikia". (.52. orrialdean).
ARRANTZALE ARTEAN ERE BADA BERTSOLARIRIK. Maiz aipatzen den kontua da, marinelek kantatu bai, baina betsotan ez direla lehorrekoekin neurtzekoak. Agustin Zubikaraik kontrakoa frogatzen du Ondarroako bertsolariei buruz idatzi digun artikulu honetan. (49. orrialdean).
mnisoí \m Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Posta Kutxa 25 - 20800 ZARAUTZ Koordinatzailea: Joxean Aguirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Gartzia, Santi Jaka, Koldo Tapia, Jon Sarasua. J. A. Gezalaga "Zaldubi"
1991 fraila
Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrakiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: LENTE Monasterio de la Oliva, 31 entreplanta. NAFARROA Fotomekanika: GAMA Repro. LOGROÑO Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L. SS 482/91 BERTSOLARI 9
JOSÉ MARI IRION FRUSTATU B/ BERTSOLARI 10
1991 Iraila
n
¡33
^ ^ 5 P K fcjit*l(!r'^rf¿'' ^
-^
ii'i ii i
^fc^
^ ^ ^ 3 5 ^ 5 ¡iiii/ / J i
ÍL
S M S
—s^
il' / 11 U
^^•aEMiM.|.!wp'i'jJiiiiirl'L
^^*^jfc^
^^W^^^
-
'
^^^
Ezaguna da lose Mari ¡Hondo Euskal komunikabideen munduan azken 30 urte hauetan izan duen protagonismoagatik. Loiolako Irratian 20 urte pasa. Janean Tele Norteko experientziak izan ziren eta geroko urteetan ETB eta Euskadi Irratietan dabilkigu, une honetan koordinatzaile karguan. Gure gaurko asmoa bertsolaritzarekiko izan duen jarrera eta lotura aztertzea da bereziki. Testua: LAXARO AZKUNE
•
Argazkiak: ANjEL RODRÍGUEZ
fcl S i f c f l l i 3 0 : BERTSOLARI J IZAN NAIZ 1991 fraila
BERTSOLARI 11
Noiztik bertsozale?
O
so gazterik, Azpeitiko Aratzerrekan, San Isidro batzutan Txapel eta lose Lizaso entzun niluen eta oso irudi bizia dut oraindik ere eta gogoan gelditu zitzaidan )ose Lizasok Txapeli puntutan esan ziona eta baita Txapelek emanclako erantzuna ere: "Puntúa jarri beiot/aitona zarrari (Lizasok) Aitona zartxo honek/izurrako hau h¡ (Txapelek)" Gero Gabiriako Pasiotarretan egon nintzen eta handik ere lehen karta bertsotan egin nuen. 1952. urtea ¡zango zen hura. Gogoan dut gainera bi puntukoan egin nuela, laukoa osatzeko gai ez nintzelako noski. Gabirian gainera Euskara asignatura bezala oso serio ematen ziguten eta Latina eta gainerako gaiak bezala urtea pasatzeko aprobatu beharra izaten zela. Luis Mari Lañarte eta Luis Ángel Sarasola ziren gure irakasleak. Bertso libururik edo garai hartan ikasitako bertsorik? Nik ez nekien bertso libururik bazenik ere eta halako batean liburutegian Basarriren "Bertso sorta". Luis Ángel Sarasolak bi egun eman zizkidan liburua berriro liburulegira itzultzeko. Asko gustatu zitzaidanez liburu guztia kopiatu egin nuen eta kopiatzen ari nintzela bertso gehienak ¡kasi ere ba¡. Gerotxo ere liburu guztia buruz kantatzen nuen, burua ere gaur baino freskoagoa nuen eta. Ikastetxean bertso ugari idatzi nituen. Oraindik gordetzen ditut, lotsa ematen badidate ere. Geroago Afrikan soldadu nengoela, Sidi Ifnin hain zuzen ere, Azpeitiko "Olatz" aldizkarirako bidaltzen nituen bertso batzuk, Migel Eizmendi "Txapelek" eskaturik. Haiek ¡zango ziren beharbada nik idatzi nituen azken bertsoak. Bertsoaren teknikaz ñola jabetu zinen? Bertsolari gehienek egin izan duten be/ala doinuaren eraginez neurtu izan nituen. Luis Ángel Sarasolak erakutsi zidan bertsoaren neurriaren berri baina nahiko berandu arte ez nintzen horretaz jabetu. Ñola hasi zinen gaijartzaile lanetan? Irratian 196lean hasi nintzen. Aurretik laialdietara Joan ohi nintzen baina gai-jartzaile behin ere ez. Irratian hasi eta laster BERTSOLARI 12
|oxe Alkiza, apaiza etorri zitzaidan Bertsolari Gazteen Txapelketa irratiz antolatzeko ideiarekin. Oso gogoz hartu nuen eta hórrela Bertsolari Gazteen Sariketak antolatzen hasi ginen. Gure abenturarik haundien¿\ epaiketarena izan zen hala ere. Entzuleen eskutitzen bidez erabaki genuen gure neurketa hori. Haseran ez genuen guk karta askorik espero, dozena bat edo birekin konforme ginen. Lehen saioa ¡gandean egin genuen eta baita zuzenean eman ere irratiz. Aste horretan 800 karta hartu genituen. Izugarri poztu eta puztu ere egin gintuela esan da¡teke. Urtero antolatzen hasteko erabakia hartu genuen. Era guztietako jendearen erantzunak ¡zango ziren noski? Horrek poztu ninduen gehien. Erantzunen artean oso jende kualifikatuak aurkitzen zirela. Erantzunak gainera bertsotan ematen zituzten. Horregatik erabaki genuen bigarren urtetik jende kualifikatu horri ematea erabakiaren '/»503 eta gainerako entzuleei beste %50a. Entzule kualifikatu hoien artean zeuden )esus Lete "Ibaiertz", Pello Zabala, gaurko "eguraldi gizona", Inozentzio Olea e. a. Oztoporik izan al zen? Esan behar da hasera bertatik Eusebio Txapelen aholkularitza izan genuela eta babes haundia eman ziola gure Sariketari, oso gizon errespetatua baitzen bertsolari munduan. Oztopoak laster izan genituen bai, bigarren urtetik bertatik Valencia Remon, Gobernari Zibilak, bertsoak grabatu, zentsuratik pasatu eta gero ematea nahi zuen. Hori ezinezkoa zela, bertsoa bapatekoa zela e. a. kosta zitzaigun baimena lortzea. Denuntzia pare bat ere izan genituen baina ez zen oker haundirik izan. Eta irratiz kanpoko gai-jartzaile? Euskaltzaindiak antolatzen zuen Txapelketa Nagusian, 1962koan eman nion hasera. Hala ere Jaialdi batean lehen aldiz Zestoan 1963. urteko San Josetan egin nuen, (ose Sagarzazuk deituta, geroztik 20 bat urtetan Euskal Herri osoan ibili izan naiz. Nolako oroitzapena gordetzen duzu langintza horretaz? Benetan asko gozatu izan dut bertsolarien artean. Etxetik kanpo ordu asko 1991 luí l.i
izan dira, lanaz aparteko ordu asko baina ¡noiz ez daukat esaterik sufrimentu izan zenik neretzat. Sufritu izan dudana, bertsolariarekin konektatu ezinez ibili naizenean izan da. Bertsolari batzuri gustoa zen gaiak ematea, beste batzukin arazo gehiago ohi zen. Gaia ongi ez ulertzeagatik, ez ote nuen ongi aurkeztu... dena déla ez zuten ematen nik usté nuenik. Bestetik neure buruari askotan galdetu izan nion gai-jartzailearen komenigarritasunaz. Baina orohar bertsolariekin asko gozatu dut. 1991 traila
Gaiak jartzerakoan izan al duzu eredu jakinik? Berezirik ez. Bakoitzak zuen bere eskola. Aranaldek esate baterako puntuak eta horrelakoak nere aldean asko erabiltzen z¡tuen. Nere ahaleginik haundiena bertsolaria ezagutu eta bere dohaien arauera lan egitea izaten zen. Ikasi hala ere denetatik: Alfonso Irigoien, Inozentzio Olea, loan Mari Lekuona... loan Mari oso aurkezle fina izan da gainera nere gustorako. Gai filosofikoak eta nik oso gogoko izan ditudanak, dotore ¡arri ohi zituen. Bertsolari batzuentzat oso BERTSOLARI 13
cgokiak ¡zaten dirá horrelako gaiak beste batzuntzat berriz eguneroko gai arruntak. Gaur egunean ere pil-pilean dabilkigun kontua da, gaiak jarrita ala librean behar du bertsolariak? Bertsolariak berez gairik gabe behar luke. Baina gaurko jaialdien dinamikak behartzen du bertsolaria gai jarrietara. Ber(solari talde haundiak eskatzen dirá eta han (V dago gairik gabe moldatzerik. Talde hoietan ere 8koa gehiegizkoa da. 6^nahikoa da eta 4koa berriz talderik egokiena. Bestetik bertsolariak 100 saiotik gora egiten baditu urtean zehar, egun berean inoiz bi edo hiru saio... hórrela ez dago bertsolariaren burutik saio guztietarako gairik sortzerik. Gairik gabe izatekotan bertsolariak aski luke urtean dozena bat saio egitea eta haietan dueña eman. Bertsolaria profesio- , nala balitz, hau da hortatik bakarrik bizi balitz, bakarren batzuk soldata dexente bat ateratzen badute ere, beste lan bat egiten dute denek, Joan behar duen tokiko ¡endeari kantatzeko prestatu behar luke. Horretarako han zer gertal/en den jakinez. Baina ez du horretan ahaleginik egin eta gehinetan t v daki ñola prestatu beharko lukeen ere. Arlo honetan Xabier | Amurizak egin zuen ahalegin interesgarri bat baina ez zuen behar bezalako erantzunik izan. Agian gatz piskat falta zitzaion. Eta beste kezka bat ¡zango du bertsolariak, ahalegin hori egin ondoren eranIzungo al du jendeak? Denok gaude piska bat erosora emanak. Zein izan da bertso saio baterako girorik aproposena? Nik gehien gozatu izan dudana, Anoetan eta Txapelketako berotasun hura izan da. Giroa berotu artean gainera oso urduri egon izan naiz beti. Beldur edo errespeto haundia izan diot beti horri. Tokiaren BERTSOLARI 14
arauera aukeratu behar lirateke bertsolariak ere. Leku rural batean baserritarren berri dakien bertsolariak konexioa errezago lortuko du besteak baino. Konexio hori lortzen denean jendearen artean zurrumurru antzeko zerbait sortzen da bertso bakoitzeko eta bukaera bertsolariarekin batera kantatu. Hori izaten da unerik egokiena. Lotura badagoela adierazten du horrek. Okerrena berriz, herriko jaietan, plazan eta bertsolariak ari diren garaian, saioa entzun nahi duten batzuk, txikiteoan builaka dabiltzan beste batzuk, jolasean dabiltzan haurrak... Horrek bertsolaria erabat desmoralizatzen du. Bertsolarien lanetan atseginenak? Ofiziotetakoak zalantzarik gabe. O f i z i o t e a n gainera gaiari laguntzen d i o n a i z a t e n da b e r tsolarien arteko kontrastea. O s o b i k o t e g u s t o koak izan ditut, M a t t i n eta Lazkao Txiki, Azpillaga eta Agirrek ere oso gauza ederrak egin izan dituzte, Amuriza Lazkao Txikirekin ere asko gustatu izan zait. Mitxelena ere oso ona zen t e m a gaietarako. Gauza kuriosoa da )ose ) o a k ¡ n e k 19 7 9 a n Amurizak txapela irabazi zuenean, harekin noiz topo egingo ñola egon zen, hura n e u r t z e k o . Hala, baita bere jatetxera gonbidatu ere eta Xabierrekin bazkalondoan ordu pare batez edo gehiago jo eta jo aritu zenekoa. Hala kontatu ornen zuen gero Mitxelenak: "Txapeldun berri hori hor utzi diat jotako idiaren antzera".
Gaiajartzaile lanaz aparte beste lorpen oso interesgarria izan zen noski Irratiz Bertso Saioak ematea. Egundoko arrakasta izan genuen. Zalantzarik gabe Irratian gordetzen ditudan bi sa1991 Iraila
líftfcfe
1991 Iraila
BERTSOLARI 15
tisfaziorik haundienak dirá: Agerre eta Artola barrijasotzaileen arteko lehen emanaldia. llamar minutuko grabazioak egin eta Irratira zintak eramanez, zuzenean bezala aritu ginen saioa ematen. Ondorenean jaso nitnen eskutitzak gordetzen ditut oraindik. Fta bestea Beti |ai irratsaioko lehen bertso saioa. Zuzendariak zorionak eman zizkidan harén ondoren. Saio hartan ipuin <\ntzestua, bertso saioa eta ¡gandeko ebanjelioaren azalpena Patxi Altunak eginda izan ohi zen. Larunbat iluntzetako saio honek arrakasta haundia izan zuen. Bertso saioen grabatzaile ere izan zara... 1961.urtean hasi nintzen. Eta garai hartan ez zen Patxi Mujika bakarrik saioak grabaBERTSOLARI 76
tzen aritzen zena. Egundoko saturazio bat egon zen. Edozein saiotan ikusiko zenituen bat baino gehiago magnetofoia hartuta saiora etortzen zirenak. Bertsolari batzuk nahiko kontrario ziren gainera, ez zuten oso begi onez ikusten grabatzeko tresna hori. Horregatik "alkahuetea", "gezur poltsa" eta antzekoak esaten zitzaizkion, nahiko despektiboki. Horren zergatiak? Asko izan zitezkeen: — Bertsoak kantatu bezala jasotzen zirenez, toki batetik bestera bertsolariak arreta haundia jarri beharra zuen bertso berdinik ez errepikatzeko. — Bertsolariak berea zuen zerbait, beste 1991 Irada
norbaitek hartu bezala egiten zuen eta zer(arako zen jakin gabe. Batek oso zalea zelako beretzat hartuko zuen. Guk Irratiz emateko. Besteren batzuk auskalo zertarako. Denuntziak ere izan ziren grabatutako bertso hoietatik. â&#x20AC;&#x201D; Irratian bertsoak bertsolariak kantatulako lekutik kanpora emateak sortzen zituen bere kezkak. Horretarako eskubiderik ote genuen ere galdetzen genion geure buruari. Dena den bertsoa Irratiz ematerakoan kontu haundiz ibili behar da. Ez da ahaztu behar irratiz entzuten ari dena ez dagoela bertsoa kantatu den leku hartan. Bestetik Txapelketa baten kantatua dena emango da baina Irratiz ez dago ber1991 Ir.iil.i
tsolariak egindako akats nabarmenak eta bertso traketsak zer emanik. Ez bertsolariari egiten dio onik ez eta Irrati berari ere. Lan honetan azpeitiar bertsolarien aholkuak lagungarri izan nituen. Asko hitzegiten nuen gauza horretaz, bai Lazkano, Lizaso eta Agirrerekin ere. â&#x20AC;&#x201D; Eta bertsoak grabatu eta beste 11011baitetik emango direla )akiteak errespetoa ematen du nĂłrmala denez. Horretara ere ohitu egin dirĂĄ, baina mikrofonoarekin kantatzen hasi zirenean ere izan ziren gorabeherak, ez pentsa. Eta zentsurak berak ba al zuen eraginik Irratian? Bertsoaren haritik asko zaindu behar izaBERTSOLARI 17
ten genuen "Euskadi" hitza esaten zuten ala ez. Uztapide bera mutu gelditu zen jaialdi hartan denuntzia bat izan zuen "Odolkiak ordainetan" gaiari kantatutako bertsoengatik. Txapelek ere badu gertakizun polit bat. Ez zitzaíon Irratiz kantatzerik gustatzen baina nonbait bertsoren batzuk prestatuak z¡tuen eta hala etorri zitzaidan: "larri alkahuetea martxan" esanez. Berak kantatutako bertsoak gutxi gora behera esaten zuen: "Ez dakit ñola ito nahi zuten/ euskaldunaren odola baina oraindik ere zutikan/ (lago Gernikan Arbola". Hurrengo larunbateko Beti-Jain eman niluen bertso hoiek. Etxean entzuten ari nintzela arriskuaz ohartu nintzen eta herio balen Joan nintzen Irratira eta saioa amaitu orduko zinta borratu. Laster ziren denuntzia egin nahi zutenak grabazio eske. Bersoak Irratiz ematen hasteak berebiziko arrakasta izan zuen. Irrati nahiz Telebistaz bertso ugari entzuten da. Horrek kentzen ote entzulerik bertso saioetatik? Agian gerta daiteke entzuleak gutxitzea. Futbolean ere gertatzen da hori baina horrek ez du esan nahi bertsolariek jarraitzaile gutxiago dituztenik. Gaur egun bertsoak askoz jende gehiagok entzun ditzake eta enl/uten ditu. Saioetara joateko borondaterik (v duen horri ere bertsoak eman egin behar zaizkio eta gustora entzuten dituenik bada. Berriz ere futbolaren irudira itzuliz, ni ez naiz fútbol zelaira partidua ikustera joango baina etxean ikusi egiten dut eta pozik. Horrelako jende asko dago. Neu ere gaur egun dudan lanagatik eta abar ez naiz saioetara joaten baina Irrati gehienetako bertso saioak entzuten ditut cía baita grabatu ere. Bertsolariak baloratu izan al dute bertsoak grabatu eta gordetzeak duen garrantzia? Ez bertsolariak eta ez eta inguruko jendeak berak ere. Horri ez zaio garrantzirik eman izan. Dokumentu batzuk dirá ordea gaur egun. Orain balio haundia dute. Nork ez lituzke orain gordeko Fernando Amezketarraren bertsoak? Dena dela grabazio horien ¡raupenarena da arazo latz bat. BiBERTSOLARI 18
deoaren kasuan esate baterako 20 urteko bizia ematen diote. Dena dela jasotako horietatik bertatik gauza asko aztertu daitezke. Garaian garaiko gai, pentsakera e. a. elementu asko agertzen dirá. Altxor politak dirá. Gai bakoitza kronika bat da izan ere. Gaur egun bertso jaialdi baten gai-jartzaile izateko deituko balizute? Asko kostatuko litzaidake. Ez naiz kapaz sentitzen. Oso inseguro sentitzen naiz. Bertsolariek batzutan usté izan dute gai-jartzaile edozeinek egin dezakeela baina hori ez da hórrela. Oso lan zaila da. Saio baten gainera erantzukizun haundia duzu. Zer galdu asko eta zer irabazirik ez. Saio ona bada bertsolarien meritua izaten da eta bertso saio kaskarra bada gaien errua. Gaijartzailearen lana ez dute bertsolariek beti aitortu izan gainera. Saio baten zaudenean eta bertsolariak piztu ezin diren garaian gaizki pasatzen da. Zertara etorri ote naiz ni honera?, esan diot nik neure buruari behin baino gehiagotan. Zer nolako osasunez aurkitzen duzu gaur egun bertsolaritza? Ondo aurkitzen dut. Oso maila ona dago. Hala ere lehengo saioetatik gaurkoetara sumatzen dudan aldea izan daiteke behar bada, aurrez prestatutako gauza gehiago ematen ote den. Espontaneidade gutxiago dagoela iruditzen zait. Bertsolariarengan gehien estimatu izan dudana bien arteko elkarrizketa da. Baten arrazoia entzun eta hari erantzutea, artifi/ialkeria eta tranparik gabe. Bertsoaren erritmoa da beste bat garrantzitsua neretzat. Oraindik ere zenbaiten bertsoa entzuterakoan ezin izan dut kronometroa sakatzeko tentazioa kendu. Izugarri gustatu izan zait jóse Lizasoren jarrera. Bere bertsoak onak izanik ere, berIsoen kalitateagatik baino gehiago bere berotasunagatik dirá onak. Oso armonía onean burutu dugu gure elkarrizketa, Zarauzko Eguzki Loreko bere etxeko terraza apainean. Loratoki, igerileku, pilotaleku eta itsaso berdingabez inguraturik bizi zaigu gizona baina guzti hoietaz distrutatzeko asti gehiegirik gabe tamalez. Bertsolari frustratua dela esan badigu ere (v (lirucli bertsolaritzaz frustraturik dagoenik. Oso hurbiletik jarraitzen du oraindik, beti bezain bertso-zale 0 1991 Iraila
1991 Iraila
BERTSOLARI 19
"MATTIN, A POET
KO LABORARI Bertsolari, laborari, ileapaintzaile, ur bilatzale eta kondalari haundi bat zen Mattin Treku, Ahetzeko laborari poeta. HarĂŠn omenez astebeteko ihardunaldiak eratu dituzten hil honetarako jaioterrian. Hamar urte beteko dirĂĄ hura joan zenetik eta oraindik Euskal Herri osoko bertsozaleek gogoan dute haren irria. Diotenez, behin baizik ez zuten triste ikusi Ahetzeko bertsolaria; semea Parisera joan zitzaionean. Xalbadorrek "irriaren giltza" deitu zion eta izenburu horrekin emango da argitara Mattin i buruzko liburua. Testua: ALLANDE BOUTTIN Argazkiak: BOBI
K
afe beroaren usainak sukaldera eraman gintuen. Han etxekandreak, ohidurari eutsiz, arratsaldeko krakada preparatu zuen, pastiza gozo bat mozten zuelarik. Betiko ongi etorria izan genuen Mulienea-n, aspaldiko lagunak eta berdin, aliaideak bagina bezela. Ate zabaleko etxaldea, Mari Trekurena. Horren lekuko? Mattin zenaren baserrian hamabost urte besterik ez zeuzkala, Ahetzen egon zela eta oraindik ere Euskitzek gogoratzen dituen iraganiko mementu onak. Eta batez ere, Marik preparatu zituen goxoki hauek, ahotik ezin utziak! Etxe hontan bakea, lasaitasuna eta alegerantza sumatzen dirĂĄ, Mattinen presentzia senditzen dugularik. Noski, etxeko ormen gainean Mattin irridunaren argazki eta bertsolari zein bertsozalen adiskiderasunaren
lekukotasunen bidez eskudoak eta sariak, bergorpuzten da Mulieneako nagusia. Bainan Mari Trekuk ere, oroimen eta hitzen dantzaz berpizten du senar izan zuen Ahetzeko bertsolaria. Nahiz hil zenetik hamar urte iragan diren, Mattinen izpirituak dirau. Bai Mulienean zein Ahetzen. Behin, gu bezela M u lienearako bidean galtzen bazara, berehala auzokoek lagunduko dizute; Mattin apenas ezagutu izan behar zuen neska gazte batek guri egin bezela. Herriko plazako ostatura sar, eta Mattinen "potreta" bat (argazki bat alegia) duzu ÂĄkusiren; herriko semea ohoratu du ere Ahetzek, enparantzak bere izena dakarrenez, euskaraz eta frantzesez idatzia! Halakorik ez bait da non nahi ikusten Iparraldean. Eta hain zuzen ere, buruila, esan nahi bait da, irailaren 22-an, Ahetzek eta Bertsolarien lagunak deituriko elkartekideek omenduko dute bertsolaritzaren bideak, Lapurdin, ber urratu zituen M a t t i n Treku. M a r i k esan d i g u nez, gazteek Mattin maite z ut e n . D ir u mailegu egitekotan zeuden gazte bat baino geh i ago ri I urra eros z e z a t e n b e r m e e m a n ziela o r o i t da Mari. HĂłrrela zen A h e t z e k o l a b o r a ri poeta; bihotz onekoa eta b e t i l a g u n t z a eskaintzeko prest. Ileak ere m o z t e n zituen! Eta gazteei M u lieneara jotzea gustatzen zitzaien zeren txiste edo historiaren bat b e t i k o n d a t z e n bait z i e n . lie a p a i n tzerako dohaina ere bazuen, bazituen ura zerion tokiak atxemaiteko erreztasunak. Hots ur biltzale ere bazen. Garai hartan ez baitzen gutxi,
BERTSOLARI 22
1991 halla
baserri ondoko putzu baten aurkitzea, "hiriko ura" etxalcle guzietara iristen ez zelarik! Igual horregaitik "badut sorgin aire bat" zioen Mattinek... Bertsolari, laborari illeapaintzale, ur bilatzale eta kondalari genuen Mattin. Denetan erreusitu zen beraz. Denetan... bai, abantxu! Salbu politika alorrean. Edo hobe esanda, herriko bozketan. Izan ere behin, udal hauteskundetara aurkeztu zen, lagunek eskaturik, gizon ospetsua zenez, "xaharren" lista indartzeko. Orduko gazteek zerrenda bat osatu bait zuten. Bainan ez zen pasatu gure Mattin. Gauza bera gertatu zitzaion bere lagun minari, Xalbadorri, Urepelen. Alta, galtze hori ez zuen hain gaizki hartu Mattinek, bertsoz "sendatu" zelarik: 1991 Iraila
"Ciazte maiteak goza ditela ukan duten atseginaz; atsegabea kontsolatzen da orroitzen bada arimaz; lainko onari galdatzen diot, bitarteko den Birjinaz, zeru gainetik urrikal dadin batzuk bertzer egin minaz, bake gozoan geldi gaitezen Bazko on ba単a eginaz. (In Herria, 1959/111/19 eta "Ahal dena" liburuan, 64. orrialdean in Auspoa liburute-
gian). "Dagoen lekutik, semea jean Pierre, ikusten ahalko balu, gaur egun Ahetzeko alkate ordea!", dio irrifarrez Marik. Hauteskunde hauek galduez gero ez zen inoiz BERTSOLARl 23
berriro presentatu, bainan bai ordea, maiz hortaz ¡rri egin zuen eta trufatu zen, berisoka, Xalbadorrekin. "Laurel eta Hardy csalen genien" oroitzen da Mari. Xalbador eta Mattin, betiko lagunak! "1946-an hasi /iren biak, plazaz plaza, bertsolari; Ernandorenari esker". Berari zor baitzaio Iparraldeko bertsularitzaren berpizkundea. "Urte hartan, Donibane Lohizunen aspaldiko partez antolatu zen Iparraldeko lehenengo bertsolarien zoingehiagoka, hamasei bertsolarirekin! Orduan elkar ezagutu zuten li.iin osagarrizkoak izan behar ziren Iparralrleko bi bertsolari ezagunenek". Baxe Nafartarra, "orotan bihotz bera". Lapurtarra berriz, ¡ostakina. "Epoka bat / e n , gutxi ziren orduan! Hamalau urtekin hasi zen ostatuetan, hola bertsoak asmatzen, baso bat hartuz, gustora ibiltzen zen", csaten digu Mari Trekuk, argazki album zaharraren orrialdeak bañan bañan itzuliz, "bertsogintza ikasia balute bezela segitu zulen Xalbadorrek eta Mattinek". Daniel Landart, bertsozaleak adierazten duenez, " O x o b i , Arrangoitzeko erretora /en idazlearekin ikasi zuen pixka bat, ogi joitean jadanik bertsoak ematen ausartu zel.irik. Neurriak, rimak eta, landu zituen Oxobirekin. Halere baserriko eskolakoa /en Mattin. Familiaz, ohiduraz, guztiz euskal bertsolarien tradiziokoa". Ohore eta fama zekarzkion bertsorako gaitasun horrek, eta bestalde, baserri txipiko oizko "etxeko cloiaz gain, zertxobait ere beti gehitzen zuen kanpoan ibiltzeak"; diru horrek zeukan ontasuna azpimarratzen du Danielek, "diru idorra deitzen zitzaion orduan; plazera eta laguntza ekonomikoa suposatzen ziluen aktibitate horrek". Bere aldetik, Mari Trekuk beraz, ez ditu ahazten bertsolarien testa batetik Mattin itzultzen zen uneak. "Gure gizona joaten /ela eta beti zerbait etxerat ekartzen zuen: diru pixka bat edo postre ala goxoki bat. Nitaz oroitzen zen". Andrearen jatortasuna hórrela eskertzen zuen nolabait. Hala ere, clirudienez, bakardaderik edo, ez du sekulan sentittu Marik, nahiz behin baino gehiagotan, baserriko lanak amaitu behar, Mattin herriko plazetara Joan eta! "Cauza ederra da bertsolaritza ni naizen bertsozalearen-
BERTSOLARI 24
tzat. Bertso saioak beti maite izan ditut, eta Mattin uros ikusteak pozten ninduen. Gainera bertsoa egiteko, libro izan behar da. Izpiritua libratua ukan behar da", dio Marik. Eta hórrela izaten zen; bakea ematen zion Mattini, laguntzen zuen hórrela bere gisa. Hau zen (eta beti ohi dea?) bertsolarien emazteren pápela! Ezagutza gabekoa askotan... Salbu Mattinen emaztearen kasuan. Izan ere, "Mattin nere gizona" idat7¡ duenez bertsozaleen munduan ezagutua izan da. "Liburu hori izkiríatu nuen nere burua sendatzeko moduan" diosku Marik, Aranalde eta Zabala-ri esker, hauek horren egiteko proposatu eta lagundu baitzioten. "Berdin, goizeko ordu bietan liburu idazteari lotzen nintzaion, eta hemeki hemeki, sortu zen bilduma hori; nere baitarik". Dagoeneko Marik, Mattinen bertso asko ta asko ¡skiriatuak zituen, bere biziaren zurkaitzak emanik. "Alferra zen idazteko; nik nere gisan ere zenbat zuzenketa egiten nuen! Beti kantatzen edo ta bertsorik asmatzen ibiltzen zen, kanpoan zein barne. Behiak uztartuak zihoala eta kantuz hasten; batzutan ere gauez, ahotsa lantzen zuen". Illargiari kantari! Zenbat oroitzapen daukan Marik! Dena memorian gordetzen du, adiskideekin partikatzeko gero. Badea omenalcli hunkigarriagorrik! 1 "Bainan Mattin hain gisakoa zen!" dio, "beti alaia, ta hola zendu zen ere bai; ospiralean ezin zuen ereman nigarrez ari nintzela sumatzea. Orduan mafrundi nintzela erraten nion. Behin betiko Joan zitzaigun hórrela, hitz eginez". Irriño bat ezpainetan, hizi osoan bezela. Orotan berdin izan baitzen Mattin: gazteago zelarik, Donibane Lohitzunen operatu izan baino lehen, Ricau medikuari bertsoak bota zizkion, kirofano gainean, lokartzerakoan! Beste ordainketarik ez zuen nahi izan, sendagile clonibandarrak. "Beti kurri zen; bere burua ezagutarazten, buhamia zen hortako" azpimarratzen du, maliziaz beterik Marik. Eta egia esan inor ez da "Mattin tristeaz" oroitzen, semea Parisea Joan zelarik baizik ez. Mattin iragaten zen plazetarik, alaitasuna pizten zen, umorezko traketan. "Sorgin aire hori" zeukalako, ala "Irriaren giltza" zela-
ko?«
1991 Irada
SEMEA PARISERA B
ehin baizik jenclea ez da oroitzen Mattin tristezian (semea Parisera joan zelarik). Horregaitik Xalbador zen bere betiko lagunak bertso batean "Irriaren giltza" zela esan zion. Eta hori ¡zanen da Mattinen hiltzearen hamargarren urteurrena hontan argitaratuko den liburuaren titulua. Mattinek hogei ta sei herritan emaniko bertsoez osatuko da nagusiki, bainan hainbat euskaltzalek eta bertsozalek idatziriko artikuluak ere aurkituko dituzu: hala ñola Haritschelhar, Larre, Lafitte, Itzaina, Aranalde eta abar luze baten lekukotasunak eskainiko dirá. Lan haundia izan da hainbat grabaketa entzuteko eta kontribuzio biltzeko, bainan jadanik burutua da. Bertsu b i l d u m a zer zaion Mikel Lekuonaren buru hausteak ahaztuak clira dagoeneko beraz. Bertsozaleen liburutegia aberastuko duen lihuru h o r r e z gain, A h e tzeko herrian oroit-harri bat e r a i k i a ¡ z a n e n d a , Piarres Erdozaintzi zizelk ,i r i a k a s m a t u a, ) e a n Baptiste Dubourdieu harri zizelkari donapaleutarraren l a g u n t z a z . Gisu harriaz egina ¡zanen da, ekainean moldatzen hasi zen e s t a t u a : M a t t i n e n a u r p e g i a , ber s o r t u k o duen harri gainean "Mattin b e r t s u I a r i a, 1 9 1 4 1981" besterik ez delarik izkiriatua izanen. Obra "sobrea"; figuratiboa, Bertsolarien lagunak elkartekideek nahi bezala. Lau hilabete beharrezakoak ¡zanen dirá hasierako harrizko b¡ tonelada hauen moldatzeko; bainan lan apasionantea b¡ lagun hauentzat. Piarresen nalabaiteko pena ba1991 Iraila
karra hala ere, beti edo maiz elkarrekin ikusten ziren Xalbador eta Mattinen estatua baten ez egitea izan da, heriotzak berak, artistaren iritziz, ez bait ditu inoiz bereixi bi bertsolariak, gu guzion oroitzapenetan. Eta ñola ez, irailaren 20an, Ahetzeko udaletxean, )ean Louis Lakak Mattin eta Iparraldeko bertsolaritzari buruzko mahai ¡nguru bat animatuko du, luán Mari Lekuom, lose Mari Aranalde, Aitor Sarasua eta Ernest Alkatekin. Irailaren 22an berriz, goizeko oroit-mezaren ondoren, harriaren estrenatzeari ekingo zaio, mugaz bi alcleetako bertsolari gazte eta ez hain gazterekin, arratsaldeko bertso saloan b e z e l a #
BERTSOLARI 25
REGEIFA ETA L( BERTSOGINTZ/
BERTSOLARI 26
1991
li.iil.i
IA, GAUZIAKO REN Bl IZENAK Galiziako gazteek ez dute Regeifarik eta Loiarik kantatzen ikasi, baina beren guraso askok ezagutu zituzten tradizio horiek. Loiak auzolanak bukatzean, txerri-hilketan, ihauteri gauetan eta ezkontz ezteietan abesten zituzten goiz aldera arte luzatzen ziren afalosteetan. Iraina zen Loiaren funtsa eta burrukan egiteraino iristen ziren. Regeifak, aldiz, saio antolatuagoak ziren; ez ziren hain espontaneoak. Lehenak barnekaldean kantatzen ziren eta kostaldean bigarrenak. Testua: PAKO ARISTI Argazkiak: FERNANDO
1991 Iraila
BERTSOLARI 27
B
adirudi "telebistarik ez zen sasoia" aipatzen dudanean oso aintzinako garai batetaz naizela mintzo, baina hamabost edo hogei urte besterik ez dira Galizian regeifa eta loiak kantatzeari utzi /aiola, erabal ez bada ere bai behintzat g¡zartearen espresio bide garrantzitsua zen neurrian. Hórrela dio Outes-ekoa (A Coruña) dvn amona batek, Martinak. "Lehen astero abesten zen regeifa Peperen tabern,\n, eta pozik joaten ginen entzutera. Clero telebista etorri zen eta etxean gelditzen hasi ginen denok. Beño, hori batetik, eta zahartu egin ginela bestetik". Bi klabe horielan datza gaur egun regeifaren egoera. Batetik bizitza eta dibertsio moduaren aldaketak bere desagerketa ia erabatekoa ekarri (ILI. Bestetik gazteek ez dute regeifa kantatzen ikasi, eta gaur egun"zaharren kontu" bat besterik ez da, 50 urtetik gorakoek soilik abesten dakitena. Belaunaldi hori hiltzean, zihurren betirako galduko da galiziar bertsolarien tradizioa. Baina etxea teilatutik egiten jarraitu aurretik ikus dezagun zer i/an diren regeifa eta loiak, noiz eta nola abestu i/an diren eta noiako betebeharra zeukaten Galiziako gizarte batez ere ruralean. Santiago de Compostelatik .38 kilometrotara dago Outeseko "concello"-a (udalerria galizieraz), eta hará abiatu ginen ekaineko arrastiri gorri batean Fernando ene laguna eta biok. Fernando Mazaricos-ekoa da. Bere .lita eta osaba regeifa kantariak izan dira. Baina aspaldi utzita daudenez batetik, eta Mazaricos askoz urrutiago dagoenez bestetik, Martinak aipatu zigun Peperen tabernara ¡oatea erabaki genuen, tertulia kiderik gehiena ibiltzen den ordua aprobetxatuz. Taberna zahar honetan ibiltzen dira egunero Rokiño zaharra, Suso, Farruco, Xoaniño eta Mazanceiro, ribeiro batzuek eta vino do País besteak eclanez, eta gogoan dute, nola ez, Loiak abesten zituzten sasoiak. "Brindis" ere deitzen zaio, eta lau ziren funtsean abesteko parada eskaintzen zuten okasioak: auzolana bukatzean, txerrihilketan, Ihauteri gauetan eta ezkontzetan. Loiak kuartetak dira, bigarren eta laugarren bertsoek errima asonantea dutelarik. Rokiño zaharraren hitzetan, "auzolanean norbaiti etxea eraikitzen laguntzen genion, eta bukatzen zenean etxe-nagusiak afaria BERTSOLARI 28
eskaintzen zigun. Gauerdi aldera, kaíe eta paitar kopa artean mahaietako edozein kantuan basten zen, han zegoen pertsona zehatz bati zuzenduaz bere adar jotzea. Azken honek erantzun beharra zeukan detendituko bazen, eta normalki bere lehen hitza bestearen azkena izan ohi zen". Xoaniñok zerbait gogoratu duela adierazten du eskuaz. "Norbaitek erantzunik asmatzen ez bazuen, honako hau abesten genion: Teño un albardiña feita, leita ó meu parecer, pra lie poner a ese burro que non sabe responder" Farre egiten dugu denok, baina han ez zen askotan farregurerik izaten. Goizalderarte luzatzen ziren Loia saioak. Gero eta pattar gehiago sartzen zen zintzurrera, gero eta pertsonalagoak eta biolentuagoak ziren hertsoak, askotan burrukan hasteraino. "Duela urte batzuk —aipatzen du Susok— Lugoko ez dakit zein herritan hildakoren bat ere izan zela kontatu zidaten, Loia saioan sortutako burruka baten ondorioz". "Baina ez al duzue Castrón gertatua gogoratzen —Rokiñok hitzegiten du berriro— bati aharia harrapatu zuen akusapena bota zioten eta labana atera zuen, aizu". Izan ere, iraina da loiaren helburua, bestearen trapu zaharrak ateratzea, sendiarteko arazoak kantatuaz, besteak dituen zorrak, emazteak burutu dizkion engainuak. Garai batean Euskal Herrian egiten zen bertsogintzaren gai berberak zituzten Galiziako Loiak. Haseran leunkiro hasten ziren, egin duten lanerako (auzolanaren kasuan) batzuek gehiegi aprobetxatu dutela janedanean, edo halako mutilak zergatik utzi zuen neska, baina gero nahaspiloan bueltaka erasotzen zioten, garai batean norbaitek esan edo egin zituenak gogoratuz, edo beste halakok behia auzoko belatzera bota zuela belarra jan zezan. "Nik usté —hartzen du hitza lendabiziko aldiz Mazanceirok— loialari bakoitza bere auzokideen epaile gisako zerbait bilakatzen zela abesteko unean. Gogoan dut ezkontzetan adibidez, gonbidatuak izan ez zirenak ezkonberrien etxera joaten zirela bazkari amaieran zeudela kalkulatzen zutenean, eta loiak kantatzen hasten ziren kanpotik, zigarro eske edo zergatik ez zituzten gonhidatu galdetuz. Gogoan dut nere lagun 1991 fraila
/i/.») Nial Mal. Mazaricos-eko regeilan' zaharra. Hamabost une badira regeilarik ez duela kanlatu.
batek gazteleraz bota zuena, andregaia Salamancakoa zelako: Me valga Dios de los cielos yo no me llamo Navarro, que le digo señor novio que me dé un cigarro." Hemengo bertsogintzarekin beste konparazio bat eginaz, Santa Eskeko koplekiko antza aipatuko nuke, lehen bi esaldiek ia garrantzirik ez dutela ikusiaz. Betelanekoak dirá, azkeneko puntada delarik denek espero dutena, min egiten dueña. Patata tortilla atera zuen Ramonak (Pepe 1991 Ir.iil.i
¡haz hil zen) lagunartera. Ilunaren ausikiak gero eta sakonagoak ziren soroetan, eta Rokiñok etxeratzea erabaki zuen. "Atzo ordubiak arte berandutu ginen hemen eta entzun behar zenituzten nere Montsiñaren irrintziak". Fernando ene lagunak hitza hartzen clu tortilla ongi murtxikatu eta irensten duenean. "Baina regeifak ez ziren hain biolentoak ezta? ez behintzat gure aita eta osabek egiten zituztenak". Farruco argala asko animatu da, guregan konfidantza edo seriotasuna ikusi balu bezala, eta ezberdintasun batzu aipatzen ditu. "Erantzun koplak ez BERTSOLARI 29
dauka aurreko bertsoaren azken hitzarekin hasi beharrik. Eta gero, ez beti baina askotan, regeiia gauza antolatu bat zen. Komisio parrokial batek antolatzen zuen, etxez etxe antolaketarako diru bilketa egin ondoren. Hiruzpalau regeilalari ekarri eta normalki ahoz aho jakinerazten zituzten partaideen ¡zen eta jatorriak, batzutan kartelak jartzera iristen baziren ere. Irabazten zuenari Regeifa bat ematen zioten". Regeifa ogi borobil bat / e n , eta hortik datorkio izena bertsogintza berezi honi, Gehienbat Coruñako kosta-herrietan praktikatzen zen, hala ñola Muxia, Cee, Corcubion, Mazaricos, Malpica eta beste askotan. Vimianzon oraindik egiten ote diren sonak dirá. Loiak edozein herritan sor zitezkeen, beren izakera espontaneoagatik, baina funtsean barne-herrietako kantagintza bat da, Lugo eta Orensekoa. Regeiía ere kuarteta bat da, batzutan bost edo sei Ierro ere izan ditzakelarik, baina gutxitan. Lau regeifalari zirenean, binaka egiten zuten dema. Gaijartzailerik gabe. Edozein hasten zen gura zuen gaiaz, eta kontrarioak nahi zuenean alela zezakeen gai hori. Epailetza lanak jarduna antolatu zuen komisioak egiten zituen. "Akatsen bat egiten zuenak —jarraitzen du Farrucok— errima txarra, edo erantzun indargabea, ez dakit, edozer, ba puntoak galtzen zituen, eta ¡arraitu ezinean gelditu edo errimarik gabe erantzuna botatzen zuena kanporatua gertatzen zen komisio edo bestela jendearen presioaz". Gai aldetik ez dago mugarik, baina zehaztasun piska bat eskatzen diot Farrucori, ea gehien errepikatzen ziren asuntoak gogoratzen al dituen. Bere lagunak ere hitzegin nahian daude honezgero, eta Xoaniñoren ustez, "Ameriketatik diru apur bat ekarri eta besteak baino gehiago usté zirenak gogor kritikatzen ziren, lapurreta ere bai, edo emakume zaletasuna, berekoiak zirenak, baina ez zen Loian bezala. Ezberdintasuna neretzat hau zen: Regeifan erasoak ez ziren pertsonalak, antzerkia bezala egiten zuten. Ulertzen duzíi!"' "Kontua da —jarraitzen dio Susok— regeilalari bakoitzak paper bat hartzen zuela, bata zen txarra, bestea ona. Sartzen ziren bakoitzaren bizitza pribatuan, baina apropos bezala. Pentsa, askotan ez ziren auzo berekoak izaten, eta ez zuten elkar ezagutzen". BERTSOLARI 30
Loia zerbait pertsonala zen, eta Regeiía sátira orokor bat, morala edo gizarte eraketaren aurka egindako pekatu eta erasoak kondenatzen zituena. Hala ere Loiak adina denbora edo gehiago luzatu zitekeen saioa. "Nere aitak —dio Fernandok— sei orduz abestu zuen behin Senande-n, bizpahiru aldiz isildu zuen kontrarioa, jendeak gure aitari eskua eman eta erretira zedila eskatu zion arte kontrarioari". Eta badirudi ere, entzulegoa bertsolari bata edo bestearen alde jarrita, hobekien ari zena erabakitzeko eztabaidetan hasi eta sarritan hasten zela mutur joka. Badirudi ere, Euskal Herriko bertsolariekin zuten ezberdintasun nabarienetakoa memoria falta zela. Pepe tabernako gure tertuliakideak gogoratzen dirá hainbat regeifaz, baina ez hórrela kantariak. Mazanceirok gogoratzen duenez, "behin Muiñoseco, badakizue, Coristancon dagoen auzotxoa, ba horko regeifalari bat aurkitu nuen Santiagoko zaldien ferian, eta Vimianzon egin zuen saioa komentatzen hasi nintzaion, eta halako bota zuela, eta bera harrituta. A bai? esan zidan, gogoratzen ez ditudan milaka kopla bota ditut ene bizitzan. Gu inprobisatzera joaten gara, eta nork ditu gero horiek denak gogoan;"' Guk ere ordurako ez geneukan gogoan hiharamuneko jaiki beharra. Ilunak zapi batean bildua zeukan Peperen tabernatxoa, eta ardo sobera edanak betazalen kemena jaten hasi zitzaigun. Gure tertuliakideek gelditzeko esaten ziguten, baina Ramonak, tabernari baten emaztea izateak zihur aski erretiro txarren gainean eman zion jakituria astinduz, abiatzeko esan zigun, Santiago ez zegoela eta handik oso eskura. Biharamunean itzultzeko promesa egin genien Suso, Farruco, Xoaniño eta Mazanceirori, aldegiten utziko baziguten. Autoan gentozela, Fernando ene laguna eta biok, Galiziako bertsolaritzari buruz ulertzen ez nuen zerbaitek kezkatzen zuen ene pentsamendua. Itxuraz, azken batean, regeifa eta loialariek lortu nahi zutena gizarteko morala eta ordena mantentzea / e n , baina erabiltzen zuten bidea, iraina eta erasoa, erabat helburuaren kontrakoa iruditzen zitzaidan. Fernandori agertu nion nere ustea. Kilometroren bat edo isilik Joan zen, bere erant/una eman aurretik. "Zuk diozun bezala 1991 Iraila
dirudi, baina begira zer gertatzen den funtsean. Konturatzen al zara noiz burutzen den agresibitate hori? Regeifa normalki festa egunetako bazkalondoan ospatzen da, eta loiak afalondoan. Lagunarteko otordua beti ¡zaten da solidaritate modu bat. Solidaritate hori adierazia gelditu denean dator bertsoen agresibitatea, baina publikoki askatzen den agresibitate bat da, ez pribatuki, eta gainera baldintza eta arau zehatzen menpean". Arrazoia zeukan Fernandok. Loia eta regeifak ez ziren erasoaren kontrol bideak baino. "Ohar zaitez —jarraitu zuen lagunak— Galiziako bertsogintzak esaten zionaz kantariari: nahi duzuna eraso dezakezu, mugarik gabe, eraso hori jan eta edan ondoren, publikoki, abestuaz eta errimatuaz kanporatzen duzun bitartean. Baldintza horietan kantatzeak distraitu egiten zuen kantariaren haserrea, eta kantura eta errimara mugatu beharrak leundu egiten zuen bere moskeoa, bere pozoina". Santiagora heldu ginen, eta entreteni-
mendu gehiagorik gabe bakoitza bere etxera joan ginen. Biharamunean ez ginen Peperen tabernara itzuliko. Zihur aski gehiago ez. Denboraren zulo batean sartu nintzen inpresioa neukan. Esistitzen ez d¡ren gauzen museoa bisitatu nuela. Pena bat da. Zergatik desagertu dirá loiak eta regeifak? Nik usté funtzio soziala galdu zuenean ez zuelako beste funtzio bat bilatzen jakin: espektakuluarena. Gurean bertsolaritzak egin dueña. Gerra aurrerarte loia eta regeifen antzeko funtzioa zeukan euskal bertsolaritzak. Cero, Basarri déla medio, beste gai batzu jorratzen hasi ziren, espektakulu eta adierazpen kulturalaren arteko zerbait bilaka arte. Galizian ez dute aldaketa hori burutzen jakin, beharbada bertso moldea bera (kuarteta) mugatuegia zelako espektakulu batek eskatzen duen bariedadea eta edertasuna eskaintzeko. Pena bat da, baina, badakigu esaerak clioena: zaharrek ahaztu eta gazteek ikasi ez...%
MELT*.
1991 Iraila
BERTSOLARI 31
PAULO TXIKIA". IRA<
Behin Txirrita Hernaniko Erenozura San Ant贸n iota rri eta*Hiru Biden, intxaur baten itzaletik, bertsotan ari zen batean, mutiko batek erantzun zion tabernako eskaileratatik. Bertsoa bukatu, eta lotsaturik bezala, ihes egin ornen zuen korrika. Txirritak, saioa bukatzean, mutiko erdi lotsati erdi lotsagabe har茅n berri jakin nahi izan zuen. Paulo Zubiarrain zen, bere auzoko bertsolari baten iloba. "Paulo Txikia"k zortzi-bederatzi urte zituen. Testua eta argazkiak: JOXEAN AGIRRE
T
xirrita bere bruxa beltz haundia eta galtza urdinak jantzita etorri zen Altzako arrebaren etxetik jaio zen auzora. Ereñozun festak ziren, San Antonioak, eta jende mordoska zegoen Hiru Bideko taberna atarían goiz parteko saioa entzuten adi-adi. Txintarik ez zuten ateratzen. Eguneko momenturik ¡nportanteena zen askorentzat eta ¡siltasun hori apurtuz, mutiko baten tiple abotsa entzun zen, Txirritari bertsotan erantzunez. "Hiru Bideko taberna atarían intxaur arbola haundi bat zegon eta Txirrita hori harén azpitik ai zan bertsutan eta gu ere, mutilkozkorrak, han geunden entzuten. Lengusu batek tentatu nindun albotik: 'Botayok bertsua, botayok', esaten zidan, bea ere ibiltzen bait zen piska bat. Ni tabernako arrizko armaileta igo eta bertsua bota niyon Txirritari eta korrika aldegin nun. Geo Txirritak an bateonbati galdetu ziyon nobait nungoak ginan eta beregana eaman eta hizketan eon ginan; ñola Epeleko )oxe M¡gelen ¡loba nintzan eta...". Eszena horrek definitzen ditu "Paulo Txikia"ren biografiako konstante nagusiak: ai-
BERTSOLARI 34
tona bertsolariarekiko harreman estua; Txirritarekiko mirespena eta bertsotarako gri|oxe Migel Otxotorena izeneko aitona bertsolari horrek b¡ ¡loba ¡lustre izan ditu: gaur Valencian portero dagoen Otxotorena bata eta Paulo Zubiarrain Otxotorena "Paulo Txikia" bestea. Bigarren hau 1912ko urrian jaio zen Hernaniko Urumea auzoko Telleria baserrian, aitona horren etxetik metro batzutara eta Txirrita jaio zen Larretxe baserritik bi kilometrora. Auzo hori, inguruetako beste zenbait bezala, sagardoaren erresuma eta bertsolaritzaren mintegi izan da urte askotan. "Bertsua zan gure garai hartako dibertsio bakarra. Eta ez igande arratsaldetako ordu libretan bakarrik; egunean zear ere, lanean ai ginalaik ere askotan aitzen ginan bertsutan anaiok elkarrekin. Denbora pasaIzeko modu bat zan eta ganadu-jana eiten ai ginala edo mendian zerbaitetan, elkarrekin puntuka aitzen ginan. Uaxe bakarrik gendun buruan. Nik beiñipein orduak eiten nitun nere buruarekin bertsutan, neonek kantatu eta neonek ostera eantzun. Ordubeteko saioak igual. Nei o r d u a n b a t x i l I e r r a ere bertsutan jarri izan balid a t e aise i k a s i k o n u n . Geo lanean asi eta sagard o t e g i eta e r r o m e r i t a joaten nasi ginenean ere, neskatako b a i n o a f i z i o geio nun nik bertsutako eta afari e d o m e r i e n d a modaku bat ein eta saio bat egin gabe etxea joan a r t e k o o n i k ez g e n d u n izaten", kontatzen du. Z a z p i - z o r t z i urte beranduago eszenatoki berean eta bertsolari mitiko b e r a r e k i n , Txirritarekin alegia, egin zuen debuta "Paulo Txik¡a"k. "Hernanin bazan goarda bat bertsozale a m o rratua, José Garro ¡zenekoa. Enteatu zan ni lagunartean bertsutan aitzen nintzala eta Ereñozuko lestetan jarri ginun José Oiartzabal izeneko beste 1991 Irada
lagun bat eta biok Txirrita eta Saibururekin. Heldur piska bat pasatu nun, baina ez nun beste munduko problemarik izan. Txirrita iziigarri bertsolari ona zan. Bi aldeta, zekien ark, mozketan eta laguntzen eta izugarri bromosoa zan. Itzein ere bertsutan eiten zun eta harĂŠn ÂĄnguruan jendea beti parrez eta algara batean egon oi zan. Boza ere alakoa, nik ezagutu dedan onena. Ez zun aitaboz biar aundirik izaten", segitzen du kontatzen.
1991 Iraila
Gerrako epopeia Saiburu eta Txirritarekin plazarik plaza ibiltzen hasi orduko tokatu zitzaion gerra, soldaduska kunplitu eta segituan. Gorriekin Joan zen Bizkaia aldera eta kontatzekoa den epopeia bizi izan zuen, frentetik ihes egin, etxean izkutatu eta gerra bukatua zen ustetan azaldu zenean, Ărankistek eraman baitzuten beren (rentera. Alabaina, ez du "Paulo Txikia"k gai horretaz hitzegiteko gogorik. "Oain ere olakoa hobeto dago hemen, baina guriak pasatakoak gea Bizkai alde orBERTSOLARI 35
tan. Ez zait ¡storia hauek eskribitzea gustatzen, baina kontatuko dizkizut, jakin dezazun. Soldaduska kunplitu eta lanean asiya nengoen gerra etorri zanean. Hernanin denak erdi gorriyak zian eta gu ere gorriyekin jun ginan. Gu ez ginan ezer, ez gorriyak eta zuriyak, ezjakin batzuk besteik ez, politika zer zen ere ez zekien jendia, sozialistak eta komunistak zer zian ez zekiten baserritarrak... nunbait sartu ein biar eta antxe tokatu. Intxorta gain horretan sekulakoak ikusi genitun. Zazpi lengusu propio neriak hil zian. Banitun bi anaia lengusu, bata dentista bezala lanean hasiya eta kapitan bezala hil zana eta bestea injeniero estudiatzen ai zana, karrera oso aurreratua zun eta Franzira aldegiteko Santanderrea jun eta an bonbardeo batean il zan. Iru anaia zian eta irugarrena Asturiasen besoa txikituta geatu zen inútil eta koinadu bat ere Madriden fusilatu zuten kargu inportante bat okupatu ondoren. Beste familia batean ere bi lengusu il zitzaizkidan Intxorta orretan. Gerrak ematen dituen lanak! Bilbo artu baino leen iru lagunek ies egitea erabaki genun. Bat bidean galclu zen, bigarrena arrapatu egin zuten eta ni zutik eoteko gauza ez nintzala iritsi nintzen etxea. Legazpitik sartu nintzan Gipuzkoan eta Tolosatik Uzturrera igo eta Amasatik barrena eldu nintzan etxea. Nun gordetzen ginan? Úpela batean sartuta egiten nintun egunak eta aspertzen nintzanean mendia. Kontua (\Í\, Norteko gerra bukatu zenean, gure amak gerra bukatu zalá pentsatu zuela eta padrinoak onak bilatu, Hernaniko bikayua eta horrelakoak eta azaldu egin ginan. Cierra bukatu bai, Norteko gerra bukatu zan bakarrik eta berriro arrapatu eta Teruelea eaman gintuzten, ostea gerra segitzeko. Nik aspalditik nuen Ameriketa juateko desioa eta asmo orrekin etorri nintzan etxea, baña, badakizu, etxeko zaarrenc\ nintzan eta gurasoei obeditzearren geatu nintzan emen eta ostea gerra. Gerrak eman zizkigun lanak!", kontatzen du, bere bizitzako pasarte horiek gogoratu nahi ez balitu bezalako bekozkoa jarriz. Baclitu bertso batzuk "Paulo Txikia"k gerrari jarriak, gerrari buruzko bertso famatuenak bihurtu zirenak. "la kantuz bezala" liburuan eman zituen argitara 1985ean eta bigarren liburu bat ere eman zuen ezagutzera hiru urte beranduago "Gazi gozoak" BERTSOLARI 36
¡zenburuarekin, bertso-jartzaile bezala ez (lela edozein frogatuz.
Bizikletan
Mitxelenarekin
Gerrako etenaldia bukatu eta berriro bertsolaritza amas hartzen hasi zenean, "Paulo Txikia" garaiko bertsolari onenen plantillan sartu zen. Basarri eta Uztapiderekin kantatzen zuen tarteka, baina horiek iristen ez ziren plaza askotara joaten zen. "Mitxelena gero gizendu zan. Artean mutil gordina zegon eta sarri jun oi ginan gu Nafarroa bertsuta bizikletan; Zugarramurdia, Arizkuna, Baraikarra edo Baztan aldea. Bidean iru edo lau ordu egiten ginun eta biamunean itzultzen ginan", segitzen du. Diotenez, zahartzaroak berpiztu egiten ditu haurtzaroko oroitzapenak eta Paulok ere txikitako pasadizuak kontatzen ditu errazenik. Horien artean aitonari buruzkoek distira berezia dute. "Nere amaren aldeko aitona, |oxe Migel Otxotorena bertsolaya, Epele baserriyan bizi zan, gure etxetik bertan eta artalde bat zun larogei ardi ¡ngurukoa. Nik amabi urte nituenean berarekin bidali ninduten mendira eta bi uda egin nitun Agerremendin beakin, amalau urtekin Hernanin fabrikan asi nintzan arte. Nik aldegin eta laster gaixotu eta ¡I zan eta eriotzako momentuan deitu zidan eta elkarrekin pasatutako bi urte oiek gogoratzen zitun. Bi urte oiek oso ederrak izan zian nunbait beretzat eta neretzat ere alaxe izan zian. Goizean jaiki eta taloa egiten zun eta berak egindako egurrezko katiluan jaten nun esnearekin. Ardi zaharraren zezina eta perretxikuak izaten ziren gure jakiak eta hertsua gure dibertsioa", segitzen du. "Amalau urtekin kalean asi nintzan Hernaniko Portun 'Alemanak' esaten zioten fabrikan. Eguneko 2,50 ¡rabazten genun eta ni tornero ofizioa poliki ikasten ai nintzan, baina orduko gurasok ez zuten eskarmentu haundirik eta baldosa fabrikan 14 errial ¡rabazten ziala eta ara aldatu ninduten. Arraskak eta komunak eiten zian fabrika haundi orretan; ehun eta berrogei langile aituko zian eta an ibili nintzan urtetan autsa jaten. Oinez juaten nintzan goizean lau kilometroko bidian bizkleta zar bat eosi nun arte. Akordatzen zait oindik ere, bitgarrengo eskuko bat eosi nun Donostian Comet-in, b¡1991 //.i/Ai
1991 Iraila
BERTSOLARI 37
garren eskuko Orbea bat 27 duron. Lujo bat zan orduan bizileta bat edukitzea. Asko ez zen ¡rabazten baino jan ere merke eiten zan. Cure barriyu ortan bazeuden tabernak; oain restaurante eleagantea dan Fagollaga eta Hiru Bidé. Hiru Biden merienda ona 6 errial kostatzen zun eta Fagollagan lujo geixeagokin 7 errial izaten zan. Nafarroako mugan, berriz, Abanon izeneko taberna bat zegon Aranoko aldapa asten dan lekuan eta han 5 errial kobratzen zutenez, bizizketan joaten ginan, errial bat gutxiago pagatzeagatik. Beste batían gogoratzen naiz, Goizuetako festak zian eta bizikletan jun ginan fabrikan aitzen ginan lau lagun. Erriko sarreran bazan taberna bat Barrenetxe izena zuana eta an sartu ginan gosaltzea. Kontua eskatu g e n u e n e a n , nagusia e t o r r i zan eta j o ñ o ! gero bazkaltzea igual e t o r r i k o g i n a l a eta e g i n g o g e n u l a esan zigun. Bizkletak herían utzi eta pasatu genun goiza, pelota partidua ikusten, Etxarri Hermanos contra Antonio y Castillo jokatu zuten eta beldur pisk a b ate ki n etorri ginan bazkaltzea gastuak pagatzeko diruik ¡zango ote genun pentsatuz, bosna duro b a k a r r i k bait g e nuen. Baserriko oilaskiid eta errekako amorraiak bazkaldu genitun eta kafeakin batean botilla pattarra atera zigun mahaira eta kontua eiteko ordua iritsi zenean, nagusia gurí begira jarri zan eta bi zaharrenei 22na errial eskatu zien eta gazteenoi begira jarri eta 'Zuek muttikoak, zer jango zenuten ba<", esan eta 4,50 bakarrik eskatu zigun. Ordurako egunian 7 pezeta irabazten hasiya nengon", kontatzen clu.
zen atzera begira egoteko mutila eta fabrika horretan lanean ari zen bitartean zapatero ikasten hasi zen. "Donostiako Alcántara zapateroakin hasi nintzan ofiziyua ikasten. Parisen ¡bilitako zapateroa zan. Fabrikan erreleboan lan eiten genuen eta Astigarragan taller bat jarri genuen bi lagunen altean, Ergobiako Martzial Coikoexeak eta biok. A medida egiten genuen lana, emakumezko zapata geiena eta geo fabrika utzi genuenean, 'borzegik' eiten genituen batipat, mendiko iltzedun botak, basoko jendeak eta baserritarrak erabiltzen zituztenak. Oaindik or ditut etxean orduko bi makina, ormak eta hiru motor. Etxekoren b a t e n t z a t inoiz zerbait ein izan det, bina ez clu merezi, materia I a a s k o z g e i a g o kostatzen baita zapata b e r r i a k e ros t e a baño. Guk zapata bereziyak ere asko eiten genitun, baserritarrentzako esateako, kuarentaizinkotik gorako zapatak; 47koak dezente egoten zian garai artan eta 47 y mediokoak ere bai. Oain ez naiz g o g o r a t z e n , baina Erdozia bat bazan e m e n H e r n a n i n edo Zipriano izeneko bat Zumaian eta jóse Errazkin izeneko bat Hernanin. Azken hau usté det oaindik bizi déla; 88 urte izango ditu. Hauek lehengo aittona haundi orietakoak zian. Nik usté det abarkakin ibiltzean anka zabaldu eiten zalá eta orregatik zituztela olako ankak. Dana déla, oso lan esklaboa da hori. Jabeak lokala kendu zigunean utzi genion guk ofizioari, baina urte oietan agertu zian mendiko gomazko botak eta orrekin ondatu zen zapatero askoren lana. Elizondon eta Goizuetan ere lapabost zapatero bazian eta lanik gabe geatu zian danak eta orrela beste herrietakoak, orduan herriero bait zian zapateroak", segitzen du.
47,50eko hanka Egunean zazpi pezeta irabazten zituen baldosa fabrikan, baina Paulo Zubiarrain ez BERTSOLARI 38
Lan hori utzi eta Donostiako Garage Arios-en hasi zen portero eta hor jubilatu 1991 Irada
1991 Iraila
BERTSOLARI 39
zen 66 urterekin. Paulo Zubiarrainek bi bokazio frustratu izan ditu bere bizitzan: bata Ameriketara joatekoa, goian aipatu bezala eta pelotari izatekoa bigarrena. "Profesional bezala jokatzeko aukera ere izan nun 22 urtekin. Pasaia San Pedron eta Urumea frontoian jokatzen genun eta Panplonan zerbitzen egon ginen bitartean Billabako frontoian. Sevillan profesional bezala asteko aukera eman ziguten, baĂąa hilean 29 duro bakarrik pagatzen zuten eta lana uzteak beldurra eman zigun", komentatzen du. BERTSOLARI 40
Larogei urteko gizon baten oroitzapenak ezin dirĂĄ orrialde gutxitara hain erraz bildu. (ierra ondoko ibiliek kapitulu luze bat merezi dute eta Hernaniko "Sangai"n egiten zituzten gau beranduko tertulia eta bertso saioek beste horrenbeste. Izen exotikodun taberna horretan biltzen ziren saioren bat egin eta gero Uztapide, Txapel, Zepai eta Txirrita bera eta baita bigarren filako beste zenbait bertsolari ere, hala Ăąola, "Anatx" gaurko bertsolari gaztaren aitona, "Elio" bertsolaria eta Graziano izeneko beste hernaniar bat. Askotan ordu txikiak etorri arte 1991 fraila
egoten ziren han eta Uztapidek, esaterako, Hernanin bertan, Pauloren etxean lo egiteko ohitura zuen, Villa Manolitan, han "bizitua" baita Manuela Iparragirrerekin ezkondu zenetik. Gaur Lasarteko sarreran bizi da emaztearekin eta ganbarako zoko batean zapatak egiteko makina zaharrak gordetzen dituen bezalaxe, beste zoko batean karrerako bizikleta bat ere gordetzen du. Duela hilabete gutxi, 79 urterekin Andoain aldetik buelta bat egin zuen bizikleta horretan eta gehiagotan ibiliko litzateke, baldin eta 1991 Iraila
kamiotzarrek bozina joaz sustorik emango ez baliote. Paulo Txirritaren garaiko lekukoa da baina zaharturik ere ez dago bat ere aguretuta eta beste gauza askoren arrean lagun zaharrei bisitak egitea gustatzen zaio. "Panplonara joatekoa naiz aurki gaztetako lagun pelotari bati bisita egitea eta Anjel Aldazi ere bisita egitea gustatuko litzaidake. Guk "Yabengoa" deitzen geniyon etan bertsolari punta puntakoa ez bazan ere, artista zan presentazioak egiten", esaten du Basaburuko bertsolariei buruzko anekdota berriak kontatuz â&#x20AC;˘ BERTSOLARI 41
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKC
BORTZIRIETAKOA: NAFARROAN BIDEAIREKIZ Testua: AITOR AROZENA Argazkiak: KARMELE TOLOSA BERTSOLARI 42
1991 Iraila
AK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO
B
ortziriak, Nafarroan dagoen eskualde euskaldunenetariko bat dugu eta Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar eta Igantzi herriek osatzen dute eta Gipuzkoa eta Lapurdirekin ere mugak ditu. Agian, beste herrialde hauekiko hurbiltasunagatik edo (Oiartzun bezalako herri bertsozalearekin harreman sakonak ditu eskualdeak), bertsozaletasuna oso sustraitua egon da bertan. Famatua izan zen bere garaian Lesakako Mikel Arozamena bertsolaria, Nafarroako txapeldun izandakoa eta gaur egun hor aritzen dira plazetan Arantzako Madariaga Anaiak (Xalbador eta Bautista), Etxalarko Usategietan bizi den Josetxo lantzi eta berrikiago, Lesakako Manolo Arozena. Hala ere, nahiz eta bertsozaletasuna hagitz haundia izan, azken aldian ez zen sortzen inolako bertsolari gazterik. Bertsozaletasuna bai, baina ez bertsolari berririk. Egoera hau ikusirik guztiz kezkagarria zen bertsolaririk gabe gelditzea, oraindik gehiago kontutan izanik Bortzirietan bertsotarako dohaiekin bertsolari gazteak bazeudela. Ikastolaren inguruan (C)HO mailan) Lontxo Aburuzaren eskutik zenbait saio egiten baziren ere, behin ikastaldi hau bukatzerakoan utzi egiten zen bertsogintza, eskola desberdinetara joaten bait ziren ordura arte elkarrekin ibiltzen zirenak. Kezka horrengatik, ¡kastolan destakatzen zuten neska mutilak astean pare bat orduz elkartzea pentsatu zen eta hortik sortu zen Bortzirietako Bertso Eskola, 1990eko azarean Manolo Arozena lesakarra eta Bittor Elizagoien Baztandarra irakasle zituelarik. Beraz urte bat eskas besterik ez du eskola honek, baina hala ere esan daiteke Nafarroan bidea ireki dueña izan déla, bertsolari gazteei dagokienez behinik behin. Gaur egun 20 bat gazte biltzen dira ostiralero Arantzako Ekaitza elkartean. Bospasei lesakar eta gainontzekoak Arantzakoak. Beraz, hasiera batean ez da lortu Bortziriak eskualde osoko ikasleak biltzea, baina pixkanaka pixkanaka Bera, Etxalar eta Igantziko jendea parte hartzen hastea espero
da. 1991 Iraila
Arituz ¡kastea Hauxe izan daiteke, eskola honek erabiltzen duen motodologiaren laburpena. Ariketak, gainontzeko eskola gehienetan bezala gradualki egiten dira, ikaslea berehala belclurtu ez dadin. Lehenego eta behin, bertso zaharrak kantatuz doinuak ikastea lortzen da. Bigarren pausua bertsoaren teknika aztertzea izanen litzateke, ondoren errimak landu eta eztabaidatzeko. Honen ondotik etorriko litzateke bertsoak idazten hastea. Lehenengo bukaerak eman eta bertsoak idatzierazi, puntuak emanda bertsoak osaerazi eta oinak emanda bertsoak idatzi. Bortzirietako eskolaren barnean ere maila ezberdinetako jendea dagoenez, talcletxoak osatzen dira, eta ikasleen erdiak edo bapateko saioak egitera ere ausartzen dira. Hurrengo pausua zera litzateke, eskolan egindako bapateko saioetatik kanpoko bertso saioetara pasatzea izanen zen, pausu haundia dudarik gabe.
Lehen fruituak Eta pausu haundi hau inolako duda edo zalantza izpirik gabe eman dute eskolako zenbait ikaslek. Manolo Arozena ¡rakaslearen hitzetan, "abudoegi ere ailegatu direla lehen fruituak esan daiteke". Nafarroan lehen aldiz egin den gaztetxoentzako Bertsolari txapelketan eta bapateko sailean, Bortzirietako Bertso Eskolako lau gaztek parte hartu zuten. Emaitzak, noski, ezin hobeak izan dira sail honetan: Xabier Silbeira suertatu zen txapeldun, Estitxu Arozena bigarren, Aitor Telletxea hirugarren eta Iñigo Olaetxea laugarren. Norbaitek esan dezake guztiak eskolakoak izanik nórmala déla emaitzak onak izatea baina Nafarroa mailan gazte talde batek taula gainera igotzeko lotsa gainditu eta bapateko bertsoak botatzea ez da nolanahiko pausua. Bapeteko sailaz gain, B sailan ere (oinak eman eta bi bertso osatzea) Estitxu Fernandez izan zen txapeldun. Nafarroa eta beste herrialdeen artean BERTSOLARI 43
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKC (batez ere Gipuzkoa eta Bizkaiarekiko) dagoen bertsolaritza mailaren aldea gainditu nahiean edo, Estitxu Arozenak eta Xabier Silbeirak Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Txapelketan parte hartu zuten, maila oso polita erakutsiz. Azken urtetako historian lehen aldiz ez zen izugarrizko maila desberdintasunik nabaritu Naíarroa eta Gipuzkokako bertsolarien artean. Eta hau ez da íuntsik gabeko baieztapena: horren erakusle, Estitxu Arozenak Gernikan burutu zen Euskalerriko Bertsolari Gaztetxoen txapelketaren linalerako lortutako txartela. Txapelketa honen 10 urtetako historian, lehen aldi/ bertsolari nafar bat sartu zen finalean. (.eroztik, poliki-poliki hainbat saioetarako cleiak jasotzen ari dira, Nafarroatik batez ere baina baita Gipuzkoa aldetik ere: Euskaltegi, plaza, elkarte eta beste hainbat lekuetatik deitzen hasiak dira, eskolaren lanak bere emaitzak ematen hasi déla argi eta garbi erakutsiz: bertsozaletasuna indartzea eta Nafarroako bertsolaritzaren kimu berriak sustraitzea, hain zuzen. Izan ere, pozgarria da azken hamabost inte hauetan bertsolari berririk plazaratu ez
BERTSOLARI 44
den eskualde honetan, gazte batzuk furi-íurin heldu direla ikustea eta Nafarroako bertsogintzak beharrezkoa duen berrikuntza Bidasoa hibai ertzetik datorrela somatzea. Herrialdean beste eskola batzuk martxan lartzera doazenez (beste zenbait tokitan martxan daude dagoeneko, Goizuetan be/ala), —beste herrialdeekiko hogei urteko atzerapenarekin hasi badira ere—, gazteen ilusioa eta bertsozaleen poza bat egin el i re la esan genezake. Aintzinera begira, datorren ikasturterako ikasle berriak izena eman dute dagoeneko eta lehen ikasturte honetan aritu direnak ere, egundoko ilusioarekin aurkitzen dira. Arazoa, beti bezala, dirua izanen óa, oraindikan ez bait dago hagitz garbi nondik etorriko den (etorriko bada) dirulaguntza. Hala ere, animoso aurkitzen dira Bortzirietako Bertso Eskolakoak, diruaren ordaina baino politagoa iruditzen bait zaie inguruko gazteak bertsotan ikustea. LJrtea bete gabe eta horrelako emaitzak lortuz, ez zaie zaila suertatuko animoak non nahitik lortzea. Bidea ireki dute, orain bidea zeharkatuko dutenak aurkitu behar.
1991 Iraila
.AK
BERTSO ESKOLAK • BERTSO LAGUNMINA ALBOTIK JOAN ZAIT Doinua: Txoriak eta Txorburuak Egilea: Amala Telletxea (1)
Bizi osoa elkarrekin ta betidanikan laguna gure artean nagusitzen zen benetako maitasuna baina gaur nere bihotz barruan badaukat karga astuna gogoan bait dut lagun maitea Joan zitzaidan eguna.
(2) Egun hartatik nere begiak malkoz dirade hornitu hainbeste egun ¡kusi gabe hartaz asko naiz oroitu nere bizitzan ez nuen ¡noiz hainbesteraino sufritu nahiz ta oraindik barru barruan ¡txaropenak gelditu.
(3) Goizean jaiki ta pentsatzen det hemen zaudela benetan une goxoak pasa bait ditut bart zurekin ametsetan hórrela berriz zoriontsua izan naiz une batetan baina begiak ireki eta dena dago ilunpetan.
1991 Iraila
(4) Egun bat pasa eta nahia dut hurrengoa iristea goizean jaiki lehioa ireki ta zu bertan egotea baina bakarrik entzun dezaket txorien kantu tristea egun guztiale hórrela dirá zail da hemen bizitzea.
(5) Herri Hiki hau hustuta dago lagun joan zinenetik egun osoan ez da aurkitzen iluntasuna besterik eta oraingoz behintzat ez dago argitasuna lortzerik itzuli zaitez lagun maitea zuk baduzu aldatzerik.
(6) Euskal Herritik joan zinaden aspalditxo egun batez munduan herri politak daude han baino politagoik ez bihotz bihotzez eskatzen dizut entzun zaidazu mesedez zure herria maite duzu ta etxera itzuli zaitez.
BERTSOLARI 45
BERTSO ESKOLAK โ ข BERTSO ESK( BIZITZA Doinua: Trumoia ortzi beltzean Egilea: Estitxu Fernandez
(1) Gaur aurkitzen naiz denen aurrean gure bizitza karta beharrean pipitta bezin txiki izanik jada mundu barrenean (bis) ta gero, berriz, handitzen gera maitasunan ยกtzalpean gorputz baten babesean lehenengo aldiz arnasten degu amatxoren sabelean. (bis) (2) Hainbat itxaron eta azkenez entzuten zaigu sakon negarrez gure aita-amen burna ere betetzen doa ametsez (bis) lehenengo pauso lehenengo hitza pasatzen da hala beharrez munduan legea denez ta haurtzaroa joaten zaigu laister baina irriparrez. (bis)
hoska
Bederatzi hamar hamaika urtera aguroegi ailetzen gera beti kalean bihurri xamar xagutxo baten antzera (bis) klosetan ere gero ta gehio aspertu egiten zera joanaz lagun artera pasatzen zara haur izatetik gaztetxo bat izatera. (bis) (5) Hamairutikan hamazazpira hor ematen du bizitzak bira maitasun amets maitasun joko guztiak bihotz erdira (bis) batzutan irri bestetan negar. Baliagarri balira! Baina hori ere ez sikira garai hortako malko guztiak gero irri bihurtzen dirรก, (bis)
(3) I liru urtebete etxea laga eta bagoaz ikastolara hasterakoan negar pixka bat baina gero erreza da (bis) kurtso bat egin eta berriro ailetuko da udara neguan bueltan honara ikastolan zu hasterakoan beste bat sentitzen zara.
BERTSOLARI 4b
1991 Irada
LAK • BERTSO ESKOLAK • BERTSO
(6) Garai horretan gazte jarduna pentsatzen degu dela astuna esperantza're galtzen dugu maiz ilunduz gan ta eguna (bis) ta gaztetako maitasuna da guzti horren erruduna beti tristetzen gaituna eta haunditzean ez duzu ulertzen ñola zinen hain tuntuna. (bis) (7) Hemezortzi urte eta kotxea kosta egiten da hori lortzea baina azkenean heldu bat zera hori da zure zortea! (bis) hala ere ezer erzara aldatu nahiz usté zarela hobea ta zaila izan sinistea bakarrik urte bat zaharragoa bestela berdina zea. (bis) (8) Hemezortzitik aurrerakoa benetan degu azkarragoa denbora labur egiten zaigu ziztu berean bait doa (bis) ta ohartu gabe egiten zara serio ta helduagoa pasatuz aro zoroa eta hartzen dezu serio eta arduraz zure geroa. (bis)
1991 Iraila
(9) Karrera ere jada amaitua ta orain falta da lanpostua laguna ondoan irria ahoan joan da lehengo izua (bis) orain erabat zurea dezu zorionaren putzua ta baduzu poz kutsua gizonak behar duen guztia zerade zoriontsua. (bis) (10) Bizi perfektu bat hortxe hará ekar dizuet begi bistara baina jende askok faltan daduya beste guztien algara (bis) bizi on bat baina gutxik dutena hori besterik ez zara hurbiltzen ez daña honara gure buruan ta bihotzean denok dugun bizitza da. (bis)
BERTSOLARI 47
BERTSO ESKOLAK â&#x20AC;˘ BERTSO ESKC Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket Egilea: Estitxu Arozena d)
(3)
Mundu hontako egoera hau arraro edo berezi Gure naturan emankortasun honen bidez gera bizi ta gu ordainez hura itotzen saiatutzen gera kasi eta naturak garraisi (bis) ÂĄngurunea errespetatuz hasi beharko lehenbizi ondorengoen munduak ere ez ahaldu gehio merezi.
Orain duela miloika urte eman zen bere jaiotza eta gaur laister parean dauka azkeneko heriotza ÂĄeia honek benetan triste jartzen dit neri bihotza aurrerapenen morrontza gertatu dadin arrotza (bis) edertasunak gehioluzatzen saiatutzeaz ez lotsa seme alabek entzun dezaten txorien kantuen hotsa.
(2)
(4)
animaliak ihesi
Arbolak moztu, abereak hil eta ibaiak kutsatu diru usaiaz guztia libre hori ezin da ukatu laister bizia egingo zaigu mundu honetan bukatu gu ez gaitezen nekatu horregatik borrokatu (bis) nahiago nuke amets gaizto hau nere burutik uxatu arbol ederrez betea dagon mendi batean esnatu.
Garrantzi asko duen mugara gu iristen ari gera ez konturatuz hondamen honek dakarkigula galera laister erorko zaigu zerua goiko ortzitikan bera kontuak orain atera saiatu denok batera (bis) Basoak zainduz eta maitatuz orain daukagu aukera zuek ez utze gure natura berekoikeriz hiltzera.
(5) Bost minututxo aurreratzeko baso guztiak zigortu autobidea egin nahi dute eztabaida zaigu sortu Arangurenen zelai berdeak zabortegi nahi bihurtu guztia dute egurtu eta horretaz agurtu (bis) Euskal Herriko mendi guztiak bihurtu nahi basamortu Boteretsuak zarete baina hau ezin duzue lortu. BERTSOLARI 48
1991 Irada
ONDARRUTAR BERTSOLARIAK Testua: AGUSTÍN ZUBIKARAI
1991 fraila
BERTSOLARI 49
B
ertsolari ugari egon dira gure errian. Gaur, il ziranekaz bakarrik jardungo naz. Eta bertsolarien artean Azpiazularrak, Azpillagatarrak, Badiolatarrak, Burgoatarrak, eta abar eta abar. Geienak eskola bakoak, ikasi bakoak, l>erezko etorridunak, eta euren bertsuak cgin eta aidean lagaten zituenak, batzen ba /iran edo ez ikusi ta konturatu barik. Gero Juan, Tomas, Simón edo Peru'renak ¡zan, or konpon. Gaur jakiten be gaitz. Beste gauzetan lez, bertsolarien artean be, naste ugari billatzen dogu. Esate baterako, Azpillagatar baten bertsuak zirala ¡akin arren, askotan zeaztu bear izaten da: Zein Azpillaga? Danok dakigu Azpillagatarrak "Turrut" izengoitia dabela, baiña zein "Turrut" Zein? Miel, Nikanor, )orke, Juan Tomas, Tomas bakarrik? Esatez, bertsolaririk ugariena Tomas ¡zan zan. Miel'en aita. Orra fitxa bat gure erriko andrak erabilten dituezan kontuetan atarata. Miel'ek amalau urte eukazala ¡I zan Tomas. Miel 72 urtedun il zan 1967'ko. Urtarrilla'ren 23'ean: Beraz Miel 1885'n jaio zan, il zanean 72 urte eukazalako. 1885 urtean jaio ta 14 urte ba eukazan aitaren ¡lleta egunean, 1889 urtera eldu bear Tomas obiratu (enterratu) eben urtea jakiteko edo ziurtatzeko. Gure gizaldian sartu orduko ¡I zan, ba, Tomas gixajoa. II ez, zeatzago esanda, itto, gaur Txapero'neko etxea deitzen dañaren aurrean. Lau egun geroago billatu eben bere gorpua, erresakada andia egon be-ta, Iturraran'eneko molla aurrean. Orra ainbeste ondarrutar iruntsi ditun itxasoa, bertsolariak be eroaten. Ziurtzat, bere bertso lez, "Kuadrillan batzen gera" deitzen dana kontatu geinke. Beste bat: Azpiazu Aristondo, Domingo. Ondarroa'n, berak be bere buruari deitzen eutsan lez, Domingo "Gorra". Beste batsuk, Domingo "Txan". 1883'ko Otsailla'ren ll'an jaio zan. Biaramonean bataiatu. Gurasoak: Pedro Mari Azpiazu eta Narcisa Maximiana Aristondo. Aitaren odoleko aittitak: Pedro Azpiazu, Berriatua'koa, luana Aremaia, Ondarrutarra. Amaren aldeko gurasuak: Migel Aristondo, berriatuarra, Maria Isabel Egaña, mutrikuarra. BERTSOLARI 50
Josefa Etxaburu Bengoetxea'gaz ezkondu zan, 1909 urteko Maiatza'ren 19'an. Gazte il zan, 1929'ko Urtarilla'ren 5'an. Obiratu 7'an, 45 urtedun. Bere il agiriak diño: "Falleció a las dos de la tarde, anteayer, en la casa n." 49 de la calle Mayor de esta parroquia, a consecuencia de pleuresía". Bertso paperak ataraten zituanean, " D o mingo Gorra'k egiñak" esaten eban. Ezten andiko bertsolaria. Puntada zorrotz eta zoliak jaurtiten ekiana. Beste bat: Badiola Etxaburu Fernando Maria. Ondarroa'n "Fernando Birritx". Ñire lenengo kezka: Ondarrutarra ete zan bera? Senitartez bai. Familiz bai. Baiña... 1932 urteko Otsailla'ren 14'an il zan, emen, gure erri onetan. Erribera kalean, obeto esanda, orduan deitzen zan lez, Ibarra kalean, 70 urtedun. Gaixea: Miocarditis. Gurasoak: Martin eta Madalena. Aittitak: Aitaren odolekoak. Migel Badiola, Segunda Ibarmia (Azkoitiarra). Amaren aldetik: Francisco M.'1 Etxaburu, Maria Bizenta Zelaia. Ezkontza: Maria jesús Aremaio Arantzamendi'gaz. Nun jaio zan? 1932 urtean, ¡I zanean, 70 urte daukazala esaten dau agiriak. Ortara 1862'en jaio bear. Baiña "Libro 9 de Bautizados" deitzen daña, 1860'ko Bagilla'n asten da eta ez da liburu orretan agertzen. Aurreragokoan, "Libro 8 de Bautizados" en ba datoz bere anai-arrebak: Carlos Segundo (1890), Gaspar (1852), Maria Dominga (1854) eta Pantaleon (1858). Sasoi aretan gerratako gora beraz emengo asko aidean ibili zirala kontuan eukita erbestean jaio ete zan ba gure Fernando "Birritx"? Onek be ba daukaz estropada, Antigua'ko Amaren etorrera eta antzeko gauzetazko bertsuak. Ortik kanpora "Gíbela" izenez ezagutzen diranak be bereak dira. Eta auteskunde edo botaziñoetako batzuk. Otxoantezana Urkiola, lose. Baporetako makinista. Ala zalá egin zituen bertso batzuk makinistei buruz. 1931 urtean Antigua'ko Ama'ren ¡nidia errira ekarri zanean, bere bertsuak zabal 1991 Iraila
ibili ziran, bai eta estropadetako baiño geiago. Zirikatzaille baino jaboi emontzaille geiago agertzen da beti... Erriko nai eleizako agintariei laban berba egiten, bardin atizo errikoei. Kalandiko Erregiñari buruz, ordez, bear ba da konfiantza pixkat artuta, edo arengandik txarrik entzungo ez ebalakuan, puntadatxu batzuk luzatzen ausartu zan "danon erregin or daukagun Saguneko Dienesi"ri. Esate baterako: Ondo ederki ematen dezu, ba da zerbaiten premiña, obetuago emango zendun pixkat pintatu ba ziña. Burgoa José. Págate zalá usté dot bigarren abizena, nai ta bere etxekoak Bedialaunet zalá esan eta pixkat nastuta laga. 1950 urtean il zan, 73 urtedun. Bertsolari ugaria izan zan. Lagun artean ibili be asko egiten zan eta orrek be, bera lako adar jotzaille bateri, noz nai bertsotan ekiteko txingarra biztuten daki. Beste ondarrutar bertsolari geienak lez potoak egiten ba daki. Bear ba da bere garaian ez zan gaur aiña orrelako gauzarik aizetzen eta ez eutsen ainbeste garrantzi 1991 Iraila
emoten. Naiago eben gatza zaindu, lasto bat edo beste kaldotzan jausiarren. "Antigua'ko Amari", "Ezkerra"ri; "Santa Eufemian"; "Berriatua'ko zezenak"; "Erbiari" eta estropadetako batzuk bereak dirá. Alaz eta "Guardasola"n Istorixe" deitzen dabena, aurrerago errenteriar batek atara eta zabaldua da. Ba dirudi onetan Burgoa bertso orren aukeraz baliatu zalá gure inguruko izen batzuk aldatuta ipinteko. Baiña, olgetan edo txarrik pentsatu barik egin ba eban be, kanpotik ez eutsen parkatu orrelakorik eta "Auspoa" liburuetan bere aurkako asarre zeatzak ¡rakurri leikez. Orrez kanpora, askotan zirika ordez topeka ibilten be ba daki. "Beti ezagun" deitureagaz ezagutzen dirán bertsotan gogor ekiten dautso Lekeitiarren aurka: Bizkaiko erri baten dago Lekeitio, bandera bat irabazi ez dau oraindaiño, mingañarekin beti dirá fio, auzuari ematen zenbat desprezio, ortarako obiak arraunian baiño. BERTSOLARI 51
1909 urteko Maiatzaren 24'an galdu z a n , galerren baten. Ozta-ozta sartu ziran ingurutako txalopa asko Cetaria'n. An batu ziran gure erriko guztiak edo geienak. Baiña amaru ondarrutar itto ziran egun arelan. Imaz onek ba e u k a n o s a b a bat b e r tsolari ezaguna zana: Manuel. Ain zuzen be berak atara zittun galerren oneri buruzko bertsuak. Au diño b¡garrenean: Ondarrua da asko kastigatu daña, famili orietan ba da naiko lana, zierto ba dakit gaizki Gogoratu bearreko da, beste gauza eta joko eta egitada askotan lagun izanarren, eta ¡txasoetan be adiskide lez ¡biliarren, estropadak gertaten ziranetan, alkarri eztenka ¡arduteko aitzakiak erraz billatzen zirala. Eta askotan zirikada ordez, urte batzuetara min emoteko lako gauzak esan. Bertsolarien artean kontatu bear dogu lose Lasarte "Ankamotx" be. Ba dakigu bertsolaria zalá, nai ta bere bertso jakin askorik euki ez. 1882 urtean jaio zan. Bereak dirala esaten da sagardautegi baten ¡datzita egozan bertso jator oneik: Ekarri nai dabenak besigu nai lebatza, nai kolaxo nai momatxa, edo papardo baltza, olioa debalde ogiaren kobrantza, emen ez da faltako ojaela ta ¡katza. Bertsolari on eta fin bat. Bertsoak ondo egiten ekiana. Ez zan jaiotzez ondarrutarra, baiña gogoz eta bizitez guretar jatorra: Imaz eta Etxegarai, José Manuel. Mutriku'n jaio zan; Felipe eta Teresa aita-amak. Ezkongai egon, bere 32 urtedun, itto zanean. BERTSOLARI 52
egongo dirana, anparatu nitezke jaunak, al dedana, askok bezela ba nu nundikan emana. Manuel Imaz onenak dirá 1902 urteko Bilbo'ko estropadetakuak. Kontrario asko ikusiarren ez dirá bate sustatu, Ondarrutarren asiera danei zayote gustatu, aurretik asi ziran txalupai kostautikan pasatu, mutil abillak ikusi ziran, ez ziran asko nekatu. Bereak dirá baita 1904 urtean, Antigua'ko Amaren goran, inguruko erreitatik peregrinazio bat egin eta emen egin ziran jaien goratan amabost estrofadun bertsuak. Eta ziur jakin ezarren, bere tankerako dirá "Amar mariñel itto dirade" bertso samurrak, Mutriku'ko portu barruan 1902 urteko Abenduaren 29'an galdu zan "Nuestra Sra. de Itziar" txalopandiaren ondamendiari buruz egiñak. Ondarrutar bertsolaririk ugari, alai, akular¡ eta ezagunena Tiburtzio Antonio Urrosolo Burgoa ¡zan zan. "Diburtzio". 1991 Ir.iil.i
1854 urtean jaio zan, Abustuaren 11'an. Gurasuak: )ose Manuel eta María Josefa, biak ondarrutarrak. Aittitta amumak: Aitaren aldetik, Juan Antonio Urrosolo, Xemeindarra eta Petronila Garramiola, berriatuarra. A m a r e n aldetik: Felipa Burgoa eta M . Francisca A r e m a i o , biak o n d a r r u t a r r a k 1905 urteko Martiaren 11'an il zan eta ordurako birritan alargunduta egoan. Bere emazteak Nikanora Bizenta Azpiri eta Telleria, lenengoa, eta onen aizta Klotilde, bigarrena. Dendaria zan. Orrez gaiñera erriko saltsa guztietako perejilla. Bere denporan erriko musika taldeak "Armonía Municipal" eukan izentzat eta ango zuzendari be izan zan. Sasoi aretan ba egoan errian osagille bat musika zale ona zana: Silvestre Arrate Irigoien, markiñarra jaiotzez. Gure azken gerra sortu zanean Azkoiti'ra eroan eben senideak, baiña 1937'ko Maiatzaren 5'an il zan eta bere guraria beteaz Ondarroa'n emon eutsen lurra. Arrate au "El Cristo de Lezo" eta beste zortziko ezagun batzuen egille zan. Onek egiten eutsazan " D i b u r tzio"ri bere bertso batzuentzako doñuak eta orrela erriko jaietan bere kanta batzuk musika ta guzti kantaten ei ziran. Ugaria izan zan eta bizia. Edozein gertaera laster batu ta bertsoz erabiliko ebana. Berak asko esaten eban lez, entzuten be bai ekian. Orrelakoetan esaten ei eutsen: Diburtzio Gaztañeta —kalabaza b i — Akerrak emon dautsaz tokepada bi. Bere bertsoetan ezagenenak: Aratuzte egunerako. 1886'ko estropadak. 1 888'n Ondarru eta Pasaiak jokatutako estropadenak. 1991 Iraila
1888'ko Edurtza andia. 1890'n arrapatu zan arrain ¡zugarriarenak. 1902 Falúa Erreala. Diñuenez asko eta ondo biziten jakin ondoren ¡I zan. Dana dala, guk bertsolari lez, jatorra billatzen dogu. Esaten eta erakusten ekiana. Erritarra eta errikoia. Bere denporetako askoren nortasunak igarten dira bere bertsotatik. Esate baterako! Lorentzon kantak, Bartolón dantzak, Antonio Marin barriak ondo pozikan entzuten ditu emen dabillan jendiak. Urrufiñoren zortziko eta Sotero'ren komeriak. Ez dautsa iñori gaitzik egiten olako meriendiak. Gaurkoz onetan lagako dogu. Baiña ziur gagoz gure artean ezagutzen diran beste bertso askok, bertsolari geiagon aztarrena emongo leukela #
ELKARTEAREN BERRI
ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN 5ERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ElKflRTCflRCn BERRI ELKARTEAREN BERRI
E
uskal Herri osoko Bertso Eskoletako irakasleek b e r z i k l a t z e k o abagune a p r o p o s a izango d u t e hil h o n e t a n , Bertsolari Elkarteak b¡ astetako ¡kastaroak eratLi bait dizkie hiru leku desberdinetan. Ikastaro hauek bi nobedade nagusi izango dituzte bertara apuntatzen direnentzat: alde batetik programaren edukia eta bestetik maisutza egingo dutenen kategoria, Amuriza-Egaña bikotea izango baita klaseemale. Eduki aldetik bertsoaren prezeptiba eta teknikak askotan jorratu dituzte gisako ikastaroetan. Ikastaro berriokin urrats bat aurrera eman nahi da eta programa interesgarri eta nobedoso bat prestatu dute: Amurizak bapateko bertso bat osatzeko gaiaren aurrean sortzen diren ideiak ñola hautatu, selekzionatu eta garatu behar diren erakutsiko du hamabi ordu iraungo duren klaseen bidez. Egañak bere aldetik bertso baten hornidura eta osagaiak aztertuko ditu bere jardunean. Alde batetik hizkuntza bera, hitzen eduki semantikoa, ga¡ bakoitzari egokitzen zaizkion errimak, izen propioak eta errima katgoriak. Azken batean bertsolari batek menderatu behar dituen baliapide linguistiko eta estilistikoez arituko da bederatzi ordu iraungo duten klaseetan. Dena den, inportanteenak bl ikastaro hauek izanik ere, hirugarren bat jarriko da Bertso Eskolek duten, nolabait esateko, zeregin soziolinguistikoa aztertzeko. Begibistakoa da, Bertso Eskola zenbait ez déla BERTSOLARI 54
bertsolariak bapatean gaitzeko bakarrik eratzen. Herri ez gutxitan euskal giroa berotu, berpiztu edo talde baten euskara maila goratzeko erabiltzen dirá gisako eskolak. Garbi dago talde horietan erabili behar diren teknika eta metodoak eta bertsolariak prestatzeko eta trebatzeko erabili behar d¡renak arras desberdinak ¡zango direla eta bereziki funtzio soziolinguistiko horrekin funtzionaten duten eskoletako arduradunei zuzenduko zaie hirugarren ikastaro hau. Ikastaro horiek, esan bezala, bi aste iraungo dute. Amurizak 12 orduko emango ditu; Egañak 9 eta soziolinguistikaz beste hiru orduko emango dirá. Hil honen 16an hasiko dirá ikastaroak eta lau eguneko bi astetan zehar emango dirá. Guztira hiru lekutan kokatuko dirá ikastaro hauek. Gipuzkoako Goierri, Tolosalde eta Kostaldeko Bertso Eskoletako irakasleak bilduko dirá talde batean. Urola eta Deba ibarrekoak beste batean eta Bizkaikoak hirugarrenean. Bertso Eskola hauetako ¡kasleria, ikastetxeetatik kanpo dagoen jendea da eta horien prestakuntza eta aurrerapidea bere egitekoa déla kontsideratu du Bertsolari Elkarteak. Horrexegatik erakunde hau izango da ikastaro herri hauek eratuko dituena •
1991 Iraila
Testua: JOXERRA GARZIA
B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K
1991 Iraila
BERTSOLARI 55
B
apateko (nahi den salbuespen guztiekin bapateko) bertsogintza ¡noizko sasoirik ederrenean dagoenik ezin uka daitekeena da, bertsoaren txukuntasun teknikoari erreparatuz gero behintzat. Erriman, neurrian, eta bertso egituran orohar, ikaragarrizko maila dute gaur egun puntaren puntan dabiltzan bertsolariek. Guztiarekin ere, bertsolari askok eta bertsozale ez gutxik halako irudipen ezkorra azaltzen dute maiz, bertsogintzaren martxarekiko. Alegia, gara¡ batean ¡zango zirela noski gaur egun baino hitz jate eta errima aldrebes gehiago, baina bertso haiek... haiek bai bertsoak! )ose joakin Mitxelena zenak harkaitzeko eta depositoko bertsoen arteko bereizkuntzaz adierazi ohi zuen, lehenagoko eta oraingoen arteko alde hori. Harkaitzeko ura ubidetik ¡ragan erazi nahi izatea bezain alferrikako litzateke bertso bizi freskoa errima bihurrien, eta ¡datziaren araurako neurri zurrunen molde estuegietara errendi tzen ahalegintzea. Errima bihurriak eta silabaz-silabako neurri zehatza depositokoetan bilatu beharreko jeneroak dirá. Bertsozale bakoitzak jakingo du zein urak asetzen duen hobekien bere bertso-egarria. Ikuspegi askotatik azal liteke bertso modu bataren eta bestearen arteko aldea. Honako honetan, bertso batzuk ba ornen duten "freskura" horri erreparatuko diogu gehienbat. Zertan da delako freskura hori? Nondik datorkio bertso bati? Izango da, noski, nik hemen aipatuko ditudan b¡ arrazoiak baino arrazoi sendoagorik, hori azaltzeko. Baina aipatuko ditudanak oso gogoan ¡zatekoak direlakoan nago.
/. Hamarrekin ta urrutiago Gizon gizatasunez kaskar bati buruz ari zirelarik, honako hau bota ornen zuen behin errezildar batek: BERTSOLARI 56
— Holako hamarrekin ere ez dago gizona osatzerik! Errezildarra hizketan hausteko errezildarra b e h a r d u , eta ho ne I a erantzun ornen zion albotik lagunak: — E el e r r a e s a n dek! Batekin gertuna, hamarrekin ta urrutio! Ez d a k i t z e n b a t ikastolakumek ulertu ere egingo ote lukeen esaldi h o r i , baina adierazi nahi dueña ezin hobeto adierazten duela, dudarik ez dago. Txarra pilatuz txarragoa osatzen dela, alegia. Baina Imartol Lazkanok kontaturiko pasadizo horretan mamia ez, baizik azala interesatzen zait honako honetan. Ez esannahia, esan moldea baizik. 1 9 8 9 eta 9 0 e k o bapateko bertso uzta jasotzen duten BAPATEAN izeneko bi liburukiak i r a k u r r i d i t u t goitik behera, artikuluska hau idazterako. Euskal esamolde ¡atorren (zahar nahiz ber r i r e n ) bila egin d u t irakurketa, arkatza zorrotz asko harturik esku artean. Ez dut zorrozkiloa erabili beharrik izan. Dozenatxo bat esamolde besterik ez dut, borondaterik onenenaz ere, azpimarratu ahal izan. Tokitan geratzen da bertsolarien euskara bizi, aberats eta eredugarriaren ipuina! Euskara gaiztoz osaturiko esaldiak azpimarratzen hasi izan banintz, berriz, ez dakit arkatz bakar batez burutzerik ¡zango ote nukeen neure lana. Orohar ari naiz, jakina, baina agian bada garaia, honetan ere hainbat topiko aztertzen has gaitezen. 1991 Ir.iil.i
B E R T S O G I N T Z A R E N Z E R T Z E L A D A K Hizkeran dago, bai, bertso freskuaren eta depositokoaren arteko alderik handienetako bat. Ondoren datorrenaren eta best easkoren jatorria izan liteke gainera.
2. Izarren kontaduria Lazkao Txikik askotan kontatzen due帽a da. Neska mutil-askorekin-ibilizale baten ibiliak ahotan hartu zituelarik, honako hau kantatu omen zuen bertsolari batek: 1991 Iraila
eta gauero eramaten du izarren kontaduria. Izarrak kontatzeko jarreran askotan egon ohi zela, alegia, neska hori, lurrean etzanda zerura begira. Alde ederreko grazia du horrek, h贸rrela esan edo bestela esanda: "egunero txortan aritzen zen", adibidez. Ez graziarik, ez indarrik, ez gatz, ez piparrik. Ezeren deusik ez. Gauza bera esan duela, esango du norbaitek, baina esateko moduak ere badu esanna-
hirik. BERTSOLARI 57
B E R T S O G I N T Z A R E N
Gaur egungo bertsoetan (eta orohar ari naizela gogoratu nahi dut berriro, salbuespenak salbuespen direla, beraz) gauzak zuzenegi esateko joera handiegia nabari dela uste dut. Bertsolari batzuk (ez dakit hain justu premiarik handiena luketenak ote curen) jakitun dirá hizkeraren alde horretzaz. Sebastian Lizasok aipatzen zidcín behin gaur egun ez dela garai bateko bertsoen mailako bertsorik kantatzen. Uztapideren bat jartzen zidan bere gustokoen eredutzat. Honako hau, Uztapidez, lan kontutan ari zirela, bera aitzur asko hausitakoa zela esan zuen beste bati kantatua: Nik aspalditik ezagutzen det Mitxelenaren odola ta nolakoa dan esan gabe ez det utzi nahi ¡ñola. Atxur kirten bat hautsi zuan behin esango dizutet ñola:
Z E R T Z E L A D A K
okotza jarri gainean eta deskantsatutzen zegola. Alfer-alferrik esango zion mila bicler "alfer" Uztapidek Mitxelenari. Ez zuen lortuko esaldi zoragarri horrekin bezalako esan-indarrik. Izan ere, literaturaren (et bertsolaritzak ere badu literaturatik zerbait, hala esan ohi dugu behintzat askotan) zeregina hori ch\: higaturik, gastaturik clauden hitzak eta esamoldeak bazterrera utzi, eta adierazpen indar beteko sasoikoak erabili. Zahar edo berri, hori da ajolarik gutxienekoa. Hori, eta ez besterik, dirá metaforak, irudiak, konparaziak, erreizentziak, errepikapenak, eta ¡non diren baliapide literario guztiak: zuzen esan ezinezko diren gauzak zeharka esateko sortutako trikimainak. Eta hori somatzen dut nik eskas gaur egungo bertsogintzan, bapatekoan bederen. Orohar ari naizela esango dut berriro, hirugarren eta azkeneko aldiz. Izan ere, gaur egun bada, nik uste, harkaitzeko freskura clepositoko txukuntasunaz bertsotan bat egiten ederki a s k o d a k i e n b e r tsolaririk. Gorago hain ezkor ageri zitzaigun Sebastian Lizaso b e r a k, h o n a k o ha u kantatu zion Bengoetxea pilotariari bere d e s p e d i clan: Zuriz jantzita nasi zinen ta zuriz jantzita bukatu. Hori da, hori, esan, eta ez zenbaitek esango genituzkeen "oso ¡atorra izan /ara" edo "inoiz ez duzu zure burua saldu" eta g¡sako topiko higatuen erretolika totela. Buruz ari naiz, eta balite k e b e r t s o a k a I el a tzerakoan bertsoa ezezik hitzen bat edo beste ere alclatu izana adibideetan. Ciorrotxategiren beste bat
BERTSOLARI 58
1991 Iraila
datorkit burura, Otsailaren 23a gaitzat zuela:
B E R T S O G I N T Z A R E N
...egun haretan b¡ gertakizun eta biak biribilak: erregearen diskurtsoa ta Tejeroren barrabilak. Erregearen cliskurtsoa ta Tejeroren beste horiek hórrela, maila berean elkarren ondoan jartze horrek ba du xarmarik, badu esan-indarrik. Errege hori bera arestian bisitan etorri zitzaigularik hainbat eta hainbat politikok esaniko hitz potólo guztiek baino dezentez handiagoa bai, behintzat. Feskura eta txukuntasuna ezin hobeto biltzen dituen beste bat, Andoni Egaña dugu. Detektibez mozorrotu zuten aurten Seguran. Herrian lapurretak izan zirela eta here bertso lagunen altean ñor izan daitekeen azaldu behar clu: Nekeak ditu Gipuzkoako txoko honta iristiak lan gaitza dauka Sherlock Holmesen laguntzaile fin gaztiak. Ostu dituzte bibliotekan zeuden liburu guztiak; sospetxosoak ¡zan litezke Mañukorta ez bestiak. Azkenik, Sebastian Lizasoren beste bat, aizkoran gaizki samar aritu, eta neska gazteen aitzakia egiten zuen aizkolari bati kantatua, bertso afari batean:
ni bezalako askoren eritzia: errima eta neurririk gabe ez dagoela bertsorik, bai. Baina edukirik gabe bertsoa hutsa déla. Eta eduki oneko eta errima eta neurri txukuneko izanagatik ere bertsoa txarra ¡zan daitekeela. Esan beharrekoa ñola esaten den, horra hor k a k o a •
Z E R T Z E L A D A K
Aizkorarekin ez dabilenez oso modu egokian kirtenarekin saiatutzen da ebakitako tokian. Buruan neuzkanak aipatu ditut, baina ez dirá hemen aipatuak bakarrik íreskura eta txukuntasuna batera barabiltzatenak. Zenbaitek uste baino gutxiago ¡zango dirá, halere, akaso. Nolanahi den ere, hori da ñire eta 1991 Iraila
BERTSOLARI 59
AUKERAKETA: ZALDUBI
BIDĂ&#x2030; BERRIAREN BILA EGILEA: MANUEL ARIZMENDI (MANUEL LEKUONA Bertso paper Lehiaketa 1. saria)
(1) Bertsogintzari lotu nakion emana dut neure hitza, bere ildotik azter dezadan neurekin dudan bizitza, azken denboran ene buruan kezkak borborka dabiltza, ÂĄluntasunak laztandu bait du ene sakontasun hitsa, kateotatik libratu nahi dut zeinek ote dauka giltza. BERTSOLARI 60
(2) Kateak beti kate izanik hau da lotura hertsia! Kanpotik alai, barnetik goibel, kontraesan nagusia, samindurarik gogorrenera egina duket jauzia, argi epelen laguntza eske dabil gorputz biluzia, halako batez soma dezadan udaberri igurtzia. 1991 fraila
(3) Urratutako barnean dager egonezinaren marra, "etorkizunak nola beharko' maiz daridan deihadarra, apurtutako oreka honek sortarazten dit sukarra, lora bateko milatan bada inguratzen zaidan laharra, zilegi bekit ateratzea zotinka dudan negarra.
(4) Zulo beltzaren atzamarretan kemena galdu dut jada, lanbro artean ezin atzeman izpi garbien islada, ozentasunez entzunda ere bihotz minaren taupada, ezin dut esan hots hori denik zoriontasun balada, gora-beheranzko itolarriok noiz aurkituko lautada!
1991 Iraila
(5) Iturri baten edertasunak emana dit bizi-poza, agortezina iduri nuen, hala zait denbora pasa, ur gardenetan linburtzen nintzen oro zitzaidan arrosa, lorategirik ederrenean usaintzen nuen larrosa, orain, ordea, ez dut somatzen pizten ninduen ur hotsa.
(6) Eguneroko bizimodua antzua zait ametsetan, iturri hori agortzear da eguzkiaren galdetan, arnas berria aldarrikatuz zerbait dabil erraietan, ur-jauzi hori aurki baneza betiko mendi maldetan, ene ezpainak irriz leudeke geroaren mesedetan.
BERTSOLARI61
(7)
(9)
Zurruntasunak malgutasuna berehala eskatzen du, barne bero hau, hala nahi arren, ez dakit ñola atzendu, bidé berriak zergatik dakar horrenbeste sufrimendu, ahaleginetan dihardut eta ezin dut soinetik kendu, ez ote hobe naizen honetan segi eta bertan zendu.
Barne pakea eskuratzeko ¡lun dakusat ildoa, bidé horretan ene urratsa astuna bezain geldoa, astindu nahi dut izan naizena baretasun bila noa, bide zailenak onenak dira samina barnetik doa, ahularentzat zein goxoa den ¡zpirituaren loa!
(8)
(10)
Dotoretasun hutsaletatik urrunduz noa lasterka, heldutasunik oparoenak behar bait ditut fereka, halatan balitz ukanen nuke neure burua eskerka, fatua, baina, oldarkor dator hona hemen nire kezka, ezingo banu, ez otoi pentsa, nenbilkeenik iheska.
Aterramendu onik baleuka hasia dudan xenderak, mutu leudeke aurrerantzean hil-kanpaiaren bezperak, doinu politak joko lituzke ene bihotz alegerak, gorputz osora barreiatzeko haize garbiaren xerak, horixe baino ez du desio daukazun bertso paperak. 'Lipomi Bemarzane'
HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria
Telef.
Herrialdea Banku/Aurrezki Kutxa Sukurtsala Kontuaren zenbakia SINADURA
B I D A L T Z E K O
BERTSOLARI aldizkaria Posta-Kutxa 25 BERTSOLARI 62
ZARAUTZ
1991eko harpidetza (6 ale) 2.000 pezeta 1991 Irada
FÚTBOL ZALETU BATEK EGILEA: JOSÉ MARÍA ARRIETA (MANUEL LEKUONA Bertso paper Lehiaketa 2. saña)
(D Igande arratsaldez bostak ¡ngurua aoan purua mingaña lijeroa ta argi burua. UEFArako txartela clanon elburua. Irabaztea az da oso segurua orrekin lor daiteke asteko zerua.
(2) Noizbait jarria dute jokoan baloia gureen sasoia! astinduko dituzte beea eta goia. Giro kazkarra dago putzu eta loia. Irabazi eskero bakoitzak milloia prima badute eta gaur azer jipoia.
1991 Iraila
(3) Bosteun milloi kostea zaigu "Manolito" futbolean mito diru asko da baña pagatu ta kito. Ez dakit dan indio edo ta ijito oillar arerioa biurtzen du txito besterik ezin badek eldu eta ito!
(4) Manolito lurrera área barruan bere amarruan baña arbritroa ez erori erruan —Au etzala penalti? orduan zer uan!!! entzuten zan zirkuko piztien orruan. Zeñek egon nai luke jaun orren larruan.
BERTSOLARI b3
(5) Txilibitu bat eta bi txarteltxo armaz ¡zerdi ta arnas ñor ez da arrituko sentitzen dun xarmaz. Inguratua dago eulia armiarmaz danak ¡to naiean fanatismo sarnaz eskerrak preso gauden sarez eta ormaz.
(6) Marrazañak besoa jetxi eta jaso amaika frakaso golak analatuta penaltiei paso. Zelaian egin arren ainbeste eraso beltzezkoek ez dira ibili eroso. Gu madarikatuak al gaude akaso?
(7) Manolitoren ordez Andoni Bazterrak esandu Misterrak dantza ditzala orain zelaian ¡zterrak. Ea ñor dan nagusi ta nortzuk maizterrak. Arrobikoak ditu gazteak bi perrak erakutsiko ditu gatz eta piperrak.
BERTSOLARI 64
(8) Oiu eta olatu armallen marean zaletu tarean. Baloia sartu eta atera arean. Bazterrak jaurtiki du laizter da sarean astindu ditu autsak marraren karean arraioa!!! kanpotik pasa dek parean.
(9) Aspalditik asi zan bigarren denbora berriro lengora batzuetan albotik besteetan gora. Fruturik gabea da sastrakaren lora nun dago jenioa? nun dago ganora? nun dago pistoia ta nun dago polbora?
(10) Gaurkoan irten gera nazkatu xamarrak au dio ausnarrak eta obeko degu askatu amarrak. Or konpon daitezela porteri ta marrak arbitroen txartelak jendeen marmarrak Bazterra Manolito ta beste amarrak.
BERTSO BERRIAK Qi^a berso berriak uskara larbiyan zer pasajfutzen zaigun guri Dolostiya'n. Ura saleen dígute sagardlteríyan ez fio./, (eran ere preziyp aundiyan, eran «enezakenak merke iturriyan. Dorpstiya'ko ur gezak dituí urrikarri: kullarik gabetanik noilnai preso jarri. Cero andikan saldu jerfde tontuari, ejgera ¡billiko afxa ta erori, Itsak ezin beterik r dabiltza larri. oan den mende bukaerako bertso berriak)
AUKERAKETA:
1991 Iraila
ZALDUBI
BERTSOLARI 65
Goiuria1991-VM4 Goiuriako jatetxean ospatu zen ETB-ko "Hitzetik hortzera" saioaren amaiera esker onezko bilera batetan. Bertan bil-
du ziren hainbat bertsolari eta gaijartzaile eta saio bikain askoak jaso ahal izan genituen.
Goiherriko Taldea Gaia: Xabier Zeberio, apaiza zen; Patxi Iraola, aitapontekoa; Juan Ignazio Begiristain, nobiua; Mikel Mendizabal, no-
bia; Florentino Goiburu, amabitxia; eta Eusebio Igartzabal, argazkilaria.
Zeberio (apaiza)
Begiristain ( n o b i u a )
(1)
(3)
Aitaren, Semearen, EspĂritu Santu, Boda hastera cloa organu ta kantu, Coiurin nahi ditut bÂĄ gazte juntatu, alkarri baietz esan da zoazte kontentu.
Urte batzuk badira biok gabiltzala, izan nahi det zuretzat gizon zerbitzala, Mikela beti nahi nuke nik zure itzala, ta apaiz potĂłlo honek ezkondu gaitzala.
Iraola ( a i t a p o n t e k o a )
M e n d i z a b a l (nobia)
(2)
(4)
Alaba ile gorri buru tentekoa, apaizan aurrean gaur lehen egitekoa, ezkontza hau ez da derrepentekoa, noizbait dala ere pozik aitapontekoa. BERTSOLARI 66
Nobiotan pasea gera hamar urte, koroi zuriarekin nator nolabaite, hau emozioa )oanixio maite, korbata ondo jarri ta formal porta zaite. 1991 Irada
Goiburu
(amabitxia) (5)
Nik ere orain zerbait beharko det esan, ekarri nautelako amabitxi gisan, holako ezkontza bat eginikan elizan gero apartatzeko ez dadila izan.
Igartzabal
(argazkilaría) (6)
Fotógrafo gisara ni hemen nagola, ta nahiko material hemen badagola, fin lan egin nahi nuke al balitz inola, zai dauzkat "Interviú", "Lecturas" ta "Hola".
Zeberio (7) Zenbat kontseju eder nik bi gazte jatorri, neska rubia eta mutil musu gorri, gero batek honi utzi ta bestiak jo horri, reklamaziuarekin nigan ez etorri.
(9) Larrosaren antzeko neskatxa liraina, buru argia eta gorputza arina, usté det bazerala neretzako haina, petxu txiki xamarrak daduzkatzu baina.
Mendizabal (10) Apaizaren galdera ta errezo pila, behatza luzaturik ez nago trankila; gizona zer zabiltz? Hau da iskanbila, praketa irikita eraztunan bila.
Goiburu (11) Mutil polita da nik ekarri detena, eraztuna ahaztuta etxetik ertena; neska ez zazu izan horrenbeste pena, ekarririk badin badu beharrezkoena.
Iraola
Igartzabal
(8)
(12)
Bedeinkatu itzazu nahiz ez dirán gazte, eta gaurtik aurrera señar da emazte, sortuko al dute frutuen bat eo beste! Aitona eta amona eingo al gaituzte! 1991 Iraila
Begiristain
Aita-amabitxiez zer esan ez dakit, ederra ateratzeko hain zailak baizaizkit, nobiok aterako nituen nik polit, apaiz potólo horrek utzi izan balit. BERTSOLARI 67
Zeberio
Goiburu
(13)
(17)
Soineko txuri zinta traje ta korbeta, andregaiak hasarre daduka kopeta, eraztunaren partez ekarri du korneta, falta baldin ba nik ere badaukat gordeta.
Neskatx honek badauzka mila martingala, lahenengo muxu eske 単ola edo hala, jotzen det gezurti baten igoala, nik ez det sinistatuko lehenengua dala.
Iraola (14) Alaba karinoa 単ola hartu zinun? Tontorra badu baina horrek burua nun? Praketa irikita eraztunik ez inun, auskalo azkenian zer aterako digun.
Begirista鱈n (15) Eraztuna ahaztu ta nik huts nabarmena, saia det praketaren goia ta barrena, ta bertan aurkitu det trasterik onena, argirik piztu gabe ikusten due単a.
Mendizabal (16) Luzatu eskua ta luzatu besua, ni naiz zure kabira jeitsi den usua, oraintxe, oraintxe hete da plazua, eman dezagun gure lehenengo muxua. BERTSOLARI 68
1991 Iraila
Mendizabal
Igartzabal
(22)
(18)
Hamahiru zilar txanpon eman dizkit fin-fin, erregali horretxek barruan egin min, adi zazu senarra behar dezu jakin, ez pentsa zabiitzanik tratuan nerekin.
Goiburu
Zeberio
(23)
(19)
Senarrari ez eman horrenbeste lotsa, ta neska alai zazu zedorren bihotza, nahiz hamahiru dirutan egin gaurko ezkontza, gero zuretzako da gizon horren poitsa.
Amapontekoa hor begira zoratzen, faktura bait zaio padrinoai tokatzen, bota hamar mila duro hasi kontatzen, gainera IVA-rik ere ez dizut kobratzen.
Igartzabal
Iraola
(24)
(20)
Nere estudiora orain goazela, entzun neskatxa hango zuk dezun pĂĄpela, eskatzen dizut arren jarri zaitezela lehengoan Marte SĂĄnchez jarri zan bezela.
IVA gabe kontua duela ekarri, beldur naiz doblatuan ez ote'un ezarri, ustĂŠ det badala hau haundi hainbat zerri, aurki utziko gaitu ez eleiz f e z herri.
Zeberio
Begiristain
(25)
(21)
UstĂŠ det bete dala zuen desiua, eta firmatzea da obligaziua, honekin bukatzen da eleiz funtziua, eta hartu zazute bedeinkaziua. 1991 Iraila
Artza gisako bat hor dadukate apaiz, neskatxa txata da ta mutila hi zer haiz? Halako bodak baldin tokatzen bazat maiz, makina puskatze'ez bada, aberastuko naiz.
Aitapuntako t'apaiz modu lotsagabez, baina ezkonberriak aiskidetasunez, zuretzat hamahiru txanpon borondate onez, har itzazu maitea eraztunan ordez. BERTSOLARI 69
Goiuna Ireneo Ajuria eta Juan M.a Areitio Gaia: Jon Lopategik orain dala urte batzuk honela kantatu zuan: "Eta juez mengelak bazterrean laga, Herriaren aurrean probatuko gara" Amurizak azkenengo txapela jaso zuanean. Herria da beraz juez. Herriak neurtzen du
bertsolaria. Eta orain Gipuzkoako txapelketa gainean degunez, zuek bizkaitarrak zerate eta Gipuzkoako bertsolarien artean ñor da Herriarentzat txapeldun?
Ajuria
Ajuria
(i)
(3)
Txapelketatzaz hainbat eritzi ¡zaten ditugu hemen, batzuntzat normal ¡zaten daña beste batzuentzat lehen, baina Herria juezan kontra ez zaigu hasiko zeren berak baidaki bertso kontua juzgatzea zein zaila den. (Bis)
Lagun artean ez da gozoa alkar probatu beharra, egia esan epai mahaikoek ez daukate lan ederra, faboritoak asko ditugu eta txapel bat bakarra, ¡rtetzen duna seguru nago ez déla izango txarra. (Bis)
Areitio
Areitio
(2)
(4)
Epaile jaunak butakan eta bertsolariak aulkian, gipuzkoarrak ez dakit dauden orain leku egokian, baina hor onak asko daudela munduak ñola dakian, bat aukeratzen zaila izango da on asko dagon tokian. (Bis)
Zeinentzat izan ete liteke txapel beltzaren babesa, horretarako beharrezko da Herria eta jueza; lehen ere esan det hor onak asko ez da talde aldrebesa, baina Bizkaiko maila ontzea ez da izango erreza. (Bis)
BERTSOLARI 70
1991 Iraila
Iruñea1991-VIM3 Jean Pierre Mendiburu Gaia: Nafarroaren batasunerako ¡niziatiba bat sortua da. Iruñako peñek eta, bisita bat egin dute haruntz aldera, eta
(l) Hartu emanak direla zugan baitut entzuna, zer pentsatzen dutan hortaz horra nere erantzuna, Hegoa edo Ifarra, lur hau baita euskalduna, Nafarroan egin bedi lehen zagon batasuna.
galdetu nahi dio!, horrelako gauzak ea ñola ikusten dituen Baxenafarroako batek.
(3) Euskadiko ama Nafar probentzia hau zaharra, aspaldi atxikia naiz ta daukat kanta beharra, probentzi hau azkartzeko egin dezagun ¡ndarra, Baxenafar eta nafar probentzi bat da bakarra.
(2) Baxenafar edo Nafar atxik dezagun indarra, bizi bedi euskara ho¡ baitado gure izarra, osa bedi noizbeit segur erran dautazun biltzarra, ama beraren umeak dirá Hergo ta Ifarra.
1991 Iraila
BERTSOLARI 71
Harr¡haundM991-VIM8 jon Lopategi Gaia: Azken aldian izen propio bi leku guztietatik entzuten ditugu: Amedo eta
(I) Juizio hori hasi zen eta hainbat abogatu bero, batzuek zuzen eta garbiak, beste batzuk jokoz ero, baina hemendik pentsatuko eran haruntz begitu ezkero, laster daukaguz libre kanpoan Domínguez eta Amedo.
Domínguez,
(2) Akusazio gogorrak dirá juizioan garai hontan, kriminal hoiek euren zigorrez zigortutzeko asmotan, baina aspaldi nengoen zuei garbiro esatekotan, lapur haundirik ez dala egoten kartzelan denbora askotan.
Laster emongo dautsie biei ibertadeen grazia, fiskala bera hor ikusten da atzeratutzen hasia, binbitartean guri lorrindu gura dauzkue bizia, hauxe da hemengo justizia ta hauxe da demokrazia.
BERTSOLARI 72
1991 Iraila
lpazter1991-VII-25 Jon Azpillaga - Igor Elortza - Andoni Egaña Gaia: Jon Azpillaga aitak, uste du bere seme, Igor Elortza, ikasle ona dela, bai-
Azpillaga
Azpillaga
(1)
(4)
Uste nuen semea txit jatorra zalá, eskolan ez gendula ikasle makala, asignatura onak jartzen zituala, baina enteratu naiz faltsuak zirala. (Bis)
I. Elortza (2) Nahiz-ta maisuak egin klasean kritika, neureak egin ditut etxean isilka, dena arreglatzen da azkar da korrika, Tippex-a pasatu ta bikain bat jarrita. (Bis)
Hainbat diru ordaindu, neretzako kalte, semea estudiatzen zebilen jo-ta-ke, asuntua ñola dan kontatu didate, semea ta maisua berdinak zerate. (Bis)
Elortza (5) Maisu ta aitarekin hemen dut burruka, ez dut ezer gainditu hori ezin uka, baina hemen banabil ezin gaindituta, zati baten maisuak euki behar du kulpa. (Bis)
Egaña
Egaña
(3)
(6)
Hiru bateko zitun eta zazpi zero, Tippex-an tranpa bistan dago honez gero, haurrak ez du kulparik pentsatu ezkero, aita horrekin ezin Eistein bat espero. (Bis)
1991 Iraila
na honek notak trukatu egiten ditu. Andoni Egaña, irakaslea.
Nahiz ikaslea izan alturaz ttattarra, tranpa kontutarako ez du buru txarra, maisua degu berriz zintzo ta azkarra, aita da hirurotan iñozo bakarra. (Bis)
BERTSOLARI 73
I. Elortza (8) Hau da aitak gurekin dun tratamendua, kalsean eman ditut uda ta negua, gero emango dizut nire astindua, entzuin al duzu aita zeuk duzu errua. (Bis)
Azpillaga
Ega単a
(7)
(9)
Asiganatura onak kalera atera, faltsifikatze hori neretzat kaltera, zer ein beharko genduke gutxi-gora-behera: Maisua preso sartu, semea lanera! (Bis) BERTSOLARI 74
Maisua bizi zaigu haurtxoak medio, horregatikan ez naiz jarriko serio, umea ere pozik, ze erremedio! Aitak beste kurtso bat pagatzen badio. (Bis) 1991 Iraila
Billabona 991-VII-27 Gaia: Aranaldek hiru mutilak deitu zituen aurrena eta esan zien: Hemen aurrean dagoen haur txiki hori, txurigorri
dagoen haur txiki hori zuetako norbaitena ornen da...
Peñagarikano
Peñagarikano
(D
(4)
Txuri-gorria duen haurtxoa hemen Aranaldek aipa... bertso saioan topatu degu destinoak hala nahi-ta, agian ni neu izan naiteke haurtxo eder horren aita, Mañukorta hau ez da ¡zango benetan polita baita.
Kolore beltxa dauka haurtxoak eta argia kopeta, norena ote den jakiteko gaur sartu zaizue apeta, guri entzuten aurrean dago zaletasunez betetan, Mañu zurea ez da ¡zango oraindik birjen zaudeta.
Mañukorta
Mañukorta
(2)
(5)
Haur txiki horri begira nago hanketatikan burura, hizketan ere gozo-gozua badu euskaldun kultura, ta Peña ta ni baldarrak gera honek esan dun modura, hirurotatik batena izateko badu Lazkaon itxura.
Oraindik "birjen" honek esan du badizkit nahiko meritu, ta erantzun gabe gaur Mañukortak hemen ez du nahi gelditu. Peñan esanez entzule danak eingo ziraten harritu, ta honen itxuraik baldin badauka sudur aldera begitu.
Lazkao-Txiki
Lazkao-Txiki
(3)
(6)
Umetxo hori nerea balitz ez litzaidake inporta, haur baten aita izateko ere badaukat hainbat gogo ta hiru mutilen aitzakirikan Aranalde zertan bota? Honena ere izan liteke hau ere hemen dago-ta.
1991 Iraila
Gu mutil zaharrak betitik gaude lore on baten premian, haurtxo baten jabe izan nahirik nago juan dan aspaldian, baina esan behar da zeozer orain neure iritzian, Aranalderen itxura dauka ¡lean da aurpegian.
BERTSOLARI 75
Peñagarikano
Lazkao-Txiki
(7)
(9)
Norena ote den eztabaidatzen hor ar¡ gera jo ta su, denen artean haurtxo polita pozik ¡kusten zaitut zu, ¡zango'ituzu hainbeste lagun eta hainbeste lehengusu, etorri eta aita den horri eman ezaiozu muxu.
Neska gaztea aingeru baten pare ta berdina zaude, zu ikusita jabe ein nahirik pozik aurkitzen naiz neure, ta aita ñor dan zeuk ezin jakin amari galdetu gabe, inor ez bada azaltzen, pozik neu eingo naiz zure jabe.
Mañukorta (8) Haur txikitxoa oso polita gozua eta pástela, aitarik gabe gertatutzen da honek esan dun bezala, mundu honetan bizi izateko ez zaude oso mótela, ta Mañukortak maiteko zaitu bere semeak bezela.
BERTSOLARI 7b
1991 Iraila
Andoni Ega単a Gaia: Lehenago ere Larraunen "beraren amak esan dezala, haur horrek aita nor duen" esan zuen batek eta orain
Andoniri galdetuko diogu haur horrek aita nor duen.
(D Nere alaba bihotzekoa bost urte eginak aurten haur horren aita nor izan leiken ez da errez erantzuten, lotsa re piskat sentitutzen det hainbeste jende entzuten, orain hiru astakirten sospetxoso gisan irten, (bis) hirurak ere tarteka behintzat bisitatutzen ninduten, baina lanean hasi aurretik hirurek lo hartzen zuten. (Bis)
1991 fraila
BERTSOLARI 77
Andoni Egaña Gaia: Andonik badu alaba polit bat, hizketan ikasia, ta galdetuko diogu: Zer
(1) Hizketan ez da batere txarra gure alaba sorgina, bereizten ditu: Buru, belarri, pitito eta tirrina; berak "momate" esaten badu tomatea da jakina, orain gainera ¡kasi ditu: Hanka, pupa, eta mina... Asko ez da baina horixe degu berak esaten dakina.
BERTSOLARI 78
dio alaba horrek?
(2) Corilatxo bat ere badauka deitzen dio "Mañukorta", ederki asko bereizten ditu baloia eta pelota, bi urte baino ez dauzka eta gaisoak gehio zer konta? Saiatu behintzat saiatutzen da nahiz hitz askorik ez bota, irripar behintzat egiten digu ta hitzak ez du inporta.
1991 Ir.i ¡la
Anjel M.a Peñagarikano - Andoni Egaña Gaia: Peñagarikano, Indurain ¡zango
da; eta Egaña, Marino.
Peñagarikano
Egaña
(1)
(4)
Aspaldi hontan hemen ez zuen mailota horirik ¡gurtzi, eta Marinok lehengoai berriz aurten ezin zion eutsi, lehenago honek egin dueña ez izan arren hain gutxi, leku ederrean nik utzi ditut aurten Bugno eta Ciapucci. (Bis)
Zelaian ondo ¡bilí zaigu ta aldapan jo ta hausi, nere lagunak aurtengo Tour-a lege onez irabazi. "Soy español" ta " N o soy español dekalraziotan hasi, nungoa haizen ez dakik eta badaukak nahiko desgrazi! (Bis).
Egaña
Peñagarikano
(2)
(5)
Bihar lehenengo pasa behar du Eliseoko atia, Tour-a bikaina egin du eta gaurkoan errematia, hemen galtzera ohitu ez daña beretzako du kaltia, badikit zer dan merezi dunai zorionak ematia. (Bis)
Ez al dezu zuk gaur haintzat hartzen Migel honen balioa, beti izan naiz ni kanpeoia eta mutil serioa, nungoa naizen ez dakidala hau pikaro arraioa, aizu badakit ni neu naizela Atarrabian jaioa. (Bis).
Peñagarikano
Egaña
(3)
(6)
Orain urte batzu ni sortu nintzan Nafarroko herri baten, ta Parisera lehenengo iritsi nahiz eta azkena irten, Amerikarra ere atzean utzi nuen Turmaleten, Delgadok ere egin ez zuna nik Tour-en egin det aurten. (Bis).
1991 Iraila
Nik xaxatuta atera zaio ñapar odol irakina, Atarrabian sortua dala hori da gauza jakina, hori hórrela bihar lepoan hartu ezak ikurrina, ta periodistei esan ezaiek gaur esandako berdina. (Bis)
BERTSOLARI 79
Peñagaríkano
Peñagarikano
(7)
(9)
"Española naiz", "ez naiz española" hori amorrazioa, gazetariek ez dute galtzen ez bere okasioa, Vuelta, Giro, Tour, korritu arren, hau da nere azioa, baina noiz kristo hartu behar dek eure jubilazioa. (Bis).
Herriak zenbat maite nauan ni horixe da dedan kezka. bat osatzeko zer behar duen hasi al zera galdezka, txapeldun batek beharrezkoa du Indurainek duen kasta: Pignon-ek duen malaletxea, ta Marinon arrakasta. (Bis).
Egaña
Egaña
(8)
(10)
Ni adar jotzen hasi naiz eta berak sartu nahi zizaina, zangoak trakets eduki arren ondo buru ta mingaina, nere aldean ziklista ona igual haiz baina Herriak nekez maitatuko hau ni maitatu ñauen haina. (Bis).
Txapeldun baten itxura dauka, txapeldun baten larrua, Pirineotan entzungo zuen nere lagunen marrua, gure herri ta lagun taldea dago pozik t harrua, denak esanaz: Cora Indurain, eta gora Nafarrua! (Bis).
• • •• BERTSOLARI 80
1991 Iraila
Bedeinkatua izan dedilla sagardoaren graziya, bai ere ta kupíra gabe eraten duen guziya; erari onek gizon askori ematen dio biziya, au eran gabe egotia da neretzat penitentzia.
ISflSTEGI Sagardotegia TOfcOSA
Lenengo sartu tabernan eta ateratzen naiz azkena, egun gutian zurrutian da etzait betetzen barrena; au da erari maitagarri bat arras piztutzen naubena, Joxepá Karmen biotzekoa bete amabigarerererena
ANOTA Sagardotegia AZPEITIA
(Ramón ARTOLA. 18860) f
i
â&#x20AC;˘
Jatortasunaren erronka. K u t x a k berebiziko erronka du gure Herriaren kultur eta arte-adierazpenei eusten. Belaunaldiz belaunaldi datozkigun tradizioei bizirik eustearen erronka. Bertsolaritzan, esate baterako. Hori bai. h o n , trebetasuna. Ezin jatorkiago euskalduna.
*
kutxa gipuzkoa donostia caja san
kutxa
gipuzkoa SebastiĂĄn
Etorkizunaren erronka